Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

101. zk., 2020ko maiatzaren 26a, asteartea

N.º 101, martes 26 de mayo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2054
2054

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita 2020-2021eko ikasturterako.

ORDEN de 5 de mayo de 2020, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y de la Consejera de Educación, por la que se establecen las bases reguladoras y se convoca el otorgamiento de subvenciones a centros escolares no universitarios ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el desarrollo del programa de Agenda Escolar 2030, en el curso escolar 2020-2021.

Nazio Batuen arabera, arazo ekosozialak desagerraraztea, besteak beste, pobrezia forma eta dimentsio guztietan, eta neurrigabeko baliabide naturalen erabilera, ezinbesteko baldintza da garapen jasangarria lortzeko. Horretarako, gizarte eredu iraunkorra, inklusiboa eta ekitatiboa ahalbidetu behar da, guztiontzako aukera handiagoak sortuz, desberdintasunak murriztuz, bizi-maila duinak lortuz, gizarte-garapen ekitatibo eta inklusiboa eta baliabide naturalen eta ekosistemen antolamendu integratua eta iraunkorra sustatuz.

Según Naciones Unidas, la erradicación de los problemas ecosociales, entre ellos la pobreza en todas sus formas y dimensiones, y el uso de recursos naturales desproporcionados, es una condición indispensable para lograr un desarrollo sostenible. Para ello, se debe posibilitar un modelo de sociedad sostenible, inclusiva y equitativa, generando mayores oportunidades para todos, reduciendo desigualdades, consiguiendo niveles de vida dignos, promoviendo un desarrollo social equitativo e inclusivo y una ordenación integrada y sostenible de los recursos naturales y de los ecosistemas.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan. Garapen iraunkorrerako 17 helburuek eta horiek garatzen dituzten 169 helmugek izaera integratua eta zatiezina dute, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte barnean (soziala, ekonomikoa eta ingurumeneko).

El 25 de septiembre de 2015, la Asamblea General de la Organización de las Naciones Unidas aprobó por unanimidad la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible. Se trata de un plan de acción universal, integral y transformador cuyo objetivo es impulsar el desarrollo humano en los ámbitos social, económico y medioambiental. Los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible y los 169 destinos que los desarrollan tienen un carácter integrado e indivisible y abarcan las tres dimensiones del desarrollo sostenible (social, económico y medioambiental).

Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu du 2030 Agendan ezarritako erronka, Euskadi Basque Country 2030 Agenda finkatuta. Gobernuaren programaren eta garapen jasangarriarekin loturiko helburuen arteko lerrokatze eta ekarpen maila islatzen du honek.

Euskadi asume el reto marcado en la Agenda 2030, consolidando la Agenda Euskadi Basque Country 2030, que refleja el grado de alineamiento y contribución entre el Programa de Gobierno y los objetivos relacionados con el desarrollo sostenible.

Horrez gain, Jasangarritasunerako Udalerrien Sarearen 2020rako Plan Estrategikoan oinarritutako Tokiko 2030 Agendak lurralde-estrategia jasangarri, sozial, adimendun, orekatu eta parte-hartzailea sustatzea du helmuga. Tokiko 2030 Agendak eskolen parte-hartzea eta eskoletako proiektuen garapena ahalbidetzen du.

Además, la Agenda Local 2030, basada en el Plan Estratégico 2020 de la Red de Municipios para la Sostenibilidad, tiene como objetivo promover una estrategia territorial sostenible, social, inteligente, equilibrada y participativa que posibilite la participación de las escuelas y el desarrollo de proyectos escolares.

Halaber, euskal gizarte justuagoa eta jasangarriagoa lortzeko helburuarekin, 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiak hezkuntza eraldatzaile bat garatzeko zimenduak ezartzen ditu. Estrategia horren xedea elkarlanean oinarritzea da. Eragile guztiei lekua emango die, elkarrekintzan aritu daitezen, helburu argi batekin: Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien arteko konplizitatea lortzea, gure bizimodutik kultura berri bateranzko trantsizioa lortzeko. 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategian, ekintzarako hezkuntzaren lehenengo helmugan, jarduera-lerroetako bat da hezkuntza-esparru ezberdinetan eragile dinamizatzaileek eta berritzaileek jasangarritasunerako hezkuntzaren arloan daukaten rola sustatzea, eta proposutariko bigarren ekintza «Eskolako Agenda 2030» berria diseinatzea da.

Asimismo, con el objetivo de lograr una sociedad vasca más justa y sostenible, la Estrategia de Educación para la Sostenibilidad 2030 establece los cimientos para el desarrollo de una educación transformadora, cuyo objetivo es la colaboración. Dará cabida a todos los agentes para que interactúen y con un objetivo claro: lograr la complicidad de todas las personas que viven en Euskadi para lograr una transición de nuestras formas de vida hacia una nueva cultura. En la Estrategia de Educación para la Sostenibilidad 2030, primer destino de la educación para la acción, una de las líneas de actuación es promover el papel de los agentes dinamizadores e innovadores en los diferentes ámbitos educativos en materia de educación para la sostenibilidad y la segunda acción propuesta es el diseño de la nueva «Agenda Escolar 2030».

Honekin batera, Heziberri 2020 Planaren, 4. artikuluak, Oinarrizko Hezkuntzaren Xedeak izenburua duenak, c atalean horrela dio: ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza armoniatsua garatzearekin eta gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak; eta natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak.

Junto con esto, en el artículo 4 del Plan Heziberri 2020, titulado Misión de la Educación Básica, señala en su apartado c: la preparación del alumnado para la vida adulta y para una vida plena como individuo; comprometidos con el desarrollo de una convivencia armoniosa y la construcción de una sociedad más justa e íntegra; y comprometidos con la conservación de la naturaleza y el desarrollo sostenible.

