Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea

N.º 206, martes 20 de octubre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y MEDIO AMBIENTE
4354
4354

AGINDUA, 2020ko urriaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan erlezaintzari emandako laguntzen zenbatekoa, 2020. urteari dagokiona.

ORDEN de 9 de octubre de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, por la que se da publicidad al importe para 2020 de las ayudas a la apicultura en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Erlezaintzarako laguntzei dagokienez, honek ezartzen du Europar Batasuneko arau-esparrua: 1308/2013 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez nekazaritza merkatuen antolakunde erkidea sortzen baita, eta 922/72 EEE Erregelamendua, 234/79 EEE Erregelamendua, 1037/2001 EE Erregelamendua eta 1234/2007 EE Erregelamendua indargabetzen baitira. Halaber, Batzordearen 2015eko maiatzaren 11ko 2015/1366 Erregelamendu Eskuordetuak (EB) osatu egiten du 1308/2013 Erregelamendua (EB) erlezaintza-sektorerako laguntzei dagokienez, eta Batzordearen 2015eko abuztuaren 6ko 2015/1368 Betearazpen Erregelamenduak (EB) aplikazio-xedapenak ezartzen dizkio 1308/2013 Erregelamenduari (EB).

Las ayudas a la apicultura tienen su marco normativo comunitario en el Reglamento 1308/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013 por el que se crea la organización común de mercados de los productos agrarios y por el que se derogan los Reglamentos (CEE) n.º 922/72, (CEE) n.º 234/79, (CE) n.º 1037/2001 y (CE) n.º 1234/2007. Asimismo, el Reglamento Delegado (UE) 2015/1366 de la Comisión, de 11 de mayo de 2015, completa el Reglamento (UE) n.º 1308/2013 en lo relativo a las ayudas al sector de la apicultura, y el Reglamento de ejecución (UE) 2015/1368 de la Comisión, de 6 de agosto de 2015, establece disposiciones de aplicación a dicho Reglamento (UE) n.º 1308/2013.

Erregelamendu horietan, hiru urteko aldirako estatu mailako programak prestatzea aurreikusten da, «erlezaintza-programa» izenekoak. Programa horiek Batzordeak onartuko ditu, eta erlezaintzari laguntzeko zenbait neurri jaso behar dituzte. Laguntza horiek Europar Batasunak kofinantzatuko ditu, erlezaintzari laguntzeko neurrien urteko programan aurreikusitako ekintzek sortutako gastuen % 50eraino. Batzordearen 2016ko uztailaren 5eko 2016/1102 Betearazpen Erabakiaren (EB) bidez, erlezaintza-produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa nazionalak –estatu kideek aurkeztuak– onartu dira, horien artean 2020, 2021 eta 2022. urteetarako Erlezaintza Plan Nazionala.

En esos reglamentos se contempla la elaboración de programas nacionales por un periodo de tres años, denominados «programas apícolas», que serán aprobados por la Comisión y deben incluir una serie de medidas de ayuda a la apicultura. Esas ayudas serán cofinanciadas por la Unión Europea hasta el 50 % de los gastos originados por las acciones previstas en el programa anual de las medidas. Mediante Decisión de Ejecución (UE) 2019/974 de la Comisión de 12 de junio de 2019 se ha aprobado los programas nacionales para la producción y comercialización de productos apícolas correspondientes a las campañas apícolas 2020, 2021 y 2022 presentados por diversos estados, entre ellos España.

Bestalde, erlezaintzarako laguntzak arautzen dituen estatuko araudia honako hau da: 930/2017 Errege Dekretua, urriaren 27koa, urteko programa nazionalen esparruan erlezaintzari laguntzak emateko erregimena arautzen duena eta erlezaintza-ustiategien ordenamendu-arauak ezartzen dituen otsailaren 22ko 209/2002 Errege Dekretua aldatzen duena.

Por su parte, la normativa estatal que regula las ayudas a la apicultura es el Real Decreto 930/2017, de 27 de octubre, por el que se regula el régimen de ayudas a la apicultura en el marco de los programas nacionales anuales, y se modifica el Real Decreto 209/2002, de 22 de febrero, por el que se establecen normas de ordenación de las explotaciones apícolas.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Europar Batasuneko eta estatuko araudia baino lehen, 30/2005 Dekretua argitaratu zen (otsailaren 15eko 30/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzei buruzkoa), zeina urtarrilaren 15eko 9/2008 Dekretuaren bidez aldatu baitzen. Arau horren 2.2 artikuluaren bigarren paragrafoaren arabera, Erakunde Ordaintzailearen bitartez EAEko Administrazio Orokorrak ordainduko ditu laguntza hauek. Bestalde, laguntza horiek, batetik, Europako Erkidegoak kofinantzatuko ditu, zehazki, programan aurreikusitako ekintzek sortutako gastuen % 50eraino, eta, bestetik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.

En la Comunidad Autónoma del País Vasco, previamente a la normativa comunitaria y estatal, se publicó el Decreto 30/2005, de 15 de febrero, de ayudas a la apicultura en la Comunidad Autónoma del País Vasco, modificado por el Decreto 9/2008, de 15 de enero. Según el artículo 2.2, segundo párrafo de esta norma, estas ayudas serán satisfechas por la Administración General de la CAPV, por medio de su Organismo Pagador, y tendrán el carácter de cofinanciadas por la Comunidad Europea hasta el 50 % de los gastos originados por las acciones previstas en el programa, con los pagos realizados por las Diputaciones de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.

Nahiz eta laguntzok foru-aldundiek iragartzen eta kudeatzen dituzten, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuaren 6.3 artikuluak hau xedatzen du: «Urtero, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu batez (EHAAn argitaratuko da) emango da argitara deialdi bakoitzari esleitutako urteko zenbatekoa». Agindu honen xedea, hain zuzen ere, aurreikuspen hori betetzea da. Hori dela eta, hau

Si bien las ayudas son convocadas y gestionadas por las Diputaciones Forales, el artículo 6.3 del Decreto 30/2005, de 15 de febrero, dispone que anualmente, mediante Orden del Consejero de Agricultura y Pesca, que será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, se procederá a dar publicidad al importe anual destinado a cada convocatoria. La presente Orden tiene por objeto dar cumplimiento a dicha previsión. En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Primero.– Volumen total de las ayudas.

2020. urterako, otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuan aurreikusitako Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren konturako Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarako laguntzek, gehienez ere, 54.094,41 euroko zenbatekoa izango dute.

Para el año 2020 las ayudas a la apicultura en la Comunidad Autónoma del País Vasco con cargo al FEAGA, previstas en el Decreto 30/2005, de 15 de febrero, tendrán un importe máximo de 54.094,41euros.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Segundo.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

Hirugarrena.– Ondorioak.

Tercero.– Efectos.

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

La presente Orden surtirá efectos el día de su firma sin perjuicio de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.

En Vitoria-Gasteiz, a 9 de octubre de 2020.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común