Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala

N.º 104, viernes 28 de mayo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
3077
3077

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, 2021-2022 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan eta ikastetxe publikoek eskaintzen dituzten espezializazio-kurtsoetan izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna ezartzen da, eta zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onesten dira, hezkuntza hori eskaintzen duten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak onesteaz gain.

ORDEN de 21 de mayo de 2021, del Consejero de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes, plazos de admisión y matrícula para el curso académico 2021-2022, en los ciclos de formación profesional del sistema educativo impartidos por centros docentes públicos y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como cursos de especialización impartidos por centros docentes públicos, y se aprueban las instrucciones correspondientes a la admisión y matrícula en dichos centros, así como las correspondientes a la grabación de las solicitudes y matrícula en todos los centros docentes que imparten dichas enseñanzas.

1/2018 Dekretuak ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen du hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), bai eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere. Bada, dekretu horren 10. artikuluak ezartzen du hezkuntza-etapa bakoitzean ikasleak onartzeko prozedura berdina izango dela dekretu horrek xede dituen ikastetxe guztietan, eta urtero erregulatuko dela hezkuntza-arloan eskumena duen sailburuaren aginduen bidez.

El artículo 10 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, por el que se regula la admisión y la escolarización del alumnado, tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación, como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, Grado Medio, Grado Superior, de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los Centros Públicos de Titularidad Municipal que impartan Formación Profesional Básica, establece que el procedimiento de admisión del alumnado en cada etapa educativa será común para todos los centros objeto de dicho Decreto, y será regulado anualmente mediante las correspondientes órdenes del departamento competente en materia de educación.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren Ordenamendu Orokorra ezartzen duen otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren 3. artikuluak 4. artikulua aldatzen du, eta bertan ezartzen da hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzetan, Lanbide Heziketako ziklo hauek daudela: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa; moduluka antolatuta daude, iraupen aldakorra dute, eta barnean hartzen dituzte lanbide-arlo desberdinetara egokitutako eduki teoriko-praktikoak.

En el artículo 3 del Decreto 14/2016, de 2 de febrero, de modificación del Decreto por el que se establece la ordenación general de la Formación Profesional del Sistema Educativo que modifica el artículo 4, se establece que las enseñanzas de Formación Profesional en el sistema educativo comprenden los ciclos de Formación Profesional Básica, de grado medio y de grado superior, con una organización modular, de duración variable, que integre los contenidos teórico-prácticos adecuados a los diversos campos profesionales.

Espezializazio-kurtsoak ere sartuko dira barnean; hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 27. artikuluan daude jasota.

Así mismo, se incluirán los Cursos de Especialización, contemplados en el artículo 27 del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo.

Agindu horietan ezarriko dira eskaerak aurkezteko eta horiek ebazteko epeak. Halaber, agindu horietan zehaztuko da interesdun bakoitzak aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, eskaerarekin batera, onarpen-prozeduran kontuan hartzea nahi duen irizpideak egiaztatzeko, dekretu horretan ezarritakoarekin bat etorrita.

En esas órdenes, se establecerá el plazo de presentación de las solicitudes y el de resolución de las mismas. Asimismo, en dichas órdenes se determinará la documentación que, en su caso, deberá presentar la persona interesada junto con la solicitud para acreditar aquellos criterios que desea que le sean tenidos en cuenta en el procedimiento de admisión, de acuerdo con lo establecido en dicho Decreto.

Ildo beretik, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 28. artikuluan –otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuan emandako idazkeran– jasotzen denez, hezkuntza-arloko eskumena duen sailburuak zehaztuko du ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa egin nahi duten ikasleak onartzeko urteko egutegia, aplika daitekeen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Gainera, sailburu horrek zehaztuko ditu, besteak beste, onarpen-datak, ikastetxe batean eskaintzen diren plazak eskaerak baino gutxiago direnean aplikatu beharreko irizpideak eta sarbide desberdinetarako erreserbatu behar diren plazen ehunekoa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolakuntza orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 47. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

En el mismo sentido, el artículo 28 del Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por la que se establece la Ordenación General de la Formación Profesional del Sistema Educativo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en la redacción dada por el Decreto 14/2016, de 2 de febrero, atribuye a la persona titular del departamento competente en materia de educación el establecimiento anual del calendario de admisión para cursar formación profesional del sistema educativo en centros públicos y privados concertados, de conformidad con lo dispuesto en la normativa aplicable, así como para el establecimiento, entre otros elementos, de las fechas de admisión, los criterios cuando exista mayor demanda que plazas en relación con las ofertadas en un centro y el porcentaje de plazas que se deben reservar a las diferentes vías de acceso, conforme establece el artículo 47 del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo.

Kontuan hartu beharra dago, hala ere, aipatutako uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan eragina izan duela Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan izandako aldaketak (abenduaren 29ko 3/2020 Legeak aldatu du). Zehazki, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetan sartzeko bideei eragiten die aldaketak horrek, egun bide horiek ez baitira jasotzen araudian; izan ere, aipatutako errege-dekretuak oinarrizko lege-izaera du, baina ez da egokitu agindu honetako prozeduran aplikatu behar diren manuak jasotzen dituen legera.

No obstante, el mencionado Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, ha sido afectado por la modificación producida en el artículo 41 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, modificada por la Ley 3/2020, de 29 de diciembre, en concreto, en lo que se refiere a las vías de acceso a los estudios de Formación profesional Básica, Grado Medio y Grado Superior de la formación profesional que no tienen actualmente reflejo alguno en la normativa reglamentaria pues el real decreto citado, que tiene carácter de legislación básica, no ha sido adaptado a la ley cuyos preceptos, sin embargo, deben aplicarse para el procedimiento contemplado en la presente Orden.

Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzko ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuaren IV. kapituluan araututako alderdiak aplikatzen ditu agindu honek.

En lo referente a la Formación Profesional Básica, la presente Orden aplica los aspectos regulados en el Capítulo IV del Decreto 86/2015, de 9 de junio, de ordenación e implantación de la Formación Profesional Básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Bestalde, kontuan hartuta araututako irakaskuntzak ofizialak direla, itundu gabeko ikastetxe pribatuei zenbait informazio-betebehar ezartzen zaizkie xedapen gehigarri bakarrean.

Por otra parte, dada la naturaleza de enseñanzas oficiales se establece en la disposición adicional única ciertas obligaciones de información de los centros privados no concertados.

Horiek horrela, hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Ámbito de aplicación.

1.– Agindu hau aplikagarria da 2021-2022 ikasturterako onarpen-, esleipen- eta matrikula-prozeduran, betiere prozedura hori Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta honako irakaskuntza hauek eskaintzen dituzten udal-titulartasuneko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egiten bada:

1.– La presente Orden es de aplicación al procedimiento de admisión, adjudicación y a la matrícula para el curso académico 2021-2022 en centros públicos dependientes del Departamento de Educación, en centros privados concertados, así como en los Centros de Formación Profesional Básica de Titularidad Municipal que impartan las siguientes enseñanzas:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.

a) Ciclos de Formación Profesional Básica.

b) Erdi-mailako heziketa-zikloak.

b) Ciclos Formativos de Grado Medio.

c) Goi-mailako heziketa-zikloak.

c) Ciclos Formativos de Grado Superior.

d) Espezializazio-kurtsoak.

d) Cursos de especialización.

2.– Ikastetxe pribatu ez-itunduen kasuan, xedapen gehigarri bakarrean adierazitakoa aplikatuko da.

2.– A los centros docentes privados no concertados, les será de aplicación lo indicado en la disposición adicional única.

2. artikulua.– Araubidea eta irakaskuntza-modalitatea.

Artículo 2.– Régimen y modalidad de impartición.

1.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialak (II. eranskina) aurrez aurre ematen diren irakaskuntzei egiten die erreferentzia. Kasu horretan, matrikula heziketa-ziklo eta espezializazio-kurtso bakoitzeko egiten da.

1.– El Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa (Anexo II) se refiere a las enseñanzas que se imparten en régimen presencial y la matrícula se realiza por ciclo formativo y por curso de especialización.

2.– Eskaintza partzialaren modalitateko araubide presentzialak (III. eranskina) aurrez aurre ematen diren irakaskuntzei egiten die erreferentzia. Kasu horretan, matrikula modulu profesional bakoitzeko egiten da.

2.– El Régimen Presencial Modalidad Oferta Parcial (Anexo III) se refiere a las enseñanzas que se imparten en régimen presencial y la matrícula se realiza por módulo profesional.

3.– Urrutiko araubideak (IV. eranskina) Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan (ULHZI) urrutitik ematen diren irakaskuntzei egiten die erreferentzia. Kasu horretan, matrikula modulu profesional bakoitzeko egiten da.

3.– El Régimen a Distancia (Anexo IV) se refiere a las enseñanzas que se imparten a distancia en el Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia (CIFPD) y la matrícula se realiza por módulo profesional.

4.– Irakaskuntza horietako bakoitzerako onarpen-prozedura I. eranskineko jarraibide komunei jarraikiz egingo da, baita, bidezkoa bada, II., III. eta IV. eranskinetan jasotako jarraibide espezifikoak aintzat hartuta ere.

4.– El procedimiento de admisión en cada una de las enseñanzas se ajustará a las Instrucciones comunes contempladas en el Anexo I y, en su caso, a las específicas contenidas en los anexos II, III y, IV.

3. artikulua.– Onarpen eta esleipen prozedurako onarpen-fasean parte hartzetik salbuetsita dauden ikasleak.

Artículo 3.– Alumnado eximido de participar en la admisión del procedimiento de admisión y adjudicación.

1.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, egoera hauetako batean daudenek ez dute ez eskaera aurkeztu beharrik, ez onarpen-prozeduran parte hartu beharrik, baina, hala ere, matrikula egin beharko dute:

1.– En la enseñanza de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa, no deben presentar solicitud ni participar en el procedimiento de admisión, pero sí deben matricularse, las personas en las que concurran alguna de las siguientes circunstancias:

a) Ikasle errepikatzaileak, baldin eta ikastetxe, heziketa-ziklo eta maila berean matrikulatzen badira.

a) Alumnado repetidor, siempre que se matricule en el mismo centro, ciclo formativo y curso.

b) Ikastetxe berean lehenengo mailatik bigarrenera igarotzen diren ikasleak.

b) Alumnado que promocione de primero a segundo curso, siempre que sea en el mismo centro.

Kasu horietan, ikastetxeek bermatu egin beharko dute ikasleek matrikulatzeko aukera izango dutela. Horretarako, beharrezkotzat jotzen diren plazak erreserbatuko dira heziketa-ziklo eta maila bakoitzean. Interesdunak ekainaren 14tik uztailaren 2ra bitartean egin beharko du matrikula, eta, egiten ez badu, galdu egingo du plaza erreserbatua izateko eskubidea.

En estos supuestos, los centros deberán garantizar la matrícula del alumnado mediante la reserva del número de plazas en cada ciclo formativo y curso que se estimen necesarias y la persona interesada deberá formalizar la matrícula entre el 14 de junio y 2 de julio y, si no lo hiciere, perderá el derecho a la reserva de plaza.

2.– Ziklo bereko bigarren maila egiteko lehenengo maila gainditu duten ikastetxea ez den beste batean matrikulatu nahi duten ikasleek espediente akademikoa aldatzeko eskaera aurkeztu beharko dute, ikasketekin jarraitzeko aukeratu duten ikastetxean, aurreko paragrafoan adierazitako epea bukatu baino lehen.

2.– En el caso del alumnado que desee matricularse en segundo curso en distinto centro de aquel en que superó el primer curso del mismo ciclo, deberá presentar su solicitud de traslado de expediente académico en el centro en el que desee continuar sus estudios antes de que finalice el plazo indicado en el párrafo anterior.

Epe hori bukatuta plaza libreak geratuz gero bakarrik onartuko da ikastetxea aldatzea eta matrikula bertan egitea. Ez baldin badago eskaera guztiak artatzeko plaza libre nahikorik, aurreko mailako espediente akademikoko batez besteko nota onenaren arabera egingo da onarpena.

La admisión del traslado y la matrícula únicamente podrán realizarse en el caso de que finalizado el citado plazo queden plazas libres. En caso de no existir suficientes plazas libres, la admisión se realizará por la mejor nota media del historial académico del curso anterior.

3.– Halaber, ziklo bateko lehen maila gainditu eta lehenengo maila hori komuna duen beste titulazio bateko bigarren mailan matrikulatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute soil-soilik artikulu honetako 1. atalean adierazitako epea bukatuta, plaza libreak geratzen badira. Ez baldin badago eskaera guztiak artatzeko plaza libre nahikorik, aurreko mailako espediente akademikoko batez besteko nota onenaren arabera egingo da onarpena.

3.– Asimismo, para quienes habiendo superado un primer curso de un ciclo deseen matricularse en segundo curso de otra titulación cuyo primer curso es común con el superado con anterioridad, la matrícula únicamente podrá realizarse en el caso de que finalizado el citado plazo indicado en el punto 1 de este artículo, queden plazas libres. En caso de no existir suficientes plazas libres, la admisión se realizará por la mejor nota media del historial académico del curso anterior.

4. artikulua.– Onarpen-prozedurako egutegiak.

Artículo 4.– Calendarios en el procedimiento de admisión.

Plaza bat lortzeko prozeduran parte hartu behar dutenen onarpen-, esleipen- eta matrikula-prozeduraren datak eta epeak eranskin hauetako tauletan daude ezarrita, modalitatea presentziala edo urrutikoa eta eskaintza osoa edo partziala den:

Las fechas y plazos del procedimiento de admisión, adjudicación y matrícula de las personas que para obtener plaza deben participar en el procedimiento, son las establecidas en las tablas que, en función de la modalidad presencial o a distancia y la oferta completa o parcial, se encuentran en los siguientes anexos:

– II. eranskina: Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren Lanbide Heziketa.

– Anexo II: Formación Profesional de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa.

– III. eranskina: Eskaintza partzialaren modalitateko araubide presentzialaren Lanbide Heziketa.

– Anexo III: de Formación Profesional de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Parcial.

– IV. eranskina: Urrutiko araubideko Lanbide Heziketa.

– Anexo IV: de Formación Profesional de Régimen a Distancia.

5. artikulua.– Hezkuntza-eskaintza eta plazak zehaztea.

Artículo 5.– Oferta educativa y determinación de plazas.

1.– Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren ikastetxeen hezkuntza-eskaintza 1.1 artikuluan zehaztuta dago, eta barnean hartzen ditu eskainiko diren heziketa-zikloak eta espezializazio-kurtsoak, talde kopurua, txanda, plaza kopurua eta hizkuntza-ereduak. Hezkuntza-arloko eskumenak dituen sailak planifikatuko du eskaintza hori, agindu honi dagokion ikasturtean.

1.– La oferta educativa de los centros incluidos dentro del ámbito de aplicación de esta orden, indicada en el artículo 1.1, que comprende los ciclos formativos y los cursos de especialización que se impartirán, el número de grupos, turno, número de plazas y modelo o modelos lingüísticos, será aquella cuya impartición en el curso académico a que se refiere la presente Orden, haya sido planificada por el departamento competente en materia de educación.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, eta betiere eskariaren arabera, eskaintza akademikoan aldaketak egin daitezkeela hasiera batean eskainitako zikloen, ereduen eta txanden aldean. Are gehiago, hasiera batean eskainitako ziklo batzuk deuseztatu ere egin daitezke, ez bada bermatzen taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua egongo dela.

Es importante resaltar que, tras el período de presentación de solicitudes y en función de la demanda, la oferta académica puede tener modificaciones sobre los ciclos, modelos y turnos inicialmente ofertados, llegando a anularse alguno de los ciclos inicialmente ofertados, por no tener garantizada la conformación de grupo con el mínimo de alumnado exigido para ello.

Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak egindako hezkuntza-plangintza horren ondorioz, ikasleak behin betiko matrikulatu daitezen ezinbesteko baldintza izango da dagokion ziklo eta hizkuntza-ereduan taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua matrikulatu izana; izan ere, hori da ziklo horretako eskaintza egiten jarraitzeko baldintza. Bestela, bertan behera utziko da.

Como consecuencia de la planificación realizada en la oferta educativa por parte de la Dirección de Planificación y Organización, la matriculación definitiva del alumno o alumna quedará condicionada a que se alcance el número mínimo de alumnos y alumnas exigido para formar un grupo en ese ciclo y modelo lingüístico, requisito a cumplir para que la oferta de ese ciclo continúe o se anule.

2.– otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dira. Bada, dekretu horren arabera, taldeko gehieneko ikasle kopurua hauxe da:

2.– Según el Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la CAPV, el número máximo de alumnos por grupo es:

– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan: 15 pertsona (salbuespenez, 20raino)

– En Ciclos de Formación Profesional Básica: 15 personas (excepcionalmente hasta 20)

– Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetan: 25 pertsona.

– En Ciclos Formativos de Grado Medio y Superior: 25 personas.

– Espezializazio-kurtsoetan 20 ikasle.

– En Cursos de Especialización: 20 alumnos.

3.– Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan, ikastetxe publikoen zuzendaritzek edo ikastetxe pribatu itunduen titular diren pertsona fisiko eta juridikoek honela zehaztuko dute eskaintzaren plaza kopurua: baimendutako eskola-plazen gehieneko kopurua ken 3.1 artikuluan aipatzen diren ikasleentzako erreserbatutako plazak.

3.– En la enseñanza de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa, las direcciones de los centros públicos o las personas físicas y jurídicas titulares de los centros privados concertados, fijarán el número de plazas que se ofertarán restando del número máximo de plazas escolares autorizadas, las reservadas para el alumnado a que se refiere el artículo 3.1.

4.– Agindu honetan jasotako irakaskuntzetan eskainitako plaza guztietatik, honako hauek erreserbatuko dira heziketa-ziklo bakoitzean:

4.– Del total de plazas ofertadas en todas las enseñanzas contempladas en esta orden, se reservará en cada ciclo formativo:

– % 5, eskaeraren egunean % 33ko edo goragoko desgaitasuna duten pertsonentzat, eta, Oinarrizko Lanbide Heziketan, % 10.

– un 5 % para personas con discapacidad igual o superior al 33 % en la fecha de la solicitud, que en el caso de la FP Básica será un 10 %, y

– % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

– un 5 % para las personas que en la fecha de la solicitud tengan la condición de deportista de alto nivel o de alto rendimiento a que se refieren el Real Decreto 971/2007, de 13 de julio, sobre deportistas de alto nivel y alto rendimiento y el Decreto 203/2010, de 20 de julio, del Deporte de Alto Nivel.

