Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

133. zk., 2021eko uztailaren 7a, asteazkena

N.º 133, miércoles 7 de julio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
3855
3855

169/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.

DECRETO 169/2021, de 6 de julio, por el que se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

Transferentzien Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz –irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak onartuta–, eta bertan eskatzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera, dekretu honen xedea da, alde batetik, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren osoko bilkurak 2021eko maiatzaren 10ean hartu duen erabakia onartzea –erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak–, eta, beste alde batetik, eskualdatutako baliabide materialak adskribatu edo atxikitzea.

En virtud de lo establecido en el artículo 2.º del Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias, aprobado por el Real Decreto 2339/1980, de 26 de septiembre, y a los efectos del cumplimiento de los trámites de formalización en el mismo requeridos, el presente Decreto tiene por objeto, de una parte, aprobar el Acuerdo del Pleno de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco, de 10 de mayo de 2021, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, y de otra, adscribir las funciones y servicios transferidos.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 6an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Por todo lo cual, a propuesta de la Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno, el Consejero de Economía y Hacienda y la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 6 de julio de 2021.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Onartzea Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2021eko maiatzaren 10ean hartutako erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko, ekainaren 22ko 474/2021 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan, eta agintzea errege dekretu hori osorik argitara dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dekretu honen eranskin gisa.

Artículo 1.– Aprobar el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma, de 10 de mayo de 2021, de traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, en los términos establecidos por el Real Decreto 474/2021, de 29 de junio, ordenando la publicación íntegra del citado real decreto en el Boletín Oficial del País Vasco como anexo al presente Decreto.

2. artikulua.– Eskualdatutako egitekoak eta zerbitzuak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita egongo dira aurrerantzean.

Artículo 2.– Las funciones y servicios transferidos quedan adscritos al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 6 de julio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

ERANSKINA, UZTAILAREN 6KO 169/2021 DEKRETUARENA
ANEXO AL DECRETO 169/2021, DE 6 DE JULIO
Ekainaren 29ko 474/2021 Errege-Dekretua, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko esparruan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen dizkion eginkizun eta zerbitzuei buruzkoa.
Real Decreto 474/2021, De 29 de junio, de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del estado en materia penitenciaria.

Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan dago ezarrita espetxe-legegintza Estatuaren eskumen esklusiboa dela.

La Constitución, en su artículo 149.1.6.ª, establece la competencia exclusiva del Estado sobre la legislación penitenciaria.

Hala ere, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.14 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkio espetxe-erakunde eta -establezimenduen antolaketa, araubidea eta jarduera, espetxe-arloko lege orokorrekin bat etorriz. Halaber, 12.1 artikuluan dago adierazita Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola espetxe-arloan Estatutik datozen legeak betearaztea.

Por su parte, el Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, en su artículo 10.14 atribuye a la Comunidad Autónoma la competencia exclusiva sobre organización, régimen y funcionamiento de las instituciones y establecimientos penitenciarios conforme a la legislación general en materia penitenciaria. Asimismo, el artículo 12.1 señala que corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco la ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organikoaren 79. artikuluak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoei dagokie lege horretan arautzen diren erakundeak zuzentzea, antolatzea eta ikuskatzea, baldin eta estatutuen bidez beren gain hartu badute espetxe-legeak betearaztea eta, ondorioz, espetxe-jarduera kudeatzea.

El artículo 79 de la Ley Orgánica 1/1979, de 26 de septiembre, General Penitenciaria, dispone que corresponde a las Comunidades Autónomas que hayan asumido en sus respectivos Estatutos la ejecución de la legislación penitenciaria y consiguiente gestión de la actividad penitenciaria, la dirección, organización e inspección de las instituciones que se regulan en aquella.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute zer eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

Finalmente, la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco y el Real Decreto 2339/1980, de 26 de septiembre, establecen la forma y el procedimiento a que han de ajustarse los traspasos de servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazitako batzorde mistoak erabaki zuen, 2021eko maiatzaren 10eko bileran, Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak. Erabaki hori Gobernuari bidali zaio, errege-dekretu bidez onartzeko.

