Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea

N.º 54, martes 17 de marzo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
1594
1594

AGINDUA, 2020ko martxoaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

ORDEN de 4 de marzo de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se convoca y regula la concesión de subvenciones en el ejercicio 2020 para el fomento y desarrollo de actividades en el área de las Artes Plásticas y Visuales.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak.

De conformidad al Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, corresponden al Departamento de Cultura y Política Lingüística las funciones y áreas de actuación relativas a actividades artísticas y culturales, así como su difusión. Dichas funciones están atribuidas a la Dirección de Promoción de la Cultura a través del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egoki deritzo arlo pribatuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan sustatzen eta garatzen dituen ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Neurri horren bitartez, batez ere sustatu nahi dira ikerlana, artelanen ekoizpena, arte garaikidearen zabalkundea, eta euskal artisten sorkuntza-lana, eta gainera, ahalbidetu nahi da haien zeregin artistikoaren errekonozimendua jaso dezatela.

En tal sentido, dentro del ámbito de facultades que le vienen señaladas como áreas de actuación, el Departamento de Cultura y Política Lingüística estima oportuno proceder a arbitrar un cauce que permita apoyar las acciones que el sector privado promueve y desarrolla en el sector de las Artes Plásticas y Visuales. Con tal medida se pretende sobre todo fomentar la investigación, la producción de obra artística, la difusión del arte contemporáneo y la labor creativa de los artistas vascos, así como posibilitar que obtengan el reconocimiento a su quehacer artístico.

Esandakoagatik guztiagatik, beharrezko iruditu zaigu tresna egokia jartzea, alde batetik, dirulaguntzak emateko prozesuan objektibotasun, konkurrentzia eta publikotasun printzipioak bermatuko dituzten gutxieneko lege-oinarriak zehazteko eta, bestetik, mekanismo aproposak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru publikoak egoki erabili diren ziurta dezan. Hortaz, diseinatutako laguntza-esparrua nahikoa zabala da era horretako jarduerak zorroztasunez bete nahi dituzten pertsonek dirulaguntza hauek jaso ahal izan ditzaten. Alde horretatik, bi muga baino ez dira jartzen: aurrekontu orokorretan ekitaldi honetarako berariaz ezarritako diru-kopurua eta deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak.

Por todo lo expuesto, se ha considerado necesario establecer un instrumento que se dirija fundamentalmente a la determinación, por un lado, de las bases legales mínimas que garanticen los principios de objetividad, concurrencia y publicidad del proceso de la concesión de subvenciones y, por otro, fijar los mecanismos que permitan al Departamento de Cultura y Política Lingüística conocer el correcto destino de los fondos públicos. Así, se diseña un marco de apoyo lo suficientemente amplio para permitir que aquellas personas que deseen ejecutar actividades con tal objeto y con rigor puedan acceder al presente régimen de subvenciones, con la limitación de la consignación presupuestaria y los criterios de valoración establecidos en la presente convocatoria a tal efecto para el presente ejercicio.

Halaber, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzen plan estrategikoaren barnean dago. Plan estrategikoa Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez onartu da 2018-2020 urteetarako eta Sailaren web orrian argitaratu da (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/).

Asimismo, la presente Orden está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística aprobado para el período 2018-2020 mediante Orden de 31 de enero de 2018, del Consejero de Cultura y Política Lingüística y publicado en la web del citado Departamento (http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/plan-departamental/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-2018-2020/).

Dirulaguntza programa honi araudi hau aplikatzen zaio: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta haren garapen-erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta 40/2015 Legea urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

A este programa subvencional le es de aplicación la siguiente normativa: el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y su Reglamento de Desarrollo, aprobado por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio; la Ley 39/2015, de 1 de octubre del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Horrenbestez, honako hau

En virtud de lo cual,

EBATZI DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

Artículo 1.– Objeto y dotación económica.

1.– Agindu honen xedea da 2020. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezarri eta horretarako deialdia egitea, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.

1.– El objeto de la presente Orden es convocar y regular el régimen de concesión de subvenciones destinadas a la ejecución de actividades concretas en el área de las artes plásticas y visuales, a desarrollar durante el año 2020, en los términos que se establecen en los artículos siguientes.

2.– Agindu honen xederako laurehun eta berrogeita bost (445.000) euro izango dira, EAEko 2020ko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dauden aurrekontuko partiden kargu.

2.– La cantidad máxima total para las ayudas previstas en la presente convocatoria se fija en cuatrocientos cuarenta y cinco mil (445.000) euros con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la CAE para el año 2020.

2. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 2.– Personas beneficiarias.

1.– Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, beti ere agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta edo helbidea edo sozietate-egoitza badute.

1.– Podrán solicitar subvenciones con cargo a esta Orden las personas físicas o jurídico-privadas, empadronadas o con domicilio o sede social en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el momento de la publicación de la presente Orden, que realicen las actividades a las que la misma se refiere.

2.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eta hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere. Baldintza horiek betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen dela.

2.– Es requisito para acceder a las subvenciones concedidas al amparo de esta Orden estar al corriente de las obligaciones tributarias y en el pago de la Seguridad Social, así como, en su caso, las relativas a procedimiento de reintegro de subvenciones. El cumplimiento de dichos requisitos será obligatorio para mantenerse en la condición de beneficiario y, por tanto, se verificará su respectivo cumplimiento en el momento de efectuar la concesión y en el momento de realizar los pagos.

3.– Ezingo dute agindu honetako dirulaguntzarik eskatu honako hauek:

3.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden:

a) Nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.

a) Las entidades privadas de capital mayoritariamente público, ni aquellas en las que el patrimonio fundacional o cuya participación en los órganos de gobierno o dirección sea mayoritariamente pública.

b) Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.

b) La persona o entidad solicitante que se encuentre sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako beste debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.

c) Las personas o entidades que se hallen incursas en alguna de las restantes prohibiciones recogidas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen modalitateak eta jarduerak.

Artículo 3.– Modalidades y actividades subvencionables.

1.– Sustapen-zabalkundearen modalitatea.

1.– Modalidad de promoción-difusión.

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.

a) Organización y/o participación en eventos o manifestaciones de arte contemporáneo (festivales, exposiciones, certámenes,...) a celebrar en centros culturales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en los que se exhiba o difunda proyectos o trabajos de autores residentes en el País Vasco, así como sus soportes documentales.

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

b) Manifestaciones de sensibilización sobre el arte contemporáneo (encuentros, jornadas, congresos, talleres, conferencias) que se lleven a efecto en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como sus soportes documentales.

Modalitate honetan ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

No serán objeto de ayuda en esta modalidad las programaciones anuales ni aquellas actividades que se considere actividad ordinaria de las mismas. Por tanto, se contemplarán exclusivamente aquellas actividades, proyectos, manifestaciones concretas que tengan carácter extraordinario en el programa o actividad de la entidad solicitante.

2.– Argitalpenen modalitatea.

2.– Modalidad de publicaciones.

Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

Realización de publicaciones en distintos soportes cuyo objeto sea la difusión del arte contemporáneo que se desarrolla en el País Vasco, así como la promoción de los artistas y su obra.

3.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea.

3.– Modalidad de creación-producción.

Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Realización de proyectos en el campo de la creación-producción plástica y visual: producción de obra artística e investigación.

4.– Proiektu bakoitza modalitate eta modulu bakarrean aurkeztu ahalko da.

4.– La modalidad y/o módulo al que se opta en esta convocatoria será único por proyecto.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoen banaketa.

Artículo 4.– Distribución de los recursos económicos:

1.– Sustapen-zabalkundearen modalitatea: 55.000 euro.

