Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

57. zk., 2021eko martxoaren 22a, astelehena

N.º 57, lunes 22 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
1652
1652

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 26koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori lege honen arlokoa da: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.

RESOLUCIÓN de 26 de febrero de 2021, del Viceconsejero de Régimen Jurídico, por la que se dispone la publicación del Acuerdo de la Comisión Bilateral de Cooperación Administración del Estado-Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco en relación con la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren beraren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Adoptado el Acuerdo previsto en el artículo 33.2 de la Ley Orgánica 2/1979, de 3 de octubre, del Tribunal Constitucional, y de conformidad con lo establecido en su letra c),

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, lege honen arlokoa dena: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena (ikus ebazpen honen eranskina).

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el Acuerdo de la Comisión Bilateral de Cooperación Administración del Estado-Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco en relación con la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi, que se anexa a la presente Resolución.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de febrero de 2021.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

El Viceconsejero de Régimen Jurídico,

SABINO TORRE DÍEZ.

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ANEXO
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA
COMISIÓN BILATERAL DE COOPERACIÓN ADMINISTRACIÓN DEL ESTADO-ADMINISTRACIÓN DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, lege honen arlokoa: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.

Acuerdo de la Comisión Bilateral de Cooperación Administración del Estado-Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco en relación con la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau egin du:

La Comisión Bilateral de Cooperación Administración del Estado-Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, ha adoptado el siguiente Acuerdo:

1.– Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzaren 11ko akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 124.1, 125.3 eta 157. artikuluetan xedatutakoaren gainean azaldu diren eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi alderdiek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, baldintza hauen arabera:

1.– De conformidad con las negociaciones previas mantenidas por el Grupo de Trabajo constituido en cumplimiento de lo previsto en el Acuerdo de la Comisión Bilateral de Cooperación Administración General del Estado-Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de 11 de mayo de 2020, para el estudio y propuesta de solución de las discrepancias competenciales manifestadas en relación con los artículos 124.1, 125.3 y 157 de la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi, ambas partes consideran solventadas las mismas en los siguientes términos:

A) Adierazitako legearen 124.1 eta 125.3 artikuluei buruz sortu den gatazkari dagokionez, aintzat hartuta Aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legearen 27.1 artikuluaren bidez ezabatu egin zela aseguruen mutuek, sozietate kooperatiboek eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek prima aldakorraren edo beste asoziazio-forma batzuen bidez jarduteko aukera, Euskal Autonomia Erkidegokoak hitzematen du legeria-egokitzapena sustatuko duela, uztailaren 14ko 20/2015 Legeari lotzeko; horrenbestez, abenduaren 20ko 11/2019 EAEko Legearen 124.1 artikuluan aipatzen diren aseguru-kooperatibek prima finkoaren bidez soilik jardun ahal izango dute.

A) En relación a la controversia suscitada en torno a los artículos 124.1 y 125.3 de la Ley de referencia, toda vez que el artículo 27.1 de la Ley 20/2015, de 14 de julio, de ordenación, supervisión y solvencia de las entidades aseguradoras y reaseguradoras, eliminó la posibilidad de que las mutuas de seguros, las sociedades cooperativas y las mutualidades de previsión social actuasen a prima variable o bajo otra forma asociativa, la Comunidad Autónoma del País Vasco se compromete a promover la correspondiente adaptación legislativa para ajustarse a la citada Ley 20/2015, de 14 de julio, de modo que las cooperativas de seguros a que se refiere el artículo 124.1 de la Ley del País Vasco 11/2019, de 20 de diciembre, puedan operar únicamente a prima fija.

B) Adierazitako legearen 157. artikuluari buruz sortu den gatazkari dagokionez, bi alderdiek uste dute manu horretan jasotako edukia aplikatu beharrekoa den oinarrizko legeriaren arabera interpretatu behar dela; hau da, sektore publikoko kontratuei buruzko oinarrizko legerian ezarritako baldintzetan.

B) Por lo que se refiere a la controversia suscitada sobre el 157 de la Ley de referencia, ambas partes coinciden en que lo dispuesto en dicho precepto debe interpretarse de conformidad con la legislación básica de aplicación y en consecuencia, en los términos de la legislación básica sobre contratos del sector público.

2.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraziko zaio, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2 artikuluan adierazitako organoetatik edozeinen bidez, manuan bertan adierazitako ondorioak izan ditzan, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Comunicar este Acuerdo al Tribunal Constitucional por cualquiera de los órganos mencionados en el artículo 33.2 de la Ley Orgánica del Tribunal Constitucional, a los efectos que en el propio precepto se contemplan, así como insertar el presente Acuerdo en el Boletín Oficial del Estado y en el Boletín Oficial del País Vasco.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

El Ministro de Política Territorial y Función Pública,

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.

MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

La Consejera de Gobernanza Pública y Autogobierno,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común