Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena

N.º 55, miércoles 17 de marzo de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
1600
1600

AGINDUA, 2021eko martxoaren 3koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez emakida baimendu eta oinarriak onesten baitira Fundación Basque Team Fundazioak bekak eman ditzan Euskal Autonomia Erkidegoan, 2021ean goi mailako kirola sustatzeko.

ORDEN de 3 de marzo de 2021, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se autoriza la concesión y se aprueban las bases para la concesión de becas por la Fundación Basque Team Fundazioa para el fomento del deporte de alto nivel en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el año 2021.

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 12. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoan goi mailako kirola sustatzeko bekak, sariak eta bestelako dirulaguntzak ematea aurreikusita dago, Euskal Sektore Publikoko Fundazioaren bitartez, Fundación Basque Team Fundazioaren bitartez edo Administrazio Orokorrak finantzatutako bestelako beka eta laguntzen bitartez.

El Decreto 203/2010, de 20 de julio, del Deporte de Alto Nivel, prevé en su artículo 12 la concesión de becas, premios y otras ayudas económicas para el fomento del deporte de alto nivel en el País Vasco, tanto a través de la Fundación del Sector Público Vasco, Fundación Basque Team Fundazioa, como de cualesquiera otras becas y ayudas financiadas por dicha Administración General.

Fundación Basque Team Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioa da, goi mailako euskal kirolaren garapena bultzatzeko eta sustatzeko interes orokorra duena, euskal ordezkaritza zabala ahalbidetzeko nazioarteko goi mailako kiroletan, baita euskal kirolariek aipaturiko lehiaketa horietan emaitza bikainak lor ditzaten ere.

La Fundación Basque Team Fundazioa, es una fundación del sector público del País Vasco, que tiene como fines de interés general impulsar y fomentar el desarrollo del deporte vasco de alto nivel, con el fin de posibilitar una nutrida representación vasca en la alta competición deportiva internacional, así como la consecución de resultados de excelencia por parte de deportistas vascos y vascas en las mencionadas competiciones.

Arestian adierazitakoaren ondorioz, Fundación Basque Team Fundazioak hainbat laguntza edo beka eman ditu duela zenbait urtetatik hona, euskal kirolariak behar bezala prestatzeko eta mundu mailako nazioarteko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartzeko, eta, bereziki, programa olinpiko eta paralinpikoaren parte diren lehiaketetan.

Como consecuencia de lo indicado anteriormente, desde la Fundación Basque Team Fundazioa se han venido concediendo desde hace varios años una serie de ayudas o becas que tiene por finalidad posibilitar la adecuada preparación y participación de deportistas vascos y vascas en las competiciones deportivas internacionales más relevantes a nivel mundial y, en especial, aquellas que forman parte del programa olímpico y paralímpico.

Aurrekontu-kreditu nahikoa dago oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak emateko.

Existe crédito presupuestario suficiente para atender la concesión de las ayudas previstas en las presentes bases.

Horren arabera, honakoa

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Fundación Basque Team Fundazioaren bekak ematea baimentzea, Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean goi mailako kirola sustatzeko.

Primero.– Autorizar la concesión de becas de la Fundación Basque Team Fundazioa para el fomento del deporte de alto nivel en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el año 2021.

Bigarrena.– Onestea Fundación Basque Team Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan 2021ean goi mailako kirola sustatzeko bekak emateko agindu honen eranskinean jasota dauden oinarriak.

Segundo.– Aprobar las bases que se contienen en el Apéndice de esta Orden para la concesión de becas por la Fundación Basque Team Fundazioa para el fomento del deporte de alto nivel en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el año 2021.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Cuarto.– Esta Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

ERANSKINA
APÉNDICE
OINARRIAK
BASES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Oinarri hauen xedea da Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko araubidea arautzea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan goi mailako kirola sustatzeko, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean.

El objeto de las presentes bases es regular el régimen de concesión por la Fundación Basque Team Fundazioa de las Becas para el fomento del deporte de alto nivel en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el período comprendido entre el 1 de enero de 2021 y el 31 de diciembre de 2021.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

1.– «2021 Basque Team Bekak» izen orokorraren barruan, oinarri hauek dakartzaten goi mailako kiroleko beka edo laguntza motak sartzen dira.

1.– Bajo la denominación genérica de «Becas Basque Team 2021» se incluyen los distintos tipos de becas o ayudas al deporte de alto nivel que se contienen en las presentes bases.

2.– Oinarri hauetako erreferentzia guztiak «kirola»ren esparruan egiten dira. Horretarako, goi-mailako kiroltzat hartzen da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarria den kirol-jarduera, funtsezko faktorea baita Autonomia Erkidegoaren kirol-garapenean, oinarrizko kirola sustatzeko duen mailagatik eta goreneko mailako kirol-lehiaketa ofizialetan duen ordezkaritza-funtzioagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Kirola arautzen duen uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako terminoetan.

2.– Todas las menciones que en las presentes bases se realizan respecto del «deporte», deben entenderse referidas al deporte de alto nivel. A tal efecto, se considera deporte de alto nivel la práctica deportiva que es de interés para el País Vasco, en tanto que constituye un factor esencial en el desarrollo deportivo de la Comunidad Autónoma por el estímulo que supone para el fomento del deporte de base y por su función representativa en las competiciones deportivas oficiales del máximo nivel, conforme a lo previsto en el artículo 3.1. Decreto 203/2010, de 20 de julio, del Deporte de Alto Nivel.

3.– Beka hauen ondorioetarako, honako definizio hauek ezarri dira:

3.– A efectos de las presentes Becas se establecen las siguientes definiciones:

a) «Kirol lehiaketa» da Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako eta nazioarteko kirol federazioek antolaturiko ekitaldia.

a) Se entiende por «competición deportiva» el evento organizado por federaciones deportivas internacionales reconocidas por el Comité Olímpico Internacional y el Comité Paralímpico Internacional.

b) «Indarreko programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruko probak» dira hurrengo Joko Olinpikoetako edo Joko Paralinpikoetako programa olinpikoaren edo paralinpikoaren barruan sartutako probak.

b) Se entiende por «pruebas incluidas dentro del programa olímpico o paralímpico vigente» aquellas que vayan a formar parte de la siguiente edición de los Juegos Olímpicos o Paralímpicos.

c) «Kirol modalitateak eta diziplinak» dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioak arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko I. eranskinean eta garapenerako hurrengo arau-xedapenak beren-beregi bilduta daudenak.

c) Se entienden por «modalidades y disciplinas deportivas» las que expresamente se encuentran contempladas en el Anexo I del Decreto 16/2006, de 31 de enero, regulador de las federaciones deportivas en el País Vasco y disposiciones normativas posteriores de desarrollo.

d) «Kirol emaitzak» dira nazioarteko lehiaketa ofizialetan 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) lorturiko posizioak, eta honako ekitaldi hauek konputatuko dira: Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak, Munduko Txapelketak eta Europako Txapelketak.

d) Se entiende por «resultados deportivos» las posiciones obtenidas entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020 (ambos inclusive) en competiciones oficiales de carácter internacional, siendo computados los siguientes eventos: Juegos Olímpicos y Paralímpicos, Campeonatos del Mundo y Campeonatos de Europa.

e) «Kategoria absolutua» da diziplina bakoitzeko maila goreneko kirol-lehiaketa egiten den adin-kategoria, kirol-modalitate jakin baten barruan.

e) Se entiende por «categoría absoluta», la categoría de edad en la que se desarrolla la competición deportiva de más alto nivel de cada disciplina dentro de una determinada modalidad deportiva.

f) «Kategoria gorena» talde mailarik handiena da, lehiaketa hainbat mailatan antolatuta dagoenean.

f) Se entiende por «máxima categoría» la más alta división o grupo en aquellos casos de que la competición en cuestión se encuentre organizada en diversos niveles.

g) «Kirol ahalmena» kirolari batek egungo munduko gorengo mailarekiko duen diferentziari deritzo (ondorio horietarako «erpina edo muturra» dena), hark egiten duen proban. Hortaz, kirolariak 2020an lorturiko kirol emaitzarik onenaren eta munduko elitearekiko duen distantziaren (lehen postua Joko Olinpikoetan, Munduko Txapelketetan edo Europako Txapelketetan) arteko diferentziak zehaztuko du «kirol ahalmena».

g) Se entiende por «potencial deportivo» la diferencia que un o una deportista tiene con el máximo nivel mundial existente (considerado a estos efectos como «vértice») en la prueba en la que participa. Por lo tanto, el «potencial deportivo» vendrá determinado por la diferencia del mejor resultado deportivo obtenido por el o la deportista en el año 2020, y la distancia con respecto a la élite mundial (primer puesto en Juegos Olímpicos, Campeonatos del Mundo, o Campeonatos de Europa).

h) «Lehiaketaren balioa» ekitaldi batean kasuan kasuko ekitaldiaren arabera emandako puntuazioa da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluari jarraituz.

h) Se entiende por «valor de la competición» la puntuación que se le otorga a un evento en función de los criterios indicados en el artículo 10 de las presentes Bases reguladoras.

i) «Lorturiko postuaren balioa» kirolariak lehiaketaren azken sailkapenean lorturiko posizioaren haztapena da, Oinarri arautzaile hauen 10. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

i) Se entiende por «valor del puesto obtenido» la ponderación que se establece en el resultado obtenido por un o una deportista en una competición en base a los criterios indicados en el artículo 10 de las presentes Bases reguladoras.

j) «Banakako probak» deritze pertsona bakar batek parte hartzen duen lehiaketako probei.

j) Se entiende por «pruebas individuales» aquellas en las que la participación en la competición sea efectuada por una única persona.

k) Probak «proba kolektibotzat» hartuko dira pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duenean lehian. Talde-probak izan daitezke: (i) multzoka egiten direnak, kirolarien parte hartzea aldiberekoa edo txandakakoa izanda; (ii) talde-probak, kirolarien artean kolaborazio eta oposizio egoerak sortzen direnean, mugikorra den elementu batekin elkarri eraginda beti.

k) Se entiende por «pruebas colectivas» aquellas en las que la participación en la competición sea efectuada por mas de una persona. Las pruebas colectivas podrán ser: (i) pruebas de conjunto, entendiéndose por estas aquellas en las que se produce una participación simultanea o alternativa en la misma de los o las deportistas; (ii) pruebas de equipo, entendiéndose por estas aquellas en las que se producen situaciones de colaboración y oposición de deportistas, interactuando continuamente a través de un elemento móvil.

