Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna

N.º 108, jueves 4 de junio de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2177
2177

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2020an euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa, argitaratzeko dena.

RESOLUCIÓN de 23 de abril de 2020, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se da publicidad al procedimiento para la concesión de subvenciones de bolsas de viaje para la internacionalización de creadores/as y agentes del sector del cine y la literatura fuera del ámbito geográfico del euskera en el año 2020, aprobado por el Consejo de Dirección.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 3.b) letrak helburu hau xedatzen du aipatutako institutuarentzat: «Euskal kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

La Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare (en adelante IVE) en su párrafo 3.b) dispone que dicho Instituto tiene como fin: «Contribuir a dar a conocer y difundir en el exterior la cultura vasca en cualquiera de sus lenguas oficiales, manifestaciones, soportes, medios y formas de expresión, promoviendo en especial la cultura creada en euskera».

Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du institutu horren eskumenekoa dela euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu horrek 19.2 artikuluan dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, arkitektura eta diseinua hartzen dituela. Bestalde, zenbaki horren f) letrak institutuaren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultur -eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Por otra parte, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 88/2008, de 13 de mayo de 2008, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del IVE, corresponde a dicho Instituto la difusión y promoción de la cultura vasca fuera de la Comunidad Autónoma Vasca. Dicho decreto establece en su párrafo 19.2 que el área de Promoción de la Cultura Vasca abarca los ámbitos de la música, las artes escénicas, las artes visuales, el cine, la arquitectura y el diseño. Por otro lado, el apartado f) del citado párrafo establece que entre las funciones del IVE se encuentra el diseño de programas de ayuda para los agentes culturales con el objetivo de dar a conocer la creación vasca en la escena internacional.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da euskal zinema eta literatura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta hedatzeko lagungarri diren kultur jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak esleitzeko prozedura ezartzea.

Por todo lo expuesto, de conformidad con las competencias de actuación del IVE, se ha considerado interesante establecer el procedimiento para la adjudicación de subvenciones para la participación en actividades culturales que ayudarán a promover y difundir el cine y la literatura vascos fuera del ámbito geográfico del euskera.

Aipatutako dirulaguntza nahiz hori esleitzeko oinarrizko irizpideak Zuzendaritza Kontseiluak onartu zituen 2020ko martxoaren 25ean eta Kultura eta dirulaguntza hau Hizkuntza Politika Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barnean dago. Plan estrategikoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez onartu da 2018-2020 urteetarako, eta Sailaren web-orrian argitaratu da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/).

Dicha subvención, así como los criterios básicos para su otorgamiento, fueron aprobados por el Consejo de Dirección el 25 de marzo de 2020 y está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística aprobado para el periodo 2018-2020 mediante Orden de 31 de enero de 2018, del Consejero de Cultura y Política Lingüística y publicado en la web del citado Departamento (http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/plan-departamental/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-2018-2020/).

Horrenbestez, honako hau

En virtud de lo cual

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objetivo.

Ebazpen honen helburua da EIEko Zuzendaritza Kontseiluaren honako erabaki hau argitaratzea: 2020an euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena.

Es objeto de la presente Resolución dar publicidad al acuerdo del Consejo de Dirección del IVE que aprueba la regulación del régimen de concesión de subvenciones de bolsas de viaje para la internacionalización de creadores/as y agentes cinematográficos y literarios fuera del ámbito geográfico del euskera en el año 2020.

2. artikulua.– Berariazko baldintzak eta baztertzeak.

Artículo 2.– Condiciones específicas y exclusiones.

Dirulaguntza hauek emateko, honako hauek hartuko dira aintzat:

Para la concesión de estas ayudas se tendrán en cuenta las siguientes:

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Cine: ayudas para la participación de agentes cinematográficos (directores/as, actores/actrices, productores/as, guionistas) en festivales de cine internacionales, cuando han sido seleccionados/as para presentar o representar algún largometraje.

Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia FIAPF zerrendakoa bada.

