Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

127. zk., 2021eko ekainaren 29a, asteartea

N.º 127, martes 29 de junio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
3703
3703

AGINDUA, 2021eko ekainaren 16koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udalerrian, El Cerro eremuan.

ORDEN de 16 de junio de 2021, del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, por la que se inicia el procedimiento de adjudicación de 27 alojamientos dotacionales en el municipio de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, en el área de El Cerro.

AURREKARIAK
ANTECEDENTES

Lehenengoa.– Zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozedurak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezarritakoari jarraituko dio (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da), hala ezarrita baitago babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan. Aipatutako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak aldaketak izan ditu III. kapituluan (batik bat alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedurari dagokion atalean) 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuaren azken xedapenetako zazpigarrenak eraginda (210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Primero.– El procedimiento de adjudicación de los mencionados alojamientos dotacionales se regirá por lo previsto en la Orden de 15 de octubre de 2012, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del Registro de Solicitantes de Vivienda y de los Procedimientos de Adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotacionales de Régimen Autonómico, tal y como se recoge en el artículo 12 del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre Régimen Jurídico de Viviendas de Protección Pública y Medidas Financieras en Materia de Vivienda y Suelo. La citada Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes ha sido modificada, en su Capítulo III –el cual regula las adjudicaciones de las viviendas y alojamientos dotacionales en régimen de alquiler–, por la disposición final séptima, del Decreto 210/2019, de 26 de diciembre, de Colaboración Financiera entre las Entidades de Crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en Materia de Vivienda y Suelo y de Modificación de Disposiciones Reglamentarias en Materia de Vivienda.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zuzenean sustatu ditu araubide autonomikoko 27 zuzkidura-bizitoki, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, El Cerro eremuan, eta bera da titularra. Sustapenaren espediente-zenbakia EB2-1218/17-AA-000 da.

Segundo.– La Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco ha promovido directamente y es titular de 27 alojamientos dotacionales de régimen autonómico en el municipio de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, en el sector El Cerro, número de expediente EB2-1218/17-AA-000.

Hirugarrena.– 27 zuzkidura-bizitoki horietako 1 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, bi logelakoa da eta 47,20 m2-ko azalera du; gainontzeko 26 zuzkidura bizitokietatik 21 bizitoki logela bakarrekoak dira eta 30,10 m2 eta 36,95 m2 arteko azalera dute; gainerako 5 zuzkidura-bizitokiak bi logelakoak dira eta 43,65 m2 eta 48,45 m2 arteko azalera dute. Zuzkidura-bizitoki hauek seigarren ebazpenean zehazten diren kupoetan banatuko dira.

Tercero.– De los 27 alojamientos dotacionales 1 está adaptado a las necesidades de personas con discapacidad con movilidad reducida de carácter permanente y tiene dos dormitorio y una superficie de entre 47,20 m2. De los restantes 26 alojamientos dotacionales, 21 alojamientos son de un dormitorio y tienen una superficie de entre 30,10 m2 y 36,95 m2. Otros 5 alojamientos son de dos dormitorios y tienen una superficie de entre 43,65 m2 y 48,45 m2. Estos alojamientos dotacionales se distribuyen en los cupos descritos en el resuelvo sexto.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK
FUNDAMENTOS DE DERECHO

Lehenengoa.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak du agindu hau emateko ahalmena, araudi hauek ahalbideturik: Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa (aurrerantzean, 39/2008 Dekretua), eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoa (aurrerantzean, 2012ko urriaren 15eko Agindua).

Primero.– El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes es competente para dictar la presente Orden, en virtud de lo establecido en la disposición adicional tercera del Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre Régimen Jurídico de Viviendas de Protección Pública y Medidas Financieras en Materia de Vivienda y Suelo (en adelante Decreto 39/2008), así como del artículo 48 de la Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, del Registro de Solicitantes de Vivienda y de los Procedimientos para la Adjudicación de Viviendas de Protección Oficial y Alojamientos Dotacionales de Régimen Autonómico (en adelante Orden de 15 de octubre de 2012).

