Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

63. zk., 2020ko martxoaren 31, asteartea

N.º 63, martes 31 de marzo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
1744
1744

46/2020 DEKRETUA, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.

DECRETO 46/2020, de 24 de marzo, de regulación de los procedimientos de aprobación de los planes de ordenación del territorio y de los instrumentos de ordenación urbanística.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak nolabaiteko xehetasunez ezartzen dituzte lurralde-antolamenduko planak egiteko edo berrikusteko eta aldatzeko prozesuei dagozkien prozedurak lehenengo legearen kasuan, eta hirigintza-planei buruzkoak bigarrenaren kasuan.

Tanto la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, como la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, establecen con cierto detalle los procedimientos correspondientes a los procesos de elaboración o revisión y modificación de los planes de ordenación territorial en el caso de la primera, y de los planes urbanísticos en el caso de la segunda.

Aipatutako prozeduren inguruan garatutako esperientzia handia denez eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-antolamenduaren arteko lotura edo komunikazioa estuak denez, biak ia erabat osatu baitira Euskadiko funtzio-eremu eta udal-mugarte guztietan, komenigarria da biak arautegi-arau berean sartzea. Arautegi-arau horrek aipatu diren lege-xedapenen arau-garapena elkartuko du eta arau-garapen hori aurreko garapen ugarietatik eratorritako hobekuntzekin osatuko da.

La ya larga experiencia desarrollada en cuanto a los mencionados procedimientos, y la estrecha conexión o comunicación entre la ordenación territorial y la ordenación urbanística, ambas prácticamente completadas en el conjunto de las áreas funcionales y términos municipales de Euskadi, aconseja su inclusión en una misma norma reglamentaria que aúne el desarrollo normativo de las citadas disposiciones legales actualizando y complementando el mismo con las mejoras derivadas de los más que numerosos precedentes.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea aldatzen duen abenduaren 5eko 9/2018 Legearen zioen azalpenean ezarritakoari jarraikiz, ingurumen-ebaluazioaren prozesua hirigintza-prozeduretan sartu nahi da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 2014/52/EB Zuzentarauaren zentzuan, prozesu hori «administrazio-prozedura instrumentaltzat» hartuta planak eta programak onesteko edo hartzeko edo proiektuak baimentzeko prozedura substantibo sektorialari dagokionez. Hau da, administrazio-izapide multzo bat, planak eta programak prestatzeko, onesteko edo baimentzeko beste prozedura zabalago baten barnean sartuta dagoena.

Siguiendo lo establecido en la exposición de motivos de la Ley 9/2018, de 5 de diciembre, por la que se modifica la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de evaluación ambiental, se pretende incorporar a los procedimientos urbanísticos el proceso de evaluación ambiental en el sentido de la Directiva 2014/52/UE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 16 de abril de 2014, considerado este proceso como un «procedimiento administrativo instrumental» con respecto al procedimiento sustantivo sectorial de aprobación o adopción de los planes y programas o de la autorización de los proyectos. Es decir, un conjunto de trámites administrativos, incardinados dentro de otro procedimiento más amplio de adopción, aprobación o autorización.

Lurralde- eta hirigintza-plangintza onesteko prozedura substantibotik abiatuta, egoki da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura zehaztea eta prozedura substantibo horren barnean sartzea, oinarri hartuta arrazionalizazioaren, prozedura-sinplifikatzearen eta izapideen aldiberekotasunaren printzipioak.

Partiendo del procedimiento sustantivo de aprobación el planeamiento territorial y urbanístico procede particularizar e integrar en él, el procedimiento de evaluación ambiental estratégica sobre la base de los principios de racionalización, simplificación procedimental y simultaneidad de trámites.

Bestalde, prozedura horietan ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta edo sinplifikatua, kasuen arabera, pixkanaka sartzearen ondorioz, eta prozedura horiek lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko planak egiteko, berrikusteko edo aldatzeko prozesuetan sartzearen ondorioz, beharrezkoa da aipatutako prozedurak elkartzea. Horretarako, ahalik eta erregulazio argiena behar da, ahalik eta segurtasun juridiko handiena emango diena prozedura horietan esku hartzen duten eta prozedura horiek behar dituzten erakundeei eta operadoreei; horrela, gai horri buruz sortu diren interpretazio-zalantza ugariak argituko dira.

Por otra parte, la paulatina incorporación a los citados procedimientos de su evaluación ambiental estratégica ordinaria o simplificada, según los supuestos, y su imbricación en los procesos de elaboración, revisión o modificación de los planes de ordenación territorial y los planes de ordenación urbanística, hace necesaria también la refundición de los citados procedimientos, con una regulación lo más clara posible, que ofrezca la máxima seguridad jurídica a las entidades y operadores que intervengan y precisen de los mismos, resolviendo así las innumerables dudas interpretativas que se han planteado sobre el particular.

Dekretu honek, hain zuzen ere, erregulazioa argia eta segurua izateko helburu horri erantzuten dio; lurralde-plangintza egiteko, izapidetzeko eta onesteko ez ezik, aldatzeko eta berrikusteko ere administrazio-prozedura guztiak garatzen ditu (lurralde-antolamenduaren gidalerroak; lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak), bai eta hirigintza-antolamenduko tresna guztiak ere. Azken horiei dagokienez, hain zuzen ere, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak berak, III. tituluko II. kapituluan (59. artikulutik 74.era), argiro bereizten ditu, batetik, plantzat hartu behar direnak -eta, hortaz, ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zaienak-, eta, bestetik, «hirigintza-antolamenduko gainerako tresna» gisa definitzen dituenak (xehetasun-azterlanak, hirigintza- eta eraikingintza -ordenantzak eta babes-katalogoak); izan ere, dekretu honetan argitzen denez, azken horiek ez daukate planen berezko izaera, eta, hortaz, ez zaie aipatutako ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar.

El presente Decreto atiende precisamente a ese objetivo de regulación clara y segura, desarrollándose cada uno de los procedimientos administrativos de elaboración, tramitación y aprobación, así como de modificación y revisión, del planeamiento territorial (directrices de ordenación territorial; planes territoriales parciales y planes territoriales sectoriales) al igual que de la totalidad de los instrumentos de ordenación urbanística. En relación a estos últimos, precisamente la propia Ley 2/2006 de Suelo y Urbanismo de Euskadi en el Capítulo II de su Título III (artículos 59 a 74) establece una clara distinción entre los que han de ser considerados como planes y por lo tanto sometidos a la evaluación ambiental estratégica, y los que denomina como «restantes instrumentos de ordenación urbanística» (los estudios de detalle, las ordenanzas de urbanización y edificación y los catálogos de protección) que según se aclara en este decreto, carecen de la naturaleza propia de los planes no siendo por tanto sometidos a la mencionada evaluación ambiental estratégica.

Azken horietan izan ezik, antolamenduko gainerako tresna guztietan ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntari eta sinplifikatuari dagozkien dokumentuak eta izapideak elkartzen dira; litekeena da kasu batzuetan beharrezkoak ez izatea, uste delako ingurumenean ezin dutela ondorio nabarmenik eragin (adibidez, epeak kontuan hartzen dituzten aldaketak, haztapen-koefizienteak edo eraikuntzako edo etxegintzako elementu jakin batzuk).

Salvo en los que acaben de señalarse, en todos los demás instrumentos de ordenación se entrelazan los documentos y trámites correspondientes a su evaluación ambiental estratégica en sus dos vertientes de ordinaria y simplificada incluyendo, en algunos casos, su posible declaración de innecesaria por estimarse de manera manifiesta que no pueden implicar efectos significativos sobre el medio ambiente (caso por ejemplo, de modificaciones que atienden a plazos, coeficientes de ponderación o elementos puntuales de construcción o edificación).

Prozedura horiek guztiak, berez konplexuak direnak eta, era berean, lurraldean eragiten duen araudi sektorial zabal-zabal batetik eratorrita egon litezkeen baldintzatzaile guztiekin lotuta daudenak (baldintzatzaile fisikoak eta teknikoak nahiz juridikoak), dekretu honetan proposatzen dira izapideen eta epeen aldiberekotasunaren printzipiotik abiatuta. Gaia konplexua denez, betiere konplexutasun hori kalitatearen sinonimotzat hartuta, administrazio-ahalegin handiagoa egin da behar da izapidetze arrunteko gehiegizko luzapeneko denborak, behintzat, saihesteko edo murrizteko plangintzan.

Todos estos procedimientos, complejos en sí mismos y relacionados a su vez con todos los condicionantes posibles desde los físicos a los técnicos y jurídicos derivados de una amplísima normativa sectorial que incide en el territorio, se plantean en este decreto desde el principio básico de la simultaneidad de trámites y plazos. La complejidad de la materia, entendida como sinónimo de calidad, exige un mayor esfuerzo administrativo en evitar o reducir, cuanto menos, los excesivamente dilatados tiempos de tramitación usual en el planeamiento.

Bestalde, dekretu honek aztertzen du, halaber, nolako ondorioak dituen administrazio-isiltasunak hirigintza-plangintza onartzeko orduan. Plan orokorrak behin betiko onartuta daudela joko da, erantzunik jaso gabe hiru hilabete igaro badira kasuan kasuko foru-aldundira helarazi zirenetik, betiere organo horri badagokio plan horiek behin betiko onartzea; plan berezien eta plan partzialen kasuan, berriz, epe hori bi hilabetekoa izango da.

Por otra parte, este decreto se ocupa, entre otras cuestiones, también de los efectos del silencio administrativo en la aprobación del planeamiento urbanístico. Los planes generales podrán entenderse definitivamente aprobados una vez transcurridos tres meses, al igual que los planes especiales y los planes parciales, cuando hubieren transcurrido dos meses igualmente sin respuesta, desde su remisión a la Diputación Foral correspondiente, en todo caso, cuando corresponda a este órgano su aprobación definitiva.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onetsi ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 24 de marzo de 2020,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek egiten edo onesten duten lurralde- eta hirigintza-plangintza onesteko prozedura arau bidez erregulatzea, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko.

Es objeto del presente Decreto la regulación reglamentaria del procedimiento de aprobación del planeamiento territorial y urbanístico que elaboren y aprueben las Administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en desarrollo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco y de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

2. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 2.– Principios generales.

Lurralde- eta hirigintza-plangintza onesteko eta plangintza hori ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedurarekin txertatzeko prozedurek honako printzipio hauek bete beharko dituzte:

Los procedimientos de aprobación del planeamiento territorial y urbanístico y su integración con el procedimiento de evaluación ambiental estratégica, se sujetarán a los siguientes principios:

a) Arrazionalizazioa, prozedura-sinplifikazioa eta izapideen aldiberekotasuna, ingurumen-alderdiak lurralde- eta hirigintza-plangintza onesteko prozeduretan sartuz, plangintza prestatzeko lehenengo faseetatik hasita, eta modu koordinatuan plangintza amaitu arte.

a) Racionalización, simplificación procedimental y simultaneidad de trámites, integrando los aspectos ambientales en los procedimientos de aprobación del planeamiento territorial y urbanístico, desde las primeras fases de su preparación y de manera coordinada hasta su finalización.

b) Lurralde- eta hirigintza-plangintza izapidetzeko eta onesteko eskumena duten administrazioen eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura izapidetzeko eskumena duten administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa, eta ebaluazio-prozeduran esku hartzen duten administrazio-organoen elkarlan aktiboa, eskatzen zaien beharrezko informazioa emanez.

b) Cooperación y coordinación entre las Administraciones competentes para la tramitación y aprobación de planeamiento territorial y urbanístico, y la competente para la tramitación del procedimiento de evaluación ambiental estratégica, y colaboración activa de los distintos órganos administrativos que intervienen en el procedimiento de evaluación, facilitando la información necesaria que se les requiera.

c) Herritarrek parte hartzea eta informazio publikoa ematea, gardentasuna eta parte-hartze publikoa eta pribatua sustatuz, plangintza-prozesuaren gaineko informazio erabatekoa eta fidagarria epe egokietan emango dela ziurtatuz.

c) Participación ciudadana e información pública, fomentando la transparencia y la participación pública y privada, a través del acceso en plazos adecuados a una información exhaustiva y fidedigna del proceso planificador.

d) Genero-ikuspegia txertatzea dekretu honetan araututako prozeduretan.

d) Inclusión de la perspectiva de género en los procedimientos regulados en el presente Decreto.

3. artikulua.– Herritarren parte-hartzea lurralde- eta hirigintza-plangintza izapidetzean.

Artículo 3.– Participación ciudadana en la tramitación del planeamiento territorial y urbanístico.

1.– Lurralde- edo hirigintza-antolamenduko edozein figura formulatu, berrikusi edo aldatzeko hasierako erabakiarekin edo ebazpenarekin batera, parte hartzeko programa bat egin beharko da. Plan horretan, behar adina helburu, estrategia eta mekanismo ezarriko dira, herritarrek eta elkarteek parte hartzeko eskubidea izan dezaten.

1.– El acuerdo o resolución de inicio de la formulación, revisión o modificación de cualquier figura de ordenación territorial o de ordenación urbanística estructural deberá estar acompañado de un programa de participación en el que se establecerán los objetivos, estratégicas y mecanismos suficientes para posibilitar el derecho a participar de la ciudadanía y entidades asociativas.

2.– Herritarrek parte hartzeko delako programa oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion lurralde historikoko aldizkarian; administrazio publiko sustatzailearen arabera; informazio-teknologia berrien bitartez hedatuko da, eta, parte hartzeko mekanismo hauek izango ditu, gutxienez:

2.– El mencionado programa de participación ciudadana se publicará resumidamente en el Boletín Oficial del País Vasco o en el del territorio histórico correspondiente, según la administración pública promotora; se divulgará a través de las nuevas tecnologías de la información, y contendrá como mínimo los siguientes mecanismos participativos:

a) Parte hartzeko gida bat, herritarrek parte hartzeko prozesuaren jarraibideak eta edukiak ez ezik, xehetasunak ere deskribatuko dituena; horretaz gain, parte hartzeko abiapuntu gisa erabiliko diren edukien laburpena bilduko da gida horretan.

a) Una guía de participación, en la que se describirán las pautas y contenidos del proceso de participación ciudadana, y sus pormenores, recogiéndose además en la misma el resumen de los contenidos que servirán como punto de partida del proceso participativo.

b) Jendaurreko bilkurak, non azalduko baitira ekimenaren edukia eta espedientea izapidetzean aurkeztutako alternatiba posibleak.

b) Sesiones abiertas al público explicativas del contenido de la iniciativa y las posibles alternativas presentadas en la tramitación del expediente.

c) Dibulgazio-materiala: legediak eskatutako dokumentuekin batera prestatu beharko da, dokumentu horiek hedatzen eta ulertzen laguntzeko.

c) Material divulgativo que deberá prepararse junto con los documentos legalmente exigidos al objeto de facilitar su difusión y comprensión.

