Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

246. zk., 2020ko abenduaren 10a, osteguna

N.º 246, jueves 10 de diciembre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
5285
5285

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren sektorean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programako epeak luzatzekoa.

RESOLUCIÓN de 23 de noviembre de 2020, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se acuerda la ampliación de plazos en el programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020.

Aurrekariak
Antecedentes

I.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAAn argitaratua, 19. zk.), hirugarren sektorean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programa onartu eta iragarri zen, eta haren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

I.– Que, mediante Resolución de 17 de enero de 2020, del Director General del EVE, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV) n.º 19 de 29 de enero de 2020 se procedió a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020.

II.– Laguntza-deialdi horren 3. oinarrian zehaztutakoaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta helburu horretara bideratutako aurrekontua agortzean amaituko da. Edonola ere, aurrekontu erabilgarria izan ala ez, eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.

II.– Que la base 3.ª de la citada convocatoria de ayudas, establece que el plazo de presentación de las solicitudes de ayuda comenzará al día siguiente de la publicación de las bases en el BOPV y finalizará en el momento de producirse el agotamiento del presupuesto destinado a tal efecto. En todo caso, con independencia de la existencia de presupuesto disponible, el plazo para la presentación de las solicitudes de ayuda finalizará el 31 de octubre de 2020.

Gehigarri gisa, hirugarren sektorean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programaren 4., 5. eta 11. oinarriek honako hauek ezartzen dituzte, hurrenez hurren: dirulaguntza eskatzen duten proiektuak 2020ko abenduaren 31 baino lehen egikaritu eta fakturatu beharko direla eta ordainketa-eskaera nahiz proiektuaren gauzatzea justifikatzeko dokumentazioa 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar direla nahitaez.

Adicionalmente, las bases 4.ª, 5.ª y 11.ª del programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020 establecen respectivamente que los proyectos objeto de subvención tendrán que estar ejecutados y facturados antes del 31 de diciembre de 2020 y la solicitud de pago y la aportación de la documentación justificativa de la ejecución del proyecto se debe presentar obligatoriamente antes del 15 de enero de 2021.

III.– Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera ezartzen zuenak, ekintza administratiboen baldintzak eta epeak etetea agindu zuen. Epe horiek 2020ko ekainaren 1ean jarri ziren berriz martxan, Diputatuen Kongresuak 2020ko maiatzaren 20an emandako Ebazpenaren hamargarren atalaren arabera (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma egoera luzatzea baimentzeko akordioaren argitalpena agintzen zuen Ebazpena).

III.– Que la Disposición adicional tercera del Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, dispuso la suspensión de los términos e interrupción de los plazos administrativos. A este respecto, los plazos se reanudaron nuevamente con efectos a 1 de junio de 2020 en virtud del apartado décimo la Resolución de 20 de mayo de 2020, del Congreso de los Diputados, por la que se ordena la publicación del Acuerdo de autorización de la prórroga del estado de alarma declarado por el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo.

IV.– 2020ko martxoaren 14an ezarritako alarma egoerak eta COVID-19ak ekarri duen osasun larrialdiko egoerak ondorio latzak, erabat ezustekoak eta neurtzen zailak eragin ditu enpresa, enplegu eta herritarrentzat.

IV.– Que la declaración del estado de alarma el día 14 de marzo de 2020 y la posterior situación de emergencia sanitaria causada por el COVID-19 ha causado efectos severos, totalmente inesperados y de una magnitud difícil de calibrar para las empresas, el empleo y la ciudadanía en general.

Inpaktu ekonomikoak eta sektore guztietan jarduera ekonomikoa gelditu izanak enpleguaren berehalako suntsipena ekarri dute, eta okertu egin dituzte aurreikuspen makroekonomikoak.

El impacto económico y la paralización de la actividad económica causada en todos los sectores ha llevado a una rápida destrucción de empleo y a un agravamiento de las previsiones macroeconómicas.