3. artikulua.– Onuradun izateko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de persona beneficiaria.

Beka hauen onuradunak izan daitezke, eta ez dira besteren konturako kirolari profesionaltzat hartuko, indarrean dagoen kirol-legerian halakotzat onartutako liga profesionaletan (LFP eta ACB) parte hartzen dutenak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

Podrán ser beneficiarias de las presentes Becas quienes, no teniendo la consideración de deportistas profesionales por cuenta ajena que participan en las ligas profesionales reconocidas como tal en la legislación deportiva vigente (LFP y ACB), así lo soliciten y reúnan los siguientes requisitos:

1.– Kirolariak. Honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Deportistas. Deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan xedaturikoarekin bat etorriz. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

a) Ostentar la condición de vasco o vasca, según lo dispuesto en el Estatuto de Autonomía para el País Vasco. En el caso de las personas que ostentasen dicha condición de vasco o vasca por vecindad administrativa, deberán estar y haber estado empadronadas en un municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante el año de solicitud de la beca y en la totalidad de los dos ejercicios anteriores.

Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

Dicho requisito se acreditará a través de un certificado de empadronamiento donde conste la vecindad administrativa.

b) Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

b) Estar en posesión de licencia federativa en vigor expedida por la federación vasca de la modalidad deportiva correspondiente.

Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

Dicho requisito se acreditará a través de la fotocopia de la licencia federativa vasca en vigor.

Kirol modalitateko euskal federazioak emandako indarreko federazio-lizentziaren jabea izateko eskakizuna ez da eskatuko, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruko probetan parte hartzen duten banakako modalitateko kirolariak badira eta profesionalentzako nazioarteko zirkuituetan parte hartzen badute.

El requisito de estar en posesión de licencia federativa en vigor expedida por la federación vasca de la modalidad deportiva correspondiente no será exigido en aquellos supuestos de deportistas practicantes de modalidad individuales participantes en pruebas incluidas en el vigente programa olímpico que participen en circuitos internacionales para profesionales.

c) Kirolariak, egokitua bada edo desgaitasunen bat badu, egoera hori egiaztatu beharko du.

c) En caso de tratarse de un o una deportista adaptado/a o con discapacidad, acreditar el reconocimiento de dicha condición.

Horretarako, ziurtagiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko du, desgaitasun gradua eta mota egiaztatzen duena.

Dicho requisito se acreditará a través de una fotocopia del certificado oficial acreditativo de su grado y tipo de discapacidad.

d) Indarrean izatea, edo izapidetzen hasita, goi-mailako kirolariaren deklarazioa, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamena duela, betiere Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

d) Tener vigente o tramitada, y con propuesta favorable de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, la declaración como deportista de alto nivel en los términos establecidos en los artículos 24 o 25 del Decreto 203/2010 de 20 de julio del deporte de Alto Nivel.

Eskakizun hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako euskal kirolariaren adierazpen-eskaera izapidetuta duten kirolarien kasuan, eta dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek beharrezko egiaztapen-jarduerak egingo ditu baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Dicho requisito se acreditará a través de la aportación de la resolución administrativa correspondiente donde conste dicha condición. En el caso de tratarse de deportistas que tengan tramitada la solicitud de declaración de deportista vasco/a de alto nivel y no se haya emitido la resolución administrativa correspondiente, la persona solicitante comunicará dicha circunstancia a la Fundación Basque Team Fundazioa, siendo realizada por esta las actuaciones de comprobación pertinentes para verificar el cumplimiento de dicha condición.

Baldintza honetatik kanpo geratzen dira honako kirolari hauek: Basque Team Kirolariak Beka baten onuradun direnak eta indarrean dagoen udako olinpiar programan sartutako banakako probetan parte hartzen dutenak, egiaztatzen badute 2020an edo 2021ean lortu dituztela 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak; Basque Team Support Beka baten onuradun badira; kirolari adingabeak badira; eta Jokoetako parte-hartzaileak badira.

Quedan excluidos del cumplimiento del presente requisito las y los deportistas que: fuesen beneficiarios/as de una Beca Basque Team Kirolariak y se trate de participantes en pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de verano que acrediten el haber obtenido durante el año 2020 o 2021 los méritos deportivos exigidos para la participación en los Juegos Olímpicos de Tokyo a celebrar en 2021; fuesen beneficiarios/as de una Beca Basque Team Support; fuesen deportistas menores de edad; y fuesen deportistas participantes en los Juegos Paralímpicos.

e) 2021ean goi-mailako kirolean entrenatzen eta jardunean jarraitzea. Halakotzat hartuko dira, era berean, lan-ezintasunaren egoeran edo kirolean jarduteko bajan daudenak, egoera hori behar bezala egiaztatuta badago (amatasuna, iraupen luzeko lesioak, etab.) eta, betiere, goi-mailako lehiaketetara itzultzekoak badira alta ematen zaienean edo sendatu ondoren.

e) Continuar con el entrenamiento y en el ejercicio de la actividad deportiva de alto nivel durante el año 2021. Así mismo, se entiende que continúan en la actividad deportiva quienes se encuentren en situación de incapacidad laboral o baja deportiva debidamente acreditada (maternidad, lesión de larga duración) siendo previsible su retorno a las competiciones al más alto nivel tras obtener el correspondiente alta o recuperación.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua eta 2021erako kirol plangintza bilduko duena, Oinarri hauetako V. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Dicho requisito se acreditará a través de la declaración responsable que ha de ser rubricada por la persona solicitante de la Beca que contendrá la planificación deportiva para el año 2021 conforme al modelo del Anexo V de estas Bases.

f) Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak etete- edo inhabilitazio-zehapenarekin zigortuta ez egotea, diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

f) No estar sancionado o sancionada con pena de suspensión o inhabilitación por una federación deportiva o autoridad administrativa de cualquier ámbito territorial como consecuencia de la comisión de una infracción disciplinaria-deportiva de carácter grave o muy grave. A tal efecto, se entiende por estar sancionado o sancionada la existencia de una resolución que sea ejecutiva, aunque la misma no hubiese alcanzado firmeza.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Dicho requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas Bases.

g) Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina- edo kirol-prozedura baten ondorioz.

g) No estar suspendido/a o inhabilitado/a cautelarmente por una federación deportiva o autoridad administrativa de cualquier ámbito territorial como consecuencia de la existencia de un procedimiento disciplinario – deportivo relacionado con eventuales infracciones de carácter grave o muy grave.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Dicho requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas Bases.

h) Inputatua edo prozesatua ez izatea eta zigortuta ez egotea (i) Zigor Kodearen 286 bis 4. eta 362 quinquies artikuluetan ezarritako legez kontrako ekintzekin loturiko gertaerengatik edo egoerengatik edozein jurisdikziotan dauden prozedurei dagokienez; (ii) Zigor Kodearen II. Liburuko VIII. tituluan ezarritako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu penalekin lotutako prozeduretan.

h) No tener la condición de imputado o imputada, procesado o procesada, ni encontrarse condenado o condenada: (i) en relación con procedimientos existentes en cualquier jurisdicción por hechos o situaciones relacionadas con ilícitos previstos en los artículos 286 bis 4.º y 362 quinquies del Código Penal; (ii) en procedimientos existentes que guarden relación con delitos penales contra la libertad e indemnidad sexuales previstos en el Título VIII del Libro II del Código Penal.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas bases.

i) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

i) Estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de seguridad social. Dicho requisito deberá cumplirse igualmente durante todo el periodo en el que la persona estuviese percibiendo una beca prevista en estas bases.

Beka eskatzen duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da eskakizun hori.

Este requisito se acreditará a través de los certificados que deberán ser aportados por el solicitante de la Beca.

j) Oinarri hauetan aipaturiko kirol merezimenduak egiaztatzea, 10. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideekin bat etorriz.

j) Acreditar los méritos deportivos previstos en el artículo 10 de las presentes Bases reguladoras.

Eskakizun hori egiaztatzeko, kasuan kasuko kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Este requisito se acreditará a través del certificado expedido por la federación deportiva correspondiente.

k) Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

k) No estar sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o incursas en prohibición legal que las inhabilite para ello, incluidas las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo durante el periodo que establezca la correspondiente sanción.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas bases.

l) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

l) No encontrarse incurso en alguna de las prohibiciones previstas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, Oinarri hauetako IV. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas bases.

2.– Teknikariak. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.– Técnicas y técnicos. Deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Adin nagusikoa izatea.

a) Ser mayor de edad.

Eskakizun hori egiaztatzeko, NANaren fotokopia aurkeztu behar da, edo bizileku-txartela atzerritarra izanez gero.

Este requisito se acreditará a través de la fotocopia del DNI o la tarjeta de residencia en el caso de las y los extranjeros.

b) Euskal herritarra izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan xedaturikoaren arabera. Baldin eta euskal herritarrak badira administrazio-egoitzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute beka eskatzen den urtean eta aurreko bi ekitaldi osoetan.

b) Ostentar la condición de vasco o vasca, según lo dispuesto en el Estatuto de Autonomía para el País Vasco. En el caso de las personas que ostentasen dicha condición de vasco o vasca por vecindad administrativa, deberán estar y haber estado empadronadas en un municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante el año de solicitud de la beca y en la totalidad de los dos ejercicios anteriores.

Eskakizun hori egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da, bertan administrazio-egoitza adieraziko duena.

Dicho requisito se acreditará a través de un certificado de empadronamiento donde conste la vecindad administrativa.

c) Indarreko federazio-lizentziaren jabea izatea, kirol modalitateko euskal federazioak emana hain zuzen.

c) Estar en posesión de licencia federativa en vigor expedida por la federación vasca de la modalidad deportiva correspondiente.

