Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea

N.º 81, martes 27 de abril de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE IGUALDAD, JUSTICIA Y POLÍTICAS SOCIALES
2401
2401

AGINDUA, 2021eko apirilaren 13koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 271/2012 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen 2021erako deialdia (271/2012 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzekoa).

ORDEN de 13 de abril de 2021, de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, por la que efectúa, para el año 2021, la convocatoria prevista en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legeak honako hau aitortzen du: «Gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak euskal gizartearen funtsezko aktibo bat dira, eta haien ekarpena ezinbestekoa da gizarte zuzen eta solidario, berdintasunezko eta kohesionatu, demokratiko eta parte-hartzailea eraikitzeko, bai eta gizarte-beharrei modu egokiagoan (integrala, hurbilekoa, pertsonalizatua, parte-hartzailea) erantzuteko ere, sektoreen arteko lankidetzaren bidez eta pertsonen beraien, familien, kolektiboen edo komunitate hartzaileen parte-hartzearekin».

La Ley 6/2016 del Tercer Sector Social de Euskadi (LTSSE) reconoce que «las organizaciones de iniciativa social e intervención social constituyen un activo fundamental de la sociedad vasca y su contribución resulta imprescindible para construir una sociedad que sea, a la vez, justa y solidaria, igualitaria y cohesionada, democrática y participativa, así como para responder de manera más adecuada –integral, cercana, personalizada, participativa– a las necesidades sociales, desde la colaboración entre sectores y con la participación de las propias personas, familias, colectivos o comunidades destinatarias».

Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2021ean. Orokorrean hartuta, agindu honetan ez dira errepikatuko dekretu horren edukiak, baina dirulaguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.

Mediante la presente Orden se da cumplimiento y desarrollo para el año 2021 a las previsiones contenidas en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco. En términos generales no se reiterarán en esta Orden los contenidos de dicho Decreto, de obligada consulta para las entidades que deseen presentarse a esta convocatoria de subvenciones.

Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitate guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.

Dicho Decreto, al amparo de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, entiende las actividades de intervención social como aquellas orientadas a proteger y promover la autonomía personal e integración comunitaria de todas las personas, familias, grupos y comunidades.

Dekretu horrek, halaber, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila behartzen du sustatze-lan horretan arreta bereziz aintzat hartzera bere erantzukizun espezifikoari dagozkion ikuspegiak eta zeharkako politikak, hala nola honako hauekin zerikusia dutenak: gizarteratzea, familia, haur eta nerabeak, immigrazioa, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexuala, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak eta, bereziki, genero-berdintasuna.

El mencionado Decreto, igualmente, obliga al Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales a tomar en consideración de forma especialmente atenta, en dicha labor de fomento, las perspectivas y políticas transversales de su específica responsabilidad, como son las relacionadas con la inclusión social, la familia, la infancia y adolescencia, la inmigración y la diversidad y libertad afectivo sexual, así como las que tienen que ver con la discapacidad y la dependencia, las personas mayores y, singularmente, la igualdad de género.

Testuinguru horretan eta «XII. Legegintzaldiko 2020-2024» jarduera ardatz orokorren barruan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-politiken zeharkakotasuna indartzea dago, bai eta balioen aldaketa baterako hezkuntzatik bultzatzeko beharra ere.

En este contexto y dentro de los ejes generales de actuación de la «XII Legislatura 2020-2024» está la de reforzar la transversalidad de las políticas de Igualdad entre hombres y mujeres y también la necesidad de impulsar un cambio de valores desde la coeducación.

Agindu hau 2021. urterako dirulaguntzen plan estrategikoan jasota dago. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak onartu zuen plan hori 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta, zehazki, lege horren 8.1 artikulua betetzeko.

Esta Orden, se encuentra incluida en el Plan estratégico de subvenciones para el año 2021, aprobada por Orden de 23 de diciembre de 2020, de la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en cumplimiento de las previsiones contenidas en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, en concreto en su artículo 8.1.

Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzen, bereziki lurraldez gaindiko eremukoak direnak, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan gauzatzen direnak.

El citado Decreto orienta al Gobierno Vasco en su labor de fomento de actividades de intervención social realizadas por entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro preferentemente hacia aquellas de ámbito supraterritorial, es decir, las que tienen lugar a escala de toda la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Dekretu horretan aurreikusitako dirulaguntza-lerroen artean, honako hauek garatzen dira ebazpen honetan:

Las líneas subvencionales previstas en el mencionado Decreto que se desarrollan en esta Orden son las siguientes:

1.– Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak.

1.– Actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades.

2.– Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.

2.– Actividades para el fortalecimiento de la acción voluntaria y la participación asociativa en la intervención social.

3.– Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak.

3.– Actividades de gestión del conocimiento para la intervención social.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.2.a) artikuluan arautzen duena betetzeko, erakunde interesdunek telematikoki egin behar dituzte laguntza-programa honetarako izapide guztiak.

Con el fin de dar cumplimiento a lo previsto en el artículo 14.2.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las entidades interesadas están obligadas a realizar toda la tramitación que requiere este programa de ayudas de forma telemática.

Hori guztia dela eta, honako hau

Por todo lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN KOMUNAK
DISPOSICIONES COMUNES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da esku-hartze sozialaren eremuan jarduerak gauzatzeko dirulaguntzetarako 2021eko deialdia egitea. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratuta daude, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo haiei buruzkoak badira:

1.– Es objeto de la presente Orden la convocatoria de subvenciones para el año 2021 para actividades en el ámbito de la intervención social, es decir, orientadas a proteger y promover la autonomía personal e integración comunitaria de las personas, familias y grupos, en particular cuando se enmarquen en o se refieran a las siguientes materias:

a) gizarte-zerbitzuak.

a) los servicios sociales.

b) gizarteratzea.

b) la inclusión social.

c) familiei laguntza, sustapena eta babesa ematea.

c) el acompañamiento, promoción y protección de las familias.

d) haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.

d) la atención y protección a la infancia y la adolescencia.

