Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna

N.º 36, jueves 18 de febrero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
919
919

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 16koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean 2020ko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzekoa. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena programa».

RESOLUCIÓN de 16 de noviembre de 2020, del Director de Calidad e Industrias Alimentarias, por la que se conceden y deniegan ayudas solicitadas en el ejercicio 2020 al amparo del Decreto 179/2014, de 23 de septiembre, de ayudas a la la promoción de los productos agrarios, alimentarios, pesqueros y forestales en mercados exteriores a la Comunidad Autónoma del País Vasco, «Programa Lehiatu Promoción».

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren babesean dirulaguntzak jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, 2020ko ekitaldian eskatutako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa». Aurkeztutako eskabideen zerrenda ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

Vistas las solicitudes de ayuda presentadas al amparo de la Orden de 7 de abril de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se convocan para el ejercicio 2020 las ayudas a la promoción de los productos agrarios, alimentarios, pesqueros y forestales previstas en el Decreto 179/2014, de 23 de septiembre, (Programa Lehiatu Promoción), que se relacionan en los Anexos I a II de la presente Resolución, así como la documentación junto con ellas aportadas, y cuyos números de expediente se indican en los citados anexos.

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hamabigarren artikuluan ezarritakoaren arabera sorturiko Balorazio Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2008ko abenduaren 12an egindako ebazpenaren bidez izendatu zenak, ebazpen-proposamena egin du.

Considerando la propuesta de resolución elaborada por la Comisión de Valoración, constituida en aplicación del artículo duodécimo del Decreto 179/2014, de 23 de septiembre, y nombrada mediante Resolución de 12 de diciembre de 2008, del Director de Calidad e Industria Alimentaria.

Balorazio Batzordeak, bere ebazpen-proposamena egiteko, kontuan hartu ditu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren bidez ezarri zituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Considerando que para la elaboración de la propuesta de resolución llevada a cabo por la Comisión de Valoración, se han tenido en cuenta los criterios de valoración y selección establecidos en la Orden de 7 de abril de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

Teniendo en cuenta lo anteriormente expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei de minimis dirulaguntza ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso ditzaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 25.134,77 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Primero.– Conceder a los solicitantes que se relacionan en el Anexo I de la presente Resolución ayudas de minimis a la promoción de los productos agrarios, alimentarios, pesqueros y forestales recogidas en la Orden de 7 de abril de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, especificándose en el citado anexo, el importe del gasto subvencionable y la cantidad subvencionada como ayuda directa, siendo que la cuantía total asciende a 25.134,77 euros, financiada con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Gastua exekutatzeko epea 2020ko aurrekontu-ekitaldia izango da. Dirulaguntza enpresak aurkeztutako sustapen-ekintzen eta irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

El plazo de ejecución del gasto será el ejercicio presupuestario 2020. El abono de la subvención se realizará de acuerdo con las actividades de promoción presentadas por la empresa, y con lo establecido por el Decreto 179/2014, de 23 de septiembre.

Sustapen-gastua ezarririko epearen barruan exekutatzen ez bada, edo epe horretan gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren hogeita hirugarren artikuluan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

La no realización del gasto dentro del plazo establecido, o la falta de presentación en plazo de la documentación acreditativa de la realización del gasto, supondrá la perdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la iniciación del procedimiento de reintegro previsto en el artículo vigésimotercero del Decreto 179/2014, de 23 de septiembre.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduan jasotako nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuentzat.

Segundo.– Denegar a los solicitantes que se relacionan en el Anexo II de la presente Resolución ayudas a la la promoción de los productos agrarios, alimentarios, pesqueros y forestales recogidas en la Orden de 7 de abril de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, zeinak ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artiluluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Tercero.– Contra la presente Resolución que no pone fin a la vía administrativa podrá el interesado interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Agricultura, Pesca y Política Alimentaria en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 16a.

En Vitoria-Gasteiz, a 16 de noviembre de 2020.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

El Director de Calidad e Industrias Alimentarias,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común