Eskakizun hori egiaztatzeko, indarreko euskal federazio-lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

Este requisito se acreditará a través de la fotocopia de la licencia federativa vasca en vigor.

d) Kirolaren arloko honako titulazioetako bat dutela egiaztatzea:

d) Acreditar que ostentan alguna de las siguientes titulaciones en el ámbito deportivo:

i) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatura edo Gradua.

i) Licenciatura o Grado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte.

ii) Indarreko legeriaren arabera aintzatetsitako edo batzorde olinpiko batek aintzatetsitako unibertsitate publikoetako edo pribatuetako kiroleko goi mailako errendimenduko unibertsitate masterra.

ii) Master Universitario en Alto Rendimiento Deportivo de Universidades públicas o privadas reconocidas según la legislación vigente o reconocidos por un comité olímpico.

iii) Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan ezarritako goi mailako kirol teknikariaren titulua; edo maila goreneko kirol prestakuntza, ondorengo aitzatespena jasotzeko aukera duena urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan eta horren ondoriozko arau-xedapenetan ezarritakoan oinarrituta.

iii) Título de Técnico/a Deportivo/a Superior previsto en el Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre; o formaciones deportivas del máximo nivel con posibilidad de reconocimiento posterior en base a lo establecido en el propio Real Decreto 1363/2007 y en las disposiciones normativas que de él emanan.

(iii) kasuan, eskaera egin deneko kirol modalitatearen edo diziplinaren berariazkoa izan behar du prestakuntzak.

En el supuesto (iii) la formación tendrá que ser específica de la modalidad o disciplina deportiva para la cual se realiza la solicitud.

Honako eskakizun hau betetzetik salbuetsita daude, (iii) kasuan, arestian aipaturiko titulazioak egiaztatzerik ez dutenak, hain zuzen estatu mailan eskaera egin aurreko hiru urteetan goi mailako ikastaro ofizialik antolatu ez diren kirol modalitateak direlako –Goi Mailako Kirol Teknikaria edo III. maila–, betiere eskatzaileak kasu horietan Kirol Teknikariaren Titulua edo II. Maila duela egiaztatzen badu (edo kirol prestakuntza baliokidea, aurrerago aintzatetsia izateko aukera duena).

Quedan exonerados del cumplimiento del presente requisito quienes, respecto del supuesto (iii) no puedan acreditar las titulaciones anteriormente mencionadas por tratarse de modalidades deportivas en las que no se hayan organizado a nivel estatal cursos oficiales de nivel superior – Técnico Deportivo Superior o nivel III – en los tres años anteriores a la solicitud, siempre y cuando se acreditase en tales casos por la persona solicitante la tenencia del título correspondiente de Técnico Deportivo o Nivel II (o formaciones deportivas equivalentes con posibilidad de reconocimiento posterior).

Eskakizun hori egiaztatzeko, titulazioaren fotokopia aurkeztu behar da.

Este requisito se acreditará a través de la aportación de la fotocopia de la titulación correspondiente.

e) Oinarri hauetako 4. artikuluko a) eta c) letretan ezarritako beka lortu duen goi mailako kirolari baten prestakuntzaren arduradun tekniko nagusia izatea eta kirolariak halakoxea dela aitortua izatea. Kirolari bakoitzak pertsona arduradun nagusi bat bakarrik aitortu ahal izango du. Baldin eta arduradun tekniko nagusia aldatzen bada, kirolariak jakinarazi behar dio aldaketa hori idatziz Fundación Basque Team Fundazioari, eta jakinarazpen horretatik hasita izango ditu ondorioak soilik.

e) Ser la persona máxima responsable técnica de la preparación de, al menos, una persona deportista de alto nivel que haya obtenido una Beca de las previstas en los apartados a) y c) del artículo 4 de las presentes bases y ser reconocido en tal condición por la persona deportista. Cada deportista solo podrá reconocer a una persona como máxima responsable. En el supuesto de que se modifique la persona máxima responsable técnica, deberá ser la o el deportista quien notifique por escrito a la Fundación BasqueTeam Fundazioa dicho cambio, que surtirá efectos solamente a partir de la citada notificación.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. eranskina.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo establecido al efecto Anexo V.

f) Indarrean edo izapidetuta izatea, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen aldeko proposamenarekin, goi mailako teknikariaren adierazpena, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuko 24. edo 25. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

f) Tener vigente o tramitada, y con propuesta favorable de la Comisión de Evaluación del Deporte de Alto Nivel, la declaración de técnico o técnica de alto nivel en los términos establecidos en los artículos 24 o 25 del Decreto 203/2010, de 20 de julio, del deporte de Alto Nivel.

Baldintza hori egiaztatzeko, baldintza hori jasotzen duen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko da. Goi-mailako deklarazioaren eskaera izapidetuta duten teknikarien kasuan, dagokion administrazio-ebazpena eman ez bada, eskatzaileak horren berri emango dio Basque Team Fundazioari, eta fundazio horrek dagozkion egiaztapen-jarduerak egingo ditu baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Dicho requisito se acreditará a través de la aportación de la resolución administrativa correspondiente donde conste dicha condición. En el caso de tratarse de técnicos/as que tengan tramitada la solicitud de declaración de alto nivel y no se haya emitido la resolución administrativa correspondiente, la persona solicitante comunicará dicha circunstancia a la Fundación Basque Team Fundazioa, siendo realizada por esta las actuaciones de comprobación pertinentes para verificar el cumplimiento de dicha condición.

g) Jardueran jarraitzea, 2021. urtean kirolaren arduradun tekniko nagusia izanik.

g) Continuar en el ejercicio de su actividad, como máximo responsable técnico o técnica de la o del deportista durante el año 2021.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. V. eranskina.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo elaborado al efecto. Anexo V.

h) Lurralde eremuko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak etete- edo inhabilitazio-zehapenarekin zigortuta ez egotea, diziplina edo kirol arau-hauste larria edo oso larria egin izanaren ondorioz. Horretarako, zigortuta dagoela ulertuko da betearazi beharreko ebazpena dagoenean, ebazpen irmoa ez bada ere.

h) No estar sancionado o sancionada con pena de suspensión o inhabilitación por una federación deportiva o autoridad administrativa de cualquier ámbito territorial como consecuencia de la comisión de una infracción disciplinaria – deportiva de carácter grave o muy grave. A tal efecto, se entiende por estar sancionado o sancionada la existencia de una resolución que sea ejecutiva aunque la misma no hubiese alcanzado firmeza.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas Bases.

i) Lurralde esparruko edozein kirol federaziok edo administrazio-agintaritzak kautelaz etenda edo inhabilitatuta ez egotea, balizko arau-hauste larriekin edo oso larriekin lotutako diziplina- edo kirol-prozedura bat izatearen ondorioz.

i) No estar suspendido/a o inhabilitado/a cautelarmente por una federación deportiva o autoridad administrativa de cualquier ámbito territorial como consecuencia de la existencia de un procedimiento disciplinario – deportivo relacionado con eventuales infracciones de carácter grave o muy grave.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

Dicho requisito se acreditará a través de la declaración jurada responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas Bases.

j) Inputatua edo prozesatua ez izatea eta zigortuta ez egotea (i) Zigor Kodearen 286 bis 4. eta 362 quinquies artikuluetan ezarritako legez kontrako ekintzekin loturiko gertaerengatik edo egoerengatik edozein jurisdikziotan dauden prozedurei dagokienez; (ii) Zigor Kodearen II. Liburuko VIII. tituluan ezarritako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu penalekin lotutako prozeduretan.

j) No tener la condición de imputado o imputada, procesado o procesada, ni encontrarse condenado o condenada: (i) en relación con procedimientos existentes en cualquier jurisdicción por hechos o situaciones relacionadas con ilícitos previstos en los artículos 286 bis 4.º y 362 quinquies del Código Penal; (ii) en procedimientos existentes que guarden relación con delitos penales contra la libertad e indemnidad sexuales previstos en el Título VIII del Libro II del Código Penal.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, horretarako ezarritako ereduaren arabera. IV. eranskina.

Dicho requisito se acreditará a través de la declaración jurada responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV.

k) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da, halaber, oinarri hauetan aurreikusitako beka bat jasotzen ari den aldi osoan.

k) Estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de seguridad social. Dicho requisito deberá cumplirse igualmente durante todo el periodo en el que la persona estuviese percibiendo una beca prevista en estas bases.

Beka eskatu duenak aurkeztu beharreko ziurtagirien bidez egiaztatuko da eskakizun hori.

Dicho requisito se acreditará a través de los certificados que deberán ser aportados por el solicitante de la Beca.

l) Administrazio edo zehapen mailan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezintasunarekin zigortuta ez egotea, edo horretarako lege-debekurik ez izatea, zehapena ezarriko den epealdian sexuaren ziozko diskriminazioagatik eginikoak barne.

l) No estar sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o incursas en prohibición legal que las inhabilite para ello, incluidas las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo durante el periodo que establezca la correspondiente sanción.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas bases.

m) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuren batean sartuta ez egotea.

m) No encontrarse incurso en alguna de las prohibiciones previstas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Eskakizun hori egiaztatzeko, zinpeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, beka eskatu duenak sinatua, oinarri hauen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Este requisito se acreditará a través de la declaración responsable a ser rubricada por la persona solicitante de la Beca, conforme al modelo del Anexo IV de estas bases.

4. artikulua.– Basque Team 2021 Beka motak.

Artículo 4.– Tipos de Becas Basque Team 2021.

Honelakoak izan daitezke «2021 Basque Team Bekak»:

Las «Becas Basque Team 2021» podrán ser:

a) Basque Team Kirolariak Bekak:

a) Becas Basque Team Kirolariak:

Basque Team Kirolariak kirolariei ematen zaizkien laguntzak dira, lehentasunez entrenamendurako eta lehiaketarako beharrezkoa den dedikazioa bermatzeko. Kirol merezimendua egiaztatzen deneko probaren arabera, honelakoak izan daitezke Basque Team Kirolariak Bekak:

Son las ayudas destinadas a deportistas concedidas con el fin de garantizar la necesaria y prioritaria dedicación al entrenamiento y competición. Según la prueba practicada en la que se acredite el mérito deportivo, las Becas Basque Team Kirolariak podrán ser:

– Basque Team Programa Olinpikoaren Beka.

– Beca Basque Team Programa Olímpico.

– Basque Team Programa Paralinpikoaren Beka.

– Beca Basque Team Programa Paralímpico.

b) Basque Team Teknikariak Bekak:

b) Becas Basque Team Teknikariak:

Basque Team Kirolariak Beka edo Basque Team Atzeraeraginezko Beka baten onuraduna den kirolariaren prestakuntzaren arduradun nagusia denari emandako laguntzak dira.

