Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala

N.º 109, viernes 5 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2202
2202

AGINDUA, 2020ko apirilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, dirulaguntzetarako deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2020-2021 ikasturtean irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten.

ORDEN de 21 de abril de 2020, de la Consejera de Educación, por la que se convocan subvenciones a los centros docentes privados concertados que imparten ciclos formativos de Formación Profesional para la realización de actividades de formación del profesorado durante el curso 2020-2021.

Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 17ko 79/2017 Dekretuak Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari esleitzen dizkion egitekoen artean dago Lanbide-heziketako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-planak diseinatu eta aplikatzea, eta kontuan hartuko dira eguneratzea eta espezializatzea ere.

El Decreto 79/2017, de 17 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación asigna a la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados, entre otras, la función de diseñar, aplicar y realizar planes de formación permanente del profesorado de formación profesional, con extensión tanto a la actualización como a la especialización del mismo.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 31. artikuluan ezartzen denez, lanbide-heziketan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko, beharrezkoa izango da irakasleek prestakuntza jasotzea ikasgelan ikaskuntza-metodologia aktibo berriak ikasteko eta garatzeko, bai eta berariazko eduki profesionaletan ere, irakasle horiek ingurune konplexuetan dituzten gaitasunak hobetzera bideratuta. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen sailak irakasleak prestatzeko programak ezarriko ditu, eta lehentasuna emango dio aurreko paragrafoan zehaztutako arloetara bideratutako prestakuntzari, bai eta teknologikoki oso aurreratuta dauden inguruneei erantzun ahal izateko ekintzak sustatzeari ere.

La Ley 4/2018, de 28 de junio de Formación Profesional del País Vasco, establece en su artículo 31 que el impulso de la innovación y la mejora continua en la formación profesional requerirá la formación del profesorado en el aprendizaje y desarrollo de nuevas metodologías activas de aprendizaje en el aula, así como en contenidos profesionales específicos, dirigida a mejorar las competencias de dicho profesorado en entornos complejos. A los efectos establecidos en el párrafo anterior, el departamento competente en materia de formación profesional del sistema educativo del País Vasco establecerá programas de formación del profesorado, dando prioridad a la formación destinada a los campos definidos en el párrafo anterior, así como a fomentar acciones dirigidas para poder responder a entornos tecnológicamente muy avanzados.

Lanbide Heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza planek, alde batetik, prestakuntza-proposamenak aurkeztu behar dituzte non Lanbide Heziketak funtzionamendu egokia izan dezan beharrezkoak diren irakasleen konpetentziak bermatzen dituen, eta, bestetik, nahikoa bide ireki behar ditu prestakuntza errazteko, irakasleek beraiek irakaskuntzan jardunez sentitu eta formulatutako eskabideen arabera. Ikastetxeko Irakasleen Prestakuntza Planak irakasleen prestakuntza-beharrak izan behar ditu abiapuntu, kontuan hartuta ikastetxearen plan estrategikoaren lehentasunezko helburuak eta jarduerak, prestakuntza-eskaintza eta eskaintza horren xede diren pertsonen ezaugarriak. Behar horiek detektatzeak, sistematizatuak eta irakasleen parte-hartzearekin gauzatuak, Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza Planean landu beharreko prestakuntza-ekintzak zein diren erakusten du. Ekintza horiek lehenetsi eta programatu behar dira, ikastetxearen helburuen eta antolamenduaren arabera. Lehentasun eta programazio horretatik ondorioztatuko da irakasleen prestakuntza-ekintzen urteko plangintza, eta, beraz, dirulaguntzen deialdi honetan zuzkidura ekonomikoa eskatzen zaien prestakuntza-ekintzek ikastetxeak 2020-2021 ikasturterako egiten duen urteko plangintzaren barruan egon behar dute.

Los planes de formación permanente del profesorado de formación profesional, por una parte, han de presentar propuestas de formación para garantizar la competencia del profesorado para el buen funcionamiento de la Formación Profesional, y por otra, deben abrir cauces suficientes para facilitar la formación de acuerdo a las demandas sentidas y formuladas por el propio profesorado en ejercicio de la docencia. Dicho Plan debe partir de las necesidades de formación del profesorado vinculado al Centro teniendo en cuenta los objetivos y actuaciones prioritarias del plan estratégico de centro, su pronóstico de oferta formativa, y adecuación al mercado laboral y las características de las personas a las que se dirige dicha oferta. La detección de estas necesidades, sistematizada y realizada con la participación del profesorado, identifica las acciones formativas que se han de abordar en el Plan de Formación del Profesorado de Formación Profesional, que han de ser priorizadas y programadas en función de los objetivos y la organización del Centro. De esta priorización y programación se derivará la planificación anual de las acciones de formación del profesorado y, por tanto, las acciones formativas para las que se solicite dotación económica en esta convocatoria de subvenciones, han de estar ubicadas en la planificación anual que el Centro realice para el curso 2020-2021.

Lanbide Heziketako V. Euskal Planak sistemaren misio gisa ezartzen du giza garapen iraunkorrerantz aurrera egitea, giza talentua sustatuz, produkzio-ingurune berri batetik eratorritako erronkei aurre egiteko gaitasunak eta kualifikazioak txertatuz, eta Lanbide Heziketaren finkapena bermatuz, laugarren industria-iraultzan, digitalizazioan, konektibitatean, garapen jasangarrian, ezagutzaren kudeaketan eta 4.0 balioetan oinarrituta, arrakastaz erantzuteko. Gure herriaren lan-, ekonomia-, zientzia- eta kultura-eraldaketei.

El V Plan Vasco de Formación Profesional establece como misión del sistema avanzar hacia un desarrollo humano sostenible, impulsando el talento humano a través de la incorporación de competencias y cualificaciones que hagan frente a los retos derivados de un nuevo entorno productivo, asegurando la consolidación de la Formación Profesional sobre la base de la 4.ª revolución industrial, la digitalización, la conectividad, el desarrollo sostenible, la gestión del conocimiento y los valores 4.0, para responder con éxito a las transformaciones laborales, económicas, científicas y culturales de nuestra sociedad.

Egoera horrek eskatzen du lanbide-heziketako ikastetxeak osatzen dituzten pertsonen gaikuntza prestakuntza aurreratu, moderno, disruptibo, zehatz eta pertsonalizatuaren bidez gauzatu behar dela, haien gaitasun teknikoak eta trebetasun pedagogikoak maila zorrotzenetan mantenduko direla bermatzeko, eta 4.0 industriaren eta garapen berrien munduan sortzen diren premietarako erantzun azkar eta malguak garatzeko gai izateko ezinbesteko zereginarekin.

Este escenario, exige que la capacitación de las personas que integran los centros de formación profesional deba llevarse a cabo mediante una formación avanzada, moderna, disruptiva, precisa y personalizada, que garantice que tanto sus competencias técnicas como sus destrezas pedagógicas se mantengan en los niveles más exigentes, y con la ineludible tarea de ser capaces de desarrollar respuestas rápidas y flexibles para las necesidades que surjan en el mundo de la industria 4.0 y los nuevos desarrollos tecnológicos.

