Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena

N.º 90, lunes 10 de mayo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
2615
2615

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntza-deialdia. Lehen Aukera programa.

RESOLUCIÓN de 22 de abril de 2021, de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas, para el año 2021, destinadas a la contratación de personas jóvenes desempleadas en empresas vascas. Programa Lehen Aukera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 22ko bileran hartutako erabakiaren bidez, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntza-deialdia onetsi du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuan xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 21 de abril de 2021, ha aprobado la convocatoria de ayudas, para el año 2021, destinadas a la contratación de personas jóvenes desempleadas en empresas vascas. Programa Lehen Aukera, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde a la Directora General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Azaldutakoa dela-eta, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntzen deialdia (Lehen Aukera programa), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko bileran hartutako erabakiaren bidez onetsia (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria de ayudas, para el año 2021, destinadas a la contratación de personas jóvenes desempleadas en empresas vascas, Programa Lehen Aukera, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 21 de abril de 2021, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartu duen erabakiak ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de abril de 2021.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

La Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ANEXO
GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESETAN KONTRATATZEKO 2021ERAKO LAGUNTZA-DEIALDIA. LEHEN AUKERA PROGRAMA
CONVOCATORIA DE AYUDAS, PARA EL AÑO 2021, DESTINADAS A LA CONTRATACIÓN DE PERSONAS JÓVENES DESEMPLEADAS EN EMPRESAS VASCAS. PROGRAMA LEHEN AUKERA

Gazteak dira langabeziak gehien eragin dien biztanleria-taldeetako bat, eta horrek kolektibo horren egiturazko arazoa larriagotzen du, eta ekonomiaren hazkunde potentziala zailtzen epe luzera.

Las personas jóvenes constituyen uno de los grupos de población que más se ha visto afectado por el desempleo, lo que agrava el problema estructural de este colectivo y dificulta el crecimiento potencial de la economía en el largo plazo.

Hain zuzen ere, gazteen langabezia murriztea da gure gizartearen erronka nagusietako bat, eta erronka horri aurre egin behar diote bai erakunde publikoek bai enpresa pribatuek. Arazo honen konponbidean arrakasta, hein handi batean, inplikatutako erakunde eta sektore guztien laguntzaren eta koordinazioaren araberakoa eta ekimen pribatuak neurri egokiak diseinatu, hartu eta abiarazteko duen partaidetzaren araberakoa izango da.

Por tanto, la reducción del desempleo juvenil constituye uno de los retos más importantes de nuestra sociedad y debe afrontarse tanto desde las instituciones públicas, como desde el ámbito de la actividad privada. El éxito en la resolución de este problema dependerá, en gran parte, del apoyo y coordinación de todas las organizaciones y sectores implicados y de la participación de la iniciativa privada en el diseño, la adopción y puesta en marcha de las medidas oportunas.

Ildo horri jarraituz, lanik ez duten eta hezkuntza- zein prestakuntza-jardueretan parte hartzen ez duten gazteen kolektiboarentzako neurriak hartzeko beharrizana hauteman da, gazteak lan-munduratzeko eta lan-merkatuan kalitatezko enplegu batekin mantentzeko. Kolektibo hori heterogeneoa da, egoera pertsonal eta prestakuntza-maila oso desberdinak baitaude; horrenbestez, hezkuntzaren eta prestakuntzaren hobekuntzari heldu beharko diote neurriek, eta kontratazioa eta autoenplegua sustatu.

En esta línea, se constata la necesidad de adoptar medidas dirigidas al colectivo de personas jóvenes que no se encuentran ocupadas, ni participan en actividades de educación ni formación, con el objeto de alcanzar su inserción y mantenimiento en el mercado laboral con un empleo de calidad. Dada la heterogeneidad existente dentro de este colectivo, con situaciones personales y niveles de formación muy dispares, las medidas deberán abordar tanto la mejora de la educación y la formación, como el fomento de la contratación y el autoempleo.

Gazteen Enpleguaren Ekimena lanik ez duten gazte guztientzat eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan inolako jarduerarik egiten ez duten gazte guztientzat da; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko EB 1304/2013 Erregelamenduan araututa dago, eta kolektibo horren langabeziaren egitura-arazoari aurre egiteko Europar Batasunaren ekimen enblematikoetako bat da. Ekimen horretan, jarduketa-ekimenak eta -gomendioak babesten dira, eta, horregatik, Gazteen Bermeari buruzko Kontseiluaren Gomendioa betetzeko tresna finantzarioetako bat da.

La Iniciativa de Empleo Juvenil destinada a todas las personas jóvenes no ocupadas y que no se hallan realizando ninguna actividad en los sistemas de educación o formación, independientemente de su nivel formativo, regulada en el Reglamento UE 1304/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, representa una de las iniciativas emblemáticas de la Unión Europea para combatir el problema estructural del desempleo en este colectivo, amparando iniciativas y recomendaciones de actuación y constituyéndose en uno de los instrumentos financieros destinados al cumplimiento de la Recomendación del Consejo sobre la Garantía Juvenil.

Enpleguaren Europako Estrategiarekin konprometitutako erakundea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, eta, hori erreferentziatzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren Euskal Estrategia 2020 (http://www.euskadi.eus) antolatu du, erronka hauei aurre egiteko, besteak beste: aukera-berdintasuna, gazteen enplegua osotasunean garatzea, eta gure gazteei lanaren arloan eta garapen pertsonalean aukerak ematea. Hala deialdi honen xedea da ikasketak amaitu berri dituzten gazteei lehen lan-aukera ematea, hezkuntza-bizitzatik bizitza profesionalera igarotzen laguntzeko.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, es un organismo comprometido con la Estrategia Europea por el Empleo; tomando esta como referencia, la Estrategia Vasca de Empleo 2020 de Gobierno Vasco (https://www.euskadi.eus), tiene entre otros el reto de la igualdad de oportunidades, desarrollando plenamente el impulso al empleo juvenil, ofreciendo oportunidades de desarrollo laboral y personal a nuestros y nuestras jóvenes. En este sentido, la presente convocatoria tiene el objetivo de facilitar una primera oportunidad laboral a las personas jóvenes que han finalizado recientemente sus estudios para favorecer el tránsito de la vida educativa a la vida profesional.

Ondorioz, titulua edo prestakuntza izanik, beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatzeko egiten da deialdi hau. Lan-kontratu mugagabea edo praktikaldiko kontratua egingo zaie, horrela, gazteen enplegagarritasuna bultzatu eta haien laneratzea finkatzeko. Beraz, Lehen Aukera programa honen azken helburua da gazteen lan-aukerak bultzatzea eta hobetzea, euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea hobetzen laguntzea, eta gizarte-bazterkeriari aurre egitea.

En consecuencia, esta convocatoria, se dirige a la contratación de personas jóvenes con titulación o cualificación, en situación de desempleo y con escasa experiencia laboral previa o sin experiencia previa en empleos relacionados con su titulación, mediante un contrato indefinido o en prácticas, como medida para potenciar su empleabilidad y consolidar su inserción laboral. El objetivo último del Programa Lehen Aukera es, por tanto, favorecer y mejorar las perspectivas laborales, de las personas jóvenes, así como contribuir a mejorar la competitividad de la economía vasca, la calidad del mercado de trabajo y combatir la exclusión social.

Eurostat erakundeak 2020ko hirugarren hiruhilekoari buruz emandako datuen arabera (horiek dira argitaratutako azkenak), 30 urtetik beherako pertsonen langabezia-tasa % 14,40koa da Europar Batasunean. Gure lurraldeari dagokionez, Eustatek 2020ko hirugarren hiruhilekoari buruz emandako datuen arabera, kolektibo horrek % 23,90eko langabezia-tasa du, eta haren enplegu-tasa % 34,70ekoa da; EAEko enplegu-tasa orokorra, berriz, % 66,90ekoa da.

Según datos de Eurostat del tercer trimestre de 2020, último disponible, la tasa de desempleo en personas menores de 30 años se sitúa en la Unión Europea en el 14,40 %. Trasladado a nuestro territorio, este colectivo, según datos del Eustat del tercer trimestre de 2020, tiene una tasa de desempleo del 23,90 %, y su tasa de empleo se sitúa en el 34,70 %, frente al 66,90 % de la tasa de empleo general en la CAPV.

Bestalde, deialdi honek ezin ditu alde batera utzi lan-merkatuan emakumeen eta gizonen artean dauden aldeak eta horien arteko desberdinkeria. Horrela, Estatistikako Institutu Nazionalaren Biztanleria Aktiboaren Inkestaren 2020ko lehen hiruhilekoko datuek erakusten duten bezala, emakumezkoen enplegu-tasa ia 5 puntu txikiagoa da gizonezkoena baino (emakumezkoen enplegu-tasa % 64,50ekoa da, eta, gizonezkoena, berriz, % 69,30ekoa). Tasa horiek erakusten dute desagerrarazi beharreko arrakala dagoela lan-esparrura sartzeko eta bertan irauteko aukeretan.