e) etorkinen gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, alde batera utzita gai juridikoetan laguntza ematea.

e) la integración de las personas inmigrantes y, en general, la interculturalidad, excepto en lo referido al apoyo en cuestiones jurídicas.

f) adinekoak zaintzea eta babestea.

f) la atención y protección a las personas mayores.

g) mendekotasun-egoeran, eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea eta babestea.

g) la atención y protección a las personas en situación de dependencia y, en general, de discapacidad.

h) askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.

h) la libertad y diversidad afectivo sexual.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntzen xede diren jarduerek egokitu beharko dute esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, eta, batez ere, honako hauetan jasotzen direnetara:

2.– A los efectos del artículo 1.4 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, las actividades objeto de ayuda deberán adecuarse a los principios y directrices recogidos en la normativa y planificación estratégica relacionada con el ámbito de la intervención social y particularmente a los contenidos en:

a) 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

a) Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

b) 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.

b) Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

c) 13/2008 legea, abenduaren 12koa, Familiei laguntzekoa.

c) Ley 13/2008 de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias.

d) 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.

d) Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia.

e) 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.

e) Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado.

3.– Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:

3.– Quedan excluidas las actividades cuyos objetos sean los siguientes:

a) Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako sentsibilizazio- eta prebentzio-arloko jarduerak, badaudelako emakumeentzako laguntza-deialdi bereziak. Finantzagarriak izango dira, ordea, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimekiko esku-hartze soziala xede nagusia duten jarduerak.

a) Actuaciones en el campo de la sensibilización y prevención de la violencia contra las mujeres, por existir convocatorias de ayudas específicas para ellas. Sí serán financiables las actividades que tengan como objeto principal la intervención social con víctimas de la violencia contra las mujeres.

b) Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez, hala nola bere langileen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez.

b) Mejorar la entidad solicitante a través de actividades dirigidas exclusiva o mayoritariamente a la propia entidad, como la formación de sus personas trabajadoras o procesos de reflexión sobre la gestión y líneas estratégicas de las entidades.

4.– Laguntza hauen organo kudeatzailea.

4.– Órgano de gestión de las ayudas.

Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio hiru dirulaguntza-lerroetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Abenduaren 29ko 271/2012 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako balioespen-batzordeak egingo du dirulaguntzak onartzeko edo ukatzeko proposamena (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dira).

Corresponde a la Directora de Servicios Sociales la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en las tres líneas subvencionales. La propuesta de concesión o denegación de las subvenciones se formulará por la Comisión de Valoración contemplada en el artículo 13 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco.

5.– Jarduerak gauzatzeko epea 2021eko ekitaldia da.

5.– El plazo de ejecución de las actividades es el ejercicio 2021.

2. artikulua.– Laguntzak izapidetzea.

Artículo 2.– Tramitación de las ayudas.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz eskatu, kontsultatu eta egin behar dituzte prozedura honetako izapide guztiak, xedapen hauetan araututakoarekin bat etorriz: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariarena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen duena, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos, de conformidad con lo regulado en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración -Platea-, y en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian daude eskuragarri izapideak bitarteko elektronikoz egiteko zehaztapenak:

2.– Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

– Esku-hartze sozialeko jarduerak jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083311

– Actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades:

– Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

– Actividades para el fortalecimiento de la acción voluntaria y la participación asociativa en la intervención social:

– Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak:

– Actividades de gestión del conocimiento para la intervención social: http://www.euskadi.eus/servicios/0083207

3.– Espedientean sartzeko eta eskabidearen ondorengo izapideak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/) «Nire karpeta» atala baliatu beharko da.

3.– El acceso al expediente y los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través del apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Eskabidea edo izapidea banakako ziurtagiri elektroniko bidez egiten bada, erakundearen legezko ordezkariarena izan zein ez, nahitaezkoa da pertsona hori Ordezkarien Erregistro Elektronikoan izena emanda egotea erakundearen ordezkari moduan: https://euskadi.eus/ordezkariak

4.– En el caso de que la solicitud o trámite se realice con un certificado electrónico individual, sea de la persona con representación legal de la entidad o no, es obligatorio que esta persona esté inscrita en el Registro de Representantes que está accesible a través de la dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

5.– Erakunde interesdunentzako jakinarazpenak bide elektronikoz egingo dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

5.– Las notificaciones a las entidades interesadas se efectuarán electrónicamente y deberán consultarse en el apartado de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

6.– Haren edukia eskuratzen den unean bertan joko da egindakotzat jakinarazpena. Jakinarazpena eskuragarri jarri eta hamar egun natural igarotzen badira haren edukia eskuratu gabe, hura baztertutzat joko da, eta izapidea egindakotzat, prozedurari jarraituz.

6.– La notificación se entenderá practicada en el momento que se acceda a su contenido. Cuando transcurran diez días naturales desde la puesta a disposición de la notificación sin que se acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada y se tendrá por efectuado el trámite, siguiéndose el procedimiento.

7.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek inoiz ere ez dira jakinarazpentzat hartuko.

7.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico señaladas en la solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta era, eta aurkeztu beharreko egiaztagiriak eta dokumentazioa.

Artículo 3.– Plazo, presentación de solicitudes y aportación de acreditaciones y documentación.

1.– Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el BOPV.

2.– Eskabidea helbide hauetan egin beharko da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian:

2.– Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

– Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak.

– Actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades:

– Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

– Actividades para el fortalecimiento de la acción voluntaria y la participación asociativa en la intervención social:

– Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak:

– Actividades de gestión del conocimiento para la intervención social:

3.– Erakunde eskatzaileek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute laguntza jasotzeko eskabidea, bai eta eskabidearekin batera aurkezten duten dokumentazioa ere. Orobat, laguntza-eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud de ayuda, junto con la documentación que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayuda, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari, zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez du agiriok aurkeztu beharrik izango. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.

4.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor de la presente convocatoria, salvo que se oponga, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, debiendo aportar entonces las mencionadas acreditaciones.

