Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna

N.º 108, jueves 4 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2178
2178

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 24koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei 2020. urtean nazioarte mailako arte azoketan stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia argitaratzeko dena.

RESOLUCIÓN de 24 de abril de 2020, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se da publicidad a la convocatoria de subvenciones a galerías de arte de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el alquiler de stands en ferias internacionales de arte durante el año 2020, aprobado por el Consejo de Dirección.

Etxepare Euskal Institutua (EEI, aurrerantzean) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) letrak ondoko helburua xedatzen du aipatutako EEIrentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

La Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Etxepare (en adelante IVE) dispone en su apartado 3.b) que dicho Instituto tiene como fin: «Contribuir a dar a conocer y difundir en el exterior la cultura vasca en cualquiera de sus lenguas oficiales, manifestaciones, soportes, medios y formas de expresión, promoviendo en especial la cultura creada en euskera».

Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du Institutu horren eskumenekoa dela Euskal Kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu horrek bere 19. artikuluaren 2. atalean dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinea, arkitektura eta diseinua hartzen dituela bere baitan. Bestalde, artikulu horren f) zatiak EEIren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Por otra parte, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 88/2008, de 13 de mayo de 2008, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del IVE, corresponde a dicho Instituto la difusión y promoción de la cultura vasca fuera de la Comunidad Autónoma Vasca. Dicho decreto establece en su artículo 19.2 que el área de Promoción y difusión de la Cultura Vasca abarca los ámbitos de la música, las artes escénicas, el cine, la arquitectura y el diseño. Por otro lado, el apartado f) del citado artículo establece que entre las funciones del IVE se encuentra el diseño de programas de ayuda para los agentes culturales con el objetivo de dar a conocer la creación vasca en la escena internacional.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da arte plastiko eta ikusizkoen inguruan antolatzen diren merkatu izaerako nazioarteko azoketan parte hartzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Por todo lo expuesto, de conformidad con las competencias de actuación del IVE, se ha considerado interesante establecer el procedimiento para la adjudicación de subvenciones para apoyar la participación fuera del ámbito geográfico del euskera en ferias internacionales de artes plásticas y visuales de carácter mercantil.

Dirulaguntza programa hau, hori emateko oinarrizko irizpideekin batera, Zuzendaritza Kontseiluak onartu zuen 2020ko martxoaren 24an, eta Kultura eta dirulaguntza hau Hizkuntza Politika Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barnean dago. Plan estrategikoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez onartu da 2018-2020 urteetarako eta Sailaren web orrian argitaratu da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/).

Dicho programa de subvención, así como los criterios básicos para su otorgamiento, fueron aprobados por el Consejo de Dirección el 25 de marzo de 2020 y está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística aprobado para el periodo 2018-2020 mediante Orden de 31 de enero de 2018, del Consejero de Cultura Política Lingüística y publicado en la web del citado Departamento (http://www.euskadi.eus./gobierno-vasco/-/plan-departamental/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-2018-2020/).

Ondorioz, hauxe

En virtud de lo cual,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek, euskal artisten lana bultzatzeko, 2020an zehar nazioarte mailako arte azoketan stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen duen Zuzendaritza Kontseiluaren akordioa argitaratzea.

Es objeto de la presente Resolución dar publicidad al acuerdo del Consejo de Dirección del IVE que aprueba la regulación del régimen de concesión de subvenciones a galerías de arte, ubicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el alquiler de stands en ferias internacionales de arte que se celebren durante el año 2020, con objeto de difundir la obra de artistas vascos.

2.– artikulua.– Diru-baliabideak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Deialdi honetarako gehieneko zenbateko orokorra berrogeita bat mila (41.000) eurokoa izango da.

El importe global destinado a estas subvenciones es de cuarenta y un mil (41.000) euros.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Personas o entidades beneficiarias.

Ebazpen honek araututako dirulaguntzen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Resolución deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatea.

– Encontrarse al corriente de las obligaciones tributarias, así como en el pago de la Seguridad Social.

– Errolda (pertsona fisikoen kasuan) edota egoitza soziala (pertsona juridiko pribatuen kasuan) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Pertsona fisikoek errolda agiriaren bitartez frogatuko dute betebehar hori, eta pertsona juridikoek dagokion agiriaren bitartez.

– Ser persona física empadronada o jurídica privada con sede social en la Comunidad Autónoma Vasca. Las personas físicas acreditarán tal condición mediante el certificado de empadronamiento y las personas jurídicas mediante el documento correspondiente.

– Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan, arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.

– Estar dado de alta, a la fecha del cierre del plazo de presentación de solicitudes, en el epígrafe correspondiente a la actividad de compra-venta de obras de arte del impuesto de actividades económicas.

– Dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzea galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.

– No haber recibido ninguna sanción, penal o administrativa, que le imposibilite obtener subvenciones o ayudas públicas.

– Legez debekatuta ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea, berariaz aipatuta sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapenak.

– No encontrarse incursa en ninguna prohibición legal que la inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza eman eta, hala dagokionean, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asimismo, la concesión, y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionado al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro se hubiera dictado resolución en tal sentido.

– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11, 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta horren garapen araudian, izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

– Así mismo, será de aplicación lo dispuesto con carácter general en los artículos 11, 12.3 y 12.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

– Baldintza guzti horiek, onuradun izateko ezezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira.

– Todos los requisitos son exigidos tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida.

4. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 4.– Acreditación de determinados requisitos de la persona o entidad solicitante.

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunak eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du, interesdunuak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

1.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por lo que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello. En este caso, deberán ser acreditados por el solicitante.

2.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin bat eginez, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

2.– En aplicación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

– Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «de minimis» laguntzak jakinaraztea.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de otras ayudas «de minimis» recibidas en el ejercicio fiscal actual y durante los dos ejercicios fiscales anteriores.

– Eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

Halaber, eskatzaileak honakoak adieraziko ditu eskabidean: dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

Así mismo, la persona solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

3.– Eskabidea beste pertsona baten izenean egiten denean, legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

3.– Cuando se realice la solicitud en nombre de otra persona, se deberá acreditar la identidad y el poder de representación legal mediante los documentos correspondientes.

4.– Halaber, erakutsiko diren euskal sortzaileeen obrak jasotzen diren zerrenda bidali beharko da.

4.– Asimismo, se deberá presentar una relación de la obra de autores vascos que se expondrán.

5. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatuko dituen organoa.

Artículo 5.– Órgano de gestión de las ayudas.

Etxepare Euskal Institutuko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Arloari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzea.

Corresponde al Área de Promoción y Difusión de la Cultura Vasca del Instituto Vasco Etxepare la gestión de las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria.

EEIk proiektuen garapenaren jarraipena egingo du, eta onuraduna behartua egongo da horretarako eskatutako ikuskapen- edo informazio-eskaerei erantzutera.

El IVE realizará el seguimiento del desarrollo de los proyectos, y la persona beneficiaria estará obligada a responder a los requerimientos de inspección o de información que se le formulen a tal fin.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epeak.

Artículo 6.– Plazos de presentación de solicitudes.

1.– Deialdi honen 9.1.a) artikuluan aipatzen den ARCO azokarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– Para la feria ARCO señalada en el artículo 9.1.a) de esta convocatoria, el plazo será de un mes, contado a partir del día siguiente a la publicación en el BOPV de la presente Resolución.

2.– Ebazpen honen 9.1.b) eta 9.1.c) artikuluetan aipatzen diren azoketan parte hartzeko, 2020ko irailaren 2ra arte. Eskabideak deialdi hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira.

2.– Para la participación en el resto de ferias señaladas en los artículos 9.1.b) y 9.1. c) de esta convocatoria, el plazo expirará el 2 de septiembre del 2020, habiendo comenzado al día siguiente a la fecha de publicación de la presenta convocatoria en el BOPV.

7.– Artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

Artículo 7.– Modo de presentación de solicitudes.

1.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte.

1.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre: eskabidea helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera eraikina, Andre Zigarrogileak plaza 1, 3. solairua, 20012 Donostia, goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare, Edificio Tabakalera, Plaza de las Cigarreras 1, 3.ª planta, 20012 Donostia / San Sebastián, en horario de 08:30 a 14:00 horas. Así mismo, las solicitudes podrán presentarse en las oficinas de Zuzenean del Gobierno Vasco o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, euskadi.eus gunean artikulu honetako 3. atalean adierazitako helbidean.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 3 de este artículo.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero –presentziala edo elektronikoa–, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Aurrez aurreko eskabideak aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da.

Para las solicitudes presenciales habrá que solicitar cita previa.

2.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, artikulu honetako 3. atalean adierazitako helbidean.

2.– Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada en el apartado 3 de este artículo.