Por otra parte, la presente convocatoria no puede obviar las diferencias y desigualdades existentes en el mercado laboral entre mujeres y hombres, resultando suficiente para su demostración los datos del Eustat del tercer trimestre de 2020, en los que es posible apreciar que la tasa de empleo femenina es inferior en casi 5 puntos a la masculina (64,50 % tasa de empleo femenina y 69,30 % tasa de empleo masculina) lo que pone de manifiesto una brecha que es preciso atajar en el acceso y permanencia en el ámbito laboral.

Deialdi honetako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2020ko abenduaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez (www.lanbide.euskadi.eus web-orrian argitaratua), eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa.

Las ayudas de la presente convocatoria se encuentran previstas en el Plan Estratégico de Subvenciones de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para el ejercicio 2021, aprobado por el Consejo de Administración de este organismo autónomo mediante acuerdo adoptado en su sesión de 15 de diciembre de 2020 y publicado en la página web www.lanbide.euskadi.eus, dando cumplimiento con ello a lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21ean onesten du euskal enpresetan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia (Lehen Aukera programa) 2021erako, zehaztapen hauen arabera:

Por todo ello, a propuesta de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, el día 21 de abril de 2021, aprueba la convocatoria de ayudas, para el año 2021, destinadas a la contratación de personas jóvenes en empresas vascas, Programa Lehen Aukera en los siguientes términos:

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo 4. eta 12. artikuluetan aurreikusitako bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortuta eta haien laneratzea sendotuta.

El objeto de la presente convocatoria es establecer las bases y regular las ayudas a conceder por la contratación de personas jóvenes, en situación de desempleo y sin previa o con escasa experiencia laboral, en empleos relacionados con su titulación, por las empresas vascas, u otras entidades, previstas en los artículos 4 y 12, como medida para favorecer la mejora de su empleabilidad, a través de la adquisición de experiencia profesional, y de consolidar su inserción laboral.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa.

Artículo 2.– Recursos económicos y cofinanciación del Fondo Social Europeo.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 4.000.000 euro bideratu dira. Horietatik, 2.153.846 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.846.154 euro, 2022ko konpromiso-kredituari.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas reguladas en la presente convocatoria ascienden a 4.000.000 de euros, de los cuales 2.153.846 euros corresponderán al crédito de pago de 2021 y 1.846.154 euros al crédito de compromiso para 2022, del presupuesto de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Deialdi hau finantzatzeko bideratutako baliabide ekonomikoak honela banatuko dira:

2.– Los recursos económicos destinados a la financiación de esta convocatoria se distribuirán de la siguiente forma:

a) 3.846.154 euro lan-kontratu mugagabeak eta praktikaldiko kontratuak finantzatzeko. Aurrekontu horretatik 2.000.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.846.154 euro 2022ko konpromiso-kredituari.

a) 3.846.154 euros para la financiación de los contratos indefinidos y contratos en prácticas. De este presupuesto, 2.000.000 de euros corresponderán al crédito de pago de 2021 y 1.846.154 euros al crédito de compromiso 2022.

b) 153.846 euro 12. artikuluan adierazitako erakunde laguntzaileek lan-eskaintzak jaso, erregistratu eta kudeatzeko, bai eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere, 2021eko ordainketa-kredituaren kontura.

b) 153.846 euros para la financiación de la captación, registro y gestión de las ofertas de empleo, así como para la gestión y seguimiento del proceso de transición por parte de las entidades colaboradoras establecidas en el artículo 12 con cargo al crédito de pago 2021.

3.– Deialdi honen babesean diruz lagundutako lan-kontratuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, 2014-2020 aldirako EGFren Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan, baita berariaz REACT-UE ardatzaren barruan ere, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren eta/edo 2021-2027 Euskadiko EGF Plus Programa Operatiboaren barruan.

3.– Los contratos de trabajo subvencionados al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil, 2014-2020 del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020, incluso específicamente dentro del eje REACT-UE como parte de la respuesta de la Unión Europea a la pandemia COVID-19 y/o del Programa Operativo FSE Plus del País Vasco, 2021-2027.

4.– Emango diren laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatu kopurua edo hura handitzearen ondorioz ateratakoa, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira (eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen); eta, hala balitz, hori guztia argitara eman beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

4.– El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada cantidad o la que resulta de su incremento, en el supuesto que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente, con anterioridad a la terminación del plazo de presentación de solicitudes, circunstancia a la que se dará la oportuna publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
GAZTE LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA CONTRATACIÓN DE PERSONAS JÓVENES DESEMPLEADAS

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

Artículo 3.– Actuaciones subvencionables.

1.– Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira EAEn dauden lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak. Kontratu horiek guztiek, kontratuaren hasieran, deialdi honen 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte.

1.– Podrán ser objeto de subvención al amparo de la presente convocatoria los contratos indefinidos, así como los contratos en prácticas de al menos 6 meses de duración, cuyo objeto sea el desempeño de puestos de trabajo en centros laborales radicados en la CAPV, celebrados con personas jóvenes que, a fecha de inicio del contrato cumplan con las condiciones previstas en el artículo 5.

Kontratu horiek EHAAn deialdi hau argitaratu eta biharamunetik 2021eko urriaren 29ra bitartean hasi beharko dira.

Dichos contratos deberán iniciarse desde el día siguiente a la publicación de la presente convocatoria en el BOPV hasta el día 29 de octubre de 2021.

2.– Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak Langileen Estatutuetako aurreikuspenetara egokitu beharko dute, baita aplika daitezkeen arauetara ere, eta kasu guztietan eskakizun hauek bete beharko dituzte:

2.– Los contratos subvencionables al amparo de esta convocatoria habrán de ajustarse a las previsiones del Estatuto de los Trabajadores y demás normativa aplicable y deberán reunir en todo caso los siguientes requisitos:

a) Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailaren araberakoak izan beharko dute.

a) La contratación deberá referirse a puestos de trabajo adecuados al nivel de estudios o de formación cursados por la persona contratada.

b) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz jaso beharko dituzte honako datu hauek: langilearen titulua, kontratua noiz hasi eta, halakorik balitz, noiz amaituko den, zenbat iraungo duen, lanaldia eta zein den bete beharreko lanpostua.

b) Los contratos deberán formalizarse por escrito haciendo constar expresamente la titulación de la persona trabajadora, la fecha de inicio y, en su caso, fin del contrato, jornada laboral y la duración del mismo, así como el puesto de trabajo a desempeñar.

c) Urteko ordainsari gordinak kontratuan agertu beharko du, eta ezingo dira zenbateko hauek baino txikiagoak izan, titulu akademikoaren arabera:

c) La remuneración bruta anual deberá constar en el contrato cuantificada en euros y no podrá ser inferior a las siguientes cuantías en función de la titulación académica:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

d) Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

d) Los contratos podrán ser a jornada completa o a jornada parcial; en este último caso, nunca inferior al 70 % de la jornada laboral establecida.

3.– Dirulaguntza izateko, kontratazio mugagabeek edo praktikaldiko kontratuek enplegua sorrarazi behar dute enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen lantokietako batez besteko plantillaren gainean, diruz lagunduko diren kontratuen xede diren langileak lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan. Kontratazioaren egunean, beraz, kontratu berri horrek gehikuntza ekarri behar du batezbesteko horrekiko.

3.– Para tener la consideración de subvención, las contrataciones indefinidas o en prácticas deberán suponer creación de empleo sobre la plantilla media existente en el/los centro/s de trabajo de la empresa en la Comunidad Autónoma de Euskadi durante el periodo de los 6 meses inmediatamente anteriores a la incorporación de las personas cuyos contratos se subvencionen. A fecha de contratación, el nuevo contrato ha de suponer un incremento sobre dicha media.

Eskakizun hori betetzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauengatik amaitutako kontratuak: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

A los efectos del cumplimiento de este requisito, no se tendrán en consideración los contratos que se hayan extinguido por despidos disciplinarios procedentes, dimisión, discapacidad, jubilación por edad, reducción voluntaria del tiempo de trabajo, incapacidad permanente total, absoluta o gran invalidez de las personas trabajadoras.

4.– Honako kontratu hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

4.– No serán objeto de subvención las siguientes contrataciones:

a) Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, oinordekoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) edo enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa gorabehera.

a) La contratación del/la cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o sean miembros de los órganos de administración de las empresas independientemente de la forma jurídica que ostenten.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagunduak izan direnak.

b) Todos aquellos contratos que pudieran formalizarse vinculados a actividades acogidas a subvención en cualesquiera de las convocatorias realizadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o subvencionados en el marco de las mismas.

4. artikulua.– Enpresa onuradunak.

Artículo 4.– Empresas beneficiarias.

