Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala

N.º 104, viernes 28 de mayo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
3078
3078

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

ORDEN de 18 de mayo de 2021, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones, en el ejercicio 2021, para la organización de festivales en las diferentes áreas culturales.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jarduerei eta horien sustapenari eta zabalkundeari dagozkien zereginak eta jardun-arloak. Eskumen horiek musikaren, arte eszenikoen, liburuen, ikus-entzunezkoen, arte bisualen eta kultura- eta sormen-industrien arloetan gauzatzea Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dio otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak.

De conformidad con el Decreto 18/2020, de 6 de septiembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, son competencia del Departamento de Cultura y Política Lingüística las relativas a las actividades artísticas y culturales y su difusión. La ejecución de dichas competencias en los ámbitos de la música, artes escénicas, libro, audiovisual, artes visuales e industrias creativas y culturales queda atribuida a la Dirección de Promoción de la Cultura por el Decreto 73/2021, de 23 de febrero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Halaber, arau hauek daude indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza eta dirulaguntzetarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. titulua –EONALTB– (1/1997 Legegintzako Dekretuak, azaroaren 11koak, onartua), azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra (DLO) eta lege horren Araudia (DAO) onartu duen 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa.

Asimismo, la normativa vigente en la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de subvenciones y ayudas está contenida en el Título VI de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco según el texto refundido de la misma aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre -TRLPOHGPV-, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (LGS) y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la citada Ley (RGS).

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren iritziz, egokia da jardunbide bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jaialdiei laguntzeko. Jardunbide hori, bestalde, sail horren eskumenen esparruan sartzen da, eta hainbat kultura-arlotan jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskainiz gauzatzen da, bereziki, honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak. Neurri horri esker, kultur ekoizpena gizarte osoaren eskura jarri nahi da, herritar guztiek kultura-adierazpide horiez guztiez goza dezaten.

Este Departamento estima oportuno proceder a arbitrar un cauce para apoyar la realización de festivales que se desarrollen en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, actuación encuadrable en su ámbito de competencia, mediante la concesión de subvenciones para la organización de este tipo de actividades en las diversas áreas culturales, particularmente de la música, teatro, danza, libro, audiovisual y artes visuales. Con tal medida se pretende obtener una fórmula que facilite el acceso de la sociedad al disfrute de la producción cultural en sus distintas manifestaciones.

Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2021eko otsailaren 18an onartu duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan eta egun berean onartutako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailaren 2021. urteko Dirulaguntza Planean aurreikusia da.

La presente convocatoria se halla prevista en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística para el año 2021-2024, aprobado el 18 de febrero de 2021 por Orden del Consejero de Cultura y Política Lingüística, así como en el Plan Anual de Subvenciones 2021 del Departamento de Cultura y Política Lingüística aprobado en la misma fecha.

Horren ondorioz, hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da: kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2021eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.

El objeto de la presente Orden es la convocatoria y regulación de las condiciones de concesión de subvenciones durante el ejercicio 2021 a la organización de festivales en las diferentes áreas culturales, particularmente en música, artes escénicas, libro, audiovisual y artes visuales, que presenten un elevado grado de especialización o singularidad y sean de especial interés para el panorama cultural de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Dotación económica.

1.– Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) eurokoa izango da. Horietatik, 175.000 euro 2021. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 175.000 euro 2022. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:

1.– El importe global del crédito destinado a financiar las subvenciones que se concedan al amparo de esta Orden es de trescientos cincuenta mil (350.000) euros, de los cuales 175.000 corresponden a los créditos de pago de 2021 y 175.000 a los créditos de compromiso para 2022. Los proyectos presentados se asignarán a una de las categorías siguientes en función de su naturaleza, categorías que tendrán asignado el crédito que se menciona:

– 145.000 euro zuzeneko arteetako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza).

– 145.000 euros para la organización de festivales de artes en vivo (artes escénicas, música en vivo, bertsolarismo).

– 100.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko.

– 100.000 euros para la organización de festivales de artes audiovisuales.

– 75.000 euro arte bisualetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko.

– 75.000 euros para la organización de festivales de artes visuales y literatura.

– 30.000 euro diziplina anitzeko jaialdiak antolatzeko.

– 30.000 euros para la organización de festivales multidisciplinares.

2.– Eskabide nahikorik ez dagoelako, baldintzak betetzen ez dituztelako, 11. artikuluko mugak aplikatu direlako nahiz aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, kategoria bati esleitutako zuzkidura agortzen ez bada, beste kategorietakoa handitzera bideratuko da soberakina. Kasu horretan, lehentasuna izango du eskatutako kopuruen eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen kategoriak.

2.– Si a consecuencia de no haber suficientes solicitudes, de no reunir los requisitos, de la aplicación de los límites establecidos en el artículo 11, o por no tener los proyectos la calidad mínima necesaria quedara sin asignar la totalidad de la dotación prevista para cualquiera de las categorías, la cantidad excedentaria pasaría a incrementar la dotación de las otras categorías. En tal caso tendrá prioridad la categoría en que la diferencia entre las cantidades solicitadas y la dotación asignada inicialmente sea mayor.

3. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de persona beneficiaria.

1.– Pertsona fisikoek, pertsona juridiko pribatuek zein ondasun-erkidegoek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak Agindu honen babesean, betiere 1. artikuluan aipatzen diren jarduerak egiten badituzte. Besteren izenean diharduten pertsonek eta eragileek hala adierazi beharko dute, eta ordezkapena justifikatu. Ondasun-erkidegoen kasuan, partaide guztiek bete beharko dituzte laguntza hauen onuradun izateko pertsona fisikoei eskatzen zaizkien baldintzak.

1.– Podrán solicitar subvenciones con arreglo a esta Orden cuantas personas físicas, comunidades de bienes y personas jurídicas de titularidad privada, realicen las actividades a las que se alude en el artículo 1. Las personas o agentes que actúen en nombre de otras deberán declararlo así y justificar tal representación. En el caso de las comunidades de bienes, todos y cada uno de sus componentes deberán cumplir las condiciones exigibles a las personas físicas para ser beneficiarias de estas ayudas.

2.– Ezin izango dira onuradun izan:

2.– No podrán ser beneficiarios:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko Aurrekontu Orokorraren arabera helburu bererako dirulaguntza izendunen bat esleitua dutenak edo proiektu bera egiteko nahiz haren zati bat egiteko emandako dirulaguntza dutenak, dirulaguntza horiek zuzenekoak zein aginduen bitartez emandakoak direla ere.

a) Quienes cuenten con subvenciones nominativamente asignadas para el mismo fin conforme a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2021, o hayan recibido subvención para la realización de la totalidad o una parte del mismo proyecto, sea aquella directa o a través de una orden de subvenciones.

b) Ikastetxeak zein arte-, musika, dantza eta bestelako arte-diziplinetako ikastegiak.

b) Los centros educativos o de enseñanzas artísticas, escuelas y academias de música, danza y otras disciplinas artísticas.

c) Zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean beteak ez dituztenak. Betekizun horiek ematen den dirulaguntza kitatu artean atxiki beharko dira beterik, eta, beraz, laguntzak esleitzeko unean zein, hasierako ziurtagiria iraungi delako hala egokitzen bada, ordainketak egiteko unean egiaztatuko da betetzen diren.

c) Quienes no se hallen al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social. Estos requisitos habrán de mantenerse hasta la liquidación de la subvención concedida, y, por tanto, se verificará su cumplimiento tanto en el momento de efectuar la concesión como, si resulta necesario por haber caducado la certificación inicial, en el de abonar los pagos.

d) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez dituztenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuak xedatzen duen bezala.

d) Quienes no se hallen al corriente en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, según dispone el Decreto 1/2021, de 12 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de Recaudación de la Hacienda General del País Vasco.

e) Laguntza publikoak jasotzeko aukera ukatu dien zigor administratibo edo, epai irmoz, penala jaso dutenak, zigorrak dirauen bitartean, dela laguntza publikoak lortzeko aukera ukatzen zein legezko debeku bat dela eta –otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera, sexu-bereizkeria barne–, dela prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, eragin trafikoa, iruzurra eta legez kanpoko ordainarazpenak nahiz hirigintza-delituak egiteagatik.

e) Quienes hayan sido sancionados administrativamente o condenados mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, sea por hallarse incursas en prohibición legal que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, durante el período que establezca dicha sanción, sea por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

f) Krisian dauden enpresak, krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko laguntza estatalei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (DO C249, 2014-07-31).

f) Las empresas que se encuentren en crisis de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO, C 249, 31-07-2014).

g) Dirulaguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela adierazten duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondorioz berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak.

g) Las empresas o entidades sujetas a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea, que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común.

h) Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluek onuradun bilakatzeko xedatzen dituzten gainerako debekuen ezein kasutan dauden eskatzaileak.

h) Las personas o entidades solicitantes que se hallen incursas en ninguna de las restantes prohibiciones que para el acceso a la condición de beneficiario establecen los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4. artikulua.– Jarduerek bete beharreko baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos de las actividades.

