Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena

N.º 80, lunes 26 de abril de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
2381
2381

AGINDUA, 2021eko apirilaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzera eta/edo sendotzera bideratutako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen baita, eta 2021eko ekitaldiko deialdia egiten.

ORDEN de 14 de abril de 2021, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se establece el régimen de concesión de subvenciones a entidades locales para la puesta en funcionamiento y/o consolidación de un sistema de archivo propio y se efectúa su convocatoria para el ejercicio 2021.

Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez –zeina zati batean indargabetzen baitu Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen xedapen indargabetzaileak; baina indarrean geratzen dira III. tituluaren VI. kapitulua, dokumentu-ondarearena, eta IV. tituluaren I. kapitulua, artxibo-zerbitzuena–, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala (EASN) sortu zen, zeinari baitagokio hura osatzen duten artxibo-zerbitzuen planak homologatzea eta koordinatzea. Aipatu legearen 74. artikuluaren arabera, aplikazio-eremutik kanpo daude Estatuaren titulartasuneko artxibo-zerbitzuak, eta lurralde historikoetakoak. Bestalde, Artxibo-zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio-ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak 3. artikuluan ezartzen du euskal herritarren dokumentu-ondarearen eremua, dokumentuok diren garaikoak direla, eta hor sartzen ditu toki-erakundeek beren funtzio edo zereginetan dihardutela sortu, bildu edo kontserbatutako dokumentuak; alegia, udalerriek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeek eta udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakundeek sortu, bildu eta kontserbatzen dituztenak. Dekretu horrek berak, halaber, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalaren egitura, onurak, atxikipena eta funtzioak ezartzen ditu, eta, 22. artikuluan, EAEko udal- eta toki-administrazioko artxibo-zerbitzuak Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalean nola sar daitezkeen xedatzen du.

Por la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, –derogada parcialmente por la Disposición derogatoria de la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco, en vigor en lo referente al Capítulo VI del Título III, relativo al Patrimonio documental, así como al Capítulo I del Título IV, sobre los servicios de archivos–, se crea el Sistema Nacional de Archivos de Euskadi (SNAE), al que corresponden la homologación y coordinación de los planes de los servicios de archivo que lo integran. En virtud del artículo 74 de dicha Ley, quedan excluidos de su ámbito de aplicación los servicios de archivo de titularidad del Estado y los de los territorios históricos. El Decreto 232/2000, de 21 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento de los servicios de archivo y las normas reguladoras del patrimonio documental del País Vasco, establece en su artículo 3 el ámbito del patrimonio documental del pueblo vasco, en el que se incluyen los documentos de cualquier época producidos, reunidos, y conservados por las entidades locales en el ejercicio de sus funciones o actividades, comprendiendo tanto a los municipios como a las entidades de ámbito territorial inferior al municipal, y las entidades supramunicipales de carácter local. Este mismo Decreto establece, asimismo, la estructura, beneficios, adscripción y funciones del Sistema Nacional de Archivos de Euskadi. En el artículo 22 se dispone la integración de los servicios de archivo de la Administración Municipal y Local de Euskadi en el Sistema Nacional de Archivos de Euskadi.

Administrazioko erakunde bakoitzean artxibo-sistema bat ezartzea eta martxan jartzea hura egoki jarduteko oinarrizko baldintza da, bai eta informazio-baliabideak egoki kudeatzeko eta herritarren oroimena sortzeko bermea ere.

La implantación y puesta en marcha de un sistema de archivo en cada organismo de la administración constituye tanto la premisa básica para un funcionamiento apropiado del mismo, como la garantía de la gestión apropiada de los recursos de información y de creación de la propia memoria ciudadana.

Agindu honen asmoa da epe luzeko prozesua jarraitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioari artxibo-sistema sendo eta efikazak emateko, toki-administrazio bakoitzak ondare horren gain duen erantzukizuna egoki betetzen duela ziurtatzeko. Artxiboaren ikusmolde orokorra sustatu nahi da, halaber, administrazio-, informazio- edo kultura-mailako hainbat premiari arreta emateko zerbitzua izateko.

La presente Orden pretende proseguir un proceso a largo plazo que permita dotar a la Administración Local de Euskadi de sistemas de archivo consolidados y eficaces, que aseguren un ejercicio adecuado de la responsabilidad que sobre este patrimonio cada administración local tiene. A su vez se pretende fomentar una concepción global del archivo, servicio en el que se atienden diversas necesidades de carácter administrativo, informativo o cultural.

Hori dena aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da helburu horiek dituzten ekimenak diruz laguntzea, batez ere, dokumentu-funts guztiak antolatzen hasteko, eta artxibo-zerbitzu publiko egonkorra sendotu eta finkatzerakoan zerikusirik duten administrazio guztiak elkarrekin jarduteko.

Es por todo ello preciso dotar de medios económicos a las iniciativas que persigan estos objetivos, haciendo hincapié en la organización global de los fondos documentales y en la corresponsabilización de las administraciones afectadas para la consolidación de un servicio público de archivo estable.

Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen IV. tituluaren I. kapituluko («Artxibo-zerbitzuak») 73. eta 75. artikuluek, batetik, eta Artxibo-zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen 232/2000 Dekretuaren II. kapituluak («Artxibo-zerbitzu publikoak»), bestetik, artxibo-zerbitzuaren definizioari eta egitekoei buruz xedatzen dutenaz gain, eta agindu hau egoki aplikatu eta garatzeko, artxibo-sistematzat hartzen da artxibo historikora heldu bitartean administrazio-kudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren fluxuen emaitza. Bestalde, artxibo-sistemaren proiektutzat hartuko da eskatzaile bakoitzak proposatuko duen definizioa, artxibo-sistema bat edukitzeko egin behar diren jarduerei buruzko ikuspegi orokor eta osoa emate aldera. Eta, azkenik, honako hau hartuko da artxibo-programatzat: udal artxibo-sistemaren proiektuari jarraituz, urtebeteko epean edo epe laburragoan, osorik edo zati batean, behin betiko proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzera bideratutako programa.

Además de lo dispuesto por la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, en su Título IV, Capítulo I «De los Servicios de Archivo», artículos 73 y 75, y por el Decreto 232/2000, por el que se aprueban el Reglamento de los servicios de archivo y las normas reguladoras del patrimonio documental del País Vasco, Capítulo II «De los servicios de archivo públicos», sobre la definición de servicio de archivo y las funciones que le son propias, y a los efectos de la correcta aplicación y desarrollo de esta Orden, se entiende por sistema de archivo el resultado de la articulación de la gestión administrativa y de los flujos de documentación municipal hasta su llegada al archivo histórico. Se denomina proyecto de sistema de archivo, a la definición que propone cada solicitante destinada a ofrecer una visión general y completa de las actuaciones para dotarse de un sistema de archivo. Y, por último, se denomina programa de archivo al programa anual o de inferior duración, que se dirige a cumplir íntegra o parcialmente alguno o algunos de los elementos que conforman el proyecto de sistema de archivo municipal.

Halaber, kontuan hartu da dirulaguntzen arloko hiru arau nagusietan jasota dagoena: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, lege horren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (oinarrizkoak biak), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.

Asimismo, se ha tenido en cuenta lo recogido en las tres principales normas en materia de subvenciones: las dos básicas, Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; y el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Dirulaguntza lerro hau Sailaren 2021-2024 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartua), bai eta Kultura Sailaren Dirulaguntzen Urteko Planean ere (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartua hori ere); biak Sailaren webgunean argitaratuta daude, www.euskadi.eus helbide elektronikoan.

