Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

131. zk., 2020ko uztailaren 6a, astelehena

N.º 131, lunes 6 de julio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
2627
2627

AGINDUA, 2020ko ekainaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2020. urteko dirulaguntzak.

ORDEN de 23 de junio de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se convoca y regula la concesión de subvenciones en el ejercicio 2020 a la producción audiovisual.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan bildutako xedapenekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, besteak beste, ikus-entzunezkoen arloan garatzen diren arte eta kultura mailako jarduerak sustatu, finkatu edota hedatzeko eskumenak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

De conformidad con el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, corresponden al Departamento de Cultura y Política Lingüística, entre otras, las atribuciones relativas al impulso, consolidación y/o difusión de las actividades artísticas y culturales que se desarrollen en el área audiovisual. Las referidas funciones se atribuyen a la Dirección de Promoción de la Cultura a través del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Ondorio horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskura dituen sustatze-bitartekoak erabiltzea egokitzat jo du. Erabilitako bitartekoen artean diruaguntzak emateko deialdi publikoak daude.

A tal efecto, el Departamento de Cultura y Política Lingüística ha considerado conveniente emplear los medios de fomento a su alcance. Entre los medios empleados se encuentra la convocatoria pública de concursos para la concesión de ayudas.

Kontuan hartuta ikus-entzunezkoen arloa egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa dela eta haren garapenak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura eta ekonomia aberasten dituela, beste deialdi bat egin da, ikus-entzunezkoen sektorean aurkeztutako proiektuetan zentratuko dena. Deialdi honen bidez ikus-entzunezko lanak ekoiztea sustatuko da (zinemarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta film laburrak).

Teniendo en cuenta la importancia que está adquiriendo el sector audiovisual en la sociedad actual , y de cómo el desarrollo de su actividad favorece el enriquecimiento cultural y económico de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se promueve ahora una nueva convocatoria centrada en los proyectos propuestos por el sector audiovisual, que trata de incentivar la producción de obras audiovisuales (largometrajes cinematográficos de ficción, largometrajes cinematográficos de animación, documentales de creación y cortometrajes).

Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da. Horrela, proiektuei zuzendutako laguntza selektibo hauetako batzuk automatikoki ematen diren laguntza bihur daitezke, lortutako emaitzak kontuan hartuta edota betekizun jakin batzuk betetzen dituztela-eta emango direnak.

El objetivo último es el de potenciar y ayudar a la consolidación de una infraestructura audiovisual tan importante y necesaria, desde una perspectiva cultural, en nuestro país, que haga viable reconducir parte de estas ayudas selectivas a proyectos, en ayudas automáticas a obras realizadas en función de resultados y/o por el cumplimiento de determinados requisitos.

Halaber, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018/2020 urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan dago sartuta.

Asimismo, la presente Orden está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística para el periodo 2018/2020.

Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua betez, Kategorien araberako Salbuespen Erregelamendu Orokorra izenez ezagutzen dena, zeinaren bidez laguntza-kategoria zehatz batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten den, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoaren arabera; laguntzen erregimen hau Europar Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita dago barne-merkatuarekin bateragarria baita Tratatuaren 107 artikuluaren 3. zenbakiaren arabera, 651/2014 Erregelamendu horren 54. artikuluaren eta I kapituluan ezartzen diren baldintzak betetzen baititu.

Conforme al Reglamento (UE) núm. 651/2014 de la Comisión Europea, de 17 de junio, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, este régimen de ayudas se halla exento de notificación a la Comisión Europea, y es compatible con el mercado interior, con arreglo al artículo 107, apartado 3. del Tratado, al cumplir todos los requisitos del artículo 54 y del Capítulo I del citado Reglamento 651/2014.

Ondorioz, hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da 2020ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen produkzioaren alde dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea.

1.– Es objeto de la presente Orden la convocatoria y establecimiento de las condiciones para la concesión de ayudas durante el ejercicio 2020 a la producción audiovisual.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa, guztira, bi milioi berrehun eta hirurogei mila (2.260.000) eurokoa da.

2.– La cantidad máxima total para las ayudas previstas en la presente convocatoria se fija en dos millones doscientos sesenta mil (2.260.000,00) euros.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Artículo 2.– Modalidades de ayuda.

Hauek dira laguntza-modalitateak:

Las modalidades de las ayudas son las siguientes:

1.– Film luze eta dokumentalen produkziorako modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

1.– Ayudas a las siguientes modalidades de producción de largometrajes en los términos que se establecen en el Capítulo II de esta Orden.

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

a) Ayudas a la producción de largometrajes cinematográficos de ficción.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Ayudas a la producción de largometrajes cinematográficos de ficción de bajo presupuesto.

c) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Ayudas a la producción de largometrajes cinematográficos de animación.

d) Sortze-dokumental film luzeak produkziorako laguntzak.

d) Ayudas a la producción de largometrajes documentales de creación.

2.– Film laburren produkziorako laguntzak, III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

2.– Ayudas a la producción de cortometrajes en los términos que se establecen en el Capítulo III de esta Orden.

3. artikulua.– Onuradun izateko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de personas beneficiarias.

1.– Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek modalitate bakoitzean dauden betekizunak bete behar dituzte. Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan ezartzen diren betekizunak bete behar dituzte.

1.– Podrán acceder a las ayudas de la presente convocatoria las que reúnan los requisitos que en cada una de las modalidades se contemplan, así como los recogidos en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

2.– No podrán acceder a las ayudas previstas en esta Convocatoria quienes estén sancionados administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o incurso en prohibición legal que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014-07-31).

3.– No podrán ser beneficiarias las empresas sujetas a una orden de recuperación pendiente, tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior, ni las empresas en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre subvenciones estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO, C249, 31-07-2014).

4.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eta hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozedurei dagozkienak. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen dela.

4.– Es requisito para acceder a las subvenciones concedidas al amparo de esta Orden estar al corriente de las obligaciones tributarias, y en el pago de la Seguridad Social como, en su caso, las relativas a procedimientos de reintegro de subvenciones. El cumplimiento de dicho requisito será obligatorio para mantenerse en la condición de beneficiario y, por tanto, se verificará su respectivo cumplimiento en el momento de efectuar la concesión y en el momento de realizar los pagos.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 4.– Presentación de solicitudes.

1.– Agindu honen babesean ematen diren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

1.– El plazo de presentación de solicitudes de ayuda al amparo de la presente convocatoria será de un mes, a partir del día siguiente a la fecha de publicación de la misma.

2.– Pertsona fisikoek bide elektronikoak erabili ahal dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

2.– Las personas físicas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de esta convocatoria utilizando medios electrónicos o presenciales.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero -presentziala edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta 21/2012 Dekretuak, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento, según dispone el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan hitzordua eskatuta soilik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Las solicitudes podrán presentarse de forma presencial en Zuzenean exclusivamente con cita previa (https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean), en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos autónomos) o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabiliz aurkeztuko dituzte deialdi honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

3.– Las personas jurídicas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de esta convocatoria utilizando medios electrónicos.

4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan hitzordua eskatuta soilik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ere honako helbide hauetan daude ikusgai:

4.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en las dependencias de Zuzenean exclusivamente con cita previa, así como en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en las siguientes direcciones de euskadi.eus:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak /0127206 fikziozko zinemarako film luzeetan.

https://www.euskadi.eus/servicios/0127206 para largometrajes cinematográficos de ficción.

Https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127210 aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/servicios/0127210 para largometrajes cinematográficos de ficción de bajo presupuesto.

Https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127207 animaziozko zinemarako film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/servicios/0127207 para largometrajes cinematográficos de animación.

Https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127208 sortze dokumental film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/servicios/0127208 para largometrajes documentales de creación.

Eskabidearen ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico, se podrán realizar a través de http://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskaren Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

5.– Las personas y entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en el idioma oficial de su elección. De igual modo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskaerarekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako datozen kapituluetan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

6.– A la solicitud deberán acompañarse cada uno de los documentos que para cada una de las modalidades de subvenciones se indique.

Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak erabilitako bidea –presentziala edo elektronikoa- edonolakoa dela ere ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

Independientemente del canal empleado, presencial o electrónico, los documentos electrónicos a presentar deberán tener las siguientes características:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak eskatzen direnean, eta ereduaren formatuan aurkeztuko dira.

a) Se utilizarán los modelos descargables, siempre que se exijan, y se presentarán en el mismo formato del modelo.

b) Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.

b) El resto de la documentación se presentará, preferentemente, en formato PDF.

c) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

c) El tamaño máximo de la documentación electrónica será de 30 Mb.

d) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira kontsultatu ahal izateko, dagokion agirian.

d) Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta, en el documento que corresponda.

7.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunak eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Administrazio batek egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du, interesdunak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

7.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por la que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello. En este caso, deberán ser acreditados por el solicitante.

8.– Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Hala ere, pertsona fisiko eskatzaileak berariaz aurka egin ahal izango dio egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

8.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas/entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Publicas. No obstante, la persona física solicitante podrá oponerse de manera expresa a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente.

9.– Eskabideak aurkezteak, deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

9.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Artículo 5.– Gestión de las ayudas.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

6. artikulua.– Egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 6.– Subsanación de defectos.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar eguneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

Bitarteko elektronikoak erabiltzera behartua dagoen norbaitek bide presentziala erabiliz aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio interesdunari. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

Si alguno de los sujetos obligados a presentar la solicitud electrónicamente lo hace presencialmente, se le requerirá para que la subsane a través de su presentación electrónica, y a estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

7. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Artículo 7.– Procedimiento de concesión.

1.– Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bitartez ebatziko da modalitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikuluan xedatutako eran (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Testu Bategina).

1.– La presente convocatoria se resolverá en todas sus modalidades por el procedimiento de concurso en los términos establecidos en el artículo 51.4 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (texto refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre).

2.– Proposamenik ez dagoelako edo dauden proposamenek balorazio fasean gutxieneko puntuazioa gainditzen ez dutelako modalitateetako bati –film laburrena salbu– bideratutako diru-kopurua agortzen ez bada, sobera geratzen den kopurua oraindik ebazteke dauden beste modalitateetako proiektuetara bideratuko du dagokion Balorazio Batzordeak, modalitate bakoitza finantzatzeko diru-zenbatekoa agortzearen ondorioz laguntzarik gabe geratzeko proposatu diren eta balorazio onena jaso duten proiektuen artean.

2.– Cuando por falta de propuestas o por no superar estas la puntuación mínima exigible en la fase de valoración, no se agotara la dotación destinada a alguna de las modalidades, salvo la de cortometrajes, la Comisión de Valoración correspondiente destinará la cuantía que resulte excedente a financiar aquellos proyectos de otras modalidades pendientes de resolver, que hubieran obtenido la mejor valoración de entre los propuestos como no subvencionados por agotamiento de la cuantía destinada a la financiación de la modalidad correspondiente.

3.– Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek dirulaguntza guztia jasoko dute, modalitate bakoitzean ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitate bakoitzari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.

3.– Serán subvencionados en su cuantía máxima, atendiendo a los límites establecidos para cada modalidad, aquellos proyectos que obtengan la mejor puntuación en la fase de valoración, por orden de puntuación y hasta el agotamiento de la consignación económica destinada a la modalidad correspondiente.

4.– Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidudarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio dirulaguntza baldin eta, batzordearen iritziz, eman dakiokeen laguntzaren zati horrek bermatzen badu proiektuaren bideragarritasuna.

4.– Cuando el último de los proyectos susceptibles de obtener ayuda no puede ser subvencionado en su cuantía máxima por falta de consignación económica suficiente, solo será subvencionado si la cuantía económica adjudicable asegura, a juicio de la comisión, la viabilidad del proyecto.

5.– Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da modalitate bakoitzean ezartzen den gutxieneko puntuazioa.

5.– En todo caso, los proyectos deberán haber obtenido la puntuación mínima establecida para cada modalidad.

6.– II. kapituluko II. atalean araututako modalitatean, proiektuen hurrenkera 29. artikuluko balorazio-faseetan eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutenen artean ezarriko da, baldin eta bermatzen badute laguntzak modu ekitatiboan banatuko direla gizonen zuzendaritza duten proiektuen eta emakumeen zuzendaritza duten proiektuen artean.

6.– En la modalidad regulada en el Capítulo II, Sección II, la prelación de los proyectos se realizará entre aquellos que, superando la puntuación mínima exigida en las fases de valoración del artículo 29, garantice el reparto de las ayudas de forma equitativa entre proyectos con dirección de hombres y proyectos con dirección de mujeres.