1.– Deialdi honetan zehaztutako kontratu mugagabeak eta/edo praktikaldiko kontratuak egiteagatik, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte enpresa pribatuek (haien forma juridikoa edozein dela ere), banakako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, baita elkarte eta fundazioek ere, baldin eta 17. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak eta honako eskakizun hauek betetzen badituzte:

1.– Podrán ser beneficiarias de las subvenciones por la celebración de contratos indefinidos y/o contratos en prácticas previstas en esta convocatoria las empresas privadas, cualquiera que sea su forma jurídica, los/as empresarios/as individuales, las comunidades de bienes y sociedades civiles, así como las Asociaciones y Fundaciones, que cumplan las condiciones generales previstas en el artículo 17, además de los siguientes requisitos:

a) Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.

a) Tener domicilio social y fiscal en la CAPV o centro de trabajo radicado en la CAPV.

b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.

b) No hallarse participada directa o indirectamente en más de un 50 % por una o varias Administraciones Públicas.

c) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du LLO baduen ala ez.

c) Haber comunicado a la Representación Legal de los Trabajadores (RLT) de la empresa, la intención de contratar al amparo de esta convocatoria con indicación del tipo de contrato, tiempo de la contratación y puesto a ocupar. La empresa deberá declarar expresamente en la solicitud si dispone o no de RLT.

2.– Lan-kontratu mugagabeak edo praktikaldikoak egiteko dirulaguntzei dagokienez, honako hauek ez dira erakunde onuradun izango: erakunde autonomoak eta elkarte publikoak, administrazio publiko baten edo gehiagoren mendeko elkarteak edo erakundeak, eta aldi baterako lanen enpresak, langileak lagatzeko enpleguetarako.

2.– Quedan excluidas de la condición de entidad beneficiaria, en relación con las subvenciones por la celebración de contratos de trabajo indefinidos o contratos en prácticas, los organismos autónomos y las sociedades públicas, las asociaciones o entidades dependientes de una o varias Administraciones Públicas y las empresas de trabajo temporal para empleos de puesta a disposición.

5. artikulua.– Deialdi honen babesean kontratatuko gazteei buruzko eskakizunak.

Artículo 5.– Requisitos relativos a las personas jóvenes contratadas al amparo de la presente convocatoria.

1.– Deialdi honen xedea da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzea, eta, horretarako, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Esta convocatoria se dirige a la contratación de personas jóvenes, mayores de 16 años y menores de 30 años, que cumplan los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

a) Residir en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea.

b) Estar inscrita y de alta como demandante de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y desempleada el día anterior a la fecha de inicio del contrato.

c) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako tituluren bat izatea:

c) Estar en posesión de alguna de las titulaciones incluidas en este punto:

– Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana)

– Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia.

– Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitateko gradua (Bolonia plana)

– Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado universitario-Plan Bolonia.

– Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria. Teknikari laguntzailearen (LH I) eta teknikari espezialistaren (LH II) tituluak horien baliokideak izango dira.

– Técnico/a Superior o Medio de Formación Profesional reglada, de la formación profesional específica, siendo equivalentes a los anteriores los títulos de Técnico/a Auxiliar (FP1) y Técnico/a Especialista (FP2).

– Oinarrizko Lanbide Heziketa.

– Formación Profesional básica.

– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.

– Otras titulaciones oficialmente reconocidas como equivalentes a las anteriores.

– Profesionaltasun-ziurtagiria.

– Certificado de profesionalidad.

d) Tituluarekin lotutako enpleguetan gehienez 6 hilabeteko esperientzia izatea.

d) Tener una experiencia laboral máxima de 6 meses en empleos relacionados con su titulación.

2.– Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon behar dute:

2.– Inscripción en el Sistema de Garantía Juvenil:

a) Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan –7.1.a) artikuluan arautua–, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute kontratatutako gazteek, kontratua sinatu bezperatik gutxienez, bat etorriz Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoarekin.

a) En el proceso de selección directamente por parte de la empresa, regulado en el artículo 7.1.a), las personas jóvenes contratadas deberán estar inscritas en el Sistema de Garantía Juvenil, de conformidad con lo establecido en la Ley 18/2014, de 15 de octubre, de aprobación de medidas urgentes para el crecimiento, la competitividad y la eficiencia, al menos desde el día anterior a la firma del contrato.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere bulegoen edo zentro kolaboratzaileen bidez, hautaketa-prozesua egitean –deialdi honen 7.1.b) artikuluan arautua–, lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudenei, bat etorriz Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoarekin.

b) En el proceso de selección que lleve a cabo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a través de sus oficinas o entidades colaboradoras, regulado en el artículo 7.1.b) de esta convocatoria, se dará prioridad a aquellas personas que estén inscritas en el Sistema de Garantía Juvenil, de conformidad con lo establecido en la Ley 18/2014, de 15 de octubre, de aprobación de medidas urgentes para el crecimiento, la competitividad y la eficiencia.

3.– Gazteek prestakuntza duala egin duten enpresak hautatutako gazteekin zuzenean egiten diren kontratuetan, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko egin bada prestakuntza, kontratuek mugagabeak izan beharko dute, edo gutxienez 12 hilabetekoak praktikaldiko kontratuen kasuan.

3.– Los contratos que se formalicen con personas jóvenes seleccionadas directamente por parte de la empresa en la que hayan realizado la Formación Dual, cuando la formación sea para la obtención de un título de Formación Profesional del sistema educativo, deberán ser contratos indefinidos o en prácticas de al menos 12 meses.

4.– Lehen Aukera programako praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan oraingo deialdian, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktiketako kontratua egin zuen enpresa berbera, betiere.

4.– Las personas que hayan sido contratadas bajo la modalidad de contrato en prácticas de Lehen Aukera en alguna de las ediciones anteriores, podrán ser consideradas a los efectos de esta convocatoria únicamente en la modalidad de contratación indefinida, independientemente de la experiencia laboral que ya tengan adquirida y siempre y cuando el contrato indefinido sea realizado por una empresa distinta a la que realizó el contrato en prácticas.

6. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Artículo 6.– Cuantía de la subvención.

1.– Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da, era honetara:

1.– El importe subvencionado por cada contrato se determinará en función de la titulación académica del siguiente modo:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Aipatutako diruz lagundutako zenbateko guztiak % 10 handituko dira, emakumeak kontratatzen badira.

2.– Todas las cuantías de subvención señaladas se incrementarán un 10 % adicional cuando los contratos se celebren con mujeres

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.– Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

3.– Las cuantías de subvención mencionadas se refieren a contratos a jornada completa. En el supuesto de contratos a tiempo parcial, se ajustarán los importes en proporción a la jornada.

7. artikulua.– Programan parte hartuko duten gazteak hautatzeko prozedura.

Artículo 7.– Procedimiento de selección de las personas jóvenes participantes en el programa.

1.– Programan parte hartuko duten gazteak eskaera aurkeztu baino lehenago hautatuko dira. Honela egingo da hautaketa hori:

1.– La selección de las personas jóvenes participantes en el programa se realizará antes de la presentación de la solicitud y se llevará a cabo:

a) Ikasketak amaitu dituzteneko prestakuntza-zentroaren bidez, enpresak zuzenean, baldin eta enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak badira, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko) 2020-2021 ikasturtean zehar. Titulua 2020an eskuratu duten gazteak kontratatu ahal izango dira.

a) A través del centro formativo donde han finalizado los estudios, directamente por la empresa, para los contratos con personas jóvenes que han finalizado en el/los centro/s de la empresa en la Comunidad Autónoma de Euskadi un periodo de formación, bien bajo la fórmula de formación dual, cuando la formación sea para la obtención de un título de Formación Profesional del sistema educativo, o bien al amparo de algún programa del Gobierno Vasco por el que se concedan becas por la formación en la empresa con carácter previo a la obtención de una titulación de formación profesional del sistema educativo o como transición del ámbito universitario al laboral, durante el curso académico 2020-2021. Las personas jóvenes a contratar deberán haber obtenido la titulación a partir del año 2020.

Kontratatu aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora jo beharko du enpresak, baldin eta trantsizio-prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko erakunde kolaboratzailearen izaera lortu badu, zentroak egiazta dezan 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzen direla eta 13.5 artikuluan deskribatutako gainerako inguruabarrak betetzen direla.

La empresa deberá dirigirse, con carácter previo a la contratación, al centro formativo donde ha realizado los estudios la persona a contratar, siempre y cuando este haya obtenido la condición de entidad colaboradora para la gestión y seguimiento del proceso de transición a los efectos de que el centro compruebe el cumplimento de los requisitos establecidos en el artículo 5.1 y 5.2.a) y constate el resto de circunstancias descritas en el artículo 13.5.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo haren kolaboratzaile den erakunde baten bitartez, aurreko atalean jasota ez dauden kasuetan.

b) A través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o una entidad colaboradora del mismo, para los no incluidos en el apartado anterior.

Hautaketa mota horretarako, eskaintza kudeatzeko eskabide bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostu-profil bakoitzeko. Eskaera hori inprimaki normalizatu baten bidez aurkeztu behar da, IV. eranskinean ezarritako ereduaren arabera, eta datu hauek adierazi beharko dira, gutxienez: izen-abizenak edo enpresaren izen soziala, IFK/IFZ, enplegatzailearen kotizazioaren kontu-kodea (halakorik bada), lantokiaren udalerria, lanpostuaren izena eta langintza, lanpostuen kopurua, lanpostuaren deskribapena eta enpresariaren, legezko ordezkariaren edo baimena duen pertsonaren sinadura.

