Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

125. zk., 2021eko ekainaren 25a, ostirala

N.º 125, viernes 25 de junio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
3639
3639

155/2021 DEKRETUA, ekainaren 22koa, zeinaren bidez aparteko neurriak onartzen baitira 5/2021 Errege Lege-dekretuaren I. tituluan autonomoentzat eta enpresentzat aurreikusita dauden zuzeneko laguntzak kudeatzeko, izapidetzeko eta ekonomikoki kontrolatzeko (5/2021 Errege Lege-dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurriena).

DECRETO 155/2021, de 22 de junio, por el que se aprueban medidas extraordinarias en relación con la gestión, tramitación y control económico de las ayudas directas a personas autónomas y empresas previstas en el Título I del Real Decreto-Ley 5/2021, de 12 de marzo, de medidas extraordinarias de apoyo a la solvencia empresarial en respuesta a la pandemia de la COVID-19.

COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurrien martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege-dekretuaren arabera, autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzen COVID lerroa sortu da, Espainiako Gobernuaren finantzaketari esker, 7.000 milioi euroko zuzkidura globalarekin. Lerroaren helburua da sektore pribatuaren kaudimena bultzatzea, enpresei eta autonomoei helburu jakin baterako zuzeneko laguntzak emanez. Erregulazio hori osatzeko, Ogasun Ministerioak apirilaren 12ko HAC/348/2021 Agindua eman zuen, zeinaren bidez laguntzak esleitzeko irizpideak ezarri baitziren. Ondoren, COVID-19ak eragindako pandemiak kaltetu dituen enpresei eta autonomoei laguntzeko neurri osagarriak hartzen dituen apirilaren 20ko 6/2021 Errege Lege-dekretua onartu zen.

Mediante el Real Decreto-ley 5/2021, de 12 de marzo, de medidas extraordinarias de apoyo a la solvencia empresarial en respuesta a la pandemia de la COVID-19, se ha creado, con una dotación global de 7.000 millones de euros financiada por el Gobierno de España, la Línea COVID de ayudas directas a autónomos y empresas, que persigue apoyar la solvencia del sector privado, mediante la provisión a las empresas y autónomos de ayudas directas de carácter finalista. La citada regulación se ha visto completada por la Orden HAC/348/2021, de 12 de abril, del Ministerio de Hacienda por la que se concretan los criterios para asignación de las ayudas, y, posteriormente, ha quedado afectada por el Real Decreto-ley 6/2021, de 20 de abril, por el que se adoptan medidas complementarias de apoyo a empresas y autónomos afectados por la pandemia de la COVID-19.

Martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege-dekretuaren 2.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio bere lurraldean kokatuta dauden hartzaileentzako zuzeneko laguntzak iragartzea, eskaerak izapidetzea, kudeatzea eta ebaztea, laguntzak ordaintzea, ordaindu aurretik eta ondoren egin beharreko kontrolak egitea eta, oro har, baliabideak ongi erabiltzen direla bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak egitea.

De conformidad con lo previsto en el artículo 2.4 del Real Decreto-Ley 5/2021, de 12 de marzo, corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco realizar la convocatoria para la concesión de las ayudas directas a los destinatarios ubicados en su territorio, así como la tramitación, gestión y resolución de las solicitudes, el abono de las ayudas y los controles previos y posteriores al pago y cuantas actuaciones sean necesarias para garantizar la adecuada utilización de estos recursos.

Ez dagoenez ezarrita nork duen eskumen-gaikuntza deialdi horren arau erregulatzailea onartzeko eta laguntzak emateko, Gobernu Kontseiluak erabaki beharko du zein den organo eskuduna jarduketa horiek egiteko. Ondorio horietarako, kontuan izanik askotarikoak izan daitezkeela laguntzen hartzaileak (pertsona zein entitate), bat etorriz Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.2 artikuluarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.2 artikuluaren ondorioetarako (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), erabaki da egokia eta komenigarria dela Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari esleitzea 5/2021 Errege Lege-dekretuaren I. tituluan aurreikusita dauden zuzeneko laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onartzeko eskumena (5/2021 Errege Lege-dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurriena). Gainera, laguntzak koiunturazkoak eta apartekoak direnez, berehala aplikatzekoak eta atzeratu ezinak, egintza bakar baten bidez onartu behar dira bai zuzeneko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta bai laguntza-deialdia, zeren eta izapide administratiboen epeak laburtu nahi baitira eta laguntzak ahalik eta azkarren eman.