3.– Eskabideak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako egoitza elektronikoan daude ikusgai:

3.– Las especificaciones sobre como tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, las declaraciones responsables, las justificaciones y demás modelos están disponibles en la siguiente sede electrónica de euskadi.eus:

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de: https://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Eskatzaileek euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak zein atxikitako agiriak. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Los solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por el solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

5.– Identifikazio elektronikorako, onartutako eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak.

5.– Para la identificación electrónica, el solicitante deberá disponer de un medio electrónico admitido y publicado en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

7.– Azoka bakoitzeko eskabide bat aurkeztuko da. Eskatzaile batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, nahikoa izango da administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

7.– Se presentará una solicitud por cada feria. Si un solicitante presenta más de una solicitud, será suficiente con que presente una única vez la documentación administrativa.

8. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Etxepare Euskal Institutuak ikusten badu eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela, aurretiazko ebazpen bidez.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

9. artikulua.– Dirulaguntzak emateko modua, beren zenbatekoa eta mugak.

Artículo 9.– Importe máximo de las subvenciones y procedimiento para su concreta determinación.

1.– Deialdi honen bidetik emango diren laguntzak jarraian zehaztuko diren azoketara joanez gero stand-aren alokairu gastuen arabera zehaztuko dira, eta bakarrik horien finantzaketarako erabili ahal izango dira. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, dirulaguntzaren onuradunak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

1.– Las ayudas que se concedan al amparo de esta convocatoria se determinarán en atención a los gastos del coste de alquiler del stand en el marco de la asistencia a las ferias que más adelante se expresan y deberán destinarse exclusivamente a la financiación de los mismos. No será en ningún caso gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la persona o entidad beneficiaria esté obligada a realizar declaración del mencionado impuesto.

a) Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko (Madril, Espainia), gehienez ere, hamasei mila (16.000) euroko kopuru osoa bideratuko da.

a) Para la participación en la Feria Internacional ARCO (Madrid. España), se destinará un importe global máximo de dieciséis mil (16.000) euros.

Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairurako kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), betiere zortzi mila euroko (8.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

El importe de las subvenciones que se concedan alcanzará, por Galería, el ciento por ciento (100%) del coste del alquiler del stand sin rebasar el máximo de ocho mil (8.000) euros.

b) Espainiako Estatutik at antolatzen diren eta jarraian zerrendatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko dirulaguntzetarako: hogeita bost mila (25.000) euro gehienez ere.

b) Para las subvenciones para participar en las ferias internacionales que tienen lugar fuera del estado español y se enumeran a continuación: veinticinco mil (25.000) euros como máximo.

– Ameriketako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia).

– Ferias americanas: Art Chicago (Chicago, EE.UU.), Art Basel (Miami, EE.UU.), The Armory Show (Nueva York, EE.UU.), Zona MACO (Ciudad de México), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) y ARTBO (Bogotá, Colombia).

– Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).

– Ferias europeas: Art Basel (Basilea, Suiza), FIAC (París, Francia), Art Cologne (Colonia, Alemania), ARTISSIMA (Turín, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Reino Unido), Paris Photo (París, Francia) y MIA Milan Image Art Fair (Milán, Italia).

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), baina diru-kopuru hori gehienez ere hamar mila (10.000) eurokoa izango da Ameriketako azoken kasuan eta zortzi mila (8.000) eurokoa Europako azokenean.

El importe de las subvenciones que se concederán alcanzará, por feria y galería, el ciento por ciento (100%) del coste de alquiler del stand sin rebasar el máximo de diez mil (10.000) euros para las ferias americanas y ocho mil (8.000) euros para las ferias europeas.

c) Aurreko letran aipatzen ez diren beste nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko dirulaguntzak a) eta b) letretako diru-kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira.

c) Las subvenciones para la participación en otras ferias de arte internacionales que no se mencionan en la letra anterior solo se concederán en caso de que las cantidades de las letras a) y b) no se hayan agotado.

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), betiere lau mila euroko (4.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

El importe de las subvenciones que se concedan alcanzará, por feria y galería, el ciento por ciento (100%) del coste de alquiler del stand sin rebasar el máximo de cuatro mil (4.000) euros.

2.– Multzo bateko gehieneko kopuruak ezingo balie aurre egin, aurreko atalean jasotako baldintzetan, taldeko eskatzaile guztiei, horien guztien artean banatuko litzateke kopurua, eskatzaile bakoitzaren stand-aren alokairurako kostuen proportzioan.