Para esta selección deberá presentarse una solicitud de gestión de oferta por cada perfil de puesto de trabajo a cubrir. La solicitud se presentará en impreso normalizado, de conformidad con el modelo establecido en el Anexo IV, y en la misma, deberán indicarse al menos los siguientes datos: nombre y apellidos o razón social de la empresa, CIF/NIF, código de cuenta de cotización del/a empleador/a si existe, municipio del centro de trabajo, nombre del puesto de trabajo y ocupación, número de puestos de trabajo, descripción del puesto de trabajo y firma del/a empresario/a, representante legal o persona autorizada.

Lanbideen Sailkapena erreferentziatzat hartuta adieraziko da lanbidea. Sailkapen hori Lanbideren webgunean jarriko da (http://www.lanbide.euskadi.eus), deialdi hau argitaratzen den egunean berean.

La ocupación se indicará tomando como referencia la Clasificación de Ocupaciones que se publicará en la web de Lanbide, https://www.lanbide.euskadi.eus, el mismo día de la publicación de la presente convocatoria.

Eskaintza kudeatzeko eskabide bakoitza jasotzen duen bulegoak edo erakunde kolaboratzaileak erregistratuko du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartekaritza-sisteman identifikatuta geldituko da. Eskaintza erregistratu ondoren, enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia.

Cada solicitud de gestión de oferta será registrada por la oficina o entidad colaboradora que la reciba y quedará identificada en el sistema de intermediación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Una vez registrada la oferta, se comunicará a la empresa la referencia de la misma.

Eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozedurei jarraikiz kudeatuko dira, eta lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sistemako datu-basean identifikatuta dauden pertsonei, 5. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako baldintzetan.

Las ofertas serán gestionadas siguiendo los procedimientos establecidos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, dándose prioridad a aquellas personas que estén inscritas en el Sistema de Garantía Juvenil en los términos indicados en el párrafo 2 del artículo 5.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta/edo kudeatzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren jarraipena egiteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailetzat joko dira 12. artikuluan aurreikusitakoak, eta horien zerrenda webgune honetan argitaratuko da: http://www.lanbide.euskadi.eus

2.– A los efectos de la presente convocatoria, se consideran entidades colaboradoras de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para la captación, registro de ofertas y/o gestión de ofertas y/o gestión y seguimiento del proceso de transición las previstas en el artículo 12 y cuya relación será publicada en https://www.lanbide.euskadi.eus

3.– Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia.

3.– En el proceso de comunicación de cada contrato, la empresa deberá indicar obligatoriamente, la referencia de la oferta a la que corresponde dicho contrato.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua, epeak, eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 8.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus, eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian:

1.– Las solicitudes de subvenciones deberán presentarse a través de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi a la que se accederá desde: https://www.euskadi.eus y se dispondrá de un enlace de acceso a la misma en la página web de Lanbide.

Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko (jakinarazpenak barne), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta Izapideak elektronikoki egiteko argibideak helbide honetan aurki daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1015909.

Los trámites posteriores a la solicitud, incluidas las notificaciones, se realizarán a través del apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco de https://www.euskadi.eus/micarpeta Las especificaciones de como tramitar por canal electrónico están disponibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1015909.

Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Igualmente, se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible a través de la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

2.– Lan-kontratuak egiteagatik dirulaguntza-eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

2.– Junto con el impreso de solicitud de subvención por la celebración de contratos de trabajo, deberá presentarse la siguiente documentación:

a) Pertsona juridiko eskatzailearen izenean eskabidea sinatzen duen legezko ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistroan.

a) Acreditación de la representación legal que ostenta la persona que firma la solicitud en nombre de la persona jurídica solicitante en el caso de que no figure inscrita en el registro de representantes de la administración pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

b) Fotocopia de la tarjeta de identificación fiscal de la empresa.

c) Enpresaren eratze-eskritura eguneratuen fotokopia edo, hala badagokio, erakundearen bestelako eratze-dokumentua.

c) Fotocopia de las escrituras actualizadas de constitución de la empresa o, en su caso, otro documento de constitución de la entidad.

d) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea jasotzen duen organo eskudunaren ziurtagiria. Jarduera hastearen ondoriozko atxikipen-tasa murriztua (jarduerak hasteko zergaldia eta hurrengo biak) aplikatzeko Bigarren eta Hirugarren ataletan sartuta badago, eskatzaileak inguruabar horren berri eman beharko dio Lanbideri, jakinarazpen sinatua aurkeztuz helbide honetan dagoen ereduaren arabera: http://www.lanbide.euskadi.eus

d) En el supuesto de que el/la solicitante sea una persona física, certificación del órgano competente indicando el epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas. En caso de estar encuadrado en las secciones Segunda y Tercera para la aplicación del tipo de retención reducido por inicio de actividad (periodo impositivo de inicio de actividades y los dos siguientes), la persona solicitante deberá comunicar a Lanbide la concurrencia de dicha circunstancia, mediante la presentación de comunicación firmada según modelo que se encuentra disponible en https://www.lanbide.euskadi.eus

e) Egindako kontratuaren kopia.

e) Copia del contrato celebrado.

f) Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (deialdi honen 3.4.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz).

f) Declaración responsable de no existencia de parentesco en los términos previstos en el artículo 3.4.a) de la presente convocatoria.

g) Bi txosten «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteko aldiari dagokiona, eta bestea, kontratazioaren alta egunari dagokiona.

g) Dos informes denominados «Informe de plantilla media de trabajadores en situación de alta», emitidos por la Tesorería General de la Seguridad Social (obtenidos del sistema RED), de los centros de trabajo de la empresa radicados en la CAE: uno de ellos, correspondiente al periodo de los seis meses inmediatamente anteriores al día de alta en la empresa de la persona contratada y el otro, correspondiente al día de la contratación.

Baldin eta bi txosten horiek alderatuta ikusten bada plantilla ez dela handitu, 3.3 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatzeko, dokumentuak aurkeztu beharko dira egiaztatzeko aurreko sei hilabeteetan zenbait kontratu amaitu dela, arrazoi hauek tarteko: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

En el supuesto de que de la comparación de estos dos informes no resulte un incremento de plantilla, a los efectos de aplicar lo dispuesto en el segundo párrafo del artículo 3.3, se deberá presentar documentación que acredite, en su caso, que en el período de los seis meses anteriores se han extinguido contratos por despidos disciplinarios procedentes, dimisión, discapacidad, jubilación por edad, reducción voluntaria del tiempo de trabajo, incapacidad permanente total, absoluta o gran invalidez de las personas trabajadoras.

h) Gainera, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza profesionala egiteko bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko) 2020-2021 ikasturtean zehar; hauek aurkeztuko dira.

h) Además para los contratos con jóvenes que han finalizado en el/los centro/s de la empresa en la Comunidad Autónoma de Euskadi un periodo de formación bien bajo la fórmula de formación dual, cuando la formación sea para la obtención de un título de Formación Profesional del sistema educativo, o bien al amparo de algún programa del Gobierno Vasco por el que se concedan becas para la formación profesional en la empresa con carácter previo a la obtención de una titulación de formación profesional del sistema educativo o como transición del ámbito universitario al laboral, durante el curso académico 2020-2021, se presentará:

Aurkeztutako kontratuan adierazitako titulua eskuratu izana egiaztatzen duen dokumentua.

Documentación acreditativa de la obtención de la titulación que figura en el contrato presentado.

Kontratua egin den enpresan prestakuntza-aldia egin izana egiaztatzen duen dokumentua (enpresa, lantokia, aldia, modalitatea eta abar adierazita).

Documentación acreditativa de la realización del periodo de formación en la empresa con la que se ha formalizado el contrato (empresa, centro de trabajo, periodo, modalidad, etc.).

3.– Aurreko ataleko b) eta d) letretan jasotakoa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, salbu eta pertsona edo erakunde eskatzailea berariaz aurka agertzen bada; kasu horretan, dagokion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

3.– Lo recogido en las letras b) y d) del apartado anterior se verificará automáticamente por el órgano gestor, salvo que la persona o entidad solicitante se oponga expresamente, en cuyo caso deberá presentar la documentación correspondiente.

4.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 2. puntuan adierazitako nahitaezko dokumentuak aurkezten ez badira, 10 egun balioduneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan eskatuko zaio erakunde interesdunari; eta, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola adieraziko du, eta horrek administrazio prozedura erkidearen araudian aurreikusitako ondorioak izango ditu.

4.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva relacionada en el apartado 2, se requerirá a la entidad interesada para que en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su solicitud, con los efectos previstos en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común.

5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 29an amaituko.

5.– El plazo de presentación de solicitudes será desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 29 de octubre de 2021.

9. artikulua.– Lan-kontratua azkentzea.

Artículo 9.– Extinción del contrato.

1.– Funts publikoak efizientziaz erabiliko direla bermatzeko, praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratuen gutxieneko iraupenak eskatutakoa edo diruz lagundua izan beharko du, eta kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 24 hilabetekoa izango da gutxienez.

1.– A efectos de garantizar el eficiente destino de los fondos públicos se entenderá que la duración mínima de los contratos ha de ser la exigida o subvencionada en el caso de contratos en prácticas o de 24 meses en el caso de contratos indefinidos.

