Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

119. zk., 2021eko ekainaren 18a, ostirala

N.º 119, viernes 18 de junio de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
DEPARTAMENTO DE PLANIFICACIÓN TERRITORIAL, VIVIENDA Y TRANSPORTES
3486
3486

149/2021 DEKRETUA, ekainaren 8koa, jenderik gabeko etxebizitzei eta etxebizitzaren funtzio soziala betetzeko neurriei buruzkoa.

DECRETO 149/2021, de 8 de junio, de vivienda deshabitada y de medidas para el cumplimiento de la función social de la vivienda.

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak, IX. kapituluan, etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak eta funtzio soziala behar bezala erabiltzeko berme juridiko batzuk arautzen ditu, eta, bere eskumenen esparruan, etxebizitzen funtzio soziala bermatzeko neurriak ezartzen ditu; besteak beste, okupatu gabe ez geratzeko neurriak. Jenderik gabeko etxebizitzen okupazioa bultzatzeko neurriak ezartzeko, aurretiazko administrazio-prozedura bat izapidetu behar da, egiaztatzen duena betetzen direla etxebizitza jakin bat lege-ondoreetarako jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko legezko kasuak. Prozedura hori berme osoz izapidetu beharko da etxebizitza erabiltzeko eskubidearen titularrentzat.

La Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, regula en su Capítulo IX, una serie de garantías jurídicas del uso adecuado de las condiciones de habitabilidad y de la función social de las viviendas, estableciendo en el marco de sus competencias medidas dirigidas a garantizar la función social de las viviendas, entre las que se encuentra la de evitar su desocupación. El establecimiento de las medidas para impulsar la ocupación de las viviendas deshabitadas exige la tramitación de un procedimiento administrativo previo en el que se acredite la concurrencia de los supuestos legales que justifican la declaración de las viviendas deshabitadas a efectos legales. Este procedimiento deberá tramitarse con plenas garantías para los titulares del derecho de uso de la vivienda.

Abiapuntu gisa, lege horren 4. artikuluan aurreikusitako legezko kontsiderazioa hartzen da; hau da, etxebizitza okupatu gabe edukitzeak esan nahi du ez dela betetzen etxebizitza definitzen eta ezaugarritzen duen funtzio soziala, eta funtzio hori nahitaez bete beharrekoa da, bai etxebizitzen titularrentzat eta bai etxebizitzen edukitzarako edo gozamenerako titulu juridiko bat dutenentzat. Etxebizitzak bizitegi-erabilerarako okupatuz etxebizitzaren funtzio soziala betetzea sustatzeko, Etxebizitzaren Legeak hainbat mekanismo arautzen ditu, hala nola jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa, zeina dagokion udalak erabaki baitezake edo, bestela, etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, aldez aurretik administrazio-prozedura bat abiarazita eta entzunaldia emanda etxebizitzaren erabilerari dagokionez eskubide edo interes legitimoak izateagatik interesdun direnei.

Se parte de la consideración legal prevista en el artículo 4 de la citada Ley de entender la situación o estado de desocupación de la vivienda como un incumplimiento de la función social que define y caracteriza a la vivienda, que resulta obligatorio tanto para las personas titulares de viviendas como las que ostentan un título jurídico que permite la tenencia o disfrute de una vivienda. Para promover el cumplimiento de la función social de la vivienda mediante su efectiva ocupación para uso residencial, la Ley de Vivienda regula diversos mecanismos, entre los que figura la declaración de vivienda deshabitada, que podrá acordarse por el ayuntamiento correspondiente, o en su defecto, por el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, previo procedimiento administrativo que incluya audiencia a cuantos resulten interesados por ostentar derechos o intereses legítimos en relación al uso de la vivienda.

Dekretu honen bidez, jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko administrazio-prozedura arautzen da, bai eta halako etxebizitzak Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistro autonomikoan inskribatzeko prozedura ere. Erregistro autonomiko hori tresna bat izango da, eta hari esker, baliabide elektronikoen bitartez, jenderik gabeko etxebizitzen kopurua ezagutu eta haien egoeraren kontrola eta jarraipena egin ahal izango da, eta, horrela, Legean aurreikusitako jarduketak bultzatu ahal izango dira, etxebizitzek beren helburu soziala bete dezaten eta dagokien bizitegi-erabilerara bidera daitezen.

Mediante el presente Decreto se regula el procedimiento administrativo para la declaración de vivienda deshabitada, así como su posterior inscripción en el Registro autonómico de Viviendas deshabitadas que se configura como un instrumento que mediante medios electrónicos permite conocer el número de viviendas deshabitadas y llevar a cabo un control y seguimiento de su situación que posibilite impulsar las actuaciones previstas en la Ley para conseguir que las viviendas cumplan su finalidad social y se destinen al uso habitacional que les corresponde.

Jenderik gabeko etxebizitzen deklarazioaren ondorioetako bat jenderik gabeko etxebizitzen kanona ezartzea da. Kanon hori zergaz kanpokoa da, eta udalek ordainarazi behar dute. Dekretu honetan arautzen dira bai likidazioa, bai bilketa, bai eta zergapetzeari eustea ere, jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa indarrean dagoen bitartean.

Una de las consecuencias de la declaración de las viviendas deshabitadas es la imposición del canon de vivienda deshabitada, de naturaleza extra fiscal cuya exacción corresponde a los ayuntamientos, regulándose en el presente Decreto tanto la liquidación como la recaudación y el mantenimiento de su imposición en tanto permanezca vigente la declaración de la vivienda deshabitada.

Jenderik gabeko etxebizitza deklaratu ondoren, eta haren okupazioa bizitoki-erabilerarako mobilizatzeko helburuarekin, batez ere alokairu-erregimenean, jenderik gabeko etxebizitzen alokairua sustatzeko neurriak ezartzen dira, bai birgaitzeari dagokionez, haien funtzio soziala betetzea ahalbidetuko duena, bai etxebizitzen alokairua erraztuko duten programa publikoetan txertatzeari dagokionez.

Tras la declaración de vivienda deshabitada y con el fin de movilizar su ocupación para uso habitacional, especialmente en régimen de alquiler, se establecen las medidas de fomento al alquiler de las viviendas deshabitadas, tanto en materia de rehabilitación dirigidas al acondicionamiento que permita el cumplimiento de su función social como mediante su inclusión en programas públicos que faciliten el alquiler de las viviendas.

Azkenik, etxebizitza-eskaera eta -beharra egiaztatuta duten eremuen deklarazioaren araubidea arautzen da, baita nahitaezko alokairua ezartzeko figura eta jenderik gabeko etxebizitzen eta babestu gabeko eranskinen nahitaezko desjabetzearen figura ere, funtzio soziala eta kontserbatzeko eta birgaitzeko betebeharra bete ezean.

Finalmente, se regula el régimen de la declaración de ámbitos de acreditada demanda y necesidad de vivienda, la figura de la imposición del alquiler forzoso y la expropiación forzosa de viviendas deshabitadas y anejos no protegidos en caso de incumplimiento de la función social y del deber de conservación y rehabilitación.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko ekainaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 8 de junio de 2021,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea, aplikazio-eremua eta jenderik gabeko etxebizitza.

Artículo 1.– Objeto, ámbito de aplicación y vivienda deshabitada.

1.– Dekretu honen xedea da jenderik gabeko etxebizitzak arautzea eta etxebizitza horiek bizileku gisa erabiltzeko neurriak hartzea, etxebizitzaren funtzio soziala betetzen dela bermatzeko.

1.– El presente Decreto tiene por objeto la regulación de la vivienda deshabitada y la adopción de medidas dirigidas a su efectiva ocupación para uso habitacional, garantizando con ello el cumplimiento de la función social de la vivienda.

2.– Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedura eta Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak sortutako jenderik gabeko etxebizitzen erregistroan inskribatzeko prozedura arautzen dira, bai eta jenderik gabeko etxebizitzari ezarri beharreko kanona ere. Era berean, jenderik gabeko etxebizitzak mobilizatzeko sustapen-neurriak ezartzen dira, bizitoki-erabilerarako okupatzea sustatuz.

2.– Se regula el procedimiento de declaración de vivienda deshabitada y su inscripción en el Registro de Viviendas deshabitadas creado por la Ley 3/2015, de Vivienda, así como el canon a imponer a la vivienda deshabitada. Se establecen asimismo medidas de fomento para movilizar las viviendas deshabitadas promoviendo su ocupación para uso habitacional.

3.– Jenderik gabeko etxebizitzatzat jo ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden etxebizitzak, baldin eta etxebizitza okupatu ahal izan zenetik bi urte baino gehiago jarraian hutsik jarraitzen badute, salbu eta etxebizitza ez erabiltzea justifikatzen duen arrazoirik badago, Etxebizitzaren Legean eta dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

3.– Podrán ser declaradas viviendas deshabitadas las viviendas existentes en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco que permanezcan desocupadas de forma continuada durante un tiempo superior a dos años desde la fecha en que la vivienda pudiera ser ocupada, salvo que concurra motivo que justifique su no utilización en los términos previstos en la Ley de Vivienda y el presente Decreto.

2. artikulua.– Etxebizitza okupatu gabe egotea, eta horrek jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozeduraren hasiera justifikatzea.

Artículo 2.– Situación de desocupación de vivienda que justifica la incoación del procedimiento para la declaración de vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedura hasi ahal izango da, baldin eta egiaztatzen bada etxebizitza okupatu gabe egon dela gutxienez bi urtez jarraian, zenbatzen hasita etxebizitza, bizigarritasun-baldintza minimoetan, bizitegitarako erabitzeko moduan dagoen egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

1.– Podrá dar lugar a la incoación del procedimiento de declaración de vivienda deshabitada la acreditación de una situación de desocupación de la vivienda de forma continuada durante un tiempo superior a dos años contados a partir del día siguiente a la posible utilización de la vivienda para uso residencial, en condiciones mínimas de habitabilidad.

2.– Eraikuntza berriko etxebizitzen edo birgaitze- edo egokitze-prozesuen mende dauden etxebizitzen kasuan, horiek benetan erabiltzeko baldintza egokiak betetzeko beharrezkoak direnean, haien egikaritze-egoerak aukera ematen duenean benetan okupatzeko behar diren legezko baimenak lortzeko.

2.– En el caso de viviendas de nueva construcción o de viviendas sometidas a procesos de rehabilitación o acondicionamiento necesarios para el cumplimiento de las condiciones adecuadas para su uso efectivo, cuando su estado de ejecución posibilite la obtención de las autorizaciones legales correspondientes para su efectiva ocupación.

3.– Lehen okupazioko edo erabilerako nahitaezko lizentzia duten etxebizitzen kasuan, lizentzia eman dela jakinarazten den egunetik aurrera bizitzeko moduan daudela ulertuko da. Lizentzia emateko izapideak egiten ari badira, lizentzia izapidetzeko eta emateko epea zenbaketatik deskontatuko da, jakinarazi arte.

3.– En caso de viviendas que cuenten con la preceptiva licencia de primera ocupación o utilización se considerará que están disponibles para ser habitadas desde la fecha de notificación de la concesión de la licencia. Si la licencia se encuentra en trámite de concesión se descontará del cómputo el plazo de tramitación y otorgamiento de la licencia hasta su notificación.

4.– Hasiera batean, bizitegi-erabilera duen eraikin orok, aplikatzekoa den hirigintza-plangintzan ezarritako zehaztapenen arabera, bizitegi-erabilera izateko gutxieneko baldintzak betetzen dituela ulertuko da. Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direlako presuntzio horrek aurkako froga onartzen du.

4.– Se considerará que, en principio, toda edificación con destino a uso residencial, de conformidad con las determinaciones establecidas por el planeamiento urbanístico de aplicación, cumple las condiciones mínimas para su destino al uso residencial. Esta presunción de cumplimiento de las condiciones mínimas de habitabilidad admite prueba en contrario.

3. artikulua.– Okupaziorik eza justifikatzeko arrazoiak.

Artículo 3.– Causas justificativas para la desocupación.