1.– Dirulaguntzak jasotzeko, jarduerek honako baldintza hauek bete beharko dituzte; bete ezean bazterturik geratuko dira:

1.– Las actividades subvencionables deberán cumplir los siguientes requisitos. Quedarán excluidas las solicitudes que no los satisfagan:

a) Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta, haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.

a) Los programas o actividades se desarrollarán en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2021, y su contenido deberá ser predominantemente cultural, con una programación artística.

b) Dirulaguntzen deialdi honetara aurkezten diren programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute, eta aurrekontu orekatua aurkeztuko dute horren erakusgarri.

b) El programa o actividad presentado para ser subvencionado será económicamente viable, y contará con un presupuesto equilibrado que lo atestigüe.

Gutxienez 15.000 eurokoa izango da aurrekontua; halaber, eskatu beharreko gehieneko dirulaguntza 35.000 eurokoa eta gutxienekoa, berriz, 5.000 eurokoa izango dira. Aurrekontuaren autofinantzaketa-maila gutxienez % 20koa izan beharko da, halakotzat hartuta iturri publikoetatik ez datorren frakzioa; alegia, norberak egindako ekarpena, gehi mezenas pribatuek egindakoa, gehi jarduerak berak eragindako diru-sarrerak, hala nola publizitatea, sarrerak nahiz bestelako ondasun eta zerbitzuak saltzeak eragindakoak.

El presupuesto deberá ser al menos de 15.000 euros, la subvención a solicitar será como mínimo de 5.000 euros y como máximo de 35.000 euros. El presupuesto contemplara un grado de autofinanciación mínimo del 20 %, tomándose como tal la fracción no procedente de fuentes públicas, es decir, los ingresos procedentes de las aportaciones propias, de mecenas privados y de la propia actividad, como venta de entradas, de publicidad o de otros bienes y servicios.

c) Diruz lagundu beharreko jarduerek herritarrei oro har irekiak izan beharko dute, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez aurre, une oro errespetatuta indarrean dauden osasun-arauak.

c) Las actividades subvencionables deberán celebrarse de forma abierta a la ciudadanía en general, en actos colectivos y de forma presencial, respetando en todo caso la normativa sanitaria vigente en cada momento.

d) Aurretiko nahiz ondorengo faseak (prestatzeko nahiz ixtekoak edo baloratzekoak) gorabehera, jendaurreko jarduerak epe mugatu batean gauzatu beharko dira, inola ere ez bi egun baino laburragoa, ez eta bi hilabete baino luzeagoa ere.

d) Independientemente de las fases previas o posteriores (sea de preparación, sea de valoración o de cierre) las actividades públicas deberán desarrollarse en un lapso de tiempo definido que en ningún caso será inferior a los dos días ni superior a los dos meses.

e) Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.

e) Todos los materiales de marketing, publicidad y comunicación pública deberán ser editados al menos de forma bilingüe (en euskera y castellano).

f) Jaialdiak aldikakoak izango dira eta irauteko bokaziodunak.

f) Los festivales deberán tener carácter periódico y vocación de permanencia.

g) Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.

g) No se considerarán festivales, sino giras, aquellas propuestas que supongan exhibiciones repetidas de un mismo espectáculo.

2.– Deialditik kanpo geratuko dira:

2.– Quedarán excluidas:

a) Lehen edizioa 2021. urtean egiten duten jaialdiak.

a) Aquellos festivales cuya primera edición se celebre en 2021.

b) Urte osoko kultura-programazioak eta kultura-programazio orokorrak. Halakotzat hartuko dira areto baten ohiko programazioa deialdiaren baldintzetara formalki egokitu besterik egiten ez dituzten proposamenak.

b) Las programaciones culturales generales o anuales. Se considerarán asimilables a esta categoría las propuestas que supongan una mera adecuación formal de la programación habitual de salas a las condiciones de la convocatoria.

c) Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak, hala nola lantegi, mintegi eta antzekoak.

c) Los cursos y actividades de formación, como talleres, seminarios y similares.

d) Izaera akademiko zein gremiala besterik ez duten ekitaldiak (hala nola, azokak) eta promozio- zein oroitzapen-ekitaldi puntualak.

d) Los actos exclusivamente académicos, actos exclusivamente gremiales (como ferias) y los actos conmemorativos o promocionales de carácter puntual.

e) Sariak eta galak.

e) Premios y galas.

f) Erakundeen barne-jarduerak, beren ikus-entzuleentzakoak.

f) Las actividades internas de las organizaciones, dirigidas a un público propio.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 5.– Gastos subvencionables.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, diruz lagundutako jarduera-motari erantzuten dioten gastuak lagunduko dira, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri araugarri hauetan ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua ez da izango sekula ere merkatuan duten balioa baino handiagoa.

1.– A los efectos de la presente Orden, se consideran gastos subvencionables aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en esta convocatoria. En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

Sustatzailearen egiturari, mantentze-lanei eta ohiko jardunari lotutako gastuak: lokalen alokairua, finantza-gastuak, baimenak, zergak, lege-aholkua, ohiko kontsumoak (argia, ura, telefonia, internet...) eta abar ezin izango dira guztira aurrekontuaren % 5 baino gehiago izan.

Los costes de estructura, mantenimiento y funcionamiento ordinario del promotor: alquiler de locales, gastos financieros, licencias, impuestos, asesoría legal, consumos ordinarios (luz, telefonía, agua, internet...) no podrán superar el 5 % del presupuesto.

2.– Lagundu daitezkeen gastuetatik at geratzen dira:

2.– Quedan excluidos de los gastos subvencionables:

a) Ondasun higiezinak eta azpiegiturak erostearekin, erabiltzearekin eta finantzatzearekin lotutako guztiak, bai eta ekipamendu-ondasun inbentariagarriak ere.

a) Todos los relacionados con la adquisición, utilización y financiación de los bienes inmuebles e infraestructuras, así como la adquisición de bienes de equipo inventariables.

b) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren eta zenbatekoa sinesteko moduan frogatua ez duten gastu-kontzeptuak.

b) Los conceptos de gasto que no sean necesarios para el desarrollo del proyecto o cuyo importe no quede determinado de forma fiable.

c) Erakunde sustatzailearen langileen ordainak, aseguru sozialen kotizazioak eta zerga-atxikipenak.

c) Las retribuciones, cotizaciones de seguros sociales ni retenciones de impuestos del personal de la entidad promotora.

d) Eskatzaileak berak egindako lanengatiko gastuak.

d) Gastos por trabajos realizados por la persona solicitante de la ayuda.

e) Diru bidezko sariak.

e) Premios que consistan en entrega de cantidades dinerarias.

f) Protokolo-ekitaldiak, hala nola afari, festa, koktel eta antzekoak.

f) Actos protocolarios tales como cenas, fiestas, cócteles y similares.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZ kengarriaren zenbatekoa, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan, justifikazio-agirien zerga-oinarriari dagokion kopurua bakarrik egotzi ahal izango da gastu gisa. BEZaren aitorpena egin beharretik salbuetsita dauden onuradunek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta horiei onartuko zaie BEZa laguntzeko moduko gastu gisa.

3.– No se podrá incluir como gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la persona o entidad beneficiaria esté obligada a realizar declaración del mencionado impuesto. En este supuesto, la cantidad imputable como gasto será la correspondiente a la base imponible de los justificantes. Los beneficiarios que se hallen exentos de declarar el IVA deberán presentar certificación que lo acredite, y en tal caso se les aceptarán las cantidades satisfechas en concepto de IVA como gasto.

4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, betiere.