Aurrekoa kontuan hartuta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Eskolako Agenda 2030 (EA2030) programa garatzeko ezinbesteko jotzen du ikastetxeei dirulaguntzak ematea jasangarritasunerako hezkuntzako berariazko proiektuei ekiteko. Proiektu horiek, batetik, ikastetxeko hezkuntza- eta curriculum-proiektuetan jasangarritasun-ikuspegia sendotuko dute, eta, bestetik, ikasleak eta hezkuntza-komunitateak garapen jasangarrian konprometitzeko gaituko dituzten kontzientzia, gaitasuna, ezagupena, balioak eta eraldatzeko ekimenak garatzen lagunduko dute.

Teniendo en cuenta lo anterior, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y el Departamento de Educación, consideran imprescindible para el desarrollo del programa Agenda Escolar 2030 (AE2030) conceder subvenciones a los centros escolares para acometer proyectos específicos de educación para la sostenibilidad. Estos proyectos consolidarán la perspectiva de sostenibilidad en los proyectos educativos y curriculares del centro y contribuirán a desarrollar la conciencia, la capacidad, el conocimiento, los valores y las iniciativas de transformación que capaciten al alumnado y a la comunidad educativa para comprometerse en el desarrollo sostenible.

Horrez gain, laguntza hau jasota dago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartu zen 2018-2020ko ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan eskatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera. Bestalde, Hezkuntza Sailak, jasangarritasunerako hezkuntza eskola-egitarauetan sartu beharra dagoela iritzita, egoki deritzo ikastetxeek eta irakasleek ingurumen-arloan garatzen duten lana bultzatu eta aintzat hartzeari.

Asimismo, esta ayuda se encuentra incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones 2018-2020, aprobado por Orden de 14 de marzo de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido recogido en dicha norma. Tanto el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y el Departamento de Educación, consideran oportuno incluir la educación para la sostenibilidad en los programas escolares. Entendiéndose esta por impulso y reconocimiento del trabajo que los centros educativos y el profesorado desarrollan en materia de medio ambiente.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuak ematen diguten eskumena baliatuz, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin, Dirulaguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau,

En virtud de la competencia que nos otorga el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, y el Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y el Decreto 79/2017, de 11 de abril, de Educación, y de acuerdo con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y demás disposiciones aplicables a las subvenciones y ayudas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUGU:
RESOLVEMOS:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-prozeduraren bidez, 2020-2021eko ikasturtean Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko.

1.– Es objeto de la presente Orden regular la concesión de subvenciones, por el procedimiento de concurrencia competitiva, a centros escolares no universitarios ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el desarrollo del programa de Agenda Escolar 2030 durante el curso escolar 2020-2021.

2.– Diruz lagun daitezkeen proiektuen jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da.

2.– El ámbito de actuación de los proyectos subvencionables será la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Hezkuntza-proiektua.

Artículo 2.– Proyecto educativo.

1.– Euskadi Basque Country 2030 Agendan oinarrituta, arazo ekologiko eta sozial lokalen eta globalen ebazpenean esku hartzeko behar diren gaitasunak eta konpromisoak garatzeko EA2030 ingurumen-hezkuntza proiektu bat egingo da garapen iraunkorrerako helburuetan (GIH) oinarrituta, ikastetxeko eta tokiko ekintza eraldatzaileak sustatzen dituena.

1.– En base a la Agenda Euskadi Basque Country 2030, para el desarrollo de las capacidades y compromisos necesarios para intervenir en la resolución de problemas ecológicos y sociales locales y globales, se llevará a cabo un proyecto de educación ambiental EA2030, dentro del marco de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS), que promueva acciones transformadoras de centro y lugar.

2.– EA2030 programa garatzeko, ikastetxeei Ingurugelaren aholkularitza, laguntza teknikoa eta prestakuntza eskainiko zaie. Deialdi honetarako, proiektu bakoitzari esleituko zaio, gutxienez, Ingurugelako aholkulari bat.

2.– Para el desarrollo del programa Agenda Escolar 2030 se ofrecerá a los centros el asesoramiento, la asistencia técnica y la formación de Ingurugela. A efectos de esta convocatoria, se asignará a cada proyecto, al menos, un asesor o asesora de Ingurugela correspondiente.

3.– Proiektuak, ikastetxeko hezkuntza- eta curriculum-proiektuetan eta ikastetxeko urteko planaren barruan txertatu behar dira, era berean ikastetxeko gainerako proiektuekiko elkarlana sustatu behar du. Urtetik urtera, proiektuaren ondorioz hartutako konpromisoak eta erabakiak izango dira erreferente ikastetxearen jasangarritasun irizpideak osatzen joateko.

3.– Los proyectos deberán integrarse en los proyectos educativos, curriculares y en el plan anual del centro, así como promover la colaboración con otros proyectos del centro. Anualmente, los compromisos y decisiones adoptados como consecuencia del proyecto serán el referente para ir conformando los criterios de sostenibilidad del centro.

4.– Ikastetxeetan gutxienez etapetako batek parte hartuko du proiektuan, eta etapa horretako irakasle eta ikasle guztiek parte hartu beharko dute.

4.– En los centros educativos participará en el proyecto al menos una de las etapas, debiendo estar implicado todo el profesorado y alumnado de dicha etapa.

5.– Proiektua ikastetxearena da, eta zuzendaritza-taldearen erantzukizuna izango da. Proiektuaren lanak koordinatzeko eta gauzatzeko, gutxienez koordinatzaile bat izendatuko da. Koordinatzailea aukeratzerakoan, lehentasuna emango zaio behin betiko langile izateari edo ikastetxean gutxienez bi ikasturte egin izanari, bai eta haren funtzionamendua ondo ezagutzeari, sentsibilizatzeari eta prozesua dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izateari ere. Era berean, ikastetxeak beharrezko baliabideak bermatuko dizkio koordinatzaileari:

5.– El proyecto es del centro y será responsabilidad del equipo directivo. Para la coordinación y ejecución de los trabajos del proyecto se designará al menos un coordinador/a. A la hora de elegir al coordinador/a se priorizará que sea personal definitivo o lleve al menos dos cursos en el centro y que conozca bien su funcionamiento, y tenga capacidad para dinamizar y liderar el proceso. Asimismo, el centro garantizará al coordinador/a los recursos necesarios:

a) EA2030 proiektuen koordinatzaileei berariaz zuzendutako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea.

a) Participar en cursos de formación dirigidos específicamente a los coordinadores/as de proyectos EA2030.

b) Proiektua koordinatzeko denbora eta baliabide informatikoak izatea.

b) Disponer de tiempo y medios informáticos para la coordinación del proyecto.

c) Ingurugelak egokitzat jotzen dituen koordinazio-bileretan parte hartzea, beste ikastetxe batzuekin batera.

c) Participar, junto con otros centros educativos, en las reuniones de coordinación que el Ingurugela estime oportunas.

d) Gutxienez astean 3 orduko dedikazioa esleitzea koordinaziorako.

d) Asignar una dedicación mínima de 3 horas semanales para la coordinación.

