Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

126. zk., 2020ko ekainaren 29a, astelehena

N.º 126, lunes 29 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
2536
2536

AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira, 2020ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.

ORDEN de 18 de junio de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se regulan y se convocan, para el ejercicio 2020, las ayudas de apoyo a las organizaciones dinamizadoras de clústeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) klusterreko kideen arteko lankidetza sustatzen lan egiten dute, bereziki berrikuntza-sistemako eragileen eta enpresa txiki eta ertainen artekoa, eta aldi berean, balio-kate globaletan txertatzea bultzatzen dute.

Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) actúan como facilitadoras de la cooperación entre los miembros del clúster, especialmente entre los actores del sistema de innovación y las PYMEs, y también facilitan su inserción en cadenas de valor globales.

Gure ekonomiako ardatz nagusia diren arren, enpresa txiki eta ertainentzat zaila da beren kabuz erronka globalei aurre egitea, dimentsio falta dute eta. Lankidetza ezinbestekoa da enpresa txiki eta ertain askoren bideragarritasunerako, eta klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) lankidetza hori laguntzea dute helburu. Gainera, kluster indartsuek talentua eta inbertsioa erakartzen dute lurraldera, ezagutza eta berariazko gaitasunak sortzeak, garatzeak eta kontzentratzeak dakarten eraginari esker.

Son la columna vertebral de nuestra economía, pero las PYMEs tienen dificultades para afrontar los retos globales en solitario debido a su falta de dimensión. La cooperación es un imperativo para la sostenibilidad de muchas PYMEs, y las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) están enfocadas a facilitar dicha cooperación. Además, gracias al efecto de crear, desarrollar y concentrar conocimientos y capacidades específicos, la existencia de clústeres fuertes atrae talento e inversión al territorio.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) lurralde- eta produkzio-eremu jakin batean jarduten dute. Gainera, beren kideei lehiakortasun-informazioa eta -inteligentzia ematen dizkiete eta ETEen arteko interes-taldeei hasiera ematen diete, berrikuntzako, teknologiako, I+Gko, nazioartekotzeko eta abarreko alorretan erronka komunak identifikatzeko. Horrez gain, laguntza ematen diete eragileei, helburu estrategiko komunak zehazteko eta erronka horiei ekitearren lankidetza-proiektuak ezartzeko.

Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) operan dentro de un determinado ámbito territorial y productivo. Además, facilitan a sus miembros, información e inteligencia competitiva, inician grupos de interés entre PYMEs para identificar retos comunes en los ámbitos de innovación, tecnología, I+D, internacionalización, etc. Finalmente, ayudan a los actores a definir objetivos estratégicos comunes y a implementar proyectos en cooperación para abordar dichos retos.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileen (KAD) kontzeptuak oinarritzat hartzen duen «helize hirukoitza» ikuspegiaren barruan, lurraldearen eskualde-garapenean eta eraldaketa ekonomikoan ere laguntzen dute, gobernuarekin elkarlanean aritzen baitira plan eta estrategia sektorialak eta berrikuntza, lehiakortasun eta jasangarritasunerako politika publikoak ezartzeko orduan.

Dentro del enfoque «triple hélice» en el que se basa el concepto de las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs), también contribuyen al desarrollo regional y la transformación económica del territorio, a través de su colaboración con el gobierno en la implementación de los planes y estrategias sectoriales, y de las políticas públicas para la innovación, la competitividad y la sostenibilidad.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileak (KAD), orokorrean, dimentsio txikikoak dira. Horregatik, barne hartzen dituzten ETEek bezala, antolakunde dinamizatzaileek ere indartu egin behar dute, elkarrekin eta antzeko beste erakunde batzuekin elkarlanean jardunez. Gainera, klusterra osatzen duten beste erakunde batzuekin elkartu behar dira, edo konbergentzia- eta sendotze-prozesuak gauzatu behar dituzte. Hazteko eta finkatzeko helburuarekin, baliabide eta gaitasun gehiagoz hornitu behar dute, klusterren antolakunde dinamizatzaileen (KAD) eginkizunari eraginkortasunez erantzuteko, eta ordezkatzen duten klusterraren erronka lehiakorrei eta globalei aurre eginez.

Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) son, en general, de pequeña dimensión. Por ello, al igual que las PYMEs que agrupan, las propias organizaciones dinamizadoras deben fortalecerse cooperando entre sí y con otras asociaciones afines. Agrupándose con otras asociaciones que forman parte del clúster o realizando procesos de convergencia y consolidación. Con el fin de crecer y consolidarse, dotándose de mayores recursos y capacidades que les permitan abordar con eficacia su papel de organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) frente a los retos competitivos y globales que afronta el clúster al que representan.

Lehiakortasunari eta hazkundeari dagozkien Europako estrategiak aitortzen du klusterrak funtsezkoak direla RIS3 estrategiak (espezializazio adimenduneko estrategiak) xedatzeko orduan. Gainera, bere sendotasunaren gainean eraikitzen du, berrikuntzarako taldearen eta banakoen ahaleginek arreta jarri behar duten lehentasun-arloak identifikatzeko.

La estrategia europea en materia de competitividad y crecimiento, reconoce el papel primordial que los clústeres competitivos desempeñan en la determinación de las RIS3 (estrategias de especialización inteligente) y construye sobre sus fortalezas para identificar los ámbitos prioritarios en los que deberían concentrarse los esfuerzos colectivos e individuales en innovación.

ZTP 2020 Planean garatutako Euskadiko RIS3 estrategiak lehentasunezko eremu hauek identifikatzen ditu: Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientziak. Horretaz aparte, RIS3ak zenbait eremutan (gaur egun oso ondo beteta ez dauden edo arreta egokia jasotzen ez duten zenbait eremutan) aprobetxa daitezkeen sinergiak nabarmentzen ditu. Eremu horietarako balio-kate berriak sortzea beharrezkoa litzateke agian. Eremu berri horiek izan ditzaketen aukera berri horiek ustiatzeko, beharrezkoa da klusterren arteko lankidetzari heltzea. Horrek ez du esan nahi intrakluster-lankidetzan egin behar den lana alde batera utzi behar denik.

La RIS3 de Euskadi, desarrollada en el PCTI 2020, identifica como ámbitos de prioridad: Energía, Fabricación Avanzada y Biociencias, y enfatiza las sinergias que pueden aprovecharse en dominios que actualmente pueden no estar bien cubiertos o atendidos por las agrupaciones existentes; dominios que pueden requerir la creación de nuevas cadenas de valor. Para explotar todo el potencial latente en estos nuevos dominios es necesario abordar la cooperación interclústeres, pero sin olvidar el trabajo que se debe seguir haciendo en cooperación intraclústeres.

Euskadiko enpresek eta klusterrek aipatutako erronka globalei aurre egiteko, industriak ekonomian pisu gehiago izateko eta enpresen maila teknologikoa eta nazioartekotzea handitzeko, bereziki ETEena, Eusko Jaurlaritzak beharrezkoak diren jarraibideak eta tresnak garatzen ditu Lehiakortasun eta Teknologia Estrategiaren esparruan, aktore ekonomikoen laguntzarekin. Horren barruan sartzen dira EAEko Klusterren Mapa, RIS3 Espezializazio Estrategia, 2017-2020 Industrializazio Plana edo horiek ordezten dituztenak. Baita kluster bakoitzaren esparruan garrantzitsuak izan daitezkeen beste plan eta estrategia sektorial batzuk ere, modu argigarrian eta ez-baztertzailean aipatzen diren hauek, adibidez; Azpiegitura, Garraio, Ingurumen, Jasangarritasun, Energia eta Osasuneko Estrategia, Eusko Jaurlaritzak bere eskumen-eremu guztietan sustatzen duena.

Para dar respuesta a estos retos globales que afrontan las empresas y clústeres de Euskadi, incrementar el peso de la industria en la economía, aumentar el nivel tecnológico y la internacionalización de las empresas, especialmente de las PYMEs, el Gobierno Vasco, en colaboración con los actores económicos, desarrolla las directrices e instrumentos necesarios en materia de Estrategia de Competitividad y Tecnológica. Lo cual incluye el Mapa de Clúster de la CAPV, Estrategia de Especialización RIS3, Plan de Industrialización 2017-2020, o aquellos que los sustituyan. Y otros Planes y Estrategias sectoriales que puedan ser relevantes en el ámbito de cada Clúster, tales como la siguientes, que se citan a modo ilustrativo y no excluyente; Estrategia de Infraestructuras, Transportes, Medio Ambiente, Sostenibilidad, Energía, Salud, que el Gobierno Vasco promueva en sus distintos ámbitos de competencia.

Era berean, COVID-19ak eta Alarma Egoeraren ezarpenak klusterren eta ekonomia osoaren balio-kateetan izan duen eragina dela eta, beharrezkotzat jotzen da egoera horren ondorioak arintzeko klusterren ekimen eta ekintza berrietarako berariazko laguntza ematea, baita lehiakortasuna berreskuratzeko ibilbide-orriak egitea eta zabaltzea ere, betiere klusterrek erronkei aurre egin eta agerleku berritik eratorritako aukerak aprobetxatu ahal izan ditzaten.

Asimismo, dada la afectación de las cadenas de valor de los clúster y de la economía en su conjunto como consecuencia del COVID-19 y la declaración del Estado de Alarma, se considera necesario incluir un apoyo específico para nuevas iniciativas y acciones clúster orientadas a paliar las consecuencias de esta situación, así como la elaboración y despliegue de Hojas de Ruta para la Recuperar la Competitividad que permitan a los clúster, enfrentar los retos y aprovechar las oportunidades derivadas del nuevo escenario.

Laguntzei buruzko Agindu hori kontuan hartzen da Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoan. Plan hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2020ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez onartu zuen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Esta Orden de ayudas está contemplada en el Plan Estratégico de Subvenciones, aprobado por Orden de 19 de febrero de 2020, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, en cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Jarraibide horiekin bat eginez, Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Arauemaileei buruzko Legearen IV. eta VI. tituluetan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitako testu bategina, eta aurreko Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera, eta berrikuntzari eta lehiakortasunari laguntzeko programen eta politiken bidez, Eusko Jaurlaritzak jaso duen esperientzian oinarrituta, Europako estrategien eta Europako Batzordeak 2014ko ekainaren 17ko batzordean egindako 651/2014 araudian ezarritakoaren ildotik, EBaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko (hemendik aurrera, salbuespen-araudia) 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014-06-26ko EBAOn, L 187 seriean, argitaratu zen), enpresa-elkarte berritzaileentzako laguntzei dagokienez (27. artikuluan deskribatzen den bezala), arautu da eta 2020rako laguntzen deialdia egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) laguntza-programa batean.