Talde bakoitzarentzat gutxienez plaza bat ziurtatuko da, baldin eta ehunekoa aplikatuta ateratzen den emaitza bat zenbakia baino txikiagoa bada. Emaitza bat baino handiagoa bada, berriz, hurrengo zenbaki osora biribilduko da. Soberakina 0,5 baino txikiagoa bada, aurreko zenbaki osora biribilduko da; aldiz, 0,5 edo handiagoa bada, hurrengora.

Se asegurará como mínimo una plaza para cada colectivo, si al aplicar el porcentaje el número resultante fuese menor que uno. Sí el número resultante fuese mayor que uno, se redondeará al número entero más próximo. Si el exceso es inferior a 0,5 se utilizará el número inferior; si es mayor o igual a 0,5 se utilizará el número siguiente.

5.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu ondoren geratzen diren plazak esleitzeko, kontuan hartuko da modalitate bakoitzera sartzeko bide bakoitzean ezarritako kuotak.

5.– En la adjudicación del resto de las plazas, una vez aplicado el párrafo anterior, se tendrán en cuenta las cuotas contempladas para las distintas vías de acceso en cada modalidad.

Kuotaren batean eskainitako plaza guztiak betetzen ez badira, plaza hutsak proportzionalki banatuko dira gainerako kuoten artean.

En el caso de no cubrirse las plazas en alguna de las diferentes cuotas, las vacantes se distribuirán proporcionalmente al resto de las cuotas.

6.– II. eranskinean (hirugarren jarraibidean) ezarritako kuotei esleitutako plazen batura ezingo da txikiagoa izan kuota horietan hasieran esleitu beharreko plazak baino.

6.– La suma de las plazas asignadas a cada una de las cuotas establecidas en el Anexo II – Instrucción tercera no podrá ser inferior a las plazas iniciales a distribuir en las mismas.

Kuotetan plazak banatzearen emaitza dezimala bada, hurrengo zenbaki osora birbilduko da dezimal hori 0,5 edo handiagoa bada.

Cuando en el reparto de las plazas disponibles a las diferentes cuotas, el resultado sea decimal, se redondeará al número entero siguiente cuando el decimal sea igual o mayor que 0,5.

Zenbait kuotatan dezimal bera baldin badago eta esleitzeko moduan dauden plazak badaude, II. eranskineko hirugarren jarraibideko 6. eta 7. ataletan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio, hau da: lehenbizi «a», gero «b» eta, azkenik, «c».

En caso de existir más de una cuota con el mismo decimal y haya plazas a repartir, se respetará el orden establecido en el Anexo II – Instrucción tercera, puntos 6 y 7, primero la cuota a, luego la b, y por último la c.

6. artikulua.– Onarpen-prozedurari buruzko argibideak.

Artículo 6.– Información relativa al procedimiento de admisión.

Onarpen-prozedurari buruzko informazioa Hezkuntza Sailaren webgune honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-lh/

La información correspondiente al procedimiento de admisión podrá ser consultada en la siguiente página web del Departamento de Educación: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/fp-educacion/

Onarpen-eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen, ikastetxe publiko, udal-titulartasuneko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek informazio hau emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen familiei edo legezko tutoreei, eta ikusgai jarriko dute ikastetxeko iragarki-taulan:

Antes del comienzo del periodo de presentación de las solicitudes de admisión, todos los centros públicos, públicos de titularidad municipal y privados concertados facilitarán a las familias, tutores legales y al alumnado que lo solicite, y expondrán en su tablón de anuncios, la siguiente información:

– Ikasleak onartzeko araudia.

– Normativa reguladora de la admisión de alumnado.

– Eskaerak egiteko epea.

– Plazo de formalización de solicitudes.

– Prozeduraren egutegiak.

– Calendarios del procedimiento.

– Eskaerak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.

– Calendario y horario de atención al público de la secretaría del centro durante el período de presentación de solicitudes.

Gainera, esleipen-prozeduran zehar parte-hartzaileei buruz sortzen diren informazio eta zerrendak Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus) kontsultatu ahal izango dira eta ezingo dira argitaratu ikastetxeetako iragarki-oholetan.

La información y listados que se generen durante el procedimiento de adjudicación relativos a sus participantes, se podrán consultar en Ikasgunea, https://ikasgunea.euskadi.eus, y no podrán ser publicados en los tablones de los centros.

7. artikulua.– Euskara edo gaztelania erabiltzeko eskubidea.

Artículo 7.– Derecho a utilizar el euskera o el castellano.

1.– Agindu honen ondorioz ikasleek, familiek eta tutoreek administrazio publikoarekin dituzten harremanetan, euskara zein gaztelania erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.

1.– En las relaciones que, como consecuencia de lo establecido en esta Orden, tengan el alumnado, familias y tutores con la Administración pública, se garantizará su derecho a utilizar el euskera y el castellano y a ser atendidos en el mismo idioma.

2.– Onarpena Bermatzeko Batzordeetako partaideek, euren jardunean, euskara eta gaztelania erabili ahal izango dute. Era berean bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea aztergaien zerrendan, aktetan, ziurtagirietan eta, oro har, testu idatzietan.

2.– En el ejercicio de sus funciones, las personas miembros de la Comisión de Garantías de Admisión podrán utilizar el euskera y el castellano. Del mismo modo se garantizará la utilización de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco en los órdenes del día, en las actas, en los certificados y, en general, en los textos escritos.

8. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Artículo 8.– Protección de Datos de Carácter Personal.

Organo kudeatzaileek eskaeretan eskuratutako datu pertsonalak honako prozedura hau antolatzeko erabiliko dituzte: 2021-2022 ikasturtean, hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketako ziklo eta modalitateetan eta espezializazio-kurtsoetan Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulak egiteko prozedura, zeinaren arduradun baitira organo kudeatzaile horiek. Hori guztia, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko.

En cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos y de la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, los órganos gestores del procedimiento de admisión, adjudicación y de matrícula para el curso académico 2021-2022 en centros docentes públicos, públicos de titularidad municipal y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco para cursar los ciclos y modalidades de la formación profesional del sistema educativo así como los cursos de especialización, destinarán los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de las solicitudes a la organización del citado procedimiento.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko mugak ezartzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri behar dute Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita en este sentido a la Dirección de Planificación y Organización del Departamento de Educación, sita en la c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Asimismo, las personas solicitantes autorizan a la Dirección de Planificación y Organización a comprobar en otros Organismos Públicos la veracidad de los documentos presentados.

9. artikulua.– Jarraibideak onestea.

Artículo 9.– Aprobación de las Instrucciones.

Eranskinetan ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulatzeko bildu diren jarraibideak onesten dira, bai eta ikastetxeek hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren aplikazio informatikoa erabiltzeko bildutako jarraibideak ere.

Se aprueban las instrucciones incluidas en los anexos para los procedimientos de admisión, adjudicación y matriculación del alumnado, y para la utilización por los centros docentes de la aplicación informática del departamento competente en materia de educación.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Itundu gabeko ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuen obligazioak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Obligaciones de los centros privados que imparten enseñanzas no concertadas.

Hezkuntza-sisteman hezkuntza-itunik gabeko lanbide-heziketa eskaintzen duten ikastetxe pribatuek ematen dituzten ziklo eta plazei buruzko datuak eta egindako matrikulak sartuko dituzte V. eranskinean aipatzen den aplikazio informatikoan.

Los centros privados que impartan formación profesional del sistema educativo sin concierto educativo introducirán en la aplicación informática a que se refiere el Anexo V, los datos relativos a los ciclos y plazas ofertadas y a las matrículas realizadas.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Educación en el plazo de un mes, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses. El plazo para la interposición se contará en ambos casos a partir de la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de mayo de 2021.

Hezkuntzako sailburua,

El Consejero de Educación,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
ANEXO I
IKASLEAK ONARTZEKO, PLAZAK ESLEITZEKO ETA MATRIKULATZEKO PROZEDURARI BURUZKO JARRAIBIDE OROKORRAK
INSTRUCCIONES GENERALES SOBRE EL PROCEDIMIENTO DE ADMISIÓN, ADJUDICACIÓN Y MATRICULACIÓN DEL ALUMNADO

Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.

Primera.– Normativa de aplicación.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzetan, honako arau hauek aplikatu behar zaizkie onartze-prozedurari, esleipenari eta matrikulari:

Son de aplicación a la admisión, adjudicación y matrícula en las enseñanzas de formación profesional del sistema educativo, las siguientes normas:

a) 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.

a) Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

b) 777/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, Lanbide Heziketa hezkuntza-sistemaren esparruan antolatzeko alderdi jakin batzuk garatzekoa: I. eranskina, Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikariaren titulua eta gainerako gutxieneko irakaskuntzak ezartzeko urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuak eta apirilaren 6ko 370/2001 Errege Dekretuak garatutakoa, eta III. eranskina, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak aldatutakoa (1147/2011 Errege Dekretuak indargabetu zuen errege-dekretu hori).

b) Real Decreto 777/1998, de 30 de abril, por el que se desarrollan determinados aspectos de la ordenación de la formación profesional en el ámbito del sistema educativo: Anexo I ampliado por el Real Decreto 1161/2001, de 26 de octubre, por el que se establece el título de Técnico Superior en Prevención de Riesgos Profesionales y las correspondientes enseñanzas mínimas y el Real Decreto 370/2001, de 6 de abril, y Anexo III modificado por la disposición adicional segunda del Real Decreto 1538/2006, de 15 de diciembre, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo, derogado por el RD 1147/2011.

c) 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena.

c) Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio, por el que se establece la ordenación general de la formación profesional del sistema educativo.

d) 127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzekoa, hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzekoa, horien oinarrizko curriculumak finkatzekoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta profesionalak emateari eta ezartzeari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzekoa.

d) Real Decreto 127/2014, de 28 de febrero, por el que se regulan aspectos específicos de la Formación Profesional Básica de las enseñanzas de formación profesional del sistema educativo, se aprueban catorce títulos profesionales básicos, se fijan sus currículos básicos y se modifica el Real Decreto 1850/2009, de 4 de diciembre, sobre expedición de títulos académicos y profesionales correspondientes a las enseñanzas establecidas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

e) 32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren bidez aldatu zen.

e) Decreto 32/2008, de 26 de febrero, por el que se establece la ordenación general de la Formación Profesional del Sistema Educativo modificado por el Decreto 14/2016, de 2 de febrero.

f) 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), bai eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

f) Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado, tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación, como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior, de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los Centros Públicos de Titularidad Municipal que impartan Formación Profesional Básica.

g) 86/2015 Dekretua, ekainaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa.

g) Decreto 86/2015, de 9 de junio, de ordenación e implantación de la Formación Profesional Básica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

h) 46/2014 Dekretua, apirilaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituena.

h) Decreto 46/2014, de 1 de abril, de regulación de los Centros Integrados de Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

i) 2010eko otsailaren 19ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloen ezarpena eta ebaluazioa arautzen duena.

i) Orden de 19 de febrero de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, que regula la implantación y evaluación de los ciclos formativos de formación profesional.

j) 2010eko martxoaren 22ko Agindua, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren modalitatean emateko modua arautzen duena.

j) Orden de 22 de marzo de 2010, por la que se regula la impartición de ciclos formativos de FP en la modalidad de oferta parcial.

k) 2010eko urriaren 11ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketako irakaskuntzen ezarpena eta antolamendua urrutiko prestakuntza telematikoaren modalitatean arautzen dituena.

k) Orden de 11 de octubre de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regula la implantación y organización de la Formación Profesional en la modalidad a distancia telemática en el País Vasco.

l) 21/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituena.

l) Decreto 21/2009, de 3 de febrero, por el que se establecen los criterios de ordenación y planificación de la red de centros docentes de enseñanza no universitaria en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

m) Titulu bakoitza ezartzen edo arautzen duen araudia.

m) Normativa por la que se establece o regula cada título:

– IV. kapitulua, erdi-mailako eta goi-mailako tituluak sortzen dituzten errege-dekretuena.

– Capítulo IV de los reales decretos de creación de los títulos de Grado Medio y Superior.

– 7. apartatua, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak sortzen dituzten errege-dekretuen eranskinarena.

– Apartado 7 del anexo de los reales decretos que crean los títulos de Formación Profesional Básica.

n) Espezializazio-kurtso bakoitza ezartzen edo arautzen duen araudia.

n) Normativa por la que se establece o regula cada curso de especialización

o) Aplikatu beharreko beste araudi batzuk.

o) Demás normativa que resulte de aplicación.

Bigarrena.– Onarpen-, esleipen- eta matrikula-prozeduraren definizio orokorrak.

Segunda.– Definiciones generales del procedimiento de admisión, adjudicación y matrícula.

Prozedura honi begira, honako definizio hauek finkatu dira:

A efectos de este procedimiento, se establecen las siguientes definiciones:

a) Eskainitako plazak: betetzeko gehieneko plaza-kopurua ken errepikatzaileentzat erreserbatu beharreko plazak.

a) Plazas ofertadas: número máximo de plazas disponibles menos número de plazas a reservar para repetidores.

b) Kuota: zenbait talderentzat sarbidearen arabera erreserbatutako plazen ehunekoa, eskainitako plazetatik desgaitasunen bat dutenentzako eta goi-mailako kirolarientzako erreserbatutakoak kendu ondoren.

b) Cuota: porcentaje de las plazas reservadas a los diferentes colectivos en función de su vía de acceso una vez detraídas de las plazas ofertadas, las reservadas a los colectivos con discapacidad y deportistas de alto nivel.

c) Lehentasuna: lehentasuna ematen du plaza esleitzerakoan, Oinarrizko Lanbide Heziketako kuota edo talde bakoitzean.

c) Orden de preferencia: otorga prioridad en la adjudicación de plazas, dentro de cada cuota o colectivo en el caso de ciclos de Formación Profesional Básica.

d) Hurrenkera: lehentasuna ematen du lehentasun-talde bakoitzeko plazak esleitzerakoan.

d) Orden de prelación: otorga prioridad en la adjudicación de plazas dentro de cada grupo de preferencia.

Hirugarrena.– Heziketa-zikloetan eta espezializazio-kurtsoetan sartzeko baldintzak eta bideak.

Tercera.– Requisitos y vías de acceso a los ciclos formativos y a los cursos de especialización.

1.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak:

1.– Ciclos de Formación Profesional Básica.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

El acceso a los Ciclos de Formación Profesional Básica requerirá el cumplimiento simultáneo de los siguientes requisitos:

a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.

a) Tener cumplidos quince años, o cumplirlos durante el año natural en curso.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea. Ikaslea azken egoera horretan baldin badago, horren berri eman beharko zaio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari.

b) Haber cursado el tercer curso de Educación Secundaria Obligatoria o, excepcionalmente, haber cursado el segundo curso de la Educación Secundaria Obligatoria. En este último caso, se deberá comunicar a la Dirección de Planificación y Organización.

c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.

c) Haber propuesto el equipo docente a las familias o tutores legales la incorporación de la persona interesada a un ciclo formativo de Formación Profesional Básica.

2.– Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, hezkuntza-premia bereziak dituzten eta aldi berean baldintza hauek guztiak betetzen dituzten ikasleentzat:

2.– Ciclos de Formación Profesional Básica con itinerario a tres años, dirigidos a alumnado con necesidades educativas especiales que cumpla simultáneamente los siguientes requisitos:

a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.

a) Estar inscritos en el Registro de Necesidades Específicas de Apoyo Educativo (NEAE) del Departamento de Educación.

b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.

b) Haber cursado al menos 2.º ESO.

c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.

c) Disponer de Consejo orientador de la persona tutora con el aval del profesorado orientador en el que conste la propuesta del equipo docente, de que el alumno o alumna opte a Ciclos de Formación Profesional Básica con itinerario a 3 años.

3.– Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Lanbide Heziketako zikloak, izena ematen duten urte naturalean 17 urte edo gehiago beteta izanik baldintza hauek guztiak ere betetzen dituztenentzat:

3.– Ciclos de Formación Profesional Básica con itinerario a tres años, para las personas que cuenten con una edad igual o superior a los 17 años en el año natural de inscripción que cumpla simultáneamente los siguientes requisitos:

a) 17 urte edo gehiago izatea.

a) Tener una edad igual o mayor a 17 años.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez izana.

b) No haber cursado Educación Secundaria Obligatoria.

4.– Erdi-mailako heziketa-zikloak.

4.– Ciclos Formativos de Grado Medio.

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, gutxienez honako baldintza hauetako bat bete behar da:

El acceso a los Ciclos Formativos de Grado Medio requiere el cumplimiento de al menos una de las siguientes condiciones:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo goragoko maila akademikoko titulua edukitzea.

a) Estar en posesión del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria o de un nivel académico superior.

b) Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea.

b) Estar en posesión del título de Formación Profesional Básico.

c) Teknikari laguntzailearen titulua edukitzea.

c) Estar en posesión del título de Técnica o Técnico Auxiliar.

d) Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.

d) Haber superado el curso de formación específico para el acceso a Ciclos Formativos de Grado Medio en centros públicos o privados autorizados por la Administración educativa.

e) Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

e) Haber superado la prueba de acceso a Ciclos Formativos de Grado Medio o Grado Superior, o la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años.

f) Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu izana.

f) Haber superado los módulos obligatorios de un programa de cualificación profesional inicial.

g) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, guztira gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.

g) Haber superado los dos primeros cursos del Bachillerato Unificado y Polivalente (BUP), con un máximo, en conjunto, de dos materias pendientes.

h) IEE Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.

h) Haber superado el 2.º curso del primer ciclo experimental de Reforma de las Enseñanzas Medias (REM).

i) Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) letran ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat egiaztatzea.

i) Acreditar la posesión de alguna de las titulaciones equivalentes para el acceso a los ciclos formativos de grado superior establecidos en la disposición adicional tercera, apartado b) del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio.

j) Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

j) Certificado de homologación de estudios extranjeros con alguno de los títulos relacionados anteriormente. En el supuesto de que el procedimiento de homologación no haya sido resuelto, se aceptará el Volante de Inscripción Condicional.

5.– Goi-mailako heziketa-zikloak.

5.– Ciclos Formativos de Grado Superior.