La Comisión Mixta prevista en la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco adoptó, en su reunión del día 10 de mayo de 2021, el Acuerdo de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, que se eleva al Gobierno para su aprobación mediante real decreto.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko xedez, eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak proposatuta eta Ministro Kontseiluak 2021eko ekainaren 29ko bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, hau

En su virtud, en cumplimiento de lo dispuesto en la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, a propuesta del Ministro de Política Territorial y Función Pública y previa deliberación del Consejo de Ministros en su reunión del día 29 de junio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Batzorde Mistoaren erabakia onartzea.

Artículo 1.– Aprobación del Acuerdo de la Comisión Mixta.

Onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazitako batzorde mistoaren osokoak 2021eko maiatzaren 10eko bileran hartutako erabakia, hau da, Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzeko erabakia. Erabaki hori errege-dekretu honen eranskinean jaso da.

Se aprueba el Acuerdo de la Comisión Mixta prevista en la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, adoptado por el Pleno de dicha Comisión en su reunión del día 10 de mayo de 2021, y que se transcribe como anexo de este Real Decreto.

2. artikulua.– Egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Artículo 2.– Traspaso de funciones y servicios.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Estatuko Administrazioak espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko dituen egitekoak eta zerbitzuak, batzorde mistoak hartu duen erabakian ezarritako moduan eta erabakian bertan adierazitako termino eta baldintzen arabera.

En consecuencia, quedan traspasadas a la Comunidad Autónoma del País Vasco las funciones y servicios de la Administración del Estado sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, según figura en el Acuerdo de la Comisión Mixta y en los términos y condiciones que allí se especifican.

3. artikulua.– Eskualdatzearen eraginkortasuna.

Artículo 3.– Efectividad del traspaso.

Batzorde Mistoaren erabakian adierazitako egunetik aurrera izango ditu ondorioak eskualdatzeak.

El traspaso será efectivo a partir de la fecha señalada en el Acuerdo de la Comisión Mixta.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Errege-dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratuko da aldi berean, eta argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Este Real Decreto será publicado simultáneamente en el «Boletín Oficial del Estado» y en el «Boletín Oficial del País Vasco», adquiriendo vigencia el día de su publicación.

Madrilen, 2021eko ekainaren 29an.

Dado en Madrid el 29 de junio de 2021.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

El Ministro de Política Territorial y Función Pública,

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.

ERANSKINA, EKAINAREN 29KO 474/2021 ERREGE-DEKRETUARENA
ANEXO DEL REAL DECRETO 474/2021, DE 29 DE JUNIO
Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoko idazkariak baitira, hau
D. Jorge García Carreño y Dña. Begoña Pérez de Eulate González, secretarios de la Comisión Mixta prevista en la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco,
ZIURTATZEN DUTE:
CERTIFICAN:

2021eko maiatzaren 10eko osoko bilkuran, Transferentzien Batzorde Mistoak erabaki zuen Estatuko Administrazioak espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko zituen egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea, honako hauen arabera:

Que en el Pleno de la Comisión Mixta celebrado el día 10 de mayo de 2021 se adoptó el Acuerdo de traspaso de funciones y servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria, en los términos que a continuación se expresan:

A) Eskualdatzea babesten duten konstituzio-, estatutu- eta lege-arauen erreferentzia.

A) Referencia a las normas constitucionales, estatutarias y legales en las que se ampara el traspaso.

Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan dago ezarrita espetxe-legegintza Estatuaren eskumen esklusiboa dela.

La Constitución, en su artículo 149.1.6.ª, establece la competencia exclusiva del Estado sobre la legislación penitenciaria.