La presente línea subvencional está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones 2021-2024 del Departamento, aprobado mediante Orden de 18 de febrero de 2021 del Consejero de Cultura y Política Lingüística, así como en el Plan Anual de Subvenciones del Departamento de Cultura, también aprobado mediante Orden de 18 de febrero de 2021 del Consejero de Cultura y Política Lingüística, y publicados ambos en la web del Departamento en la dirección www.euskadi.eus

Horrenbestez, hau

Por todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea eta aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 1.– Objeto y Dotación presupuestaria.

1.– Agindu honen xedea da dirulaguntzak emateko erregimena arautzea, 2021eko ekitaldian programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta egon beharko dira, artxibo-sistema propio bat ezartzea eta/edo sendotzea izan beharko dute helburu, edo artxibo-sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea.

1.– Es objeto de la presente Orden la regulación y convocatoria del régimen de concesión de subvenciones destinadas a la ejecución durante el ejercicio de 2021 de programas que, insertos en un proyecto de sistema de archivo, supongan la implantación y/o consolidación de un sistema de archivo propio, así como a la elaboración del propio proyecto para dotarse de un sistema de archivo propio.

2.– Agindu honen ondoreetarako, honako hauek ulertuko dira artxibo-sistematzat, artxibo-sistemaren proiektutzat eta artxibo-programatzat:

2.– A los efectos de la presente Orden, se entienden por sistema de archivo, proyecto de sistema de archivo y programa de archivo lo siguiente:

a) Artxibo-sistema: artxibo historikora iritsi bitarteko administrazio-kudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren fluxuen emaitza.

a) Sistema de archivo: es el resultado de la articulación de la gestión administrativa y de los flujos de documentación municipal hasta su llegada al archivo histórico.

b) Artxibo-sistemaren proiektua: eskatzaile bakoitzak proposatuko duen definizioa izango da, artxibo-sistema bat edukitzeko egin behar diren jarduketei buruzko ikuspegi orokor eta osoa emango duena.

b) Proyecto de sistema de archivo: será la definición que proponga cada solicitante, dirigida a ofrecer una visión general y completa de las actuaciones para dotarse de un sistema de archivo.

c) Artxibo-programa: artxibo-sistemaren proiektuarekin bat, aurtengo ekitaldian, osorik zein zati batean, artxibo-sistemaren proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzera bideratutako jarduketa edo jarduketen multzoa.

c) Programa de archivo: la actuación o conjunto de actuaciones que, en consonancia con el proyecto de sistema de archivo y durante el presente ejercicio, se dirijan a cumplir parcial o íntegramente alguno o algunos de los elementos que conforman el proyecto de sistema de archivo.

3.– Dirulaguntza horietarako, guztira, berrehun eta laurogeita hemezortzi mila (298.000) euro erabiliko dira.

3.– El importe global destinado a estas subvenciones asciende a la cantidad de doscientos noventa y ocho mil (298.000) euros.

2. artikulua.– Erakunde onuradun izateko betekizunak.

Artículo 2.– Requisitos para obtener la condición de entidad beneficiaria.

1.– Agindu honen xede diren dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira EAEko toki-erakundeak; alegia, udalerriak, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak eta udalerria baino lurralde-eremu handiagoko toki-erakundeak. Horiek legez eratuta eta dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan inskribatuta egon beharko dira.

1.– Serán susceptibles de ser beneficiarias de las subvenciones establecidas al efecto en la presente Orden las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, entendiéndose como tales, además de los municipios, aquellas de ámbito territorial inferior al municipal, así como las entidades supramunicipales de carácter local, debiendo aquellas estar legalmente constituidas e inscritas en los correspondientes registros o censos administrativos.

2.– Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak eskuratu zehapen administratiboa edo penala ezarrita dutelako dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten erakundeek, ez eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren bat ezarrita dutenek ere, barnean hartuta sexuan oinarritutako diskriminazioa egiteagatiko debekuak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera.

2.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en esta convocatoria las entidades que se encuentren sancionadas administrativamente o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o se hallen incursos en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Ezingo dira erakunde onuradun izan zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak, ez eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu ez dituztenak ere.

3.– No podrán obtener la condición de entidad beneficiaria quienes no se hallen al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social. Tampoco la entidad que no se halle al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 3.– Actividades subvencionables.

1.– Dirulaguntza jaso ahal izango dute proiektu eta/edo programa mota hauek:

1.– Serán susceptibles de ser subvencionados los siguientes tipos de proyectos y/o programas:

a) Udal- eta kontzeju-artxiboen funtsen antolamendua (kontzeju-artxibo deritze nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duten udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakunde publikoenei).

a) La organización de fondos de archivos municipales y concejiles (se entiende por archivos concejiles, aquellos de las entidades públicas de ámbito territorial inferior al municipio que cuentan con personalidad jurídica y capacidad de obrar propia).

b) Berezko artxibo-sistemak ezartzea eta sendotzea, artxibo-proiektu baten bidez.

b) La implantación y consolidación de Sistemas de Archivo propio mediante un proyecto de Archivo.

c) Tresna deskribatzaileak sortzea edo hobetzea, hala funtsen deskribapena sustatzen duten programen bitartez, nola tresna deskribatzaileak informatizatzeko programen bitartez, dokumentu-kudeaketako eta hedapeneko politika eraginkor bat izateko.

c) La creación o mejora de instrumentos descriptivos, tanto a través de programas que promuevan la descripción de fondos, como de otros que tengan como fin la informatización de los instrumentos descriptivos de cara a una política eficaz de gestión documental y difusión.

d) Dokumentu-funtsak balioestea eta aukeratzea, betiere funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa.

d) La valoración y selección de fondos documentales, siempre como parte de una política global de conservación/eliminación de fondos.

e) Kultura-hedapenerako artxibo-jarduerak.

e) Las actividades archivísticas de difusión cultural.

f) Artxibo-zerbitzu mankomunatuen mantentze-lanak.

f) El mantenimiento de servicios de archivo mancomunados.

g) Lehenespenez, 50 urte edo gehiago dituzten artxibo-dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak digitalizatzeko jarduerak, betiere antolatuta badaude eta euskarri informatikoan inbentarioa badaukate. Proiektu horiek betiko gordeko den artxibo digitala sortu beharko dute, baita dagozkien kopia digitalak ere. Kopia horiek agindu honen 1. eranskinean jasotako preskripzio teknikoak bete beharko dituzte.

g) La digitalización de documentos de archivo, fondos de archivo y colecciones de documentos preferentemente con una antigüedad de 50 años o más, únicamente en los casos en que el fondo de archivo esté organizado y cuente con un inventario en soporte informático. Los proyectos deberán incluir la creación de un archivo digital de conservación permanente y la creación de las correspondientes copias digitales que se sujetarán a las prescripciones técnicas que figuran en el Anexo 1 de la presente Orden.

h) Dirulaguntzen xede diren proiektu eta/edo programak 2021ean gauzatu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

h) Los proyectos y/o programas objeto de la subvención deberán realizarse en el 2021, desde el 1 de enero al 31 de diciembre.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondoreetarako, artxibo-dokumentuaren, artxibo-funtsaren eta dokumentu-bildumaren definizioak Euskal Kultur Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56., 57., eta 58. artikuluetan jasotakoak izango dira, hurrenez hurren.

2.– A los efectos de lo dispuesto en el apartado anterior se entienden por documentos de archivo, fondos de archivo y colecciones de documentos, las definiciones contenidas, respectivamente, en los artículos 56, 57 y 58 de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco.