5.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua betez, alderdi hauek egiaztatuko dira, eskabidean txertatutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

5.– En aplicación del artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán las siguientes circunstancias:

a) Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, zeinahi dela ere haiek ematen dituen administrazioa edo erakunde publikoa zein pribatua.

a) La solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

b) Erakunde eskatzailea ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek izaera bereko laguntzen esparruan hasi den itzulketa-edo zehapen- prozedura batean.

b) La entidad solicitante se encuentra//no se encuentra incursa en un procedimiento de reintegro o sancionador que se haya podido iniciar en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos.

Baietz esan badu, prozedurak zehaztu beharko ditu.

En caso de haber declarado SI, deberá especificar los procedimientos.

c) Erakunde eskatzailea ez dago administrazio- edo zigor-arloan zigortuta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo ez dago horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean.

c) No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

d) Erakunde eskatzaileak betetzen du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuan xedatua, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarrita baitago. Hau da, adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, sexu-delitugileen erregistro orokorraren ziurtagiri negatiboa izan behar dute.

d) El cumplimiento de lo establecido en el apartado 5 del artículo 13 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor establecido mediante la Ley 26/2015, de 28 de julio, de modificación del sistema de protección a la infancia y a la adolescencia. Es decir, todo el personal, contratado o voluntario, que tenga un contacto habitual con menores contará con la certificación negativa del registro Central de delincuentes sexuales.

e) Dirulaguntzen onuradun izateko, ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluko egoeren eraginpean.

e) No hallarse incursa en ninguna de las circunstancias previstas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6.– Erakunde eskatzaileak adierazi du, orobat, egia direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan bildutako datuak, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

6.– Así mismo, la entidad solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

4. artikulua.– Dokumentazioa.

Artículo 4.– Documentación.

Agiri hauek erantsi behar zaizkio dirulaguntza-eskabideari:

La solicitud de la subvención deberá ir acompañada de los siguientes documentos:

a) Erakundearen balantzea eta emaitzen kontua 2020an.

a) Balance y cuenta de resultados de la entidad en 2020.

b) Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez badago, erantzukizunpeko adierazpen bat, Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharrak egunean dituela adierazten duena.

b) En el supuesto de que la entidad solicitante no estuviera inscrita en el sistema de Seguridad Social, Declaración responsable de que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones con la Seguridad Social o con los sistemas alternativos de la Seguridad Social.

5. artikulua.– Eskabideak dirulaguntza-lerro batetik bestera aldatzea.

Artículo 5.– Traslado entre líneas subvencionales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren garapenean deitutako laguntzen esparruan, behar diren koordinazio-mekanismoak ezarriko dira, eskabideak oker aurkeztu diren kasuetarako, eskabidearen xedea bat ez etortzeagatik aurkeztu den dirulaguntza-lerroaren xedearekin.

1.– En el marco de las ayudas convocadas en desarrollo del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, se articularán los mecanismos oportunos para los supuestos en los que las solicitudes se hayan presentado equivocadamente, por no ser coincidente su objeto con el de la línea subvencional a la que se refieren.

Ildo horretatik, laguntza hauen organo kudeatzaileak uste badu eskabideen xedea ez datorrela bat aurkeztu diren lerroarekin baina bat etor daitekeela agindu honetan jaso den eta administrazio-ebazpenaren aurreko fasean dagoen beste laguntza-lerro batekin, erabaki dezake eskabidea lekualdatzea haren xedera gehiago egokitzen den laguntza-lerro batera.

En el sentido expuesto, si el órgano gestor de las ayudas, considerase que el objeto de esta no se ajusta a dicha línea, pero tiene encaje en otra línea de ayudas previstas en la presente Orden que esté en fase previa a la resolución administrativa, podrá acordar la incorporación de la solicitud a la línea de ayudas que considere más ajustada a su objeto.

2.– Erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio aurreko paragrafoan aipatutako lerro-aldaketaren berri, hain zuzen ere, hamar egun naturaleko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, aukera izan dezan egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, lerro-aldaketa onartutzat hartuko da.

2.– Se notificará a la entidad solicitante el traslado referido en el párrafo anterior, al objeto de que en el plazo de diez días naturales a contar desde el momento en que se produzca el acceso a la notificación, pueda formular las alegaciones que estime pertinentes. Transcurrido dicho plazo sin mediar oposición por parte de la entidad solicitante se entenderá que el traslado de línea es aceptado.

6. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira zalantzarik gabe bat datozenak diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin, hertsiki beharrezkoak direnak, eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

1.– Se consideran gastos subvencionables, aquellos que de manera indubitada respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en la convocatoria.

Agindu honen ondorioetarako, egindako gastutzat joko da 8.1 artikuluan adierazten den justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dena.

A los efectos previstos en la presente Orden, se considerará gasto realizado el que haya sido efectivamente pagado con anterioridad a la finalización del periodo de justificación señalado en el artículo 8.1.

2.– Honako gastu hauek lagundu daitezke diruz:

2.– Los gastos subvencionables podrán ser:

a) Zuzenekoak: halakotzat hartuko dira diruz laguntzen den jardueraren edo programaren garapenetik berariaz eratortzen direnak.

a) Directos, considerándose como tales aquellos derivados específicamente del desarrollo de la actividad o programa subvencionados.

b) Zeharkakoak: kostu aldakorrak izan daitezke, onuradunak egindako zenbait jarduerari egozten zaizkienak, edo, bestela, egiturazkoak, diruz laguntzen den jarduerari zuzenean egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak hura gauzatzeko.

b) Indirectos, que serán aquellos costes variables imputables a varias de las actividades que el beneficiario desarrolla, o bien costes de estructura que, sin ser directamente imputables a la actividad concreta subvencionada, sean necesarios para que este se lleve a cabo.

Aurrekoa oinarri hartuta, honako hauek hartuko dira zeharkako kostutzat:

En virtud de lo anterior, serán considerados costes indirectos, entre otros, los siguientes:

– Proiektuari zeharka lotutako langileen gastuak: administrariak.

