Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala

N.º 120, viernes 19 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
2421
2421

AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.

ORDEN de 18 de junio de 2020, de la Consejera de Salud, sobre medidas de prevención necesarias para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, una vez superada la fase 3 del Plan para la Transición hacia una Nueva Normalidad.

Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren bidez, luzatu egin da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu zen alarma-egoera (463/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratzen duena COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko); bada, 555/2020 Errege Dekretuaren 5. artikuluak hau ezartzen du: COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako aparteko neurriak arintzeko planean –Ministro Kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran onartua– aurreikusitako fase guztiak gainditzen badira, indarrik gabe geratuko dira kasuan kasuko probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma-egoera deklaratzearen ondoriozko neurriak.

El Real Decreto 555/2020, de 5 de junio, por el que se prorroga el estado de alarma declarado por el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, establece en su artículo 5 que la superación de todas las fases previstas en el Plan para la desescalada de las medidas extraordinarias adoptadas para hacer frente a la pandemia de COVID-19 aprobado por el Consejo de Ministros en su reunión de 28 de abril de 2020, determinará que queden sin efecto las medidas derivadas de la declaración del estado de alarma en las correspondientes provincias, islas o unidades territoriales.

Bestalde, manu beraren 6.2 artikuluak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoek erabaki ahal izango dute, 5. artikuluaren ondorioetarako eta osasun- eta epidemiologia-irizpideen arabera, 3. fasea gainditzea euren erkidegoko probintzia, uharte eta lurralde-unitateetan, eta, beraz, horiek «normaltasun berrian» sartzea.

Por su parte, el artículo 6.2 del mismo precepto establece que serán las Comunidades Autónomas las que puedan decidir, a los efectos de artículo 5, y con arreglo a criterios sanitarios y epidemiológicos, la superación de la fase 3 en las diferentes provincias, islas y unidades territoriales de su Comunidad y, por tanto, su entrada en la «nueva normalidad».

Euskal Autonomia Erkidegoa 3. fasean sartu zen ekainaren 8ko 00:00etan, agindu honen laugarren artikuluaren bosgarren puntuan xedatutakoaren arabera: SND/507/2020 Agindua, ekainaren 6koa, zeinaren bidez zenbait agindu aldatzen baitira nazio mailako murrizketa batzuk malgutzeko eta Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 2. eta 3. faseetara zer lurralde-unitate pasatuko diren ezartzeko.

La Comunidad Autónoma de Euskadi accedió a la fase 3 a las 00:00 horas del día 8 de junio, con arreglo a lo dispuesto en el artículo cuarto, punto cinco, de la Orden SND/507/2020, de 6 de junio, por la que se modifican diversas órdenes con el fin de flexibilizar determinadas restricciones de ámbito nacional y establecer las unidades territoriales que progresan a las fases 2 y 3 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad.

Ordutik hona, maiatzaren 30eko SND/458/2020 Aginduak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan indarren dagoen murrizketa-araubidea –SND/458/2020 Agindua, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratu ondoren ezarri ziren estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzen baitira, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea aplikatuz–, geroago agindu horren testuan sartu ziren aldaketekin eta Lehendakariaren ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuan aurreikusitako zehaztapen eta salbuespenekin –13/2020 Dekretua, zeinaren bidez trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako–.

Desde entonces, el régimen de restricciones vigente en el País Vasco es el establecido en la Orden SND/458/2020, de 30 de mayo, para la flexibilización de determinadas restricciones de ámbito nacional establecidas tras la declaración del estado de alarma en aplicación de la fase 3 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad, con las modificaciones introducidas en su texto con posterioridad y con las precisiones, salvedades y excepciones previstas en el Decreto 13/2020, de 7 de junio, del Lehendakari, por el que se establecen, para el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, normas para la gestión y aplicación de la fase 3 del proceso de transición.

Goian aipatutako ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 6.2 artikuluan jasotako gaikuntza erabiliz, Lehendakariak eman du 14/2020 Dekretua, ekainaren 18koa, zeinaren bidez deklaratzen baita COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako aparteko neurriak arintzeko planaren 3. fasea gainditu dela, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa normaltasun berrian sartu dela, 2020ko ekainaren 19ko 00:00etatik aurrerako ondorioekin.

Haciendo uso de la habilitación contenida en el artículo 6.2 del Real Decreto 555/2020, de 5 de junio, arriba citado, el Lehendakari ha dictado el Decreto 14/2020, de 18 de junio, por el que se declara la superación de la fase 3 del Plan para la desescalada de las medidas extraordinarias adoptadas para hacer frente a la pandemia de la COVID-19, y por lo tanto, la entrada de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la nueva normalidad, con efectos a partir de las 00:00 horas del día 19 de junio de 2020.

3. fasea gainditzeak eta, ondorioz, alarma-egoeraren indarraldia amaitzeak esan nahi du Euskadin ondoriorik gabe geratzen direla azken horren esparruan hartutako neurri murriztaile guztiak. Horrela ezartzen du ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 5. artikuluak. Baina, aldi berean, horrek berekin dakar euskal lurraldean erabat aplikatu behar direla errege lege-dekretu honetan jasotako xedapenak: 21/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurriena.

La superación de la fase 3, con la consiguiente expiración de la vigencia del estado de alarma, supone que quedan sin efecto en Euskadi todas las medidas restrictivas adoptadas en el marco de este último. Así lo establece el artículo 5 del repetido Real Decreto 555/2020, de 5 de junio. Pero comporta, al mismo tiempo, la plena aplicación en el territorio vasco, de las previsiones contenidas en el Real Decreto-ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionadas por la COVID-19.

Hala ere, manu horrek ez du agortzen 3. fasea gainditu duten lurraldeetan aplikatu beharreko araubidea. Aitzitik, horren artikuluek «osasun-administrazio eskuduna», «hezkuntza-administrazioak» eta, behin eta berriz, «administrazio eskudunak» gaitzen dituzte prebentzio-neurri gehigarriak ezartzeko esku-hartze administratiboko hainbat eremutako jarduerei eta establezimenduei dagokienez. Hori dela eta, beharrezkoa da xedapen autonomiko bat ematea, arau-eremu hori estaliko duena, «administrazio eskuduna» Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra den arlo guztietan.

Sin embargo, este precepto no agota el régimen aplicable en los territorios que hayan superado la fase 3. Antes, al contrario, su articulado habilita a la «administración sanitaria competente», a «las administraciones educativas» y –en repetidas ocasiones– a las «administraciones competentes», para establecer medidas de prevención adicionales en relación con actividades y establecimientos de diferentes ámbitos de intervención administrativa. Resulta, por ello, necesario, dictar una disposición autonómica, que cubra ese espacio normativo, en todas aquellas materias en las que la «administración competente» es la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bestalde, errege lege-dekretu horren 3.2 artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoei dagokie, beren eskumenen esparruan, dekretuan ezarritako neurriak behar bezala betetzen direla zaintzea, ikuskatzea eta kontrolatzea. Ondorioz, beharrezkoa da, halaber, Euskadiko administrazio autonomikoak eginkizun horiek betetzeko egingo dituen jarduerak babestu eta aginduko dituzten arauak ematea.

Por otra parte, el artículo 3.2 del mismo Real Decreto-ley establece que corresponderá a las Comunidades Autónomas, en el ámbito de sus competencias, las funciones de vigilancia, inspección y control del correcto cumplimiento de las medidas establecidas en el mismo. En consecuencia, también resulta necesario dictar las normas que den cobertura y ordenen las actuaciones que la administración autonómica de Euskadi vaya a llevar a cabo en ejercicio de esas funciones.

Horregatik, agindu honen xedea da COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriak ezartzea, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea gainditu eta gero eta COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratu zuen alarma-egoera amaitu ostean, osasun-krisialdi hori behin betiko amaitzen den arte.

Por ello, es objeto de la presente Orden, establecer las medidas de prevención necesarias para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, tras la superación de la fase 3 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad y tras la finalización de estado de alarma declarado por el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por la COVID-19 hasta su definitiva finalización.

Nolanahi ere, beharrezkoa da zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioak betetzen segitzea prebentzio- eta autobabes-neurrietan, eta herritarrei laguntza eskatzen zaie orain ere, bakoitzak arduraz jokatzea delako bermerik onenetakoa kutsatzeen bidez birusa ez zabaltzeko.

En todo caso, se reitera la necesidad de seguir observando los principios de prudencia, seguridad y rigor en las medidas de prevención y autoprotección, y sigue haciendo un llamamiento a la colaboración de la ciudadanía, desde la persuasión de que la responsabilidad individual constituye una garantía de primer orden para evitar la expansión del contagio.

Une honetan lehentasuna da kasu positiboak goiz detektatzea eta eraginkortasunez eta berehala bakartzea eta haiekin egon direnak identifikatzea.

En este momento la prioridad sigue siendo la detección precoz y el aislamiento eficaz e inmediato de casos positivos, así como la identificación de contactos.

Horrenbestez, egoeraren bilakaera ikusita, eta epidemia kontrolatu beharra kontuan hartuta, Osasuneko sailburuak, osasun-arloko agintaritza baliatuz, eta apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 26.1 eta 29.3 artikuluetan, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta adierazitako gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

Por todo ello, la Consejera de Salud, a la vista de la evolución de la situación y teniendo en cuenta la necesidad de control de la epidemia, en el ejercicio de la autoridad sanitaria, de conformidad con lo regulado en el artículo 26.1 y 29.3 de la Ley 14/1986, de 25 de abril, en relación con el artículo 4.1 del Decreto 80/2017, de 11 de abril, por el cual ese establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud y el resto de la normativa señalada,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Xedea.

Primero.– Objeto.

Agindu honen xedea da COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriak ezartzea, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea gainditu eta gero.