Esparru horretan, 2020-2021 ikasturtean, emango zaie lehentasuna lanbide-orientazioarekin zerikusia duten jarduerei. Era berean, prestakuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan elkarlaneko metodologia aktiboak aplikatzeko prestakuntza bultzatuko da, baita STEAM kultura ere, eta prozesu horietan teknologia aurreratuak erabiltzea, eta edozein espezialitatetako irakasleen artean ekintzailetzaren kultura, sortzeko gaitasuna, berrikuntza eta pentsaera konstruktiboa indartzen duten neurriak. Baita ere bultzatuko dira irakaskuntzan genero-ikuspegia sartzeko jarduerak. Horrenbestez, eskabideen konkurrentzia baloratzerakoan Lanbide Heziketako irakasleek arlo horietan dituzten gaitasunak hobetzen laguntzeko jarduerak haztapen handiagoa izango dute.

En este marco de actuación, para el curso académico 2020-2021, se impulsarán las actividades de formación en relación con la impartición de programas de especialización profesional, la orientación profesional, la aplicación de metodologías activo-colaborativas en los procesos de formación y aprendizaje, así como la cultura STEAM, la utilización de tecnologías avanzadas en dichos procesos y aquellas acciones que refuercen la cultura del emprendizaje en el profesorado de cualquier especialidad, así como la capacidad creativa, la innovación y el pensamiento constructivo. Asimismo, serán prioritarias las actividades encaminadas a incorporar la perspectiva de género. Por tanto, las acciones formativas que contribuyan a la mejora de las competencias del profesorado de Formación Profesional en alguna de estas materias tendrán una ponderación mayor al valorar la concurrencia de solicitudes.

Deialdi hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu ahal izango du, Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko jardueren esparruan.

La presente convocatoria podrá ser cofinanciada por el Fondo Social Europeo, en el marco de las actuaciones destinadas a la formación del profesorado de Formación Profesional.

Horregatik guztiagatik,

Por todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
DEIALDIAREN XEDEA ETA BALDINTZAK
OBJETO DE LA CONVOCATORIA Y REQUISITOS

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleak 2020-2021 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan prestatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak lehiaketa bidez ematea arautzea.

Es objeto de la presente Orden regular la concesión de subvenciones por el procedimiento de concurso, para la realización de actividades de formación del profesorado de ciclos formativos de grado medio y superior de Formación Profesional, durante el curso 2020-2021, en centros privados concertados.

2. artikulua.– Prestakuntza-jardueren esparru orokorra.

Artículo 2.– Marco general de las actividades de formación.

1.– Ikastetxe bakoitzeko Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planak finkatzen dituen beharren araberakoak izango dira deialdi honen barruko prestakuntza-jarduerak eta ikastetxeak lehentasunezkotzat jotako helburu eta jarduerei lotuta egongo dira.

1.– Las actividades de formación objeto de la presente convocatoria derivarán de la detección de necesidades de formación del Plan de Formación del Profesorado de Formación Profesional y estarán vinculadas a los objetivos y actuaciones reconocidas como prioritarias por el centro.

2.– Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritza arduratuko da aukeratzeaz Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planaren barruko zer jarduera aurkeztuko dituen ikastetxeak deialdi honen bitartez finantzatzeko.

2.– La selección del conjunto de las actividades de formación del Plan de Formación del Profesorado de Formación Profesional que se presentarán para su financiación a la presente convocatoria corresponde a la Dirección del centro.

3.– Ikastetxe bakoitzeko Lanbide Heziketako irakasleen lana hobetzen eta horiek alde profesionaletik garatzen lagunduko dute prestakuntza-jarduerek, eta ikastetxe bakoitzak 2019-2020 ikasturtean eskaintzen duen prestakuntzarekin lotuta egongo dira.

3.– Dichas actividades de formación han de contribuir a mejorar la práctica docente del profesorado de Formación Profesional del centro y a su desarrollo profesional y han de estar vinculadas a la oferta formativa del centro para el curso 2020-2021.

3. artikulua.– Prestakuntza-jardueretarako baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos de las actividades de formación.

1.– Prestakuntza-jardueretan parte hartzen dutenak irakasle izango dira diruz lagundutako ikastetxean. Era berean, baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikastetxeek prestakuntza-jarduera komunak (ikastetxe-artekoak) egin ahal izango dituzte:

1.– Los asistentes a las actividades formativas serán profesores o profesoras del centro subvencionado. Así mismo, podrán realizar actividades formativas compartidas (intercentros) aquellos centros que cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Txikiak izateagatik eta/edo aurkezten dituzten jardueren ezaugarriengatik, batera jardun behar duten ikastetxeak izatea.

a) Ser centros que por su menor tamaño y/o por las características de las actividades que presentan, así lo requieran.

b) Lurralde Historiko bereko ikastetxeak izatea, edo lanbide-arlo bereko prestakuntza-zikloak ematea.

b) Ser centros de un mismo Territorio Histórico, o con ciclos formativos de la misma familia profesional.

c) Eskabidearen ikastetxe titularra izango da prestakuntza-jarduera horiek gauzatzeaz eta justifikatzeaz arduratuko den bakarra.

c) El centro titular de la solicitud será el único responsable de la ejecución y justificación de dichas actividades formativas.

2.– Prestakuntza-jarduerak emateko, erakunde onuradunek prestakuntzan aditu diren kanpoko pertsonak edo erakundeak kontratatu behar izango dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako baldintzak jarraituz, onuradunak diruz lagundutako jardueraren zenbateko osoa azpikontratatu ahal izango du.

2.– La impartición de las actividades formativas al profesorado del centro la realizarán personas ajenas al centro expertas en la materia de que se trate. De acuerdo con el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, el beneficiario podrá subcontratar hasta la totalidad del importe de la actividad subvencionada.

3.– Ikastetxe bakoitzean gehienez ere zortzi prestakuntza-jarduera lagun daitezke diruz, eta eskabide berean aurkez daitezke. Kopuru horretan ez dira kontuan hartuko ikastetxe-arteko jarduerak. Jarduera berean talde-bikoiztasuna gertatuz gero, jarduera-bikoiztasuna dagoela ulertuko da.

3.– Pueden subvencionarse un máximo de 8 actividades de formación en cada centro, que se pueden presentar en la misma solicitud. En este cómputo no se tendrán en cuenta las actividades intercentros. La duplicidad de grupos en la misma actividad computará como duplicidad de actividades.

4.– Prestakuntza-jardueretan, arau orokor gisa, gutxienez zortzi irakaslek parte hartu behar dute. Ikastetxe batean kopuru horretara iristen ez badira, ikastetxe-arteko jarduera moduan aurkeztu beharko da.

4.– En las actividades de formación han de participar al menos 8 profesores y/o profesoras como norma general. Si en un solo centro no se alcanza este número, deberá presentarse como actividad intercentros.

Jarduera gehienez ere lurraldeko bi ikastetxetan ezarrita dagoen prestakuntza-ziklo bati badagokio, orduan soilik aukeratu ahal izango dira zortzi irakasle baino gutxiagoko jarduerak.

Solo en los casos en que la actividad corresponda a un ciclo formativo que esté implantado en no más de 2 centros en el territorio, podrán seleccionarse actividades con menos de 8 profesores o profesoras.

5.– Prestakuntza-jarduera bakoitza gutxienez 10 ordukoa izango da, eta gehienez 35ekoa.

5.– Cada actividad formativa tendrá una duración mínima de 10 horas y máxima de 35.

6.– Nahitaezkoa da prestakuntza-jarduerek dirulaguntzarik jaso ez izana deialdiaren aurreko ondo-ondoko bi ikasturteetan, ikastetxe berean eta titulu berarekin edo eduki berekin. Ez da ulertuko titulu bera dutenik urte anitzeko (gehienez ere hiru urteko) prestakuntza-jarduera bateko mailek, ondo-ondoko zenbait ikasturtetan egiten badira.