Son las ayudas destinadas a técnicos o técnicas que sean la persona máxima responsable de la preparación de la o del deportista beneficiaria o beneficiario de una beca Basque Team Kirolariak o Basque Team Retroactiva.

c) «Atzeraeraginezko» Basque Team Bekak:

c) Becas Basque Team «Retroactiva»:

2020. urtean Basque Team Kirolari Olinpikoaren edo Paralinpikoaren eta Teknikarien bekaren onuradunak izan diren kirolarientzako eta teknikarientzako laguntzak dira, salbuespenez, betiere Oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako eta eskaturiko emaitza lortu ez badute edo parte hartu ez badute.

Son las ayudas destinadas a deportistas o técnicos/as que hubieren sido beneficiarias o beneficiarios de una Beca Basque Team Retroactiva durante el año 2020 y, durante dicha anualidad, no hubiesen participado o alcanzado el resultado exigido previsto en el artículo 10 de las presentes Bases.

d) «Support» Basque Team Bekak:

d) Becas Basque Team «Support»:

Basque Team Kirolariak Bekak lortu ez dituzten eta 2020ko denboraldian programa olinpikoaren barruko banakako edo taldekako proben Munduko Txapelketetan eta Europako Txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira. Era berean, 2020. urtean Basque Team Support Beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira.

Son las ayudas que están destinadas a las y los deportistas que, no pudiendo acceder a las Becas Basque Team Kirolariak, acreditan la participación en la temporada 2020 en campeonatos del Mundo y campeonatos de Europa exclusivamente de pruebas individuales o de conjunto incluidas en el programa olímpico. Igualmente, son las ayudas destinadas a quienes hubieren sido beneficiarias o beneficiarios de una Beca Basque Team Support durante el año 2020.

5. artikulua.– Basque Team 2021 Beken edukia eta zenbatekoa.

Artículo 5.– Contenido y cuantía de las Becas Basque Team 2021.

Hauexek izango dira Fundación Basque Team Fundazioak 2021. urtean entrenamenduan eta lehiaketan beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatze aldera emandako Basque Team 2021 Bekak:

Las Becas Basque Team 2021 otorgadas por la Fundación Basque Team Fundazioa en aras a garantizar la necesaria y prioritaria dedicación al entrenamiento y competición a lo largo del año 2021 consistirán en:

1.– Basque Team Kirolariak Bekak:

1.– Becas Basque Team Kirolariak:

Dirulaguntzak, honako eduki bereizi hauek izan ditzaketenak:

Ayudas económicas, que podrán tener los siguientes contenidos diferenciados:

1.1.– Oinarrizko Beka:

1.1.– Beca Básica:

Basque Team Oinarrizko Beka bakoitzerako diru-ekarpena 11.000 eurokoa izango da.

El importe de la aportación económica de cada Beca Básica Basque Team será de 11.000 euros.

1.2.– Helburuen araberako saria:

1.2.– Premio por objetivos:

2021. urtean zenbait kirol helburu betetzeagatik emandako diru-ekarpena da.

Consistente en una aportación económica concedida por el cumplimento de unos objetivos deportivos durante el año 2021.

Honelakoa izango da kirolari bakoitzarentzako sarien diru-ekarpenaren zenbatekoa, baina horien artean ez dira metagarriak; emaitzarik hoberena baloratuko da soilik:

El importe de la aportación económica de los Premios para cada deportista será el siguiente, no siendo acumulables entre ellas valorándose únicamente el mejor resultado:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Basque Team Teknikariak Beka:

2.– Beca Basque Team Teknikariak:

Oinarri hauetako artikulu honetako 1. eta. 3. apartatuetan aurreikusitako laguntzen onuraduna den kirolari bakoitzeko, beka emango zaio teknikariari, hots, oinarrizko bekaren edo atzeraeraginezko bekaren % 25ari dagokion zenbatekoa eta kirolariari helburuen arabera emandako sarien % 25ari dagokion zenbatekoa.

Por cada deportista a su cargo beneficiaria o beneficiario de ayudas previstas en los apartados 1 y 3 de este artículo de las presentes bases, se concederá a su técnico o técnica una Beca cuyo importe será el equivalente al 25 % de la beca básica o de la beca retroactiva y al 25 % de los premios por objetivos satisfechos a la o el deportista.

Teknikari berak, gehienez ere, bere kirolarietako hiruri dagokien diru-kopurua jaso dezake.

Una misma técnica o técnico podrá llegar a percibir la cantidad correspondiente a un máximo de tres de sus deportistas.

3.– «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka:

3.– Beca Basque Team «Retroactiva»:

«Atzeraeraginezko» Basque Team Bekaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da kirolari bakoitzarentzat edo dagokion ehunekoa (% 25) teknikarien kasuan.

El importe de la aportación económica de la Beca Basque Team «Retroactiva» para cada deportista será de 5.500 euros o del porcentaje correspondiente (25 %) en el caso de técnicos/as.

Hala denean, 2021eko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol emaitzen bat lortzeak ekarpen gehigarria ekarriko luke berekin, kirolariak edo teknikariak dagoeneko aintzatetsita edo emanda duenaren zenbateko berdinekoa.

En tal caso, la consecución en la temporada 2021 de un resultado deportivo de los previstos en el artículo 10 de estas bases conllevaría el abono de una aportación adicional de igual importe a la ya reconocida o concedida por parte del o de la deportista o de su técnico/a.

Era berean, «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuengatiko sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

Igualmente, quienes perciban una Beca Basque Team «Retroactiva» tendrán derecho a percibir las cantidades de premios por objetivos previstos en este artículo en el caso de que obtuviesen en el año 2021 los resultados deportivos indicados en apartado 1.2.º de este artículo.

4.– «Support» Basque Team Bekak:

4.– Becas Basque Team «Support»:

«Support» Basque Team Beka bakoitzaren diru-ekarpena 5.500 eurokoa izango da.

El importe de la aportación económica de cada Beca Basque Team «Support» será de 5.500 euros.

Horrez gain, 2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartuz gero, kirolariari aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarri bat ordainduko litzateke.

Adicionalmente, la participación en los Juegos Olímpicos de Tokyo 2021 conllevaría el abono de una aportación adicional de igual importe a la ya reconocida o concedida al o a la deportista.

Era berean, «Support» Basque Team Beka jasotzen dutenek eskubidea izango dute artikulu honetan aurreikusitako helburuen araberako sari-kopuruak jasotzeko, baldin eta 2021. urtean artikulu honetako 1.2 atalean adierazitako kirol-emaitzak lortzen badituzte.

Igualmente, quienes perciban una Beca Basque Team «Support» tendrán derecho a percibir las cantidades de premios por objetivos previstos en este artículo en el caso de que obtuviesen en el año 2021 los resultados deportivos indicados en apartado 1.2.º de este artículo.

6. artikulua.– Eskabideak izapidetzea.

Artículo 6.– Tramitación de las solicitudes.

Interesdunek beren eskabideak bidali beharko dituzte eskabide-eredua beteta, oinarri hauetako II. eta III. eranskinekin bat etorriz (hurrenez hurren, kirolariak edo teknikariak badira). Eskabidearekin batera, 3. artikuluan aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskatzaileak NANaren edo bizileku-txartelaren fotokopia aurkeztu beharko du atzerritarren kasuan, eta, kirolari adingabea bada, bere aitak, amak edo tutoreak sinatutako baimena aurkeztu beharko du, oinarri hauen III. eranskineko ereduaren arabera.

Las personas interesadas deberán remitir sus solicitudes cumplimentando el modelo de solicitud correspondiente conforme a los Anexos I o II de las presentes bases, según se trate de deportistas o técnicos, respectivamente. Al escrito de solicitud se deberá acompañar la documentación que se señala en el artículo 3. La persona solicitante deberá aportar la fotocopia del DNI o la tarjeta de residencia en el caso de las y los extranjeros y, en el caso de tratarse de deportista menor de edad, se deberá aportar la correspondiente autorización firmada por su padre, madre, o tutor, conforme al modelo del Anexo III de estas Bases.

Interesdunek deialdi honetako izapide guztiak aurrez aurre egin ahal izango dituzte, posta arruntaren bidez (jaso izanaren agiria duen gutun ziurtatua) edo Basque Team Fundazioaren egoitzan bertan, edo Fundazioaren webguneko «bekak» atalaren bidez (www.basqueteam.eus). Baldin eta eskabidea izapidetzean eta dokumentazioa aurkeztean bide bat erabiltzen bada, egoitzan agertuta edo bitarteko elektronikoa erabiliz, ez dago zertan bide hori erabili prozeduraren ondorengo izapideetan; noiznahi aldatu ahal izango da.

Las personas interesadas podrán realizar todos los trámites de esta convocatoria bien de forma presencial, utilizando el correo postal ordinario (carta certificada con acuse de recibo) o de manera presencial en la sede de la Fundación Basque Team, bien a través del apartado «Becas» de la web de la Fundación (www.basqueteam.eus). El empleo de un canal en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla oinarrietan agertzen diren baldintzak, hargatik eragotzi gabe edozein pertsonak oinarrien kontra egiteko duen eskubidea.

La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que figuran en las bases, sin perjuicio del derecho a la impugnación de las bases que pueda corresponder a cualquier persona.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Plazo de presentación de solicitudes y subsanación de defectos.

1.– Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación de estas Bases en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Fundación Basque Team Fundazioak, eskabideak eta agiriak jaso ondoren, banakako espedientea hasiko du eskatzaile bakoitzeko, eta oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz ebaluatuko da.

2.– La Fundación Basque Team Fundazioa, una vez recibidas las solicitudes y la documentación correspondiente, abrirá un expediente individual para cada solicitante, siendo evaluado conforme a los criterios establecidos en las presentes bases.