8. artikulua.– Balorazio Batzordeak.

Artículo 8.– Comisiones de Valoración.

1.– Aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, bi balorazio-batzorde eratuko dira:

1.– Para el análisis y la evaluación de las solicitudes presentadas se constituirán dos Comisiones de Valoración:

a) Film laburren produkzioa modalitatearen balorazio-batzordea.

a) Comisión de Valoración de la modalidad de producción de cortometrajes.

b) Film luzeak eta dokumentalak ekoizteko modalitateen balorazio-batzordea.

b) Comisión de Valoración de la modalidad de producción de largometrajes

2.– Batzordeetako kideak hauek izango dira:

2.– Estas Comisiones estarán compuestas por los siguientes miembros:

Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria, eta falta denean batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.

Presidenta: La Directora de Promoción de la Cultura, quien en caso de ausencia será sustituida por el miembro de la Comisión de mayor edad.

Lau aditu-profesional, Kulturako sailburuordeak izendatuak eta aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak.

Cuatro expertos-profesionales designados por el Viceconsejero de Cultura relacionados con las modalidades de ayudas que hayan de analizar.

3.– Batzordeetako idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, bertako zuzendariak izendaturik. Idazkariari dagokio batzordearen jokabidearen legalitate formalaz eta materialaz arduratzea.

3.– Actuará como Secretario/a de las Comisiones con voz pero sin voto, una persona técnica de la Dirección de Promoción de la Cultura designada por la Directora de la misma. Corresponderá al Secretario/a velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado.

4.– Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio-batzordeen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

4.– Asimismo, podrán asistir a las reuniones de las Comisiones de Valoración para tratar asuntos concretos, y participar con voz pero sin voto, cuantas personas con conocimientos específicos en los asuntos a tratar sean admitidas por la mayoría de los asistentes.

5.– Balorazio-batzorde horietarako izendatutako aditu-profesionalek ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko dute, honakoak frogatzeko: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstentziorako arrazoiren batean eroriak ez daudela; eskatzaileek aurkeztutako agiriak proiektuak baloratzeko baino ez direla erabiliko eta hori deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz egin dela; eta, ebazpen-proposamena eman ondoren, espedienteetako agiri guztiak deialdia kudeatzen duen organoari itzuliko zaizkiola.

5.– Los expertos-profesionales de las Comisiones de Valoración designados deberán presentar declaración responsable de no resultar incursos en las causas de abstención previstas en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, de garantizar su confidencialidad, de no utilizar la documentación presentada por los solicitantes para otro fin distinto al de la valoración de los proyectos de acuerdo con los criterios establecidos en esta convocatoria y de devolver, una vez emitida la propuesta de resolución, toda la documentación de los expedientes al órgano gestor de la convocatoria.

6.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 kapituluan xedatutakoa beteko da.

6.– Al momento de conformarse las Comisiones de Valoración, se cumplirá con lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

7.– Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bitartez EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesatuek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

7.– La composición efectiva de las Comisiones de Valoración se hará pública mediante Resolución del Viceconsejero de Cultura en el BOPV con carácter previo a su constitución, a fin de que cualquier interesado pueda ejercer su derecho a recusación en los supuestos y términos legalmente establecidos.

8.– Batzorde horiek, adostasunez erabakiko dituzte eta Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkiote onartzeko/ez onartzeko proposamenak, eta laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dirulaguntzak emateko/ez emateko proposamenak.

8.– Dichas Comisiones, acordarán las propuestas de admisión/inadmisión y, en base a los criterios de adjudicación establecidos para cada modalidad de ayuda, las propuestas de concesión/denegación de la subvención que elevarán al Viceconsejero de Cultura.

Proposamen horietan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da, baina eskatutako kopuruaren barruan. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion dirulaguntzaren zatia gehi aplikatu beharreko legezko interesak itzuli beharko dizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.

Tales propuestas podrán incluir beneficiarios suplentes para el caso de que los seleccionados efectúen renuncias, no acepten, incumplan las condiciones especificadas en la presente convocatoria. Si se da alguna de estas circunstancias, el importe de la ayuda que recibirá el suplente será, dentro de lo solicitado, lo que quede pendiente de abonar al que resultó beneficiario inicialmente. El beneficiario que renuncie, no acepte o incumple las condiciones de la convocatoria deberá reintegrar a la Tesorería General del País Vasco la parte de la subvención que le haya sido abonada más los intereses legales que resultaren de aplicación.

9.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

9.– Las Comisiones de Valoración, cuando lo estimaren necesario a fin de posibilitar la correcta evaluación de las solicitudes presentadas, podrán requerir a los solicitantes cuantas aclaraciones entiendan oportunas.

9. artikulua.– Dirulaguntzak elkartzeaz.

Artículo 9.– Concurrencia de subvenciones.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko ekoizpena bada, eta estatu kide bat baino gehiagoko ekoizleak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailtzat zeintzuk jotzen diren eta horien mugak zeintzuk diren jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

El total de ayudas públicas concedidas para cada proyecto no podrá supera el 50% de los costes subvencionables, salvo en el caso de producciones transfronterizas financiadas por más de un estado miembro y en las que participen productores de más de un estado miembro de la UE, que podrá llegar hasta el 60% de los costes subvencionables. Se exceptúan de la aplicación de estos límites las obras audiovisuales difíciles. Para saber que se consideran obras audiovisuales difíciles, así como sus límites, se estará a lo establecido en el artículo 21.2 del Real Decreto 1084/2015, de 4 de diciembre, por el que se desarrolla la Ley 55/2007, de 28 de diciembre, del Cine.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabil daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen kopurua murriztuko zaio emandako dirulaguntzaren zenbatekoari.

Sin perjuicio de los límites establecidos en la presente Orden, las ayudas previstas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse esta se reducirá el importe de la ayuda concedida hasta el límite máximo que corresponda.

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak esleitzeko prozedura Kulturako sailburuordeak ebatziko du, Balorazio-batzordeek egindako proposamena ikusi ondoren.

1.– Los procedimientos de concesión de las subvenciones previstos en esta convocatoria serán resueltos, a la vista de la propuesta elevada por las Comisiones de Valoración, por el Viceconsejero de Cultura.

2.– Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

2.– Dichas Resoluciones se notificarán individualmente a las personas interesadas en el plazo máximo de seis meses a contar desde la fecha en que surta efectos la presente Orden. Independientemente de esta notificación, el contenido de estas resoluciones se hará público en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du Administrazioa salbuesten, ordea, ebazpen adierazia emateko duen obligaziotik.

3.– Transcurrido el plazo indicado sin que se haya notificado resolución alguna, los interesados podrán entender desestimadas sus pretensiones, a los efectos de lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

4.– Nolanahi ere, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Halaber, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, baldin eta, itzulketa-prozedura bat amaitu ondoren, horretarako ebazpena eman bada eta ordaintzeko borondatezko epea igaro bada.

4.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asimismo, la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro, se hubiera dictado resolución en tal sentido y hubiera transcurrido el plazo voluntario de pago.

12. artikulua.– Jakinarazpenak izapidetzea presentzialean eta telematikoan.

Artículo 12.– Práctica de la notificación en la tramitación presencial y telemática.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. Artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– En el caso de tramitación presencial, la notificación se entenderá practicada de conformidad con lo establecido en el artículo 42 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, 21/2012 Dekretuan, otsailaren 21ekoa, Administrazioa Elektronikoari buruzkoa, xedaturikoari jarraiki, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatzearen biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Interesatuari abisatu ahal zaio edozein euskarri elektroniko erabilita jakinarazpena duela helbide elektronikoan. Abisu hori aukerakoa da eta balio informatiboa baino ez du, eta abisurik ez badago horrek ez du eraginik jakinarazpen zuzentasunean.

2.– En el caso de la tramitación telemática, conforme a lo dispuesto en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, la notificación se entenderá practicada en el momento en el que la persona interesada o, en su caso, su representante legal o persona autorizada, firme electrónicamente su recepción, y el plazo establecido en cada caso comenzará a contar a partir del día siguiente al de la firma electrónica de la recepción del acto objeto de notificación por parte de aquella. Se podrá avisar a la persona interesada, por cualquier medio electrónico, de la existencia de notificaciones en la dirección electrónica. Este aviso tendrá valor informativo, sin que su omisión afecte a la corrección de la notificación.

Jakinarazitako egintza aipatutako Dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

Transcurrido el plazo establecido de diez días naturales desde la puesta a disposición de la persona interesada o, en su caso, de su representante legal o persona autorizada, del acto objeto de notificación en la dirección electrónica a que se refiere el mencionado Decreto, sin que aquella acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada. En este caso, se tendrá por efectuado el trámite siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones del beneficiario.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

Los beneficiarios de las ayudas reguladas en la presente Orden deberán cumplir las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona/erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

a) Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la ayuda las personas/entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Onuraduna erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko inprimakia aurkeztea.

b) Deberá presentar impreso de alta de tercero interesado del Gobierno Vasco en el caso de que la persona o entidad beneficiaria de la ayuda no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco.

c) Dirulaguntzari eman zaion xede horretarako erabiltzea.

c) Utilizar la ayuda para el concreto destino para el que ha sido concedida.

d) Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

d) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

e) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Aldaketak idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari, eta honek jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost egun balioduneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da. Inola ere ezingo da aldaketa horien bidez dirulaguntzaren kopurua igo.

e) Ejecutar el proyecto subvencionado en los términos presentados a la convocatoria. Los cambios introducidos deberán notificarse por escrito al Viceconsejero de Cultura, el cual tendrá un plazo de quince días a partir de la fecha de recepción de la notificación para su aceptación o no. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación planteada se entenderá aceptada. En ningún caso las modificaciones podrán dar lugar a un incremento de la subvención concedida.

f) Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

f) Comunicar al órgano concedente la obtención de otras ayudas o subvenciones para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera Administraciones o Entes públicos o privados, nacionales o internacionales.

g) Onuradunek konpromisoa hartzen dute diruz lagundutako lanen hasierako kredituei dagozkien informazio, publizitate, sustapen eta izenburu guztietan eta ondorio horretarako erabiltzen den edozein hedabidetan lanak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz egin direla adierazteko. Halaber, «Basque audiovisual» markaren zabalpena publikoarentzat era irakurgarri batean egingo da.

g) Los beneficiarios se comprometen a hacer constar en toda información, publicidad, promoción y títulos de créditos iniciales de las obras subvencionadas, así como en cualquier forma de difusión que de las mismas se lleve a efecto, que han sido realizadas con la colaboración del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco. Asimismo, la difusión se realizará de forma tal que sea claramente legible por el público la marca Basque audiovisual.

h) Argitaratutako promozio-material guztien ale bat Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztea.

h) Entregar a la Dirección de Promoción de la Cultura un ejemplar de todos los materiales promocionales editados.

i) Ekoizpenaren jatorrizko bertsioa euskaraz denean filmaren emanaldi guztiak Euskal Erkide Autonomoko zine areto komertzialetan, zine jaialdietan edo ikus-entzunezko jaialdietan hizkuntza horretan izan beharko dira, azpitituluak edozein hizkuntzatan direlarik.

i) En el caso de las producciones cuya versión original sea en euskera, todos los pases que se realicen de la película en salas cinematográficas comerciales, en festivales de cine o en muestras audiovisuales en la Comunidad Autónoma de Euskadi deberán ser en lengua vasca, pudiendo incluir subtítulos en otros idiomas.

j) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntza eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere.

j) Las que se establezcan para cada modalidad de ayuda en esta Orden, así como cuantas otras obligaciones y deberes estén establecidas por la percepción de ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

k) Las establecidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

14. artikulua.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzea eta likidatzea.

Artículo 14.– Resolución de liquidación.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetakoren bat aldatu delako, edo beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jaso direlako, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratu direlako, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Laguntzaren justifikazioa ez bada iristen laguntza emateko kontuan hartutako aurrekontuaren % 70era, ez-betetzetzat joko da, eta dirulaguntza osorik itzuli beharko da. Muga horretatik gora, aurreikusitakoa baino exekuzio txikiagoa onartuko da, baina, nolanahi ere, proportzionalki murriztuko da ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gainditzen badira. Horretarako, Kulturako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, eta esleitu diren laguntzen zenbatekoak berregokituko dira bertan.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la presente Orden. Si la justificación de la ayuda no alcanza el 70% del presupuesto tenido en cuenta para la concesión de la ayuda, se considerará que se ha producido un incumplimiento, y la subvención deberá reintegrarse en su totalidad. Por encima de dicho límite se admitirá una ejecución inferior a la prevista, pero en todo caso, se reducirá proporcionalmente en el caso de que se superen los porcentajes máximos de ayuda establecidos. A estos efectos, por el Viceconsejero de Cultura se dictará la oportuna Resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las ayudas concedidas.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Artículo 15.– Incumplimientos.