Goi-mailako zikloetara sartzeko, gutxienez honako baldintza hauetako bat bete behar da:

El acceso a los ciclos de Grado Superior requiere el cumplimiento de al menos una de las siguientes condiciones:

a) Batxilergoko titulua edo titulu baliokideren bat izatea.

a) Estar en posesión del título de Bachiller u otros títulos equivalentes.

b) Erdi- edo goi-mailako teknikari-titulu bat izatea.

b) Poseer un título de Técnica o Técnico de Grado Medio o Grado Superior.

c) Teknikari espezialistaren titulua izatea.

c) Estar en posesión del título de Técnica o Técnico especialista.

d) Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

d) Haber superado la prueba de acceso a Ciclos Formativos de Grado Superior o la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años.

e) Unibertsitate-titulu bat izatea.

e) Estar en posesión de un título universitario.

f) Unibertsitate Orientazioko Ikasturtea gainditua izatea.

f) Tener superado el Curso de Orientación Universitaria (COU).

g) Batxilergo Esperimentalaren (IIE) modalitateren bateko 2. maila gainditu izana, Batxilergoko tituluaren baliokidea baita.

g) Haber superado el 2.º curso de alguna modalidad del Bachillerato Experimental (REM) que es equivalente al título de Bachiller.

h) Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

h) Certificado de homologación de estudios extranjeros con alguno de los títulos relacionados anteriormente: en el supuesto en que el procedimiento de homologación no haya sido resuelto, se aceptará el Volante de Inscripción Condicional.

6.– Urrutiko Irakaskuntza Araubidean sartzeko, arestian aipatutako baldintza akademikoez gain, baldintza hauek bete beharko dira:

6.– En la enseñanza de Régimen a Distancia, además de los requisitos académicos anteriores, la admisión exige el cumplimiento de los siguientes requisitos:

a) Erdi-mailako heziketa-zikloetan: 18 urte izatea.

a) Para los Ciclos Formativos de Grado Medio: tener 18 años.

b) Goi-mailako heziketa-zikloetan: 20 urte izatea (edo 19, teknikari-tituluren bat izanez gero).

b) Para los Ciclos Formativos de Grado Superior: tener 20 años (o 19 si se está en posesión de un título de Técnica o Técnico).

7.– Espezializazio-kurtsoak.

7.– Cursos de Especialización.

Espezializazio-kurtsoetan izena eman ahal izango dute kurtso bakoitzera sartzea ahalbidetzen duen titulazioa dutenek, IV. TAULARI jarraikiz: «ESPEZIALIZAZIO-KURTSOETAN SARTZEKO BALDINTZAK»

Podrán acceder a los cursos de especialización aquellas personas que poseen la titulación que habilita el acceso a cada curso según TABLA IV: «REQUISITOS DE ACCESO PARA CURSAR CURSOS DE ESPECIALIZACIÓN»

Laugarrena.– Onartzeko eskaerak aurkeztea. Modua eta epea.

Cuarta.– Presentación de las solicitudes de admisión. Forma y Plazo.

1.– Jarraibide hauek onartzen dituen aginduko 3. artikuluan aipatzen denaren ildotik eskaerarik aurkeztu behar ez duten pertsonek ez dute parte hartuko esleipen-prozeduran. Pertsona horiek artikulu horretan aipatutako epean egin beharko dute matrikula.

1.– Las personas eximidas de presentar solicitud a que se refiere el artículo 3 de la Orden que aprueba las presentes Instrucciones, no participarán en el procedimiento de adjudicación. La matriculación de estas personas deberá realizarse en el plazo señalado en el citado artículo.

2.– Gainerako interesdunek ezinbestean aurkeztu beharko dute agindu honetan aurreikusitako prozeduran parte-hartzeko eskaera onartuak izan eta ikastetxe batean matrikula egin ahal izateko.

2.– El resto de personas interesadas, para poder ser admitidas y realizar la matrícula en un centro docente, deberán solicitar la participación en el procedimiento contemplado en la presente Orden.

3.– Eskaera aurkezteko epea hautatutako irakaskuntza-modalitateari dagokion eranskinean jasotako egutegian adierazitakoa da (II., III. eta IV. eranskinak).

3.– El plazo de presentación de la solicitud es el señalado en el calendario incluido en el Anexo correspondiente a la modalidad de enseñanza elegida (anexos II, III, IV).

4.– Honako hiru moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskaerak:

4.– Las solicitudes podrán ser presentadas en una de estas formas:

a) Online, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak horretarako gaitutako aplikazio informatikoaren bidez, kasuan kasuko dokumentazioa erantsita. Eskaera online aurkezteko, sartu helbide honetan: https://ikasgunea.euskadi.eus

a) Online, mediante la aplicación informática habilitada a tal efecto por el departamento competente en materia de educación, adjuntando la documentación que corresponda en cada caso. Para presentarla online, acceder a https://ikasgunea.euskadi.eus

b) Presentzialki. Eskaintza osoaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan eta eskaintza partzialaren modalitateko araubide presentzialaren irakaskuntzan lehen tokian eskatutako ikastetxeko idazkaritzara joan behar da. Halaber, urrutiko araubideko irakaskuntza egin nahi dutenek aukera dute Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuko idazkaritzara joateko.

b) Presencialmente, tanto en la enseñanza de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa, como en la Modalidad de Oferta Parcial, acudir a la secretaría del centro solicitado en primer lugar. A su vez, en las enseñanzas de Régimen a distancia podrán acudir a la secretaria del Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia.

Interesdunak NANa edo identifikatzeko agiria aurkeztuko du, eta eskatutako datu guztiak emango ditu, ikastetxe horretako langileek aplikazio informatikoan sar ditzaten. Datuk sartutakoan, ikastetxeak inprimaki bat erakutsiko dio eskatzaileari. Bertan jasoko dira eskatzailearen datu pertsonalak, eskatutako zikloak eta aurkeztutako dokumentuak.

La persona interesada presentará su DNI o documento identificativo y facilitará todos los datos requeridos, que serán introducidos en la aplicación informática por el personal de dicho centro. Una vez introducidos los mismos, el centro mostrará a la persona solicitante un impreso en el que se recogerán sus datos personales, los ciclos solicitados y los documentos presentados.

Eskatzaileak sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu, eta lehenago sartutako datuak grabatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskaeren frogagiria eta egiaztagiria izango da.

La persona solicitante examinará los datos introducidos y si está conforme con los mismos procederá a firmarla. El centro sellará el impreso firmado y procederá a grabar los datos previamente introducidos. Dicho impreso, una vez firmado y sellado, servirá de resguardo y justificante de las peticiones realizadas.

Beharrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu ez badu, kasuan kasuko modalitatearen egutegian zehaztutako egunean aurkeztu beharko du.

Si no se hubiese entregado toda la documentación requerida, deberá entregarla en la fecha indicada en el calendario de la modalidad correspondiente.

c) Zuzenean zerbitzuan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetariko edozeinetan, manu horretan ezarritako baldintzen arabera eta zein ikastetxetarako den adierazita.

c) En Zuzenean y en cualquiera de las formas previstas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, de acuerdo con las condiciones establecidas en dicho precepto e indicando el centro docente al que se dirige.

d) Dokumentazioa postetxean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postetxeko langileek, ziurtatu baino lehen, data eta zigilua jar diezaioten eskaera-orriari. Hala egin ezean, ikastetxean sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da.

d) En el caso de que se optara por presentar la documentación en una oficina de Correos, se hará en sobre abierto para que la instancia sea fechada y sellada por el personal de Correos antes de ser certificada. De no hacerse así, se considerará presentada en la fecha de entrada en el centro docente.

5.– Eskaera aurkeztu dutenek aukera izango dute grabatutako datuak aldatu edo zuzentzeko, kasuan kasuko irakaskuntza-modalitatearen egutegian zehaztutako egunera arte. Epe hori bukatuta, ez da inolako aldaketa edo zuzenketarik onartuko, salbu eta sarbideei buruzkoak, 6.b) atalean zehazten denez.

5.– Las personas que hayan presentado su solicitud tendrán de plazo hasta la fecha señalada en el calendario de la modalidad de enseñanza correspondiente para solicitar la modificación o corrección de alguno de los datos grabados. Después de dichas fechas no se admitirá ninguna modificación o corrección, salvo las relativas a las vías de acceso, tal y como se especifica en el punto 6.b).

Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eskuratutako jatorrizko frogagiria sinatuta eta zigilatuta aurkeztea. Behin beharrezko zuzenketak eginda, eskaerak aurkezteko erabilitako prozedura errepikatuko da.

Para efectuar la correspondiente corrección será condición necesaria la presentación del resguardo original firmado y sellado que se le hubiera previamente entregado. Una vez efectuadas las correcciones pertinentes, se procederá de la misma forma que en la presentación de las solicitudes.

6.– Eskaera-inprimaki ezberdinak egongo dira irakaskuntza-araubide eta -modalitatearen arabera, eta eskatu nahi diren plazez gain, honako hauek ere adierazi beharko dira bertan:

6.– En los formularios de solicitud, que serán diferenciados para los distintos regímenes y modalidades de enseñanza, además de las plazas solicitadas, se deben indicar:

a) Ikaslearen identifikazio pertsonala, edo, hala badagokio, bere ordezkariarena, eta interesdunaren eta bere ordezkariaren helbide elektronikoa, jakinarazpenak jasotzeko.

a) Identificación personal del alumnado, y en su caso la persona que lo represente, con una dirección de correo electrónico de la persona interesada o su representante a efectos de avisos.

b) Zer sarbide erabili den, hirugarren jarraibidean adierazitakoetatik. Pertsona batek sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Nolanahi ere, egutegian dokumentazioa aurkezteko zehaztutako epea bukatu baino lehen, hasieran aukeratutako sarbidea alda daiteke.

b) La vía de acceso utilizada de entre las señaladas en la instrucción tercera. En el caso de que una persona cumpla los requisitos para acceder por más de una vía de acceso, solo podrá ejercer una de ellas. No obstante, antes de la finalización del plazo para la presentación de documentación señalado en el calendario correspondiente, podrá modificar la vía inicialmente indicada.

c) Hala badagokio, desgaitasunagatik edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateagatik plazak erreserbatzeko aukera baliatu den (ikus 5.4 artikulua).

c) En su caso, el ejercicio de la opción a las reservas por discapacidad o por deportista de alto nivel o alto rendimiento a que se refiere el artículo 5.4.

d) Hezkuntza-premia bereziko egoeran izanez gero, horren berri eman behar da, beharrezko izan litezkeen laguntza bereziak emateko.

d) En situaciones de necesidades educativas especiales, a efectos de los apoyos especiales que pudieran necesitarse, dicha circunstancia.

Bosgarrena.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Quinta.– Documentación que se debe adjuntar a la solicitud.

1.– Eskatzaile guztiek aurkeztu beharko dute, horretarako adierazitako epean, ikaslearen nortasuna eta adina egiaztatuko dituen dokumentu bat.

1.– Todas las personas solicitantes deben presentar, en el plazo señalado, documento que acredite la identidad y edad del alumnado.

– NAN edo AIZ. Izapidea on-line egiten bada eta nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak dokumentu hori baliozkotzen badu, ez da beharrezkoa izango agiri hori aurkeztea.

– DNI o NIE. No será necesaria su aportación si la tramitación se realiza on-line y dicho documento es validado por el servicio de consulta de datos de identidad.

– Eskaera aurkezteko unean ikaslea adin txikikoa bada eta ez badago legez emantzipatuta, eskaera aitak, amak edo ikaslearen tutorea den pertsona edo erakundeak aurkeztu behar du. Kasu horretan, familia-liburua edo eskaera aurkezten duena ikaslearen legezko ordezkaria dela egiaztatzeko dokumentua ere aurkeztu beharko da.

– Si en el momento de presentar la solicitud el alumno o alumna es menor de edad y no se encuentra legalmente emancipado o emancipada, la solicitud será presentada por el padre, madre o persona o entidad tutora del alumno o alumna y en ese caso, Libro de familia o documento acreditativo de su condición.

2.– Eskaeran desgaitasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako plazetan onartua izatea aukeratu dutenek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, aurreko atalean aipatutako nortasun-agiriaz gain:

2.– Quienes en la solicitud hayan elegido la opción de admisión por la reserva de discapacidad o de deportista de alto nivel o rendimiento, deberán presentar además del documento señalado en el punto anterior, los siguientes documentos:

a) Desgaitasunagatiko erreserba: kasuko lurralde-historikoko foru-aldundiko gizarte-zerbitzuetako departamentuak edo administrazio publikoaren organo baliokideak emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna. Han, legez aitortu beharko da eskatzaileak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.

a) En el caso de reserva por discapacidad: certificado expedido por el Departamento de Servicios Sociales de la Diputación Foral del territorio histórico correspondiente u órgano equivalente de la Administración pública competente, en el que conste el reconocimiento legal de minusvalía de la persona afectada con un grado de discapacidad igual o superior al 33 %.

b) Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateagatiko erreserba: adierazpen ofizial bat, izaera hori aitortzen duena.

b) En el caso de reserva por ser deportista de alto nivel o de alto rendimiento: la declaración oficial que le otorga dicha condición.

3.– 1. apartatuan adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztuko da.

3.– Además de lo señalado en el apartado 1, se presentará la siguiente documentación:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako:

a) Para los Ciclos de Formación Profesional Básica:

– Ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala proposatzen duen irakasleen orientazio-aholkua.

– Consejo orientador del equipo docente con la propuesta de incorporación del alumno o alumna a un ciclo formativo de Formación Profesional Básica.

– Azken maila egin den ikastetxeko ikasketa-ziurtagiria, baldin eta ikasketok EAEtik kanpo egin badira.

– Certificado de estudios del centro del último curso realizado, en aquellos casos en que no los hayan realizado en la CAPV.

Dokumentu horiek ez dituzten 17 urte edo gehiagoko ikasleak salbuetsita egongo dira berauek aurkeztetik.

Aquel alumnado igual o mayor de 17 años que no disponga de estos documentos, estará exento de su presentación.

b) Hezkuntza-premia bereziak dituztenei zuzenduta dauden eta 3 urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako:

b) Para los Ciclos de Formación Profesional Básica itinerario a 3 años dirigidos a alumnado con necesidades educativas especiales:

– Ikasleak 3 urterako prestakuntza-ibilbidea duen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala proposatzen duen irakasleen orientazio-aholkua.

– Consejo orientador del equipo docente con la propuesta de incorporación del alumno o alumna a un ciclo formativo de Formación Profesional Básica con itinerario a 3 años.

– Azken maila egin den ikastetxeko ikasketa-ziurtagiria, baldin eta ikasketok EAEtik kanpo egin badira.

– Certificado de estudios del centro del último curso realizado, en aquellos casos en que no los hayan realizado en la CAPV.

c) 17 urte edo gehiago dituzten ikasleei zuzenduta dauden 3 urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ez da inolako dokumentazio akademikorik aurkeztuko.

c) Para los Ciclos de Formación Profesional Básica itinerario a 3 años dirigidos a alumnado con una edad igual o mayor de 17 años, no se aportará ninguna documentación académica.

d) Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetarako: zer sarbide aukeratu den. Horretarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

d) Para los Ciclos Formativos de Grado Medio o de Grado Superior: en función de la vía de acceso utilizada, los documentos a presentar serán los siguientes:

– Sarbidea titulazio akademiko ofizial bat bada: sartzeko alegatutako titulua edo titulua eskuratzeko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. Ikasketak bukatu diren data dela-eta ezin bada bi dokumentu horietatik bat ere aurkeztu, baldintza hori egiaztatzeko, tituluari dagokion historia akademikoaren ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik edo Batxilergotik egiten bada sarbidea; Lanbide Heziketako titulu batetik egiten bada, ordea, ziurtagiri akademiko ofizial bat aurkez daiteke.

– En el caso de que la vía de acceso sea una titulación académica oficial: título alegado para acceder, o acreditación de haber abonado la tasa para su expedición. Si por la fecha de finalización de los estudios, no fuera posible presentar ninguno de los dos documentos mencionados, podrá acreditarse cumplimiento del requisito con la certificación del historial académico correspondiente al título si se accede desde Educación Secundaria Obligatoria o Bachillerato, o certificación académica oficial en el caso de que se acceda desde un título de Formación Profesional.

– Heziketa-zikloetara sartzeko kurtsoa gainditzea baldin bada sarbidea: kurtsoaren amaierako notaren ziurtagiri ofiziala.

– En el caso de que la vía de acceso sea la superación del curso de acceso a ciclos formativos: certificación oficial de la nota final del curso.

– Sarbidea heziketa-zikloetara sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana bada: probaren amaierako notaren ziurtagiri ofiziala (ez da beharrezkoa izango heziketa-zikloetara sartzeko probaren ziurtagiria aurkeztea, baldin eta EAEko 2013-2014 ikasturteko deialdian edo hurrengoetan egin eta gainditu bada). Hala ere, proba hori beste edozein autonomia-erkidegotan gainditu dutenek, edo EAEn baina aurreko ikasturteetan gainditu dutenek ziurtagiria aurkeztu beharko dute irakaskuntza-modalitateari dagokion egutegian zehaztutako epean).

– En el caso de que la vía de acceso sea la superación de la prueba de acceso a ciclos formativos o la superación de la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años: certificación oficial de la nota final de la prueba (no será necesario presentar la certificación de la prueba de acceso a ciclo formativo, si esta se ha realizado y superado en la convocatoria del curso 2013/2014 y siguientes de la CAPV. Sin embargo, quienes hayan superado dicha prueba en cualquier otra Comunidad Autónoma, así como quienes la superaron en la CAPV en cursos anteriores deberán hacer entrega del certificado en el plazo señalado en el calendario correspondiente a la modalidad de enseñanza).

– Sarbidea irakasgaiak edo gaiak gainditzea bada: ziurtagiri akademiko ofiziala.

– En el caso de que la vía de acceso sea la superación de asignaturas o materias: certificación académica oficial.

– Ikasketak atzerrian egin dituzten eta titulazioa homologatzeke duten ikasleen kasuan, Baldintzapean Izena emateko Txartela eta dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

– En el caso de alumnado que haya realizado sus estudios en el extranjero y que tenga la titulación pendiente de homologación, volante de inscripción condicional acreditando haber abonado la tasa correspondiente.

e) Espezializazio-kurtsoak: sarbidea kurtso bakoitza egiteko gaikuntza ematen duen titulua denez, aurkeztu beharreko dokumentazioa da kurtsora sartzeko alegatutako titulua edo titulu hori jaukitzeko tasa ordaindu izanaren agiria. Ikasketak bukatutako datagatik bi dokumentu horietako bat ere aurkeztu ezin bada, titulua lortu dela tituluari dagokion espediente akademikoa aurkeztuta egiaztatu beharko da.

e) Para los cursos de especialización: dado que la vía de acceso es el título habilitante para cada curso, la documentación a presentar es el título alegado para acceder, o acreditación de haber abonado la tasa para su expedición. Si por la fecha de finalización de los estudios, no fuera posible presentar ninguno de los dos documentos mencionados, se deberá acreditar el título con la certificación académica oficial.

4.– Eskatutako irakaskuntzari dagokion eranskinean (II., III. eta IV. eranskinak) jasotako lehentasun-irizpideei jarraikiz ikaslearen eskubide izan daitezkeen erreserbak, lehentasunak edo hurrenkeran lehenago joateko aukera erabiltzeko, horretarako eskubidea duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, salbu eta Administrazioak aurretiaz badu informazio hori.