3.– Halaber, zazpi mila biztanletik gorako udalerriek, udal-plangintzaren aholku-batzordearen erregelamendurik ez badute, erregelamendu hori prestatu eta onartuko dute, plan orokorra formulatzen hasteko udal-erabakia hartu aurretik edo harekin batera. Batzorde horrek plangintza orokorrari buruzko txostena egin beharko du gutxienez.

3.– Asimismo, en el caso de municipios con población superior a siete mil habitantes que no dispusieran ya de reglamento de consejo asesor del planeamiento municipal, procederán a su elaboración y aprobación previa o simultáneamente al acuerdo municipal de inicio de la formulación del plan general. El citado consejo informará preceptivamente y como mínimo, el planeamiento general.

4. artikulua.– Administrazio elektronikoa.

Artículo 4.– Administración electrónica.

Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-planak onesteko edo aldatzeko prozeduretan, derrigorrezkoa izango da zerbitzu elektronikoak erabiltzea, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea arautzen duen oinarrizko araudian ezarritakoaren arabera, eta herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoaren araudi erregulatzailean onetsitako eskubideei guztiz men eginez gauzatuko da.

En los procedimientos de aprobación o modificación de planes de ordenación del territorio y planes urbanísticos, será preceptiva la utilización de los servicios electrónicos, de conformidad con lo dispuesto en la normativa básica reguladora del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas, y se llevará a cabo con pleno sometimiento a los derechos reconocidos en la normativa reguladora del acceso electrónico de la ciudadanía a los servicios públicos.

5. artikulua.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea lurralde- eta hirigintza-plangintza onesteko prozeduran.

Artículo 5.– Trámite de información pública en el procedimiento de aprobación del planeamiento territorial y urbanístico.

1.– Lurralde-antolamenduaren plangintza onesteko, berrikusteko edo aldatzeko prozeduretan, prozedura horiek jendaurrean jartzeko, iragarkiak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegoko egunkari zabalduenetako bitan gutxienez.

1.– En los procedimientos de aprobación, revisión o modificación del planeamiento de ordenación territorial, para su sometimiento a información pública, se publicarán anuncios en el Boletín Oficial del País Vasco, en el Boletín Oficial del Estado, en el boletín oficial del territorio histórico correspondiente y en al menos dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

Halaber, izapidetzeko eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Asimismo, se publicará en la sede electrónica del órgano competente para su tramitación.

2.– Hirigintza-planen onespena, berrikuspena eta aldaketa jendaurrean jartzeko izapidean, dagozkion iragarkiak argitaratuko dira dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala badagokio, lurraldean hedapen handiena duen edo gehien saltzen den egunkarian eta dagokion udalaren edo aldundiaren edo, hala badagokio, Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan.

2.– En el trámite de información pública de la aprobación, revisión y modificación de los planes urbanísticos, se publicarán los respectivos anuncios, en el Boletín Oficial del Territorio Histórico, en su caso en el Boletín Oficial del País Vasco, en el diario o diarios de mayor difusión o de mayor circulación del territorio, y en la sede electrónica municipal o foral correspondiente, o en su caso de la Comunidad Autónoma.

Udalek ere bidezko iragarkiak eta jendaurrean jarri behar den dokumentazioa argitaratuko dituzte beren egoitza elektronikoetan, jendaurrean jartzeko legez aurreikusitako epeetan, eta informazio hori behin betiko onetsi arte edukiko dute.

Los ayuntamientos publicarán también, en su sede electrónica, los oportunos anuncios y la documentación que debe ser expuesta al público, durante los plazos de información pública legalmente previstos, manteniéndola hasta su aprobación definitiva.

3.– Plangintza aldatzeko espedienteetan, aipatutako planak eta tresnak biltzen dituen dokumentazioaz gain, aurreko paragrafoan azaldu dugun bezala, honako gai hauek azaltzen dituen egikaritze-laburpen bat jarri beharko da jendaurrean:

3.– En los expedientes de modificación de planeamiento, además de la documentación comprensiva de los citados planes e instrumentos, en los términos expuestos en párrafo anterior, deberá ser expuesto al público un resumen ejecutivo expresivo de los siguientes extremos:

a) Proiektatutako antolamenduak indarrean dagoena zer eremutan aldatzen duen zedarriztatzea, kokalekuaren plano bat emanez eta aldaketaren norainokoa adieraziz. Egungo egoera eta antolamenduak aurreikusitako etorkizuneko irudia konparatzeko aukera emango duten informazio grafikoko tresnak eta toponimiaren erreferentzia ere sartuko dira.

a) Delimitación de los ámbitos en los que la ordenación proyectada altera la vigente, con un plano de situación y alcance de la modificación. Se incluirá una referencia a la toponimia, e instrumentos de información gráfica que permitan comparar el estado actual y la imagen futura prevista por la mencionada ordenación.

b) Hala badagokio, hirigintza-antolamendua edo egikaritzeko prozedurak eteten diren eremuak, eta etendura horren iraupena.

b) En su caso, los ámbitos en los que se suspenda la ordenación urbanística o los procedimientos de su ejecución, y la duración de la citada suspensión.

4.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien planetan, jendaurrean jarri behar den dokumentazioak ingurumen-azterketa estrategikoaren laburpen ez-tekniko bat ere bilduko du.

4.– En los planes sometidos a evaluación ambiental estratégica ordinaria, la documentación sometida a información pública incluirá, asimismo, un resumen no técnico del estudio ambiental estratégico.

5.– Jendaurrean jartzeko epean argitaratzen diren iragarkietan, hirigintza-tresnen izapidetzean, kokapen-erreferentziak sartu beharko dira, eraginpeko eremua identifikatzea ahalbidetuko dutenak, eta eremu horren kokalekua edo kokapena eta antolamenduaren xede diren areak, sektoreak edo unitateak zehaztuko dira gutxienez.

5.– En los anuncios que se publiquen en el plazo de información pública, en la tramitación de instrumentos urbanísticos, deberán incluirse, referencias de localización, que permitan identificar el ámbito afectado concretando, como mínimo, su localización o emplazamiento y las áreas, sectores o unidades objeto de ordenación.

6. artikulua.– Lurralde- eta hirigintza-plangintza ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren mende jartzea.

Artículo 6.– Sometimiento del planeamiento territorial y urbanístico al procedimiento de evaluación ambiental estratégica.

1.– Lurralde-antolamenduko eta hirigintza-antolamenduko planak, plan horien berrikuspenak eta aldaketak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren mende jarri beharko dira, ingurumen-ebaluazioaren alorrean indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzetan.

1.– Deberán someterse al procedimiento de evaluación ambiental estratégica, los planes de ordenación territorial y de ordenación urbanística, sus revisiones y modificaciones, en los términos previstos en la normativa vigente en materia de evaluación ambiental.

Dagozkien eskumenen arabera, Eusko Jaurlaritzako edo, hala dagokionean, dagokion Foru Aldundiko ingurumen-organoa izango da aipatutako araudian aurreikusitako baldintzetan xedatuko duena plana ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren edo sinplifikatuaren mende jarri behar den.

Será el órgano ambiental del Gobierno Vasco o, en su caso, de la Diputación Foral correspondiente conforme a sus competencias respectivas, quien establezca en los términos previstos en la citada normativa, si el plan debe someterse a una evaluación ambiental estratégica ordinaria o simplificada.

2.– Ez dira ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren mende jarri behar ez xehetasun-azterlanak, ez eraikingintza- edo hirigintza-ordenantzak, ez arkitektura- edo hirigintza-ondarea babesteko katalogoak, ez baitira plantzat hartzen, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arabera. Gainera, prozedura hori ez da beharrezkoa, halakoak garrantzi txikikoak baitira eta ez baitute batere gaitasun berritzailerik, hirigintza-antolamenduaren ikuspegitik.

2.– Los estudios de detalle; las ordenanzas de edificación o de urbanización, así como los catálogos de protección del patrimonio arquitectónico y urbanístico en cuanto que no constituyen planes de acuerdo a la Ley 2/2006 de Suelo y Urbanismo del País Vasco, no se hallarán sometidos al procedimiento de evaluación ambiental estratégica que resulta, además, innecesaria dada la escasa entidad y la nula capacidad innovadora de los mismos desde el punto de vista de la ordenación urbanística.

7. artikulua.– Lurralde- eta hirigintza-plangintzaren behin betiko onespenaren publikotasuna.

Artículo 7.– Publicidad de la aprobación definitiva del planeamiento territorial y urbanístico.

1.– Lurralde- eta hirigintza-plangintzaren behin betiko onespenean gutxienez honako hauek sartuko dira:

1.– La publicación de la aprobación definitiva del planeamiento territorial y urbanístico, incluirá como mínimo:

a) Aipatutako ebazpenaren eduki osoa.

a) El contenido íntegro de la mencionada resolución.

b) Antolamendu-arauak edo, hala badagokio, hirigintza-arauak.

b) Las normas de ordenación o, en su caso, las normas urbanísticas.

c) Zehaztapenak aplikatzeko arauak lurralde-antolamenduaren gidalerroen kasuan.

c) Las normas de aplicación de sus determinaciones en el caso de las directrices de ordenación territorial.

2.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mendeko planen kasuan, plan horiek behin betiko onesteko eskumena duen organoak iragarki bat argitaratu beharko du, honako alderdi hauek bilduko dituena:

2.– En el supuesto de planes sometidos a evaluación ambiental estratégica ordinaria, el órgano competente para su aprobación definitiva deberá publicar además un anuncio con los siguientes extremos:

a) Laburpen bat, alderdi hauek jasoko dituena:

a) Un extracto que incluya los siguientes aspectos:

1) Nola integratu diren planean ingurumen-arloko alderdiak.

1) De qué manera se han integrado en el plan los aspectos ambientales.

2) Planean nola hartu diren kontuan ingurumen-azterketa estrategikoa, jendaurreko informazioaren emaitzak eta kontsulten emaitzak, barnean hartuta, hala badagokio, mugaz gaindiko kontsultak eta ingurumen-arloko adierazpen estrategikoa, bai eta prozesuan sortutako desadostasunak ere, halakorik izan bada.

2) Cómo se ha tomado en consideración en el plan el estudio ambiental estratégico, los resultados de la información pública y de las consultas incluyendo, en su caso, las consultas transfronterizas y la declaración ambiental estratégica, así como, cuando proceda, las discrepancias que hayan podido surgir en el proceso.

3) Aukeratutako hautabidea hautatzeko arrazoiak, aintzat hartutako gainerako hautabideekin alderatuta.

3) Las razones de la elección de la alternativa seleccionada, en relación con las alternativas consideradas.

4) Zer helbide elektronikotan jarriko duen jendaurrean organo substantiboak planaren eduki osoa.

4) Una referencia a la dirección electrónica en la que el órgano sustantivo pondrá a disposición del público el contenido íntegro del plan.

b) Planaren aplikazioak ingurumenean izandako eraginen jarraipena egiteko hartu diren neurriak.

b) Las medidas adoptadas para el seguimiento de los efectos en el medio ambiente de la aplicación del plan.

3.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren mende jarritako planen kasuan, argitalpenean, plan horien behin betiko onespenaren eduki osoa eta antolamendu-arauak biltzeaz gainera, erreferentzia egingo zaio ingurumen-txosten estrategikoa argitaratu den aldizkari ofizialari.

3.– En el supuesto de planes sometidos a evaluación ambiental estratégica simplificada, además del contenido íntegro de su aprobación definitiva y las normas de ordenación la publicación incluirá la referencia al Boletín Oficial, así como a la dirección electrónica en el que se hubiera publicado el informe ambiental estratégico.

8. artikulua.– Ez da plan bat onartuko, aurretik ingurumen-adierazpen estrategikoa egin gabe, edo, hala badagokio, ingurumen-txosten estrategikoa egin gabe.

Artículo 8.– No aprobación de un plan sin la previa declaración ambiental estratégica o, en su caso, la emisión del informe ambiental estratégico.

Ezin izango da behin betiko onetsi ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren mende jarri den plan-aldaketa bat edo plan bat, baldin eta aurretik ingurumen-adierazpen estrategikoa egin ez bada, edo, ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren kasuan, ingurumen-txosten estrategikoa egin ez bada.

No se podrá aprobar definitivamente un plan o una modificación de plan sometido al procedimiento de evaluación ambiental estratégica, sin que previamente se haya emitido la declaración ambiental estratégica o, en el caso de la simplificada, el informe ambiental estratégico.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
LURRALDE-ANTOLAMENDUKO TRESNAK ONESTEKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE APROBACIÓN DE LOS INSTRUMENTOS DE ORDENACIÓN TERRITORIAL
1. ATALA
SECCIÓN PRIMERA
PRESTATZEA ETA ONESTEA
ELABORACIÓN Y APROBACIÓN

9. artikulua.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroak onesteko prozedurari hasiera ematea.

Artículo 9.– Inicio del procedimiento de aprobación de las Directrices de Ordenación Territorial.

1.– Lurralde-antolamendua egiteko prozedurari hasiera ematea erabakitzen duen Eusko Jaurlaritzaren erabakiak barnean hartu behar ditu antolamendu hori justifikatzen duten kausak, lortu nahi diren helburuak eta antolamendua egiteko kalkulatzen diren epeak.

1.– El acuerdo de Gobierno Vasco por el que se acuerde la iniciación del procedimiento de elaboración, deberá recoger las causas que lo justifiquen, los objetivos que se persiguen, y los plazos estimados para su elaboración.

Hasiera emateko erabakia udalei jakinaraziko zaie, udalerrien elkarteen bitartez, bai eta foru-aldundiei eta Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzari ere.

El acuerdo de inicio se notificará además a los ayuntamientos, a través de sus asociaciones de municipios, a las diputaciones forales y a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Lurralde-antolamenduaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren organoak azterketak egingo ditu eta gidalerroen aurrerapena idazteko beharrezkotzat hartzen dituen datuak eta informazioak eskatuko dizkie administrazio publikoei, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluaren 2. eta 3. lerrokadetan aurreikusitako epe eta baldintzetan.

2.– El órgano del Departamento competente en materia de ordenación del territorio de Gobierno Vasco elaborará los estudios y recabará de las administraciones públicas cuantos datos e informaciones considere necesarios para la redacción del avance de directrices, en los plazos y condiciones previstos en el artículo 10, párrafos 2 y 3 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

Halaber, herritarrek parte hartzeko prozesu bat gauzatuko da dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan, eta kontsulta publikoa egingo da Eusko Jaurlaritzaren web-atarian, epe berean. Kontsulta horretan, herritarren eta eraginpean egon litezkeen ordezkaritza handieneko erakundeen iritzia bilduko da konpondu nahi diren arazoei, lortu nahi diren helburuak arautzeko aukerari eta ordezko irtenbideei buruz.

Asimismo, se sustanciará un proceso de participación ciudadana en los términos previstos en este decreto, y se someterá a consulta pública a través del portal web del Gobierno Vasco, por el mismo plazo, en la que se recabará la opinión de la ciudadanía y de las organizaciones más representativas potencialmente afectadas, acerca de los problemas que se pretenden solucionar, la necesidad y oportunidad de la regulación de los objetivos que se persiguen y las soluciones alternativas.