1.– Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las ayudas percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o, en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epearen barruan.

c) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la ayuda, en el plazo para ello establecido.

d) Aurkeztutako proiektuan Kulturako sailburuordeak baimendu gabeko aldaketaren bat egitea.

d) La realización en el proyecto presentado de cualquier modificación no autorizada por el Viceconsejero de Cultura.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b, c, d, e, f edota g ataletan aurreikusitakoak.

e) Cualquiera de las causas contenidas en los apartados b, c, d, e, f y g del artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Horrelako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antalarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO DIRULAGUNTZAK
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE LARGOMETRAJES

16. artikulua.– Laguntzen xedea.

Artículo 16.– Objeto de las ayudas.

1.– Ikus-entzunezkoen film luzeen produkziorako laguntzen xedea jarraian zehazten diren ekoizpen-modalitateak izango dira. Laguntza hauei zuzendutako zuzkidura bi milioi eta ehun mila (2.100.000,00) eurokoa da, modalitate bakoitzean finkatzen denaren arabera banatua.

1.– Serán objeto de las ayudas a la producción de largometrajes las modalidades de producción que a continuación se detallan. La dotación total destinada a estas ayudas es de dos millones cien mil (2.100.000,00) euros, distribuida conforme se determina en cada una de las modalidades.

2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen filmatzen hasi diren obrek.

2.– No podrán optar a estas ayudas aquellas obras cuyo rodaje haya comenzado antes de la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes de la presente Orden.

3.– Diruz lagunduko diren produkzio-modalitateak honakoak dira:

3.– Las modalidades de producción que se subvencionarán son las siguientes:

a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, kapitulu honetako I. atalean ezartzen diren baldintzetan.

a) La producción de largometrajes cinematográficos de ficción en los términos que se establecen en la Sección I de este Capítulo.

b) Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa, II. ataleko baldintzetan.

b) La producción de largometrajes cinematográficos de ficción de bajo presupuesto en los términos que se establecen en la Sección II.

c) Zinemarako animaziozko film luzeen produkzioa, III. ataleko baldintzetan.

c) La producción de largometrajes cinematográficos de animación en los términos de la Sección III.

d) Sortze-dokumental film luzeen produkzioa, IV. ataleko baldintzetan.

d) La producción de largometrajes documentales de creación en los términos de la Sección IV.

17. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 17.– Beneficiarios.

1.– Film luzeen produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

1.– Podrán acceder a las ayudas a la producción de largometrajes las personas físicas o jurídicas privadas independientes establecidas en un Estado miembro de la Unión Europea o del Espacio Económico Europeo siempre que se comprometan a abrir un establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el caso de concesión de la ayuda.

2.– Ekonomia-intereseko Taldeek, beti ere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko Taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek ezingo dute kapital sozialaren % 20 baino gehiago eduki produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zineari buruzko, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2.º artikuluak.

2.– Las Agrupaciones de Interés Económico cuyo objeto social, según su inscripción en el Registro Mercantil, sea la realización de actividades de producción, podrán optar a las ayudas equiparándose a estos efectos a las productoras de carácter independiente. Las productoras no independientes que formen parte de la Agrupación de Interés Económico no podrá poseer, directa o indirectamente un porcentaje superior al 20% de su capital social, conforme a lo establecido en el artículo 4.n).1.2.º de la Ley 55/2007, de 28 de diciembre, del Cine.

Agindu honetako 26.2.1, 29.2.1, 32.2.1 eta 35.2.1 artikuluetan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

La valoración de la solvencia económica y trayectoria del solicitante prevista en los artículos 26.2.1, 29.2.1, 32.2.1 y 35.2.1 se referirá a la empresa productora de carácter independiente integrante de la Agrupación de Interés Económico que se designe con la solicitud.

3.– Pertsona fisiko edo juridiko independentea izango da Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko n) letran hala agertzen dena.

3.– Se entenderá por persona física o jurídica independiente la que así figure en la definición del artículo 4, apartado n), de la Ley 55/2007, de 28 de diciembre, de Cine.

4.– Pertsona fisiko edota juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 21.2 artikuluak zer dioen hartuko da aintzakotzat.

4.– Para determinar si una persona física o jurídica opera mediante establecimiento permanente se estará a lo dispuesto en el artículo 21.2 de la Ley 12/2002, de 23 de mayo, por la que se aprueba el Concierto Económico con la Comunidad Autónoma del País Vasco.

18. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 18.– Acreditación de requisitos y documentación requerida.

Film luzeen eta dokumentalen produkziorako modalitateetan eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

A la solicitud de subvenciones en las modalidades de producción de largometrajes habrá de acompañarse la siguiente documentación:

1.– Eskatzaileari dagokionez:

1.– Documentación relativa a la persona solicitante:

1.1.– Identitateari buruzko datuak: Eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria

1.1.– Datos de identidad. Acreditación de la identidad de la persona firmante de la solicitud

Administrazio publikoak esleitua dituen egiztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

La persona solicitante podrá consentir expresamente que estos datos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

1.2.– Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

1.2.– Cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas/entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente.

1.3.– Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

1.3.– Cuando se trate de personas jurídicas: Las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de la inscripción.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán acreditar escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes, y acreditación de la identidad del representante legal y del poder de representación que ejerza.

1.4.– Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada, taldea osatzen duten entitateak zehazten duen adierazpena eta horrez gain taldearen konpromisoa. Konpromiso honen bidez bermatuko da taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek kapital sozialaren % 20 baino gehiago ez dutela izango produkzio prozesuak irauten duen bitartean.

1.4.– En el caso de que el solicitante sea una Agrupación de Interés Económico, declaración en la que se especifiquen las entidades que integran dicha agrupación y compromiso de que en ningún momento en el proceso de producción las productoras no independientes que formen parte de la agrupación ostentarán directa o indirectamente un porcentaje superior al 20% de su capital social.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

2.– Documentación relativa al proyecto:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpen eta haien zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus

a) Declaración de las ayudas solicitadas y obtenidas para el mismo proyecto y cuantía de las mismas, según modelo establecido en la sede electrónica de la Administración Publica de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https:/www.euskadi.eus

b) Proiektuaren argibide-memoria.

b) Memoria explicativa del proyecto.

c) Gidoiaren sinopsia.

c) Sinopsis del guion.

d) Gidoia.

d) Guion.

e) Gidoiaren jabego intelektualaren eskubideen egiaztatzea eta hala badagokio jatorrizko lanarena; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

e) Acreditación de tener los derechos de propiedad intelectual sobre el guion y, en su caso, sobre la obra preexistente o en su defecto, acreditar tener pactadas las condiciones de opción y futuro contrato de cesión de los derechos.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

f) Presupuesto detallado por partidas.

g) Ekoizpen-plana.

g) Plan de producción.

h) Finantzaketaren plana, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus.

h) Plan de financiación según modelo establecido en la sede electrónica de la Administración Publica de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https:/www.euskadi.eus.

i) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

i) Ficha técnica y artística.

j) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

j) Historial profesional del director/a, del guionista y del productor/a.

k) Proiektuan proposatu den zuzendariaren idatzizko onarpena.

k) Aceptación escrita del director/a propuesto del proyecto.

l) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

l) Calendario previsto y plan de rodaje, indicando tiempo y localizaciones.

m) Merkaturatzeko eta banaketarako plan zehaztua.

m) Plan detallado de comercialización y distribución.

n) Koprodukzio kontratuen kopia konpultsatuak:

n) Copias compulsadas del contrato o contratos de coproducción:

– Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpena, ICAAk (Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak) emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

– Coproducciones internacionales: Resolución de aprobación del proyecto de coproducción por el ICAA (Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales), así como la última versión del contrato firmada por todos los coproductores.

– Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioa.

– Coproducciones nacionales: última versión del contrato firmada por todos los coproductores ante fedatario público.

o) Enpresa-ekoizlearen azken bost urteotako historial profesionala eta datozen bi urteotako ekoizpen-aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus

o) Historial de la productora en los últimos cinco años y previsiones de producción para los próximos dos años, según modelo establecido en la sede electrónica de la Administración Publica de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https:/www.euskadi.eus

19. artikulua.– Kontsiderazio orokorrak laguntzen mugen inguruan.

Artículo 19.– Consideraciones generales a los límites de las ayudas.

1.– Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

1.– En el caso de productores individuales, la ayuda máxima otorgada estará sujeta a los siguientes límites concurrentes:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– No superará el 20% del presupuesto de la producción. Este límite será del 50% en la línea destinada a largometrajes de ficción de bajo presupuesto.

– Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

– No superará la inversión del productor/a.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

A los efectos arriba señalados, se entenderá como inversión del productor/a la cantidad aportada por él/ella con recursos propios, con recursos ajenos de carácter reintegrable y los obtenidos en concepto de cesión de derechos de explotación del largometraje. En ningún caso podrán computarse como inversión del productor/a las subvenciones percibidas, ni las aportaciones no reintegrables de cualquier naturaleza realizadas por cualquier Administración, entidad o empresa pública o sociedad que gestione directa o indirectamente el servicio público de televisión.

2.– Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren % 20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez –% 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan–.

2.– En el caso de las coproducciones, el solicitante deberá tener una titularidad de, al menos, el 20% de la producción audiovisual resultante, que será del 50% en la línea destinada a largometrajes de ficción de bajo presupuesto.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

En las coproducciones internacionales deberá aportarse copia compulsada de la resolución de aprobación del proyecto de coproducción emitida por el Director general del Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales (ICAA), así como también una copia compulsada de la última versión del contrato de coproducción firmada por todos los coproductores.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

En las coproducciones nacionales deberá aportarse una copia compulsada de la última versión del contrato de coproducción firmada por todos los coproductores ante fedatario público, en el que deberán constar las aportaciones de cada coproductor y su cuantificación, caso de que aquella no sea dineraria.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Cualquier cambio en la cuota de titularidad del solicitante deberá ser puesta en conocimiento del órgano gestor en un plazo no superior a los quince días desde el correspondiente acuerdo.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 17. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

En el caso de una coproducción en la que sean varios los productores que puedan ser beneficiarios de acuerdo con el artículo 17, computará la suma de la participación de cada una de ellos.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

En estos proyectos coproducidos, la ayuda máxima otorgada estará sujeta además a los siguientes límites:

– Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.

– No superará el 20% del presupuesto de la producción.

– Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren % 50.

– No superará el 50% de la inversión del productor/a o del conjunto de coproductores que puedan ser beneficiarios conforme a la presente Orden.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

A los efectos arriba señalados, se entenderá como inversión la cantidad aportada por cada productor/a con recursos propios, con recursos ajenos de carácter reintegrable y aquella parte que conforme al porcentaje de titularidad del proyecto acreditada le corresponda de los obtenidos en concepto de cesión de derechos de explotación del largometraje. En ningún caso podrán computarse como inversión del productor/a las subvenciones percibidas, ni las aportaciones no reintegrables de cualquier naturaleza realizadas por cualquier Administración, entidad o empresa pública o sociedad que gestione directa o indirectamente el servicio público de televisión.

3.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

3.– La acreditación del coste del largometraje, de las aportaciones efectivas de los productores, de sus cuotas de titularidad respecto a la producción, así como del cumplimiento de la obligación establecida en el artículo 23.b, deberá realizarse por auditores inscritos en el Registro Oficial de Auditores de Cuentas mediante un informe especial de auditoría de revisión de los gastos de la película, que deberá contener la opinión técnica del auditor acerca de las inversiones efectuadas por la empresa beneficiaria, así como su correcta valoración y contabilización con arreglo a los principios contables generalmente aceptados, al igual que una opinión expresa acerca de las restantes ayudas y/o subvenciones recibidas por el beneficiario para financiar la inversión. La auditoría deberá certificar, con un desglose por partidas, el grado de gasto correspondiente a trabajos efectuados por personas físicas o jurídicas domiciliadas o con establecimiento permanente en Euskadi. Son subvencionables los costes de producción del largometraje en los términos que prevé el artículo 2 de la Orden ECD/2784/2015, de 18 de diciembre, por la que se regula el reconocimiento del coste de una película y la inversión del productor/a.