Excepcionalmente, se aceptarán cortometrajes si se trata de un festival contemplado en la lista FIAPF.

Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.

Para que dichos festivales tengan la consideración de internacionales será necesario que se programen trabajos de al menos cinco países y que tengan página web en inglés.

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Literatura: ayudas a agentes del sector literario (escritores/as, ilustradores/as, traductores/as y editores/as) para la participación en actos de nivel internacional del ámbito de la literatura, si van a presentar o representar un libro en dichos actos, si van a hablar sobre la creación literaria o si acuden como representación vasca.

Ebazpen honetatik kanpo geratuko dira honako hauek:

Quedarán excluidos de esta resolución los siguientes:

– Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoekin lotura dutenak.

– Los relacionados con viajes de estudios, excursiones, intercambios, viajes de ocio o similares.

– Hezkuntza arautuarekin zerikusia duten jarduerak eta edozein eratako ikastaroak.

– Actividades relacionadas con la educación reglada y cursos de cualquier tipo.

– Biltzar, jardunaldi, hitzaldi, mintegi eta antzekoetan parte hartzea, horietan Etxepare Euskal Institutuak presentzia badu irakurletzen bidez.

– Participación en congresos, jornadas, conferencias, seminarios y similares, si en ellos el Instituto Vasco Etxepare tiene presencia a través de sus lectorados.

– Gastronomia edo kirolarekin zerikusia duten topaketa, jardunaldi, erakustaldi eta antzekoak.

– Encuentros, jornadas, exhibiciones y similares relacionados con la gastronomía y el deporte.

– Nagusiki edo osoki euskal etxeetako kideak hartzaile dituzten jarduerak.

– Las actividades que tienen como receptores principales o únicos los miembros de las casas vascas.

3. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación económica.

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra hogei bost mila (25.000) eurokoa izango da.

La cantidad máxima que se destinará a la presente convocatoria será de veinticinco mil (25.000) euros.

4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento para la concesión de subvenciones.

Dirulaguntza hauek baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dira, aurrekontuko zuzkidura agortu arte. Beraz, ebazpena emateko, eskabideak zein hurrenkeratan aurkeztu diren hartuko da kontuan zorrotz, dauden funtsak agortu arte. Ondorio horretarako, eskabidea erregistroan sartzen den eguna eta ordua hartuko dira kontuan.

Las subvenciones se repartirán entre las solicitudes que cumplan los requisitos, hasta agotar la dotación correspondiente. Por lo tanto, se tendrá en cuenta el orden riguroso en el que han sido presentadas las solicitudes, hasta agotar los fondos. A tal efecto, se tendrán en cuenta el día y la hora en el que la solicitud ha sido entregada en el registro.

Ebazpen honen ondorioetarako, aurrekontua agortu egiten bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagokion ebazpena argitaratuko du Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori.

En el supuesto de que el presupuesto se agote a efectos de esta resolución, la Directora del IVE dará por finalizado el plazo de presentación de solicitudes, mediante la publicación de la correspondiente resolución en el tablón electrónico de anuncios del Gobierno Vasco, justificando tal decisión en el hecho de que los fondos económicos destinados a tal fin se han agotado.

Funtsa agortu eta ebazpena argitaratu bitartean eskabideren bat epean jasotzen bada, hasiera batean kanporatua izango bada ere, erreserba egoeran geldituko da esleitutako dirulaguntzak onartzen ez diren kasuetarako. Ondorio honetarako ere, erregistroaren hurrenkera hartuko da kontuan.

En tal caso, si antes de la publicación de la citada resolución que da por terminado el plazo se presenta alguna solicitud en plazo, aunque inicialmente será desestimada, quedará en reserva, para los casos en que no se hayan aceptado las resoluciones concedidas. A tal efecto, se tendrá en cuenta el orden de registro.

5. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 5.– Gastos subvencionables.

Dagokion ekitaldian parte hartzekoak: joan-etorria, ostatua eta dietak.