Bigarrena.– 2011ko maiatzaren 5ean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalak hitzarmena sinatu zuten zuzkidura-bizitokien sustapenerako Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako El Cerro auzoan. Hitzarmen horren bosgarren klausulan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak konpromisoa hartzen du zuzkidura-bizitokien sustapenean interesa duen udalerri bakarra Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena izan dadin. Era berean esaten du «udalerri horretako gazteak izango direla zuzkidura bizitokian lehentasunezko hartzaileak» eta gaineratzen du gazterik egon ezean behar bereziak dituzten pertsonen artean banatuko direla zuzkidura bizitokiak.

Segundo.– El convenio de colaboración entre el Departamento de Vivienda, Obras Públicas y transportes y el Ayuntamiento de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena sobre la Promoción de Alojamientos Dotacionales en el barrio del Cerro, Término Municipal de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, de 5 de mayo de 2011, dice en su cláusula quinta que El Departamento de Vivienda Obras Públicas y Transportes se compromete a declarar único municipio interesado en la promoción de alojamientos dotacionales a Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena. Y dice además que «serán los destinatarios preferentes de los alojamientos dotacionales las y los ciudadanos de dicho municipio jóvenes» y, en su defecto, continua la cláusula, otros colectivos especialmente necesitados.

Hirugarrena.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 23.4 artikuluak ezartzen du zuzkidura-bizitokiak titulartasun publikokoak izango direla eta erabiltzaileek aldi baterako okupatuko dituztela.

Tercero.– El artículo 23.4 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda establece que los alojamientos dotacionales serán de titularidad pública y se ocuparán por las personas usuarias con carácter temporal.

Laugarrena.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 23.3 artikuluaren arabera, etxebizitza bat legez okupatzeko zailtasunak dauzkatenei emango zaizkie zuzkidura-bizitokiak, hala nola gazteei, migratu duten pertsonei, etxebizitza partekatua erabiltzeko eskubidea galdu duten pertsona bananduei edo dibortziatuei, hirigintzako eragiketak direla-eta beste bizitoki baten zain daudenei eta antzeko beste pertsona batzuei. Erabili ahal izango dira, halaber, aldi baterako bizitokia eskaintzeko bai gizarteratzen ari diren kolektiboetako pertsonei, bai babes berezia behar dutenei, hala nola genero-indarkeria jasan duten emakumeei, adineko pertsonei, etxegabeei, desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala dutenei eta antzeko egoeretan dauden beste batzuei.

Cuarto.– Según se recoge en el artículo 23.3 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, los alojamientos dotacionales estarán destinados al alojamiento temporal de personas con dificultades de acceso a la ocupación legal de una vivienda, como jóvenes, personas que hayan migrado, personas separadas o divorciadas que hayan perdido el derecho al uso de la vivienda compartida, personas pendientes de realojamiento por operaciones urbanísticas y otros similares. Podrán destinarse igualmente al alojamiento temporal de personas de colectivos en proceso de reinserción o de quienes requieran de una especial protección, como mujeres víctimas de violencia de género, personas mayores, personas sin hogar, personas con discapacidad física, psíquica e intelectual y otras personas en similares circunstancias.

Bosgarrena.– 39/2008 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak arautzen ditu, eta hau ezartzen du: bizitokiak hilez hil, gehienez urtebeterako, eskuratu ahal izango dira eta epe hori urtero luzatu ahal izango da lau alditan. Bizitoki hauen truke erabiltzaileek kanon bat ordaindu beharko dute hilero. Esleitzeko moduari eta eskuratzeko baldintzei dagokienez, babes publikoko etxebizitzen arloan ezarritako hau aplikatuko da: 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluan araututako prozedura, kontuan izanda aldaketak izan dituela titulu horrek alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedura arautzen den atalean, 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (abenduaren 26ko 210/2019 Dekretua).