De acuerdo con estas directrices, conforme a lo dispuesto en los Títulos IV y VI de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, texto refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, desarrollada por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley anterior y en base a la experiencia adquirida por el Gobierno Vasco, a través de las políticas y programas de apoyo a la innovación y la competitividad, en línea con las estrategias Europeas y con lo establecido por la Comisión Europea en el reglamento 651/2014, de la Comisión de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior, en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la UE, publicado en el DOUE, serie L 187, de 26-06-2014 (en adelante reglamento de exención), en lo referente a ayudas a agrupaciones empresariales innovadoras (tal y como se describe en el artículo 27), se regula, y se convocan ayudas para el 2020, en un programa de apoyo para las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Horrenbestez, honako hau

Y, en virtud de ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, 2020ko ekitaldirako, dirulaguntzen bitartez, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

1.– Es objeto de esta Orden regular y convocar, para el ejercicio 2020, en los términos que se recogen en los siguientes artículos, ayudas para las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) de la Comunidad Autónoma del País Vasco para, a través de subvenciones, promover la competitividad de las PYMEs y de la economía vasca, en general.

2.– Klusterraren antolakunde dinamizatzaile (KAD) bat irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, nortasun juridiko propioa duena, edo erakunde-elkarte bat, klusterraren, eta bereziki ETEen lehiakortasuna hobetzea xede duena, lankidetzaren bitartez. Enpresa bultzatzaileak, ETEak, eragile zientifiko-teknologikoak eta ikastetxeak eta prestakuntza-zentroak biltzen ditu.

2.– Una organización dinamizadora de clúster (ODC) es una entidad asociativa sin ánimo de lucro, y con personalidad jurídica propia, o una agrupación de las mismas, cuya misión es mejorar la competitividad del clúster, principalmente de las PYMEs, a través de la cooperación. Agrupa a empresas tractoras, PYMEs, agentes científico-tecnológicos y centros educativos y de formación.

Klusterraren antolakunde dinamizatzaileak (KAD) erronka komunak identifikatzen lagundu behar du eta klusterreko kideen baterako jarduketak sustatu behar ditu nazioartekotzeko eremu estrategikoetan, berrikuntza teknologikoaren eta enpresa-berrikuntzaren alorretan, eta I+Gn, eta hori guztia RIS3 estrategiaren espezializazio-lehentasunekin eta/edo aukera-nitxoekin bat etorriz, interes-talde desberdinen premiak kontuan hartuta eta Eusko Jaurlaritzaren politikek eskatzen dutenari erantzunez.

La organización dinamizadora de clúster (ODC) debe facilitar la identificación de retos comunes y promover actuaciones conjuntas de los miembros del clúster en las áreas de estrategia, internacionalización, innovación empresarial y tecnología e I+D. Todo ello, en alineación con las prioridades de especialización y/o nichos de oportunidad de la RIS3, atendiendo las necesidades de los distintos grupos de interés y dando respuesta a su vez a las demandas de las políticas del Gobierno Vasco.

3.– Agindu honen ondorioetarako, honako hau hartzen da klustertzat: erakundeen, hala nola enpresak (handiak, ertainak eta txikiak), eragile zientifiko-teknologikoen, ikastetxeen eta prestakuntza-zentroen, erakunde publikoen eta haien elkarteen multzo bat, hurbileko eremu geografiko batetik jardunda elkarrekin erlazionatuta daudenak balio-kate bateko edo produkzio-eremu bateko eta zerbitzu-eremu bateko kide direlako, antzeko ezagutzak edo teknologiak dituztelako, azken merkatu berera edo merkatuko segmentu berera bideratuta daudelako eta abar.

3.– A los efectos de la presente Orden, se entiende como clúster el conjunto de entidades tales como empresas (grandes, medianas y pequeñas), agentes científico-tecnológicos, centros educativos y de formación, organismos públicos y sus asociaciones, que operando desde un ámbito geográfico próximo, están interrelacionadas por su pertenencia a una cadena de valor o ámbito productivo y de servicios, por su afinidad de conocimientos o de tecnologías, por su orientación a un mismo mercado final o segmento del mismo, etc.

4.– Deialdi honen xede diren laguntzei Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (EB) aplikatuko zaie (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratua, 2014ko ekainaren 26an); horren arabera zenbait laguntza-kategoria bateragarri jotzen dira barne-merkatuarekin, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, Itunaren 27. artikuluan sartuta daudelako eta aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete beharko dute (aurrerantzean, kategorien araberako salbuespen-erregelamendu orokorra).

4.– A las ayudas objeto de esta convocatoria les será de aplicación el Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, publicado en el Diario Oficial de la Unión Europea L 187, de 26 de junio de 2014 (en adelante, Reglamento general de exención por categorías), por estar incardinadas en el artículo 27 del mismo y deberán de cumplir lo establecido en los capítulos I y II del citado Reglamento.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Beren jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten eta ondoren aipatuko diren baldintzak betetzen dituzten klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Baldintzak honako hauek dira:

1.– Podrán solicitar las ayudas, las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) que desarrollen su actividad económica en la Comunidad Autónoma del País Vasco y cumplan los siguientes requisitos:

a) Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE) izatea, eguneratua eta erakunde onuradunen gobernu-organoek onartua, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren» arabera garatua eta www.euskadi.eus orrialdean argitaratua.

a) Contar con un Plan Estratégico del Clúster (PEC) plurianual, actualizado y aprobado por los órganos de gobierno de las entidades beneficiaria, desarrollado conforme a «Guía para Elaboración de Planes Estratégicos de Clústeres», publicada en la página www.euskadi.eus

b) Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) izatea, honako hauek barne hartuko dituena: egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta Klusterraren Plan Estrategikoa modu koherentean hedatzeko eta ezartzeko lortu nahi diren emaitzak.

b) Contar con un Plan de Actuación Clúster (PAC) anual con detalle de las acciones a realizar, los recursos a dedicar y resultados que se plantea lograr para desplegar e implementar coherentemente, el Plan Estratégico del Clúster.

c) Behar besteko masa kritikoa. Antolakunde dinamizatzailera (KAD) kuotarekin atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.

c) Masa crítica suficiente. El número de empresas asociadas con cuota a la organización dinamizadora (ODC) debe ser superior a 30 y la suma de la facturación de las empresas asociadas debe ser superior al 1% del PIB de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Bildutako erakundeen % 60 enpresa gutxienez txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:

d) Participación de PYMEs. Que al menos un 60% de las entidades asociadas sean PYMEs entendiéndose por PYMEs las que cumplan los siguientes requisitos:

– 250 langile baino gutxiago izatea.

– Que emplee a menos de 250 personas.

– Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.

– Que su volumen de negocios anual no supere los 50 millones de euros, o bien, que su balance general anual no rebase los 43 millones de euros.

e) Klusterraren elkarte dinamizatzaileak (KAD) bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa traktoreak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, eta abar.

e) Que la organización dinamizadora del clúster (ODC) tenga entre sus miembros una representación de todas las partes interesadas y eslabones de las cadenas de valor que componen el mismo, empresas tractoras o integradoras, suministradoras medianas y pequeñas, agentes científico-tecnológicos, centros formativos, universidades, etc.

f) Klusterraren antolakunde dinamizatzailearen (KAD) jardueraren lurralde-irismena gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.

f) Que el alcance territorial de actuación de la organización dinamizadora del clúster (ODC) sea como mínimo la Comunidad Autónoma del País Vasco.

g) KPE, KJP eta antolakunde dinamizatzaileak (KAD) lankidetzaren bitartez garatutako enpresa-lehiakortasuna sustatzeko jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun eta Teknologia Estrategiarekin bat etortzea eta lerrokatuta egotea, eta hura ezartzen laguntzea.

g) Que el PEC, el PAC y las actuaciones de fomento de la competitividad empresarial a través de la colaboración, desarrolladas por la organización dinamizadora (ODC) se ajusten y estén alineadas con, y contribuyan a la implementación de la Estrategia de Competitividad y Tecnológica del Gobierno Vasco.

h) Antolakunde dinamizatzaileak (KAD) elkartutako erakundeak ordezkatuko dituen zuzendaritza-batzorde bat izatea, eta proposatutako jarduerak Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea. Kudeatzailearen kontratua eta lanaldi osoan ariko den pertsona bat izan beharko du nahitaez, eta hark erantzukizun exekutibo gorena izan beharko du Urteko Jarduketa Plana (UJP) koordinatzeko eta gauzatzeko orduan.

h) Que la organización dinamizadora (ODC) cuente con una Junta Directiva representativa de las entidades agrupadas, y que asume la responsabilidad de llevar a cabo las actuaciones propuestas en coherencia con el Plan Estratégico. Tendrá que tener, obligatoriamente, una persona con contrato de gerente y con dedicación a jornada completa, que desempeña la máxima responsabilidad ejecutiva en la coordinación y ejecución del Plan de Actuación Anual (PAC).

i) Antolakunde dinamizatzailea erakundeen elkarte (elkartutako KAD) bat bada, bakoitzaren kopuruak hartuko dira kontuan artikulu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko.

i) En el caso de que la organización dinamizadora sea una agrupación de entidades (ODC agrupada), se tendrá en cuenta la suma de magnitudes de cada una para el cumplimiento de los requisitos a los que se refiere este artículo.

2.– Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakundeen elkarte bat denean (elkartutako KAD), horietako bat izango da ekintzen gauzatzea koordinatzeko ardura izango duen erakunde eskatzailea; era berean, hark hartuko du bere gain ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin egin beharko diren elkarrizketa eta harremanetarako. Eskabideetan eta emate-ebazpenean berariaz adierazi beharko dira elkartutako KAD osatzen duen antolakunde bakoitzak zer konpromiso hartzen dituen, baita bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Elkartutako KADaren ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, elkartutako KADari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa izango duena, eta ez dute hura desegin beharko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

2.– Cuando la organización dinamizadora de clústeres beneficiaria sea una agrupación de entidades (ODC agrupada), será una de ellas, la entidad solicitante que asumirá la responsabilidad de coordinar la ejecución de las acciones, así como la representación a efectos de interlocución y relación necesarias con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Deberán hacerse constar expresamente, tanto en la solicitud como en la resolución de concesión, los compromisos de ejecución asumidos por cada entidad que conforma la ODC agrupada, así como el importe de subvención a aplicar por cada una de ellos, que tendrán igualmente la consideración de beneficiarias. Deberán nombrar un representante o apoderado único de la ODC agrupada, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la ODC agrupada, y no disolver la misma hasta que haya transcurrido el plazo de prescripción previsto en los artículos 39 y 65 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eta elkartutako antolakunde dinamizatzailea (elkartutako KAD) osatzen duten gainerako erakundeek itzultze-obligazioak bete beharko dituzte hala badagokio, Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) y demás entidades que conforman la organización dinamizadora agrupada (ODC agrupada) responderán solidariamente de las obligaciones de reintegro, si las hubiera, conforme a lo dispuesto en el artículo 40 de la citada Ley General de Subvenciones.

3.– Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ezik, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere eskaera egin duten unean ordainduta dauzkaten erakundeek soilik eskuratu ahal izango dituzte.

3.– Solo podrán acceder a las subvenciones contempladas en la presente Orden las entidades que se encuentren al corriente, desde la solicitud, de sus obligaciones con Hacienda y Seguridad Social y de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

4.– Dirulaguntzen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak ez du eduki behar zehapen penal edo administratiborik dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, barne hartuta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.

4.– Para ser beneficiarias de las subvenciones, la organizaciones solicitantes no deberá encontrarse sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Ezingo dute onuradun izan laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo baldin badu; halaber, ezingo dute onuradun izan krisialdian dauden enpresak, hala baitago ezarrita krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan.