El objeto de la presente Orden es establecer las medidas de prevención necesarias para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, tras la superación de la fase 3 del Plan para la transición hacia una nueva normalidad.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua eta irismena.

Segundo.– Ámbito de aplicación y alcance.

Agindu honetan aurreikusitako neurriak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan aplikatuko dira. Eranskinean jaso dira neurri horiek.

Las medidas previstas en la presente Orden, que se incorporan como anexo, serán de aplicación en todo el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Beste administrazio publiko batzuen eskumenak eta, eskumen horiek baliatzean, haiek hartzen dituzten neurriak errespetatu behar dira, eta errespetu horren barruan ulertzen dira neurri horiek.

Dichas medidas se entienden dentro del necesario respeto a las competencias de otras administraciones públicas y a las medidas que, en el ejercicio de tales competencias, estas adopten.

Hirugarrena.– Neurriak betetzen direla kontrolatzea eta zehapen-araubidea.

Tercero.– Control del cumplimiento de las medidas y régimen sancionador.

Udaletako, foru-aldundietako eta autonomia-erkidegoko ikuskaritza-zerbitzuak arduratuko dira, beren eskumenen esparruan, agindu honetan jasotako neurriak betetzen direla zaintzeaz.

Los servicios de inspección municipales, forales y autonómicos, en el ámbito de sus competencias, serán los encargados de vigilar el cumplimiento de las medidas recogidas en esta Orden.

Ez-betetzeak honako hauetan jasotakoaren arabera zehatuko dira: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren VII. kapitulua; Osasun Publikoari buruzko Lege Orokorraren (urriaren 4ko 33/2011 Legea) VI. titulua; eta, hala badagokio, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 35. artikulutik 39. artikulura.

Los posibles incumplimientos se sancionarán en los términos previstos en el Capítulo VII del Real Decreto-ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionadas por la COVID-19; en el Título VI de la Ley 33/2011, de 4 de octubre, General de Salud Pública y, en su caso, en los artículos 35 a 39 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

Laugarrena.– Segurtasun-plan espezifikoak, antolamendu-protokoloak eta gidak.

Cuarto.– Planes específicos de seguridad, protocolos organizativos y guías.

Agindu honen eranskinean aurreikusitako neurriak osatzeko, segurtasun-plan espezifikoak, antolamendu-protokoloak eta gidak ezarri ahal izango dira, jarduera-sektore bakoitzari egokituta eta administrazio eskudunek onartuta.

Las medidas previstas en el anexo a la presente Orden podrán ser completadas por planes específicos de seguridad, protocolos organizativos y guías adaptados a cada sector de actividad, aprobados por las administraciones competentes.

Bosgarrena.– Neurrien jarraipena eta aplikazioa.

Quinto.– Seguimiento y aplicación de las medidas.

Agindu honen eranskinean aurreikusitako prebentzio-neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, epidemiologia- eta osasun-egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako sailetako titularrek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, beharrezkotzat jotzen dituzten xedapenak eman ahal izango dituzte, agindu honen bidez hartutako neurrien edukia zabaltzeko, murrizteko edo aldatzeko.

Las medidas preventivas previstas en el anexo a esta Orden serán objeto de seguimiento y evaluación continua con el fin de garantizar su adecuación a la evolución de la situación epidemiológica y sanitaria. A estos efectos, las personas titulares de los departamentos del Gobierno vasco podrán adoptar en su respectivo ámbito competencial, las disposiciones que consideren necesarias para ampliar, restringir o modificar el contenido de las medidas adoptadas por la presente Orden.

Halaber, Osasun Saileko titularrak, osasungintzako agintaritza den aldetik, agindu hau aplikatzeko behar diren neurriak hartu ahal izango ditu, eta, aplikatu beharreko araudiaren arabera eta osasun-egoeraren bilakaera ikusita, agindu honetan aurreikusitakoez gain beharrezkoak diren neurri osagarri guztiak ezarri ahal izango ditu.

Asimismo, la persona titular del Departamento de Salud como autoridad sanitaria, podrá adoptar las medidas necesarias para la aplicación de la presente Orden y podrá establecer, de acuerdo con la normativa aplicable y a la vista de la evolución de la situación sanitaria, todas aquellas medidas adicionales o complementarias a las previstas en esta Orden que sean necesarias.

Seigarrena.– Indarrean jartzea.

Sexto.– Entrada en vigor.

Agindu hau 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor a las 00:00 horas del día 19 de junio de 2020.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de junio de 2020.

Osasuneko sailburua,

La Consejera de Salud,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

ERANSKINA
ANEXO
PREBENTZIO-NEURRIAK
MEDIDAS DE PREVENCIÓN
1.– Betebehar orokorrak.
1.– Obligaciones generales.

1.1.– Kautela- eta babes-betebeharrak.

1.1.– Obligaciones de cautela y protección.

Herritar guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19aren gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta norberak arrisku horiekiko duen esposizioa saihesteko ere. Kautela- eta babes-betebehar hori edozein jardueraren titularrei eskatuko zaie.

Toda la ciudadanía deberá adoptar las medidas necesarias para evitar la generación de riesgos de propagación de la enfermedad COVID-19, así como la propia exposición a dichos riesgos. Este deber de cautela y protección será igualmente exigible a los titulares de cualquier actividad.

Era berean, osasun-agintariek COVID-19aren prebentziorako ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira.

Asimismo, deberán respetarse las medidas de seguridad e higiene establecidas por las autoridades sanitarias para la prevención del COVID-19.

1.2.– Pertsonen arteko segurtasun-distantzia.

1.2.– Distancia de seguridad interpersonal.

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuak ezarri duen pertsonen arteko segurtasun-distantziari, gutxienez 1,5 metrokoari, eusteko neurria bete beharko da edo, bestela, babes fisikorako neurri alternatiboak, higiene-maskara egokiak eta arnas-etiketa erabili beharko dira. Maskara erabiltzeko betebeharra eskatzekoa izango da, ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

Deberá cumplirse la medida de mantenimiento de la distancia de seguridad interpersonal establecida por el Real Decreto-ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19 de, por lo menos, 1,5 metros o, en su defecto, medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla de higiene adecuadas y etiqueta respiratoria. La obligación de uso de mascarilla será exigible salvo en los supuestos previstos en el artículo 6.2 del Real Decreto-ley 21/2020, de 9 de junio.

2.– Higiene- eta prebentzio-neurri orokorrak.
2.– Medidas generales de higiene y prevención.

2.1.– Jarduera guztietan eskatuko diren higiene- eta prebentzio-neurriak.

2.1.– Medidas de higiene y prevención exigibles a todas las actividades.

Oro har, ezartzen diren berariazko arau edo protokoloei kalterik egin gabe, higiene- eta prebentzio-neurri hauek aplikatuko zaizkie establezimendu, negozio-lokal, erabilera publikoko instalazio eta espazio eta jarduera publiko guztiei:

Con carácter general, sin perjuicio de las normas o protocolos específicos que se establezcan, serán aplicables a todos los establecimientos, locales de negocio, instalaciones y espacios de uso público y actividades de carácter público las siguientes medidas de higiene y prevención:

1.– Jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, zentro, instalazio, erabilera publikoko espazio eta erakundeen zuzendariak edo arduradunak ziurtatu beharko du garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartzen direla agindu honetan aipatzen diren establezimendu, lokal, instalazio edo espazioen ezaugarrietarako eta erabilera-intentsitaterako.

1.– El titular de la actividad económica o, en su caso, el director o responsable de los centros, instalaciones, espacios de uso público y entidades, deberá asegurar que se adoptan las medidas de limpieza y desinfección adecuadas a las características e intensidad de uso de los establecimientos, locales, instalaciones o espacios recogidas en esta Orden.

2.– Txartelarekin edo gailuen arteko kontaktu fisikorik eragiten ez duten beste bitarteko batzuekin ordaintzea sustatuko da, bai eta horretarako behar diren ekipoak garbitzea eta desinfektatzea ere.

2.– Se promoverá el pago con tarjeta u otros medios que no supongan contacto físico entre dispositivos, así como la limpieza y desinfección de los equipos precisos para ello.

3.– Edukiera mugatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak ezartzea sektoreka.
3.– Limitaciones de aforo y medidas de prevención específicas por sectores.

3.1.– Edukiera kontrolatzearen arloko neurriak.

3.1.– Medidas en materia de control de aforo.

1.– Establezimenduek, instalazioek eta lokalek gehieneko edukiera adierazi beharko dute jendaurrean, eta edukiera horretan langileak ere jasoko dira. Haien barruan edukiera eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, inoiz ere gainditu ez dadin.

1.– Los establecimientos, instalaciones y locales deberán exponer al público el aforo máximo, que deberá incluir a los propios trabajadores, y asegurar que dicho aforo y la distancia de seguridad interpersonal se respeta en su interior, debiendo establecer procedimientos que permitan el recuento y control del aforo, de forma que este no sea superado en ningún momento.

2.– Pertsonen zirkulazioa antolatzeko eta espazioak banatzeko orduan, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko ahalegina egin beharko da. Ahal den neurrian, ibilbideak ezarriko dira bezeroen eta erabiltzaileen zirkulazioa zuzentzeko eta gune jakin batzuetan, bai barrualdeetan bai kanpoko aldeetan, pertsonen pilaketak eta haien arteko kontaktua saihesteko. Bi ate edo gehiago daudenean, sarrerarako eta irteerarako erabilera desberdina ezartzen saiatuko da, pilaketak sortzeko arriskua murrizteko.

2.– La organización de la circulación de personas y la distribución de espacios deberá procurar la posibilidad de mantener la distancia de seguridad interpersonal. En la medida de lo posible se establecerán itinerarios para dirigir la circulación de clientes y usuarios y evitar aglomeraciones en determinadas zonas, tanto en el interior como en el exterior, y prevenir el contacto entre ellos. Cuando se disponga de dos o más puertas, se procurará establecer un uso diferenciado para la entrada y la salida, con objeto de reducir el riesgo de formación de aglomeraciones.