Hala ere, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.14 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaizkio espetxe-erakunde eta -establezimenduen antolaketa, araubidea eta jarduera, espetxe-arloko lege orokorrekin bat etorriz. Halaber, 12 artikuluan dago adierazita Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola espetxe-arloan Estatutik datozen legeak betearaztea.

Por su parte, el Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, en su artículo 10.14 atribuye a la Comunidad Autónoma la competencia exclusiva sobre organización, régimen y funcionamiento de las instituciones y establecimientos penitenciarios conforme a la legislación general en materia penitenciaria. Asimismo, el artículo 12 señala que corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco la ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organikoaren 79. artikuluak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoei dagokie lege horretan arautzen diren erakundeak zuzendu, antolatu eta ikuskatzea, baldin eta estatutuen bidez beren gain hartu badute espetxe-legeak betearaztea eta, ondorioz, espetxe-jarduera kudeatzea.

El artículo 79 de la Ley Orgánica 1/1979, de 26 de septiembre, General Penitenciaria, dispone que corresponden a las Comunidades Autónomas que hayan asumido en sus respectivos Estatutos la ejecución de la legislación penitenciaria y consiguiente gestión de la actividad penitenciaria, la dirección, organización e inspección de las instituciones que se regulan en aquella.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute zer eratan eta zer prozeduraren bidez eskualdatu behar zaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazioaren zerbitzuak.

Finalmente, la disposición transitoria segunda del Estatuto de Autonomía para el País Vasco y el Real Decreto 2339/1980, de 26 de septiembre, establecen la forma y el procedimiento a que han de ajustarse los traspasos de servicios de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Xedapen horiek oinarri hartuta, eskualdatzea formalizatu behar da Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak eman diezazkion.

Sobre la base de estas previsiones normativas procede formalizar el traspaso a la Comunidad Autónoma del País Vasco de funciones y servicios de la Administración del Estado sobre ejecución de la legislación del Estado en materia penitenciaria.

B) Autonomia-erkidegoak bere gain hartzen dituen egitekoak eta zerbitzuak:

B) Funciones y servicios que asume la Comunidad Autónoma:

1.– Estatuak ezarritako legeen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio bere lurralde-eremuan dauden espetxeak ekonomikoki eta administratiboki kudeatu, zuzendu, gainbegiratu, antolatu eta ikuskatzeko egitekoak.

1.– Se traspasan a la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el marco de la legislación establecida por el Estado, las funciones de dirección, supervisión, organización, gestión económica y administrativa e inspección de los centros penitenciarios ubicados en su ámbito territorial.

2.– Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak, bere eskumen-eremuan, egiteko eta zerbitzu hauek hartuko ditu bere gain:

2.– En consecuencia, la Comunidad Autónoma del País Vasco asume, en el ámbito de sus competencias, las funciones y servicios que en particular se relacionan a continuación:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden espetxeak eta zigor-betearazpeneko gainerako zerbitzuak antolatu eta kudeatzea, barnean hartuta egitura organikoa eta funtzionala, antolaketa eta funtzionamendua, erakundeen arteko lankidetza eta parte-hartze sozialaren sustapena.

a) La organización y gestión de los centros penitenciarios y del resto de servicios de ejecución penal radicados en la Comunidad Autónoma, incluyendo el establecimiento de su estructura orgánica y funcional, su organización y funcionamiento, la colaboración institucional y el fomento de la participación social.

b) Zigorrak, segurtasun-neurriak, erregimen irekia, baldintzapeko askatasuna eta tratamendurako eta esku-hartzerako berariazko programak betearazi, kudeatu eta koordinatzea, bai eta jarraipena egitea ere. Horretarako, barneratuen behaketarekin, sailkapenarekin, destinoarekin, baimenekin eta tratamenduarekin zerikusia duen guztirako behar diren administrazio-ebazpenak ematea.

b) La ejecución, gestión, coordinación y seguimiento del cumplimiento de penas, medidas de seguridad, régimen abierto, libertad condicional y programas específicos de tratamiento e intervención, adoptando las resoluciones administrativas precisas en relación con la observación, clasificación, destino, permisos y tratamiento de los internos.