5.– No podrán ser beneficiarias las entidades sujetas a una orden de recuperación pendiente, tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común, ni las empresas en crisis, según lo dispuesto en las Directrices sobre subvenciones estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis.

6.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo dira dirulaguntzen onuradunak. Era berean, ezingo dira izan onuradunak aipatutako Legearen 13. artikuluan jasotzen den egoeraren batean dauden erakundeak.

6.– Las beneficiarias de las ayudas están sometidas a lo dispuesto en el artículo 11 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. Asimismo, no podrán obtener la condición de beneficiarias las entidades en las que concurran alguna de las circunstancias recogidas en el artículo 13 de la citada Ley.

7.– Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek inskribatuta egon beharko dute elkarteen erregistro publikoan.

7.– Solo podrán acceder a las subvenciones contempladas en la presente Orden las entidades que se encuentren inscritas en el registro público de asociaciones.

8.– Onuradun izateko izaera dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.

8.– La condición para poder ser beneficiaria habrá de mantenerse durante todo el periodo de vigencia de la subvención.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos Económicos.

2020ko ekitaldirako EAEko aurrekontu orokorrak onartzeko abenduaren 27ko 13/2019 Legeak baimendutako kredituen araberako aurrekontu-zuzkidura nahikoa dagoenez, hizpide dugun laguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; 1. artikuluaren xedea betetzeko, 2.968.000,00 euro bideratuko dira.

Existiendo dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 13/2019, de 27 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio de 2020, la presente convocatoria de ayudas cuenta con suficiente cobertura presupuestaria, así los recursos económicos destinados a la finalidad del artículo 1 ascienden a la cantidad de 2.968.000,00 euros.

4. artikulua.– Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

Artículo 4.– Acciones subvencionables.

1.– Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartzen dira klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna hobetzeko egiten dituztenak, eta inbertsioa eskabidea aurkezten duten egunaren ondoren hasten dutenak.

1.– Se considerarán acciones susceptibles de ayuda las realizadas por las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) beneficiarias que vayan dirigidas a la mejora de la competitividad de las empresas a través de la cooperación, y que inicien la inversión con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud.

Dena den, deialdia argitaratu aurretik eta/edo eskabidea aurkeztu aurretik egiten diren ekintzak kontuan izango dira, baldin eta eskatzaileak, ekintzak hasi aurretik, idazkiaren bidez, laguntzaren aurre-eskabide bat aurkeztu badu. Aurre-eskabide horretan, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Salbuespen Erregelamendu Orokorraren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako informazio hau azalduko da: klusterraren antolakunde dinamizatzailearen (KAD) izena, egingo diren ekintzak deskribatzen dituen urteko jarduketa-plana (planaren hasiera- eta amaiera-datak barne), ekintzen kokapena, kostuen zerrenda eta eskatutako laguntza mota. Kasu horretan, eskabidea aurkezteko epea ireki ondoren, interesdunak behin betiko eskabidea aurkeztu beharko du agindu honen 9. eta 10. artikuluetan adierazten dena kontuan hartuta.

No obstante, se tendrán en cuenta las acciones que se realicen antes de la publicación de la convocatoria y/o presentación de la solicitud, si el solicitante, previo al inicio de las mismas, ha presentado, por escrito, una presolicitud de ayuda que, de conformidad con lo establecido en el artículo 6.2 del Reglamento general de exención n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, contendrá la siguiente información: el nombre de la organización dinamizadora del clúster (ODC), Plan de actuación anual con descripción de las acciones a realizar (incluidas sus fechas de inicio y finalización), ubicación de las mismas, lista de costes, tipo de ayuda solicitada. En este supuesto la interesada deberá presentar necesariamente, una vez abierto el plazo al efecto, una solicitud definitiva en los términos de los artículos 9 y 10 de esta Orden.

2.– Klusterraren Plan Estrategikoa garatzeko jarduketek jaso ahal izango dute laguntza; ekintza horiek klusterraren antolakunde dinamizatzailearen (KAD) Klusterraren urteko Jarduketa Planean (KJP) azaldu beharko dute, Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun- eta teknologia-estrategiara egokitu eta harekin bat egin beharko dute, eta ondoren azalduko diren jarduketa estrategikoko eta tipologiako eremuen barnean egon behar dute. Eremu horien xehetasunak agindu honen I. eranskinean deskribatzen dira:

2.– Serán susceptibles de apoyo las actuaciones para desarrollar el Plan Estratégico del Clúster, que se reflejarán en el Plan de Actuación Clúster (PAC) anual de la organización dinamizadora del clúster (ODC), y que deberán ajustarse y estar alineadas con la estrategia de competitividad y tecnológica del Gobierno Vasco y encuadrarse en las siguientes áreas de actuación estratégica y tipologías, cuyo detalle se describe en el Anexo I de esta Orden:

– Jarduketa estrategikoko eremuak:

– Áreas de Actuación Estratégica:

• Nazioartekotzea.

• Internacionalización.

• Teknologia.

• Tecnología.

• Berrikuntza.

• Innovación.

• Estrategia.

• Estrategia.

• COVID-19.

• COVID-19.

– Jarduketen tipologiak:

– Tipologías de actuación:

• Elkartutako erakundeei eta klusterreko kideei emandako zerbitzuak.

• Servicios avanzados a las empresas asociadas y miembros del clúster.

• Estrategia, teknologia-zaintza eta lehiakortasun-inteligentzia.

• Estrategia, vigilancia tecnológica e inteligencia competitiva.

• Lankidetzaren dinamizazioa, erronka komunak identifikatuz, sinergiak aztertuz eta lantaldeak hasiz klusterreko kideen artean edo beste kluster batzuekin lankidetzan jardunda proiektuak eratzeko.

• Dinamización de la cooperación identificando retos comunes, analizando sinergias e iniciando grupos de trabajo para configurar proyectos en cooperación entre los miembros del clúster o con otros clústeres.

• Parte hartzea eta enpresei lankidetza-proiektuetan laguntzea.

• Participación y acompañamiento a las empresas en proyectos colaborativos.

• Ekintza pilotuak, zerbitzu, metodologia eta tresna berritzaileen emaitzak aztertu eta balioztatu ahal izateko, finkatu aurretik eta, hala badagokie, programaren jarduketarako arlo estrategikoetan sartu aurretik.

• Acciones Piloto que permitan testar y validar los resultados de nuevos servicios, metodologías e instrumentos innovadores, previamente a su consolidación y posible incorporación dentro de las áreas estratégicas de actuación del programa.

• Krisi- eta alarma-egoerei, esaterako, COVIDak sortutakoari, aurre egiteko jarduketa espezifikoak, adibidez, honako hauek:

• Actuaciones Específicas para hacer frente a situaciones de crisis y alarma como la creada por COVID como las siguientes.

– Klusterraren Lehiakortasuna Suspertzeko Ibilbide Orriak, eragindako egoeraren diagnostikoa eta COVID-19aren ondorioak eta efektuak arintzeko ekintzak barne hartuz.

– Hojas de Ruta para la Reactivación de la Competitividad del cluster, que incluya diagnóstico la situación provocada y las acciones destinadas a paliar las consecuencias y efectos del COVID-19.

– Hornidura-kate globalak aztertzea eta ebaluatzea. Horniduraren segurtasuna hobetzeko jarduerak ebaluatzea. Euskadin berriz ezar litezkeen produktuak eta zerbitzuak aztertzea, krisi- eta alarma-egoerei –COVIDak eragindakoari, adibidez– aurre egiteko produktu erabilgarriak fabrikatzeko ekoizpen-lerroak eta balio-kateak birkonfiguratuz.

– Análisis y evaluación de las cadenas de suministro globales. Evaluación de actuaciones para mejorar la seguridad de suministro. Análisis de productos y servicios que podrían reimplantarse en Euskadi, incluyendo la reconfiguración de líneas de producción y cadenas de valor para fabricación de productos útiles para hacer frente a las situaciones de crisis y alarma como COVID.

– Enpresen arteko lankidetza-gaitasuna garatzea, COVIDaren gisako krisi- eta alarma-egoerei erantzuteko jarduketa azkar eta koordinatua gauzatzeko.

– Desarrollar la capacidad de cooperación entre empresas para desplegar una actuación rápida y coordinada en respuesta las situaciones de crisis y alarma como COVID.

– Produkzio-lerroak eta balio-kateak birkonfiguratzea, COVIDaren gisako krisi- eta alarma-egoerei aurre egiteko produktu erabilgarriak fabrikatzeko.

– Reconfiguración de líneas de producción y cadenas de valor para fabricación de productos útiles para hacer frente a las situaciones de crisis y alarma como COVID.

– I+G+B jarduera sustatzea, tokiko balio-kateek COVIDaren gisako krisi- eta alarma-egoerei azkar eta modu koordinatuan erantzun ahal izateko.

– Promover actividad de I+D+i en materia de respuesta rápida y coordinada de las cadenas de valor locales a las situaciones de crisis y alarma como COVID.

5. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko gastuak.

Artículo 5.– Gastos subvencionables.

Dirulaguntzak jaso ditzaketen gastuak izango dira: klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) aurreko artikuluan aipatzen diren ekintzak garatzeko ordaindu beharko dituztenak, barnekoak (soldatak eta egiturako ohiko gastuak) zein kanpokoak (azterketak edo bestelako zerbitzuak azpikontratatzea).

Se consideran gastos subvencionables aquellos, tanto internos (sueldos y salarios, y gastos corrientes de estructura) como externos (subcontratación de estudios y otros servicios), en los que incurran las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) en el desarrollo de las acciones a las que se refiere el artículo anterior.

1.– Barneko gastuak.

1.– Gastos internos.

a) Klusterraren antolakunde dinamizatzaileko (KAD) langileen gastuak, aurkeztutako ekintzak egiteko beharrezkoak direnak, eta soldatak nahiz gizarte-segurantza aintzat hartuko dira. Langileei dagozkien gastuak benetako zenbatekoaren arabera xedatuko dira, eta, hala balegokio, justifikatuko dira. Aintzat hartuko da benetako urteko lanaldia, dagokion ordutegi-tasa kalkulatzeko. Diruz lagundu daitekeen banakako soldata-gastua ezin izango da 2020ko ekitaldian indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Sailburuordetzako titular baten ordainsaria baino handiagoa.

a) Gastos de personal propio de la organización dinamizadora del clúster (ODC) necesarios para desarrollar las acciones presentadas, considerándose tanto los salarios como la seguridad social. Los gastos de personal se determinarán, y en su caso justificarán, por su importe real. Se tendrá en cuenta la jornada anual real para el cálculo de la tasa horaria correspondiente. El gasto salarial individual subvencionable no podrá exceder del importe de las retribuciones de una persona titular de una Viceconsejería de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco vigente en el ejercicio 2020.

b) Klusterraren antolakunde dinamizatzailearen (KAD) egitura mantentzeko gastuak (alokairua, telefonoa, argia eta abar), Euskal Autonomia Erkidego barruan egindako bidaiak eta barne-kudeaketako eta gobernu-organoetako gastuak (asanbladak, zuzendaritza-batzordeak eta abar). Azken horiek langileen gastuen ehuneko gisa kalkulatuko dira, eta ez da beharrezkoa izango dokumentuaren bidez egiaztatzea. Ehuneko hori % 15 da.

b) Gastos de mantenimiento de la estructura de la organización dinamizadora del clúster (ODC) (como pueden ser el alquiler, teléfono, luz, etc.), desplazamientos dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como de gestión interna y órganos de gobierno (asambleas, juntas directivas, etc.), se calcularán como un porcentaje sobre los gastos de personal sin necesidad de justificar documentalmente. Este porcentaje se fija en el 15%.