2.– En el supuesto de que, dentro de alguno de los grupos, la dotación máxima no alcanzase para atender a todas las solicitudes incluidas en el respectivo grupo de que se trate en los términos previstos en el apartado anterior, la cantidad objeto de reparto se prorrateará entre todas las comprendidas en dicho grupo en proporción al respectivo coste de alquiler del stand.

Halaber, eskabide ezagatik edo hauek baldintzak ez betetzeagatik, nazioarteko Arco azokan parte hartzeko ezarritako diru-kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori 1.b) letran aipatzen diren Estatutik at antolatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko ezarri den kopurua handitzera pasa liteke. Halaber, arrazoi beragatik 1.a) eta 1.b) letretan esleitu ez diren diru-kopuruak 1.c) letrako eskabideen artean esleituko dira. Aldaketa hori, eskabide hauen gaineko erabakia hartu aurretik egin beharko da, eta, horretarako, EEIko zuzendariak ebazpena emango du.

Asimismo, en el caso de que por falta de concurrencia de solicitudes o incumplimiento de requisitos no se agotara la cantidad asignada para participar en la Feria Internacional de Arte Arco, esta podrá pasar a incrementar la cantidad asignada para la participación de las Ferias internacionales de Arte fuera del Estado indicadas en la letra b). Así mismo las cantidades que por los mismos motivos no sean asignadas en las letras a) y b) se asignarán a las solicitudes de la letra c). Esta modificación se realizará con carácter previo a la resolución sobre dichas solicitudes. En tal caso, la mencionada modificación se comunicará mediante resolución de la Directora del IVE.

3.– Eskatzaile berak azoka guztietarako jasotako dirulaguntzen batura ez da inoiz hogeita lau mila (24.000) euro baino handiagoa izango.

3.– La suma de todas las subvenciones recibidas para ferias por solicitante no superará en ningún caso la cantidad de veinticuatro mil (24.000) euros.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad de las subvenciones.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketa gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik balego, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

Las subvenciones objeto de esta convocatoria serán compatibles con aquellas que se concedan para los mismos objetivos por otras instituciones públicas o privadas, siempre y cuando no se produzca sobrefinanciación. En caso de sobrefinanciación, el importe de la subvención se verá aminorado hasta el límite máximo correspondiente.

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Dirulaguntzak esleitzeko prozedura konkurtso gabeko konkurrentzia izango da, eta EEIko Euskal kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloari dagokio dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta eman beharreko laguntza kalkulatzea, EEIren zuzendariak dagokion ebazpena eman dezan.

1.– El procedimiento de concesión de las subvenciones será el de concurrencia no concursal, y corresponderá al área de Promoción y Difusión de la Cultura Vasca del IVE verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos para obtener la subvención y calcular la ayuda a conceder, para que la directora del IVE dicte la correspondiente resolución.

a) ARCO azokarako esleipen-ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez bi hilabeteko epean emango da.

a) Para la feria ARCO, la resolución de concesión se dictará en el plazo máximo de dos meses desde la finalización del plazo de presentación de solicitudes.

b) Gainerako azoketarako, esleipen-ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez hilabeteko epean emango da.

b) Para el resto de ferias, la resolución de concesión se dictará en el plazo máximo de un mes desde la finalización del plazo de presentación de solicitudes.

2.– Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki taula elektronikoan argitaratuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat etorriz.

2.– La resolución de adjudicación de las subvenciones se publicará en el tablón de anuncios electrónico del Gobierno Vasco de conformidad a lo establecido en el artículo 45 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Ebazteko epea inolako jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskabidea ez onartutzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz.

3.– Si transcurrido el plazo de resolución no hay notificación, la solicitud se entenderá desestimada, de acuerdo con lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 12.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik aurrera hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención. Si, en el plazo de quince días contados a partir de la publicación de la Resolución en el tablón electrónico de anuncios del Gobierno Vasco la persona beneficiaria no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que la ha aceptado.

2.– Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2020. urtean burutzea.

2.– Destinar la subvención a la finalidad concreta para la que se solicitó y llevar a cabo la actividad subvencionada a lo largo del año 2020.

3.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

3.– Proporcionar información sobre las subvenciones recibidas al amparo de la presente convocatoria a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Administración Pública, así como al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, si así se lo solicitaran.

4.– Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, EEIren babesa jaso dutela berariaz eta argi adieraztea katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan. Nolanahi ere, dirulaguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

4.– Hacer mención expresa de la ayuda concedida por el IVE, a partir de la fecha de publicación de la resolución de concesión, en catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás materiales gráficos y/o sonoros que se publiquen. Los proyectos llevados a cabo antes de la resolución necesaria para la asignación de la subvención quedarán excluidos de dicha obligación.