3.– Ezingo dute deialdi honetan parte hartu ezaugarri hauetakoren bat duten proiektuak eta/edo programak:

3.– No podrán acogerse a esta convocatoria, en cualquier caso, aquellos proyectos y/o programas que reúnan alguna de las siguientes circunstancias:

a) Dokumentu-funtsak zaharberritzekoak.

a) La restauración de fondos documentales.

b) Dokumentu-funtsak transkribatzekoak.

b) La trascripción de fondos documentales.

c) Orain eta etorkizunean artxibo-funtsak kontserbatzeko edo haietara irispidea izateko gutxieneko baldintzak bermatzen ez dituztenak.

c) Los que no aseguren las condiciones mínimas de conservación o acceso, presente y futuro, a los fondos de archivo.

d) Artxibatzeko lokalak hobetzekoak (obrak, apalategiak erostea, etab.).

d) La mejora de locales de archivo (obras, adquisición de estanterías...).

e) Sexu bientzako tratu-berdintasuna bermatzen ez dutenak.

e) Los que no garanticen la igualdad de trato entre los dos sexos.

4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, erakunde onuradunek azpikontratatu ahal izango dute diruz lagundutako jardueren zenbatekoaren ehuneko ehun. Kasu guztietan, aipatu legearen 31.3 artikuluan xedatutakoa hartu beharko da kontuan.

4.– En base al artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, se podrá subcontratar el 100 por ciento del importe de las actividades subvencionadas por las entidades beneficiarias. En todo caso habrá de tenerse en cuenta lo establecido en el artículo 31.3 de la citada Ley.

4. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea eta tokia.

Artículo 4.– Plazo y lugar de presentación de solicitudes y documentación.

1.– Deialdi honetan parte hartzeko eskabideen aurkezpen-epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes para acceder a la presente convocatoria será de un mes desde el día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoz soilik aurkeztu ahal izango dira, eta kontsultak eta prozedura honi loturiko gainerako izapideak ere bitarteko horiez egingo dira:

2.– Las solicitudes únicamente podrán presentarse por vía electrónica, que se utilizará así mismo para realizar las consultas y demás trámites de este procedimiento:

a) Eskabideak bitarteko elektronikoz izapidetzeari buruzko jarraibideak, eskabide-inprimakia, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, URL honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095808

a) Las instrucciones relativas a la tramitación por canal electrónico de las solicitudes, el formulario de solicitud, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/servicios/0095808

b) Eskabidea aurkeztu osteko izapideak egoitza elektronikoko «nire karpeta» aplikazioaren bidez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

b) Los trámites posteriores a la solicitud se realizan a través de «mi carpeta» https://www.euskadi.eus/micarpeta de la citada sede electrónica.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https:// euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

c) Los medios de identificación y firma electrónica admitidos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi están accesibles en la siguiente dirección: https://euskadi.eus/certificados-electronicos

3.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://euskadi.eus/ordezkariak

3.– Se podrá tramitar electrónicamente a través de un representante, para lo cual la representación deberá inscribirse en el Registro de representantes del Gobierno Vasco, accesible a través de la dirección: https://euskadi.eus/representantes

4.– Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan eta eskabidetik eratorritako jarduketetan, hala xedatzen baitute Euskararen Erabilera Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek.

4.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

5.– Dicha solicitud se acompañará de la siguiente documentación:

a) Memoria xehatua, aurkezten den programaren eta/edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa adierazita.

a) Memoria detallada en la que se contemplen los objetivos, actividades, plazos, presupuestos detallados y justificación del proyecto y/o programa que se presente.

b) Aurkeztutako proiektua eta/edo programa eta artxibatzeko lokalen deskribapena, eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (berezkoak nahiz kanpokoak). Horretarako, 2. Eranskinaren formularioa («Aurkeztutako programa») bete beharko da, zeina eskuragarri baitago URL honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095808

b) Proyecto y/o Programa presentado y descripción de los locales de archivo e identificación de los fondos (tanto de origen propio como ajeno) conservados en el servicio de archivo (se cumplimentará el formulario Anexo 2: Programa, disponible en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/servicios/0095808

c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako laguntzen zerrenda, laguntzaren egoera aipatuta; alegia, ezetsita, ebazteke edo emanda dauden, eta zenbatekoak. Horretarako, 3. eranskinaren formularioa («Beste finantzaketa-iturri batzuk») erabil daiteke, zeina eskuragarri baitago URL honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095808. Dokumentu hori aldez aurretik beste administrazio bati aurkeztu bazaio, ez da beharrezkoa izango hura aurkeztea, baina zein unetan eta zein organoren aurrean aurkeztu zen adierazi beharko da.

c) En su caso, la relación de cualesquiera otras ayudas que se hayan solicitado a entidades públicas o privadas para el mismo objeto, así como estado de las mismas: denegadas, pendientes de resolución, concedidas e importes (se podrá utilizar el formulario Anexo 3: Otras fuentes de financiación, disponible en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/servicios/0095808). No será necesaria la presentación de este documento en caso de que se haya presentado previamente a otra administración, si bien se deberá indicar en qué momento y ante qué órgano se presentó.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) adierazitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela –eta, espezifikoki, zorduna ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak direla eta– egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena; eta, era berean, sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera– legezko debekurik edo zehapenik ez duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena (adierazpena sartuta dago eskaeraren formularioan).

d) Declaración responsable que acredite no estar incurso en ninguna de las prohibiciones para obtener la condición de beneficiario de subvenciones públicas señaladas en los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones –y, específicamente, no ser deudor por obligaciones de reintegro de subvenciones–; y el artículo 50.5 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997 ,de 11 de noviembre; así como de ninguna prohibición legal o sanción por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres (la declaración se incluye en el formulario de solicitud).

5. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 5.– Gestión de las ayudas.

Kultura Ondarearen Zuzendaritza arduratuko da deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeaz.

Corresponderá a la Dirección de Patrimonio Cultural, la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

6. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 6.– Subsanación de defectos en la solicitud.

Eskabidea izapidetzeko onartu ahal izateko eskatzen diren agirietatik batzuk falta badira edo horietan forma-akatsak badaude, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak badaude, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa konpontzeko edo falta diren agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela, betiere, dagokion ebazpena aldez aurretik emanda. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde eskatzaileetako batek modu presentzialean aurkezten badu eskabidea, hura bitarteko elektronikoz zuzentzea aginduko zaio. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la entidad interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución. Asimismo, de conformidad a lo establecido en el artículo 68.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, si alguna de las entidades solicitantes presenta su solicitud presencialmente, se le requerirá para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

7. artikulua.– Kalifikazio-batzordea.

Artículo 7.– Comisión de calificación.

1.– Kalifikazio-batzorde batek egingo du aurkeztutako eskabideen eta horien onargarritasunaren aurretiazko azterketa. Batzorde berak ebaluatuko ditu, halaber, agindu honetako hurrengo artikuluan ezarritako parametroei jarraikiz. Batzorde horrek dagokion ebazpen-proposamena egin eta Kulturako sailburuordeari helaraziko dio. Proposamen horretan, hala badagokio, honako hauek jasoko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, erakunde onuradun bakoitzeko; dirulaguntzaren xedea; ezetsitako eskabideak eta ezesteko arrazoiak; onartu ez diren dirulaguntzak eta ez onartzeko arrazoiak.

1.– Corresponderá a una Comisión de calificación el análisis previo de las solicitudes presentadas y su admisibilidad y evaluación, de conformidad con los parámetros establecidos en el artículo siguiente de la presente Orden. Dicha comisión elaborará y elevará al Viceconsejero de Cultura la Propuesta de Resolución correspondiente, la cual, en su caso, contendrá la cuantía de la subvención por entidad beneficiaria y el destino de la subvención, las solicitudes desestimadas y sus causas de la desestimación, así como las subvenciones inadmitidas y sus causas de inadmisión.