– Gastos de personal indirectamente ligados al proyecto: personal de administración.

– Zerbitzu profesionalen kostuak, proiektua egiteak sortutakoak: lan-, zerga- eta administrazio-arloko aholkularitza edo kudeaketa.

– Costes de servicios profesionales independientes ocasionados con motivo de la realización del proyecto: asesoría o gestión laboral fiscal o administrativa.

– Funtzionamendu- eta egitura-gastuak: horniduretarako egoitzaren bulegoa alokatzea.

– Gastos de funcionamiento o estructura: alquiler de oficina de la sede, suministros.

– Material administratiboa.

– Gastos de material administrativo.

– Finantza-zerbitzuei egindako ordainketetatik eratorritako gastuak.

– Gastos derivados al pago de servicios financieros.

3.– Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

3.– No se considerarán gastos subvencionables los siguientes:

– Protokolo-gastuak, hala nola otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.

– Los gastos de atenciones protocolarias, tales como almuerzos, recepciones, obsequios, flores, entradas a espectáculos o similares.

– Festetako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, bai eta bazkide, langile eta/edo boluntarioentzat prestatutako edozein ospakizun edo otordu ere.

– Gastos de comida y bebidas en fiestas, eventos y presentaciones de diversa índole, así como cualquier celebración o comida para personas socias y/o trabajadoras y/o personal voluntario.

– Langileen eta esku-hartzearen onuradunen aisialdi-jardueren gastuak, non eta jarduera horietan baliabide komunitarioak erabiltzen ez diren.

– Los gastos relativos a actividades de ocio del personal y de las personas beneficiarias de la intervención en las que no se utilicen recursos comunitarios.

– Baldin eta erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan artikulu honetan diruz lagun ezin daitezkeen gastutzak jotzen badira, edo gastu horiek ezarritako muga gainditzen badute, balorazio-batzordeak gastu horiek ezabatzeko edo arazteko eskatuko du, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarri gisa erabiliko den gehieneko dirulaguntza zehazteko.

– En caso de que el presupuesto presentado por la entidad solicitante incluyera gastos considerados como no subvencionables en el presente artículo, o que siéndolo superasen el límite fijado para ellos, la Comisión de Valoración procederá a su eliminación o depuración al objeto de determinar la cuantía máxima subvencionable que servirá de base para la determinación del importe de la subvención.

4.– Diruz laguntzeko moduko gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere izan merkatuko balioa baino handiagoa.

4.– El coste de adquisición de los gastos subvencionables no podrá ser, en ningún caso, superior al valor del mercado.

5.– Lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, aldez aurretik, salbu eta, ezaugarri bereziak izateagatik, merkatuan ez badago halako zerbitzurik egiten, eskaintzen edo ematen duen nahikoa erakunderik, edo salbu eta gastua dirulaguntza jaso aurretik egin bada.

5.– Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, la entidad beneficiaria deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención.

Frogagirian edo, hala badagokio, dirulaguntza-eskabidean aurkeztu behar dira eskaintzak, eta, haien artetik aukeraketa egiteko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira. Aukeraketa berariaz justifikatuko da txosten baten bidez, baldin eta proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada.

La elección entre las ofertas presentadas que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

6.– Erakunde onuradunak jarduera azpikontratatu ahal izango du, osorik edo partez, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino. Halaber, azpikontratazioak dirulaguntzaren % 20 gainditzen badu, eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde emaileak aldez aurretik baimendu beharko du azpikontratazioa, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6.– La entidad beneficiaria podrá subcontratar, total o parcialmente, la actividad en un máximo del 50 % del importe de la actividad subvencionada. Asimismo, cuando la subcontratación exceda del 20 % de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, la subcontratación deberá autorizarse previamente por la entidad concedente de la subvención, tal y como se indica en el artículo 29 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre.

7.– Aurreko apartatuetan aurreikusten ez den guztirako, artikulu hauetan xedatutakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan eta lege horren erregelamenduaren 83. artikuluan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).

7.– En todo lo no previsto en los apartados anteriores, se estará a lo dispuesto en los artículos 29 y 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 83 del reglamento de la citada Ley, aprobado por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Artículo 7.– Pago de la subvención.

1.– Bi ordainketatan zatituta ordainduko da emandako dirulaguntza. Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da, eta emandako dirulaguntzaren % 70ekoa izango da; abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 12.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio. Bigarren zatia, berriz, 2022an ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

1.– La subvención concedida se hará efectiva fraccionadamente mediante dos libramientos. El primero de ellos, con carácter anticipado, por importe equivalente al 70 % de la subvención concedida, se efectuará una vez transcurrido el plazo expresado en el artículo 12.a) del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, sin haber mediado renuncia. El segundo, en 2022, una vez finalizada la actividad subvencionada, previa presentación de la documentación exigida en el artículo siguiente, por el importe que resulte de la liquidación de la ayuda.

2.– Ez da dirulaguntzaren ordainketarik egingo, baldin eta onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

2.– No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución declarativa de procedencia de reintegro.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en el Registro de terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/hirugarrenarenalta

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Economía, puede tramitarlo electrónicamente a través del servicio correspondiente disponible, también, en la sede electrónica, en la dirección https://www.euskadi.eus/altaterceros

8. artikulua.– Justifikazioak aurkezteko epea eta modua.

Artículo 8.– Plazo y forma de presentación de justificaciones.

1.– Justifikazioak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 28an amaituko da.

1.– El plazo para la presentación de las justificaciones finaliza el 28 de febrero de 2022.

2.– Dirulaguntzarako aurkeztutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da, eta ez soilik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoa.