4.– Para las reservas, preferencias o prelaciones a las que se pudiera tener derecho, según los criterios de preferencia y prioridad para la adjudicación contemplados en el anexo correspondiente a la enseñanza solicitada (anexos II, III y IV), habrá de presentarse la documentación que la acredita salvo en aquellos casos que la Administración disponga de la misma.

5.– Eskatzaileak irakaskuntzetara sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratzen den guztietan, plaza erreserbatzeko, lehentasuna izateko edo hurrenkeran lehenago joateko eskubidea ematen duen dokumentuetako bat aurkezten ez bada, ikasleak izan zezakeen hurrenkera galduko du, eta ez da aukerarik egongo akats hori zuzentzeko.

5.– Siempre que resulte acreditado el cumplimiento de los requisitos de acceso a las enseñanzas, la no presentación de alguno de los documentos que dan derecho a reserva, preferencia o prelación no anula la validez de la solicitud, ni será objeto de plazo de subsanación, pero dará lugar a la pérdida de la prelación que le hubiera podido corresponder, sin posibilidad de subsanar la falta.

Seigarrena.– Plazak esleitzeko prozedura.

Sexta.– Procedimiento de adjudicación de plazas.

1.– 1. artikuluan aipatzen diren irakaskuntzetako plazak esleitzeko prozeduran parte hartu nahi dutenek dagokion eskaera aurkeztu beharko dute, horretarako ezarritako epean. Epetik kanpo ez da eskaerarik onartuko.

1.– Las personas que deseen participar en el procedimiento de adjudicación de las plazas de las enseñanzas a que se refiere el artículo 1, deberán presentar la correspondiente solicitud en el plazo establecido. No se admitirán solicitudes antes ni después del plazo establecido.

2.– Plazak esleitzeko, aintzat hartuko da eskaeran adierazitako hurrenkera, plaza bat baino gehiago eskatzen bada.

2.– Las plazas se adjudicarán, atendiendo, en el caso de que se solicite más de una plaza, al orden en que figure en la solicitud.

3.– Eskaeran, datu hauek eman beharko dira plazei buruz: ikastetxea, zikloa edo espezializazio-kurtsoa, txanda, maila eta eredua. Irakaskuntza-eskaintza partzialerako eta urrutiko irakaskuntzarako modulu bana ere egongo da.

3.– Una plaza que figure en el documento de solicitud estará compuesta por los siguientes datos: centro, ciclo y o curso de especialización, turno, curso y modelo. Se incluirá módulo para las plazas de oferta parcial y enseñanza a distancia.

4.– Pertsona bakoitzak nahi adina plaza eskatu ahal izango ditu. Ez dago mugatuta eskaera bakoitzean eska daitekeen plaza kopurua.

4.– Una persona podrá solicitar tantas plazas como desee. No existe limitación en el número de plazas por solicitud.

5.– Eskaeran zenbat eta plaza gehiago eskatu, orduan eta aukera gehiago esleipen-prozeduran plaza bat lortzeko.

5.– Cuanto mayor sea el número de plazas que figuren en la solicitud, mayor será la probabilidad de obtener una plaza en el procedimiento de adjudicación.

6.– Esleipen-prozedura % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat eta goi-mailako eta errendimenduko kirolarientzat erreserbatutako plazetatik hasiko da, 5.4 artikuluan ezarrita dagoen bezalaxe. Erreserbatutako zenbait plaza esleitu gabe geratzen badira, gainerako plazei batuko zaizkie.

6.– El procedimiento de adjudicación comienza con las plazas reservadas para personas con discapacidad igual o superior al 33 % y para las personas que tengan la condición de deportista de alto nivel y alto rendimiento, tal y como se establece en el artículo 5.4. Las plazas reservadas que no resulten adjudicadas se incorporarán al resto de plazas.

Prozeduraren lehen urrats horretan parte hartu eta erreserbatutako plazarik lortu ez dutenak plazak esleitzeko prozedura arruntean sartuko dira.

Las personas que, habiendo participado en este primer paso del procedimiento y no obtengan una plaza reservada, serán incluidas en el procedimiento ordinario de adjudicación de plazas

7.– Berdinketarik izanez gero, ausazko esleipen-prozedura bat baliatuko da, ikasleak onartzeko prozeduran erabilitako aplikazio informatikoak egina. Aplikazio informatikoak, eskaera grabatzeko unean, ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskaerari, 1aren eta 99999aren arteko zenbaki oso bat, alegia. Berdinketak hautsi behar diren kasuetan erabiliko da zenbaki hori, horretarako gainerako irizpide guztiak agortu ondoren, betiere. Zenbaki txikienari emango zaio lehentasuna.

7.– En caso de empate se utilizará un procedimiento aleatorio efectuado por la aplicación informática utilizada para la realización del procedimiento de adjudicación del alumnado. En el momento de grabación de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número, que será un número entero comprendido entre 1 y 99999. Dicho número será utilizado en los casos en los que sea necesario para deshacer los empates existentes, una vez agotados todos los demás criterios de desempate. Se dará prioridad al número menor.

Zazpigarrena.– Batez besteko nota kalkulatzea.

Séptima.– Cálculo de la nota media.

1.– Beren ikasketak EAEn egin dituzten ikasleen kasuan, Hezkuntza Administrazioak aurretiaz du beren historia akademikoan lortutako batezbestekoa; beraz, kasu horretan ez da historia akademikoa aurkeztu beharko, esleipena egiteko erabiltzen den aplikazio informatikoak zuzenean hartuko duelako aintzat nota hori.

1.– En el caso de las personas que han cursado sus estudios en la CAPV y, por lo tanto, la Administración Educativa disponga de nota media en su historial académico, no será necesario entregar historial académico alguno, ya que la Aplicación Informática encargada de la adjudicación, trasladará la nota obtenida.

2.– Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozenek historia akademikoa aurkeztu beharko dute, eta bertan agertzen den batez besteko nota hartuko zaie aintzat.

2.– En el caso de las personas que procedan de otras Comunidades Autónomas, la nota media será la que conste en su historial académico que deberá aportar.

3.– Hezkuntza Administrazioak ez badu aurretiaz nota hori, tituluan lortutako batez beste nota jasoko duen historia akademiko ofiziala aurkeztu beharko da, plazak esleitzeko hurrenkera ezartze aldera. Ziurtagiri hori aurkezten ez duenari 5eko batez besteko nota emango zaio.

3.– En el caso de que la Administración Educativa no disponga de nota, será necesaria la presentación de la certificación académica oficial que contenga la nota media del Título, para establecer el orden de prelación para la adjudicación de las plazas. Si no se presenta la citada certificación, se asignará una nota media igual a 5.

4.– Aurkeztutako ziurtagirian ez baldin badago batez bestekoa kalkulatuta, honako kalkulu hau egin beharko da:

4.– Si en la certificación aportada, no constara la nota media calculada, se deberá realizar el siguiente cálculo:

– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen kasuan, batez besteko nota kalkulatzeko Bigarren Hezkuntzan edo irakaskuntza baliokidean egindako maila bakoitzeko irakasgaietan ateratako noten batez bestekoa egingo da. Irakasgaiko nota kuantitatiboa bada, zenbaki hori bera hartuko da aintzat. Ikasgaiko nota kualitatiboa bada, kuantitatibo bilakatu beharko da, honako baremo honi jarraituz:

– Para ciclos de Formación Profesional Básica para el cálculo de la nota media de las materias cursadas en cada curso de la Educación Secundaria o equivalente, si la calificación de la asignatura fuese cuantitativa se tomará exactamente el número que figure en la misma. Si la calificación de la asignatura fuese cualitativa se transformará en cuantitativa según el siguiente baremo:

• Gutxiegi: 4.

• Insuficiente: 4.

• Nahiko: 5.

• Suficiente: 5.

• Ongi: 6.

• Bien: 6.

• Oso ongi: 8.

• Notable: 8.

• Bikain: 10.

• Sobresaliente: 10.

Batez besteko notaren kalkulua bi dezimalekin adieraziko da.

El cálculo de la nota media se expresará con dos decimales.

– Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetarako eta espezializazio-kurtsoetarako batez besteko nota kalkulatzeko, egiaztatutako ikasketetan lortutako batezbestekoa hartuko da aintzat. Irakasgaiko nota kuantitatiboa bada, zenbaki hori bera hartuko da aintzat. Ikasgaiko nota kualitatiboa bada, kuantitatibo bilakatu beharko da, honako baremo honi jarraituz:

– Para ciclos formativos de Grado Medio o Superior y cursos de especialización, para el cálculo de la nota media de los estudios acreditados, si la calificación de la materia cursada fuese cuantitativa se tomará exactamente el número que figure en la misma. Si la calificación de la asignatura fuese cualitativa se transformará en cuantitativa según el siguiente baremo:

• Nahiko: 5,50.

• Suficiente: 5,50.

• Ongi: 6,50.

• Bien: 6,50.

• Oso ongi: 8,00.

• Notable: 8,00.

• Bikain edo bikain ohorezko matrikularekin: 10,00.

• Sobresaliente o Sobresaliente Matrícula de Honor: 10,00.

• Batxilergoko edo DBHko titulu homologatua: homologazio-ebazpenean ageri den nota.

• Bachillerato o título ESO homologado: nota que aparezca en la resolución de homologación.

• Gai sarrera-proban: 5,00.

• Apto en la Prueba de Acceso: 5,00.

• Sarrera-proba egitetik salbuetsia: 5,00.

• Exento de la Prueba de Acceso: 5,00.

• Baldintzapean izena Emateko Txartela: 5,00.

• Volante de Inscripción Condicional: 5,00.

Zortzigarrena.– Onartutako eta ez-onartutako eskaeren behin-behineko zerrendak onetsi eta argitaratzea.

Octava.– Aprobación y publicación de las listas provisionales de solicitudes admitidas y no admitidas.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, eskuragarri jarriko da onartutako eta baztertutako eskaeren zerrenda, Ikasgunean https://ikasgunea.euskadi.eus eta dagokion ikastetxeko idazkaritzan. Bertan, honako hauek zehaztuko dira: lehentasun-hurrenkera, eta, horren barruan, kasu bakoitzean ezarritako hurrenkera.

Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, será accesible a través de Ikasgunea, https://ikasgunea.euskadi.eus y en la secretaría del centro correspondiente la relación de solicitudes admitidas y excluidas, con expresión del orden de preferencia y dentro de ellos por la prelación establecida en cada caso.

Bederatzigarrena.– Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea.

Novena.– Reclamaciones contra las listas provisionales.

1.– Behin-behineko zerrenden aurka, erreklamazioa aurkez daiteke ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean, dagokion egutegian ezarritako epean.

1.– Contra las listas provisionales se podrá presentar reclamación ante la dirección del centro en el plazo establecido en el calendario correspondiente.

2.– Pertsona batek erreklamazio bat aurkezten duenean, ikastetxeak dagokion aplikazio informatikoan jaso beharko du. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilatu eta erreklamaziogileari emango dio, egiaztagiri modura.

2.– Cuando una persona presente una reclamación, el centro deberá recogerla en la correspondiente aplicación informática. A continuación, imprimirá una copia de la reclamación presentada, la sellará y la entregará a la persona reclamante, para que sirva de comprobante.

3.– Erreklamazioak ebatzitzat joko dira behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera. Edozein kasutan, hurrengo puntuan ezarritakoari jarraikiz egingo da.

3.– Las reclamaciones se entienden resueltas con la publicación de las listas definitivas conforme a lo que se dispone en el punto siguiente.

Hamargarrena.– Behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratzea.

Décima.– Aprobación y publicación de las listas definitivas.

1.– Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eskuragarri jarriko da onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda, Ikasgunean https://ikasgunea.euskadi.eus eta dagokion ikastetxeko idazkaritzan.

1.– Una vez resueltas las reclamaciones presentadas, la lista definitiva de solicitudes admitidas y excluidas será accesible a través de Ikasgunea, https://ikasgunea.euskadi.eus y en la secretaría del centro correspondiente.

2.– Behin betiko zerrenden aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Contra las listas definitivas se podrá presentar recurso de alzada ante la Delegada Territorial de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación.

Aurkeztutako errekurtsoak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak eskatu ahal izango ditu Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

La Delegada Territorial de Educación podrá recabar la documentación que estime necesaria para la resolución de los recursos que se presenten.

Ikasleak behar bezala matrikulatu daitezkeela bermatzeko moduko epean eman beharko du ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, eta ebazpen horrek amaiera emango dio administrazio-bideari.

La resolución de la Delegada Territorial de Educación deberá producirse en un plazo que garantice la adecuada matriculación del alumnado y pondrá fin a la vía administrativa.

Hamaikagarrena.– Ikasleak Onartzea Bermatzeko Batzordeak.

Decimoprimera.– Comisiones de Garantías de Admisión.

Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan xedatutakoa bete beharko da ikasleen onarpena bermatzeko batzordeak eratu eta jardunean jartzeko.

Para la constitución y funcionamiento de las Comisiones de Garantías de Admisión se estará a lo dispuesto en el Decreto 1/2018, de 9 de enero.

Hamabigarrena.– Baldintzak objektiboki ez betetzearren matrikula ukatzea edo ofizioz ezeztatzea.

Decimosegunda.– Rechazo o anulación de oficio de la matrícula por falta objetiva de condiciones.

1.– Segurtasun- edo osasun-egoerekin lotutako baldintza psikofisiko zehatz batzuk eskatzen dituen profil profesionala duten lanbide-heziketako ikasketetan, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren frogagiriak aurkezteko edo proba jakin batzuk egiteko eskatu ahalko du, titulu bakoitza arautzen duen arauan hala jasota badago.

1.– Para aquellas enseñanzas de formación profesional cuyo perfil profesional requiera determinadas condiciones psicofísicas ligadas a situaciones de seguridad o salud, el departamento competente en materia de educación podrá requerir la aportación de la documentación justificativa necesaria, o la realización de determinadas pruebas, cuando así se indique en la norma por la que se regule cada Título.

2.– Kasu horietan, atzera bota edo deuseztatu ahal izango da ikaslearen matrikula, Hezkuntza Saileko laguntza-zerbitzuen iritzia eskatu ondoren, eta, betiere, Hezkuntza Ikuskaritzak dagokion txostena egin ostean, baldin eta ondorioztatzen bada eskatzaileak ez dituela betetzen eskatzen zaizkion baldintza horiek.

2.– En dichos supuestos, previo contraste con los servicios de apoyo, tras informe de la Inspección de Educación podrá rechazarse o anularse la matrícula, si se concluyera que no reúne las condiciones exigibles antes mencionadas.

3.– Interesdun batek izena emateko momentuan aurkeztutako datuei erreparatuta ikastetxeko arduradunek uste badute baldintza batzuk betetzen ez dituela, ikastetxearen zuzendaritzak, hilabeteko epean, matrikula behin-behinekoa dela jakinarazi beharko dio ikasleari, eta lehenago deskribatutako prozedurari ekin beharko dio; gainera, egoeraren berri eman beharko dio hezkuntza ikuskaritzako lurralde-buruzagitzari. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzak erabakiko du matrikula onartu edo baztertu behar den.

3.– Si como consecuencia de los datos facilitados en el momento de su inscripción por una persona interesada, los responsables del centro tuvieran conocimiento de una situación de presunta falta de condiciones del mismo, en el plazo máximo de un mes, la dirección del centro deberá comunicarle que su matriculación tiene carácter provisional e iniciar el procedimiento anteriormente descrito, informando de la situación a la jefatura territorial de inspección educativa. La Delegación Territorial de Educación resolverá sobre la confirmación o rechazo de la matrícula.

4.– Hezkuntza-jarduera igaro ahala, ikusten bada arestian aipatutako baldintza objektiboak ez direla betetzen, ikastetxearen zuzendariak egoki den prozedurari ekin beharko dio hilabeteko epean, egoeraren berri eman zaion momentutik hasita. Era berean, horren berri eman beharko dio hezkuntza-ikuskaritzako lurralde-buruzagitzari. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzak erabakiko du matrikula onartu edo baztertu behar den.

4.– En el caso de que se apreciaran en el transcurso de la actividad educativa indicios de ausencia de las condiciones objetivas señaladas anteriormente, el director o la directora del centro iniciará el correspondiente procedimiento en el plazo máximo de un mes desde que se le hubiera comunicado la situación, informando de la misma a la jefatura territorial de inspección educativa. La Delegación Territorial de Educación resolverá sobre la anulación o no de la matrícula realizada.

Hamahirugarrena.– Onartzeko eskudunak diren organoak.

Decimotercera.– Órganos competentes para la admisión.

1.– Ikastetxe publikoetan, zuzendaritzak hartu beharko ditu ikasleak onartzeko erabakiak, aplikatu beharreko araudian eta agindu eta jarraibide hauetan adierazitakoari jarraituz. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Kontseilu Sozialak, berriz, onarpenaren berri eman beharko dute, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 127.e) eta 132.n) artikuluetan ezarritakoa betez.

1.– En los centros docentes públicos, corresponde a la dirección decidir sobre la admisión de alumnado con sujeción a lo contemplado en la normativa de aplicación y en la presente Orden e instrucciones; y al Consejo Escolar o Consejo Social del centro, informar sobre la admisión, de acuerdo con lo establecido en los artículos 127.e) y 132.n) de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

2.– Itundutako ikastetxe pribatuetan, ikastetxeko arauak ezartzen dituzten organoek erabakiko dute ikasleak onartzen dituzten ala ez, aplikatu beharreko araudian adierazitakoa betez.

2.– En los centros docentes privados concertados, la competencia para decidir sobre la admisión de alumnado, con sujeción a lo contemplado en la normativa de aplicación, corresponderá a los órganos que establezcan sus normas.

II. ERANSKINA
ANEXO II
ESKAINTZA OSOAREN MODALITATEKO ARAUBIDE PRESENTZIALAREN LANBIDE HEZIKETA.
FORMACIÓN PROFESIONAL DE RÉGIMEN PRESENCIAL MODALIDAD DE OFERTA COMPLETA

Lehenengoa.– Onarpen-eskaera egiteko, onarpen-zerrendak argitaratzeko eta matrikulatzeko egutegia.

Primera.– Calendario de solicitud de admisión, publicación listas admisión y matriculación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Bigarrena.– Online nahiz aurrez aurre aurkeztutako onarpen-eskaeren berezitasunak.

Segunda.– Especificidades de las solicitudes de admisión, tanto las presentadas online como en forma presencial.

Eskaera-inprimaki bakarra beteko da Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzetarako: Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketa eta espezializazio-kurtsoak.