2.– Kanpoko gastuak. Aurkeztutako ekintzak garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak emateko, kontsultoretzetako, nazioartean laguntzeko ekintzetarako eta abarretako kontratazio-gastuak eskatu ahal izango dira.

2.– Gastos externos. Serán elegibles los gastos de contratación para la provisión de servicios, consultorías, acciones de acompañamiento internacional, etc., necesarios para desarrollar las acciones presentadas.

3.– Ez dira onartuko Administrazio instituzionaleko edo sektore publikoko erakundeek egindako fakturak.

3.– No se aceptarán facturas emitidas por entidades pertenecientes a la Administración institucional o al sector público.

4.– Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzen badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren (dirulaguntzen lege orokorraren erregelamendua onartzen duena) 68. artikuluan xedatutakoa beteko da. Onuradun batek azpikontratatu egin duela ulertuko da hirugarren batzuekin hitzartu duenean dirulaguntzaren xede den jarduera guztia edo haren zati bat haiek egitea. Kontzeptu horretatik kanpo geratuko da onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuak egikaritzea.

4.– La subcontratación de las actividades subvencionadas se ajustarán a lo exigido en los artículos 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y 68 del RD 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones. Se entiende que la beneficiaria subcontrata cuando concierta con terceros la ejecución total o parcial de la actividad que constituye el objeto de la subvención. Queda fuera de este concepto la contratación de aquellos gastos en que tenga que incurrir el beneficiario para la realización por sí mismo de la actividad subvencionada.

Proiektuaren zati bat azpikontratatu egiten denean, onuradunak diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 azpikontratatu ahal izango du gehienez.

Cuando se subcontrate parte de la ejecución del proyecto, el beneficiario podrá subcontratar hasta un porcentaje que no exceda del 50 por ciento del importe de la actividad subvencionada.

Inola ere ezingo dira dirulaguntzaren kostua handiagotzen duten jarduerak azpikontratatu, jardueraren edukiari balio erantsirik gehitzen ez badiote.

En ningún caso podrán subcontratarse actividades que, aumentando el coste de la actividad subvencionada, no aporten valor añadido al contenido de la misma.

Azpikontratazioak dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko 20tik gora hartzen badu eta kopuru hori 60.000 eurotik gorakoa bada, azpikontratazioak baldintza hauek bete beharko ditu:

Cuando la subcontratación exceda del 20 por ciento del importe de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, la subcontratación estará sometida al cumplimiento de los siguientes requisitos:

a) Kontratua idatziz egitea.

a) Que el contrato se celebre por escrito.

b) Dirulaguntza ematen duen erakundeak aldez aurretik kontratua egiteko baimena ematea.

b) Que la celebración del mismo se autorice previamente por la entidad concedente de la subvención.

Ezingo da kontratua zatikatu haren zenbatekoa murriztu eta aurreko atalean zehaztutako baldintzak ez betetzeko.

No podrá fraccionarse un contrato con el objeto de disminuir la cuantía del mismo y eludir el cumplimiento de los requisitos exigidos en el apartado anterior.

Kontratistak onuradunaren mende soilik egongo dira, eta hark hartuko du bere gain diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa Administrazioaren aurrean.

Los contratistas quedarán obligados solo ante el beneficiario, que asumirá la total responsabilidad de la ejecución de la actividad subvencionada frente a la Administración.

Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie dirulaguntza jasoko duen jarduera gauzatzeko beste inorekin ezer itunduz gero, beste horrek ere dirulaguntzak arautzen dituen araudiak ezarritako mugak errespetatuko dituela ziurtatzea, diruz laguntzeko modukoak diren gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek lankidetza-betebeharra bete behar dute, muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera emateko.

A efectos de lo previsto en el apartado anterior, los beneficiarios serán responsables de que en la ejecución de la actividad subvencionada concertada con terceros se respeten los límites que se establecen en la normativa reguladora de la subvención en cuanto a la naturaleza y cuantía de gastos subvencionables, y los contratistas estarán sujetos al deber de colaboración para permitir la adecuada verificación del cumplimiento de dichos límites.

Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala honako hauekin itundu:

En ningún caso podrá concertarse por el beneficiario la ejecución total o parcial de las actividades subvencionadas con:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako debekuetako bat duten pertsona edo erakundeekin.

a) Personas o entidades incursas en alguna de las prohibiciones del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

b) Personas o entidades que hayan percibido otras subvenciones para la realización de la actividad objeto de contratación.

c) Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

c) Intermediarios o asesores en los que los pagos se definan como un porcentaje de coste total de la operación, a menos que dicho pago esté justificado con referencia al valor de mercado del trabajo realizado o los servicios prestados.

d) Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoekin edo juridikoekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

d) Personas o entidades vinculadas con el beneficiario, salvo que concurran las siguientes circunstancias:

1) Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

1) Que la contratación se realice de acuerdo con las condiciones normales de mercado.

2) Aldez aurretik erakunde emailearen baimena lortzea oinarri arautzaileetan finkatutako baldintzetan.

2) Que se obtenga la previa autorización del órgano concedente en los términos que se fijen en las bases reguladoras.

e) Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.

e) Personas o entidades solicitantes de ayuda o subvención en la misma convocatoria y programa, que no hayan obtenido subvención por no reunir los requisitos o no alcanzar la valoración suficiente.

5.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira. Diruz lagundutako inbertsioen edo gastuen kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean txikizkako kontratuetarako ezartzen diren kopuruak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik.

5.– Los gastos subvencionables se ajustarán a lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. En ningún caso el coste de las inversiones o gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado. Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contratación del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren.

Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (inbertsioak justifikatzeko fasean edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia eta ekonomiako irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la fase de justificación de las inversiones, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en la memoria económica de la cuenta justificativa la elección, cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

6. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 6.– Modalidad y Cuantías de las Ayudas.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako ehuneko hauek dituzte:

1.– Las ayudas contempladas en la presente Orden consistirán en subvenciones no reintegrables, con los siguientes porcentajes:

a) Elkartutako erakundeei eta klusterreko kideei emandako zerbitzuak: onartutako gastuen % 40 gehienez ere.

a) Servicios avanzados a las empresas asociadas y miembros del clúster: hasta un 40% de los gastos aceptados.

b) Estrategia, teknologia-zaintza eta lehiakortasun-inteligentzia: onartutako gastuen % 50 gehienez ere.

b) Estrategia, vigilancia tecnológica e inteligencia competitiva: hasta un 50% de los gastos aceptados.

c) Lankidetzaren dinamizazioa: onartutako gastuen % 50 gehienez ere.

c) Dinamización de la cooperación: hasta un 50% de los gastos aceptados.

d) Proiektuetan parte hartzea: onartutako gastuen % 40 gehienez ere.

d) Participación en proyectos: hasta un 40% de los gastos aceptados.

e) COVID-19 ekintza pilotuak eta ekintza espezifikoak: onartutako gastuen % 50 arte.

e) Acciones Piloto y Acciones Específicas COVID-19: hasta un 50% de los gastos aceptados.

2.– Kanpoko gastuek honako laguntza-muga hauek dituzte:

2.– Los gastos externos tienen los siguientes límites de ayuda:

a) Eginkizun komertzial zuzenak: II. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50 gehienez ere.

a) Misiones Comerciales Directas: hasta un 50% del importe de las bolsas de viaje establecidas al país de destino según Anexo II.

b) Eginkizun komertzial zuzenak: Misioa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere. Misioko kideen bidaiak, egonaldiak eta mantenuak eragindako gastuetarako, laguntzaren gehieneko muga pertsona bakoitzeko honako hau da: jatorrizko herrialdeari buruzko bidaia-poltsaren zenbatekoa, II. eranskinaren araberakoa.

b) Misiones Comerciales Inversas: hasta un 50% de los gastos necesarios para el adecuado desarrollo de la misión. Para los gastos de desplazamiento, estancia y manutención de las personas integrantes de la misión, el límite máximo de ayuda por persona es el importe de la bolsa de viaje referida al país de origen según Anexo II.

c) Feriak kanpoaldean: II. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren eta standak eta dekorazioak eragindako gastuen % 50 gehienez ere.

c) Ferias en el Exterior: hasta un 50% de los gastos de stand y decoración y del importe de las bolsas de viaje establecidas al país de destino según Anexo II.

d) Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren % 50 gehienez ere.

d) Elementos de Promoción y Difusión Internacional: hasta un 50% del importe de cada proyecto.

e) Klusterrarekin komunikazio-jarduerak (webguneak, buletinak eta abar), sustapena eta bazkideak erakartzea: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere, 6.000,00 euroko mugarekin urteko eskabide bakoitzeko.

e) Actividades de Comunicación del Clúster (webs, boletines, etc.), Promoción y Captación de Socios: hasta un 50% de los gastos necesarios con un límite de ayuda de 6.000,00 euros por solicitud anual.

f) Jardunaldiak, mintegiak eta ekitaldiak: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez, urteko eskaera bakoitzeko 8.000,00 euroko mugarekin.

f) Jornadas, seminarios y eventos: hasta un 50% de los gastos necesarios con un límite de ayuda de 8.000,00 euros por solicitud anual.

Laguntza-zerbitzuei eta nazioartekotze-jarduketei dagozkien kanpoko gastuen kasuan –a), b), c) eta d) apartatuetan deskribatzen dira–, 50.000,00 euroko dirulaguntza emango da gehienez ere, banaka egingo diren azoka, misio edo jarduketa bakoitzerako, eta 180.000,00 euro urteko eskabidean aurkeztutako jarduketa guztietarako.

Para los gastos externos correspondientes a Servicios de acompañamiento y actuaciones para la Internacionalización, descritos en los apartados a), b), c) y d), el límite máximo de ayuda es de 50.000,00 euros, para cada una de las ferias, misiones o actuación individual a realizar y de 180.000,00 euros para el total de las actuaciones presentadas en la solicitud anual.

3.– Klusterraren urteko Jarduketa Planaren barnean egingo diren jarduketa guztietarako, onuradun bakar batek ere ez ditu 450.000,00 euro baino gehiago jasoko.

3.– Por el total de las actuaciones a realizar dentro del Plan de Actuación Clúster anual ninguna beneficiaria podrá percibir más de 450.000,00 euros.

7. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 7.– Concurrencia con otras ayudas.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere guztira jasotako dirulaguntzek onartutako gastu guztien % 60 gainditzen ez badute. Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

Las subvenciones previstas en la presente Orden son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra institución pública o privada, siempre que las ayudas totales recibidas por la beneficiaria no superaren el 60% del conjunto de los gastos aceptados. En caso de superarse dicho límite, la ayuda concedida en virtud de esta Orden se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

8. artikulua.– Dirulaguntzak emateko eta eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 8.– Procedimiento de concesión y plazo de presentación de solicitudes.