2.– Se deberá justificar el 100 % del presupuesto presentado a subvención y no solo la cantidad concedida por el Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

3.– Erakunde onuradunek agindu honetako II-A eranskina (Jarduerari buruzko memoria) eta II-B eranskina (Jarduerari buruzko memoria ekonomikoa) aurkeztu beharko dituzte, behar bezala eta osorik beteta. Inprimaki horiek eskuragarri daude Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian:

3.– Las entidades beneficiarias deberán presentar el Anexo II-A (Memoria de la actividad) y el Anexo II-B de esta Orden (Memoria económica de la actividad), convenientemente cumplimentados en todos sus extremos. Las instrucciones para la tramitación, formularios y declaraciones responsables están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

– Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak:

– Actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades:

– Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

– Actividades para el fortalecimiento de la acción voluntaria y la participación asociativa en la intervención social:

– Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak:

– Actividades para la gestión del conocimiento en la intervención social:

II-B eranskinean, justifikazio-kontua jasotzen da, hau da, erantzukizunpeko adierazpen bat, proiektua egiteko izandako gastuen zerrenda biltzen duena, gastu horietatik zein finantzatu diren Gizarte Zerbitzuko zuzendaritzak emandako laguntzaren bidez zehaztuta; adierazpen horretan, gainera, izandako gastuak egiaztatzeko dokumentuen zerrenda jasoko da, honako hauek zehaztuta: dokumentu mota, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion zenbatekoa eta ehunekoa.

En el Anexo II-B se incluye la cuenta justificativa, es decir, una declaración responsable que recoge una relación de los gastos en los que se ha incurrido para llevar a cabo el proyecto, identificando cuáles de dichos gastos totales se han financiado con la ayuda concedida por la Dirección de Servicios Sociales, así como una relación de todos los documentos acreditativos del gasto (señalando tipo del documento, identificación, concepto, emisor, fecha, cuantía, cuantía imputada y porcentaje de imputación a la actividad).

3.– II-A eranskina, II-B eranskina eta haiekin batera doan dokumentazioa elektronikoki aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko espedientean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/).

3.– El Anexo II-A, el Anexo II-B y la documentación que los acompañe deberán aportarse electrónicamente en el expediente correspondiente, en el apartado «Mi Carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Emandako laguntzaren kontura egindako gastuek diruz lagundu diren jarduerak gauzatzearekin lotuta egon behar dute. Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Honako hauek dira aipatutako dokumentuak:

4.– Los gastos realizados con cargo a la ayuda concedida deberán estar vinculados a la ejecución de las actividades subvencionadas. Para su justificación se darán por válidos los siguientes documentos, que la entidad deberá conservar y tener a disposición, al menos durante cinco años a partir de su fecha:

a) Erakunde onuradunaren izenean egindako faktura bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, 2021ekoa izan beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu aurretik ordainduta egon. Epe horretan benetan ordaindutako gastua baino ez da hartuko egindako gastutzat.

a) Los justificados mediante factura emitida a nombre de la entidad beneficiaria. Toda factura, para ser válida, deberá estar expedida durante el 2021, y deberá estar abonada con anterioridad a la finalización del período de presentación de la justificación. Solo se considerará gasto realizado el que haya sido efectivamente pagado en dicho período.

PFEZaren atxikipena egiten den fakturetan, kostu osoa lagundu ahal izango da diruz, atxikitako zenbatekoa barne dela.

En las facturas en las que se practique una retención en concepto de IRPF, el gasto subvencionable será el coste total, incluido el importe retenido.

Arauarekiko salbuespenak –fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea, eta abar– fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan.

Las excepciones a la norma –operaciones exentas de facturación, no obligatoriedad de consignación en la factura de los datos de identificación del destinatario, omisión de la consignación expresa en la factura de la cuota tributaria repercutida y del tipo impositivo aplicado, sustitución de las facturas por talonarios de vales numerados o, en su defecto, ticket expedidos por máquinas registradoras, etc.– son las recogidas en los Decretos Forales por los que se regulan las obligaciones de facturación o, en su defecto, en el Real Decreto 1619/2012, de 30 de noviembre.

b) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-agirien bidez justifikatutakoak, betiere finantza-erakundeek emanak eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

b) Los justificados mediante certificación o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura a excepción del número y serie.

c) Langile-gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazio-aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien bitartez justifikatutako gastuak; beharrezkoa izango da, halaber, erakundearen ordezkariak sinatutako ordu-parteak aurkeztea nomina edo nominaren zati bat proiektuari egozten zaion pertsonen kasuan.

c) Para los gastos correspondientes al personal laboral, los justificados mediante recibos de salarios ajustados al modelo oficial y a los boletines oficiales de cotización a la Seguridad Social; también será necesario aportar partes de horas firmados por la persona representante de la entidad para aquellas personas cuya nómina o parte de la misma sea imputada al proyecto.

d) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idazki bat aurkeztuko du, haren ordezkariak sinatuta. Idazki horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: idazkia egiten duenaren eta erakunde hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idazkiaren jaulkipen-data; «jasotze-agiria» eta pertsona hartzailearen sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena, eta balio erantsiaren gaineko zergatik salbuestea ahalbidetzen duen araudiaren artikulua.

d) En el caso de trabajos esporádicos exentos del Impuesto sobre el Valor Añadido y realizados por personas físicas que no tengan la condición de empresarias o profesionales, la justificación de los mismos se realizará mediante escrito firmado por el o la representante de la entidad beneficiaria emisora del mismo. Dicho escrito deberá contener, como mínimo, los datos siguientes: nombre y apellidos, número de identificación fiscal y domicilio de la persona expedidora y de la entidad destinataria; descripción de la operación y su importe total; fecha de emisión del escrito; «recibí» y firma de la persona destinataria; la correspondiente retención por el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas; el artículo de la normativa que permita la exención del Impuesto sobre el Valor Añadido.

e) Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, aseguratutako kapitala 300.506,05 eurokoa izango da gutxienez, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat, ezbehar bakoitzeko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan, erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.