6.– Las actividades formativas no han de haber obtenido subvención en los dos cursos inmediatamente anteriores a la convocatoria, en el mismo centro y con el mismo título o contenidos. No se considerará que tienen el mismo título, los diferentes niveles de una actividad formativa plurianual, hasta un máximo de 3, que se realicen en cursos escolares consecutivos.

7.– Prestakuntza-jarduerek dirulaguntzarik izango badute, 24.2 puntuko irizpideari jarraikiz, parte hartzekoak diren irakasleen behin betiko zerrendetako kide-kopuruaren % 80k edo gehiagok gainditu beharko dituzte prestakuntza-jarduera horiek. Urrian aurkeztuko dira zerrendok (B1 inprimakia).

7.– Solo serán subvencionables las actividades formativas que sean superadas por un número igual o superior al 80% del número de asistentes inscritos en las relaciones definitivas de profesorado participante previsto (formulario B1), que se presentan en el mes de octubre, de acuerdo con el criterio recogido en el punto 24.2.

Irizpide hau ez da aplikatuko prestakuntza-jarduera gainditzen duten bertaraturikoen kopurua prestakuntza-jardueren zerrendan (A1 inprimakia) eta prestakuntza-jardueraren fitxan (A2 inprimakia) aurreikusitako bertaraturikoen kopurua bera edo handiagoa bada.

Este criterio no se aplicará si el número de asistentes que superan la acción formativa es igual o superior al número de asistentes previstos en el listado de actividades de formación (formulario A1) y la ficha de la actividad de formación (formulario A2) presentados al realizar la solicitud.

Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz zenbaki hamartarra ateratzen bada, beherantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa hartuko da.

En caso de que la aplicación del citado porcentaje resulte en un número decimal se aplicará un redondeo a la baja.

8.– Ikastetxearen antolaketa-autonomiaren esparruan, irakasleen prestakuntza-jarduerak parte hartzen duten irakasleen eskola-ordutegiari eragiten ez dion ordutegian antolatuko dira.

8.– En el marco de autonomía de organización del centro, las actividades de formación del profesorado se organizarán en horario que no interfiera con el horario lectivo del profesorado participante.

4. artikulua.– Erakunde onuradunen baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos de las entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan ahal izango dira EAEn Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duten itunpeko ikastetxe pribatu guztiak. Ikastetxe horiek bete behar dute baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14 artikuluetan xedatutakoa.

1.– Podrán ser beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden todos aquellos centros privados concertados autorizados oficialmente para impartir ciclos formativos de grado medio o superior de Formación Profesional en la CAPV, que cumplan lo establecido en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Ikastetxe onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituztenak betetzeari dagokionez. Era bereran, dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte. Baldintza horiek eskatzen dira bai onuradun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko, eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betetzen direla.

2.– Los centros beneficiarios deberán estar al corriente del cumplimiento de sus obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, así como en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones. Estos requisitos son exigidos tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y se verificará su cumplimiento en el momento de realizar los pagos.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari buruzko betebeharra organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du; horretarako ez du erakunde eskatzaileen baimenik behar izango, betiere 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).

El requisito de estar al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los centros solicitantes, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Nolanahi ere, erakunde eskatzaileek espresuki ukatu dezakete baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako eran; errege-dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen da.

El centro beneficiario podrá denegar expresamente el consentimiento. En tal caso, deberá aportar la certificación correspondiente en los términos previstos en el artículo 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Ezingo dira deialdira aurkeztu laguntzak edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzearekin zigortuta daudenak, edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

3.– No podrán concurrir a la presente convocatoria quienes se encuentren sancionados con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o estén incursos en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, incluidas las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres.

5. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 5.– Dotación presupuestaria.

169.600 euro baliatuko dira agindu hau garatzeko.

Se destinarán 169.600 euros a la subvención de las actividades objeto de la presente Orden.

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

1.– Soil-soilik gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

1.– Se considerarán subvencionables exclusivamente los siguientes gastos:

– Ikastetxe eskatzailekoak izan gabe prestakuntzan aditu diren pertsonak edo erakundeak kontratatzearen ondoriozkoak.

– Los derivados de la contratación de personas expertas en formación ajenas al centro solicitante.

– Prestakuntza-jardueretarako material espezifikoak erostearen ondoriozkoak.

– Los derivados de la compra de materiales específicos para las actividades de formación.

2.– Ezingo dira diruz lagundu aurreko zenbakian sartuta ez dauden gastuak; zehazki, honako hauek:

2.– No son subvencionables los gastos no incluidos en el número anterior y específicamente los siguientes:

– Ekipamenduen inbertsioa edo amortizazioa.

– Inversión o amortización de equipamientos.

– Inplikatutako langileen lekualdaketak.

– Desplazamientos del personal implicado.

– Ikastetxearen funtzionamendu-gastu arrunta.

– Gasto corriente de funcionamiento del centro.

– Lokalen kudeaketa- edo alokairu-gastuak.

– Gastos de gestión o alquiler de locales.

– Gauzatzearen ondoriozkoak diren beste batzuk: matrikulak ordaintzea, prestakuntzan aditu direnen egonaldiak.

– Otros derivados de la ejecución, como pago de matrículas, estancias de expertos en formación.

7. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía de las ayudas.

Dirulaguntza aukeratutako prestakuntza-jarduerei dagokien aurrekontuaren defizitaren % 100 ere izan ahal izango da, eta ikastetxeko gehieneko muga 32.000 euro izango da, eta emandako prestakuntza-ordu bakoitzekoa 110 euro.

La subvención podrá alcanzar un máximo del 100% del déficit del presupuesto correspondiente a las actividades formativas seleccionadas, con un límite máximo por centro de 32.000 euros, y de 110 euros por hora de formación impartida.

8. artikulua.– Bateragarritasuna beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin.

Artículo 8.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak ematea bateraezina izango da erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin, baldin eta xede bera badute; zehazki, hobekuntza-planei, curriculumari eta oinarrizko gaitasunen garapenari zuzenean lotutako prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza-berriztapenerako proiektuak aurkezteko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatutako deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerak ezingo dira diruz lagundu.

La concesión de subvenciones reguladas en la presente Orden será incompatible con cualquier otra subvención de entidades públicas o privadas que tuvieran el mismo objeto y, en concreto, no podrán subvencionarse aquellas actividades que hayan sido subvencionadas a través de la convocatoria, gestionada por la Dirección de Innovación Educativa, para la presentación de Proyectos de Formación y Proyectos de Innovación Educativa ligados directamente a los planes de mejora, al currículo y al desarrollo de las competencias básicas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ESKABIDEAK, AUKERAKETA ETA PROZEDURA
SOLICITUDES, SELECCIÓN Y PROCEDIMIENTO

9. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 9.– Tramitación electrónica.

1.– Interesa duten erakundeek baliabide elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskabideak, kontsultak eta izapide guztiak.

1.– Las entidades interesadas solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, hain zuzen ere, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartzen duenak.

2.– La tramitación electrónica está regulada en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución, de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –PLATEA–.

3.– Honako egoitza elektroniko honetan zehazten da nola izapidetu eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/ikpp/web01-tramite/eu/

3.– Las especificaciones de cómo tramitar, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica (https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/ikpp/web01-tramite/es/).

Eskabidearen osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de http://www.euskadi.eus/micarpeta

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Artículo 10.– Plazo y lugar de presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira Euskadi.net-en egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/ikpp/web01-tramite/eu/).