10. artikulua.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroen aurrerapena.

Artículo 10.– El avance de las directrices de ordenación territorial.

1.– Jarraian, Lurralde-antolamenduaren gidalerroen aurrerapena egingo da, eta, horrekin batera, dagokion hasierako dokumentu estrategikoa idatziko da; ondoren, honako izapide hauek gauzatuko dira:

1.– A continuación, se elaborará el avance de las directrices de ordenación territorial y a la par del mismo, se redactará el correspondiente documento inicial estratégico, procediéndose seguidamente a la sustanciación de los siguientes trámites:

a) Aurrerapena Lurralde Politikako Aholku Batzordera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordera bidaliko da, txostenak egin ditzaten hiru hilabeteko epean, gehienez, aipatutako dokumentazioa jasotzen denetik hasita.

a) El avance se remitirá al Consejo Asesor de Política Territorial, así como a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco a efectos de la emisión de sus informes en el plazo máximo de tres meses desde la recepción de la mencionada documentación.

b) Aldi berean, ingurumen-ebaluazioaren prozedura «hasteko eskabidea» prestatu eta formulatuko da, eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoari helaraziko zaio, aurrerapenarekin eta hasierako dokumentu estrategikoarekin batera. Organo horrek ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egin eta haren berri eman beharko du, hiru hilabeteko epean, aipatutako eskabidea jasotzen duenetik hasita. Aipatutako hiru hilabeteko gehieneko epearen barnean, ingurumen-organoak eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen kontsultapean utziko dut espedientea, ingurumen-ebaluazioaren legerian aurreikusitakoaren arabera. Administrazio publikoek eta pertsona interesdunek hilabeteko epea izango dute iritzia emateko, irismen-dokumentuaren eskabidea jasotzen dutenetik hasita.

b) Simultáneamente, se elaborará y formulará la «solicitud de inicio» del procedimiento de evaluación ambiental que se remitirá al órgano ambiental del Gobierno Vasco junto con el avance y el documento inicial estratégico. Este órgano habrá de emitir y comunicar el documento de alcance del estudio ambiental estratégico en el plazo máximo de tres meses desde la recepción de la mencionada solicitud. Dentro del citado plazo máximo de tres meses, el órgano ambiental someterá el expediente a consulta de las administraciones públicas afectadas y de las personas interesadas de acuerdo con lo previsto en la legislación de evaluación ambiental, que deberán pronunciarse en el plazo de un mes desde la recepción de la citada solicitud de documento de alcance.

2.– Lurralde-antolamenduaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren organo erantzuleak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenak bideratu ondoren, aurrerapena igorriko du, hasierako dokumentu estrategikoarekin batera, administrazio eta erakunde publiko eta pribatu interesdunetara, hiru hilabeteko epean oharrak edo ekarpenak egin ditzaten, betiere Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluaren 5. lerrokadan aurreikusitakoaren arabera.

2.– El órgano responsable del Departamento competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco, una vez evacuados los informes del Consejo Asesor de Política Territorial del Gobierno Vasco y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, remitirá el avance junto con el documento inicial estratégico, a las administraciones y entidades públicas y privadas interesadas para que en el plazo de tres meses aporten observaciones o alternativas, en los términos previstos en el párrafo 5 del artículo 10 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

11. artikulua.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroen hasierako onespena.

Artículo 11.– La aprobación inicial de las directrices de ordenación territorial.

1.– Irismen-dokumentua jaso ostean, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak gidalerroen hasierako onespenaren dokumentua egingo du, eta, aldi berean, dokumentu horren ingurumen-azterketa estrategikoa idatziko du.

1.– Recibido el documento de alcance, el departamento competente en materia de ordenación del territorio, elaborará el documento para la aprobación inicial de las directrices y simultáneamente redactará el estudio ambiental estratégico del mismo.

2.– Egindako dokumentua, hasiera batean, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez onetsiko da, eta jendaurreko informazioaren izapidearen mende jarriko da, 45 egun baliodunean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoko bi egunkari zabalduenetan gutxienez iragarrita. Dokumentua, aldi berean, honako izapide hauen mende jarriko da:

2.– El documento elaborado será aprobado inicialmente mediante orden de la persona titular del departamento competente en materia de ordenación del territorio y será sometido a un trámite de información pública, de cuarenta y cinco días hábiles, en anuncio publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, en el Boletín Oficial del Estado y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma. Así mismo se someterá, de manera simultánea, a los siguientes trámites:

a) Entzunaldiaren izapidea emango zaie, dokumentua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo bi hilabeteko epean, Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzari, foru-aldundiei eta, Udalerrien Elkarteen bitartez, udalei. Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

a) Trámite de audiencia por plazo de dos meses a contar desde la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma, a las diputaciones forales y a los ayuntamientos a través de las asociaciones de municipios. También se publicará en la sede electrónica del departamento competente en materia de ordenación del territorio.

b) Kontsulta-izapidea, berrogeita bost egun balioduneko epean, eragindako administrazio publikoek eta pertsona interesdunek egokitzat hartzen dituzten oharrak eta iradokizunak egin ditzaten. Horretarako, gidalerroen dokumentazioa ikusgai jarriko da, lurralde historiko bakoitzean horretarako ezartzen den lekuan.

b) Trámite de consultas por el plazo de cuarenta y cinco días hábiles, para que las distintas administraciones públicas afectadas y las personas interesadas consultadas puedan exponer cuantas observaciones y sugerencias estimen convenientes, quedando expuesta la documentación de las directrices en el lugar que al efecto se señale en cada uno de los territorios históricos.

12. artikulua.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroen behin-behineko eta behin betiko onespenak.

Artículo 12.– Las aprobaciones provisional y definitiva de las directrices de ordenación territorial.

1.– Jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko epea amaitu ondoren, eta emaitza kontuan hartuta, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak gidalerroak behin-behinean onesteko dokumentua egingo du eta, ondoren, honako hau egingo du:

1.– Concluido el plazo de información pública y consultas, y a la vista de su resultado, el departamento competente en materia de ordenación del territorio elaborará el documento para la aprobación provisional de las directrices y procederá a:

a) Lurralde Politikako Aholku Batzordera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera bidaliko du, batzorde horiek txostenak egin ditzaten hiru hilabeteko epean.

a) Su remisión al Consejo Asesor de Política Territorial y a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco al objeto de la emisión de sus respectivos informes, en el plazo de tres meses.

b) Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedientea osorik bidaliko du ingurumen-organora, eta organo horri eskatuko dio ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezala, bi hilabeteko epean, eskaera jasotzen duenetik aurrera.

b) A remitir el expediente de evaluación ambiental estratégica completo, al órgano ambiental, solicitando del mismo la emisión de la declaración ambiental estratégica en el plazo máximo de dos meses desde la recepción de la solicitud.

2.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak, aurreko apartatuan aipatu diren izapideak aintzat hartuta dokumentuan beharrezkoak diren aldaketak egin ondoren, behin-behinean onetsiko du, sailaren titularrak emandako agindu baten bitartez.

2.– El Departamento competente en materia de ordenación del territorio, introduciendo los cambios necesarios en el documento respecto de los trámites a que se refiere el apartado anterior, procederá a su aprobación provisional mediante orden del titular del departamento.

3.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen organoak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren emaitza lurralde-antolamenduaren Gidalerroetan txertatuko du, eta nahitaezko gainerako txostenekin batera, espedientea Gobernu Kontseilura igorriko du, behin betiko onar dezan. Gidalerroak behin betiko onetsi ondoren, dekretuaren bitartez, argitaratu egingo dira, dekretu baten bidez, dekretu honetan adierazitako baldintzen arabera.

3.– El órgano competente en materia de ordenación del territorio integrará el resultado de la evaluación ambiental estratégica en las directrices de ordenación territorial, y junto con los demás informes preceptivos remitirá el expediente al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva. Una vez aprobadas definitivamente las Directrices, mediante decreto, se procederá a su publicación, en los términos señalados en este decreto.

13. artikulua.– Ekimena lurralde-plan partzialak onesteko prozeduran.

Artículo 13.– Iniciativa en el procedimiento de aprobación de los planes territoriales parciales.

1.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari edo foru-aldundiei dagokie, lurralde-plan partzialak egiteko, berrikusteko edo aldatzeko ekimena, salbu eta planak eraginpean hartzen baditu lurralde historiko desberdinetako udalerriak; kasu horretan, ekimena Eusko Jaurlaritzarena izango da beti. Udalerriek eskatu ahal izango dute aipatutako ekimena egikaritzea, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

1.– La iniciativa para la formulación, así como para la revisión o modificación de los planes territoriales parciales, corresponde al departamento competente en materia de ordenación del territorio de Gobierno Vasco o a las diputaciones forales, salvo que el plan afecte a municipios de diferentes territorios históricos en cuyo caso, la iniciativa será siempre del Gobierno Vasco. Podrán instar el ejercicio de la citada iniciativa los municipios, en los términos y condiciones previstas en el artículo 13.1 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2.– Ekimena hartzen duen autonomia-erkidegoko edo foruko administrazioak aurreikuspenei eta programei buruz beharrezkotzat hartzen duen informazio orokorra eta espezifikoa eskatuko dio beste administrazioari eta informazio egokia lortuko du eraginpeko udalerrietatik, eta Arabako Lurralde Historikoaren kasuan, eraginpeko udalbatzetatik. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkaritzari Estatuko jarduketa- eta inbertsio-programei eta aurreikuspenei buruzko informazioa eskatuko dio, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren bitartez.

2.– La administración autonómica o foral que adopte la iniciativa, recabará de la otra, la información general y especifica que se refiera a sus previsiones y programas, que considere necesaria y recabará de los municipios afectados, y en el supuesto del Territorio Histórico de Álava, de los concejos afectados, la información oportuna. Asimismo, a través del departamento del Gobierno Vasco, competente en materia de ordenación del territorio, solicitará a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma, la información relativa a previsiones y programas de actuación e inversiones del Estado.

14. artikulua.– Lurralde-plan partzialaren aurrerapena.

Artículo 14.– El avance del plan territorial parcial.

Informazioa bildu ondoren, organo sustatzaileak planaren eta hasierako dokumentu estrategikoaren aurrerapena egingo du, eta hori egindakoan, espedientea honako izapide hauen mende jarriko da aldi berean:

Una vez recabada la información, el órgano promotor procederá a la paralela elaboración del avance del plan y del documento inicial estratégico, tras lo cual el expediente se someterá, simultáneamente, a los siguientes trámites:

a) Eusko Jaurlaritzak edo ekimenaren sustatzaile den foru-aldundiak interesa duten gainerako lurralde-administrazio publikoei bidaliko die planaren aurrerapena, beren oharrak, iradokizunak, hautabideak eta proposamenak egin ditzaten bi hilabeteko epean.

a) El Gobierno Vasco o la diputación foral promotora de la iniciativa remitirá el avance a las demás administraciones públicas territoriales interesadas para que en el plazo de dos meses puedan formular sus observaciones, sugerencias, alternativas y propuestas.

b) Halaber, aurrerapena herritarrek parte hartzeko programa baten mende jarriko da; programa hori dekretu honetan aurreikusitako baldintzen arabera egindakoa eta argitaratutakoa izango da.

b) Se someterá asimismo el avance a un programa de participación ciudadana elaborada y publicada en los términos previstos para ello en el presente Decreto.

c) Ingurumen-organo eskudunari eskabide bat bidaliko zaio ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren irismen-dokumentua egin dezan, eta, eskabidearekin batera, hasierako dokumentu estrategikoa eta aurrerapena helaraziko zaizkio. Ingurumen-organoak hasteko eskaera jasotzen duenetik hiru hilabeteko epea izango du ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egiteko eta haren berri emateko. Aipatutako hiru hilabeteko gehieneko epearen barnean, ingurumen-arloko organoak eraginpeko administrazio publikoek eta pertsona interesdunek kontsultatzeko utziko du espedientea, ingurumen-ebaluazioaren legerian aurreikusitakoaren arabera. Administrazio publikoek eta pertsona interesdunek hilabeteko epean erantzun beharko dute irismen-dokumentuaren eskaera jasotzen dutenetik hasita.

c) Se remitirá al órgano ambiental competente la solicitud del documento de alcance de la evaluación ambiental estratégica ordinaria, junto con el documento inicial estratégico y el avance. El órgano ambiental emitirá y comunicará el documento de alcance del estudio ambiental estratégico en el plazo de tres meses desde la recepción por el mismo de la solicitud de inicio. Dentro del citado plazo máximo de tres meses, el órgano ambiental someterá el expediente a consulta de las administraciones públicas afectadas y de las personas interesadas de acuerdo con lo previsto en la legislación de evaluación ambiental, que deberán pronunciarse en el plazo de un mes desde la recepción de la solicitud del documento de alcance.

15. artikulua.– Lurralde-plan partzialaren hasierako onespena.

Artículo 15.– La aprobación inicial del plan territorial parcial.

1.– Autonomia Erkidegoko administrazio edo foru-administrazio sustatzaileak lurralde-plan partziala onesteko hasierako dokumentua egingo du ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera, eta espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostenaren mende jarriko du.

1.– La administración Autonómica o la foral promotora, elaborará el documento de aprobación inicial del plan territorial parcial, junto con el estudio ambiental estratégico sometiendo el expediente al preceptivo informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2.– Autonomia Erkidegoko administrazio edo foru-administrazio sustatzaileak jendaurreko informazioaren mende jarriko dituzte hasieran onetsitako plana eta ingurumen-azterketa estrategikoa, berrogeita bost egun balioduneko epean, eta, aldi berean, honako izapide hauek egingo dira:

2.– El plan aprobado inicialmente, acompañado del estudio ambiental estratégico se someterá a información pública, por parte de la administración Autonómica o foral promotora, durante un plazo de cuarenta y cinco días hábiles, y de manera simultánea se seguirán los siguientes trámites:

a) Lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei entzungo zaie, epe horretan bertan planari buruzko oharrak eta iradokizunak egin ditzaten; horretarako, plana igorriko zaie.

a) Se dará audiencia a todas las Administraciones Públicas territoriales interesadas a fin de que en el mismo plazo puedan formular sus observaciones y sugerencias al plan, que les será remitido a estos efectos.

Planak Arabako Lurralde Historikoko udalerriak hartzen baditu eraginpean, izapide horrekin batera, lurraldeari dagokionez eraginpean hartzen diren administrazio-batzarrei hasierako onespenaren berri emango zaie.

Si el plan afecta a municipios del Territorio Histórico de Álava, se simultaneará, también este trámite, con la comunicación de la aprobación inicial a las juntas administrativas territorialmente afectadas.

b) Planari buruz kontsulta egin zaie, halaber, eraginpeko administrazio publikoei eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduran aurretik kontsulta egin zaien pertsona interesdunei, berrogeita bost egun balioduneko epe horretan bertan.

b) Se someterá a consulta de las administraciones públicas afectadas y de las personas interesadas que hubieran sido previamente consultadas, en el procedimiento de evaluación ambiental estratégica por idéntico plazo de cuarenta y cinco días hábiles.