1.– Modalidad de promoción-difusión: 55.000 euros.

2.– Argitalpenen modalitatea: 121.000 euro.

2.– Modalidad de publicaciones: 121.000 euros.

3.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: 269.000 euro, honako modulu eta kopuruen arabera:

3.– Modalidad de creación-producción: 269.000 euros repartidos en los siguientes módulos y número de subvenciones:

a) 5.000 euroko 21 laguntza.

a) 21 subvenciones de 5.000 euros.

b) 8.000 euroko 16 laguntza.

b) 16 subvenciones de 8.000 euros.

c) 12.000 euroko 3 laguntza.

c) 3 subvenciones de 12.000 euros.

4.– Modalitate bakoitzean izendaturiko baliabideak soil-soilik arlo horietan baloratutako eskabideetara bideratuko dira, bertan ezarritako prozedura eta irizpideen arabera.

4.– Los recursos asignados a cada modalidad se distribuirán a las solicitudes valoradas en cada una de ellas, de acuerdo al procedimiento y criterios establecidos.

5.– Hala ere, sustapen-zabalkundearen modalitatean, eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, 14.3 artikuluan ezarritako irizpideen arabera gutxieneko kalitate eta bidegarritasuna duten proiekturik ez egoteagatik, ezarritako diru kopurua ahitzen ez bada, diru hori argitalpenen modalitateari ezarri zaion kopurua handitzera pasa liteke. Era berean jokatuko da goian aipatutako arrazoiengatik argitalpenen modalitateari esleitutako diru-kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori sustapen-zabalkundearen modalitateari ezarritako diru-kopurua handitzera pasa liteke. Horren aipamena Balorazio Batzordeak Kulturako sailburuordeari aurkezten dion ebazpen-proposamenean jasoko da eta publiko egingo da Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez.

5.– Sin embargo, si por falta de concurrencia de solicitudes, incumplimiento de requisitos o por falta de proyectos que reúnan los requisitos mínimos de calidad y viabilidad establecidos en el artículo 14.3, no se agotasen las cantidades asignadas a la modalidad de promoción-difusión, estas podrán reasignarse y pasar a incrementar las asignadas a la modalidad de publicaciones. De igual manera se podrá actuar si por las circunstancias arriba descritas, no se agotaran las asignadas a la modalidad de publicaciones, en cuyo caso estas podrán reasignarse y pasar a incrementar las asignadas a la modalidad de promoción-difusión. Dicha circunstancia se incluirá en la Propuesta de Resolución que la Comisión de Valoración eleve al Viceconsejero de Cultura y se le dará publicidad en la Resolución de concesión.

6.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean izendaturiko baliabideak soil-soilik modalitate horretan aurkeztu diren eskabideetara bideratuko dira.

6.– La dotación económica asignada a la modalidad de creación-producción se asignará exclusivamente entre las solicitudes presentadas a la misma.

5. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketa.

Artículo 5.– Gestión de las subvenciones.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura la realización de las tareas de gestión de la presente convocatoria.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Pertsona fisikoek eskabideak aurkezteko honako bide hauek dituzte:

2.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes utilizando cualquiera de estos dos canales:

– Bide presentziala: eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako establezimendu edo organoen aurrean.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los órganos, establecimientos o dependencias previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, artikulu honen 4. atalean zehaztutako euskadi.eus guneko helbidean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoen aurrean.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus, a través de la dirección electrónica indicada en el apartado 4 del presente artículo o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo común de las Administraciones Públicas.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero –presentziala edo elektronikoa–, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe jasotzen du-eta Administrazio elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento según dispone el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica.

3.– Pertsona juridikoek bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 4. atalean zehaztu den euskadi.eus guneko helbidean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen erregistro elektronikoen aurrean.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada en el apartado 4 del presente artículo o ante los registros electrónicos de los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo común de las Administraciones Públicas.

4.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai:

4.– Las instrucciones relativas a la tramitación, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en las siguientes direcciones electrónicas:

Sustapen-zabalkundearen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094710

Modalidad de promoción-difusión: https://www.euskadi.eus/servicios/0094710

Argitalpenen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094711

Modalidad de publicaciones: https://www.euskadi.eus/servicios/0094711

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094712

Modalidad de creación-producción: https://www.euskadi.eus/servicios/0094712

5.– Eskabidearen ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz, hemen egin behar dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de https://www.euskadi.eus/micarpeta

6.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

6.– Las personas y entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la CAPV. Asimismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

7.– Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du automatikoki dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nolanahi ere, eskatzaileak egiaztapena egiteko baimena berariaz ukatu dezake, baina, kasu horretan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

7.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas/entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, las personas solicitantes podrán denegar expresamente el consentimiento a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportarán la certificación correspondiente.

8.– Eskatzaileak aukera izango du kontrakotasun espresua agertzeko laguntzak kudeatzen dituen organoak nortasun eta bizileku datuak ofizioz eskuratu edo egiaztatu ditzan, baina kasu horretan dagokion agiria aurkeztu beharko du. Aukera hori eskabidean jasoko da, bai bide presentziala erabiltzen bada, bai bide telematikoa aukeratzen bada.

8.– Las personas solicitantes de la subvención podrán oponerse expresamente a que el órgano gestor de la convocatoria compruebe, constate o verifique en la administración competente los datos de identidad y residencia, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente. Dicha posibilidad, se incluirá en la solicitud, tanto cuando utilice el canal presencial como el electrónico.

9.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

9.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

7. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Artículo 7.– Declaraciones responsables.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskabidean jasoko den erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako hauek:

En aplicación de lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se acreditarán mediante declaración responsable incluida en la solicitud:

– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

– La solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

– Aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan «minimis» arauaren mendeko laguntzarik jaso izana jakinaraztea.

– La obtención de ayudas sujetas al régimen de minimis en los dos ejercicios fiscales anteriores y el ejercicio fiscal en curso.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

– Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas subvenciones.

8. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 8.– Documentación a presentar.

1.– Eskaera orria sinatuta, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

1.– Formulario de solicitud firmado, según formulario establecido en euskadi.eus.

2.– Eskatzaileari dagokion dokumentazioa:

2.– Documentación relativa a la persona solicitante:

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

a) En el caso de personas físicas:

– Pertsona eskatzailearen nortasuna egiaztatzea: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.

– Acreditación de la identidad de la persona solicitante: documento nacional de identidad, pasaporte o documento similar.

– Pertsona eskatzaileak bizilekua agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan daukala egiaztatzea: erroldatze-ziurtagiria.

– Acreditación de residencia de la persona solicitante en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el momento de la publicación de la convocatoria: certificado de empadronamiento.

Agiri hauek bakarrik aurkeztuko dira eskatzaileak kontrakotasun espresua agertzen badu laguntzak kudeatzen dituen organoak ofizioz eskura dezan.

Las acreditaciones se aportarán únicamente en el caso de la persona solicitante se oponga expresamente a que el órgano gestor recabe estos datos.

b) Pertsona juridikoa izanez gero:

b) En el caso de personas jurídicas:

– Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.

– Escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes. En el caso de que la asociación, fundación o cooperativa, esté inscrita en los correspondientes Registros del País Vasco no es necesario aportar estos documentos. En el formulario de solicitud se indicarán los datos de registro.

– Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.

– Fotocopia del documento nacional de identidad del representante legal, escritura de apoderamiento o certificación expedida por el órgano correspondiente.

– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

– Tarjeta acreditativa del número de identificación fiscal.

c) Enpresek, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan «minimis» motako laguntzak jaso badituzte haiei buruzko adierazpena, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

c) Las empresas, en el caso de haberlas recibido, declaración de las ayudas de minimis recibidas durante los dos años anteriores y el año en curso, según formulario establecido en euskadi.eus.

3.– Proiektuari dagokion dokumentazioa:

3.– Documentación relativa al proyecto:

a) Proiektuaren laburpen fitxa, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

a) Ficha resumen del proyecto, según formulario establecido en euskadi.eus.

b) Jarduera edo proiektuaren gaineko txosten zehatza, honakoak jasoko dituena:

b) Memoria detallada de la actividad que deberá incluir los siguientes puntos:

– Proiektuaren deskribapen zehatza, helburuak azalduko dituena (zer egin nahi den), bai eta horretarako erabiliko diren ekintza zehatzak ere.

– Descripción en profundidad en la que se indicará el objetivo u objetivos a alcanzar (qué se quiere realizar), así como las acciones concretas para llevarlo a cabo.

– Programa edo lan plana, egutegi osoa, proiektua garatzeko faseak. Proiektua 2020. urtean barruan gauzatu beharko da.

– Programa o plan de trabajo, calendario completo, fases de desarrollo del proyecto que deberá realizarse dentro de los límites de 2020.

– Jarduera burutzeko aukeratutako espazioak (Sustapen-zabalkundearen modalitatearen proiektuetan bakarrik).

– Espacios elegidos para la realización (para proyectos de la modalidad de promoción-difusión).

– Argitalpenaren banaketa-plana (Argitalpenen modalitatearen proiektuetan bakarrik)

– Plan de distribución de la publicación (para proyectos de la modalidad de publicaciones).

– Proiektua erakusteko aurreikuspen plana eta egindako kontaktuak (Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean,12.000 euroko moduluko proiektuetan bakarrik).

– Plan de previsión y contactos realizados en relación a la visualización del proyecto (para proyectos del módulo de 12.000 euros de la modalidad de creación-producción).

– Euskararen erabilera proiektua gauzatzerakoan.

– Utilización del euskera en el proyecto.

c) Pertsona eskatzailearen curriculuma. Argitalpen eta Sorkuntza-ekoizpenaren modalitateetan eskatzaileak aurretik egindako lanak sartu ahalko dira.

c) Currículo de la persona solicitante. En las modalidades de Publicaciones y Creación-producción se podrá incluir obra realizada.

d) Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, adieraziko duena aurreikusitako gastuak eta diru-sarrerak eta eskatzen den diru-kopurua edo modulua. euskadi.eus gunean ezarritako formularioa erabiliko da.

d) Presupuesto desglosado y detallado del proyecto que incluya previsión de gastos e ingresos, así como la cantidad o módulo que se solicita. Se presentará según formulario establecido en euskadi.eus.

e) Proiektu berarentzat eskatu diren beste dirulaguntzen gaineko adierazpena eta haien egoera, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

e) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto y situación en la que se encuentran, según formulario establecido en euskadi.eus.

Proiektuari dagokion dokumentazioa (3a, 3b, 3c, 3d ataletan jasotakoa) formatu elektronikoan ere aurkeztuko da.

La documentación relativa al proyecto (puntos 3a, 3b, 3c, 3d) se presentará también en formato electrónico.

4.– Aurkezten diren dokumentuek bide telematikoan nahiz presentzialean honako ezaugarriak izango dituzte:

4.– Los documentos electrónicos a presentar, independientemente del canal empleado (presencial o electrónico) deberán tener las siguientes características:

a) Diren kasuetan jaitsi litezkeen ereduak erabiliko dira eta, ahal dela, ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.

a) Se utilizarán los modelos descargables, siempre que existan, y se presentarán, preferentemente, en el mismo formato del modelo.

b) Memoria teknikoa dokumentu bakar batean aurkeztuko da, ahal dela PDF formatuan.

b) La memoria se presentará en un único documento, preferentemente en formato PDF.

c) Curriculuma dokumentu bakar batean aurkeztuko da, ahal dela PDF formatuan.

c) El currículo se presentará en un único documento, preferentemente en formato PDF.

d) Aurkezten den dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 MB izango da.

d) El tamaño máximo de toda la documentación electrónica presentada será de 30 Mb.

e) Bideoak web lotura bidez aurkeztu ahalko dira eta lotura hori dagokion dokumentuan jarri beharko da.

e) Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta, en el documento que corresponda.

9. artikulua.– Dokumentazioa ikuskatzea eta akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Revisión de la documentación y subsanación de defectos.

1.– Tramitazio elektronikoan nahiz presentzialean ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean ohartaraziko zaio epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

1.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

2.– Pertsona juridikoek eskaera aurrez aurre egiten badute aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaie eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

2.– Si las personas jurídicas presentan su solicitud presencialmente, se requerirá a la persona interesada para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

10. artikulua.– Dirulaguntzak emateko modua, beren zenbatekoa eta mugak.

Artículo 10.– Concesión, cuantía y límite de las subvenciones.

1.– Agindu honen bidez emango diren dirulaguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Dirulaguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

1.– Se concederán las subvenciones mediante el procedimiento de concurso. A estos efectos, la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de selección y valoración fijados en el artículo 14 para cada modalidad.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Obtendrán subvención aquellas solicitudes que hayan resultado mejor valoradas, según el orden y la puntuación resultantes de dicha valoración, hasta agotar las dotaciones presupuestarias previstas.

2.– Sustapen-zabalkundearen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutako kopuruaren ehunekoa izango da eta lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokiona. Beraz, sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbatekoa aurrekontuaren % 100era iritsi ahalko da, lortutako puntuazioa hori bada, eta ez da izango 20.000 euro baino handiagoa.

2.– En la modalidad de promoción-difusión la cuantía de la subvención será la parte porcentual de la cantidad solicitada que se corresponde con el porcentaje de puntuación obtenido. Las cuantías de las subvenciones que se concedan podrán por tanto, si tal es la puntuación obtenida, alcanzar el 100% de la cantidad solicitada o del total presupuestado en aquellos casos en que ambas sean coincidentes. Las cuantías que se concedan no superarán la cantidad máxima de 20.000 euros por proyecto.

3.– Argitalpenen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutakoaren adinekoa izango da, eta ez da izango 14.000 euro baino handiagoa.

3.– En la Modalidad de publicaciones la cuantía de la subvención será por el total solicitado, y no superará la cantidad máxima de 14.000 euros.

Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio dirulaguntza, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz eman dakiokeen laguntzaren zati horrek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu. Arrazoi horrengatik argitalpenen modalitateari ezarri zaion diru-kopuru osoa esleituko ez balitz, soberakinak sustapen–zabalkundearen modalitateari ezarritakoa handitzera pasa litezke.

Cuando en esta modalidad el último de los proyectos susceptibles de obtener ayuda no pueda ser subvencionado en su cuantía máxima por falta de consignación económica suficiente, solo será subvencionado si la cuantía económica adjudicable asegura, a juicio de la Comisión de Valoración, la viabilidad del proyecto. En el caso que por esta circunstancia no se adjudicase la totalidad de la cantidad asignada a esta modalidad, los excedentes podrán pasar a incrementar los asignados a la modalidad de promoción-difusión.

4.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean kasu bakoitzeko esleituko den diru-kopurua izango da eskatzaileak modalitate honetan finkatuta daudenen artean eskatu duenaren adinakoa.

4.– En la modalidad de Creación-producción la cuantía de la subvención en cada caso será aquella por la que el solicitante ha optado dentro de las establecidas en los módulos de la modalidad de creación-producción.