Se rellenará un único formulario de solicitud para las enseñanzas de Régimen Presencial Modalidad Oferta Completa de Formación Profesional Básica, Grado Medio, Grado Superior y cursos de especialización.

Inprimakiak jarraibide hauen arabera bete behar dira:

Los formularios se rellenarán de acuerdo con las siguientes características:

– Pertsona bakoitzak nahi adina plaza eska ditzake.

– No está limitado el número de plazas a solicitar por cada persona.

– Inor plazarik gabe gera ez dadin, ikasleei gomendatzen zaie gutxienez hamar plaza eskatzeko eskaera betetzean.

– Con el objetivo de que ninguna persona se quede sin plaza, se recomienda al alumnado que, al realizar la solicitud, indique al menos diez plazas.

– Eskatutako plaza bakoitzeko, datu hauek adieraziko dira: ikastetxea, zikloa eta/edo espezializazio-kurtsoa, maila, hizkuntza-eredua eta txanda.

– Por cada plaza solicitada, se indicará: centro, ciclo y/o curso especialización, curso, modelo lingüístico y turno.

– Eskatutako lehenengo plazaren ikastetxea erreferentzia-ikastetxea izango da onarpen-prozedura honekin zerikusia duten izapide guztietarako.

– El centro de la primera plaza solicitada será el centro de referencia para todas las gestiones relacionadas con este procedimiento de admisión.

– Eskatutako plazak eskatzaileak aukeratutako hurrenkeran agertuko dira.

– Las plazas solicitadas aparecerán en el orden elegido por la persona solicitante.

Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.

Tercera.– Especificidades en la adjudicación de plazas.

1.– 3. artikuluan aipatzen denaren ildotik, eskaerarik aurkeztu behar ez duten pertsonek, hau da, errepikatzaileek eta 1. mailatik 2. mailara igarotzen direnek, ez dute parte hartuko esleipen-prozeduran.

1.– Las personas eximidas de presentar solicitud a que se refiere el artículo 3, repetidores y los que promocionan de 1.º a 2.º, no participarán en el procedimiento de adjudicación.

2.– Eskatzaile bakoitzari plaza bakar bat esleituko zaio.

2.– A cada solicitante no se le adjudicará más de una plaza.

3.– Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak: esleipena egiteko ezarritako taldeek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko talde bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko taldean plazarik esleitu ez zaien eskaerak badaude.

3.– Ciclos de Formación Profesional Básica: la adjudicación se realizará por el orden de preferencia en que se encuentren situados, en las letras siguientes, los distintos colectivos establecidos para la adjudicación, de forma que no se adjudicarán plazas a solicitantes de un colectivo mientras haya solicitudes sin plaza correspondientes al colectivo anterior.

Hona hemen taldeak:

Los colectivos son los siguientes:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere izen-ematearen urte naturalean 17 urte badituzte eta izen-ematearen unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila EAEn egindakoak izan behar dute.

a) Alumnado que haya cursado hasta 3.º o 4.º de Educación Secundaria Obligatoria en modo ordinario o mediante diversificación curricular, cuente con 17 años en el año natural de inscripción y esté escolarizado en la CAPV en el momento de la inscripción. Si actualmente no lo está, ha debido realizar el último curso en Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere izen-ematearen urte naturalean 16 urte badituzte eta izen-ematearen unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila EAEn egindakoak izan behar dute.

b) Alumnado que haya cursado hasta 3.º o 4.º de Educación Secundaria Obligatoria en modo ordinario o mediante diversificación curricular, cuente con 16 años en el año natural de inscripción y esté escolarizado en la CAPV en el momento de la inscripción. Si no lo está actualmente, ha debido realizar el último curso en Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere izen-ematearen urte naturalean 15 urte badituzte eta izen-ematearen unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila EAEn egindakoak izan behar dute.

c) Alumnado que haya cursado hasta 3.º de Educación Secundaria Obligatoria, cuente con 15 años en el año natural de inscripción y esté escolarizado en la CAPV en el momento de la inscripción. Si actualmente no lo está, ha debido realizar el último curso en Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere izen-ematearen urte naturalean 16 urte badituzte eta izen-ematearen unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila EAEn egindakoak izan behar dute.

d) Alumnado que haya cursado hasta 2.º de Educación Secundaria Obligatoria, cuente con 16 años en el año natural de inscripción y esté escolarizado en la CAPV en el momento de la inscripción. Si actualmente no lo está, ha debido realizar el último curso en Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere izen-ematearen urte naturalean 15 urte badituzte eta izen-ematearen unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila EAEn egindakoak izan behar dute.

e) Alumnado que haya cursado hasta 2.º de Educación Secundaria Obligatoria, cuente con 15 años en el año natural de inscripción y esté escolarizado en la CAPV en el momento de la inscripción. Si actualmente no lo está, ha debido realizar el último curso en Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad.

f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken maila erkidego honetan egin ez duten ikasleak, a) apartatutik e) apartatura bitarte ezarritako lehentasun berberarekin.

f) Alumnado que no haya realizado el último curso de la Educación Secundaria Obligatoria en esta Comunidad, con la misma preferencia establecida en los apartados a) hasta e).

g) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren maila egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egin dutenak; betiere, irakasleek proposatu badiete ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sar daitezen.

g) Alumnado mayor de 17 años que haya cursado tercer o cuarto curso de Educación Secundaria Obligatoria o, excepcionalmente, haber cursado el segundo curso de la Educación Secundaria Obligatoria y el equipo docente haya propuesto su incorporación a un ciclo de Formación Profesional Básica.

h) Gainerako eskatzaileak, aurreko taldeetan jasota ez daudenak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dituztela izen-ematearen urte naturalean.

h) Resto de solicitantes que no estén contemplados en los colectivos anteriores, siempre y cuando acrediten una edad igual o mayor de 17 años en el año natural de inscripción.

Talde bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, h) taldearen kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.

Dentro de cada colectivo, el orden de prelación vendrá dado por la mejor nota media del historial académico, calculada conforme se indica en la instrucción séptima del Anexo I. En el caso del colectivo de la letra h) la prelación vendrá establecida por la edad, de menor a mayor.

4.– Hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten eta I. eranskineko 2. puntuko hirugarren jarraibidean xedatutako baldintzak betetzen dituzten ikasleentzako 3 urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.

4.– Ciclos de Formación Profesional Básica con itinerario a 3 años, dirigidos al alumnado con Necesidades Educativas Especiales (NEE), que cumplen los requisitos establecidos en la Instrucción tercera, punto 2, del Anexo I.

Esleipena egiteko ezarritako taldeek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko talde bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko taldean plazarik esleitu ez zaien eskaerak badaude.

La adjudicación se realizará por el orden de preferencia en que se encuentren situados, en las letras siguientes, los distintos colectivos establecidos para la adjudicación, de forma que no se adjudicarán plazas a solicitantes de un colectivo mientras haya solicitudes sin plaza correspondientes al colectivo anterior.

a) Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urte naturalean 16 urte betetzea eta mugako funtzionamendu intelektualaren ondoriozko Hezkuntza Premia Bereziak (HPB), desgaitasun intelektual arina edo egiaztatutako gaixotasun mental bat izatea.

a) Alumnado que haya cursado al menos 2.º ESO que cuente con 16 años en el año natural de inscripción y tenga Necesidades Educativas Especiales (NEE) derivadas de un funcionamiento intelectual límite, una discapacidad intelectual leve o una enfermedad mental acreditada.

b) Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urte naturalean 15 urte betetzea eta mugako funtzionamendu intelektualaren ondoriozko Hezkuntza Premia Bereziak (HPB), desgaitasun intelektual arina edo egiaztatutako gaixotasun mental bat izatea.

b) Alumnado que haya cursado al menos 2.º ESO que cuente con 15 años en el año natural de inscripción y tenga Necesidades Educativas Especiales (NEE) derivadas de un funcionamiento intelectual límite, una discapacidad intelectual leve o una enfermedad mental acreditada

c) Baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak: gutxienez DBHko 2. maila egin izana, izen-ematea egiten den urtean 16 urte baino gehiago izatea eta mugako funtzionamendu intelektualaren ondoriozko Hezkuntza Premia Bereziak (HPB), desgaitasun intelektual arina edo egiaztatutako gaixotasun mental bat izatea.

c) Alumnado que haya cursado al menos 2.º ESO que cuente con más de 16 años en el año natural de inscripción y tenga Necesidades Educativas Especiales (NEE) derivadas de un funcionamiento intelectual límite, una discapacidad intelectual leve o una enfermedad mental acreditada.

d) Sartzeko baldintzak bete arren, mugako funtzionamendu intelektualetik, desgaitasun intelektual arinetik edo egiaztatutako gaixotasun mental batetatik eratorritakoak ez diren bestelako hezkuntza-laguntzarako premia bereziak dituzten ikasleak.

d) Alumnado que, cumpliendo los requisitos de acceso, tenga necesidades de apoyo educativo distintas a las derivadas de funcionamiento intelectual límite, discapacidad intelectual leve o enfermedad mental acreditada.

Talde bakoitzaren barruan berdinketarik izanez gero, ausazko prozedura bat baliatuko da, ikasleak onartzeko prozeduran erabilitako aplikazio informatikoak egina. Aplikazio informatikoak, eskaera grabatzeko unean, ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskaerari, 1aren eta 99999aren arteko zenbaki oso bat, alegia. Berdinketak hautsi behar diren kasuetan erabiliko da zenbaki hori, horretarako gainerako irizpide guztiak agortu ondoren, betiere. Zenbaki txikienari emango zaio lehentasuna.

Dentro de cada colectivo, en caso de empate se utilizará un procedimiento aleatorio efectuado por la aplicación informática utilizada para la realización del procedimiento de adjudicación del alumnado. En el momento de grabación de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número, que será un número entero comprendido entre 1 y 99999. Dicho número será utilizado en los casos en los que sea necesario para deshacer los empates existentes, una vez agotados todos los demás criterios de desempate. Se dará prioridad al número menor

5.– 17 urte edo gehiago izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez duten ikasleentzako 3 urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikoak.

5.– Ciclos de Formación Profesional Básica con itinerario a 3 años dirigidos a las personas con una edad igual o mayor de 17 años y no hayan cursado Educación Secundaria Obligatoria.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez duten ikasleak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dituztela izen-ematearen urte naturalean. Kasu horretan, lehentasuna adinak zehaztuko du, txikienetik handienera.

Alumnado que no haya cursado Educación Secundaria Obligatoria, y cuente con una edad igual o mayor de 17 años en el año natural de inscripción. En este caso, la prelación vendrá establecida por la edad, de menor a mayor.

6.– Erdi-mailako heziketa-zikloak: esleipena egiteko, lehendabizi kuotak hartuko dira kontuan, eta, kuota bakoitzaren barruan, lehentasunak.

6.– Ciclos Formativos de Grado Medio: la adjudicación se realizará teniendo en cuenta en primer lugar las cuotas y, dentro de cada una de ellas, las preferencias.

Kuota eta lehentasun hauek ezartzen dira:

Se establecen las siguientes cuotas y preferencias:

a) Plazen % 65 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo irakaskuntza baliokide bateko graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:

a) El 65 % de las plazas, para los que acrediten el título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria o su equivalente académico, repartidas de la siguiente forma:

a.1.– Plazen % 55 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:

a.1.– El 55 % de las plazas para los que acrediten el título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria, con el orden de preferencia siguiente:

a.1.1.– Esleipen-prozedura honetako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonak.

a.1.1.– Personas que hayan superado cuarto de Educación Secundaria Obligatoria, en alguno de los dos cursos académicos anteriores al curso que se opta en el presente procedimiento de adjudicación.

a.1.2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako tituludunak.

a.1.2.– Resto de personas tituladas en Educación Secundaria Obligatoria.

a.2.– Plazen % 5 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.

a.2.– El 5 % de las plazas para las personas tituladas en Educación Secundaria Obligatoria mediante la Educación de Personas Adultas (EPA).

a.3.– Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

a.3.– El 5 % de las plazas para los estudiantes que hayan cursado sus estudios en el extranjero y que tengan la titulación correspondiente pendiente de homologación, previa presentación del volante de inscripción condicional.

b) Plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako Teknikariaren titulua egiaztatzen dutenentzat, VI. eranskineko I. TAULAN zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (erdi-mailako titulu batetik goi-mailako titulu batera sartzeko lehentasunak):

b) El 20 % de las plazas para quienes acrediten el título de Técnico de Formación profesional Básico, con el orden de preferencia en que se enumera, según se establece en el Anexo VI – TABLA I – Preferencias de acceso desde un título de FP Básico a uno de Grado Medio:

b.1.– 1. lehentasuna.

b.1.– Afinidad 1.

b.2.– 2. lehentasuna.

b.2.– Afinidad 2.

b.3.– 3. lehentasuna.

b.3.– Afinidad 3.

c) Plazen % 15 honako sarbide edo talde hauei esleituko zaizkie, lehentasunen-hurrenkera honetan:

c) El 15 % de las plazas: se adjudicarán a las siguientes vías de acceso o colectivos para la admisión, con el orden de preferencia en que se enumeran:

c.1.– Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.

c.1.– Pruebas de acceso a ciclos formativos de Grado Medio o Superior. Tendrán preferencia quienes hayan superado la prueba de acceso a ciclos formativos de Grado Medio.

c.2.– Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).

c.2.– Alguno de los títulos o enseñanzas contemplados en el apartado a) de la disposición adicional tercera del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio (a excepción del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria).

c.3.– Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.

c.3.– Quienes accedan por tener superados los módulos profesionales obligatorios de un Programa de Cualificación Profesional Inicial.

c.4.– 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.

c.4.– Prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años.

c.5.– Beste sarbide batzuk.

c.5.– Otras vías de acceso.

Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Batez beste nota kalkulatzeko, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean xedatutakoa hartuko da aintzat.

El orden de prelación entre quienes tienen la misma preferencia vendrá dado por la nota media del historial académico correspondiente al Título desde el que se accede o, en su caso, por la calificación obtenida en las enseñanzas, curso o prueba desde la que se accede. Para el cálculo de la nota media se tendrá en cuenta lo indicado en la instrucción séptima del Anexo I.

Aukeretako baten (a, b, c) kuota guztiak betetzen ez badira, plaza hutsak proportzionalki banatuko dira gainerako kuoten artean.

En el caso de no cubrirse las cuotas en alguna de las opciones (a, b, c), las vacantes se adjudicarán de forma proporcional en el resto de las cuotas.

7.– Goi-mailako heziketa-zikloak: honako kuota eta lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:

7.– Ciclos Formativos de Grado Superior: la adjudicación se realizará teniendo en cuenta las cuotas y preferencias siguientes:

a) Plazen % 60 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:

a) El 60 % de plazas para quienes acrediten el título de Bachiller, repartidas de la siguiente forma:

a.1.– Plazen % 55 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:

a.1.– El 55 % de las plazas para los que acrediten el título de Bachiller, con el orden de preferencia en que se enumeran:

a.1.1.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea eta tituluan aipatzen den irakasgaia egin dutenek, VI. eranskineko III. TAULAN ezarritakoari jarraituz (BATXILERGOKO TITULU BATETIK SARTZEKO LEHENTASUNAK).

a.1.1.– Para estas plazas, tendrán preferencia quienes tengan la modalidad de Bachiller prescrita en el título que se desea cursar con la asignatura que se menciona en el título, según se establece en el Anexo VI – TABLA III – PREFERENCIAS EN EL ACCESO DESDE UN TÍTULO DE BACHILLERATO.

a.1.2.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea egin dutenek, tituluan aipatzen den irakasgairik gabe, lehenago aipatutako VI. eranskineko III. TAULAN ezarritakoari jarraituz.

a.1.2.– Para estas plazas, tendrán preferencia quienes acrediten la modalidad de Bachiller prescrita en el título que se desee sin la asignatura indicada en el título, según se establece en el Anexo VI – TABLA III mencionado previamente.

a.1.3.– Beste edozein batxilergo-modalitate.

a.1.3.– Cualquier otra modalidad de bachillerato.

a.2.– Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

a.2.– El 5 % de las plazas para los estudiantes que hayan cursado sus estudios en el extranjero y que tengan la titulación correspondiente pendiente de homologación, previa presentación del volante de inscripción condicional.

b) Plazen % 20 teknikariaren titulua egiaztatzen dutenentzat, VI. eranskineko II. TAULAN zerrendatutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz (ERDI-MAILAKO TITULU BATETIK GOI-MAILAKO TITULU BATERA SARTZEKO LEHENTASUNAK):

b) El 20 % de plazas para quienes acrediten el título de Técnico, con el orden de preferencia en que se enumera, según se establece en el Anexo VI – TABLA II – PREFERENCIAS EN EL ACCESO DESDE UN TÍTULO DE GRADO MEDIO A UN TÍTULO DE GRADO SUPERIOR:

b.1.– 1. lehentasuna.

b.1.– Afinidad 1.

b.2.– 2. lehentasuna.

b.2.– Afinidad 2.

b.3.– 3. lehentasuna.

b.3.– Afinidad 3.

c) Plazen % 20, honako hauek egiaztatzen dituztenentzat, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin:

c) El 20 % plazas para quienes acrediten, con el orden de preferencia en que se enumeran:

c.1.– Dagokion aukeran sarbide-proba eginez sartzen direnak.

c.1.– Haber accedido por prueba de acceso por la opción correspondiente.

c.2.– 1147/2011 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren b) apartatuan ezarritakoaren bidez sartzen direnak, salbu eta LOGSEk arautzen duen batxilergoko titulua dutenak.

c.2.– Haber accedido por lo establecido en el apartado b) de la disposición adicional tercera del RD 1147/2011, salvo el título de bachiller establecido en la LOGSE.

c.3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.

c.3.– Accedan por prueba de acceso a la Universidad para mayores de 25 años.

c.4.– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu baten bitartez sartzen direnak.

c.4.– Accedan desde otro título de Técnico Superior de Formación Profesional.

c.5.– Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.

c.5.– Accedan desde un título universitario.

c.6.– Beste sarbide batzuk (BBBko titulua, etab.).

c.6.– Otras vías de acceso (título de BUP, etc.).

Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Batez beste nota kalkulatzeko, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean xedatutakoa hartuko da aintzat.

El orden de prelación entre quienes tienen la misma preferencia vendrá dado por la nota media del historial académico correspondiente al Título desde el que se accede o, en su caso, por la calificación obtenida en las enseñanzas, curso o prueba desde la que se accede. Para el cálculo de la nota media se tendrá en cuenta lo indicado en la instrucción séptima del Anexo I.