16. artikulua.– Lurralde-plan partzialaren behin-behineko eta behin betiko onespenak.

Artículo 16.– Las aprobaciones provisional y definitiva del plan territorial parcial.

1.– Aurreko izapideen emaitza ikusi ondoren, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo dagokion foru-administrazioaren organo eskudunak behin-behinean onesteko erabakia hartuko du, hala badagokio, eta honako hauei bidaliko die espediente osoa:

1.– A la vista del resultado de los trámites anteriores el órgano competente de la Administración General de la Comunidad Autónoma o el de la administración foral correspondiente, adoptará, en su caso, el acuerdo de aprobación provisional y remitirá simultáneamente el expediente completo a:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari, nahitaezko txostena eman eta jakinaraz dezan hiru hilabeteko epean.

a) La Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco para que emita y comunique su informe preceptivo en el plazo de tres meses.

b) Ingurumen-organoari, ingurumen-adierazpen estrategikoa eman eta jakinarraz dezan bi hilabeteko epean.

b) Al órgano ambiental para que emita y comunique la declaración ambiental estratégica en el plazo de dos meses.

2.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak ingurumen-adierazpen estrategikoaren edukia gehituko du, hala badagokio, eta nahitaezkotzat hartzen diren gainerako txostenekin batera, Gobernu Kontseiluan aurkeztuko du proposamena, behin betiko onar dezan dekretu baten bitartez. Dekretu hori argitara emango da, dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

2.– El Departamento competente en materia de ordenación del territorio integrará el contenido de la declaración ambiental estratégica y, junto con los demás informes que resulten preceptivos, elevará la propuesta al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva mediante decreto que se publicará conforme a lo previsto en el presente Decreto.

17. artikulua.– Lurralde-plan sektorialak onesteko prozedura.

Artículo 17.– Procedimiento de aprobación de planes territoriales sectoriales.

1.– Lurraldean eragina duten lurralde-plan sektorialak egiteko eta izapidetzeko ekimena Eusko Jaurlaritzak eta lurralde historikoetako foru-organoek daukate.

1.– La iniciativa para la formulación y tramitación de planes territoriales sectoriales con incidencia territorial, la tiene el Gobierno Vasco y los órganos forales de los territorios históricos.

2.– Lurralde-plan sektorialak sustatzen dituzten administrazio autonomikoaren edo foru-administrazioaren organoek beren proposamenari buruzko kontsulta egingo diote arlo horretan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari –Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 17. artikuluan ezarrita dago zein den den organo hori–. Hartara, hasieratik bermatuko da planak behar bezala txertatzen direla lurralde-antolamenduaren gidalerroek eta lurralde-plan partzialek definitutako lurralde-esparruan.

2.– Los órganos de la administración autonómica o foral que promuevan los planes territoriales sectoriales someterán su propuesta al trámite de consulta al Departamento competente en la materia, del Gobierno Vasco, establecido en el artículo 17 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, a fin de garantizar desde el primer momento su correcta inserción en el marco territorial definido por las directrices de ordenación territorial y los planes territoriales parciales.

3.– Lurralde-plan sektorialak aplikatzekoa zaien legeria sektorialaren arabera egin eta izapidetuko dira, eta horrelako legeriarik ez badago, lurralde-plan partzialetarako ezarritako legeriaren arabera.

3.– Los planes territoriales sectoriales se formularán y tramitarán con arreglo al procedimiento establecido en la legislación sectorial que les sea aplicable, y en su defecto, por la establecida para los planes territoriales parciales.

Kasu horretan, lurralde-plan sektorialen onespena aurreko artikuluan aipatutako prozedurari jarraikiz integratuko da ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduran.

En este caso, la integración de la aprobación de los planes territoriales sectoriales con el procedimiento de evaluación ambiental estratégica ordinaria, se realizará siguiendo el procedimiento señalado en los artículos anteriores.

4.– Eusko Jaurlaritzako sailek egiten dituzten lurralde-plan sektorialei buruzko txostena egin beharko dute lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak. Plan horiek, aipatutako txostenekin batera, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaizkio, behin betiko onar ditzan, sail interesdunaren titularrak eta lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen saileko titularrak batera egindako proposamenari jarraituz.

4.– Los planes territoriales sectoriales que se formulen por los diferentes departamentos del Gobierno Vasco habrán de ser preceptivamente informados por el departamento competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco y por la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y se elevarán al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva, juntamente con los citados informes, a propuesta conjunta del titular del departamento interesado y del titular del departamento competente en materia de ordenación del territorio.

5.– Era berean, eta behin betiko onetsi aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostenak egin beharko ditu lurralde historikoetako foru-organoek beren eskumenak betez egin eta behin betiko onesten dituzten lurralde-plan sektorialei buruz.

5.– Asimismo, y con carácter previo a su aprobación definitiva, los planes territoriales sectoriales que se formulen y aprueben definitivamente por los órganos forales de los territorios históricos en ejercicio de sus propias competencias, habrán de ser preceptivamente informados por la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2. ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
ALDAKETAK
MODIFICACIONES

18. artikulua.– Funtsezkoak diren eta funtsezkoak ez diren aldaketak. Aurretiko erabakia.

Artículo 18.– Modificaciones sustanciales y no sustanciales. Pronunciamiento previo.

1.– Honako hau hartzen da funtsezko aldaketatzat: hasiera batean hautatutako eta onetsitako plangintza-ereduaren aldaketa oro, baldin eta aldaketa hain handia bada ezen pentsa daitekeen eredua berria dela eta ez soilik desberdina alderdi zehatzetan eta bigarren mailakoetan.

1.– Se entiende por modificación sustancial toda alteración del modelo de planeamiento inicialmente elegido y aprobado que lo haga aparecer como distinto en tal grado que pueda estimarse como uno nuevo y no solamente diferente en aspectos puntuales y accesorios.

2.– Lurralde-antolamenduko tresnen funtsezko aldaketek aldaketa horiek egiteko dekretu honetan aurreikusitako izapide berari jarraituko diote.

2.– Las modificaciones sustanciales de los instrumentos de ordenación territorial, seguirán la misma tramitación que la prevista en el presente Decreto para su elaboración.

3.– Lurralde-antolamenduko tresnak aldatzeko ekimena hartzeko eskumena duten organoen ustez ezinbestekoa bada aldaketa bat egitea, baina aldaketa hori bigarren mailako alderdi zehatz batzuei buruzkoa bada, espresuki eta modu arrazoituan adierazi beharko dute aldaketa hori ez dela funtsezkoa.

3.– Si los órganos competentes para adoptar la iniciativa de formular la modificación de los instrumentos de ordenación del territorio, entienden que es necesaria una modificación, pero únicamente de aspectos puntuales y accesorios, deberán pronunciarse expresa y motivadamente sobre el carácter no sustancial de la misma.

19. artikulua.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedurari hasiera ematea.

Artículo 19.– Inicio del procedimiento de modificación no sustancial de las Directrices de Ordenación Territorial.

1.– Gobernu Kontseiluak erabakiko du, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, egokia ote den lurralde-antolamenduaren gidalerroak aldatzea. Erabakia arrazoitu egin beharko da, aldaketa horiek justifikatuko dituzten kausak adieraziko ditu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta autonomia-erkidegoko bi egunkari zabalduenetan gutxienez argitaratuko da.

1.– Corresponde al Consejo de Gobierno, a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en materia de ordenación del territorio, decidir acerca de la oportunidad de formular una modificación de las directrices de ordenación territorial. El acuerdo será motivado, señalará las causas que lo justifiquen y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y en al menos dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

2.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Sailari dagokio aldaketa idaztea. Sail horrek aldaketa ahalik eta hobekien egiteko beharrezkotzat hartzen dituen datuak eta informazioak eskatu ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzako Sailei eta gainerako Administrazioei. Aurreko eskaerari hilabeteko epean erantzun beharko diete sailek eta gainerako administrazioek, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– La redacción de la modificación corresponde al Departamento competente en materia de ordenación del territorio, que podrá recabar de los Departamentos del Gobierno Vasco y demás Administraciones, cuantos datos e informaciones estime necesarios para la más correcta formulación de la modificación. La contestación a la solicitud anterior deberá evacuarse por los departamentos y demás administraciones en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente en que sea solicitada.

20. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-antolamenduaren gidalerroetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedura.

Artículo 20.– Procedimiento de modificación no sustancial de las directrices de ordenación territorial sometida a evaluación ambiental estratégica ordinaria.

1.– Aurreko artikuluan aurreikusitako jarduketak egiaztatu ostean, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-antolamenduaren gidalerroetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko, honela jardungo du lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak:

1.– Verificadas las actuaciones previstas en el artículo anterior, en el caso de las modificaciones no sustanciales de las directrices de ordenación territorial que estén sometidas a evaluación ambiental estratégica ordinaria el departamento competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco procederá del modo siguiente:

a) Gidalerroak aldatzeko dokumentua prestatuko du eta Lurralde Politikako Aholku Batzordeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari eskatuko die haren gaineko txostenak egiteko hiru hilabeteko epean.

a) Preparará el documento de modificación de las directrices y lo someterá a los informes preceptivos del Consejo Asesor de Política Territorial y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, para su emisión en el plazo de tres meses.

b) Aldi berean, hasierako dokumentu estrategikoa idatziko du, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren araudiak eskatzen duen edukiarekin; gainera, ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren irismen-dokumentuaren eskabidea egin, eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoari helaraziko dio.

b) Paralelamente, redactará el documento inicial estratégico con el contenido exigido por la normativa de evaluación ambiental estratégica, y elaborará la solicitud del documento de alcance de la evaluación ambiental estratégica ordinaria que remitirá al órgano ambiental del Gobierno Vasco.

2.– Ingurumen-organoak eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen kontsultapean utziko du espedientea, hilabeteko epean, eta ingurumen-azterketaren irismen-dokumentua egin eta haren berri emango dio organo substantiboari; hori guztia, hiru hilabeteko epean, organo horrek hasteko eskabidea jasotzen duenetik hasita.

2.– El órgano ambiental someterá el expediente a consulta de las administraciones públicas afectadas, así como a las personas interesadas, por un plazo de un mes, y elaborará y comunicará al órgano sustantivo, el documento de alcance del estudio ambiental, todo ello en el plazo máximo de tres meses desde la recepción por el mismo de la solicitud de inicio.

3.– Jarraian, Eusko Jaurlaritzako lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak ingurumen-azterketa estrategikoa egingo du, eta aldaketa onetsiko du hasieran, sailaren titularraren agindu baten bidez. Ondoren, jendaurrean jarriko da aldaketa, eta, aldi berean, kontsulta eta entzunaldia egingo zaie eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, berrogeita bost egun balioduneko epean.

3.– A continuación, el departamento competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco elaborará el estudio ambiental estratégico y aprobará inicialmente la modificación mediante orden de la persona titular del departamento, procediendo a continuación a someter la misma simultáneamente, a información pública, consulta y audiencia de administraciones públicas afectadas y personas interesadas, por un plazo de cuarenta y cinco días hábiles.

4.– Entzunaldiko eta jendaurreko informazioaren izapideak egin ondoren, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak dagozkion aldaketak egingo ditu hasierako onespen-dokumentuan; ondoren, dokumentu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari eta Lurralde Politikako Aholku Batzordeari igorriko die, aldi berean, nahitaezko txostenak egin ditzaten hiru hileko epean, eskaera jasotzen dutenetik hasita; ondoren, behin-behinean onetsiko da.

4.– A la vista de los trámites de audiencia e información pública el departamento competente en materia de ordenación del territorio realizará las modificaciones que procedan en el documento de aprobación inicial, remitiendo el mismo, simultáneamente a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y al Consejo Asesor de Política Territorial a efectos de la emisión de sus informes preceptivos en el plazo máximo de tres meses desde que reciban la solicitud, procediendo a continuación a su aprobación provisional.

5.– Halaber, eta espedientea aurreko apartatuan aurreikusitako moduan bidaltzearekin batera, espedientea ingurumen-organora bidaliko da. Organo horrek hiru hilabeteko epea izango du, espedientea osorik jasotzen duenetik hasita, ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko.

5.– Asimismo, y también simultáneamente a la remisión del expediente prevista en el apartado anterior, se remitirá el mismo al órgano ambiental que dispondrá de un plazo máximo de tres meses para emitir la declaración ambiental estratégica, desde la recepción del expediente completo.

6.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak ingurumen-adierazpen estrategikoaren edukia gidalerroen aldaketaren behin betiko dokumentuan edo proiektuan txertatuko du, eta aldaketa-dokumentua Gobernu Kontseilura igorriko du, nahitaezko gainerako txostenekin batera, behin betiko onar dezan dekretu baten bidez.

6.– El departamento competente en materia de ordenación del territorio incorporará el contenido de la declaración ambiental estratégica en el documento o proyecto definitivo de la modificación de las directrices, y, juntamente con los demás informes preceptivos, la remitirá al Consejo de Gobierno para la aprobación definitiva de la modificación que revestirá la forma de decreto.

21. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-antolamenduaren gidalerroetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedura.

Artículo 21.– Procedimiento de modificación no sustancial de las directrices de ordenación territorial sometido a evaluación ambiental estratégica simplificada.

1.– Lurralde-antolamenduaren gidalerroetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren mende badaude, aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera beharrezkoak diren datuak eta informazioak bildu ostean, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak aldaketa-dokumentua idatziko du. Dokumentu hori Lurralde Politikako Aholku Batzordearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostenen mende utziko du. Era berean, ingurumen-dokumentu estrategikoa eta ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedurari hasiera emateko eskabidea idatziko ditu.

1.– En las modificaciones no sustanciales de las directrices de ordenación territorial, que estén sometidas al procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada, una vez recabados los datos e informaciones necesarias en los términos previstos en el artículo anterior, el Departamento competente en materia de ordenación del territorio redactará el documento de modificación, que someterá a los informes preceptivos del Consejo Asesor de Política Territorial y Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, redactando igualmente el documento ambiental estratégico y la solicitud de inicio del procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada.

2.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko eskabidea eta ingurumen-dokumentu estrategikoa eta aldaketaren proiektua jaso ondoren, ingurumen-organoak kontsulta egingo die eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, eta administrazio eta pertsona horien eskura jarriko du espedientea, hilabeteko epean erantzun dezaten, txostenaren eskabidea jasotzen dutenetik hasita. Ingurumen-organoak ingurumen-txosten estrategikoa egingo du, gehienez hiru hilabeteko epean, eta, kontsulten emaitza kontuan hartuta, erabakiko du lurralde-antolamenduaren gidalerroen aldaketak ingurumenean ondorio nabarmenak dituen edo ez.