c) Espetxe-eremuko prestazioak kudeatzea, arlo hauetan: hezkuntza, gizarte-ekintza, espetxe-lana, lanerako prestakuntza, gizarteratzea eta laneratzea, kultura- eta kirol-jarduerak sustatzea, gobernuz kanpoko antolakundeen esku-hartzeko programak koordinatzea, droga-mendekotasunak prebenitu eta tratatzeko eta errehabilitatzeko jarduerak.

c) La gestión de las prestaciones en el ámbito penitenciario de la educación, la acción social, el trabajo penitenciario, la formación ocupacional, la inserción sociolaboral, la promoción de actividades culturales y deportivas, la coordinación de programas de intervención de organizaciones no gubernamentales y las actividades de prevención, tratamiento y rehabilitación de drogodependencias.

d) Espetxe-ondarea, hau da, espetxe-higiezinak, -azpiegiturak eta -ekipamenduak administratu eta kudeatzea, barnean hartuta zentro berriak sustatzea eta badaudenak handitu, eraberritu eta birgaitzea.

d) La administración y gestión patrimonial de los inmuebles, infraestructuras y equipamientos penitenciarios, incluidas tanto la promoción de nuevos centros como la ampliación, reforma y rehabilitación de los existentes.

e) Espetxe-administrazioko zerbitzu, organismo eta zentroen jarraipena egitea, eta horiek guztiak aztertu eta ikuskatzea.

e) El seguimiento, análisis e inspección de los servicios, organismos y centros de la Administración Penitenciaria.

C) Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gordetako egitekoak eta zerbitzuak.

C) Funciones y servicios que se reserva la Administración General del Estado.

Egiteko hauek geratuko dira Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan:

Continuarán en el ámbito de la Administración General del Estado las siguientes funciones:

1.– Espetxe-arloko legegintza, eta erregelamenduak egiteko ahalaz baliatzea.

1.– La legislación y el ejercicio de la potestad reglamentaria en materia penitenciaria.

2.– Espetxe-administrazioaren helburuak eta xedeak ahalik eta ondoen betetzen laguntzeko behar diren koordinazio-irizpideak ezartzea.

2.– El establecimiento de los criterios de coordinación necesarios que puedan coadyuvar al mejor cumplimiento de los objetivos y fines de la Administración Penitenciaria.

3.– Espetxe-datuak normalizatzeko irizpideak zehaztea, barneratuen tratamenduan oinarrizko espetxe-dokumentazioa homogeneizatzeko.

3-– La determinación de los criterios de normalización de los datos de carácter penitenciario para homogeneizar la documentación básica penitenciaria en el tratamiento de internos.

D) Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia-Erkidegoak batera egin behar dituzten egitekoak, eta lankidetza horretarako moduak:

D) Funciones en las que han de concurrir la Administración General del Estado y la Comunidad Autónoma del País Vasco y fórmulas de cooperación:

1.– Estatuko Administrazio Orokorreko edo Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe-administrazioek onartu egin beharko dituzte, batetik, agintaritza judizialaren errekerimenduaren ondorioz administrazio horien establezimenduetan egon behar duten barneratu guztiak eta, bestetik, sailkapena eta destinoa direla kausa, indarreko espetxe-legeak aplikatuta, zigorra beren lurralde-esparruan bete behar duten zigortu guztiak.

1.– Las distintas Administraciones Penitenciarias, de la Administración General del Estado o de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberán recibir a todo interno que, a requerimiento de la autoridad judicial, deba permanecer en los diferentes establecimientos pertenecientes a cada una de ellas y a todos los penados que, por razones de clasificación y destino, deban cumplir condena en su ámbito territorial en aplicación de la legislación penitenciaria vigente.

2.– Administrazio biek elkarrekin zehaztuko dute zein den zigorrak betetzeko eskualdatzen den plaza-kopuru egokiena eta gehienekoa.