Desokupaziorako arrazoi justifikatua dagoela joko da honako kasu hauetan:

Se considerará que concurre causa justificada para la desocupación en los siguientes supuestos:

a) Bigarren bizitegirako etxebizitzak, titulartasun bereko etxebizitzatzat hartzen direnak, baina ez etxebizitza nagusirako, baizik eta aldizka edo aldi baterako egonaldietan. Jenderik gabe egotea justifikatzeko arrazoi hori titulartasun bereko etxebizitza bakar bati aplikatuko zaio, gehienez ere.

a) Viviendas de segunda residencia, consideradas como las viviendas de la misma titularidad que no se destinan a vivienda principal sino de manera intermitente o en estancias temporales. Esta causa justificativa de la desocupación se aplicará únicamente a un máximo de una vivienda de la misma titularidad.

b) Aldi baterako desokupazioak, lana, osasuna, mendekotasuna edo gizarte-larrialdia direla-eta etxebizitzaz aldatzeak eta antzeko egoera pertsonalek eragindakoak.

b) Desocupaciones temporales motivadas por traslado de domicilio por razones laborales, de salud, de dependencia o emergencia social, y situaciones equivalentes de carácter personal.

c) Merkatuko prezioetan gutxienez hiru hilabetez saltzeko edo alokatzeko eskainitako etxebizitzak.

c) Viviendas ofertadas en venta o alquiler a precios de mercado durante un plazo mínimo de tres meses.

d) Etxebizitza behar duten kolektibo jakin batzuen (nagusiki aldi baterakoak, hala nola etorkinak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak edo desgaitasuna duten pertsonak) bizitegi-erabilerako premiak asetzera bideratutako erabilera jakin bat duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen titulartasuneko etxebizitzak edo erabilera-eskubidea duten etxebizitzak.

d) Viviendas de titularidad o cuyo derecho de uso corresponda a entidades sin ánimo de lucro destinadas a un uso concreto, dirigido a satisfacer las necesidades de uso habitacional de determinados colectivos necesitados de vivienda, mayoritariamente de carácter temporal, como inmigrantes, mujeres maltratadas o personas discapacitadas.

e) Hutsik dauden etxebizitzak, baldin eta horien titularrek alokairu-araubideko kudeaketa etxebizitza-gaietan eskumenak edo ahalmenak dituzten administrazio eta erakunde publikoei laga badiete, horretarako onartutako hitzarmen eta programetan zehaztutako baldintzetan. Era berean, desokupaziorako arrazoi justifikatutzat hartuko da etxebizitzak etxebizitza libreen alokairu-merkatuko bitartekaritza-programa publikoei atxikitzea, titulartasun pribatuko etxebizitzak errentarientzako arrazoizko prezioan alokairu-merkatura sar daitezen errazteko.

e) Viviendas desocupadas cuyos titulares hayan cedido la gestión en régimen de alquiler a las administraciones y entidades públicas con competencias o facultades en materia de vivienda, en las condiciones que se determinen en los convenios y programas aprobados al efecto. Se considerará asimismo causa justificada de la desocupación, la adscripción de las viviendas a programas públicos de intermediación en el mercado de alquiler de vivienda libre dirigidos a facilitar que las viviendas de titularidad privada se incorporen al mercado del arrendamiento a un precio asequible para las personas arrendatarias.

f) Birgaitzeko edo egokitzeko obrak egitea, etxebizitzaren erabilera galaraziz.

f) La ejecución de obras de rehabilitación o acondicionamiento que impidan el uso la vivienda.

g) Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzaren egoera, bizitegirako erabiltzea eragotziz.

g) Estado de la vivienda que no reúne las condiciones mínimas de habitabilidad, imposibilitando su destino a un uso residencial.

4. artikulua.– Etxebizitzak etengabe okupatu gabe daudela egiaztatzeko baliabideak.

Artículo 4.– Medios para acreditar la desocupación continuada de las viviendas.

1.– Udalek, edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza-arloko eskumena duen saileko dagokion organoak, egiaztatu ahal izango dute etxebizitzak bi urtez baino gehiagoz etengabe hutsik daudela, zuzenbidean onartutako modu guztietan, eta honako alderdi hauek eskuratzeko eta egiaztatzeko eskatzeko aukera izango dute:

1.– Los ayuntamientos, o en su defecto el órgano correspondiente del departamento competente en materia de vivienda del País Vasco, podrán acreditar la situación de desocupación permanente y continuada de las viviendas durante un tiempo superior a dos años por cuantos medios sean admitidos en derecho, pudiendo acceder y requerir acreditación de los siguientes extremos:

a) Biztanleen erroldaren eta beste erregistro publiko batzuen datuak.

a) Datos del padrón de habitantes y de otros registros públicos.

b) Uraren, gasaren eta elektrizitatearen kontsumo anormalki baxuak.

b) Consumos anormalmente bajos de agua, gas y electricidad.

2.– Aurrez adierazitako zerbitzuen konpainia hornitzaileak eta entitate kudeatzaileak behartuta daude etxebizitzak okupatu gabe daudela egiaztatzeko eskatzen diren datuak ematera, datuak babesteko araudia erabat errespetatuz.

2.– Las compañías suministradoras y entidades gestoras de los servicios previamente indicados, están obligadas a facilitar los datos que se requieran para acreditar la falta de ocupación de las viviendas, con pleno respeto a la normativa de protección de datos.

3.– Hornidurarik ez izatea, ura, gasa edo elektrizitatea ez kontsumitzea edo pertsona bati urtero bizitegi-erabilerarako dagokion gutxienekoa baino gutxiago kontsumitzea nahikoa zantzu izango da jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedura hasteko.

3.– La carencia de suministros o la falta de consumos de agua, gas o electricidad o el consumo inferior al mínimo que para uso residencial corresponde anualmente a una persona, se considerará indicio suficiente para la incoación del procedimiento de declaración de vivienda deshabitada.

4.– Pertsona eta urte bakoitzeko bizitegi-erabilerarako gutxieneko kontsumotzat hartzen da pertsona bakoitzeko urteko batez besteko ur-, elektrizitate- edo gas-kontsumoaren herena, etxebizitzen kokapenari buruz enpresa hornitzaileek emandako datuen arabera.

4.– Se considera consumo mínimo para el uso residencial por persona y año, la tercera parte del consumo medio anual de agua, electricidad o gas por persona de acuerdo con los datos facilitados respecto a la localidad en que se sitúan las viviendas, por las empresas suministradoras.

5.– Aurreko atalean adierazitako daturik ez badago, eta etxebizitza hutsik egon daitekeelako zantzu gisa, pertsona bakoitzeko urteko batez besteko ur-, elektrizitate- edo gas-kontsumoaren herena hartuko da erreferentziatzat dagokion lurralde historikoan edo, halakorik ezean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Estatistika Erakundearen azken argitalpenaren arabera.

5.– En caso de no contar con los datos indicados en el apartado precedente, y como indicio de que la vivienda pueda estar deshabitada, se tomará como referencia la tercera parte del consumo medio anual de agua, electricidad o gas por persona en el Territorio Histórico de que se trate o, en su defecto, en la Comunidad Autónoma de Euskadi, según la última publicación del Instituto Vasco de Estadística que se encuentre disponible.

5. artikulua.– Prozedura ez zehatzailea.

Artículo 5.– Naturaleza no sancionadora del procedimiento.

Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedurak ez du zehapen-izaerarik, eta ebazpena emateak ez du eragotziko dagokion zehapen-prozedura hastea, okupatu gabe egoteagatik eta etxebizitzen funtzio soziala ez betetzeagatik.

El procedimiento de declaración de vivienda deshabitada no tiene naturaleza sancionadora y su resolución no impedirá la incoación del procedimiento sancionador que corresponda derivado de la situación de desocupación incumpliendo la función social de las viviendas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
JENDERIK GABEKO ETXEBIZITZA DEKLARATZEKO ADMINISTRAZIO-PROZEDURA
PROCEDIMIENTO ADMINISTRATIVO PARA LA DECLARACIÓN DE VIVIENDA DESHABITADA

6. artikulua.– Aurretiazko ikuskapen- eta ikerketa-jarduerak:

Artículo 6.– Actuaciones de inspección e investigación previas:

1.– Ustez etxebizitza hustuta dagoen tokiko udalak aurretiazko ikuskapen-eginbideak ireki ahal izango ditu etxebizitza husteko zantzuak dauden etxebizitzetan, eta Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen X. kapituluaren 1. atalean xedatutakoaren arabera egin beharko da hori.

1.– El ayuntamiento en el que se ubique la vivienda en posible situación de deshabitación, podrá abrir diligencias previas de inspección de las viviendas en las que concurran indicios de deshabitación, que deberá llevarse a cabo de conformidad con lo dispuesto en la Sección 1.ª del Capítulo X de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

2.– Administrazioaren ikuskapen-lanetan laguntzeari uko egitea, eskatutako informazioa emateari uko eginez edo aipatutako ikuskapen-jarduerak oztopatuz, arau-hauste larritzat hartuko da, eta Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legean aurreikusitako moduan zigortuko da.

2.– La negativa a colaborar en las labores de inspección de la Administración, negándose a suministrar la información requerida u obstruyendo las referidas actividades inspectoras, se considerará infracción grave sancionada en los términos previstos en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

3.– Prozedura hasi aurretik, etxebizitzaren erroldatze-datuei eta higiezina hutsik dagoela adierazten duten gainerako inguruabarrei buruzko txostena egiteko eskatuko da, eta ur-, gas- eta elektrizitate-kontsumoen datuak eskatuko zaizkie konpainia hornitzaileei, prozedura hastea komeni den ala ez erabakitzeko.

3.– Con carácter previo a la incoación del procedimiento se solicitará la emisión de informe sobre los datos de empadronamiento de la vivienda y demás circunstancias indiciarias de una situación de desocupación del inmueble, y se requerirá a las compañías suministradoras los datos de los consumos de agua, gas y electricidad, a fin de determinar la conveniencia o no de iniciar el procedimiento.

7. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedura hastea.

Artículo 7.– Incoación del procedimiento de declaración de vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozedura ofizioz hasi ahal izango du higiezina kokatuta dagoen udaleko organo eskudunak, baldin eta hutsik egotearen zantzuak badaude.

1.– El procedimiento de declaración de vivienda deshabitada podrá incoarse de oficio por el órgano competente del ayuntamiento en el que se sitúa el inmueble respecto al que existen indicios de desocupación.

2.– Prozedura hasteko ebazpenean, zein zantzutan oinarritzen den zehaztu beharko da, dagozkion ikuskapen-aktak edo -txostenak erantsita, eta jakinarazi egin beharko zaie erregistro ofizialetan higiezinaren titular gisa agertzen diren guztiei, higiezina erabiltzeko eskubidearen titularrei, eta udalak higiezin horrekin lotuta dituen eskubide edo interes legitimoak dituztenei, interesdunei entzuteko izapidea irekiz. Halaber, prozedura izapidetzen ari den bitartean, interesdun gisa pertsonatu edo zitatu ahal izango dira jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioak uki ditzakeen interes legitimoak dituzten pertsona guztiak. Legezko interesduntzat hartuko dira ondare-izaerako interes legitimoa dutenak, deklarazioak kalte edo onura egin ahal badie.

2.– La resolución de incoación del procedimiento deberá determinar los indicios en los que se basa, adjuntando las actas o informes de inspección que correspondan y se deberá notificar a cuantos figuren como titulares del inmueble en los registros oficiales, así como a los titulares del derecho del uso del inmueble y a cuantos ostenten derechos o intereses legítimos relacionados con el inmueble de los que tenga constancia el ayuntamiento, con apertura de trámite de audiencia a los interesados. Podrán asimismo personarse o ser citadas como interesadas, durante la tramitación del procedimiento, cuantas personas ostenten intereses legítimos que se puedan ver afectados por la declaración de la vivienda deshabitada. Se considerarán interesados legítimos los que ostenten un interés legítimo de carácter patrimonial que se pueda ver perjudicado o beneficiado por la declaración.

3.– Interesdunei 15 egun balioduneko entzunaldi-epea emango zaie alegazioak egiteko edo egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkezteko.

3.– Se concederá a los interesados un plazo de audiencia de 15 días hábiles, para la formulación de las alegaciones, o la presentación de la documentación que considere oportuna.