3.– Baldin eta eskabidea eta eskatzaileak aurkezturiko gainerako dokumentazioa aztertzen badira eta akatsak daudela edo dokumentazioa osatugabea dela ikusten bada, horren berri emango zaio eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea emango zaio zuzenketa egin dezan. Eskatzaileari emandako epea igaro bada eta eskaturiko zuzenketa edo aurkezpena egin ez bada, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

3.– En el supuesto de que, una vez analizada la solicitud y demás documentación presentada por la persona solicitante, se observara la existencia de defectos o que la documentación sea incompleta, se pondrá tal circunstancia en conocimiento de la persona solicitante, otorgándose un plazo de diez días hábiles para su subsanación. Transcurrido el citado plazo concedido al solicitante sin haberse procedido a la subsanación o aportación requerida, se tendrá por desistida de su solicitud.

4.– Oinarri hauetan jasotako beken eskabideak artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epetik harago aurkeztu ahal izango dira Tokioko 2021eko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartzeko sailkatu diren pertsonak, artikulu honen 1. apartatuan ezarritako epetik harago. Kasu horretan, bekaren eskabidea interesdunak egin beharko du Tokioko 2021eko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu baino lehen. Eskatzaileek 2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak lortu dituztela egiaztatzen duten kasuetara zabalduko da adierazitakoa.

4.– Podrá procederse a la presentación de solicitudes de Becas previstas en estas Bases más allá del plazo establecido en el apartado 1 del presente artículo en los casos de personas que hayan conseguido la clasificación para tomar parte en los Juegos Olímpicos o Paralímpicos de Tokyo 2021 con posterioridad a dicho plazo. En tal caso, la solicitud de la Beca deberá ser realizada por la persona interesada con anterioridad a su participación en los Juegos Olímpicos o Paralímpicos de Tokyo 2021. Lo señalado resultará extensivo a los casos en los que la persona solicitante acredite la consecución de los méritos deportivos exigidos para la participación en los Juegos Olímpicos de Tokyo 2021.

8. artikulua.– Bekak esleitzeko organo eskudunak.

Artículo 8.– Órganos competentes para la adjudicación de las becas.

Fundación Basque Team Fundazioaren Patronatuari dagokio, aldez aurretik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren baimena izanda, oinarri hauetan ezarritako bekak emateari buruzko ebazpena ematea. Patronatuko idazkariak kudeatuko ditu bekak ematearekin lotutako prozedurak, eta Fundazioaren administrazio-zerbitzuez baliatu ahal izango da horretarako.

Corresponde al Patronato de la Fundación Basque Team Fundazioa, previa autorización del Consejero de Cultura y Política Lingüística, conceder las Becas previstas en las presentes bases. La gestión de los procedimientos relacionados con la concesión de las Becas corresponderá al secretario del Patronato, pudiendo valerse para ello de los servicios administrativos de la Fundación.

9. artikulua.– Gehieneko zenbatekoa.

Artículo 9.– Importe máximo.

1.– Fundación Basque Team Fundazioak, gehienez, 921.750 euro eman ahal izango ditu oinarri hauetan ezarritako beka guztietan. Honelaxe daude banatuta:

1.– El importe máximo que la Fundación Basque Team Fundazioa podrá llegar a otorgar por todas las Becas previstas en estas Bases asciende a 921.750 euros, siendo distribuidas como sigue:

– 5. artikuluaren 1.1. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 693.000 euro.

– El importe máximo por todas las ayudas previstas en el apartado 1.1. del artículo 5: 693.000 euros.

– 5. artikuluaren 1.2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 50.000 euro.

– El importe máximo por todas las ayudas previstas en el apartado 1.2. del artículo 5: 50.000 euros.

– 5. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 46.750 euro.

– El importe máximo por todas las ayudas previstas en el apartado 2 del artículo 5: 46.750 euros.

– 5. artikuluaren 3. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 55.000 euro.

– El importe máximo por todas las ayudas previstas en el apartado 3 del artículo 5: 55.000 euros.

– 5. artikuluaren 4. apartatuan ezarritako laguntza guztiei dagokien gehieneko zenbatekoa: 77.000 euro.

– El importe máximo por todas las ayudas previstas en el apartado 4 del artículo 5: 77.000 euros.

2.– Baldin eta artikulu honetako aurreko atalean aurreikusitako apartatu baterako edo gehiagotarako ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoa ematen ez bada, aurreikusitako gaineko laguntzen zuzkidura handitu ahal izango da, oinarri hauetan ezarritakoa betez onuradun bakoitzarentzako ekarpena bermatu behar izanez gero. Apartatu honetan adierazitakoa oinarri hartuta sortuko liratekeen soberako diru-kopuruak proportzioan banatuko lirateke oinarri hauetan ezarritakoa betez, ekarpena oraindik osorik jaso ez duten pertsonen artean.

2.– Cuando no se llegase a conceder el importe máximo de las ayudas establecidas para uno o más de los apartados previstos en el apartado anterior de este artículo, se podrá incrementar la dotación al resto de ayudas previstas en el caso de resultar preciso para garantizar la aportación a cada persona beneficiaria en cumplimiento de lo previsto en las presente Bases. Las cuantías sobrantes que se generasen en base a lo indicado en este apartado serían repartidas proporcionalmente entre las personas que aún no hubiesen percibido íntegramente la aportación en cumplimiento de lo previsto en las presentes Bases.

3.– Baldin eta, aurkezturiko eskabideekin eta eskatzaileek egiaztaturiko kirol merezimenduekin edo emaitzekin bat etorriz, oinarri hauetan ezarritako beketarako gehieneko guztizko zenbatekoa nahikoa ez bada, Fundación Basque Team Fundazioak horretarako baliatu dezakeen zuzkidura handitu ahal izango da, zenbateko horren gehikuntza onesteko sailburuak emandako aginduaren bidez, baita inguruabar horri dagozkion modalitateen gehieneko zenbatekoak ere. Baldin eta beketarako zuzkiduraren zenbatekoa handitu beharra badago, halako moldez egingo da ezarpena non onuradun bakoitzak oinarri hauetan aurreikusitako diru-kopuruak jasoko dituela bermatuko baita.

3.– En el caso de que conforme a las solicitudes presentadas y los méritos o resultados deportivos acreditados por las personas solicitantes suponga que el importe máximo total para las Becas previstas en estas Bases resultase insuficiente, la dotación que la Fundación Basque Team Fundazioa pueda disponer para tal fin podrá llegar a incrementarse, mediante Orden del Consejero que apruebe el incremento de dicha cuantía máxima, así como de los correspondientes importes máximos de las modalidades en las que concurra dicha circunstancia. En caso de ser preciso el establecimiento de un incremento en la cuantía de la dotación para Becas, debiendo para ello existir crédito presupuestario suficiente, la asignación debería ser realizada de tal forma que se garantice a cada persona beneficiaria la percepción de las cantidades que aparecen previstas en las presentes Bases.

10. artikulua.– Bekak esleitzeko irizpideak.

Artículo 10.– Criterios para la adjudicación de las Becas.

1.– Fundación Basque Team Fundazioak bekak emateko kontuan hartuko dituen irizpideak oinarrietako artikulu honetan aurreikusitakoak izango dira. Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko erreferentziatzat hartuko diren irizpideak indarrean dagoen programa olinpikoan edo paralinpikoan sartutako probetako emaitzei dagozkienak izango dira soilik, eta kanpoan geratuko dira edozein eskatzailek egiaztatzen dituen gainerakoak.

1.– Los criterios tomados en consideración por la Fundación Basque Team Fundazioa para la concesión de las Becas serán los previstos en este artículo de las Bases. Los criterios que se tomarán exclusivamente como referencia para que una persona pueda ser beneficiaria de una de las becas previstas en estas Bases son los correspondientes a resultados en pruebas incluidas dentro del programa olímpico o paralímpico vigente, quedando excluidos los demás que se acreditasen por cualquier solicitante.

2.– Oinarri hauetan aurreikusitako beketako baten onuradun izateko, eskatzaileak kirol-merezimendu hauek egiaztatu beharko ditu:

2.– Para ser beneficiaria de una de las Becas previstas en estas Bases, la persona solicitante deberá acreditar los méritos deportivos indicados en los supuestos a los que se hacen referencia a continuación:

Basque Team Kirolariak Beka:

Beca Basque Team Kirolariak:

A taldea – Indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako probetako kirolariak (Tokio 2021 eta Pekin 2022).

Grupo A – Deportistas de pruebas incluidas en el vigente Programa Olímpico (Tokyo 2021 y Pekin 2022).

A.1.– Banakako probetako kirolariak: indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol-potentzialaren balorazioan, lor daitezkeen 60 puntuetatik. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2019an edo 2020an gutxienez Munduko Kopako hiru probatan parte hartu izana.

A.1.– Deportistas de pruebas individuales: en el caso de pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de verano deberán obtener un mínimo de 40 puntos en la valoración de su potencial deportivo, sobre los 60 puntos posibles.

Indarrean dagoen udako olinpiar programan sartutako banakako proben kasuan, 2020an edo 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskatzen diren kirol-merezimenduak lortu dituztela egiaztatzen duten pertsonei Basque Team Kirolariak Beka jasotzeko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, kirolari batek kirol-merezimendu hori lortu duela ulertuko da, egiaztatzen duenean 2021ean Tokioko Joko Olinpikoetan parte hartzeko eskubidea emango luketen edo emango luketen kirol-emaitzak lortu dituela (gutxieneko markak edo denborak, sailkapen olinpikoko munduko rankingean jarritako postuak eta abar), beka eskatzeko unean hautatua izan den ala ez kontuan hartu gabe.

En el caso de pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de verano, se reconoce el derecho a percibir una Beca Basque Team Kirolariak a aquellas personas que acrediten el haber obtenido durante el año 2020 o 2021 los méritos deportivos exigidos para la participación en los Juegos Olímpicos de Tokyo a celebrar en 2021. A tal efecto, se entiende que un o una deportista ha obtenido tal mérito deportivo cuando acredite haber logrado los resultados deportivos (marcas o tiempos mínimos, puestos en el ranking mundial de clasificación olímpica, etcétera) que, conforme a los criterios previamente publicados por las federaciones deportivas internacionales, darían o llegarían a dar derecho a tomar parte en los Juegos Olímpicos de Tokyo a celebrar en 2021, independientemente de que haya o no sido seleccionado al momento de solicitar la beca.

Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2019an edo 2020an gutxienez Munduko Kopako hiru probatan parte hartu izana.

En el caso de pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de invierno deberán haber tomado parte en al menos tres pruebas de la Copa del Mundo en 2019 o 2020.

A.2.– Proba kolektiboetako kirolariak.