2.– Ambas Administraciones procederán conjuntamente a determinar las plazas óptimas y máximas de cumplimiento de penas que se traspasan.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazio Orokorrari eman beharko dio sarrera, lekualdatze, irteera, sailkapen eta baimen ororen berri, bai eta bere lurralde-eremuan kudeatzen dituen establezimenduetako barneratuen espetxe-egoerari eragiten dioten gainerako datuen berri ere.

3.– La Comunidad Autónoma del País Vasco deberá informar a la Administración General del Estado de todo ingreso, traslado, salida, clasificación, permiso y demás datos que afecten a la situación penitenciaria de los internos de los establecimientos que gestione en su ámbito territorial.

4.– Arrazoia edozein dela ere, barneratuak espetxe-administrazio desberdinen establezimenduen artean lekualdatu behar badira, edo batetik bestera eraman, barneratuaren gaineko eskumena duen administrazioak emango du horretarako agindua, barneratua hartu behar duen administrazioari jakinarazi ondoren.

4.– El traslado o conducción de internos realizado entre establecimientos pertenecientes a distintas Administraciones Penitenciarias, cualesquiera que fueren las razones del mismo, será ordenado por la Administración bajo cuya competencia se encuentre el interno previa notificación a la Administración que lo haya de recibir.

Espetxe-sailkapen edo -destinoaren ondorioz lekualdatzen bada, barneratua hartu behar duen espetxe-administrazioari jakinarazi beharko zaio aldez aurretik, eta lekualdatzearen aurka azaldu ahal izango da bidegabetzat jotzen badu edo plazarik ez badauka aldez aurretik ezarritako gehieneko edukieraren arabera.

Si el traslado es consecuencia de clasificación o destino penitenciarios, será necesaria la previa aprobación de la Administración Penitenciaria que ha de recibir al interno, la cual solo podrá oponerse a ella por considerarla improcedente o por carencia de plazas, según las capacidades máximas previamente establecidas.

5.– Salbuespenez, beharrezkoa bada barneratuak masiboki lekualdatzea beste espetxe-administrazio baten establezimenduetara, egoera kritikoa duen administrazioak erabaki eta antolatuko du lekualdatze hori. Establezimenduaren muturreko egoera, lekualdatu beharreko barneratuen kopurua eta barneratu horien espetxe-ezaugarriak kontuan hartua, Estatuko Administrazio Orokorrak barneratu guztiak banatuko ditu Estatuko establezimendu guztietako plaza hutsen arabera, barneratuak hartu behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe-administrazioaren aldez aurretiko akordioa izanik, hala badagokio.

5.– En supuestos excepcionales que hagan necesario el traslado masivo de internos a establecimientos de otra Administración Penitenciaria, este será decidido y organizado por la Administración que sufra la situación crítica. A la vista de la situación extrema del establecimiento, el número de internos que sea preciso trasladar y las características penitenciarias de los mismos, la Administración General del Estado, considerando las plazas vacantes de todos los establecimientos del Estado, distribuirá el total de internos, previo acuerdo, en su caso, de la Administración Penitenciaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco que los haya de recibir.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoak ematen dituen espetxe-zerbitzuei buruzko estatistika-datuak emango dizkio Estatuko Administrazio Orokorrari.

6.– La Comunidad Autónoma del País Vasco facilitará a la Administración General del Estado los datos estadísticos correspondientes a la prestación de los servicios penitenciarios.

7.– Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak koordinazio- eta lankidetza-bide egokiak izango dituzte espetxe-arloan, eta, horretarako, behar dituzten hitzarmenak, akordioak edo bestelako lankidetza-tresnak ezarriko dituzte.

7.– La Administración General del Estado y la Comunidad Autónoma del País Vasco mantendrán unas adecuadas vías de coordinación y cooperación en materia penitenciaria, a cuyo efecto celebrarán los oportunos convenios, acuerdos o cualquier otro instrumento de colaboración.