Dirulaguntzen esleipena modulu bakoitzean aurkeztutako eskabideen artean egingo da. Eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera gutxieneko kalitate eta bidegarritasuna duten proiektu faltagatik kopurua esleitzen ez bada, eta horren ondorioz moduluari ezarritako diru-kopurua ahitzen ez denean, honela jokatuko da: dirulaguntza horiei dagokien diru-kopurua esleitu ahalko zaie beste moduluetako proiektuei, beti ere deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Esleipena balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera egingo da, diru-kopurua agortu arte.

La adjudicación de las ayudas se realizará entre las solicitudes presentadas a cada módulo. Sin embargo, si por falta de concurrencia de solicitudes, incumplimiento de requisitos o por falta de proyectos que reúnan los requisitos mínimos de calidad y viabilidad establecidos en el artículo 14.3, no se adjudicase la totalidad de las ayudas establecidas en alguno de los módulos, las cantidades disponibles correspondientes a esas ayudas podrán adjudicarse a proyectos de otros módulos siempre que cumplan los requisitos establecidos en la convocatoria. Dicha adjudicación se realizará siguiendo el orden de prelación hasta agotar los recursos disponibles.

5.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari dirulaguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

5.– No se podrá conceder a la misma persona o entidad solicitante más de una subvención en la modalidad de creación-producción y más de dos en las modalidades de promoción-difusión y publicaciones, siendo dos el número total de subvenciones que se pueden conceder por persona o entidad para las tres modalidades.

Horrez gain sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezingo zaie eman aurreko bi deialdietan, hau da 2018 eta 2019koetan, sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak lortu dituzten pertsonei.

Además, en la modalidad de creación-producción no se concederá ayuda a aquellas personas que en las dos convocatorias precedentes (2018 y 2019) hayan obtenido sendas ayudas en la modalidad.

11.– Artikulua.– Diruz lagunduko diren gastuak.

Artículo 11.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz laguntzeko gastutzat honako hauek joko dira: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira, eta oinarri arautzaile honetan eta laguntzak emateko edo aldatzeko ebazpenetan ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kostua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

1.– Se consideran gastos subvencionables aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en esta convocatoria y en la resolución de concesión o sus posibles modificaciones. En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

2.– En todo caso, se consideran gastos subvencionables en el marco de la presente Orden los acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Sustapen-zabalkundearen modalitatean dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

3.– En la modalidad de Promoción-difusión las subvenciones se dirigirán a abonar los siguientes gastos realizados en la ejecución del proyecto:

– Kostu teknikoak, jarduera garatu eta ekoiztekoak (ekipamendu teknikoa alokatzea, ekitaldirako espazioa alokatzea, garraioak, muntaiak, itzulpenak,...).

– Gastos técnicos, de desarrollo y producción de la actividad (alquiler de equipamiento técnico, alquiler de espacio del evento, contratación de trasportes, montajes, traducción,..).

– Jardueran parte hartzen duen pertsonal artistikoaren edota kolaboratzailearen kostuak (hizlariak, artistak, irakasleak...).

– Gastos de personal artístico y/o de personal colaborador del proyecto (artistas, ponentes, profesorado...).

– Jarduera edo ekitaldiaren promozio, publizitate eta zabalkunde kostuak. Baita proiektuarekin harremana duen argitalpena ere.

– Gastos de promoción, publicidad y difusión del evento o actividad y publicación relacionada con el proyecto.

– Antolaketa eta produkzio taldearen kostuak: gestio, koordinazio eta zuzendaritza kostuak.

– Gastos de equipo de organización/producción: labores de gestión, coordinación y dirección de la actividad.

– Egitura kostuak, jarduerak iraun bitartean: lokala alokatzea, kontsumoak, bestelako ohiko kostuak.

– Gastos de estructura por el tiempo que dura la actividad: alquiler de espacio, consumos y otros gastos ordinarios a detallar.

Modalitate honetan aurrekoari lotuta honako hauek kontuan hartuko dira:

En esta modalidad se tendrán en cuenta los siguientes aspectos en relación a los costes:

– Inbertsio kostuak kanpoan geratuko dira.

– No se contemplarán gastos de inversión.

– Antolaketa eta produkzio taldearen kostuek (gestio, koordinazio, zuzendaritza lanak) ez dute guztizko aurrekontuaren % 25 gaindituko.

– Los gastos del equipo de organización/producción (labores de gestión, coordinación y dirección de la actividad) no superarán el 25% del total presupuestado.

– Antolaketa eta produkzio taldearen kostuak eta egitura kostuek ez dute guztizko aurrekontuaren % 40 gaindituko.

– La suma de los gastos del equipo de organización/producción y gastos de estructura no superarán el 40% del total presupuestado.

– Kontuan hartuko dira soilik jarduerak sortzen dituen bidaia, ostatu eta dieta kostu espezifikoak. Honela, jardueraren ekintza zehatz bati lotua egongo dira – memoria teknikoan zehaztuko da-, ekintza gauzatzen den denboran egingo dira eta aurrekontuan adierazi eta zehaztuko dira. Inolaz ere, ez dira aintzat hartuko ohiko joan-etorrietako gastuak eta dietak.

– Se considerarán únicamente los gastos de viajes, alojamiento y dietas específicos que genera la actividad. Por ello estos gastos deberán estar siempre en relación a alguna actuación concreta de la actividad que se indicará en la memoria, deberán realizarse en el período de ejecución de la actuación y detallarse y concretarse en el presupuesto. En ningún caso se incluirán gastos de desplazamientos y dietas ordinarios.

– Eskatzailea pertsona juridikoa bada, antolaketa eta produkzio taldeari egotzi ahal zaizkion bidaia, ostatu eta dieta gastuek, aurreko puntuan zehaztutakoak betez gain, ez dute guztizko gastuen % 5 gaindituko.

– En el caso de que la persona solicitante sea persona jurídica, los gastos de viajes, alojamientos y dietas imputables al equipo de organización/producción, además de cumplir las características anteriores, no superarán el 5% del total de gastos.

4.– Argitalpenak euskarri ezberdinetan. Dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

4.– En la modalidad de Publicaciones en diferentes soportes las subvenciones se dirigirán a abonar los siguientes gastos realizados en la ejecución del proyecto:

– Argitalpenak: diseinu grafikoa, materialak prestatzea eta egokitzea, autoreen ordainsariak (kolaboratzaileak, testuen egileak...), itzulpenak, ISBN, inprimatze-edizioa, eta zabalkundea.

– Publicaciones: diseño gráfico, adaptación y preparación de materiales, honorarios de autores (colaboradores, autores de textos...), traducciones, ISBN, edición-impresión y difusión.

– Web orrialdeak: diseinua eta programazioa, domeinu alta eta ostatatzea (hosting), autoreen ordainsariak (kolaboratzaileak, autoreak...) eta itzulpenak.

– Páginas web: diseño y programación, alta de dominio web y hosting, honorarios de autores (colaboradores, autores...) y traducciones.

Ez dira aintzat hartuko honako kostu hauek: inbertsio kostuak, jardueraren gestio eta koordinazio gastuak, arte-lanak ekoiztea, artisten ordainsariak, dietak, joan-etorriak eta bestelako ohiko gastuak.

Quedan excluidos, además de los de inversión, los gastos de gestión, coordinación de la actividad, gastos de producción de obra y honorarios de artista, así como gastos de dietas, desplazamientos y otros gastos ordinarios.

5.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean dirulaguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

5.– En la Modalidad de creación-producción las subvenciones se dirigirán a abonar los siguientes costes generados por la realización del proyecto:

a) Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.

a) Gastos de producción directos: materiales y servicios utilizados para la producción, hasta el 100% de la cuantía total del módulo:

– Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.