e) En el caso del personal voluntario, el seguro de las personas voluntarias puede considerarse como un gasto susceptible de ser subvencionado en el marco de las actividades objeto de las subvenciones previstas en esta Orden que cuenten con la colaboración de voluntariado. El seguro del voluntariado a financiar estará necesariamente conformado por dos pólizas, una de accidentes y otra de responsabilidad civil, contemplando en el caso de esta última, un capital asegurado mínimo de 300.506,05 euros por siniestro y anualidad de seguro para cada persona voluntaria adherida a la póliza. Para poder subvencionar el seguro de personas voluntarias se hará referencia en la cuenta justificativa a una certificación expedida por la entidad aseguradora o tomadora del seguro, en el que se acrediten, como mínimo, los datos relativos a las coberturas de las pólizas de seguros contratadas por la organización a favor de sus voluntarios y voluntarias, concretando el número de personas aseguradas y la cuantía total de la póliza.

f) Banku-dokumentua, non justifikatuko baitira diruz lagundutako jarduera finantzatzeko emandako maileguaren zenbatekoa eta xedea, eta lehen ordainketaren datara arte ordaindutako interesak, betiere laguntza hauek arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

f) Documento bancario que justifique el importe y destino del préstamo concedido para la financiación de la actividad subvencionada, así como los intereses abonados hasta la fecha del primer pago, siempre y cuando se cumplan las condiciones establecidas en el artículo 10.2 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan estas ayudas.

5.– Dirulaguntza behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko, laguntza eman ondorengo bost urteetan egiaztatuko dira finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarri bat oinarri hartuta, eta, gutxienez, diruz lagundutako proiektuen % 10ean. Horretaz gain, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egoki diren gainerako ikuskapen-, jarraipen- eta kontrol-ekintzak egingo dituzte.

5.– Con el fin de verificar la adecuada aplicación de la subvención, los justificantes de gasto de la actividad financiada, sobre la base de una muestra representativa, en al menos el 10 % de los proyectos subvencionados, serán objeto de comprobación en los cinco años siguientes a la concesión de la ayuda, sin perjuicio de las demás acciones de inspección, seguimiento y control que procedan, por parte del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico o el Tribunal Vasco de Cuentas.

Laguntza hauen organo kudeatzaileak egokitzat jotzen dituen frogagiriak egiaztatu ahal izango ditu; bestalde, erakunde onuradunak jatorrizko dokumentu guztiak gorde eta eskura izan behar ditu, bost urteko epean, haien datatik aurrera.

El órgano competente en la gestión de estas ayudas podrá comprobar los justificantes que estime oportunos, debiendo la entidad beneficiaria conservar y tener a disposición, al menos durante cinco años a partir de su fecha, todos los documentos originales.

9. artikulua.– Eskabideak balioestea.

Artículo 9.– Valoración de las solicitudes.

1.– 50 puntu edo gehiago lortu dituzten jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.

1.– Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas actividades que obtengan una puntuación igual o superior a 50 puntos.

2.– Laguntzen zenbatekoa abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutako bi banaketa-faseen bidez zehaztu behar bada, honako formula hau erabiliko da banaketa aldagarria egiteko faseari dagokion zenbatekoa zehazteko:

2.– En caso de que sea necesario determinar la cuantía de las ayudas mediante las dos fases de distribución establecidas en el artículo 14.3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, la fórmula para determinar la cuantía correspondiente a la fase del reparto variable será la siguiente:

S = CMS x (P-20)/100.

S = CMS x (P-20)/100.

Honela azalduta:

Siendo:

S = Fase horretan jarduera bakoitzari dagokion zenbatekoa.

S = Cuantía correspondiente a cada actividad en esta fase.

CMS = Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa.

CMS = Cuantía Máxima Subvencionable.

P = Balioespen-batzordeak jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

P = Puntuación otorgada por la Comisión de Valoración a cada actividad.

10. artikulua.– Zabalkundea.

Artículo 10.– Difusión.

Dirulaguntza honen xede diren ekintzen eta jardueren euskarrietan, erakunde onuradunak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren lankidetza eta laguntza jasoko du.

La entidad beneficiaria hará constar en las acciones y soportes de las actuaciones objeto de esta subvención la colaboración y apoyo del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales.

Proiektu hau hedatzeko ekintza guztietan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren logotipoa sartuko da, ikusteko moduan.

En todas las acciones de difusión de este proyecto se incorporará de forma visible el logotipo del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco.

Logotipoak eta irudi korporatiboa aplikatu beharreko legeriaren arabera erabili behar dira. Informazioa zehatza hemen: https://www.euskadi.eus/web01-s1ezaleh/es/contenids/informacion/v2_simbol/es-simboide/indez.shtml

La utilización de los logos y la imagen corporativa debe realizarse conforme a la legislación aplicable. Información detallada en https://www.euskadi.eus/web01-s1ezaleh/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/index.shtml

Halaber, bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira, euskara eta gaztelania, diruz lagundutako programaren edo jardueraren publizitate-elementu gisa egiten diren kartel, testu eta dokumentuetan. Ildo horretan, beharrezkoa ez den inpresiorik ez egitea gomendatzen da, eta, hala badagokio, paper birziklatua erabiltzea, digitalizatutako dokumentuekin lan egitea eta online bidali ahal izatea.

Asimismo, se deberán utilizar ambas lenguas oficiales, euskera y castellano, en los carteles, textos y documentos que se elaboren como elementos de publicidad del programa o actividad subvencionada. En este sentido, se recomienda evitar hacer impresiones que no sean necesarias y, en su caso, utilizar papel reciclado, trabajar con documentos digitalizados y que se puedan enviar online.

Erakunde onuradunek ekitaldi, prentsaurreko, aurkezpen edo diruz lagundutako proiektuen emaitzak zabaltzeko bestelako komunikazio-moduen berri eman beharko diote organo kudeatzaileari, jakin bezain laster eta saileko ordezkariek dibulgazio-ekintza horietan parte hartzeko aukera izango dute.