E) Eskualdatutako ondasun, eskubide eta betebeharrak:

E) Bienes, derechos y obligaciones que se traspasan:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion ondasun, eskubide eta betebeharrak zerbitzu eskualdatuei dagozkie eta 1. eta 2. zerrenda erantsietan daude adierazita.

1.– Se traspasan a la Comunidad Autónoma del País Vasco los bienes, derechos y obligaciones que corresponden a los servicios traspasados y que se detallan en las relaciones adjuntas número 1 y 2.

2.– Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua indarrean jarri eta hiru hileko epean, higiezinen entrega-aktak eta altzarien, ekipamenduen eta material inbentariagarrien jasotze-aktak sinatuko dira.

2.– En el plazo de tres meses desde la entrada en vigor del real decreto por el que se aprueba este Acuerdo, se firmarán las correspondientes actas de entrega de inmuebles y recepción de mobiliario, equipos y material inventariable.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoa erabat subrogatuko da Estatuko Administrazio Orokorrak amaitu gabe dituen 2.1 zerrendako kontratuetan duen posizioan; hala izanik, erabaki honen eraginkortasun-datan aitortuta ez zeuden eskubide eta betebehar guztiak hartuko ditu bere gain.

3.– La Comunidad Autónoma del País Vasco se subroga íntegramente en la posición que ostenta la Administración General del Estado en los contratos en curso de ejecución que figuran en la relación adjunta número 2.1, asumiendo la totalidad de los derechos y de las obligaciones que no estuvieran reconocidos a la fecha de efectividad de este Acuerdo.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoa partzialki subrogatuko da amaitu gabe dauden 2.2 zerrendako kontratuetan; hala izanik, erabaki honen eraginkortasun-datan aitortuta ez zeuden eskubide eta betebeharretan dagokion zatia hartuko du bere gain. Eskualdatzearen eraginpeko kontratu horiei dagozkien zenbatekoen ehunekoak eta kudeaketa arautzeko, akordio osagarri bat egingo da.

4.– La Comunidad Autónoma del País Vasco se subroga parcialmente en los contratos en curso de ejecución enumerados en la relación adjunta número 2.2, asumiendo en la parte correspondiente los derechos y obligaciones que no estuvieran reconocidos a la fecha de efectividad de este Acuerdo. Mediante acuerdo complementario se regulará la gestión y los porcentajes de los importes de dichos contratos afectados por el traspaso.

5.– Aipaturiko zerrendetan zuzenketarik egin behar izanez gero, administrazio biek egiaztatu beharko dute puntu hori aldez aurretik, eta Transferentzien Batzorde Mistoko Idazkaritzak egindako ziurtagiriaren bitartez zuzenduko da.

5.– En el supuesto de que fuera necesario introducir correcciones o rectificaciones en las citadas relaciones, se llevarán a cabo, previa constatación por ambas Administraciones, mediante certificación expedida por la Secretaría de la Comisión Mixta de Transferencias.

F) Eskualdatutako giza baliabideak:

F) Medios personales que se traspasan:

1.– Eskualdatzen diren egiteko eta zerbitzuei atxikitako langileak eta lanpostu hutsak 3. zerrenda erantsian ageri dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko izatera pasako dira Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikagarri diren gainerako arauek legez aurreikusitako baldintzetan, eta langile-espedienteetan zehaztutako inguruabar beretan.

1.– El personal y puestos de trabajo vacantes adscritos a las funciones y servicios que se traspasan figuran en la relación adjunta número 3 y pasarán a depender de la Comunidad Autónoma del País Vasco en los términos legalmente previstos por el Estatuto de Autonomía para el País Vasco y demás normas en cada caso aplicables y en las mismas circunstancias que se especifican en sus expedientes de personal.