Ogasun eta Ekonomia Sailak argitaratutako azken kalkuluen arabera, BPGren % 10,1eko beherakadarekin amaituko da 2020. urtea, 30.000 lanpostu galduko dira, eta langabezia tasa % 11,20koa izango da; dena den, 2021eko ekitaldirako aurreikuspenek suspertze bizia iradokitzen dute, zuhurtzia osoz.

Según las últimas estimaciones publicadas por la Consejería de Hacienda y Economía, se espera finalizar el año 2020 con una caída del 10,1 % del PIB, la pérdida de 30.000 empleos y una tasa de paro del 11,20 % si bien las perspectivas para el ejercicio 2021 apuntan, desde la máxima prudencia, a una recuperación intensa.

Testuinguru ekonomiko horretan, nagusi dira negozioek eta merkatuek izango duten bilakaerari begirako kezka eta konfiantzarik eza, enplegu-suntsipen larria, eskari zorroen gaineko ziurgabetasuna, hornidura-kateetako murrizketak eta eragozpenak, diruzaintzako gorabeherak eta enpresen zein familien likidezia-zailtasunak, enpresa hornitzaileen galera eta itxiera. Horren ondorioz, enpresek eta herritarrek atzeratu egin dituzte inbertsio-proiektuen gaineko erabakiak, edo zuzenean bertan behera utzi dituzte.

Nos movemos en un entorno económico donde predomina la preocupación y la desconfianza sobre la evolución futura del negocio y de los mercados, la grave destrucción de empleo, la incertidumbre en la cartera de pedidos, las restricciones e impedimentos en las cadenas de suministro, las tensiones de tesorería y estrechez en la liquidez de las empresas y familias, la pérdida y cierre de empresas proveedoras. Todo ello ha llevado a que cualquier decisión respecto a proyectos de inversión por parte empresas y ciudadanos sea pospuesta, cuando no, directamente cancelada.

V.– Bistakoa da COVID-19ak eragindako egoerak eragina izan duela, halaber, EEEk energia berriztagarriak eta energia-efizientzia sustatzeko inbertsioetara bideratzen dituen laguntza-programak jaso ohi dituzten sektore ekonomikoetan ere. Ondorioz, Erakundeak 2020rako eginak zituen aurreikuspen guztiak aldatu egin dira.

V.– Que es evidente que la situación generada por el COVID-19 no ha resultado ajena para los sectores económicos a los que el EVE dirige habitualmente sus programas de ayudas a inversiones dirigidas al fomento e impulso de las energías renovables y la eficiencia energética. En consecuencia, todas las estimaciones realizadas para el ejercicio 2020 por este Ente se han visto alteradas.

Hirugarren sektorean energia efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programan jasotako eskabide kopurua aurreko ekitaldietakoa baino nabarmen txikiagoa da, eta hortaz, une honetan laguntza-programaren aurrekontu-egikaritzea aurreikusitakoa baino zertxobait txikiagoa da.

El número de solicitudes recibidas en el programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020 se encuentra ostensiblemente por debajo de lo habitual en ejercicios anteriores, lo que ha conllevado que en estos momentos la ejecución presupuestaria del programa de ayudas en cuestión sea sensiblemente inferior respecto a lo estimado.

Horrez gainera, azaldutako arrazoiak tarteko, aldeko ebazpena jaso zuten proiektuen ehuneko handi baten kasuan, onuradunek ezin izango dituzte laguntzen deialdian zehaztutako epeetan gauzatu proiektuak, eta horrek berekin ekarriko luke jada aitortuta duten laguntza ezinbestean baliogabetu eta galtzea. Horrek are gehiago larrituko luke aurrekontuaren egungo egikaritze-maila, baita EEEren 2020rako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasota dauden helburuen betetze-maila ere.

Adicionalmente y por las razones ya expuestas, se está observando que, en un alto porcentaje de los proyectos resueltos favorablemente, los beneficiarios no van a poder acometer la ejecución de los mismos dentro de los plazos establecidos en la convocatoria de ayuda lo que implicaría irremediablemente la revocación y pérdida de la ayuda ya reconocida. Este hecho agravaría más si cabe el actual grado de ejecución presupuestaria y de cumplimiento de los objetivos recogidos en el Plan Estratégico de Subvenciones del EVE para el 2020.