5.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan aldaketaren bat egonez gero, horren berri idatziz edo «nirekudeaketak» helbidearen bitartez -izapide elektronikoaren kasuan- jakinaraztea EEIri. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

5.– Si con anterioridad a la resolución, se produjera alguna modificación en el proyecto presentado en la solicitud, hacérselo saber al IVE por escrito, o a través de «misgestiones» en caso de tramitación electrónica. A partir de la recepción de esta comunicación, el IVE dispondrá de un plazo de 15 días hábiles para responder. Si no emitiera respuesta, la modificación se entenderá admitida.

6.– Onuradunak diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

6.– La persona beneficiaria deberá garantizar al IVE la autorización para la utilización del material e imágenes relacionados con el proyecto subvencionado, para que difunda la información en varios soportes.

7.– Halaber, aplikagarria izango da dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta haren garapen araudian, izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

7.– Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

13. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Artículo 13.– Pago de la subvención.

Ebazpen bidez esleitutako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

La subvención concedida mediante resolución se hará efectiva en un solo pago, una vez terminada la actividad, y tras la debida justificación.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarreko zerga araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Del importe de la subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta que pudieran corresponder en aplicación de la normativa fiscal vigente.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskabide hori 12.1 artikuluak dirulaguntza onartzeko ezartzen duen 15 eguneko epean aurkeztu behar da.

En su caso, el tipo de retención por inicio de actividad deberá ser solicitado por el beneficiario. Dicha solicitud se presentará dentro de los 15 días previstos en el artículo 12.1 para la aceptación de la subvención.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 14.– Justificación de la subvención.

Jasotako dirulaguntzaren justifikazioa egiteko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Jarduera abenduan bada, 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko da.

Las personas beneficiarias de las subvenciones establecidas en esta resolución dispondrán de plazo hasta el 31 de diciembre de 2020 para justificar la subvención. Excepcionalmente, en el caso de las actividades llevadas a cabo en diciembre, podrán presentarse antes del 31 de enero de 2021.

1.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

1.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera eraikina, Andre Zigarrogileak plaza 1, 3., 20012 Donostia, goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare, Edificio Tabakalera, Plaza de las Cigarreras 1, 3.º, 20012 Donostia / San Sebastián, en horario de 08:30 a 14:00 horas. Así mismo, las solicitudes podrán presentarse en las oficinas de Zuzenean del Gobierno Vasco o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en: https://www.euskadi.eus/micarpeta

2.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

2.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

3.– Justifikazioak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en daude ikusgai, ebazpen honen 7.3 artikuluan adierazitako helbidean.

3.– Las especificaciones sobre como tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en la dirección indicada en el artículo 7.3 de la presente Resolución.

4.– Honako agiri hauek aurkeztuko dira justifikaziorako:

4.– A efectos de justificación, se presentará la siguiente documentación:

a) Burututako jarduera osoaren balorazio-memoria. Memoria horretan, diruz lagundutako arte azokan erakusgarri jarritako euskal sortzaileen obrak berariazko zerrenda batean jasoko dira, izan duten harreraren balorazioarekin batera.

a) Memoria valorativa de toda la actividad llevada a cabo. Esta memoria incluirá una relación específica de la obra de autores vascos expuesta en la feria de arte objeto de subvención, así como una valoración de su acogida.

b) Diruz lagundutako stand-aren alokairuaren fakturak.

b) Los gastos de alquiler del stand se justificarán por medio de facturas.

c) Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bana, hala badagokio, EEIren logoarekin, laguntza jaso dela adierazita.

c) Ejemplares, en su caso, de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico y sonoro, con mención expresa a la recepción de la ayuda y con el logo del IVE.

d) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako dirulaguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste dirulaguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztuko da, entitate onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duenak izenpetua.

d) Listado de las demás subvenciones recibidas para el mismo fin tras la presentación de la solicitud. Si no se hubiera recibido ninguna otra subvención además de la concedida por el IVE, deberá presentar una declaración responsable en ese sentido, firmada por la persona física con capacidad legal para representar a la entidad beneficiaria.

e) Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan eta haren garapen araudian, izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

e) Igualmente, será de aplicación lo dispuesto con carácter general en los artículos 30 y 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

15. artikulua.– Likidazio ebazpena.

