Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala

N.º 120, viernes 19 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
2419
2419

14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria».

DECRETO 14/2020, de 18 de junio, del Lehendakari, por el que se declara la superación de la fase 3 del Plan para la desescalada, se dejan sin efecto las medidas adoptadas en el marco del estado de alarma y se establece la entrada en la nueva normalidad a partir de las 00:00 horas del día 19 de junio de 2020.

2020ko martxoaren 13an, Osasuneko sailburuak eskatuta, Segurtasuneko sailburuak erabaki zuen Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi – Euskadiko Babes Zibilaren Plana formalki aktibatzea, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertaren egoera zela eta. Euskadiko Babes Zibilaren Plana ekainaren 24ko 153/1997 Dekretuaren bidez onartu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu-esparru orokorra ezartzen duen tresna da, larrialdi-mota guztiei aurre egiteko, baldin eta izaeragatik edo hedapenagatik edo administrazio bat baino gehiago koordinatu behar izateagatik autonomia-mailako zuzendaritza behar bada.

Con fecha 13 de marzo de 2020 la Consejera de Seguridad acordó, a solicitud de la Consejera de Salud, la activación formal del Plan de Protección Civil de Euskadi, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi, ante la situación de alarma sanitaria generada por la propagación del COVID-19. El Plan de Protección Civil de Euskadi, aprobado por Decreto 153/1997, de 24 de junio, es el instrumento que establece el marco organizativo general de la Comunidad Autónoma Vasca para hacer frente a todo tipo de emergencias que, por su naturaleza o extensión, o por la necesidad de coordinar más de una administración, requieran una dirección autonómica.

Egun berean, martxoaren 13ko 6/2020 Dekretuaren bidez, lehendakariak Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi – Euskadiko Babes Zibilaren Plana zuzentzeko eskumenak bereganatu zituen, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertaren egoera zela eta; kontuan hartuta martxoaren 11n Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren mailara igo zuela COVID-19aren hedapenak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera.

El mismo día, por Decreto 6/2020, de 13 de marzo, el Lehendakari avocó para sí la dirección del Plan de Protección Civil de Euskadi, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi, ante la situación generada por la alerta sanitaria derivada de la propagación del COVID-19; todo ello, una vez que, el día 11 de marzo, la OMS elevó a nivel de pandemia internacional la situación de emergencia de salud pública generada por la expansión de la COVID-19.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma-egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko. Salbuespen-egoera hori sei aldiz luzatu da. Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren bidez artikulatu zen azken luzapena, alarma egoera 2020ko ekainaren 21eko 00:00ak arte luzatuta.

Mediante Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, se declaró el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19. Una situación de excepción que ha sido objeto de prórroga en seis ocasiones, la última de las cuales se articuló mediante Real Decreto 555/2020, de 5 de junio, que extiende el estado de alarma hasta las 00.00 horas del día 21 de junio de 2020.

Pandemiaren bilakaerari loturiko adierazleek eta sistema sanitarioaren egoerak ahalbidetu zutenean, Osasuneko sailburuordearen 2020ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, amaitutzat jo zuten koronabirusaren hedapena indarrez geldiarazteko ezohiko eta premiazko neurriak hartu beharra, eta gainditutzat jo zuten osasun-larrialdiko egoera; ondorioz, osasun-zaintzako beste fase bat hasi zen. Horrekin bat etorriz, 2020ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak lehendakariari eskatu zion Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi – Euskadiko Babes Zibilaren Plana modulatzeko, osasun-zaintzako beste fase batera egokitzeko.

Cuando los indicadores de evolución de la pandemia y la situación del sistema sanitario lo permitieron, mediante Resolución del Viceconsejero de Salud, de 14 de mayo de 2020, se puso fin a la necesidad de adoptar medidas extraordinarias y urgentes para la contención reforzada de la expansión del coronavirus, y se dio por superada la fase de emergencia sanitaria, dando paso a una nueva fase de vigilancia sanitaria. En coherencia con ello, por Orden de 14 de mayo de 2020, la Consejera de Salud solicitó al Lehendakari la modulación del Plan de Protección Civil de Euskadi, Larrialdiei Aurregiteko Bidea- Labi, con el fin de adaptarlo a la nueva fase de vigilancia sanitaria.