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de Euskadi.net (https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/ikpp/web01-tramite/es/).

3.– Ikastetxearen legezko ordezkariari dagokio eskabidea egitea, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariari zuzenduta.

3.– Corresponde a la persona que ostente la representación legal del centro realizar la solicitud, dirigida al Director de Tecnología y Aprendizajes Avanzados.

4.– Eskabideak eta haiei gehitutako dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, ikastetxeak zer nahi duen. Era berean, eskabidea egin duen ikastetxeak aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, hala ezarrita baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

4.– Las solicitudes y la documentación que las acompañe se podrán presentar en euskera o castellano, a elección del centro. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el centro solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Ikastetxe onuraduna ez badago alta emanda Ogasun eta Ekonomiako Sailaren Hirugarrenen Erregistroan, izapide hori bide elektronikoa erabiliz egin beharko du:

5.– En el caso de que el centro beneficiario no esté dado de alta en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía, deberá realizar dicho trámite por el canal electrónico:

Gune elektroniko horretan, bertan dauden datuak aldatu ere egin ahal izango du. Ofizioz aztertuko da erakunde eskatzailea alta emanda dagoen erregistroan.

En dicho sitio electrónico también podrá modificar los datos existentes. Se comprobará de oficio si la entidad solicitante está dada de alta en el registro.

11. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 11.– Documentación a presentar.

Ikastetxe eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Los centros solicitantes deberán presentar la siguiente documentación:

1.– Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta.

1.– Formulario de solicitud debidamente cumplimentado.

2.– Eskabidea eginda, diruz lagundu nahi diren prestakuntza-jardueren zerrenda, jarduerak lehentasunen arabera adierazita; bertan, oinarrizko informazioa adieraziko da (A1 inprimakia).

2.– Listado de actividades de formación para las que se solicita subvención, en orden de prioridad, en el que se indicará su información básica (formulario A1).

3.– «Prestakuntza-jardueraren fitxa» inprimaki normalizatua (A2 inprimakia), proposatutako jarduera bakoitzeko.

3.– Formulario normalizado «Ficha de la actividad de formación» (formulario A2), por cada una de las actividades propuestas.

4.– «Klaustroaren akta» inprimaki normalizatua; bertan, berariaz jasoko da klaustroak prestakuntza-jardueren berri baduela, eta bere gain hartzen dituela jarduera horiek parte hartzaileengan izan ditzakeen ondorio pertsonalak eta ikastetxearen barne-antolamenduan izan ditzakeenak (A3 inprimakia). Ikastetxe-arteko prestakuntzaren kasuan, ikastetxe bakoitzak «Klaustroaren akta» inprimakia aurkeztu beharko du.

4.– Formulario normalizado «Acta del claustro», en la que se haga constar expresamente que conoce las actividades de formación, y que asume las repercusiones que dichas actividades puedan tener, tanto personales para los y las participantes, como para la organización interna del centro (formulario A3). En el supuesto de formación intercentros, se presentará un formulario «Acta del claustro» por centro participante.

5.– Ikastetxe-arteko prestakuntza-jardueren kasuan, «Ordezkaritza ematea» inprimaki normalizatua (A4 inprimakia).

5.– En el caso de las actividades formativas intercentros, formulario normalizado «Otorgamiento de representación» (formulario A4).

6.– Ikastetxearen Prestakuntza-Plana, hautu hori eginez gero, balorazio-irizpideen arabera puntuatua izan ahal izateko.

6.– Plan de Formación del Centro, facultativamente, para que pueda ser puntuado conforme a los criterios de valoración.

12. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 12.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik betetzen ez badira, edo eskabidearekin batera aurreko artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkezten ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, gainera, esango zaio aurrekoa egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren araberakoa izan beharko duen ebazpena eman ondoren.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación relacionada en el artículo anterior, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

13. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoa.

Artículo 13.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Hezkuntza Sailaren Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza izango da agindu honetan araututako laguntzen organo kudeatzailea.

El órgano gestor de las ayudas reguladas en la presente Orden será la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados del Departamento de Educación.

14. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.

Artículo 14.– Comisión de evaluación:

Jardueren balorazioa, 15. artikuluan xedatutako irizpideen arabera, honako hauek kide izango dituen batzorde batek egingo du:

La valoración de las actividades, de acuerdo con los criterios establecidos en el artículo 15, se llevará a cabo por una comisión compuesta por:

– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria; lehendakaria izango da.

– El Director de Tecnología y Aprendizajes Avanzados, que ejercerá la Presidencia.

– Lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat:

– Un técnico o una técnica de cada Delegación Territorial:

• Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

• Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.

• Bizkaia: Mikel Etxebarria Grande.

• Bizkaia: Mikel Etxebarria Grande.

• Gipuzkoa: Edurne Ozaeta Usarralde.

• Gipuzkoa: Edurne Ozaeta Usarralde.

– Aitor Panera Alonso, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan jardungo duena; hitza eta botoa izango ditu.

– Aitor Panera Alonso, técnico de la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados, que actuará como secretario, con voz y voto.

15. artikulua.– Balioespeneko irizpideak eta esleipeneko prozedura.

Artículo 15.– Criterios de valoración y procedimiento de adjudicación.

1.– Prestakuntza-jarduerak banan-banan baloratuko dira, deialdi honetako betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta irizpide hauek kontuan hartuta:

1.– Las actividades de formación se valorarán de forma individualizada, una vez comprobado el cumplimiento de los requisitos de la presente convocatoria, de acuerdo a los criterios siguientes:

A) Alderdi orokorrak (gehienez 3 puntu).

A) Aspectos generales (hasta 3 puntos):

A.1.– Justifikazioa eta helburuak: prestakuntza-jardueraren helburuak zehatz-mehatz justifikatzen badira, ikastetxearen prestakuntza-planaren arabera: puntu 1.

A.1.– Justificación y finalidades: si se justifican con precisión las finalidades de la actividad formativa en función del plan de formación del centro: 1 punto.

A.2.– Helburuak: helburuak gaitasunen garapen gisa zehaztuta badaude eta aurreko puntuan adierazitako helburuetarako egokiak badira: 0,5 puntu.

A.2.– Objetivos: si los objetivos están determinados como desarrollo de competencias y son adecuadas a las finalidades enunciadas en el punto anterior: 0,5 puntos.

A.3.– Edukiak eta jarduerak: irakasteko eta ikasteko prozesuaren objektuak eta formak zehaztasunez eta jardueraren helburuekin koherentziaz zerrendatzen badira: 0,5 puntu.

A.3.– Contenidos y actividades: si se enumeran los objetos y formas del proceso de enseñanza-aprendizaje con precisión y coherencia con los objetivos de la actividad: 0,5 puntos.

A.4.– Prestakuntza-ekintzaren ebaluazioa: emaitzak eta prestakuntza-jardueraren inpaktua ebaluatzeko moduak zehaztasunez definituta dauden eta xede, helburu eta edukiei dagokienez, duten eraginkortasuna neurtzeko egokiak diren: puntu 1.

A.4.– Evaluación de la acción formativa: si las formas de evaluación de los resultados y del impacto de la actividad formativa están definidas con precisión y son adecuadas para medir su efectividad respecto a las finalidades, objetivos y contenidos: 1 punto.

B) Ikastetxeko Irakasleak Prestatzeko Planean txertatutako prestakuntza-jarduera irakasleek epe ertainean dituzten prestakuntza-beharrak finkatuko ditu, ikastetxearen helburuen arabera ordenatuta, eta urteko plangintzaren oinarria izango da (gehienez, 4 puntu).