8. artikulua.– Alegazioak eta frogabideak.

Artículo 8.– Alegaciones y medios de prueba.

1.– Interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte beren interesak defendatzeko, eta zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez aurkeztu ahal izango dituzte prozedura ebazteko garrantzitsutzat jotzen dituzten egitateak.

1.– Las personas interesadas podrán presentar cuantas alegaciones consideren pertinentes en defensa de sus intereses, pudiendo aportar, por cualquier medio probatorio admisible en Derecho, los hechos que consideren relevantes para la resolución del procedimiento.

2.– Etxebizitzan erroldatuta egotea bizileku-erabilerarako okupazio-presuntzioa da, eta erroldako datuak iuris tantum proba dira, udalerrian bizi dela eta ohiko bizilekua bertan duela frogatzen duena; beraz, kontrako froga onartzen duen presuntzioa da.

2.– El empadronamiento en la vivienda supone una presunción de ocupación para uso habitacional, constituyendo los datos del Padrón prueba iuris tantum de la residencia en el municipio y del domicilio habitual en el mismo, suponiendo por tanto una presunción que admite prueba en contrario.

9. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozeduran sartuta dagoen etxebizitza eskualdatzea.

Artículo 9.– Transmisión de vivienda incursa en procedimiento de declaración de vivienda deshabitada.

1.– jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozeduran sartuta dagoen etxebizitza baten titulartasuna edo erabilera-eskubidea benetan eskualdatzen bada, eskualdatzaileak eskuratzaileari jakinarazi beharko dio prozedura badagoela.

1.– En caso de transmisión efectiva de la titularidad o del derecho de uso de una vivienda incursa en procedimiento de declaración de vivienda deshabitada, el transmitente deberá comunicar al adquirente la existencia del procedimiento.

2.– jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeko prozeduran sartuta dagoen etxebizitza baten titulartasuna edo erabilera-eskubidea benetan eskualdatu dela modu frogagarrian egiaztatzen bada, eskuratzaileari entzunaldia emango zaio alegazioak eta bere eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez ditzan, eta prozedura ebazteko ezarritako epea eten egingo da.

2.– La acreditación de forma fehaciente de la transmisión efectiva de la titularidad o el derecho de uso de una vivienda incursa en procedimiento de declaración de vivienda deshabitada, conllevará la concesión de audiencia a la adquirente para que pueda presentar alegaciones y la documentación que estime procedente en defensa de sus derechos, con suspensión del cómputo del plazo establecido para la resolución del procedimiento.

3.– Etxebizitzaren titulartasuna edo erabilera-eskubidea eskuratzen dutenak, baldin eta eskualdaketa ondorio guztiekin modu frogagarrian jakinarazi bada, subrogatu egingo dira aurreko titularraren eskubide eta betebeharretan, eta, horrela, prozeduran interesdun bihurtuko dira.

3.– Los adquirentes de la titularidad o del derecho de uso de la vivienda cuya transmisión con plenos efectos se haya comunicado de forma fehaciente, se subrogarán en los derechos y obligaciones del anterior titular, adquiriendo con ello la condición de interesados en el procedimiento.

10. artikulua.– Prozedura ebaztea.

Artículo 10.– Resolución del procedimiento.

1.– Prozedura ebazteko eskumena duen organoak, ebazpena eman aurretik, prozedura ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen jarduketa osagarri guztiak eskatu ahal izango ditu. Jarduketa horiek gehienez ere hamabost egun balioduneko epean egin beharko dira, eta beste entzunaldi bat eman beharko zaie interesdunei, zazpi eguneko epean. Jarduketa osagarriek eten egiten dute prozeduraren azken ebazpenerako ezarritako epea.

1.– El órgano competente para resolver el procedimiento podrá solicitar con carácter previo a la emisión de la resolución, cuantas actuaciones complementarias considere precisas para resolver el procedimiento, que deberán practicarse en el plazo máximo de quince días hábiles, concediendo nueva audiencia a los interesados por un plazo de siete días. Las actuaciones complementarias suspenden el plazo establecido para la resolución final del procedimiento.

2.– Jenderik gabeko etxebizitzak erabiltzeko eskubidearen titularrek etxebizitza horien kudeaketa alokairu-erregimenean lagatzen badiete gai horretan eskumenak edo ahalmenak dituzten administrazio eta erakunde publikoei, horretarako onartutako hitzarmen eta programetan zehaztutako baldintzetan, prozedura amaitu eta artxibatu egingo da, izapide gehiagorik gabe, dagokion ebazpenaren bidez.

2.– La cesión efectiva por los titulares del derecho de uso de las viviendas deshabitadas de su gestión en régimen de alquiler a las administraciones y entidades públicas con competencias o facultades en la materia, en las condiciones que se determinen en los convenios y programas aprobados al efecto conllevará la finalización y archivo del procedimiento sin más trámites mediante la resolución correspondiente.

3.– Ebazpenean adieraziko da etxebizitza jenderik gabekotzat jotzen den ala ez.

3.– La resolución se pronunciará sobre la consideración o no de la vivienda como deshabitada.

4.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioak ondorio hauek izango ditu, eta prozeduraren ebazpenean aipatu beharko dira:

4.– La declaración de la vivienda deshabitada conllevará los siguientes efectos que deberán reseñarse en la resolución del procedimiento:

a) Jenderik gabeko etxebizitzaren kanona urtero ezartzea eta likidatzea ekarriko du, deklarazioa administrazio-bidean egintza irmoa denetik aurrera.

a) Supondrá la imposición y liquidación anual del canon de vivienda deshabitada a partir de que la declaración sea un acto firme en vía administrativa.

b) Ebazpena jenderik Gabeko Etxebizitzen Erregistroari helaraziko zaio, etxebizitza erregistro horretan inskriba dezan.

b) Se dará traslado de la resolución al Registro de Viviendas deshabitadas para la inscripción de la vivienda en el mismo.

c) Jenderik gabeko deklaratutako etxebizitzari nahitaezko alokairua ezarri ahal izango zaio, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 59. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

c) Se podrá imponer sobre la vivienda declarada deshabitada el alquiler forzoso previsto en el artículo 59 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

d) Hertsatzeko isunak jarri ahal izango dira etxebizitzaren funtzio soziala bete dadin eragozteko, funtzio hori ez baita betetzen etxebizitza okupatu gabe dagoela egiaztatzen denean, hargatik eragotzi gabe dagokion zehapen-prozedura izapidetzearen ondorioz aplika daitezkeen zehapenak ezartzea.

d) Se podrán imponer multas coercitivas para impeler el cumplimiento de la función social de la vivienda que se incumple ante la situación acreditada de desocupación de la vivienda, sin perjuicio de la imposición de las sanciones que quepa aplicar, derivadas de la tramitación del procedimiento sancionador correspondiente.

e) Etxebizitza eta eranskin babestu gabeak nahitaez desjabetzeko arrazoi nahikotzat jo ahal izango da babes publikoko etxebizitzen eskari egiaztatua dagoen eremuetan, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 72. artikuluan xedatutakoaren arabera.

e) Se podrá considerar como causa suficiente para la expropiación forzosa de viviendas y anejos no protegidos, en ámbitos de acreditada demanda de vivienda de protección pública, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 72 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

5.– Etxebizitza jenderik gabeko etxebizitza deklaratzen duen edo ez duen ebazpena prozeduran interesdun gisa agertzen diren guztiei jakinaraziko zaie.

5.– La resolución que declare o no declare la vivienda como deshabitada se notificará a cuantos figuren como interesados en el procedimiento.

6.– Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak prozedura izapidetu ahal izango du, eta jenderik gabeko etxebizitza deklaratzeari edo ez deklaratzeari buruzko erabaki subsidiario bat eman ahal izango du, dagokion udalak egin ezean, dekretu honetan ezarritako prozedurari jarraikiz. Kasu horretan, espedientea hasteko, aldez aurretik errekerimendua egin beharko zaio dagokion udalari, eta jakinarazi eta bi hilabeteko epean errekerimenduari erantzuten ez bazaio, prozedura hasi ahal izango da. Nolanahi ere, espedientea hasteak berekin ekarriko du entzunaldia eskatzea prozeduraren xede den etxebizitza kokatuta dagoen udalari, zeinari jakinarazi beharko zaizkion bai prozeduraren hasiera bai ebazpena.

6.– El departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco podrá tramitar el procedimiento y emitir un pronunciamiento sobre la declaración o no de la vivienda deshabitada con carácter subsidiario, en defecto del ayuntamiento correspondiente, siguiendo el procedimiento establecido en el presente Decreto. En este caso la incoación deberá ir precedida de un requerimiento previo al ayuntamiento correspondiente, pudiendo incoarse el procedimiento en caso de que no se atienda el requerimiento en el plazo de dos meses desde su notificación. En todo caso, la incoación conllevará la exigencia de audiencia al ayuntamiento en el que se ubica la vivienda objeto del procedimiento, al que se deberá notificar tanto la incoación como la resolución del procedimiento.

11. artikulua.– Prozedura ebazteko epea eta iraungipena.

Artículo 11.– Plazo para resolver el procedimiento y caducidad.

1.– Prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, aurretiazko ikuskapen- eta ikerketa-jarduerak egin ondoren espedientea hasteko erabakia hartzen den egunetik aurrera.

1.– El plazo máximo para resolver el procedimiento se fija en seis meses contados desde la fecha del acuerdo de inicio de incoación que tiene lugar tras la práctica de las actuaciones de inspección e investigación previas.

2.– Prozeduraren ebazpena aipatutako epearen barruan jakinarazi beharko da. Epe hori igarota, prozedura iraungi egingo da eta ofizioz deklaratu beharko da. Nolanahi ere, beste prozedura bat hasi ahal izango da, ezarritako izapideei jarraituz.

2.– La notificación de la resolución del procedimiento deberá efectuarse dentro del plazo citado, transcurrido el cual se producirá la caducidad del mismo que deberá ser declarada de oficio, sin perjuicio de la incoación de nuevo procedimiento siguiendo los trámites establecidos.

12. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioaren indarraldia.

Artículo 12.– Vigencia de la declaración de vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioak indarrean jarraituko du eta ondorioak izango ditu deklarazioa eragin zuen justifikatu gabeko desokupazio-egoerak irauten duen bitartean, eta ondoriorik gabe gera daiteke deklarazioa egin zuen organoak emandako errebokatze-ebazpen bidez.

1.– La declaración de vivienda deshabitada mantendrá su vigencia y efectos mientras se mantenga la situación de desocupación injustificada que motivó la declaración, pudiendo quedar sin efecto por resolución revocatoria emitida por el órgano que emitió la declaración.

2.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioaren ezeztapena, etxebizitza bizitoki-erabilerarako okupatzeko betebeharra betetzeagatik, etxebizitzaren erabilera-eskubidearen titularrek edo gainerako pertsona legitimatuek eskatuta egingo da, eta hiru hilabeteko epean ebazpena eman beharko du deklarazioa eman zuen administrazio-organoak, hala badagokio, hirugarren interesdunei entzun ondoren. Ezarritako epea igaro eta eskatutako ebazpena jakinarazi ez bada, baliogabetzeko eskaera onartutzat jo ahal izango da.

2.– La revocación de la declaración de la vivienda deshabitada por cumplimiento del deber de ocupación para uso habitacional de la misma se llevará a efecto a instancia de los titulares del derecho de uso de la vivienda o demás personas legitimadas, debiendo emitirse resolución en el plazo de tres meses por el órgano administrativo que emitió la declaración, previa audiencia, en su caso a terceros interesados. Transcurrido el plazo establecido sin que se haya notificado la resolución solicitada, se podrá entender estimada la petición de revocación.

13. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzen urteko kanonaren likidazioa eta diru-bilketa.

Artículo 13.– Liquidación y recaudación del canon anual de vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzaren kanona zergaz kanpoko karga bat da jenderik gabeko etxebizitza deklaratuen gainean, eta bateragarria da beste ezarpen batzuekin, hala nola zerga-ezarpenekin, zuzkidurarako zergapetzea, likidatzea eta biltzea kudeatuko duten udalen kontura eta lurzoruaren udal-ondarearen kontura. Kanona kudeatzeko zuzeneko eta zeharkako kostuak udalaren lurzoru-ondarearen kontura ordaindu ahal izango dira.