2.– Kalifikazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

2.– La Comisión de calificación estará compuesta por los siguientes miembros:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria, batzordeburua izango dena.

– D. Mikel Aizpuru Murua, Director de Patrimonio Cultural, que ejercerá las funciones de Presidente de la Comisión.

– Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Artxibo Historikoaren arduraduna.

– D. Borja Aguinagalde Olaizola, Responsable del Archivo Histórico de Euskadi, de la Dirección de Patrimonio Cultural.

– Itziar de Azua Brea andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Euskadiko Artxibo Historikoaren teknikaria.

– Dña. Itziar de Azua Brea, Técnica del Archivo Histórico de Euskadi, de la Dirección de Patrimonio Cultural.

Batzordeko idazkaria Juan Carlos Soto Pérez jauna izango da, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, eta hitza izango du, baina botorik ez. Kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du, haren jarduketak ziurtatu, eta eratzeko eta erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatzen direla bermatu.

Ejercerá como Secretario de la Comisión de calificación, con voz pero sin voto, D. Juan Carlos Soto Pérez, Responsable de la Asesoría Jurídica de la Dirección de Patrimonio Cultural. Corresponderá al Secretario de la Comisión de calificación velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado, certificar las actuaciones del mismo y garantizar que los procedimientos y reglas de constitución y adopción de acuerdos son respetadas.

8. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta esleipen-irizpideak.

Artículo 8.– Procedimiento de concesión de las ayudas y criterios de adjudicación.

1.– Lehiaketa izango da dirulaguntzak emateko prozedura, eta, beraz, aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira, eskabideak hurrenkeran ipini ahal izateko, artikulu honetan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Horretarako, lortutako puntuazioaren arabera antolatuko dira eskabideak, eta dirulaguntzak esleituko dira puntuazio altuena lortu duen eskabidetik hasita, eta puntuazioari jarraikiz, harik eta 1. artikuluan xedatutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Halaber, gutxienez 50 puntu lortu dituzten proiektuei eta/edo programei bakarrik emango zaie laguntza.

1.– El procedimiento para la concesión de las subvenciones será el concurso, procedimiento por el cual la concesión se realiza mediante la comparación de las solicitudes presentadas, a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración establecidos en el presente artículo. A tal efecto, se ordenarán las solicitudes según la puntuación obtenida, y se adjudicarán las subvenciones comenzando desde la que haya obtenido la puntuación más alta, y sucesivamente, hasta agotar el crédito presupuestario previsto en el artículo 1. Asimismo, se concederá la ayuda solo a aquellos proyectos y/o programas que hayan obtenido una puntuación igual o superior a 50 puntos.

2.– Dirulaguntza-eskabideen ebazpen-proposamena egiteko eta dirulaguntzon zenbatekoa zehazteko, Kalifikazio Batzordeak kontuan hartuko ditu irizpide hauek (dagozkien haztapenekin):

2.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las solicitudes de subvenciones y de establecer la cuantía de las mismas, la Comisión de calificación tomará en consideración los criterios siguientes, así como sus correspondientes ponderaciones:

a) Sendotasun zientifikoa duen programa eta/edo proiektua izatea, epe luzera diseinatutako ekimena sendotzea aurreikus dezan; lan-faseen sekuentzia bat diseinatuko da, horietako bakoitzean parte hartzen duten elementuak balioetsiko dira eta gastua osatzen duten elementuen zenbatespen zehatza planteatuko da (50 puntu, gehienez).

a) Que se trate de un proyecto y/o programa con solidez científica que prevea a largo plazo la consolidación de la iniciativa diseñada, diseñándose una secuencia de fases de trabajo en la que se valoren los elementos que intervienen en cada una de ellas, y en las que se plantee una estimación precisa de los diferentes elementos que integren el gasto (máximo: 50 puntos).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

Se puntúa en base a los siguientes criterios:

– 30 punturaino, artxibo-zerbitzuaren mantentze-lanak egiteko urteko proiektuetarako eta/edo programetarako: funtsaren zati baten antolaketa, inbentarioak egitea, dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuak; tresna deskribatzaileen hobekuntza eta abar.

– Hasta 30 puntos, para proyectos y/o programas anuales de mantenimiento del servicio de archivo: organización de parte del fondo, elaboración de inventarios; proyectos de digitalización de fondos documentales; mejora de instrumentos descriptivos...

– 50 punturaino, artxibo-sistemak ezartzeko edo epe luzera sendotzeko proiektuetarako eta/edo programetarako (aurrera begirako hainbat urtetako lan-faseak ezarrita, gastuaren zenbatespen zehatza eta abar), hauek hartzen badituzte barnean: dokumentu-funtsak balioesteko/ezabatzeko politiken programak, dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuak, artxiboetako dokumentuak web-atarien bidez hedatzea...

– Hasta 50 puntos, para proyectos y/o programas que prevean la implantación o consolidación del sistema de archivo a largo plazo (incluyan fases de trabajo a varios años vista, estimación precisa del gasto...) e incluyan: programas de políticas de valoración/eliminación de fondos documentales, proyectos de digitalización de fondos documentales; difusión vía web de documentos de archivo...

b) Artxibo-zerbitzu askotarikoek esku hartzen duten eta elkarlanean diharduten proiektua eta/edo programa izatea (15 puntu, gehienez).

b) Que se trate de un proyecto y/o programa en el que intervengan diferentes servicios de archivo o a través de colaboraciones específicas entre varios de ellos (máximo: 15 puntos).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

Se puntúa en base a los siguientes criterios:

– 0 puntu, esku-hartze bateraturik ez duten proiektuei eta/edo programei.

– 0 puntos para los proyectos y/o programas en los que no existe intervención conjunta.

– 5 puntu, kontzejuetarako artxibo-sistema propioan sartutako proiektuei eta/edo programei.

– 5 puntos para proyectos y/o programas englobados en el sistema de archivo propio para los concejos.

– 7 puntu, bi udaletako artxibo-zerbitzuk esku hartzen duten proiektuei eta/edo programei.

– 7 puntos para proyectos y/o programas que intervengan dos servicios de archivo municipales diferentes.

– 10 puntu, eskualdeko edo mankomunitateko artxibo-zerbitzuen proiektuei eta/edo programei, kasuan kasuko eskualdeko edo mankomunitateko hiruzpalau artxibo-zerbitzu barne hartzen dituztenei.

– 10 puntos para proyectos y/o programas realizados por servicios de archivo comarcales o de mancomunidades que engloben a 3 o 4 servicios de archivo de los municipios de la comarca o mancomunidad correspondiente.

– 15 puntu, eskualdeko edo mankomunitateko artxibo-zerbitzuen proiektuei eta/edo programei, kasuan kasuko eskualdeko edo mankomunitateko bost artxibo-zerbitzu edo gehiago barne hartzen dituztenei.

– 15 puntos para proyectos y/o programas realizados por servicios comarcales o de mancomunidades que engloben a 5 o más servicios de archivo de los municipios que forman la comarca o mancomunidad correspondiente.

c) Estandar terminologikoen erabilera sustatzea tresna deskribatzaileetan (inbentarioak, gidak, katalogoak, zerrendak, etab.), deskribapen motakoak (fitxak betetzeko arauak, izendapenak eta abar) edo sailkapen motakoak (sailkapen-taulak, atalen, serieen eta abarren izendapenak) (15 puntu, gehienez).

c) Que se fomente el uso de estándares terminológicos en los instrumentos de descripción (inventarios, guías, catálogos, índices...), bien de tipo descriptivo (normas en la redacción de fichas, denominaciones, etc.) o de tipo clasificatorio (cuadros de clasificación, denominación de secciones, series, etc.) (máximo: 15 puntos).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

Se puntúa en base a los siguientes criterios:

– 0 puntu, estandarizazio-sistemei aipamenik egiten ez dieten proiektuei eta/edo programei.