Quinto.– Por su parte, la disposición adicional tercera del Decreto 39/2008, regula las características de los alojamientos dotacionales de régimen autonómico, determinando que el acceso a los mismos se producirá por meses, por un plazo de tiempo máximo de un año, susceptible de ser prorrogado anualmente en cuatro ocasiones y que conllevará el abono de un canon mensual. En cuanto al procedimiento de adjudicación remite a lo establecido para las viviendas de protección pública, es decir, al procedimiento regulado en el Título II de la Orden de 15 de octubre de 2012, modificado, en lo que afecta a las adjudicaciones en alquiler, por la mencionada disposición final séptima, del Decreto 210/2019, de 26 de diciembre.

Seigarrena.– Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) azken xedapenetako zazpigarreneko 4. puntuan, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua aldatzen du zeinek babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen prozedura arautzen duen. Aipatutako dekretuak, 2012ko urriaren 15eko Aginduan, 47 bis artikulua txertatzen du eta, bertan esaten denez, sustapen guztietan –kolektibo jakin bati berariaz bideratutako araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak izan ezik–, etxebizitza-kupo batzuk gordeko dira kolektibo hauen premiei erantzuteko: elbarritasun fisikoa duten pertsonak, 36 urtetik beherako pertsonak (adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne), etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak, etxebizitza-premia berezia duten pertsonak, gainerako eskatzaileak, edo kupo orokorra.

Sexto.– La disposición final séptima del Decreto 210/2019 de 26 de diciembre, de Colaboración Financiera entre las Entidades de Crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en Materia de Vivienda y de Modificación de Disposiciones Reglamentarias en Materia de Vivienda en el punto 4 modifica el Capítulo III del Título II de la Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes en el que se regulan la adjudicación de viviendas de protección oficial y alojamientos dotacionales en régimen de arrendamiento por el departamento competente en materia de vivienda. El incorporado artículo 47 bis dice que en todas las promociones, salvo las de alojamientos dotacionales de régimen autonómico destinados específicamente a un colectivo determinado, se reservarán cupos de viviendas para atender las necesidades de los siguientes colectivos: personas con discapacidad, unidades convivenciales en las que al menos una de las personas titulares sea menor de 36 años, personas titulares del derecho subjetivo de vivienda, personas con especial necesidad de vivienda, resto de solicitantes o cupo general.

Zazpigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak, egungo erredakzioan, esaten du etxebizitzak 47 bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo direla, hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta 51. artikuluan aipatzen den baremoaren arabera, betiere prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikulu horrek baremoa arautzen du, hau kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide-kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna, eta etxebizitza-premia berezia.

Séptimo.– El artículo 50 de la Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes en su actual redacción dice que la asignación de viviendas y, si así se decide, la asignación de alojamientos dotacionales se hará en función de los cupos a que se refiere el artículo 47 bis, la adecuación de las viviendas y el orden de puntuación obtenido por las personas o unidades convivenciales incorporadas al procedimiento en aplicación del baremo al que se refiere el artículo 51. Este artículo 51 regula el baremo de acuerdo a los ingresos de las personas solicitantes, al número de miembros de la unidad convivencial, a la antigüedad en la inscripción en el registro de solicitantes de vivienda y a la especial necesidad de vivienda.

Bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango da. Hala, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidez osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

La puntuación que se concede por el número de miembros de la unidad convivencial será otorgada en función del número de dormitorios que tengan las viviendas o alojamientos dotacionales de la promoción. Así, para las viviendas o alojamientos dotacionales de 1 dormitorio (o espacios abiertos): se otorgará 1 punto a las unidades convivenciales formadas por 2 miembros y 0 puntos a las unidades convivenciales unipersonales. Para las viviendas o alojamientos dotacionales de 2 dormitorios: se otorgarán 3 puntos a las unidades convivenciales formadas por 3 miembros, 1 punto a las unidades convivenciales formadas por 2 miembros y 0 puntos a las unidades convivenciales unipersonales.

Zortzigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Octavo.– El artículo 27 de la Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes determina cuándo una vivienda o alojamiento dotacional se debe considerar adecuada atendiendo al número de miembros de la unidad convivencial y las habitaciones de la vivienda a asignarse.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

A la vista de los preceptos legales señalados y demás de general y concordante aplicación.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.–- Hasiera ematea Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian, El Cerro eremuan, erabilera-lagatzean, Euskal Autonomia Erkidegoko titulartasuneko 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari. Sustapen horren espediente-zenbakia EB2-1218/17-AA-000 da.

Primero.– Iniciar el procedimiento de adjudicación, en régimen de cesión de uso, de 27 alojamientos dotacionales de titularidad de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el municipio de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, en el área de El Cerro. El número de expediente de la promoción es EB2-1218/17-AA-000.

Bigarrena.– Zuzkidura-bizitoki horien lagapena aldi baterako izango da. Hilez hil emango da eta gehienez urtebeterako eskuratu ahal izango dira, nahiz eta epe hori urtero luzatu ahal izango den lau alditan.

Segundo.– La cesión de dichos alojamientos dotacionales tendrá carácter temporal. El acceso se producirá por meses, por un plazo de tiempo máximo de un año, susceptible de ser prorrogado anualmente en cuatro ocasiones.

Hirugarrena.– Hileko kanona babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko 2010eko azaroaren 3ko Aginduaren arabera kalkulatuko dira. Kanon hori ezin izango da bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen % 30 baino gehiagokoa izan.

Tercero.– El canon mensual se calculará de acuerdo a la Orden de 3 de noviembre de 2010, sobre determinación de los precios máximos de la viviendas de protección oficial. Dicho canon no podrá superar el 30 % de los ingresos ponderados de las personas adjudicatarias.

Laugarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluari jarraituz, sustapenean ezin izango dute parte hartu 4 kide baino gehiagok osatutako bizikidetza-unitateek.

Cuarto.– En aplicación del artículo 27 de la Orden de 15 de octubre de 2012 sobre vivienda adecuada este procedimiento debe estar dirigido a unidades convivenciales de no más de 4 miembros.

Bosgarrena.– 27 zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozeduran, parte hartu ahal izango dute agindu hau argitaratzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek:

Quinto.– Pueden participar en este procedimiento de adjudicación de los 27 alojamientos dotacionales mencionadas quienes, a la fecha de publicación de la presente Orden cumplan los siguientes requisitos:

a) Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda daudenak alokairuko eskatzaile gisa Abanto Zierbenako udalerrian edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerriren batean (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena).

a) Estén dadas de alta en el Registro de Solicitantes de Vivienda como demandantes de vivienda en alquiler en el municipio de Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena o en uno de los municipios de Bilbao metropolitano (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio y Zierbena).

b) 1.– Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.

b) 1.– Ser menor de 36 años a la fecha de publicación de esta Orden. En caso de inscripción conjunta bastará que uno de los titulares de la inscripción sea menor de 36 años.

2.– Halaber, parte hartu ahal izango dute, modu subsidiarioan, etxebizitza-behar bereziak dituzten pertsonek, hots, gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoa bada: desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak, familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki kalteberan dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.

2.– Podrán participar así mismo, subsidiariamente, las personas que tengan especial necesidad de vivienda, esto es aquellos en los que al menos uno o una de sus titulares forme parte de los siguientes colectivos: personas con discapacidad intelectual y del desarrollo y personas con enfermedad mental, familias monoparentales, víctimas de violencia de género, divorciadas o divorciados o separadas o separados legalmente, familias numerosas, colectivos especialmente vulnerables a que se refiere el artículo 1 de la Ley 1/2013, de 14 de mayo, de medidas para reforzar la protección a los deudores hipotecarios, reestructuración de deuda y alquiler social, que hayan sufrido un lanzamiento judicial de la vivienda que ocupaban y mayores de 60 años.

