Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

214. zk., 2020ko urriaren 29a, osteguna

N.º 214, jueves 29 de octubre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
4544
4544

85/2020 EBAZPENA, urriaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren artean prestakuntza arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea.

RESOLUCIÓN 85/2020, de 22 de octubre, del Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento, por la que se dispone la publicación del convenio de colaboración suscrito entre el Instituto Vasco de Administración Pública y el Ente Público de Derecho Privado Osakidetza-Servicio vasco de salud, en materia de formación.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hitzarmen hori sinatu duenez gero, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

Habiéndose suscrito por el organismo autónomo Instituto Vasco de Administración Pública-IVAP el Convenio referenciado, y a los efectos de darle la publicidad debida,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren artean prestakuntza arloan sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, zeina ebazpen honen eranskinean ageri baita.

Artículo único.– Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del convenio de colaboración suscrito entre el Instituto Vasco de Administración Pública y el Ente Público de Derecho Privado Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, en materia de formación, que figura como anexo a la presente.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de octubre de 2020.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

El Director de la Secretaría del Gobierno y de Relaciones con el Parlamento,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 22KO 85/2020 EBAZPENARENA
ANEXO A LA RESOLUCIÓN 85/2020, DE 22 DE OCTUBRE, DEL DIRECTOR DE LA SECRETARÍA DEL GOBIERNO Y DE RELACIONES CON EL PARLAMENTO
OSAKIDETZA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOAREN ETA HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKO PRESTAKUNTZA ARLOKO HITZARMENA
CONVENIO EN MATERIA DE FORMACIÓN ENTRE EL ENTE PÚBLICO DE DERECHO PRIVADO OSAKIDETZA – SERVICIO VASCO DE SALUD Y EL INSTITUTO VASCO DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 9an.

En Vitoria-Gasteiz, a 9 de septiembre de 2020.

HONAKO HAUEK HARTU DUTE PARTE:
INTERVIENEN:

Batetik, Juan Diego Casals jauna, zuzendari nagusia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, zuzenbide pribatuko ente publikoa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak sortua, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari atxikita dagoena. Osakidetzako zuzendari nagusia Ente Publikoaren ordezkari gisa ari da, «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren» estatutuak ezartzen dituen 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11. artikuluan aitortuta dituen eskumenak baliatuta.

De una parte, Juan Luis Diego Casals, Director General de Osakidetza-Servicio Vasco de Salud, ente público de derecho privado creado por Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación sanitaria de Euskadi y adscrito al Departamento de Salud del Gobierno Vasco, que ejerce la representación de la misma en base a lo dispuesto en el artículo 181.a) de los Estatutos aprobados mediante el Decreto 17/2011 de 15 de febrero.

Beste alde batetik, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko 1983ko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen bidez sortutako erakunde autonomoa da IVAP, eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza eta Autogobernu Sailari atxikita dago.

De otra parte, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren, Directora del Instituto Vasco de Administración Pública, Organismo Autónomo creado por Ley 16/1983, de 27 de julio, de Régimen Jurídico del Instituto Vasco de Administración Pública y adscrito al Departamento de Gobernanza y Autogobierno del Gobierno Vasco, que ejerce la representación del Instituto en base a lo dispuesto en el artículo 12 de la misma Ley.

Bi Bi alderdiak bakoitza bere erakundearen izenean eta hura ordezkatuz agertu dira, eta hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena aitortzen diote elkarri, sinetsita Osakidetzaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean lankidetza estua izateak onurak ekar ditzakeela bientzat, prestakuntza-arloan bi erakundeek esleituta dituzten zereginak betetzeko orduan. Hortaz,

Ambas partes comparecen en nombre y representación de las instituciones a las que, respectivamente, pertenecen y, de modo recíproco, se reconocen capacidad para formalizar el presente Convenio, estimando que una estrecha cooperación entre el Osakidetza-Servicio Vasco de Salud y el Instituto Vasco de Administración Pública puede proporcionar recíprocos beneficios en el cumplimiento de las funciones que en materia de formación ambas instituciones tienen encomendadas. Por todo ello,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:
EXPONEN:

I.– Azaroaren 9ko 289/2010 Dekretuak Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizun eta zerbitzuak, azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetan.