– 0 puntos para los proyectos y/o programas que no hagan alusión a sistemas de estandarización.

– 10 puntu, deskribapen motako oinarrizko estandarrak barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.

– 10 puntos para los proyectos y/o programas que contemplen estándares básicos de tipo descriptivo.

– 10 puntu, sailkapen motako oinarrizko artxibo-estandarrak barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.

– 10 puntos para los proyectos y/o programas que contemplen estándares archivísticos básicos de tipo clasificatorio.

– 15 puntu, deskribapen eta sailkapen motetako estandar terminologikoak (sailkapen-koadroak, dokumentu-serieak, atalak, etab.) barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.

– 15 puntos para los proyectos y/o programas que contemplen estándares terminológicos de tipo descriptivo y de tipo clasificatorio (cuadros de clasificación, series documentales, secciones...).

d) Proiektuak edo programak barne hartzea estandar deskribatzaileen garapena indartuko duten elementuak, edo artxibo-interesa duen euskarazko beste edozein elementu (20 puntu, gehienez).

d) La inclusión dentro del proyecto y/o programa de elementos que potencien el desarrollo de estándares descriptivos o cualquier otro elemento de interés archivístico en euskera (máximo: 20 puntos).

Adierazle hauen arabera puntuatuko dira:

Se puntúa en base a los siguientes indicadores:

– 0 puntu, euskara erabiltzen ez duten proiektuei eta/edo programei.

– 0 puntos para los proyectos y/o programas en los que no se emplee el euskera.

– 5 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...)

– 5 puntos para los sistemas de gestión informatizados (bases de datos, programas de gestión de expedientes...) cuyo software esté disponible en euskera.

– 10 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri izan eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuan euskara erabiltzen duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...)

– 10 puntos para los sistemas de gestión informatizados (bases de datos, programas de gestión de expedientes...) cuyo software esté disponible en euskera, y además se utilice el euskera en la atención a usuarios.

– 15 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri izan, eta erabiltzaileentzako arreta eta artxiboetarako interesgarria den beste edozein osagai (edukien hedapena, erregelamenduak, erakusketak, bisitaldi gidatuak) euskaraz duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...)

– 15 puntos para los sistemas de gestión informatizados (bases de datos, programas de gestión de expedientes...) cuyo software esté disponible en euskera, se utilice el euskera en la atención de usuarios y, además, se utilice el euskera en cualquier otro elemento de interés archivístico (difusión de contenidos, reglamentos, exposiciones, visitas guiadas...).

– 20 puntu, euskara bada deskribapenetarako hizkuntza (inbentarioak, gidaliburuak, iraulketak, aurkibideak...), eta, horretaz gain, aurreko irizpidean ezarritakoa betetzen bada.

– 20 puntos en los casos en los que se utilice el euskera como lengua de descripción (inventarios, guías, vaciados, índices...), además de cumplir lo establecido en el indicador anterior.

3.– Datu ofizial berrienen arabera 1.500 biztanle baino gutxiago duten toki-erakundeen proiektuen kasuan, 5 puntu gehituko zaizkio haztapen-irizpideen arabera lortutako puntuazioari.

3.– En el caso de proyectos de entidades locales con población, según los datos oficiales más recientes, inferior a 1.500 habitantes, se incrementará en 5 puntos la puntuación total obtenida según los criterios de ponderación.

9. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 9.– Cuantía y límite de las subvenciones.

1.– Proiektu eta/edo programa bakoitzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 50eko dirulaguntza jasoko du gehienez (BEZa barne).

1.– La cuantía máxima a subvencionar por cada uno de los proyectos y/o programas subvencionados será del 50 % del presupuesto (IVA incluido) susceptible de ser subvencionado.

2.– Artikulu honen aurreko zenbakian zehaztutakoa gorabehera, proiektu eta/edo programa bakoitzeko ezin izango da 20.000,00 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, inolaz ere.

2.– No obstante, lo señalado en el número anterior del presente artículo, la subvención por cada proyecto y/o programa presentado no podrá superar en ningún caso la cantidad de 20.000,00 euros.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad de las subvenciones.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak ematea bateragarria izango da helburu bererako beste administrazio batzuek emandako dirulaguntzekin edo laguntzekin, eta beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste diru-sarrera publiko edo pribatu batzuekin, betiere horren ondorioz gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

La concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden será compatible con aquellas otras subvenciones o ayudas otorgadas por otras Administraciones o cualesquiera otros ingresos públicos o privados que hubiera podido percibir, que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por otras instituciones públicas o privadas, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse esta, se reducirá el importe de la subvención hasta el límite máximo que corresponda.

11. artikulua.– Prozeduraren ebazpena.

Artículo 11.– Resolución del procedimiento.

1.– Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira, eta horiek ebaztea, interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Kulturako sailburuordeari dagokio, Kalifikazio Batzordeak proposatuta.

1.– Las solicitudes presentadas en la presente convocatoria se tramitarán en un único procedimiento cuya resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las personas interesadas, corresponde, a propuesta de la Comisión de calificación, al Viceconsejero de Cultura.

2.– Ebazpenean zehaztuko da laguntza eman den edo ez, eta bertan datu hauek jasoko dira: baietsitako eskaeren zerrenda, ezetsitako eskaeren zerrenda eta, hala badagokio, ordezkoak eta ez-onartuak. Laguntza eman bada, honako hau adieraziko da: zein erakundek jasoko duen, zein den aurrekontua onartu eta laguntza jasoko duen proiektua eta zenbateko laguntza jasoko duen. Eskabide ezetsien kasuan, ezespenaren zergatiak adierazi beharko dira. Halaber, oinarri arautzaileetan onuradun izateko ezarritako baldintza administratibo eta teknikoak bete arren, deialdian zehaztutako gehieneko kreditu-zenbatekoa gainditzeagatik onetsi ez diren eskabide guztiak ordezkoen zerrenda ordenatuan jasoko dira, eta eskabide horietako bakoitzari deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera eman zaion puntuazioa adieraziko da. Onartu ez den dirulaguntzarik badago, ez onartzeko arrazoiak adieraziko dira.

2.– La resolución determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas. Esta resolución deberá incluir: relación de solicitudes concedidas, denegadas y, en su caso, suplentes e inadmitidos. En el caso de las primeras se indicará la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado con el presupuesto admitido y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación. Las solicitudes que, cumpliendo con las condiciones administrativas y técnicas establecidas en las bases reguladoras para adquirir la condición de beneficiario, no hayan sido estimadas por rebasarse la cuantía máxima del crédito fijado en la convocatoria, se ordenarán en la relación de suplentes con indicación de la puntuación otorgada a cada una de ellas en función de los criterios de valoración previstos en la misma. Si hubiera subvenciones inadmitidas se motivará la causa de la inadmisión.

3.– Ebazpena egoitza elektronikoko (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) taula elektronikoan argitaratuko da, eta bitarteko elektronikoz jakinaraziko zaie banaka-banaka prozeduran interesa duten erakundeei. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko da ebazpen hori. Ebazpenaren jakinarazpena bide batetik baino gehiagotatik egiten denez, lehenbizi egin denaren eguna hartuko da jakinarazpen-datatzat.

3.– La resolución que se adopte será publicada en el tablón electrónico de la sede electrónica https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios y notificada por vía electrónica e individualmente a las entidades interesadas en el procedimiento. Se procederá igualmente a la notificación de dicha resolución mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco. Dado que la resolución se realiza por más de un cauce, se tomará como fecha de notificación aquella que se hubiera producido en primer lugar.