1.– El canon de vivienda deshabitada constituye un gravamen extra fiscal sobre las viviendas declaradas deshabitadas, compatible con otras imposiciones como las de carácter fiscal, a cargo de los ayuntamientos que gestionarán su imposición, liquidación y recaudación para dotación y con cargo al patrimonio municipal de suelo. Los costes directos e indirectos de gestión del canon, se podrán sufragar con cargo al patrimonio municipal de suelo.

2.– Jenderik gabekotzat jotako etxebizitza kokatuta dagoen udaleko organo eskudunak erabakiko du kanona ezartzea, jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa administrazio-bidean irmoa dela egiaztatu ondoren.

2.– La imposición del canon se acordará por el órgano competente del ayuntamiento en que se ubique la vivienda declarada deshabitada, previa comprobación de la firmeza en vía administrativa de la declaración de vivienda deshabitada.

3.– Kanona ordaintzeko eskatuko zaie pertsona fisikoei eta juridikoei, jaraunspen jasogabeei, ondasun-erkidegoei edo zergapetu daitekeen unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten erakundeei, baldin eta jenderik gabeko etxebizitzaren jabetza-eskubidearen titularrak badira eta etxebizitza erabiltzeko eskubidea badute.

3.– El abono del canon se requerirá a las personas físicas y jurídicas, así como a las herencias yacentes, comunidades de bienes o entidades que constituyan una unidad económica o un patrimonio separado susceptible de imposición y que sean titulares del derecho de propiedad de la vivienda deshabitada y estén en posesión del derecho de uso de la vivienda.

4.– Jenderik gabeko etxebizitzaren jabeak egiaztatzen badu ez duela jenderik gabeko etxebizitzaz gozatzeko eskubiderik, kanona ezarriko zaie eskubide hori dutenei.

4.– En caso de que la propietaria de la vivienda deshabitada acredite que no ostenta el derecho de goce o disfrute de la vivienda deshabitada, se impondrá el canon a quienes ostenten el citado derecho.

5.– Nolanahi ere, jenderik gabeko etxebizitza erabiltzeko eskubidea titular batek baino gehiagok badu, kanonaren ordainketaren erantzule solidarioak izango dira, aplikatzekoa den zerga-araudiaren arabera.

5.– En todo caso, si el derecho de uso de la vivienda deshabitada recae sobre varios titulares, responderán del abono del canon solidariamente, conforme a la normativa tributaria de aplicación.

6.– Kanona ezartzen den lehenengo urtean, 10 euroko zenbatekoa likidatuko da etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko, eta % 10 handituko da etxebizitzaren deklarazioak indarrean dirauen urte bakoitzeko, baina ezin izango da hasierako zenbatekoa baino hiru aldiz handiagoa izan, eta zenbateko hori eskatuko da jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa benetan baliogabetu arte.

6.– Durante el primer año de imposición del canon se liquidará un importe de 10 euros por cada metro cuadrado útil de la vivienda que se incrementará un 10 % por cada año que permanezca vigente la declaración de la vivienda sin que pueda superar tres veces el importe inicial, manteniéndose la exigencia de este importe hasta la efectiva revocación de la declaración de la vivienda deshabitada.

7.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa baliogabetzeak kanonaren ezarpena amaitzea ekarriko du, eta likidatutako azken urteko aldiaren zenbatekoa hilabeteka hainbanatuko da, baliogabetzea onartu zen dataren arabera.

7.– La revocación de la declaración de la vivienda deshabitada conllevará la finalización de la imposición del canon, prorrateándose por meses el importe del último periodo anual liquidado en función de la fecha de adopción de la revocación.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
JENDERIK GABEKO ETZEBIZITZEN ERREGISTROA
EL REGISTRO DE VIVIENDAS DESHABITADAS

14. artikulua.– Izaera eta xedea.

Artículo 14.– Naturaleza y objeto.

1.– Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroa, titulartasun publikokoa eta administrazio-izaerakoa, jenderik gabeko deklaratu diren etxebizitzak ezagutzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko tresna gisa sortu da.

1.– El Registro de Viviendas deshabitadas de titularidad pública y naturaleza administrativa se crea como instrumento destinado al conocimiento, control y seguimiento de las viviendas declaradas deshabitadas.

2.– Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen saila arduratuko da Erregistroan dauden datuak kudeatzeaz eta eguneratuta mantentzeaz, Euskal Autonomia Erkidego osoan.

2.– El departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco será el responsable de la gestión y mantenimiento actualizado de los datos contenidos en el Registro cuyo ámbito se extiende a todo el territorio del País Vasco.

3.– Erregistroak bitarteko elektronikoen bidez funtzionatuko du, eta aplikazio informatiko egokia izango du datuak inskribatzeko eta eguneratzeko prozedura automatikoki eta elektronikoki izapidetzeko euskarri gisa. Izapideak bitarteko telematikoen bidez soilik egingo dira.

3.– El Registro funcionará a través de medios electrónicos y tendrá como soporte para la tramitación automatizada y electrónica del procedimiento de inscripción y actualización de datos la correspondiente aplicación informática. La tramitación se hará exclusivamente por medios telemáticos.

4.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazio bakoitzak erregistro-orria irekitzea ekarriko du.

4.– Cada declaración de vivienda deshabitada dará lugar a la correspondiente apertura de hoja registral.

15. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzen Euskal Erregistroan inskriba daitezkeen jarduketak.

Artículo 15.– Actuaciones inscribibles en el Registro de Viviendas deshabitadas del País Vasco.

1.– Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroan inskribatu beharko dira jenderik gabeko etxebizitzak deklaratzen dituzten ebazpenak, bai eta etxebizitzak okupatu gabe daudela adierazten duten edo egoera horretan eragina duten ebazpen guztiak ere.

1.– En el Registro de Viviendas deshabitadas se deberán inscribir las resoluciones declarativas de viviendas deshabitadas y cuantas resoluciones reflejen actuaciones o incidan en la situación de desocupación de las viviendas.

2.– Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroa etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak ofizioz inskribatuko ditu jenderik gabeko etxebizitzak deklaratzeko prozeduren ebazpenak, bai sailak berak izapidetutakoak, bai udalek izapidetutakoak.

2.– El departamento competente en materia de vivienda en el que se residencia el Registro de Viviendas deshabitadas inscribirá de oficio las resoluciones de los procedimientos de declaración de viviendas deshabitadas, tanto las tramitadas por el propio departamento como las efectuadas por los ayuntamientos.

3.– Udalek bitarteko telematikoen bidez jakinarazi beharko dizkiote etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioari buruzko eta deklarazio hori baliogabetzeari buruzko ebazpenak, erregistroan inskriba ditzan.

3.– Los ayuntamientos deberán notificar por medios telemáticos al departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco las resoluciones que dicte de declaración de vivienda deshabitada y de revocación de las mismas a efectos de su inscripción en el Registro.

16. artikulua.– Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroaren egitura.

Artículo 16.– Secciones en que se estructura el Registro de Viviendas deshabitadas.

1.– Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroa, gutxienez, atal hauetan antolatuko da:

1.– El Registro de Viviendas deshabitadas se organizará, como mínimo, en las siguientes secciones:

– Araban deklaratu diren jenderik gabeko etxebizitzak.

– Viviendas deshabitadas declaradas en Álava.

– Bizkaian deklaratutako jenderik gabeko etxebizitzak.

– Viviendas deshabitadas declaradas en Bizkaia.

– Gipuzkoan deklaratu diren jenderik gabeko etxebizitzak.

– Viviendas deshabitadas declaradas en Gipuzkoa.

2.– Nolanahi ere, udalerri bakoitzean hutsik dauden etxebizitzen erreferentziak eta banakapena jasoko dira.

2.– En todo caso se registrarán los datos con referencias y desglose de las viviendas deshabitadas de los distintos municipios.

17. artikulua.– Inskripzioaren edukia.

Artículo 17.– Contenido de la inscripción.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa jaso ondoren, erregistro-orria irekiko da, eta bertan inskribatuko da administrazio-bidean irmoa den jenderik gabeko etxebizitzaren ebazpena. Gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:

1.– Recibida la declaración de vivienda deshabitada se abrirá hoja registral en la que se inscribirá la resolución de vivienda deshabitada firme en vía administrativa y que deberá incluir como mínimo, los siguientes extremos:

a) Etxebizitzaren identifikazioa, helbidea, erregistroko eta katastroko inskripzioaren erreferentziak eta identifikazio-kodea adierazita, berehala aurkitu ahal izateko.

a) Identificación de la vivienda con indicación de dirección y referencias de inscripción registral y catastral y Código de Identificación que permita su inmediata localización.

b) Jenderik gabeko etxebizitza deklaratzen duen ebazpena adieraztea, haren data eta legezko eran egindako jakinarazpena adierazita.

b) Señalamiento de la resolución por la que se declara la vivienda deshabitada, con indicación de fecha de la misma y de su notificación en legal forma.

18. artikulua.– Ondorengo idatzoharrak.

Artículo 18.– Anotaciones posteriores.

Dagokion erregistro-orrian jaso beharko dira jenderik gabeko etxebizitza inskribatuei buruz administrazio-bidean irmoak diren ebazpen guztiak, baldin eta bizilekurik ez badute.

Serán objeto de anotación en la hoja registral correspondiente cuantas resoluciones firmes en vía administrativa recaigan sobre las viviendas deshabitadas inscritas, con incidencia en su situación de no habitación.

19. artikulua.– Ezereztea.

Artículo 19.– Cancelación.

Ezereztu egingo dira eta ondorerik gabe utziko dira jenderik gabeko etxebizitzen inskripzioak, bai eta ondorengo idatzoharrak ere, okupatu gabeko etxebizitzaren deklarazioa baliogabetzea edo ondoriorik gabe uztea dakarten ebazpen irmoak ematen direnean administrazio-bidean.

Se cancelarán y dejarán sin efecto las inscripciones de las viviendas deshabitadas, así como las anotaciones posteriores, cuando se emitan resoluciones firmes en vía administrativa que conlleven que se revoca o deja sin efecto la declaración de vivienda desocupada.

20. artikulua.– Erregistrorako irispidea.

Artículo 20.– El acceso al Registro.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzari dagokionez, titularrek eta legezko eskubide edo interesak dituztenek une oro eskuratu ahal izango dituzte Erregistroko datuak, eta higiezinari buruz erregistratutako informazioa zuzentzeko edo eguneratzeko eskatu ahal izango dute.

1.– Los titulares y las personas que ostenten derechos o intereses legítimos en relación con la vivienda deshabitada podrán acceder en todo momento a los datos del Registro y solicitar rectificaciones o actualizaciones de la información registrada en relación con el inmueble.

2.– Erregistroko datuak beste administrazio, erakunde edo pertsona interesdun batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, bai estatistika-jarduera ofizialak egiteko, bai beren eskumenak edo jarduerak gauzatzeko, eta estatistikari eta datu pertsonalak babesteari buruzko araudia bete beharko dute.

2.– Los datos del Registro podrán ser comunicados a otras Administraciones, entidades o personas interesadas tanto para la elaboración de actividades estadísticas oficiales como para el ejercicio de sus competencias o actividades, debiendo cumplir la normativa de estadística y de protección de datos de carácter personal.

3.– Udalei beren udal-mugartean dauden jenderik gabeko etxebizitzei eragiten dieten Erregistroko datuen sarbide telematikoa erraztuko zaie.

3.– Se facilitará a los ayuntamientos el acceso telemático de los datos del Registro que afecten a las viviendas deshabitadas situadas en su término municipal.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
JENDERIK GABEKO ETXEBIZITZAK MOBILIZATZEKO ETA OKUPATZEKO SUSTAPEN-NEURRIAK
MEDIDAS DE FOMENTO PARA IMPULSAR LA MOVILIZACIÓN DE LAS VIVIENDAS DESHABITADAS Y PROMOVER SU OCUPACIÓN

21. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.

