Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea

N.º 112, martes 9 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
2238
2238

69/2020 DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia eta informazio geografikoa antolatzeari buruzkoa.

DECRETO 69/2020, de 26 de mayo, de ordenación de la cartografía y de la información geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskadiko Autonomia Estatutuak era askotako eskumenak ematen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari. Eskumen horietako batzuk esklusiboak dira (esate baterako, lurraldearen eta itsasertzaren antolamendua, hirigintza, etxebizitza, eta abar); beste batzuk, berriz, betearaztekoak eta legegintza garatzekoak dira. Eskumen horietako hainbat gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da kartografia eta informazio geografikoa ekoiztea.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco, aprobado por Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, atribuye a la Comunidad Autónoma variadas competencias, bien en exclusiva, como entre otras, la ordenación del territorio y del litoral, urbanismo, vivienda, etc., bien, en lo referente a su ejecución y desarrollo. Para el ejercicio de múltiples de esas competencias resulta imprescindible la realización de cartografía e información geográfica.

Lurralde-informazio osoa, eguneratua eta kalitatezkoak aukera ematen du lurraldearen hainbat alderdi zehatz-mehatz ezagutzeko; hori dela eta, kartografia eta datu espazialak nahitaezko tresnak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-proiekzioko eskumenak gauzatzeko.

Una información territorial completa, actualizada y de calidad posibilita un conocimiento preciso del territorio en sus diversas vertientes, lo que convierte a la cartografía y los datos espaciales en un instrumento indispensable para el ejercicio de las competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi con proyección territorial.

Hori dela eta, 2004an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Geografia Informazioko Sistema (aurrerantzean, GIS) korporatiboaren proiektuari ekin zion; proiektu horren helburua zen sistema bat ezartzea, sailen eta erakunde autonomoen eskura jartzeko beharrezkoak ziren tresnak, geografia-informazio partekatuari buruzko informazioa kudeatu, mantendu eta ustiatu zezaten. GIS korporatiboak teknologia informatikoa, pertsonak eta geografia-informazioa barne hartzen zituen, eta bere funtzio nagusia datu georreferentziatuak atzematea, aztertzea, gordetzea, editatzea eta irudikatzea zen; gainera, datu geografikoak beste datu mota batzuekin gurutzatzeko aukera ematen zuen.

Para ello la Administración General de la Comunidad Autónoma inició en 2004 el proyecto de Sistema de Información Geográfica (en adelante SIG) corporativo, con el fin de implementar un sistema que pusiera a disposición de los departamentos y organismos autónomos las herramientas necesarias para la gestión, mantenimiento y explotación de la información geográfica compartida. El SIG corporativo integraba tecnología informática, personas e información geográfica, y su principal función era capturar, analizar, almacenar, editar y representar datos georreferenciados, permitiendo cruzar datos geográficos con otro tipo de datos.

Estatuan, Kartografia Sistema Nazionala arautzen duen azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuaren bidez garatutako Kartografiaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legea da Estatuko Administrazio Orokorraren eta sistema horretan parte hartu nahi duten administrazio publikoen kartografia-jardunaren esparru juridikoa.

A nivel estatal, la Ley 7/1986, de 24 de enero, de Ordenación de la Cartografía, desarrollada mediante el Real Decreto 1545/2007, de 23 de noviembre, por el que se regula el Sistema Cartográfico Nacional, constituyen el marco jurídico de actuación en materia cartográfica de la Administración General del Estado y de las Administraciones Públicas que manifiesten su voluntad de integrarse en dicho Sistema.

Horri dagokionez, adierazi behar da Autonomia Erkidegoa Sistema Kartografiko Nazionalean sartu zela 2010eko martxoaren 31n Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

A este respecto cabe señalar que la Comunidad Autónoma se integró en el Sistema Cartográfico Nacional a través de un Convenio suscrito el 31 de marzo de 2010 con la Administración General del Estado.

Ondoren, 2007/2/EE Zuzentarauak, 2007ko martxoaren 14koak, Europako Erkidegoan informazio espazialerako azpiegitura bat ezarri zuen (Inspire); azpiegitura horren helburua da egun dauden datu espazialak gradualki bateratzea. Zuzentarauari jarraikiz, egun dagoen informazio espaziala dokumentatua izan behar da, eta abian jarri behar dira datuen eskuragarritasuna eta elkarreragingarritasuna hobetzeko zerbitzuak.

Posteriormente, la Directiva 2007/2/CE, de 14 de marzo de 2007, establece una infraestructura de información espacial en la Comunidad Europea (Inspire) cuyo objetivo es conseguir una armonización progresiva de los datos espaciales existentes, exigiendo que la información espacial existente sea documentada y se pongan en práctica servicios destinados a mejorar la accesibilidad e interoperabilidad de los datos.

Bestalde, uztailaren 5eko 14/2010 Legeak, Espainian dauden informazio geografikoko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoak, Espainiako ordenamendu juridikoan txertatu zuen 2007/2/EE Zuzentaraua –beteko dela bermatzeko–, baita Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegituraren ezarpena ere; azpiegitura horrek barnean hartzen ditu Espainiako Administrazio Publikoen ardurapean dauden informazio geografikoko azpiegitura eta informazio geografikoko zerbitzu elkarreragingarri guztiak.

Por su parte, la Ley 14/2010, de 5 de julio, sobre las infraestructuras y los servicios de información geográfica en España incorpora al ordenamiento jurídico español la Directiva 2007/2/CE garantizando su cumplimiento, incluido el establecimiento de la Infraestructura de Información Geográfica de España, que integra el conjunto de infraestructuras de información geográfica y servicios interoperables de información geográfica bajo responsabilidad de las Administraciones Públicas españolas.

Hala, lehen aipatutako Europako eta Estatuko araudia onartu ondoren, eta GIS korporatiboaren berezko bilakaera gisa, Gobernu Kontseiluaren 2011ko irailaren 13ko erabakiaren bidez, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) abiarazteko antolaketa-egitura onartu zen. Diziplina anitzeko proiektu horretan funtsezkoa da Administrazio Orokorreko organoak, Administrazio Instituzionaleko erakundeak eta autonomia-erkidegoko sektore publikoko erakunde instrumentalak lankidetzan aritzea, informazio geografikoaren berrerabilpena eta hartarako irispide erraza eta efikaza bermatzeko. Bai eta zerbitzu elkarreragingarriak erabiltzea ere, zehaztapen arautu batzuen arabera.

Así y tras la aprobación de la normativa europea y estatal citada, y como una evolución natural del SIG corporativo, mediante acuerdo de Consejo de Gobierno de 13 de septiembre de 2011, se aprobó la estructura organizativa para poner en marcha la Infraestructura de Datos Espaciales (IDE) de Euskadi, como un proyecto multidisciplinar donde es fundamental la colaboración entre los diferentes órganos de la Administración General y entidades de la Administración Institucional así como de las entidades instrumentales del sector público autonómico, con el objetivo de garantizar la reutilización y el acceso fácil y eficaz de la información geográfica, así como el uso de servicios interoperables en base a unas especificaciones normalizadas.