4.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

4.– Dicha resolución, no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente de su recepción, de conformidad a lo establecido en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Ildo horretan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluaren arabera, abisu bat bidaliko da interesdunak adierazitako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, eta jakinaraziko zaio jakinarazpen bat ikusgai duela –«nire karpeta» aplikazioaren bidez– EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/nirekarpeta). Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da. Interesdunari beste bitarteko batez egiten bazaio jakinarazpena, lehenbizi egin zaionaren eguna hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5.– En este sentido, en base a lo previsto en el artículo 41.6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, se enviará un aviso al dispositivo electrónico y/o a la dirección de correo electrónico del interesado que este haya comunicado informándole de la puesta a disposición de una notificación a través de «mi carpeta» en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi (htpps://euskadi.eus/micarpeta). La falta de práctica de este aviso no impedirá que la notificación sea considerada plenamente válida. Cuando el interesado fuera notificado por distintos cauces, se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

6.– Entitate onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, agindu honen 12.a) artikuluan ezarritako 10 eguneko epean, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du –Kalifikazio Batzordea berriz deitu beharrik gabe– zerrendan –puntuazioaren arabera– hurrena dagoen erakunde eskatzaileari edo eskatzaileei ematea dirulaguntza, baldin eta erakundeak onartzen badu. Ordezko erakundeari eman beharreko laguntzak ez du gaindituko hautaketa-fasean puntuazio-irizpidea aplikatuta izan zezakeena, deialdian behar besteko zuzkidura izan balitz. Dirulaguntza ematen duen organoak aukera horren berri emango die erakunde interesdunei, dirulaguntza-proposamen horri hel diezaioten 10 eguneko epe luzaezinean. Behin erakunde eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartuta, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza gauzatuko du.

6.– En el supuesto de que alguna de las entidades beneficiarias renunciase a la subvención en el período de diez días establecido en el artículo 12.a) de la presente Orden, el órgano concedente acordará, sin necesidad de una nueva convocatoria de la Comisión de calificación, la concesión de subvención a la entidad o entidades siguientes a aquella por orden de puntuación y siempre y cuando esta la acepte. La ayuda a conceder a la entidad suplente no superará la que en aplicación del criterio de puntuación obtenido en la fase de selección le hubiere correspondido de existir dotación suficiente en la convocatoria. El órgano concedente de la subvención comunicará esta opción a las entidades interesadas, a fin de que acepten la propuesta de subvención en el plazo improrrogable de 10 días. Una vez aceptada la propuesta por parte de la entidad o entidades solicitantes, el órgano administrativo dictará el acto de concesión.

7.– Gehienez ere, hiru hilabetekoa izango da dirulaguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ebazpen-epea igarota, interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan xedatzen diren ondoreetarako.

7.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar la resolución a las entidades interesadas será de tres meses a contar desde el día siguiente al de la publicación de esta Orden. Si una vez transcurrido el plazo de resolución la misma no hubiera sido notificada a la entidad interesada en cada caso, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 12.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Erakunde onuradunen betebeharrak dira:

Son obligaciones de las entidades beneficiarias:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de diez días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención las entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Agindutako xede zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.

b) Utilizar la subvención para el objeto para el que ha sido concedida.

c) Jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

c) Realizar la actividad o encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

d) Laguntza eman duen erakundeari justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera gauzatu dela.

d) Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad, que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

e) Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.

e) El sometimiento a las actuaciones de comprobación, a efectuar por la entidad concedente, y a las de control que corresponden a la Oficina de Control Económico en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

f) Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

f) Comunicar a la entidad concedente la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

g) Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabidea egiteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera jakinaraztea, halaber.

g) Comunicar, así mismo, en los casos en los que haya existido petición de otras ayudas para el mismo objeto a cualquier otra entidad pública y privada, y que estuvieran pendientes de resolución en el momento de la presentación de solicitud de subvención que esta Orden regula o que no se conocían en dicho momento, el estado de las mismas.

h) Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari.

h) Comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskadiko Artxibo Historikoaren babesa beren-beregi adieraztea, dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta dokumentu guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

i) Dejar constancia expresa del patrocinio del Archivo Histórico de Euskadi, del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, en todas las actividades y documentos que se realicen con las ayudas procedentes de esta subvención, así como en la publicidad de las mismas.

j) Edozein formatutan argitaratutako materialek, horien iragarkiek eta dirulaguntzaren bitartez gauzatzen diren jardueren iragarkiek Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dute. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

j) Los materiales publicados en cualquier formato, así como su publicidad y la publicidad de actividades que se lleven a cabo con las ayudas procedentes de esta subvención, deberán realizarse en las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma Vasca. Se tendrán en cuenta las normas y recomendaciones de Euskaltzaindia, con objeto de garantizar la calidad lingüística.

k) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutako betez, ez da hizkuntza modu sexistan erabiliko eta ez da sexuaren araberako rolik eta estereotiporik egongo diruz lagundutako proiektuetan eta programetan.

k) En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, no harán un uso sexista del lenguaje y no reproducirán roles y estereotipos en función del sexo en los proyectos y programas subvencionados.

l) Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua), dirulaguntza-arloan aplikatu behar diren gainerako lege-xedapenetan eta, batik bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotako betebeharrak.

l) En general cualquier otra obligación contenida en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobada mediante el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el resto de las disposiciones legales aplicables a la materia de subvenciones, y en particular lo previsto en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

13. artikulua.– Dirulaguntzen ordainketa.

Artículo 13.– Abono de las ayudas.

1.– Dirulaguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

1.– El abono de las subvenciones concedidas se realizará en un único pago previa justificación de la subvención.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin, baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo egunean ez badago dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan.

2.– No podrá realizarse el pago de la subvención, en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, o no se halle al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

14. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 14.– Justificación de la subvención.

Justifikazioak bitarteko elektronikoak erabiliz soilik aurkeztu ahal izango dira, «nire karpeta» aplikazioaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

Las justificaciones únicamente se podrán presentar por medios electrónicos en «mi carpeta» https://www.euskadi.eus/micarpeta de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Kasu guztietan, eskabidean aurkeztutako jarduera osoa egin dela justifikatu beharko da, azkenean diruz lagundutako aurrekontuaren ehunekoa edozein dela ere.

En todos los casos, deberá justificarse la realización de la totalidad de la actividad presentada en la solicitud, independientemente del porcentaje del presupuesto finalmente subvencionado.

15. artikulua.– Justifikatzeko eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea.

Artículo 15.– Plazo para la justificación y presentación de la documentación justificativa.