20. artikulua.– Behin betiko agiriak.

Artículo 20.– Documentación definitiva.

1.– Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuari dagozkion honako agiriak aurkezteko, bide presentziala zein bide elektronikoa erabiliz pertsona fisikoen kasuan, eta bide elektronikoa erabiliz pertsona juridikoak direnean, honako gune honetan https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

1.– Desde la notificación de la concesión de la ayuda, las productoras beneficiarias dispondrán de un tiempo máximo de seis meses para presentar la siguiente documentación del proyecto, de forma presencial o de forma electrónica desde Mi carpeta (http://www.euskadi.eus/micarpeta) en el caso de las personas físicas. En el caso de las personas jurídicas se deberá presentar de forma electrónica a través de la citada dirección electrónica.

– Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria.

– Acreditación documental de disponer de establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

– Behin betiko aurrekontua eta ordainketak egiteko egutegia.

– Presupuesto definitivo y calendario de pagos.

– Proiektuak guztizko kostuei aurre egiteko finantzaketaren % 50 duela egiaztatzea.

– Acreditación de que el proyecto dispone el 50% de la financiación necesaria para cubrir el coste total del mismo.

– Pertsonal artistikoarekin (aktore nagusiak) eta teknikariekin (zuzendariak eta ekipo-buruak) sinatutako kontratuak.

– Contratos suscritos con el personal artístico (actores protagonistas) y técnico (directores y jefes de equipo).

– Beste laguntza edota dirulaguntza batzuk lortu diren edo ez diren adierazten duen ardurapeko aitorpena.

– Declaración responsable respecto a la obtención o no de otras ayudas y/o subvenciones.

– Koproduktore izateko behin betiko kontratuak (hala badagokio).

– Contratos en firme de coproducción (si es el caso).

– Filma ustiatzeko eskubideen behin betiko kontratuak.

– Contratos en firme de derechos de explotación de la película.

– Produkzio-etxeak produkzioak irauten duen denboran bertako pertsonalari Gizarte Segurantzan alta emango zaiola egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena ere.

– Declaración responsable de que durante el tiempo necesario para la realización de la producción dará de alta en la Seguridad Social al personal de la productora.

2.– Finantzaketa-plana egiaztatzeko, honako jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak ekarriko dira:

2.– El plan de financiación se acreditará mediante la aportación de los siguientes documentos originales o fotocopias compulsadas:

– Telebista-kateekin edo banaketa-elkarteekin sinaturiko kontratuak.

– Contratos firmados con cadenas de televisión y/o sociedades de distribución.

– Onuradunak finantzaketa-planean bildutako fondo propioak benetan badaudela, banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta.

– Los fondos propios consignados por el beneficiario en el plan de financiación, garantizados mediante aval bancario o aval de una sociedad de garantía recíproca.

– Filma finantzatzeko onuradunak jasotako bestelako laguntza edo dirulaguntzen egiaztapena.

– Acreditación de otras ayudas o subvenciones percibidas por el beneficiario para financiar la película.

– Produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ekar ditzaketen beste finantzabide batzuk.

– Otras vías de financiación de las que se deriven ingresos destinados a cubrir el costo de la producción.

3.– 1. apartatuan adierazitako agiriak aurkezten ez badira, Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez zera aginduko da: proiektu horretarako oraindik ordaintzeke dagoen zuzkidura Balorazio-batzordeak hautatutako proiektuen zerrendako hurrengoari esleitzeko, itzulketa-prozeduraren ondoren.

3.– En el caso de que no se presente la documentación señalada en el apartado 1, mediante Resolución del Viceconsejero de Cultura, se acordará que la dotación pendiente de abono destinada a dicho proyecto pase a ser adjudicada al siguiente proyecto de la lista de seleccionados de la Comisión de Valoración, tras el consiguiente procedimiento de reintegro.

21. artikulua.– Laguntza jasotzen duen produkzioa egiteko epea.

Artículo 21.– Plazo para la realización de la producción objeto de la ayuda.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, erakunde onuradunak gehienez ere bi urteko epea izango du film luzea filmatzen hasteko eta hiru urteko epea, berriz, filma ekoizten amaitzeko eta lehen kopia estandarra lortzeko. Zinemarako diren animaziozko film luzeei dagokionez erakunde onuradunak hiru urteko epea izango du filmaren ekoizpena amaitzeko.

Desde la notificación de la ayuda, la entidad beneficiaria dispondrá de un plazo máximo de dos años para dar comienzo al rodaje del largometraje y de tres años para finalizar su producción, incluida la obtención de la primera copia standard. En el caso de los largometrajes cinematográficos de animación, la entidad beneficiaria dispondrá de un plazo de tres años para finalizar su producción.

22. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Artículo 22.– Pago de la ayuda.

Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasuna eta Ekonomia Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

La Dirección de Promoción de la Cultura tramitará el pago de las ayudas ante el Departamento de Hacienda y Economía de la siguiente forma:

a) Laguntza emateko unean lehenengo % 20 ordainduko da.

a) Se tramitará un primer abono del 20% en el momento de la concesión de la ayuda.

b) % 45, proiektuaren behin betiko agiriak, 20. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzen direnean, beti 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) El 45%, a la recepción en el Departamento de Cultura y Política Lingüística de la documentación definitiva del proyecto descrita en el artículo 20 y siempre a partir del 1 de enero de 2021.

c) % 15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean, edota story board-a amaitu denaren komunikazioa jasotzean animaziozko film luzeen kasuan eta beti 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) El 15%, al recibir la comunicación de fin de rodaje, o la comunicación de finalización del story board en los largometrajes de animación y siempre a partir del 1 de enero de 2022.

d) Gainerako kopurua (% 20), honako agiriak jasotzean eta beti 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:

d) La cantidad restante (20%), a la recepción de los siguientes documentos y siempre a partir del 1 de enero de 2023, pero con anterioridad al 30 de noviembre del citado año:

– Euskadiko Filmategia Fundazioaren ziurtagiria, filmaren kopia utzi dela egiaztatzen duena, 23. artikuluko e) letran adierazi bezala.

– Certificado de la Fundación Filmoteca Vasca que acredite que se ha depositado en la misma una copia de la obra conforme a lo establecido en el apartado e) del artículo 23.

– ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

– Acreditación de que se han cumplimentado los trámites para la asignación del Registro ISAN ante la Agencia Iberoamericana del Registro ISAN (ARIBSAN).

– Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

– Informe de auditoría que acredite el coste de la película, las aportaciones efectivas de los productores, sus cuotas de titularidad respecto a la producción, así como el cumplimiento del porcentaje total de recursos empresariales y humanos de Euskadi que se haya indicado en la documentación presentada junto con la solicitud de ayuda.

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

La citada documentación deberá presentarse de forma presencial o de forma electrónica desde Mi Carpeta (http://www.euskadi.eus/micarpeta) en el caso de las personas físicas.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

En el caso de personas jurídicas se deberá presentar de forma electrónica a través de la citada dirección electrónica.

23. artikulua.– Betebeharrak.

Artículo 23.– Obligaciones.

Aginduaren 13. artikuluan jasotako betebeharrei kalterik egin gabe produkzio-etxe onuradunak honako baldintza hauek betetzeko konpromisoa hartuko du:

Sin perjuicio de las obligaciones contempladas en el artículo 13 de la Orden, la productora beneficiaria se compromete a:

a) Laguntza eman dela jakinarazten denetik bi urteko epean filmatzen hastea; epe hori behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio luzatu ahal izango da soil-soilik. Betebehar honek ez dagokie zinemarako diren animaziozko film luzeei.

a) Iniciar el rodaje en el plazo de dos años desde la notificación de la ayuda, plazo solo prorrogable por causa debidamente justificada. Esta obligación no afecta a los largometrajes cinematográficos de animación.

b) Onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenaren aurrekontuaren % 32, gutxienez, erabili beharko du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo establezimendua duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako. Koprodukzioen kasuan, aipaturiko % 32 hori aplikatuko zaio onuradunak ikus-entzunezko ekoizpenean duen partaidetza-kuotari.

b) El beneficiario deberá destinar al menos un porcentaje equivalente al 32% del presupuesto de la producción audiovisual a la realización de trabajos llevados a cabo por personas físicas o jurídicas que residan o estén establecidas en la Comunidad Autónoma de Euskadi. En el caso de coproducción el citado porcentaje del 32% se aplicará a la cuota de participación del beneficiario en la producción audiovisual.

c) Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

c) Comunicar a la Dirección de Promoción de la Cultura la fecha de inicio y de finalización del rodaje de la película en un plazo no inferior a 10 días anteriores, al inicio, ni superior a los 20 días posteriores a su finalización.

d) Produkzioa gehienez laguntza eman dela jakinarazten denetik hiru urteko epean amaitzea.

d) Acabar la producción en un plazo máximo de tres años a contar desde la notificación de la concesión de la ayuda.

e) Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

e) Acreditación del depósito en la Fundación Filmoteca Vasca de una copia nueva de laboratorio, y en perfectas condiciones, en el paso y formato de estreno en salas cinematográficas, en su versión original de producción, así como una copia de la producción en Betacam Digital, un DVD de la obra por cada una de las versiones comerciales estrenadas, listado de diálogos en su versión original y en cada una de las lenguas de doblaje, seis guías, seis carteles y seis fotografías y cualquier otra documentación de promoción de la obra que sea de interés para la conservación y difusión del patrimonio fílmico de Euskadi y que en ningún caso serán objeto de uso comercial.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

En el caso de que la producción y exhibición de la obra sea en soporte videográfico el depósito se realizará en una copia en Betacam Digital, y un DVD por cada una de las versiones estrenadas adjuntando el material documental de promoción anteriormente citado.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

En cualquier caso los depósitos de las obras se efectuarán antes de los 30 días siguientes a la fecha de su primera exhibición pública.

f) Filmaren kostuari, produktoreek egindako ekarpenei eta produkzioaren titulartasun-kuotei buruzko kontu-ikuskatzea aurkeztea, bai eta Euskadiko giza eta enpresa baliabideetan portzentajea betetzeari buruzko egiaztagiria ere, eskabidearekin batera aurkeztutako agirietan aipatutakoaren arabera.

f) Entregar el informe de auditoría que acredite el coste de la película, las aportaciones efectivas de los productores, sus cuotas de titularidad respecto a la producción, así como el cumplimiento del porcentaje total de recursos empresariales y humanos de Euskadi que se indicó en la documentación presentada junto con la solicitud de ayuda.

g) Aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeei dagokienez, filmaren kostuan 300.000 euroko gehieneko mugari eustea. Muga hori gainditzekotan, laguntzaren kopurua gutxitzeari ekingo zaio ekoizpenaren kostuaren % 20ko mugara iritsi arte, beti ere jasotako dirulaguntzak portzentaje hori gainditzen badu.

g) Mantener el límite máximo de 300.000 euros en el coste de la película en las ayudas a la producción de largos cinematográficos de ficción de bajo presupuesto. En el caso de que se supere dicho importe, se procederá a aminorar la cuantía de la subvención hasta el 20% del coste de producción, siempre que la ayuda concedida supere dicho porcentaje.

I. ATALA
SECCIÓN I
ZINEMARAKO DIREN
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE LARGOMETRAJES
FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK
CINEMATOGRÁFICOS DE FICCIÓN

24. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 24.– Actividades objeto de ayuda.

Laguntzen modalitate honetan, 27.artikuluaren 1. atalean ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Dentro de esta modalidad de ayudas se apoyará la realización de largometrajes cinematográficos de ficción en cualquier lengua y que no cumplan con los requisitos establecidos en el apartado 1 del artículo 27.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

A estos efectos se considerará largometraje cinematográfico: obra audiovisual de una duración de sesenta minutos o superior destinada a su explotación comercial en salas de cine.

25. artikulua.– Laguntzen muga.

Artículo 25.– Límite de estas ayudas.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua, guztira, milioi bat ehun eta hamar mila (1.110.000,00) eurokoa da.