4.– Se aplicará en todo caso lo dispuesto en el artículo 83 del Real Decreto 887/2006, Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6. artikulua.– Eskatzaileen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de determinados requisitos de la persona o entidad solicitante.

1.– Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, eskatzaileek zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean beteak dituztela. Dena dela, pertsona fisikoa diren eskatzaileek berariaz egin diezaiokete aurka horri eskabidean bertan hala adierazita, eta kasu horretan beraiek aurkeztu beharko dituzte baldintza horiek beteak dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

1.– El requisito de estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria. Ello no obstante, las personas físicas solicitantes podrán oponerse expresamente a ello en la misma solicitud, en cuyo caso deberán aportar por sí mismas la documentación acreditativa necesaria.

2.– Egoitza fiskala estatu espainiarretik kanpo izanez gero, egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko da: zergekiko obligazioak egunean izateari buruzko egiaztagiria, organo eskudunak emandakoa. Kasu bietan ere, egiaztagiriek ez dute izango sei hilabetetik gorako antzinatasuna.

2.– En el caso de que el domicilio fiscal esté fuera del Estado Español, deberá presentarse el certificado actualizado, expedido por el órgano competente, que acredite que se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias. En ambos casos, los certificados tendrán una antigüedad no superior a seis meses.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua betez, betekizun hauek bete direla egiaztatuko da eskabidearekin batera aurkeztuko diren erantzukizunpeko adierazpenen bidez:

3.– En aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, se acreditarán mediante declaración responsable, incluida en la solicitud, las siguientes circunstancias:

– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri emango da.

– Se comunicará la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes públicos como privados.

– Eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrena, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dakarkion ezein kasutan egotea ere, ez azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoetan, ez gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren gaineko legeetatik zein Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legetik eratorrietan.

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas ni estar incursa en ninguna de las causas de prohibición legal de las establecidas en los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones ni en ninguna otra prohibición legal que inhabilite para ello, como las derivadas de la legislación sobre igualdad de mujeres y hombres y la Ley 14/2007 de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

– Adieraziko da eskatzailea zigortze- nahiz itzultze-prozedura baten pean den, eta, baiezkoan, hura zein den esan beharko da.

– Se declarará si la persona o entidad solicitante está incursa en algún procedimiento de reintegro o sancionador, y en caso afirmativo identificar tal procedimiento.

– Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unekoan agindu honen lehen xedapen gehigarrian deskribatzen den minimis erregimenari lotutako beste laguntzarik jaso duten ala ez, eta, baiezkoan, haien jatorria, helburua eta zenbatekoa zehaztuta.

– Declaración por la que comunicarán si durante los dos ejercicios fiscales anteriores y el presente han obtenido otras ayudas sujetas al régimen de minimis, especificando, en caso afirmativo, el origen, el destino y la cuantía de las mismas.

– Halaber, eskatzaileak adierazi beharko du, eskabidean bertan, egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak, bereziki azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoetan.

– Asimismo, la persona o entidad solicitante manifestará en la propia solicitud que son ciertos los datos contenidos en la misma y documentación que la acompaña, y el cumplimiento de los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas, especialmente los establecidos en los artículos 13.2, y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean gutxienez aipatuko da Administrazioko zer organo, zentro edo unitateri zuzendua den eta haren identifikazio-kodea.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes a contar desde el día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. En la solicitud se indicará al menos el órgano, centro o unidad administrativa a la que se dirige y su correspondiente código de identificación.

2.– Pertsona fisikoek, beren izenean nahiz beste pertsona fisiko baten izenean dihardutela, aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak:

2.– Las personas físicas, siempre que actúen por sí mismas o en representación de otra persona física, podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurreko kanala: eskabideak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan aurkeztuko dira (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean URLean aldez aurretik ordua eskatuta bakarrik), EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroen aurrean.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán exclusivamente con cita previa en Zuzenean (https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean), en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los registros previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Kanal elektronikoa: euskadi.eus egoitza elektronikora sartuta aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 5. atalean adierazten diren helbideetan edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 5 del presente artículo, o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat (presentziala nahiz elektronikoa) hautatzeak ez dakar berekin prozeduraren hurrengo izapideetan ere hartaz baliatu behar izatea; alegia, noiznahi aldatu daiteke bidez.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse la opción inicial en cualquier momento.

3.– Pertsona juridikoek eta ondasun-erkidegoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz bakarrik aurkeztuko dituzte, artikulu honetako 5. atalean adierazitako helbide elektronikoan edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan.

3.– Las personas jurídicas y las comunidades de bienes deberán presentar las solicitudes exclusivamente por medios electrónicos, accediendo a la dirección electrónica señalada en el apartado 5 del presente artículo o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Eskatzaileek eskaera bana besterik ezin izango dute aurkeztu.

4.– Solo se podrá presentar un proyecto por solicitante.

5.– Eskaera-orria, eta orria bera, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak bide elektronikoz zein presentzialez izapidetzeko jarraibideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren URL honetan eta administrazio-egoitzetan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030706.

5.– El impreso de solicitud junto con las especificaciones sobre como tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en la siguiente URL de la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/servicios/1030706

Eskaeraren ondorengo izapide elektronikoak, jakinarazpenak barne, hemen egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones, se realizan a través de https://www.euskadi.eus/micarpeta

6.– Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta hari atxikitako dokumentazioa. Halaber, eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

6.– Las personas o entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 5.2 a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

7.– https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak URLean kontsulta daiteke identifikaziorako eta sinadura elektronikorako zein bide onartzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan.

7.– Puede consultarse qué medios de identificación y firma electrónica se admiten en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

8.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu ahal izango da elektronikoki; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da ordezkaritza: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

8.– La solicitud se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible en la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

9.– Erabilitako kanala edozein delarik ere (aurrez aurrekoa nahiz elektronikoa), aurkezten diren agiri elektronikoek honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

9.– Los documentos electrónicos que se presenten, independientemente del canal empleado (presencial o electrónico) deberán tener las siguientes características:

a) Jaitsi daitezkeen ereduak erabiliko dira. Bestela, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko dira.

a) Se utilizarán los modelos descargables. En caso contrario se presentarán, preferentemente, en formato PDF.

b) Dokumentazio elektroniko osoaren tamaina 30 Mb-koa izango da gehienez ere.

b) El tamaño máximo de toda la documentación electrónica presentada será de 30 Mb.

10.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak berariaz eta formalki onartu direla.

10.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

8. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 8.– Documentación a presentar con la solicitud.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak:

1.– Documentación relativa a la persona solicitante:

a) Pertsona fisikoen kasuan:

a) Cuando se trate de personas físicas:

– Eskabidea sinatzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzea NANaren zein antzeko dokumentu baten bidez.

– Acreditación de identidad de la persona firmante de la solicitud mediante DNI o documento equivalente.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

b) Cuando se trate de personas jurídicas:

Administrazio honen mendeko erregistroetan inskribatutako erakundeak:

Las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración:

– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribaturik, eta ez dute zertan aurkeztu inskripzio horren egiaztagiririk.

– Indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de tal inscripción.

Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek legez sortuak direla frogatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea erakutsi ere; gainera, ordezkaritza–ahalorde nahikoa dutela justifikatu beharko dute, horretarako, agiri hauek aurkeztuz:

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán acreditar la constitución legal de la entidad según su naturaleza jurídica y la identidad de la persona representante, así como justificar poder suficiente de representación, mediante:

– Sortze–eskritura, estatutuak, eta dagokien erregistro ofizialaren jatorrizko ziurtagiria, inskribatuta daudela egiaztatzen duena.

– Escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

– Identifikazio fiskaleko zenbakiaren egiaztagiri-txartela.

– Tarjeta acreditativa del número de identificación fiscal.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasuna eta hark erakundea ordezkatzeko boterea baduela egiaztatzeko agiriak.

– Acreditación de la identidad del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

c) Ondasun-erkidegoek ezinbestean aurkeztu beharko dute agiri bat, eskabidearekin batera, non adieraziko baitute erkidegoko kide bakoitzak zer konpromiso hartzen dituen bere gain proiektua gauzatzeko eta dirulaguntzaren zer zati jasoko duen bakoitzak. Halaber, erkidegoaren ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute kideek, onuradun gisa erkidegoari egokitzen zaizkion betebeharrei erantzuteko adinako ahalmena duena.

c) Las comunidades de bienes deberán presentar necesariamente junto con la solicitud un documento en el que hagan constar los compromisos de ejecución que asume cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar a cada uno de ellos. Asimismo, deberán designar un representante o apoderado único de la agrupación, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiaria, correspondan a la agrupación. Dicho documento deberá ser firmado por todos los miembros de la comunidad de bienes.