Las entidades beneficiarias deberán comunicar al órgano gestor tan pronto como se conozca, de la celebración de eventos, ruedas de prensa, presentaciones u otras formas de comunicación donde se difundan resultados de los proyectos objeto de subvención, con la posibilidad de que representantes del departamento tomen parte de dichas acciones divulgativas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PERTSONEKIN, FAMILIEKIN, TALDEEKIN ETA KOMUNITATEEKIN GAUZATU BEHAR DIREN ESKU-HARTZE SOZIALEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES DE INTERVENCIÓN SOCIAL CON PERSONAS, FAMILIAS, GRUPOS Y COMUNIDADES

11. artikulua.– Xedea.

Artículo 11.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: pertsona, familia, talde eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jarduerak, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerak, eta, batez ere, esperimentazioa edo berrikuntza dakartenak.

En virtud del artículo 4.2. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades de intervención social con personas, familias, grupos y comunidades, es decir, actividades orientadas a la promoción y protección de la autonomía personal e integración comunitaria de las personas y preferentemente aquellas que supongan experimentación o innovación.

12. artikulua.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta muga.

Artículo 12.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 3.743.480 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 2.620.436 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.123.044 euro, berriz, 2022ko konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en el proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, un crédito por importe de 3.743.480 euros, de los que 2.620.436 euros corresponden a crédito de pago para 2021, y 1.123.044 euros, a crédito de compromiso para el año 2022.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 210.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 210.000 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 5 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Así mismo, no se podrá destinar más del 5 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

13. artikulua.– Balioespen-irizpideak.

Artículo 13.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Kalitate teknikoa: proposamenaren diseinua eta egokitasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta izaera berritzailea: 20 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica: diseño e idoneidad de la propuesta, viabilidad, evaluabilidad y carácter innovador: hasta 20 puntos.

b) Esku-hartze eta/edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea, nola jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera, hala jardueraren helburuak, kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun den pertsona kopurua: 15 puntu, gehienez.

b) Pertenencia a un ámbito minoritario de intervención y/o relevancia, tanto de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad, como de sus objetivos, incluyendo número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 15 puntos.

c) Familia- eta komunitate-ikuspegia aplikatzeko merezimendu bereziak izatea, honako alderdi hauen mesedetan: familia- eta komunitate-harremanak, familia- eta lan-bizitza bateragarri egitea, gurasotasun positiboa, etxeko eta komunitateko zaintza-eredu berriak eta esku-hartzearen hartzaileek parte-hartzea haren diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 10 puntu, gehienez.

c) Especiales méritos en la aplicación del enfoque familiar y comunitario, favorecedores de las relaciones familiares y comunitarias, la conciliación de la vida familiar y laboral, la parentalidad positiva, nuevos modelos de cuidados domiciliarios y comunitarios y la participación de personas destinatarias de la intervención en su diseño, gestión y evaluación: hasta 10 puntos.

d) Koordinazioa esku-hartze sozialaren esparruaren eta beste esparru batzuen artean (adibidez, hezkuntza-arloko esku-hartzea, osasun-arlokoa edo enpleguari dagokiona): 5 puntu esparru bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

d) Coordinación entre el ámbito de la intervención social y otros como los de la intervención educativa, sanitaria o sobre el empleo a razón de 5 puntos por cada ámbito hasta un total de 10 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

* Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

* Prestación efectiva en 2 territorios: 10 puntos.

* Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

* Prestación efectiva en 3 territorios: 15 puntos.

f) Jarduera kokatuta egotea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

f) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional, hasta 10 puntos.

g) Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu, gehienez.

g) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: hasta 5 puntos.

h) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

h) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social 3 puntos.

i) Erakundeak « Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatu, garatu eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres». 1 punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jasotzeko, a) irizpidean gutxienez 10 puntu lortu behar dituzte eskaerek.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 10 puntos en el criterio a).

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ESKU-HARTZE SOZIALEAN EKINTZA BOLUNTARIOA ETA PARTAIDETZA ASOZIATIBOA INDARTZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES PARA EL FORTALECIMIENTO DE LA ACCIÓN VOLUNTARIA Y LA PARTICIPACIÓN ASOCIATIVA EN LA INTERVENCIÓN SOCIAL

14. artikulua.– Xedea.

Artículo 14.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera eta partaidetza asoziatiboa garatzera bideratutakoak, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeek entitate, sare edo, nagusiki, autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerak.

En virtud del artículo 4.3. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades orientadas al incremento de la acción voluntaria, al desarrollo de la participación asociativa en el ámbito de la intervención social y, singularmente, a la construcción y mejora de entidades, redes o federaciones preferentemente de ámbito autonómico por parte de entidades dedicadas a la intervención social.

15. artikulua.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta muga.

Artículo 15.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 599.000 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 419.300 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 179.700 euro, berriz, 2022ko konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en el proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021, un crédito por importe de 599.000 euros, de los que 419.300 euros corresponden a crédito de pago para 2021, y 179.700 euros, a crédito de compromiso para el año 2022.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 35.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 35.000 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 15 baino gehiago bideratu zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 15 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Así mismo, no se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

16. artikulua.– Balioespen-irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barne hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 25 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad: hasta 25 puntos.

b) Esku-hartze eta/edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea, nola jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera, hala jardueraren helburuak, kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun den pertsona kopurua: 15 puntu, gehienez.

b) Pertenencia a un ámbito minoritario de intervención y/o relevancia, tanto de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad, como de sus objetivos, incluyendo número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 15 puntos.

c) Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 10 puntu, gehienez.

c) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: 10 puntos.

d) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

d) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social 3 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

* Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

* Prestación efectiva en 2 territorios: 10 puntos.

* Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

* Prestación efectiva en 3 territorios: 15 puntos.

f) Jardueran borondatezko ekintzaren eta elkarrekiko laguntzaren berezko balio erantsiak jasotzea: 5 puntu, gehienez.

f) Incorporación en la actividad de valores añadidos propios de la acción voluntaria y la ayuda mutua hasta 5 puntos.

g) Esku-hartzearen xede diren pertsonek jardueraren diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea: 5 puntu, gehienez.

g) Participación en la actividad de las personas destinatarias de la intervención en su diseño, gestión y evaluación hasta 5 puntos.

h) Jarduera kokatuta egotea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

h) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional, hasta 10 puntos.

i) Erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatu, garatu eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres». 1 punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 12,5 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 12,5 puntos en el criterio a).