3.2.– Beilak eta ehorzketak.

3.2.– Velatorios y entierros.

1.– Beilak mota guztietako instalazioetan, publikoetan zein pribatuetan, egin ahal izango dira, behar bezala gaituta badaude, eta gehienez ere 65 pertsona egon ahalko dira une bakoitzean aire zabaleko espazioetan, edo 30 pertsona, berriz, espazio itxietan, bizikideak izan zein ez izan.

1.– Los velatorios podrán realizarse en todo tipo de instalaciones, públicas o privadas, debidamente habilitadas con un límite máximo, en cada momento, de 65 personas en espacios al aire libre o de 30 personas en espacios cerrados, sean o no convivientes.

2.– Hildakoaren ehorzketarako edo agurrerako segizioan gehienez ere 75 pertsonak parte hartu ahal izango dute, bai eta, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko dagokion konfesioko kultu-ministroak edo antzeko pertsonak ere.

2.– La participación en la comitiva para el enterramiento o despedida para cremación de la persona fallecida se restringe a un máximo de 75 personas, además de, en su caso, el ministro de culto o persona asimilada de la confesión respectiva para la práctica de los ritos funerarios de despedida del difunto.

3.3.– Kultu-lekuak.

3.3.– Lugares de culto.

1.– Kultu-aretoetara joaten direnek ez dute hartuko lekuaren edukieraren % 75 baino gehiago. Kulturako erabiltzen den espazioko ikusteko moduko toki batean erakutsi beharko da gehieneko edukiera.

1.– La asistencia a lugares de culto no podrá superar el 75% de su aforo. El aforo máximo deberá publicarse en lugar visible del espacio destinado al culto.

2.– Dagokion udal-agintaritzak onartu beharko du eraikinen kanpoaldea edo bide publikoa kultu-ekitaldiak egiteko erabiltzea, eta beharrezkoak diren neurriak ezarri beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziei eusteko, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira, maskara erabiliz.

2.– La utilización del exterior de los edificios o de la vía pública para la celebración de actos de culto deberá ser aprobada por la autoridad municipal correspondiente, y deberán establecerse las medidas necesarias para procurar mantener la distancia de seguridad interpersonal o, en su defecto, la utilización de medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla.

3.4.– Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun erlijioso edo zibil batzuk.

3.4.– Ceremonias nupciales y otras celebraciones religiosas o civiles.

1.– Zeremonia edo ospakizun horiek kultu-lekuetan egiten badira, edukiera-arauak eta higiene- eta prebentzio-neurriak aplikatu beharko dira agindu honetan berariaz jasotako erlijio-kultuko ekitaldiak egiteko.

1.– En el caso que estas ceremonias o celebraciones se lleven a cabo en lugares de culto, deberán aplicarse las reglas de aforo y las medidas de higiene y prevención en la celebración de actos de culto religioso recogidas específicamente en esta Orden.

2.– Zeremoniaren ondoren ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan egin daitezkeen ospakizunak establezimendu horietan zerbitzua emateko aurreikusitako baldintzei eta edukierari egokituko zaizkie.

2.– Las celebraciones que pudiesen tener lugar tras la ceremonia en establecimientos de hostelería y restauración se ajustarán a las condiciones y al aforo previsto para la prestación del servicio en estos establecimientos.

3.5.– Merkataritza-establezimendu eta -lokalak, txikizkakoak eta jendeari irekitako zerbitzu profesionaletako jardueretakoak, azoka txikiak eta merkataritza-parkeak.

3.5.– Establecimientos y locales comerciales, minoristas y de actividades de servicios profesionales abiertos al público, mercadillos y parques comerciales.

1.– Txikizkako merkataritza-establezimendu eta -lokalek eta jendeari irekitako zerbitzu profesionaletako jardueretakoek, bai eta merkataritza-guneek edo -parkeek ere, edukiera-mugarik gabe ireki ahal izango dute, baldin eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantziari eutsiko zaiola bermatzen bada, eta espazio komunetan eta jolas-guneetan, halakorik balego, edukieraren % 60 errespetatuko da.

1.– Los establecimientos y locales comerciales minoristas y de actividades de servicios profesionales abiertos al público, así como los centros o parques comerciales, podrán abrir sin límite de aforo siempre que se garantice el mantenimiento de la distancia interpersonal de 1,5 metros y se respetará un 60% de aforo en los espacios comunes y espacios recreativos, si los hubiere.

2.– Beren jarduera bide publikoan, aire zabalean edo sedentarioa ez den salmentaren gisan jarduten duten azoken kasuan –azoka txiki gisa ezagutzen direnak–, ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen % 60 baino gehiago, eta bezeroen joan-etorria mugatuko da, halako moduz non pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko baitzaio.

2.– En el caso de los mercados que desarrollan su actividad en la vía pública al aire libre o de venta no sedentaria, conocidos como mercadillos, no podrán superar el 60% de los puestos habituales o autorizados, limitando la afluencia de clientes de manera que se asegure el mantenimiento de la distancia de seguridad interpersonal.

3.– Gaitutako azalera handitu edo jarduera hori garatzeko egun gehiago gaitu ahal izango dituzte udalek, muga hori konpentsatzeko.

3.– Los ayuntamientos podrán aumentar la superficie habilitada o habilitar nuevos días para el ejercicio de esta actividad para compensar esta limitación.

4.– Lehentasunezko zerbitzua emango zaie 65 urtetik gorakoei.

4.– Se procurará la atención con servicio preferente para mayores de 65 años.

3.6.– Irakaskuntza-jarduera euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, arautu gabeko irakaskuntzako eskoletan eta prestakuntza-zentro eta antzekoetan, publikoetan zein pribatuetan.

3.6.– Actividad educativa en euskaltegis, academias, autoescuelas, escuelas y centros de formación de enseñanza no reglada y similares, tanto públicos como privados.

1.– COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen ez diren euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan egiten den jarduera, halakoak dagokien erregistroan inskribatuta baitaude, presentziala izan ahalko da, baldin eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatzen bada eta gehienez ere 25 pertsonaren mugara bitarte.

1.– La actividad que se realice en euskaltegis, academias, autoescuelas, escuelas y centros de formación no reglada, tanto públicos como privados no incluidos en el ámbito de aplicación del artículo 9 del Real Decreto-ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, inscritos en el correspondiente registro, podrá impartirse de un modo presencial siempre que se respete la distancia interpersonal de 1,5 metros y con un máximo de hasta 25 personas.

2.– Ibilgailuak erabiliz gero, maskara erabili beharko dute irakasleek, ikasleek eta ibilgailuko gainerako bidaiariek.

2.– En el caso de utilización de vehículos, será obligatorio el uso de mascarilla tanto por el personal docente como por el alumnado o el resto de ocupantes del vehículo.

3.7.– Enplegurako Lanbide Heziketa irakasten duten zentro eta erakundeetan, autonomia-erkidegoko administrazioak kudeatu edo finantzatutako prestakuntza-jarduera jakin bat berriz hastea.

3.7.– Reinicio de determinada actividad formativa gestionada o financiada por la Administración autonómica en centros y entidades que impartan Formación Profesional para el Empleo.

Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren –eta, kasua bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren– ebazpen baten bidez hala erabakitzen denean hasiko dira berriz enplegatu publikoentzako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko prestakuntza-zentro eta -erakundeetan garatzen diren eta Administrazio autonomikoak kudeatzen eta/edo finantzatzen dituen enplegurako lanbide-heziketako prestakuntza-ekintza presentzialak (teleprestakuntza-modalitatearen zati presentziala barne). Aipatutako ebazpen horretan, prestakuntza-ekintzak eskaintzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek bete beharreko laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak ezarriko dira.

El reinicio de las acciones formativas presenciales (incluida la parte presencial de la modalidad de teleformación) de la formación destinada a las empleadas y empleados públicos, así como de la formación profesional para el empleo gestionadas y/o financiadas por la Administración autonómica que se desarrollen en centros y entidades de formación en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, organizadas o financiadas por la Administración autonómica, se llevará a cabo cuando así se acuerde mediante resolución de la Viceconsejería de Función Pública y, en su caso de la dirección de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la que se establecerán las condiciones de seguridad y salud laboral que deberán cumplir las entidades públicas y privadas que impartan las correspondientes acciones formativas.

Helburu horrekin, prestakuntza-erakundeek, prestakuntza-jarduera presentziala berriz hasi aurretik, kontingentzia plan bat egin beharko dute, beren ikastetxeetan COVID-19aren eraginpean egoteko arriskua murrizteko. Plan horrek dagokion prebentzio-zerbitzuarekin koordinatuta egon beharko du, eta osasun-agintaritzak ezartzen dituen jarraibideak jasoko ditu.

Con este objetivo, las entidades de formación deberán realizar, previamente al reinicio de la actividad formativa presencial, un Plan de Contingencia para reducir el riesgo de exposición al COVID-19 en sus respectivos centros. Este Plan habrá de estar coordinado con su correspondiente Servicio de Prevención y recogerá las indicaciones que la autoridad sanitaria vaya implementando.

Nolanahi ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako prestakuntza-jarduera presentzialera mailaz maila itzuli ahal izango da, honako arau hauetan ezarritako moduan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia (2020ko apirilaren 30eko bilkuran hartu zuen erabaki hori, eta haren bidez ezohiko neurriak onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketaren arloan COVID-19aren eraginari aurre egiteko; 2020ko maiatzaren 8ko EHAAn argitaratu zen, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez) edo etorkizunean eman daitezken erabakiak (osasun-agintaritza eskudunak ezarritako jarraibideak eta eranskin honetako 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoa betez).