c) Etxebizitza-eskaeraren titularretako batek Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian erroldatuta egon behar du agindu hau argitaratzen den datan.

c) Estar empadronada, al menos una de las personas titulares de la inscripción en Etxebide, en Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena a la fecha de publicación de esta Orden.

d) 2019. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko, izen-ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.

d) Tener ingresos ponderados entre 3.000 y 39.000 euros en el periodo impositivo correspondiente al ejercicio de renta del año 2019. En el caso de personas con discapacidad con movilidad reducida, de personas con discapacidad psíquica, de mujeres víctimas de violencia de género o de personas que tengan reconocido el derecho subjetivo de vivienda no se exigirá acreditar ingresos mínimos. Para la verificación del requisito se tendrá en cuenta la suma de los ingresos de todas las personas titulares de la inscripción.

e) Ez da eduki behar etxebizitzarik jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako etxebizitza-premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.

e) Carecer de vivienda en propiedad, derecho de superficie o usufructo en los dos años anteriores a la fecha de publicación de esta Orden. Se aplicarán las excepciones al requisito de carencia de vivienda establecidas en el artículo 9 de la Orden de 15 de octubre de 2012.

f) Bizikidetza-unitatea ez da izango 4 kidekoa baino handiagoa.

f) Pertenecer a una unidad convivencial de no más de 4 miembros.

Seigarrena.– Agindu honetako bosgarren ebazpen-zatiaren b) 1. atalean aipatutako eskabideen artean esleitu beharreko 27 zuzkidura-bizitoki horietatik, kupo hauek gordeko dira:

Sexto.– Del total de los 27 alojamientos dotacionales a adjudicar entre las solicitudes mencionadas en el resuelvo quinto b) 1, se reservarán los siguientes cupos:

a) Zuzkidura-bizitoki 1, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoa. Zuzkidura bizitoki hau esleitzeko, 2012ko urriaren 15eko 52. artikuluko egungo ezarpenei jarraituko zaie, hau da: lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei, eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

a) 1 alojamiento dotacional adaptado para personas con discapacidad con movilidad reducida de carácter permanente. Para la adjudicación de estas viviendas se observará el orden de prioridad descrito en la nueva redacción del artículo de 52 de la Orden de 15 de octubre de 2012 del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes; a saber: en primer lugar, se asignarán las viviendas adaptadas primero a las personas con discapacidad calificadas con la letra A del Anexo 2 del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, por el que se regula el procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de discapacidad, a continuación, a las personas con discapacidad calificadas con la letra B de dicho Anexo 2 y finalmente a las que sumen 7 o más puntos con arreglo a las letras D a H del mismo anexo.

b) Gainerako 26 zuzkidura-bizitokiak kupo hauetan banatuko dira:

b) 26 alojamientos dotacionales para el resto de solicitantes, los cuales se distribuirán en los siguientes cupos:

1) 2 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie agindu hau argitaratzen den egunerako etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonei.

1) 2 alojamientos dotacionales para solicitantes que tengan reconocido el derecho subjetivo de acceso a la ocupación legal de una vivienda digna y adecuada a la fecha de publicación de la presente Orden.

2) 5 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie etxebizitza-premia berezia duten pertsonei.

2) 5 alojamientos dotacionales para personas que acrediten tener espacial necesidad de vivienda.

3) 19 zuzkidura-bizitoki gainerako eskatzaileei esleituko zaizkie.

3) 19 alojamientos dotacionales para el resto de demandantes.

Kupo horietako batean etxebizitzak esleitu gabe geratzen badira, etxebizitza horiek gehituko zaizkio gainerako eskatzaileei bideratutako 3. puntuko etxebizitzen kupoari.

Las viviendas de un cupo que queden sin adjudicar a personas o unidades convivenciales del colectivo para el que están reservadas, incrementarán el cupo de viviendas destinadas al cupo del punto 3, para el resto de demandantes.