1.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek 2022ko urtarrilaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak; tartean, hauek:

1.– Las entidades beneficiarias de las subvenciones establecidas en la presente Orden, podrán presentar hasta el 14 de enero de 2022 la documentación justificativa que deberá incluir:

a) Diruz lagundutako programa eta/edo proiektu bakoitzaren helburua betetzeari buruzko justifikazio-memoria.

a) Memoria justificativa del cumplimiento del objeto de cada programa y/o proyecto subvencionado.

b) Gastuak justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, egindako gastuen zerrenda aurkeztu beharko da, banakatutako zenbatekoarekin eta dagozkien fakturekin; edo egindako gastuei buruzko kontu-hartzailetzaren edo dagokion idazkaritzaren ziurtagiria, URL honetan eskuragarri dagoen 4. eranskina ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095808

b) Justificación de gastos de acuerdo a lo establecido en artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones que se podrá realizar mediante relación de gastos realizados con su importe desglosado y correspondientes facturas; o Certificación de la Secretaría o de la Intervención correspondiente a los gastos realizados, según el modelo Anexo 4 disponible en la siguiente url: https://www.euskadi.eus/servicios/0095808

c) Hala egokituz gero, diruz lagundutako proiektu eta/edo programa bakoitzaren garapenean sortutako material zientifikoak (inbentarioak, katalogoak eta abar). Material horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mende dauden informazio-sistemetan sartu ahal izango dira.

c) En su caso, materiales científicos (inventarios, catálogos, etc.) producidos en el desarrollo de cada proyecto y/o programa subvencionado, que podrán ser integrados en los sistemas de información dependientes del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco.

d) Xede bererako gainerako laguntzen zerrenda, agindu honi loturiko dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko unean jada eman zitzaizkiola ez bazekien, b) apartatuan jasotako URL helbidean ageri den ereduarekin bat.

d) Relación de cualesquiera otras ayudas con destino al mismo objeto, de cuya efectividad no se tuviese conocimiento en el momento de presentación de la solicitud de la subvención que esta Orden establece, según el modelo que figura en la url del apartado b).

3.– Laguntzen justifikazioari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan eta lege horrekin eta berorren erregelamenduarekin bat datozenetan ezarritakoa aplikatuko da.

3.– En relación a la justificación de las ayudas, deberá respetarse lo dispuesto en el artículo 30 y 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y concordantes de la Ley y de su Reglamento.

16. artikulua.– Diruz lagundutako proiektuen eta programen jarraipena.

Artículo 16.– Seguimiento de los proyectos y los programas subvencionados.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak diruz lagundutako programa edo proiektua zer nola gauzatzen ari den ikuska dezake eta, horretarako, lantokietara sartzeko modua izateaz batera, nahi beste argibide eskatzeko eskubidea izango du.

La Dirección de Patrimonio Cultural podrá inspeccionar la ejecución de los proyectos subvencionados y, a dichos efectos, acceder a los lugares de realización de los mismos, así como requerir cuanta información estime conveniente.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 17.– Incumplimientos.

Hauek dira ez-betetzeak:

Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la Resolución concedente.

Salbuespen gisa, jardueraren gauzatzearen ez-betetze partzialak onartu ahal izango dira, baldin eta diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera bideratutako jarduketa zalantzarik gabe egiaztatzen bada, eta jardueraren betetze-maila eskabidean aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 65era iristen bada, gutxienez. Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, eta azkenean emandako zenbatekoa murriztu egingo da, aurrekontu osoarekiko benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan.

Excepcionalmente, podrán admitirse incumplimientos parciales de la ejecución de la actividad, siempre que se acredite una actuación inequívocamente tendente a la satisfacción de los objetivos y compromisos de la actividad subvencionada y el grado de cumplimiento de la actividad alcance, como mínimo, el 65 % del presupuesto correspondiente a la totalidad de la actividad presentada en la solicitud. En este caso, procederá la modificación de la Resolución de concesión, minorando el importe finalmente concedido en la proporción de la cantidad efectivamente justificada con respecto al presupuesto total.

c) Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea, eta, bereziki, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoak.

c) El no cumplimiento de cualquier otra obligación que se halle establecida con carácter general por otra disposición aplicable en materia de subvenciones y, en particular, encontrarse en alguno de los casos de no cumplimiento que contempla el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Baldintza horietarik bat egiaztatzen bada, jaso diren kopuruak eta sortu diren berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, honako hauek aurretiaz betez: 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena; eta 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión, y lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal:

– Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

– Responsable: Dirección de Patrimonio Cultural, Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Donostia 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba

C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava

Telefono-zenbakia: 945 01 80 00

Teléfono: 945 01 80 00

Webgunea: http://euskadi.eus

Página web: http://euskadi.eus

– Xedea: kultura-ondarearen arloko dirulaguntzak kudeatzea; zehazki, toki-erakundeei beren artxibo-sistemak martxan jartzeko eta/edo jada dituztenak sendotzeko emandakoak.

– Finalidad: gestión de las subvenciones en materia de Patrimonio Cultural, en concreto las destinadas a entidades locales para la puesta en funcionamiento y/ o consolidación de un sistema de archivo propio.

– Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean egiten den misioa edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretua).

– Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley 38/2003, General de Subvenciones, y Decreto Legislativo 1/1997 por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

– Hartzaileak: arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

– Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

– Eskubideak: eskubidea duzu zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezerezteko, bai eta tratamendua mugatu zein aurkaratzeko ere. Ikus informazio gehigarria.

– Derechos: Ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago dago webgune honetan: https://www.euskadi.eus/rgpd/0095808

– Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web: https://www.euskadi.eus/rgpd/0095808

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beronen aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

En Vitoria-Gasteiz, a 14 de abril de 2021.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

1. ERANSKINA
ANEXO 1
PRESKRIPZIO TEKNIKOAK
PRESCRIPCIONES TÉCNICAS

1.– Soilik datu-baseetan deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatuko dira; deskribapen-fitxa bakoitzari –digitalizazio-unitatetzat hartuko da– bilduma- eta item-kodearen metadatuak gehituko zaizkio. Datu-basearen formatua Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroarekin koordinatuko da, eta FileMaker programa hobetsiko da. Fitxategiek erreprodukzio-gailuen kapturako jatorrizko metadatu teknikoak izango dituzte. Fitxategi digitalek metadatu teknikoak izango dituzte, EXIF 2.2 estandarraren arabera, digitalizazio-prozesuari dagokion informazioarekin.

1.– Solo se digitalizarán fondos de archivos descritos en base de datos, al que se incorporarán los metadatos de código de colección y de ítem singular a cada ficha descriptiva que se considerará unidad de digitalización. El formato de la base de datos se coordinará con el Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi), priorizándose el programa FileMaker. Los ficheros incluirán los metadatos técnicos originales de captura correspondientes a los equipos de reproducción. Los ficheros digitales incorporarán metadatos técnicos con información relativa al proceso de digitalización, de acuerdo al estándar EXIF-2.2.

2.– Digitalizazioa nagusiki aireko eskanerrarekin edota argazki-kamerarekin egingo da, horrela agindu honetan eskatutako kalitatea eta baldintza teknikoak bermatuko dira eta.

2.– La digitalización se realizará preferentemente con un escáner aéreo o una cámara fotográfica que garantice la calidad y requisitos técnicos exigidos en la presente Orden.

3.– Dokumentu guztiak tonu jarraituko irudi gisa hartuko dira, eta, beren edukia eta egoera fisikoa zehaztasun handienaz erreproduzitzeko, kolore errealean digitalizatuko dira; kolorearen bizitasuna, gutxienez, 24 bitekoa izango da.

3.– Toda la documentación será considerada como imágenes de tono continuo, y, con el fin de reproducir con la mayor fidelidad tanto su contenido como su estado físico, se digitalizará a color real con una profundidad de color, como mínimo, de 24 bits.

4.– Digitalizatzerakoan gutxieneko bereizmena 5600 x 3700 pixelekoa izango da, 300 ppp-tan, dokumentua beti kalitate fotografikoarekin inprimatu ahal izateko, gutxienez jatorrizko neurrian. Adierazitakoa baino bereizmen handiagoa erabiltzea hobekuntzatzat hartuko da edota digitalizazio kalitatearen balio erantsi gisa. Ezaugarri bereziak dituzten dokumentuak –hala nola paperezko argazkiak, gardenkiak, planoak, entzunezko dokumentuak, etab.– era berezian digitalizatu beharko dira, haien ezaugarriak eta Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak ezarritako preskripzio teknikoak kontuan izanda.

