Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena

N.º 90, lunes 10 de mayo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
2613
2613

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen hirugarren deialdia.

RESOLUCIÓN de 22 de abril de 2021, de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la tercera convocatoria de ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras afectadas por expedientes de regulación temporal de empleo derivados del COVID-19.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen hirugarren deialdia onartu du, eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera (maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren estatutuak), organismo autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio hura argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 21 de abril de 2021, ha aprobado la tercera convocatoria de ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras afectadas por expedientes de regulación temporal de empleo derivados del COVID-19 y, de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde a la Directora General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horregatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen hirugarren deialdia, zeina organismo autonomo honetako Administrazio Kontseiluak onartu baitu 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (deialdia ebazpen honen eranskinean jasota dago).

Primero.– Proceder a la publicación de la tercera convocatoria de ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras afectadas por expedientes de regulación temporal de empleo derivados del COVID-19, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 21 de abril de 2021, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartu duen erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Aditzera ematea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak deialdia onartzeko hartu duen erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de abril de 2021.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

La Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
ANEXO
COVID-19AREN ONDORIOZ EZARRITAKO ALDI BATERAKO ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEEN ERAGINA JASAN DUTEN LANGILEENTZAKO OHIZ KANPOKO LAGUNTZEN HIRUGARREN DEIALDIA
TERCERA CONVOCATORIA DE AYUDAS EXTRAORDINARIAS PARA LAS PERSONAS TRABAJADORAS AFECTADAS POR EXPEDIENTES TEMPORALES DE REGULACIÓN TEMPORAL DE EMPLEO DERIVADOS DEL COVID-19

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartu diren erabakiek enpresen jarduera etetea edo murriztea ekarri dute, eta horrek izugarrizko eragina izan du soldatako langileen enpleguan, zeren eta kalte handiak jasan baitituzte aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez kontratuak eten zaizkielako edo lanaldia murriztu zaielako.

Las decisiones adoptadas para hacer frente a la crisis sanitaria generada por el COVID-19, han ocasionado la suspensión o reducción de la actividad empresarial, con una masiva repercusión en el empleo de las personas asalariadas, que se han visto afectadas en gran medida por la suspensión de sus contratos o la reducción de la jornada de trabajo mediante expedientes de regulación temporal de empleo.

Hartara, neurriak ezarri ziren enplegua aldi baterako erregulatzeko prozedura horiek malgutzeko eta bizkortzeko. Aparte, enpresei laguntzak eman zitzaizkien (Gizarte Segurantzako kotizazioan hobari gisa). Horrekin guztiarekin batera, eraginpeko langileentzat, aparteko neurriak ezarri ziren enplegua bermatzeko eta langabeziatik babesteko. Neurri horiek guztiek ondoz ondoko luzapenak eta egokitzapenak izan dituzte; zeren eta, oraindik ere, irauten dute osasun-larrialdiko egoerak jarduera ekonomikoan eta enpleguan dituen ondorio negatiboek. Luzapen horietako azkena urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuak arautu du (2/2021 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 26koa, enplegua defendatzeko gizarte-neurriak indartu eta finkatzekoa), eta 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatu du aparteko neurri horien indarraldia.

Junto a medidas de flexibilización y agilización de tales procedimientos de regulación temporal de empleo y ayudas a las empresas en forma de bonificaciones en la cotización a la Seguridad Social, se regularon medidas extraordinarias de garantía del empleo y de protección por desempleo destinadas a las personas trabajadoras afectadas y todas ellas han sido objeto de sucesivas prórrogas y adaptaciones, motivadas por la persistencia de los efectos negativos de la situación de emergencia sanitaria sobre la actividad económica y el empleo. La última de tales prórrogas ha sido regulada por el Real Decreto-ley 2/2021, de 26 de enero, de refuerzo y consolidación de medidas sociales en defensa del empleo, que ha extendido hasta el 31 de mayo de 2021 la vigencia de tales medidas extraordinarias.

Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, egoeraren jakitun eta lehentasunezkotzat jota egoera ahulenean dauden pertsonak babestea, akordio bat egin zuen, 2020ko ekainaren 18an. Akordio horretan, oinarriak ezarri zituen soldata baxuenak dituzten langileen langabezia-prestazioaren osagarri bat arautzeko (hein batean, errenten murrizketa arintzeko; eta, ahal den neurrian, haien premiei aurre egiteko).