Bestetik, esleipen prozedura bosgarren ebazpen-zatiaren b) 1. atalean dauden pertsonan artean zuzkidura bizitoki guztiak banatuko ez balira, soberakinak bosgarren ebazpen-zatiaren b) 2. ataleko pertsonen artean banatuko dira. Zuzkidura-bizitoki hauek kupo hauetan sailkatuko dira: % 10 etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonak, % 90 etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

En el caso de que quedaran alojamientos dotacionales sin adjudicar entre las personas que cumplan el requisito del resuelvo quinto b) 1.– Los alojamientos dotacionales sobrantes se adjudicarán entre quienes cumplan el requisito del resuelvo quinto b) 2.– Los alojamientos se distribuirán en cupos respetando los porcentajes siguientes: 10 % para las personas que se adscriban al cupo de Derecho Subjetivo de Vivienda y 90 % para quienes se adscriban al cupo de especial necesidad.

Zazpigarrena.– Esleipen-prozeduran parte hartzeko onartutako pertsonek eta bizikidetza-unitateek, baldin eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta badute eta, gainera, araudian premia berezien kolektiboren batean sartuta badaude, seigarren ebazpen-zatiko b) 2 apartatuko kupoan parte hartuko dute.

Séptimo.– Las personas y unidades convivenciales admitidas para participar en el procedimiento de adjudicación que tengan reconocido el derecho subjetivo de acceso a la ocupación legal de una vivienda digna y adecuada y además estén encuadradas en alguno de los colectivos establecidos normativamente como de especial necesidad, participarán en el cupo del punto del resuelvo sexto apartado b) 2.

Zortzigarrena.– Aipatutako baldintzak eta aplikatu beharreko gainerako arauak betetzen dituzten pertsonek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, eskabidea aurkeztu beharko dute, agindu hau argitaratu eta 10 laneguneko epean (biak barne), leku hauetan:

Octavo.– Las personas que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el resto de normativa aplicable, y estén interesadas en participar en el procedimiento de adjudicación deberán presentar la solicitud correspondiente en el plazo de diez días hábiles desde el día siguiente de la fecha publicación de la presente Orden, mediante uno de los siguientes canales:

– Aurrez aurre: Zuzenean zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011 – Bilbao. Bizkaia.

– Presencialmente: en Zuzenean (con cita previa), calle Gran Vía 85, bajo. 48011 – Bilbao.

– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011 – Bilbao. Bizkaia.

– Por correo postal: en la Delegación Territorial de Vivienda de Bizkaia, calle Gran Vía 85, 6.º piso. 48011 – Bilbao.

– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

– Telemáticamente: en http://www.etxebide.euskadi.eus

Bederatzigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluko bertsio eguneratuan ezarri bezala, etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatutako kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

Noveno.– Siguiendo lo establecido en el artículo 50 de la Orden de 15 de octubre de 2012, la asignación de viviendas se hará en función de los cupos a que se refiere el artículo 47 bis, la adecuación de las viviendas y el orden de puntuación obtenido por las personas o unidades convivenciales incorporadas al procedimiento en aplicación al baremo al que se refiere el artículo 51.

Baremazioa agindu honen argitaratze-data kontuan hartuta kalkulatuko da. Berdinketarik badago, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

Se calculará la baremación tomando como referencia la fecha de publicación de la presente Orden dirimiéndose los empates a favor de la solicitud que tenga mayor antigüedad y, a igual antigüedad, a favor de la que tenga la fecha más antigua de entrada en el Registro de Solicitantes de Vivienda.