6.– Koordinatzaileak beste irakasle batzuen laguntza izango du, eta talde gidari bat osatuko dute. Talde hori izango da proiektuaren dinamizatzailea, eta parte-hartzaile kopurua ikastetxearen tamainaren proportzioaren arabera ezarriko da. Talde horretan irakasleek baino ez dute parte hartuko, eta AE2030 proiektuaren koordinatzaileak zuzendu eta gainbegiratuko du. Ez da gehieneko osagai-kopururik ezarriko, baina gutxienez honako hauek izan beharko dute:

6.– El coordinador o coordinadora estará asistido por otros profesores o profesoras y constituirán el Grupo Motor. Este grupo será el dinamizador del proyecto y el número de participantes estará proporcionalmente relacionado con el tamaño del centro. En este grupo únicamente participará personal docente, estando dirigido y supervisado por la persona coordinadora del proyecto AE2030. No se establecerá un número máximo de componentes en el mismo, pero si deberá estar integrado como mínimo por:

a) Proiektuaren koordinatzailea.

a) El/la coordinador/a del proyecto.

b) Irakasle bat proiektuan parte hartzen duen etapa bakoitzeko.

b) Un/a profesor/a por cada etapa participante en el proyecto.

Irakasleak borondatez aurkeztuko dira Talde Gidarira. Gutxieneko parte-hartzea betetzen ez bada, ikastetxeak ezarriko du hautagaiak hautatzeko jarraitu beharreko prozedura.

El profesorado se presentará de forma voluntaria al Grupo Motor. En caso de no cubrirse el mínimo de participación, será el centro quien establezca el procedimiento a seguir para la elección de los/las candidatos/as.

7.– «Eko-Sarea» eratuko da. Talde horren eginkizun nagusia ingurumen-hezkuntzako proiektua definitzea izango da, GJHen esparruaren barruan, proiektuaren lan-ildoak zehaztea eta haren jarraipena eta ebaluazioa egitea, hartutako konpromisoei eta egindako hobekuntza-proposamenei dagokienez. Talde hori ikastetxearen tamainaren arabera eratuko da. Ez da parte hartzaileen gehieneko kopururik egongo, AE2030 proiektuan eragile-sare zabala eratzeak dakartzan onurak direla eta, baina jarraian adierazten diren gutxienekoak bete beharko dira:

7.– Se constituirá la «Eco-Red». La función principal de este grupo será definir el proyecto de educación ambiental, dentro del marco de los ODS, las líneas de trabajo del proyecto y realizar su seguimiento y evaluación en relación con los compromisos adquiridos y las propuestas de mejora realizadas. Este grupo se constituirá en función del tamaño del centro. No existirá un número máximo de participantes en el mismo debido a los beneficios que aporta la constitución de una red amplia de agentes en el proyecto AE2030, pero será necesario cumplir con los mínimos que se indican a continuación:

a) Proiektuaren koordinatzailea.

a) El/la coordinador/a del proyecto.

b) Ikastetxeko Zuzendaritzako pertsona bat.

b) Una persona de la Dirección del Centro.

c) Ikasle bat proiektuan parte hartzen duen klase bakoitzeko.

c) Un/a alumno/a por cada una de las clases participantes en el proyecto.

d) Bi irakasle etapa parte-hartzaile bakoitzeko.

d) Dos profesores por etapa participante.

e) Proiektuan parte hartu duten ikasleen senideak.

e) Familiares del alumnado participante en el proyecto.

f) Ikastetxeko irakasle ez diren langileak.

f) Trabajadores no docentes del centro.

Adierazitako gutxienekoa bete ezean, ikastetxeak berak erabakiko du Eko-Sarea osatzeko jarraitu beharreko prozedura.

En caso de no reunir el mínimo indicado, será el propio centro quien decida el procedimiento a seguir para la formación de la Eco-Red.

8.– Ikasleek proiektua garatzeko behar diren egiturak bermatuko dira (Ekordezkariak, Patrulla Berdea, Batzorde Txikia, eta abar).

8.– Se garantizarán las estructuras necesarias (Ecodelegados/as, Patrulla Verde, Comité Txikia, otros...), para el desarrollo del proyecto por parte del alumnado.

9.– Proiektua bi eremutan garatuko da: ikastetxean eta herri mailan. Proiektua aurrera eramateko Ingurugelak eredu bat proposatuko du. Era berean, proiektuan parte hartzen duen etapek proiektua garatu bitartean antolatzen diren foroetan parte hartuko dute (eskola barnekoan, eskolen artekoan eta udal-foroetan).

9.– El proyecto se desarrollará en dos ámbitos: el escolar y el local. Asimismo, el centro participará en los foros internos, interescolares y municipales que se organicen durante el desarrollo del proyecto.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

Xede horretarako, bederatziehun eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (937.500) euro bideratuko dira gehienez, 20.0.1.05.12.0100.4.454.99.44210.008.L aurrekontu-aplikazioaren kargura.

A este fin se destinará un total máximo de novecientos treinta y siete mil quinientos (937.500) euros con cargo a la aplicación presupuestaria 20.0.1.05.12.0100.4.454.99.44210.008.L.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 4.– Entidades beneficiarias.

Agindu honetan jasotako laguntzak jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztiek.