Erkidegoak lau urtez iraun beharko du deuseztatu gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 44. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Los plazos de prescripción durante los que la comunidad de bienes habrá de mantenerse sin disolverse será de cuatro años, conforme a lo dispuesto en el artículo 44 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa:

2.– Documentación relativa a la actividad:

– Proposamena aginduaren 12. artikuluaren 3. atalean xedatutako irizpideen arabera egoki baloratzeko behar diren puntuak zehaztu eta garatzen dituen memoria zehatza eta jaialdiaren gauzatze-egutegia. Halaber adieraziko da zer lurralde-eragin aurreikusten zaion jaialdiari. Baldin eta aurkezten den proiektua beste proiektu zabalago baten baitan antolatua bada, haren deskribapena eta aurrekontua ere gehitu beharko dira.

– Memoria explicativa en la que se especifiquen y se desarrollen los aspectos necesarios para la correcta valoración de la propuesta conforme a los criterios fijados en el apartado 3 del artículo 12 de la presente Orden, así como el calendario de celebración del festival. Asimismo, describirá el impacto territorial previsto. Si el proyecto presentado se enmarca en otro proyecto más amplio, deberán añadirse descripción y presupuesto del mismo.

– Jardueraren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu orekatua, banakatua eta xehea. Diruz laguntzeko moduko gastu eta jardueretan eta diruz laguntzeko modukoak ez diren gastu eta jardueretan banatuta aurkeztuko da aurrekontua. Baldin eta eskaeran 5. artikuluak ez-lagungarritzat jotako gastu edo jarduerarik aurreikusten bada, organo kudeatzaileak aurrekontua araztuko du halakoak baztertuz, eta arazketaren ondoren onartzen den aurrekontua baizik ez da hartuko lagungarritzat eta dirulaguntza kalkulatzeko oinarritzat.

– Presupuesto equilibrado, desglosado y detallado de gastos e ingresos de la actividad. Se presentará desglosado en gastos y actividades subvencionables y gastos y actividades no subvencionables, si los hay. En caso de que el presupuesto presentado por la entidad solicitante incluya gastos o actividades considerados no subvencionables según el artículo 5, el órgano gestor de las ayudas procederá a su eliminación o depuración al objeto de determinar el presupuesto de gastos subvencionables aceptado, que servirá de base para la determinación del importe de la subvención.

– Erantzukizunpeko adierazpena, erakunde pribatu zein publikoei xede bererako egin zaizkien beste dirulaguntza-eskaeren zerrenda eta horietako bakoitza zertan den zehazten duena.

– Declaración responsable de la relación de otras solicitudes de ayuda o subvención que se hayan realizado para el mismo objeto a cualquier entidad pública o privada, y situación en la que se encuentran.

– Beren izaera dela-eta hizkuntzarik erabiltzen ez duten diziplinen kasuan, horren inguruko motibazioa, 12.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko balitz ere.

– En caso de disciplinas sin presencia lingüística por su propia naturaleza, motivación de esta circunstancia para la eventual aplicación del artículo 12.3.

3.– Eskatzailea ez badago erregistratuta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo han dituen banku-datuak aldatu nahi baditu, berari ordaindu ahal izateko hirugarrenaren alta izeneko agiria aurkeztua izan beharko du, dela eskaerarekin batera, dela prozeduraren beste une batean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan izapidetu daiteke elektronikoki, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

3.– En el caso de que la persona o entidad solicitante de la ayuda no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, para poder recibir el pago deberá haber presentado, sea junto con la solicitud, sea en otra fase del procedimiento, impreso de alta de tercero interesado del Gobierno Vasco. Se puede tramitar electrónicamente en la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la dirección: https://www.euskadi.eus/altaterceros

4.– Eusko Jaurlaritzaren esku dauden agiri eta datuak ez ekartzeko eskubidea dute eskatzaileek, baldin eta indarrean jarraitzen badute. Eskubide horretaz baliatu nahi izanez gero, datu horiek zer prozeduratan, zein organoren aurrean eta zein egunetan aurkeztu zituzten jakinarazi beharko dute eskatzaileek.

4.– Las personas solicitantes tienen derecho a no aportar los datos y documentos que ya obren en poder del Gobierno Vasco, siempre que tales documentos conserven su vigencia. En caso de hacer uso de tal derecho, las personas solicitantes deberán comunicar con ocasión de qué procedimiento, ante qué órgano administrativo y en qué fecha fueron entregados.

9. artikulua.– Aurkezten diren eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos en las solicitudes presentadas.

Eskabideari antzemanez gero izapidera onartzeko agirietan akats formalak dituela, orobat hura baloratzeko aipatutako agiriei akatsik antzemanez gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari, beharrezko agiriak aurkez ditzan edo hautemandako akatsak zuzen ditzan; horrekin batera, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskabidean atzera egin duela edo izapide horretarako eskubidea galdu duela ulertuko dela, eta horren berri ebazpen bidez jakinaraziko zaio.

En el supuesto de que se apreciase la existencia de defectos formales en documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona o entidad interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

Pertsona juridikoek eta ondasun-erkidegoek, beren eskabidea elektronikoki aurkeztu behar dutenek, aurrez aurre aurkezten baldin badute, akatsa zuzendu dezatela eskatuko zaie eskabidea elektronikoki aurkeztuz. Horretarako, zuzenketa egiten den eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

Si las personas jurídicas o comunidades de bienes, obligadas a presentar su solicitud electrónicamente, lo hacen presencialmente, se les requerirá que subsanen el defecto presentando electrónicamente la solicitud. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

10. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 10.– Gestión de las ayudas.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura y Política Lingüística la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

11. artikulua.– Dirulaguntzen muga eta bateragarritasuna.

Artículo 11.– Límite y compatibilidad de las subvenciones.

1.– Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

1.– La cantidad total con la que se subvencione una actividad al amparo de esta Orden no superará el 50 % del presupuesto aceptado total de la actividad objeto de la ayuda.

2.– Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 euro jasoko dituzte.

2.– Los proyectos que se subvencionen recibirán como máximo 35.000 euros.

3.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek xede bera betetzeko ematen dituzten laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera eta nolanahiko baliabideekin, betiere gainfinantzaketarik ez bada; kasu horretan, bidezkoa izango da dirulaguntzaren zenbatekoa murriztea, dagokion mugaraino.

3.– Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse, se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite que corresponda.

12. artikulua.– Proiektuak baloratzeko eta hautatzeko, eta dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko irizpideak.

Artículo 12.– Criterios de valoración, selección y cuantificación.

1.– Agindu honetan zehaztutako dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraz emango dira, hurrengo puntuetan jasotako balorazio- irizpideak kontuan izanik. Aurkeztutako eskabideak puntuazio-hurrenkeraren arabera antolatuko dira.

1.– Las subvenciones contempladas en la presente Orden se otorgarán por el procedimiento de concurso, atendiendo a los criterios de valoración establecidos en los puntos siguientes. Las solicitudes presentadas se organizarán en función de la prelación resultante.

2.– Kategoria bakoitza bere aldetik baloratuko da, eta bateko eta besteko proiektuak beren kategoriako beste proiektuekin baizik ez dira lehiatuko.

2.– Cada categoría se valorará independientemente, compitiendo los proyectos asignados a cada una de ellas únicamente entre ellos.

3.– Aurkeztutako eta bertan behera utzi gabeko proiektuak baloratzeko, irizpide eta baremo hauek erabiliko dira:

3.– Para valorar los proyectos presentados, admitidos y no desistidos se utilizarán los siguientes criterios y la baremación que se señala:

a) Proposamenaren kalitatea (55 puntu).

a) Calidad de la propuesta (55 puntos).

a.1.– Programazioa (35 puntu).

a.1.– Programación (35 puntos).

Hau balioetsiko da:

Se valorará:

– Edukien interesa eta kalitatea (0-25 puntu).

– El interés y la calidad de los contenidos (0-25 puntos).

– Euskal artista eta konpainien presentzia (0-10 puntu, portzentajearekiko proportzio linealean).