2.– Ministerioak jakinaraziko die eskualdatzea interesdunei, Gobernuak erabaki hau errege-dekretuz onartu bezain laster. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei eskualdatu diren langileen espediente guztien kopia ziurtatua igorriko zaie, bai eta 2021ean sorrarazi beharko diren kopuruei buruzko hartzekoen ziurtagiriena ere.

2.– Por el Ministerio del Interior se notificará a los interesados el traspaso tan pronto como el Gobierno apruebe este Acuerdo por real decreto. Asimismo, se remitirá a los órganos competentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco una copia certificada de todos los expedientes del personal traspasado, así como de los certificados de haberes referidos a las cantidades que se hubieran de devengar durante 2021.

3.– Langile-zerrenda horietan zuzenketarik egin behar izanez gero, administrazio biek egiaztatu beharko dute puntu hori aldez aurretik, eta Transferentzien Batzorde Mistoko Idazkaritzak egindako ziurtagiriaren bitartez zuzenduko da.

3.– En el supuesto de que fuera necesario introducir correcciones o rectificaciones en las referidas relaciones de personal, se llevarán a cabo, previa constatación por ambas Administraciones, mediante certificación expedida por la Secretaría de la Comisión Mixta.

G) Eskualdatutako egitekoak eta zerbitzuak finantzatzeko araubidea:

G) Régimen de financiación de las funciones y servicios traspasados:

1.– 4. zerrendan dago adierazita zein den eskualdatze honi lotutako urteko kostu osoa estatu-mailan (2021eko ekitaldian).

1.– El coste total anual a nivel estatal en el ejercicio de 2021 asociado al traspaso se recoge en la relación número 4.

2.– Espetxe Lanera eta Enplegurako Prestakuntzara bideratzen diren eta zuzeneko kudeaketa duten erreserba-kredituen tratamendua akordio osagarri baten bidez arautuko da. Kreditu horiek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren gastu-aurrekontuetan eta Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioari atxikitako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan daude jasota.

2.– Mediante acuerdo complementario se regulará el tratamiento de los créditos de reserva de gestión directa destinados a Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo que figuran en los presupuestos de gastos del Ministerio de Educación y Formación Profesional y en el Servicio Público de Empleo Estatal, organismo autónomo adscrito al Ministerio de Trabajo y Economía Social.

H) Eskualdatutako egiteko eta zerbitzuen dokumentazioa eta espedienteak.

H) Documentación y expedientes de las funciones y servicios que se traspasan.

Eskualdatutako egiteko eta zerbitzuen dokumentuak eta espedienteak hilabeteko epean eman behar dira, erabaki hau onartzen duen errege-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, eta, horretarako, entrega- eta jasotze-akta sinatuko da.

La entrega de la documentación y expedientes de las funciones y servicios traspasados se realizará en el plazo de tres meses desde la entrada en vigor del real decreto por el que se aprueba este Acuerdo, suscribiéndose a tal efecto la correspondiente acta de entrega y recepción.

I) Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

I) Fecha de efectividad del traspaso.

1.– Eskualdatzeak eragina izango du 2021eko urritik aurrera.

1.– El traspaso tendrá efectividad a partir del día, 1 de octubre de 2021.

2.– Aldi baterako, akordio osagarrien bidez, bi administrazioen lankidetza adostuko da eskualdatzearen eraginkortasun-datan indarrean dauden kudeaketa-enkarguak betetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetako zenbait zerbitzu kudeatzeko.

2.– Transitoriamente, mediante acuerdos complementarios se acordará la colaboración de ambas Administraciones para la ejecución de los encargos de gestión vigentes a la fecha de efectividad del traspaso y la gestión de determinados servicios en los centros penitenciarios ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Eta horrela jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen dute Bilbon, 2021eko maiatzaren 10ean. Batzorde Mistoko idazkariak, Jorge García Carreño eta Begoña Pérez de Eulate González.

Y para que conste se expide la presente certificación en Bilbao, a 10 de mayo de 2021. Los Secretarios de la Comisión Mixta, Jorge García Carreño y Begoña Pérez de Eulate González.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común