2.– Una vez recibida la solicitud de inicio del procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada con el documento ambiental estratégico y el proyecto de modificación, el órgano ambiental consultará a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas, poniendo a su disposición el expediente para que se pronuncien en el plazo máximo de un mes desde la recepción de la solicitud del informe. El órgano ambiental formulará el informe ambiental estratégico en el plazo máximo de tres meses, y teniendo en cuenta el resultado de las consultas, determinará si la modificación de las directrices de ordenación territorial tiene o no efectos significativos sobre el medio ambiente.

3.– Ingurumenean ez badu ondorio nabarmenik, ingurumen-txosten estrategikoa hartuko da kontuan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritako izapidetzearekin jarraituko da.

3.– En caso de no tener efectos significativos sobre el medio ambiente, se tendrá en cuenta el informe ambiental estratégico y se continuará con la tramitación establecida en el artículo 10 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

4.– Bestela, txostenak xedatuko du aldaketa ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mende jarri beharra dagoela. Ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egingo du eta haren berri emango dio lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailari. Sail horrek dekretu honen 20. artikuluan aurreikusitako izapidetzearekin jarraitu beharko du.

4.– En caso contrario, el informe determinará la necesidad de someter la modificación a evaluación ambiental estratégica ordinaria. El órgano ambiental elaborará y notificará al departamento competente en materia de ordenación del territorio el documento de alcance del estudio ambiental estratégico quien deberá continuar con la tramitación prevista en el artículo 20 del presente Decreto.

22. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-plan partzialen funtsezkoa ez den aldaketaren prozedura.

Artículo 22.– Procedimiento de modificación no sustancial de los planes territoriales parciales sometidos a evaluación ambiental estratégica ordinaria.

1.– Lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila edo foru-aldundiak dira lurralde-plan partzialen aldaketak egiteko eta izapidetzeko organo eskudunak, salbu eta planak eraginpean hartzen baditu lurralde historiko desberdinetako udalerriak; kasu horretan, ekimena Eusko Jaurlaritzarena izango baita beti. Udalerriek eskatu ahal izango dute aipatutako ekimena egikaritzea, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

1.– Los órganos competentes para la iniciativa y tramitación de las modificaciones de los planes territoriales parciales son el departamento competente en materia de ordenación del territorio de Gobierno Vasco o las diputaciones forales, salvo que el plan afecte a municipios de diferentes territorios históricos en cuyo caso, la iniciativa será siempre del Gobierno Vasco. Podrán instar el ejercicio de la citada iniciativa los municipios, en los términos y condiciones previstas en el artículo 13.1 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2.– Ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien aldaketen kasuan, organo substantiboak, beharrezkotzat hartzen dituen datuak eta informazioak lortu ondoren, aldaketa-proiektua idatziko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordera igorriko du bere txostena egin dezan hiru hilabeteko gehieneko epean; horrez gain, ingurumen-ebaluazio arruntaren irismen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa ere egingo ditu aldi berean.

2.– En el caso de las modificaciones sometidas a la evaluación estratégica ordinaria, el órgano sustantivo, recabados los datos e informaciones que considere necesarias, redactará el proyecto de modificación y lo remitirá a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco al objeto de que emita su informe en el plazo máximo de tres meses, elaborando, además, simultáneamente la solicitud del documento de alcance de la evaluación ambiental ordinaria y el documento inicial estratégico.

3.– Ingurumen-organoak eraginpeko administrazio publikoek eta pertsona interesdunek kontsultak egiteko derrigorrezko izapidetzearen eraginpean jarriko du espedientea hilabeteko epean eta ingurumen-azterketaren irismen-dokumentua egingo du eta jakinaraziko du.

3.– El órgano ambiental someterá el expediente al preceptivo trámite de consultas de administraciones públicas afectadas y personas interesadas por un plazo de un mes y elaborará y comunicará el documento de alcance del estudio ambiental.

4.– Jarraian, organo substantiboak ingurumen-azterketa estrategikoa egingo du eta, plana aldatzeko dokumentuarekin batera, onetsi egingo da hasiera batean lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez.

4.– El órgano sustantivo elaborará a continuación el estudio ambiental estratégico y, junto con el documento de modificación del plan será aprobado inicialmente mediante orden de la persona titular del departamento competente en materia de ordenación el territorio.

5.– Ondoren, jendaurreko informazioaren izapidearen eta administrazio publikoen entzunaldiaren izapidearen mende jarriko da, berrogeita bost egun balioduneko epean; epe hori igarotakoan, dagozkion aldaketak sartuko ditu, halakorik badago, eta behin-behinean onetsiko du plana aldatzeko dokumentua, eta, aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordera bidaliko du espedientea, txostena egin dezan hiru hilabeteko epean; halaber, ingurumen-organora bidaliko du, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezan bi hilabeteko epean.

5.– Posteriormente, será sometido al trámite de información pública y audiencia de las administraciones públicas por un plazo de cuarenta y cinco días hábiles, tras lo cual introducirá, en su caso, las alteraciones pertinentes y aprobará provisionalmente el documento de modificación del plan, remitiendo el expediente de manera simultánea a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco para la emisión de su informe en el plazo de tres meses y al órgano ambiental que emitirá la declaración ambiental estratégica en el plazo de dos meses.

6.– Ingurumen-organoak ingurumen-adierazpen estrategikoa egin ondoren, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako edo foru-aldundiko sailak plana aldatzeko proiektuan sartuko du ingurumen-adierazpen estrategikoaren edukia, eta Gobernu Kontseilura bidaliko du, behin betiko onar dezan dekretu baten bidez.

6.– Formulada la declaración ambiental estratégica por el órgano ambiental, el departamento competente en materia de ordenación del territorio del Gobierno Vasco o de la Diputación Foral, incorporará el contenido de la declaración ambiental estratégica en el proyecto de modificación del plan, y lo remitirá al Consejo del Gobierno Vasco para su aprobación definitiva que revestirá la forma de decreto.

23. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-plan partzialetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedura.

Artículo 23.– Procedimiento de modificación no sustancial de los planes territoriales parciales sometidos a evaluación ambiental estratégica simplificada.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-plan partzialetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozeduretan, beharrezkoak diren datuak eta txostenak lortu ondoren, organo substantiboak aldaketa-proiektua idatziko du, eta aldi berean bidaliko du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordera eta ingurumen-organora; kasu honetan ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari hasiera emateko eskaera-dokumentuarekin eta ingurumen-dokumentu estrategikoarekin batera.

1.– En los procedimientos de modificaciones no sustanciales de los planes territoriales parciales que estén sometidas al procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada, una vez recabados los datos e informes necesarios, el órgano sustantivo redactará el proyecto de modificación y lo remitirá, simultáneamente, a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y al órgano ambiental, en este caso juntamente con el documento de solicitud de inicio de la evaluación ambiental estratégica simplificada y el documento ambiental estratégico.

2.– Ingurumen-organoak eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egingo die, espedientea haien eskura jarriko du, iritzia eman dezaten hilabeteko epean, eskaera jasotzen dutenetik hasita, eta ingurumen-txosten estrategikoa egingo du, hiru hilabeteko epean, hasiera emateko eskabidea jasotzen duenetik hasita, edo erabakiko du planak ez duela ondorio nabarmenik ingurumenean, hala badagokio.

2.– El órgano ambiental consultará a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas, poniendo a su disposición el expediente, para que se pronuncien, en el plazo máximo de un mes desde la recepción de la solicitud y formulará el informe ambiental estratégico en el plazo máximo de tres meses desde la recepción de la solicitud de inicio o determinará, en su caso, que el plan no tiene efectos significativos sobre el medio ambiente.

3.– Ingurumenean ez badu ondorio nabarmenik, ingurumen-txosten estrategikoa hartuko da kontuan, eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapidetzearekin jarraituko da.

3.– En caso de no tener efectos significativos sobre el medio ambiente, se tendrá en cuenta el informe ambiental estratégico y se continuará con la tramitación establecida en el artículo 13 y siguientes de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

4.– Bestela, txostenak xedatuko du aldaketa ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mende jarri behar dela. Ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egingo du, eta lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailari jakinaraziko dio. Sail horrek dekretu honen 22. artikuluan aurreikusitako izapidetzearekin jarraitu beharko du.

4.– En caso contrario, el informe determinará la necesidad de someter la modificación a evaluación ambiental estratégica ordinaria. El órgano ambiental elaborará y notificará al departamento competente en materia de ordenación del territorio el documento de alcance del estudio ambiental estratégico, quien deberá continuar con la tramitación prevista en el artículo 22 del presente Decreto.

24. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-plan sektorialetan funtsezkoak ez den aldaketak egiteko prozedura.

Artículo 24.– Procedimiento de modificación no sustancial de los planes territoriales sectoriales sometidos a evaluación ambiental estratégica ordinaria.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-plan sektorialen funtsezkoak ez diren aldaketak onesteko prozedurak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egiten zaien lurralde-plan partzialen aldaketei buruzko prozedurak jarraitzen dituen izapide berak beteko ditu, artikulu honetan ezartzen diren berezitasunekin.

1.– El procedimiento de aprobación de las modificaciones no sustanciales de los planes territoriales sectoriales sometidas a la evaluación ambiental estratégica ordinaria, observará los mismos trámites que el procedimiento referente a las modificaciones de los planes territoriales parciales igualmente sometidos a la evaluación ambiental estratégica ordinaria, con las particularidades que se establecen en el presente artículo.

2.– Arlo honetan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari kontsulta-izapidea egingo zaio aldaketa-proposamenari buruz –Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago izapide hori–, eta, horrela, hasieratik bermatuko da aldaketa behar bezala txertatzen dela lurralde-antolamenduaren gidalerroek eta lurralde-plan partzialek definitutako lurralde-esparruan.

2.– La propuesta de modificación será sometida a trámite de consulta al departamento competente en la materia del Gobierno Vasco, establecido en el artículo 17.1 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, a fin de garantizar desde el primer momento su correcta inserción en el marco territorial definido por las directrices de ordenación territorial y los planes territoriales parciales.

3.– Aldaketa Eusko Jaurlaritzako sailen batek egin badu, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak nahitaezko txostena egin beharko du, eta Gobernu Kontseiluan aurkeztu beharko da behin betiko onesteko, sail interesduneko sailburuak eta lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailekoak elkarrekin proposatuta.

3.– En el supuesto de que la modificación haya sido formulada por alguno de los Departamentos del Gobierno Vasco, habrá de ser preceptivamente informada por el Departamento competente en materia de ordenación del territorio y se elevará al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva, a propuesta conjunta de los/as Consejeros/as del Departamento interesado y del departamento competente en materia de ordenación del territorio.

4.– Aldaketa lurralde historikoetako foru-organoek egiten dutenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostena egin ondoren, aipatutako foru-organoek behin betiko onetsiko dute.

4.– Cuando la modificación haya sido formulada por los órganos forales de los territorios históricos, emitido el informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco se procederá a la aprobación definitiva por los citados órganos forales.

25. artikulua.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-plan sektorialetan funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko prozedura.

Artículo 25.– Procedimiento de modificación no sustancial de los planes territoriales sectoriales sometidos a evaluación ambiental estratégica simplificada.

1.– Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-plan sektorialetan funtsezkoak ez diren aldaketek dekretu honetan ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiten zaien lurralde-plan partzialen funtsezkoak ez diren aldaketetarako aurreikusitako izapidetze berari jarraituko diote, artikulu honetan dauden berezitasunekin.

1.– Las modificaciones no sustanciales de los planes territoriales sectoriales que estén sometidas al procedimiento de evaluación ambiental estratégica simplificada, seguirán la misma tramitación prevista en este decreto para las modificaciones no sustanciales de los planes territoriales parciales sometidas también a la evaluación ambiental estratégica simplificada, con las particularidades que se contienen en el presente artículo.

2.– Aldatzeko proposamena gai horretan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren kontsulta-izapidearen mende jarriko da –Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago izapide hori–, eta, horrela, hasieratik bermatuko da aldakea behar bezala txertatuko dela lurralde-antolamenduaren gidalerroek eta lurralde-plan partzialek definitutako lurralde-esparruan.

2.– La propuesta de modificación, será sometida a trámite de consulta al departamento competente en la materia del Gobierno Vasco, establecido en el artículo 17.1 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, a fin de garantizar desde el primer momento su correcta inserción en el marco territorial definido por las directrices de ordenación territorial y los planes territoriales parciales.

3.– Aldaketa Eusko Jaurlaritzako sailen batek egin badu, lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailak nahitaezko txostena egin beharko du, eta Gobernu Kontseiluan aurkeztu beharko da behin betiko onesteko, sail interesduneko sailburuak eta lurralde-antolamenduaren arloan eskumena duen sailekoak elkarrekin proposatuta.

3.– En el supuesto de que la modificación haya sido formulada por alguno de los departamentos del Gobierno Vasco, habrá de ser preceptivamente informada por el departamento competente en materia de ordenación del territorio y se elevará al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva, a propuesta conjunta de los/as consejeros/as del Departamento interesado y del departamento competente en materia de ordenación del territorio.

4.– Aldaketa lurralde historikoetako foru-organoek egiten badute, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostena egin ondoren, aipatutako foru-organoek behin betiko onetsiko dute.

4.– En el supuesto de que la modificación haya sido formulada por los órganos forales de los territorios históricos, emitido el informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco se procederá a la aprobación definitiva por los citados órganos forales.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUKO PLANAK ETA BESTELAKO PLANGINTZA-TRESNAK ONARTZEKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE APROBACIÓN DE LOS PLANES DE ORDENACIÓN URBANÍSTICA Y OTROS INSTRUMENTOS DE PLANEAMIENTO
1. ATALA
SECCIÓN PRIMERA
PRESTATZEA ETA ONESTEA
ELABORACIÓN Y APROBACIÓN

26. artikulua.– Hiri-antolamenduko plan orokorra eta haren aurrerapena egitea eta onesteko prozedurari hasiera ematea.

Artículo 26.– Formulación e inicio del procedimiento de aprobación del plan general de ordenación urbana y de su avance.

1.– Plan orokorra egitea eta izapidetzea udalari dagokio, eta zazpi mila biztanle baino gehiagoko udalerrietan, plan orokorra behin betiko onesteko eskumena ere badagokio. Biztanle gutxiago dituzten udalerrietan, dagokion foru-aldundiak izango du plan orokorra behin betiko onesteko eskumena.

1.– La formulación y tramitación del plan general corresponde al ayuntamiento, y en los municipios con población superior a siete mil habitantes, le corresponde también la competencia para su aprobación definitiva. En los municipios con población inferior, será competente para la aprobación definitiva la correspondiente diputación foral.

2.– Plan orokorra egiten hasteko akordioarekin batera herritarrek parte hartzeko programa bat egin beharko da, dekretu honetan aurreikusitako baldintzen arabera.

2.– El acuerdo de inicio de la formulación del plan general deberá estar acompañado de un programa de participación ciudadana, en los términos previstos en este decreto.