Gobernu Kontseiluaren erabaki horrek lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailari esleitzen dio, dagokion zuzendaritzaren bidez, arau kartografikoen arloko jarraibideak ezartzeko betebeharra, informazio-iturriak koordinatu eta harmonizatu ahal izateko.

Este acuerdo de Consejo de Gobierno atribuye al Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio, a través de su dirección correspondiente, el deber de marcar las pautas en materia de normativa cartográfica que permitan coordinar y armonizar las diferentes fuentes de información.

Kartografia eta lurralde-informazioa baliabide garestiak dira ekoizteko eta mantentzeko, eta oso interesgarriak dira hainbat helburu eta diziplinetarako; hori dela eta, funtsezkoa da eraikitako datu eta zerbitzu espazialen multzoak ongi koordinatzea, planifikatzea eta diseinatzea; beharrezkoa da, halaber, datuak biltzean bikoiztasunak saihestea, iturrien kalitatea eta fidagarritasuna bermatzea, datuen eta zerbitzuen homogeneizazio teknikoa, harmonizazioa eta elkarreragingarritasuna bermatzea eta haien hedapena eta berrerabilpena sustatzea.

La cartografía y la información territorial son recursos costosos de producir y mantener y de gran interés para diversos fines y disciplinas por lo que es fundamental una correcta coordinación, planificación y diseño de los diferentes conjuntos de datos y servicios espaciales elaborados, evitando la duplicidad en la recogida de los datos, garantizando la calidad y fiabilidad de las fuentes, asegurando la homogenización técnica, armonización e interoperabilidad de datos y servicios, y promoviendo su difusión y reutilización.

Gainera, egungo informazioaren eta ezagutzaren gizarteak, eta Internetek eta gailu mugikorren eta lokalizazio-zerbitzuen bat bateko hedapenak informazio geografikoaren eta informazio horrekin lotutako geozerbitzuen eskaera handitzea eragin dute, eta aldaketa teknologiko eta sozial berriei erantzuteko beharra areagotu dute.

Además, la actual sociedad de la información y del conocimiento con internet y la irrupción de los dispositivos móviles y los servicios basados en localización han propiciado un incremento de las demandas de información geográfica y geoservicios asociados, así como la necesidad de dar respuestas a los nuevos cambios tecnológicos y sociales.

Hori guztia dela eta, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografiaren eta informazio geografikoaren jarduera osorik arautzea, jarduera horren eta jarduera hori egiten duten organo eta erakundeen arteko koordinazio egokia ziurtatzeko, informazio geografiko bateratua eta kalitatezkoa izateko, eta unean uneko beharrei eta eskakizunei erantzungo dieten geozerbitzuak eskaintzeko.

Todo ello hace necesaria una regulación integral de la actividad de la cartografía y de la información geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que permita asegurar la debida coordinación entre dicha actividad y los órganos y entidades que la realizan, disponer de una información geográfica armonizada y de calidad, y ofrecer geoservicios que respondan a las necesidades y requerimientos del momento.

Dekretu honen egiturari dagokionez, 17 artikulu ditu; artikulu horiek hiru kapitulutan taldekatu dira.

En lo que se refiere a la estructura del presente Decreto, este consta de 17 artículos, agrupados en tres Capítulos.

I. kapitulua jarduera kartografikoaren xedeari eta aplikazio-eremuari, definizioei eta printzipioei buruzko xedapen orokorrei buruzkoa da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko arau kartografikoak jasotzen ditu.

El Capítulo I está dedicado a las disposiciones generales relativas al objeto y ámbito de aplicación, las definiciones y los principios en los que se basa la actividad cartográfica y recoge, además, las Normas Cartográficas del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

II. kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko planifikazio eta koordinazio kartografikorako tresnak ezartzen ditu. Kapitulu horrek lau atal ditu. Lehenengo atalak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko plan kartografikoa arautzen du, kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresna izan dadin. Bigarren atala Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia ofizialari buruzkoa da; hirugarren atalak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Erregistro Kartografikoa sortzen du. Laugarren atalak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordea sortzen du, kartografiaren, geodesiaren eta informazio geografikoaren arloko aholkularitza-, koordinazio- eta plangintza-organoa. Kide anitzeko organo hori sortzeak Gobernu Kontseiluaren 2011ko Erabakiaren bidez ezarritako Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren antolaketa-egitura (Zuzendaritza Batzordea, Batzorde Teknikoa eta Sailarteko Informazio Batzordea) ordezten du eta ondoriorik gabe uzten du.

El Capítulo II establece los instrumentos de planificación y coordinación cartográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se ordena en cuatro secciones. La sección primera regula el Plan Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, como instrumento de planificación y ordenación de la cartografía y de la información geográfica. La sección segunda se refiere a la Cartografía oficial del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi mientras que la sección tercera crea el Registro Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Por su parte, la sección cuarta crea la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, como un órgano de asesoramiento, coordinación y planificación en materia cartográfica, geodesia e información geográfica. La creación de este órgano colegiado sustituye y deja sin efecto la estructura organizativa de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi (Comité Directivo, Comité Técnico y Comisión Informativa Interdepartamental) establecida por el Acuerdo de Consejo de Gobierno de 2011.

Azkenik, III. kapituluak Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura arautzen du, hau da, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografiko eta zerbitzu espazial guztiak barne hartuko dituen elementua, eta haren helburuak eta edukia definitzen ditu. Horrez gain, Datu Espazialen eta Zerbitzuen Katalogoa arautzen du.

Finalmente, el Capítulo III regula la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi, como un elemento integrador de toda la información geográfica y servicios espaciales sobre el territorio de Euskadi, definiéndose sus objetivos y contenido, así como el Catálogo de Datos Espaciales y Servicios.

Dekretu honen xedea, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeen kartografia-jarduera eta informazio geografikoaren jarduera arautzea da.

Este Decreto tiene pues, como objeto regular la actividad de la cartografía y de la información geográfica de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko maiatzaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onetsi ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de mayo de 2020,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kartografia eta informazio geografikoaren antolaketa arautzea; jarduera hori zerbitzu publikotzat joko da honako alderdi hauei dagokienez: kartografia, geodesia, informazio geografikoa eta informazioa horrekin lotutako zerbitzuak planifikatzea, koordinatzea, ekoiztea, biltegiratzea eta hedatzea.

1.– Es objeto del presente Decreto regular la ordenación de la cartografía y de la información geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, entendiendo esta actividad, en sus vertientes de planificación, coordinación, producción, almacenamiento y difusión de cartografía, geodesia, información geográfica y geoservicios asociados, como un servicio público.

2.– Dekretu honetako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeei aplikatuko zaizkie, zehazki, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen direnei.