1.– Itzuli beharrik gabekoak izango dira dirulaguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira prozedura bakar batean.

1.– Las subvenciones a conceder tendrán la naturaleza de subvenciones no reintegrables y se otorgarán, bajo los principios de publicidad, concurrencia y objetividad, en un único procedimiento.

2.– Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da, eta 2020ko uztailaren 30eko 12:00etan bukatuko da.

2.– El plazo de presentación de solicitudes comienza a las 09:00 horas del día siguiente al de la publicación de esta Orden, en el Boletín Oficial del País Vasco, y termina el 30 de julio de 2020, a las 12:00 horas.

9. artikulua.– Eskabideak.

Artículo 9.– Solicitudes.

1.– Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD), agindu honetan ezarritakoaren arabera, aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko baldintzak betetzen badituzte, eskabide bat aurkeztu beharko dute baliabide elektronikoen bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) que, de conformidad con lo establecido en esta Orden, reúnan las condiciones para poder acceder a las subvenciones previstas, deberán presentar una solicitud por medios electrónicos, de acuerdo con lo estipulado en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta erabili beharreko gainerako ereduak (Agindu honen III. eranskin gisa txertatu dira) elektronikoki izapidetuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitzan (https://www.euskadi.eus/servicios/1012908). Gainera, nola egin behar diren jakiteko zehaztapenak egongo dira jarrita.

2.– Las solicitudes, las declaraciones responsables y demás modelos a utilizar, que se incorporan como Anexo III a esta Orden, se tramitarán de forma electrónica en la sede de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/servicios/1012908, donde, además, están disponibles las especificaciones de cómo realizarlo.

3.– Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskabidea, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura aitortua daramala, eta hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak izan behar ditu. Honako hau da ordezkarien erregistro elektronikora sartzeko helbidea: https://www.euskadi.eus/representantes

3.– La solicitud cumplimentada incorporará, además de la firma reconocida de la persona con capacidad legal para representar a la entidad solicitante, la documentación soporte a la que se refiere el artículo siguiente. El acceso al Registro electrónico de representantes es a través de la dirección: https://www.euskadi.eus/representantes

4.– Espedientera eta eskabidearen gainerako izapideetara sartzeko –jakinarazpenak barne–, berriz, hau izango da bidea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» (https://www.euskadi.eus/mikarpeta).

4.– El acceso al expediente y demás trámites posteriores a la solicitud, incluidas las notificaciones, se realizarán a través de «Mi carpeta» de la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

5.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zer datatan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu ziren.

6.– No será preceptiva la presentación de aquellos documentos vigentes que ya se encuentren en poder de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En este supuesto, se hará constar en la solicitud, la fecha y órgano o dependencia en que se presentaron.

7.– Dirulaguntzarako eskabiderik aurkezten bada, klusterraren antolakunde dinamizatzaile (KAD) eskatzaileak edo, elkartean jarduten badu, partaideak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, berariaz ukatu ahal izango da baimen hori, eta, halakorik gertatzen bada, betebehar horiek bete dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzen zaizkion bakoitzean.

7.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización de la organización dinamizadora del clúster (ODC) solicitante, o participante si es una agrupación, en su caso, para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social. No obstante, se podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación del cumplimiento de las citadas obligaciones cada vez que les sea requerido.

10. artikulua.– Eskabideen edukia.

Artículo 10.– Contenido de las solicitudes.

1.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD):

1.– Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs), junto con la solicitud, deberán presentar la siguiente documentación:

a) Klusterraren Plan Estrategikoa (KPE). Plan horretan, erronka komunak identifikatuko dira, erantzunak lankidetzatik planteatzen zaizkienak alegia. Klusterren Plan Estrategikoa Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidan jasotako jarraibideen arabera egingo da, eta taldeak zehaztutako lehentasunei eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun- eta teknologia-estrategiaren ezarpenarekiko zein posizionamendu eta ekarpen dituen islatuko ditu.

a) Plan Estratégico del Clúster (PEC) en el cual se identificarán los retos comunes cuyas respuestas se plantean desde la cooperación. El Plan Estratégico del Clúster se realizará de acuerdo a las indicaciones de la Guía para Elaboración de Planes Estratégicos de Clústeres y reflejará el posicionamiento y la contribución de la agrupación respecto a las prioridades establecidas y la implementación de la estrategia de competitividad y tecnológica de Gobierno Vasco.

b) Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP), aurreko puntuan deskribatutako KPEtik eratorria. Bertan, 2020ko ekitaldirako aurreikusi diren jarduketak xedatuko dira eta aurrekontua jasoko da, ekintzen, gastuen eta finantzaketa-iturrien banakapenarekin, eta ekintza horietan lanean diharduten langileen zerrenda.

b) Plan de Actuación Clúster anual (PAC), derivado del PEC descrito en el punto anterior, con detalle de las actuaciones previstas realizar para el ejercicio 2020 y presupuesto con desglose de las acciones, de los gastos y las fuentes de financiación, así como una relación del personal que desempeña su labor en el desarrollo de estas acciones.

c) Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.

c) Estados financieros previstos y últimos auditados.

d) Parametro sozioekonomikoen egiaztagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko (KAEO) auditore batek egina, klusterraren antolakunde dinamizatzailera (KAD) bildutako enpresak enpresa txiki eta ertainak direla egiaztatzeko. Egiaztagiri horretan ondorengoa zehaztuko da:

d) Certificado de parámetros socioeconómicos emitido por Auditor ROAC, al objeto de verificar la condición de pymes de las empresas agrupadas en la organización dinamizadora del clúster (ODC). En dicho certificado se detallará:

– Atxikita dauden eta elkartze-kuota ordaintzen duten zuzenbide osoko erakundeen kopurua; horietatik EAEkoak eta ETEak zenbat diren adierazi beharko da, agindu honen 2.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

– Número de entidades asociadas, de pleno derecho y que devengan cuota asociativa, indicando el número de entidades que pertenecen a la CAPV y cuantas son pymes, conforme a lo dispuesto en el artículo 2.1.c) de esta Orden.

– Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.

– Ingresos por cuotas asociativas.

– Ekintza Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.

– Ingresos por aportaciones al Plan de Actuación.

e) Identifikazio Fiskaleko Txartela.

e) Tarjeta de Identificación Fiscal.

f) Eskatzailearen ordezkari-ahalmena. Elkarteen kasuan, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.

f) Poder de representación de la persona solicitante. Para agrupaciones deberá nombrarse un representante o apoderado único de la agrupación, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la agrupación.

g) Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak eta inskripzioa dagozkion erregistroetan.

g) Escritura o acta de constitución y posteriores modificaciones e inscripción en los registros que corresponda.

h) Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.

h) Última declaración del Impuesto de Sociedades.

i) Antolakunde dinamizatzailera (KAD) bildutako enpresen eta kideen zerrenda, eta horiek ordaindutako kuotei eta parametro sozioekonomikoei buruzko informazioa (enplegua, fakturazioa, esportazioen ehunekoak, I+G eta abar).

i) Relación de empresas y miembros del clúster agrupadas por la organización dinamizadora (ODC), con información referente a las cuotas pagadas y los parámetros socioeconómicos de las mismas (empleo, facturación, porcentajes de exportación, I+D, etc.).

j) Antolakunde dinamizatzailea erakundeen talde bat bada (elkartutako KAD), beharra justifikatu beharko dute; era berean, Klusterraren Plan Estrategikoaren mailako sinergiak nola baliatzen diren azaldu beharko dute, baita bertako kideak nola osatzen diren ere, urteko Klusterraren Jarduketa Plana (KJP) gauzatzeko. Era berean, kideek horietako bat izendatuko dute antolakunde koordinatzaile gisa eta, programaren ondoreetarako, hura arduratuko da elkarteak aurkeztutako proposamena gauzatzeaz, eman daitekeen laguntza administratzeaz eta programari dagozkion kudeaketa-organoekiko harreman eta elkarrizketez.

j) En el caso de que la organización dinamizadora sea una agrupación de entidades (ODC agrupada) justificarán su necesidad, explicando cómo se aprovechan las sinergias a nivel de Plan Estratégico del Clúster, y cómo se complementan sus miembros, para la ejecución del Plan de Actuación Clúster (PAC) anual. Así mismo, sus integrantes designarán a una de ellas como entidad coordinadora que, a los efectos del programa, asumirá la responsabilidad de llevar a buen fin la propuesta presentada por la agrupación, la administración de la ayuda que se pueda conceder y la representación e interlocución en las relaciones con los órganos de gestión del programa.

k) Erantzukizunpeko adierazpena –datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal– alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:

k) Declaración responsable que quedará sometida al régimen sancionador, tanto administrativo como penal vigente, en caso de falseamiento de datos, respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

– Entitate eskatzailea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen edo finantzatzen, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.

– Que la entidad solicitante no se dedica a la producción, comercialización y financiación de armas, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

– Erakunde eskatzaileak ez duela jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

– Que la entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Entitate eskatzaileak hitzematea bere egingo dituela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluko betebeharrak, Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik dirulaguntzak jasotzen dituztenei ezarritakoak, hala nola printzipio hauen mende jardun beharra: tratu berdina, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.

– Que la entidad solicitante se compromete a asumir las obligaciones impuestas por el artículo 2.3 la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres a las entidades que contratan, convenían o reciben ayudas de la Administración, entre las que se encuentra la obligación de regirse por los principios de igualdad de trato, igualdad de oportunidades y el respeto a la diversidad y diferencia de sus trabajadoras y trabajadores.

– Europar Batasuneko Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik ez duela jaso entitateak, edo, jaso badu, hura itzuli izana edo itzuli ez izana.

– Que no ha accedido a ninguna ayuda que la Comisión de la Unión Europea haya declarado ilegal e incompatible con el mercado común, o que, de haber accedido, ha reembolsado las mismas o que no lo ha hecho.

– Entitate eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa bat, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen ezarritakoaren arabera.

– Que la entidad solicitante no es empresa en crisis, según lo dispuesto en las Directrices sobre subvenciones estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis.

– Erakunde eskatzailea ez dela epai irmo batez kondenatua izan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukeraz gabetzeko zigorrera, edota delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Que la entidad solicitante no ha sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

– Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

– Que la entidad no ha solicitado la declaración de concurso voluntario, ni ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, ni se halla declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, ni esté sujeto a intervención judicial ni inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

– Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

– Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

– Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

– Que no está incursa la entidad solicitante, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

– Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

– Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

– Que se halla al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla eta.

– Que no está incursa en la prohibición de obtener subvenciones que afectan también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

– Klusterraren erakunde dinamizatzaileko (KAD) kudeatzaile bat duela, lanaldi osokoa, eta langile kualifikatuz osatutako talde bat, bildutako enpresa kopuruarekin eta dinamizatu nahi dituzten jarduketekin bat datorrena.