I.– El Decreto 289/2010, de 9 de noviembre, aprobó el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias de 28 de octubre de 2010, sobre traspaso de funciones y servicios a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de ejecución de la legislación laboral en el ámbito del trabajo, el empleo y la formación profesional para el empleo, que realiza el Servicio Público de Empleo Estatal, en los términos establecidos por el Real Decreto 1441/2010, de 5 de noviembre.

II.– 255/1997 Dekretuak, azaroaren 11koak, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen ditu. Dekretu horren arabera, Osakidetzak bilatu behar dituen herri–onurako xede bat da Langile sanitarioek eta ez sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein administrazio sanitarioetan.

II.– El Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud recoge entre los fines de interés general que, en desarrollo de su objeto debe perseguir, el de promover la formación y actualización de los conocimientos especializados que requiere su personal sanitario y no sanitario, tanto en el campo específico de la salud como en los de la gestión y administración sanitarias.

III.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari honako helburu hau esleitzen dio, besteak beste, erakundea bera sortu zuen 16/1983 Legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta beste edozein herri-administraziok edo araubide juridikok bere esku utz dezakeen funtzionarioen eta kontratudunen prestakuntza eta hobekuntza.

III.– El Instituto Vasco de Administración Pública tiene atribuidos, por la Ley 16/1983 que determinó su creación, entre otros fines, la formación y perfeccionamiento de los funcionarios y contratados de la Administración Autónoma del País Vasco, o que cualquier otra Administración Pública o el ordenamiento jurídico pudiere encomendarle.

IV.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituen 200/2012 Dekretuak, urriaren 16koak ezartzen duenez, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak, dituen helburuak betetzeko, eginkizun hauek izango ditu:

IV.– El Decreto 200/2012, de 16 de octubre, por el que se regula la estructura y funciones del Instituto Vasco de Administración Pública establece que, para el cumplimiento de su finalidad, el Servicio de Formación del IVAP desarrollará las siguientes funciones:

Lanpostuan hasteko, lanpostua betetzeko eta karrera profesionalerako ikastaro, mintegi eta era guztietako prestakuntza-jardueren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta administrazio erakundeetako langileen prestakuntza taxutu, kudeatu eta ebaluatzea, prestakuntzaren arloan indarrean den araudiarekin bat.

Diseñar, gestionar y evaluar, cuando corresponda, los planes de formación de entrada, para el puesto y para la carrera profesional, del personal al servicio de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Entes Institucionales, de acuerdo con la normativa vigente en materia de formación.

V.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak, onartzen dituen 13/2019 Legeak, zuzkidurak kontsignatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko. Zuzkidura horiek isla dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) aurrekontuan. Aurrekontu honek Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoa onuradun duen zuzkidura bat kontsignatzen du gehienezko kopurua adierazita.

V.– La Ley 13/2019, de 27 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2020, consigna partidas para financiar la formación de las personas empleadas en las diferentes Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Estas partidas tienen su reflejo en el presupuesto del Instituto Vasco de Administración Pública que contiene una partida consignada con cuantía máxima, que tiene como destinatario el Ente Público de Derecho Privado Osakidetza-Servicio vasco de salud.

VI.– 13/2019 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, EAEko Administrazio Publikoetan lan egiten dutenen enplegurako prestakuntzako kredituak, IVAP erakunde autonomoaren aurrekontuetan jasotakoak, azken horrek kudeatuko ditu, kasuan kasu dagozkion deialdien bitartez.

VI.– La Disposición Adicional Novena de la Ley 13/2019 establece que la gestión de los créditos que para la formación para el empleo de las personas empleadas en las administraciones públicas vascas y que figuran en los presupuestos del organismo autónomo IVAP serán gestionados por este a través de las convocatorias correspondientes.