B) Actividad formativa enmarcada en el Plan de Formación del Profesorado del Centro. El plan de formación debe recoger las necesidades formativas del profesorado a medio plazo, priorizadas en función de los objetivos del centro y estar incluido en la planificación anual (hasta 4 puntos).

B.1.– Ikastetxeak bere irakasleak prestatzeko plana aurkezten badu, eta planak gutxienez bi urterako balio badu: puntu 1.

B.1.– Si el centro aporta el Plan de Formación del Profesorado del centro válido al menos para 2 años: 1 punto.

B.2.– Ikastetxeko Irakasleak Prestatzeko Planak barne hartzen badu sail guztietako irakasleen prestakuntza-beharrak antzematea: puntu 1.

B.2.– Si el Plan de Formación del Profesorado del centro incluye la detección de necesidades de formación del profesorado de todos los departamentos: 1 punto.

B.3.– Orobat, ikastetxeko irakasleak prestatzeko planak barne hartzen badu planaren eta aurreikusitako prestakuntza-jardueren ebaluazioa: puntu 1.

B.3.– Si el Plan de Formación del Profesorado del centro especifica que instrumentos y criterios se van a utilizar para evaluar la ejecución y el impacto del Plan en el centro: 1 punto.

B.4.– Prestakuntza-planak barne hartzen baditu, halaber, ikastetxeak hartu dituen behin-behineko irakasleentzako edo ordezko irakasleentzako prestakuntza-jarduerak, puntu 1.

B.4.– Si el Plan de Formación incluye acciones formativas para el profesorado interino o sustituto en la acogida en el centro: 1 punto.

C) Lehentasunezko jarduerak (gehienez, 3 puntu):

C) Actividades Prioritarias (hasta 3 puntos).

C.1.– Lanbide-orientazioarekin zerikusia duten jarduerak: 2 puntu.

C.1.– Actividades relacionadas con la orientación profesional: 2 puntos.

C.2.– Prestakuntza eta ikaskuntzaren arloan elkarlanean aritzeko metodologia aktiboekin zerikusia duten jarduerak: 2 puntu.

C.2.– Actividades relacionadas con metodologías activo-colaborativas en formación y aprendizaje: 2 puntos.

C.3.– Lanbide-heziketaren ikaskuntza-mailetan STEAM kulturarekin zerikusia duten jarduerak: 2 puntu.

C.3.– Actividades relacionadas con la cultura STEAM en los diferentes niveles de Formación Profesional: 2 puntos.

C.4.– Prestakuntza eta ikaskuntza-prozesuetan teknologia aurreratuak erabiltzearekin zerikusia duten jarduerak. Jarduera horiek honako gai hauei buruzkoak izango dira: digitalizazioa (errealitate birtuala, errealitate areagotua, adimen artifiziala), konektibitatea, robotizazioa eta automatizazioa, zibersegurtasuna, datuen analisia: 3 puntu.

C.4.– Actividades relacionadas con la utilización de tecnologías avanzadas en los procesos de formación y aprendizaje. Estas actividades versarán sobre digitalización (realidad virtual, realidad aumentada, inteligencia artificial), conectividad, robotización y automatización, ciberseguridad, análisis de datos: 3 puntos.

C.5.– Edozein espezialitateko ikasleengan ekintzailetzaren kultura sustatzeko jarduerak: 2 puntu.

C.5.– Actividades dirigidas a reforzar la cultura del emprendizaje en el profesorado de cualquier especialidad: 2 puntos.

C.6.– Irakasleen artean sormena, berrikuntzarako gaitasuna eta pentsaera konstruktiborako gaitasuna indartzen duten jarduerak: 2 puntu.

C.6.– Actividades para reforzar la capacidad creativa, innovadora y de pensamiento constructivo del profesorado: 2 puntos.

C.7.– Irakaskuntzan genero-ikuspegia sartzeko, gizon eta emakumeen berdintasuna sustatzeko eta/edo genero-indarkeria desagerrarazteko jarduerak: puntu 1.

C.7.– Actividades encaminadas a incorporar la perspectiva de género en la actividad docente, impulsar la igualdad de mujeres y hombres y/o erradicar la violencia de género: 2 puntos.

D) Ikastetxe arteko prestakuntza-jarduerak eta/edo bestelako prestakuntza-biderik ez duten heziketa-zikloetakoak eta/edo EAEn berriak diren heziketa-zikloetakoak eta/edo ziklo berezietakoak (gehienez, 2 puntu):

D) Actividades formativas intercentros y/o de ciclos formativos que no dispongan de otras vías de formación y/o que sean de nueva implantación en la CAPV y/o que sean ciclos singulares (hasta 2 puntos).

D.1.– Ikastetxe-arteko prestakuntza-jarduera bat izateagatik: puntu 1.

D.1.– Por ser una actividad formativa intercentros: 1 punto.

D.2.– Gertatzen den beste edozein inguruabarrengatik: 0,5 puntu.

D.2.– Por cada una de las otras circunstancias que se produzcan: 0,5 puntos.

E) Euskaraz garatzekoak diren prestakuntza-jarduerak (2 puntu).

E) Actividades formativas a desarrollar en euskara (2 puntos).

F) Aurrekontua: aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna, orduko eta plazako kostu unitarioari dagokionez. Kostua zenbat eta handiagoa, puntuazioa txikiagoa (gehienez 2 puntu).

F) Presupuesto: adecuación del presupuesto presentado en cuanto a coste unitario por hora y plaza. A mayor coste menor puntuación (hasta 2 puntos).

2.– Prestakuntza-jarduerak baloratu ondoren, ordenatu egingo dira, I. puntuko baremoaren arabera lortutako guztizko puntuazioa kontuan hartuta.

2.– Valoradas las actividades formativas solicitadas, estas se ordenarán con arreglo a la puntuación total obtenida, según el baremo recogido en el punto 1.

Emandako puntuazioan berdinketa gertatzen bada, lehentasuna emango zaie 15. artikulu honen 1.c) artikuluan puntuazio gehien daukanari; bigarrenik, euskaraz egingo diren jarduerari; eta hirugarrenik, ikastetxe arteko jarduera denari.

En caso de empate en la puntuación otorgada, se dará prioridad a las actividades que hayan obtenido mayor puntuación en el apartado 1.c) del presente artículo 15; en segundo lugar, a las actividades que se vayan a realizar en euskera; y en tercer lugar, a las actividades intercentros, frente a las de centro.

3.– Puntuaziorik onena lortu duten prestakuntza-jarduerei soilik emango zaie dirulaguntza, deialdi honetara bideratutako aurrekontu-kredituak agortu arte.

3.– Se otorgarán ayudas económicas solo a aquellas actividades de formación que hayan obtenido mejor puntuación, hasta agotar los créditos presupuestarios destinados a los efectos de esta convocatoria.

4.– Gutxienez 6 puntu lortzen dituzten prestakuntza-jarduerek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

4.– Solo podrán ser objeto de concesión de ayudas aquellas actividades formativas que obtengan una puntuación mínima de 6 puntos.

16. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazpen-modua eta publizitate-prozedura.

Artículo 16.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

Aurkeztutako eskabideak prozedura bakar baten bidez izapidetuko dira, eta haiei buruz ebaztea, ikastetxe interesdunek azaldutako gai guztiak erabakita, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio, ebaluazio-batzordeak proposatuta.

Las solicitudes presentadas se tramitarán a través de un único procedimiento cuya resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por los centros interesados, corresponde al Viceconsejero de Formación Profesional, a propuesta de la comisión de evaluación.