En cualquier caso, el retorno a la actividad formativa presencial financiada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, podrá realizarse de manera escalonada en los términos dispuestos en el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión del 30 de abril de 2020, por el que se aprueban las medidas excepcionales para hacer frente al impacto del COVID-19 en materia de formación profesional para el empleo, en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, publicado en el BOPV de fecha 8 de mayo de 2020 mediante Resolución del Director General de Lanbide de 30 de abril de 2020, o en los que a futuro se puedan dictar, siguiendo en todo momento las instrucciones establecidas por la autoridad sanitaria competente y lo dispuesto en los apartados 1 y 2 del presente Anexo.

Helburu horrekin, prestakuntza-erakundeek, prestakuntza-jarduera presentziala berriz hasi aurretik, kontingentzia plan bat egin beharko dute, beren ikastetxeetan COVID-19aren eraginpean egoteko arriskua murrizteko. Plan horrek dagokion prebentzio-zerbitzuarekin koordinatuta egon beharko du, eta osasun-agintaritzak ezartzen dituen jarraibideak jasoko ditu.

Con este objetivo, las entidades de formación deberán realizar, previamente al reinicio de la actividad formativa presencial, un Plan de Contingencia para reducir el riesgo de exposición al COVID-19 en sus respectivos centros. Este Plan habrá de estar coordinado con su correspondiente Servicio de Prevención y recogerá las indicaciones que la autoridad sanitaria vaya implementando.

3.8.– Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.

3.8.– Establecimientos y servicios de hostelería, restauración, txokos y sociedades gastronómicas.

Edukieraren muga kentzen da, baldin eta bermatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean.

Se elimina el límite de aforo, siempre que se asegure la distancia física de 1,5 metros entre las mesas o, en su caso, agrupaciones de mesas.

Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa gordez gero.

Se permite el acceso al interior y el servicio en barra, con distancia física de 1,5 metros entre clientes o grupos de clientes.

Koktelak eta buffetak egitea baimentzen da, gehienez ere 25 pertsonako taldeetan.

Se permite la celebración de cocktails y buffets en grupos de un máximo de 25 personas.

3.9.– Hoteletako eta turismo-ostatuetako gune komunak.

3.9.– Zonas comunes de hoteles y alojamientos turísticos.

1.– Hoteletako eta turismo-ostatuetako eremu komunak pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea bermatzeko moduan okupatuko dira.

1.– La ocupación de las zonas comunes de los hoteles y alojamientos turísticos se realizará con garantías de mantenimiento de la distancia interpersonal de 1,5 metros.

2.– Koktelak eta buffetak egitea baimentzen da, gehienez ere 25 pertsonako taldeetan.

2.– Se permite la celebración de cocktails y buffets en grupos de un máximo de 25 personas.

3.– Animazio-jarduerak edo talde-eskolak gehienez ere 25 lagunentzako edukierarekin diseinatu eta planifikatu beharko dira.

3.– Las actividades de animación o clases grupales deberán diseñarse y planificarse con un aforo máximo de 25 personas.

4.– Hoteletako eta turismo-ostatuetako kirol-instalazioen kasuan, hala nola igerilekuen edo gimnasioen kasuan, horietarako berariaz ezarritako neurriak aplikatuko dira.

4.– En el caso de instalaciones deportivas de hoteles y alojamientos turísticos, tales como piscinas o gimnasios, se aplicarán las medidas establecidas específicamente para estas.

3.10.– Liburutegiak.

3.10.– Bibliotecas.

1.– Liburutegiek, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan, honako jarduera hauetarako emango dituzte zerbitzuak: obrak mailegatzeko eta itzultzeko, aretoan irakurtzeko, kontsultatzeko eta erabiltzaileek obrak zuzenean eskuratzeko aukera ematen duen mailegua egiteko, ikasteko aretoak irekitzeko, bibliografia- eta liburutegi-informazioa emateko eta liburutegien arteko maileguak egiteko, bai eta liburutegi-zerbitzuari dagozkion gainerako ohiko jarduerak egiteko ere. Aretoen okupazioak ezin izango du baimendutako ahalmenaren % 60 gainditu. Liburutegietan kultura-jarduerak egiteko ere aplikatuko da okupazio-muga hori.

1.– Las bibliotecas, tanto de titularidad pública como privada, prestarán los servicios para las actividades de préstamo y devolución de obras, lectura en sala, consulta y préstamo con acceso directo a las obras por parte de las personas usuarias, apertura de salas de estudio, información bibliográfica y bibliotecaria y préstamo interbibliotecario, así como el resto de actividades ordinarias propias del servicio bibliotecario, sin que en la ocupación de salas puedan superar el 60% de su capacidad autorizada. Este límite de ocupación será aplicable también a la realización de actividades culturales en las mismas.

Erabiltzaileek itzultzen dituzten materialek, gutxienez, astebete bereizita egon beharko dute.

Los materiales devueltos por las personas usuarias, deben permanecer retirados durante al menos una semana.

2.– Liburutegietako erabilera publikorako baliabide teknologikoak erabili ahal izango dira, bai eta sarbide publikoko online katalogoak, liburutegiko fitxetako katalogoak edo argitalpen elektronikoak ere.

2.– Podrá hacerse uso de los medios tecnológicos de las bibliotecas destinados para el uso público, así como de catálogos de acceso público en línea, catálogos en fichas de la biblioteca o publicaciones electrónicas.

3.11.– Artxiboak.

3.11.– Archivos.

1.– Artxiboek modu presentzialean edo bide telematikoz emango dituzte zerbitzuak, langile teknikariek erantzun beharreko eskaeraren edo eskariaren bidez. Jarduera presentzialak egin ahal izango dira artxiboetan baimendutako edukieraren % 60 gainditu gabe.

1.– Los archivos prestarán sus servicios de manera presencial o por vía telemática, mediante solicitud y petición que será atendida por el personal técnico. Podrán realizarse actividades presenciales en los archivos sin superar el 60% por ciento del aforo de su capacidad autorizada.

2.– Erabiltzaileek eta ikertzaileek erabili ahal izango dituzte artxiboetako herritarren erabilerarako gailu teknologikoak. Pertsona horiek, dena den, beren ekipoak eta baliabide pertsonalak wi-fi sarearekin konektatuta erabili ahal izango dituzte kontsulta-aretoetan edo horretarako gaitzen diren tokietan dauden bitartean.

2.– Los dispositivos tecnológicos de los archivos, destinados para el uso público de los ciudadanos, podrán ser empleados por usuarios/as e investigadores/as. Estas personas podrán utilizar, con todo, sus equipos y recursos personales con conectividad a la red wi-fi durante su estancia en las salas de consulta o en las que se habiliten a tal fin.

3.12.– Museoak, erakusketa-aretoak, monumentuak eta bestelako kultura-ekipamenduak.

3.12.– Museos, salas de exposiciones, monumentos y otros equipamientos culturales.

1.– Titulartasun publiko edo pribatuko museoek eta erakusketa-aretoek bisitak eta kultura-jarduerak egin ahal izango dituzte, betiere areto eta espazio publiko bakoitzean baimendutako edukieraren % 60 gainditu gabe.

1.– Los museos y salas de exposiciones, de titularidad pública o privada, podrán acoger tanto visitas como la realización de actividades culturales sin superar el límite del 60% del aforo de su capacidad autorizada en cada una de sus salas y espacios públicos.

Gehieneko edukiera hori espazio berean hainbat pertsona biltzen diren ekitaldietan ere aplikatuko da, hala nola hitzaldietan, tailerretan, kontzertuetan eta, oro har, programa publikoetan.

Este límite máximo de aforo se aplicará también en aquellos eventos que impliquen concurrencia de varias personas en un mismo espacio, tales como conferencias, talleres, conciertos y, en general, programas públicos.

2.– Baimena ematen da haurrentzako edo behar bereziak dituztenentzako hezkuntza-programei berrekiteko, euskal hezkuntza-sisteman aisialdiko jardueretarako edo ikasturtea berriz hasteko jardueretarako ezartzen diren baldintza berberetan.

2.– Se autoriza la reanudación de los programas educativos para público infantil o con necesidades específicas, en las mismas condiciones que se fijen para las actividades de tiempo libre o las de reanudación del curso escolar en el sistema educativo vasco.

3.– Museo-instalazioetan, ezinbestekoa denean, pantaila interaktiboak erabili ahal izango dira. Erakunde antolatzaileek babes- eta higiene-materialak jarri beharko dituzte erabiltzaileen eskura, erabiltzeko, edo, bestela, erabilera bakoitzaren ondoren garbi uztea bermatzeko.

3.– Se permite el uso de pantallas interactivas en aquellas instalaciones museísticas en las que sea imprescindible. Las entidades organizadoras deberán poner a disposición de las personas usuarias materiales de protección e higiene para su uso, o en su defecto, garantizar su limpieza después de cada uso.

3.13.– Zinema-aretoak, antzokiak, karpa-zirkuak, auditorioak, biltzar-jauregiak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta kultura- eta jolas-jardueretarako establezimenduak eta antzeko espazioak.

3.13.– Salas de cine, teatros, circos de carpa, auditorios, palacios de congresos y establecimientos y espacios similares destinados a espectáculos públicos, actividades culturales y recreativas.

Areto edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 60ko gehienekoarekin egin ahal izango dira jarduerak.

Podrán desarrollar su actividad con un aforo máximo del 60% de su capacidad autorizada en cada sala o espacio.

Apartatu honetan jasotakoa bilera profesionaletan, jabeen erkidegoen batzarretan eta antzeko ekitaldietan ere aplikatuko da.

Lo recogido en este apartado será también de aplicación para reuniones profesionales, juntas de comunidades de propietarios y eventos similares.

3.14.– Kultura-ikuskizunak publikoarekin egin ahal izango dira gehienez ere % 60ko edukiera duten kirol-gune itxietan edo bestelako eraikinetan.

