Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena

N.º 143, miércoles 22 de julio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
2902
2902

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 15ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2020ko ekitaldiko deialdia.

RESOLUCIÓN de 15 de julio de 2020, de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad, por la que se hace pública la convocatoria, para el ejercicio 2020, del programa de ayudas Emaitek Plus.

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) Emaitek Plus laguntzen programa arautzen du –agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren (2017ko irailaren 4ko EHAA, 168. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.) bidez aldatu zen–.

La Orden de 16 de septiembre de 2015, de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, (BOPV 191, de 7 de octubre de 2015), modificada por la Orden de 28 de julio de 2017 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras (BOPV 168, de 4 de septiembre de 2017), y por la Orden de 18 de julio de 2019 (BOPV 145, de 1 de agosto de 2019) regula el programa de ayudas Emaitek Plus.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko ekitaldirako, laguntzetarako urteko deialdi publikoa egiten da, eta, hartarako, beharrezko arauak ematen dira.

De conformidad a lo establecido en el artículo 11 de la citada Orden, procede realizar la convocatoria pública anual de las ayudas que en el mismo se establecen, para el ejercicio 2020, dictando a tal objeto las normas necesarias.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez onartu zen 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hau, eta www.euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan dago eskura.

Este programa de ayudas está contemplado en el Plan Estratégico de Subvenciones 2020, aprobado por Orden de 19 de febrero de 2020 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras y que puede ser consultado en la sede electrónica www.euskadi.eus.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Por lo expuesto, en virtud de la facultad establecida en el artículo 11 de la Orden de referencia

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da 2020ko ekitaldiko deialdia egitea Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako –agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen–. Agindu haren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da, zeinaren bidez laguntzen baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroen eta Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa. Hartarako finantzaketa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

Es objeto de la presente Resolución es la convocatoria, para el ejercicio 2020, de las ayudas previstas en la Orden de 16 de septiembre de 2015, de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, modificada por las Órdenes de 28 de julio de 2017 y de 18 de julio de 2019, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se regula el programa de ayudas Emaitek Plus, de apoyo a la actividad no económica de los Centros Tecnológicos Multifocalizados y a los Centros de Investigación Cooperativa CICs, de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, asignándoles financiación a través de la evaluación y el análisis de los resultados de su actividad a nivel global.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos Económicos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekontu nahikorik badagoenez, honako laguntza honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka; horrela, bada, 65.000.000,00 eurokoak izango dira 1. artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak.

1.– Existiendo dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 13/2019, de 27 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio de 2020, la presente convocatoria de ayudas cuenta con suficiente cobertura presupuestaria, así los recursos económicos destinados a la finalidad del artículo 1 ascienden a la cantidad de 65.000.000,00 euros.

2.– Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, bi zenbateko bereizitan banatuko da deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura:

2.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 2 de la Orden reguladora, la dotación presupuestaria total de la convocatoria anual se dividirá en dos importes separados:

– Foku anitzeko teknologia zentroentzat: 48.750.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Para los Centros Tecnológicos Multifocalizados, 48.750.000,00 euros, que a su vez se subdivide como a continuación se especifica:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 47.288.000,00 euro.

• Grado de adecuación al Modelo de Centro Orientado a Resultados, 47.288.000,00 euros.

• Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 1.462.000,00 euro.

• Planes de Actuación de los Centros para alcanzar los objetivos del Cuadro de Mando de indicadores fijados para 2020, 1.462.000,00 euros.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.250.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Para los Centros de Investigación Cooperativa, CICs, 16.250.000,00 euros, que a su vez se subdivide como a continuación se especifica:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 15.763.000,00 euro.

• Grado de adecuación al Modelo de Centro Orientado a Resultados, 15.763.000,00 euros.

• Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 487.000,00 euro.

• Planes de Actuación de los Centros para alcanzar los objetivos del Cuadro de Mando de indicadores fijados para 2020, 487.000,00 euros.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek gehitu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, horren berri emango da, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Estos importes podrán ser incrementados, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas y con carácter previo a la resolución de las mismas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas de ayudas a la I+D+i del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras. En tal caso se dará publicidad mediante la publicación de la correspondiente Resolución de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad en el Boletín Oficial del País Vasco.

3. artikulua.– Aginte-koadroaren adierazleak, pisuak eta helburuak.

Artículo 3.– Indicadores, pesos y objetivos del cuadro de Mando.

2020ko deialdi honi dagokionez, ekainaren 23ko 109/2019 Dekretuaren III. eranskinean jasotakoak izango dira aginte-koadroko pisuak eta adierazleak; dekretu horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea arautzen eta eguneratzen da, agente onuradunaren tipologia bakoitzerako, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez aldatuak. 2020ko ekitaldiko betetze-helburuak honako honetan ezartzen dira: agente onuradunaren tipologia bakoitzerako 2020rako markatutako xedea betetzearen % 95.

Para la presente convocatoria 2020 los indicadores y pesos del Cuadro de Mando serán los recogidos en el Anexo III del Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, para cada tipología de agente beneficiario, modificados por la Orden de 24 de marzo de 2017 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras. Los objetivos de cumplimiento para el ejercicio 2020 se establecen en un 95% del cumplimiento de la meta marcada para 2020 para cada tipología de agente beneficiario.

4. artikulua.– Eskabideak eta epeak.

Artículo 4.– Solicitudes y plazos.

1.– Bide elektronikoak erabiliz egin beharko da eskabidea, Emaitek Plus programa arautzen duen aginduan xedatuaren arabera.

1.– La solicitud deberá realizarse por medios electrónicos, según lo dispuesto en la Orden reguladora del programa Emaitek Plus.

2.– Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten erakunde onuradunek. K eta I atalen kasuan, 2020ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko du. 2019ko ekitaldiarekiko ebaluatuko da emaitzetara zuzendutako zentroari egokitzea.

2.– La documentación a presentar por las entidades beneficiarias será la detallada en el artículo 12.3. de la Orden que regula el programa de ayudas Emaitek Plus. En el caso de los apartados k) y l) abarcará el ámbito temporal del ejercicio 2020. La evaluación de la adecuación al modelo de centro orientado a resultados se realizará respecto al ejercicio 2019.

3.– Eskabidea eskuratu eta betetzea ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

3.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará exclusivamente través de la sede electrónica que se señala a continuación:

Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez egingo dira:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, incluidas las notificaciones y consulta del expediente, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi:

4.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko irailaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

4.– El plazo de presentación de solicitudes se iniciará a partir del día siguiente a la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 12:00 horas del 10 de septiembre de 2020.

5. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

Artículo 5.– Normativa de aplicación.

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan (agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen) eta ebazpen honetan berariaz aurreikusi gabe dagoenari dagokionez, honako hauen bitartez eraenduko da dirulaguntzak emateko prozedura: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua; eta dirulaguntzei buruzko oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

En lo no previsto expresamente en la Orden de 16 de septiembre de 2015, de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, modificada por la Orden de 28 de julio de 2017 y por la Orden de 18 de julio de 2019 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, así como en la presente Resolución, el procedimiento para el otorgamiento de las ayudas se regirá por lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en la normativa básica en materia de subvenciones contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones y en su Reglamento de desarrollo, Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

AZKEN XEDAPENetako Lehenengoa
DISPOSICIÓn FINAL Primera

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENetako Bigarrena
DISPOSICIÓn FINAL Segunda

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de julio de 2020.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

La Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común