– La presencia de artistas y compañías vascas (0-10 puntos, en proporción lineal a su porcentaje).

a.2.– Berrikuntza (ez teknologikoa) (10 puntu).

a.2.– Innovación (no tecnológica) (10 puntos).

– Proposamena berrikuntzaren arabera baloratuko da, haren ekarpenaren garrantzia (0-5 puntu) eta espezifikotasuna (0-5 puntu) aintzat hartuta.

– Se valorará la propuesta desde el punto de vista de la innovación, atendiendo a la relevancia de su aportación (0-5 puntos) y a la especificidad (0-5 puntos).

a.3.– Berezitasuna eta erreferentzialtasuna (10 puntu).

a.3.– Singularidad y referencialidad (10 puntos).

– Proposamena bere sektore barruan duen berezitasunaren (0-3 puntu) eta bere erreferentzialtasunaren arabera (0-7 puntu) baloratuko da.

– Se valorará la propuesta en función de su singularidad a nivel sectorial (0-3 puntos) y su referencialidad (0-7 puntos).

b) Jaialdiaren ezaugarriak (25 puntu).

b) Características del Festival (25 puntos).

b.1.– Ibilbidea (5 puntu).

b.1.– Trayectoria (5 puntos).

– Aurreko edizioen kopurua. Puntu bana edizio bakoitzeko, gehienez ere 5 puntu.

– Número de ediciones anteriores. 1 punto por cada edición anterior, hasta un máximo de 5 puntos.

b.2.– Autofinantzaketa (10 puntu).

b.2.– Autofinanciación (10 puntos).

– Aurrekontu onartuaren autofinantzaketa-portzentajea.

– Porcentaje de autofinanciación del presupuesto aceptado.

% 20 - % 34,99, puntu 1.

20 % - 34,99 % 1 punto.

% 35 - % 49,99, 3 puntu.

35 % - 49,99 % 3 puntos.

% 50 - % 64,99, 6 puntu.

50 % - 64,99 % 6 puntos.

% 65etik gora 10 puntu.

65 % o más 10 puntos.

b.3.– Ikus-entzuleen erantzuna areagotzeko estrategiak (0-10 puntu).

b.3.– Estrategias para el desarrollo de públicos (0-10 puntos).

Helburu hauetara bideratutako ekintzak balioetsiko dira:

Se valorarán las acciones para la promoción y atracción de públicos dirigidas a:

– Ikusleria handitzea (denbora-faltari lotutako oztopoak, geografikoak, fisikoak eta ekonomikoak minimizatuz) (0-5 puntu).

– Ampliar los públicos (minimizando las barreras asociadas a la falta de tiempo, geográficas, físicas, sociales y económicas) (0-5 puntos).

– Ikusleen esperientzia aberastea, edukiak zabaldu eta parte hartzeko, konprometitzeko eta elkarlanerako eremuak irekitzen dituzten jarduerak programatuz (0-5 puntu).

– Enriquecer la experiencia del público programando actividades que amplíen contenidos y abran espacios de participación, compromiso y cooperación con el público (0-5 puntos).

c) Euskararen presentzia (10 puntu).

c) Presencia del euskera (10 puntos).

Euskarak programazioan zer presentzia duen baloratuko da. Honen arabera puntuatuko da:

Se valorará la presencia del euskera en la programación. Se puntuará en función de:

– Ekitaldi eta jardueretan euskararen erabileraren portzentajea (0-10 puntu). Irizpide hau ez da baloratuko beren izaera dela-eta hizkuntzarik erabiltzen ez duten diziplinen kasuan; ikus artikulu honen 4. puntua.

– Porcentaje de uso del euskera en las actuaciones y actividades (0-10 puntos). Este criterio no se valorará en aquellas disciplinas carentes de presencia lingüística por su propia naturaleza; ver punto 4 de este mismo artículo.

Baremoa:

Baremo:

% 0 - % 10, 0 puntu.

0 % - 10 % 0 puntos.

% 10,01 - % 20, 2 puntu.

10,01 % - 20 % 2 punto.

% 20,01 - % 30, 4 puntu.

20,01 % - 30 % 4 puntos.

% 30,01 - % 40, 6 puntu.

30,01 % - 40 % 6 puntos.

% 40,01 - % 50, 8 puntu.

40,01 % - 50 % 8 puntos.

> % 50,01, 10 puntu.

> 50,01 % 10 puntos.

d) Genero-berdintasuna (10 puntu).

d) Igualdad de género (10 puntos).

Sentsibilizaziorako eta ekintza positiboetarako neurriak balioetsiko dira:

Se valorarán las medidas de sensibilización y acción positiva:

– Emakumeen portzentajea, parte hartzen duten artisten artean (0-5 puntu).

– Porcentaje de mujeres artistas participantes (0-5 puntos).

< % 50, 0 puntu.

< 50 % 0 puntos.

= % 50, 5 puntu.

= 50 % 5 puntos.

– Emakumeen ehunekoa, epaimahai eta erabakitze-organoetan (0-5 puntu).

– Porcentaje de mujeres en los jurados y/u órganos de decisión (0-5 puntos).

< % 50, 0 puntu.

< 50 % 0 puntos.

= % 50, 5 puntu.

= 50 % 5 puntos.

4.– Beren izaera dela-eta hizkuntzarik erabiltzen ez duten diziplinen kasuan, hala nola eskultura, pintura, grabatua, musika klasikoa eta abar, berariaz motibatu beharko du eskatzaileak kontua. Balorazio Batzordeak motibazioari nahikoa dela irizten baldin badio, eskatzailearen puntuazioa gorantz egokituko da, 1,05 faktoreaz biderkatuta.

4.– En aquellas disciplinas carentes de presencia lingüística por su propia naturaleza, como escultura, danza, pintura, grabado, música clásica... etc., el solicitante deberá motivar expresamente esta circunstancia. Si la Comisión de Valoración estima suficiente la motivación, la puntuación total alcanzada por el solicitante será corregida al alza por un factor de 1,05.

5.– Puntuazio osoaren % 60 (100 puntutik 60, hain zuzen) lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira.

5.– Se eliminarán aquellos proyectos cuya puntuación no alcance el 60 % del máximo posible (60 puntos sobre 100).

6.– Kategoria bakoitzean hautatutako proiektuei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:

6.– Para calcular el importe de la subvención a conceder a cada proyecto seleccionado se seguirá el siguiente procedimiento, dentro de cada una de las categorías definidas:

a) Bere kategorian puntu gehien bildu dituen proiektutik hasi, dirulaguntza esleituko da, betiere muga hauek aplikatuta: (a) eskatutako kopurua, (b) 11.1 artikuluak ezarritakoa eta (c) 11.2 artikuluak ezarritakoa. Hiru mugetan txikiena esleituko zaio eskatzaileari.

a) Comenzando por el proyecto que haya obtenido la mayor puntuación en su categoría, se le asignará subvención con los límites determinados por (a) la cantidad solicitada, (b) el artículo 11.1 y (c) el artículo 11.2, siendo la cantidad asignada el menor de dichos límites.

b) Prozedura errepikatu egingo da artikulu honen 5. puntuan aipatzen den irizpidea gainditzen duten hurrengo proiektu hautatuekin, lortu duten puntuazioaren arabera handitik txikira antolatuta, delako kategorian aurreikusitako zuzkidura agortu arte. Horretarako, aurreko puntuan aipatu diren mugei egokitze-faktore proportzional bat aplikatuko zaie, faktore hori izanik dirulaguntza kalkulatzen ari zaion proiektuak jaso duen puntuazioaren eta puntuazio handienaren arteko arrazoia.

b) Se repetirá el procedimiento, hasta agotar la dotación prevista para la categoría, con los demás proyectos que hayan superado el criterio contemplado en el apartado 5 de este artículo y hayan sido seleccionados, ordenados de mayor a menor puntuación y aplicando a las tres cantidades límite descritas en el punto anterior un factor proporcional igual a la razón existente entre la puntuación obtenida por el proyecto cuya subvención se calcula y el de mayor puntuación.

7.– 2.2 artikuluan xedatutakoa aplikatzen bada, zuzkidura gehigarria hasierakoa balitz bezala berregingo dira kalkuluak:

7.– Si se aplica la previsión del artículo 2.2, para los cálculos se tomará la dotación adicional como si fuera la inicial.