– Que cuenta con una persona gerente de la organización dinamizadora del clúster (ODC) con dedicación completa y con un equipo personal cualificado acorde al número de empresas agrupadas y a las actuaciones que se proponen dinamizar.

l) Beste instituzio publiko edo pribatu batzuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.

l) Relación de las ayudas que para el mismo fin se haya solicitado y/o recibido de instituciones públicas o privadas.

m) Berdintasun-planak eta/edo kontziliazio-planak dituen ala ez dituen adieraztea.

m) Indicar si tiene, o no, planes de igualdad y/o de conciliación.

2.– Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) artikulu honetan zerrendatutako dokumentazioa aurkeztu behar dute. Klusterren antolakunde dinamizatzaileek laguntza taldekatuak eskatzen badituzte, erakunde lankideen arteko akordioa gehitu beharko da, eta horietatik liderra zein izango den adieraziko da, baita akordioa zein ekintza gauzatzeko sinatu duten ere.

2.– Las organizaciones dinamizadoras de clústeres (ODCs) deben aportar la documentación detallada en este artículo. Si las organizaciones dinamizadoras de clústeres solicitan las ayudas agrupadas deberá añadirse el acuerdo entre las entidades cooperantes, indicando cuál actuará como líder, y las acciones para las cuales han suscrito el mismo.

3.– Erakunde guztiek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean dutela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).

3.– Certificados de todas las entidades de hallarse al corriente en el cumplimiento de obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social (únicamente si no autoriza al Departamento a solicitarlos).

4.– Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.

4.– Si las solicitudes no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación exigida, se requerirá por medios electrónicos a la entidad solicitante para que, en un plazo de 10 días hábiles subsane, de la misma forma, la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición.

5.– Nolanahi ere, laguntza horien organo kudeatzaileak (Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (urriaren 1eko 39/2015 Legean) xedatutakoa aplikatuko da.

5.– En cualquier caso, el órgano gestor de estas ayudas, el Director de Energía, Minas y Administración Industrial, podrá requerir a las entidades solicitantes cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, señalándose que, en lo no expresamente previsto en la presente Orden, resultará de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

11. artikulua.– Eskabideak balioestea.

Artículo 11.– Valoración de las solicitudes.

1.– Horretarako sortutako ebaluazio-organoaren egitekoa izango da aurkeztu diren eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, baita laguntzak emateko proposamenak egitea ere.

1.– Un Órgano de Evaluación, creado a estos efectos, realizará el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas, así como las propuestas de concesión de las ayudas.

2.– Ebaluazio-organoa Pedro Rodríguezek (Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako industriako arduraduna) osatuko du eta presidente-lanak egingo ditu; ordezkoa Ana Sampedro (Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako teknikaria) izango da. Kideak honako hauek izango dira: Juan Domingo Olabarri (ordezkoa Susana Larrea), David Fernández (ordezkoa Mikel Oregui) (SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako teknikariak) eta Alexander Armentia; azken horrek ebaluazio-organoaren idazkaritzako eginkizunak beteko ditu (ordezkoa Leire Eileen Legorburu) (Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako teknikariak).

2.– El Órgano de Evaluación estará integrado por Pedro Rodríguez (responsable de industria de la Dirección de Energía, Minas y Administración Industrial) quien ejercerá las labores de presidencia, siendo suplente Ana Sampedro (técnico de la Dirección de Energía, Minas y Administración Industrial). Serán vocales Juan Domingo Olabarri (suplente Susana Larrea), David Fernández (suplente Mikel Oregui) (técnicos de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial) y Alexander Armentia, que ejercerá las funciones de secretaría del Órgano de Evaluación (suplente Leire Eileen Legorburu) (técnicos de la Dirección de Energía, Minas y Administración Industrial).

3.– Aurkeztutako eskabideetan bildutako agiriak aztertuko ditu ebaluazio-organoak, eta Agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen diren ikusiko du. SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak erakunde laguntzaile gisa jardungo du eta txosten tekniko bat egingo du organo horrentzat, Agindu honen 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– El Órgano de Evaluación efectuará el análisis de la documentación incluida en las solicitudes presentadas en atención al cumplimiento de los requisitos establecidos en la presente Orden. La SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, que actúa como entidad colaboradora, elaborará un informe técnico para este órgano en los términos del artículo 15 de esta Orden.

4.– Ebaluazio-organoaren osaera baliozkoa izango da bilerak eta deliberazioak egiteko eta erabakiak hartzeko, eta, funtzionamenduari dagokionez, arau honetan aurreikusita ez dagoenerako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

4.– La constitución del órgano de Evaluación será válida a los efectos de celebración de sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, y, en lo relativo a su funcionamiento no previsto en esta norma, se aplicará lo dispuesto en los artículos 15 y siguientes de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del sector público.

5.– Eskabideen azterketa teknikoa eta balioespena honako irizpide hauen arabera egingo da:

5.– El análisis técnico y valoración de las solicitudes, se hará de acuerdo a los siguientes criterios:

Urteko Jarduketa Planean proposatutako jarduketak I. eranskinean xedatzen diren 4.1 artikuluko eremuetan koka eta hauta daitezkeen egiaztatuko da.

Se verificará el encuadre y elegibilidad de las actuaciones propuestas en el Plan de Actuación Anual en las áreas establecidas en el artículo 4.1 que se detallan en el Anexo I.

Jarduketen eta Klusterraren Plan Estrategikoaren artean koherentzia dagoela egiaztatuko da, baita Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun eta Teknologia Estrategiarekin lerrokatuta daudela, behar bezala egokitzen direla eta ekarpena egiten dutela ere.

Se verificará la coherencia de las actuaciones con el Plan Estratégico del Clúster y su alineamiento, ajuste y contribución a la Estrategia de Competitividad y Tecnológica del Gobierno Vasco.

Aurreikusitako gastuak jarduketetara egokitzen diren eta, bere izaera kontuan hartuta, hautagarriak diren egiaztatuko da, eta agindu honetan ezarritako zenbatekoak, ehunekoak eta mugak ere egiaztatuko dira.

Se verificará la adecuación de los gastos previstos a las actuaciones y su elegibilidad de acuerdo a la naturaleza de los mismos, así como las cuantías, porcentajes y límites establecidos en esta Orden.

Eskatzaileak proposatu dituen ekintzen lehentasun-ordena egokia dela egiaztatuko da, honako hauek kontuan hartuta: ekintza plan estrategikoarekin bat datorrela eta aurreikusten den eragina, enpresen parte-hartzearen maila eta kalitatea, eta behar diren baliabideen eta proposatutako finantzaketaren arteko oreka.

Se verificará la adecuación del orden de prioridad de las acciones que el solicitante habrá debido proponer considerando el alineamiento de la acción con el plan estratégico y su impacto esperado, el nivel y calidad de la participación de empresas y el equilibrio entre los recursos necesarios y la financiación propuesta.

Deialdiaren zuzkidura honako prozedura honi jarraikiz esleituko da:

La dotación de la convocatoria se asignará según el procedimiento siguiente:

a) COVID-19 jarduera espezifikoetarako poltsa. 340.000,00 euro emango dira eskatzaile guztientzat. Lehiakortasuna suspertzeko ibilbide-orriak egiteko eta hornidura-kate globalak aztertu eta ebaluatzeko, horniduraren segurtasuna hobetzeko jarduerak ebaluatzeko, eta Euskadin berriz ezar litezkeen produktuak eta zerbitzuak aztertzeko. Eskatzaile bakoitzari 20.000 euroko dirulaguntza eman ahal izango zaio gehienez. Dirulaguntza kalkulatzeko orduan, hurrengo taulan adierazten diren parametroak izango dira kontuan. Era berean, eskatzaile bakoitzaren parametroek duten pisua hartuko da kontuan, mota honetako jarduketen eskatzaile guztiek dituzten parametroen baturari dagokionez.

a) Bolsa para Actuaciones Específicas COVID-19. Para el conjunto de solicitantes se dotará una cuantía de 340.000,00 euros. Para la elaboración de Hojas de Ruta para la Reactivación de la Competitividad y para el análisis y evaluación de las cadenas de suministro globales, evaluación de actuaciones para mejorar la seguridad de suministro y análisis de productos y servicios que podrían reimplantarse en Euskadi. La subvención máxima por cada solicitante, será de hasta 20.000 euros. Se calculará la subvención de acuerdo a los parámetros que se indican en la siguiente tabla. Y en proporción al peso de los parámetros de cada solicitante respecto a la suma de parámetros de todos los solicitantes de actuaciones de esta naturaleza.

Finkoa (Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaile (KAD) bakoitzeko): % 50.

Fijo (por Organización Dinamizadora de Clúster (ODC)): 50%.

Arduraldia (orduak): % 25.

Dedicación (horas): 25%.

ETE elkartuak: % 25.

PYMEs asociadas: 25%.

Poltsari esleitutako zenbatekoa agortzeko behar adina jarduketarik ez badago, gainerakoa poltsa orokorreko zuzkiduran sartuko da, gero banatzeko.

Si no hubiera actuaciones suficientes para agotar la cuantía asignada a la Bolsa, el resto se incorpora a la dotación de la bolsa general para repartirla posteriormente.

b) Nazioarteko laguntza-jarduketetarako poltsa. Eskatzaile guztientzat 360.000,00 euroko dirulaguntza emango da. Eskatzaileentzako dirulaguntza kalkulatzeko orduan, hurrengo taulan adierazten diren parametroak izango dira kontuan. Era berean, eskatzaile bakoitzaren parametroek duten pisua hartuko da kontuan, mota honetako jarduketen eskatzaile guztiek dituzten parametroen baturari dagokionez.

b) Bolsa para actuaciones de acompañamiento internacional. Para el conjunto de solicitantes se distribuirá una subvención de 360.000,00 euros. Se calculará la subvención para los solicitantes de acuerdo a los parámetros que se indican en la siguiente tabla. Y en proporción al peso de los parámetros de cada solicitante respecto a la suma de parámetros de todos los solicitantes de actuaciones de esta naturaleza.

Arduraldia (orduak): % 25.

Dedicación (horas): 25%.

Elkartutako ETEak: % 30.

PYMEs asociadas: 30%.

EAEko bazkide-kuoten batura: % 20.

Suma de Cuotas de socios de la CAPV: 20%.

Enpresa parte-hartzaileen ekarpenak: % 15.

Aportaciones de las empresas participantes: 15%.

Elkartutako ETEen esportazioak: % 5.

Exportaciones de las PYMEs asociadas: 5%.

Elkartutako ETEen enpleguak: % 5.

Empleos de las PYMEs asociadas: 5%.

Eskatzaile bakoitzarentzat kalkulatutako dirulaguntza proposatutako ekintzen artean esleituko da –lehentasunaren arabera ordenatuta egongo dira–, dirulaguntza agortu arte. Kantitate horretara iristeko behar adina jarduketarik ez badago, gainerakoa zuzkidurari gehituko zaio, gero banatzeko.