Artículo 21.– Ayudas a la rehabilitación de la vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzen titularrek Eusko Jaurlaritzak onartutako birgaitze-programetara bildu ahal izango dira. Programa horien artean daude dauden etxebizitzen irisgarritasuna, bizigarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko esku hartzeko proiektuetarako laguntzak ematea, horretarako ezartzen diren aginduak betez.

1.– Los titulares de viviendas deshabitadas podrán acogerse a los programas de rehabilitación aprobados por el Gobierno Vasco que incluyen la concesión de ayudas a los proyectos de intervención encaminados a la mejora de las condiciones de accesibilidad, habitabilidad y eficiencia energética de las viviendas existentes, cumpliendo las prescripciones que se establezcan a tal efecto.

2.– Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinean edo horren ordezko arauan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten jenderik gabeko etxebizitzetan esku hartzeko proiektuek arestian adierazitako gutxieneko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren obrak jaso beharko dituzte.

2.– Los proyectos de intervención sobre viviendas deshabitadas que no cumplen las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en el Anexo IV del Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado o norma que la sustituya, deberán contener las obras necesarias para el cumplimiento de las mínimas condiciones previamente reseñadas.

3.– Jenderik gabeko etxebizitzak gutxieneko bizigarritasun-baldintzez hornitzeko egokitze-obretarako laguntzak emango dira baldin eta etxebizitza dagokion funtzio soziala betetzera bideratu behar bada, jenderik gabeko etxebizitzaren deklarazioa baliogabetzea ahalbidetuko duen bizitoki-erabilerarako okupazioa sustatuz.

3.– Las ayudas a las obras de acondicionamiento de las viviendas deshabitadas para dotarlas de las mínimas condiciones de habitabilidad se concederán condicionadas a la obligación de destinar la vivienda al cumplimiento de la función social que le corresponde promoviendo su ocupación para uso habitacional que permita revocar la declaración de vivienda deshabitada.

4.– Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak, etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programetan, lehentasuna emango die etxebizitza-eskaria eta -beharra egiaztatuta duten eremuetan hutsik dauden etxebizitzak egokitzeko obrei, etxebizitza horiek alokairu babestuko bizitoki-erabilerarako okupatu ahal izateko.

4.– El departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco dará prioridad, en sus programas de ayudas a la rehabilitación de las viviendas a las obras de acondicionamiento de viviendas deshabitadas en ámbitos de acreditada demanda y necesidad de vivienda, que permita su ocupación efectiva para uso habitacional en régimen de alquiler protegido.

22. artikulua.– Bizigune programa, jenderik gabeko etxebizitzen alokairua sustatzeko.

Artículo 22.– Programa Bizigune para promover el alquiler de viviendas deshabitadas.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzen titularrek Bizigune etxebizitza hutsen programari heldu ahal izango diote, etxebizitza horiek alokairu babestuaren merkatuan jar daitezen bultzatzeko, abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuan (Bizigune Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duena) edo hura ordezten duen arauan aurreikusitakoaren arabera.

1.– Los titulares de viviendas deshabitadas podrán acogerse al programa de vivienda vacía Bizigune dirigido a impulsar su puesta en el mercado de alquiler protegido, de conformidad con lo previsto en el Decreto 466/2013, de 23 de diciembre, que regula el Programa de Vivienda Vacía Bizigune o norma que lo sustituya.

2.– Alokabide SA sozietate publikoak bere gain hartutako Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren kudeaketak, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailaren zuzendaritzapean eta kontrolpean, aurreikusten du titularrek Alokabide SAri lagako diotela etxebizitza, alokairu babestuko erregimenean alokatzeko, aldizkako kanon bat lortzearen truke.

2.– La gestión del Programa de Vivienda Vacía Bizigune asumida por la sociedad pública Alokabide, S.A, bajo la dirección y control del departamento competente en materia de vivienda, prevé la cesión de la vivienda por sus titulares a Alokabide, S.A. para su arrendamiento en régimen de alquiler protegido, a cambio de la obtención de un canon periódico.

3.– Udalak eta etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila elkarlanean arituko dira jenderik gabeko etxebizitzak Bizigune Etxebizitza Hutsen Programan sartzeko mobilizazioa bultzatzeko, bai etxebizitzak egokitzeko esku-hartze jarduketak bultzatuz, bai jenderik gabeko etxebizitzak daudela detektatzeko eta programa hedatzeko koordinazio-arloan.

3.– Los ayuntamientos y el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco colaborarán en el impulso de la movilización de las viviendas deshabitadas para su incorporación al Programa de Vivienda Vacía Bizigune, tanto mediante el impulso de actuaciones de intervención para el acondicionamiento de las viviendas como en materia de coordinación para la detección de la existencia de viviendas deshabitadas, así como para la difusión del Programa.

4.– Administrazio eskudunek eta etxebizitzaren arloan eskumena edo ahalmenak dituzten erakunde publikoek hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte jenderik gabeko etxebizitzen titular diren pertsona eta erakundeekin, Bizigune programaren bidez alokairu babestuaren merkatuan jartzeko.

4.– Las Administraciones competentes y las entidades públicas con competencia o facultades en materia de vivienda podrán suscribir convenios con personas y entidades titulares de viviendas deshabitadas para su puesta en el mercado de alquiler protegido a través del programa Bizigune.

23. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzak ASAP (Alokairu segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programan sartzea.

Artículo 23.– Incorporación de la vivienda deshabitada al programa de intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP, (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

1.– Jenderik gabeko etxebizitzen titularrek merkatu libreko etxebizitzen alokairurako ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) bitartekaritza-programari heldu ahal izango diote. Programa horren helburua da titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairuko merkatura bideratzea arrazoizko prezioan errentarientzat, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

1.– Los titulares de viviendas deshabitadas podrán acogerse al programa de intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP, (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa), dirigido a facilitar que las viviendas de titularidad privada se incorporen al mercado del arrendamiento a un precio asequible para las personas arrendatarias, en los términos que reglamentariamente se establezcan.

2.– Programa honen bidez, etxebizitza-gaietan eskumena duen sailak etxebizitzak alokatzea bultzatzen du, aseguru-polizen bidezko berme-sistema bat ezarriz, errenta ez ordaintzearen, kalte posibleen eta laguntza juridikoaren jabeak estaltzeko, errentek ezarritako gehieneko zenbatekoak ez gainditzearen truke. Era berean, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emanda dauden pertsonei bermatzen zaie etxebizitzen hasierako errentek ez dituztela gaindituko programan ezarritako mugak.

2.– Mediante este programa, el departamento competente en materia de vivienda impulsa el alquiler de las viviendas fijando un sistema de garantías en forma de pólizas de seguros que cubre a las personas propietarias de los impagos de la renta, los posibles desperfectos y la asistencia jurídica, a cambio de que las rentas no sobrepasen las cuantías máximas que se establecen. Se garantiza asimismo a las personas inscritas en el Registro de solicitantes de Vivienda que las rentas iniciales de las viviendas no excederán de los límites fijados en el programa.

3.– Administrazio eskudunek eta etxebizitzaren arloan eskumena edo ahalmenak dituzten erakunde publikoek hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte jenderik gabeko etxebizitzen titular diren pertsona eta erakundeekin, merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko ASAP (Alokairu segurua, Arrazoizko Prezioa) bitartekaritza-programan sartzeko.

3.– Las Administraciones competentes y las entidades públicas con competencia o facultades en materia de vivienda, podrán suscribir convenios con personas y entidades titulares de viviendas deshabitadas para su incorporación al Programa de Intermediación en el Mercado de Alquiler de Vivienda Libre ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa).

24. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzak udalek alokairu babestua sustatzeko bultzatutako bitartekotza-programetan sartzea.

Artículo 24.– Incorporación de la vivienda deshabitada a programas de mediación e impulso de políticas de fomento del alquiler protegido impulsados por los ayuntamientos.

Jenderik gabeko etxebizitzen edo horien gaineko erabilera-eskubidearen titularrek aukera izango dute udalek bultzatutako alokairu-merkatuko bitartekotza-programetara eta jenderik gabeko etxebizitzak alokairu babestura mobilizatzeko programetara biltzeko, beren funtzio soziala betetzen dutela bermatzeko helburuarekin.

Las personas titulares de viviendas deshabitadas o del derecho de uso sobre las mismas podrán acogerse a cuantos programas de intermediación en el mercado de alquiler y de movilización de las viviendas deshabitadas hacia el alquiler protegido se impulsen por los ayuntamientos con el fin de garantizar el cumplimiento de su función social.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
NAHITAEZKO ALOKAIRUA ETA JENDERIK GABEKO ETXEBIZITZEN DESJABETZEA
ALQUILER FORZOSO Y EXPROPIACIÓN DE VIVIENDAS DESHABITADAS

25. artikulua.– Etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatua duten eremuak.

Artículo 25.– Ámbitos de acreditada demanda y necesidad de vivienda.

1.– Dekretu honen ondorioetarako, eremu bat etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatuko egoeran deklaratu ahal izango da, honako bi baldintza hauek betetzen direnean:

1.– Podrá declararse un ámbito en situación de acreditada demanda y necesidad de vivienda a los efectos del presente Decreto, cuando se cumplan las dos condiciones siguientes:

a) Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emanda dauden alokairuko etxebizitzen gutxienez 100 eskatzaile daudela egiaztatu beharko da, eta horien eskaerei aurreko bi urteetan ezin izan zaiela erantzun eremu horretan eskuragarri dagoen etxebizitza publikoaren parkearekin.

a) Deberá acreditarse la existencia de al menos 100 demandantes de vivienda en alquiler inscritos en el Registro de Solicitantes de Vivienda Protegida y Alojamientos Dotacionales cuyas demandas no hayan podido ser atendidas en los dos años anteriores con el parque de vivienda pública disponible en el propio ámbito.

b) Eremuko batez besteko alokairu-prezioak, Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan dauden datuetatik lortuak, herriko batez besteko errenta edo kokatuta dauden udalerriko eremu funtzionaleko batez besteko errenta baino % 10 handiagoak izan beharko dira gutxienez.

b) Los precios medios de alquiler en el ámbito, obtenidos de los datos obrantes en el Registro de contratos de arrendamientos de fincas urbanas, deberán ser superiores, al menos en un 10 % a la renta media de la localidad o a la renta media del área funcional del municipio en que se ubican.

2.– Etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatua duen eremua hauei buruzkoa izan daiteke: udalerriak, bizitegi-lurzoruaren hiri-sektoreak, berroneratze-eremuak, hirigune historikoak, hiriguneak, hiri-auzoak edo urbanizazioak finkatutako eremuak.

2.– El ámbito de acreditada demanda y necesidad de vivienda podrá referirse tanto a municipios como a sectores urbanos de suelo residencial, a áreas de regeneración, cascos históricos, centros urbanos, barrios urbanos o ámbitos consolidados por la urbanización.

3.– Eremu bateko etxebizitza-eskaera eta -premia egiaztatua deklaratzeko espedientea Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu bidez hasiko da, aldez aurretik justifikazio-memoria bat eginda, etxebizitza-premiaren egoerak eragindako eremua aintzat hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eta eremuaren mugaketa bat eginda.

3.– El expediente de declaración de acreditada demanda y necesidad de vivienda de un ámbito, se incoará por orden de la Consejera o Consejero del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, previa elaboración de una memoria justificativa del cumplimiento de las condiciones exigidas para la consideración del ámbito afectado por la situación de necesidad de vivienda junto con una delimitación del ámbito.

4.– Espedientea ofizioz ireki ahal izango du Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak berak, edo eragindako udalek eskatuta; udal horiek, eskaerarekin batera, justifikazio-memoria eta etxebizitza-premiaren egoerak eragindako eremuaren mugaketa aurkeztu beharko dituzte.

4.– La incoación se podrá llevar a cabo de oficio por el propio departamento del Gobierno Vasco competente en materia de vivienda o a instancia de los ayuntamientos afectados que deberán presentar junto a la instancia la memoria justificativa y la delimitación del ámbito afectado por la situación de necesidad de vivienda.