Dada la falta de habilitación competencial para la aprobación de la norma reguladora de dicha convocatoria y para la concesión de dichas ayudas, resulta oportuno que el Consejo de Gobierno determine el órgano competente para realizar dichas actuaciones. A estos efectos, teniendo en cuenta la heterogénea naturaleza de las personas y entidades destinatarias de las ayudas, de acuerdo con el artículo 26.2 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, y a los efectos del artículo 51.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se ha estimado oportuno y conveniente atribuir al Consejero de Economía y Hacienda la competencia para aprobar las bases reguladoras y la convocatoria, en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para la concesión de las ayudas directas previstas en el título I del Real Decreto-ley 5/2021, de 12 de marzo, de medidas extraordinarias de apoyo a la solvencia empresarial en respuesta a la pandemia de la COVID-19. Asimismo, tratándose de unas ayudas coyunturales y extraordinarias, de aplicación inmediata, que no deben demorarse en el tiempo resulta oportuno que se aprueban en un solo acto tanto las bases reguladoras de las ayudas directas como la convocatoria de las mismas, con el fin de acortar los plazos de tramitación administrativa y proceder a la concesión de dichas ayudas en el más breve espacio de tiempo posible.

Bestalde, zuzeneko laguntza horien deialdia epe laburrean izapidetu eta ebatzi behar denez, zeren eta ezin izango baita laguntzarik eman 2021eko abenduaren 31 baino beranduago –Ogasun Ministerioari itzuli beharko zaio exekutatu gabeko eta konprometitu gabeko saldoa– eta zuzeneko laguntza horiek bereziak eta salbuespenezkoak direnez, nahitaezkoa da laguntzak presaz izapidetzea, hartzaileengana berehala iritsi eta eraginkorrak izan daitezen.

Por otro lado, teniendo en cuenta que la convocatoria de estas ayudas directas debe tramitarse y resolverse en un breve espacio de tiempo, ya que no podrá concederse ninguna ayuda con posterioridad al 31 de diciembre de 2021, debiendo reintegrarse al Ministerio de Hacienda el saldo no ejecutado ni comprometido, y que estas ayudas directas tienen un carácter singular y excepcional, resulta necesario proceder a la tramitación de estas ayudas de manera urgente, con el objetivo de que puedan llegar a los destinatarios de manera inmediata para poder ser eficaces.

Orobat, ikusita laguntzei lotutako kredituen bolumena handia dela, pertsona eta entitate askok aurkeztuko dutela eskaera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak denbora gutxi duela eskaerak kudeatzeko, ezinbestekoa da berariazko neurriak abian jartzea, laguntzen eskaerak errazago eta bizkorrago izapidetu eta ebatzi ahal izateko, betiere aplikatu behar diren lege-xedapenak beteko direla bermatuz.

Asimismo, teniendo en cuenta el volumen de los créditos asociados a estas ayudas, el elevado número de solicitudes que está previsto que se presenten por las personas y entidades beneficiarias y el escaso margen de tiempo con que cuenta la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi para gestionarlas, es imprescindible poner en marcha medidas específicas que faciliten y agilicen la tramitación y resolución de las solicitudes de ayudas, garantizando en todo caso que dicha gestión se ajusta a las disposiciones legales aplicables.

Horrenbestez, kontuan hartuta laguntzen bidez aparteko egoera bati erantzun nahi zaiola eta onuradun posible askok aurkeztuko dutela eskaera, komeni da aparteko neurriak ezartzea, bai administrazioa bai aurrekontu-kudeaketa sinplifikatze aldera, eta neurriok laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileetan txertatzea.