2.– Las disposiciones de este Decreto son aplicables a las entidades que integran el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi a las que se refiere el artículo 7 Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Dekretu honen ondorioetarako, definizio hauek ezarriko dira:

A los efectos de lo establecido en el presente Decreto, se establecen las siguientes definiciones:

a) Kartografia: lurrazal gaineko elementu geografikoen irudikapen grafikoa, euskarri analogikoan zein digitalean, aldez aurretik zehaztutako eta matematikoki egokia den erreferentzia-esparru batean.

a) Cartografía: representación gráfica, tanto en soporte analógico como digital, de elementos geográficos sobre la superficie terrestre en un marco de referencia previamente definido y matemáticamente adecuado.

b) Oinarrizko kartografia: jasotze-eskala edozein izanda ere, lurrazalaren behaketa- eta neurketa-prozesu zuzenen bidez lortzen dena (behaketa- eta neurketa-prozesu horietan metodo topografiko, fotogrametriko, geodesiko eta teledetekziozkoak erabiltzen dira). Oinarrizko kartografiak egitura bektoriala edo raster egitura izan dezake. Oinarri eta erreferentziatzat balio du, modu orokortuan lurralde baten adierazpen grafiko gisa erabiltzeko.

b) Cartografía básica: aquella que, cualquiera que sea la escala de su levantamiento, se obtiene por procesos directos de observación y medición de la superficie terrestre, incluyendo los métodos topográficos, fotogramétricos, geodésicos y de teledetección, comprendiendo la cartografía vectorial y raster, y que sirve de base y referencia para su uso generalizado como representación gráfica de un territorio.

c) Kartografia eratorria: oinarrizko kartografian jasotzen den informazioari gehitze-, orokortze- eta analizatze-prozesuak aplikatuta eratzen den kartografia da.

c) Cartografía derivada: aquella que se forma por procesos de adición, generalización y análisis de la información contenida en la cartografía básica preexistente.

d) Gaikako kartografia: oinarrizko kartografia edo kartografia eratorria euskarritzat hartuta, lurraldearen alderdi jakin bat nabarmendu edo garatzen duena edo informazio osagarri espezifikoa gehitzen duena.

d) Cartografía temática: aquella que, utilizando como soporte cartografía básica o derivada, singulariza o desarrolla algún aspecto concreto del territorio en sus diferentes vertientes o incorpora información adicional específica.

e) Datu espazialen multzoa: datu geografikoen bilketa identifikagarria.

e) Conjunto de datos espaciales: recopilación identificable de datos geográficos.

f) Datu geografikoak edo datu espazialak: zuzenean edo zeharka, kokapen edo elementu geografiko jakin bati erreferentzia egiten dion datu oro.

f) Datos geográficos o datos espaciales: cualesquiera datos que, de forma directa o indirecta, haga referencia a una localización o elemento geográfico específico.

g) Geoataria: administrazio publiko baten edo batzuen organo, erakunde edo entitateen informazio geografikoaren arloko datu eta zerbitzu elkarreragingarrietara sartzeko bidea ematen duen Interneteko webgunea edo baliokidea; eskuragai dauden datuak bilatzeko eta ezagutzeko zerbitzu bat eskaini behar du gutxienez.

g) Geoportal: sitio de internet o equivalente que proporciona acceso a datos y a servicios interoperables de información geográfica de varios órganos, organismos o entidades de una o varias Administraciones Públicas, e incorpora al menos un servicio que permita buscar y conocer los datos y servicios geográficos accesibles a través de él.

h) Informazio geografikoa: georreferentziatutako datu espazialen multzoa; datu horiek beharrezkoak dira ekintza zientifiko, administratibo eta legalen barruan.

h) Información geográfica: conjunto de datos espaciales georreferenciados necesarios como parte de acciones científicas, administrativas o legales.

i) Datu Espazialen Azpiegitura: sare-egitura birtuala da, georreferentziatutako datuen eta metadatuen bidez deskribatutako datu espazial elkarreragingarrien zerbitzuek osatutakoa; Interneten dago eskura, gutxieneko protokolo eta normalizatutako zehaztapen batzuk betez gero. Datu Espazialen Azpiegiturak hauek hartzen ditu barnean: datuak bilatzeko eta eskuratzeko teknologiak; datu horiek ekoizteko, kudeatzeko eta hedatzeko arauak; ekoizleen arteko eta ekoizleen eta erabiltzaileen arteko hitzarmenak datu horiek partekatzeko, eskuratzeko eta erabiltzeko.

i) Infraestructura de Datos Espaciales: estructura virtual en red integrada por datos georreferenciados y servicios de datos espaciales interoperables y descritos por sus metadatos, accesible vía internet cumpliendo un mínimo de protocolos y especificaciones normalizadas que incluya las tecnologías de búsqueda y acceso a dichos datos; las normas para su producción, gestión y difusión; los acuerdos sobre su puesta en común, acceso y utilización entre sus productores y entre estos y las personas usuarias.

j) Elkarreragingarritasuna: zerbitzu eta prozedura espezializatuek eskaintzen duten ahalmena datu geografikoen multzoak konbinatzeko eta datu espazialen zerbitzuen elkarrekintza errazteko, esku-hartze errepikakorrik gabe; emaitza koherenteak lortzen dira eta handitu egiten da datu geografikoen eta datu espazialen zerbitzuen balio erantsia.

j) Interoperabilidad: capacidad, que proporcionan servicios y procedimientos especializados, de combinar conjuntos de datos geográficos y de facilitar la interacción de los servicios de datos espaciales, sin intervención manual repetitiva, de forma que el resultado sea coherente y se aumente el valor añadido de los datos geográficos y servicios de datos espaciales.

k) Metadatuak: datu espazialen multzoak eta zerbitzuak deskribatzen dituen informazioa; informazio horri esker, datuok kokatu, inbentariatu eta erabili daitezke.

k) Metadatos: información que describe los conjuntos y servicios de datos espaciales y que hace posible localizarlos, inventariarlos y utilizarlos.

l) Datu espazialen zerbitzua edo geozerbitzua: aplikazio informatiko baten bidez datu geografikoak edo haien metadatuak erabiliz egin daitekeen eragiketa edo eragiketen multzoa.

l) Servicio de datos espaciales o geoservicio: operación o conjunto de operaciones, que pueden efectuarse, a través de una aplicación informática, sobre datos geográficos o sus metadatos.

3. artikulua.– Kartografia-jardueraren printzipioak.

Artículo 3.– Principios de la actividad cartográfica.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoen eta erakundeen kartografia-jarduera printzipio hauen arabera garatuko da:

La actividad cartográfica de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi se desarrollará bajo los siguientes principios:

a) Zerbitzu publikoa: jarduera kartografikoarekin zerikusia duten jarduerak zerbitzu publikotzat hartuko dira, eta berekin ekarriko dituzte botere publikoek zerbitzu hobea emateko lagungarriak diren ekintzak.

a) Servicio público: las actuaciones relativas a la actividad cartográfica tendrán la consideración de servicio público y llevarán aparejadas acciones que contribuyan a un mejor servicio por parte de los poderes públicos.

b) Koordinazioa: printzipio hau Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo edo erakunde batek baino gehiagok parte har dezaketen jardueretan zehaztu beharko da.

b) Coordinación: este principio deberá concretarse en las distintas actuaciones que puedan involucrar a más de un órgano o entidad del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Lankidetza: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeen jarduera kartografikoaren garapena erraztea dakar, informazioa, aholkularitza eta elkarrekiko lankidetza emanez, zeinek bere eskumenak erabilita.

c) Cooperación: supone facilitar el desarrollo de la actividad cartográfica de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, aportando información, asesoramiento y colaboración mutua, en el ejercicio de sus respectivas competencias.

d) Parte-hartzea: kartografia eta informazio geografikoa ekoizten edo garatzen laguntzen duten eragile guztien parte-hartzea bultzatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek.