Horri dagokionez, COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri sozial eta ekonomiko osagarriak hartzeko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak honako hau dio 54. artikuluan:

A ese respecto, el artículo 54 del Real Decreto-Ley 11/2020 de 31 de marzo, por el que se adoptan medidas urgentes complementarias en el ámbito social y económico para hacer frente al COVID-19 señala que:

«54. artikulua.– Dirulaguntza eta laguntza publikoen arloko neurriak.

«Artículo 54.– Medidas en materia de subvenciones y ayudas públicas.

1.– Dirulaguntzak emateko prozeduretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan aurreikusita dauden dirulaguntza eta laguntza publikoen deialdi eta emakiden gaineko agindu zein ebazpenei dagokienez, 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartu zenean jada emanak zeudenak aldatu egin ahal izango dira, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epeak luzatzeko eta, hala badagokio, gauzatze hori justifikatu eta egiaztatzeko epeak, nahiz eta ez egon jasota oinarri arautzaileetan.»

1.– En los procedimientos de concesión de subvenciones, las órdenes y resoluciones de convocatoria y concesión de subvenciones y ayudas públicas previstas en el artículo 22.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que ya hubieran sido otorgadas en el momento de la entrada en vigor del Real Decreto 463/2020 podrán ser modificadas para ampliar los plazos de ejecución de la actividad subvencionada y, en su caso, de justificación y comprobación de dicha ejecución, aunque no se hubiera contemplado en las correspondientes bases reguladoras.»

VI.– Aurretik aipatutako guztia dela eta, erakunde honen ustez komenigarria da eta justifikatuta dago oinarriak aldatzea, hirugarren sektorean energia efizientziaren eta eguzki energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programan hasieran aurreikusita zeuden epeak luzatzeko; era horretara, ebazpen hau argitaratzen den unetik 2021. urterako jarraitutasuna eta ikusgaitasuna eman ahal izango zaie EEEren 2020ko laguntza programaren esparruko eskatzaile potentzialei, eta, aldi berean, EEEren 2020rako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasotako helburuen betetze maila handiagoa lortu ahal izango da, aldeko ebazpena jasoa duten proiektuak egikaritu eta justifikatzeko epea luzatuta.

VI.– Que por todo lo anteriormente indicado, este Ente considera recomendable y justificado modificar las Bases para ampliar los plazos inicialmente previstos en el programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020, de modo que permita, desde la fecha de publicación de esta Resolución, dar continuidad y visibilidad a los potenciales solicitantes sobre el marco de ayudas del EVE a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020 para el año 2021 y, a su vez, alcanzar un mayor grado de cumplimiento de los objetivos recogidos en el Plan Estratégico de Subvenciones del EVE para el 2020 mediante la ampliación del plazo de ejecución y justificación de los proyectos ya resueltos favorablemente.

VII.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuaren arabera, EEEko zuzendari nagusiak dauka eskumena Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakiak betearazteko eta Zuzendaritza Kontseiluak baimendutako dirulaguntza- eta laguntza-deialdiak onartu eta kudeatzeko, eta oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez hedatuko direla bermatu behar da.

VII.– Que, de acuerdo con el Decreto 10/2015, de 3 de febrero, de segunda modificación del Decreto por el que se regulan las funciones de los órganos rectores del Ente Vasco de la Energía (EVE), la competencia para la ejecución de los acuerdos adoptados por el Consejo de Dirección, así como aprobar y gestionar las convocatorias de subvenciones y ayudas autorizadas por el Consejo de Dirección, corresponde al Director General del EVE, debiéndose garantizar la difusión de las citadas bases a través del Boletín Oficial del País Vasco.