3.– Plan orokorraren idazkuntza erabaki ondoren, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90. artikuluaren 1. eta 2. lerrokadetan aurreikusitako informazioa eta txostenak eskatuko dira. Txosten horiek bi hilabetetik gorakoa ez den epean egingo dira.

3.– Acordada la redacción del plan general, se solicitará la información e informes previstos en los párrafos 1 y 2 del artículo 90 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, que se emitirán en el plazo no superior a dos meses.

4.– Udal-administrazioak, ondoren, aurrerapena eta planen ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko araudian aurreikusitako hasierako dokumentu estrategikoa egingo ditu aldi berean.

4.– La administración municipal elaborará a continuación y de manera simultánea tanto el avance como el documento inicial estratégico previsto en la normativa de evaluación ambiental estratégica de los planes.

5.– Udalak, aldi berean, honako izapide hauek beteko ditu:

5.– El ayuntamiento de manera simultánea procederá al cumplimiento de los siguientes trámites:

a) Aurrerapena jendaurrean jartzea gutxienez bi hilabeteko epean, eta dagokion iragarpena argitara ematea dagokion lurralde historikoaren aldizkari ofizialean, udal-mugartean tirada handiena duen egunkarian eta baliabide elektroniko propioetan

a) La exposición pública del avance durante el plazo mínimo de dos meses con publicación del pertinente anuncio en el Boletín Oficial del Territorio Histórico, en un diario de mayor tirada en el término municipal y en los medios electrónicos propios.

b) Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismen-dokumentuaren eskabidea aurkeztea Eusko Jaurlaritzako edo dagokion foru-aldundiko ingurumen-organoan (zazpi mila biztanle baino gehiagoko edo gutxiagoko udalerriak diren kontuan hartuta) hasierako dokumentu estrategikoarekin eta planaren aurrerapen-dokumentuarekin batera.

b) Presentar la solicitud de documento de alcance de la evaluación ambiental estratégica al órgano ambiental del Gobierno Vasco o de la diputación foral correspondiente según se trate de municipios de población superior o inferior a siete mil habitantes, junto con el documento inicial estratégico y el propio documento de avance del plan.

6.– Ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egingo du eta haren berri emango dio udalari azterketa egiten hasteko eskaera jasotzen duenetik aurrera hiru hilabeteko gehieneko epean. Aipatutako hiru hilabeteko gehieneko epearen barnean, ingurumen-arloko organoak eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen kontsultapean utziko du espedientea, ingurumen-ebaluazioaren legerian aurreikusitakoaren arabera. Administrazio publikoek eta pertsona interesdunek hasiera emateko eskaera jasotzen dutenetik hilabeteko epean erantzun beharko dute. Irismen-dokumentu hori ingurumen-organoaren eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.– El órgano ambiental elaborará y comunicará al ayuntamiento el documento de alcance del estudio ambiental estratégico en el plazo máximo de tres meses desde que recibiera la solicitud de inicio. Dentro del citado plazo máximo de tres meses, el órgano ambiental someterá el expediente a consulta de las administraciones públicas afectadas y de las personas interesadas de acuerdo con lo previsto en la legislación de evaluación ambiental, que deberán pronunciarse en el plazo de un mes desde la recepción de la solicitud de inicio. El mencionado documento de alcance se publicará en la sede electrónica del órgano ambiental y del ayuntamiento.

7.– Udalak irizpideak eta helburuak onartuko ditu, eta horiek erabiliko dira plan orokorraren hasierako onespen-dokumentua idazteko.

7.– El ayuntamiento adoptará los criterios y objetivos, que servirán de base para redactar el documento de aprobación inicial del plan general.

8.– Hasierako onespen-dokumentua idaztearekin batera, udalak ingurumen-azterketa estrategikoa idatziko du, irismen-dokumentua kontuan hartuta.

8.– Paralelamente a la redacción del documento de aprobación inicial, el ayuntamiento redactará el estudio ambiental estratégico teniendo en cuenta el documento de alcance.

27. artikulua.– Hiri-antolamenduko plan orokorraren hasierako onespena.

Artículo 27.– Aprobación inicial del plan general de ordenación urbana.

1.– Udalak hasiera batean onetsiko du plan orokorraren hasierako onespen-dokumentua eta jendaurrean jarriko du, ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera, berrogeita bost egun balioduneko epean, iragarkia dagokion lurralde historikoaren aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aurrera; horrez gain, udal-mugarteko egunkaririk zabalduenetako batean edo batzuetan argitaratuko du. Udalak, halaber, bere egoitza elektronikoan eta egokitzat jotzen dituen beste hedabide batzuetan ere argitaratuko du, informazioa emateko soilik. Sektoreko eskumenak dituzten administrazio publikoei ere emango zaie hasierako onespenaren berri, ezagutu dezaten eta txostena egin dezaten. bai eta, Arabako udalen kasuan, udalerriko administrazio-batzarrei ere.

1.– El ayuntamiento aprobará inicialmente el documento de aprobación inicial del plan general y lo someterá a información pública, junto con el Estudio Ambiental Estratégico, por el plazo mínimo de cuarenta y cinco días hábiles a partir de la publicación del anuncio en el Boletín Oficial del Territorio Histórico publicándose igualmente en el diario o diarios de mayor circulación en el término municipal. A efectos meramente informativos lo publicará también en su sede electrónica y en los demás medios de comunicación que considere pertinentes. Igualmente se notificará la aprobación inicial, para su conocimiento e informe, a las administraciones públicas con competencias sectoriales, y en el caso de los ayuntamientos alaveses también a las juntas administrativas del municipio.

2.– Jendaurrean jartzearekin batera, udalak hasierako onespen-dokumentua eta ingurumen-azterketa estrategikoa bidaliko dizkie aldez aurretik kontsulta egin zaien eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, aurreko apartatuan ezarritako epe berean txostenak eta egokitzat hartzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

2.– Simultáneamente a la información pública, el ayuntamiento remitirá el documento de aprobación inicial y el estudio ambiental estratégico, a las administraciones públicas afectadas y a las personas interesadas que han sido previamente consultadas, para que, en el mismo plazo establecido en el apartado anterior, emitan los informes y alegaciones que estimen pertinentes.

28. artikulua.– Hiri-antolamenduko plan orokorraren behin-behineko onespena.

Artículo 28.– Aprobación provisional del plan general de ordenación urbana.

1.– Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza ikusi ondoren, udalak plan orokorraren proposamena egingo du plan hori behin-behinean onesteko egokitzat hartzen diren aldaketekin. Hala ere, aldaketa horiek hasieran aurreikusitako egitura-antolamenduan aldaketa handia egitea eskatzen badute, udalak berriz ere hasierako onarpena ematea eta jendaurrean jartzeko beste aldi bat irekitzea erabakiko du behin-behineko onarpena eman aurretik.

1.– En vista del resultado de la información pública y consultas, el ayuntamiento elaborará la propuesta del plan general para su aprobación provisional con las modificaciones que procedieran. No obstante, si las citadas modificaciones significasen un cambio sustancial en la ordenación estructural inicialmente prevista, el ayuntamiento acordará su nueva aprobación inicial y la apertura de un nuevo periodo de información pública previo a la aprobación provisional.

Arabari dagokionez, udalak behin-behineko onespenaren erabakiaren berri emango die udalerriko administrazio-batzarrei, eta, horretarako, erabakiaren edukia bidaliko die.

En el caso de Álava, el ayuntamiento dará cuenta del acuerdo de aprobación provisional, con remisión del contenido del citado acuerdo a las juntas administrativas del municipio.

2.– Hiri-antolamenduko plan orokorraren dokumentua behin-behinean onetsi ondoren, udalak aldi berean igorriko du:

2.– Una vez aprobado provisionalmente el documento de plan general de ordenación urbana, el ayuntamiento lo remitirá simultáneamente:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera, txostena egin dezan hiru hilabeteko epean.

a) A la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, para la emisión de informe en el plazo máximo de tres meses.

b) Ingurumen-organora, espedientearen kopia oso batekin, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezan eskatuz. Adierazpen hori bi hilabeteko epean egin beharko da, espediente osoa jasotzen denetik hasita.

b) Al órgano ambiental, junto con una copia completa del expediente, solicitando la emisión de la declaración ambiental estratégica, que deberá emitirse en el plazo máximo de dos meses, desde la recepción del expediente completo.

3.– Dagokion udalari zuzenean jakinaraziko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak bere txostenaren berri, plana izapidetzen jarraitzeko.

3.– El informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco será directamente comunicado desde el mencionado órgano colegiado al Ayuntamiento correspondiente, al objeto de la continuación en la tramitación del plan.

29. artikulua.– Hiri-antolamenduko plan orokorraren behin betiko onespena.

Artículo 29.– Aprobación definitiva del plan general de ordenación urbana.

1.– Zazpi mila biztanle baino gehiagoko udalerrietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren emaitza ikusi ondoren, udalak, hala badagokio, behar diren aldaketak egingo ditu, eta hiri-antolamenduko plan orokorra behin betiko onesteko erabakia hartuko du. Zazpi mila biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, foru-aldundiak onetsiko du behin betiko plan orokorra, hiru hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako txostenetik eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren emaitzatik eratorritako baldintzekin.

1.– En los municipios con población superior a siete mil habitantes, y a la vista del informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y del resultado de la evaluación ambiental estratégica, el ayuntamiento introducirá las modificaciones oportunas y adoptará el acuerdo de aprobación definitiva del plan general de ordenación urbana. En los municipios de población inferior a siete mil habitantes, será la diputación foral la que proceda, en el plazo de tres meses, a la aprobación definitiva del plan general con las condiciones derivadas igualmente del informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y del resultado del procedimiento de evaluación ambiental estratégica.

2.– Plan orokor bat ezin izango da behin betiko onetsi, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena eman ez badu edo hori egiteko epea amaitu ez bada.

2.– En ningún caso se podrá aprobar definitivamente un plan general sin la emisión del informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, o sin el transcurso del plazo para su emisión.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak baldintzak ezartzen baditu, espresuki adieraziko du ezinbestekoa ote den, baldintzak bete ondoren, planaren txostena egitea berriro, edo plana izapidetzen jarraitu ote daitekeen.

Si la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco estableciera condiciones, indicará expresamente la necesidad o no de que el plan, una vez cumplimentadas las mismas, deba ser nuevamente sometido a su informe o si puede continuarse su tramitación.

3.– Plan orokorra behin betiko onesteko ebazpena emateko eskumena duen organoak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 91. artikuluan prozedura amaitzeko aurreikusitako edozein ebazpen hartu ahal izango du

3.– El órgano competente para dictar la resolución de aprobación definitiva del plan general, podrá adoptar cualquiera de las resoluciones finalizadoras del procedimiento previstas en el artículo 91 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

4.– Plan orokorra behin betiko onetsi ondoren, behin betiko onesteko eskumena duen organoak plana dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea aginduko du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan aipatzen diren baldintzen arabera. Dagokion udal-administrazioaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da, eta onesteko iragarpena lurralde historikoan hedapen handiena duen edo duten egunkarian edo egunkarietan txertatuko da. Plan orokorraren kopia oso bat dagokion foru-aldundiko plangintzaren erregistrora igorriko da.

4.– Una vez aprobado definitivamente el plan general, el órgano competente para su aprobación definitiva ordenará su publicación en el Boletín Oficial del Territorio Histórico correspondiente en los términos señalados en el artículo 70 de la Ley 7/1985, de 2 de abril, Reguladora de las Bases del Régimen Local. Se publicará igualmente en la sede electrónica de la administración municipal correspondiente, y el anuncio de aprobación se insertará en el diario o diarios de mayor difusión en el territorio histórico. Una copia completa del plan general se remitirá al registro de planeamiento de la diputación foral correspondiente.

30. artikulua.– Bateragarritze-planak eta sektorizatze-planak egiteko eta izapidetzeko prozedura.

Artículo 30.– Procedimiento de formulación y tramitación de planes de compatibilización y planes de sectorización.

1.– Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 63. eta 92. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, eraginpeko udalek haien lurraldeetako zona mugakideetarako bateragarritze-plan bat prestatzea erabaki dezakete, eta plan horri behin betiko onespena emateko eskumena, plan orokorraren behin betiko onespenerako erabilitako erregela berberaren araberakoa izango da.

1.– Conforme a lo previsto en los artículos 63 y 92 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, los ayuntamientos afectados podrán acordar la elaboración de un plan de compatibilización de zonas limítrofes de sus territorios y la competencia para su aprobación definitiva seguirá la misma regla que para el plan general de ordenación urbana.

2.– Akordiorik lortu ezean, eraginpeko edozein udalek eskatu ahal izango du Foru Aldundiko edo Eusko Jaurlaritzako organo eskudunaren esku-hartzea, azken kasu horretan, bateragarritzeak lurralde historiko bat baino gehiago ukitzen dituenean.

2.– En defecto de tal acuerdo, cualquiera de los ayuntamientos afectados podrá instar la intervención del órgano competente de la Diputación Foral o del Gobierno Vasco, en este último caso cuando la compatibilización afecte a varios territorios históricos.

3.– Sektorizatze-planaren izapidetzeak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 93. eta 94. artikuluetan ezarritakoa errespetatuko du, eta udal-administrazioaren aurretiko baimena beharko du plana egiteko; baimena lortu ondoren, dekretu honetan hiri-antolamenduko plan orokorrerako aurreikusitako onespen-prozedura hartu beharko da kontuan.

3.– La tramitación del Plan de sectorización respetará lo dispuesto en los artículos 93 y 94 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, precisando de la autorización previa de la administración municipal para su formulación que una vez obtenida, habrá de observar el procedimiento de aprobación previsto en este decreto para el plan general de ordenación urbana.

31. artikulua.– Plan partzialak egiteko eta izapidetzeko prozedura.

Artículo 31.– Procedimiento para la formulación y tramitación de los planes parciales.

1.– Plan partziala egitea udalei dagokie edota edozein pertsona fisiko edo juridiko publikori edo pribaturi; kasu horretan, udal-administrazioak, betiere arrazoiak emanda, erabaki edo ukatuko du planaren hasierako onespena proposatutako dokumentuaren hutsuneek plana baldintzatzen badute eta hutsune horiek ezin badira plana izapidetu bitartean konpondu.

1.– La formulación del plan parcial corresponde a los ayuntamientos, o a cualquier otra persona física o jurídica, pública o privada, en cuyo caso la administración municipal acordará o denegará motivadamente su aprobación inicial cuando las deficiencias del documento propuesto condicionaran el mismo no pudiendo ser subsanadas durante su tramitación.

2.– Ekimen partikularreko plan partzialen kasuan, ekimenaren sustatzaileak udalean aurkeztuko du plan partziala, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren hasierako eskabidearekin batera, eta ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera osatutako ingurumen-dokumentu estrategikoarekin batera. Udal-ekimeneko plan partzialen kasuan, udalak idatziko du dokumentazio hori, eta zuzenean bidaliko du ingurumen-organora.