– Materiales y útiles de producción del proyecto.

– Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa. Gastu horiek nahitaezkoak izango dira proiektua garatu ahal izateko, beraz, proiektua gauzatzeko denboran egingo dira. Horrez gain, memoria teknikoan adieraziko dira, eta aurrekontuan zehaztuko. Ez dira aintzat hartuko ohiko joan-etorrietako gastuak edo dietak.

– Desplazamientos, alojamiento y transportes, relacionados directamente con la producción de obra. Serán gastos imprescindibles para el desarrollo del proyecto y estarán realizados por tanto durante el período de ejecución del proyecto, se indicarán en la memoria y se concretarán en el presupuesto. No se considerarán los gastos derivados de desplazamientos habituales u ordinarios, ni gastos de dietas.

– Zerbitzuak kontratatzea.

– Contratación de servicios.

– Artisten ordainsariak (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada).

– Honorarios de artistas (únicamente en el caso de solicitantes personas jurídicas).

– Arte-lana edo proiektua ekoizteak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk.

– Otros gastos específicos y directos que genere la producción de la obra o proyecto.

Ez dira aintzat hartuko honako kostu hauek: inbertsio kostuak; arte-lanaren promozioarekin edota zabalkundearekin zerikusia duten kostuak; hainbat material erostea: liburuak, fotokopiak edo bulegoko materiala.

Quedan excluidos: los gastos de inversión, gastos relacionados con la promoción-difusión de la obra, adquisición de determinados materiales tales como libros, fotocopias u otros materiales de oficina.

b) Egitura kostuak:

b) Gastos de estructura:

– Estudioa edo lokala alokatzea, hala badagokio; kontsumoak: argia, ura, telefonoa, Internet eta gasa; langileen nominak (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada); beste gastu ohiko batzuk (soilik eskatzailea pertsona juridikoa bada).

– Alquiler de estudio o local, si procede; consumos: luz, agua, teléfono, Internet y gas; nóminas de personal (solo en el caso de solicitantes personas jurídicas); otros gastos ordinarios (solo en el caso de solicitantes personas jurídicas).

– Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak 5.000 euroko moduluan; hiru hilabeteri dagozkionak 8.000 euroko moduluan eta lau hilabete eta erdiri dagozkionak 12.000 euroko moduluan.

– Los gastos de estructura serán proporcionales a la duración del proyecto: gastos correspondientes a 2 meses en el módulo de 5.000 euros; a 3 meses en el módulo de 8.000 euros y a 4 meses y medio en el módulo de 12.000 euros.

– Egitura-kostuak gehienez moduluaren zenbateko osoaren % 20 artekoa izango da, eskatzailea pertsona fisikoa bada, eta % 30 artekoa, eskatzailea pertsona juridikoa bada.

– Se podrán imputar gastos de estructura hasta el 20% de la cuantía total del módulo en el caso de solicitantes personas físicas y hasta el 30% en el caso de las personas jurídicas.

c) Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak.

c) Costes en concepto de soporte básico de dedicación a la creación:

– Kontzeptua ulertuko da sorkuntza suspertzeari begira bideratutako proiektuaren kostu osoaren ehuneko gisa, alegia, artistaren lana alderdi sortzailearen aldetik eta euskarri transbertsal gisa laguntzeko kopurua.

– Dicho concepto se entenderá como porcentaje del coste total del proyecto destinado al estímulo de la creación, cuantía que apoya la labor del artista en su vertiente creativa y como soporte transversal.

– Eskatzailea pertsona fisikoa (artista) denean bakarrik aplikatuko da.

– Únicamente se imputará en el caso de que la persona solicitante sea persona física (artista).

– Kostuok eguneko 80 eurokoak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 60 arte: gehienez 3.000 euro, 5.000 euroko moduluko proiektuetarako; 4.800 euro, 8.000 euroko moduluko proiektuetarako; eta 7.200 euro, 12.000 euroko moduluko proiektuetarako.

– Estos costes se imputarán a razón de 80 euros por día hasta el 60% de la cuantía total del módulo: máximo de 3.000 euros para proyectos del módulo de 5.000 euros; de 4.800 euros para proyectos del módulo de 8.000 euros y de 7.200 euros para proyectos del módulo de 12.000 euros.

6.– Zabalkundearen eta Sorkuntza-ekoizpenaren modalitateetan onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatu ahalko du jarduera, azpikontratu guztien prezioak batuta diruz lagundutako jardueraren % 100era arte. Kontzeptu honetatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundu den jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

6.– En las modalidades de promoción-difusión y creación-producción la persona beneficiaria podrá concertar con terceros la ejecución de la actividad subvencionada hasta un 100% del importe de la misma, sumando los precios de todos los subcontratos. Queda fuera la contratación de aquellos gastos en que tenga que incurrir la persona beneficiaria para la realización por sí misma de la actividad subvencionada.

Argitalpenen modalitatean onuradunak hirugarren batzuekin jardueraren % 100 azpikontratatu beharko du, azpikontratu guztien prezioak batuta.

En la modalidad de publicaciones la persona beneficiaria deberá concertar con terceros el 100% de la ejecución sumando los precios de todos los subcontratos.

Azpikontratu bakoitzak garatutako lana edo eskainitako zerbitzua jasoko du eta horiek aurrekontuko ataletan jasotako kontzeptuekin bat etorri behar dute.

En cualquier caso, cada uno de los subcontratos recogerá el trabajo o prestación desarrollados que deberán corresponderse con los conceptos indicados en los epígrafes del presupuesto.

Ezin izango dira azpikontratatu egitura gastuak, ez eta sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak.

No se podrán subcontratar los costes de estructura, ni los costes de dedicación a la creación.

Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

En todo caso, será de aplicación a los beneficiarios y contratistas los límites y obligaciones establecidos en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 12.– Compatibilidad de las subvenciones.

1.– Deialdi honen kargura emango diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu berberaz beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako laguntzekin, bestelako diru-sarrera eta baliabideekin, betiere gain-finantzaketarik ez badago. Hori gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion mugaraino.

1.– Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse, se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite que corresponda.

2.– Halere, deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez helburu bera duen proiektua egiteko, ez helburu bera edo ezberdina duen proiektuaren zatiren bat egiteko. Dirulaguntzak, berriz, izendunak edota musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte, liburugintza eta literatura alorretako aginduen babesean emandakoak izan daitezke.

2.– No obstante, las subvenciones previstas en la presente convocatoria serán incompatibles con aquellas otras subvenciones otorgadas por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco para la realización del mismo proyecto, o de parte o partes del mismo, ya se trate de una subvención nominativa o cualquier otra ayuda concedida al amparo de las órdenes de subvenciones en los ámbitos de música, danza, audiovisuales, teatro, artes visuales o libro y literatura.

13. artikulua.– Diruz lagundutako jardueraren exekuzio-epea.

Artículo 13.– Plazo de ejecución de la actividad subvencionada.

Deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta abenduaren 31ra baino lehen bukatu behar dira.

Las actividades objeto de la presente convocatoria deberán haberse desarrollado a partir del 1 de enero de 2020 y estar finalizadas el 31 de diciembre de 2020.

Epe hori baino iraupen luzeagoa duten jarduerak diruz laguntzeko aukera ere izango da, ekitaldi honi dagokion partean. Horretarako, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuak jarduerarako aurreikusitako guztirako gastuak eta diru-sarrerak adierazi beharko ditu, barne hartzen duen ekitaldi bakoitzerako desglosea ere agertu beharko duela.