Podrán acceder a las ayudas contempladas en la presente Orden todos los centros escolares públicos y privados concertados de niveles no universitarios ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5. artikulua.– Betekizunak.

Artículo 5.– Requisitos.

1.– Erakunde onuradunak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

1.– La entidad beneficiaria deberá estar al corriente del cumplimiento de las obligaciones tributarias y de Seguridad Social.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste dirulaguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, erakunde onuradunei dirulaguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a las entidades beneficiarias de estas, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las subvenciones de la misma naturaleza concedidas por Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

3.– Erakunde eskatzailea ezin da egon dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edo zehapen penalen batean, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoetan ere.

3.– La entidad solicitante no podrá encontrarse incursa en ninguna prohibición o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública, incluida la establecida en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Halaber, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Aintzat hartuko da gorabehera horiek gertatzen diren ala ez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoaren arabera, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

4.– Asimismo, no podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del antedicho artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y tendrán el alcance que para cada una se establece.

6. artikulua.– Erakunde eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de determinados requisitos de la entidad solicitante.

1.– Parte hartzeko eskabidearekin batera, baimena emango zaio organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar beste aldiz.

1.– La solicitud de participación comportará la autorización para que el órgano gestor compruebe de oficio la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes de las ayudas tantas veces como fuera necesario.

Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.

En el caso de que la entidad solicitante señale expresamente en la solicitud que no autoriza la comprobación de oficio del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, deberá de acreditarse mediante certificaciones administrativas de carácter positivo expedidas por los órganos competentes.

2.– Eskabideetan aukera egongo da laguntza eskatzen duen erakundeak berariaz baimena eman diezaion organo kudeatzaileari gainerako datuak edo dokumentuak eskuratu edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak esleituta dituen egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-ahalmenak.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

3.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren testu bateginaren aldaketa aplikatuta, betebehar hauek egiaztatuko dira eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

3.– En aplicación de la modificación del Texto Refundido del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

a) Beste edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

a) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privado.

b) Erakunde eskatzaileak ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

b) No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas ni estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

c) Erakunde eskatzaileak adierazten du eskola-klaustroa eta ordezkaritza-organo gorena informatuta daudela, ados daudela eta onartzen dituztela Eskolako Agenda 2030 proiektuak ikastetxearen barne-antolaketan izan ditzakeen ondorioak.

c) La entidad solicitante, manifiesta que tanto el claustro escolar como el órgano máximo de representación están informados, muestran su conformidad y asumen las repercusiones que el proyecto Agenda Escolar 2030 pueda tener para la organización interna del centro.

d) Era berean, erakunde eskatzaileak adierazten du egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak, eta betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

d) Así mismo, la entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

7. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 7.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz lagundu ahal izango dira Eskolako Agenda 2030 proiektuaren garapenari zuzenean lotutako gastuak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

1.– Se consideran subvencionables los gastos directamente relacionados con el desarrollo del proyecto de Agenda Escolar 2030, de conformidad a lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Eskolaz kanpoko ingurumen-hezkuntzako zentroetarako jarduerak, egonaldiak eta bisitak, bai eta ingurumen-ondarea ezagutzeko egiten direnak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egin beharko dira, dirulaguntza jaso ahal izateko.

2.– Las actividades, estancias y visitas a centros de educación ambiental extraescolar y las que se realicen para conocer el patrimonio ambiental, deberán realizarse dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para ser subvencionables.

8. artikulua.– Diruz lagundu ezin diren gastuak.

Artículo 8.– Gastos no subvencionables.

Gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

No serán subvencionables los siguientes gastos:

a) Eskolako Agenda 2030 proiektuarekin zuzenean lotuta ez daudenak.

a) Aquellos no relacionados directamente con el proyecto de Agenda Escolar 2030.

b) Proiektua itunpeko ikastetxe pribatuetan planifikatzeko eta garatzeko irakasleek erabiltzen dituzten orduen kostua.

b) Coste de las horas que el profesorado emplee en la planificación y el desarrollo del proyecto en centros privados concertados.

c) Ingurumen-hezkuntzako jarduerekin zuzenean lotuta ez dauden materialak, tresnak, altzariak edo bestelako inbertsio-gastuak. Zalantzarik izanez gero, argibideak eskatuko dira, baloratzeko.

c) Materiales, herramientas, mobiliario u otros gastos de inversión que no estén relacionados directamente con las actuaciones de Educación Ambiental. En caso de duda, se solicitarán aclaraciones para su valoración.

9. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 9.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta lau hilabetetan amaituko da.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de cuatro meses desde el día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabide-inprimakia sailaren webgunean egongo da eskuragarri, eta www.euskadi.eus/zerbitzuak/0038407 bitarteko beraren bidez aurkeztuko da. Ikastetxe bakoitzeko ez da eskabide bat baino gehiago onartuko.

2.– El formulario de solicitud estará disponible dentro de la web del Departamento y se presentará por el mismo medio www.euskadi.eus/servicios/0038407. No se admitirá más de una solicitud por centro escolar.

3.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten eran. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek eskabidea bete beharko dute (lineako inprimakia). Hona hemen eskabidearen edukia:

4.– Las entidades solicitantes que deseen optar a la concesión de subvenciones a que se refiere la presente Orden deberán rellenar la instancia de solicitud (formulario online), cuyo contenido será el siguiente:

– Ikastetxearen eta haren legezko ordezkariaren datuak.

– Datos del centro y su representante legal.

– Jakinarazteko eta komunikatzeko kanalak eta hizkuntza.

– Canales e idioma de notificación y comunicación.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Datos para recibir avisos.

– Proiektuaren datuak (proiektuaren izenburua, koordinazioa, Talde Gidaria, proiekturako aurreikusitako dedikazio-orduak, parte-hartzaileak eta aurreikusitako jarduerak).

– Datos del proyecto (título del proyecto, coordinación, Grupo Motor, horas previstas de dedicación al proyecto, participantes y actividades previstas).