Horren ostean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-bilakaera ikusita, lehendakariaren maiatzaren 17ko 10/2020 Dekretuaren bidez, indarrik gabe utzi zen Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi – Euskadiko Babes Zibilaren Plana zuzentzeko eskumenak lehendakariak bereganatzea.

Con posterioridad, y a la vista de la evolución sanitaria en Euskadi, por Decreto 10/2020, de 17 de mayo, del Lehendakari, se dejó sin efecto la avocación de la dirección del Plan de Protección Civil de Euskadi, Larrialdiei Aurregiteko Bidea- Labi.

Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, indarrik gabe geratuko dira probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma-egoera deklaratzearen ondorioz ezarritako neurriak, baldin eta Ministro Kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran deseskaladarako onartu zuen planean aurreikusitako fase guztiak gainditzen badira.

El artículo 5 del referido Real Decreto 555/2020, de 5 de junio, establece que la superación de todas las fases previstas en el Plan para la desescalada, aprobado por el Consejo de Ministros en su reunión de 28 de abril de 2020, determinará que queden sin efecto las medidas derivadas de la declaración del estado de alarma en las correspondientes provincias, islas o unidades territoriales.

Bestalde, 6.2 artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek erabaki behar dute 3. fasea gainditzea, 5. artikuluaren ondorioetarako eta irizpide sanitario eta epidemiologikoen arabera, bakoitzak bere erkidegoko probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan, eta, ondorioz, «normaltasun berrian» sartzea.

Por su parte, el artículo 6.2 establece que corresponde a las comunidades autónomas decidir, a los efectos del artículo 5, y con arreglo a criterios sanitarios y epidemiológicos, la superación de la fase 3 en las diferentes provincias, islas o unidades territoriales de su comunidad y, por tanto, su entrada en la «nueva normalidad».

Azken aurreikuspen horren esparruan, Osasuneko sailburuordeak 2020ko ekainaren 17an egindako txostenean adierazi du osasun- eta epidemiologia-egoerak ahalbidetzen duela Euskal Autonomia Erkidegoan deseskalada-planaren 3. fasea gainditutzat ematea. Baina horrek ez du esan nahi posible dela dispositibo sanitario osoa desaktibatzea, ezta ez dutela indarrean iraun behar zaintza- eta kontrol-egoerari dagozkion prebentzio- eta geldiarazte-neurriek ere; izan ere, kasuen eta harremanen jarraipen sistematikoa eta kudeaketa eraginkorra izango dira zaintza- eta kontrol-egoera horren ardatza. Helburu hori daukate, besteak beste, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuak adierazitako aurreikuspenek. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Gernikako Estatutuaren 18. artikuluan aitortutako eskumenak baliatuta, Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduan garatu eta osatuko dira aurreikuspen horiek. Agindu horren bidez, «normaltasun berriari» eraginkortasunez ekiteko nahikoa eta egokia den arau-multzo bat emango da argitara, hartara eragotzi gabe gerora ere modulazioak eta eguneraketak egiteko aukera, betiere osasun-datuen bilakaera kontuan hartuta.

En el marco de esta última previsión, con fecha 17 de junio, el Viceconsejero de Salud ha emitido un informe señalando que la situación sanitaria y epidemiológica permite dar por superada en Euskadi la fase 3 del Plan de desescalada. Pero ello no significa que sea posible desactivar todo el dispositivo sanitario y no sea necesario mantener vigentes las medidas de prevención y contención propias de una situación de vigilancia y control, centrada en un seguimiento sistemático y una gestión eficaz de casos y contactos. A tal objeto responden, entre otras, las previsiones contenidas en el Real Decreto-Ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19. Por lo que se refiere a la Comunidad Autónoma de Euskadi, estas previsiones, en ejercicio de las competencias reconocidas en el artículo 18 del Estatuto de Gernika, serán desarrolladas y completadas mediante Orden de la Consejera de Salud, que alumbrará un bloque normativo suficiente y adecuado para afrontar con eficacia la «nueva normalidad», sin perjuicio de las modulaciones o actualizaciones de las que pueda ser objeto en el futuro, con arreglo a la evolución de los datos sanitarios.

Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluak adierazitako lankidetza-esparruan, Osasuneko ministroari jakinarazi zaio hori guztiori, eta, ekainaren 18ko ezohiko bilkuran, Gobernu Kontseiluak aztertu eta eztabaidatu du gaia.

Todo ello ha sido puesto en conocimiento del Ministro de Sanidad, en el marco de la cooperación prevista en el artículo 6 del Real Decreto 555/2020, de 5 de junio, y sometido a la consideración y deliberación del Consejo de Gobierno, en sesión extraordinaria celebrada el 18 de junio.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.m) artikuluak emandako ahalmenaz baliatuta, honako hau

En su virtud, en el ejercicio de la facultad que me confiere el artículo 8.m) de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre Ley de Gobierno,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan 3. fasea gainditzea.

Artículo 1.– Superación de la fase 3 en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, deklaratzen da deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela eta ondorioak izango dituela 2020ko ekainaren 19ko 00: 00etatik aurrera.

Se declara la superación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de la fase 3 del Plan para la desescalada, con efectos desde las 00.00 horas del día 19 de junio de 2020.

2. artikulua.– Alarma-egoeraren deklaraziotik eratorritako neurriak indargabetzea.

Artículo 2.– Pérdida de efectos de las medidas derivadas de la declaración del estado de alarma.

2020ko ekainaren 19ko 00:00etatik aurrera, deseskaladarako planean aurreikusitako fase guztiak gaindituta, indarrik gabe geratuko dira Estatuko Gobernuak eta haren agintaritza eskudunek Euskal Autonomia Erkidegoan adierazitako alarma-egoeraren deklaraziotik eratorritako neurriak.

A partir de las 00.00 horas del 19 de junio de 2020, una vez superadas todas las fases previstas en el Plan para la desescalada, quedarán sin efecto las medidas derivadas de la declaración del estado de alarma adoptadas por el Gobierno del Estado, y por sus autoridades competentes delegadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-krisiari aurre egiteko eskumena duten agintariak.

Artículo 3.– Autoridades competentes en la Comunidad Autónoma del País Vasco para abordar la crisis sanitaria.

3. fasea gaindituta, Euskal Autonomia Erkidegoko agintari eskudunek hartu behar dituzte pandemiari aurre egiten eta pandemia kontrolatzen jarraitzea ahalbidetuko duten prebentzio-neurriak, Gernikako Estatutuan aitortutako eskumenen esparruan. Horretarako, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuan xedatutakoaren esparruan, Osasuneko sailburuak 2020ko ekainaren 18ko Agindua onetsiko du Euskal Autonomia Erkidegoko «normaltasun berrian» aplikatu behar diren prebentzio-, zaintza- eta kontrol-neurriak ezartzeko.

Superada la fase 3 corresponde a las autoridades competentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco adoptar, en el marco de las atribuciones reconocidas en el Estatuto de Gernika, las medidas de prevención que permitan seguir haciendo frente y controlando la pandemia. A tal efecto, en el marco de lo dispuesto en el Real Decreto-Ley 21/2020, de 9 de junio, de medidas urgentes de prevención, contención y coordinación para hacer frente a la crisis sanitaria por el COVID-19, la Consejera de Salud aprobará una Orden en la que se establecerán las medidas de prevención, vigilancia y control que serán de aplicación en Euskadi durante la «nueva normalidad».

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratuko dira dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko eta beheragoko xedapen guztiak.

Quedan derogadas todas las disposiciones de igual o inferior rango que se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor a las 00.00 horas del día 19 de junio de 2020.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko ekainaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de junio de 2020.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común