VII.– Bi alderdiek, nork bere ahalmenak baliatuz, eta beren eskumeneko gaietan lankidetzan aritzea bientzat onuragarritzat jotzen dutenez, hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, honako klausula hauei lotuta.

VII.– Ambas partes, en el ejercicio de sus respectivas facultades y entendiendo beneficioso, para las dos, la colaboración en las materias de su competencia, han acordado suscribir el presente Convenio que llevan a efecto con sujeción a las siguientes.

KLAUSULAK
CLÁUSULAS

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Primera.– Objeto del Convenio.

Hitzarmen honen bitartez arautu da IVAPek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eman diezaiokeen finantzaketa, enplegurako prestakuntzaren alorrean, 2020ko ekitaldian zehar Ente Publikoak bere enplegatuen prestakuntzarako egiten dituen plan edo programetarako.

Por el presente Convenio se regula la financiación que puede realizar el IVAP a Osakidetza-Servicio vasco de salud, en el ámbito de la formación para el empleo, por los planes o programas para la formación del personal del Ente Público que se lleven a cabo por el mismo durante el ejercicio 2020.

Prestakuntza-plan edo -programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:

Los planes o programas de formación podrán incluir, además de la oferta formativa propiamente dicha, alguna o algunas de las siguientes acciones:

– Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo prestatzea.

– El diseño y/o elaboración de contenidos formativos.

– Ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

– El establecimiento de redes de aprendizaje, temporales o permanentes.

– Irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.

– El diseño, elaboración y publicación de material docente en cualquiera de los soportes utilizados en formación.

– Aprobetxamenduaren, transferentziaren edo eraginaren ebaluazioarekin lotutako azterketak, erakundeak garatutako prestakuntzari buruzkoak.

– Estudios relacionados con la evaluación del aprovechamiento, transferencia o impacto referidos a la formación desarrollada por la entidad.

Prestakuntza ekintzetako bat, gutxienez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa izan behar da.

Al menos una de las acciones formativas deberá ser sobre materias de igualdad de mujeres y hombres.

Ez dira inola ere diruz laguntzeko modukoak izango plan edo programetan aurreikusitako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonen joan-etorri, mantenu-, egonaldi- eta ordezkapen-gastuak.

En ningún caso serán financiados los gastos de desplazamiento, manutención, estancia o sustitución de las personas que participen en las diferentes acciones formativas previstas en los planes o programas.

Bigarrena.– Definizioak.

Segunda.– Definiciones.

Hitzarmen honetan ezarritakoa interpretatze eta aplikatze aldera, betiere kontuan izango dira honako definizio hauek:

A los efectos de la interpretación y aplicación de lo establecido en este convenio, habrán de tenerse en cuenta las siguientes definiciones:

a) Prestakuntza Beharren Analisia da pertsona batek lanpostua behar bezala betetzeko jakin beharko lukeenaren eta dakienaren arteko aldearen analisia.

a) El Diagnostico de Necesidades Formativas se entiende como el análisis para la detección de la distancia entre lo que una persona conoce y sabe hacer y lo que debería conocer y saber hacer para el adecuado desempeño de su puesto de trabajo.

b) Prestakuntza-plan edo -programatzat hartzen da prestakuntza-ekintzen multzo antolatu bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza planifikatu eta antolatzeko irizpide orokorrei buruzkoa, otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 2008ko otsailaren 27koa).

b) Se entiende por Plan o Programa formativo un conjunto ordenado de acciones formativas, según lo establecido en el Decreto 30/2008, de 19 de febrero, de criterios generales de la planificación y organización de la formación del personal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos (BOPV de 27 de febrero de 2008).

c) Prestakuntza-ekintzatzat hartzen da, oro har, langileei alderdi, eremu edo ezagutza-arlo jakin bati buruzko prestakuntza ematera bideratutako eragiketen multzoa. Prestakuntza-ekintzak ikaskuntzakoak edo informazioak izan ahal izango dira, otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen denaren arabera.

c) Por acción formativa, en general, se entiende el conjunto de operaciones destinadas a la formación del personal en un determinado aspecto, dominio o área de conocimiento. Las acciones formativas podrán ser de aprendizaje o de información, según se establece en el artículo 4 del Decreto 30/2008, de 19 de febrero.

d) Erakundearen langile-kopurua: erakundearen guztizko plaza-kopurua, onartutako azken aurrekontu-plantillaren arabera.

d) Número de efectivos de la entidad: Total de plazas de la entidad de acuerdo con la última plantilla presupuestaria aprobada.