La Mesa del Diálogo Social de Euskadi, conscientes de la situación y considerando prioritario proteger a las personas en situación de mayor vulnerabilidad, adoptó un acuerdo, en fecha 18 de junio de 2020, en el que estableció las bases para la regulación de un complemento a la prestación por desempleo de las personas trabajadoras con salarios más bajos, con la finalidad de paliar en parte la disminución de rentas y contribuir a mantener, en la medida de lo posible, un nivel de vida digno que permita la cobertura de sus necesidades.

Erabaki horretan oinarrituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko uztailaren 8ko bilkuran, COVID-19tik eratorritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek ukitutako langileentzako ezohiko laguntzen deialdia onartu zuen (2020ko uztailaren 27ko EHAA). Laguntzek xede zuten 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetatik eratorritako langabezia-prestazioak osatzea.

En base a este Acuerdo, el Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en su sesión de 8 de julio de 2020, aprobó la convocatoria de ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras afectadas por expedientes de regulación temporal de empleo derivados del COVID-19 (BOPV de 27 de julio de 2020), para complementar las prestaciones por desempleo derivadas de los expedientes de regulación temporal de empleo durante el periodo comprendido entre el día 1 de julio y el 30 de septiembre de 2020.

Estatuak hartutako neurriak luzatzearekin batera, Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak erabaki zuen laguntza horiek 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzea, eta, ondorioz, dirulaguntzen beste deialdi bat egitea, Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2020ko azaroaren 17an egindako bilkuran onartua (2020-11-24ko EHAA).

De modo paralelo a la prórroga de las medidas adoptadas por el Estado, la Mesa del Diálogo Social de Euskadi acordó la extensión de estas ayudas hasta el día 31 de enero de 2021, materializándose en una nueva convocatoria de subvenciones, aprobada por el Consejo de Administración de Lanbide en su sesión de 17 de noviembre de 2020 (BOPV de 24-11-2020).

Eta, berriz ere, urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretua onartu ondoren, Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak, 2021eko urtarrilaren 27ko bilkuran, laguntzak 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatzea erabaki du.

Y, de nuevo, tras la aprobación del Real Decreto-ley 2/2021, de 26 de enero, la Mesa del Diálogo Social de Euskadi ha acordado, en su sesión del 27 de enero de 2021, la prórroga de las ayudas hasta el 31 de mayo de 2021.

Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren asmoa da, enpleguaren eta gizarte-kohesioaren arloan dituzten eskumenak eta helburuak eta haien esku utzi diren eginkizunak betetze aldera, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak hartu berri duen erabakiari erantzuna ematea eta, beraz, berritzea aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasaten ari diren langileentzako laguntza ekonomikoko neurriak.

Es voluntad del Departamento de Trabajo y Empleo y de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el ejercicio de sus competencias y fines en materia de empleo y cohesión social y en cumplimiento de las funciones que tienen encomendadas, dar respuesta a este nuevo Acuerdo de la Mesa de Diálogo Social, renovando las medidas de apoyo económico a las personas trabajadoras afectadas por los expedientes de regulación temporal de empleo.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, organismo autonomo honetako Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21eko bilkuran, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen hirugarren deialdia onartu du, baldintza hauekin.

Por todo ello, a propuesta la Directora de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión del 21 de abril de 2021, aprueba la tercera convocatoria de ayudas extraordinarias para las personas trabajadoras afectadas por expedientes temporales de regulación de empleo derivados del COVID-19, en los siguientes términos.

1. artikulua.– Laguntza-deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria de ayudas.

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia-prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.

Es objeto de la presente convocatoria la regulación de las ayudas a conceder por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a las personas trabajadoras con menores salarios, afectadas por la suspensión de sus contratos o la reducción de la jornada de trabajo mediante expedientes de regulación temporal de empleo derivados de la COVID-19, para complementar la prestación por desempleo que perciben, con la finalidad de paliar la merma sufrida de sus rentas disponibles.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 3.500.000 eurokoak dira guztira, zeinak 2021eko ekitaldiko ordainketa-kredituari baitagozkio.

Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas reguladas en la presente convocatoria ascienden a un total de 3.500.000 euros, correspondientes al crédito de pago del ejercicio 2021.

Zenbateko hori handitu ahal izango da, hala badagokio, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek egonez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emango da horren berri.