5.– Etxebizitzaren premia eta eskari egiaztatuaren eremua deklaratzeko prozedura hasteko agindua jendaurrean jarriko da hogei egunez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuz. Prozedura Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak hasi badu ofizioz, entzunaldia eman beharko zaio etxebizitza-eskaera eta -premia egiaztatuta dagoela deklaratzeko mugatutako eremua kokatzen den udalari.

5.– La orden de incoación del procedimiento para la declaración del ámbito de acreditada demanda y necesidad de vivienda, se someterá a información pública por plazo de veinte días, mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y en el Boletín Oficial del Territorio Histórico afectado. En caso de que el procedimiento se haya iniciado de oficio por el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco deberá concederse audiencia al ayuntamiento en el que se ubique el ámbito delimitado para su declaración en situación de acreditada demanda y necesidad de vivienda.

6.– Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu bidez ebatziko da prozedura, gehienez ere sei hilabeteko epean, prozedura hasten denetik. Epe hori igaro eta ebazpenik eman ez bada, espedientea iraungi egingo da, eta ofizioz deklaratu beharko da.

6.– La resolución del procedimiento se efectuará mediante orden de la Consejera o Consejero del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco en el plazo máximo de seis meses desde su incoación. Transcurrido el citado plazo sin resolución se producirá la caducidad del expediente que deberá ser declarada de oficio.

7.– Udalek eskatuta izapidetutako espedienteetan, eskabidea, memoria eta eremua mugatzeko planoarekin batera, aurkeztu eta sei hilabeteko epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, administrazio-isiltasunez baietsiko da.

7.– En los expedientes tramitados a instancia de los ayuntamientos, la falta de resolución expresa en el plazo de seis meses desde la presentación de la solicitud junto con la memoria y plano de delimitación del ámbito, conllevará la estimación por silencio administrativo.

8.– Nolanahi ere, hirigintza-plangintzak eta etxebizitzako lurralde-plan sektorialek etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatua duten eremuak mugatu ahal izango dituzte lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea egikaritzeko, baita dekretu honen ondorioetarako ere.

8.– En todo caso, el planeamiento urbanístico y los planes territoriales sectoriales de vivienda, podrán delimitar áreas de acreditada demanda y necesidad de vivienda a los efectos del ejercicio del derecho de tanteo y retracto y también a los efectos del presente Decreto.

26. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitza nahitaez alokatzea.

Artículo 26.– Alquiler forzoso en vivienda deshabitada.

1.– Jenderik gabeko etxebizitzen nahitaezko alokairua ezarri ahal izango da, baldin eta urtebete igaro bada etxebizitza horiek administrazio-bidean irmo deklaratu zirenetik, eta eremu horietan, era berean, etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatutzat deklaratu badira, nahitaezko desjabetzeari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.

1.– Se podrá imponer el alquiler forzoso de viviendas que se mantengan desocupadas transcurrido un año desde que ha adquirido firmeza en vía administrativa, la declaración como viviendas deshabitadas en ámbitos, a su vez, declarados de acreditada demanda y necesidad de vivienda, de conformidad con lo establecido en la normativa de expropiación forzosa.

2.– Nahitaezko alokairua ezartzeko beharra jenderik gabeko etxebizitzak kokatuta dauden udaleko organo eskudunak erabaki ahal izango du, eta, subsidiarioki, etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko dagokion organoak. Azken kasu horretan, jenderik gabeko etxebizitzak kokatuta dauden herriko udalari entzun beharko zaio nahitaez.

2.– La necesidad de imposición del alquiler forzoso podrá acordarse por el órgano competente del ayuntamiento en el que se ubiquen las viviendas deshabitadas y subsidiariamente por el órgano que corresponda del departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco. En este último caso será preceptiva la audiencia al ayuntamiento en que se ubiquen las viviendas deshabitadas.

3.– Entzunaldia eman beharko zaie nahitaezko alokairuaren ezarpenak eragindako pertsona guztiei, jenderik gabekotzat deklaratutako etxebizitzaren funtzio soziala betetzen dela bermatzeko neurri hori ezartzeko beharra deklaratzen duen erabakia hartu aurretik.

3.– Deberá concederse audiencia a cuantas personas resulten afectadas por la imposición del alquiler forzoso con carácter previo a la adopción del acuerdo que declare la necesidad de imponer esta medida para garantizar el cumplimiento de la función social de la vivienda declarada deshabitada.

4.– Jenderik gabeko etxebizitzen gainean nahitaezko alokairua ezartzeko beharra deklaratzen duen erabakiak, bere funtzio soziala betetzen dela bermatzeko, desjabetzeko titulu nahikotzat jotzeko gutxienez honako zehaztapen hauek jaso beharko ditu:

4.– El acuerdo que declare la necesidad de imposición de alquiler forzoso sobre viviendas deshabitadas para garantizar el cumplimiento de su función social, deberá contener como mínimo las siguientes determinaciones para ser considerado título suficiente para la expropiación:

a) Egiaztatu beharko da nahitaezko alokairua ezartzen zaien jenderik gabeko etxebizitza deklaratuek okupatu gabe jarraitzen dutela deklarazioa administrazio-bidean irmo bihurtu eta gutxienez urtebetera, eta administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatua duten eremutzat deklaratutako eremuetan kokatzen direla.

a) Deberá acreditarse que las viviendas declaradas deshabitadas sobre las que se impone el alquiler forzoso, mantienen la desocupación como mínimo un año después de la firmeza en vía administrativa de la declaración y que se sitúan en ámbitos declarados asimismo por resolución firme en vía administrativa como ámbitos de acreditada demanda y necesidad de vivienda.

b) Etxebizitza deskribatu beharko da, eta etxebizitza alokairuan izateko baldintzak zehaztu, bai eta errentamenduaren epea ere; epe hori ezin izango da bost urtetik gorakoa izan, eta beste bost urte arteko nahitaezko luzapena ezarri ahal izango da.

b) Se deberá describir la vivienda y determinar las condiciones de mantenimiento de la vivienda en alquiler, así como el plazo del arrendamiento que no podrá ser superior a cinco años, pudiendo imponerse una prórroga forzosa de hasta cinco años más.

c) Administrazioak kudeaketan bere gain hartutako gastuak eta etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak bermatzeko beharrezkoak diren egokitze- edo hobetze-obren kostua adierazi beharko dira, zeinak jenderik gabeko etxebizitzaren titularrak ordaindu beharko baititu.

c) Se deberán señalar los gastos asumidos por la Administración en la gestión y el coste de las obras de acondicionamiento o mejora que resultan precisas para garantizar las condiciones de habitabilidad de la vivienda que deberá costear la persona titular de la vivienda deshabitada.

d) Nahitaezko alokairuaren ezarpenaren eraginpean dauden titularrei hamabost eguneko epea emango zaie, adostutako baldintza batzuk ezartzeko eskatuz eta alde biek adostutako kalte-ordaina proposatuz, ezartzen den alokairuaren balioari buruz udaleko zerbitzu teknikoek aldeko txostena eman eta gastua fiskalizatuz.

d) Se concederá un plazo de quince días a las personas titulares afectadas por la imposición del alquiler forzoso, instando la fijación de unas condiciones consensuadas y proponiendo una indemnización por mutuo acuerdo, previo informe favorable de los servicios técnicos municipales sobre el valor del alquiler que se impone e informe de intervención fiscalizando el gasto.

5.– Ezarritako nahitaezko alokairuaren inguruan adostasuna lortzeko emandako epea igarotakoan, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeriak ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Hala ere, espedientearen edozein unetan, dagokion Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak erabakia hartu aurretik, bi alderdiak ados jarri ahal izango dira jenderik gabeko etxebizitzaren nahitaezko alokairua ezartzeko baldintzei buruz.

5.– Transcurrido el plazo concedido para alcanzar un consenso en el alquiler forzoso que se impone, se seguirá el procedimiento que establece la legislación de expropiación forzosa. No obstante, en cualquier momento del expediente, anterior al acuerdo del Jurado Territorial de Expropiación que corresponda, se podrá alcanzar un mutuo acuerdo sobre las condiciones de imposición del alquiler forzoso en la vivienda deshabitada.

6.– Desjabetzearen ondorioetarako, bidezkotzat jotzen da jenderik gabeko etxebizitzak erabiltzeko eskubidea aldi baterako desjabetzea, nahitaezko alokairua ezarriz, etxebizitzaren titularrek beren helburu soziala betetzen ez dutenean babestuta, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezartzen den bezala.

6.– A efectos expropiatorios se considera procedente la expropiación temporal del derecho al uso de las viviendas deshabitadas mediante la imposición del alquiler forzoso, amparada en el incumplimiento de las personas titulares de la vivienda de su finalidad social, tal y como se establece en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

7.– Desjabetzeari buruzko legerian eskatzen den ondasun eta eskubideen premiazko okupazioaren deklarazioaren izapidea udal desjabetzaileak emango du, edo Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak, administrazio desjabetzaile gisa jarduten badu.

7.– El trámite de declaración de urgente ocupación de bienes y derechos exigido en la legislación expropiatoria se dictará por el ayuntamiento expropiante o el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, en caso de que actúe como Administración expropiante.

8.– Administrazio desjabetzailea jenderik gabeko etxebizitzaren eskubidearen desjabetzearen onuraduntzat hartuko da.

8.– La Administración expropiante será considerada beneficiaria de la expropiación del derecho de la vivienda deshabitada.

9.– Desjabetze-jarduketak, lehenik eta behin, erregistro publikoetan jenderik gabeko etxebizitzaren jabetzaren titular edo erabilera-eskubidearen titular gisa agertzen direnekin egingo dira. Kontrako frogarik ezean, erabilera-eskubidearen titulartzat joko dira erregistro publikoetan jabetzaren titular direnak.

9.– Las actuaciones expropiatorias se llevarán a cabo, en primer término, con quienes figuren como titulares de la propiedad o titulares del derecho de uso de la vivienda deshabitada, en los registros públicos. Salvo prueba en contrario, se considerarán titulares del derecho de uso quienes ostenten la condición de titulares de la propiedad en los registros públicos.

10.– Jenderik gabeko etxebizitzari ezarritako alokairuaren baldintzei eta errentari buruz titularrarekin akordiorik lortu ez bada, nahitaezko desjabetzea arautzen duen araudian aurreikusitako aurretiazko gordailu-orriak zehazteko prozeduraren bidez finkatuko da kalte-ordaina.

10.– En caso de que no se haya podido alcanzar un acuerdo con la persona titular respecto a las condiciones y renta a percibir en concepto del alquiler impuesto a la vivienda deshabitada, se fijará la indemnización mediante el procedimiento para la determinación de las hojas de depósito previo previsto en la normativa que regula la expropiación forzosa.

11.– Jenderik gabeko etxebizitzaren alokairua ezarriz nahitaez okupatu ahal izateko, etxebizitza erabiltzeko eskubidearen titularrek balio justua jaso beharko dute, edo aldez aurreko gordailua eta presako okupazioagatiko kalte-ordaina Gordailuen Kutxa Orokorrean jaso edo kontsignatu, nahitaezko desjabetzea arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Balio justua zehazteko, jenderik gabeko etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak bermatzeko beharrezkoak diren egokitzapenaren edo hobekuntzaren kostua hartuko da kontuan.

11.– La ocupación forzosa mediante la imposición del alquiler de la vivienda deshabitada se podrá llevar a cabo una vez que las personas titulares del derecho al uso de la vivienda, hayan percibido el justiprecio o bien se haya percibido o consignado el depósito previo y la indemnización por urgente ocupación en la Caja General de Depósitos, de conformidad con lo dispuesto en la normativa reguladora de la expropiación forzosa. En la determinación del justiprecio se tendrá en cuenta el coste de acondicionamiento o mejora necesarios para garantizar las condiciones de habitabilidad de la vivienda deshabitada.

12.– Administrazio desjabetzaileak errentaria hautatuko du Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura bizitokien Eskatzaileen Erregistroko alokairu-eskatzaileen artetik, eta dagozkion errenten zenbatekoak jasoko ditu, eta fidantza gisa hileko errenta bat gordailutu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan, maizterrari eskatuko zaiona.