d) Participación: los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi impulsarán la participación de cuantos agentes contribuyan a la producción o desarrollo de cartografía e información geográfica.

e) Zorroztasun teknikoa: autonomia-erkidegoko sektore publikoak garatzen duen kartografia-jarduera oro gauzatzeko, bere helburuekin bat datozen zuzentasun- eta zehaztasun-mailak zientifikoki bermatuko dituen metodologia erabili beharko da.

e) Rigor técnico: toda la actividad cartográfica que desarrolle el sector público autonómico deberá llevarse a cabo conforme a una metodología que garantice científicamente los niveles de corrección y exactitud adecuados a sus fines.

f) Plangintza: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren jarduera kartografikoa modu planifikatuan egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren plan kartografikoaren arabera.

f) Planificación: la actividad cartográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi se realizará de forma planificada, de conformidad con el Plan Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Efikazia eta efizientzia: jarduera kartografikoko, informazio geografikoko eta lotutako geozerbitzuetako proiektu bakoitza lortu nahi diren helburuetara egokitu beharko da, arlo hauetan: ikusmoldea, metodologia, egutegia eta baliabideak. Gainera, ahalik eta kostu txikiena izan beharko du, kalitatea murriztu gabe. Horretarako, datu espazialak behin bakarrik bildu behar direla izango da aplikatuko den oinarrizko irizpidea, beste datu batzuekin konbinatuta daudela ziurtatzeko moduan egituratuta, nahiz eta iturri desberdinetatik etorri eta ezarritako geozerbitzuak beste helburu batzuetarako berrerabili.

g) Eficacia y eficiencia: cada proyecto de actividad cartográfica, información geográfica y de geoservicios asociados, deberá adecuarse en cuanto a su concepción, metodología, calendario y recursos a los objetivos que se pretendan alcanzar, y ejecutarse con el menor coste posible y sin merma de la calidad. Para ello se aplicará como criterio básico que los datos espaciales deben ser recogidos una sola vez, estructurados de forma que se asegure su combinación con otros datos, aunque procedan de fuentes distintas y que los geoservicios implementados puedan ser reutilizables para otros fines.

h) Hedapena: jarduera kartografikoa zerbitzu publikotzat hartu behar dela kontuan hartuta, jarduera horretako produktuak herritarren eskura jarri beharko dira eta eskuratzeko bidea emango zaie; horretarako erabiliko diren euskarri teknologikoek aukera emango dute produktuak ahalik eta ondoen hedatu eta eskuratzeko. Helburu hori lortzeko, honako hau sustatuko da: datu espazialak lortzeko errazak izatea, eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak jakitera ematea eta erabilera estentsiboa galarazten ez duten baldintzetan eskuragarri egotea.

h) Difusión: teniendo en cuenta que la actividad cartográfica es una vocación de servicio público, se deberá poner a disposición de la ciudadanía los productos de dicha actividad, facilitando su acceso y utilizando para ello los soportes tecnológicos que mejor permitan su difusión y disponibilidad. Con este fin, se promoverá que los datos espaciales sean fáciles de conseguir, que se hagan públicas las condiciones de adquisición y uso y que estén disponibles bajo condiciones que no disuadan de su uso extensivo.

4. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Arau Kartografikoak.

Artículo 4.– Normas Cartográficas del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Arau Kartografikoak lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Saileko zuzendaritzak egingo ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Geografikoaren Koordinazio Batzordeak jakinaraziko ditu, eta lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Saileko titularrak emandako agindu bidez onartuko dira.

1.– Las Normas Cartográficas del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi serán elaboradas por la dirección correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio, informadas por la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica de la Comunidad Autónoma de Euskadi y aprobadas mediante Orden de la persona titular del Departamento competente en materia de ordenación del territorio.

2.– Arau kartografiko horietan jasoko dira kartografia, datu espazialak, metadatuak eta geozerbitzuak ekoiztean, biltegiratzean eta hedatzean ahalik eta egokitzapen eta elkarreragingarritasun handiena lortzeko beharrezkoak diren prozedurak, irizpideak, zehaztapen teknikoak eta estandarrak.

2.– Estas Normas Cartográficas contendrán los procedimientos, criterios y cuantas especificaciones técnicas y estándares sean necesarios para lograr la máxima armonización e interoperabilidad en la producción, almacenamiento y difusión de cartografía, datos espaciales, metadatos y geoservicios.

3.– Arau kartografikoek arautuko dituzte proiektu kartografikoek eta informazio geografikoko proiektuek izaeraren arabera bete behar dituzten gutxieneko baldintzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeak arduratuko dira sektore-arloari berari buruzko zehaztapen zehatzak prestatzeaz.

3.– Las Normas Cartográficas regularán los condicionantes mínimos que en función de su naturaleza deben cumplir los proyectos cartográficos y de información geográfica, siendo los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma los encargados de elaborar las especificaciones concretas relativas a la propia materia sectorial.

4.– Arau Kartografikoek xede izango dute Estatuko erakunde kartografikoek eta nazioarteko erakundeek ezarritako irizpideak harmonizatzea eta homogeneizatzea.

4.– Las Normas Cartográficas procurarán la armonización y homogeneización de los criterios establecidos por los organismos cartográficos estatales y organizaciones internacionales.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO PLANGINTZA ETA KOORDINAZIO KARTOGRAFIKORAKO TRESNAK
INSTRUMENTOS DE PLANIFICACIÓN Y COORDINACIÓN CARTOGRÁFICA DEL SECTOR PÚBLICO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI
I. ATALA
SECCIÓN 1.ª
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO PLAN KARTOGRAFIKOA
EL PLAN CARTOGRÁFICO DEL SECTOR PÚBLICO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI

5. artikulua.– Definizioa, xedea, aplikazio eremua, onarpena eta indarraldia.

Artículo 5.– Definición, objeto, ámbito de aplicación, aprobación y vigencia.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Plan Kartografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoen eta entitateen kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresna da.

1.– El Plan Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi es el instrumento de planificación y ordenación de la cartografía y de la información geográfica de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma.

2.– Plan Kartografikoak xede du helburuak zehaztea eta jarduera kartografikoak koordinatzea, bai eta Euskadiko datu espazialen azpiegitura etengabe hobetzea ere.

2.– Tiene por objeto la determinación de los objetivos y la coordinación de las actividades cartográficas, así como la mejora permanente de la infraestructura de datos espaciales de Euskadi.

3.– Plan Kartografikoa derrigorrean bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitate guztiek.

3.– El Plan Cartográfico será de obligado cumplimiento para todas las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4.– Plan Kartografikoa lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Saileko zuzendaritzak egingo du, planaren proiektua Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeak jakinaraziko du, eta ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoak Sistema Kartografiko Nazionalaren barruan jarraitzen duen bitartean, Kontseilu Geografiko Gorenak egingo du txostena, azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuak, Sistema Kartografiko nazionala arautzen duenak, 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; ondoren, Gobernu Kontseiluaren akordio bidez onartuko da, lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Saileko titularrak hala proposatuta.