Esta cuantía podrá verse, en su caso, incrementada en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. En el supuesto de que existan dichas modificaciones, se dará publicidad a esta circunstancia mediante Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

1.– Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak; baldin eta 2021eko otsailaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute (COVID 19 dela-eta abian jarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez), eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira, 2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren ondorioz). Horrez gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Serán beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria las personas trabajadoras por cuenta ajena o socias trabajadoras de sociedades laborales y de cooperativas de trabajo asociado que, a fecha 1 de febrero 2021, se encuentren afectados por la suspensión de su contrato de trabajo o la reducción de su jornada laboral mediante expedientes de regulación temporal de empleo vinculados al COVID-19 y sean titulares de la prestación contributiva por desempleo o bien pasen a tal situación en el periodo comprendido entre el 1 de febrero 2021 y el día 31 de mayo de 2021, en base a lo dispuesto en el artículo 4 del Real Decreto-ley 2/2021, de 26 de enero. Asimismo, deberá cumplir los siguientes requisitos:

a) Deialdi hau EHAAn argitaratu baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan han bizitzea.

a) Estar empadronada y tener residencia efectiva en la Comunidad Autónoma de Euskadi con anterioridad a la publicación de esta convocatoria en el BOPV.

b) Lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik, Gizarte Segurantzan kotizatzen zuten kontingentzia arruntengatiko oinarria 20.000 euro edo gutxiago izatea urtean.

b) Cotizar a la Seguridad Social, en la fecha anterior al inicio de la suspensión de su contrato de trabajo o reducción de jornada, por una base de cotización por contingencias comunes igual o inferior a 20.000 euros, en términos anuales.

2.– Aurreko apartatuetan aurreikusitako betekizunez gainera, onuradunek beste hauek bete beharko dituzte:

2.– Además de las condiciones previstas en los apartados anteriores, las personas beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

b) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

b) Hallarse al corriente en el pago de obligaciones de reintegro en materia de subvenciones.

c) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuan oinarritutako diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

c) No estar sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

d) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario de subvenciones.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 1. eta 2. apartatuetan xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.

3.– Los requisitos previstos en los apartados 1 y 2 que no sean verificados por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, serán acreditados mediante la declaración responsable que forma parte del formulario de solicitud.

4. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 4.– Cuantía de la ayuda.

1.– Gehienez ere, zenbateko hauek ordainduko dira, langabezia-prestazioa jaso den egun-kopuruarekiko proportzioan:

1.– La cuantía máxima de la ayuda a conceder será la indicada a continuación, que se abonará en proporción a los días de percepción de la prestación por desempleo:

– 150 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50 edo hortik gorakoa denean.

– 150 euros/mes, cuando la jornada de trabajo de la persona beneficiaria, según su contrato laboral, sea igual o superior al 50 %.

– 100 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50etik beherakoa denean.

– 100 euros/mes, cuando la jornada de trabajo de la persona beneficiaria, según su contrato laboral, sea inferior al 50 %.

2.– Diruz lagunduko den aldia honen baliokidea izango da: lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izateagatik, 2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean langabezia-prestazioa jaso den aldia.

2.– El periodo subvencionado será el equivalente al de la percepción de la prestación por desempleo correspondiente al periodo de suspensión y/o reducción de jornada del contrato de trabajo que esté comprendido entre el día 1 de febrero 2021 y el día 31 de mayo de 2021.

3.– Dirulaguntzaren zenbatekoaren, langabezia-prestazioaren eta, hala badagokio, soldaten edo soldataren ordezko errenten baturak ezingo du gainditu lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik langileak jasotzen zuen ordainsari gordina, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne. Muga hori gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betekizun hori betetzeko bezainbeste.

3.– El importe de la subvención, sumado a la prestación por desempleo y, en su caso, a posibles percepciones salariales y/o rentas sustitutivas del salario, no puede ser superior a la retribución bruta, incluida la parte proporcional de pagas extraordinarias, que percibía la persona trabajadora con anterioridad al inicio de la suspensión del contrato o reducción de jornada. En caso contrario, el importe de la subvención se reducirá para cumplir con esta condición.

4.– Laguntzak PFEZari lotuta daude.

4.– Estas ayudas están sujetas a IRPF.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes.

1.– Dirulaguntzen eskabideak elektronikoki aurkeztu behar dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian eskuragarri egongo den inprimakia erabiliz: https://www.lanbide.euskadi.eus

1.– Las solicitudes de subvenciones deberán ser presentadas de forma electrónica en el formulario que estará disponible en la página web de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo: https://www.lanbide.euskadi.eus

2.– Eskabideak ez badaude behar bezala beteta, eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan, eta jakinaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela; halakoetan, Administrazioak eskaerari buruzko ebazpen espresua eman beharko du, bai eta jakinarazi ere.

2.– Si las solicitudes no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esa solicitud, así como a notificarla.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko ekainaren 11n amaituko.

3.– El plazo de presentación de las solicitudes comenzará el día siguiente al de la publicación de la convocatoria en el BOPV y finalizará el día 11 de junio de 2021.

