Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

136. zk., 2021eko uztailaren 12a, astelehena

N.º 136, lunes 12 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
3947
3947

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta-galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2021. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

RESOLUCIÓN de 28 de junio de 2021, del Director de Agricultura y Ganadería, por la que se especifican y se dan a conocer las cuantías de las compensaciones por pérdida de renta correspondientes a las ayudas a la reestructuración y reconversión del viñedo en el año 2021 y para cada denominación de origen dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeko araudia ezartzen du.

El Decreto 26/2019, de 26 de febrero, establece la normativa de desarrollo y aplicación en la Comunidad Autónoma de Euskadi de la medida de apoyo europeo a las operaciones de restructuración y reconversión del viñedo.

Dekretu honen 10.2 artikuluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planean parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko laguntza bat ezartzen da, plan hori aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerak konpentsatzeko. Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da.

Su artículo 10.2 establece una ayuda para compensar a las personas participantes en el plan de reestructuración y reconversión del viñedo por la pérdida de ingresos derivada de la aplicación del mismo, y que dicha compensación será del 25 % del valor medio de la uva de las tres últimas campañas en la zona de vino de calidad del Territorio Histórico donde se ubiquen las parcelas objeto de restructuración o reconversión.

Foru-aldundiek edo jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak prestatutako txostenak aztertu dira, eta, otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta-galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak, 2020. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako direnak. Horiek horrela, honako hau

Vistos los informes de la Dirección de Agricultura y Ganadería del Gobierno Vasco elaborados a partir de datos proporcionados por las Diputaciones Forales o los Consejos Reguladores de las respectivas Denominaciones de Origen, y a los efectos de lo dispuesto en el artículo 10.2 del Decreto 26/2019, de 26 de febrero, mediante la presente Resolución se especifican y se dan a conocer las cuantías de las compensaciones por pérdida de renta que se aplicarán en el año 2021 para cada denominación de origen dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi. En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– 2021. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak honako hauek izango dira:

Primero.– El año 2021 y para cada una de las denominaciones de origen dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las compensaciones por pérdida de renta correspondiente a las ayudas a la reestructuración y reconversión del viñedo tendrán las siguientes cuantías:

– Errioxa JDK: 1.329,72 euro/ha.

– DOC Rioja: 1.329,72 euros/ha.

– Arabako txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava JD: 1.537,29 euro/ha.

– DO Arabako txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava: 1.537,29 euros/ha.

– Bizkaiko txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia JD: 1.924,82 euro/ha.

– DO Bizkaiko txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia: 1.924,82 euros/ha.

– Getariko txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria JD: 2.784,20 euro/ha.

– DO Getariako txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria: 2.784,20 euros/ha.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako era Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Segundo.– Contra la presente Resolución los interesados podrán interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria en el plazo de un mes contado desde su publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 28a.

En Vitoria-Gasteiz, a 28 de junio de 2021.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

El Director de Agricultura y Ganadería,

JORGE GARBISU BUESA.

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común