Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

226. zk., 2020ko azaroaren 13a, ostirala

N.º 226, viernes 13 de noviembre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA ENPLEGU SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y EMPLEO
4868
4868

EBAZPENA, 2020ko irailaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Convenio Colectivo de las Empresas de la Asociación de Ikastolas del País Vasco / Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmena» erregistratu, gordailutu eta argitaratzen duena (86100063012016 zk.).

RESOLUCIÓN de 7 de septiembre de 2020, de la Directora de Trabajo y Seguridad Social, por la que se dispone el registro, depósito y publicación del «Convenio Colectivo de las Empresas de la Asociación de Ikastolas del País Vasco / Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Enpresen Lan Hitzarmena» (núm. 86100063012016).

AURREKARIAK
ANTECEDENTES

Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 22an, REGCONen, aurrez aipatutako hitzarmenari lotutako dokumentazioa aurkeztu zen, zeina 2019ko abenduaren 16an sinatu baitzuten negoziazio-mahaiko enpresa-ordezkariek eta ordezkari sozialek.

Primero.– El día 22 de enero de 2020 se presentó en REGCON, la documentación referida al convenio antes citado, suscrito el día 16 de diciembre de 2019 por la representación empresarial y la representación social en la mesa negociadora.

Bigarrena.– 2020ko martxoaren 2an, Negoziazio Batzordeari zuzentze-errekerimendua egin zitzaion, zeina REGCONen 2020ko martxoaren 11n bete baitzen.

Segundo.– Con fecha 2 de marzo de 2020, se ha efectuado requerimiento de subsanación a la Comisión Negociadora, que se ha cumplimentado en REGCON el día 11 de marzo de 2020.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren sinatzaileek erregistro-, gordailutze- eta argitalpen-eskaria izapidetuko duen pertsona izendatu dute.

Tercero.– Los firmantes del citado convenio han nombrado a la persona que ha de proceder a tramitar la solicitud de registro, depósito y publicación.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK
FUNDAMENTOS DE DERECHO

Lehenengoa.– Espediente hau ebazteko eskumena lan-agintaritza honi dagokio, apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuak –zeinak Lan eta Justizia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen baitu– 9.1.i) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz; izan ere, bertan xedatzen denez, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, hura arautzen duen dekretuan zedarritutako baldintzei eta indarrean dagoen gainerako araudiari jarraikiz.

Primero.– La competencia de esta autoridad laboral para resolver el expediente se fundamenta en lo previsto en el artículo 9.1.i) del Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia, según el cual le corresponde a la Dirección de Trabajo y Seguridad Social dirigir y gestionar el Registro telemático de Convenios y Acuerdos Colectivos de Trabajo del País Vasco, en los términos previstos en el Decreto que lo regula y demás normativa vigente.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatzekoa den araudi substantiboa hauetan jasota dago: 713/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa; eta 9/2011 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa.

Segundo.– La normativa sustantiva aplicable en presente procedimiento es la recogida en el Real Decreto 713/2010 de 28 de mayo sobre registro y depósito de convenios y acuerdos colectivos de trabajo y en el Decreto 9/2011, de 25 de enero, del registro y depósito de convenios y acuerdos colectivos de trabajo del País Vasco.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Dekretuak 2.1.a) artikuluan ezartzen duenaren arabera, eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 85., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunei jarraikiz sinatu da.

Tercero.– El acuerdo presentado es un acto inscribible de conformidad con lo previsto en el artículo 2.1.a) del Decreto 713/2010, de 28 de mayo, sobre registro y depósito de convenios y acuerdos colectivos, y ha sido suscrito de conformidad con los requisitos de los artículos 85, 88, 89 y 90 del Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores.

Behin inskribatze-eskaria eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legezko betekizun guztiak betetzen dituela, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, hau

Analizada la solicitud de inscripción y la documentación anexa, se ha comprobado que la misma reúne los requisitos legalmente exigidos, por lo que de conformidad con lo dispuesto en el artículo 9, del Decreto 9/2011, de 25 de enero, del registro y depósito de convenios y acuerdos colectivos de trabajo del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzea eta alderdiei horren berri ematea.

Primero.– Ordenar su inscripción y depósito en el Registro de Convenios y Acuerdos Colectivos de Euskadi, con notificación a las partes.

Bigarrena.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Segundo.– Disponer su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 7a.

En Vitoria-Gasteiz, a 7 de septiembre de 2020.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

La Directora de Trabajo y Seguridad Social,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común