La subvención calculada para cada solicitante, se asignará entre las acciones propuestas por orden de mayor a menor prioridad y hasta agotar la misma. Si no hubiera actuaciones suficientes para alcanzar dicha cantidad, el resto se incorpora a la dotación de la bolsa general para repartirla posteriormente.

c) Ekintza pilotuetarako poltsa. Eskatzaile guztientzat 150.000,00 euroko dirulaguntza emango da. Eskatzaileentzako dirulaguntza kalkulatzeko orduan, hurrengo taulan adierazten diren parametroak izango dira kontuan. Era berean, eskatzaile bakoitzaren parametroek duten pisua hartuko da kontuan, mota honetako jarduketen eskatzaile guztiek dituzten parametroen baturari dagokionez.

c) Bolsa para Acciones Piloto. Para el conjunto de solicitantes se distribuirá una subvención de 150.000,00 euros. Se calculará la subvención para los solicitantes de acuerdo a los parámetros que se indican en la siguiente tabla. Y en proporción al peso de los parámetros de cada solicitante respecto a la suma de parámetros de todos los solicitantes de actuaciones de esta naturaleza.

Arduraldia (orduak): % 40.

Dedicación (horas): 40%.

Elkartutako ETEak: % 40.

PYMEs asociadas: 40%.

EAEko bazkide-kuoten batura: % 20.

Suma de Cuotas de socios de la CAPV: 20%.

Eskatzaile bakoitzarentzat kalkulatutako dirulaguntza proposatutako ekintzen artean esleituko da –lehentasunaren arabera ordenatuta egongo dira–, dirulaguntza agortu arte. Zenbateko horretara iristeko behar adina jarduketarik ez badago, gainerakoa zuzkidurari gehituko zaio, gero banatzeko.

La subvención calculada para cada solicitante, se asignará entre las acciones propuestas por orden de mayor a menor prioridad y hasta agotar la misma. Si no hubiera actuaciones suficientes para alcanzar dicha cantidad, el resto se incorporará a la dotación de la bolsa general para repartirla posteriormente.

d) Gainerako jarduketetarako poltsa orokorra. Gainerako zuzkidura guztia proposatutako beste jarduketak finantzatzeko erabiliko da. Eskatzaileentzako dirulaguntza kalkulatzeko orduan, hurrengo taulan adierazten diren parametroak izango dira kontuan. Era berean, eskatzaile bakoitzaren parametroek duten pisua hartuko da kontuan, horiek guztiek dituzten parametroen baturari dagokionez.

d) Bolsa general para las demás actuaciones. La dotación restante se asignará para la financiación de las demás actuaciones propuestas. Se calculará la subvención para los solicitantes de acuerdo a los parámetros que se indican en la siguiente tabla. Y en proporción al peso de los parámetros de cada solicitante respecto a la suma de los parámetros de todos ellos.

Finkoa (Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaile (KAD) bakoitzeko): % 25.

Fijo (por Organización Dinamizadora de Clúster (ODC)): 25%.

Elkartutako ETEak: % 40.

PYMEs asociadas: 40%.

EAEko bazkide-kuoten batura: % 20.

Suma de Cuotas de socios de la CAPV: 20%.

Enpresa parte-hartzaileen ekarpenak: % 5.

Aportaciones de las empresas participantes: 5%.

Elkartutako ETEen esportazioak: % 5.

Exportaciones de las PYMEs asociadas: 5%.

Elkartutako ETEen enpleguak: % 5.

Empleos de las PYMEs asociadas: 5%.

Eskatzaile bakoitzarentzat kalkulatutako dirulaguntza proposatutako ekintzen artean esleituko da –lehentasunaren arabera ordenatuta egongo dira–, dirulaguntza agortu arte. Zenbateko horretara iristeko adinako jarduketarik ez badago, gainerakoa zuzkidurari gehituko zaio eta kalkulu guztiak automatikoki berregokituko dira zenbateko hori gainerako eskatzaileen artean banatzeko.

La subvención calculada para cada solicitante, se asignará entre las acciones propuestas por orden de mayor a menor prioridad y hasta agotar la misma. Si no hubiera actuaciones suficientes para alcanzar dicha cantidad, el resto se incorpora a la dotación restante y se reajustan automáticamente todos los cálculos para distribuir esa cantidad entre las demás solicitantes.

Antolakunde dinamizatzaile (KAD) bakoitzeko diruz lagundu behar diren jarduketak, eta, beraz, jarduketa horietatik eratorritako diruz lagundu beharreko zenbatekoa urrats bakoitzean lortutakoen batura da.

Las actuaciones a subvencionar por cada organización dinamizadora (ODC) y, por tanto, la cantidad a subvencionar derivada de dichas actuaciones, es la suma de las obtenidas en cada uno de los pasos anteriores.

12. artikulua.– Laguntzak emateari buruzko ebazpena.

Artículo 12.– Resolución de concesión de ayudas.

1.– Aurkeztutako eskabideak prozedura bakar batean izapidetuko dira. Prozedura horren ebazpena, ebaluazio-organoak proposatuta, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, zuzendaritza hori izango baita laguntza horiek kudeatuko dituen organoa.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán en un único procedimiento cuya resolución corresponde, a propuesta del Órgano de Evaluación, al Director de Energía, Minas y Administración Industrial, que será el órgano gestor de estas ayudas.

Laguntzak puntuazio-ordenaren arabera emango dira, agindu honen 5. eta 6. artikuluetako mugak errespetatuz, deialdi honen 3. artikuluan esleitutako kreditua agortu arte.

La concesión de las ayudas se hará por orden de puntuación, respetando los límites de los artículos 5 y 6 de esta Orden, hasta agotar el crédito consignado en el artículo 3 de esta convocatoria.

2.– Ebazpenean erabakiko da eskatutako dirulaguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira:

2.– La resolución que se adopte determinará la concesión o, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando, en el caso de las primeras, lo siguiente:

– Dirulaguntzen onuradun izango direnen zerrenda. Erakunde, lider eta parte-hartzaileen izena adierazi beharko da, hala badagokio.

– Relación de beneficiarios a los que se conceden las subvenciones indicando el nombre de cada entidad, líder y resto de participantes, si los hubiera.

– Lagundutako jarduketa-plana, onuradun bakoitzak duen partaidetza eta onuradun bakoitzari bideratuko zaion dirulaguntzaren zenbateko xehatua, planeko jarduketa bakoitzeko.

– El plan de actuaciones apoyado, participación de cada beneficiario en el mismo, y cuantía detallada de la subvención para cada beneficiario y por cada una de las actuaciones del plan.

– Eskabide ukatuen kasuan, ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

– En el caso de las denegadas, se recogerán los motivos que fundamenten dicha denegación.

3.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las entidades interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de esta Orden, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1, de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpenak bakarka jakinaraziko zaizkio interesdun bakoitzari, betiere alde batera utzi gabe esleipendunen zerrenda bat eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako laguntzen zenbatekoak urtero argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

4.– Las resoluciones se notificarán de manera individualizada a cada interesada, sin perjuicio de que con carácter anual se publique en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de las adjudicatarias e importes de las ayudas concedidas de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

5.– Hartzen den ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, baldin eta egintza espresua bada, edo edozein momentutan aurkeztu ahal izango da, presuntziozko egintza gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, egintza espresua bada, edo edozein momentutan aurkeztu ahal izango da, presuntziozko egintza gertatu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– La Resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa y será recurrible en alzada ante el Viceconsejero de Industria en el plazo de un mes, si el acto es expreso, o en cualquier momento a partir del día siguiente a aquel en que se produzca el acto presunto, de conformidad con los artículos 123 y 124 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o directamente ante la Jurisdicción Contencioso-Administrativa, en el plazo de dos meses si el acto es expreso, o en cualquier momento a partir del día siguiente a aquel en que se produzca el acto presunto.

6.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas en esta Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de subvenciones o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

13. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa.

Artículo 13.– Justificación y pago de las ayudas.

1.– Dirulaguntza ordaintzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoa bete beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubidea arautzen duena. Erakunde onuradunari bi ordainketa egingo zaizkio, organo kudeatzaileak aginduta, modu honetara:

1.– El abono de la subvención queda sometido a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se realizará a la entidad beneficiaria mediante dos pagos, ordenados por el órgano gestor, de la siguiente manera:

a) Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egingo da, hamabost egunetan laguntzari espresuki uko egiten ez bazaio.

a) Un primer pago, que ascenderá al 50% del importe de la subvención concedida que se realizará tras la notificación de la resolución de concesión, una vez transcurrido el plazo de quince días desde la misma sin mediar renuncia expresa.

b) Bigarren ordainketa batean dirulaguntzaren gainerako zatia ordainduko da, eta aldez aurretik, bitarteko elektronikoak erabilita, diruz lagundutako ekintzak eta haiei dagozkien gastuak egikaritu direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu ondoren likidatuko da. Justifikatzeko aldia 2021eko otsailaren 26an bukatuko da. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

b) Un segundo pago, que corresponderá a la parte restante de la subvención, se liquidará previa presentación, por medios electrónicos, de la documentación justificativa que permita comprobar la ejecución de las acciones apoyadas y de sus gastos correspondientes. El periodo de justificación finalizará el 26 de febrero de 2021. Se considerará gasto realizado el que ha sido efectivamente pagado, y así se justifique, con anterioridad a la finalización del periodo de justificación.

2.– Klusterraren antolakunde dinamizatzaileak (KAD), lagundutako jarduketen zerrenda xehatuaz gain, dagozkien gastuak eta zenbatekoak (BEZik gabe) aurkeztu beharko ditu. Horiekin batera, dagozkien fakturak ere aurkeztuko dira, jaulkitze-datarekin eta hartzekodunaren identifikazioarekin (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Era berean, azpikontratazioen kasuan, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.

2.– La organización dinamizadora del clúster (ODC) deberá presentar, además de la relación detallada de las actuaciones apoyadas, los gastos correspondientes e importes (IVA no incluido). Se acompañará de las correspondientes facturas, que, además de la fecha de emisión, identificarán al acreedor (NIF y razón social de la entidad o empresa proveedora) y de los documentos de abono, con su importe (IVA desglosado), y fecha de pago. También, en caso de subcontrataciones, los tres presupuestos que, en aplicación del artículo 31.3 de la Ley General de Subvenciones, debe de haber solicitado el beneficiario.

Egiaztagirien artean, klusterraren antolakunde dinamizatzailearen (KAD) jarduketetan parte hartzen duten pertsona guztien nominak eta langileen izen-zerrenda aurkeztu beharko dira, Klusterraren urteko Jarduketa Planaren (KJP) barnean gauzatutako jarduketetan egiten dituzten orduen kopurua adieraziz.

La documentación justificativa incluirá las nóminas y RNT de todas las personas participantes en las actuaciones de la organización dinamizadora del clúster (ODC) que imputan horas por su dedicación a las actuaciones realizadas dentro del Plan de Actuación Clúster (PAC) anual.

Era berean, gauzatutako diru-sarrera eta gastu guztien justifikazio-kontua aurkeztu beharko da, baita edozein erakunderekin (enpresa parte-hartzaileak, horien elkarteak, zerbitzuen hornitzaileak, erakunde publikoak eta abar) egindako kobrantzenak eta ordainketenak ere, horiek aurkeztutako Klusterraren Jarduketa Planeko ekintzekin lotuta daudenean.

Se presentará cuenta justificativa con detalle de todos los ingresos y gastos soportados, así como de los cobros y pagos realizados con cualquier entidad (empresas participantes, sus asociaciones, proveedores de servicios, instituciones públicas, etc.) en relación con la realización de las acciones del Plan de Actuación Clúster presentado.