1.– La cantidad total destinada a esta modalidad de ayuda es de un millón ciento diez mil (1.110.000,00) euros.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

2.– En todo caso, el montante de las ayudas que puedan otorgarse al amparo de esta Convocatoria al mismo objeto, no podrá ser superior a trescientos mil (300.000,00) euros, salvo en el caso de producciones cuya lengua originaria sea el euskera, en cuyo caso podrá superar dicha cuantía.

26. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Artículo 26.– Criterios de Selección y Valoración.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

La Comisión de Valoración estudiará las solicitudes recibidas y evaluará cada uno de los aspectos especificados de acuerdo a los siguientes criterios y baremos:

1.– Lehen fasea: (90 puntu):

1.– Primera fase: (90 puntos):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.1.– Financiación del proyecto: hasta 30 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que representen los recursos financieros con que contare el proyecto en relación al presupuesto total de realización, justificados mediante documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación ya suscritos con terceros (contratos de cesión de derechos, contratos de coproducción y distribución), los recursos propios garantizados mediante aval bancario o aval de una sociedad de garantía recíproca y las capitalizaciones hasta un 15% del presupuesto del largometraje que deberá ir firmada por la persona que capitaliza todo o parte de su retribución por su participación en el proyecto presentado. En el caso de los contratos de coproducción, estos deberán ir acompañados de los correspondientes documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación o certificaciones bancarias del coproductor/es. La asignación proporcional de puntos se hará teniendo en cuenta que el solicitante que mayor porcentaje de financiación acredite, con un límite máximo del 60% de financiación, obtendrá la puntuación máxima.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 punturaino.

1.2.– Coproducción internacional: hasta 10 puntos.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.3.– La calidad, originalidad y viabilidad del guion a desarrollar, hasta un máximo de 30 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: calidad 10 puntos, originalidad 10 puntos y viabilidad 10 puntos.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

1.4.– Su carácter de iniciativa de valor artístico, hasta un máximo de 10 puntos.

1.5.– Banaketa eta marketing estrategia, gehienez 10 punturaino.

1.5.– Estrategia de distribución y marketing, hasta un máximo de 10 puntos.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

Aquellas solicitudes que en la valoración de la financiación del proyecto no obtengan un mínimo de 10 puntos, o las que no obtengan en la valoración del guion a desarrollar un mínimo de 15 puntos, o las que no obtengan un mínimo de 45 puntos en esta primera fase, serán excluidas de la convocatoria y no serán valoradas en la segunda fase.

2.– Bigarren fasea: (60 puntu):

2.– Segunda fase: (60 puntos):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

2.1.– Solvencia económica y trayectoria del solicitante: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta el número de largometrajes realizados y estrenados en los últimos cinco años, selección y premios obtenidos en festivales, los años de antigüedad de la empresa, informe de instituciones financieras y el volumen de cotización a la Seguridad Social en los últimos tres años.

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo..

2.2.– Realización del rodaje en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán en relación al número de días de rodaje en Euskadi, en relación a la duración total del rodaje previsto. En cualquier caso e independientemente de donde se desarrolle el rodaje, el solicitante podrá gastar hasta un 50% del presupuesto de producción fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.3.– Gasto en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que represente la inversión en la contratación de recursos creativos, artísticos y técnicos prestados por personas residentes en Euskadi y por empresas con domicilio en Euskadi en relación al presupuesto total de realización del proyecto. Dicho porcentaje de inversión deberá representar al menos un porcentaje equivalente o superior al 32% del presupuesto, o en caso de coproducción al 32% del porcentaje de participación en la coproducción. Cuando el porcentaje sea igual o superior al 50% del presupuesto de la producción audiovisual obtendrá la puntuación máxima.

2.4.– Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 10 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 2 puntu, gidoilaria: puntu bat, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, ekoizle exekutiboa: puntu bat, ekoizle zuzendaria: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: puntu bat.

2.4.– Participación de equipos técnicos y artísticos domiciliados o con sede permanente en Euskadi: hasta 10 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: Director/a: 2 puntos; guionista: 1 punto; director/a de fotografía: 1 punto; compositor/a de la música: 1 punto; productor/a ejecutivo/a: 1 punto; director/a de producción: 1 punto; dirección de arte: 1 punto; montador/a: 1 punto; actores protagonistas: 1 punto.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historia profesionala, gehienez 10 punturaino.

2.5.– Historial profesional del director/a, guionista y productor/a ejecutivo/a, hasta un máximo de 10 puntos.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoia; 2 puntu; ekoizpen exekutiboa: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du

2.6.– La participación de la mujer: hasta 10 puntos, que se asignarán de la siguiente manera: por la participación de la mujer en labores de dirección: 3 puntos; guion; 2 puntos; producción ejecutiva: 2 puntos; y se asignarán 3 puntos cuando se alcance al menos el 40% del total de profesionales que ocupen los siguientes puestos: composición de la música, dirección de fotografía, dirección de arte, jefatura de montaje, jefatura de sonido directo, dirección de montaje de sonido, responsable de mezclas, dirección de producción, dirección de efectos especiales físicos, dirección de efectos especiales visuales. Únicamente puntuará en los casos en que la participación de la mujer sea exclusiva.

2.7.– Zuzendari hasiberria: 2 puntu. Zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea denean.

2.7.– Director/a novel: 2 puntos, que se asignarán cuando se trate del primer o segundo largometraje del director/a.

2.8.– Proiektuaren ibilbidea: 3 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera, 2 puntu; eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, puntu bat.

2.8.– Trayectoria del proyecto: hasta 3 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta que el proyecto audiovisual haya obtenido ayuda en convocatorias previas realizadas por el Gobierno Vasco dentro de alguna de las siguientes modalidades: creación de guiones y/o desarrollo de proyectos, 2 puntos; y la participación del proyecto en foros de coproducción o desarrollo, 1 punto.

2.9.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 10 punturaino.

2.9.– El rodaje en euskera de la versión original de la película, hasta un máximo de 10 puntos.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

Aquellas solicitudes que en esta segunda fase de valoración no alcancen un mínimo de 30 puntos no podrán ser tenidos en cuenta a efectos de propuesta y suplencia.

II. ATALA
SECCIÓN II
AURREKONTU TXIKIKO ZINEMARAKO DIREN
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE LARGOMETRAJES
FIKZIOZKO FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK
CINEMATOGRÁFICOS DE FICCIÓN DE BAJO PRESUPUESTO

27. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 27.– Actividades objeto de ayuda.

1.– Laguntzen modalitate honetan, zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da beti ere aurrekontua 300.000 eurokoa baino txikiagoa baldin bada eta honako baldintzetako bat betetzen badu:

1.– Dentro de esta modalidad de ayudas se apoyará la realización de largometrajes cinematográficos de ficción con presupuesto inferior a 300.000 euros y que cumpla al menos uno de los requisitos siguientes:

– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz izatea.

– La versión original del largometraje sea en euskara.

– Zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea izatea.

– Se trate del primer o segundo largometraje del Director/a.

2.– Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

2.– A estos efectos se considerará largometraje cinematográfico: obra audiovisual de una duración de sesenta minutos o superior destinada a su explotación comercial en salas de cine.

28. artikulua.– Laguntzen muga.

Artículo 28.– Límite de estas ayudas.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) eurokoa da.

1.– La cantidad total destinada a esta modalidad de ayuda es de doscientos cincuenta mil (250.000,00) euros.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo du gainditu ehun eta hogeita bost mila (125.000,00) euroko kopurua.

2.– En todo caso, el montante de las ayudas que puedan otorgarse al amparo de esta Convocatoria al mismo objeto, no podrá ser superior a ciento veinticinco mil (125.000,00) euros.

29. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Artículo 29.– Criterios de Selección y Valoración.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

La Comisión de Valoración estudiará las solicitudes recibidas y evaluará cada uno de los aspectos especificados de acuerdo a los siguientes criterios y baremos:

1.– Lehen fasea: (80 puntu):

1.– Primera fase: (80 puntos):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 20 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.1.– Financiación del proyecto: hasta 20 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que representen los recursos financieros con que contare el proyecto en relación al presupuesto total de realización, justificados mediante documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación ya suscritos con terceros (contratos de cesión de derechos, contratos de coproducción y distribución), los recursos propios garantizados mediante aval bancario o aval de una sociedad de garantía recíproca y las capitalizaciones hasta un 15% del presupuesto del largometraje que deberá ir firmada por la persona que capitaliza todo o parte de su retribución por su participación en el proyecto presentado. En el caso de los contratos de coproducción, estos deberán ir acompañados de los correspondientes documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación o certificaciones bancarias del coproductor/es. La asignación proporcional de puntos se hará teniendo en cuenta que el solicitante que mayor porcentaje de financiación acredite, con un límite máximo del 60% de financiación, obtendrá la puntuación máxima.

1.2.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.2.– La calidad, originalidad y viabilidad del guion a desarrollar, hasta un máximo de 30 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: calidad 10 puntos, originalidad 10 puntos y viabilidad 10 puntos.

1.3.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

1.3.– Su carácter de iniciativa de valor artístico, hasta un máximo de 10 puntos.

1.4.– Proposamenaren izaera berritzailea, gehienez 10 punturaino.

1.4.– Carácter innovador de la propuesta, hasta un máximo de 10 puntos.

1.5.– Nazioarteko zinemaldietan hedatzeko estrategia, gehienez 10 punturaino.

1.5.– Estrategia de difusión en festivales de cine de carácter internacional, hasta un máximo de 10 puntos.

Gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten eskabideak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 35 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

Aquellas solicitudes que en la valoración del guion a desarrollar no obtengan un mínimo de 15 puntos, o las que no obtengan un mínimo de 35 puntos en esta primera fase, serán excluidas de la convocatoria y no serán valoradas en la segunda fase.

2.– Bigarren fasea: (70 puntu):

2.– Segunda fase: (70 puntos):

2.1.– Eskatzailearen ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak.

2.1.– Solvencia económica y Trayectoria del solicitante: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta el número de largometrajes realizados y estrenados en los últimos cinco años, selección y premios obtenidos en festivales.

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 10 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.2.– Realización del rodaje en Euskadi: hasta 10 puntos, que se asignarán en relación al número de días de rodaje en Euskadi, en relación a la duración total del rodaje previsto. En cualquier caso e independientemente de donde se desarrolle el rodaje, el solicitante podrá gastar hasta un 50% del presupuesto de producción fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50tik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.3.– Gasto en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que represente la inversión en la contratación de recursos creativos, artísticos y técnicos prestados por personas residentes en Euskadi y por empresas con domicilio en Euskadi en relación al presupuesto total de realización del proyecto. Dicho porcentaje de inversión deberá representar al menos un porcentaje equivalente o superior al 32% del presupuesto, o en caso de coproducción al 32% del porcentaje de participación en la coproducción. Cuando el porcentaje sea igual o superior al 50% del presupuesto de la producción audiovisual obtendrá la puntuación máxima.

2.4.– Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu, gidoilaria: 2 puntu, argazki zuzendaria: puntu bat, musikaren egilea: puntu bat, ekoizle exekutiboa: puntu bat, ekoizle zuzendaria: puntu bat, zuzendari-laguntzailea: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, aktore nagusiak: 2 puntu, bigarren mailako aktoreak: puntu bat.

2.4.– Participación de equipos técnicos y artísticos domiciliados o con sede permanente en Euskadi: hasta 15 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: Director/a: 3 puntos; guionista: 2 puntos; director/a de fotografía: 1 punto; compositor/a de la música: 1 punto; productor/a ejecutivo/a: 1 punto; director/a de producción: 1 punto; ayudante de dirección: 1 punto; dirección de arte: 1 punto; montador/a: 1 punto; actores protagonistas: 2 puntos, actores secundarios: 1 punto.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 15 punturaino.

2.5.– Historial profesional del director/a, guionista y productor/a ejecutivo/a, hasta un máximo de 15 puntos.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoia; 2 puntu; ekoizpen exekutiboa: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.6.– La participación de la mujer: hasta 10 puntos, que se asignarán de la siguiente manera: por la participación de la mujer en labores de dirección: 3 puntos; guion; 2 puntos; producción ejecutiva: 2 puntos; y se asignarán 3 puntos cuando se alcance al menos el 40% del total de profesionales que ocupen los siguientes puestos: composición de la música, dirección de fotografía, dirección de arte, jefatura de montaje, jefatura de sonido directo, dirección de montaje de sonido, responsable de mezclas, dirección de producción, dirección de efectos especiales físicos, dirección de efectos especiales visuales Únicamente puntuará en los casos en que la participación de la mujer sea exclusiva.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena, hiru puntu. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera. Koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.7.– Trayectoria del proyecto: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta que el proyecto audiovisual haya obtenido ayuda en convocatorias previas realizadas por el Gobierno Vasco dentro de alguna de las siguientes modalidades: creación de guiones y/o desarrollo de proyectos, 3 puntos; y la participación del proyecto en foros de coproducción o desarrollo, 2 puntos.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

2.8.– El rodaje en euskera de la versión original de la película, hasta un máximo de 5 puntos.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

Aquellas solicitudes que en esta segunda fase de valoración no alcancen un mínimo de 30 puntos no podrán ser tenidos en cuenta a efectos de propuesta y suplencia.

