Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

72. zk., 2020ko apirilaren 16a, osteguna

N.º 72, jueves 16 de abril de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
1856
1856

AGINDUA, 2020ko apirilaren 8koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez bigarrenez aldatzen baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Agindua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezartzen dituena, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak adierazten dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2020rako aurrekontu-mugak finkatzen dituena. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak programaren kreditua handitzeko aparteko diru-partida emendatzea, 2020an, «Covid-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak» (12291) aurrekontu-programa.

ORDEN de 8 de abril de 2020, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, de segunda modificación de la Orden de 17 de diciembre de 2019, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, por la que se establecen, para el año 2020, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, se señalan los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fija el límite presupuestario que, para el año 2020, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Incremento por partida extraordinaria de ampliación de crédito del programa de Ayudas de Emergencia Social (AES), en el año 2020, Programa Presupuestario (12291) «Medidas contra la crisis provocada por el Covid-19».

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez (2019ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zk.) ezartzen dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta, halaber, zehazten dira laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak, eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari dagozkion aurrekontu-mugak finkatzen dira 2020. urterako. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 19ko Aginduak aldatu zuen agindu hori (2020ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.).

Mediante la Orden de 17 de diciembre de 2019, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales (BOPV n.º 247, de 30 de diciembre de 2019), se establecieron, para el año 2020, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, e igualmente se señalaron los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fijó el límite presupuestario que, para el año 2020, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Dicha Orden fue modificada por la Orden de 19 de febrero de 2020, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales (BOPV n.º 40, de 27 de febrero de 2020).

Covid-19aren pandemiak eta alarma-egoeraren adierazpenak eragindako egungo osasun-larrialdiak inpaktu larria izaten ari dira, nabarmen okertzen ari baitira herritar askoren bizi-baldintzak, eta, ondorioz, nabarmen areagotzen larrialdi-egoera ekonomikoak. Hori guztia dela eta, gizarte larrialdietarako laguntzetarako 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez hasieran izendatutako diru-partida ez da nahikoa euskal udaletara hel litezkeen eskabide guztiei erantzuteko.

La actual situación de emergencia sanitaria provocada por la pandemia del Covid-19 y la declaración del estado de alarma están teniendo un grave impacto, al generar un notorio empeoramiento en las condiciones de vida de muchos ciudadanos que, a su vez, está provocando un notable incremento de las situaciones económicas de emergencia, por todo lo cual la partida inicialmente asignada para las ayudas de emergencia social en la Orden de 17 de diciembre de 2019 se revela como insuficiente para atender a todas las solicitudes que previsiblemente llegarán a los ayuntamientos vascos.

Adierazitakoagatik, beharrezkoa da 2019ko abenduaren 17ko Aginduan hasieran aurreikusitako zuzkidurak emendatzea; horretarako, 16.000.000 euroko aparteko kreditu-partida gehigarri bat izango da «Covid-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak» (12291) aurrekontu-programa berrian, eta, aurreko guztiaren ondorioz, beharrezkoa da lehenago aipatutako aginduaren II. eranskinean zehaztutako aurrekontu-muga aldatzea.

Por lo expresado, resulta necesario incrementar las dotaciones inicialmente previstas en la Orden de 17 de diciembre de 2019, para lo cual se cuenta con una partida de crédito extraordinaria adicional de 16.000.000 de euros en el nuevo Programa Presupuestario «Medidas contra la crisis provocada por el Covid-19» (12291), y como consecuencia de todo lo anterior, es preciso proceder a la modificación del límite presupuestario fijado en el Anexo II de la Orden antes citada.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak ahalmena ematen dio Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuari behar diren xedapenak emateko dekretu hori garatzeko eta gauzatzeko.

La Disposición Final Segunda del Decreto 4/2011, de 18 de enero, de las Ayudas de Emergencia Social, faculta a la Consejera de Empleo y Políticas Sociales para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del citado Decreto.

Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau

En virtud de lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren II. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez ezarri ziren Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2020. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak adierazi ziren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2020. urterako dagozkion aurrekontu-mugak finkatu ziren.

Artículo único.– Modificar el Anexo II de la Orden de 17 de diciembre de 2019, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, por la que se establecen, para el año 2020, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, se señalan los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fija el límite presupuestario que, para el año 2020, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Aldaketa horren haritik dator, hasieran aurreikusitako zuzkidurak emendatuta, «Covid-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak» (12291) aurrekontu-programa berrian 16.000.000 euroko aparteko kreditu-partida gehigarri bat izendatzea.

Esta modificación, incrementando las dotaciones inicialmente previstas, trae causa de la asignación de la partida de crédito extraordinaria adicional de 16.000.000 de euros en el nuevo Programa Presupuestario «Medidas contra la crisis provocada por el Covid-19» (12291).

Honela geratzen da aipatutako eranskina:

El anexo citado queda establecido en los siguientes términos:

II. ERANSKINA
ANEXO II

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduan ezarritako banaketa-irizpideak aplikatuta 16.000.000,00 euroko aparteko kreditu partida gehigarria izendatzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen programan, 2020an, Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezartzen da, eranskin honetako taularen arabera.

Aplicando los criterios de distribución fijados en la Orden de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, de 17 de diciembre de 2019, para asignar la partida de crédito extraordinaria adicional de 16.000.000,00 euros en el programa de Ayudas de Emergencia Social en el ejercicio 2020, se establece el límite presupuestario de asignación que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, conforme a la conforme a la tabla que consta en este anexo.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de abril de 2020.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común