Aipatu ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

La citada resolución, no agota la vía administrativa y, contra la misma, podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Ebatzitakoa banan-banan jakinaraziko zaie ikastetxe interesdunei bide elektronikoak erabiliz, honako honen bidez: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta; horrek ez du eragotziko hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea publizitate-ondorioetarako.

La resolución adoptada se notificará de forma individualizada a los centros interesados, por medios electrónicos a través de http://www.euskadi.eus/micarpeta, sin perjuicio de que a efectos de publicidad se publique en el Boletín Oficial del País Vasco.

Ebazteko eta ebatzitakoa ikastetxe interesatuei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Adierazitako epea igarotakoan, aipatutako jakinarazpena egin ez bada, interesdunek eskabidea ezetsitzat jo ahal izango dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako.

El plazo máximo para resolver y notificar lo resuelto a todos los centros interesados será de 6 meses, contados a partir del día siguiente de la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual, sin haberse notificado resolución alguna, los interesados podrán entender desestimada su solicitud, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak emateko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones y ayudas a las entidades beneficiarias quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos y Entes Públicos de Derecho Privado, se halle todavía en tramitación.

17. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la subvención.

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 20.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 60a, berriz, justifikazioa 21. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

El abono de la subvención se hará efectivo en dos plazos, el primero, cuyo importe será el 40% del total concedido, se realizará una vez aceptada la ayuda, conforme a lo establecido en el artículo 20.1. El pago del 60% restante del importe de la subvención se realizará tras la presentación de la justificación en el plazo y condiciones que se indican en el artículo 21.

18. artikulua.– Dirulaguntza emateko baldintzak aldatzea.

Artículo 18.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Baldin eta prestakuntza-jardueretako parte-hartzaileen kopurua % 40tik gora txikiagoa bada eskabideak adierazten duena baino, dirulaguntza emateko baldintzak aldatzen direla ulertuko da, eta ebazpena aldatuko da, orduko eta plazako kostua esleitutakoa izateko, betiere, parte-hartzaileen kopurua 3.7 puntuak aipatzen duenaren araberakoa bada.

1.– Las modificaciones a la baja en el número de asistentes a las acciones formativas de más del 40% respecto de lo indicado solicitud (formulario A2) se considerarán, en todo caso, modificación de las condiciones que dieron lugar a la subvención, y darán lugar a modificación de la resolución, para mantener el coste/hora/plaza adjudicado, siempre que se mantenga el número mínimo de asistentes que fija el artículo 3.7.

Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz zenbaki hamartarra ateratzen bada, beherantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa hartuko da.

En caso de que la aplicación del citado porcentaje resulte en un número decimal se aplicará un redondeo al a la baja.

2.– Ikastaroa laburragoa bada dena delakoagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa orduko eta plazako-kostu proportzioan jaitsiko da. Betiere, ematen den ordu bakoitza 110 euroz hornituko da gehienez.

2.– En el caso de que, por cualquier motivo, la extensión del curso sufra una reducción, se disminuirá proporcionalmente el importe de la subvención según el coste/hora/plaza, manteniendo el límite máximo de 110 euros por hora impartida.

3.– Aurrekoa hala izanik ere, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak, eta, hala egokituz gero, helburu bererako edozein diru-sarrera edo baliabide lortzeak, berekin ekarri ahal izango du ebazpena aldatzea, betiere haren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

3.– Sin perjuicio de lo anterior, toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en su caso, la obtención de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos para ser beneficiarios de esta.

4.– Ondorio horietarako, Lanbide Heziketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren kopurua doitu egingo da, edo, hala egokituz gero, jasotako gehiegizko diru-kopurua itzultzeko aginduko da.

4.– A estos efectos, el Viceconsejero de Formación Profesional dictará la oportuna resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de la subvención concedida o, en su caso, se ordenará la devolución de los importes recibidos en exceso.

19. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 19.– Incumplimientos y procedimiento de reintegro.

1.– Honako hauetakoren bat gertatuz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala egokituz gero, jasotako zenbatekoa gehi dagokion interesa Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola deklaratuko da:

1.– Se declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco el importe percibido más el interés que corresponda, cuando ocurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Ikastetxe onuradunak aurkeztutako azken memoriatik ondorioztatzea jarduerak ez dituela lortu diruz lagundutako proiektuan proposatutako gutxieneko helburuak.

a) Que de la memoria final presentada por el Centro beneficiario se deduzca que la actividad no ha alcanzado los objetivos mínimos propuestos en el proyecto subvencionado.

b) Agindu honetan eta hura garatzen duten ebazpenetan xedatutako edozein betebehar edo baldintza ez betetzea.

b) Que se incumpla cualquiera de las obligaciones, requisitos o condiciones establecidas en esta Orden y en las resoluciones que la desarrollen.

c) Ez betetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen konturako dirulaguntzen onuradunen betebehar oro. Betebehar horiek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasota daude.

c) Que se incumpla cualquiera de las obligaciones de los beneficiarios de subvenciones con cargo a los Presupuesto de la Comunidad Autónoma de Euskadi, recogidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre o en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

d) Aldi berean, erakunde publiko edo pribatuen beste edozein dirulaguntza jaso izana.

d) Que se haya obtenido de forma concurrente cualquier otra subvención de entidades públicas o privadas.

2.– Jasotako dirulaguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua arau hauen arabera eskatuko da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legearen 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. titulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikulua.

2.– El reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia del interés de demora se regirá por lo dispuesto en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre), por el Título II del Decreto 698/1991, de 17 diciembre y por el artículo 42 de Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
IKASTETXE ONURADUNEN BETEBEHARRAK, JUSTIFIKAZIOA, JARRAIPENA, EBALUAZIOA ETA ZIURTAPENA
OBLIGACIONES DE LOS CENTROS BENEFICIARIOS, JUSTIFICACIÓN, SEGUIMIENTO, EVALUACIÓN Y CERTIFICACIÓN

20. artikulua.– Ikastetxe onuradunen betebeharrak.

Artículo 20.– Obligaciones de los centros beneficiarios.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren ikastetxeek, nolanahi ere, honako betebehar hauek dituzte:

Los centros beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, esleitzeko erabakia jakinarazi eta hurrengo hamabost eguneko epean berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días naturales a contar a partir del día siguiente a la notificación de la resolución de adjudicación, no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak sartzea ikastetxearen 2020-2021 ikasturterako urteko planean; jarduera horiek ere egongo dira ikastetxeak urte horretarako izango duen prestakuntza-planaren barruan.

2.– Incluir en el Plan Anual del Centro para el curso 2020-2021 las actividades formativas subvencionadas, que también formarán parte del Plan de Formación del Centro para ese curso.

3.– Diruz lagunduko den prestakuntza-jarduera bakoitzean aurreikusitakoaren arabera parte hartuko duten irakasleen behin betiko zerrenda eta behin betiko egutegia bidaltzea 2020ko urriaren 31 arte, hau barne (B1 inprimakia).

3.– Remitir una relación definitiva del profesorado participante previsto en cada una de las actividades de formación subvencionadas y de su calendario definitivo (formulario B1), con fecha tope de 31 de octubre de 2020, incluido.

4.– Idatziz erregistratzea kasuan kasuko saioaren aktan (C2 inprimakia) irakasle-taldeen prestakuntza-jardueren emaitzak. Azken akta itxia izango da, eta gerora ezin izango zaio ezer aldatu, errakuntzak edo aipatu gabeak izan ezik; edonola ere, aldaketak ondo justifikatu beharko dira agiri bidez. Behin betiko akta bakar bat aurkeztuko da prestakuntza-jarduera bakoitzeko.