III. ATALA
SECCIÓN III
ZINEMARAKO DIREN ANIMAZIOZKO
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE LARGOMETRAJES
FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK
CINEMATOGRÁFICOS DE ANIMACIÓN

30. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 30.– Actividades objeto de ayuda.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak egitea sustatuko da.

Dentro de esta modalidad de ayudas se apoyará la realización de largometrajes cinematográficos de animación en cualquier lengua.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

A estos efectos se considerará largometraje cinematográfico: obra audiovisual de una duración de sesenta minutos o superior destinada a su explotación comercial en salas de cine.

31. artikulua.– Laguntzen muga.

Artículo 31.– Límite de estas ayudas.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua, guztira, bostehun mila (500.000,00) eurokoa da.

1.– La cantidad total destinada a esta modalidad de ayuda es de quinientos mil (500.000,00) euros.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

2.– En todo caso, el montante de las ayudas que puedan otorgarse al amparo de esta Convocatoria al mismo objeto, no podrá ser superior a doscientos cincuenta mil (250.000,00) euros, salvo en el caso de producciones cuya lengua originaria sea el euskera en cuyo caso podrá superar dicha cuantía.

32. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Artículo 32.– Criterios de Selección y Valoración.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

La Comisión de Valoración estudiará las solicitudes recibidas y evaluará cada uno de los aspectos especificados de acuerdo a los siguientes criterios y baremos:

1.– Lehen fasea.– (90 puntu):

1.– Primera fase: (90 puntos):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60koko mugarekin.

1.1.– Financiación del proyecto: hasta 30 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que representen los recursos financieros con que contare el proyecto en relación al presupuesto total de realización, justificados mediante documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación ya suscritos con terceros (contratos de cesión de derechos, contratos de coproducción y distribución), los recursos propios garantizados mediante aval bancario o aval de una sociedad de garantía recíproca y las capitalizaciones hasta un 15% del presupuesto del largometraje que deberá ir firmada por la persona que capitaliza todo o parte de su retribución por su participación en el proyecto presentado. En el caso de los contratos de coproducción, estos deberán ir acompañados de los correspondientes documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación o certificaciones bancarias del coproductor/es. La asignación proporcional de puntos se hará teniendo en cuenta que el solicitante que mayor porcentaje de financiación acredite, con un límite máximo del 60% de financiación, obtendrá la puntuación máxima.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.2.– Coproducción internacional: 10 puntos.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.3.– La calidad, originalidad y viabilidad del guion a desarrollar, hasta un máximo de 30 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: calidad 10 puntos, originalidad 10 puntos y viabilidad 10 puntos.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

1.4.– Su carácter de iniciativa de valor artístico, hasta un máximo de 10 puntos.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 punturaino.

1.5.– Estrategia de distribución y marketing, hasta un máximo de 10 puntos.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

Aquellas solicitudes que en la valoración de la financiación del proyecto no obtengan un mínimo de 10 puntos, o las que no obtengan en la valoración del guion a desarrollar un mínimo de 15 puntos, o las que no obtengan un mínimo de 45 puntos en esta primera fase, serán excluidas de la convocatoria y no serán valoradas en la segunda fase.

2.– Bigarren fasea. (60 puntu):

2.– Segunda fase: (60 puntos):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urteetako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

2.1.– Solvencia económica y trayectoria del solicitante: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta el número de largometrajes realizados y estrenados en los últimos cinco años, selección y premios obtenidos en festivales, los años de antigüedad de la empresa, informe de instituciones financieras y el volumen de cotización a la Seguridad Social en los últimos tres años.

2.2.– Animazio prozesua Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira animazio prozesuak iraungo duen denboratik Euskadin egingo diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, animazio prozesua edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.2.– Realización del proceso de animación en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán en relación al número de días en Euskadi, en relación a la duración total del proceso de animación previsto. En cualquier caso e independientemente de donde se desarrolle el proceso de animación, el solicitante podrá gastar hasta un 50% del presupuesto de producción fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.3.– Gasto en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que represente la inversión en la contratación de recursos creativos, artísticos y técnicos prestados por personas residentes en Euskadi y por empresas con domicilio en Euskadi en relación al presupuesto total de realización del proyecto. Dicho porcentaje de inversión deberá representar al menos un porcentaje equivalente o superior al 32% del presupuesto, o en caso de coproducción al 32% del porcentaje de participación en la coproducción. Cuando el porcentaje sea igual o superior al 50% del presupuesto de la producción audiovisual obtendrá la puntuación máxima.

2.4.– Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 15 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 3 puntu; gidoilaria: 2 puntu; argazki zuzendaria: puntu bat; musikaren egilea: puntu bat; ekoizle exekutiboa: puntu bat; animazio zuzendaria: 2 puntu, hondo-diseinatzailea: puntu bat, produkzio zuzendaria: puntu bat, zuzendari artistikoa: puntu bat, muntatzailea: puntu bat, bikoizketa-aktoreak: puntu bat.

2.4.– Participación de equipos técnicos y artísticos domiciliados o con sede permanente en Euskadi: hasta 15 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: Director/a: 3 puntos; guionista: 2 puntos; director de fotografía: 1 punto; compositor/a de la música: 1 punto; productor/a ejecutivo: 1 punto; director/a de animación: 2 puntos; diseñador/a de fondos: 1 punto; director/a de producción: 1 punto; dirección de arte: 1 punto; montador/a: 1 punto; actores de doblaje: 1 punto.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historial profesionala, gehienez 10 punturaino.

2.5.– Historial profesional del director/a, guionista y productor/a ejecutivo/a, hasta un máximo de 10 puntos.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoia; 2 puntu; ekoizpen exekutiboa: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.6.– La participación de la mujer: hasta 10 puntos, que se asignarán de la siguiente manera: por la participación de la mujer en labores de dirección: 3 puntos; guion; 2 puntos; producción ejecutiva: 2 puntos; y se asignarán 3 puntos cuando se alcance al menos el 40% del total de profesionales que ocupen los siguientes puestos: composición de la música, dirección de fotografía, dirección de arte, jefatura de montaje, jefatura de sonido directo, dirección de montaje de sonido, responsable de mezclas, dirección de producción, dirección de efectos especiales físicos, dirección de efectos especiales visuales. Únicamente puntuará en los casos en que la participación de la mujer sea exclusiva.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena, 3 puntu. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera. Koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.7.– Trayectoria del proyecto: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta que el proyecto audiovisual haya obtenido ayuda en convocatorias previas realizadas por el Gobierno Vasco dentro de alguna de las siguientes modalidades: creación de guiones y/o desarrollo de proyectos, 3 puntos; y la participación del proyecto en foros de coproducción o desarrollo, 2 puntos.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

2.8.– El rodaje en euskera de la versión original de la película, hasta un máximo de 5 puntos.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

Aquellas solicitudes que en esta segunda fase de valoración no alcancen un mínimo de 30 puntos no podrán ser tenidos en cuenta a efectos de propuesta y suplencia.

IV. ATALA
SECCIÓN IV
SORTZE-DOKUMENTAL FILM LUZEEN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE LARGOMETRAJES DOCUMENTALES DE CREACIÓN

33. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 33.– Actividades objeto de ayuda.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental film luzeak egitea sustatuko da.

Dentro de esta modalidad de ayudas se apoyará la realización de largometrajes documentales de creación en cualquier lengua.

Ondorio honetarako, honakoak izango dira sortze-dokumental film luzeak: errealitatetik hartutako gaia duten proiektuak; lanak originala izan behar du eta gai zehatz bati buruzko ikerketa edo azterlana, gutxienez merkataritza-ordu beteko iraupena dutenak eta zinema edota telebistarako direnak.

A tal efecto, se considerarán largometrajes documentales de creación: aquellos proyectos cuyo tema ha sido tomado de la realidad, siendo a su vez un trabajo original, de investigación o análisis sobre un asunto concreto, de una duración mínima de una hora comercial y que estén destinados a cine y/o a televisión.

34. artikulua.– Laguntzen muga.

Artículo 34.– Límite de estas ayudas.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua, guztira, berrehun eta berrogei mila (240.000,00) eurokoa da.

1.– La cantidad total destinada a esta modalidad de ayuda es de doscientos cuarenta mil (240.000,00) euros.

2.– Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

2.– En todo caso, el montante de las ayudas que puedan otorgarse al amparo de esta convocatoria al mismo objeto, no podrá ser superior a sesenta mil (60.000,00) euros, salvo en el caso de producciones cuya lengua originaria sea el euskera en cuyo caso podrá superar dicha cuantía.

35. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Artículo 35.– Criterios de Selección y Valoración.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

La Comisión de Valoración estudiará las solicitudes recibidas y evaluará cada uno de los aspectos especificados de acuerdo a los siguientes criterios y baremos:

1.– Lehen fasea: (90 puntu):

1.– Primera fase: (90 puntos):

1.1.– Proiektuaren finantzaketa: 30 punturaino. Errealizaziorako guztizko aurrekontuari dagokionez proiektuak dituen finantzaketa-baliabideen ehunekoaren arabera esleituko dira. Baliabide hauen ingurukoak frogatze aldera, honakoak aurkeztuko dira: laguntza edo dirulaguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak, hirugarrenekin sinatu diren ustiapen-kontratuak (eskubideen lagapen-kontratuak, produkzio- eta banaketa-kontratuak...), baliabide propioak banku-abal baten bitartez bermatuta edo elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuta eta kapitalizazioak film luzearen aurrekontuaren % 15 mugarekin, azken kasu horretan aurkeztutako proiektuan parte hartzeagatik ordainsari osoa edo zati bat kapitalizatzen duen pertsonak sinatu beharko du. Koprodukzio-kontratuetan, laguntzak jasotzeko eskubidearen egiaztagiriak erantsi beharko dira, bai eta ustiapen-kontratuak edo koproduktoreen banku-egiaztagiriak ere. Puntuak proportzionalki esleituko dira, finantzaketa-ehuneko altuena duen eskatzaileak puntu gehien izango dituela kontuan hartuta, betiere finantzaketaren % 60ko mugarekin.

1.1.– Financiación del proyecto: hasta 30 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que representen los recursos financieros con que contare el proyecto en relación al presupuesto total de realización, justificados mediante documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación ya suscritos con terceros (contratos de cesión de derechos, contratos de coproducción y distribución), los recursos propios garantizados mediante aval bancario o aval de una sociedad de garantía recíproca y las capitalizaciones hasta un 15% del presupuesto del largometraje que deberá ir firmada por la persona que capitaliza todo o parte de su retribución por su participación en el proyecto presentado. En el caso de los contratos de coproducción, estos deberán ir acompañados de los correspondientes documentos acreditativos del derecho a percibir ayudas o subvenciones, contratos de explotación o certificaciones bancarias del coproductor/es. La asignación proporcional de puntos se hará teniendo en cuenta que el solicitante que mayor porcentaje de financiación acredite, con un límite máximo del 60% de financiación, obtendrá la puntuación máxima.

1.2.– Nazioarteko koprodukzioa: 10 puntu.

1.2.– Coproducción internacional: 10 puntos.

1.3.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta bideragarritasuna, gehienez 30 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 10 puntu, originaltasuna 10 puntu eta bideragarritasuna 10 puntu.

1.3.– La calidad, originalidad y viabilidad del guion a desarrollar, hasta un máximo de 30 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: calidad 10 puntos, originalidad 10 puntos y viabilidad 10 puntos.

1.4.– Balio artistikoko ekimena ote den, gehienez 10 punturaino.

1.4. Su carácter de iniciativa de valor artístico, hasta un máximo de 10 puntos.

1.5.– Banaketa eta marketin estrategia, gehienez 10 punturaino.