8.– Urrats hori eginda soberakinik geratzen bada, eta oraindik geratzen baldin bada 60 puntu baino gehiago jaso duen proiekturen bat dirulaguntzarik esleitu gabe, honela jokatuko da:

8.– Si, cumplido ese paso, quedara alguna cantidad excedentaria y proyectos con más de 60 puntos pero sin subvención asignada, se procederá como sigue:

a) Soberakin guztiak batuko dira.

a) Se sumarán todas las cantidades excedentarias.

b) Puntuen % 60 baino gehiago jasota ere dirulaguntzarik esleitu ez zaien proiektuak zerrenda bakar batean bilduko dira, eta prozedura errepikatu egingo da nork bere jatorrizko zerrendan izandako portzentajea atxikita; 6. puntuan deskribatutako mekanismo bera aplikatuko zaie horiei, harik eta deialdiaren zuzkidura amaitzen den arte edo, hala badagokio, eskabide guztiak zein bere laguntzaren mugara iristen diren arte.

b) Se procederá unificando en una lista única los proyectos que habiendo superado el 60 % de la puntuación aún no hayan recibido subvención, conservando cada uno el porcentaje obtenido en la fase anterior. Se repetirá el procedimiento descrito en el punto 6 hasta el agotamiento de la dotación de la convocatoria o, en su caso, el supuesto de que todas las solicitudes alcanzasen el límite máximo de ayuda.

13. artikulua.– Eskabideen azterketa eta ebazpen-proposamena.

Artículo 13.– Evaluación de las solicitudes y propuesta de Resolución.

1.– Balorazio Batzorde bati egokituko zaio aurkezten diren eskabideak analizatzea eta ebaluatzea, dagokion ebazpen-proposamena hartzea eta Kulturako sailburuordeari igortzea.

1.– Corresponderá a una Comisión de Valoración el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas, así como la adopción y elevación al Viceconsejero de Cultura de la propuesta de Resolución correspondiente.

2.– Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen batek zehaztuko du, eta haren lehen bilkura baino lehenago argitaratuko da EHAAn.

2.– La composición de la Comisión de Valoración será concretada mediante resolución emitida al efecto por el Viceconsejero de Cultura, y publicada con antelación a la primera fecha de reunión de dicha Comisión en el BOPV.

3.– Kultura Sustatzeko Zuzendaria nahiz hark izendatzen duen eskuorde bat izango da Balorazio Batzordearen presidentea; Idazkari, berriz, hitzarekin baina botorik gabe, zuzendariak Zuzendaritza horretako teknikarien artetik izendatzen duenak jardungo du. Kide anitzeko organoaren jardunaren legaltasun formala eta materiala bermatzea izango da idazkariaren zeregina.

3.– La Comisión de Valoración estará presidida por la Directora de Promoción de la Cultura, o persona en quien delegue, y como Secretario/a actuará, con voz pero sin voto, una persona técnica de dicha Dirección designada por la Directora. La función del Secretario será velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado.

Batzordeko bokalak gutxienez hiru eta gehienez bost izango dira, eta Kulturako sailburuordeak izendatuko ditu. Kulturaren munduko profesionalen artetik aukeratuko dira, eta profesional independenteak izan daitezke, edo Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde sektorial adierazgarrietako kideak.

Los vocales de la Comisión, en número mínimo de tres y máximo de cinco, serán nombrados por el Viceconsejero de Cultura entre profesionales vinculados a la cultura, independientes o integrados en entidades de la Comunidad Autónoma de Euskadi, representativas de los diferentes sectores.

4.– Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da Balorazio Batzordea eratzean.

4.– En el momento de conformarse la Comisión de Valoración, se cumplirá con lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Balorazio Batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, nahi beste argibide azaltzeko eskatu ahal izango die eskatzaileei, bai eta proiektuen arduradunekin elkarrizketak adostu ere.

5.– Las Comisión, si lo estima necesario, podrá requerir a las personas solicitantes cuantas aclaraciones entienda oportunas, pudiendo incluso concertar entrevistas con las responsables de los proyectos.

6.– Esleitzeko irizpideetan oinarritutako ebazpen-proposamena igorriko dio Kulturako sailburuordeari Balorazio Batzordeak, non dirulaguntza jasotzeko proposatzen dituen eskatzaileak eta horientzat proposatutako zenbatekoak urteen arabera banakatuta aipatuko diren. Halaber adieraziko da zer eskabide ez diren onartu, zer eskabideri ukatzen zaien dirulaguntza, eta erabaki horren zergatia.

6.– La Comisión de Valoración, en base de los correspondientes criterios de adjudicación, elevará la oportuna propuesta de resolución al Viceconsejero de Cultura, la cual contendrá la relación de personas o entidades propuestas como beneficiarias, con los importes distribuidos por anualidades, así como las solicitudes inadmitidas y aquellas cuya denegación se propone, con expresión de los motivos que la fundamentan.

Nolanahi ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa bete beharko da.

Se respetará en todo caso lo dispuesto sobre abstención y recusación en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

7.– Ebazpen-proposamenean, dirulaguntza ematearen aldeko proposamena jaso duten eskabideen kasuan, datu hauek adierazi beharko dira, gutxienez:

7.– La propuesta de Resolución, en el caso de las solicitudes propuestas para ser subvencionadas, deberá contener al menos los siguientes datos:

a) Onuraduna, pertsona, elkarte, enpresa nahiz erakundea.

a) Organismo, empresa, asociación o persona beneficiaria.

b) Diruz lagunduko den jarduera.

b) Actividad subvencionada.

c) Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

c) Cuantía de la subvención concedida.

d) Agindu honetan ezarritako beste edozein betebehar, dirulaguntza jasoko duen proiektua gauzatuko dela bermatze aldera betiere.

d) Cualesquiera otras obligaciones que estén previstas en esta Orden a efectos de garantizar la ejecución del proyecto subvencionado.

14. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 14.– Resolución.

1.– Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira eta horiek ebaztea Kulturako sailburuordeari dagokio, Balorazio Batzordeak proposatuta.

1.– Las solicitudes presentadas en la convocatoria se tramitarán en un único procedimiento cuya resolución corresponde, a propuesta de la Comisión de Valoración, al Viceconsejero de Cultura.

2.– Hartzen den ebazpenaren bidez zehaztuko da eskatutako dirulaguntza ematen den ala ez; ematen bada, datu hauek adierazi beharko dira: onuradunaren izena edo izen soziala, diruz lagundutako jarduera, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta hori urteka nola banatzen den. Eta ukatzen bada: eskatzailearen izena edo izen soziala, eta laguntza zergatik ukatu den.

2.– La resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras, el nombre o denominación social de la persona beneficiaria, la actuación subvencionada y la cuantía de la subvención concedida y la distribución de la misma por anualidades. En el caso de las denegadas recogerá el nombre o denominación social de los solicitantes, y los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Prozedura ebazteko eta ebazpena interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan xedatutako ondorioetarako.

3.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las personas y entidades interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden de convocatoria, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las personas y entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ematen den Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Interesdunei bide batetik baino gehiagotatik egingo zaienez jakinarazpena, aurrena egin zaion eguna hartuko da jakinarazpen-datatzat. Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– La Resolución que se adopte se notificará individualmente a las personas y entidades solicitantes, sin perjuicio de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, a efectos tanto notificatorios como de general co nocimiento. Dado que las personas o entidades interesadas serán notificadas del mismo acto por distintos cauces, se tomará como fecha de notificación la de aquella que se produzca en primer lugar. Las notificaciones electrónicas se realizarán a través del servicio «Mi carpeta» de la Sede Electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute horren kontra Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

5.– La Resolución a la que se refiere el párrafo anterior no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las personas y entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

15. artikulua.– Jakinarazpenak izapidetze presentzialean eta telematikoan.

Artículo 15.– Práctica de la notificación en la tramitación presencial y telemática.

1.– Jakinarazpen oro, eskabideak ez onartzeko ebazpenarena dela, dirulaguntzak esleitzeko eta ukatzeko azken ebazpenarena dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatutakoari jarraikiz joko da egintzat. Paper bidezko jakinarazpenen kasuan, berriz, lege horren beraren 42. artikuluak xedatutakoaren arabera.