4.– Registrar por escrito, en el acta de la sesión correspondiente (formulario C2), los resultados de las actividades de formación de los grupos de profesores y profesoras. El acta final tendrá carácter cerrado, no permitiéndose posteriores modificaciones de la misma, salvo error u omisión y, en todo caso, con la justificación documental adecuada. Se presentará un solo acta final por cada actividad formativa.

Azken aktak (C2 inprimakia) behin betiko zerrendan (B1 inprimakia) dauden irakasle guztiak jasoko ditu, bakoitzari dagokion partaidetza portzentajearekin.

El acta final (formulario C2) incluirá la totalidad de profesores y profesoras incluidos en la lista definitiva del profesorado participante (formulario B1), con el % de participación que les corresponda.

5.– Prestakuntza-saioetara bertaratutako pertsonen sinadurak kontrolatzeko orria pasatzea. Prestakuntza-saio batzuk edo guztiak on-line motakoak badira, dagokion erregistroa aurkeztuko da. Erregistro horretan, prestakuntza-jardueran parte hartzen duten irakasleak ikastaroan sartu diren egunak eta ordu tarteak agertuko dira. Prestakuntza-jardueraren barnean lan pertsonaleko saioak badaude, prestakuntza-jardueraren koordinatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko du, prestakuntza-jardueran parte hartzen duten irakasleek lan pertsonalean betetzekoak ziren orduak egoki bete dituzten ala ez azaltzen duena (C3 inprimakia). Orri horiek (C2 bis inprimakia, on-line prestakuntzaren erregistroa eta C3 inprimakia) eranskin gisa gehituko zaizkio 4. puntuan deskribatutako aktari.

5.– Pasar una hoja de control de firmas de las personas asistentes a las sesiones formativas (formulario C2 bis). En caso de que parte o la totalidad de las sesiones formativas se realizasen en modalidad on-line, presentar el registro correspondiente, en el que figuren las fechas e intervalos horarios de acceso de cada uno de las personas asistentes. Si la acción formativa incluyese sesiones de trabajo personal, presentar, por parte de la persona coordinadora de la acción formativa, declaración responsable de realización satisfactoria del n.º de horas previsto por los profesores y profesoras asistentes (formulario C3). Dichos documentos (formulario C2 bis, registro de formación on-line y formulario C3) se incorporarán como anexo al acta descrita en el punto 4.

6.– Prestakuntza-jarduera bakoitzeko, koordinatzaile bat izendatuko da. Koordinatzaile horrek kudeatuko du ikastaroa. Horrek, besteak beste, zeregin hauek dakartza: behin betiko irakasle-zerrenda eta egutegia egitea (B1 inprimakia), pertsonen sinaduren kontrol-orria biltzea (C2 bis inprimakia), azken akta prestatzea (C2 inprimakia). Era berean, amaierako ebaluazio-memoria egingo du (C4 inprimakia). Txosten horretan, hasierako aurreikuspenaren gainean egindako aldaketa guztiak jasoko ditu.

6.– Designar una persona coordinadora para cada una de las acciones formativas. Dicha persona será la responsable de la gestión del curso, lo cual implica, entre otras cosas, la elaboración de la relación de profesorado y calendario definitivos (formulario B1), la recogida de las hojas de control de firmas (formulario C2 bis), la elaboración del acta final (formulario C2), y la memoria final (formulario C4), en la que se incluirán todas aquellas modificaciones que se hayan realizado con respecto a la previsión inicial.

7.– Emandako dirulaguntza justifikatzea 21. artikuluan jasotakoaren arabera.

7.– Justificar la subvención concedida de acuerdo a lo recogido en el artículo 21.

8.– Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

8.– Utilizar la subvención para el fin concreto para el que ha sido concedida.

9.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan xedatutako gainerako betebehar guztiak betetzea; zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, laguntzen xedea fiskalizatzeko dituzten funtzioetan jardunez, eskatzen duten edozein informazio ematea.

9.– Cumplir con todas las demás obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

10.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotzen diren betebeharrak betetzea.

10.– Cumplir con todas las demás obligaciones establecidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 21.– Justificación de las subvenciones.

1.– Ikastetxe onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2021eko uztailaren 15a baino lehen, https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/ikpp/web01-tramite/eu

1.– Los centros beneficiarios deberán presentar a medida que se finalicen las acciones formativas subvencionadas, y, en cualquier caso, antes del 15 de julio de 2021 y a través de https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/ikpp/web01-tramite/es

a) Diruz lagundutako jarduera guztien memoria ekonomikoa (C1 inprimakia). Memoria ekonomiko horretan jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua jasoko da, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data, aurrekontuarekiko izandako desbideratzeak eta diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita. A-2 formularioan eskatutakoen artean onartutakoekin hertsiki bat ez datozen gastuak justifikatuko dira ebaluazioaren amaierako memorian (C-4 eranskina), gastu horiek eragin dituzten arrazoiak eta prestakuntza-jarduera behar bezala garatzeko behar diren arrazoiak azalduta.

a) Memoria económica de todas las actividades subvencionadas (formulario C1). Esta memoria económica contendrá la relación clasificada de los gastos e inversiones de la actividad, con identificación del acreedor y del documento, su importe, fecha de emisión y fecha de pago, desviaciones acaecidas respecto al presupuesto, así como el detalle de otros ingresos que hayan financiado la actividad subvencionada con indicación de importe y procedencia. Los gastos que no se correspondan estrictamente con los aprobados de entre los solicitados en el formulario A-2 deberán justificarse las causas que los han motivado y la necesidad de los mismos para el buen desarrollo de la actividad formativa, en la memoria final de evaluación (Anexo C-4).

b) Hartu-agirien, fakturen eta, legez onartuta egonda, emandako dirulaguntzari egotz dakiokeen beste edozein gastu-frogagiriren kopiak.

b) Copias de los recibos, facturas y cualquier otro justificante de gasto que, legalmente admitido, sea imputable a la subvención concedida.

c) Prestakuntza-jarduera bakoitzaren amaierako akta, sinaduren kasuan kasuko kontrol-orriak erantsita (C2 eta C2 bis inprimakiak), eta, hala badagokio, on-line prestakuntzaren erregistroa eta erantzukizunpeko adierazpena, lan pertsonaleko saioak egoki bete izana jasotzen duena (C3 inprimakia).

c) Acta final de cada acción formativa, con el correspondiente anexo de hojas de control de firmas (formularios C2 y C2 bis), así como, en su caso, registro de formación on-line y declaración responsable de realización satisfactoria de las sesiones de trabajo personal (formulario C3).

d) Amaierako ebaluazio-memoria: prestakuntza-jarduera bakoitzaren garapena eta hartan lortutako emaitzak jasoko ditu, kuantifikatuta eta aurreikusitako helburuekin alderatuta (C4 inprimakia).

d) Memoria final de evaluación que recoja el desarrollo y los resultados obtenidos en cada acción formativa, que se expresará también de forma cuantitativa, en relación a los objetivos previstos (formulario C4).

2.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak aleatorioki aukeratuko ditu, emandako dirulaguntzaren diru kopuru osoa behar bezala justifikatzen duten ordainketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzten pertsona onuradunen % 20a.