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ESKU-HARTZE SOZIALARI BURUZKO JAKINTZA KUDEATZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA ACTIVIDADES DE GESTIÓN DEL CONOCIMIENTO PARA LA INTERVENCIÓN SOCIAL

17. artikulua.– Xedea.

Artículo 17.– Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: esku-hartze sozialerako erabilgarria den jakintza produzitzera eta eskuratzera bideratutako jarduerak, hala nola prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egitea eta hedatzea eta dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerak.

En virtud del artículo 4.4. del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, en esta línea subvencional podrán recibir financiación actividades orientadas a la producción y adquisición de conocimiento útil para la intervención social, tales como programas formativos, proyectos de investigación, elaboración y difusión de publicaciones, actividades relacionadas con la documentación o eventos de carácter técnico, como cursos y seminarios.

18. artikulua.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta muga.

Artículo 18.– Crédito presupuestario, cuantía y límites de las subvenciones.

1.– Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 450.000 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 315.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kredituari.

1.– A tales efectos, para la financiación de las actividades de esta línea de subvenciones está previsto en el proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2021 un crédito por importe de 450.000 euros, de los que 315.000 euros corresponden a crédito de pago para 2021, y 135.000 euros, a crédito de compromiso para el año 2022.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 22.200 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

2.– En esta línea subvencional ninguna ayuda, individualmente considerada, podrá ser superior a 22.200 euros.

3.– Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

3.– No se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los costes indirectos. Asimismo, no se podrá destinar más del 10 % del importe de la ayuda concedida a sufragar los gastos de viajes y dietas.

19. artikulua.– Balioespen-irizpideak.

Artículo 19.– Criterios de valoración.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, en coherencia con los criterios comunes establecidos en el artículo 3 del Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, y el resto de orientaciones recogidas en el mismo, se evaluarán los siguientes aspectos:

a) Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barne hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna, bai eta irakasleen, txostengileen edo ikertzaileen prestakuntza ere: 20 puntu, gehienez.

a) Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad, así como la cualificación del profesorado, ponentes y/o personal investigador: hasta 20 puntos.

b) Aurkeztutako gaia edo proiektua berritzailea izatea: 20 puntu, gehienez.

b) Carácter innovador de la temática y/o proyecto presentado: hasta 20 puntos.

c) Zenbat hartzaile izan dezakeen jarduerak: 5 puntu, gehienez.

c) Número de personas potencialmente receptoras de la actividad hasta 5 puntos.

d) Jardueran jorratutako gaiak zenbateraino laguntzen duen esku-hartze sozialaren eremua antolatzen eta, zehazki, zenbateraino laguntzen dien Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako eragile eta tresnei (kartera, ituna, dekretua, mapa): 10 puntu, gehienez.

d) Contribución de la materia tratada en la actividad a la articulación del ámbito de la intervención social y específicamente, a los agentes e instrumentos del Sistema Vasco de servicios Sociales (cartera, concierto, decreto, mapa): hasta 10 puntos.

e) Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

e) Ámbito o escala supraterritorial de la actividad, entendiendo como tal la prestación efectiva de la actividad en diferentes territorios históricos (la mera posibilidad de que incidentalmente participen entidades de más de un territorio histórico en las actividades no les confiere carácter supraterritorial):

* Bi lurraldetan parte hartzea: 10 puntu.

* Prestación efectiva en 2 territorios: 10 puntos.

* Hiru lurraldetan parte hartzea: 15 puntu.

* Prestación efectiva en 3 territorios: 15 puntos.

f) Jarduera kokatuta egotea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

f) Encuadre y sentido de la actividad en dos o más de los ámbitos transversales que son responsabilidad específica del Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales y considerados pertinentes para el ámbito de la intervención social (inclusión social, familia, inmigración, infancia y adolescencia, discapacidad y dependencia, personas mayores, diversidad y libertad afectivo sexual), a razón de 2 puntos por cada ámbito adicional: hasta 10 puntos.

g) Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu, gehienez.

g) Realización de la actividad en colaboración por parte de varias entidades o por parte de una red o federación de la que formen parte varias entidades: 5 puntos.

h) Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

h) Posesión por parte de la entidad de la declaración de utilidad pública 2 puntos y posesión de la declaración de interés social: 3 puntos.

i) Erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena izatea: puntu 1; eta proiektua genero-ikuspegitik planifikatu, garatu eta ebaluatzen bada: 4 puntu, gehienez.

i) Posesión por parte de la entidad del reconocimiento de «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres»: 1 punto y si el proyecto se planifica, desarrolla y evalúa desde la perspectiva de género: hasta 4 puntos.

j) Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

j) Porcentaje de la actividad o iniciativa que financia la propia entidad u obtiene de otras entidades: hasta 5 puntos.

Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos, 10 puntos en el criterio a).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAl PRIMERA

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan ezarritakoaz gainera, agindu honek hizpide dituen dirulaguntzak honako xedapen hauek xedatutakoaren mende daude: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia, eta lege horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

Además de lo establecido en el Decreto 271/2012, de 4 de diciembre, por el que se regulan las subvenciones para el fomento de actividades del tercer sector en el ámbito de la intervención social en el País Vasco, las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAl SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote erakunde interesdunek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAl TERCERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 13a.

En Vitoria-Gasteiz, a 13 de abril de 2021.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

I. ERANSKINA
ANEXO I
ESKABIDE-EREDUA
MODELO DE SOLICITUD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II-A ERANSKINA
ANEXO II-A
JARDUERARI BURUZKO MEMORIA
MEMORIA DE LA ACTIVIDAD SUBVENCIONADA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II-B ERANSKINA
ANEXO II-B
JARDUERARI BURUZKO MEMORIA EKONOMIKOA
MEMORIA ECONÓMICA DE LA ACTIVIDAD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común