Hamargarrena.– Onartutako eskaerek lerro hauetan jasotako barematze-irizpideen araberako puntuazioa jasoko dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz:

Décimo.– Las solicitudes, tal y como dicta el artículo 51 de la Orden de 15 de octubre de 2012, serán baremadas de acuerdo a los siguientes criterios:

a) Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

a) Ingresos: se otorgarán 10 puntos a las personas solicitantes cuyos ingresos estén comprendidos entre 0 y 9.000 euros, 9 puntos a las personas solicitantes cuyos ingresos estén comprendidos entre 9.001 y 15.000 euros, 8 puntos a las personas solicitantes cuyos ingresos estén comprendidos entre 15.001 y 25.000 euros y 5 puntos a las personas solicitantes cuyos ingresos estén comprendidos entre 25.001 y 39.000 euros.

b) Bizikidetza-unitateko kide-kopurua: bizikidetza-unitateko kide-kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela-kopurua hartuko da kontuan.

b) Número de miembros de la unidad convivencial: el número de miembros de la unidad convivencial se puntuará en función del número de dormitorios que tengan los alojamientos dotacionales de la promoción:

Logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Alojamientos dotacionales de 1 dormitorio: se otorgará 1 punto a las unidades convivenciales formadas por 2 miembros y 0 puntos a las unidades convivenciales unipersonales.

Bi logelako zuzkidura-bizitokiak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Alojamientos dotacionales de 2 dormitorios: se otorgarán 3 puntos a las unidades convivenciales formadas por 3 miembros, 1 punto a las unidades convivenciales formadas por 2 miembros y 0 puntos a las unidades convivenciales unipersonales.

c) Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

c) Antigüedad de la inscripción en el Registro de Solicitantes de Vivienda: se otorgará 1 punto por cada año de inscripción del miembro de la unidad convivencial que tenga mayor antigüedad, con un máximo de 7 puntos.

d) Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak badira, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

d) Especial necesidad de vivienda: se otorgarán 4 puntos a los expedientes en los que alguno o alguna de sus titulares forme parte de alguno de los colectivos con especial necesidad de vivienda. En el caso de las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo y personas con enfermedad mental, se otorgarán 4 puntos a los expedientes en los que cualquiera de los miembros de la unidad convivencial pueda acreditar dicha condición. A quienes formen parte de más de un colectivo se les otorgarán 4 puntos por cada uno de ellos, con un máximo de 8.

Hamaikagarrena.– Sustapen honetako logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan gehienez bi kideko bizikidetza unitateei esleituko zaie, bi logelako zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan gehienez lau kide duten bizikidetza unitateei esleituko zaie, hau guztia Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluari jarraituz.

Décimoprimero.– Los alojamientos dotacionales de un dormitorio se adjudicarán a unidades convivenciales de dos miembros como máximo y los de dos dormitorios se adjudicarán a las unidades convivenciales de cuatro miembros como máximo atendiendo al artículo 27 de la Orden de 15 de octubre de 2012 sobre vivienda adecuada.

Hamabigarrena.– Esleipenaren ondoren, zuzkidura-bizitokirik eskuratu ez dutenek itxarote-zerrenda osatuko dute baremazioaren ordenaren arabera; esleipendunek uko egiteagatik edo esleipena baliogabetzeagatik hutsik geratzen diren zuzkidura-bizitokiak esleitzeko erabiliko da itxarote-zerrenda hori. Itxarote-zerrenda agortzen bada, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz esleituko dira etxebizitzak.

Decimosegundo.– Una vez finalizada la asignación, se confeccionarán tantas listas de espera como cupos, de las que formarán parte quienes hubieran participado en ella sin haber obtenido vivienda. Agotada la lista de espera, las viviendas se adjudicarán conforme el procedimiento establecido en el artículo 59 de la Orden de 15 de octubre de 2012.

Hamahirugarrena.– Esleipendunen zerrendak, egokitutako zuzkidura-bizitokiak barne, eta dagozkien itxarote-zerrendak toki hauetan argitaratuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan.

Décimotercero.– Las listas de personas adjudicatarias con la asignación de alojamientos y las listas de espera se publicarán en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Contra la presente Orden puede interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes en el plazo de un mes desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

En Vitoria-Gasteiz, a 16 de junio de 2021.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común