2.– La Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados seleccionará aleatoriamente el 20% del total de los beneficiarios que, a modo de control de veracidad, estarán obligados a poner a disposición de esta los justificantes de gasto originales por los conceptos objeto de la concesión que cubran el importe total de la subvención concedida.

22. artikulua.– Jarraipena.

Artículo 22.– Seguimiento.

1.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzak diruz lagundutako jardueren jarraipena egingo du, haiek egiten direla bermatzeko Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

1.– La Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados realizará un seguimiento de las actividades de formación subvencionadas, al objeto de garantizar la buena realización de las mismas, a través de la Inspección Educativa.

2.– Baldin eta, ikasturtean zehar, gorabeheraren bat gertatzen bada diruz lagundutako prestakuntza-jardueren garapenean, dagokion Ikuskaritzako Lurralde Burutzak, komeni bada, egoki irizten dion txostena bidaliko dio Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari; hartara, Zuzendaritza horrek agindu hau betetzeko beharrezko diren neurriak hartuko ditu.

2.– En el caso de que a lo largo del curso se produjese cualquier incidencia relevante en el desarrollo de cualesquiera de las actividades de formación subvencionadas, en contra del adecuado cumplimiento de la presente Orden, la Jefatura Territorial de Inspección correspondiente remitirá a la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados el informe que considere oportuno al objeto de que esta pueda tomar las medidas pertinentes.

23. artikulua.– Ebaluazioa.

Artículo 23.– Evaluación.

Kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzako Lanbide Heziketako lurralde-unitateak, ikastetxeek bidalitako amaierako memoria eta bere ustez eskatu behar duen beste edozein datu edo txosten oinarri hartuta, honako dokumentazio hau bidaliko dio ikasturtea amaitutakoan Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzari.

La Unidad Territorial de Formación Profesional de la Delegación Territorial correspondiente, en base a la memoria final remitida por los centros y a cualquier otro dato o informe que considere necesario recabar, enviará a la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados, al finalizar el curso, la siguiente documentación:

– Ikastetxeen zerrenda. Bertan, onartutako jardueretan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da, eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

– Relación de centros, en la que se indicará el grado de cumplimiento de los objetivos previstos en las actividades aprobadas, y en el caso de que no se hayan alcanzado mínimamente los objetivos propuestos, se advertirá expresamente de esta circunstancia.

– Prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartzen dutenen zerrenda. Hartan, pertsona bakoitzak guztira egindako ordu-kopurua adieraziko da, bai eta kopuru hori zer bertaratze-ehuneko den prestakuntza-jarduerako ordu guztiak kontuan hartuta. Gainera, prestakuntza-jarduera nork koordinatu duen adieraziko da. Zerrenda horrek bat etorri behar du 20.3 artikuluan aipatutako behin betiko zerrendarekin.

– Relación de participantes en cada una de las actividades de formación. En ella se indicará el número total de horas realizadas por cada persona y el porcentaje de asistencia que representan respecto del total de horas previstas en la acción formativa. Se indicará además quién ha coordinado la actividad de formación. Dicha relación deberá ser acorde con la lista definitiva citada en el artículo 20.3.

24. artikulua.– Irakasleen parte-hartzearen ziurtapena.

Artículo 24.– Certificación de la participación del profesorado.

1.– Irakasleek prestakuntza-jarduera bakoitzean izandako parte-hartzea, ontzat eman bada amaierako ebaluazio-memoriaren arabera, ofizioz erregistratuko da Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basean, betiere 23. artikuluan aipatutako parte-hartzaile zerrenda oinarri hartuta.

1.– La participación del profesorado en cada actividad de formación que haya sido valorada positivamente de acuerdo con la memoria final de evaluación, será registrada de oficio en la base de datos de actividades de innovación y formación del profesorado del Departamento de Educación, siempre en función de la relación de participantes citada en el artículo 23.

2.– Prestakuntza-ekintza gainditu dela erregistratuko da, irakasleen parte-hartzea egiaztatzeko, betiere bertaratzeak prestakuntza-ekintzaren ordu presentzialen % 80 gainditu badu. Gainera, prestakuntza-ekintza horretan lan pertsonaleko saioak sartzen badira, aurrez aurrekoak ez diren ordu-dedikazioarekin, egiaztatu beharko da lan pertsonal hori behar bezala egin dela. Hori guztia 20.5 artikuluan aurreikusitako agirien bidez egiaztatuko da.

2.– Se registrará como superada la acción formativa, a efectos de la certificación de la participación del profesorado, siempre y cuando la asistencia haya superado el 80% de las horas presenciales de la acción formativa. Además, cuando dicha acción formativa incluya sesiones de trabajo personal, con dedicación horaria no presencial, se deberá acreditar la realización satisfactoria de dicho trabajo personal. Todo ello se acreditará a través de la documentación prevista en el artículo 20.5.

3.– Hezkuntza Sailak irakasleen berritze- eta prestatze-jarduerez daukan datu-basea kontsultatu ahal izango dute interesdunek, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bertatik Berritu eta Prestatzeko Jardueren Ziurtagiria lortu ahal izango dute.

3.– La base de datos de actividades de innovación y formación del profesorado del Departamento de Educación podrá ser consultada por los interesados e interesadas de acuerdo con la normativa vigente y a través de ella podrán obtener el Certificado de Actividades de Innovación y Formación.

25. artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

Artículo 25.– Protección de datos de carácter personal.

Kapitulu honetako prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentazioan agertzen diren datu pertsonalak Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntzaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak, arduradun gisa, tratatuko ditu, eta Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza izeneko fitxategian sartuko dira. Datu pertsonalen Aipatutako tratamenduaren xedea izango da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea. Xede hori horien interes publikoan eta horietan parte-hartzeko eskabidean oinarrituta dago.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada en los procedimientos a que se refiere este capítulo serán tratados por la Dirección competente en materia de formación del profesorado de Formación Profesional, en su carácter de «responsable» e incorporados al fichero denominado «Formación del Profesorado de Formación Profesional». La finalidad de dicho tratamiento de datos personales será la gestión y resolución de la presente convocatoria con motivo de la solicitud de participación y el interés público de la misma.

Datuen sarbide-, zuzentze-, ezereztetze-, eta transferitze-eskubideak, horiek mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak, eta datuen tratamendu automatizatuan baino oinarritzen ez diren erabakien aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, hala dagokionean, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Pueden ejercitarse los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de datos, de limitación y oposición a su tratamiento, así como a no ser objeto de decisiones basadas únicamente en el tratamiento automatizado de sus datos, cuando procedan, ante la Dirección de Tecnología y Aprendizajes Avanzados, c/ Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Deialdi honetan aurreikusi ez den guztirako, aplikagarria izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta laguntza eta dirulaguntza publikoak erregulatzen dituen araudia.

En todo lo no previsto por la presente Orden será de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y la normativa reguladora de las ayudas y subvenciones públicas.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean. Bi epeok agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Contra la presente Orden podrá interponerse potestativamente recurso de reposición en el plazo de un mes ante la Consejera de Educación o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, ambos plazos a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 21a.

En Vitoria-Gasteiz, a 21 de abril de 2020.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

A ERANSKINA
ANEXO A
ESKABIDEA
SOLICITUD
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
B ERANSKINA
ANEXO B
BEHIN BETIKO IRAKASLE ZERRENDA ETA EGUTEGIA
RELACIÓN DE PROFESORADO Y CALENDARIO DEFINITIVOS
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
C ERANSKINA
ANEXO C
JUSTIFIKAZIO DOKUMENTUAK
DOCUMENTOS DE JUSTIFICACIÓN
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común