– Datu ekonomikoak (eskatutako dirulaguntza, diru-sarrerak eta aurreikusitako gastuak).

– Datos económicos (subvención solicitada, ingresos y gastos previstos).

– Erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak.

– Declaraciones responsables y autorizaciones.

Xede bererako beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuetatik laguntzak jasoz gero, eskabidean adierazi beharko dute.

En el caso de recibir ayudas para el mismo objeto de otras Administraciones Públicas o entidades privadas, deberán indicarlo en la solicitud.

5.– Sailaren webgunearen barruan, «Eskolako Agenda 2030erako ordezkaritza eskuordetzeko dokumentua» ere eskuragarri egongo da ikastetxe publikoentzat, beharrezkoa izanez gero. Dokumentu hori erabiliko da ikastetxearen legezko ordezkaria ez bada eskaera egin ondorengo izapideak egingo dituena. Horretarako, dirulaguntza eskatzen den ikasturtean ikastetxean egongo den pertsona bat izendatuko da.

5.– Dentro de la web del Departamento, estará también disponible para los centros públicos el «Documento de delegación de la representación para Agenda Escolar 2030», en caso de que sea preciso. Este documento se utilizará en el caso de que la persona representante legal del centro no sea quien vaya a realizar los trámites posteriores al de la solicitud. Para ello, se designará a una persona que vaya a estar en el centro durante el curso escolar para el que se pide la subvención.

10. artikulua.– Aurkeztutako eskabidearen akatsak konpontzea.

Artículo 10.– Subsanación de defectos de la solicitud presentada.

Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak eskabidean akatsen edo zehaztugabetasunen bat aurkitzen badu, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, eta akatsa edo zehaztugabetasuna zuzentzeko hamar eguneko epea emango dio. Jakinarazpenean, adieraziko da ezen, erakundeak zuzenketa egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan jasotakoari jarraituz.

Si la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, lo comunicará a la entidad solicitante, concediéndole un plazo de diez días para que proceda a su subsanación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Eskabidea aurrez aurre aurkezten bada, elektronikoki aurkeztu behar dela adieraziko zaio erakunde eskatzaileari. Horretarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

En el caso de que la solicitud se presentase presencialmente, se indicará a la entidad solicitante la necesidad de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

11. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 11.– Órgano de gestión de las ayudas.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Corresponde a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Viceconsejería de Medio Ambiente del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

12. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

Artículo 12.– Tribunal de valoración.

1.– Eskabideak balorazio-epaimahai batek aztertuko ditu, eta honako hauek osatuko dute epaimahaia:

1.– El estudio de las solicitudes será realizado por un tribunal de valoración que estará formado por:

– Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduraduna edo haren ordezkoa, batzordeburu lanak egingo dituena.

– Responsable del servicio de Educación, Formación y Sensibilización Ambiental o la persona que le sustituya en calidad de suplente, quién realizará las tareas de Presidencia.

– Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariak izendatuak. Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonari dagozkio idazkaritzaren berezko zereginak.

– Dos técnicos/as de la Viceconsejería de Medio Ambiente designados/as por el Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático, correspondiendo a la persona de mayor antigüedad en dicha Viceconsejería las tareas propias de la secretaría.

2.– Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna, aurreko atalean aurreikusitakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, EAEONALTBren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– La composición nominativa del tribunal de valoración, conforme a lo previsto en el apartado anterior, se publicará en el BOPV siguiendo lo establecido en el artículo 49 del TRLPOHGPV.

3.– Balorazio-epaimahai horrek egingo duen balorazio-aktan, hau jasoko du: onartutako eskabideak, ukatutako eskabideak eta horren justifikazioa, eman beharreko gehieneko kopurua eta eskabide bakoitzarentzat proposatutako kopurua. Horrez gain, horren proposamena helaraziko dio Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariari.

3.– Este tribunal de valoración elaborará un acta de valoración que incluirá: solicitudes aceptadas, solicitudes denegadas y su justificación, cantidad máxima a conceder y cantidad propuesta de cada una de las solicitudes, y elevará una propuesta al Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

13. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak.

Artículo 13.– Criterios de adjudicación y cuantificación de las subvenciones.

1.– Programa garatzeko dirulaguntza eskatzen duten ikastetxe publiko eta itunpeko pribatu guztiek jasoko dute dirulaguntza, baldin eta agindu honetan jarritako baldintza guztiak betetzen badituzte.

1.– Todos los centros públicos y privados concertados que soliciten subvención para desarrollar el programa y que cumplan todos los requisitos especificados en esta Orden serán subvencionados.

2.– Dirulaguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du erakundeak eskatutakoa gainditu, ezta ondorengo gehieneko kopuruak ere:

2.– La cuantía individualizada de cada subvención, no podrá superar la cantidad solicitada por la entidad, ni los siguientes importes máximos:

– 5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.

– 5.000 euros, en el caso de centros con Certificado de Escuela Sostenible en vigor.

– 3.000 euro, gainerako ikastetxeentzat.

– 3.000 euros, en el caso de los demás centros escolares.

3.– Ezarritako gehiengoak kontuan harturik, irizpide hauekin egingo da dirulaguntzaren kalkulua:

3.– Con los topes máximos establecidos, la cuantía de la subvención se calculará en base a los siguientes criterios:

a) Ikastetxe bakoitzak, EA2030 proiektua garatzeko, 500 euroko gutxieneko kopurua jasoko du.

a) Cada centro recibirá para el desarrollo del proyecto de Agenda Escolar 2030 una cantidad mínima de 500 euros.

b) Horretaz gain, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeei 1.000 euro gehiago esleituko zaie. Puntu hori ofizioz egiaztatuko da.

b) Además, a los centros que tengan el Certificado de Escuela Sostenible en vigor, se les asignarán 1.000 euros más. Este extremo se verificará de oficio.

c) Aurreko bi apartatuetan adierazitako zenbatekoak deialdiaren guztizko zenbatekoari kendu ondoren lortzen den zenbatekoa proportzionalki banatuko da, jarraian adierazten den formulari jarraikiz lortutako puntuazioaren arabera:

c) La cuantía obtenida tras deducir del importe total de la convocatoria las cantidades señaladas en los dos apartados anteriores se distribuirá proporcionalmente a la puntuación obtenida de acuerdo a la siguiente fórmula:

– Ikastetxe bakoitzari 2020-2021eko ikasturtean EA2030 proiektuan parte hartuko duten 2 urtetik gorako ikasleak beste puntu emango zaizkio.

