Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

29. zk., 2021eko otsailaren 10a, asteazkena

N.º 29, miércoles 10 de febrero de 2021


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
728
728

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 3koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bitartez eskumenak eskuordetzen baitzaizkie Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariei.

RESOLUCIÓN de 3 de febrero de 2021, del Director de Trabajo y Seguridad Social, por la que se delegan competencias en los Delegados Territoriales de Trabajo y Seguridad Social.

Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza da COVID-19ak eta alarma-egoerak eragindako jarduera-galeren zuzeneko ondorioz eten behar izan diren kontratuen eta murriztu behar izan diren lanaldien eskaerak izapidetzeko eta ebazteko eskumena duen organoa, betiere, egoera horien ondorioz jarduerak eten edo bertan behera utzi behar izan badira edota lokalak aldi baterako itxi behar izan badira; izan ere, halaxe finkatzen du Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.g) artikuluak.

La Dirección de Trabajo y Seguridad Social es el órgano competente para tramitar y resolver las solicitudes de suspensiones de contrato y reducciones de jornada que tengan su causa directa en pérdidas de actividad como consecuencia del COVID-19, incluida la declaración el estado de alarma, que impliquen la suspensión o cancelación de actividades, cierre temporal de locales; de conformidad con el artículo 10.1.g) del Decreto 7/2021, de 19 de enero, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Empleo.

Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 14.1 artikuluak dio Lurralde Historiko bakoitzean Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritza bat egongo dela, eta lurralde-ordezkari bat izango dela horietako bakoitzaren buru. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkari horietako bakoitza izango da, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarekiko mendekotasun organikopean, bere lurraldeko lan-arloko agintaria.

El artículo 14.1 del citado Decreto 7/2021, de 19 de enero, establece que en cada uno de los Territorios Históricos existirá una Delegación Territorial de Trabajo y Seguridad Social, a cuyo frente figurará un Delegado o Delegada Territorial que, bajo la dependencia orgánica del Director o Directora de Trabajo y Seguridad Social será la autoridad laboral en su demarcación territorial.

Ekonomia, azkartasuna eta eraginkortasuna lortzeko asmoz, komenigarritzat jotzen da, une honetan, ebazpen honen xedapen-zatian zerrendatzen diren gaiak eskuordetzea.

Con la finalidad de conseguir objetivos de economía, celeridad y eficacia, se considera conveniente, en estos momentos, efectuar la delegación de los asuntos que se relacionan en la parte dispositiva de la presente Resolución.

Adierazitakoa kontuan hartuta, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita,

En virtud de lo expuesto anteriormente, de conformidad con lo establecido en el artículo 9 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzei eskuordetzea, bakoitzak bere lurralde-eremuan, COVID-19ak eta alarma-egoerak eragindako jarduera-galeren zuzeneko ondorioz eten behar izan diren kontratuen eta murriztu behar izan diren lanaldien eskaerak izapidetzeko eta ebazteko eskumena, betiere, egoera horien ondorioz jarduerak eten edo bertan behera utzi behar izan badira edota lokalak aldi baterako itxi behar izan badira; eta, lurralde-ordezkarien postuak hutsik badaude, lurralde-ordezkariak beren postuetan ez badaude edo gaixorik badaude, Administrazio eta Zerbitzuen arduradunari eskuordetzea eskumen hori, aldi baterako ordezkoa den aldetik.

Primero.– Delegar en las Delegaciones Territoriales de Trabajo y Seguridad Social, el ejercicio, en sus respectivos ámbitos territoriales, de la facultad para tramitar y resolver las solicitudes de suspensiones de contrato y reducciones de jornada que tengan su causa directa en pérdidas de actividad como consecuencia del COVID-19, incluida la declaración el estado de alarma, que impliquen suspensión o cancelación de actividades, cierre temporal de locales; y en caso de vacante, ausencia o enfermedad de los Delegados Territoriales, a favor de la persona responsable de Administración y Servicios, como sustituta temporal de los mismos.

Bigarrena.– Eskuordetza honen bidez emandako ebazpen guztietan, berariaz aipatuko da horrela eman direla, eta organo eskuordetzaileak emandakotzat joko dira.

Segundo.– Las resoluciones que se adopten en virtud de la presente delegación deberán indicar expresamente dicha circunstancia y se considerarán dictadas por el órgano delegante.

Hirugarrena.– Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak edozein unetan baliogabetu ahal izango du ebazpen honetan aipatzen diren eskumenen eskuordetza.

Tercero.– El Director de Trabajo y Seguridad Social podrá revocar en cualquier momento la delegación de competencias a que se refiere esta Resolución.

Laugarrena.– Sinatu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Cuarto.– La presente Resolución surtirá efectos a partir del día siguiente de su firma.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Quinto.– Publicar la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de febrero de 2021.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

El Director de Trabajo y Seguridad Social,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común