3.14.– Se permite la celebración de espectáculos culturales con público en espacios deportivos cerrados u otro tipo de edificios con un aforo máximo del 60%.

3.13 eta 3.14 puntuetan aurreikusitako leku eta jarduera guztietan errespetatu beharko da pertsonen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik, horiek elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aurrez aulkia esleitzea eskatuko da; talde artistikoaren kasuan, ikuskizunean zehar interpreteen arteko interakzioa baimenduko da.

En todos los lugares y actividades previstos en los puntos 3.13 y 3.14 deberá respetarse la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros; en su defecto, el uso de mascarilla será obligatorio (salvo en las unidades de convivencia, que podrán sentarse en localidades contiguas). El público deberá permanecer sentado y se requerirá butaca preasignada; en el caso de equipo artístico, se permitirá la interacción entre intérpretes durante el desarrollo del espectáculo.

3.15.– Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak.

3.15.– Actividades y espectáculos culturales al aire libre.

1.– Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 60ko gehieneko edukiera baimenduarekin, gehienez ere 1.000 pertsonara arte. Pertsonen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatu beharko da; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik, horiek elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira); ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, eta aurrez esleitutako eserlekua beharko da. Artista-taldeei dagokienez, ikuskizunak irauten duen bitartean baimenduta egongo da interpreteen arteko interakzioa.

1.– Se permite la celebración de actividades y espectáculos culturales al aire libre con un aforo máximo permitido del 60% de su capacidad autorizada, hasta un máximo de 1.000 personas. Deberá respetarse la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros; en su defecto, el uso de mascarilla será obligatorio (salvo en las unidades de convivencia, que podrán sentarse en localidades contiguas); el público deberá permanecer sentado y se requerirá asiento preasignado. En el caso de equipo artístico, se permitirá la interacción entre intérpretes durante el desarrollo del espectáculo.

2.– Baimena ematen da espazio irekietan erromeriak, musika- edo dantza-erakustaldiak eta «desfile» gisako ikuskizun ibiltariak egiteko, edo jendeak bide publikoan lagundutakoak. Kasu horietan, aldez aurretik espazioa edo ibilbidea mugatuko da: gehienez ere 1.000 pertsona egongo dira espazio edo ibilbide bakoitzeko. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantentzeko ahalegina egingo da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

2.– Se permite la celebración de romerías, exhibiciones de música o baile en espacios abiertos y espectáculos itinerantes de «desfile» o con acompañamiento de público en la vía pública. En estos casos, previamente se delimitará el espacio o itinerario, con un máximo de 1.000 personas por espacio o trayecto. Se procurará mantener una distancia física interpersonal de 1,5 metros entre el público asistente o participante y el uso de mascarilla será obligatorio.

3.16.– Jarduera fisikoa eta kirol-instalazioak.

3.16.– Actividad física e instalaciones deportivas.

1.– Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez 30 pertsonako taldeetan, aldi berean.

1.– La práctica de la actividad física y deportiva no federada, al aire libre, podrá realizarse de forma individual o colectiva, sin contacto físico, y en grupos de hasta un máximo de 30 personas de forma simultánea.

2.– Kirol-instalazioetan, igerilekuak barnean direla, baimendutakoaren % 60 izango da gehieneko edukiera. Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko distantzia utziz.

2.– En las instalaciones deportivas, incluidas las piscinas, el aforo máximo permitido será del 60% de su capacidad autorizada. Se permite la utilización de los vestuarios y zonas de duchas, respetando las normas de protección y la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros.

3.– Baimena ematen da kirol-modalitate federatu guztietan jarduten hasteko. Jardute hori pixkanaka gauzatu beharko da, talde txikietan, asteak pasa ahala entrenamenduan normaltasunera iristeko. Ahal den guztietan, banakako entrenamenduak edo gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ahalbidetzen dutenak lehenetsiko dira.

3.– Se permite la reanudación de la práctica de todas las modalidades deportivas federadas. Dicha práctica se deberá de dar de forma progresiva, en pequeños grupos, para ir llegando a una normalidad en el entrenamiento según avanzan las semanas. Siempre que se pueda se priorizaran los entrenamientos individuales o aquellos que permitan mantener la distancia mínima de seguridad.

3.17.– Lehiaketak, kirol-ekitaldi eta -ikuskizunak, eta publikoa bertaratzea:

3.17.– Competiciones, eventos y espectáculos deportivos y asistencia de público:

1.– Antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita, higiene- eta urruntze-neurri guztien eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arauren jarraipena bermatzeko.

1.– Los organizadores deberán solicitar la autorización a las instituciones competentes adjuntando un protocolo de desarrollo de la competición que garantice el seguimiento de todas las medidas de higiene y distanciamiento y cualquier otra norma establecida por parte de las autoridades sanitarias.

2.– Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoarekin eta gune itxietan, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatu beharko da; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik, horiek elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira); ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, eta aurrez esleitutako eserlekua beharko da.

2.– Se permite la celebración de competiciones, eventos y espectáculos deportivos con asistencia de público en espacios cerrados, con un aforo máximo permitido del 60% de su capacidad autorizada hasta un límite máximo de 600 personas. Deberá respetarse la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros; en su defecto, el uso de mascarilla será obligatorio (salvo en las unidades de convivencia, que podrán sentarse en localidades contiguas); el público deberá permanecer sentado y se requerirá asiento preasignado.

3.– Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa aire zabalean dela, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 1.000 pertsonara arte. Pertsonen arteko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatu beharko da; halakorik ezean, maskara nahitaez erabili beharko da (bizikidetza-unitateetan izan ezik, horiek elkarren ondoko eserlekuetan eseri ahal izango baitira); ikus-entzuleak eserita egon beharko dira, eta aurrez esleitutako eserlekua beharko da.

3.– Se permite la celebración de competiciones, eventos y espectáculos deportivos con asistencia de público al aire libre, con un aforo máximo permitido del 60% de su capacidad autorizada, hasta un máximo de 1.000 personas. Deberá respetarse la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros; en su defecto, el uso de mascarilla será obligatorio (salvo en las unidades de convivencia, que podrán sentarse en localidades contiguas); el público deberá permanecer sentado y se requerirá asiento preasignado.

4.– Aire zabaleko kirol-lehiaketetan, hala nola arraunean, atletismoan, errepideko txirrindularitzan, automobil-rallyetan eta antzekoetan, aldez aurretik mugatuko da ekitaldia zein espaziotan edo ibilbidetan egingo den, eta gehienez ere 1.000 pertsona izango dira espazio edo ibilbide bakoitzeko. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantentzeko ahalegina egingo da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

4.– En la celebración de las competiciones deportivas al aire libre, tales como remo, atletismo, ciclismo en ruta, rallies automovilísticos y similares, se delimitará previamente el espacio o itinerario donde va a transcurrir el evento, con un máximo de 1.000 personas por espacio o trayecto. Se procurará mantener una distancia física interpersonal de 1,5 metros entre el público asistente o participante y el uso de mascarilla será obligatorio.

3.18.– Igerilekuak.

3.18.– Piscinas.

1.– Aire zabaleko edo estalitako igerilekuetan, kirol- edo jolas-erabilerarako direnean, edukieraren % 60ko muga errespetatu beharko da, bai sarbideari dagokionez, bai kirol- edo jolas-jardueretan zehar. Muga horietatik salbuetsita daude erabilera pribatuko familia bakarreko igerilekuak.

1.– Las piscinas al aire libre o cubiertas, para uso deportivo o recreativo, deberán respetar el límite del 60% de su capacidad de aforo, tanto en lo relativo al acceso como durante la propia práctica deportiva o recreativa. Quedan exentas de estas limitaciones las piscinas unifamiliares de uso privado.

2.– Igerilekuak erabiltzean, segurtasun- eta babes-neurri egokiak mantentzen saiatuko da, batez ere erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia.

2.– En la utilización de las piscinas se procurará mantener las debidas medidas de seguridad y protección, especialmente en la distancia de seguridad interpersonal entre los usuarios.

3.– Igerilekuetako egonlekuetan, espazioen banaketa bat ezarriko da lurzoruko seinaleen edo antzeko marken bidez, elkarrekin bizi ez diren erabiltzaileek pertsonen arteko segurtasun-distantzia bete dezaten.

3.– En las zonas de estancia de las piscinas se establecerá una distribución espacial para procurar la distancia de seguridad interpersonal entre los usuarios no convivientes, mediante señales en el suelo o marcas similares.

3.19.– Ehiza-jarduera.

3.19.– Actividad cinegética.

Baimenduta daude ehiza-jardueraren modalitate guztiak, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatzen badira, maskara erabiliz.

Está permitida la actividad cinegética en todas sus modalidades siempre que se respete la distancia de seguridad interpersonal o, en su defecto, se utilicen medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla.

3.20.– Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza.

3.20.– Pesca fluvial y marítima, deportiva y recreativa.

Baimenduta daude ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatzen badira, maskara erabiliz.

Está permitida la práctica de la pesca fluvial y marítima, deportiva y recreativa, en todas sus modalidades, siempre que se respete la distancia de seguridad interpersonal o, en su defecto, se utilicen medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla.

3.21.– Turismo aktiboa eta naturakoa, interpretazio-zentroak eta antzekoak.

3.21.– Turismo activo y de naturaleza, centros de interpretación y similares.

Jarduera horiek naturagune guztietan egin ahal izango dira, baita naturagune babestuen sarea osatzen dutenetan ere, bakoitzaren plangintza-tresnek xedatzen dutenarekin bat etorriz.

Podrán realizarse estas actividades en todos los espacios naturales, incluidos los que integran la Red de espacios protegidos, de conformidad con lo que dispongan sus respectivos instrumentos de planificación.