4.– La resolución de la digitalización mínima será de 5600 x 3700 píxeles a 300 ppp, a fin de que el documento siempre pueda ser impreso con calidad fotográfica al menos a su tamaño original. Una resolución mayor a la indicada se considerará como una mejora o valor añadido a la calidad de la digitalización. En el caso de documentos con características especiales, como por ejemplo fotografías en papel, transparencias, planos, documentos sonoros, etc., deberán digitalizarse de modo específico de acuerdo a sus características y de acuerdo a las prescripciones técnicas marcadas por el Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi).

5.– Digitalizazioa (dokumentu berezi, grafiko, argazki, marrazki, plano eta abarrena izan ezik) «orrialde bikoitza» sistema erabilita egingo da beti; hots, dokumentu edo espedientearen aurreko ifrentzua eta hurrengo aurkia irudi bakoitzean. Espediente bakoitzaren eskuinaldean geratzen den lehen folioan (aurkia) eta ezkerrean geratzen den azken folioan (ifrentzua) izan ezik, kasu horretan hasierako eta bukaerako fotograma bana egingo baitira. Item bakoitza bereizita digitalizatuko da.

5.– La digitalización (a excepción de los documentos especiales, gráficos, fotografías, dibujos, planos, etc.) se hará siempre mediante el sistema de «doble página», esto es el reverso precedente y el anverso siguiente del documento o expediente en cada imagen. Salvo en el primer folio recto y último vuelto de cada expediente, que ocupará un fotograma inicial y final. Cada ítem se digitalizará independientemente.

6.– Digitalizazioaren emaitza gisa, honako hauek emango zaizkio Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi) digitalizatutako irudi bakoitzeko:

6.– Como resultado de la digitalización, se entregará al Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi) por cada imagen digitalizada:

1) Fitxategi bat TIFF 6/0/ISO formatuan, konprimatu gabe eta kapturako gehieneko bereizmenarekin. Artxibo hori segurtasun-fitxategitzat hartuko da.

1) Un fichero en formato TIFF 6/0/ISO sin comprimir a máxima resolución de captura. Este archivo se considerará fichero de seguridad.

2) Segurtasun-fitxategiaren bereizmen bereko konpresiorik gabeko JPG formatuko fitxategi bat, dagokion jatorrizko kaptura-fitxategitik edo, halakorik ezean, segurtasun-fitxategitik eratorria. Artxibo hori digitalizazio-mastertzat hartuko da.

2) Un fichero en formato JPG sin compresión y a igual resolución que el fichero de seguridad, derivado del correspondiente fichero original de captura o en su defecto del fichero de seguridad. Este archivo se considerará máster de digitalización.

3) Fitxategi bat JPG formatuan (hedatzeko kopia izango da), hori ere jatorrizko kaptura-fitxategitik edo digitalizazio-masterretik eratorria, bereizmena 3266 x 2100 pixelekoa izango da, 175 ppp-tan, eta jatorrizko kalitatea edo konpresioa % 60koa, eta Interneten hedatzeko optimizatua.

3) Un fichero JPG (será copia de difusión), también este derivado del fichero original de captura o máster de digitalización, con una resolución de 3266 x 2100 píxeles a 175 ppp y a 60 puntos de calidad original o compresión y optimizado para su difusión en Internet.

4) Artxibo-funtsek argazkiak badituzte, argazki bakoitzeko kaptura-fitxategi bat gehituko da RAW formatuan, arau orokorretan zehaztutakoez gain.

4) En el caso de que los fondos de archivo contengan fotografías, se añadirá un fichero de captura en formato RAW de cada fotografía, además de los especificados en las normas generales.

7.– Artxibo-funtsek entzunezko edo ikus-entzunezko dokumentuak badituzte, honako hauek entregatuko zaizkio Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari:

7.– En el caso de que los fondos de archivo contengan documentos sonoros o audiovisuales se entregará al Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi):

1) Lehen kopia digital bat AIFF formatuan, segurtasun-fitxategi gisa.

1) Una primera copia digital en formato AIFF como fichero de seguridad.

2) Bigarren kopia digital bat WAV formatuan, digitalizazio-master gisa.

2) Una segunda copia digital en formato WAV como master de digitalización.

3) Hirugarren kopia digital bat MP3 formatuan (128 KB/s), hedapen- edota kontsulta-fitxategi gisa.

3) Una tercera copia digital en formato MP3 (128 KB/s) como fichero de difusión y/o consulta.

8.– Halaber, item edo dokumentu-unitate bakoitzeko fitxategi bat entregatuko zaio Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondare Zentroari, PDF formatuan, dokumentu-unitate bakoitzaren orrialde guztiekin eta jatorrizko dokumentuaren segida berean ordenatuta. PDF fitxategi hori dagozkion segurtasun-fitxategi edo digitalizazio-masterretatik sortuko da, eta horretarako aurrez beharrezkoa den konpresioa –ordenagailu pertsonal estandar batean eroso erabili ahal izateko modukoa– aplikatuko zaio. Erreferentzia gisa, gomendatzen da PDF fitxategi eratorriko orrialde bakoitzak 2 MB-ko neurria ez gainditzea; horretarako, 6-9 arteko konpresio-mailak erabili behar dira, 0tik 12ra arteko eskala batean.

8.– Se entregará además al Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi) por cada ítem/unidad documental un fichero en formato PDF con todas y cada una de las páginas de la unidad documental ordenadas en la misma secuencia que el documento original. Este fichero PDF se creará a partir de los ficheros de seguridad o de los máster de digitalización correspondientes, tras aplicarles una compresión suficiente como para que pueda ser manejado con agilidad en un ordenador personal estándar. Como referencia se recomienda que cada página del fichero PDF resultante no supere un tamaño mayor de 2 MB y para lo cual se usen unos niveles de compresión de entre 6-9 dentro de una escala de 0 a 12.

9.– Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari kopiak entregatzeko/biltegiratzeko formatua:

9.– Formato de entrega/almacenamiento de las copias al Centro de Patrimonio Documental de Euskadi (Irargi):

1) Kontserbazio- eta kontsulta-kopia bana, gutxienez 500 GB-eko edukiera duten disko gogorretan, eta USB 3.0 edo Firewire 400/800 ataka bidez konektatu ahal izateko moduan. Halaber, fitxategi guztiak zuzen irekitzen edota irakurtzen direla ziurtatu beharko da, balizko grabazio-akatsak ezabatzeko.

1) Se entregará una copia de conservación y una copia de consulta, almacenadas en discos duros de al menos 500 GB de capacidad, y conectables mediante puerto USB 3.0 o Firewire 400/800 donde se habrá validado la correcta lectura-apertura de cada uno de los ficheros, para eliminar posibles errores de grabación.

2) Disko gogorra grabazio-formatu hibridoan grabatuko da, hau da, formateatuta, fitxategiak irakurtzeko moduan bai Windows sistema eragileetan, bai Appleren MacOSen, bai Linux/Unix-en.

2) El disco duro se grabará en formato de grabación híbrido, es decir, formateados de modo que los ficheros sean legibles tanto por sistemas operativos Windows, como por MacOS de Apple y Linux/Unix.

3) Biltegiratze-euskarriek, jatorria zein den jakiteko, erakundearen identifikazio-datuak eraman beharko dituzte eta, hala badagokio, irudien titulartasuna. Euskarri guztietan, edukia zein den jakiteko behar den informazioa jasoko da: zenbakia, izenburua, edukia eta sorrera-data.

3) Los soportes de almacenamiento deberán ir identificados con los datos institucionales necesarios para constatar su procedencia y, en su caso, la titularidad de las imágenes. Todos los soportes contarán con la información necesaria para conocer su contenido: número, título, contenido y fecha de creación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común