Hirugarrena.– Finantza-zuzkidura.

Tercera.– Dotación financiera.

Zuzkidurak, gehienez, 537.000 euroko zenbatekoa izango du, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko aurrekontuan hitzarmen honen xederako ezartzen duen bezala 2020ko ekitaldirako. Sekzioa 43, programa 1216, zerbitzua 02, azpikontzeptua 41301, partida 001, Osakidetzako prestakuntza-planak.

La dotación tendrá un importe máximo de 537.000 euros, según lo establecido para el objeto de este convenio en los Presupuestos del Instituto Vasco de Administración Pública para el ejercicio 2020. Sección 43, programa 1216, Servicio 02, subconcepto 41301, partida 001, Planes formación Osakidetza.

Laugarrena.– Osakidetzaren betebeharrak.

Cuarta.– Obligaciones de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Hitzarmen honen xedeak burutze aldera, Osakidetzak ondoko betebeharrak egiten ditu bere:

Para la consecución de los fines de este convenio, el ente público de derecho privado Osakidetza-Servicio vasco de salud asume las siguientes obligaciones:

a) IVAPi behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete dituela, bai eta finantzatzeko den plan, programa edo jarduera egin duela ere.

a) Justificar ante el IVAP el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la ejecución del plan, programa o actividad objeto de financiación.

b) IVAPek egingo dituen egiaztapenen mende egotea. Erakunde publiko izaerak dakartzan kontrol jardueren mende ere egon beharko du.

b) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por el IVAP, y a aquellas otras de control derivadas de su condición de ente público.

c) IVAPi aditzera ematea beste zernahi administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman dizkien.

c) Comunicar al IVAP la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes, tanto públicos como privados.

d) Zuzkidura esleitzean kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea IVAPi.

d) Comunicar al IVAP la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la adjudicación de la dotación.

Esleipena egiteko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, gerta liteke horren ondorioz esleipen ebazpena ere aldatzea. Era berean, ebazpen hori eraldatzea eragin dezake beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatu batzuen dirulaguntzak eskuratzeak eta, edozein kasutan, xede bera betetzeko beste zernahi diru-sarrera edo baliabide jasotzeak; baldin eta, ebazpen honen babesean emandako finantzazioarekin batera, finantzatu daitekeen edozein kontzepturen finantzaketan, kostuaren guztizkoaren gainetik dagoen zenbatekoa hartzen badute.

La alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la adjudicación podrá dar lugar a la modificación de la resolución de adjudicación. Asimismo, podrán dar lugar a la alteración de dicha resolución la obtención de ayudas o subvenciones otorgadas por otras administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad que supongan, conjuntamente con la financiación otorgada al amparo de esta resolución, una financiación de cualquier concepto financiable en cuantía superior al total de su coste.

Bosgarrena.– IVAPen betebeharrak.

Quinta.– Obligaciones del IVAP.

a) Hitzarmen hau izenpeturik, ezarritako zuzkiduraren transferentzia izapidetzea.

a) Tramitar la transferencia de la dotación establecida una vez firmado el presente convenio.

b) Osakidetzarekin elkarlanean aritzea, prestakuntza-beharren analisi edo diagnostikoak efizientziarik handienarekin egiteko baliabideak sortzeko .

b) Colaborar con Osakidetza en la elaboración de instrumentos que les permitan abordar con la máxima eficiencia los análisis o diagnósticos de necesidades formativas.

c) Osakidetzak aurkeztutako dokumentazioa aztertzea eta ebazpena ematea, zazpigarren klausularen azken paragrafoan ezarritakoa ere aintzat harturik.

c) Examinar la documentación presentada por Osakidetza y dictar resolución, sin perjuicio de lo establecido en el último párrafo de la cláusula séptima.