Las actividades de duración superior al período señalado podrán ser subvencionadas en la parte de la misma imputable a este ejercicio. A tal efecto el presupuesto presentado por el solicitante deberá contemplar el total de gastos e ingresos previstos para la actividad con desglose para cada uno de los ejercicios en los que se extienda.

14. artikulua.– Eskaerak aukeratzeko eta baloratzeko irizpideak.

Artículo 14.– Criterios de selección y valoración.

Dirulaguntzak emateko eta bakoitzaren diru-kopurua finkatzeko, honako irizpide hauek batera betetzea baloratuko da:

Para la concesión de las subvenciones y la fijación de la cuantía de las mismas se valorará la concurrencia en la solicitud presentada de los siguientes criterios:

1.– Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak.

1.– Modalidad de promoción-difusión y modalidad de publicaciones:

a) Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 55 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

a) Elementos de interés y calidad de la actividad a desarrollar (hasta un 55% de la puntuación total máxima). A estos efectos se considerarán los siguientes aspectos:

– Ekimenak arte eta kultura aldetik duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 40 arte).

– La relevancia artística-cultural del evento, grado de interés y coherencia en su desarrollo (hasta un 40% de la puntuación total máxima).

– Ekimenak arte garaikidearen zabalkundean duen eragin kulturala eta sormen garaikidearekiko herritarren sentsibilizazioan duen ekarpena. Proiektua katalogoa egitea bada edo arte garaikideko gertakizunetan parte hartzea, pertsona eskatzailearentzat jarduerak duen sustapen-interesa baloratuko da (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

– La incidencia cultural de la actividad en la difusión del arte contemporáneo y su contribución a la sensibilización de los ciudadanos hacia la creación contemporánea. En su lugar, en los proyectos de participación en eventos de arte contemporáneo o realización de catálogos de artista se valorará la incidencia promocional de la actividad para la persona solicitante (hasta un 15% de la puntuación total máxima).

b) Pertsona fisiko edo juridikoak izan duen ibilbidea deialdiaren xedean zehazten den arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

b) La trayectoria de la persona física o jurídica en el ámbito objeto de la convocatoria (hasta un 15% de la puntuación total máxima).

c) Aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna jarduerarekiko. Atal honetan aurrekontuak aurkeztutako jarduerarekin duen egokitasuna baloratuko da: aurreikusitako guztizkoak, proposatzen diren kontzeptuak eta finantziazio plana (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

c) La idoneidad del presupuesto presentado respecto a la actividad propuesta. En este apartado se valorará la adecuación del presupuesto a la actividad presentada: total presupuestado, conceptos propuestos y plan de financiación (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

d) Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena: proiektuan parte hartzen duten profesional eta kolaboratzaileak emakumeak izatea eta proiektuak gai eta edukiaren aldetik gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde duen ekarpena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

d) El fomento de la participación profesional de la mujer: participación en el proyecto de profesionales y colaboradoras mujeres, y contribución del proyecto por contenido y temática a la igualdad entre hombres y mujeres (Hasta un 10% de la puntuación total máxima).

e) Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

e) Presencia del euskera en el proyecto (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

2.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

2.– Modalidad de creación-producción:

a) Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 55 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

a) Elementos de interés y calidad de la actividad a desarrollar (hasta un 55% de la puntuación total máxima). A estos efectos se considerarán los siguientes aspectos:

5.000 eta 8.000 euroko moduluetan:

Módulos de 5.000 euros y 8.000 euros.

– Proiektuak duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 45 arte).

– Relevancia, grado de interés del proyecto y coherencia en su desarrollo (hasta un 45% de la puntuación total máxima).

– Ekimenak berrikuntzarako duen ekarpena sorkuntza artistikoaren arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

– Contribución a la innovación en el ámbito de la creación artística (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

12.000 euroko moduluan:

Módulo de 12.000 euros.

– Proiektuak duen garrantzia, interes maila eta bere garapenean duen koherentzia (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 35 arte).

– Relevancia, grado de interés del proyecto y coherencia en su desarrollo (hasta un 35% de la puntuación total máxima).

– Proiektua erakusteko aurreikuspen plana eta egindako kontaktuak (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

– Plan de previsión y contactos que se dispone en relación a la visualización del proyecto (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

– Ekimenak berrikuntzarako duen ekarpena sorkuntza artistikoaren arloan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

– Contribución a la innovación en el ámbito de la creación artística (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

b) Pertsona fisiko edo juridikoak izan duen ibilbidea deialdiaren xedean zehazten den eremuan (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 15 arte).

b) La trayectoria de la persona física o jurídica en el ámbito objeto de la convocatoria (hasta un 15% de la puntuación total máxima).

c) Aurkeztutako aurrekontuaren egokitasuna jarduerarekiko. Atal honetan aurrekontuak aurkeztutako jarduerarekin duen egokitasuna baloratuko da: aurreikusitako guztizkoak, proposatzen diren kontzeptuak eta finantziazio plana (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

c) La idoneidad del presupuesto presentado respecto a la actividad propuesta. En este apartado se valorará la adecuación del presupuesto a la actividad presentada: total presupuestado, conceptos propuestos y plan de financiación hasta un 10% de la puntuación total máxima).

d) Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena: sortzailea emakumea izatea eta proiektuak gai eta edukiaren aldetik gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde duen ekarpena (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 10 arte).

d) El fomento de la participación profesional de la mujer: participación de la mujer en el proyecto creativo y contribución del proyecto por contenido y temática a la igualdad entre hombres y mujeres (Hasta un 10% de la puntuación total máxima).

e) Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

e) Presencia del euskera en el proyecto (hasta un 10% de la puntuación total máxima).

3.– Dirulaguntza eskatzen duten proiektu eta jardueren artean, lor daitekeen puntuazioaren erdia (% 50) edo gehiago lortzen dutenak gutxieneko kalitate eta bideragarritasuna dutenak direla joko da. Beraz, modalitate bakoitzean ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

3.– Se considerará que aquellos proyectos o actividades que alcancen o superen la mitad de la puntuación máxima obtenible son los que reúnen los requisitos mínimos de calidad y viabilidad. Por tanto quedarán descartados y no podrán incluirse en la selección aquellos proyectos que no obtengan al menos un 50% de puntos del baremo de valoración establecido en cada modalidad.

15. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

Artículo 15.– Comisiones de Valoración.

1.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, bi batzorde osatuko dira, bata sustapen-zabalkunde eta argitalpenetarako eta bestea sorkuntza-ekoizpenerako.

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes se constituirán dos Comisiones de Valoración: una para las modalidades de promoción-difusión y publicaciones y otra para la de creación-producción.

2.– Balorazio-batzordeetako kideak honako hauek izango dira:

2.– Estas comisiones estarán compuestas por los siguientes miembros:

– Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

– Presidente: la Directora de Promoción de la Cultura.

– Bokalak: Kulturako sailburuordeak agindu honen gaian adituak diren gizon-emakumeen artetik izendatutako 3tik 5era arteko bokal.

– Vocales: entre 3 y 5 vocales nombrados por el Viceconsejero de Cultura entre expertos/as en la materia objeto de esta Orden.

3.– Batzordearen idazkari-lanak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu, bertako zuzendariak izendatua izango da eta bileretan hitzez bai baina botorik gabe jardungo du.

3.– Actuará como Secretario/a de las Comisiones, con voz y sin voto, una persona técnica de la Dirección de Promoción de la Cultura designada por la Directora de la misma.

4.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

4.– Al momento de conformar las comisiones de valoración, se cumplirá lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad entre mujeres y hombres.