– Se asignarán a cada centro escolar tantos puntos como el número de alumnos y alumnas mayores de 2 años que vayan a participar en el proyecto Agenda Escolar 2030 en el curso 2020-2021.

– Aurreko puntuazio horri batu egingo zaio ikastetxeak duen bekadun kopurua bider bi egin ondoren lortzen den zenbatekoa, estatistika-dokumentu ofizialaren arabera, eskabide-epea amaitzen den unean.

– A la puntuación anterior se sumará el número resultante de multiplicar por 2 el número de becarias y becarios del centro según la estadística oficial en el momento de la finalización del plazo de solicitud.

– Ikastetxe bakoitzari emandako puntuazioa faktore konstante batez biderkatuko da, eta, faktore hori lortzeko, banatzeko gelditzen den guztizkoa zatituko da ikastetxe guztiei emandako puntuen baturaz.

– La puntuación asignada a cada centro se multiplicará por un factor constante que se obtendrá dividiendo la cuantía total del excedente objeto de reparto entre la suma total de puntos otorgados al total de los centros.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Artículo 14.– Compatibilidad de la subvención.

Agindu honetan ezarritako mugak alde batera utzi gabe, deialdi honen xede diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo beste erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen dituen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

Sin perjuicio de los límites establecidos en la presente Orden, las subvenciones objeto de esta convocatoria son compatibles con aquellas subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos, que, para el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualesquiera administraciones u otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación.

Diruz lagundutako jarduera amaitu eta oinarri hauetako 17.b) artikuluan aurreikusitako justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu ondoren gainfinantzaketa dagoela egiaztatzen bada, agindu honen babesean emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, hautemandako gainfinantzaketaren zenbatekoan.

En caso de que finalizada la actuación subvencionada y presentada la cuenta justificativa simplificada prevista en el artículo 17.b) de las presentes bases, se constate la existencia de sobrefinanciación, se reducirá el importe de la subvención concedida al amparo de la esta Orden en el importe equivalente a la sobrefinanciación detectada.

15. artikulua.– Dirulaguntza emateko ebazpena.

Artículo 15.– Resolución de concesión.

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariak, horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, eta epaimahaiaren balorazio-aktaren bidez, ikastetxe interesdunei dirulaguntzak ematea ebatziko du, agindu honek ondorioak sortzen dituenetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Ebazpen hori telematikoki jakinaraziko zaie ikastetxeei, jendeak horren berri izan dezan; dena den, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. eta 45. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Ebazpen horretan, dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak zehaztuko dira, bai eta horien zenbatekoa ere, eta adieraziko da zer proiektu baztertu nahi diren eta zergatik.

1.– El Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, a la vista de la propuesta elaborada por parte del tribunal de valoración constituido al efecto, a través del acta de valoración del tribunal, resolverá la concesión de las subvenciones a los centros escolares interesados, en el plazo máximo de seis meses desde que la presente Orden surta efectos. Esta resolución será notificada telemáticamente a los centros sin perjuicio de que a efectos de general conocimiento se publique en el Boletín Oficial del País Vasco, de acuerdo a lo establecido en los artículos 41 y 45 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. En esta resolución se determinarán los proyectos susceptibles de obtener subvención, así como la cuantía de la misma, con indicación de los proyectos que se propone sean rechazados y el motivo de tal propuesta.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

2.– La resolución a la que se refiere el párrafo anterior no pone fin a la vía administrativa y contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante la Viceconsejera de Medio Ambiente, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– 1. paragrafoan adierazitako epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, ikastetxe interesdunek dirulaguntzaren eskabidea ezetsi zaiela ulertu ahal izango dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoa betetzeko.

3.– Transcurrido el plazo señalado en el párrafo 1 sin haberse notificado resolución alguna, los centros escolares interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

16. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte, eta, zehazki, honako hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en concreto las siguientes:

a) Dirulaguntza onartzea. Baldin eta, 15. artikuluan aipatutako jakinarazpen telematikoa egin eta hamar eguneko epean, dirulaguntza jasotzen duten ikastetxeek berariaz uko egiten ez badiote, dirulaguntza osorik onartzen dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención. Siempre que en el plazo de diez días tras la fecha de la notificación telemática citada en el artículo 15, los centros escolares adjudicatarios de la subvención no renuncien expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada en todos sus términos.

b) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eskatzen dieten informazio guztia ematea.

b) Facilitar cualquier información que les sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

c) Hedapen-kartel eta material guztietan, bai eta publizitatean ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Hezkuntza Sailaren logotipoak sartzea.

c) Incluir en todos los carteles y materiales de difusión, así como en cuanta publicidad se realice, los logotipos del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y del Departamento de Educación, del Gobierno Vasco.

d) Genero-ikuspegia txertatzea egiten diren dokumentu eta ekintzetan, eta hizkuntzaren eta irudiaren erabileran diskriminazio-elementuak saihestea.

d) Incorporar la perspectiva de género en los documentos y acciones que se realicen y evitar elementos de discriminación en el uso del lenguaje y de la imagen.

e) Aurkeztutako dokumentazioan jasotako informazio teknikoa eta pedagogikoa erabiltzeko eskubidea doan eta esklusiboki lagatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eta Hezkuntza Sailari, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Hezkuntza Sailaren informazio-sistemetan erabili eta txerta dezaten, bai eta edozein bitarteko eta formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkoetan, informatikoetan edo bide ematen dutenetan zabaldu edo argitaratzeko edo teknika erabiltzeko ere. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.