4.– El Plan Cartográfico se elaborará por la dirección correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio, siendo informado el proyecto del Plan por la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica y posteriormente, y mientras la Comunidad Autónoma de Euskadi siga integrada en el Sistema cartográfico nacional, será sometido a informe del Consejo Superior Geográfico, en virtud de lo señalado en el artículo 11 del Real Decreto 1545/2007, de 23 de noviembre, por el que se regula el Sistema cartográfico nacional, tras lo cual será aprobado mediante acuerdo del Consejo de Gobierno, a propuesta de la persona titular del Departamento competente en materia de ordenación del territorio.

5.– Plan Kartografikoak lau urteko iraunaldia izango du, onartzen denetik zenbatzen hasita; plan bakoitza luzatu egingo da hurrengoa indarrean sartu arte.

5.– El Plan Cartográfico tendrá una vigencia de cuatro años desde su aprobación, quedando prorrogado cada plan hasta la entrada en vigor del siguiente.

6.– Plan Kartografikoa urteko txosten baten bidez ebaluatuko da. Txosten hori lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Saileko zuzendaritzak egingo du. Plana berrikusi edo aldatu ahal izango da, onesteko ezarritako prozedura beraren bidez.

6.– El Plan Cartográfico se evaluará mediante un informe anual que será realizado por la dirección correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio. Dicho Plan podrá ser revisado o modificado mediante el mismo procedimiento establecido para su aprobación.

6. artikulua.– Edukia.

Artículo 6.– Contenido.

Plan Kartografikoak eduki hau izango du:

El Plan Cartográfico tendrá el siguiente contenido:

a) Justifikazioa eta arau-esparrua.

a) La justificación y el marco normativo.

b) Euskadiko kartografiaren eta informazio geografikoaren egungo egoeraren diagnostikoa, eskuragai dagoen kartografia eta administrazio-antolaketa kontuan hartuta.

b) Diagnóstico de la situación actual de la cartografía e información geográfica en Euskadi, con referencia a la cartografía disponible y a la organización administrativa.

c) Informazio geografikoaren eta zerbitzu espazialen arloan dauden helburuak eta beharrak planaren indarraldirako, eta etorkizuneko aukerak.

c) Los objetivos y necesidades de información geográfica y servicios espaciales para el período de vigencia del Plan y perspectivas de futuro.

d) Kartografia, informazio geografikoa edo geozerbitzuak adierazten dituen plangintza. Plangintza hori Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoak egin beharko du.

d) Planificación indicativa de la cartografía, información geográfica o geoservicios a desarrollar por el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Informazioa hedatzeko eta informazioa eskuratzeko irizpideak eta baliabideak, baita planaren bidez ekoitzitako kartografia eta informazio geografikoa hedatzeko eta hori eskuratzeko aplikatzekoa den datu-politika ere.

e) Los criterios y medios de divulgación y de acceso a la información, incluyendo la política de datos aplicable a la difusión y accesibilidad de la cartografía e información geográfica producida al amparo del Plan.

f) Euskadiko datu espazialen azpiegituraren antolaketa, funtzionamendu eta erabilpenerako oinarrizko ezaugarriak.

f) Características básicas de organización, funcionamiento y utilización de la infraestructura de datos espaciales de Euskadi.

g) Interesgarritzat jotzen den beste edozein datu edo azterketa.

g) Cualesquiera otros datos o estudios que se consideren de interés.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO KARTOGRAFIA OFIZIALA
LA CARTOGRAFÍA OFICIAL DEL SECTOR PÚBLICO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI

7. artikulua.– Euskal autonomia erkidegoko sektore publikoko kartografia ofiziala.

Artículo 7.– Cartografía oficial del sector público de la comunidad autónoma de euskadi.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kartografia ofizialtzat joko da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoek eta erakundeek ekoitzitako edo haien zuzendaritzapean edo kontrolpean egindako kartografia eta informazio geografikoa, bai eta gainerako administrazio publikoek ekoitzitakoa ere, baldin eta Dekretu honen bidez garatutako Arau Kartografikoak betetzen badituzte.

1.– Tendrá carácter de cartografía oficial del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi la cartografía e información geográfica realizada por los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma o bajo su dirección y control, y, facultativamente, la producida por el resto de Administraciones Públicas vascas, que se sujete a las Normas Cartográficas que se desarrollen al amparo de este Decreto.

2.– Euskadiko lurraldearen adierazpen geografiko zehatza behar den eskumen autonomikoko administrazio-prozeduretan, interesdunek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek derrigorrean erabili beharko dute kartografia ofiziala.

2.– La cartografía oficial será de uso obligado para las personas interesadas y para los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma en los procedimientos administrativos de competencia autonómica que requieran una representación geográfica precisa sobre el territorio de Euskadi.

3.– Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitate guztiek oinarrizko kartografia ofiziala erabili beharko dute kartografia eratorria eta gaikako kartografia berria egiteko.

3.– Así mismo la cartografía oficial básica será de uso obligatorio para todos los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma para la formación de nueva cartografía derivada y temática.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko izendegi geografiko ofizialean jasotako izenak nahitaez erabili beharko dira kartografia ofizialean.

4.– Las denominaciones incluidas en el Nomenclátor geográfico oficial de la Comunidad Autónoma del País Vasco serán de uso obligado en la cartografía oficial.

3. ATALA
SECCIÓN 3.ª
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO ERREGISTRO KARTOGRAFIKOA
EL REGISTRO CARTOGRÁFICO DEL SECTOR PÚBLICO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI

8. artikulua.– Euskal autonomia erkidegoko sektore publikoko erregistro kartografikoaren sorrera, inskripzioa eta funtzioak.

Artículo 8.– Creación, inscripción y funciones del registro cartográfico del sector público de la comunidad autónoma de euskadi.

1.– Datu geografikoen fidagarritasuna eta elkarreragingarritasuna bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoa sortu zen. Lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari dago atxikita.

1.– Con el fin de garantizar la fiabilidad e interoperabilidad de los datos geográficos se crea el Registro Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, adscrito a la Dirección competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco.

2.– Erregistro Kartografikoan Euskal Autonomia Erkidegoko organoek beren eskumenak baliatzean ekoitzitako kartografia eta informazio geografikoa inskribatu behar da, bai eta haiekin lotutako produktuak edo datu espazialen zerbitzuak ere.

2.– En el Registro Cartográfico se deberá inscribir la cartografía y la información geográfica producida por los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma en el ejercicio de sus competencias, así como sus productos o servicios de datos espaciales asociados.

3.– Erregistroan produktu edo datu espazialen zerbitzuak inskribatu aurretik, Arau Kartografikoetara egokitzen direla egiaztatuko da.

3.– Procederá la inscripción en el Registro de los productos o servicios de datos espaciales respecto de los cuales se haya verificado previamente su adecuación a las Normas Cartográficas.

4.– Erregistroan idatzi ahal izango dira, jasota gelditzeko soilik, bukatu gabe gelditu ziren ekoizpen kartografikoak edo onartutako Arau Kartografikoak bete ez zituztenak.

4.– Podrán anotarse en el registro, a los meros efectos de constancia, las producciones cartográficas que no hubieran finalizado o no cumplieran las Normas Cartográficas aprobadas.