A.2.– Deportistas de pruebas colectivas.

A.2.1.– Taldeko kirolariak: gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte beren kirol potentzialaren balorazioan, lor daitezkeen 60 puntuetatik.

A.2.1.– Deportistas de conjunto: deberán obtener un mínimo de 40 puntos en la valoración de su potencial deportivo, sobre los 60 puntos posibles.

A.2.2.– Taldeko kirolariak: 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Joko Olinpikoetako, Munduko Txapelketako, Europako Txapelketako edo Munduko Kirol Ligetako azken faseari dagokion zerrenda ofizialean sartu izana egiaztatu beharko dute. Une eta leku desberdinetan jokatzen diren Munduko Txapelketetan, Europako Txapelketetan edo Munduko Ligetan, kirolariak gutxienez% 75eko partaidetza egiaztatu beharko du.

A.2.2.– Deportistas de equipo: deberán acreditar haber sido incluidos en la lista oficial correspondiente a la fase final de los Juegos Olímpicos, Campeonato del Mundo, Campeonato de Europa o Ligas Mundiales del deporte correspondiente entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020. En aquellos Campeonatos del Mundo, Campeonatos de Europa o Ligas Mundiales que se disputen en diferentes momentos y lugares, el o la deportista deberá acreditar una participación mínima del 75 %.

B taldea – Indarrean dagoen Programa Paralinpikoan sartutako proben kategorietako kirolariak (Tokio 2021 eta Pekin 2022).

Grupo B – Deportistas de categorías de pruebas incluidas en el vigente Programa Paralímpico (Tokyo 2021 y Pekin 2022).

B.1.– Banakako probetako kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an domina lortu izana Europako Txapelketan; (ii) 2020an lehen lau postuetako bat lortu izana Munduko Txapelketan.

B.1.– Deportistas de pruebas individuales: deberán cumplir alguna de las dos siguientes condiciones: (i) haber obtenido medalla durante el año 2020 en Campeonato de Europa; (ii) haber obtenido una de las primeras cuatro posiciones durante el año 2020 en el Campeonato del Mundo.

B.2.– Proba kolektiboetako kirolariak.

B.2.– Deportistas de pruebas colectivas.

B.2.1.– Klubeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an Europako Txapelketan domina lortu izana; (ii) 2020an Munduko Txapelketan lehen lau postuetako bat lortu izana.

B.2.1.– Deportistas de conjunto: deberán cumplir alguna de las dos siguientes condiciones: (i) haber obtenido medalla durante el año 2020 en Campeonato de Europa; (ii) haber obtenido una de las primeras cuatro posiciones durante el año 2020 en el Campeonato del Mundo.

B.2.2.– Taldeko kirolariak: bi baldintza hauetako bat bete behar dute: (i) 2020an Europako Txapelketan lehen 4 sailkatuen artean emaitzaren bat lortu izana; (ii) 2020an Munduko Txapelketan lehen 5 sailkatuen artean emaitzaren bat lortu izana.

B.2.2.– Deportistas de equipo: deberán cumplir alguna de las dos siguientes condiciones: (i) haber obtenido durante el año 2020 en Campeonato de Europa un resultado entre los 4 primeros clasificados; (ii) haber obtenido durante el año 2020 en el Campeonato del Mundo un resultado entre los 5 primeros clasificados.

C taldea – 2021eko Tokio Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu duten kirolariak.

Grupo C – Deportistas participantes en los Juegos Olímpicos o Paralimpicos Tokyo 2021.

2021eko Tokioko Joko Olinpikoetan edo Paralinpikoetan parte hartu izana egiaztatu beharko dute.

Deberán acreditar la participación en los Juegos Olímpicos o Paralímpicos de Tokyo 2021.

Basque Team Teknikariak Beka:

Beca Basque Team Teknikariak:

2021ean Basque Team Kirolariak Beka edo «Atzeraeraginezko» Beka jasotzeko eskubidea duen kirolariren bat prestatzearen arduradun nagusia dela egiaztatu beharko dute.

Deberán acreditar ser la persona máxima responsable de la preparación de algún o alguna deportista con derecho a percibir en 2021 una Beca Basque Team Kirolariak o Retroactiva.

Atzeraeraginezko Basque Team Beka:

Beca Basque Team Retroactiva:

2020an Basque Team Kirolariak Bekaren onuradun izan beharko dute, eta, urte horretan, kirolariak ez du lortuta izan behar 2021ean Basque Team Kirolariak Beka bat lortzeko artikulu honetan eskatzen den emaitzarik edo kirol-merezimendurik.

Deberán haber sido beneficiarias o beneficiarios de una Beca Basque Team Kirolariak durante el año 2020 y, durante dicha anualidad, no haber alcanzado el o la deportista el resultado o mérito deportivo exigido en el presente artículo para poder optar en 2021 a una Beca Basque Team Kirolariak.

Basque Team Support Beka:

Beca Basque Team Support:

Indarrean dagoen udako programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2020an Europako edo Munduko Txapelketetan soilik parte hartu izana egiaztatu beharko dute, indarrean dagoen programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko probetan, nahiz eta kirolariak artikulu honetan eskatzen den kirol-emaitza edo -merezimendua lortu ez 2021ean Basque Team Kirolariak Beka bat lortzeko aukera izateko. Indarrean dagoen neguko programa olinpikoan sartutako banakako proben kasuan, 2020an Europako Kopako gutxienez hiru probatan parte hartu izana.

En el caso de pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de verano deberán acreditar haber tomado parte durante 2020 en los Campeonatos de Europa o del Mundo exclusivamente en pruebas individuales o de conjunto incluidas en el vigente Programa Olímpico, aun no habiendo alcanzado el o la deportista el resultado o mérito deportivo exigido en el presente artículo para poder optar en 2021 a una Beca Basque Team Kirolariak. En el caso de pruebas individuales incluidas en el vigente programa olímpico de invierno deberán haber tomado parte en al menos tres pruebas de la Copa de Europa en 2020.

3.– Artikulu honen aurreko apartatuan aipatzen diren kasuetan adierazitako kirol-merezimenduak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

3.– A la hora de evaluar y verificar los méritos deportivos indicados en los supuestos a los que se hacen referencia en el apartado anterior de este artículo, se tomará en consideración cuanto sigue:

Baloratu egingo da kirolariek Nazioarteko Batzorde Olinpikoak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak aintzatetsitako nazioarteko kirol federazioek antolatzen dituzten modalitateen lehiaketetan parte hartzea. Salbuespenez, beste erakunde edo entitate batzuek antolaturiko lehiaketetara ere zabaldu daitezke beka hauek, betiere Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko sailkapenaren ondorioetarako konputatzen badira.

Se valorará la participación de deportistas en competiciones de modalidades organizadas por federaciones deportivas internacionales reconocidas por el Comité Olímpico Internacional y el Comité Paralímpico Internacional. Se podrán valorar las competiciones organizadas por otros organismos o entidades siempre y cuanto computen a efectos de la clasificación de acceso a la participación en los Juegos Olímpicos.

Oinarri hauetan ezarritako laguntza guztiak emateko, oro har, soilik hartuko dira aintzat 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte (biak barne) nazioarteko kirol lehiaketetan eta «kategoria absolutuan» eta «gorengo kategorian» lorturiko «kirol emaitzak».

Con carácter general, se tendrán en consideración solamente los «resultados deportivos» obtenidos entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020 (ambos inclusive) en competiciones deportivas de ámbito internacional y en «categoría absoluta» y «máxima categoría».

Soilik konputatuko dira talde-probetan lorturiko emaitzak, baldin eta indarreko programa olinpikoaren barruan badaude.

Se computarán únicamente los resultados obtenidos en pruebas colectivas en aquellos casos en que estas estén dentro del vigente programa olímpico.

Kirol paralinpikoan, indarreko programa paralinpikoaren barruko proben kategorietan lorturiko emaitzak konputatuko dira soilik.

En el deporte paralímpico se computarán únicamente los resultados obtenidos en aquellas categorías de pruebas que formen parte del vigente programa paralímpico.

Taldeko kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Ligetako emaitzak kontuan hartu eta baloratuko dira.

En aquellos supuestos de pruebas olímpicas de deportes de equipo se tendrá en cuenta y valorará los resultados en las Ligas Mundiales.

Zirkuitu profesional bat duten banakako kiroletako proba olinpikoen kasuan, Munduko Banakako Rankingeko posizioa kontuan hartu eta baloratuko da; hala ere, kasu horietan ez dira kontuan hartuko Europako Txapelketetan eta Munduko Txapelketetan lortutako emaitzak, salbu eta azken kasu horretan, Joko Olinpikoetan parte hartzeko sarbide-sailkapenerako zenbatzen diren edo zenbatuko diren probak badira.

En aquellos supuestos de pruebas olímpicas en deportes individuales donde exista un Circuito Profesional se tendrá en cuenta y valorará la posición en el Ranking Mundial Individual; si bien en tales casos no se computarán los resultados obtenidos en Campeonatos de Europa ni en Campeonatos del Mundo, salvo que en este último caso se tratase de pruebas que son computadas o vayan a ser computadas a efectos de la clasificación de acceso a la participación en los Juegos Olímpicos.

Artikulu honetako aurreko paragrafoko A.2.2 epigrafean eta B epigrafean aurreikusitako taldeko kirolarien kasuan, ez da Basque Team Support Bekarik emango.

En los casos de deportistas de equipo previstos en el epígrafe A.2.2. y del epígrafe B del apartado anterior de este artículo no se concederán Becas Basque Team Support.

4.– «Kirol ahalmena» kalkulatzeko (gehienez, 60 puntu), honako kontzeptu hauek hartuko dira aintzat: «lehiaketaren balioa» eta «lorturiko postuaren balioa».

4.– Para el cálculo del «potencial deportivo» previsto en este artículo, cuyo valor máximo será de 60 puntos, se tomarán en consideración los siguientes conceptos: «valor de la competición» y «valor del puesto obtenido».