Los correspondientes a la participación en el acto: desplazamiento, alojamiento y dietas.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoa:

1.– Cuantía de las subvenciones:

a) Ostatu eta dietetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamar (70) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietetarako. Espainiatik kanpo, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietetarako.

a) Gastos máximos para alojamiento y dietas, por persona y día: en España, setenta (70) euros para alojamiento y cuarenta (40) euros para dietas. Fuera de España, ciento veinte (120) euros para alojamiento y sesenta (60) euros para dietas.

b) Soilik ostatu-gau baten gastua eta bi eguneko dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gauren gastua eta hiru eguneko dietak onartu ahal izango dira gehienez.

b) Solo se aceptarán el gasto de una noche y la dieta de dos días por actuación. Si se realizan dos actuaciones o más, se podrá abonar el gasto de dos noches y dieta de tres días como máximo.

c) Ekitaldiko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira diruz. Ekitaldi bererako eskabide bat baino gehiago bada, lehen erregistratu denak jasoko du laguntza.

c) Por cada actuación solo se subvencionarán los gastos de una sola persona. Si se presentan dos solicitudes para una misma actuación, se subvencionará la primera que se registró.

d) Espainiako eta Frantziako estatuetako ekitaldietako joan-etorrirako autoa erabili ahal izango da. Hala eginez gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro ordainduko da km-ko, gehi autopista. Kilometro kopurua kalkulatzeko, pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza soziala edo errolda hartuko da abiapuntutzat. Aipatutako estatuetatik kanpoko ekitaldietan ez da kilometrajerik ordainduko.

d) En los estados español y francés el desplazamiento al lugar de la actuación podrá realizarse en coche. En ese caso, se abonarán cero coma veinticinco (0,25) euros por km, más gastos de autopista. Para calcular la cantidad de kilómetros, se tomará como punto de partida la sede social o el empadronamiento de la persona física o jurídica. Fuera da los citados estados no se abonará kilometraje.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, txartel arrunta onartuko da.

e) En caso de utilizar avión, tren o algún otro transporte público, se aceptará el billete ordinario.

f) Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

f) No será en ningún caso gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando el el/la solicitante esté obligado/a a realizar declaración del mencionado impuesto.

2.– Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak eta mugak.

2.– Importes máximos y límites de las subvenciones.

– 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: mila ehun eta berrogeita hamar (1.150) euro.

– Destinos a más de 5.000 km: mil ciento cincuenta (1.150) euros.

– 1.201 km-tik 5.000 km-ra bitartean egitekoak diren ekitaldiak: bederatziehun (900) euro.

– Destinos entre 1.201 y 5.000 km: novecientos (900) euros.

– Gehienez ere 1.200 km-ra egitekoak diren ekitaldiak: bostehun (500) euro.

– Destinos hasta 1.200 km: quinientos (500) euros.

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inolaz ere izango bi mila (2.000) euro baino handiagoa. Era berean, proiektu berarekin lotuta pertsona batek baino gehiagok eginiko eskabideek ere ezin izango dute zenbateko hori gainditu. Horren inguruko desadostasunen bat bada, erregistroaren dataren arabera ebatziko dira.

Los/las solicitantes podrán presentar tantas solicitudes como deseen, pero el importe máximo a percibir no será en ningún caso de más de dos mil (2.000) euros. Igualmente, no podrán superar esa cifra las solicitudes formuladas por diversas personas en relación a un mismo proyecto. Si hay algún desacuerdo al respecto, se resolverá teniendo en cuenta la fecha de registro.

3.– Hori guztia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta hori garatzeko araudian izaera orokorrarekin aurreikusitakoa eragotzi gabe.

3.– Todo ello, sin perjuicio de lo previsto con carácter general en artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

6. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 6.– Compatibilidad de subvenciones.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

Las subvenciones objeto de esta convocatoria serán compatibles con aquellas que se concedan para los mismos objetivos por otras instituciones públicas o privadas, siempre y cuando no se produzca sobrefinanciación. En caso de sobrefinanciación, el importe de la subvención se verá aminorado hasta el límite máximo correspondiente.

7. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 7.– Personas o entidades beneficiarias.

Ebazpen honek araututako dirulaguntzen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira: pertsona fisikoa edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hizkuntza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Resolución deberán cumplir los siguientes requisitos: ser persona física empadronada o jurídica privada con domicilio social en la Comunidad Autónoma Vasca. Cuando el idioma vehicular de la obra a difundir sea el euskera podrán presentarse también personas físicas empadronadas o jurídicas privadas con domicilio social dentro del ámbito geográfico del euskera.

Euskararen eremu geografikotzat hau hartuko da: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa.

Se entienda lo siguiente por ámbito geográfico del euskera: la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Comunidad Foral Navarra y la Mancomunidad Única de Iparralde.

Baldintza hori egiaztatzeko, pertsona fisikoek errolda-ziurtagiria aurkeztuko dute, eta, pertsona juridikoek, berriz, dagokion agiria.

Las personas físicas acreditarán tal condición mediante el certificado de empadronamiento y las personas jurídicas mediante el documento correspondiente.

8. artikulua.– Eskatzaileen betekizunak.

Artículo 8.– Requisitos de las personas solicitantes.

Eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte laguntzaren onuradun izateko:

Las personas solicitantes, deberán cumplir los siguientes requisitos para ser beneficiarias de la ayuda:

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatea.

– Encontrarse al corriente de las obligaciones tributarias, así como en el pago de la Seguridad Social.

– Erakunde-mota hauetakoren bat ez izatea: nagusiki kapital publikoa duten erakunde pribatuak eta fundazioak; edota dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteak.

– No tratarse de entidades privadas de capital mayoritariamente público y fundaciones, ni tampoco aquellas asociaciones que no guarden relación directa con la actividad del sector de la modalidad correspondiente.

– Dirulaguntza eta laguntza publikoak lortzea galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.

– No haber recibido ninguna sanción, penal o administrativa, que le imposibilite obtener subvenciones o ayudas públicas.

– Legez debekatuta ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea, berariaz aipatuta sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapenak.

– No encontrarse incursa en ninguna prohibición legal que la inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza eman eta, hala dagokionean, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asímismo, la concesión, y en su caso, el pago de la subvención quedará condicionado al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro, se hubiera dictado resolución en tal sentido.

– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11, 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta hori garatzeko araudian izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

– Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en los artículos 11, 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

– Baldintza horiek guztiak jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira, ez bakarrik onuradun-izaera izan ahal izateko, baita izaera horri eusteko ere.

– Todos los requisitos son exigidos tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida.

9. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 9.– Acreditación de determinados requisitos de la persona o entidad solicitante.

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindakoak diren agiriak. Agiri horiek administrazioak berak kontsulta edo atera ahal izango ditu, interesdunak kontrakoa adierazi ezean. Kontrakoa adieraziz gero, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

1.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los/las interesados/as tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por lo que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el/la interesado/a se opusiera a ello. En este caso, deberán ser acreditados por el/la solicitante.

Eskatzaileak Nafarroako Ogasunean ordaintzen baditu zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

En el supuesto de tributar en la Hacienda Navarra, los/las solicitantes deberán presentar certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias.

Errolda edo egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoan dutenek dagozkien Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.

Las personas físicas con domicilio o personas jurídicas con domicilio social en la Mancomunidad Única de Iparralde deberán presentar certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la seguridad social correspondiente.

2.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin bat eginez, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako adierazpen erantzulearen bidez:

2.– En aplicación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

– Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de otras ayudas «minimis» recibidas en el ejercicio fiscal actual y durante los dos ejercicios fiscales anteriores.

– Eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

– Eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

– Así mismo, la persona solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

3.– Eskabidea beste pertsona baten izenean egiten denean, legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

3.– Cuando se realiza la solicitud en nombre de otra persona, se deberá acreditar la identidad y el poder de representación legal mediante los documentos correspondientes.

10. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 10.– Órgano de gestión de las ayudas.

Etxepare Euskal Institutuko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Arloari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzea.