2.– En el supuesto de planes parciales de iniciativa particular, el promotor o promotora de la iniciativa presentará ante el ayuntamiento el plan parcial, al que acompañará la solicitud de inicio de la evaluación ambiental estratégica, y el documento ambiental estratégico completado de acuerdo a lo previsto en la normativa de evaluación ambiental estratégica. En el supuesto de planes parciales de iniciativa municipal, será el ayuntamiento el que redacte la citada documentación y la remita directamente al órgano ambiental.

3.– Bai ekimen partikularreko plan partzialen kasuan bai administrazio publiko eskudunak ofizioz egiten dituenen kasuan, ingurumen-txosten estrategikoa egin eta ingurumen-organoak hura jaso aurretik, hasierako onarpena eman ahal izango zaie plan partzialei, bai eta jendaurrean jartzeko izapidea bete dela egiaztatu ere. Halakoetan, plana hasieran onartzeko erabakiak adieraziko du onarpena ingurumen-txosten estrategikoaren emaitzaren baitan dagoela.

3.– Tanto en el supuesto de plan parcial de iniciativa particular como en el que se formula de oficio por parte de la Administración Pública competente, la aprobación inicial y la verificación del pertinente trámite de información pública podrán ser realizadas antes de la emisión y recepción del informe ambiental estratégico por parte del órgano ambiental. En tal caso, el citado acuerdo de aprobación inicial expresará que se adopta de manera condicionada a lo que resulte del informe ambiental estratégico.

4.– Baldin eta ingurumen-organoak erabakitzen badu ez dela aurreikusten plan partzialak ingurumenean ondorio nabarmenik izango duenik, planaren izapidetzeak aurrera egingo du, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

4.– En caso de que el órgano ambiental determine que no resulta probable que el plan parcial produzca efectos significativos sobre el medio ambiente, se continuará en su tramitación conforme a lo previsto en los artículos 95 y siguientes de la Ley 2/2006 de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

5.– Bestela, txostenak xedatuko du plana ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren eraginpean jarri behar dela. Ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egingo du eta dokumentu horren berri emango dio udalari, edo hala badagokio, udalari eta sustatzaileari, eta haiek jarraitu beharko dute ondorengo apartatuetan aurreikusitako izapideak egiten:

5.– En otro caso, el informe determinará la necesidad de someter el plan a evaluación ambiental estratégica ordinaria. El órgano ambiental elaborará y notificará al ayuntamiento, o en su caso a este y al promotor o promotora, el documento de alcance del estudio ambiental estratégico quienes habrán de continuar con la tramitación prevista en los siguientes apartados:

a) Udalak, edo, hala badagokio, sustatzaileak plan partzialaren hasierako onespen-dokumentua eta ingurumen-azterketa estrategikoa egingo ditu irismen-dokumentua kontuan hartuta, eta plan partzialaren hasierako onespena gauzatuko du.

a) El ayuntamiento o en su caso el promotor o promotora elaborará el documento de aprobación inicial del plan parcial y el estudio ambiental estratégico tomando en consideración el documento de alcance, procediendo a su aprobación inicial.

b) Ondoren, udalak, onespen horrekin batera, jendaurreko informazioaren nahitaezko izapidearen mende jarriko du plana, berrogeita bost egun balioduneko epean, iragarkia dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aurrera; plana, era berean, tirada handieneko egunkarian edo egunkarietan argitaratuko da; horrez gain, eta aldi berean, eraginpeko administrazio publikoen eta aldez aurretik kontsulta egin zaien pertsona interesdunen kontsulta-izapidearen mende ere jarriko du plana.

b) A continuación, el ayuntamiento, de modo simultáneo someterá el plan al preceptivo trámite de información pública, por el plazo mínimo de cuarenta y cinco días hábiles a partir de la publicación del anuncio en el Boletín Oficial del Territorio Histórico, y publicándose igualmente en el diario o diarios de mayor tirada y al trámite de consultas a las administraciones públicas afectadas, y a las personas interesadas que hubieran sido previamente consultadas por idéntico plazo.

c) Udala, aurreko izapideen alegazioak kontuan hartuta, behin-behingoz onetsiko du, eta espedientea ingurumen-organora bidaliko du ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko. Adierazpen hori bi hilabeteko epean egin eta jakinarazi beharko da, eta epe horretan egiten ez bada, izapideak egiten jarraitu ahal izango da.

c) Tomando en consideración las alegaciones de los trámites anteriores el ayuntamiento procederá a la aprobación provisional y remitirá el expediente al órgano ambiental para la emisión de la declaración ambiental estratégica que deberá emitirse y comunicarse en el plazo máximo de dos meses en cuyo defecto podrá proseguirse con la tramitación.

6.– Hiru mila biztanleko edo gutxiagoko udalerriak direnean, behin-behineko onespena emateko erabakia hartu ondoren, hamar eguneko epea egongo da –erabakia hartu denetik– espedientea dagokion foru-aldundira bidaltzeko, behin betiko onar dezan.

6.– En el caso de municipios con población igual o inferior a tres mil habitantes, una vez adoptado el acuerdo de aprobación provisional, se remitirá el expediente en un plazo no superior a diez días desde su adopción, a la diputación foral correspondiente para su aprobación definitiva.

7.– Plan partzialaren behin betiko onespena Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 96. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera ebatziko da.

7.– La aprobación definitiva del plan parcial se resolverá en los términos previstos en el artículo 96 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

32. artikulua.– Plan bereziak egiteko eta onesteko prozedura.

Artículo 32.– Procedimiento de formulación y aprobación de los planes especiales.

1.– Plan bereziak dekretu honetan plan partzialetarako ezarritakoaren arabera egin eta onetsiko dira.

1.– Los planes especiales se formularán y aprobarán de acuerdo con lo establecido al efecto en este decreto, para los planes parciales.

2.– Eusko Jaurlaritzako edo foru-administrazioko sailen bati dagozkion sektore-eskumenetan oinarritzen diren plan bereziak, hain zuzen Eusko Jaurlaritzako edo foru-administrazioko organo eskudunak egin, izapidetu eta onetsiko ditu, eta sustatzaileak aurkeztuko du, organo substantiboa den aldetik, ingurumen-ebaluazio estrategikoari hasiera emateko eskabidea eta dagokion dokumentazioa, ingurumen-organoaren aurrean.

2.– Los planes especiales formulados en virtud de competencia sectorial que corresponda a algún departamento del Gobierno Vasco o de la administración foral, serán formulados, tramitados y aprobados por el órgano del Gobierno Vasco o de la administración foral competente al efecto, siendo el promotor o promotora en su calidad de órgano sustantivo quien presente ante el órgano ambiental la solicitud de inicio de la evaluación ambiental estratégica, acompañada de la documentación correspondiente.

Hasierako onespena eman ondoren, planari buruzko txostena egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta eraginpean hartutako udal eta kontzejuek, eta bi hilabeteko epea izango dute horretarako. Izapide horrekin batera ingurumen-ebaluazio estrategikoari dagokion izapidea egingo da.

Una vez producida su aprobación inicial, el plan deberá ser sometido a informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y de los ayuntamientos y concejos afectados, que deberá ser emitido en el plazo máximo de dos meses. Este trámite se simultaneará con el correspondiente a la evaluación ambiental estratégica.

3.– Lurralde-antolamenduko tresna baten zehaztapenak garatzeko egiten diren plan bereziak sektoreko organo eskudunak egingo ditu, horretarako plan orokorrik egon ez arren, plangintza onesteko aurreikusitako prozeduraren arabera. Aipatutako plan berezia eraginpeko toki-erakundeek egin behar dutenean, artikulu honen aurreko zenbakian aurreikusitako prozedura berbera jarraituko da.

3.– Los planes especiales que se elaboren en desarrollo de las determinaciones de un instrumento de ordenación territorial se realizarán, aun en defecto de plan general de ordenación urbana que lo contemple, por el órgano sectorial competente conforme al procedimiento previsto para la aprobación del citado planeamiento. En caso de que el mencionado plan especial correspondiera realizarlo a las entidades locales afectadas, se seguirá el mismo procedimiento previsto en el número anterior de este artículo.

4.– Bai birgaitze- eta berritze-plan berezien kasuen, bai hiria berroneratzeko plan berezien kasuan, bai monumentu-multzo edo higiezin kalifikatuak babestu eta kontserbatzeko plan berezien kasuan, hasierako onespena eman ondoren, kultura- eta etxebizitza-arloko eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek txostena egingo dute, hilabeteko epean. Epe hori amaituta, jarraitu ahal izango da izapideekin. Kultura-arloko eskumena duen sailaren txostena loteslea izango da kultura-intereseko higiezinen abiarazte-ebazpenetan edo behin betiko kalifikazio-ebazpenetan ezarritako babes-araubideari dagokionez.

4.– Los planes especiales de rehabilitación, renovación o regeneración urbana y los planes especiales de protección y conservación de conjuntos monumentales o inmuebles calificados deberán ser sometidos, una vez aprobados inicialmente, a los informes de los departamentos competentes en materia de cultura y de vivienda, respectivamente, que serán emitidos en un plazo no superior a un mes, transcurrido el cual se podrá proseguir el trámite. El informe del departamento competente en materia de cultura, tendrá carácter vinculante en relación con el régimen de protección establecido en las resoluciones de incoación o calificación definitiva de los inmuebles de interés cultural.

5.– Lurzoru urbanizaezinei eragiten dieten plan bereziei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena egin beharko du planoi buruz.

5.– Los planes especiales que afecten a suelo no urbanizable, se someterán a informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

6.– Hiri-berroneratzerako plan bereziak izapidetzean, finkatutako auzoak ukitzen badituzte, eta ukitutako biztanleriaren gainean eragina badute, formulazioa abiarazteko udalaren erabakiarekin batera, herritarrek parte hartzeko programa bat egon beharko da.

6.– En la tramitación de los planes especiales de regeneración urbana que afecten a barrios consolidados y que incidan sobre la población afectada, el acuerdo municipal de inicio de la formulación deberá estar acompañado de un programa de participación ciudadana.

33. artikulua.– Hirigintza-antolamenduko bestelako tresnak.

Artículo 33.– Otros instrumentos de ordenación urbanística.

1.– Xehetasun-azterketen onespenak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 98. artikuluan aurreikusitako izapideak errespetatuko ditu.

1.– La aprobación de los estudios de detalle respetará los trámites previstos en el artículo 98 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

2.– Urbanizatzeko eta eraikitzeko udal ordenantzen onespena Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 99. artikuluak ezarritako izapidetzera egokituko da.

2.– La aprobación de las ordenanzas municipales de urbanización y edificación, se adaptará a la tramitación prevista en el artículo 99 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

3.– Katalogoen onespena Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 100. artikuluan ezarritako izapidetzera egokituko da. Jendaurreko erakustaldiaren izapidearen barnean, dagokion foru-aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kultura-ondare gaietako departamentu eskudunei txostena eskatuko zaie, eta hilabeteko epea igaro ostean txostena egin ez bada, prozedurarekin jarraitu ahal izango da.

3.– La aprobación de los catálogos se adaptará a la tramitación prevista en el artículo 100 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo. Dentro del trámite de información pública, se solicitará informe a los departamentos competentes en materia de patrimonio cultural de la Diputación Foral correspondiente y del Gobierno Vasco y, transcurrido el plazo de un mes sin que sea emitido, se podrá proseguir con el procedimiento.

2. ATALA
SECCIÓN SEGUNDA
BERRIKUSTEA ETA ALDATZEA
REVISIÓN Y MODIFICACIÓN

34. artikulua.– Hirigintza-planen edukia aldatzea. Berrikustea eta aldatzea.

Artículo 34.– Alteración del contenido de los planes urbanísticos. Revisión y modificación.

1.– Hirigintza-antolamenduko planen edukia aldatu ahal izango da planak berrikusiz, edo planetan aldaketak eginez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 102. artikulutik 107.era bitartean eta dekretu honen ondorengo artikuluetan araututako baldintzetan.

1.– La alteración del contenido de los planes de ordenación urbanística podrá llevarse a cabo mediante la revisión de los mismos, o su modificación en los términos regulados en los artículos 102 a 107 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de 30 de junio de Suelo y Urbanismo, y los siguientes artículos de este decreto.

2.– Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 107. artikuluan aurreikusitako aldaketak jasan dituzten planen bertsio oso eta eguneratuak onesteko, nahikoa izango da horiek dagokion udalak onestea, beste inolako prozeduraren beharrik gabe.

2.– Para la aprobación de versiones completas y actualizadas de los planes que hayan sufrido modificaciones previstas en el artículo 107 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, bastará la aprobación de las mismas por parte del ayuntamiento correspondiente y sin necesidad de más trámites procedimentales.

3.– Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 103.4 artikuluarekin bat etorriz, eta han aurreikusitako ondorioetarako, hirigintza-plangintza edozein unetan aldatu ahal izango da. Aldaketa plangintza orokorreko zehaztapenei edo elementu propioei buruzkoa denean, planean bertan berrikusteko aurreikusitako kasuak edo inguruabarrak gertatzen direnean edo epeak amaitzen direnean, aldaketa egin ahal izango da berrikusteko lanak hasteko erabakia hartzen denean, betiere Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– De conformidad y a los efectos previstos en el artículo 103.4 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, la modificación del planeamiento urbanístico podrá tener lugar en cualquier momento. Cuando se refiera a determinaciones o elementos propios del planeamiento general, expirados los plazos o producidos los supuestos o circunstancias previstos en el propio plan para su revisión, la modificación podrá llevarse a efecto una vez se haya adoptado el acuerdo de inicio de los trabajos de revisión conforme a lo establecido en el artículo 90.1 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo del País Vasco.

35. artikulua.– Egiturazko hirigintza-antolamendua eta antolamendu xehatua aldatzea.

Artículo 35.– Modificación de la ordenación urbanística estructural y pormenorizada.

1.– Egiturazko hirigintza-antolamenduaren aldaketa plan orokorrak aldatzeko prozedurari jarraikiz egingo da, eta, plangintza egokitzeko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoari jarraituko zaio.

1.– La alteración de la ordenación urbanística estructural se realizará siguiendo el procedimiento de modificación de los planes generales, así como la adaptación del planeamiento conforme se prevé en la disposición transitoria segunda de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

2.– Antolamendu xehatua aldatzeko, berriz, plan partzialaren edo plan bereziaren figura hartuko da eta haien prozedurari jarraituko zaio, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95. 96. eta 97. artikuluetan eta dekretu honetan dagozkion artikuluetan ezarritakoa betez.

2.– La ordenación pormenorizada se modificará adoptando la figura y el procedimiento de plan parcial o plan especial, según corresponda, a tenor de los artículos 95, 96 y 97 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo y de los correspondientes de este decreto.

36. artikulua.– Plangintzaren berrikuspenak eta aldaketak. Dokumentazioa. Aldaketak ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduran sartzea.

Artículo 36.– Revisiones y modificaciones de planeamiento. Documentación. Integración de las modificaciones en el procedimiento de evaluación ambiental estratégica.

