Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala

N.º 42, viernes 26 de febrero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
1149
1149

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 18koa, HABEko zuzendariarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2020ko abenduaren 1ekoa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2021. urterako deialdi irekia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 18 de febrero de 2021, del Director de HABE, de corrección de errores de la Resolución de 1 de diciembre de 2020, por la que se realiza la convocatoria abierta de 2021 para la acreditación de los niveles B1, B2, C1 y C2 de competencia comunicativa en euskera, definidos en el Currículo Básico para la Enseñanza del Euskera a Personas Adultas (HEOC).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

El artículo 18.2.c) del Decreto 217/2008, de 23 de diciembre, del Boletín Oficial del País Vasco, establece que los errores u omisiones en el texto remitido para su publicación que no se deduzcan claramente del contexto y cuya rectificación pueda suponer una real o aparente modificación del contenido o sentido del documento, se subsanarán mediante disposición del mismo rango.

Hutsegiteak aurkitu dira HABEko zuzendariaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenean (2020ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 246. zk.), eta zuzenketari ekin zaio. Zehazki, I. eranskineko 3. oinarriaren a) atalean zehaztutako gutxieneko adinari buruzko xedapena zuzendu da, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarrituriko komunikazio-gaitasuneko mailak egiaztatzeko prozesuetan parte hartzeko, hain zuzen ere, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituenak,12.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, I. eranskineko 5. oinarriaren 4. atalari bere irispena argitzen duen idazkera ematen zaio.

Advertidos errores de esta índole en la Resolución de 1 de diciembre de 2020, del Director de HABE, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 246, de 10 de diciembre de 2020, se procede a su corrección. En concreto, se corrige la edad mínima dispuesta en el apartado a) de la Base 3 del Anexo I para participar en los procesos de acreditación de los niveles definidos en el Currículo Básico para la Enseñanza de Euskera a Personas Adultas, en atención a lo dispuesto en el artículo 12.2 de la Orden de 9 de septiembre de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula la evaluación y certificación de los niveles de competencia lingüística en euskera, y se fijan los criterios para las convocatorias de ayudas al alumnado de los cursos de euskera para adultos. Asimismo, se da una redacción clarificadora de su alcance al apartado 4 de la Base 5, Anexo I.

– 2020/5280 (23/2) orrialdean, I. eranskineko 3. oinarriaren a) atalean, honako hau esaten du:

– En la página 2020/5280 (2/25), en el apartado a) de la Base 3 del Anexo I, donde dice:

«Gutxienez 17 urte izatea edo 2021ean betetzea.»

«Tener 17 años cumplidos o cumplirlos en el año 2021».

Baina hau esan behar du:

Debe decir:

«Gutxienez 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikula egiteko epearen barruan.».

«Tener 16 años cumplidos dentro del plazo de matrícula del período de exámenes correspondiente».

– 2020/5280 (23/3) orrialdean, I. eranskineko 4. oinarriaren 6. atalaren bigarren paragrafoa ezabatuta gelditzen da.

– En la página 2020/5280 (3/25), queda suprimido el segundo párrafo del apartado 6 de la Base 4.

– 2020/5280 (23/2) orrialdean, I. eranskineko 5. oinarriaren 4. atalean, honako hau esaten du:

– En la página 2020/5280 (3/25), en el apartado 4 de la Base 5 del Anexo I, donde dice:

«Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Azterketariak proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ezin izanaren agiria HABEn aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

«Una vez formalizada la matrícula en el proceso de acreditación, para que un examinando pueda realizar la prueba de acreditación en fecha distinta a la programada en el calendario de exámenes, deben darse necesariamente circunstancias relevantes, de tal manera que la causa para la solicitud de modificación de la fecha programada para realizar el examen debe ser sobrevenida y de fuerza mayor. El examinando dispondrá de tres días hábiles a partir del día siguiente al de la realización de la prueba para presentar en la sede de HABE el correspondiente documento justificativo sobre la imposibilidad de acudir la fecha de examen. La causa alegada deberá justificarse con informe o documento fehaciente. En los casos en que tales modificaciones sean admitidas, HABE otorgará al examinando la posibilidad de modificar la fecha para la realización de la prueba. En ese supuesto, las nuevas fechas propuestas por HABE deberán ajustarse necesariamente a las previsiones de organización del proceso de acreditación.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, HABEren egutegiaren araberako antolaketan entzumen- eta mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun zein ordu-aldaketa jakinak eska daitezke, jarritako epe eta jarraibideen baitan».

Una vez formalizada la matrícula en el proceso de acreditación, el examinando podrá solicitar determinados cambios en la fecha y el horario que HABE le haya asignado para la realización de las pruebas de comprensión y expresión oral, conforme a los plazos y procedimientos establecidos».

Baina hau esan behar du:

Debe decir:

«Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan.

«Una vez formalizada la matrícula en el proceso de acreditación, para que un examinando pueda realizar la prueba de acreditación en fecha distinta a la programada en el calendario de exámenes, deben darse necesariamente circunstancias relevantes, de tal manera que la causa de la solicitud de modificación de la fecha programada para realizar el examen debe ser sobrevenida y de fuerza mayor.

Azterketariak proba-egunaren biharamunetik aurrera hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ezin izanaren agiria HABEn aurkezteko.

El examinando dispondrá de tres días hábiles a partir del día siguiente al de la realización de la prueba para presentar en la sede de HABE el correspondiente documento justificativo sobre la imposibilidad de acudir el día fijado para la realización de la prueba.

Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba hori ezohiko moduan egiteko aukera eskainiko dio azterketariari, egutegian horretarako zehaztutako egunean. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez. HABEren egiaztatzegintzaren egutegian ezein trebetasuneko proba jakin bat egiteko bigarren aukera izateko aurreikusitako datak amaiera emango dio ezohiko aukera honi.

La causa alegada deberá justificarse con informe o documento fehaciente. En los casos en que tales modificaciones sean admitidas, HABE otorgará al examinando la posibilidad de realizar la prueba en la fecha prevista en el calendario para atender dichos supuestos. Las nuevas fechas propuestas por HABE deberán ajustarse necesariamente a las previsiones de organización del proceso de acreditación. En la fecha prevista en el calendario de HABE para atender estos supuestos se dará por concluida definitivamente dicha fase del proceso de acreditación.

Horretaz gain, lege-xedapenez babestutako egoeretan, HABEren egutegian jasotako epeetan parte hartzerik izan ez badu azterketariak, egindako matrikula-ordainketa, eta, bere kasuan, azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio azterketariari, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldirakoak ere.

Además, en las situaciones amparadas por norma con rango de ley, se guardarán para el siguiente período de exámenes tanto los derechos de examen, como las calificaciones que, en su caso, haya obtenido el examinando en un período concreto, cuando el mismo no pueda acudir en los días fijados en el calendario de HABE para realizar dicha prueba, incluso entre el segundo período de exámenes de esta convocatoria y el primer período de exámenes de la convocatoria del año siguiente.

Hiru eguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez-aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.

Los examinandos que presenten solicitudes de modificación transcurrido el plazo señalado de tres días, serán considerados como "no presentados" a dicho período de exámenes.

Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan».

Respecto a las modificaciones de fecha y horario asignados por HABE para la realización de las pruebas de expresión oral, podrán ser solicitadas y autorizadas por HABE, conforme a los plazos y procedimientos establecidos al efecto».

Donostia, 2021eko otsailaren 18a.

En San Sebastián, a 18 de febrero de 2021.

HABEko zuzendaria,

El Director General de HABE,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común