Por lo tanto, a la vista de la situación excepcional que se pretende abordar con estas ayudas, así como el elevado número de potenciales beneficiarios que pueden solicitarlas, resulta oportuno el establecimiento de medidas extraordinarias tanto de simplificación administrativa como de gestión presupuestaria para su inclusión en las bases reguladoras de la convocatoria de concesión de las mencionadas ayudas.

Horren harira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluaren arabera, erabaki da beharrezkoa dela laguntzak presaz eta bitarteko elektronikoen bidez soilik izapidetzea, oinarri hartuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluak eta Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2021 Dekretuaren 28. artikulua.

En este sentido, de conformidad con el artículo 33 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, se ha considerado oportuno prever que la tramitación de estas ayudas se realice con carácter de urgencia y exclusivamente por medios electrónicos, al amparo del artículo 14.2 y 14.3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y del artículo 28 del Decreto 21/2021, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

Horrez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginaren 22. eta 23. artikuluen ondorioetarako (urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), xedatzen da laguntzen ondoriozko gastu-espedienteak ez direla aurrez fiskalizatuko eta ordaintzeko betebeharrak onartzeko frogagiriak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko direla.

Asimismo, a los efectos de lo previsto en los artículos 22 y 23 del texto refundido de la Ley de Control Económico y Contabilidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi, aprobado por Decreto Legislativo 2/2017, de 19 de octubre, también se prevé que los expedientes de gasto derivados de la concesión de las ayudas no estén sujetos a fiscalización previa, así como que la comprobación de la documentación justificativa del reconocimiento de las obligaciones de pago se realice mediante técnicas de muestreo.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.8 artikuluaren ondorioetarako (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), komeni da zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten pertsonak eta entitateak salbuetsita egotea justifikazioa aurkeztu aurretik ordainketa aurreratuaren ondoriozko bermea eratu behar izatetik, aintzat hartuta laguntzen zenbatekoa, xedea eta aparteko izaera.

Por otro lado, a los efectos del artículo 51.8 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se ha considerado pertinente que las personas y entidades beneficiarias de las ayudas directas, atendiendo al importe, al objeto y a la naturaleza extraordinaria de dichas ayudas, estén exoneradas de la necesidad de constituir garantía por el pago anticipado de la ayuda con carácter previo a la justificación.

Azkenik, erabaki da martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuaren aldaketa sartu behar dela xedapen honetan (106/2021 Dekretua, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita), 2021eko ekainaren 30era arte luzatu nahi baita martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren babesean formalizatutako maileguen nobazio-eskaerak formalizatzeko epea.

Por último, también se ha estimado oportuno y conveniente incluir en la presente disposición la modificación del Decreto 106/2021, de 9 de marzo, por el que se desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2021, con el fin de ampliar el plazo de formalización de las solicitudes de novación de los préstamos formalizados al amparo del Decreto 50/2020, de 31 de marzo, hasta el 30 de junio de 2021.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, lehendakariak aurrez onetsita, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 22an eginiko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Economía y Hacienda, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 22 de junio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Organo eskuduna.

Artículo 1.– Órgano competente.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izango da organo eskuduna 5/2021 Errege Lege-dekretuaren I. tituluan aurreikusita dauden zuzeneko laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onartzeko (5/2021 Errege Lege-dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurriena).

El Consejero de Economía y Hacienda será el órgano competente para aprobar las bases reguladoras y la convocatoria, en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para la concesión de las ayudas directas previstas en el Título I del Real Decreto-ley 5/2021, de 12 de marzo, de medidas extraordinarias de apoyo a la solvencia empresarial en respuesta a la pandemia de la COVID-19.

2. artikulua.– Administrazioa sinplifikatzea.

Artículo 2.– Simplificación administrativa.

1.– Xedapen honen 1. artikuluan aurreikusita dauden zuzeneko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onartzeko eta laguntza horiek emateko administrazio-prozedurak presaz izapidetuko dira, eta, beraz, prozedura arrunterako ezarritako epeak erdira murriztuko dira, eskaerak eta errekurtsoak aurkezteko epeak izan ezik.