1.– Plangintza berrikusteko eta aldatzeko, plangintza onesteko Dekretu honetan aurreikusitako prozedura berari jarraituko zaio, eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta edo sinplifikatua gehituko da, dagokionaren arabera, ingurumen-ebaluazioari buruzko araudiaren arabera.

1.– La revisión y modificación del planeamiento seguirá el mismo procedimiento que el previsto en este decreto para su aprobación, incluyendo la evaluación ambiental estratégica ordinaria o simplificada, según proceda, a tenor de la normativa de evaluación ambiental.

Jendaurrean dokumentazio bera jarri beharko da, jendaurreko informazioaren izapidea egiteko gutxieneko dokumentazio gisa. Gainera, onetsitako aldaketa justifikatzeko memoria eman beharko da, eta araudian ukitutako artikuluen testu osoa, artikulu horien barruan aldatutako zatiak nabarmenduta.

Deberá ser expuesta al público la misma documentación, como documentación mínima para el trámite de información pública. Además, incorporará una memoria justificativa de la modificación adoptada y el texto íntegro de los artículos de la normativa afectados, resaltando las partes de los artículos modificados.

2.– Aurreko lerrokadan ezarritakoa alde batera utzi gabe, plangintza orokorraren aldaketetan, aurrerapena egitea hautazkoa izango da.

2.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el párrafo anterior, en las modificaciones del planeamiento general, la elaboración del avance será potestativa.

3.– Plan orokorraren aldaketak aurrerapena egin gabe onesteko, honako izapide hauek egin beharko dira:

3.– La aprobación de modificaciones de plan general sin elaboración de avance seguirán los siguientes trámites:

a) Udalak ingurumen-ebaluazioari hasiera emateko eskabidea eta ingurumen-dokumentu estrategikoa idatzi, eta ingurumen-organora bidaliko ditu, plan orokorraren aldaketarekin batera.

a) El ayuntamiento redactará la solicitud de inicio de la evaluación ambiental y el documento ambiental estratégico y la remitirá junto con la modificación del plan general al órgano ambiental.

b) Ingurumen-organoak eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen kontsulten mende jarriko du espedientea, iritzia eman dezaten hilabeteko epean, eskaera egiten denetik hasita, ingurumen-ebaluazioari buruzko oinarrizko araudi sektorialean aurreikusitako baldintzetan.

b) El órgano ambiental someterá el expediente a consultas de las administraciones públicas afectadas y de las personas interesadas, para que, en un plazo máximo de un mes desde la solicitud, se pronuncien en los términos previstos en la normativa sectorial básica de evaluación ambiental.

c) Ingurumen-organoak ingurumen-txosten estrategikoa egingo du, bi hilabeteko epean, espediente osoa jasotzen duenetik hasita, eta, kontsulten emaitza kontuan hartuta, erabakiko du planaren aldaketak ingurumenean ondorio nabarmenak dituen edo ez.

c) El órgano ambiental formulará el informe ambiental estratégico, en el plazo de dos meses desde la recepción del expediente completo, y teniendo en cuenta el resultado de las consultas, determinará si la modificación del plan tiene o no efectos significativos sobre el medio ambiente.

1) Ondorio nabarmenik ez badu, aldaketa hasiera batean onetsiko da, txostenak berak ezartzen dituen baldintzetan, eta dagokion izapidearekin jarraitu ahal izango da.

1) En caso de no tener efectos significativos, la modificación podrá aprobarse inicialmente en los términos que el propio informe establezca y seguir la tramitación que corresponda.

2) Bestela, txostenak xedatuko du aldaketa ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mende jarri behar dela. Ingurumen-organoak ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egingo du eta udalari jakinaraziko dio. Udal horrek dekretu honen 27. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako izapidetzearekin jarraitu beharko du.

2) En otro caso, el informe determinará la necesidad de someter la modificación a evaluación ambiental estratégica ordinaria. El órgano ambiental elaborará y notificará al ayuntamiento el documento de alcance del estudio ambiental estratégico, debiendo continuar con la tramitación establecida en los artículos 27 y siguientes del presente Decreto.

3. ATALA
SECCIÓN TERCERA
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA
SILENCIO ADMINISTRATIVO

37. artikulua.– Administrazio-isiltasuna plangintza onesteari dagokionez.

Artículo 37.– Silencio administrativo en la aprobación de planeamiento.

1.– Plan orokorraren behin betiko onespena foru-aldundiei dagokienean, hiru hilabete igaro badira udalak espedientea foru-erakundeari bidali zionetik, eta epe horretan aldundiak ebazpenik jakinarazi ez badio behin-behineko onespena eman zuen udalari, plana isiltasun administratibo positiboaren bitartez onartu dela ulertuko da.

1.– Cuando la aprobación definitiva del plan general corresponda a las diputaciones forales, transcurridos tres meses desde la remisión del expediente por parte del Ayuntamiento al órgano foral, si este no hubiera comunicado resolución alguna al ayuntamiento que otorgó la aprobación provisional, el plan se entenderá aprobado por silencio administrativo positivo.

2.– Hala ere, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 105.7 artikuluan araututako kasuetan, egiturazko antolamenduan lehendik sartuta zeuden berdegune eta espazio libreetarako lurzoruei eragiten dioten plan orokorren aldaketei behin betiko onespena emateko gehieneko epea etenda geratuko da, helburu horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak eman edo ukatu behar duen baimena eskatzen denetik. Aipatutako errekerimendutik hiru hilabete igaro badira eta ez bada inolako ebazpenik jakinarazi, ulertu ahal izango da aldaketaren behin betiko onespena ezetsi dela.

2.– No obstante, en los supuestos regulados en el artículo 105.7 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de 30 de junio de Suelo y Urbanismo, de aprobación definitiva de modificaciones de planes generales que afecten a suelos destinados a zonas verdes y espacios libres anteriormente incluidos en la ordenación estructural, el plazo máximo para la aprobación definitiva quedará suspendido desde que se requiera la autorización que al efecto ha de otorgar o denegar la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco. Transcurridos tres meses desde el citado requerimiento sin que se hubiere notificado resolución alguna, podrá entenderse desestimada la aprobación definitiva de la modificación.

3.– Hiru mila biztanleko edo gutxiagoko udalerrien kasuan, plan partzialaren edo bereziaren behin betiko onespena foru-aldundiei dagokienean, ebazpena emateko epea bi hilabetekoa da, espedientea dagokion foru-organoaren erregistroan sartzen denetik. Epe hori igaro ondoren, udalak ulertu ahal izango du onespena administrazio-isiltasunaren bitartez baietsi dela.

3.– En el supuesto de municipios con población igual o inferior a tres mil habitantes, cuando la aprobación definitiva del plan parcial o especial corresponda a las diputaciones forales, el plazo para resolver será de dos meses desde la entrada del expediente en el registro del órgano foral correspondiente. Transcurrido el plazo, el ayuntamiento podrá entenderlo estimado por silencio administrativo positivo.

4.– Partikularrek eskatuta egindako plan partzialen edo berezien kasuan, hasierako onespena erabakitzeko epea hiru hilabetekoa izango da, planak osorik dagokion udalaren dokumentuen erregistroan aurkezten direnetik aurrera. Aipatutako plana behin-behinean edo behin betiko onesteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez ere, hasierako onespena eman zaionetik aurrera. Aipatutako epeak igaro badira, eta ez bada horri buruzko ebazpenik jakinarazi, ulertuko da planaren onespena ezetsi egin dela administrazio-isiltasun negatiboaren bitartez.

4.– En el supuesto de planes parciales o especiales formulados a instancia de particulares, el plazo para acordar la aprobación inicial, será de tres meses desde su presentación completa en el registro de documentos del ayuntamiento correspondiente. El plazo para la aprobación provisional o definitiva del mencionado plan no podrá exceder de seis meses desde su aprobación inicial. El transcurso de los citados plazos sin notificación de resolución alguna al efecto, dará lugar a que la aprobación del plan ha sido denegada por silencio administrativo negativo.

5.– Partikularrek eskatuta egindako xehetasun-azterketak behin betiko onesteko epea hiru hilabetekoa da hasierako onespenetik zenbatzen hasita, eta epe hori igarotzen bada, eta ez bada dagokion ebazpena ematen, interesdunak edo interesdunek ulertu ahal izango dute ezetsi egin dela.

5.– El plazo para la aprobación definitiva de los estudios de detalle formulados a instancia particular es de tres meses desde su aprobación inicial, y transcurrido ese plazo sin comunicar la pertinente resolución, la interesada o interesadas podrán entenderlo desestimado.

6.– Hirigintzako plangintzaren figura bat izapidetzean, testu bategin bat edo dokumentazio berriren bat aurkeztea eskatzen duen erabaki bat ematen bada, plangintza-tresna hori behin betiko onesteko legez aurreikusitako epe berean eman beharko da organo eskudunaren hurrengo ebazpena. Epe hori igaro ostean egintza espresurik jakinarazi ez bada, testu bategina administrazioaren isiltasun positiboaren bidez behin betiko onetsi dela ulertuko da, edo espedientea behin betiko osatu dela, aurkeztutako dokumentazioarekin.

6.– En el supuesto de que en la tramitación de una figura de planeamiento urbanístico se produzca un acuerdo que requiera la presentación de un texto refundido o de nueva documentación, la resolución subsiguiente del órgano competente deberá dictarse dentro del mismo plazo previsto legalmente para la aprobación definitiva del instrumento de planeamiento de que se trate. Si una vez transcurrido este plazo no se ha notificado ningún acto expreso, se entenderá que se ha producido la aprobación definitiva del texto refundido por silencio administrativo positivo, o que se ha completado definitivamente el expediente con la documentación aportada.

7.– Ezin izango da administrazio-isiltasun positiboa aplikatu ordenamendu juridikoa urratzen denean, eta zehazki kasu hauetan:

7.– No habrá lugar a la aplicación del silencio administrativo positivo cuando se contravenga el ordenamiento jurídico, y en concreto:

a) Planean ez badaude sartuta dagokion plan motari zuzenean aplikatzekoak zaizkion aginduen bitartez ezarritako zehaztapenak eta dokumentuak.

a) Si el plan no contuviere los documentos y determinaciones establecidas por los preceptos que sean directamente aplicables para el tipo de plan de que se trate.

b) Planean goragoko hierarkiako legeen edo planen aurkakoak diren zehaztapenak badaude.

b) Si el plan contiene determinaciones contrarias a las leyes o a planes de superior jerarquía.

c) Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura izapidetu ez bada, nahitaezkoa denean, edo izapidetu bada ere, ez badu ebaluazio-prozedura amaitu.

c) Si no se hubiera tramitado el procedimiento de evaluación ambiental estratégica cuando sea preceptivo o, si habiéndose tramitado, no hubiera culminado el procedimiento de evaluación.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaien hirigintza-antolamenduko plan orokorretan, plangintza orokorra bateragarri egiteko planetan, sektorizatze-planetan, plangintzako arau subsidiarioetan eta plan partzial eta berezietan, prozedura-jarraibide hauek bete beharko dira:

De conformidad con lo previsto en el Decreto 179/2019 de 19 de noviembre sobre normalización del uso institucional y administrativo de las lenguas oficiales en las instituciones locales de Euskadi, los planes generales de ordenación urbana, los planes de compatibilización del planeamiento general, los planes de sectorización, las normas subsidiarias de planeamiento, los planes parciales y los planes especiales que hayan de ser objeto de evaluación del impacto lingüístico, atenderán a las siguientes pautas procedimentales:

Lehenengoa.– Aurrerapen-dokumentua duten plan eta arau subsidiarioetan, dokumentu horren gainean egingo dute udal-zerbitzu teknikoek «hizkuntza-azterlanaren irismenari buruzko txostena», aipatutako 179/2019 Dekretuaren 53.2 artikuluan aurreikusitakoa. Aurrerapen-dokumenturik ezean, planaren edo arau subsidiarioen proiektuaren gainean egingo da hizkuntza-azterlanaren irismenari buruzko txostena.

Primero.– En los planes y normas subsidiarias que dispongan de documento de Avance será este sobre el que los servicios técnicos municipales elaboren y emitan su «informe relativo al alcance del estudio lingüístico» previsto en el artículo 53.2 del mencionado Decreto 179/2019. En defecto de tal Avance, el mencionado informe de alcance del estudio lingüístico se elaborará sobre el proyecto del plan o normas subsidiarias.

Bigarrena.– Beharrezkoa baldin bada 179/2019 Dekretuaren 54. artikuluan aurreikusitako «hizkuntza-inpaktuaren azterlana» egitea, planaren edo arau subsidiarioen hasierako onespenaren proiektuarekin batera prestatuko da, eta azterlanaren ondorioak proiektu horretan txertatuko dira; gainera, jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko izapideak batera egingo zaizkio proiektuaren hasierako onespenari eta azterlan horri.

Segundo.– El «estudio de impacto lingüístico» previsto en el artículo 54 del Decreto 179/2019, cuando el mismo resulte necesario, se elaborará simultáneamente con el proyecto de aprobación inicial del plan o normas subsidiarias en el que se integrarán sus conclusiones compartiendo igualmente el mismo trámite de información pública y consultas posterior a la mencionada aprobación inicial.

Hirugarrena.– 179/2019 Dekretuaren 56. artikuluan aurreikusitako «Hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioari buruzko txostena» hasierako onespenaren jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapidearen ondoren egingo da; hartara, behin-behinean onartutako plan edo arauen dokumentuari erantsi ahal izango zaio txosten hori, edo, bestela, behin betiko onespenaren plangintza zehatzari.

Tercero.– El «informe de evaluación del impacto lingüístico» previsto en el artículo 56 del Decreto 179/2019 se elaborará tras el trámite de información pública y consultas debidas a la aprobación inicial y al objeto de su incorporación al documento de plan o de normas que sea objeto de la aprobación provisional o, en el planeamiento pormenorizado que así proceda, de la aprobación definitiva.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira: 206/2003 Dekretua, irailaren 9koa, Lurraldearen antolamendurako gidalerroetan, lurralde-plan partzialetan eta lurraldearen arloko planetan funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen duena; urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 13.5 artikulua, Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duena, ingurumen-memoria Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari igorri beharreko espedientean sartzeari dagokionez; ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31.2 artikulua, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten presako neurriei buruzkoa, eta dekretu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen.

Quedan derogados el Decreto 206/2003, de 9 de septiembre, que regula el procedimiento para la aprobación de las modificaciones no sustanciales de las Directrices de Ordenación Territorial, Planes Territoriales Parciales y Planes Territoriales Sectoriales; el artículo 13.5 del Decreto 211/2012 de 16 de octubre por el que se regula el procedimiento de evaluación ambiental estratégica de planes y programas, en relación a la integración de la memoria ambiental en el expediente de remisión a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco; el artículo 31.2 del Decreto 105/2008, de 3 de junio, de medidas urgentes en desarrollo de la Ley 2/2006 de 30 de junio de Suelo y Urbanismo así como cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 24 de marzo de 2020.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común