5.– Erregistro Kartografikoari dagokio, halaber, erregistro horretako informazioari buruzko egiaztapen-txostenak egitea. Hala ere, beste administrazio publikoetan egon daitezkeen erregistro kartografikoek ez dituzte alde batera utzi beharko arlo horretan esleitzen zaizkien eginkizunak.

5.– Corresponde también al Registro Cartográfico la emisión de certificaciones sobre cuanta información conste en el mismo, sin perjuicio de las funciones que en este sentido se atribuyan a los registros cartográficos que pudieran existir en otras Administraciones Públicas.

9. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoaren izaera publikoa eta kudeaketa.

Artículo 9.– Carácter público y gestión del Registro Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– Erregistro Kartografikoak izaera publikoa du, eta han jasota geldituko dira inskribatutako produktuen eta zerbitzuen arau teknikoak, kalitate-parametroak, erreferentzia-datak eta produktu eta zerbitzu horiek ekoizteaz eta mantentzeaz arduratzen den erakundea.

1.– El Registro Cartográfico tiene carácter público y recogerá las normas técnicas de los productos y servicios inscritos, sus parámetros de calidad, fechas de referencia y el organismo responsable de su producción y mantenimiento.

2.– Edonork erabili ahal izango du Erregistro Kartografikoko informazioa baliabide elektronikoen bidez, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzkoak eta hura garatzen duen araudiak aurreikusitakoari jarraikiz; nolanahi ere, bete egingo da jabetza intelektualari buruzko legeak eta ingurumenaren alorreko informaziora sartzeko eskubideak arautzen dituen legeak ezarritakoa.

2.– La información del Registro Cartográfico estará disponible al público a través de medios electrónicos, de conformidad con lo previsto en la Ley 11/2007, de 22 de junio, de Acceso Electrónico de los Ciudadanos a los Servicios Públicos, y normativa de desarrollo, respetándose en todo caso, lo establecido tanto en la legislación sobre propiedad intelectual como en la legislación reguladora de los derechos de acceso a la información en materia de medio ambiente.

3.– Inskripzioak dohain egingo dira, eskaerak jaso diren ordenaren arabera.

3.– Las inscripciones tendrán carácter gratuito y se practicarán por orden de recepción de las solicitudes.

4.– Erregistro Kartografikoa dekretu honek eta dekretu hau garatzen duten arauek eraenduko dute, eta Kartografiaren Erregistro Zentralarekin bateratuta eta homogeneizatuta egongo da, bi erregistroak telematikoki konektatuta egoteko moduan.

4.– El Registro Cartográfico se regirá por lo establecido en el presente Decreto y sus normas de desarrollo y estará armonizado y homogeneizado con el Registro Central de Cartografía, de forma que permita que ambos registros estén conectados telemáticamente.

4. ATALA
SECCIÓN 4.ª
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO INFORMAZIO GEOGRAFIKOAREN KOORDINAZIO BATZORDEA
LA COMISIÓN DE COORDINACIÓN DE LA INFORMACIÓN GEOGRÁFICA DEL SECTOR PÚBLICO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI

10. artikulua.– Sorrera, definizioa eta xedea.

Artículo 10.– Creación, definición y objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordea eratzen da kartografiaren, geodesiaren eta informazio geografiaren arloko kontsulta-, aholkularitza-, koordinazio- eta plangintza-organo gisa. Lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Sailari atxikita egongo da.

Se crea la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, como órgano de asesoramiento, coordinación y planificación de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de cartografía, geodesia e información geográfica y estará adscrito al Departamento competente en materia de ordenación del territorio.

11. artikulua.– Funtzioak.

Artículo 11.– Funciones.

Hauek dira Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordearen zereginak:

Corresponderá a la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica ejercer las siguientes funciones:

a) Aholku ematea Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitateei, eta gainerako EAEko administrazio publikoei, informazio geografikoarekin eta kartografiarekin lotutako arlo guztietan.

a) Asesorar a los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como a las restantes administraciones públicas vascas, en todas las materias relacionadas con la información geográfica y la cartografía.

b) Administrazio publikoen arteko kooperazioa, lankidetza eta koordinazioa bultzatzea, Euskadiko kartografiarekin eta informazio geografikoarekin lotutako jardueretan.

b) Promover la cooperación, colaboración y coordinación entre las diferentes administraciones públicas, en las actuaciones relacionadas con la cartografía e información geográfica de Euskadi.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitateak bultzatzea datu georreferentziatuak eta kartografikoak erabiltzera, hobetzera, berrerabiltzera eta bateratzera.

c) Fomentar el uso, mejora, reutilización y armonización de datos georreferenciados y de cartografía por los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) Datu espazial berrien eta erreferentziako zerbitzu geografikoen ekoizpena eta argitalpena sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eta herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuna emateko.

d) Impulsar la producción y publicación de nuevos datos espaciales y servicios geográficos de referencia, que respondan a las necesidades actuales y futuras del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y la ciudadanía.

e) Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren garapena, ezarpena eta mantenua ikuskatzea.

e) Supervisar el desarrollo, implantación y mantenimiento de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi.

f) Onartu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Arau Kartografikoei eta Plan Kartografikoari buruzko txostenak egitea.

f) Informar previamente a su aprobación, las Normas Cartográficas y el Plan Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Arau Kartografikoak eta Plan Kartografikoa egiten parte hartuko dutela bermatzea.

g) Garantizar la participación de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma en la elaboración de las Normas Cartográficas y el Plan Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Plan Kartografikoan jasotako edukiak betetzen direla zaintzea.

h) Velar por el cumplimiento de los objetivos contenidos en el Plan Cartográfico de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

i) Aurrekoekin lotura duen, aurrekoen osagarri den edo aurrekoen ondorio den beste edozein eskuduntza.

i) Cualesquiera otras atribuciones que se relacionen, complementen o se deriven de las anteriores.

12. artikulua.– Osaera.

Artículo 12.– Composición.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordearen osaera honako hau izango da:

1.– La composición de la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi será la siguiente:

a) Batzordeburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Saileko sailburuordetzako titularra.

a) Presidencia: la persona titular de la Viceconsejería correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Batzordeburuordea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Saileko zuzendaritzako titularra.

b) Vicepresidencia: la persona titular de la Dirección correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Batzordekideak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail bakoitzeko zuzendari bat, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Sailekoa izan ezik, sailburuaren izendapenez; Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen zuzendari nagusia. (Ejie) eta Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria.

c) Vocales: una persona con rango de Director o Directora, de cada departamento de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, salvo del departamento competente en materia de ordenación del territorio, designada por su Consejero o Consejera; el Director o Directora General de la Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (Ejie) y el Director o Directora del Instituto Vasco de Estadística (Eustat).

2.– Batzordeko idazkari-lanetan arituko da, lurralde-antolaketaren arloan eskumena duen Saileko zuzendaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna, eta ahotsa izango du, baina ez botorik.

2.– Actuará como Secretario o Secretaria de la Comisión, con voz y sin voto: la persona responsable del Servicio de Información Territorial de la Dirección correspondiente del departamento competente en materia de ordenación del territorio.

3.– Batzordekide bakoitzeko ordezkari bat edo gehiago izendatuko dira.

3.– Por cada vocal de la Comisión se nombrará una o varias personas suplentes.