Seigarrena.– Finantzazioaren izapidetza.

Sexta.– Tramitación de la financiación.

Hitzarmena sinatutakoan, hirugarren klausulan ezarritako zuzkidura osoaren transferentzia izapidetuko da.

Una vez firmado el convenio, se tramitará la transferencia del total de la dotación establecida en la cláusula tercera.

2020ko azaroaren 30a baino lehen, Osakidetzak ondoko dokumentazioa emango dio IVAPi:

Antes del 30 de noviembre de 2020, Osakidetza entregará al IVAP la siguiente documentación:

a) Finantzatzeko diren prestakuntza-plan edo programak. Hauek, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuan ezarritako edukia (EHAA, 2008ko otsailaren 27koa).

a) Los planes o programas de formación a financiar, que tendrán, como mínimo, el contenido establecido en el Decreto 30/2008, de 19 de febrero del Departamento de Hacienda y Administración Pública del Gobierno Vasco (BOPV de 27 de febrero de 2008).

b) Prestakuntza planaren oinarri den Prestakuntza Beharren Analisia, horretarako erabili den metodologia azalduta. Analisi hori, IVAPek zehaztu duen Prestakuntza Beharren Analisiaren metodologian oinarritu daiteke. Era berean, analisitik ondorioztatzen diren prestakuntza lehentasunak jasoko dira.

b) Diagnóstico de Necesidades Formativas en que se sustenta el plan de formación, con explicación de la metodología utilizada en su elaboración. Dicho diagnóstico podrá basarse en las metodologías del Diagnóstico de Necesidades Formativas determinada por el IVAP. Deberán presentarse asimismo las conclusiones formativas prioritarias.

c) Prestakuntza-eskaintzarekin batera hau erantsi behar da gutxienez:

c) Junto a la oferta formativa deberá incluirse como mínimo:

– Ekintzaren edo ekintzen deskribapena.

– Descripción de la acción o acciones.

– Beharrizanaren edo komenigarritasunaren justifikazioa.

– Justificación de la necesidad o conveniencia.

– Ekintzaren edo ekintzen kostua.

– Coste de la acción o acciones.

Halaber, planaren edo programaren betearazpen-maila justifikatzeko Osakidetzak hau aurkeztu beharko du:

Asimismo, a fin de justificar el grado de ejecución del plan o programa, Osakidetza deberá aportar, en el mismo plazo, la siguiente documentación:

– Aurkeztutako prestakuntza-planaren edo -programaren betearazpenari buruzko txostena.

– Memoria relativa a la ejecución del plan o programa formativo presentado.

– Erakundeak burututako prestakuntza-plan edo -programaren kostuari buruzko ziurtagiria, erakundeko barne-fiskalizazioaren arduradunak izenpetua.

– Certificación relativa al coste del plan o programa de formación ejecutado por la entidad. Esta certificación deberá ir firmada por la persona responsable de la fiscalización interna de la entidad.

– Ziurtagiria, ondokoa adierazten duena: planak edo programak ez duela jasotzen, hitzarmen honetan esleitutako kopuruarekin batera, gehiegizko finantzaketa dakarren laguntzarik, kostuaren edo bete den planaren edo programaren zatiari dagokion kostuaren gainetik dagoen zenbateko batean.

– Certificación de que el plan o programa no recibe ayudas, del tipo que fueren, que sumada a la cantidad adjudicada conforme a este convenio, supongan una financiación del mismo en cuantía superior a su coste o al coste de la parte de plan o programa que se ha ejecutado.

Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz erakundeak azkenean egokituko zaion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, dagozkion kontabilitate-eragiketak ezeztatuko dira behar ez den bezala jaso den kopururaino.