5.– Balorazio-batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez.

5.– La composición de las Comisiones de Valoración se hará pública en el BOPV mediante Resolución del Viceconsejero de Cultura.

6.– Nolanahi ere, errespetatu egingo da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

6.– En todo caso se respetará lo dispuesto sobre la abstención y recusación en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, del Régimen Jurídico del Sector Público.

16. artikulua.– Eskaerak aztertzea eta ebazpen-proposamena.

Artículo 16.– Análisis de las solicitudes y Propuesta de Resolución.

1.– Balorazio-batzordeen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta dagokion ebazpen-proposamenak onartzea eta aurkeztea Kulturako sailburuordeari.

1.– Corresponderá a las Comisiones de Valoración la evaluación de las solicitudes presentadas, así como la adopción y elevación al Viceconsejero de Cultura de las Propuestas de Resolución correspondientes.

2.– Ebazpen proposamenetan propio jaso beharko dira, batetik proposatzen diren pertsona edo entitate onuradunak, eta bestetik, ukatutako eta baztertutako eskabideen zerrenda, ukatzeko eta baztertzeko arrazoia zein izan den adierazita. Onuradunen kasuan adieraziko da bakoitzari egokitutako diru-kopurua eta emandako dirulaguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko araudi honetako ongi iritzitako baldintza guztiak.

2.– En las Propuestas de Resolución se deberá hacer constar expresamente las personas que se proponen como beneficiarias, así como la relación de solicitudes denegadas e inadmitidas y los motivos de dicha denegación o inadmisión. En el caso de los beneficiarios de alguna subvención, se indicarán también las cuantías correspondientes junto con cualquiera otras condiciones previstas en la presente Orden a los efectos de garantizar el correcto destino de las subvenciones que se concedan.

3.– Balorazio-batzordeek bat ere proiekturik ez onartzeko proposamena egin dezakete, bai eta aurreikusitako diru-zuzkidura guztia ez agortzekoa ere, baldin ondorioztatzen badute aurkeztutako eskaeren kalitatea ez dela nahikoa edota beste baldintzaren bat ez dutela bete.

3.– Las Comisiones de Valoración podrán elevar propuesta en la que, por falta de calidad o de cualquier otro requisito exigido en las solicitudes presentadas, no se apruebe ningún proyecto, o no se agote la dotación económica máxima contemplada.

17. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 17.– Resolución.

1.– Kulturako sailburuordeari dagokio eskaeren gaineko ebazpenak hartzea, modalitateko bana, balorazio-batzordeek modalitate bakoitzeko aurkeztutako ebazpen-proposamenak aztertuta. Ebazpena eta proposamena bat ez badatoz, ebazpena hartzen duen organoak behar bezala arrazoituko du.

1.– Corresponderá al Viceconsejero de Cultura dictar las resoluciones de concesión de las subvenciones previstas en esta convocatoria, una por cada modalidad, a la vista de las Propuestas de Resolución elevadas por las respectivas Comisiones de Valoración. En el caso de que la Resolución se aparte de dicha Propuesta, esta circunstancia deberá ser debidamente motivada por el órgano resolutor.

2.– Ebazpenak dirulaguntzen eskatzaileei banaka jakinaraziko zaizkie eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.– Las resoluciones se notificarán individualmente a quienes hayan sido solicitantes de las mismas en el plazo máximo de cinco meses, a contar desde el día de finalización del plazo de presentación de solicitudes. Transcurridos los cuales sin la referida notificación las solicitudes podrán entenderse desestimadas a los efectos de lo previsto en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones públicas.

3.– Banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen esleipen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egingo dira, denek horren berri izan dezaten.

3.– Sin perjuicio de la notificación individualizada, las resoluciones de concesión de las subvenciones serán publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco, a los efectos de su general conocimiento.

4.– Ebazpenetan adieraziko da programa honen babesean emandako dirulaguntzek minimis izaera dutela Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan oinarrituta (EBAO L 352, 2013-12-24koa).

4.– En las resoluciones de concesión se indicará que las ayudas concedidas al amparo del presente programa tienen carácter de minimis, en base al Reglamento (UE) 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre de 2013 (DOUE L 352, de 24-12-2013).

5.– Ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

5.– Dichas resoluciones no agotan la vía administrativa, pudiendo interponerse contra la misma recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del siguiente en que tuviera lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Jakinarazpen-datatzat hartuko da interesdunari lehenik egin zaion jakinarazpenarena.

6.– Se tomará como fecha de notificación la que se haya producido en primer lugar.

18. artikulua.– Jakinarazpenak izapidetze presentzialean eta telematikoan.

Artículo 18 – Práctica de la notificación en la tramitación presencial y telemática.

1.– Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

1.– En el caso de la tramitación presencial la notificación se entenderá practicada de acuerdo a lo establecido en el artículo 42 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, comenzando a contar el plazo establecido en cada caso a partir del día siguiente a aquel en que se tenga por hecha la notificación.

2.– Izapidetze elektronikoaren kasuan, aldiz, Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak eskuratzen duenean. Jakinarazpena ezetsitzat joko da interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, haren edukia eskuratzen ez badu.

2.– En el caso de la tramitación electrónica, conforme a lo dispuesto en el artículo 43 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas la notificación se entenderá practicada en el momento en el que la persona interesada, o en su caso el representante debidamente identificado, acceda al contenido de la misma y se entenderá rechazada cuando hayan transcurrido diez días naturales desde la puesta a disposición de la notificación sin que la persona interesada o su representante debidamente autorizado acceda al contenido de la misma.

19. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Artículo 19.– Obligaciones del beneficiario/a.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

Las personas beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Onuradunek hamabost eguneko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ez badiote dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartua izan dela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko agiria aurkeztea, laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

b) Presentar impreso de alta de tercero interesado del Gobierno Vasco, en el caso de que la persona o entidad beneficiaria de la ayuda no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco.

c) Dirulaguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

c) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

d) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

d) Ejecutar el proyecto subvencionado en los términos presentados a la convocatoria. No obstante, podrán introducirse aquellos cambios que no supongan una modificación sustancial, y no afecten a la viabilidad económica del proyecto. Los mismos, deberán notificarse por escrito al Viceconsejero de Cultura, el cual tendrá un plazo de quince días a partir de la fecha de recepción de la notificación para su aceptación o no. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación planteada se entenderá aceptada.

e) Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuko dizkion agiri guztiak haren eskura jartzea, diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla bermatzeko egokitzat joko dituen ikuskapenak egiteko.

e) Facilitar cuanta documentación les solicite la Dirección de Promoción de la Cultura para la realización de cuantas inspecciones considere oportunas en orden a garantizar la correcta ejecución de los proyectos subvencionados.

f) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

f) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones con cargo a esta convocatoria.

g) Dirulaguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

g) Comunicar al órgano concedente la obtención de otras ayudas o subvenciones para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera Administraciones o entes públicos o privados, nacionales o internacionales.

h) Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz eta argi aipatzea, diruz lagundutako jarduera dela-eta argitaratzen diren katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko zein soinudunetan, dirulaguntza jaso dutela jakinarazteko ebazpena jasotzen dutenetik aurrera.

h) Establecer de forma clara en los ejemplares de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro que se publique con motivo de la actividad subvencionada, a partir de la fecha de recepción de la Resolución concedente, expresa mención del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

i) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

i) Las establecidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

20. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Artículo 20.– Pago de la subvención.