4.– Batzordeburuak, bere kabuz edo Koordinazio Batzordeko gehiengo soilak hala proposatu diolako, eta jorratuko diren gaien edukiaren arabera, bileretara gonbidatu ahal izango ditu beste zuzendaritza-organo, erakunde edo entitateetako titularrak eta gaian adituak diren pertsonak. Gonbidatuek ahotsa izango dute, baina ez boto eskubiderik.

4.– Por invitación de la Presidencia a iniciativa propia o a propuesta de la mayoría simple de la Comisión de Coordinación, en función del contenido de los temas a tratar, podrán asistir a las reuniones, con voz, pero sin voto, las personas titulares de otros órganos directivos, organismos o entidades, así como personas expertas en la materia.

13. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

Artículo 13.– Régimen de funcionamiento.

1.– Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, bai eta presidenteak hala erabaki edo kideen gehiengo soilak hala eskatzen duenean ere.

1.– La Comisión de Coordinación de la Información Geográfica se reunirá al menos una vez al año, así como por decisión de la Presidencia o a petición de la mayoría simple de sus miembros.

2.– Batzordeak edo batzordeko presidenteak proposatuta, bere funtzioak betetzeko beharrezkotzat jotzen diren lantaldeak sortu ahal izango dira.

2.– A propuesta de la Comisión o de su Presidencia, podrán constituirse los grupos de trabajo que se estime necesarios para el desarrollo de sus funciones.

3.– Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordearen funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoak, Atariko Tituluaren II. Kapituluko 3. atalean, kide anitzeko organoei buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz arautuko da.

3.– El funcionamiento de la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica se ajustará a lo establecido en la Sección 3.ª del Capítulo II del Título Preliminar de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, relativas a los órganos colegiados.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
EUSKADIKO DATU ESPAZIALEN AZPIEGITURA
LA INFRAESTRUCTURA DE DATOS ESPACIALES DE EUSKADI

14. artikulua.– Definizioa eta irismena.

Artículo 14.– Definición y alcance.

1.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituran Euskal Autonomia Erkidegoko datu georreferentziatuak eta geozerbitzuak jasotzen dira; horietara Internet bidez sar daiteke. Datu eta geozerbitzu horiek normalizatutako zehaztapen eta protokolo batzuk betetzen dituzte bilaketa, sarbidea, ustiaketa eta elkarreragingarritasuna errazteko.

1.– La Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi está integrada por los datos georreferenciados y los geoservicios disponibles del territorio de la Comunidad Autónoma, accesibles vía Internet y cumpliendo un conjunto de especificaciones normalizadas y protocolos que facilitan su búsqueda, acceso, explotación e interoperabilidad.

2.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturak xede du Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko informazio geografikoa lortzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko, banatzeko, emateko eta haren erabilera sustatzeko beharrezkoak diren ekintzen, datu-arauen, teknologien eta baliabideen eskuragarritasuna eta integrazioa ziurtatzea, eta, hala, lurraldearen garapen sozial eta ekonomikorako eta ingurumen-garapenerako tresna izatea.

2.– La Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi tiene como finalidad asegurar la disponibilidad e integración de las acciones, normas de datos, tecnologías y recursos necesarios para obtener, procesar, almacenar, distribuir, facilitar y potenciar la utilización de la información geográfica sobre el territorio de la Comunidad Autónoma, como herramienta para el desarrollo social, económico y ambiental del territorio.

3.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura telematikoki konektatuko da Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoa duten gainerako tokiko, nazioko edo Europako datu espazialen azpiegiturekin, toki-eremuko, foru-eremuko estatuko eta Europako gidalerroen arabera.

3.– La Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi se conectará telemáticamente con las restantes infraestructuras de datos espaciales de ámbito local, foral, estatal o europeo que contengan información geográfica sobre el territorio de Euskadi, de conformidad con las directrices estatales y europeas.

4.– Lurralde-antolaketaren arloko eskumena duen zuzendaritzari dagokio Datu Espazialen Azpiegituraren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa; ikuskapena Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeak egingo du.

4.– Corresponde a la Dirección competente en materia de ordenación del territorio la dirección técnica y coordinación de la Infraestructura de Datos Espaciales con la supervisión de la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica.

5.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturak eskainitako datu eta zerbitzuen multzoak eskuragarri izango dira geoEuskadi geoatariaren bidez.

5.– Los conjuntos de datos y servicios ofrecidos por la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi estarán accesibles a través del geoportal geoEuskadi.

15. artikulua.– Helburuak.

Artículo 15.– Objetivos.

1.– Hauek dira Datu Espazialen Azpiegituraren helburuak:

1.– Los objetivos de la Infraestructura de Datos Espaciales son los siguientes:

a) Euskadiko lurraldeari buruzko kalitatezko informazio geografikoa eta geozerbitzuetarako sarbidea eta haien eskuragarritasuna erraztea eta sustatzea, eta, hala, erantzuna ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoen eta entitateen, gainerako administrazio publikoen eta herritarren beharrei.

a) Facilitar e impulsar el acceso y disponibilidad de información geográfica y geoservicios de calidad referidos al territorio de Euskadi, respondiendo a las necesidades de los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, del resto de administraciones públicas y de la ciudadanía.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko arau kartografikoetan kartografiari eta informazio geografikoari buruz jasotako jarraibideak eta zehaztapenak betetzea.

b) Cumplir las directrices y especificaciones en materia de cartografía e información geográfica incluida en las Normas Cartográficas del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Eskura dagoen informazio geografikoaren berrerabilpena bultzatzea, irizpide ez murriztaileekin.

c) Favorecer la reutilización de la información geográfica disponible promoviendo su utilización bajo criterios no restrictivos.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoei eta entitateei kalitatezko zerbitzu geografikoak eraginkortasunez gordetzeko, zabaltzeko eta ustiatzeko beharrezkoak diren osagai teknologikoak eskaintzea, arau-aldaketei eta aldaketa teknologikoei erantzuna emanez.

d) Dotar a los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi de los componentes tecnológicos necesarios que permitan el almacenamiento, difusión y explotación eficaz de servicios geográficos de calidad dando respuesta a los cambios normativos y tecnológicos.

e) Eskualde-nodo gisa sartzea Espainiako eta Europar Batasuneko Informazio Geografikoaren Azpiegituran, eta bai foru- eta toki-nodo gisa ere.

e) Integrarse como nodo regional en la Infraestructura de Información Geográfica de España y de la Unión Europea, así como con los nodos forales y locales.

f) Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak sustatzea eta hedatzea informazio geografikoaren eta eskainitako zerbitzuen erabilera eta ustiaketa bultzatzeko.

f) Promocionar y divulgar las informaciones, tecnologías, especificaciones y servicios geográficos disponibles para impulsar el uso y explotación de la información geográfica y los servicios ofrecidos.