Naturagune babestuen arloko eskumena duen agintaritzak neurri murriztaileak hartu ahal izango ditu naturagune babestuetara iristeko, jende-pilaketak sortzeko arriskua egon daitekeela uste denean.

La autoridad competente en materia de espacios naturales protegidos podrá adoptar medidas restrictivas en el acceso a los espacios naturales protegidos, cuando se considere que puede existir riesgo de formación de aglomeraciones.

Gidaria duten jarduerak 30 pertsonara arteko taldeetan egingo dira, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatzen badira, maskara erabiliz.

Las actividades con guía se realizarán en grupos de hasta 30 personas, respetando las distancias interpersonales o en su defecto, se utilicen medidas alternativas de protección física como el uso de mascarilla.

3.22.– Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak egitea.

3.22.– Realización de actividades de tiempo libre dirigidas a la población infantil y juvenil.

Haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak egin ahal izango dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoaren arabera.

Podrán realizarse actividades de tiempo libre destinadas a la población infantil y juvenil de acuerdo con lo establecido en la Orden de 10 de junio de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales.

3.23.– Hondartzen erabilera.

3.23.– Uso de las playas.

Foru-aldundiek eta udalek mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetarako sarbidean eta edukieran, erabiltzaileek pertsonen arteko segurtasun-distantzia betetzen dutela bermatze aldera. Horretarako, mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetan egoteko denboretan, bai eta aparkalekuetarako sarbideetan ere, hondartzen edukiera kontrolatzea errazteko.

Las Diputaciones Forales y los ayuntamientos podrán establecer limitaciones tanto de acceso como de aforo en las playas a fin de asegurar que se pueda respetar la distancia interpersonal de seguridad entre usuarios. Para ello podrán también establecer límites en los tiempos de permanencia en las mismas, así como en el acceso a los aparcamientos en aras de facilitar el control del aforo de las playas.

3.24.– Aisialdi-zentro turistikoak eta akuarioak.

3.24.– Centros recreativos turísticos y acuario.

1.– Aisialdi-zentro turistikoek eta akuarioek beren jarduera gauzatu ahal izango dute, baldin eta horien guztizko edukiera % 60ra mugatzen bada.

1.– Los centros recreativos turísticos y acuario podrán realizar su actividad siempre que se limite el aforo total de los mismos al 60%.

2.– Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira, maskara erabiliz.

2.– Deberán establecerse las medidas necesarias para procurar mantener la distancia de seguridad interpersonal en sus instalaciones o, en su defecto, la utilización de medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla.

3.– Taldeen bisitak gehienez 30 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gidaria barne, eta jarduera egiten den bitartean pertsonen arteko segurtasun-distantzia lortzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira, maskara erabiliz.

3.– Las visitas de grupos serán de un máximo de hasta 30 personas, incluido el monitor o guía, debiendo establecerse las medidas necesarias para procurar la distancia de seguridad interpersonal durante el desarrollo de la actividad o, en su defecto, medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla.

3.25.– Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak.

3.25.– Parques y zonas deportivas de uso público al aire libre.

Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona bat.

Los parques infantiles, zonas deportivas, pistas skate o espacios de uso público al aire libre similares podrán estar abiertos al público siempre que en los mismos se respete un aforo máximo estimado de 1 persona por cada 4 metros cuadrados de espacio computable de superficie del recinto.

Udalei dagokie espazioa antolatzea eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea.

Corresponderá a los ayuntamientos la organización del espacio así como la garantía de las condiciones de limpieza e higiene.

3.26.– Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak.

3.26.– Discotecas y resto de establecimientos de ocio nocturno.

Diskoteka-lokalen eta gaueko aisialdiko establezimenduen jarduerak egin ahal izango dira, edukieraren % 60rekin, dantza-pistarik gabe eta halakoen ordez mahaiak jarriz.

Las actividades de los locales de discotecas y establecimientos de ocio nocturno se llevarán a cabo con un 60% de su aforo, sin pistas de baile y con mesas en su lugar.

3.27.– Zezen-plazen, -esparruen eta -instalazioen jarduera.

3.27.– Actividad de plazas, recintos e instalaciones taurinas.

1.– Aire zabaleko zezen-plaza, -esparru eta -instalazio guztiek ohiko ikuskizunetarako, ikuskizun orokorretarako edo bestelakoetarako beren zezen-jarduera egin ahal izango dute, baldin eta aurrez esleitutako eserlekuak badituzte eta baimendutako edukieraren % 60 gainditzen ez badute; nolanahi ere, gehienez ere 1.000 pertsona izango dira, eta esparruan modu homogeneoan banatuko dira. Inola ere ezin izango da prestakuntza-jarduerarik edo jarduera osagarririk egin jarduera horiekin lotura zuzenik ez duten pertsonekin.

1.– Todas las plazas, recintos e instalaciones taurinas al aire libre podrán desarrollar su actividad taurina de espectáculos tradicionales, generales u otros, siempre que cuenten con butacas preasignadas y no se supere el 60% del aforo autorizado, y, en todo caso, un máximo de 1.000 personas, siendo su distribución homogénea en el recinto. En ningún caso se podrán celebrar actividades preparatorias ni complementarias con la presencia de personas no relacionadas directamente con la ejecución de las mismas.

2.– Jarduerak irauten duen bitartean pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta nahitaezkoa izango da babes fisikorako neurri alternatiboak baliatzea, maskara erabiliz, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatu ezin den igarotze-guneetan.

2.– Deberán establecerse las medidas necesarias para mantener la distancia de seguridad interpersonal durante la actividad, siendo obligatoria la utilización de medidas alternativas de protección física con uso de mascarilla, en los espacios de tránsito en los que no pueda asegurarse la distancia interpersonal de 1,5 metros.

3.– Jendaurrean egiten diren zezen-ikuskizunetan, parte-hartzaileek edo ikusleek pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu beharko dute. Ezinezkoa den kasuetan, maskara erabili beharko da.

3.– En los espectáculos taurinos que se realicen vía pública, las personas participantes o espectadoras deberán mantener la distancia interpersonal de 1,5 metros. En aquellos casos que no sea posible, deberá usarse mascarilla.

4.– Ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak oro har betetzeaz gain, ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuren bat ematen bada, zerbitzu hori eman beharko da ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan zerbitzua emateko ezarritako baldintzetan aurreikusitakoaren arabera.

4.– Además del cumplimiento general de las medidas de higiene y prevención establecidas, en el caso de que se preste algún tipo de servicio de hostelería y restauración, la prestación de este se ajustará a lo previsto en las condiciones establecidas para la prestación del servicio en los establecimientos de hostelería y restauración.

3.28.– Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak.

3.28.– Establecimientos y locales de juego y apuestas.

1.– Kasinoek, diru-joko eta ausazko joko kolektiboko establezimenduek, joko-aretoek, bingo-aretoek, jolas-aretoek, zozketek eta tonbolek, apustuetarako lokal espezifikoek eta joko eta apustuetako jolas-jardueren antzeko beste lokal eta instalazio batzuek, jokoaren arloko araudi sektorialak ezarritakoaren arabera, beren jarduera egin ahal izango dute, betiere edukieraren % 60 gainditzen ez badute.

1.– Los casinos, establecimientos de juego colectivo de dinero y de azar, salones de juego, salas de bingo, salones recreativos, rifas y tómbolas, locales específicos de apuestas y otros locales e instalaciones asimilables a los de actividad recreativa de juego y apuestas, conforme establezca la normativa sectorial en materia de juego, podrán realizar su actividad siempre que no se superen el 60% del aforo.

2.– Beren instalazioetan pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantziari eusteko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edozein kasutan, makinak edo beste edozein joko-gailu edo joko-mota erabiltzen dutenean, jarduerak egiten diren lokal eta establezimenduetan. Pertsonen arteko distantzia segurtatu ezin den igarotze-eremuetan, maskara erabili beharko da nahitaez.

2.– Deberán establecerse las medidas necesarias para mantener la distancia de seguridad interpersonal de 1,5 metros en sus instalaciones, en cualquier caso en el uso de las maquinas o de cualquier otro dispositivo de juego, o modalidad del mismo, en los locales y establecimientos en los que se desarrollen actividades. En las zonas de tránsito donde no sea posible el aseguramiento de la distancia interpersonal, será obligatorio el uso de mascarilla.

3.– Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuren bat ematen bada, zerbitzu hori ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan zerbitzua emateko ezarritako baldintzetara egokituko da.

3.– En el caso de que se preste algún tipo de servicio de hostelería y restauración, la prestación de este se ajustará a lo previsto en las condiciones establecidas para la prestación del servicio en los establecimientos de hostelería y restauración.

4.– Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei buruzko neurri espezifikoak.
4.– Medidas específicas respecto a centros, servicios y establecimientos sanitarios.

4.1.– Detekzio goiztiarrerako, fokuak kontrolatzeko eta zaintza epidemiologikorako neurriak.

4.1.– Medidas para la detección precoz, el control de focos y la vigilancia epidemiológica.