12.– La Administración expropiante seleccionará a la arrendataria de entre las personas demandantes de alquiler del Registro de Solicitantes de Vivienda Protegida y Alojamientos Dotacionales, y percibirá los importes de las rentas correspondientes, debiendo depositarse una mensualidad de renta en concepto de fianza en el Registro de Contratos de Arrendamiento de Fincas Urbanas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que será requerida a la persona inquilina.

13.– Nolanahi ere, jenderik gabeko etxebizitzaren jabeak osorik ordaindu beharko ditu Administrazioak bere gain hartutako gastuak eta jenderik gabeko etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak bermatzeko egin behar izan diren egokitzapen- edo hobekuntza-obren kostua.

13.– En todo caso, la persona propietaria de la vivienda deshabitada, deberá sufragar íntegramente los gastos asumidos por la Administración en la gestión y el coste de las obras de acondicionamiento o mejora que hayan debido ejecutarse para garantizar las condiciones de habitabilidad de la vivienda deshabitada.

27. artikulua.– Jenderik gabeko etxebizitzen eta haien eranskinen nahitaezko desjabetzea.

Artículo 27.– Expropiación forzosa de viviendas deshabitadas y sus anejos.

1.– Udalek, eta, halakorik ezean, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak, dagokion udalari entzun ondoren, desjabetu ahal izango dute babes publikoko kalifikazioa ez duten eta jenderik gabeko deklaratu diren etxebizitzen jabetza, haien eranskinekin batera, desjabetzea beharrezkoa denean haien erabilera egokia bermatzeko, nahitaezko desjabetzeari buruzko araudian ezarritako prozeduraren arabera.

1.– Los ayuntamientos, y, en su defecto, el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, previa audiencia del ayuntamiento respectivo, podrá expropiar la propiedad de las viviendas que no tengan la calificación de protección pública y hayan sido declaradas deshabitadas, junto con sus anejos, cuando la expropiación resulte necesaria para garantizar su uso adecuado, de conformidad con el procedimiento establecido en la normativa de expropiación forzosa.

2.– Dagokion udalak, desjabetzea hasi aurretik eta pertsona interesdunei entzun ondoren, gehienez ere sei hilabeteko epean eman beharko du etxebizitza eta haren eranskinak benetan okupatzeko egikaritze-agindua, salbu eta goragoko bat egokitzen bada hurrengo zenbakian aipatzen diren segurtasun- eta bizigarritasun-neurriak hartu ahal izateko.

2.– El ayuntamiento correspondiente, con carácter previo al inicio de la expropiación y previa audiencia a las personas interesadas, deberá dictar orden de ejecución para la efectiva ocupación de la vivienda y sus anejos en el plazo máximo de seis meses, salvo que proceda uno superior para poder adoptar las medidas de seguridad y habitabilidad a que se refiere el apartado siguiente.

3.– Etxebizitzaren eta haren eranskinen segurtasun- eta bizigarritasun-neurriak hartu behar badira bizitegi-erabilera behar bezala bermatzeko, dagokion udalak, desjabetzea hasi aurretik eta interesdunei entzun ondoren, neurri horiek hartzeko agindua eman beharko du.

3.– En caso de que sea necesaria la adopción de medidas de seguridad y habitabilidad de la vivienda y sus anejos para garantizar su uso residencial en las debidas condiciones, el ayuntamiento correspondiente, con carácter previo al inicio de la expropiación y previa audiencia a las personas interesadas, deberá dictar orden de ejecución de adopción de dichas medidas.

4.– Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako egikaritze-aginduak ez betetzeak etxebizitzaren desjabetzea ekar dezake, betiere justifikatzen bada haren erabilera egokia bermatzeko beharrezko esku-hartzea dela.

4.– El incumplimiento de las órdenes de ejecución previstas en los dos apartados anteriores podrá conllevar la expropiación de la vivienda siempre que se justifique que es una intervención necesaria para garantizar su uso adecuado.

5.– Etxebizitzen eta haien eranskinen segurtasun- eta bizigarritasun-neurriak hartzeko aginduak berekin badakar kontserbatzeko legezko betebeharraren muga gainditzen duten obrak egiteko betebeharra, jabeek Administrazioari eskatu ahal izango diote obrak agindu ditzala soberakinaren kostua bere gain har dezan. Nolanahi ere, Administrazio jarduleak laguntza publikoak ezarri ahal izango ditu, hitzarmen bidez higiezinaren baterako ustiapena edo alokairu-erregimeneko lagapena aurreikusi ahal izango die etxebizitzaren arloan eskumenak edo ahalmenak dituzten administrazio eta erakunde publikoei, horretarako onartutako hitzarmen eta programetan zehazten diren baldintzetan, eta, horrela, desjabetzea saihestuko da.

5.– En caso de que la orden de adopción de las medidas necesarias de seguridad y habitabilidad de las viviendas y sus anejos conlleve la obligación de ejecutar obras que superen el límite del deber legal de conservación, las personas propietarias podrán instar a la Administración que ordene las obras para que asuma el coste del exceso. En todo caso la Administración actuante podrá establecer ayudas públicas, contemplar mediante convenio la explotación conjunta del inmueble o la cesión en régimen de alquiler a las administraciones y entidades públicas con competencias o facultades en materia de vivienda, en las condiciones que se determinen en los convenios y programas aprobados al efecto, evitando con ello la expropiación.

6.– Etxebizitzen erabilera egokia bermatzeko eta haien funtzio soziala betetzeko desjabetzea beharrezkoa dela adierazten duen erabakia hartu aurretik, eraginpeko pertsona guztiei entzun beharko zaie.

6.– Con carácter previo a la adopción del acuerdo que declare la necesidad de expropiar la propiedad de las viviendas para garantizar su uso adecuado y el cumplimiento de su función social, deberá concederse audiencia a cuantas personas resulten afectadas.

7.– Etxebizitzak desjabetzeko beharra adierazten duen erabakiak gutxienez zehaztapen hauek jaso beharko ditu desjabetzeko titulu nahikotzat jotzeko:

7.– El acuerdo que declare la necesidad de expropiación de las viviendas deberá contener como mínimo las siguientes determinaciones para ser considerado título suficiente para la expropiación:

a) Etxebizitzaren erabilera egokia eta funtzio soziala betetzen dela bermatzeko desjabetzearen beharra justifikatu beharko da, eta desjabetzearen xede den bizitegi-erabilera duen etxebizitzaren edo eraikinaren egoera eta baldintzak deskribatu beharko dira, etxebizitza kargatzen duten benetako eraginak barne, hala badagokio.

a) Deberá justificarse la necesidad de la expropiación para garantizar el uso adecuado y el cumplimiento de la función social de la vivienda, debiendo describir la situación y condiciones de la vivienda o edificio con uso residencial objeto de expropiación, incluyendo, en su caso, las afecciones reales que gravan la vivienda.

b) Egiaztatu beharko da jenderik gabeko deklaratu diren etxebizitzek okupatu gabe jarraitzen dutela deklarazioa administrazio-bidean irmo bihurtu eta gutxienez urtebetera, eta administrazio-bidean ebazpen irmoaren bidez deklaratutako eremuetan daudela, etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatua duten eremuetan, hain zuzen ere.

b) Deberá acreditarse que las viviendas declaradas deshabitadas mantienen la desocupación como mínimo un año después de la firmeza en vía administrativa de la declaración y que se sitúan en ámbitos declarados asimismo por resolución firme en vía administrativa como ámbitos de acreditada demanda y necesidad de vivienda.

c) 2. eta 3. zenbakietan aipatutako betearazpen-aginduak legez ezarritako moduan jakinarazi direla egiaztatu beharko da, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez; halaber, neurriak hartzeko emandako epea igaro dela egiaztatu beharko da, neurririk hartu ez bada.

c) Deberá acreditarse la notificación previa en legal forma de las órdenes de ejecución mencionadas en los apartados 2 y 3 mediante resolución firme en vía administrativa; así como el transcurso del plazo concedido para la adopción de las medidas sin que las mismas se hayan adoptado.

8.– Desjabetze adostua lortzeko emandako epea igarotakoan, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeriak ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Hala ere, espedientearen edozein unetan, dagokion Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak erabakia hartu aurretik, etxebizitzaren edo bizitegi-eraikinaren nahitaezko desjabetzearen baldintzei buruzko adostasuna lortu ahal izango da.

8.– Transcurrido el plazo concedido para alcanzar una expropiación consensuada, se seguirá el procedimiento que establece la legislación de expropiación forzosa. No obstante, en cualquier momento del expediente, anterior al acuerdo del Jurado Territorial de Expropiación que corresponda, se podrá alcanzar un mutuo acuerdo sobre las condiciones de la expropiación forzosa de la vivienda o edificio residencial.

9.– Udal desjabetzaileak, eta, halakorik ezean, etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak, ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu ahal izango du, desjabetze-legerian eskatzen den moduan.

9.– El ayuntamiento expropiante, y, en su defecto, el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, podrá declarar la urgente ocupación de bienes y derechos exigida en la legislación expropiatoria.

10.– Desjabetzearen onuradun izan daitezke administrazio desjabetzailea, birgaitzeko hirigintza-sozietateak eta ondare urbanizatua eta eraikia sustatzea, eraikitzea eta birgaitzea helburu duten sektore publikoko gainerako merkataritza-erakundeak.

10.– Podrán ser beneficiarias de la expropiación, la administración expropiante, así como las sociedades urbanísticas de rehabilitación y demás entidades mercantiles del sector público que tengan por objeto la promoción, construcción y rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado.

11.– Desjabetze-jarduketak, lehenik eta behin, erregistro publikoetan jabetzaren titular gisa agertzen direnekin egingo dira.

11.– Las actuaciones expropiatorias se llevarán a cabo, en primer término, con quienes figuren como titulares de la propiedad en los registros públicos.

12.– Okupazioa eta jabetza hartzea etxebizitzaren edo bizitegi-eraikinaren titularrek balio justua jaso ondoren edo balio justuaren zenbatekoa Gordailuen Kutxa Orokorrean kontsignatu ondoren gauzatu ahal izango da, nahitaezko desjabetzea arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera.

12.– La ocupación y toma de posesión se podrá llevar a cabo una vez que las personas titulares de la vivienda o edificio residencial hayan percibido el justiprecio o bien el importe del mismo se haya consignado en la Caja General de Depósitos de conformidad con lo dispuesto en la normativa reguladora de la expropiación forzosa.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Babestu gabeko etxebizitzen eta eranskinen nahitaezko desjabetzea, kontserbatzeko, mantentzeko eta birgaitzeko betebeharra ez betetzeagatik.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Expropiación forzosa de viviendas y anejos no protegidos por incumplimiento del deber de conservación, mantenimiento y rehabilitación.

1.– Udalek, eta, halakorik ezean, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza-arloko eskumena duen sailak, dagokion udalari entzun ondoren, babes publikoko kalifikazioa ez duten etxebizitzen eta eranskinen jabetza desjabetu ahal izango dute, kontserbatzeko, mantentzeko eta birgaitzeko betebeharra betetzen ez bada, desjabetzea beharrezkoa denean erabilera egokia bermatzeko, nahitaezko desjabetzearen araudian ezarritako prozeduraren arabera.

1.– Los ayuntamientos, y, en su defecto, el departamento competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, previa audiencia del ayuntamiento respectivo, podrá expropiar la propiedad de las viviendas y anejos que no tengan la calificación de protección pública, en caso de incumplimiento del deber de conservación, mantenimiento y rehabilitación, cuando la expropiación resulte necesaria para garantizar su uso adecuado, de conformidad con el procedimiento establecido en la normativa de expropiación forzosa.

2.– Dagokion udalak, desjabetzea hasi aurretik eta interesdunei entzun ondoren, etxebizitza kontserbatzeko, mantentzeko eta birgaitzeko neurriak hartzeko agindua eman beharko du, bizitegi-erabilera behar bezala bermatzeko.

2.– El ayuntamiento correspondiente, con carácter previo al inicio de la expropiación y previa audiencia a las personas interesadas, deberá dictar orden de ejecución de adopción de las medidas de conservación, mantenimiento y rehabilitación de la vivienda que garanticen el uso residencial en las debidas condiciones.