1.5. Estrategia de distribución y marketing, hasta un máximo de 10 puntos.

Proiektuaren finantzaketaren balorazioan gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak, gidoiaren balorazioan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak edo lehenengo balorazio-fase honetan gutxienez 45 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geratuko dira, eta ez dira bigarren fasean baloratuko.

Aquellas solicitudes que en la valoración de la financiación del proyecto no obtengan un mínimo de 10 puntos, o las que no obtengan en la valoración del guion a desarrollar un mínimo de 15 puntos, o las que no obtengan un mínimo de 45 puntos en esta primera fase, serán excluidas de la convocatoria y no serán valoradas en la segunda fase.

2.– Bigarren fasea: (60 puntu):

2.– Segunda fase: (60 puntos):

2.1.– Eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta haren ibilbidea eta beraren taldearena: 5 punturaino, honako irizpide hauen arabera emandakoak: egindako eta estreinatutako film luzeen kopurua, zinemaldietan izandako hautaketa eta sariak, enpresaren antzinatasuna, finantza-erakundeen txostena eta azken hiru urtealdietako Gizarte Segurantzako kotizazioaren bolumena.

2.1.– Solvencia económica y trayectoria del solicitante: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta el número de largometrajes realizados y estrenados en los últimos cinco años, selección y premios obtenidos en festivales, los años de antigüedad de la empresa, informe de instituciones financieras y el volumen de cotización a la Seguridad Social en los últimos tres años.

2.2.– Filmaketa Euskadin egitea: 5 punturaino. Hauek esleitzeko, guztira filmaketak iraungo duen denboratik Euskadin filmatzen diren egunak hartuko dira kontuan. Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

2.2.– Realización del rodaje en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán en relación al número de días de rodaje en Euskadi, en relación a la duración total del rodaje previsto. En cualquier caso e independientemente de donde se desarrolle el rodaje, el solicitante podrá gastar hasta un 50% del presupuesto de producción fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.3.– Euskadin egindako gastua: 5 punturaino. Euskadin egoitza duten pertsona edo enpresek eskaintzen dituzten sormenezko baliabideak eta baliabide artistiko eta teknikoak kontratatzean egiten den inbertsioaren ehunekoa kontuan hartuta esleituko dira; ehuneko hori aurrekontuaren % 32 edo hortik gorakoa izango da, eta koprodukzioa denean koprodukzioaren parte-hartzearen % 32 edo hortik gorakoa izango da. Inbertsioaren ehunekoa aurrekontuaren % 50etik gorakoa denean puntu gehien lortuko ditu.

2.3.– Gasto en Euskadi: hasta 5 puntos, que se asignarán de acuerdo al porcentaje que represente la inversión en la contratación de recursos creativos, artísticos y técnicos prestados por personas residentes en Euskadi y por empresas con domicilio en Euskadi en relación al presupuesto total de realización del proyecto. Dicho porcentaje de inversión deberá representar al menos un porcentaje equivalente o superior al 32% del presupuesto, o en caso de coproducción al 32% del porcentaje de participación en la coproducción. Cuando el porcentaje sea igual o superior al 50% del presupuesto de la producción audiovisual obtendrá la puntuación máxima.

2.4.– Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten talde tekniko eta artistikoen parte-hartzea: 10 punturaino. honako irizpideen arabera emandakoak: Zuzendaria: 2 puntu; gidoilaria: puntu bat; argazki zuzendaria: puntu bat; musikaren egilea: puntu bat; ekoizle exekutiboa: puntu bat; ekoizle zuzendaria: puntu bat; muntatzailea: puntu bat; soinu-burua: puntu bat; zuzendariaren laguntzailea: 0,5 puntu; dokumentalista: 0,5 puntu.

2.4.– Participación de equipos técnicos y artísticos domiciliados o con sede permanente en Euskadi: hasta 10 puntos, que se asignarán conforme al siguiente baremo: Director/a: 2 puntos; guionista: 1 punto; director/a de fotografía: 1 punto; compositor/a de la música: 1 punto; productor/a ejecutivo: 1 punto; director/a de producción: 1 punto; montador/a: 1 punto; jefe/a de sonido: 1 punto; ayudante de dirección: 0,5 puntos; documentalista: 0,5 puntos.

2.5.– Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizle exekutiboaren historia profesionala, gehienez 15 punturaino.

2.5.– Historial profesional del director/a, guionista y productor/a ejecutivo/a, hasta un máximo de 15 puntos.

2.6.– Emakumearen parte-hartzea: gehienez ere 10 puntu, honela esleituko direnak: emakumeak zuzendaritza-lanetan parte hartzeagatik: 3 puntu; gidoia; 2 puntu; ekoizpen exekutiboa: 2 puntu; eta 3 puntu emango dira honako postu hauek betetzen dituzten profesional guztien % 40ra iristen denean gutxienez: musikaren konposizioa, argazki-zuzendaritza, arte-zuzendaritza, muntaia-buruzagitza, zuzeneko soinu-buruzagitza, soinua muntatzeko-zuzendaritza, nahasketa arduraduna, produkzio zuzendaritza, efektu berezi fisikoen zuzendaritza, ikusizko efektu berezien zuzendaritza. Emakumeen parte-hartzea esklusiboa denean soilik puntuatuko du.

2.6.– La participación de la mujer: hasta 10 puntos, que se asignarán de la siguiente manera: por la participación de la mujer en labores de dirección: 3 puntos; guion; 2 puntos; producción ejecutiva: 2 puntos; y se asignarán 3 puntos cuando se alcance al menos el 40% del total de profesionales que ocupen los siguientes puestos: composición de la música, dirección de fotografía, dirección de arte, jefatura de montaje, jefatura de sonido directo, dirección de montaje de sonido, responsable de mezclas, dirección de producción, dirección de efectos especiales físicos, dirección de efectos especiales visuales. Únicamente puntuará en los casos en que la participación de la mujer sea exclusiva.

2.7.– Proiektuaren ibilbidea: 5 punturaino, honako irizpideen arabera emandakoak: Eusko Jaurlaritzaren aurreko deialdiko honako modalitateetako batean dirulaguntzaren bat lortu izan badu: gidoien sorkuntza edota proiektuen garapena. Kontuan izateko dirulaguntza horiek burututa eta behar bezala justifikatuta egon beharko dute, deialdiari dagokion araudiaren arabera, 3 puntu; eta koprodukzio- edo garapen-foroetan parte hartzea, 2 puntu.

2.7.– Trayectoria del proyecto: hasta 5 puntos, que se asignarán teniendo en cuenta que el proyecto audiovisual haya obtenido ayuda en convocatorias previas realizadas por el Gobierno Vasco dentro de alguna de las siguientes modalidades: creación de guiones y/o desarrollo de proyectos, 3 puntos; y la participación del proyecto en foros de coproducción o desarrollo, 2 puntos.

2.8.– Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz filmatzea, gehienez 5 punturaino.

2.8.– El rodaje en euskera de la versión original de la película, hasta un máximo de 5 puntos.

Bigarren balorazio-fase honetan gutxienez 30 puntura iristen ez diren eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

Aquellas solicitudes que en esta segunda fase de valoración no alcancen un mínimo de 30 puntos no podrán ser tenidos en cuenta a efectos de propuesta y suplencia.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
FILM LABURREN PRODUKZIORAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA PRODUCCIÓN DE CORTOMETRAJES

36. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 36.– Actividades objeto de ayuda.

Laguntza-modalitate honetan edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren film laburrak egitea sustatuko da.

Dentro de esta modalidad de ayuda se apoyará la realización de cortometrajes cinematográficos en cualquier lengua.

Horretarako, film laburtzat edozein euskarritan egindako filmak hartuko dira, iraupena 30 minutukoa baino gutxiagokoa dutenak.

A tal efecto, se considerarán cortometrajes aquellas películas realizadas en cualquier soporte y con una duración inferior a los 30 minutos.

37. artikulua.– Eskatzaileak.

Artículo 37.– Personas solicitantes.

Film laburren produkziorako laguntzak eskuratzeko honako baldintzak bete behar dira: pertsona fisiko edota juridiko independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea eta laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.

Podrán acceder a las ayudas las personas físicas o jurídicas independientes establecidas en un Estado miembro de la Unión Europea o del Espacio Económico Europeo siempre que se comprometan a abrir un establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el caso de concesión de la ayuda.

38. artikulua.– Laguntzen muga.

Artículo 38.– Límite de las ayudas.

1.– Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua, guztira, ehun eta hirurogei mila (160.000,00) eurokoa da.

1.– La cantidad total destinada a esta modalidad es de ciento sesenta mil (160.000,00) euros.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren % 60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

2.– La cantidad destinada a un proyecto concreto en ningún caso podrá superar el 60% del presupuesto de gastos de la película, ni el importe máximo de veinte mil (20.000,00) euros.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez % 20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat 17. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

3.– Cuando la ayuda se solicite para una coproducción, deberá aportarse una copia compulsada del contrato de coproducción y el solicitante deberá tener una participación de, al menos, el 20% de la producción audiovisual resultante. En el caso de una coproducción en la que sean varios los productores que puedan ser beneficiarios de acuerdo con el artículo 17, computará la suma de la participación de cada una de ellos.

4.– Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

4.– Serán subvencionables los costes de producción del cortometraje en los términos que prevé el artículo 2 de la Orden ECD/2784/2015, de 18 de diciembre, por la que se regula el reconocimiento del coste de una película y la inversión del productor/a.

39. artikulua.– Betekizunen akreditazioa eta aurkeztu beharreko agiriak.

Articulo 39.– Acreditación de requisitos y documentación requerida.

Eskabideak aurkezteko argibideak bide presentziala zein elektronikoa erabiliz eta gainerako eredu guztiak eskuragarri daude bai administrazio-bulegoetan bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ere: https://www.euskadi.eus.

Las especificaciones de cómo tramitar las solicitudes, tanto por canal presencial como electrónico, junto con los modelos necesarios, en la sede electrónica de la Administración Publica de la Comunidad Autónoma de Euskadi: https:/www.euskadi.eus

Film laburren produkziorako modalitatean eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira.

A la solicitud de subvenciones de la presente modalidad habrá de acompañarse la siguiente documentación.

1.– Eskatzaileari dagokionez:

1.– Documentación relativa a la persona solicitante:

1.1.– Identitateari buruzko datuak: Eskaera sinatzen duenaren identitatearen egiaztagiria.

1.1.– Datos de identidad. Acreditación de la identidad de la persona firmante de la solicitud.

Gutxienez dirulaguntzen agindua argitaratu baino urtebete lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, eskatzailea pertsona fisikoa baldin bada

Certificación de empadronamiento que acredite que reside en la Comunidad Autónoma de Euskadi desde al menos un año antes de la fecha de publicación de la Orden de ayudas, en el caso de que la persona solicitante sea persona física.

Administrazio publikoak esleitua dituen egiaztapen-, kontrol- eta ikuskaritza-ahalmenak alde batera utzi gabe, pertsona edo entitate eskatzaileak, espresuki eman dezake baimena organo kudeatzaileak datu horiek lortu edo egiaztatzeko.

La persona solicitante podrá consentir expresamente que estos datos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

1.2.– Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

1.2.– Cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, pertsona edo eskatzaileak baldintza hauek betetzen dituela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas/entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, la persona solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente.

1.3.– Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan dagoen inskribaturik azalduz gero, ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

1.3.– Cuando se trate de personas jurídicas: Las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de la inscripción.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek aurkeztu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritzako ahalmena.

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán presentar: escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes, así como acreditación de la identidad del representante legal y del poder de representación que ejerza.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

2.– Documentación relativa al proyecto:

a) Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta haien zenbatekoa, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.

a) Declaración de las ayudas solicitadas y obtenidas para el mismo proyecto y cuantía de las mismas, según modelo establecido en euskadi.eus.

b) Proiektuaren argibide-memoria.

b) Memoria explicativa del proyecto.

c) Gidoiaren sinopsia (gehienez 5 orri).

c) Sinopsis del guion (máximo 5 hojas).

d) Gidoia.

d) Guion.

e) Gidoiaren jabego intelektualaren eskubideen egiaztatzea eta hala badagokio jatorrizko lanarena; ezin bada hori egiaztatu, eskubideak lagatzeko kontratua egiteko baldintzak hitzartuta daudela ziurtatu.

e) Acreditación de tener los derechos de propiedad intelectual sobre el guion y, en su caso, sobre la obra preexistente o en su defecto, acreditar tener pactadas las condiciones de opción y futuro contrato de cesión de los derechos.

f) Aurrekontua, partidaka zehaztua.

f) Presupuesto detallado por partidas.

g) Proiektuaren finantzaketa-plana.

g) Plan de financiación.

h) Fitxa teknikoa eta artistikoa.

h) Ficha técnica y artística.

i) Zuzendariaren, gidoilariaren eta ekoizlearen historial profesionala.

i) Historial profesional del director, del guionista y del productor/a.

j) Aurreikusitako egutegia eta filmaketarako plana, denbora eta lekuak zehaztuz.

j) Calendario previsto y plan de rodaje, indicando tiempo y localizaciones.

k) Ekoizpenkidetza-kontratuak, hala behar izanez gero.

k) Contrato o contratos de coproducción, si ha lugar.