Aukeretako baten (a, b, c) kuota guztiak betetzen ez badira, plaza hutsak proportzionalki banatuko dira gainerako kuoten artean.

En el caso de no cubrirse las cuotas en alguna de las opciones (a, b, c) las vacantes se adjudicarán de forma proporcional en el resto de las cuotas.

8.– Espezializazio-kurtsoak: honako kuota eta lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:

8.– Cursos de especialización: la adjudicación se realizará teniendo en cuenta las preferencias siguientes:

a) Espezializazio-kurtsora sartzeko titulua aurreko bi ikasturteetako batean eta EAEn eskuratu duten ikasleak.

a) Alumnado que ha conseguido el título por el que acceden al curso de especialización en los dos años precedentes, en la CAPV.

b) Gainerako ikasleak.

b) Resto de alumnos.

Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion espediente akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio. Batez beste nota kalkulatzeko, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean xedatutakoa hartuko da aintzat.

El orden de prelación entre quienes tienen la misma preferencia vendrá dado por la nota media del historial académico correspondiente al Título desde el que se accede. Para el cálculo de la nota media se tendrá en cuenta lo indicado en la instrucción séptima del Anexo I.

Laugarrena.– Matrikulazio-prozedura.

Cuarta.– Procedimiento de matriculación.

1.– Matrikulak presentzialki egin beharko dira ikastetxeetako idazkaritzetan.

1.– La formalización de las matriculas debe hacerse de forma presencial en las secretarías de los centros.

2.– Esleipen-prozeduran parte hartu beharrik ez duten ikasleek (errepikatzaile izateagatik edo ikastetxe berean 1. mailatik 2. mailara igotzeagatik) epe honetan egingo dute matrikula: ekainaren 14tik uztailaren 2ra, biak barne. Hori egin ezean, ikasten ari diren zikloko plazari uko egiten diotela ulertuko da.

2.– El alumnado que no tuviera obligación de participar en el procedimiento de adjudicación, que repita curso o que promocione de 1.º a 2.º curso en el mismo centro, deberá formalizar su matrícula en el periodo comprendido entre el 14 de junio y el 2 de julio, ambos incluidos. En caso de no hacerlo, se considerará que renuncia a la plaza del ciclo que estuviese cursando.

3.– Pertsona bat ezingo da matrikulatu bi ziklotan (salbu eta ordutegiak bateragarriak badira), ez eta ziklo bateko matrikula aldi berean gauzatu ere bi irakaskuntza-modalitate desberdinetan.

3.– Una misma persona no podrá matricularse en dos ciclos diferentes (salvo que exista compatibilidad de horarios) ni simultanear la matrícula de un mismo ciclo en dos modalidades de enseñanza diferentes.

4.– Honela egingo da matrikulazio-prozedura:

4.– El procedimiento de matriculación se realizará de la siguiente manera:

Ohiko epea (uztailaren 19tik 30era)

Período ordinario (desde el 19 de julio hasta el 30 de julio)

a) Epe horretan esleipen-prozeduran parte hartu duten ikasleak baino ezingo dira matrikulatu.

a) En este período solo se podrá matricular el alumnado que haya participado en el procedimiento de adjudicación.

b) Hiru fase egongo dira, eta horietako bakoitzaren barruan beste esleipen-prozedura bat egingo da libre geratu diren eta beren lehenengo aukeran plazarik lortu ez duten pertsonekin.

b) Se establecerán tres fases, existiendo un nuevo procedimiento de adjudicación entre cada una de ellas, con las plazas que quedan libres y con las personas que no han sido adjudicatarias de plaza en primera opción.

c) I. eta II. fasean beren lehenengo aukeran plaza lortu dutenak bakarrik matrikulatuko dira. Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, interesdunak eskatu arren, eskaintzatik kendu diren aukerak aintzat hartu gabe esleituko da lehenengo aukera hori.

c) En la fase I y en la fase II solamente se matricularán las personas que han obtenido plaza en su primera opción adjudicable. Esta primera opción se obtendrá sin tener en cuenta, en el momento de las adjudicaciones, aquellas opciones solicitadas que se hayan eliminado de la oferta en aplicación del artículo 5 de esta orden.

d) Fase bakoitzaren hasieran matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda bat egingo da. Matrikula egiteko epea bukatuta, ez baldin badute eskubide hori erabili, galdu egingo dute, eta ezohiko epean baino ezingo dira matrikulatu.

d) Al comienzo de cada una de las fases se generará un listado de las personas con derecho a matricularse. Si finalizado el plazo para realizar la matricula no ejercitan el citado derecho, perderán el mismo y solo podrán matricularse en el período extraordinario.

5.– III. fasean, fase horretan matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrendan agertzen direnez gain, esleipen-prozeduran parte hartu eta plazarik lortu ez duten ikasleak ere matrikulatuko dira, plaza libreak geratzen badira, betiere.

5.– En la fase III, además del alumnado incluido en el listado de las personas con derecho a matricularse en dicha fase, se matriculará aquel alumnado que habiendo participado en el procedimiento de adjudicación no haya sido adjudicatario de una plaza, siempre y cuando quedaran plazas libres.

I. FASEA: (uztailaren 19tik 21era)

FASE I: (Entre el 19 y 21 de julio)

II. FASEA: (uztailaren 23tik 27ra)

FASE II: (Entre el 23 y el 27 de julio)

III. FASEA: (uztailaren 29tik 30era)

FASE III: (Entre el 29 y el 30 de julio)

Ezohiko epea (irailaren 1etik urriaren 15era)

Período extraordinario (desde el 1 de septiembre al 15 de octubre)

Epe horretan, sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiak matrikulatu ahal izango dira.

En este período se podrá matricular todo aquel alumnado que cumpla los requisitos de acceso.

III. ERANSKINA
ANEXO III
ESKAINTZA PARTZIALAREN MODALITATEKO ARAUBIDE PRESENTZIALAREN LANBIDE HEZIKETA
FORMACIÓN PROFESIONAL DE RÉGIMEN PRESENCIAL MODALIDAD DE OFERTA PARCIAL

Lehenengoa.– Egutegia.

Primera.– Calendario.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Bigarrena.– Onarpen-eskaerei buruzko zehaztasunak.

Segunda.– Especificidades de las solicitudes de admisión.

Irakaskuntza-modalitate honetan eskaera bakarra egingo da eskatutako plaza guztietarako. Online nahiz aurrez aurre egin daiteke. Plaza horietako bakoitzean, honako hauek adieraziko dira. Ikastetxea, zikloa, modulua eta hizkuntza-eredua.

En esta modalidad de enseñanza, tanto en forma presencial como online, se rellenará una única solicitud para todas las plazas solicitadas. Para cada una de ellas, se indicará: centro, ciclo, módulo y modelo lingüístico.

Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.

Tercera.– Especificidades en la adjudicación de plazas.

Eskainitako konpetentzia-ataletan edo moduluetan, eskaerak gehiago baldin badira eskainitako gehieneko plaza kopurua baino, hautaketa bat egingo da jarraian adierazten diren lehentasun-irizpideei jarraituz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 8.4 artikuluarekin bat etorriz (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitateko araubide presentzialean ematea arautzen da):

En las unidades de competencia y/o módulos ofertados, si las solicitudes superaran el número máximo de plazas ofertadas, se realizará una selección con arreglo a los siguientes criterios de prioridad de acuerdo al artículo 8.4 de la Orden de 22 de marzo de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regula la impartición de ciclos formativos de Formación Profesional de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Parcial:

a) Heziketa-zikloan aurretik matrikulatuta egon diren eta, zikloa bukatzeko, egin nahi duten modulua bakarrik falta zaien pertsonak, betiere deialdiak agortu ez badituzte.

a) Personas matriculadas anteriormente en el ciclo formativo y a las que solo les falta el módulo que desean cursar para completar el ciclo y que no haya agotado las convocatorias.

b) Langileak, heziketa-eskaintzaren zikloarekin lotutako sektorean lanean dihardutenak edo langabezian daudenak.

b) Personas trabajadoras empleadas o en desempleo del sector relacionado con el ciclo al que pertenece la oferta formativa.

c) Ziklo bereko heziketa-moduluren bat edo konpetentzia-atalen bat gainditua duten pertsonak.

c) Personas que tengan superado algún módulo formativo o unidad de competencia del mismo ciclo.

d) Eskatzailea zaharragoa izatea.

d) Mayor edad de la persona solicitante.

e) Azken lehentasun-irizpidea aplikatzean, eskainitako plaza baino eskaera gehiago egonez gero, egoera horretan dagoen eskaera bakoitzari ausaz esleitutako ordena-zenbakia hartuko da aintzat berdinketa hausteko. Ordena-zenbaki hori ausaz esleituko du onarpen-prozedurarako erabilitako aplikazio informatikoak. Plazak esleitzeko, zenbakirik txikienak izango du lehentasuna.

e) Si el exceso de solicitudes sobre las plazas disponibles concurre en la aplicación del último de los criterios de prioridad, se acudirá al número de orden aleatoriamente adjudicado a efectos de desempate a cada una de las solicitudes en que se produce el supuesto aquí contemplado. Dicho número de orden será aleatoriamente adjudicado por la aplicación informática utilizada para el procedimiento de admisión, y se adjudicarán las plazas atendiendo al número de orden inferior.

Laugarrena.– Matrikulazio-prozedura.

Cuarta.– Procedimiento de matriculación.

1.– Ikasleak behin betiko matrikulatuta geratuko dira dagokien moduluan, baldin eta taldea osatzeko gutxieneko ikasle kopurua biltzen bada kasuko konpetentzia-atalean edo konpetentzia-atal bati lotuta ez dagoen moduluan, eta hizkuntza-ereduan.

1.– La matriculación definitiva del alumnado en el módulo correspondiente quedará condicionada a que se alcance el número mínimo de personas exigido para formar un grupo en esa unidad de competencia y/o módulo no asociado a unidad de competencia, y modelo lingüístico.

2.– Pertsona bat ezingo da aldi berean matrikulatu modulu batean, irakaskuntza-modalitate desberdinetan.

2.– Una misma persona no podrá simultanear la matrícula de un mismo módulo en dos modalidades de enseñanza diferentes.

3.– Esleipen-prozeduran parte hartu duten eta onartuak izan diren pertsonek dagokien epean egin beharko dute matrikula. Hori egin ezean, esleitua duten plazari uko egin diotela ulertuko da.

3.– Las personas que hayan participado en el procedimiento de adjudicación y hayan sido admitidas deberán formalizar su matrícula en el periodo correspondiente. En el caso de no hacerlo se considerará que renuncian a la plaza que tuviera adjudicada.

4.– Matrikulazio-epean, formalizatutako esleipen-prozeduran beren eskaera aurkeztuta parte hartu dutenak bakarrik matrikulatu daitezke. Esleipen-prozedura bukatuta egon arren, plaza hutsak dauden bitartean, eskaerak onartuko dira, urriaren 15era arte, egun horretan bukatzen baita matrikula egiteko epea.

4.– Durante el período de matriculación, solo podrán participar las personas que hayan participado en el procedimiento de adjudicación formalizado presentado la solicitud de admisión. Una vez finalizado, mientras existan plazas vacantes, se admitirán nuevas solicitudes hasta el día 15 de octubre, fecha límite para formalizaciones de matrícula.

5.– Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, idatzi bat egin beharko da, sinadura eta data jarrita, eta plaza esleitu den ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu.

5.– La renuncia a una plaza adjudicada deberá realizarse por escrito, firmada y fechada, en la secretaría del centro donde le haya sido adjudicada la plaza.

IV. ERANSKINA
ANEXO IV
URRUTIKO ARAUBIDEKO LANBIDE HEZIKETA
FORMACIÓN PROFESIONAL DE RÉGIMEN A DISTANCIA

Lehenengoa.– Egutegia.

Primera.– Calendario.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Bigarrena.– Onarpen-eskaerei buruzko zehaztasunak.

Segunda.– Especificidades de las solicitudes de admisión.

1.– Eskaera bat aurkeztuko da, norberak interesa duen ikastetxe eta ziklo bakoitzeko. Nahi adina modulu eska daiteke, eta pertsona bati ziklo bateko baino gehiagoko moduluak eslei dakizkioke. Dena den, urrutiko irakaskuntza-araubidean, oro har, onartutako ikasleek ez dute bi heziketa-ziklotan aldi berean matrikulatzerik izango.

1.– Se realizará una solicitud por cada ciclo en el que la persona esté interesada. Se podrán solicitar los módulos que se desee y a una misma persona se le podrá adjudicar módulos de más de un ciclo. No obstante, el alumnado admitido no podrá, como norma general, formalizar matrícula en dos ciclos formativos distintos simultáneamente en la enseñanza de Régimen a Distancia.

Hala ere, pertsona bat ziklo bereko Lantokiko Prestakuntzan eta, hala badagokio, Proiektuan matrikulatzen bada eta gainerako moduluak gainditu baditu, bigarren ziklo batean matrikulatu ahal izango da, ikasle berrien baldintza beretan.

En cualquier caso, cuando una persona se matricule únicamente en los módulos de Formación en Centros de Trabajo y, en su caso, Proyecto de un mismo ciclo, teniendo el resto de los módulos superados, podrá matricularse en un segundo ciclo en las mismas condiciones que el nuevo alumnado.

2.– Eskaerak, bat ziklo bakoitzeko, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratura zuzenduko dira, eta, haietan, adieraziko da, lehentasun-hurrenkeran zerrendatuta, zer modulu egin nahi diren eta ordu presentzialak zer ikastetxetan egingo diren. Halaber, ordu presentzialik gabeko moduluetan, azterketa zer ikastetxetan egin nahi den aukeratu beharko da.

2.– La solicitud, o solicitudes, una por cada ciclo, se dirigirá al Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia e indicará, numerados por orden de preferencia, los módulos y el centro donde se quiera realizar las horas presenciales. Asimismo, en aquellos módulos sin horas presenciales, se seleccionará el centro en el que realizar el examen.

3.– Hezkuntza Sailak gehieneko muga bat ezartzen du ikasleak matrikulatzen diren moduluen iraupenaren guztizko baturarako: ikasle berriak 700 ordurako matrikulatu ahalko dira gehienez, eta berriak ez diren ikasleak 1.000 ordurako. Hori guztia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 11ko Aginduaren 3.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, zeinaren bidez urrutiko heziketa telematikoaren modalitatean Lanbide Heziketako irakaskuntzen ezarpena eta antolamendua arautzen baitira. Hala ere, ezarritako gehieneko muga horiek gehienez % 5 gainditu ahal izango dituzte dagokion zikloa bukatzeko hala behar duten ikasleek.

3.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 3.2 de la Orden de 11 de octubre de 2010, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se regula la implantación y organización de las enseñanzas de Formación Profesional en la modalidad a distancia telemática, el Departamento de Educación determina una limitación máxima, para la suma total de la duración de los módulos en los que se realice la matrícula, de 700 horas para el alumnado de nueva incorporación y de 1.000 horas para el alumnado antiguo. No obstante, se podrá exceder las limitaciones máximas fijadas hasta en un 5 % de las mismas, para aquel alumnado que lo precise para la finalización del ciclo correspondiente.

4.– Lehenik ikasle hauek onartuko dira: lehendik bertan ikasle izan diren eta, urrutiko modalitatean zer ziklotan matrikulatu nahi duten, ziklo horretako moduluren bat aurreko ikasturtean gainditu dutenak. Lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da zikloan zehar gainditutako modulu-kopurua, eta, horren ostean, aurreko ikasturtean matrikulatu zireneko moduluetatik gainditutakoen ehunekoa. Beharrezkoa izanez gero, hurrenkera ezartzeko hurrengo irizpidea historia akademikoa izango da. Onartu ez diren pertsonek osatuko dute itxarote-zerrenda.

4.– Se admitirá en primer lugar, al alumnado que mantenga la condición de antiguo alumno que haya superado en el curso académico precedente en Régimen a Distancia, algún módulo del mismo ciclo en el que se pretende matricular, siendo el orden de prelación el número de módulos aprobados en el ciclo y, a continuación, el porcentaje de módulos aprobados sobre los matriculados el curso anterior. Si fuera necesario, el siguiente criterio para establecer el orden de prelación será el historial académico. Las personas no admitidas constituirán la correspondiente lista de espera.

Hirugarrena.– Plazen esleipenari buruzko zehaztapenak.

Tercera.– Especificidades en la adjudicación de plazas.

1.– Plazak esleitzeko, aintzat hartuko da eskaeran adierazitako lehentasun-hurrenkera, eta, horren barruan, ezarritako hurrenkera.

1.– Las plazas se adjudicarán, atendiendo, en el caso de que se solicite más de una plaza, al orden de preferencia en que figure en la solicitud, y dentro de ellas por el orden de prelación.

2.– Erdi-mailako heziketa-zikloak: esleipena egiteko, lehendabizi kuotak hartuko dira kontuan, eta, kuota bakoitzaren barruan, lehentasunak.

2.– Ciclos Formativos de Grado Medio: la adjudicación se realizará teniendo en cuenta en primer lugar las cuotas y, dentro de cada una de ellas, las preferencias.

a) Plazen % 65 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo irakaskuntza baliokide bateko graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:

a) El 65 % de las plazas, para los que acrediten el título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria o su equivalente académico, repartidas de la siguiente forma:

a.1.– Plazen % 55 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:

a.1.– El 55 % de las plazas para los que acrediten el título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria, con el orden de preferencia siguiente:

a.1.1.– Esleipen-prozedura honetako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonak.

a.1.1.– Personas que hayan superado cuarto de Educación Secundaria Obligatoria, en alguno de los dos cursos académicos anteriores al curso que se opta en el presente procedimiento de adjudicación.

a.1.2.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako tituludunak.

a.1.2.– Resto de personas tituladas en Educación Secundaria Obligatoria.

a.2.– Plazen % 5 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.

a.2.– El 5 % de las plazas para las personas tituladas en Educación Secundaria Obligatoria mediante la Educación de Personas Adultas (EPA).

a.3.– Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

a.3.– El 5 % de las plazas para los estudiantes que hayan cursado sus estudios en el extranjero y que tengan la titulación correspondiente pendiente de homologación, previa presentación del volante de inscripción condicional.

b) Plazen % 20 oinarrizko teknikari titulua egiaztatzen dutenei esleituko zaizkie, VI. eranskineko I. TAULAN ezarritako LEHENTASUN-HURRENKERARI JARRAITUZ (OLHKO TITULU BATETIK ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETARA SARTZEKO LEHENTASUNAK):

b) 20 % de las plazas se ofrecerán a quienes acrediten el título Técnico Básico, con el orden de preferencia en que se enumera, según se establece en el Anexo VI – TABLA I – PREFERENCIAS DE ACCESO DESDE UN TÍTULO FP GRADO BÁSICO A CICLOS FORMATIVOS DE GRADO MEDIO:

b.1.– 1. lehentasuna.

b.1.– Afinidad 1.

b.2.– 2. lehentasuna.

b.2.– Afinidad 2.

b.3.– 3. lehentasuna.

b.3.– Afinidad 3.

c) Plazen % 15 honako sarbide edo talde hauei esleituko zaizkie, lehentasunen-hurrenkera honetan:

c) El 15 % de las plazas: se adjudicarán a las siguientes vías de acceso o colectivos para la admisión, con el orden de preferencia en que se enumeran:

c.1.– Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.

c.1.– Pruebas de acceso a ciclos formativos de Grado Medio o Superior. Tendrán preferencia quienes hayan superado la prueba de acceso a ciclos formativos de Grado Medio.

c.2.– Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).

c.2.– Alguno de los títulos o enseñanzas contemplados en el apartado a) de la disposición adicional tercera del Real Decreto 1147/2011, de 29 de julio (a excepción del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria).

c.3.– Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.

c.3.– Quienes accedan por tener superados los módulos profesionales obligatorios de un Programa de Cualificación Profesional Inicial.

c.4.– 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.

c.4.– Prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años.

c.5.– Beste sarbide batzuk.

c.5.– Otras vías de acceso.

Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Batez beste nota kalkulatzeko, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean xedatutakoa hartuko da aintzat.

El orden de prelación entre quienes tienen la misma preferencia vendrá dado por la nota media del historial académico correspondiente al Título desde el que se accede o, en su caso, por la calificación obtenida en las enseñanzas, curso o prueba desde la que se accede. Para el cálculo de la nota media se tendrá en cuenta lo indicado en la instrucción séptima del Anexo I.

Aukeretako baten (a, b, c) kuota guztiak betetzen ez badira, plaza hutsak proportzionalki banatuko dira gainerako kuoten artean.

En el caso de no cubrirse las cuotas en alguna de las opciones (a, b, c) las vacantes se adjudicarán de forma proporcional al resto de las cuotas.

3.– Goi-mailako heziketa-zikloak: honako kuota eta lehentasun hauek kontuan hartuko dira esleipena egiteko:

3.– Ciclos Formativos de Grado Superior: la adjudicación se realizará teniendo en cuenta las cuotas y preferencias siguientes:

a) Plazen % 60 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, honela banatuta:

a) El 60 % de plazas para quienes acrediten el título de Bachiller, repartidas de la siguiente forma:

a.1.– Plazen % 55 Batxilergoko titulua egiaztatzen dutenentzat, jarraian adierazten den lehentasun-hurrenkerari jarraituz:

a.1.– El 55 % de las plazas para los que acrediten el título de Bachiller, con el orden de preferencia en que se enumeran:

a.1.1.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea eta tituluan aipatzen den irakasgaia egin dutenek, VI. eranskineko III. TAULAN ezarritakoari jarraituz (BATXILERGOKO TITULU BATETIK SARTZEKO LEHENTASUNAK).

a.1.1.– Para estas plazas, tendrán preferencia quienes tengan la modalidad de Bachiller prescrita en el título que se desea cursar con la asignatura que se menciona en el título, según se establece en el Anexo VI – TABLA III – PREFERENCIAS EN EL ACCESO DESDE UN TÍTULO DE BACHILLERATO.

a.1.2.– Plaza hauek esleitzean, lehentasuna izango dute ikasi nahi duten tituluari dagokion batxilergo-modalitatea egin dutenek, tituluan aipatzen den irakasgairik gabe, lehenago aipatutako VI. eranskineko III. TAULAN ezarritakoari jarraituz.

a.1.2.– Para estas plazas, tendrán preferencia quienes acrediten la modalidad de Bachiller prescrita en el título que se desee sin la asignatura indicada en el título, según se establece en el Anexo VI – TABLA III mencionado previamente.

a.1.3.– Beste edozein batxilergo-modalitate.

a.1.3.– Cualquier otra modalidad de bachillerato.

a.2.– Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat, betiere aurretiaz Baldintzapean izena Emateko Txartela aurkezten badute.

a.2.– El 5 % de las plazas para los estudiantes que hayan cursado sus estudios en el extranjero y que tengan la titulación correspondiente pendiente de homologación, previa presentación del volante de inscripción condicional.

b) Plazen % 20, Teknikariaren titulua egiaztatzen dutenentzat, VI. eranskineko II. TAULAN zerrendatutako LEHENTASUN-HURRENKERARI JARRAITUZ (ERDI-MAILAKO TITULU BATETIK GO-MAILAKO TITULU BATERA SARTZEKO LEHENTASUNAK):

b) 20 % de plazas para quienes acrediten el título de Técnico, con el orden de preferencia en que se enumera, según se establece en el Anexo VI – TABLA II – PREFERENCIAS DE ACCESO DESDE UN TÍTULO DE FORMACIÓN PROFESIONAL DE GRADO MEDIO A GRADO SUPERIOR:

b.1.– 1. lehentasuna.

b.1.– Afinidad 1.

b.2.– 2. lehentasuna.

b.2.– Afinidad 2.

b.3.– 3. lehentasuna.

b.3.– Afinidad 3.

c) Plazen % 20, honako hauek egiaztatzen dituztenentzat, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin:

c) 20 % plazas para quienes acrediten, con el orden de preferencia en que se enumeran:

c.1.– Dagokion aukeran sarbide-proba eginez sartzen direnak.

c.1.– Haber accedido por prueba de acceso por la opción correspondiente.

c.2.– 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren b) apartatuan ezarritakoaren bidez sartzen direnak, salbu eta LOGSEk arautzen duen batxilergoko titulua dutenak.

c.2.– Haber accedido por lo establecido en el apartado b) de la disposición adicional tercera del RD 1147/2011, salvo el título de Bachiller establecido en la LOGSE.

c.3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren bitartez sartzen direnak.

c.3.– Accedan por prueba de acceso a la Universidad para mayores de 25 años.

c.4.– Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren beste titulu baten bitartez sartzen direnak.

c.4.– Accedan desde otro título de Técnico Superior de Formación Profesional.

c.5.– Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak.

c.5.– Accedan desde un título universitario.

c.6.– Beste sarbide batzuk (BBBko titulua, etab.).

c.6.– Otras vías de acceso (título de BUP, etc.).

Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako tituluari dagokion historia akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko zaio, edo, bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan, kurtsoan edo proban lortutako kalifikazioari. Batez beste nota kalkulatzeko, I. eranskineko zazpigarren jarraibidean xedatutakoa hartuko da aintzat.

El orden de prelación entre quienes tienen la misma preferencia vendrá dado por la nota media del historial académico correspondiente al Título desde el que se accede o, en su caso, por la calificación obtenida en las enseñanzas, curso o prueba desde la que se accede. Para el cálculo de la nota media se tendrá en cuenta lo indicado en la instrucción séptima del Anexo I.

Aukeretako baten (a, b, c) kuota guztiak betetzen ez badira, plaza hutsak proportzionalki banatuko dira gainerako kuoten artean.

En el caso de no cubrirse las cuotas en alguna de las opciones (a, b, c) las vacantes se adjudicarán de forma proporcional al resto de las cuotas.

Laugarrena.– Matrikulazio-prozedura.

Cuarta.– Procedimiento de matriculación.

1.– Urrutiko araubide telematikoko heziketa-zikloen irakaskuntzen kasuan, onartutako pertsonen behin betiko zerrendetan ageri diren eskatzaileek egutegian zehazten den epean egin beharko dute matrikula. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko uztailaren 10ean emandako aginduan ikasketen modalitate horretarako ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko dute. Matrikula eraginkorra izango da soilik dagokion prezio publikoa ordaintzen bada.

1.– En las enseñanzas de ciclos formativos de Régimen a Distancia telemática, las personas solicitantes relacionadas en las listas definitivas de personas admitidas deberán formalizar su matrícula en el plazo indicado en el calendario, lo que incluye abonar el precio público establecido para esta modalidad de enseñanza en la Orden 10 de julio de 2013, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, por la que se fijan los precios públicos de los servicios educativos. La matrícula solo será efectiva tras el pago del precio público correspondiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu betegina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan.

2.– El pago podrá efectuarse mediante las modalidades previstas en el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, de aprobación del Texto Refundido de la Ley de Tasas y Precios Públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la intermediación de entidad de crédito colaboradora.

Ordainketa-gutuna izena emateko agirian datorren web-helbidean (URL) eskuratu ahal izango da, agiri horretan agertzen diren sarbide-gakoak erabiliz.

La carta de pago deberá obtenerse en la dirección web (URL) que figura en el resguardo de inscripción, utilizando las claves de acceso que figuran en el mismo.

Ordainketa ezarritako epean egin ezean, esleitutako plazen gaineko eskubide orori uko egiten zaiola ulertuko da, ez baita plaza horien ordainketa egin.

En caso de no hacerse el pago en el período establecido se considerará que se renuncia a cualquier derecho sobre las plazas adjudicadas cuyo pago no se haya realizado.

3.– Matrikulatzeko ohiko epea igaro ostean plaza hutsak geratzen badira, 2. esleipenaren behin betiko zerrenda argitaratzen den egunean eskainiko dira, egutegian zehaztutakoari jarraituz, eta lehentasuna emango zaie argitaratutako itxarote-zerrendan dauden pertsonei. Pertsona horiek egutegian zehaztutako epean egin beharko dute matrikula, eta, kasu horretan, azken eguna izango da prezio publikoa ordaintzeko azkena.

3.– Las plazas que queden vacantes después de la primera adjudicación del período ordinario de matrícula se ofrecerán el día de publicación de la lista definitiva de 2.ª adjudicación indicado en el calendario, en primer lugar, a las personas que estuvieran en la lista de espera publicada. Estas personas deberán formalizar su matrícula en el plazo indicado en el calendario, cuyo último día será, en este caso, el último día para abonar el precio público.

Egiten ez badute, esleitu zaizkien plazen gaineko eskubide orori uko egiten dietela ulertuko da, ez baitute matrikula berretsi.

En el caso de no hacerlo se considerará que renuncian a cualquier derecho sobre las plazas adjudicadas cuya matrícula no han confirmado.

4.– Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta oraindik hautagaiak badaude itxarote-zerrendan, plaza horiek esleituko zaizkie, zerrendan duten postuaren arabera, plaza guztiak edo itxarote zerrenda agortu arte eskainitako zikloen modulu bakoitzean. Prozedura horretan onartutako pertsonen zerrendak eta matrikulatzeko epeak Ikasgunean argitaratuko dira. Halaber, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren idazkaritzan eta web-orrian ere kontsultatu ahal izango dira, betiere interesduna aurretik identifikatzen bada.

4.– Si no se cubriera la totalidad de las vacantes en esta fase y siguieran existiendo personas candidatas en lista de espera, se procederá a realizar, de acuerdo con el puesto ocupado en ella, sucesivas adjudicaciones de las plazas vacantes, hasta agotar las plazas o, en su caso, la lista de espera en cada uno de los módulos de los ciclos ofertados. Las listas de personas admitidas resultantes de este procedimiento y los plazos de matriculación para ellas se publicarán en ikasgunea y se podrá consultar en la secretaría del Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia previa identificación del interesado.

5.– Prozedura horren ondoren plaza libreak geratzen badira, ezohiko matrikula-epean beteko dira.

5.– Si después de este procedimiento quedaran plazas disponibles, estas podrán ser ocupadas en el período extraordinario de matrícula.

Bosgarrena.– Urrutiko irakaskuntza-araubidearen ezohiko epea.

Quinta.– Período extraordinario en la Enseñanza de Régimen a Distancia.

1.– Zuzeneko sarbidearen bitartez plaza lortzeko eskaera ekainean aurkeztuta, eskatzen ziren baldintzak une horretan bete ezin zituztela-eta, beharrezko ziurtagiri akademikoak aurkeztu ezin izan zituztenek ezohiko epea izango dute hartarako, eskatzen den titulazioa lortzen dutenean. Horretarako, Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan aurkeztu beharko dute egiaztagiri akademikoa uztailaren 31 baino lehen.

1.– Las personas que presentaron en junio su solicitud para obtener una plaza por la vía del acceso directo y no pudieron presentar la certificación académica acreditativa por no cumplir en ese momento los requisitos exigidos, dispondrán de un plazo extraordinario para hacerlo, una vez consigan la titulación requerida. Para ello, deberán entregar en el Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia la certificación académica acreditativa antes del 31 de julio.

2.– Behin esleipena egiteko ohiko epea bukatuta, eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko beste epe bat irekiko da, moduluetan dauden plaza hutsak betetzeko.

2.– Una vez concluido el periodo ordinario de adjudicación, con objeto de cubrir las plazas disponibles en módulos en que existan todavía plazas vacantes, se abrirá un nuevo plazo de presentación de solicitudes y entrega de documentación.

Interesdunek, epe horretan parte hartzeko, eskaera aurkeztu beharko dute ohiko eperako ezarritako prozedurari jarraituz, eta dagokion heziketa-zikloan matrikulatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute uztailaren 31 baino lehen, ohiko eperako ezarritako bideak erabiliz.

Para concurrir en él, las personas interesadas deberán formular solicitud siguiendo el mismo procedimiento que en el plazo ordinario y remitir por las mismas vías habilitadas para aquel la documentación que demuestre que la persona cumple los requisitos exigidos para matricularse en el ciclo formativo antes del 31 de julio.

Eskatzailea, dokumentazio hori ezarritako epean bidali ezean, prozedurako fase honetatik kanpo geratuko da automatikoki.

La no remisión dentro del plazo señalado de dicha documentación significará la exclusión automática de la persona solicitante de esta fase del procedimiento.

3.– Jasotako eskaerak barematu eta gero, adierazitako egunean argitaratuko dira Ikasgunean onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

3.– Se baremarán las solicitudes recibidas y publicará en ikasgunea las listas provisionales, y las listas definitivas de las personas admitidas y excluidas, en los días indicados.

4.– Onartuek ezarritako epean egin beharko dute matrikula, eta prezio publikoa ordaintzeko azken eguna egutegian adierazitakoa izango da.

4.– Las personas admitidas deberán formalizar la matrícula en el periodo establecido, siendo el último día para el abono del precio público el día indicado en el calendario.

Ordainketa ezarritako epean egin ezean, esleitutako plazen gaineko eskubide orori uko egiten diotela ulertuko da, ez baitute plaza horien ordainketa egin.

En caso de no hacerse el pago en el período establecido se considerará que renuncian a cualquier derecho sobre las plazas adjudicadas cuyo pago no se ha realizado.

5.– Fase honetan plaza huts guztiak betetzen ez badira eta oraindik hautagaiak badaude itxarote-zerrendan, plaza horiek esleituko zaizkie beste prozedura batzuetan, zerrendan duten postuaren arabera, plaza guztiak edo itxarote-zerrenda agortu arte. Prozedura horretan onartutako pertsonen zerrendak eta matrikulatzeko epeak Euskal Autonomia Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren idazkaritzan eta Ikasgunean izango dituzte eskuragarri hautagaiek.

5.– Si no se cubriera la totalidad de las vacantes en esta fase y siguieran existiendo candidatos en lista de espera, se procederá a realizar, de acuerdo con el puesto ocupado en ella, nuevas y sucesivas adjudicaciones de las plazas vacantes hasta agotar las plazas o, en su caso la lista de espera. Las listas de admitidos resultantes de este procedimiento y los plazos de matriculación para estos admitidos estarán a disposición de los candidatos en la secretaría del Centro Integrado de Formación Profesional a Distancia de la Comunidad Autónoma del País Vasco y en Ikasgunea.

PLAZA HUTSAK DAUDEN BITARTEAN, ESKAERAK ONARTUKO DIRA, URRIAREN 15ERA ARTE, EGUN HORRETAN BUKATZEN BAITA MATRIKULA EGITEKO EPEA.
MIENTRAS EXISTAN PLAZAS VACANTES, SE ADMITIRÁN NUEVAS SOLICITUDES HASTA EL DÍA 15 DE OCTUBRE, FECHA LÍMITE PARA FORMALIZACIONES DE MATRÍCULA
V. ERANSKINA
ANEXO V
IKASTETXEEK HEZKUNTZA ARLOKO ESKUMENA DUEN SAILAREN APLIKAZIO INFORMATIKOA ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK (ARAUBIDE PRESENTZIALA –OSOA ETA PARTZIALA– ETA URRUTIKOA)
INSTRUCCIONES DE UTILIZACIÓN, POR LOS CENTROS DOCENTES, DE LA APLICACIÓN INFORMÁTICA DEL DEPARTAMENTO COMPETENTE EN MATERIA DE EDUCACIÓN (RÉGIMEN PRESENCIAL –COMPLETA Y PARCIAL– Y A DISTANCIA)

Lehenengoa.– Prozedura informatikoaren ezaugarriak.

Primera.– Naturaleza del procedimiento informático.

1. artikulua.– Derrigortasuna.

1.– Obligatoriedad.

a) Ikasleak onartzeko, prozedura informatiko espezifiko bat erabiliko da, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak horretarako diseinatua; eskabideen hurrenkera ezartzeko eta plazak esleitzeko, ordea, I. eranskinean eta irakaskuntza-modalitateari dagokion eranskinean adierazitakoari jarraituko zaio, ikastetxeak ezarritako eran.

a) La admisión del alumnado se realizará por medio de un procedimiento informático específico, diseñado a tal efecto por el Departamento competente en materia de educación, si bien la ordenación de las solicitudes y adjudicación de las plazas se llevará, con sujeción a lo indicado en el Anexo I y en el Anexo correspondiente a la modalidad de enseñanza, y en la forma en que establezca el centro docente.

b) Aplikazio hori erabili beharko dute ikastetxe publiko guztiek eta itundutako ikastetxe pribatu guztiek, jarraibide hauetan ezarritako baldintzetan.

b) Todos los centros públicos y privados concertados están obligados a utilizar dicha aplicación informática, en los términos establecidos en estas Instrucciones.

c) Itundu gabeko ikastetxe pribatuek, hezkuntza-itunik gabe jarduten badute irakaskuntzan, nahitaez erabili beharko dute aplikazio informatikoa, V. eranskineko zazpigarren jarraibidean ezarritako eran.

c) Los centros privados no concertados que impartan enseñanzas sin concierto educativo están obligados a utilizar la aplicación informática en los términos establecidos en la instrucción séptima del presente Anexo V.

2.– Datu-iturri ofizial bakarra.

2.– Única fuente oficial de datos.