Corresponde al Área de Promoción y Difusión de la Cultura Vasca del Instituto Vasco Etxepare la gestión de las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria.

EEIk proiektuen garapenaren jarraipena egingo du, eta onuraduna behartuta egongo da horretarako eskatutako ikuskapen- edo informazio-eskaerei erantzutera.

El IVE realizará el seguimiento del desarrollo de los proyectos, y la persona beneficiaria estará obligada a responder a los requerimientos de inspección o de información que se le formulen a tal fin.

11. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Articulo 11.– Presentación de solicitudes.

1.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte.

1.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua (20012 Donostia), goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare, Plaza de las Cigarreras, 1, Edificio Tabakalera 3.ª planta, Donostia-San Sebastián (20012), en horario de 08:30 a 14:00 horas. Así mismo, las solicitudes podrán presentarse en las oficinas de Zuzenean del Gobierno Vasco o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa: euskadi.eus gunean, artikulu honetako 4. atalean adierazitako helbidean, aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 de este artículo.

Eskabidea aurkezterakoan bide bat edo bestea erabili, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, eskatzaileak prozedurako edozein unetan aldatu ahal izango du ordura arte hautatutako bidea.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Aurrez aurreko eskabideak aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da.

Para las solicitudes presenciales se solicitará cita previa.

2.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, artikulu honetako 4. atalean adierazitako helbidean.

2.– Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada en el apartado 4 de este artículo.

3.– Salbuespenez, Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte.

3.– Excepcionalmente, las personas jurídicas de la Mancomunidad Única de Iparralde podrán presentar sus solicitudes tanto por canal electrónico como por canal presencial.

4.– Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren ondorengo helbidean egongo dira eskuragai:

4.– Las especificaciones sobre como tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes y demás están disponibles en la siguiente dirección de la sede electrónica de euskadi.eus:

Eskabidearen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de:

5.– Eskatzaileak euskara edo gaztelania erabili ahal izango du eskabidean eta gainerako agirietan. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 52.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Identifikazio elektronikorako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan onartutako eta argitaratutako bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak.

6.– Para la identificación electrónica, la persona solicitante deberá disponer de un medio de identificación electrónica admitido y publicado en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

7.– Eskabideak aurkezteak esan nahiko du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

7.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

8.– Jarduerako eskabide bana aurkeztuko da. Eskatzaileren batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, nahikoa izango da administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

8.– Se presentará una solicitud por cada actividad. Si una persona solicitante presenta más de una solicitud, será suficiente con que presente una única vez la documentación administrativa.

9.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko urriaren 31n amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.

9.– El plazo de solicitud comenzará al día siguiente de la publicación de la convocatoria en el BOPV y concluirá el 31 de octubre de 2020. Así mismo, dicho plazo se dará por finalizado cuando se agote la dotación económica.

10.– 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharreko jarduerak aurkeztu ahal izango dira.

10.– Podrán presentarse actividades a realizar del 1 de enero al 31 de diciembre de 2020.

12. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoak.

Artículo 12.– Documentación a aportar junto con la solicitud.

Dagokion jardueraren arduradunaren gonbidapen formala. Bertan zehaztu beharko dira parte hartzearen nondik norakoak (gonbidatua, aurkezpenaren data, iraupena, zeregina...) eta antolatzailearen kontaktu datuak.

Invitación del responsable del acto correspondiente. En dicho documento se especificarán los pormenores de la participación (invitado, fecha del evento, duración, tarea...) y los datos de contacto de la organización.

13. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 13.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Etxepare Euskal Institutuak ikusten badu eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango dio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo dio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez.

Si el Instituto Vasco Etxepare apreciase la falta de la documentación requerida para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquella, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

14. artikulua.– Ebazpenak.

Artículo 14.– Resoluciones.

1.– EEIko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Arloari dagokio dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta eman beharreko laguntza kalkulatzea, EEIren zuzendariak dagokion ebazpena eman dezan.