Azaldutako guztia dela eta, honako hau

Por lo expuesto,

Ebazten dut:
Resuelvo:

Lehenengoa.– Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programaren 3., 4., 5. eta 11. oinarriak aldatzea adostea, epe hauek luzatzeko:

Primero.– Acordar la modificación de las bases n.º 3, 4, 5 y 11 del programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020, para la ampliación del plazo para:

(i) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programan eskabideak aurkezteko epea, 2021eko ekainaren 30era arte edo, hala badagokio, laguntza programaren aurrekontua agortu arte.

(i) La presentación de solicitudes de ayuda al programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020 hasta el 30 de junio de 2021 o, en su caso, hasta el momento de producirse el agotamiento del presupuesto destinado a este programa de ayudas;

(ii) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programari atxikitako proiektuak gauzatu eta fakturatzeko epea, 2021eko urriaren 31ra arte.

(ii) La ejecución y facturación completa de los proyectos objeto de ayuda acogidos al programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020, hasta el 31 de octubre de 2021; y

(iii) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programari atxikitako proiektuen ordainketa-eskaera egiteko eta egikaritzearen justifikazio dokumentuak aurkezteko epea, 2021eko azaroaren 15era arte.

(iii) Efectuar la solicitud de pago y la aportación de la documentación justificativa de la ejecución de los proyectos acogidos al programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – año 2020, hasta el 15 de noviembre de 2021.

Oinarri horiek honela idatzita geratuko dira:

Que quedarán redactadas de la siguiente forma:

– 3. oinarria. Programaren aurrekontua eta eskabideak aurkezteko epea:

– Base 3.ª - Dotación presupuestaria y plazo de presentación de las solicitudes:

«[...] Nolanahi ere, aipatutako aurrekontua agortu zein ez agortu, 2021eko ekainaren 30a izango da azken eguna dirulaguntza eskabideak aurkezteko.»

«[...] En todo caso, con independencia de la existencia de presupuesto disponible, el plazo para la presentación de las solicitudes de ayuda finalizará el 30 de junio de 2021.»

– 4. oinarria. Diruz lagunduko diren jarduerak energia-efizientzian eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

– Base 4.ª - Actuaciones subvencionables en eficiencia energética y cuantía de las ayudas:

«[...] Laguntza-programa honen kontura diruz lagunduko diren energia-efizientziaren alorreko jarduerak oinarri hauetako 4. atalean zehazten dira. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, eta honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra.

«[...] En el marco del presente programa de ayudas, se consideran actuaciones subvencionables aquellas actuaciones eficiencia energética descritas en esta base 4.ª, llevadas a cabo por los solicitantes en el territorio de la CAPV y que sean ejecutadas y facturadas entre el 1 de enero de 2020 y el 31 de octubre de 2021.

Enpresen kasuan, oinarri hauetako 4. atalean zehazten diren jarduerak lagunduko dira diruz; onuradunek egingo dituzten jarduera horiek honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: Laguntzen programa honetaz baliatzeko eskabidea aurkezten den egunaz geroztik 2021eko urriaren 31ra [651/2014 Erregelamenduaren 2.23 artikulua].»

En el caso de empresas, las actuaciones descritas en esta base 4.ª deberán estar ejecutadas y facturadas en el período comprendido entre la fecha posterior a la de presentación de la correspondiente solicitud de ayuda al presente programa de ayudas y el 31 de octubre de 2021 [artículo 2.23 del Reglamento 651/2014].»

– 5. oinarria. Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki-energia termikoan eta dirulaguntzaren zenbatekoa:

– Base 5.ª - Actuaciones subvencionables en solar térmica y cuantía de las ayudas:

«[...] Laguntzen programa honen kontura diruz lagunduko diren energia berriztagarrien alorreko jarduerak Oinarri hauetako 5. atalean zehazten dira. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egingo dira, eta honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra.

«[...] En el marco del presente programa de ayudas, se consideran actuaciones subvencionables aquellas actuaciones en energías renovables descritas en esta base 5.ª, llevadas a cabo por los solicitantes en el territorio de la CAPV y que sean ejecutadas y facturadas entre el 1 de enero de 2020 y el 31 de octubre de 2021.