1.– Toda notificación, sea de resolución de inadmisión, sea de la resolución final de concesión y denegación, se entenderá practicada en los términos establecidos por el artículo 45 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en el caso de las notificaciones en papel, en los términos establecidos en el artículo 42 de la misma ley.

2.– Izapideak telematikoki eginez gero, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena gauzatutzat joko da, interesdunak, horren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak haren edukia ikusten duen unean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza ikusi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

2.– En el caso de la tramitación telemática, conforme a lo dispuesto en el título V del Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, la notificación se entenderá practicada en el momento en el que la persona o entidad interesada o, en su caso, el representante legal o persona autorizada, acceda a su contenido, y el plazo establecido en cada caso comenzará a contar a partir del día siguiente al del acceso por parte de aquella al acto objeto de notificación.

Jakinarazpenaren xede-egintza erakunde interesdunaren edo, hala badagokio, horren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren eskura (aipatutako dekretuak adierazten duen helbide elektronikoan) jartzen denetik hamar eguneko epea igaro bada eta erakunde edo pertsona horrek ez badu jakinarazpen horren edukira jo, jakinarazpen horri uko egin diola ulertuko da. Halakoetan, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak hala eskatuta, eduki horietara jotzeko ezintasun tekniko edo materialen bat egon dela egiaztatzen bada.

Transcurrido el plazo establecido de diez días naturales desde la puesta a disposición de la persona o entidad interesada o, en su caso, representante legal o persona autorizada, del acto objeto de notificación en la dirección electrónica a que se refiere el mencionado Decreto, sin que aquella acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada. En este caso, se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona o entidad destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

3.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluarekin bat etorrita, jakinarazpena paperez zein elektronikoki gauzatu ala ez, abisu bat bidaliko zaio eskatzaileari berak eskabidean adierazitako gailu elektronikora zein helbide elektronikora, esateko jakinarazpen bat duela administrazio-erakundearen egoitza elektronikoan edo gaitu den helbide elektroniko bakarrean.

3.– De acuerdo con el artículo 41.6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, con independencia de que la notificación se realice en papel o por medios electrónicos, se enviará un aviso al dispositivo electrónico y/o a la dirección de correo electrónico del interesado que este haya comunicado, informando al interesado de la puesta a disposición de una notificación en la sede electrónica de la Administración u Organismo correspondiente o en la dirección electrónica habilitada única.

4.– Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta» atalean egingo dira: https:/www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Las notificaciones electrónicas se efectuarán en el apartado «Mi carpeta» de la Sede Electrónica de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

16. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las personas y entidades beneficiarias.

1.– Ogasunarekiko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izaten jarraitu beharko dute onuradunek prozedurak zabalik dirauen bitartean. Baldintza hori ez betetzeak dirulaguntza galtzea eta jasotako kopuruak itzuli behar izatea ekarriko du berekin.

1.– Las personas y entidades beneficiarias deberán mantenerse durante toda la vigencia del procedimiento al corriente en sus obligaciones tributarias, y en los pagos a la Seguridad Social. El incumplimiento de esta condición conllevará la pérdida de la subvención y el deber de reintegrar las cantidades percibidas.

2.– Jaialdiaren katalogo eta programazio-eskuorriak gutxienez euskaraz eginak izan beharko dira beti (azaroaren 24ko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko 10/1982 Legearen 26. artikuluak aurreikusitakoari jarraikiz).

2.– La edición de los catálogos y folletos de programación del festival deberá en todo caso realizarse al menos en euskera (conforme a lo previsto en el artículo 26 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera).

3.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek beteak izan beharko dituzte beti:

3.– Las personas y entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en esta Orden deberán cumplir en todo caso con las siguientes obligaciones:

a) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso dutela berariaz eta nabarmen agertu behar dute, diruz lagundutako jarduera dela-eta argitara ematen diren katalogo, programa, iragarki-kartel, webgune, argazki eta gainerako material grafiko eta entzunezkoan, jasotako dirulaguntzen berri eta finantzaketaren izaera publikoaren berri emanez. Betebehar hori laguntza eman izanaren ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera hasiko da indarrean. Material hori euskaraz zabaldu beharko dute, hargatik eragotzi gabe beste hizkuntza batzuetan ere zabaltzea.

a) Establecer de forma clara, a partir de la fecha de recepción de la Resolución de concesión, en los ejemplares de los catálogos, programas, carteles anunciadores, páginas web, fotografías y demás material gráfico o sonoro que se edite con motivo de la actividad subvencionada, mención expresa del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, dando publicidad de las subvenciones percibidas y del carácter público de dicha financiación. Dicho material deberá ser divulgado en euskera sin perjuicio de otras lenguas.

b) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

c) Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako, salbu eta atal honetako f) letran aldaketen onarpenari buruz ezarritakoa aplikatzekoa bada.

c) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que haya sido concedida, salvo que resulte de aplicación lo establecido en la letra f) del presente apartado sobre aceptación de modificaciones.

d) Ikuskatze-lana egiteko beharrezko duen dokumentazioa eman beharko diote Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, diruz lagundutako proiektuak behar bezala gauzatu direla bermatze aldera.

d) Facilitar la documentación que les solicite la Dirección de Promoción de la Cultura para la realización de cuantas inspecciones considere oportunas en orden a garantizar la correcta ejecución de los proyectos subvencionados.

e) Agindu honen babesean jasotako dirulaguntzei dagokienez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak euren jardunean eskatzen dieten argibide oro eman beharko dute onuradunek.

e) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que les sea requerida por estos en el ejercicio de sus funciones respecto a las subvenciones recibidas al amparo de esta Orden.

f) Deialdira aurkeztu den bezala gauzatzea diruz lagundutako proiektua. Proiektuari gerora egiten zaizkion aldaketak idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari, lagundutako proiektuaren amaiera-epea agortu aurretik betiere, eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik, hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Aldaketa bidezkoa izango da agindu honetan onuradun izateko gutxieneko baldintzak eta 4. artikuluan xedatutakoak salbu geratzen badira. Nolanahi ere, epe horren barruan ez bada berariazko jakinarazpenik egiten, planteatutako aldaketa onartu egin dela ulertu beharko da.

f) Ejecutar el Proyecto subvencionado en los términos presentados a la convocatoria. Los cambios introducidos a posteriori en el proyecto deberán notificarse con anterioridad al vencimiento del plazo declarado para la materialización del proyecto subvencionado y por escrito al Viceconsejero de Cultura, quien tendrá un plazo de quince días a partir de la fecha de recepción de la notificación para su aceptación o no. La modificación procederá siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la presente Orden y en su artículo 4 para ser beneficiario de esta. En cualquier caso, transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación planteada se entenderá aceptada.

g) EONALTBren 50. artikuluak eta Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek xedatutako gainerakoak.

g) Las restantes derivadas del artículo 50.2 del TRLPOHGPV y de los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003 General de Subvenciones.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Artículo 17.– Pago de la subvención.

Agindu honetan aukeratutakoarekin bat etorriz ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:

Las subvenciones concedidas con arreglo a lo regulado en esta Orden se abonarán en dos pagos:

a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50aren baliokidea den zenbatekokoa, emate-ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu ostean.

a) Un primer abono, por el importe equivalente al 50 % de la subvención concedida, tras la notificación de la resolución de concesión y la aceptación de la misma.

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 50ekoa, Eusko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontuaren kontura: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere emandako dirulaguntza justifikatu ostean eta 18. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.

b) Un segundo abono, por el 50 % restante, a partir del 1 de enero de 2022, y a cargo del presupuesto del Gobierno Vasco para el 2022, tras la justificación de la subvención concedida y en los términos establecidos en el artículo 18.

Ez da ordainketarik egingo harik eta onuraduna egunean egon arte Gizarte Segurantzari nahiz Foru Ogasunari egin beharreko ordainketetan, eta dirulaguntzaren bat itzuli behar duela dioen ebazpenak adierazitako zorra kitatu arte, halakorik bada.

No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución declarativa de procedencia de reintegro.

18. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta kitapena.

Artículo 18.– Justificación y liquidación de la subvención.