Si de la justificación realizada, se dedujera que el plan o programa de formación no se ha ejecutado o se ha ejecutado únicamente en parte, se procederá a realizar la liquidación que resulte teniendo en cuenta el grado de ejecución alcanzado. Si resultare que la entidad ha recibido cuantías superiores a las que finalmente le han de corresponder, se procederá a la anulación de las operaciones contables correspondientes por el importe de las cantidades indebidamente percibidas.

Osakidetzak bitarteko elektronikoz egingo ditu prozedura honetako izapide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, Nire karpeta gunean.

Osakidetza realizará todos los trámites de este procedimiento a través de medios telemáticos en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el apartado Mi Carpeta.

Osakidetzak, prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoz egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartzen duen edozein ziurtagiri elektroniko erabili ahal izango du.

Para poder realizar todos los trámites de este procedimiento a través de los medios telemáticos, se podrán utilizar cualquiera de los certificados electrónicos admitidos por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Osakidetzak, Ordezkarien erregistroan izendatuko ditu erakundearen izenean jardungo duten pertsona edo pertsonak, hitzarmen honen izapidetza eta betearazte ondorioetarako.

Osakidetza designará en el Registro de Representantes a la persona o personas que actuarán en nombre de dicha entidad a los efectos de la tramitación y ejecución del presente convenio.

Osakidetzak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezake dokumentazio guztia. Prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Osakidetza podrá presentar toda la documentación en euskera o castellano. A lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad, tal y como se establece en los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

Aurkeztu behar diren dokumentuek klausula hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, edo haien edukia nahikoa ez bada, Osakidetzari jakinaraziko zaio hamar egun dituela eskabidea osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta adieraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta Administrazioa behartuta dagoela eskaera horri buruzko ebazpen adierazia ematera, bai eta jakinaraztera ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.

Si los documentos aportados no reunieran todos los requisitos establecidos en las presentes cláusulas, o su contenido resultare insuficiente, se requerirá a Osakidetza para que en el plazo de 10 días complete o subsane las deficiencias, con indicación de que si no lo hiciere se le tendrá por desistida de su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zazpigarrena.– Zuzkidura esleitzea.

Séptima.– Adjudicación de la dotación.

Zuzkiduraren esleipena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek esleitutako diru-kopurua zehaztuko du. Kopuru horri dagozkion kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hau egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko da ematen den egunean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

La adjudicación de la dotación se realizará mediante resolución de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública que contendrá la cantidad asignada, con indicación de los conceptos a que se refiera. Esta Resolución se notificará, en la fecha de su dictado, a través de la sede electrónica. También se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco.

Finantzatutako kopuruak ezin izango du gainditu prestakuntza-plan, -programa edo jardueraren kostuaren ehuneko berrogeita hamar.

El importe financiado no podrá superar el cincuenta por ciento del coste del plan, programa o actividad de formación.

Zortzigarrena.– Esleitutako finantzazioari uko egitea.

Octava.– Renuncia a la financiación adjudicada.

Osakidetzak uko egin diezaioke, osorik edo partez, esleitu zaion zuzkidurari. Uko-egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta esleipenetik eratorritako eskubide ekonomiko guztiak edo uko-egiteari dagokion zuzkiduraren zatiari dagozkion eskubideak galtzea ekarriko du. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, betiere, onartu egingo du aurkeztutako uko-egitea.

Osakidetza podrá presentar renuncia total o parcial a la dotación que le haya sido adjudicada. La renuncia deberá notificarse por escrito y supondrá la pérdida de todos los derechos económicos derivados de la adjudicación, o de los derechos correspondientes a la parte de la dotación a que se refiere la renuncia. El Instituto Vasco de Administración Pública aceptará, en todo caso, la renuncia presentada.

Bederatzigarrena.– Itzultzea.

Novena.– Reintegro.

Osakidetzak hitzarmen honetan ezartzen diren baldintzak ez betetzeak, zuzkiduraren transferentzia gauzatu duten kontabilitate-eragiketak, osorik edo zati batean deuseztatzea ekarriko luke.

El incumplimiento de las cláusulas establecidas en el presente convenio por parte de Osakidetza dará lugar a la anulación, total o parcial, de las operaciones contables que hubiesen materializado la transferencia de la dotación.

Hamargarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Décima.– Silencio administrativo.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak dokumentazioa aurkeztutako egunetik hiru hilabete igaro direnean ez bada argitaratu –erreferentziazko helbide elektronikoan– esleipenari buruzko inolako ebazpenik, Ente Publikoak ulertuko du bere eskaera ezetsi egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Si transcurridos tres meses desde la presentación de la documentación por Osakidetza-Servicio vasco de salud no se hubiera publicado, en la dirección electrónica de referencia, resolución alguna de adjudicación, el Ente Público podrá entender desestimada su solicitud, de conformidad con lo establecido en el artículo 25.1.a de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Hamaikagarrena.– Jarraipen-batzordea.

Undécima.– Comisión de Seguimiento.

Hitzarmena sinatzen duten erakundeek jarraipen-batzorde bat sortuko dute, haietako bakoitzak izendatutako bina ordezkarik osatua, hitzarmena ondo betetzen dela begiratze aldera. Berariazko akordiorik ezean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkarietako bat izango da batzorde horren buru, eta idazkari, aldiz, Osakidetzak izendatutako ordezkarietako bat.

Las instituciones firmantes del presente Convenio crearán una Comisión de Seguimiento, formada por dos representantes designados por cada una de ellas, para la supervisión del buen cumplimiento del mismo. En defecto de acuerdo específico al respecto, la Presidencia de dicha Comisión será asumida por uno de los representantes del Instituto Vasco de Administración Pública y su Secretaría por uno de los representantes designados por Osakidetza.

Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

Dicha Comisión desempeñará las siguientes funciones:

a) Hitzarmenean aurreikusitako ekintzen segimendua egitea; elkar informatzea eta hartutako konpromisoak betetzea ahalbidetu dezaketen irizpideak eta moduak zehaztuta.

a) Llevar a cabo el seguimiento de la normal ejecución de las actuaciones previstas en el presente Convenio, determinando los criterios y modos para posibilitar la mutua información y adecuado cumplimiento de los compromisos respectivos.

b) Hitzarmenak interpretazio- edo exekuzio-arazorik izanez gero, konpontzen ahalegintzea.

b) Procurar la resolución de los problemas de interpretación y de ejecución que pueda plantear este Convenio.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, jarduketei bide egokia emateko behar den guztietan bilduko da batzordea, alderdietako edozeinek hala proposatuta. Batzordearen bileren bertaratze- quorumak kide guztiak agertzea eskatzen du, eta aho batez hartuko dituzte kideek erabakiak.

Durante la vigencia de este Convenio y a propuesta de cualquiera de las partes, la Comisión se reunirá siempre que lo requiera la buena marcha de las actuaciones. El quórum de asistencia a las sesiones de la Comisión requerirá la presencia de todos sus miembros y la adopción de acuerdos será por unanimidad de los mismos.

Hitzarmen honetan Jarraipen Batzordearentzat espresuki jasotzen ez diren gaietan, 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, atariko tituluaren II. kapituluaren hirugarren atalean arautzen duen kide anitzeko organoen araubidea aplikatuko da.

En lo no previsto expresamente en este Convenio para la Comisión de Seguimiento, le será aplicable el régimen de los órganos colegiados regulado en la sección 3.ª del Capítulo II del Título preliminar de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Hamabigarrena.– Araubide juridikoa.

Duodécima.– Régimen Jurídico.

Hitzarmen honek administrazio-izaera du eta aplika dakiokeen antolamendu juridikoaren bidez arautuko da Hitzarmenaren interpretazioa eta garapena; zehazki, 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, xedatutakoaren arabera.

El presente Convenio es de naturaleza administrativa, rigiéndose en su interpretación y desarrollo por el ordenamiento jurídico administrativo aplicable, en particular por lo dispuesto en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Administrazio publikoen kontratuei buruzko legeriaren aplikagarritasunari dagokionez, baztertuta geratzen da hura, 9/2017 Legeak, azaroaren 8koak, Sektore Publikoko Kontratuenak, 6.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Con respecto a la aplicabilidad de la legislación de contratos de las Administraciones Públicas, la misma queda excluida, de conformidad con el artículo 6.1 de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público.

