Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea

N.º 260, martes 29 de diciembre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
5566
5566

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 9koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2021eko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.

RESOLUCIÓN de 9 de diciembre de 2020, de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad, por la que se hace pública la convocatoria de la Fase I, para el ejercicio 2021, del programa de apoyo a la I+D empresarial-Hazitek.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez (2017ko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.), enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

La Orden de 31 de enero de 2017, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras (BOPV n.º 43, de 2 de marzo de 2017), modificada por la Orden de 17 de diciembre de 2018, regula el Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

Aipatutako agindu arautzailearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2021eko ekitaldirako, I. fasearen –proiektuak hautatu eta onartzea– deialdia egin beharra dago, eta, horretarako, behar diren arauak eman.

De conformidad con lo establecido en el artículo 12 de la citada Orden reguladora, procede realizar la convocatoria de la Fase I, Selección y Aprobación de Proyectos, para el ejercicio 2021, dictando a tal objeto las normas necesarias.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, honako hau

Por lo expuesto, en virtud de la facultad establecida en el artículo 12 de la Orden de referencia,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan aurreikusita dagoen I. fasearen deialdia egitea –proiektuak hautatu eta onartzea–; agindu horren bidez, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

Es objeto de la presente Resolución, la convocatoria de la Fase I, Selección y Aprobación de Proyectos, prevista en la Orden de 31 de enero de 2017, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, modificada por Orden de 17 de diciembre de 2018 reguladora del Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

2. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

Artículo 2.– Solicitudes: presentación y plazo.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira; agindu horren bidez, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programa arautzen da.

1.– La solicitud deberá realizarse por medios electrónicos en los términos establecidos por el artículo 14 de la Orden de 31 de enero de 2017, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras reguladora del Programa de Apoyo a la I+D empresarial Hazitek.

2.– Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoa erabili behar da:

2.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará a través de la sede electrónica de la Administración Pública de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi que se señala a continuación:

Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bidez egingo dira:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y consulta del expediente, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2021eko martxoaren 12ko 12:00etan amaituko da.

3.– El plazo de presentación de solicitudes, se iniciará al día siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 12:00 del día 12 de marzo de 2021.

4.– Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2021ean garatutako proiektuak –izaera lehiakorreko proiektuen kasuan– eta 2021-2023 aldian garatutakoak –izaera estrategikoko proiektuen kasuan–.

4.– Se podrán presentar a la presente convocatoria aquellos proyectos desarrollados en 2021 en el caso de los proyectos de carácter competitivo y aquellos desarrollados a lo largo del periodo 2021-2023 en el caso de los proyectos de carácter estratégico.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Para el análisis y evaluación de las solicitudes se constituye el Órgano de Evaluación cuya composición será la siguiente:

Lehendakaria: Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Alberto Fernández González, eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Leyre Madariaga Gangoiti.

Estará presidido por la persona titular de la Dirección competente en materia de Tecnología, Alberto Fernández González y como suplente la persona titular de la Dirección de Emprendimiento Innovación y Sociedad de la Información, Leyre Madariaga Gangoiti.

Honako kide hauek bokalak izango dira:

Serán vocales los siguientes miembros:

– Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako titularra, Mikel Amundarain Leibar; eta ordezkoa: Industriaren Garapenaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Rosa M.ª Murillas Maza.

– La persona titular de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Mikel Amundarain Leibar, y como suplente un técnico/a de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Rosa M.ª Murillas Maza.

– SPRIren ordezkari bat, Miguel García Altuna eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.

– Un representante de SPRI, Miguel García Altuna y como suplente, Maite Hernández.

– Teknologiaren arloan eskuduna den Zuzendaritzako teknikari bat, Larraitz Segurola Bereciartua; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

– Un técnico/a de la Dirección competente en materia de Tecnología, Larraitz Segurola Bereciartua y como suplente Natividad Niño Bartolomé, que realizará las funciones de Secretaría.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

En Vitoria-Gasteiz, a 9 de diciembre de 2020.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

La Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común