6. artikulua.– Prozedura instruitzea eta ebaztea.

Artículo 6.– Instrucción y resolución del procedimiento.

1.– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será la Dirección de Formación para el Empleo y Garantía de Ingresos y el órgano competente para resolver será la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eskabideak azterturik, deialdiaren 3. artikuluan adierazitako baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten eskaera guztiei emango zaie laguntza, harik eta finantzaketa-funtsak amaitu arte.

2.– Una vez estudiadas las solicitudes, se concederán todas aquellas que cumplan los requisitos y condiciones previstos en el artículo 3 de la convocatoria, hasta el agotamiento de los fondos destinados a su financiación.

Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, geratzen diren eskabideei dirulaguntza ukatuko zaie, eta horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuta.

En el caso de agotamiento de la dotación presupuestaria se denegarán las subvenciones a las solicitudes pendientes y se procederá a la publicación de esta circunstancia en el BOPV mediante resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3.– Dirulaguntza emateko ebazpenean adieraziko da onuradunari gehienez ere zer zenbateko dagokion Lanbidek data horretan dituen datuen arabera, eta berariaz ohartaraziko da zenbateko horren ordainketa guztiak egokitu egingo direla, bat etor daitezen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik jasoko diren langabezia-prestazioaren zenbatekoari eta benetako iraupenari buruzko datuekin.

3.– En la Resolución de concesión se hará constar el importe máximo de subvención que le corresponde según los datos de los que disponga Lanbide a esa fecha, advirtiendo de forma expresa que tal cuantía será ajustada en cada uno de los pagos a los datos de importe y duración efectiva de la prestación por desempleo que se obtengan del Servicio Público de Empleo Estatal.

Edozelan ere, dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa ordaintzeko, 4.3 artikuluan araututako baldintza betetzen dela egiaztatu beharko da, 8.c) artikuluan aurreikusitako dokumentazioaren bidez.

En cualquier caso, el importe final de la subvención quedará sujeto a la verificación del cumplimiento de la condición regulada en el artículo 4.3, mediante la documentación prevista en el artículo 8.c).

4.– Ebazpenak eman eta jakinarazteko, gehienez sei hilabeteko epea egongo da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera; epe hori amaitutakoan, dirulaguntza-eskabidea ezetsitzat hartuko da, baldin eta ebazpen espresurik eman ez bada.

4.– El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones es de seis meses, a contar desde la fecha de presentación de la solicitud, transcurrido el cual se entenderá desestimada la solicitud de subvención, si no recayera resolución expresa.

5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– La Resolución de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pone fin a la vía administrativa y contra ella podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

6.– Bestalde, onuradunei ez zaie laguntzarik esleituko, ez ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organismo autonomoek esleitutako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen zehapen- edo itzulketa-prozedura batean sartuta badaude eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.

6.– Por otro lado, la concesión y el pago a las personas beneficiarias de estas ayudas quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

7.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, deialdi honen babesean dirulaguntza zer onuradunek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zer onuraduni emandako dirulaguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

7.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las Resoluciones de concesión, mediante Resolución de la Directora General de Lanbide se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las personas beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente convocatoria, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

7. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzeko modua.

Artículo 7.– Forma de pago de la subvención.

Esleipena eginda, dirulaguntza hilero ordainduko zaie onuradunei, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatu ondoren eskabidea egin duen pertsona bakoitzari aldi horretarako onartu zaion langabezia-prestazioaren zenbatekoa eta iraupena.

El abono de la subvención a las personas beneficiarias se realizará mensualmente tras la concesión de la misma, previa comprobación de oficio por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo de la duración e importe de la prestación por desempleo reconocida a cada persona solicitante durante dicho periodo.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak zer banku-kontutan ordaintzen dion langabezia-prestazioa onuradunari, kontu horretan bertan egingo da ordainketa.

El pago se realizará en la misma cuenta bancaria en la que el Servicio Público de Empleo Estatal abona la prestación por desempleo.

8. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 8.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Onuradunen betebehar izango dira, oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan –testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen– eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1 eta 46. artikuluetan jasota daudenak. Eta, bereziki, hauek:

Son obligaciones de las personas beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1997, de 11 de noviembre y en los artículos 14.1 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en particular las siguientes:

a) Helburu berarekin bestelako administrazio publikotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

a) Comunicar a Lanbide–Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas para la misma finalidad, procedente de cualesquiera Administraciones públicas o entes, tanto públicos como privados.

b) Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

b) Comunicar a Lanbide–Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

c) Diruz lagundutako aldian jaso diren soldata-ordainsariei eta soldataren ordezko errentei buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, 2021eko uztailaren 31 baino lehen; horretarako, Lanbidek emandako eredua erabili behar da.

c) Presentar en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, antes del 31 de julio de 2021, declaración responsable sobre las retribuciones salariales y rentas sustitutivas de salario percibidas, en su caso, durante el periodo subvencionado, según el modelo facilitado por Lanbide.

d) Honako hauen egiaztatze- eta kontrol-jarduketei baiezkoa ematea eta eskatutako informazio oro ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila, eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.

d) Someterse a las actuaciones de comprobación y control de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Trabajo y Empleo y la Oficina de Control Económico del Departamento de Economía y Hacienda, aportando cuanta información le sea requerida.

9. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Artículo 9.– Modificación de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok berekin ekar dezake emandako dirulaguntza aldatzea, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, hasiera emango zaio itzulketa-prozedurari.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la subvención concedida, salvaguardando los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario/a de las subvenciones. En el supuesto de que de la alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

10. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 10.– Concurrencia con otras ayudas o subvenciones.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, beste administrazio batzuek edo bestelako erakunde publiko edo pribatuek kontzeptu berarengatik edo helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntzekin edo laguntzekin.

Las subvenciones previstas en la presente convocatoria serán incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención o ayuda que por el mismo concepto y finalidad le sean otorgadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o por otras Administraciones o entidades públicas o privadas.

11. artikulua.– Ez-betetzeak eta emandako dirulaguntzak itzultzea.

Artículo 11.– Incumplimiento y reintegro de subvenciones concedidas.

1.– Deialdi honetako dirulaguntzen onuradunek ez badituzte betetzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan modu orokorrean aurreikusitako betebeharrak, edo baldin badaude Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluetan adierazitako egoeraren batean, edo ez badute betetzen deialdi honetako baldintzetatik edozein, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion ebazpenaren bidez ezarriko du, hala badagokio, jasotako kopuruak osorik edo hein batean itzuli eta dirulaguntza ordaindu zen unetik sortutako berandutze-interesak ordaindu beharra, ezertan eragotzi gabe egoki diren gainerako ekintzak, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin. Aipatutako kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

1.– En el supuesto de que las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre o incurriesen en alguno de los supuestos del artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, del artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones o de los artículos 91 a 93 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones o incumpliesen cualquiera de las condiciones establecidas en la presente convocatoria, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante la correspondiente Resolución declarará, en su caso, la obligación de reintegrar total o parcialmente, las cantidades percibidas más los intereses de demora que correspondan desde el momento del pago de la subvención, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, de conformidad con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta idazkia bidaliko dio pertsona onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaera edo gertaerak jakinarazteko. Hori ez ezik, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela adieraziko dio. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

2.– El procedimiento de reintegro se iniciará por la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la persona beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

3.– Alegazioak aurkezteko epea igaro eta halakorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutako alegazioak onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que estas se hubieren producido o desestimadas estas, la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

4.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritzi, eta dirulaguntza osorik edo zati batean jasotzeko eskubidea galdutzat emanez gero, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori borondatezko epea izango da.

4.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento y declarase la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, en todo o en parte, el interesado deberá reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde el día siguiente a la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

5.– Borondatezko epean dirulaguntza itzultzen ez bada, hura berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

5.– La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

12. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazioa.

Artículo 12.– Información sobre protección de datos.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortutako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra pertsegitzea eta datuak estatistiketarako erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

En materia de protección de datos de carácter personal Lanbide-Servicio Vasco de Empleo sujetará su actuación a lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (Reglamento UE 2016/679) y en la Ley Orgánica 3/2018, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales. Los datos personales recabados formarán parte de la actividad de tratamiento «Subvenciones de empleo y de formación para el empleo», de la que es responsable Lanbide y cuya finalidad es la gestión y control de las subvenciones relacionadas con las diferentes políticas activas de empleo competencia de Lanbide, la persecución del fraude y fines estadísticos. Los datos recabados son necesarios para el ejercicio de poderes públicos conferidos a Lanbide y el cumplimiento de las obligaciones legales y podrán ser comunicados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Los titulares de los datos podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y limitación del tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi 1, CP: 01009 Vitoria-Gasteiz.

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/074300-capa2-es.shtml

13. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Artículo 13.– Normativa subvencional de aplicación.

Laguntzen programa honi dirulaguntzen arloko arau hauetan bildutako oinarrizko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua). Hori guztia, ezertan eragotzi gabe honako hauetan xedatutakoa: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –testu bategin hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak.

A este programa de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Sin perjuicio de lo dispuesto en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común