Hitzarmen hau sinatzeak ez dakar esku hartzen duten alderdiek beren eskumenei uko egitea edo eskumen horiek aldatzea, hartzen dituzten konpromisoei dagozkien erantzukizunak bakarrik egiten dituzte bere.

La firma de este Convenio no supone renuncia ni alteración de las competencias de las partes intervinientes, que asumen únicamente las responsabilidades inherentes a los compromisos que contraen en virtud del mismo.

Hamahirugarrena.– Izaera pertsonaleko datuen babesa.

Decimotercera.– Protección de datos de carácter personal.

Hitzarmen honen egikaritza kudeatzeko beharrezkoak izan litezkeen datu pertsonalak, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute alderdi biek. Tratatzen diren datuen titularrek informazioa jasoko dute tratamenduari buruz, bai eta datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideen egikaritzari buruz ere.

Ambas partes se comprometen a tratar conforme a lo dispuesto en la normativa vigente los datos personales que fuesen necesarios para gestionar la ejecución del presente convenio. Los/as titulares de los datos tratados serán informados del tratamiento, así como del ejercicio de los derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y otros reconocidos legalmente.

IVAPi dagokionez, hitzarmen honetatik sortutako lankidetza-ekintzetan jasotako datu pertsonalak erakunde horrek antolatutako prestakuntza eta hobekuntza izeneko tratamenduan sartuko dira, eta lankidetza-jarduera horiek kudeatzeko baino ez dira erabiliko. Tratatzen diren datu pertsonalen titularrak datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideaz balia daitezke, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren aurrean.

En lo que respecta al IVAP, los datos personales recogidos en las actividades de colaboración derivadas de este convenio, se incorporarán al tratamiento formación y perfeccionamiento, y su uso se limitará a la gestión de esas actividades de colaboración. Las personas titulares de los datos personales objeto de tratamiento podrán ejercer sus derechos de acceso, rectificación cancelación y oposición ante la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública.

Hamalaugarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Decimocuarta.– Vigencia del Convenio.

Hitzarmen honek sinatzen den egunetik ezarritako xedea guztiz burutu arte izango du eragina, 2020ko abenduaren 31ra bitartean gehienez, hurrengo klausulan hitzarmena iraungitzeko ezarritako arrazoiren bat tarteko ez bada.

El presente Convenio surtirá efectos desde el día de su firma hasta el total cumplimiento de su objeto y en todo caso el 31 de diciembre de 2020, salvo que medie alguna causa de resolución de las previstas en la cláusula siguiente.

Hamabosgarrena.– Hitzarmena iraungitzea.

Decimoquinta.– Extinción del Convenio.

Hitzarmen hau arrazoi hauengatik suntsitu ahal izango da:

El presente Convenio podrá ser resuelto por las siguientes causas:

1.– Alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragartzea, idazki bidez, hiru hileko aurrerapenarekin.

1.– Denuncia de cualquiera de las partes formalizada, por escrito, con tres meses de antelación.

2.– Bi alderdiak hitzarmena bertan behera uzteko ados egotea.

2.– Mutuo acuerdo de las partes.

3.– Hitzarmeneko klausularen bat ez betetzea.

3.– Por incumplimiento de cualquiera de las cláusulas del convenio.

Sinatzaileek azaldu eta hitzartutako guztiarekin ados daudela adierazten dute, eta, dauzkaten eskumenez baliatuz, hitzarmen hau sinatzen dute, bi aletan, goian adierazitako lekuan eta datan.

De conformidad con todo lo expuesto y convenido, en el ejercicio de las atribuciones de que son titulares los firmantes, suscriben el presente Convenio, por duplicado ejemplar, en el lugar y fecha arriba indicados.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Osakidetza-Servicio vasco de salud,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

La Directora del Instituto Vasco de Administración Pública,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común