e) Ceder con carácter gratuito y no exclusivo al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y al Departamento de Educación, el derecho a la utilización de la información técnica y pedagógica contenida en la documentación presentada, para su uso e incorporación en los sistemas de información tanto del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda como del Departamento de Educación, así como su divulgación y/o publicación en cualesquiera medios y formatos bibliográficos, audiovisuales, informáticos o que permita el uso de la técnica. En cualquier caso, se respetarán los derechos de propiedad intelectual.

f) Ikastetxeak, bere antolaketa-autonomiaren esparruan, proiektuaren koordinazioaz arduratuko den pertsonaren eta proiektuaren Talde Gidariaren pertsonen ordutegiak egokituko direla bermatu beharko du, proiektuan duten funtzioarekin bateragarri egiteko. Ikastetxe publikoen kasuan, Hezkuntza Sailak irakaskuntza-etapa eta -modalitate bakoitzerako ematen dituen ikasturte-hasierako zirkularretan adierazitako araudia beteko da beti.

f) El centro, en el ámbito de su autonomía organizativa, deberá garantizar la adaptación de los horarios de la persona a cargo de la coordinación del proyecto y de las personas del Grupo Motor del proyecto para compatibilizarlos con su función en el mismo. En el caso de centros públicos siempre se cumplirá la normativa expresada en las circulares de comienzo de curso que el Departamento de Educación emite para las diferentes etapas y modalidades de enseñanza.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 17.– Justificación de la subvención.

1.– Ikastetxe onuradunek 2021eko ekainaren 15a baino lehen justifikatu beharko dute emandako dirulaguntza, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta URLaren bidez, eta, horretarako, sailaren webgunean (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0038407) eskuragarri dagoen dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

1.– Los centros escolares beneficiarios deberán justificar la subvención concedida con anterioridad al 15 de junio de 2021, a través de la url https://www.euskadi.eus/micarpeta, aportando para ello la siguiente documentación, que estará disponible en la web del Departamento (www.euskadi.eus/servicios/0038407):

a) «Proiektuaren memoria»: ikastetxean Eskolako Agenda 2030 proiektuaren garapena deskribatzen duen dokumentua. Dokumentu horrek informazio hau jasoko du:

a) «Memoria del proyecto»: documento descriptivo del desarrollo del proyecto Agenda Escolar 2030 en el centro. Dicho documento contendrá la siguiente información:

– Zentroaren datuak.

– Datos del centro.

– Proiektuaren datu orokorrak.

– Datos generales del proyecto.

– I. blokea: Eskolako Agenda 2030 programaren faseak.

– Bloque I: realización de las fases del programa Agenda Escolar 2030.

– Antolaketa eta plangintza.

– Organización y planificación.

– Motibazioa eta sentsibilizazioa.

– Motivación y sensibilización.

– Diagnostikoa.

– Diagnóstico.

– Ekintza-plana.

– Plan de acción.

– Komunikazioa.

– Comunicación.

– II. blokea: Eskolako Agenda 2030 programaren ondorioak ikastetxean.

– Bloque II: efectos del programa Agenda Escolar 2030 sobre el centro.

– III. blokea: Eskolako Agenda 2030 programarekiko gogobetetzea.

– Bloque III: satisfacción respecto al programa Agenda Escolar 2030.

– IV. blokea: Eskolako Agenda 2030aren eta Tokiko Agenda 2030aren arteko sinergiak/Udal-jasangarritasuna.

– Bloque IV: sinergias entre la Agenda Escolar 2030 y la Agenda Local 2030/La sostenibilidad municipal.

b) «2020-2021eko kontu justifikatzailea»: justifikazio ekonomikoa justifikazio-kontu sinplifikatuko administrazio-prozeduraren bidez egingo da, eta bertan jasoko dira ikastetxeari dagozkion datuak, proiektuaren datuak eta ikasleek eta irakasleek bertan duten parte-hartzea. Gainera, proiektuaren behin betiko diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua jasoko du (faktura-zenbakia, jaulkitzailea, kontzeptua, data eta zenbatekoa identifikatuta).

b) «Cuenta Justificativa 2020-2021»: la justificación económica se realizará mediante procedimiento administrativo de cuenta justificativa simplificada, y contendrá los datos correspondientes al centro escolar, datos del proyecto y la participación del alumnado y profesorado en el mismo. Además, recogerá la relación clasificada de los ingresos y gastos definitivos del proyecto (identificando el número de factura, el emisor, el concepto, la fecha y el importe).

Inprimaki honen bidez, irakasleek (koordinatzailea eta Talde Gidaria) Eskolako Agenda 2030 proiektuari urtean zehar eskainitako ordu-kopurua jakinaraziko dute, bai eta proiektuak izandako aldaketak ere; hau da, aurrekontuan jasotako jarduera, jarduera horretan izandako aldaketak eta arrazoiak adieraziko dira.

A través de este formulario, se comunicará el número de horas anuales dedicadas por el profesorado (coordinador/a y Grupo Motor) al proyecto Agenda Escolar 2030; así como las modificaciones que el proyecto hubiera podido sufrir, indicando para ello la actividad presupuestada, la variación o variaciones en dicha actividad y el motivo de dicha variación.

2.– Dirulaguntza ematen duen organoak, % 10eko ausazko laginketa sistematikoko tekniken bidez, egoki iritzitako egiaztagiriak egiaztatuko ditu, dirulaguntza behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio erakunde onuradunari.

2.– El órgano concedente comprobará, a través de las técnicas de muestreo aleatorio sistemático de una muestra del 10%, los justificantes que estime oportunos y que permitan obtener evidencia razonable sobre la adecuada aplicación de la subvención, a cuyo fin podrá requerir a la entidad beneficiaria la remisión de los justificantes de gasto seleccionados.

3.– Justifikazio-epea amaituta, erakundeak ez baditu dagozkion agiriak aurkezten, hamar eguneko epean aurkezteko eskatuko zaio, eta jakinaraziko zaio ezen, epe hori igaro eta errekerimenduari erantzun ez badio, justifikatzeko betebeharra ez duela bete ulertuko dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta oinarri hauetako 21. artikuluan ezarritako ondorioekin.