3.– Gauzatzeko agindua ez betetzeak etxebizitza desjabetzea ekar dezake, baldin eta justifikatzen bada esku-hartze hori beharrezkoa dela etxebizitzaren erabilera egokia bermatzeko.

3.– El incumplimiento de la orden de ejecución podrá conllevar la expropiación de la vivienda siempre que se justifique que es una intervención necesaria para garantizar su uso adecuado.

4.– Baldin eta egikaritze-aginduak berekin badakar kontserbatzeko legezko betebeharraren muga gainditzen duten obrak egiteko betebeharra, soberakinaren kostua bere gain hartzeko eskatu ahal izango diote jabeek Administrazioari. Nolanahi ere, Administrazio jarduleak laguntza publikoak ezarri ahal izango ditu, hitzarmen bidez higiezinaren baterako ustiapena edo alokairu-erregimeneko lagapena aurreikusi ahal izango die etxebizitzaren arloan eskumenak edo ahalmenak dituzten administrazio eta erakunde publikoei, horretarako onartutako hitzarmen eta programetan zehazten diren baldintzetan, eta, horrela, desjabetzea saihestuko da.

4.– En caso de que la orden de ejecución conlleve la obligación de ejecutar obras que superen el límite del deber legal de conservación, las personas propietarias podrán instar a la Administración que ordene las obras que asuma el coste del exceso. En todo caso la Administración actuante podrá establecer ayudas públicas, contemplar mediante convenio la explotación conjunta del inmueble o la cesión en régimen de alquiler a las administraciones y entidades públicas con competencias o facultades en materia de vivienda, en las condiciones que se determinen en los convenios y programas aprobados al efecto, evitando con ello la expropiación.

5.– Etxebizitzak kontserbatzeko eta mantentzeko legezko betebeharra betez, jabeen kontura egin behar diren obren muga oin berriko higiezin baten eraikuntzaren egungo balioaren erdian ezartzen da, eraikuntza ezaugarriei eta azalera erabilgarriari dagokienez, betiere hura okupatu ahal izateko beharrezkoak diren baldintzekin eginda. Higiezin horren balioa jatorrizkoaren baliokidea izango da. Baimendu daitekeena, edo, hala badagokio, legez dagokion etxebizitza erabiltzeko moduan geratzen dena. Etxebizitza kontserbatzeko eta birgaitzeko betebeharra betetzen ez bada, kontserbatzeko betebeharraren gehieneko muga etxebizitza edo bizitegi-eraikina birjartzeko kostuaren % 75eraino igoko da.

5.– El límite de las obras que deben ejecutarse a costa de las personas propietarias en cumplimiento del deber legal de conservación y mantenimiento de las viviendas, se establece de conformidad con lo dispuesto en la normativa de suelo y rehabilitación urbana aplicable, en la mitad del valor actual de construcción de un inmueble de nueva planta, equivalente al original, en relación con las características constructivas y la superficie útil, realizado con las condiciones necesarias para que su ocupación sea autorizable o, en su caso, quede en condiciones de ser legalmente destinado al uso de vivienda que le es propio. En caso de incumplimiento del deber de conservación y rehabilitación de la vivienda el límite máximo del deber de conservación, se eleva hasta el 75 % del coste de reposición de la vivienda o edificio residencial.

6.– Etxebizitza kontserbatzeko, mantentzeko eta birgaitzeko obrak egiteko agindua onartzeko egintza irmoak zehazten du etxebizitza horrek benetan, zuzenean eta berehala eragingo diola obrak egiteko betebeharrari, eta hori bazterreko ohar batean jasoko da Jabetza Erregistroan, berme erreala dela berariaz aipatuta eta lehentasun-araubide berarekin. Eta eraldaketa-jarduketetan hirigintza-kargen ordainketari benetan eragiteko ezarritako lehentasuna.

6.– El acto firme de aprobación de la orden de ejecución de las obras de conservación, mantenimiento y rehabilitación de la vivienda para poder destinarla de manera efectiva al uso residencial, determina la afección real, directa e inmediata de la vivienda al cumplimiento de la obligación de ejecutar las mismas, lo que se hará constar en nota marginal en el Registro de la Propiedad, con referencia expresa a su carácter de garantía real y con el mismo régimen de preferencia y prioridad establecido para la afección real al pago de cargas urbanísticas en las actuaciones de transformación urbanística.

7.– Etxebizitzen erabilera egokia bermatzeko eta haien funtzio soziala betetzeko desjabetzea beharrezkoa dela adierazten duen erabakia hartu aurretik, eraginpeko pertsona guztiei entzun beharko zaie.

7.– Con carácter previo a la adopción del acuerdo que declare la necesidad de expropiar la propiedad de las viviendas para garantizar su uso adecuado y el cumplimiento de su función social, deberá concederse audiencia a cuantas personas resulten afectadas.

8.– etxebizitzak desjabetzeko beharra deklaratzen duen erabakiak, gutxienez, desjabetzeko titulu nahikotzat jotzeko zehaztapen hauek jaso beharko ditu:

8.– El acuerdo que declare la necesidad de expropiación de las viviendas deberá contener como mínimo las siguientes determinaciones para ser considerado título suficiente para la expropiación:

a) Desjabetzearen beharra justifikatu beharko da, etxebizitzaren erabilera egokia eta funtzio soziala betetzen dela bermatzeko, eta desjabetu beharreko bizitegi-erabilera duen etxebizitzaren edo eraikinaren egoera eta baldintzak deskribatu beharko dira, baita, hala badagokio, etxebizitza kargatzen duten benetako eraginak ere.

a) Deberá justificarse la necesidad de la expropiación para garantizar el uso adecuado y el cumplimiento de la función social de la vivienda, debiendo describir la situación y condiciones de la vivienda o edificio con uso residencial objeto de expropiación, incluyendo, en su caso, las afecciones reales que gravan la vivienda.

b) Etxebizitzaren segurtasun- eta bizigarritasun-neurriak hartzeko agindua legez ezarritako moduan jakinarazi dela egiaztatu beharko da, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez; era berean, neurriak hartzeko emandako epea igaro dela egiaztatu beharko da, neurririk hartu ez bada ere.

b) Deberá acreditarse la notificación previa en legal forma de la orden de adopción de las medidas necesarias de seguridad y habitabilidad de la vivienda mediante resolución firme en vía administrativa; así como el transcurso del plazo concedido para la adopción de las medidas sin que las mismas se hayan adoptado.

c) Egiaztatu beharko da kontserbatzeko, mantentzeko edo birgaitzeko betebeharrak ez direla bete, edo abandonatuta daudela, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 2/2015 Legearen 72. artikuluaren 3. apartatuaren a) eta b) azpiapartatuetan aurreikusitakoaren arabera.

c) Deberá acreditarse el incumplimiento de los deberes de conservación, mantenimiento o rehabilitación o la situación o estado de abandono, de acuerdo con lo previsto en los subapartados a) y b) del apartado 3 del artículo 72 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

9.– Bizitegi-erabilerako eraikin bat hiri-berroneratzeko eremu baten edo hirigintza-legeriaren arabera parekagarria den figura baten mugaketaren barruan sartzeak, bai eta birgaitzeko premia-egoera deklaratzeak ere, etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, berekin ekarriko du onura publikoaren deklarazioa eta beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak okupatzeko beharraren deklarazioa, desjabetzearen eskubideen ondorioetarako.

9.– La inclusión de un edificio de uso residencial dentro de la delimitación de un área de regeneración urbana o figura asimilable con arreglo a la legislación urbanística, así como la declaración de estado de necesidad de rehabilitación de conformidad con lo dispuesto en el artículo 42 de la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda, llevará implícita la declaración de utilidad pública y de necesidad de ocupación de los bienes y derechos precisos a los efectos de su expropiación forzosa.

10.– Desjabetze adostua lortzeko emandako epea igarotakoan, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeriak ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Hala ere, espedientearen edozein unetan, dagokion Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak erabakia hartu aurretik, etxebizitzaren edo bizitegi-eraikinaren nahitaezko desjabetzearen baldintzei buruzko adostasuna lortu ahal izango da.

10.– Transcurrido el plazo concedido para alcanzar una expropiación consensuada, se seguirá el procedimiento que establece la legislación de expropiación forzosa. No obstante, en cualquier momento del expediente, anterior al acuerdo del Jurado Territorial de Expropiación que corresponda, se podrá alcanzar un mutuo acuerdo sobre las condiciones de la expropiación forzosa de la vivienda o edificio residencial.

11.– Udal desjabetzaileak, eta, halakorik ezean, etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak, ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu ahal izango du, desjabetze-legerian eskatzen den moduan.

11.– El ayuntamiento expropiante, y, en su defecto, el órgano competente en materia de vivienda del Gobierno Vasco, podrá declarar la urgente ocupación de bienes y derechos exigida en la legislación expropiatoria.

12.– Desjabetzearen onuradun izan daitezke administrazio desjabetzailea, birgaitzeko hirigintza-sozietateak eta ondare urbanizatua eta eraikia sustatzea, eraikitzea eta birgaitzea helburu duten sektore publikoko gainerako merkataritza-erakundeak.

12.– Podrán ser beneficiarias de la expropiación, la administración expropiante, así como las sociedades urbanísticas de rehabilitación y demás entidades mercantiles del sector público que tengan por objeto la promoción, construcción y rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado.

13.– Desjabetze-jarduketak, lehenik eta behin, erregistro publikoetan jabetzaren titular gisa agertzen direnekin egingo dira. Desjabetzearen ondorioz legezko okupatzaileak ohiko bizileku den etxebizitza batetik atera behar badira, desjabetzearen administrazio jarduleak edo onuradunak, hala badagokio, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legean birkokatzeko eskubiderako aurreikusitako araubidea aplikatuko du.

13.– Las actuaciones expropiatorias se llevarán a cabo, en primer término, con quienes figuren como titulares de la propiedad en los registros públicos. En caso de que la expropiación conlleve la necesidad de desalojar a ocupantes legales de una vivienda que constituya su residencia habitual, la administración actuante o la beneficiaria de la expropiación, en su caso, aplicará el régimen previsto para el derecho de realojo en la Ley 3/2015, de 18 de junio, de Vivienda.

14.– Desjabetzeko akordiorik lortu ez bada, jabearen aldeko kalte-ordaina finkatuko da, etxebizitzaren edo eraikinaren balioari dagokiona. Etxebizitza edo eraikina birgaitzeko betebeharra betetzen ez den kasuetan, lurzoruaren jabetza-eskubidearen edukia bere balioaren % 50 gutxituko da, eta aldea administrazio jarduleari egokituko zaio.

14.– En caso de que no se haya podido alcanzar un acuerdo expropiatorio, se fijará la indemnización a favor de la persona propietaria, correspondiente al valor de la vivienda o edificio. En los supuestos de incumplimiento de rehabilitación de la vivienda o edificio, el contenido del derecho de propiedad del suelo se minorará en un 50 % de su valor, correspondiendo la diferencia a la administración actuante.

15.– Okupazioa eta jabetza hartzea etxebizitzaren edo bizitegi-eraikinaren titularrek balio justua jaso ondoren edo balio justuaren zenbatekoa Gordailuen Kutxa Orokorrean kontsignatu ondoren gauzatu ahal izango da, nahitaezko desjabetzea arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera.

15.– La ocupación y toma de posesión se podrá llevar a cabo una vez que las personas titulares de la vivienda o edificio residencial hayan percibido el justiprecio o bien el importe del mismo se haya consignado en la Caja General de Depósitos de conformidad con lo dispuesto en la normativa reguladora de la expropiación forzosa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garatzeko ahalmenak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Facultades de desarrollo.

Etxebizitza-gaietan eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko, eta, bereziki, 25.1 artikuluan aurreikusitako baldintzak agindu bidez aldatzeko, eremu bat etxebizitza-eskari eta -premia egiaztatuan deklaratu ahal izateko.

Se faculta al consejero o consejera del departamento competente en materia de vivienda para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto y, en particular, para modificar mediante orden las condiciones previstas en el artículo 25.1 para poder declararse un ámbito en situación de acreditada demanda y necesidad de vivienda.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 8an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2021.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

El Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común