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

5.– «Lehiaketaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira: «Lehiaketaren balioa»ren gehieneko balioa 50 puntukoa izango da. «Lehiaketaren balioa» 35 eta 50 puntu artekoa izango da, kasuan kasuko nazioarteko lehiaketaren kategoriaren arabera. «Lehiaketaren balioa» zehazteko, honako maila hauek ezarri dira:

5.– Respecto del «valor de la competición» se estará a cuanto sigue. La puntuación máxima del «valor de la competición» será de 50 puntos. El «valor de la competición» será entre 35 y 50 puntos, en función de la categoría de la competición internacional de que se trate. Para determinar el «valor de la competición» se establecen los siguientes niveles:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

«Lehiaketaren balioa» 50, 40 edo 35 puntutik hasi eta mantendu edo gutxitu egingo da honako kontzeptu hauengatik:

El «valor de la competición» parte de 50, 40, o 35 puntos y se mantendrá o será disminuido por los siguientes conceptos:

Parte hartzen duten kontinenteak:

Continentes participantes:

1. mailako probetan: puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 4 edo 5 kontinentek hartzen badute parte, eta honako portzentaje hauek gutxituko dira kasu hauetan:

En las pruebas de nivel 1: se mantiene la puntuación si en la prueba a valorar participan 4 o 5 continentes y se reducirán los siguientes porcentajes en los siguientes casos:

– % 5, baldin eta 3 kontinentek hartzen badute parte.

– Un 5 % en caso de que participen 3 continentes–

– % 10, baldin eta 2 kontinentek hartzen badute parte.

– Un 10 % en el caso de que participen 2 continentes.

– % 15, baldin eta kontinente 1ek hartzen badu parte.

– Un 15 % en el caso de que participe 1 continente.

Parte hartzen duten herrialdeen kopurua:

Número de Países participantes:

1. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 50 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

En las pruebas de nivel 1, se mantiene la puntuación si en la prueba a valorar participan 50 federaciones o más y se reducirán los siguientes porcentajes en los siguientes casos:

– % 5, baldin eta nazioko 50 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 5 % en caso de que participen menos de 50 federaciones nacionales.

– % 10, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 10 % en caso de que participen menos de 25 federaciones nacionales.

– % 15, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 15 % en caso de que participen menos de 10 federaciones nacionales.

2. mailako probetan, puntuazioari eusten zaio baloratu beharreko proban 25 federaziok edo gehiagok hartzen badute parte, eta portzentaje hauek gutxituko dira kasuotan:

En las pruebas de nivel 2, se mantiene la puntuación si en la prueba a valorar participan 25 federaciones o más y se reducirán los siguientes porcentajes en los siguientes casos:

– % 5, baldin eta nazioko 25 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 5 % en caso de que participen menos de 25 federaciones nacionales.

– % 10, baldin eta nazioko 10 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 10 % en caso de que participen menos de 10 federaciones nacionales.

– % 15, baldin eta nazioko 5 federaziok baino gutxiagok hartzen badute parte.

– Un 15 % en caso de que participen menos de 5 federaciones nacionales.

6.– «Lorturiko postuaren balioa»ri dagokionez, hauexek beteko dira. Gehienez 10 puntu izango dira lorturiko postuan. «Lehiaketaren balioa»ren gainean zuzenketa-koefizientea aplikatuz lortzen da haztapen hori. Izan ere, gorantz edo beherantz egingo du, kirolariak sailkapenean duen posizio erlatiboaren arabera. Balorazio positiboa izango dute txapelketa bakoitzeko lehen 15 postuek: lehen sailkatuak 10 puntu lortuko ditu, eta 0 puntu 16. postuan sailkatuak. 16. postutik atzera, balorazio negatiboa izango da; hartara, 0,0625 puntu deskontatuko dira postu bakoitzeko.

6.– Respecto el «valor del puesto obtenido» se estará a cuanto sigue. La puntuación máxima del puesto obtenido será de 10 puntos. Dicha ponderación se obtiene aplicando un coeficiente corrector sobre el «valor de la competición», que opera al alza o a la baja, en función de la posición relativa del o de la deportista en la clasificación. Se valorará positivamente los 15 primeros puestos de cada campeonato, obteniendo 10 puntos el primer clasificado, y 0 puntos el clasificado en el puesto 16. A partir del puesto 16 la valoración será negativa, descontándose 0,0625 por cada puesto.

7.– Artikulu honetan aurrez aurreikusitako irizpideez gain, berariaz aitortzen da Basque Team 2020 Beka jasotzen duen pertsona batek 2021ean zenbateko bereko laguntza jasotzeko eskubidea duela. Eskabidea aurkeztu beharko da, eta 2021ean egiaztatu beharko da oinarri hauetako 3. artikuluan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen direla, kirol-merezimenduak izan ezik. Kasu horietan:

7.– Además de los criterios previstos anteriormente en este artículo, se reconoce expresamente el derecho de una persona perceptora de una Beca Basque Team 2020 a percibir en 2021 una ayuda del mismo importe. Se deberá presentar la solicitud y acreditar en 2021 el cumplimiento de todos los requisitos previstos en el artículo 3 de las presentes bases, a excepción de los méritos deportivos. En tales casos:

Onuradunek, era berean, 2021ean egindako ekitaldietan lortutako emaitzen araberako sariak eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetako 5. artikuluko 1.2 paragrafoan aurreikusitakoak.

Las personas beneficiarias podrán optar igualmente a los premios por resultados logrados en eventos celebrados en 2021 previstos en el apartado 1.2 del artículo 5 de estas bases.

2020an «Atzeraeraginezko» Basque Team Beka bat jasotzen duten pertsonek, 2021eko denboraldian oinarri hauetako 10. artikuluan aurreikusitako kirol-emaitza lortuz gero, dagoeneko aitortu edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarria jasotzeko eskubidea izango dute.

Las personas perceptoras en 2020 de una Beca Basque Team «Retroactiva», en el caso de lograr en la temporada 2021 un resultado deportivo de los previstos en el artículo 10 de estas bases, tendrán derecho al abono de una aportación adicional de igual importe a la ya reconocida o concedida.

11. artikulua.– Erabakia.

Artículo 11.– Acuerdo.

1.– Ebazpena emango duen organoak hiru (3) hilabeteko epean erabakiko du bekak ematea, ez onartzea edo ukatzea, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik aurrera edo, Oinarri hauen 7. artikuluaren 4. apartatuan jasotako kasuan, interesdunak eskabidea aurkezten duenetik aurrera.

1.– El órgano resolutor acordará la concesión, inadmisión o denegación de las Becas en el plazo máximo de tres (3) meses, a contar desde que se publiquen las presentes Bases en el Boletín Oficial del País Vasco o, en el supuesto previsto en el apartado 4.º del artículo 7 de las presentes Bases, desde la solicitud presentada por la persona interesada.

2.– Zioak bildu beharko dira ebazpenean nolanahi ere, eta beka eskatu dutenei banaka jakinaraziko zaie ebazpena.

2.– El acuerdo adoptado, que en todo caso será motivado, se notificará de forma individualizada a las y los solicitantes de las becas.

3.– Baldin eta, ebazpena emateko gehieneko epea igarota, ez bazaio jakinarazi eskatzaileari, ulertu ahal izango da eskabidea ez dela onartu.

3.– Si una vez transcurrido el plazo máximo no hubiera sido notificado el acuerdo a la persona solicitante, la solicitud podrá entenderse desestimada.

4.– Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzekin edo bekekin zerikusia duten ebazpenen kontrako errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio arrunt zibilaren aurrean hilabeteko epean, jakinarazten denetik edo isilbidez ezesten denetik hasita, artikulu honetako aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Nahi izanez gero, errekurtso hori jurisdikzio zibil arruntean aurkeztu aurretik, interesdunak berrikusteko eskabidea aurkeztu ahal izango dio Fundazioari, dagokion erabakia jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan, eta erabakiak amaiera emango dio bideari erakunde horren barruan.

4.– Los acuerdos adoptados en relación con las ayudas o becas previstas en estas bases podrán ser recurridos ante la jurisdicción civil ordinaria en el plazo de un mes a contar desde el de su notificación o desestimación por silencio conforme a lo previsto en el apartado anterior de este artículo. Potestativamente, antes de presentar el mencionado recurso ante la jurisdicción civil ordinaria, en los diez días hábiles siguientes a la notificación del acuerdo correspondiente, la persona interesada podrá interponer una instancia de revisión ante la propia Fundación, cuya decisión agotará la vía en el seno de dicha entidad.

12. artikulua.– Onuradunentzako betebeharrak.

Artículo 12.– Obligaciones para las personas beneficiarias.

1.– Hona hemen oinarri hauetan aurreikusitako beken edozein onuradunen betebeharrak:

1.– Las obligaciones de cualquier persona beneficiaria de las Becas previstas en estas Bases son las que siguen:

Goi mailako lehiaketako kirol jarduera egitea gutxienez 2020. urtean. Bere kirol espezialitateari dagokion goi mailako lehiaketetan parte hartzeko beharrezko eginkizunetarako erabili beharko ditu kirolariak bere denbora eta dedikazioa, betiere 2021. urtean ahalik eta mailarik handienean aritzeko lehian.

Desarrollar su actividad deportiva de alta competición, al menos, durante el año 2020. La o el deportista deberá destinar su tiempo y dedicación principal a las tareas necesarias para participar en las competiciones de Alto Nivel correspondientes a su especialidad deportiva, en condiciones de competir al máximo nivel durante el año 2021.

Fundazioak haren kirol jarduerari buruz eskatzen dion informazio zehatza ematea.

Facilitar la información precisa sobre su actividad deportiva que le sea requerida por la Fundación.

Fundazioak erabakitako egintza, ekitaldi eta jarduera ofizialetara joatea eta parte hartzea.

Acudir y participar en actos, eventos, y actividades oficiales que disponga la Fundación.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritakoak.

Las establecidas en el artículo 50.2 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazio guztia ematea.

Facilitar cuanta información le sea requerida por parte de la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Pública.

2.– Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok berekin ekar lezake laguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere beken onuradunak izateko gutxieneko baldintzak betetzen badira.

2.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de las ayudas podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos para ser beneficiario o beneficiaria de las becas.

13. artikulua.– Basque Team 2021 Bekak ordaintzea.

Artículo 13.– Pago de las Becas Basque Team 2021.

Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen emakida dakarren ebazpena interesdunari jakinarazi ondoren ordainduko dira oinarri hauetako 5. artikuluan aurreikusitako bekak. Hauexen arabera egingo da ordainketa:

El pago de las becas previstas en el artículo 5 de las Bases se hará efectivo una vez notificada a la persona interesada la resolución en la que conste la concesión de las ayudas previstas en estas Bases. El pago será realizado conforme a lo siguiente:

5. artikuluko 1.1. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, zatiketa hau egingo da: esleitutako bekaren zenbatekoa zati emakidaren data eta ekitaldiaren amaierara arte geratzen diren hilabeteak.

Ayudas previstas en el apartado 1.1. del artículo 5: en sucesivos pagos mensuales de igual importe. Para ello, el importe de la beca asignada será dividida entre los meses que resten entre la fecha de concesión y la finalización del ejercicio.

5. artikuluko 1.2. apartatuan ezarritako laguntzak: ordainketa bakarrean, kirol lorpena edo emaitza eskuratutakoan.

Ayudas previstas en el apartado 1.2. del artículo 5: en un solo pago tras de acreditar la consecución del logro o resultado deportivo.

5. artikuluko 2. apartatuan ezarritako laguntzak: zenbateko bereko hileko ondoz ondoko ordainketetan. Horretarako, zatiketa hau egingo da: esleitutako bekaren zenbatekoa zati emakidaren data eta ekitaldiaren amaierara arte geratzen diren hilabeteak.

Ayudas previstas en el apartado 2 del artículo 5: en sucesivos pagos mensuales de igual importe. Para ello, el importe de la beca asignada será dividida entre los meses que resten entre la fecha de concesión y la finalización del ejercicio.

5. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, emateko erabakia jakinarazi ondoren. Aitortutakoaren edo emandakoaren zenbateko bereko ekarpen gehigarria jasotzeko eskubidea ematen dion kirol-merezimendua lortzen badu, zenbateko hori hainbanatu egingo da, eta zenbateko bereko hurrengo hileroko ordainketetan ordainduko da.

Ayudas previstas en el apartado 3 del artículo 5: en un solo pago una vez notificada el acuerdo de concesión. De conseguir el mérito deportivo que le dé derecho a percibir una aportación adicional de igual importe a la ya reconocida o concedida, dicho importe será prorrateado y abonado en sucesivos pagos mensuales de un mismo importe.

5. artikuluko 4. apartatuan aurreikusitako laguntzak: ordainketa bakarrean, emateko erabakia jakinarazi ondoren.

Ayudas previstas en el apartado 4 del artículo 5: en un solo pago una vez notificada el acuerdo de concesión.

b) eta d) apartatuetan ezarritako kirol lorpenak edo emaitzak egiaztatzeko, kirol federazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du bekaren onuradunak.

La acreditación de los logros o resultados deportivos previstos en los apartados b) y d) deberá ser realizada por parte de la persona beneficiaria de la beca a través de la aportación del correspondiente certificado expedido por la federación deportiva.

Onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ez da bekarik ordainduko.

No se procederá al pago de las becas en el caso de que la persona beneficiaria no se encontrase al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

14. artikulua.– Beken bateragarritasuna.

Artículo 14.– Compatibilidad de las Becas.

1.– Oinarri hauetan arauturiko bekak eta sariak bateragarriak dira helburu bera izanik edozein entitate publikok edo pribatuk eman dezakeen beste edozein laguntzarekin.

1.– Las becas y premios reguladas en las presentes Bases son compatibles con cualquier otra ayuda que, destinada al mismo objeto, pudiera otorgar cualquier entidad pública o privada.

2.– 4. artikuluko a), c) eta d) apartatuetako bekak bateraezinak dira artikulu bereko b) letran aurreikusitako bekak jasotzearekin; beraz, oinarri hauetan aurreikusitako kirolari gisa beka baten onuradun denak ezingo du beste bat jaso teknikari gisa.

2.– Las becas de los apartados a), c) y d) del artículo 4 son incompatibles entre con la percepción de becas previstas en el apartado b) del mismo artículo, por lo que quien resulte beneficiario o beneficiaria de una beca como deportista prevista en estas bases no podrá percibir otra como técnico/a.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 15.– Incumplimientos y reintegro.

Ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu eta, hala dagokionean, bidezkoa izango da jasotako dirulaguntzak itzultzea eta laguntza ordaintzen denetik aplikatu beharreko lege interesak eskatzea, honako kasu hauetan:

No será exigible el abono de la ayuda, y en su caso procederá el reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses legales que resultaren de aplicación desde el momento del pago de la ayuda, en los siguientes casos:

Laguntza lortu izana, berau jasotzeko baldintzak bete gabe.

Obtener o haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones requeridas para ello.

Onuradunak 12. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

Incumplimiento de las obligaciones previstas en el artículo 12 por parte de la persona beneficiaria.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako edozein arrazoi.

Cualquiera de las restantes causas contenidas en los apartados 1.º y 2.º del artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco o en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Itzulketa-prozedurak ebaztea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio.

La resolución de los procedimientos de reintegro corresponde al consejero de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalen babesaren arloko informazio-klausula.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Fundación Basque Team Fundazioa.

Responsable: Fundación Basque Team Fundazioa.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan 2021. urtean goi mailako kirola sustatzeko dirulaguntzen kudeaketa.

Finalidad: gestión de las subvenciones destinadas al fomento del deporte de alto nivel en la Comunidad Autónoma del País Vasco año 2021.

Legitimazioa: Fundazioaren interesak betetzeko beharrezko tratamendua.

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de los fines fundacionales.

Hartzaileak: arlo horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios/as: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: bere datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea, baita datuen tratamendua mugatzea edo aurkaratzea ere, informazio gehigarrian azaltzen denez.

Derechos: acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: honako eskubide hauek ditu edozein pertsona interesdunek:

Información adicional: cualquier persona interesada tiene los siguientes derechos:

Eskuratzea: hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez berrestearen inguruko jakinarazpena jasotzea tratamenduaren erantzulearen aldetik eta, hala dagokionean, datuok eskuratzeko eskubidea.

Acceso: derecho a obtener, del responsable del tratamiento, confirmación de si se están tratando o no datos personales que le conciernan y, en tal caso, derecho de acceso a los mismos.

Zuzentzea: hari dagozkion eta zuzenak ez diren datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea eta osoak ez diren datu pertsonalak osatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bidez ere bai.

Rectificación: derecho a obtener la rectificación de los datos personales inexactos que le conciernan y a que se completen aquellos datos personales que sean incompletos, inclusive mediante una declaración adicional.

Ezabatzea (ahazteko eskubidea): hari dagozkion datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

Supresión (derecho al olvido): derecho a obtener la supresión de los datos personales que le conciernan, cuando concurra alguna de las circunstancias siguientes:

– datuak biltzeko edo beste modu batean tratatzeko helburuekin lotuta dauden eta dagoeneko beharrezkoak ez diren datu pertsonalak;

– los datos personales ya no sean necesarios en relación con los fines para los que fueron recogidos o tratados de otro modo;

– interesdunak tratamenduaren oinarria den baimena kentzea eta tratamendu horrek beste edozein oinarri juridikorik ez izatea;

– la persona interesada retire el consentimiento en que se basa el tratamiento y este no se base en otro fundamento jurídico;

– interesduna tratamenduaren kontra agertzea eta tratamendurako bestelako zio legitimoak nagusitzen ez badira;

– la persona interesada se oponga al tratamiento y no prevalezcan otros motivos legítimos para el tratamiento;

– datu pertsonalak legez kontra tratatuak izatea;

– los datos personales hayan sido tratados ilícitamente;

– datu pertsonalak ezabatu behar izatea legezko betebehar bat betetzeko;

– los datos personales deban suprimirse para el cumplimiento de una obligación legal;

– informazioaren gizartearen zerbitzuen eskaintzaren inguruan lorturiko datu pertsonalak.

– los datos personales se hayan obtenido en relación con la oferta de servicios de la sociedad de la información;

– datu pertsonaletarako edozein esteka ezabatzeko eskubidea, datu horiek ezabatu beharra dagoenean.

– derecho a que se elimine cualquier enlace a datos personales cuando haya obligación de suprimirlos.

Muga: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:

Limitación: derecho a que se limite el tratamiento de sus datos personales en los siguientes supuestos:

– datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, arduradunak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epean;

– cuando se impugne la exactitud de los datos personales, durante un plazo que permita al o a la Responsable verificar la exactitud de los mismos;

– tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datu pertsonalak ezabatzearen kontra dagoenean eta horren ordez datuen erabilera mugatzeko eskatzen duenean;

– el tratamiento sea ilícito y el interesado se oponga a la supresión de los datos personales y solicite en su lugar la limitación de su uso;

– arduradunak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean tratamenduaren helburuetarako, baina interesdunak datuok behar dituenean erreklamazioak egin, erabili edo defentsa egiteko;

– el o la Responsable ya no necesite los datos personales para los fines del tratamiento, pero el interesado los necesite para la formulación, el ejercicio o la defensa de reclamaciones;

– interesduna tratamenduaren kontra agertzen denean, egiaztatzen den bitartean arduradunaren zio legitimoak interesdunaren zioei nagusitzen zaizkiela.

– la persona interesada se haya opuesto al tratamiento, mientras se verifica si los motivos legítimos del Responsable prevalecen sobre los del interesado.

Eramangarritasuna: interesdunak eskubidea izango du datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

Portabilidad: derecho a recibir sus datos personales, en un formato estructurado, de uso común y lectura mecánica, y a transmitirlos a otro u otra responsable siempre que el tratamiento se efectúe por medios automatizados.

Tratamendu automatizatua: interesdunek eskubidea izango dute tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beraiengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten xede ez izateko, profilak egitea barne.

Tratamiento automatizado: derecho a no ser objeto de una decisión basada únicamente en el tratamiento automatizado, incluida la elaboración de perfiles, que produzca efectos jurídicos o le afecte significativamente de modo similar.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean. Horrez gain, edozein erreklamazio aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, eta aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari helaraz diezaioke erreklamazioa.

La persona interesada tiene posibilidad de ejercitar estos derechos ante el o la Responsable del tratamiento y la potestad de dirigir cualquier reclamación ante la Agencia Vasca de Protección de Datos, pudiendo dirigir su reclamación previamente ante la persona Delegada de Protección de Datos.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de marzo de 2021.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común