Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea

N.º 127, martes 30 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
2560
2560

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Ohiko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena (Leihoen Renove) – 2020. urtea.

RESOLUCIÓN de 17 de junio de 2020, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de ayudas a inversiones en sustitución de ventanas en vivienda de ocupación habitual (Renove de Ventanas) – Año 2020.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

El EVE, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a impulsar el ahorro y la eficiencia energética, los recursos energéticos renovables, la diversificación energética y la promoción de infraestructuras energéticas, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

A este respecto, el EVE viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E-2030). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta promocionar la eficiencia energética y el aprovechamiento de las energías renovables en los diferentes sectores de actividad.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: energiaren kontsumoa murriztea, EAEko geografiaren barruan ohiko etxebizitzetan leihoak ordeztea sustatuz.

En consecuencia, el presente programa de ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de reducir el consumo de energía a través de la promoción de la sustitución de ventanas en vivienda de ocupación habitual dentro de la geografía de la CAPV.

Era berean, Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2020ko apirilaren 2an egindako bileran onartua. Plan hori EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Asimismo, las ayudas convocadas mediante la presente Resolución se encuentran recogidas en el Plan Estratégico de Subvenciones para 2020, aprobado por el Consejo de Dirección del EVE en la reunión celebrada el día 2 de abril de 2020. Este Plan se encuentra publicado en la página web del EVE (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik,

Por lo expuesto,

EBATZI DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– EEE zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2020ko Ohiko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programari (Leihoen Renove) dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Primero.– De conformidad con lo establecido en el Decreto 10/2015, de 3 de febrero, de segunda modificación del Decreto 64/1985, de 5 de marzo, por el que se regulan las funciones de los órganos rectores del EVE, aprobar las bases reguladoras y la convocatoria correspondiente al programa de ayudas a inversiones en sustitución de ventanas en vivienda de ocupación habitual (Renove de Ventanas) – Año 2020, cuyo contenido se adjunta a modo de Anexo I a la presente Resolución.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2020ko Ohiko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programari (Leihoen Renove) dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Segundo.– De conformidad con el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al programa de ayudas a inversiones en sustitución de ventanas en vivienda de ocupación habitual (Renove de Ventanas) – Año 2020.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Tercero.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse, con carácter potestativo, recurso de reposición ante el Director General del EVE en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o recurso contencioso-administrativo ante los juzgados de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Bilbao, 2020ko ekainaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Bilbao, a 17 de junio de 2020.

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común