1.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2022ko martxoaren 31 baino lehen:

1.– Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en esta Orden deberán presentar, dentro de los tres meses siguientes al de finalización de las actividades subvencionadas, y en todo caso con anterioridad al 31 de marzo de 2022, la documentación siguiente:

a) Jarduera egin ondorengo justifikazio-memoria; bertan jarduera gauzatu dutela azaldu beharko dute eta, gutxienez, agindu honen 12.2 artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak bete direla aipatu.

a) Memoria justificativa de la actividad, que incluya referencias al menos a la propia ejecución de la actividad y al cumplimiento de los criterios de valoración establecidos en el artículo 12.2 de esta Orden.

b) Diruz lagundutako jarduera garatzean izandako gastu eta diru-sarrera guztien zerrenda eta balantzea. Gainera, aurkeztutako eta onartutako aurrekontuarekin bat etorriz, gastu eta diru-sarrera horien faktura edo ordainagiriak aurkeztuko dira, jatorrizkoak nahiz kopia autentifikatuak.

b) Relación y Balance de los gastos e ingresos habidos en el desarrollo de la actividad subvencionada. Se acompañará de las facturas o justificantes, originales o copias auténticas de los mismos, correspondientes a la totalidad de dichos gastos e ingresos, de conformidad con el presupuesto presentado y aceptado.

c) Eskabidea aurkeztu zuten unean onuradunek eskatutako eta geroago jasotako xede bereko beste edozein laguntzen zerrenda.

c) Relación de cualesquiera otras ayudas con destino al mismo objeto de cuya efectividad no se tuviera conocimiento en el momento de la presentación de la solicitud.

d) Jardueraren karietara argitaratutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko eta entzunezkoen hizkuntza-bertsio bakoitzaren ale bana; halakoetan, bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesaren aipamena berariaz adierazita agertu behar da, bai eta, hala egokitzen bada, dagokion webgunearen helbidea ere.

d) Presentación de material: presentar un ejemplar de cada una de las versiones lingüísticas de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro editado con motivo de la actividad, donde conste expresamente la mención del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco y/o indicar, en su caso, la dirección de la web que corresponda.

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

2.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre, Zuzenean zerbitzuan (aldez aurretik ordua hartuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean), EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan daude zerrendatuta) zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroetan aurkeztu ahal izango dituzte justifikazioak.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial exclusivamente con cita previa en Zuzenean (https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean), en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los registros previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoz ere aurkeztu ahalko dituzte web helbide honetan: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta, nahiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan.

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en http://www.euskadi.eus/micarpeta o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Pertsona juridikoek eta ondasun-erkidegoek bide elektronikoa erabiliz baizik ez dituzte aurkeztuko justifikazioak, lehenago adierazitako helbide elektronikoan nahiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoetan.

3.– Las personas jurídicas y las comunidades de bienes deberán presentar las justificaciones exclusivamente por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Justifikazioak, bide presentziala erabiliz nahiz bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoan egongo dira eskura, agindu honen 7.5 artikuluan adierazitako helbidean.

4.– Las especificaciones sobre cómo tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en la dirección indicada en el artículo 7.5 de la presente Orden.

19. artikulua.– Aldaketak.

Artículo 19.– Alteraciones.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatu badira, edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jaso bada, Kulturako sailburuordeak, hala badagokio, likidazio-ebazpena emango du –betiere, aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera aurkeztu diren agiriak ikusirik, eta aurkeztu diren proiektuetako aldaketez eta horien jakinarazpenaz 16.3 artikuluan ezartzen dena kontuan harturik, dirulaguntzaren helburua bete dela jotzen bada–, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak dirulaguntzak itzultzeko ezartzen duen prozedurarekin bat etorriz (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren arabera ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

En los casos en que haya habido alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión, o en su caso, obtención concurrente de otras ayudas y subvenciones concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que, a la vista de la documentación aportada de acuerdo con los párrafos anteriores, y teniendo en cuenta lo establecido en el artículo 16.3 sobre cambios en los proyectos presentados y su notificación, se entienda cumplido el objeto de la subvención, el Viceconsejero de Cultura, si así corresponde, dictará Resolución de liquidación, de conformidad con el procedimiento que para el reintegro de subvenciones establece el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

20. artikulua.– Ez-betetzeari eta dirulaguntza itzultzeari buruzko araubidea.

Artículo 20.– Régimen de incumplimientos yd e reintegro.

1.– Baldintzak ez direla bete ulertuko da honako kasu hauetan:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza, osorik edo partez, ebazpenean onartu gabeko jardueraren bat egiteko erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de la subvención percibida a actividades distintas de aquellas para cuya realización se ha concedido la subvención.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, esleipen-ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en esta Orden, o en su caso, de las que se establezcan en la Resolución de concesión.

c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea, hala badagokio, horretarako ezarritako epean.

c) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de liquidación de la subvención en el plazo para ello establecido.

d) Dirulaguntzei buruzko arau orokorretan aurreikusitako beste urraketa oro, bereziki EONALTBren 53.1 artikuluak, DLOren 37. artikuluak eta DAOren 91., 92., eta 93. artikuluek xedatutakoak.

d) Cualquier otro incumplimiento recogido en la normativa general de subvenciones, especialmente de lo establecido en el artículo 53.1 del TRLPOHGPV, en el artículo 37 de la LGS y en los artículos 91, 92 y 93 del RGS.

2.– Baldin eta onuraduna nabarmen hurbiltzen bazaio proiektua erabat betetzeari eta akreditatzen badu zalantzarik gabe jardun duela konpromisoak betetzearren, itzuli beharreko kopurua proportzioan oinarritutako irizpide gradual baten arabera xedatuko da.

2.– Cuando el cumplimiento por la persona o entidad beneficiaria se aproxime de modo significativo al cumplimiento total y se acredite por aquel una actuación inequívocamente tendente a la satisfacción de sus compromisos, la cantidad a reintegrar vendrá determinada por la aplicación de un criterio gradual de proporcionalidad.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura laguntza publikoak eskuratzen dituztenentzat ezarrita dagoen arau-hauste erregimenaren mende egongo dira laguntza hauen onuradunak kasu guztietan.

3.– Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones se encontrarán en todo caso sujetos al régimen de infracciones establecido por razón de la disponibilidad de ayudas públicas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4.– Artikulu honetan adierazitako egoeraren bat gertatu dela egiaztatzen baldin bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaio jasotako zenbatekoa, osorik nahiz partzialki, gehi dirulaguntzen alorrean egokitzen diren berandutze-interesak, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluak xedatuak, betiere aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutako moduan, eta horietan ezarritakoa beteta.

4.– La constatación de la existencia de alguno de los supuestos contemplados en el presente artículo determinará, en los términos y previo el cumplimiento de lo previsto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en su caso, en el mencionado Decreto 698/1991 de 17 de diciembre, la obligación de reintegrar total o parcialmente a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más el interés de demora aplicable en materia de subvenciones, según el artículo 37 de la LGS.

21. artikulua.

Artículo 21

1.– Agindu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (CE) Araudiaren mende egongo dira (2013ko abenduaren 24ko EBAO, L 352/1. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

1.– Las subvenciones contempladas en esta Orden estarán sujetas al Reglamento (UE) 1407/2013, de 18 de diciembre de 2013, de la Comisión Europea, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de minimis (DOUE L 352/1, de 24 de diciembre de 2013).

2.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak lege-arau hauen mende daude: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. Titulua eta VII. Tituluaren III. kapitulua (1/1997 Legegintzako Dekretuak, azaroaren 11koak, onartuak); halaber daude azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Araudia onartu zuen 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko arauen mende.

2.– Las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIón adicional primera

Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Informazio Klausula (abenduaren 5eko 3/2018 Legea, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa)

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal (Ley 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales).

Arduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Responsable: Dirección de Promoción de la Cultura, Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Helburua: 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntza eskabideak kudeatzea.

Finalidad: gestión de las solicitudes de subvenciones para la organización de festivales en las diferentes áreas culturales en 2021.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley 38/ 2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko eskubidea ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: la persona solicitante tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: www.euskadi.eus/rgpd/0130706

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web: www.euskadi.eus/rgpd/0130706

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatzaileek emandako zernahi datu alderatu ahal izango ditu, eta egin beharreko egiaztapenak egin, dirulaguntzak egoki esleitzeko.

La Dirección de Promoción de la Cultura podrá cotejar los datos aportados y realizar las comprobaciones oportunas para la correcta adjudicación de las ayudas.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian eskumen hori duen salaren aurrean, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra esta Orden podrán las personas o entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Esta Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de mayo de 2021.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común