2.– Kontratazioa egin ondoren, kausa jakin batzuk direla-eta kontratua amaitzen bada (probaldia ez gainditzeagatik lan-kontratua amaitzea, kontratatutakoak lana borondatez uztea, edo kontratatutako pertsonaren baliaezintasuna edo heriotza) idatziz jakinarazi beharko dio enpresak Lanbideri, kontratua amaitu eta gehienez ere zazpi eguneko epean, Lanbidek azken dirulaguntza egokitu dezan kontratatutakoak benetan lan egindako aldiaren arabera.

2.– Efectuada la contratación, y en los supuestos de extinción del contrato del trabajo por no superar el periodo de prueba, cese voluntario, despido declarado procedente o por muerte o invalidez de la persona contratada, la empresa deberá comunicar por escrito a Lanbide, en el plazo máximo de siete días desde la extinción del contrato, dicha circunstancia a efectos de ajustar la subvención final a la parte proporcional del periodo trabajado por la persona contratada.

3.– Kontratu-harremana aurreko paragrafoan aurreikusi ez den beste kausaren batengatik amaitu bada, dirulaguntza osorik itzuli beharko da, deialdi honen 23. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Si la extinción de la relación laboral está motivada por causas distintas a las previstas en el párrafo anterior, procederá el reintegro total de la subvención conforme a lo previsto en el artículo 23 de la presente convocatoria.

4.– Enpresak beste pertsona bat edo batzuk kontratatu nahi izanez gero, beste dirulaguntza-eskabide bat aurkeztu beharko du nahitaez, deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera eta adierazitako epeetan baldin badago, betiere.

4.– Si la empresa desea contratar a otra u otras personas, deberá presentar obligatoriamente una nueva solicitud de subvención en las condiciones previstas en esta convocatoria, siempre que esté dentro de los plazos indicados en la misma.

10. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 10.– Pago de la subvención.

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

1.– El abono de la subvención a las empresas contratantes se efectuará de la siguiente manera:

a) Emandako dirulaguntzaren % 52 ordainduko da 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura, dirulaguntza ematen den unean.

a) Un primer pago del 52 % de la subvención concedida, con cargo al crédito de pago del Presupuesto del ejercicio 2021, en el momento de la concesión de la subvención.

Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela langilea eta plantilla handitu egin dela.

Previamente a la realización del pago, Lanbide verificará el alta del/la trabajador o trabajadora en el Régimen General de la Seguridad Social y el incremento de plantilla.

b) Bigarren ordainketan ordainduko da gainerakoa (% 48, edo justifikazioaren ondoren dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2022ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura.

b) Un segundo pago, por el 48 % restante o la cantidad que resulte una vez justificadas las actuaciones objeto de subvención de conformidad con lo establecido en el artículo 11, con cargo al crédito de compromiso del ejercicio 2022.

2.– Dirulaguntzaren xedea den jarduera ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen bigarren eta hirugarren ataletan sailkatutako jarduera profesionala bada, dirulaguntzatik kenduko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagozkion atxikipenak, zerga erregulatzen duen araudia aplikatuz egin behar direnak alegia.

2.– En el supuesto de que la actividad por la que se concede la subvención se trate de una actividad profesional clasificada en las Secciones Segunda y Tercera de las Tarifas del Impuesto sobre Actividades Económicas, del importe de la subvención se detraerán las retenciones a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa reguladora del Impuesto.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du erakunde eskatzaileak.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en la base de datos el Registro de Terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: http://www.euskadi.eus/hirugarrenak

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Economía y Hacienda, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en https://www.euskadi.eus/altaterceros

11. artikulua.– Kontratuak egiteagatiko dirulaguntzaren justifikazioa eta epea.

Artículo 11.– Justificación de la subvención por la celebración de los contratos y plazo.

Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena:

Para la justificación de los contratos, la empresa beneficiaria deberá presentar una relación de las personas jóvenes contratadas indicando la duración de los contratos.

Hori aurkezteko epea hau izango da:

El plazo de presentación será el siguiente:

a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

a) En el supuesto de contratos en prácticas, 1 mes posterior a la finalización de los mismos.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

b) En el supuesto de contratos indefinidos, una vez transcurrido un año desde su inicio.

Kasu batean zein bestean, zerrenda aurkezteko azken eguna 2022ko abenduaren 17a izango da, egun hori barne dela.

En cualquiera de los casos, el último día para su presentación será el 17 de diciembre de 2022.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comprobará de oficio tanto la duración efectiva de los contratos en prácticas como la pervivencia de los contratos indefinidos durante un periodo de al menos 12 meses para la realización del segundo pago.

Era berean, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko da. Egiaztapen horren ondorioz, hogeita lau hilabetera kontratazioari eutsi ez zaiola egiaztatzen bada, enpresa onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du, 9. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan ezarritako moduan.

Así mismo verificar el cumplimiento de lo señalado en el artículo 9.1. Si de tal verificación a los veinticuatro meses resultase que no se ha mantenido la contratación la empresa beneficiaria se verá obligada a reintegrar la subvención en los términos establecidos en el artículo 9 apartados 2 y 3.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
ENTIDADES COLABORADORAS

12. artikulua.– Entitate onuradunak.

Artículo 12.– Entidades beneficiarias.

1.– Lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko onuradun izan daitezke jarduketa horiek egiteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaile direnak.

1.– Podrán ser beneficiarias para la captación, registro y gestión de las ofertas de empleo, aquellas entidades que ostenten la condición de colaboradoras de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para la realización de estas actuaciones.

Baldintza hori betetzeko, 2015eko urtarrilaren 23ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenean aurreikusitako prozedura jarraitu beharko da (2015eko otsailaren 2ko EHAA, 21. zk.), zeinetan ezartzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea izateko prozedura, lan-eskaintzak erregistratu eta kudeatzeko arloan bitartekaritza-zerbitzua emateko.

Para obtener esta condición habrá de seguirse el procedimiento previsto en la Resolución de 23 de enero de 2015 del Director General de Lanbide (BOPV n.º 21, de 2 de febrero de 2015), por la que se establece el procedimiento para la obtención de la condición de entidad colaboradora de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la prestación del servicio de intermediación, exclusivamente en relación con el registro y gestión de ofertas de empleo.

2.– Halaber, erakunde kolaboratzaile izan daitezke, deialdi honi zehazki lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, EAEko honako erakunde hauek:

2.– Asimismo, podrán obtener la condición de entidades colaboradoras, para la captación y registro de ofertas de empleo específicamente vinculados a esta convocatoria, las siguientes, que habrán de estar, en todo caso, radicadas en la CAPV.

a) Unibertsitateak.

a) Universidades.

b) Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.

b) Centros de formación profesional públicos y privados concertados y asociaciones que agrupen a los mismos.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaileak, 2020-2022 deialdiko lanerako prestakuntza emateko dirulaguntzen eta 2019-2021 deialdiko lanerako orientazioa emateko dirulaguntzen onuradun badira.

c) Entidades colaboradoras de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que hubieran sido beneficiarias de las ayudas de formación para el empleo correspondiente a la convocatoria de 2020-2022 y de las ayudas de orientación para el empleo correspondiente a la convocatoria de 2019-2021.

d) Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak.

d) Ayuntamientos, mancomunidades, cuadrillas, agencias de desarrollo local y Behargintzas.

3.– 13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.

3.– Podrán obtener la condición de entidades colaboradoras para las actuaciones de gestión y seguimiento del proceso de transición definidas en el artículo 13.5 las Universidades y los Centros de formación profesional públicos y privados concertados, y asociaciones que agrupen a los mismos.

4.– Lehen Aukera programari lotutako eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko erakunde kolaboratzailea izateko eskaera deialdi honetako I. eranskin gisa ematen den inprimakiaren bidez bete beharko da. Eranskin hori Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.lanbide.euskadi.eus

4.– La solicitud para la obtención de la condición de entidad colaboradora en la captación y registro de ofertas y/o para la gestión y seguimiento del proceso de transición vinculados a este programa «Lehen Aukera» deberá cumplimentarse mediante el formulario que se adjunta como Anexo I a la presente convocatoria, que se encontrará disponible en la dirección de internet https://www.lanbide.euskadi.eus

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko uztailaren 30ean amaituko.

El plazo de presentación de solicitudes será desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 30 de julio de 2021.

5.– Eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko baimena 3 pertsonak izango dute gehienez erakunde kolaboratzaile berean.

5.– El número máximo de personas que serán autorizadas en una misma entidad colaboradora para la realización de labores de captación y registro de ofertas y/o para la gestión y seguimiento del proceso de transición será de 3.

6.– Erakunde kolaboratzailea eraginkorra izateko eskakizuna izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileak ematen duten prestakuntza-ekintzetara joatea eta prestakuntza horri onura ateratzea erakundeak eskatutako baimena eskuratuko duten pertsona guztiek, horretarako ezarritako egunetan. Horren aurretik, http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean prestakuntza-ekintzen tokiak eta ordutegiak argitaratuko dira, baita ekintza horietan parte hartuko duten erakundeen zerrenda ere.