Kontuan hartuta COVID-19a nahitaez eta premiaz deklaratu beharreko gaixotasuna dela, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuan (zaintza epidemiologikoko sare nazionala sortzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzen duen 312/1996 Dekretuan eta haren eranskinetan (2016ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatuak) aurreikusitakoaren ondoreetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario eta soziosanitario guztiek, titulartasun publikokoek zein pribatukoek, honako hauek egin beharko dituzte:

En atención que el COVID-19 es una enfermedad de declaración obligatoria urgente, a efectos de lo previsto en el Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre, por el que se crea la red nacional de vigilancia epidemiológica, y lo previsto en el Decreto 312/1996, por el que se crea el Sistema de Vigilancia Epidemiológica de la Comunidad Autónoma del País Vasco y en sus anexos, modificados por Orden de 21 de enero de 2016, del Consejero de Salud, todos los centros, servicios y establecimientos sanitarios y sociosanitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, tanto de titularidad pública como privada, deberán:

a) COVID-19ko kasu guztiak, baieztatuak zein susmatutakoak, jakinarazi beharko dizkiote Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, nahitaez deklaratu beharreko gaixotasunak deklaratzeko ezarritako prozeduraren bidez, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzen duen 312/1996 Dekretuan eta haren eranskinetan xedatutakoarekin bat etorriz; eranskin horiek Osasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatu ziren.

a) Notificar a la Dirección de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud por el procedimiento establecido para la declaración de enfermedades de declaración obligatoria, de acuerdo al Decreto 312/1996, por el que se crea el Sistema de Vigilancia Epidemiológica de la Comunidad Autónoma del País Vasco y en sus anexos, modificados por Orden de 21 de enero de 2016, del Consejero de Salud) todos los casos, tanto confirmados como sospechosos, de positivos en COVID-19.

b) Hildakoren bat izan dela jakin eta heriotza horren arrazoia COVID-19a izan daitekeenean, hori jakinarazi beharko diote Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.

b) Notificar a la Dirección de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud, aquellos fallecimientos de los que tengan conocimiento y que pudieran tener como causa la COVID-19.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari helaraziko dizkio jakinarazpen horiek, pazienteen historia klinikoan txerta ditzan, transmitigarriak izateko arriskua duten kasuak baitira.

La Dirección de Salud Pública y Adicciones, dará traslado de dichas notificaciones a Osakidetza-Servicio vasco de salud a los efectos de su incorporación en la historia clínica de los pacientes, por constituir casos de riesgo de carácter transmisible.

4.2.– Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan segurtasuna bermatzeko antolamendu-neurriak.

4.2.– Medidas organizativas tendentes a la garantizar la seguridad en centros, servicios y establecimientos sanitarios.

1.– Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduek, edozein dela ere haien titulartasuna, antolamendu-, prebentzio- eta higiene-neurriak hartu beharko dituzte beren langileentzat, erabiltzaileentzat eta, arrazoia edozein dela ere, haiekin harreman fisikoa duen beste edozein pertsonarentzat, eta, bereziki, eta gutxieneko izaerarekin, honako hauei buruzko neurriak: pertsonen arteko segurtasun-distantzia, erabilera publikoko leku itxietan maskarak erabiltzea, edukiera, eskuen eta arnasbideen higienea, bisitak antolatzea, lekuak partzelatzea, aretoak eta ibilbideen diseinua, garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak, bai eta agintari eskudunek ezartzen duten beste edozein neurri ere.

1.– Los centros, servicios y establecimientos sanitarios, independientemente de su titularidad, deberán de adoptar las medidas organizativas, de prevención e higiene necesarias de su personal trabajador, sus usuarios y cualquier otra persona que, independientemente de la causa, mantenga relación física con los mismos, y en particular, y con carácter de mínimos, las referidas a la distancia de seguridad interpersonal, uso de mascarillas en sitios cerrados de uso público, aforo, higiene de manos y respiratoria, organización de visitas, parcelación de lugares, salas y diseño de itinerarios, protocolos de limpieza y de desinfección, así como cualquier otra medida que establezcan las autoridades competentes.

2.– Araudi horrek zentro bakoitzaren egoera eta jarduera berezia hartuko ditu kontuan.

2.– Dicha regulación tendrá en cuenta la situación y la actividad particular de cada centro.

4.3.– Gizarte-zerbitzuetako zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak.

4.3.– Centros, servicios y establecimientos de servicios sociales.

1.– Administrazio eskudunek ziurtatu beharko dute egoitza-izaerako gizarte-zerbitzuetako zentroen eta eguneko zentroen titularrek bete egiten dituztela instalazioak desinfektatu eta egokitzeko eta prebentziorako administrazio horiek ezartzen dituzten arauak.

1.– Las administraciones competentes deberán asegurar el cumplimiento por los titulares de centros de servicios sociales de carácter residencial y centros de día de las normas de desinfección, prevención y acondicionamiento de las instalaciones, que aquellas establezcan.

Bereziki, zainduko dute beren ohiko jarduera kutsatze-arriskuak une oro prebenitzeko aukera ematen duten baldintzetan garatzen dela.

En particular, velarán por que su normal actividad se desarrolle en condiciones que permitan en todo momento prevenir los riesgos de contagio.

2.– Koordinazioa bermatuko da osasun-sistemako eta gizarte-sistemako agintari eskudunen artean, desgaitasunen bat duten pertsonen, adinekoen eta adingabeen egoitza-zentroetan, eta genero-indarkeriaren eta emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuen biktimentzako larrialdi- eta harrera-zentroetan zein tutoretzapeko pisuetan.

2.– Se garantizará la coordinación entre las autoridades competentes del sistema sanitario y del sistema social, en los centros residenciales de personas con discapacidad, de personas mayores, de personas menores y en los centros de emergencia, acogida y pisos tutelados para víctimas de violencia de género y otras formas de violencia contra las mujeres.

3.– Zentroetako titularrek COVID 19rako kontingentzia-planak eduki behar dituzte egoiliarren eta langileen artean gerta daitezkeen kasuak eta haien kontaktuak garaiz identifikatzeko, eta, hala badagokio, egoki diren osasun-zerbitzuaren egiturarekin koordinatzeko prozedurak aktibatu behar dituzte.

3.– Los titulares de los centros han de disponer de planes de contingencia por COVID 19 orientados a la identificación precoz de posibles casos entre residentes y trabajadores y sus contactos, activando en su caso los procedimientos de coordinación con la estructura del servicio de salud que corresponda.

Zentroetako titularrek antolamendu-, prebentzio- eta higiene-neurriak hartuko dituzte langileei, erabiltzaileei eta bisitariei dagokienez, kutsatze-arriskuak prebenitzeko.

Los titulares de los centros adoptarán las medidas organizativas, de prevención e higiene en relación con los trabajadores, usuarios y visitantes, adecuadas para prevenir los riesgos de contagio.

Apartatu honetan aipatzen den informazioa eskuragarri egongo da agintari eskudunek hala eskatzen dutenean.

La información a que se refiere este apartado estará disponible cuando lo requieran las autoridades competentes.

4.– Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren katalogoari buruzkoan, jasotako gainerako zerbitzuak emateko, ziurtatu beharko da kutsatze-arriskuak prebenitzeko higiene-neurri egokiak hartzen direla.

4.– La prestación del resto de servicios recogidos en el artículo 22 de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales, referente al catálogo del Sistema Vasco de Servicios Sociales, deberá realizarse asegurando que se adoptan las medidas de higiene adecuadas para prevenir los riesgos de contagio.

5.– Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduerari buruzko neurriak.
5.– Medidas relativas a la actividad educativa, de formación y de investigación.

1.– Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduera presentzialaren garapena 2020-2021 ikasturtearen hasieran indarrean dauden osasun-baldintzen arabera arautuko da honako hauei dagokienez: araubide orokorreko zein bereziko irakaskuntzak, etapa eta maila desberdinak barne, eta goi-mailako irakaskuntza, bai eta bizitza osoan zehar kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.

1.– El desarrollo de la actividad educativa, de formación y de investigación presencial, con relación a las enseñanzas tanto de régimen general como especial, con inclusión de sus diversas etapas y niveles, y la educación superior, así como a aquellas actividades de aprendizaje que conlleven adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de toda la vida, se regirá por las condiciones sanitarias vigentes al comienzo del curso escolar 2020-2021.

2.– Hezkuntza Sailak ikastetxeetan 2020-2021 ikasturtearen hasieran jarduteko protokolo orokor bat prestatu eta hezkuntza-komunitateari helaraziko dio. Protokolo horretan, hezkuntza-jarduera behar diren segurtasun- eta osasun-bermeekin antolatzeko jarraibideak eta orientabideak jasoko dira.

2.– El Departamento de Educación elaborará y trasladará a la comunidad educativa un Protocolo general de actuación en los centros escolares de cara al comienzo del curso escolar 2020-2021, que recoja las pautas y orientaciones para la organización de la actividad educativa con las necesarias garantías de seguridad y salud.

3.– Euskal Unibertsitate Sistemak eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako gainerako unibertsitate-zentroek, beren autonomia kontuan hartuta, beren jarduera guztia arautuko duen protokolo bat prestatu eta argitaratuko dute.

3.– El Sistema Universitario Vasco y el resto de centros universitarios ubicados en la Comunidad Autónoma de Euskadi, en atención a su autonomía, elaborarán y harán público un protocolo en el que se regule el ejercicio de toda su actividad.

4.– Era berean, ikerketa-arloan jarduerak egiten dituzten zentroek, laborategiek, ikerketari laguntzeko zerbitzuek eta administrazioak protokolo espezifiko bat prestatu eta argitaratuko dute, zeinean beren jarduera guztia arautuko baita.

4.– Asimismo, los centros, laboratorios, servicios de apoyo a la investigación y administración, que realizan actividades en el ámbito de investigación, elaborarán y harán público un protocolo específico en el que se regule el ejercicio de toda su actividad.

5.– Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduera presentzial guztiak prebentzio-, osasun- eta higiene-arauak errespetatuz egingo dira, babes-arauak eta pertsonen arteko distantzia errespetatuz. Segurtasun-distantzia hori mantentzea ezinezkoa denean, kutsatzea saihesteko higiene-neurri egokiak ezarriko dira; besteak beste, maskarak erabiltzea.

5.– Toda la actividad educativa, de formación y de investigación presencial se llevará a efecto respetando las normas de prevención, salud e higiene, respetando las normas de protección y la distancia interpersonal. Cuando no sea posible mantener dicha distancia de seguridad, se establecerán medidas de higiene adecuadas para evitar contagios, entre las que se encuentran el uso de mascarillas.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko lurreko eta itsasoko garraioan ibilgailuak okupatzeari eta erabiltzeari buruzko neurriak.
6.– Medidas en relación con la ocupación y uso de los vehículos en el transporte terrestre y marítimo de competencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

6.1.– Okupazioa bidaiarien garraioan.