Enpresen kasuan, oinarri hauetako 5. atalean zehazten diren jarduerak lagunduko dira diruz; onuradunek egingo dituzten jarduera horiek honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: Laguntzen programa honetaz baliatzeko eskabidea aurkezten den egunaz geroztik 2021eko urriaren 31ra [651/2014 Erregelamenduaren 2.23 artikulua].»

En el caso de empresas, las actuaciones descritas en esta base 5.ª deberán estar ejecutadas y facturadas en el período comprendido entre la fecha posterior a la de presentación de la correspondiente solicitud de ayuda al presente programa de ayudas y el 31 de octubre de 2021 [artículo 2.23 del Reglamento 651/2014].»

– 11. oinarria. Dirulaguntzak ordaintzea:

– Base 11.ª - Abono de las ayudas:

– Pertsona fisikoak.

– Personas físicas.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

«[...] c. Documentación técnica:

• Egindako guztizko inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

• Facturas (copias auténticas) justificativas de la inversión realizada, desglosadas y valoradas económicamente por partidas, fechadas entre el 1 enero de 2020 y el 31 de octubre de 2021, las cuales deberán estar emitidas al que ostente la condición de beneficiario, tal y como se indica en la base 2.1.»

– Autonomoak.

– Autónomos.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

«[...] c. Documentación técnica:

• Egindako inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: laguntza programa honen dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

• Facturas (copias auténticas) justificativas de la inversión realizada, desglosadas y valoradas económicamente por partidas, fechadas entre el día siguiente a la fecha de solicitud de ayuda al presente programa de ayudas, y el 31 de octubre de 2021, las cuales deberán estar emitidas al que ostente la condición de beneficiario, tal y como se indica en la base 2.1.»

– Pertsona juridikoak.

– Personas jurídicas.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

«[...] c. Documentación técnica:

• Egindako inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: laguntza programa honen dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

• Facturas (copias auténticas) justificativas de la inversión realizada, desglosadas y valoradas económicamente por partidas, fechadas entre el día siguiente a la fecha de solicitud de ayuda al presente programa de ayudas, y el 31 de octubre de 2021, las cuales deberán estar emitidas al que ostente la condición de beneficiario, tal y como se indica en la base 2.1.»

– Jabeen erkidegoak.

– Comunidades de propietarios.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

«[...] c. Documentación técnica:

• Egindako guztizko inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

• Facturas (copias auténticas) justificativas de la inversión realizada, desglosadas y valoradas económicamente por partidas, fechadas entre el 1 enero de 2020 y el 31 de octubre de 2021, las cuales deberán estar emitidas al que ostente la condición de beneficiario, tal y como se indica en la base 2.1.»

– Energia Zerbitzu Enpresak – ESE.

– Empresas de Servicios Energéticos – ESE.

«[...] c. Dokumentazio teknikoa:

«[...] c. Documentación técnica:

• Egindako inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta ekonomikoki balioztatuta, honako data hauen artean: laguntza programa honen dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31ra. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, Oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

• Facturas (copias auténticas) justificativas de la inversión realizada, desglosadas y valoradas económicamente por partidas, fechadas entre el día siguiente a la fecha de solicitud de ayuda al presente programa de ayudas, y el 31 de octubre de 2021, las cuales deberán estar emitidas al que ostente la condición de beneficiario, tal y como se indica en la base 2.1.»

– [...] Dirulaguntza jaso duen jarduera amaitu ondoren, eta beranduenez ere 2021eko azaroaren 15ean, ordaintzeko eskaera eta aurretik aipatutako dokumentazioa helaraziko zaizkio EEEri, posta elektronikoz, Oinarri hauetako 8. atalean aipatzen den aplikazioaren bidez. Ordaintzeko eskaera eta dokumentazioaren aurkezpena ekitaldi bakarrean eta bere osotasunean egingo ditu onuradunak edo legezko ordezkariak. Hartara, ordaintzeko eskaera osatu gabe badago, akastuna bada edo posta arruntez edo aurrez aurre aurkeztu bada, akatsak zuzentzeko hamar (10) egun balioduneko epea emango zaio eskatzaileari. Idatziz emango zaio horren berri, eta jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasiko da 10 eguneko epea (39/2015 Legearen 68. artikulua).