1.– Corresponde al Área de Promoción y Difusión de la Cultura Vasca del IVE verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos para obtener la subvención y calcular la ayuda a conceder, para que la Directora del IVE dicte la correspondiente resolución.

2.– Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena banaka jakinaraziko zaie interesdunei eta Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan ere argitaratuko dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.– La resolución de adjudicación de las subvenciones se notificará de manera individual a los/las interesados/as y se publicará en el tablón de anuncios electrónico del Gobierno Vasco, de conformidad a lo establecido en el artículo 45 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Gehienez bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira ebazpenak, eskabidea behar bezala betetzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskabideak baietsi egin direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.– Las resoluciones se dictarán y notificarán en el plazo máximo de dos meses, una vez cumplimentada debidamente la solicitud. Si transcurrido dicho plazo no hay notificación, las solicitudes se entenderán estimadas, conforme a lo previsto en el artículo 24 de la ley 39/2015, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

15. artikulua.– Dirulaguntza onartzea.

Artículo 15.– Aceptación de la subvención.

Ebazpena jakinarazten den egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

Si en el plazo de quince días contados a partir de la notificación de la Resolución la persona beneficiaria no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que la ha aceptado.

16. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2020. urtean burutzea.

1.– Destinar la subvención a la finalidad concreta para la que se solicitó y llevar a cabo la actividad subvencionada a lo largo del año 2020.

2.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea eta gastua justifikatu beharko ditu.

2.– Todas y cada una de las personas beneficiarias, independientemente del importe de la subvención adjudicada, deberán, necesariamente, justificar la ejecución y el gasto del proyecto subvencionado.

3.– Ebazpena eman aurretik aldaketaren bat gertatzen bada eskabidean aurkeztutako proiektuan, idatziz jakinarazi beharko dio EEIri, edo «nirekudeaketak» helbidearen bitartez, izapidetze elektronikoaren kasuan. Jakinarazpen hori hartzen duenetik 15 egun balioduneko epea izango du EEIk erantzuteko. Erantzunik ematen ez badu, aldaketa onartutzat joko da.

3.– Si con anterioridad a la resolución, se produjera alguna modificación en el proyecto presentado en la solicitud, hacérselo saber por escrito al IVE, o a través de mis gestiones, en el caso de la tramitación electrónica. A partir de la recepción de esta comunicación, el IVE dispondrá de un plazo de 15 días hábiles para responder. Si no emitiera respuesta, la modificación se entenderá admitida.

4.– Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

4.– Proporcionar información sobre las subvenciones recibidas al amparo de la presente convocatoria a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía así como al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, si así se lo solicitaran.

5.– Diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatu beharko dio onuradunak EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

5.– La persona beneficiaria deberá garantizar al IVE la autorización para la utilización del material e imágenes relacionados con el proyecto subvencionado, para que difunda la información en varios soportes.

6.– Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, EEIren logotipoaren bitartez, erakunde horren laguntza jaso dutela adieraztea, horrelakorik berariaz sortuz gero.

6.– Hacer mención de la ayuda concedida por el IVE, mediante logotipo, a partir de la fecha de publicación de la resolución de concesión, en catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás materiales gráficos y sonoros que se publiquen, si es que se publican específicamente para ello.

7.– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta hori garatzeko araudian izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

7.– Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en el artículo 14 de Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

17. artikulua.– Justifikazioa eta ordainketa.

Artículo 17.– Justificación y abono.

1.– Ebazpen bidez esleitutako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, jarduera amaitu eta gastuak behar bezala justifikatu ondoren.

1.– La subvención se hará efectiva en un solo pago, a la finalización de la actividad y previa justificación de los gastos.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen zerga araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Del importe de la subvención se detraerán, en su caso, las retenciones y pagos a cuenta que pudieran corresponder en aplicación de la normativa fiscal vigente.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskabide hori, deialdi honen 15. artikuluak dirulaguntza onartzeko ezartzen duen 15 eguneko epean aurkeztu behar da.