3.– Ezin izango da dirulaguntzaren ordainketarik egin, baldin eta erakunde onuradunak edo, elkartea bada, elkarteko parte-hartzaileren batek ez baditu egunean bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean zordun bada.

3.– No podrán realizarse pagos de la subvención si la entidad beneficiaria, o cualquiera de sus participantes si es agrupación, no se halla al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, o si es deudor por resolución de procedencia de reintegro.

4.– Organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide osagarriak eska ditzake edozein momentutan, erakunde onuradunak aurkeztutako agirien eta datuen egiatasuna frogatze aldera.

4.– El órgano gestor podrá requerir, en cualquier momento, cuanta documentación e información complementaria considere necesaria en orden a la comprobación de la documentación y de la veracidad de los datos presentados por la empresa beneficiaria.

14. artikulua.– Dirulaguntza emateko baldintzen eta dirulaguntzaren aldaketa.

Artículo 14.– Alteración de condiciones de la subvención y modificación de la misma.

1.– Laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntzaren xedea betetzat jotzen bada, eta laguntzak ematerakoan kontuan hartu zen betekizunetako bat aldatzen bada, edota beste laguntza edo dirulaguntza bat lortzen bada beste edozein erakunde publiko nahiz pribatu batetik; baina horretarako, dirulaguntzaren arauak onuradun izateko arauetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Horrelakoetan, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak dagokion ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egoera berrira egokitzeko.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos por la Orden subvencional para ser beneficiaria de esta. A estos efectos el Director de Energía, Minas y Administración Industrial dictará la oportuna resolución en la que se reajustarán los importes de las ayudas concedidas.

2.– Jarduketek nahitaez kontuan hartuko dituzte, 2020ko ekitaldirako, dirulaguntza emateko ebazpenean biltzen diren jarduketak, betiere aldez aurretik eskatu bazaizkio dirulaguntza kudeatzen duen Zuzendaritzari, erakunde onuradunak behar bezala justifikatzen baditu eta lortu nahi diren helburuak eta izaera indargabetzen ez badira. Horrenbestez, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak emakidaren ebazpena aldatu ahal izango du.

2.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas, para el ejercicio 2020, en la resolución de concesión de la subvención, pudiendo autorizarse cambios en el mismo, siempre que hayan sido previamente solicitadas a la Dirección gestora de la subvención, estén plenamente justificados por la entidad beneficiaria, y no se desvirtúen la naturaleza y objetivos perseguidos. Ello podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión por parte del Director de Energía, Minas y Administración Industrial.

3.– Aldaketek ez dute inolaz ere handituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.– Las modificaciones no conllevarán, en ningún caso, aumento de la cuantía de la subvención concedida inicialmente.

15. artikulua.– Erakunde laguntzaileak.

Artículo 15.– Entidades colaboradoras.

1.– Agindu honetan jasotako araudiari jarraikiz ematen diren dirulaguntzen ondoreetarako, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia erakunde laguntzaile izendatzen da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako terminoetan. Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Legearen 15. eta 46. artikuluetan ezarritako betekizunak eta elkarlanean aritzeko betebeharra izango ditu, eta artikulu honetan eta lankidetza-hitzarmenean jasotako zehaztapenei jarraitu beharko die.

1.– A los efectos de las ayudas que se concedan de conformidad con la regulación contenida en la presente Orden se declara a la SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, como Entidad Colaboradora en los términos establecidos en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, con las obligaciones y el deber de colaboración de los artículos 15 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, y con las especificaciones que se recogen en este artículo y en el oportuno Convenio de Colaboración.

2.– SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, erakunde laguntzailea den aldetik, honako funtzio hauek izango ditu:

2.– La SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, se encargará de las siguientes funciones:

a) Antolakunde dinamizatzaileak (KAD) aurkeztutako Klusterraren Plan Estrategikoa aztertzea, «Klusterren Plan Estrategikoak egiteko Gidarekin» bat datorren baloratzea, eta Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun eta Teknologia Estrategiarekin lerrokatuta dagoen, ondo egokitzen den eta ekarpena egiten dion aztertzea.

a) Analizar el Plan Estratégico del Clúster presentado por la organización dinamizadora (ODC), valorando su adecuación a la «Guía para Elaboración de Planes Estratégicos de Clústeres», y su alineamiento, ajuste y contribución a la Estrategia de Competitividad y Tecnológica del Gobierno Vasco.

b) Txosten teknikoa egitea; bertan sartuko dira adierazleak, banakako konparazio-analisiak eta agregatu sozioekonomikoak, aurkeztutako eskabide eta deskarguak oinarritzat hartuta. Gero Ebaluazio Organoari igorriko zaio, 11. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

b) Elaborar el informe técnico, que incluirá indicadores, análisis comparativos individuales, y agregados socioeconómicos, a partir de las solicitudes y descargos presentados, que remitirá al Órgano de Evaluación de acuerdo con lo establecido en el artículo 11.

c) KADekiko lotura-lanak egitea.

c) Realizar las labores de enlace con las ODCs.

3.– SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzen laguntzeko erakundea den aldetik, ezinbestean bete behar ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzeko araudietan ezartzen zaizkien betebeharrak eta erantzukizunak.

3.– La SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, como entidad colaboradora en la gestión de las subvenciones reguladas en esta Orden queda sujeta a las obligaciones, y responsabilidades, que, para las mismas, previene la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y sus normas de desarrollo.

16. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Horren ildotik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazteko komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak dirulaguntzari esanbidez uko egiten ez badio aplikazio informatikoaren bitartez, onartu egiten duela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días, tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención, la beneficiaria no renuncia expresamente a la misma a través de la aplicación informática, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Laguntza hori eman den helbururako erabiltzea.

2.– Utilizar la ayuda para la finalidad para la que ha sido concedida.

3.– Elkartutako enpresen parte-hartzea modu eraginkor, adierazgarri, aske eta informatuan bermatzea, lankidetzan jorratu beharreko erronka komunak zehazteko eta lehenesteko. Baita Klusterraren Plan Estrategikoa (KPE) zehaztean eta hura ezartzeko jarduerak egitean ere, horiekin osatu behar baita Klusterraren Urteko Jarduera Plana (KJP).

3.– Garantizar la participación de las empresas agrupadas de forma efectiva, representativa, libre e informada, en la determinación de los retos comunes a abordar en cooperación y su priorización. Y tanto en la definición del Plan Estratégico del Clúster (PEC), como en la realización de las actuaciones para su implementación, las cuales deben conformar el Plan de Actuación Clúster anual (PAC).

4.– Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) eta dirulaguntzak jaso dituzten jarduketak betetzea eta bete direla egiaztatzea. Jarduketak egiten diren bitartean, erakunde onuradunak Klusterraren urteko Jarduketa Planaren (KJP) aurrerapen-mailari eta exekuzioaren aurreikuspenari buruzko informazioa eman ahal izango dio kudeaketa-organoari, hark jarduketa horiek garatzen ari direla frogatzeko eta, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean kasuan kasuko aldaketak egin beharra ebaluatzeko.

4.– Cumplir y justificar la ejecución del Plan de Actuación Clúster (PAC) anual y sus correspondientes actuaciones subvencionadas. A lo largo del período de ejecución, la entidad beneficiaria podrá aportar al órgano de gestión la información sobre el grado de avance y la previsión de ejecución del Plan de Actuación Clúster (PAC) anual, al objeto de comprobar el desarrollo de las mismas y, en su caso, evaluar la necesidad de realizar modificaciones en la resolución de concesión de la subvención.

5.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak eskatzen duen informazioa ematea, jasotako dirulaguntzen erabilerari, ekintzetan parte hartzen dutenei, jasotako emaitzei eta abarri dagokionez. Horrela, administrazioak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu, dirulaguntzak jaso dituzten ekintzak eta plana garatzeari eta betetzeari dagokionez.

5.– Facilitar cuanta información le sea requerida por la Dirección de Energía, Minas y Administración Industrial respecto a la utilización de las ayudas percibidas, quienes participan en las acciones, los resultados obtenidos, etc. para que la Administración pueda realizar las comprobaciones que estime oportunas en relación con el desarrollo y ejecución del Plan y de las acciones subvencionadas.

6.– Helburu berdinarekin edo antzekoarekin beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.

6.– Comunicar la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

7.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari.

7.– Comunicar a la Dirección de Energía, Minas y Administración Industrial la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

8.– Jarduketa-planarekin eta planaren ekintzekin lotutako behin betiko fakturak artxibatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku mantentzea 5 urtez.

8.– Archivar las facturas definitivas relacionadas con el Plan de Actuación y las acciones del mismo y mantenerlas a disposición de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de 5 años.

9.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, agindu honen kargura jasotako dirulaguntzari dagokionez beren betekizunak betetzen ari direla, onuradunei eskatutako informazio guztia erakundeoi ematea.

9.– Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de la ayuda recibida con cargo a esta Orden.

10.– Dirulaguntzaren xede diren jardueretan, ageriko egitea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak parte hartzen duela. Horretarako, lehentasunezko lekuan jarri behar dira, eta ikusizko identifikazio-elementuek bat etorri beharko dute abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak ezarritakoarekin (Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen du). Era berean, KADaren irudi korporatiboa txertatu beharko da, lankidetzarako antolamendu-izaerarekin bat etorriko dena. Elkartutako KAD baten kasuan, zatiketa saihestuko da, alegia, kide bakoitzaren irudi korporatiboen erabilera; irudi korporatibo komun bat hartuko da, estrategia partekatu baten eta kluster kohesionatu baten isla gisa.

10.– Hacer patente, en las actividades objeto de subvención, la participación en las mismas del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, utilizando para ello de forma preeminente los elementos oficiales de identificación visual conforme al Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco, e incorporar una imagen corporativa de la ODC coherente con el carácter de organización para la cooperación. En el caso de una ODC agrupada, se evitará la fragmentación que reflejaría el uso de las imágenes corporativas de cada miembro, adoptando una imagen corporativa común, como reflejo de una estrategia compartida y de un clúster cohesionado.

11.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginean, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta horien garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz eska daitekeen beste edozein betebehar.

11.– Cualquier otra obligación exigible conforme a lo previsto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y sus normas de desarrollo.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 17.– Incumplimientos.

1.– Erakunde onuradunak betetzen ez baditu agindu honetan ezarritako betekizunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikulukoak eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoak, organo eskudunak, ez-betetze espedientea egin eta interesdunari entzun eta gero, administrazio-ebazpen bidez deklaratuko du onuradunak laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela eta, hala badagokio, jasotako dirulaguntzaren tronkoa eta berandutze-interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko epean itzuli behar dizkiola, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.1 artikulua. Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– En los supuestos en que la entidad beneficiaria incumpliera cualesquiera de los requisitos establecidos en la presente Orden, en el artículo 37, y siguientes, de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y demás normas de aplicación, así como si incumpliera las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión, el órgano competente, previo expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia a la interesada, declarará, mediante resolución administrativa, la pérdida del derecho a la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco, en el plazo de dos meses, el principal de las subvenciones percibidas, así como los intereses de demora que correspondan, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y en el artículo 4.1 del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

2.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición, ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, en el plazo de un mes, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de junio de 2020.

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común