40. artikulua.– Balorazio eta hautapen irizpideak.

Artículo 40.– Criterios de selección y valoración.

Balorazio-batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu:

La Comisión de Valoración estudiará las solicitudes recibidas y evaluará cada uno de los aspectos especificados, de acuerdo al siguiente baremo:

a) Proiektuaren interes orokorra (% 20), bereziki ekimen artistiko berriak eskaintzeko ematen dituen aukerak eta Euskadik edota bertako biztanleek bizi duten errealitate kultural, sozial edo linguistikoarekin, nahiz beste arlo batekoarekin, duen erlazioa baloratuz.

a) Interés general del proyecto (20%), valorándose especialmente las posibilidades que ofrece para nuevas iniciativas artísticas y su vinculación con la realidad cultural, social, lingüística, o de cualquier otra dimensión, de Euskadi y/o de sus ciudadanos.

b) Produkzio-proiektuaren balorazioa (% 30). Bereziki honakoak izango dira kontuan:

b) Valoración del proyecto de producción (30%), teniendo en cuenta especialmente:

– aurrekontuaren eta finantzaketa-planaren egokitasuna (%10).

– la idoneidad del presupuesto y el plan de financiación (10%).

– inplikatzen diren enpresa- eta giza baliabideak (%10): produkzio-etxe, zuzendari eta gidoilariaren curriculuma. Produkzio-etxeen, zuzendarien eta gidoilarien historian, aurretik egindako lanak kontuan hartuko dira eta egindako proiektuak ez ezik, jendaurrean izandako eragina eta balorazioa eta komunikabide espezializatuetan agertzen diren kritikak baloratuko dira.

– los recursos empresariales y humanos implicados (10%): el currículum de la productora, del director/a y del guionista. En los historiales de las productoras, de los directores y de los guionistas se tendrán en cuenta los trabajos realizados anteriormente y se valorará no tanto el número de proyectos realizados como la repercusión y valoración obtenida ante el público y las críticas expresadas en los medios de comunicación especializados.

– film laburraren garapena Euskal Autonomia Erkidegoan (%10). Dena den, filmaketa edonon eginda ere, eskatzaileak produkzio aurrekontuaren % 50era arte gastatu ahalko du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik kanpo.

– el desarrollo del cortometraje en la Comunidad Autónoma de Euskadi (10%). En cualquier caso e independientemente de donde se desarrolle el rodaje, el solicitante podrá gastar hasta un 50% del presupuesto de producción fuera del territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Autofinantzaketa- edo finantzaketa pribatuaren maila (% 10), bereziki produkzio-etxe eskatzailearen enpresa-arriskua kontuan hartuta eta, koprodukzioei dagokienez, baita euskal produkzio-etxeen partaidetza-ehunekoaren maila ere.

c) Nivel de autofinanciación o financiación privada (10%), con especial consideración del riesgo empresarial de la productora solicitante y en el caso de coproducciones, del porcentaje de participación de productoras vascas.

d) Zinematografikoki garatu beharreko gidoiaren kalitatea (% 20).

d) Calidad del guion a desarrollar cinematográficamente (20%).

e) Ikus-entzunezko sortze-lanaren produkzioan edo garapenean, Euskadin bizi diren edo bertan egoitza duten artista, teknikari edo profesionalen parte hartzea (%10). Atal honetan puntuaziorik altuena lortzeko ez da beharrezkoa izango aurrekontuaren % 50 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan gastatzea.

e) La participación de artistas, técnicos y profesionales domiciliados o con sede permanente en Euskadi en la producción o desarrollo de la creación audiovisual (10%). Para conseguir la máxima puntuación en este apartado no será necesario que el solicitante gaste más del 50% del presupuesto en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

f) Emakumearen parte-hartzea zuzendaritza, gidoilaritza, ekoizle exekutibo, argazki zuzendaritza edota musika konposizio lanetan (%10).

f) La participación de la mujer en labores de dirección, guion, producción ejecutiva, dirección de fotografía y composición de la música. Únicamente puntuará en los casos en que la participación de la mujer sea exclusiva (10%).

Balorazio-baremoaren % 50, gutxienez, lortzen ez duten eskabideak ez dira kontuan hartuko, ez proposamen gisa, ezta ordezko gisa ere.

Aquellas solicitudes que no obtengan al menos un 50% de puntos del baremo de valoración no podrán ser tenidas en cuenta a efectos de propuesta y suplencia.

41. artikulua.– Film laburra egiteko epea.

Artículo 41.– Plazo para la realización del cortometraje.

Onuradunak 2021eko abenduaren 31ra arte izango du deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko

El/la beneficiario/a dispondrá hasta el 31 de diciembre de 2021 para cumplir las obligaciones que se establecen en la presente convocatoria.

42. artikulua.– Laguntzaren ordainketa.

Artículo 42.– Pago de la ayuda.

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

El pago de la ayuda otorgada para la realización de cortometrajes se hará efectivo en la siguiente forma:

1.– Laguntza emateko unean lehenengo % 50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.

1.– Se tramitará un primer abono del 50% en el momento de la concesión de la ayuda. El pago se tramitará previa acreditación documental de disponer de establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– % 30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

2.– El 30%, a la acreditación por parte de la productora del inicio del rodaje y siempre a partir del 1 de enero de 2021.

3.– Gainerako kopurua (% 20) ere 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, agiri hauek jaso eta gero:

3.– La cantidad que reste (20%), igualmente a partir del 1 de enero de 2021, a la recepción de los siguientes documentos:

a) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren izenean eta jabetzapean, Euskadiko Filmategia Fundazioan laborategiko filmaren kopia berri bat utzi dela frogatzen duen egiaztapena, inolako akatsik ez duena, zinema-aretoetako estreinaldiko emanaldi eta formatuan eta jatorrizko bertsioan; horrekin batera, ekoizpenaren kopia bat Betacam Digital-ean, lanaren estreinatutako bertsio komertzialen DVD bana, elkarrizketen zerrenda jatorrizko bertsioan eta bikoiztutako hizkuntzetan, sei gida, sei hormirudi eta sei argazki, eta, azkenik, Euskal Herriko film-ondarea kontserbatzeari eta zabaltzeari begira interesgarria izan litekeen beste edozein sustapen-dokumentazio, inola ere erabilera komertziala izango ez duena.

a) Acreditación del depósito en la Fundación Filmoteca Vasca de una copia nueva de laboratorio, y en perfectas condiciones, en el paso y formato de estreno en salas cinematográficas, en su versión original de producción, así como una copia de la producción en Betacam Digital, un DVD de la obra por cada una de las versiones comerciales estrenadas, listado de diálogos en su versión original y en cada una de las lenguas de doblaje, seis guías, seis carteles y seis fotografías y cualquier otra documentación de promoción de la obra que sea de interés para la conservación y difusión del patrimonio fílmico de Euskadi y que en ningún caso serán objeto de uso comercial.

Lanaren ekoizpena eta erakustea euskarri bideografikoan egiten bada, gordailua Betacam Digitaleko kopia batean egingo da, bai eta estreinatutako bertsioen hizkuntzetako DVD banatan ere. Horrekin batera, arestian aipatutako sustapen-dokumentazioa aurkeztuko da.

En el caso de que la producción y exhibición de la obra sea en soporte videográfico el depósito se realizará en una copia en Betacam Digital, y un DVD por cada una de las versiones estrenadas adjuntando el material documental de promoción anteriormente citado.

Edozein kasutan ere, lehenengo erakusketa publikoa egiten denetik 30 egun baino lehenago egingo dira lanen gordailuak.

En cualquier caso los depósitos de las obras se efectuarán antes de los 30 días siguientes a la fecha de su primera exhibición pública.

b) Proiektua garatzeak dakartzan gastuei buruzko txostena euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera eta egin diren gastuak behar bezala frogatzen dituzten jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuen bitartez eta ordainketa egiaztatzen duten agirien bitartez. Hau frogatzeko beste bide bat ICAAk edo finantza-auditoretzak onetsitako kostu-ziurtagiria aurkeztea da.

b) Informe sobre los costes de la producción del cortometraje según modelo establecido en euskadi.eus, así como justificación debidamente acreditada de los gastos efectuados mediante facturas originales o copias compulsadas y documentos justificativos del pago. La justificación también puede realizarse mediante la presentación de una certificación del coste aprobado por el ICAA o bien de una auditoría financiera.

c) Beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

c) Declaración responsable de otras ayudas públicas.

d) ISAN Erregistroaren Iberoamerikako Agentzian (ARIBSAN) ISAN erregistroa esleitzeko izapideak bete direla egiaztatzen duen agiria.

d) Acreditación de que se han cumplimentado los trámites para la asignación del Registro ISAN ante la Agencia Iberoamericana del Registro ISAN (ARIBSAN).

Agiri horiek aurkeztuko dira bide presentziala erabiliz zein bide elektronikoa pertsona fisikoak direnean, eta bide elektronikoa erabiliz soilik pertsona juridikoak direnean, https:// www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

La citada documentación deberá presentarse de forma presencial o de forma electrónica desde Mi Carpeta (http://www.euskadi.eus/micarpeta) en caso de las personas físicas. En el caso de personas jurídicas se deberá presentar de forma electrónica a través de la citada dirección electrónica.

43. artikulua.– Betebeharrak.

Artículo 43.– Obligaciones.

1.– Agindu honetako 13. artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, produkzio-etxe onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

Sin perjuicio del cumplimiento de las obligaciones señaladas en el artículo 13 de la presente Orden, la productora beneficiaria se compromete a:

a) Lehenengo ordainketa jaso eta gehienez sei hilabeteko epean filmatzen hastea. Epe hau behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela medio baino ezingo da luzatu.

a) Iniciar el rodaje en el plazo máximo de seis meses tras la percepción del primer abono. Tal plazo solo será prorrogable por causa debidamente justificada.

b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari filmaketaren hasierako eta bukaerako datak jakinaraztea; lehena, hasi baino gutxienez 10 egun aurretik, eta bigarrena, amaitu eta gehienez 20 egun ondoren.

b) Comunicar a la Dirección de Promoción de la Cultura la fecha de comienzo y fin de rodaje en un plazo no inferior a 10 días anteriores al inicio, ni superior a los 20 días posteriores a su finalización.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Arloko Informazio Klausula.

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Responsable: Dirección de Promoción de la Cultura, Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba/Álava.

Telefonoa: 945 01 80 00

Teléfono: 945 01 80 00.

Página web: http://euskadi.eus

Helburua: ikus-entzunezkoen ekoizpenerako prozesuak garatzeko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Finalidad: Gestión de solicitudes de ayudas y subvenciones en materia de producción audiovisual.

Lege-oinarria: Interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (38/2003, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, eta 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Legitimación: Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: Gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: Los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: Zure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: Ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide hauetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazioa gehiago:

Información adicional: Podrá ampliar información en materia de protección de datos en las siguientes direcciones web:

https://www.euskadi.eus/dbao/0127206 fikziozko zinemarako film luzeetan.

https://www.euskadi.eus/rgpd/0127206 para largometrajes cinematográficos de ficción.

Https://www.euskadi.eus/dbao/0127210 aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/rgpd/0127210 para largometrajes cinematográficos de ficción de bajo presupuesto.

Https://www.euskadi.eus/dbao/0127207 animaziozko zinemarako film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/rgpd/0127207 para largometrajes cinematográficos de animación.

Https://www.euskadi.eus/dbao/0127208 sortze dokumental film luzeetan.

Https://www.euskadi.eus/rgpd/0127208 para largometrajes documentales de creación.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 23a.

En Vitoria-Gasteiz, a 23 de junio de 2020.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común