En su caso, el tipo de retención por inicio de actividad, deberá ser solicitado por el beneficiario. Dicha solicitud se presentará dentro de los 15 días previstos en el artículo 15 para la aceptación de la subvención.

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte:

2.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte hurrengo helbidean: Etxepare Euskal Institutua (Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia 20012), goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluetan aurreikusitako organoen aurrean.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare, Plaza de las Cigarreras 1, Edificio Tabakalera, 3.ª planta, Donostia-San Sebastián (20012), en horario de 08:30 a 14:00 horas. Así mismo, las solicitudes podrán presentarse en las oficinas de Zuzenean del Gobierno Vasco o ante o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dituzte hurrengo gunean:

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en:

3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

4.– Salbuespenez, Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahal izango dituzte.

4.– Excepcionalmente, las personas jurídicas de la Mancomunidad Única de Iparralde podrán presentar sus solicitudes tanto por canal electrónico como por canal presencial.

5.– Bide presentziala nahiz bide elektronikoa erabili, justifikazioari buruzko argibideak euskadi.eus atarian egongo dira ikusgai, agindu honen 11.4 artikuluan adierazitako helbidean.

5.– Las especificaciones sobre como tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en las direcciones indicada en el artículo 11.4 de la presente Resolución.

6.– Bi hilabeteko epea izango dute eskatzaileek jasotako dirulaguntza justifikatzeko, jarduera amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Jarduera abenduan egiten bada, epe hori 2021eko urtarrilaren 31n amaituko da. Justifikazioa egiteko, agiri hauek aurkeztuko dira:

6.– Se dispondrá de un plazo de dos meses para la justificación de la subvención recibida, a partir de la finalización de la actividad. Si la actividad se realiza en diciembre, dicho plazo finalizará el 31 de enero de 2021. Para la justificación se presentarán los siguientes documentos:

a) Justifikaziorako fitxa. Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan egongo da eskura.

a) Ficha de justificación. Estará disponible en la sede electrónica del Gobierno Vasco.

b) Eginiko jarduera justifikatzeko agiria: kontratua, argazkia, antolakuntzaren ziurtagiria edo antzeko agiria.

b) Documento justificativo de la actividad llevada a cabo: contrato, foto, certificado de la organización o documento similar.

b) Bidaiak eta ostatua fakturen bidez egiaztatuko dira. Fakturek eskatzailearen izenean egon beharko dute. EEIk jatorrizkoak eskatzeko eskubidea izango du. Kilometroak eta dietak justifikatzeko aski izango da justifikaziorako fitxa betetzea.

c) El viaje y alojamiento se justificarán mediante facturas. Las facturas deberán corresponder a la persona solicitante. El IVE podrá solicitar los originales. Para la justificación de kilómetros y dietas será suficiente con rellenar la ficha.

c) Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako materialen ale bana, euskarri fisiko nahiz magnetikoan, erabilitako hizkuntza guztietan, halakorik sortu bada.

d) Un ejemplar de cada uno de los materiales creados en torno a la actividad subvencionada, en soporte físico o magnético, en todos los idiomas utilizados, si es que se publican.

d) Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

d) Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en el artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7.– Ezinbesteko kasu baten ondorioz, aurreikusitako jarduera bertan behera geratzen bada eta eskatzaileak dagoeneko bidaia egina badu, legokiokeen dirulaguntzaren erdia ordainduko zaio, betiere antolakuntzaren agiriaren bidez egiaztatzen badu zeintzuk izan diren ekitaldia bertan behera uzteko arrazoiak.

7.– Si la actividad prevista se suspende por fuerza mayor una vez que la persona solicitante haya realizado el viaje, se le abonará la mitad de la subvención correspondiente, siempre y cuando acredite mediante documento de la organización los motivos para la suspensión del evento.

8.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentazioa aztertu ondoren, eskatzaileak ebazpenean eman zaion zenbatekoa baino kopuru txikiagoa justifikatzen badu, justifikatutako zenbatekoa soilik jasoko du.