– [...] Una vez finalizada la ejecución de la actuación objeto de subvención y no más tarde del 15 de noviembre de 2021, se deberá cursar la solicitud de pago y la entrega al EVE, de manera electrónica mediante la aplicación informática indicada en la base 8.ª, de la documentación anteriormente indicada. La solicitud de pago y la aportación de la documentación la realizará el beneficiario, o su representante legal, en un único acto y de manera completa. De este modo, si la solicitud de pago realizada estuviese incompleta, fuera defectuosa, o hubiera sido presentada por correo postal o de manera presencial, se otorgará al beneficiario, mediante el correspondiente escrito de solicitud de subsanación, un plazo de diez (10) días hábiles a contar desde la recepción de la notificación de subsanación por parte del beneficiario de la ayuda (artículo 68 de la Ley 39/2015).

Dokumentazio justifikagarri hori guztia jasotzeko epea ez du inolaz ere luzatuko EEEk. Dokumentazio justifikagarria dagokion epean aurkeztu ezean, laguntzaren zenbatekoa itzularaziko zaio onuradunari, eta DLOn ezartzen diren gainerako erantzukizun guztiak eskatuko zaizkio.

El plazo otorgado para la entrega completa de la documentación justificativa no será, en ningún caso, objeto de ampliación o prórroga por parte del EVE. La falta de presentación de la justificación en el plazo establecido en este apartado llevará consigo la exigencia del reintegro y demás responsabilidades establecidas en la LGS.

Aipatutako dokumentazio hori guztia jaso ondoren, aztertzeari ekingo zaio, eta balorazioa aldekoa izanez gero, EEEk laguntza ordainduko du. Aurkeztutako dokumentazio justifikagarria aztertzean ikusten bada laguntzaren zenbatekoak hasieran emandakoa baino txikiagoa izan behar duela, laguntza partzialki ezeztatzeko espediente bat abiaraziko da. Kontrara, honako egoeraren bat gertatuz gero:

Una vez recibida la documentación exigida se procederá a su análisis. Si la valoración de la documentación aportada resultase positiva, se procederá al abono de la ayuda por parte del EVE. Si una vez contrastada la documentación justificativa presentada, se advirtiera que el importe de subvención final debiera ser inferior al inicialmente otorgado, se procederá a incoar un expediente de revocación parcial de la ayuda. Si, por el contrario, se diera alguna de las siguientes circunstancias:

– Eskatutako dokumentazio guztia epearen barruan ez aurkeztea.

– No aportarse en el plazo exigido la totalidad de la documentación exigida.

– Energia-instalazioa egin dela eta dagokion fakturazioa ez egiaztatzea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31 bitartean, eta enpresen kasuan, dirulaguntza eskabidea aurkezten den egunaren biharamunetik 2021eko urriaren 31 bitartean.

– No acreditarse la ejecución de la actuación objeto de subvención y su facturación correspondiente entre el 1 de enero de 2020 y el 31 de octubre de 2021y, en el caso de empresas, entre el día siguiente a la fecha de solicitud de ayuda al presente programa de ayudas, y el 31 de octubre de 2021.

– Oinarri hauetan eta/edo dirulaguntzei buruzko legerian ezarritako baldintzaren bat ez betetzea.

– Incumplir cualesquiera otras condiciones de las recogidas en estas bases y/o de la normativa establecida en materia subvencional.

Goiko hiru kasuetakoren bat gertatuz gero, EEEk dirulaguntza osorik ezeztatzeko espedientea abiaraziko du.

El EVE procederá a incoar un expediente de revocación total de la ayuda.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Segundo.– Disponer la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco (BOPV).

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Tercero.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse, con carácter potestativo, recurso de reposición ante el Director General del EVE en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o alternativamente recurso contencioso-administrativo ante los juzgados de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Bilbao, 2020ko azaroaren 23a.

En Bilbao, a 23 de noviembre de 2020.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común