Ikastetxeek informatika-aplikazio horretan sartutako datuak izango dira hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketako zikloetako ikasleei buruzko informazio-iturri ofizial bakarra. Aplikazio horretan jasotako datuak soilik erabiliko dira ikasleei buruzko agiri edota ziurtagiri ofizialak egiteko –hala nola aktak, titulu ofizialak eta antzeko dokumentuak–.

Los datos introducidos por los centros en esta aplicación constituirán la única fuente oficial de información sobre el alumnado de ciclos de formación profesional del sistema educativo, y únicamente de los datos existentes en esta aplicación se generarán los documentos o certificados oficiales relativos a este alumnado, tales como actas, títulos oficiales y otros documentos similares.

Bigarrena.– Ikastetxe bakoitzaren plaza-eskaintzaren definizioa.

Segunda.– Definición de la oferta de plazas en cada centro.

1.– Eskaintzen diren heziketa-zikloei buruzko datuak sartzea.

1.– Introducción de datos relativos a los ciclos formativos ofertados.

Hezkuntza Administrazioak aplikazio informatikoan sartuko ditu ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuek egiten duten eskaintzari buruzko datuak, 2021-2022 ikasturtean Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketan eskaintzen diren ziklo guztietakoak, honako hauek adierazita: ikastetxea, zikloa eta, hala badagokio, modulua, talde-kopurua, txanda eta hizkuntza-eredua.

La Administración educativa introducirá los datos de la oferta correspondiente a los centros públicos y a los centros privados concertados en la aplicación informática de todos los ciclos de Formación Profesional Básica, Grado Medio y Superior ofertados para el curso 2021-2022, con expresión del centro, ciclo, y en su caso módulo, número de grupos, turno y modelo lingüístico correspondientes.

2. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

2.– Subsanación de errores.

Ikastetxe publikoren edo itunpeko ikastetxe pribaturen batek aplikazio informatikoan akatsen bat aurkitzen badu ikastetxeek eskaintzen duten zikloei buruzko datuetan, bi eguneko epea izango dute, eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen, akatsaren berri ahalik eta lasterren emateko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari. Erreklamazioa egiazkoa dela egiaztatu ondoren, ordezkaritzak akatsa zuzenduko du, eta horren berri jakinaraziko dio ikastetxeari.

Si algún centro, público o privado concertado, detecta algún error en los datos existentes en la aplicación informática relativos a los ciclos que puede ofrecer el centro, dispondrán de plazo hasta dos días antes del inicio del plazo de presentación de solicitudes, en que, deberán ponerlo lo antes posible en conocimiento de la Delegación Territorial de Educación, la cual, una vez comprobada la veracidad de la reclamación presentada, procederá a subsanar el error y comunicará al centro tal circunstancia.

3.– Eskainitako plazei buruzko datuak sartzea.

3.– Introducción de datos relativos a las plazas ofertadas.

a) Eskaintza Osoaren Modalitateko Araubide Presentzialaren irakaskuntzan, honela banatuko dira eskaintzako plazak ziklo eta hizkuntza-ereduen artean:

a) En la enseñanza de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Completa, la distribución de plazas ofertadas entre los ciclos y modelos lingüísticos se hará de la siguiente forma:

– Gehieneko talde kopuruak ezarriko du ikastetxeek ziklo bakoitzean gehienez zenbat plaza izango duten.

– El número máximo de grupos determinará el número máximo inicial de plazas del centro en cada ciclo.

– Ikastetxe publiko edo itunpeko pribatu bakoitzaren ardura izango da ezartzea eta aplikazio informatikoan sartzea nola banatzen dituzten ziklo bakoitzeko plaza-kopurua talde eta hizkuntza-ereduen artean; horretarako, kontuan hartu beharko dute zenbat plaza dagokien ikasle errepikatzaileei eta, aurreikusitakoaren arabera, maila zenbatek errepikatuko duten ikastetxean bertan eta ziklo, txanda eta hizkuntza-eredu berean.

– Corresponde a cada centro, público o privado concertado, establecer e introducir en la aplicación informática la distribución de ese número total de plazas de cada ciclo entre cada uno de los grupos y modelos lingüísticos, para lo cual deberán tener en cuenta las plazas correspondientes al alumnado repetidor y que se prevé que repetirá curso en el propio centro, en el mismo ciclo, turno y modelo lingüístico.

b) Eskaintza Partzialaren Modalitateko Araubide Presentzialaren eta Urrutiko Araubidearen irakaskuntzetan, sail eskudunak planifikatuko du zenbat plaza eskainiko diren.

b) En las enseñanzas, de Régimen Presencial Modalidad de Oferta Parcial y de Régimen a Distancia, las plazas ofertadas serán las plazas planificadas por el departamento competente.

Hirugarrena.– Onarpen-eskaerak.

Tercera.– Solicitudes de admisión.

1.– Eskaerak sartzea.

1.– Introducción de las solicitudes.

a) Eskabidea online egiten duten eskatzaileek edo, hala badagokio, eskaeren hartzaile diren ikastetxeek honako datu hauek sartu beharko dituzte, ezinbestez, aplikazio informatikoan:

a) La persona solicitante que realice la solicitud online o, en su caso, el centro docente al que se dirija la solicitud, deberán introducir en la aplicación informática necesariamente los siguientes datos:

– Eskatzailearen datu pertsonalak.

– Datos personales de la persona solicitante.

– Eskatutako plaza kopurua, eskatutako lehentasun-hurrenkeraren arabera zerrendatuta.

– Relación de las plazas que se soliciten ordenadas por orden de preferencia en que se han solicitado.

– Helbide elektronikoa.

– Email.

b) Izen-ematea egiten den unean egiaztatu egingo da interesdunak baduela erabiltzailea eta pasahitza Ikasgunean; izan ere, beharrezkoak izango dira eskaeraren jarraipena egiteko. Halakorik ez badauka, une horretan bertan emango zaizkio.

b) En el momento de la inscripción, se verificará que la persona interesada disponga de usuario y contraseña válidos en Ikasgunea, ya que será necesario para realizar el seguimiento de la solicitud. De no ser así, se le facilitará en ese momento.

2.– Eskaerak grabatzeko epemuga.

2.– Finalización de la grabación de las solicitudes.

a) Ikastetxeek fase honetako datuak sartuta izan behar dituzte ekainaren 18ko 24:00ak baino lehen, irakaskuntza presentzialean, eta ekainaren 11ko 24:00ak baino lehen, urrutiko irakaskuntza-araubidean. Hala ere, irakaskuntza presentziala eskatzen dutenek aurkeztu beharreko dokumentuak uztailaren 2ko 12:00ak arte sartu ahal izango dira. Hortik aurrera, ezingo da beste aldaketarik egin.

a) Antes de las 24:00 horas del día 18 de junio para la enseñanza presencial, y del 11 de junio para la Enseñanza de Régimen a Distancia, el centro finalizará la introducción de los datos de esta fase. No obstante, los datos referidos a la documentación a aportar por el solicitante para la enseñanza presencial podrán ser introducidos hasta las 12:00 horas del día 2 de julio. A partir de este momento, el centro no podrá realizar más modificaciones.

Laugarrena.– Eskaintza egokitzea.

Cuarta.– Adaptación de la oferta.

1.– Eskaintza eskarira egokitzea.

1.– Adaptación de la oferta a la demanda.

a) Ekainaren 21etik aurrera, aplikazio informatikoak aukera emango die ikastetxeei une oro jakiteko zenbat plaza eskatu diren maila, ziklo, eta, hala dagokio, modulu, txanda eta hizkuntza-eredu guztietan, eta aukera emango die, halaber, eskari horren osaera eta banaketa eskaintzarekin alderatzeko, bigarren jarraibidearen arabera, betiere.

a) A partir del día 21 de junio, la aplicación informática permitirá a cada centro conocer en cada momento la demanda de plazas en cada uno de los cursos, ciclos, en su caso módulos, turnos y modelos lingüísticos y comparar la distribución de esta demanda con la de la oferta, definida según la instrucción segunda.

b) Datu horiei esker, ikastetxeak eskaintzen den plaza kopurua aldatu ahalko du posible den guztietan, benetan dagoen eskaerara egokitzeko.

b) Estos datos permitirán al centro, si fuera posible, ir modificando el número de plazas disponibles de la oferta para ajustarla a la demanda realmente existente.

c) Bestalde, ekainaren 30eko 24:00ak baino lehen sartu beharko dira aplikazio informatikoan, eskaintza zikloen eta hizkuntza-ereduen artean banatzeari buruzko datuak eta plazak ziklo eta hizkuntza-eredu bakoitzean banatzeari buruzkoak; urrutiko irakaskuntza-araubidekoak, berriz, ekainaren 11ko 24:00ak baino lehen.

c) Todos los datos correspondientes a la distribución de la oferta entre los diferentes ciclos y modelos lingüísticos y a las plazas en cada uno de ellos, deberán ser introducidos en la aplicación informática para las 24:00 horas del día 30 de junio, y en la Enseñanza de Régimen a Distancia, para las 24:00 horas del 11 de junio.

d) Momentu horretatik aurrera, behin ikastetxeko eskaintzaren eta eskariaren datuetan aldaketak egiteko epea bukatu ostean, maila bakoitzerako aurkeztutako eskabide guztiak onar daitezkeen edo ez zehaztuko du aplikazio informatikoak. Onartu ahal badira, ez da beharrezkoa izango eskaerak ezarritako lehentasunen eta hurrenkeraren arabera antolatzea.

d) A partir de ese momento, una vez cerrado el plazo para efectuar modificaciones en los datos de la oferta y la demanda del centro, la aplicación informática determinará si pueden o no pueden ser admitidas todas las solicitudes presentadas en cada uno de los cursos. En caso afirmativo no será necesario proceder a la ordenación de las solicitudes conforme a las preferencias y prelaciones establecidas.

Bosgarrena.– Zerrendak eta erreklamazioak.

Quinta.– Listados y reclamaciones.

1.– Onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak.

1.– Listado provisional de personas admitidas y no admitidas.

Aplikazio informatikoak ikastetxeen esku jarriko ditu onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak. Zerrenda horietan, plaza esleituko zaie eskatzaileei, ikastetxe eta ziklo batean, eta, hala badagokio, modulu, eredu eta txanda batean, araudi honetan ezarritako irizpideei jarraituz.

La aplicación informática proporcionará al centro los correspondientes listados provisionales de personas admitidas y no admitidas. En estos listados se asignará plaza a los solicitantes en un centro, ciclo, en su caso módulo, modelo, y turno siguiendo los criterios establecidos en la presente normativa.

Esleipena egin eta gero, interesdunek Ikasgunean https://ikasgunea.euskadi.eus eta eskaera egin duten ikastetxeko idazkaritzan kontsultatu ahal izango dituzte onartutakoen eta ez-onartutakoen zerrendak. Bertan, lehentasunari, hurrenkerari eta berdinketa hausteko zenbakiari buruzko datuak egongo dira jasota.

Tras la asignación, las personas interesadas podrán consultar en Ikasgunea https://ikasgunea.euskadi.eus y en la secretaría del centro en que haya realizado la solicitud el Listado de admitidos y no admitidos reflejando los criterios correspondientes a la preferencia, la prelación y el número de desempate.

2.– Erreklamazioak aurkeztea.

2.– Presentación de reclamaciones.

Pertsona batek erreklamazioa aurkezten badu, ikastetxeak pertsona horri dagokion erreklamazio-pantailan sartuko da, eta, han, jasoko du baremoko zer atalen aurka aurkezten den erreklamazioa, zer arrazoi ematen den eta zer dokumentu aurkezten duen erreklamaziogileak. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioaren kopia bat inprimatu, zigilatu eta erreklamaziogileari emango dio.

Cuando una persona presente una reclamación, el centro accederá a la pantalla de Reclamaciones correspondiente a esa persona, e introducirá en la misma el o los apartados del baremo contra los que se presenta la reclamación, los motivos alegados y los documentos aportados por la persona reclamante. A continuación, imprimirá una copia de la reclamación presentada, la sellará y la entregará a la persona reclamante.

3.– Erreklamazioak ebaztea.

3.– Resolución de las reclamaciones.

a) Ikastetxeak, erreklamazioak aztertu ondoren, egin beharreko zuzenketak sartu beharko ditu aplikazio informatikoan; uztailaren 9ra arte egongo da epea, Eskaintza Osoaren eta Partzialaren Araubide Presentzialeko irakaskuntzan, eta uztailaren 9ra arte, Urrutiko Irakaskuntza Araubidean.

a) El centro deberá introducir en la aplicación informática hasta el 9 de julio en la enseñanza de Régimen Presencial, de Oferta Completa y Oferta Parcial y del 9 de julio en la enseñanza de Régimen a Distancia, las correcciones pertinentes tras el estudio de las reclamaciones presentadas.

Horretarako, aplikazio informatikoan erreklamazioak ebazteko pantailan sartu beharko du, zehazki erreklamaziogileari dagokion hartan. Ikastetxeak erreklamazioa baztertu edo osorik edo partez onartu beharko du, aplikazio informatikoan dagozkion laukiak markatuz eta, hala behar denean, erreklamazioan onartutako datuak aldatuz.

Para ello deberá acceder a la pantalla de Resolución de las reclamaciones de la aplicación informática correspondiente a la persona reclamante. El centro deberá rechazar la reclamación o aceptarla total o parcialmente marcando, en cada caso, las casillas correspondientes de la aplicación informática y modificando, cuando proceda, los datos admitidos en la reclamación.

b) Erreklamazio bat osorik edo neurri batean onartzen bada, aldatu beharreko datuak aldatu egingo dira behin betiko zerrendetan.

b) Como consecuencia de la aceptación total o parcial de una reclamación, en las listas definitivas quedarán modificados los datos correspondientes.

4.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

4.– Listas definitivas de personas admitidas y no admitidas.

Aplikazio informatikoak onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak emango dizkio ikastetxeari. Zerrenda horietan, plaza esleituko zaie eskatzaileei, ikastetxe eta ziklo batean, eta, hala badagokio, modulu, eredu eta txanda batean, araudi honetan ezarritako irizpideei jarraituz.

La aplicación informática proporcionará al centro los correspondientes listados definitivos de personas admitidas y no admitidas. En estos listados se asignará plaza a los solicitantes en un centro, ciclo, en su caso módulo, modelo, y turno siguiendo los criterios establecidos en la presente normativa.

Interesdunek Ikasgunean https://ikasgunea.euskadi.eus eta eskaera egin duten ikastetxeko idazkaritzan kontsultatu ahal izango dituzte onartutakoen eta ez-onartutakoen zerrenda. Bertan, lehentasunari, hurrenkerari eta berdinketa hausteko zenbakiari buruzko datuak egongo dira jasota.

Las personas interesadas podrán consultar, en Ikasgunea https://ikasgunea.euskadi.eus y en la secretaría del centro en que haya realizado la solicitud el listado de personas admitidas y no admitidas, reflejando los criterios correspondientes a la preferencia, la prelación y el número de desempate.

Seigarrena.– Matrikula egitea.

Sexta.– Formalización de matrícula.

Lanbide Heziketarako dagoen aplikazio informatikoaren bitartez egin beharko dira matrikula guztiak. Matrikulatutako pertsonaren datu guztiak eta matrikularen berrespena sartu beharko dira aplikazio horretan.

Todas las matriculaciones que se realicen deberán hacerse a través de la aplicación informática específica para la Formación Profesional, introduciendo en la misma todos los datos de la persona matriculada y la confirmación de su matrícula.

Zazpigarrena.– Estatistika-datuak baliozkotzea.

Séptima.– Validación de datos estadísticos.

Ikastetxe guztiek egin beharko dute.

En todos los centros docentes,

A) Ohiko epean:

A) En periodo ordinario:

Ikastetxeek ikasleen eskaerei eta matrikulazioari buruzko datuak grabatu beharko dituzte, honako egutegia errespetatuz:

Los centros deberán grabar los datos correspondientes a las solicitudes y a la matriculación del alumnado, de acuerdo con el siguiente calendario:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta erdi- eta goi-mailako zikloetan esleipenerako aurkeztutako eskaera guztien datuak grabatzea: ekainaren 25era arte, egun hori barne.

a) Grabación de los datos de todas las solicitudes presentadas para la adjudicación en ciclos de Formación profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior: hasta el día 25 de junio inclusive.

b) Ohiko matrikula-epean edozein mailatan matrikulatutako pertsona guztien matrikularen berrespena grabatzea (ikasle berriak, maila errepikatzen duten ikasleak eta maila batetik bestera igarotzen diren ikasleak barne): uztailaren 30era arte, egun hori barne.

b) Grabación de la confirmación de matrícula de todas las personas matriculadas en cualquier curso en el periodo ordinario de matrícula (incluyendo el alumnado de nuevo ingreso, el alumnado que repite curso y el alumnado que promociona de un curso a otro): hasta el 30 de julio inclusive.

B) Ezohiko epean:

B) En periodo extraordinario:

Halaber, irailean, ikastetxeek matrikularen behin betiko estatistika-datuak baliozkotu beharko dituzte, aplikazio informatikoan, Hezkuntza Sailaren estatistika-unitateek adierazten dieten epean.

En el mes de septiembre, en el plazo que les comuniquen las Unidades de Estadística del Departamento de Educación, los centros deberán validar en la aplicación informática habilitada al efecto los datos estadísticos definitivos de la matrícula.

Ikastetxe bakoitzean, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako eta erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasle guztien datuak eta matrikularen berrespena grabatzeko prozedura urriaren 15a baino lehen bukatuko da.

El procedimiento de grabación de datos y confirmación de matrícula de la totalidad del alumnado de ciclos de Formación profesional Básica, Ciclos Formativos de Grado Medio y Superior de cada centro deberá estar totalmente finalizado el día 15 de octubre.

Ikastetxeetan, ohiko eta ezohiko epeak bukatu ondoren, epez kanpo matrikulazioak eginez gero, ikastetxeek matrikulatutakoen datuak eta matrikularen berrespena sartu beharko dituzte berehala aplikazio informatikoan.

En los centros docentes, una vez transcurridos los plazos establecidos con carácter ordinario y extraordinario, si se producen matriculaciones fuera de los plazos establecidos, los centros deberán introducir inmediatamente todos los datos de la persona matriculada y la confirmación de la matrícula en la aplicación informática.

Datuak grabatzeko prozedura bukatzea.

Finalización del procedimiento de grabación de datos.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako eta erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasle guztien datuak eta matrikularen berrespena grabatzeko prozedura urriaren 15a baino lehen bukatuko da.

El procedimiento de grabación de datos y confirmación de matrícula de la totalidad del alumnado de ciclos de Formación profesional Básica, Ciclos Formativos de Grado Medio y Superior deberá estar totalmente finalizado el día 15 de octubre.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común