2.– Helburu horiek betetzeko, Datu Espazialen Azpiegiturak honako irizpide hauek beteko ditu:

2.– Para el cumplimiento de tales objetivos la Infraestructura de Datos Espaciales se regirá por los criterios siguientes:

a) Datu espazialak konbinatzea ahalbidetuko da, datuak iturri desberdinetatik etorri arren.

a) Deberá posibilitarse la combinación de datos espaciales, aun procediendo de fuentes diversas.

b) Datu espazialak erabiltzeko baldintzek erabilera estentsiboa erraztuko dute.

b) Los datos espaciales estarán disponibles bajo condiciones que faciliten su uso extensivo.

c) Eskura dauden datu espazialei buruzko informaziorako sarbidea eman beharko da, baita datu horiek eskuratu eta erabiltzeko baldintzetarako sarbidea ere.

c) Deberá facilitarse el acceso a la información sobre los datos espaciales disponibles, así como las condiciones para ser adquiridos y usados.

d) Datu espazialak erraz ulertu eta interpretatu behar dira.

d) Los datos espaciales deben ser fáciles de entender e interpretar.

16. artikulua.– Edukia.

Artículo 16.– Contenido.

1.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturak gutxienez zerbitzu hauek emango ditu:

1.– La Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi ofrecerá al menos los siguientes servicios:

a) Lokalizazio-zerbitzuek datu espazialen multzoen eta zerbitzuen katalogo baten barruan bilatzeko aukera emango dute eta metadatuen edukia erakutsiko dute.

a) Servicios de localización que posibiliten la búsqueda dentro de un catálogo de conjuntos de datos espaciales y servicios y que muestren el contenido de los metadatos.

b) Bistaratze-zerbitzuak, gutxienez hauek egiteko: datu espazialak erakusteko, gainjartzeko, haietan distantzia linealak eta aireko distantziak neurtzeko, ohiko ikur kartografikoak erakusteko (legenda, eskala, iparra, erreferentzia-sistema eta koordenadak, eta abar), bai eta erregistro grafikoekin lotutako informazio alfanumerikoa ere.

b) Servicios de visualización que permitan, como mínimo, mostrar datos espaciales, superponerlos y medir en ellos distancias lineales y aéreas, así como mostrar los símbolos cartográficos convencionales (leyenda, escala, norte, sistema de referencia y coordenadas, etc.) así como la información alfanumérica asociada a los registros gráficos.

c) Deskarga zerbitzuek datu espazialen multzoen edo datu espazialen zati baten kopiak jaisteko aukera emango dute.

c) Servicios de descarga que permitan descargar copias de conjuntos de datos espaciales, o partes de ellos.

d) Transformazio-zerbitzuak, datu espazialak egokitzeko aukera ematen dutenak, elkarreragingarriak izan daitezen.

d) Servicios de transformación, que permitan adaptar los datos espaciales con el fin de lograr su interoperabilidad.

2.– Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturarako sarbidea bitarteko elektronikoen bidez egingo da, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, eta, betiere, jabetza intelektualari eta datu pertsonalen babesari buruzko legedietan ezarritakoa errespetatuko da.

2.– El acceso a la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi se realizará a través de medios electrónicos de acuerdo con lo establecido en la normativa vigente, respetándose, en todo caso, lo establecido en las legislaciones sobre propiedad intelectual y sobre protección de datos de carácter personal.

17. artikulua.– Datu Espazialen eta Zerbitzuen Katalogoa.

Artículo 17.– Catálogo de Datos Espaciales y Servicios.

1.– Datu Espazialen eta Zerbitzuen Katalogoak, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituran txertatuta dagoenak, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoaren eta geozerbitzuen inbentario bat izango du; datu horiek dagozkien metadatuak izan behar dituzte, eta haietara sartu ahal izango da, gutxienez, aurreko artikuluan aipatutako zerbitzu baten edo batzuen bidez.

1.– El Catálogo de Datos Espaciales y Servicios, incluido en la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi, contendrá un inventario de la información geográfica y los geoservicios disponibles sobre el territorio de Euskadi, que dispongan de sus correspondientes metadatos y sean accesibles a través de al menos uno de los servicios citados en el artículo anterior.

2.– Sarbide bakarra ahalbidetu beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datu espazialen eta datu espazialen zerbitzuen metadatu guztiei.

2.– Deberá permitir un acceso único a todos los metadatos de datos espaciales y servicios de datos espaciales del sector público de la Comunidad Autónoma.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitate guztiek haien ardurapeko datu eta geozerbitzu multzoen inbentario bat egin behar dute, informazio horri aplika diezazkioketen erabilera eta murrizketak alde batera utzita.

3.– Todos los órganos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma realizarán un inventario de los conjuntos de datos y geoservicios de los que sean responsables, con independencia del uso y de las restricciones que, en su caso, pudieran aplicar a dicha información.

4.– Datu eta geozerbitzu multzoak metadatuen bidez deskribatuko dira, Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeak onartutako arauei eta epeei jarraikiz, eta gutxienez, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren Datu Espazialen eta Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko dira.

4.– Los conjuntos de datos y geoservicios serán descritos con metadatos de acuerdo con las normas y plazos que apruebe la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica, y publicados, al menos, en el Catálogo de Datos Espaciales y Servicios de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aldatu egiten da 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

1.– 12.2 artikuluko d) apartatua aldatzen da eta honela idatzita geratzen da:

1.– Se modifica el artículo 12.2 apartado d) que queda redactado de la siguiente forma:

«d) Lurralde-informazioa sustatzea tresna estrategikoen bidez, hala nola Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofizialaren bidez».

«d) Promover la información territorial a través de herramientas estratégicas como la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y la cartografía oficial básica del sector público de la Comunidad Autónoma».

2.– Aldatu egiten dira 13.2 artikuluaren n), o), p), q) apartatuak, eta r) eta s) apartatu berriak gehitzen dira. Honela geratzen dira idatzita:

2.– Se modifica el artículo 13.2, apartados n), o), p), q) y se añaden los nuevos apartados r) y s) que quedan redactados de la siguiente forma:

«n) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofiziala lantzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantentzea kontrolatuz.

«n) Elaborar la cartografía oficial básica del sector público de la Comunidad Autónoma y su suministro a la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi, controlando el mantenimiento de la infraestructura cartográfica y geodésica de Euskadi.

o) Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura eta www.geo.euskadi.eus geoataria zuzentzea eta koordinatzea, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoa eta kalitatezko geozerbitzuak eskuratzea, eskuragarri egotea eta ustiatzea errazteko eta bultzatzeko.

o) La dirección técnica y coordinación de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi y el geoportal www.geo.euskadi.eus, con el fin de facilitar e impulsar el acceso, disponibilidad y explotación de información geográfica y geoservicios de calidad referidos al territorio de Euskadi.

p) Arau Kartografikoak eta Plan Kartografikoa egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresna gisa.

p) Elaborar las Normas Cartográficas y el Plan Cartográfico, como instrumentos de planificación y ordenación de la cartografía y la información geográfica para el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

q) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Erregistro Kartografikoa kudeatzea.

q) Gestionar el Registro Cartográfico del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

r) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Informazio Geografikoaren Koordinazio Batzordeari laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

r) Proporcionar el apoyo técnico y el secretariado de la Comisión de Coordinación de la Información Geográfica del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

s) Eskura dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak sustatzea eta hedatzea informazio geografikoaren eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturako zerbitzuen erabilera eta ustiaketa bultzatzeko».

s) Divulgar y promocionar las informaciones, tecnologías, especificaciones y servicios geográficos disponibles para impulsar el uso y explotación de la información geográfica y los servicios de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 26an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de mayo de 2020.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común