6.– El requisito para que la obtención de la condición de entidad colaboradora sea efectiva será la asistencia y aprovechamiento, por parte de todas las personas para las que la entidad solicita autorización, a las acciones formativas impartidas por personal de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en las fechas que así se establezcan al efecto. Previamente se publicarán en https://www.lanbide.euskadi.eus los lugares y horarios de las distintas acciones formativas y la relación de entidades participantes en cada una de ellas.

Aurreko puntuan aipatutako prestakuntza-ekintza egin beharrik ez dute izango Lehen Aukera programako aurreko urteetako laguntzen deialdietan enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko kolaboratzaile izan ziren zentroek, baldin eta egiaztatzen badute prestakuntza jasotako eta, ondorioz, aipatutako deialdi horretan enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko jarduerak egiteko baimendutako pertsona hori/horiek enpresako plantillan daudela orain ere.

Quedarán exentos de realizar las acciones formativas señaladas en el apartado anterior para la captación y registro de ofertas de empleo aquellas entidades que obtuvieron la condición de colaboradores para ello en alguna de las convocatorias anteriores de ayudas del programa Lehen Aukera, siempre que acrediten el mantenimiento, en la plantilla de la empresa, de la misma o mismas personas que recibieron la formación y fueron por tanto autorizadas para realizar las actividades de captación, registro y/o gestión de ofertas de empleo en la citada convocatoria.

7.– Prestakuntza-ekintzak bukatutakoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du erakunde laguntzaile izaera emateko adierazitako eskakizunak betetzen dituzten erakundeei, deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako.

7.– Finalizadas las acciones formativas, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, emitirá resolución otorgando la condición de entidad colaboradora a los efectos previstos en la presente convocatoria, a las entidades que cumplan los requisitos indicados.

13. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

Artículo 13.– Actuaciones subvencionables.

1.– Diruz lagundu ahal izango da 12. artikuluan araututako erakunde kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea, bai eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egitea ere, prozesu horiek, azkenean, eta deialdi honen babesean, diruz lagun daitezkeen kontratuak formalizatuta amaitzen badira.

1.– Será subvencionable la captación, registro y la gestión de las ofertas de empleo realizado, así como la gestión y seguimiento del proceso de transición por las entidades colaboradoras reguladas en el artículo 12 que finalicen con la formalización de contratos subvencionados al amparo de la presente convocatoria.

2.– Lan-eskaintzen bilketa prozesu bat da, hain zuzen, zenbait enplegu eskaintzailerekin harremanetan jartzeko, lanpostu bateko edo batzuetako estaldura-beharra identifikatzeko, eta identifikazio horretatik eskaintzen den profila duen horri dagokion kudeaketa-eskaera lortzeko prozesua.

2.– Se entiende por captación de ofertas de empleo el proceso mediante el que se contacta con alguno de los oferentes de empleo, identifica la necesidad de cobertura de uno o varios puestos de trabajo y obtiene de aquel la solicitud de gestión correspondiente, que indique el perfil solicitado.

3.– Lan-enplegu baten erregistroa da lan-eskaintzen bilketa-prozesuan lortutako datuak kodetzen diren prozesua. Datu horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sisteman sartzen dira, eta, horrela, sisteman enplegu-eskaintza berri bat sortzen da.

3.– Se entiende por registro de una oferta de empleo el proceso mediante el cual se codifican los datos obtenidos en el proceso de captación de ofertas y se introducen en el Sistema de información de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, dando lugar a la creación de una nueva oferta de empleo en el sistema.

4.– Lan-eskaintzen kudeaketa da prozesu hauek guztiak egitea:

4.– Se entiende por gestión de ofertas de empleo la acción mediante la que se realizan todos y cada uno de los siguientes procesos:

a) Aldez aurretik Lanbideren informazio-sisteman erregistratutako eskaintza bat aztertzea, eta, hala badagokio, osatzea.

a) Revisar y, en su caso, completar una oferta previamente registrada en el Sistema de información de Lanbide.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda daudenen artetik, une bakoitzean eskatutako lanpostuak betetzeko pertsona egokiak identifikatzea, eskaintza parekatzeko modu desberdinak erabilita.

b) Identificar las personas adecuadas de entre las inscritas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para cubrir los puestos de trabajo solicitados en cada momento, mediante las diferentes formas de emparejamiento de la oferta.

c) Eskainitako lanpostuetan sartzeko identifikatutako izangaien prestasuna egiaztatzea.

c) Comprobar la disponibilidad de las personas candidatas identificadas para incorporarse a los puestos de trabajo ofertados.

d) Izangai bakoitza enpresara bidali ostean, horren emaitza jasotzea. Emaitza jasotzea da bidalitako izangaia bete beharreko lanpostura egokitu den ala ez jakiteko enpresak egiten duen balorazioa eta horren arrazoia jakitea.

d) Obtener el resultado del envío de cada persona candidata a la empresa. Se entiende por obtención del resultado el conocimiento de la valoración de la empresa en cuanto a la adecuación o no al puesto de trabajo a cubrir de cada persona candidata enviada y su causa.

5.– Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena dira entitate kolaboratzailearen jarduera hauek:

5.– Se entiende por gestión y seguimiento del proceso de transición las actuaciones de la entidad colaboradora destinadas a:

a) Enpresak zuzenenean hautatzen dituen gazteen lan-eskaerak berreskuratzea, berritzea, berrikustea eta aldatzea.

a) Recuperar, renovar, revisar y modificar la demanda de empleo de las personas jóvenes seleccionadas directamente por la empresa.

b) Egiaztatzea kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudela, kontratua sinatu bezperatik, gutxienez.

b) Verificar que las personas jóvenes contratadas estén inscritas en el Sistema de Garantía Juvenil al menos desde el día anterior a la firma del contrato.

c) Enpresak zuzenean hautatzen dituen gazteek, kontratua sinatzeko unean, 5.1 artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea eta bermatzea.

c) Asegurar y garantizar que las personas jóvenes seleccionadas directamente por la empresa cumplan los requisitos en el artículo 5.1 en el momento de la contratación.

d) Egiaztatzea kontratatutako pertsonak egindako ikasketa- edo prestakuntza-mailari egokitutako praktika profesionala lortzea ahalbidetuko duen lanpostu baterako dela kontratua.

d) Constatar que el contrato es para un puesto de trabajo que permita la obtención de la práctica profesional adecuada al nivel de estudios o de formación cursados por la persona contratada.

e) Prestakuntza duala enpresan bukatu duten pertsonen kasuan, prestakuntza hori hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko bada, egiaztatzea kontratua mugagabea dela edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratua dela.

e) En el caso de quienes han finalizado la Formación Dual en la empresa, cuando la formación sea para la obtención de un título de Formación Profesional del sistema educativo, comprobar que el contrato es indefinido o en prácticas de al menos 12 meses.

f) Kontratatutako pertsona Lanbideko informazio-sisteman identifikatzea Lehen Aukera programaren bidez sustatutako kontratu bati lotutako pertsona gisa.

f) Identificar a la persona contratada en el Sistema de Información de Lanbide como vinculada a un contrato incentivado por el Programa de Lehen Aukera.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Artículo 14.– Cuantía de la subvención.

Erakunde kolaboratzaileek, deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratu bakoitzeko, zenbateko hauek jasoko dituzte, eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko jardueren ondorio bada:

Las entidades colaboradoras percibirán por cada contrato subvencionado al amparo de la presente convocatoria que derive de la captación, registro y/o gestión de la oferta y/o gestión y seguimiento proceso de transición correspondiente:

– 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen erakunde kolaboratzaileak.

– 120 euros, la entidad colaboradora que haya captado y registrado la oferta.

– 80 euro, eskaintza kudeatu duen erakunde kolaboratzaileak.

– 80 euros, la entidad colaboradora que haya gestionado la oferta.

Erakundeak % 10eko gehigarri bat jasoko du deialdi honen babesean diruz lagundutako 20 kontratuko, enplegu-eskaintzak hartu, erregistratu eta/edo kudeatzen baditu.

La entidad recibirá un 10 % adicional por cada conjunto de veinte contratos formalizados y subvencionados al amparo de la presente convocatoria cuyas ofertas de empleo haya captado, registrado y/o gestionado.

– 120 euro, hezkuntza-esparrutik lan-esparrurako trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egin duen erakunde laguntzailea.

– 120 euros, la entidad colaboradora que haya hecho la gestión y seguimiento del proceso de transición del mundo educativo al laboral.

15. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea, tokia eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 15.– Presentación de solicitudes, plazo y documentación.

1.– Dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus, eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian:

1.– Las solicitudes de subvenciones deberán presentarse a través de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi a la que se accederá desde: https://www.euskadi.eus y se dispondrá de un enlace de acceso a la misma en la página web de Lanbide.

Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko (jakinarazpenak barne), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta Izapideak elektronikoki egiteko argibideak helbide honetan aurki daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1015910.

Los trámites posteriores a la solicitud, incluidas las notificaciones, se realizarán a través del apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco de https://www.euskadi.eus/micarpeta Las especificaciones de como tramitar por canal electrónico están disponibles en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/servicios/1015910.

Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Igualmente, se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación podrá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible a través de la dirección siguiente: https://www.euskadi.eus/representantes

2.– Deialdi honen babesean diruz lagundu daitezkeen kontratuak formalizatuta amaitu diren lan-eskaintzak kudeatu dituzten erakunde kolaboratzaileek, dirulaguntza-eskabiderekin batera, erregistratu eta/edo kudeatu dituzten lan-eskaintzen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, eta, deialdi honen babesean, lan-eskaintza horietako bakoitzean kontratatutako pertsonek ere agertu beharko dute.

2.– Las entidades colaboradoras que hayan gestionado las ofertas de trabajo que hayan finalizado con la formalización de contratos subvencionados al amparo de la presente convocatoria, deberán presentar, junto con la solicitud de subvención, una relación de las ofertas de empleo que han registrado, gestionado y/o captado, con las personas contratadas en cada una de ellas al amparo de la presente convocatoria.

3.– Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egin duten erakunde kolaboratzaileek deialdi honen babesean kontratatutako pertsonen eta enpresa kontratatzaileen zerrenda aurkeztu beharko dute, dirulaguntza-eskabidearekin batera.

3.– Las entidades colaboradoras que hayan realizado la gestión y seguimiento del proceso de transición, deberán presentar, junto con la solicitud de subvención, una relación con las personas contratadas y las empresas contratantes al amparo de la presente convocatoria.

4.– Eskatzailea pertsona fisikoa bada, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea jasotzen duen organo eskudunaren ziurtagiria. Jarduera hastearen ondoriozko atxikipen-tasa murriztua (jarduerak hasteko zergaldia eta hurrengo biak) aplikatzeko Bigarren eta Hirugarren ataletan sartuta badago, eskatzaileak inguruabar horren berri eman beharko dio Lanbideri, jakinarazpen sinatua aurkeztuz helbide honetan dagoen ereduaren arabera: http://www.lanbide.euskadi.eus

4.– En el supuesto de que el/la solicitante sea una persona física, certificación del órgano competente indicando el epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas. En caso de estar encuadrado en las secciones Segunda y Tercera para la aplicación del tipo de retención reducido por inicio de actividad (periodo impositivo de inicio de actividades y los dos siguientes), la persona solicitante deberá comunicar a Lanbide la concurrencia de dicha circunstancia, mediante la presentación de comunicación firmada según modelo que se encuentra disponible en https://www.lanbide.euskadi.eus

5.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 1. puntuan adierazitako nahitaezko dokumentuak aurkezten ez badira, 10 egun balioduneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan eskatuko zaio erakunde interesdunari; eta, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola adieraziko du, eta horrek administrazio prozedura erkidearen araudian aurreikusitako ondorioak izango ditu.

5.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva relacionada en el apartado 1, se requerirá a la entidad interesada para que en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su solicitud, con los efectos previstos en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común.

6.– Eskabideak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 2tik 12ra izango da:

6.– El plazo de presentación de solicitudes será del 2 al 12 de noviembre de 2021.

16. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de la subvención.

1.– Erakunde kolaboratzaileek ordainketa bakarrean jasoko dute dirulaguntza, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

1.– Las entidades colaboradoras percibirán la subvención en un único pago, tras la Resolución de concesión de la ayuda de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du erakunde eskatzaileak.

2.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en la base de datos el Registro de Terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: http://www.euskadi.eus/hirugarrenak

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Economía y Hacienda, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en https://www.euskadi.eus/altaterceros

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
DIRULAGUNTZEN XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES A LAS SUBVENCIONES

17. artikulua.– Dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunak.

Artículo 17.– Empresas y entidades beneficiarias de las ayudas.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

1.– Las empresas y entidades beneficiarias de las subvenciones previstas en esta convocatoria deberán cumplir las siguientes condiciones generales:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social se verificará automáticamente por el órgano gestor, con anterioridad a la concesión de la subvención y a la realización de cada uno de los pagos. No obstante, el solicitante podrá oponerse expresamente a esta verificación, debiendo aportar entonces certificados actualizados que acrediten esta condición.

b) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

b) Hallarse al corriente en el pago de obligaciones de reintegro en materia de subvenciones.

c) Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea.

c) Que sus fines u objetivos, sistema de admisión o acceso, funcionamiento, trayectoria, actuación, organización o estatutos sean conformes al principio de igualdad de trato y oportunidades de mujeres y hombres.

d) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik jaso ez izana, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

d) No estar sancionada ni administrativa ni penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

e) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario de subvenciones.

2.– Enpresa eta erakunde onuradunei dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a las empresas y entidades beneficiarias quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

18. artikulua.– Ebazpena emateko organo eskuduna, emate-prozedura eta ebazpena.

Artículo 18.– Órgano competente para dictar la resolución, procedimiento de concesión y resolución.

1.– Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será la Directora de Activación Laboral y el órgano competente para resolver la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitzen diren arte. Kreditua handitzen ez bada, aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eta www.lanbide.euskadi.eus orrian.

2.– Las solicitudes serán estudiadas por orden de presentación y se concederán las subvenciones en el mismo orden a todas aquellas que cumplan los requisitos y condiciones previstos en la convocatoria, hasta el agotamiento de los fondos destinados a su financiación. Dejando al margen eventuales ampliaciones crediticias, una vez agotada la dotación presupuestaria se denegarán las subvenciones a las solicitudes pendientes y se procederá a la publicación de esta circunstancia en el BOPV mediante resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y en la página web www.lanbide.euskadi.eus

3.– Eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren esanbidezko ebazpen baten bidez onartuko edo ukatuko dira.

3.– La aprobación y, en su caso, la denegación de las solicitudes se realizará mediante Resolución expresa de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Dirulaguntzaren emate-ebazpenean datu hauek adieraziko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, ordainketa-modua eta dirulaguntzaren justifikazioan, hala badagokio.

La Resolución de concesión de las subvenciones incluirá el importe de la subvención, forma de pago y justificación de la subvención en su caso.

4.– Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko, gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera; eta epe hori amaitutakoan dirulaguntza-eskabidea onartutzat hartuko da, baldin eta esanbidezko ebazpena ematen ez bada.

4.– El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones es de seis meses a contar desde la fecha de presentación de la solicitud, trascurrido el cual se entenderá desestimada la solicitud de subvención, si no recayera resolución expresa.

5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5.– La Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pone fin a la vía administrativa y contra ella podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

6.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta dirulaguntza emateko ebazpena espresuki eta banaka jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, arau honen babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren enpresen zerrenda, eta zer zenbateko jasoko dituzten ere adieraziko da. Halaber, erakunde bati emandako dirulaguntza aldatzea erabaki bada, hori ere adieraziko da.

6.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las Resoluciones de concesión, mediante Resolución de la Directora General de Lanbide se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las empresas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente convocatoria, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

19. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Artículo 19.– Obligaciones de las empresas beneficiarias.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

1.– Son obligaciones de las entidades beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en el artículo 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular las siguientes:

a) Kontratuak 7.1.a) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez egingo dituzten enpresek, kontratuak egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora jo behar dute, ikastetxeak egiazta dezan 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako eskakizunak eta 13.5 artikuluan adierazitako kudeaketaren eta prozesuaren jarraipenaren gainerako xehetasunak betetzen direla.

a) Las empresas que vayan a realizar las contrataciones por el procedimiento de selección recogido en el artículo 7.1.a), deberán dirigirse, con carácter previo a la contratación, al centro formativo donde ha realizado los estudios la persona a contratar, a los efectos de que el centro, compruebe el cumplimento de los requisitos establecidos en el artículo 5.1 y 5.2.a) y constate el resto de circunstancias a que se refiere la gestión y el seguimiento del proceso de transición descritas en el artículo 13.5.

b) Kontratuak 7.1.b) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez egingo dituzten enpresek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo haren erakunde kolaboratzaile batean aurkeztu beharko dute enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskabidea.

b) Las empresas que vayan a realizar contrataciones por el procedimiento de selección recogido en el artículo 7 apartado 1.b), deberán presentar la solicitud de gestión de las ofertas de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o en una entidad colaboradora del mismo.

c) Dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

c) Realizar la actividad que fundamente la concesión de la subvención.

d) Plantillaren enplegu-mailari eustea 9. artikuluan adierazitako kontratuen gutxieneko iraunaldian.

d) Mantener el nivel de empleo de la plantilla durante el periodo de duración mínima de los contratos señalada en el artículo 9.

e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean justifikatzea laguntza jasotzeko eskakizunak eta baldintzak bete direla.

e) Justificar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el cumplimiento de los requisitos y condiciones, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

f) Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

f) Someterse a las actuaciones de comprobación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Trabajo y Empleo, la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

Diruz lagun daitezkeen gastuak Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko eskakizunak beteko badituzte, erakunde onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, kontabilitate-identifikazio bereizi batekin edo kontabilitate-kode egoki batekin.