Artículo 15.– Resolución de liquidación:

Dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada, gain-finantzaketa izan bada edo, dena delako zioarengatik, dirulaguntzaren kopurua gutxitzea edo kentzea badagokio EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, proportzionaltasun printzipioaren baitan, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Ebazpen horretan dirulaguntza itzultzea aginduko balitz, hau jasotzen denetik bi hilabeteko epea egongo da itzulketa egiteko.

Si la justificación de la subvención no se realiza en la forma debida o, por cualquier motivo, procede la disminución o la retirada del importe de la ayuda, la Directora del IVE dictará resolución individual de liquidación, conforme al principio de proporcionalidad, en el plazo de dos meses a partir de la finalización del plazo de presentación de la justificación.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 16.– Incumplimientos.

1.– Ebazpen honetan edo maila orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

1.– No cumplir con las obligaciones establecidas en la presente Resolución o en cualquier otra disposición con carácter general.

2.– Emandako dirulaguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

2.– Destinar la totalidad o una parte de la subvención concedida a una actividad distinta de la prevista en la presente Resolución.

3.– Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

3.– En su caso, no devolver la cantidad determinada en la resolución de liquidación de la subvención en el plazo establecido al efecto.

4.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatuko dela ulertuko da, eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

4.– En el supuesto de que se compruebe que se ha producido lo anteriormente expuesto, se entenderá que se ha producido incumplimiento, debiendo la persona o entidad beneficiaria reintegrar al IVE las cantidades recibidas más los intereses que correspondan legalmente, de acuerdo con lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

5.– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. eta 40.1 artikuluetan eta haren garapen araudian izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

5.– Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en los artículos 37 y 40.1 de la Ley General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko ebazpena hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da, eta EHAAn argitaratuko da.

Considerando el importe total de las subvenciones solicitadas, podrá incrementarse el importe total establecido en el artículo 2, siempre que tras haberse resuelto otras convocatorias de subvenciones del IVE no se hayan agotado las existencias presupuestarias. Dicha modificación se realizará con carácter previo a la resolución sobre las solicitudes. En tal caso, la mencionada modificación se comunicará mediante resolución de la Directora del IVE, que se publicará en el BOPV.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EBAO, L 352 zk. 2013-12-24) adierazitakoaren arabera arautuko dira –erregelamendu hori Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da–. Dirulaguntza hauek minimis izaera dute, hau da, pertsona juridiko nahiz fisiko batek jasoko duen dirulaguntza osoa ez da 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru zerga ekitalditan zehar. Diru-kopuruan hori baino gutxiagoko dirulaguntzek ez dituzte ez merkataritza eraldatzen ez lehia baldintzak desitxuratzen; hori dela eta, ez dira Europako Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan sartzen.

Las ayudas o subvenciones contempladas en la presente Resolución estarán sujetas al Reglamento (CE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado a las ayudas de minimis (DOUE, L n.º 352, de 24-12-2013). Estas ayudas son calificadas de minimis, puesto que ninguna ayuda total concedida a una persona jurídica o física determinada superará los 200.000 euros, a lo largo de tres ejercicios fiscales. Se considera que por debajo de este límite las ayudas no afectan al comercio y/o no falsean la competencia y por consiguiente no entran dentro del ámbito de aplicación del 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Dirulaguntzaren onuradunak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako dirulaguntzen berri eman beharko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, betiere jasotako dirulaguntzek Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga gainditzen ez dutela egiaztatzeko helburuarekin.

El solicitante de la ayuda deberá comunicar, mediante cumplimiento de la declaración responsable en la solicitud, sobre otras ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el Reglamento.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Datu pertsonalen babeserako informazio klausula:

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal:

Arduraduna: Etxepare Euskal Institutua.

Responsable: Instituto Vasco Etxepare.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak ematea nazioarteko arte azoketan stand-en alokairuaren gastuei aurre egiteko.

Finalidad: Otorgar subvenciones a galerías de arte de la Comunidad Autónoma del País Vasco para sufragar los gastos de alquiler de stand en ferias de arte internacionales.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorrra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Legitimación: Concesión de ayudas para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley General de Subvenciones y de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: Gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: Los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: Ud. Tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide hauetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago:

Información adicional: Podrá ampliar información en materia de protección de datos en las siguientes direcciones web:

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Administrazio-bidea amaitzen duen erabaki honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek EEIko Zuzendaritza Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra el presente acuerdo, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejo de Dirección del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2020ko apirilaren 24a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala

En Donostia / San Sebastián, a 24 de abril de 2020.

La Directora del Instituto Vasco Etxepare,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Análisis documental

Euskadi, bien común