3.– Si vencido el plazo de justificación la entidad no hubiese presentado los correspondientes documentos, se le requerirá para que los aporte en el plazo de diez días, comunicándole que transcurrido el mismo sin atender al requerimiento, se entenderá incumplida la obligación de justificar con las consecuencias que se establecen en el artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en los términos del artículo 21 de estas bases reguladoras.

18. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 18.– Pago de la subvención.

Emandako dirulaguntza bi fasetan ordainduko da:

El abono de la subvención concedida se realizará en dos fases:

– Emandako zenbatekoaren % 80 dirulaguntza onartu ondoren ordainduko da, agindu honen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– El 80% de la cantidad concedida se hará efectivo, una vez aceptada la subvención, conforme a lo establecido en el artículo 16 de la presente Orden.

– Gainerako % 20a emandako dirulaguntza likidatu ondoren ordainduko da, diruz lagundutako jarduera eta haren benetako kostua epe barruan justifikatu ondoren, 17.1 b) artikuluan adierazitako moduan.

– El segundo abono del 20% restante, se efectuará tras la liquidación de la subvención concedida, una vez justificada en plazo la realización de la actuación subvencionada y su efectivo costo, en los términos señalados en el artículo 17.1.b).

19. artikulua.– Irakasleek Hezkuntza Berriztatzeko proiektuan parte hartu dutela egiaztatzea.

Artículo 19.– Certificación de la participación del profesorado en proyecto de Innovación Educativa.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ofizioz ziurtatuko du irakasle koordinatzaileen eta Talde Gidariaren parte-hartzea Eskolako Agenda 2030 proiektuetan, baldin eta balorazio positiboa jaso badute eta proiektua garatzeko gutxienez 30 ordu erabili badituzte.

1.– La Directora de Innovación Educativa certificará de oficio la participación del profesorado coordinador y del Grupo Motor en los proyectos de Agenda Escolar 2030 que reciban una valoración positiva y que acrediten un mínimo de 30 horas utilizadas en el desarrollo del proyecto.

2.– Ziurtagiri hori ikastetxeko zuzendaritzak abalatutako datuetan oinarrituko da. Datu horiek agindu honen 17. artikuluan aipatutako justifikazio-izapidean jasoko dira, eta bertan proiektua koordinatzeaz arduratuko den pertsona eta Talde Gidariko pertsonak jasoko dira («2020-2021eko kontu justifikatzailea»).

2.– Dicha certificación se basará en los datos avalados por la dirección del centro, que se recogerán en el trámite de justificación citado en el artículo 17 de la presente Orden, donde constan la persona a cargo de la coordinación del proyecto y las personas del Grupo Motor («Cuenta Justificativa 2020-2021»).

3.– Pertsona berari ez zaio inoiz ere 90 ordu baino gehiagoko ziurtagiririk emango, ikasturte berean, honako kontzeptu hauentarako: prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berritzeko proiektuak edo ekintzak, Eskolako Agenda 2030 edo osasunerako hezkuntza eta sustapena.

3.– En ningún caso se certificará a una misma persona, y en el mismo curso académico, más de 90 horas en concepto de proyectos de formación y proyectos o acciones de innovación educativa, programas de Agenda Escolar 2030 o Promoción y Educación para la salud.

20. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 20.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira ezertan, baina, hori bai, laguntzen xedea bete bada hala ere, edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik bestelako dirulaguntza edo laguntzarik jaso bada, baliteke dirulaguntzak emateko ebazpena aldaraztea horrek. Horretarako, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren kopurua doitzeko, eta, hala badagokio, lortutako gehiegizko zenbatekoa itzultzeko.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objetivo de esta y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de las subvenciones. A estos efectos la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático dictará la oportuna resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas, pudiendo suponer, en los casos que así procediese, la devolución de los importes recibidos en exceso.

21. artikulua.– Emandako datuen kudeaketa.

Artículo 21.– Gestión de los datos aportados.

Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta Europako Parlamentuaren 2016/679 Erregelamendu Orokorraren arabera (datuak babesteari buruzkoa da), erakunde eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da dirulaguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente ere kudeatzea. Fitxategi honen arduraduna Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza da. Datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon tratamenduaren aurka egiteko eskubideaz sail bereko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatu ahal izango da. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

De conformidad con la Ley Orgánica 3/2018, de Protección de Datos de Carácter Personal y garantía de los Derechos Digitales, y el Reglamento General de Protección de Datos 2016/679 del Parlamento Europeo, se informa a las entidades solicitantes que los datos que faciliten serán incluidos en un fichero con la finalidad de gestionar la presente convocatoria de subvenciones y cualquier otro expediente administrativo relacionado con la materia. Es responsable de este fichero la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Servicios del propio Departamento, dirigiéndose para ello a la calle Donostia-San Sebastián, 1; 01010 de Vitoria-Gasteiz (Álava).

22. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 22.– Incumplimiento y procedimiento de reintegro.

Onuradunak jasotako dirulaguntza eskatu eta eman zen xederako erabiltzen ez badu, dirulaguntza eskatu zen jarduera egiten ez badu, eskatu zen helburu zehatzetarako izan dela justifikatzen ez badu edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, agindu honetan edo emakida-erabakian ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, arau horretan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako xedapenak ezarriko dira, eta, ondorioz, itzuli egin beharko ditu bai emandako eta jasotako diru-kopuruak, edo haien zati bat, bai kopuruoi legez ezar dakizkiekeen interesak.

En el supuesto que la entidad beneficiaria no utilice la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, o parte de ella, además de los intereses legales que resulten de aplicación, siguiendo el procedimiento establecido al efecto, en dicha norma y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

23. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 23.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari edo Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y/o la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu hau hauetan xedatutakoaren mende dago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. Titulua eta VII. tituluko III. Kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Errege Dekretuan eta azken horren erregelamendua onesten duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko erregulazioa.

Esta Orden se sujeta a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efecto el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 5a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 5 de mayo de 2020.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Análisis documental

Euskadi, bien común