Con objeto de que los gastos subvencionables cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, en la entidad beneficiaria debe existir registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

g) Helburu berarekin administrazio honen bidez edo beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

g) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas para la misma finalidad, procedente de esta o cualesquiera Administraciones públicas o entes, tanto públicos como privados.

h) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan izan den edozein baldintzaren aldaketa, baita diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari nabarmenki eragiten dion edozein gertakizun ere.

h) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención, así como cualquier eventualidad que afecte sustancialmente al objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas.

i) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari laguntzea jarduera horiek egiaztatzeko, haien jarraipena egiteko eta kontrolatzeko.

i) Colaborar con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en los procedimientos de comprobación, seguimiento y control de dichas actividades.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

j) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos autónomos, Entes públicos de derecho privado y Sociedades públicas, se hallen aún en tramitación.

k) 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren edo 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren esparruan, deialdi honen babesean diruz lagundutako komunikazio-, zabaltze-, edo argitalpen-material eta ekintza guztietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela adieraztea.

k) Hacer constar expresamente la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y del Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil 2014-2020 o Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020, en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas al amparo de la presente convocatoria.

Enpresa onuradunen zerrenda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. apartatuan adierazitako zerrenda publikoan jasoko da.

La relación de empresas beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

l) Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko betebeharrak:

l) Obligaciones en materia de igualdad de trato y oportunidades de mujeres y hombres:

– Probetan edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako hautatzean tratu- eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea.

– Garantizar la aplicación del principio de igualdad trato y oportunidades y no discriminación entre mujeres y hombres en la realización de pruebas o entrevistas y selección de los puestos de trabajo.

– Dokumentu, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako bereizkeria edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rol eta genero-identitate pluraltasuna sustatzen dutenak.

– Toda la documentación, publicidad, imagen o materiales deberán emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género.

m) Kontratatutako pertsonen adostasuna lortzea, haien datuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura jartzeko, eskatutako dirulaguntza kudeatzeko soil-soilik, eta deialdi honen 24. artikuluan xedatutako edukiaren berri ematea kontratatuei.

m) Obtener de las personas contratadas el consentimiento para que sus datos sean puestos a disposición de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a los únicos efectos de gestionar la subvención solicitada e informarles del contenido de lo dispuesto en el artículo 24 de la presente convocatoria.

2.– Era berean, praktikaldiko kontratu bat amaitzean bete beharko den betebehar espezifiko gisa, enpresak ziurtagiri bat egin behar dio langileari. Hor, honako hauek jaso behar dira, gutxienez:

2.– Asimismo, como obligación específica a la finalización de un contrato en prácticas, la empresa beneficiaria de la subvención deberá expedir al trabajador o trabajadora un certificado que contenga como mínimo:

– Kontratuaren iraupena.

– La duración del contrato.

– Betetako lanpostuak, eta bakoitzean egindako zeregin nagusiak.

– El/los puesto/s de trabajo ocupados y las principales tareas desempeñadas en cada uno de ellos.

20. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 20.– Seguimiento y control.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lan eta Enplegu Sailak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen kontrol-instantziek beharrezkoak diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egingo dituzte deialdi honen helburuak betetzen direla bermatzeko, eta bereziki egiaztatuko dute betetzen direla enplegua benetan sortzeko eta kontratuen iraupena ezartzeko eskakizunak.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Trabajo y Empleo, la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de Control de los Fondos Europeos realizarán las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por esta convocatoria, verificando en particular el cumplimiento de los requisitos de creación efectiva de empleo y de duración de las contrataciones efectuadas.

Horretarako, diruz lagundutako kontratazioei buruzko dokumentu guztiak gorde eta zaindu beharko ditu enpresak, gutxienez 2026ra arte, deialdi honen ondoriozko konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

A tal fin, la empresa deberá guardar y custodiar toda la documentación relativa a la/s contrataciones subvencionadas, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria, al menos hasta el año 2026.

21. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Artículo 21.– Modificación de la Subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako dirulaguntza aldatzea, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la subvención concedida, salvaguardando los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario de las subvenciones. En el supuesto de que de la alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

22. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 22.– Concurrencia con otras ayudas o subvenciones.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira kontzeptu eta helburu beretarako administrazio honek, beste administrazio batzuek edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuek emandako dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrerekin, ez ordea lan-kontratu mugagabeetarako edo praktikaldiko kontratuetarako legez ezarritako Gizarte Segurantzari egindako kotizazioetako hobariekin edo murrizketekin.

Las ayudas previstas en esta convocatoria son incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención, ayuda o ingreso que, por el mismo concepto y finalidad, le sean otorgadas por esta u otras Administraciones o entidades públicas o privadas, excepto con las bonificaciones o reducciones de cuotas en las cotizaciones a la Seguridad Social legalmente establecidas para los contratos indefinidos o en prácticas.

23. artikulua.– Ez-betetzeak eta emandako dirulaguntzak itzultzea.

Artículo 23.– Incumplimiento y reintegro de subvenciones concedidas.

1.– Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan dirulaguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak). Aipatutako kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o las previstas con carácter específico en la presente convocatoria o incurran en alguno de los supuestos de reintegro de la subvención establecidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, vendrán obligadas a reintegrar las cantidades concedidas más los intereses de demora que resulten de aplicación desde el momento del pago de las ayudas, siguiendo para ello el procedimiento establecido al efecto en la citada disposición y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta idazkia bidaliko dio pertsona onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaera edo gertaerak jakinarazteko, eta adieraziko dio hamabost eguneko epea duela egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

2.– El procedimiento de reintegro se iniciará por la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la entidad beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

3.– Alegazioak aurkezteko epea igaro eta halakorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutako alegazioak onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que estas se hubieren producido o desestimadas estas, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

4.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta dirulaguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko gehieneko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko epea izango da.

4.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento y declarase la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, en todo o en parte, el interesado deberá reintegrar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

5.– Borondatezko epean dirulaguntza itzultzen ez bada, hura berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

5.– La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

24. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazioa.

Artículo 24.– Información sobre protección de datos.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren erantzulea Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

En materia de protección de datos de carácter personal Lanbide-Servicio Vasco de Empleo sujetará su actuación a lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (Reglamento UE 2016/679) y en la Ley Orgánica 3/2018, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales. Los datos personales recabados formarán parte de la actividad de tratamiento «Subvenciones de empleo y de formación para el empleo», de la que es responsable Lanbide y cuya finalidad es la gestión y control de las subvenciones relacionadas con las diferentes políticas activas de empleo competencia de Lanbide, la persecución del fraude y fines estadísticos. Los datos recabados son necesarios para el ejercicio de poderes públicos conferidos a Lanbide y el cumplimiento de las obligaciones legales y podrán ser comunicados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Los titulares de los datos podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y limitación del tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi, 1, CP 01009, Vitoria-Gasteiz.

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en https://www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/074300-capa2-es.shtml

25. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

Artículo 25.– Normativa europea sobre la competencia.

1.– Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik jarritako laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan (DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako minimis arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen guztizko zenbatekoa ez da 200.000 eurotik gorakoa izango hiru zerga-ekitalditan.

1.– Las ayudas contempladas en la presente convocatoria por la contratación de personas jóvenes quedarán sujetas a la regla de «minimis» establecida en el Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013 (DOUE L352, de 24 de diciembre de 2013) relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de «minimis». A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de «minimis» concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

Para la aplicación de este límite se tendrá en cuenta la definición de «única empresa» prevista en el artículo 2.2 del citado reglamento.

2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.

2.– El solicitante de la ayuda deberá declarar sobre estas ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el citado Reglamento.

26. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Artículo 26.– Normativa subvencional de aplicación.

Dirulaguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua). Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina–, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, zeinetan arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak.

A esta convocatoria de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Asimismo, es de aplicación lo dispuesto en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

Europako Gizarte Funtsak eta Gazte Enpleguko Ekimenak kofinantzatuak direnez, dirulaguntza hauei xedapen hauetan ezarritakoa aplikatuko zaie: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamendua (EB); Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1304/2013 Erregelamendua (EB), Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzekoa, eta ESS/1924/2016 Agindua, abenduaren 13koa, Europako Gizarte Funtsak 2014-2020 programazio-aldian diruz lagundu ditzakeen gastuak zehazten dituena. Europako Plus Gizarte Funtsak kofinantzatzen baditu, 2021-2027 Europako programazio-aldirako aplikatu beharreko erregelamenduei eta gainerako arauei atxikiko zaizkie.

Al estar cofinanciadas las ayudas por el Fondo Social Europeo y por la Iniciativa de Empleo Juvenil, se sujetan igualmente al Reglamento (UE) 1303/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013 y al Reglamento (UE) 1304/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo al Fondo Social Europeo y por el que se deroga el Reglamento (CE) 1083/2006 del Consejo y a la Orden ESS/1924/2016, de 13 de diciembre, por la que se determinan los gastos subvencionables por el Fondo Social Europeo durante el periodo de programación 2014-2020. En el caso de ser cofinanciados por el Fondo Social Europeo Plus, se sujetarán a los Reglamentos y demás normativa de aplicación para el periodo de programación europeo 2021-2027.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común