Agindu honen kargura emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

Las subvenciones concedidas con cargo a la presente Orden se abonarán en dos pagos, de acuerdo con el siguiente procedimiento:

a) Emandako dirulaguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik eta Aginduaren 19. artikuluak berariaz eta idatziz uko egiteko jasotzen duen epea agortu eta gero.

a) El primero por el 75% de la cantidad subvencionada a partir de la fecha de recepción de la notificación de Resolución adoptada por el Viceconsejero de Cultura y una vez trascurrido el plazo establecido en el artículo 19 de la Orden sin mediar renuncia expresa.

b) Gainerako kopuruaren ordainketa 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 21. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

b) El segundo, por la cantidad restante, a partir de 1 de enero de 2021 y previa presentación de la documentación exigida para la justificación de la subvención de conformidad con el artículo 21.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Del importe de la ayuda o subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa del Impuesto.

Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, Gizarte Segurantzakoak egunean ez baditu edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias, de las obligaciones para con la Seguridad Social o sea deudor por resolución declarativa de procedencia de reintegro.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

Artículo 21.– Justificación de la subvención.

1.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2021eko martxoaren 10a baino lehen:

1.– Los beneficiarios/as de las subvenciones deberán presentar dentro de los dos meses siguientes al de la finalización de la actividad subvencionada, y en todo caso con anterioridad al 10 de marzo de 2021, la siguiente documentación:

a) Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.

a) Memoria técnica detallada de la actividad realizada: desarrollo y evaluación.

b) Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:

b) Memoria económica justificativa del coste de las actividades realizadas que incluirá:

– Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

– Balance de gastos e ingresos de la actividad subvencionada de acuerdo al formulario de presupuesto presentado junto a la solicitud.

– Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua, euskadi.eus gunean ezarritako formularioaren arabera.

– Relación clasificada, de los gastos de la actividad según formulario establecido en euskadi.eus.

– Guztirako gastuak justifikatzeko agiriak: fakturak, nominak eta alokairuaren kontratuak hileroko ordainketa-agiriekin batera.

– Justificantes del total de los gastos del proyecto: facturas, nóminas de personal y contratos de arrendamiento junto a la acreditación de pago de mensualidades.

– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuari egozteko moduko gasturik badago, kontzeptu horretan proiektuan erabilitako egun-kopurua egiaztatuko duen erantzukizunpeko adierazpena.

– Únicamente en la modalidad de Creación-producción y si se imputa gasto en concepto de soporte básico de dedicación a la creación, una declaración responsable en la que se acredite los días dedicados al proyecto bajo dicho concepto.

c) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako dirulaguntzen zerrenda.

c) Relación de cualesquiera otras ayudas o subvenciones con destino al mismo objeto que hayan sido otorgadas con posterioridad al momento de la presentación de la solicitud.

d) Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.

d) Un ejemplar de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro, generado a partir de la actividad subvencionada, donde conste expresamente la mención del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco.

2.– Diru-sarrera eta gastuen balantzearen gastu ataletan onartutako aurrekontuarekiko desbideraketak onartu ahal izango dira, baldin eta erabat justifikatutako arrazoiak badaude eta diruz lagun daitezkeen gastuei buruz 11. artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

2.– Se podrán admitir desviaciones en los conceptos de gasto del presupuesto definitivo de ejecución respecto del presupuesto admitido, siempre que existan causas estrictamente justificadas y se cumpla lo establecido en el artículo 11 sobre los gastos subvencionables.

3.– Pertsona fisikoek justifikazioa aurkezteko bide presentziala nahiz elektronikoa erabili ahalko dute:

3.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Bide presentziala erabiliz justifikazioa Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan aurkeztu ahal izango da, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako establezimendu eta organoen aurrean.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los órganos, establecimientos o dependencias previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa erabiliz http://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean aurkeztu ahalko dira.

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en http://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Pertsona juridikoek justifikazioa aurkezteko bide elektronikoa erabili beharko dute aurreko puntuan esandako helbide elektronikoan.

4.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

5.– Justifikazioak bide presentziala nahiz elektronikoa erabiliz nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak, euskadi.eus-en daude ikusgai, Agindu honen 6.4 artikuluan aipaturiko helbidean.

5.– Las especificaciones sobre como tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en la dirección indicada en el artículo 6.4 de la presente Orden.

22. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

Artículo 22.– Modificación de la resolución de concesión. Liquidación.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak eta gerora berariaz onartutako aldaketak aldatzen badira, edo beste administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, edo helburu berbererako beste edozein diru-sarrera badago, horrek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, betiere helburua betetzat jotzen bada. Horretarako, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

De conformidad con lo establecido en el apartado 12 del artículo 49 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, o en su caso las modificaciones posteriores expresamente aceptadas, así como, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier Administración, entidad pública o privada y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, siempre que se entienda cumplido el objeto, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión. A estos efectos, el Viceconsejero de Cultura dictará la oportuna Resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

23. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 23.– Incumplimientos.

1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas a actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honek ezartzen dituen obligazioak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden.

c) Dirulaguntzaren Likidazio-ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan ez itzultzea.

c) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la subvención en el plazo para ello establecido.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53 artikuluan jasotako ez-betetzeak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluaren b), c), d), e) f) eta g) ataletan aurreikusitakoak.

d) Cualquiera de los incumplimientos recogidos en el artículo 53 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como los incumplimientos contenidos en los apartados b), c), d), e), f) y g) del artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Artikulu honetako aurreko paragrafoan aurreikusitako ez- betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

2.– La constatación de la existencia de alguno de los supuestos contemplados en el número anterior del presente artículo constituirá supuesto de incumplimiento y determinará la obligación por parte de los/as beneficiarios/as de reintegrar a la Tesorería General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan, de conformidad con el procedimiento establecido al efecto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Araudian (araudi hori Trataduko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan. Horren ondorioz, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jaso diren minimis motako dirulaguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko da.

El presente programa de subvenciones está exento de autorización por la Comisión de la Unión Europea, en base al reglamento 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de «minimis», en cuanto que la ayuda total concedida a una empresa determinada no puede superar los 200.000 euros durante el periodo de tres ejercicios fiscales. Por lo que se deberá aportar declaración sobre las subvenciones sujetas al régimen de «minimis» recibidas durante los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en curso.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Agindu honetan 4. artikuluan zehazten diren zuzkidurei dagozkien zenbatekoak handitu ahal izango dira, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi aurretik. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Los importes consignados en el artículo 4 podrán ser incrementados, por Resolución del Viceconsejero de Cultura, teniendo en cuenta la cuantía total de las subvenciones solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas del Departamento de Cultura y Política lingüística, y con carácter previo a la resolución de los mismos. La mencionada Resolución deberá ser publicada en el BOPV.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Arloko Informazio-Klausula.

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

Responsable: Departamento de Cultura y Política Lingüística; Dirección de Promoción de la Cultura.

Helburua: Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntza eskaerak kudeatzea.

Finalidad: gestión de las solicitudes de ayudas y subvenciones en materia de fomento y desarrollo de de actividades el área de las Artes Plásticas y Visuales.

Lege-oinarria: beharrezko tratamendua, interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko (38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Legitimización: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: Ud. tiene derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago:

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web:

Sustapen-zabalkundearen modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094710

Modalidad de Promoción-difusión https://www.euskadi.eus/rgpd/0094710

Argitalpenen modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094711

Modalidad de publicaciones: https://www.euskadi.eus/rgpd/00094711

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/dbao/0094712

Modalidad de creación-producción: https://www.euskadi.eus/rgpd/0094712

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek Kultura et Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edota Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su notificación, o recurso contencioso-administrativo ante la sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su notificación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 4 de marzo de 2020.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común