8.– Si analizada la documentación presentada para la justificación la persona solicitante justifica una cantidad menor a la adjudicada en la resolución, solo se abonará la cantidad justificada.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Ebazpen honetan edo bestelako xedapen orokorretan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

1.– No cumplir con las obligaciones establecidas en la presente Resolución o en otras disposiciones de carácter general.

2.– Emandako dirulaguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

2.– Destinar la totalidad o una parte de la subvención concedida a una actividad distinta de la prevista en la presente Resolución.

3.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da, eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz, onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako zenbatekoak eta horiei legez dagozkien interesak.

3.– En el supuesto de que se compruebe que se ha producido lo anteriormente expuesto, se entenderá que se ha producido incumplimiento, debiendo la persona o entidad beneficiaria reintegrar al IVE las cantidades recibidas más los intereses que correspondan legalmente, de acuerdo con lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

4.– Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. eta 40.1 artikuluetan eta hori garatzeko araudian izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.

4.– Igualmente será de aplicación lo dispuesto con carácter general en los artículos 37 y 40.1 de la Ley General de Subvenciones y su normativa de desarrollo.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIón adicional primera

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontu-izakinak agortu ez badira. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da EHAAn.

Considerando el importe total de las subvenciones solicitadas, podrá incrementarse el importe total establecido en el artículo 3, siempre que tras haberse resuelto otras convocatorias de subvenciones del IVE no se hayan agotado las existencias presupuestarias. En tal caso, la mencionada modificación se comunicará mediante resolución de la Directora del IVE en el tablón de anuncios electrónico del Gobierno Vasco.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIón adicional segunda

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzek edo dirulaguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Araudia (EB) bete beharko dute, «minimis» laguntzen tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352 zk., 2013-12-24koa). Laguntza hauek «minimis» moduan izendatzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako guztizko laguntza ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa, hiru zerga ekitalditan zehar. Diru-kopuru horretatik beherako dirulaguntzek ez daukate eraginik merkataritzan, eta ez dituzte lehia-baldintzak desitxuratzen; hori dela eta, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 zenbakiaren aplikazio-eremuan.

Las ayudas o subvenciones contempladas en la presente Resolución estarán sujetas al Reglamento (CE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado a las ayudas «minimis» (DOUE, L n.º 352, de 24-12-2013). Estas ayudas son calificadas «minimis», puesto que ninguna ayuda total concedida a una persona jurídica o física determinada superará los 200.000 euros, a lo largo de tres ejercicios fiscales. Se considera que por debajo de este límite las ayudas no afectan al comercio y/o no falsean la competencia y por consiguiente no entran dentro del ámbito de aplicación del 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Dirulaguntzaren onuradunak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako «minimis» izaerako dirulaguntzen berri eman beharko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena betez, betiere jasotako dirulaguntzek Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga gainditzen ez dutela egiaztatzeko asmoz.

La persona solicitante de la ayuda deberá comunicar, mediante cumplimiento de la declaración responsable en la solicitud, sobre otras ayudas «minimis» recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda «minimis» no supera el límite máximo establecido en el Reglamento.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Datu pertsonalen babesari buruzko informazio klausula.

Cláusla informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Etxepare Euskal Institutua.

Responsable: Instituto Vasco Etxepare.

Helburua: zinema eta literaturaren alorreko euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak.

Finalidad: subvenciones para bolsas de viaje para la internacionalización de agentes y creadores vascos de los ámbitos de la cinematografía y la literatura.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorrra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley General de Subvenciones y de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: eskatzaileak datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egitekoa ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: la persona solicitante tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango du eskatzaileak datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: www.euskadi.eus/dbao/1032006

Información adicional: la persona solicitante podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web: www.euskadi.eus/rgpd/1032006

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Administrazio-bideari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko Zuzendaritza Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra el presente acuerdo, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejo de Dirección del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2020ko apirilaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala

En Donostia / San Sebastián, a 23 de abril de 2020.

La Directora del Instituto Vasco Etxepare,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Análisis documental

Euskadi, bien común