6.1.– Ocupación en el transporte de personas viajeras.

a) Lurreko garraioa.

a) Transporte terrestre.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan osorik garatzen diren bidaiarien lurreko garraioetan (trenbidea eta errepidea), garraio horiek publiko erregularrak, eskatu ahalakoak zein garraio osagarri pribatuak izan, eta hiri-eremukoak, hiriartekoak eta autonomia-erkidegoen, foru-aldundien zein toki-erakundeen eskumeneko hiri ingurukoak izan, ibilgailuak gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eseritako plazei bai, zutikako plazei dagokienez.

En los transportes terrestres (ferrocarril y carretera) que se desarrollen íntegramente en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi ya sean públicos regulares, discrecionales y privados complementarios de viajeros de ámbito urbano, interurbano, periurbano de competencia autonómica, foral y local, los vehículos podrán ocuparse hasta completar el aforo máximo tanto en plazas sentadas como de pie.

Garraio-unitate bakoitzak alarma deklaratu aurretik aplikatu beharreko araudiak finkatutako erreferentziazko gaitasunaren adierazleak hartuko dira erreferentzia gisa, eta edukieraren % 100 berreskuratuko da, eta ahal denean, pertsonek ahalik eta distantzia handiena beren artean manten dezaten saiatuko da.

Como referente, se tomarán los indicadores de la capacidad de referencia que cada unidad de transporte tuviera fijada por la normativa aplicable con anterioridad a la declaración de la alarma, recuperando el 100% del aforo, procurando que las personas mantengan entre si la máxima distancia posible cuando sea posible.

Gidariak barne bederatzi eserleku bitarte dituzten ibilgailuak erabiliz egiten diren pertsonen garraio publiko, pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, ibilgailuak dituen plazak adina pertsona joan ahal izango dira, gidariaren plazaren ondokoa barne.

En los transportes públicos, privados particulares y privados complementarios de personas en vehículos de hasta nueve plazas, incluidos los conductores, podrán desplazarse tantas personas como plazas tenga el vehículo, incluyendo la contigua a la del conductor.

Dekretu honen datan unitaterako sarbidea tarteko edo atzeko ateetatik finkatuta duten bidaiarien errepideko garraioek erabiltzaileei aurreko atetik sartzen uzteko modua berreskuratu ahal izango dute. Manparak jartzea gomendagarritzat joko da, baldin eta ezinezkoa bada gidari-postua publiko orokorretik isolatzea.

Los transportes de viajeros terrestre por carretera que a la fecha de este Decreto tuvieran fijado el acceso a la unidad por las puertas intermedias o traseras, podrán recuperar la entrada por la puerta delantera para permitir el acceso de las personas usuarias, entendiéndose recomendable la instalación de mamparas cuando no fuera posible aislar el puesto conductor con el público en general.

b) Kable bidezko garraioa.

b) Transporte por cable.

Bidaiarien kable bidezko garraioetan, funikularretan eta zerbitzu publikoko igogailuetan (ez udal eskumeneko erabilera publikokoetan), autonomia-erkidegoaren eskumeneko emakida-araubidean daudenetan, bagoiak zein bidaiari-kabinak osorik okupatu ahal izango dira edukiera osatu arte.

En los transportes por cable de viajeros, funiculares y ascensores de servicio público (no los de uso público de competencia municipal), en régimen de concesión de competencia autonómica, tanto vagones como cabinas de pasajeros podrán ocuparse en su totalidad hasta completar su aforo.

Garraio-unitate bakoitzak alarma deklaratu aurretik aplikatu beharreko araudiak finkatutako erreferentziazko gaitasunaren adierazleak hartuko dira erreferentzia gisa, eta edukieraren % 100 berreskuratuko da, eta ahal denean, pertsonek ahalik eta distantzia handiena beren artean manten dezaten saiatuko da.

Como referente, se tomarán los indicadores de la capacidad de referencia que cada unidad de transporte tuviera fijada por la normativa aplicable con anterioridad a la declaración de la alarma, recuperando el 100% del aforo, procurando que las personas mantengan entre si la máxima distancia posible cuando sea posible.

c) Itsas garraioa.

c) Transporte marítimo.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten diren bidaiarien itsas garraioko zerbitzuetan, beste autonomia-erkidego batzuetako puntu edo portuekin loturarik izan gabe, ontziak gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eserita dauden plazei, bai zutikako plazei dagokienez.

En los servicios de transporte marítimo de pasajeros, que se desarrollen íntegramente en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sin conexión con otros puntos o puertos de otras comunidades autónomas, las embarcaciones podrán ocuparse hasta completar el aforo máximo, tanto en plazas sentadas como de pie.

Garraio-unitate bakoitzak alarma deklaratu aurretik aplikatu beharreko araudiak finkatutako erreferentziazko gaitasunaren adierazleak hartuko dira erreferentzia gisa, eta edukieraren % 100 berreskuratuko da, eta ahal denean, pertsonek ahalik eta distantzia handiena beren artean manten dezaten saiatuko da.

Como referente, se tomarán los indicadores de la capacidad de referencia que cada unidad de transporte tuviera fijada por la normativa aplicable con anterioridad a la declaración de la alarma, recuperando el 100% del aforo, procurando que las personas mantengan entre si la máxima distancia posible cuando sea posible.

6.2.– Txartelen aldez aurreko salmenta

6.2.– Venta anticipada de billetes.

Bidaiarien lurreko garraioetan, kable bidezkoetan eta itsas garraioetan, erreserba edo eserlekua esleituta dutenean, txartelak aldez aurretik saltzeko kanalen bidez erostea sustatuko da.

En los transportes terrestres de viajeros, por cable y marítimos con reserva o asignación de asiento se fomentará su compra mediante canales de venta anticipada.

Ezinezkoa denean, beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko dira bidaiariek elkarren artean ezarritako tartea mantentzen dutela eta espaloiaren ohiko zirkulazioa oztopatu gabe modu ordenatuan jartzen direla ziurtatzeko.

Cuando no fuera posible, se adoptarán las medidas de seguridad necesarias para asegurarse que los viajeros mantengan entre sí la distancia de separación establecida y se coloquen de forma ordenada sin entorpecer el tránsito normal de la acera.

Horretarako, seinaleak eta eremu mugatuak jarriko dira, erabiltzaileak bertatik ordenan ibil daitezen garraiobidera sartu arte.

Para ello se colocarán señales y zonas delimitadas para que las personas usuarias transiten ordenadamente por ellas hasta acceder al medio de transporte.

Aurrez esleitutako eserleku-zenbakia duten probintziarteko lurreko garraioaren operadoreek informazioa bildu beharko dute bidaiari guztiekin harremanetan jartzeko, eta bidaiaren ondoren gutxienez lau astez gorde beharko dituzte bidaiari-zerrendak. Halaber, zerrenda horiek osasun-agintariei eman beharko dizkiete, kontaktuen trazabilitatea egiteko eskatzen zaizkienean.

Los operadores del transporte terrestre interprovincial con número de asiento preasignado deberán recabar información para contacto de todos los pasajeros y conservar los listados un mínimo de cuatro semanas con posterioridad al viaje. Así mismo deberán facilitar estos listados a las autoridades de salud cuando se requieran con la finalidad de realizar la trazabilidad de contactos.

6.3.– Erabiltzaileak eta edukieraren kontrola

6.3.– Personas usuarias y control de aforos.

Lurreko, kable bidezko eta itsasoko garraiobide guztietarako, mugikortasun urriko pertsonentzako edo lehentasunez erabiltzeko legez esleituta dauden plazak bermatuko dira beti.

Para todos los modos de transporte terrestre, por cable y marítimo se garantizarán en todo caso las plazas que legalmente tuvieran asignadas para personas con movilidad reducida (PMR) o de uso preferente.

Erabiltzaileek erraztuko dute pilaketarik ez egotea, garraio-unitateen sarrera- eta irteera-distantziak errespetatuz. Operadoreek izendatutako profesionalek ahalmena izango dute edukiera kontrolatzeko eta unitate bat noiz dagoen osaturik zehazteko, osasun- eta segurtasun-irizpideei jarraituz.

Las personas usuarias favorecerán que no se den aglomeraciones, respetando las distancias en los accesos y salidas de las unidades de transporte quedando facultado el personal profesional designado por los operadores a controlar los aforos y determinar cuándo una unidad está completa atendiendo a criterios de salud y seguridad.

6.4.– Maskarak nahitaez erabili beharra.

6.4.– Uso obligatorio de mascarillas.

Erabat nahitaezkoa eta ezinbestekoa da maskarak erabiltzea (helduek eta adingabeek) bidaiariak garraiatzeko goian adierazitako edozein bide erabiltzeko, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, osasun-agintariek berariaz salbuetsitako kasuetan izan ezik; kasu horiek, nolanahi ere, egiaztatu egin beharko dira bidezko agintariek hala eskatzen badute.

Es absolutamente obligatorio e imprescindible el uso de las mascarillas (adultos y menores de edad) para utilizar cualquiera de los modos de transporte de viajeros arriba indicados desde el inicio hasta la finalización del viaje, salvo en los supuestos expresamente exceptuados por las autoridades sanitarias, debiendo acreditarse si así fuera solicitado por las autoridades pertinentes.

Garraioaren arloko profesionalek ere maskara eraman beharko dute zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta jendearengandik bereizitako beren lanleku propioa edo babes-manpara baten bidez bereizitako leku bat ez badute.

Los profesionales de transporte cuyo espacio de trabajo no esté separado del público en un habitáculo propio o acotado por mampara de protección, deberán igualmente portar mascarilla durante el servicio.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común