1.– A los procedimientos administrativos que deban tramitarse para la aprobación de las bases reguladoras y de la convocatoria de las ayudas directas previstas en el artículo 1, así como para la concesión de las mismas, se les aplicará la tramitación de urgencia, por la cual se reducirán a la mitad los plazos establecidos para el procedimiento ordinario, salvo los relativos a la presentación de solicitudes y recursos.

2.– Eskaerak eta, hala badagokio, horiekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, bai eta laguntza horiekin lotutako gainerako izapideak ere, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira soilik.

2.– La presentación de solicitudes y, en su caso, la documentación que debe acompañarlas, así como el resto de los trámites relacionados con estas ayudas, se realizarán exclusivamente por medios electrónicos.

3. artikulua.– Kontrol ekonomiko-fiskala.

Artículo 3.– Ejercicio del control económico-fiscal.

1. artikuluan aurreikusita dauden zuzeneko laguntzen kontrol ekonomiko-fiskala salbuespenezkoa izango da, eta zehaztapen hauen arabera egingo da:

El ejercicio del control económico-fiscal de las ayudas directas previstas en el artículo 1, con carácter excepcional, se realizará de acuerdo con las siguientes especificidades:

a) Laguntzen ondoriozko gastu-espedienteak ez dira aurrez fiskalizatuko.

a) Los expedientes de gasto derivados de la concesión de las ayudas no estarán sujetos a fiscalización previa.

b) Ordaintzeko betebeharrak onartzeko frogagiriak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko dira, bat etorriz zuzeneko laguntzak emateko deialdirako onartzen diren oinarri arautzaileek xedatutakoarekin eta, hala badagokio, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ekitaldi hori baino lehen ezarritako jarraibideekin.

b) La comprobación de la documentación justificativa del reconocimiento de las obligaciones de pago se realizará mediante técnicas de muestreo, de conformidad con lo dispuesto en las bases reguladoras aprobadas para la convocatoria de las ayudas directas y a las instrucciones que, en su caso, establezca la Oficina de Control Económico con carácter previo a dicho ejercicio.

4. artikulua.– Pertsona eta entitate onuradunek bete behar duten berme-araubidea.

Artículo 4.– Régimen de garantías al que deberán sujetarse las personas y entidades beneficiarias.

1. artikuluan aurreikusita dauden zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten pertsonak eta entitateak salbuetsita egongo dira justifikazioa aurkeztu aurretik ordainketa aurreratuaren ondoriozko bermea eratu behar izatetik, aintzat hartuta laguntzen zenbatekoa, xedea eta aparteko izaera.

Las personas y entidades beneficiarias de las ayudas directas previstas en el artículo 1, atendiendo al importe, al objeto y a la naturaleza extraordinaria de dichas ayudas, estarán exoneradas de la necesidad de constituir garantía por el pago anticipado de la ayuda con carácter previo a la justificación.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Lehenengoa.– Martxoaren 9ko 106/2021 Dekretua aldatzea, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita.

Modificación del Decreto 106/2021, de 9 de marzo, por el que se desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2021.

Martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 8. paragrafoa aldatzen da (dekretu horrek enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen du), eta honela idatzita geratzen:

Se modifica el párrafo 8 de la Disposición Adicional Segunda del Decreto 106/2021, de 9 de marzo, por el que se desarrolla el programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autónomas de 2021, que quedará con la redacción siguiente:

«8.– Eragiketen nobazio-eskaerak 2021eko apirilaren 15a baino lehen egin behar dira, eta 2021eko ekainaren 30a baino lehen formalizatu».

«8.– Las solicitudes de novación de las operaciones deberán realizarse antes del 15 de abril de 2021 y formalizarse antes del 30 de junio de 2021.»

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Erregelamendu bidezko garapena.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Desarrollo Reglamentario.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Se faculta al Consejero de Economía y Hacienda para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 22an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 22 de junio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común