Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala

N.º 51, viernes 13 de marzo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
1555
1555

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

RESOLUCIÓN de 26 de febrero de 2020, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria, para el año 2020, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 25 de febrero de 2020, ha aprobado la convocatoria, para el año 2020, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Azaldutakoagatik guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria, para el año 2020, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 25 de febrero de 2020, que se recoge como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria, podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de febrero de 2020.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSÉ BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ANEXO
ENPLEGU LAGUNDUKO JARDUKETETARA BIDERATUTAKO LAGUNTZEN 2020KO EKITALDIKO DEIALDIA, URRIAREN 29KO 168/2019 DEKRETUAN AURREIKUSITAKOARI JARRAITUZ EGINA. DEKRETU HORREN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNAREKIN LOTURIKO PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK ETA ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN EUSKAL ERREGISTROA ARAUTZEN DIRA.
CONVOCATORIA, PARA EL EJERCICIO 2020, DE LAS AYUDAS DESTINADAS A LAS ACTUACIONES DE EMPLEO CON APOYO PREVISTAS EN EL DECRETO 168/2019, DE 29 DE OCTUBRE, POR EL QUE SE REGULAN LOS PROGRAMAS Y SERVICIOS RELACIONADOS CON LA EMPLEABILIDAD DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DE EUSKADI Y EL REGISTRO VASCO DE CENTROS ESPECIALES DE EMPLEO.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk argitaratua), Bada, dekretu horren II. kapituluko 2. atalean, enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere desgaitasun larriak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean txertatzen laguntzeko. Dirulaguntza hauen hartzaile izan daitezke elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, eta Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako enplegu-zentro bereziak –kalifikazio hori dutenak eta hala inskribatuta daudenak– baldin eta, helburu sozial gisa, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea edota haientzako enplegua sortzea badute.

El Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de los Centros Especiales de Empleo, publicado en el BOPV n.º 227, de 28 de noviembre de 2019 (Corrección de errores publicada en el BOPV n.º 16, de 24 de enero de 2020), regula, en la Sección 2.ª del Capítulo II, las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo con la finalidad de favorecer la inserción de las personas con discapacidad severa en el mercado de trabajo ordinario. Estas subvenciones están destinadas a las asociaciones, las fundaciones y otras entidades sin ánimo de lucro, y los Centros Especiales de Empleo, calificados e inscritos como tales, radicados en la CAPV que, entre otros, tengan por objeto social, la inserción laboral o la creación de empleo a favor de personas con discapacidad.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez –Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez-, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

El Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, establece en su artículo 49.5 que una vez en vigor los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi de cada ejercicio económico, se procederá a actualizar, revisar o, en su caso, establecer las normas reguladoras de la concesión de las subvenciones de los programas y a realizar la convocatoria correspondiente de aquellas que fueron en su momento reguladas con vigencia indefinida.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretua xedapen orokor bat da, indarraldi mugagabea duena, eta, 26. artikuluan, berariaz ezartzen du enplegu lagunduko jarduketetarako laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela, eta han, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea, dirulaguntza justifikatzeko epea eta horretarako beharrezko dokumentazioa.

El Decreto 168/2019, de 29 de octubre, es una disposición de carácter general de vigencia indefinida, y en su artículo 26 establece expresamente que las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo serán convocadas mediante Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el que se establecerá como mínimo, el importe de los recursos económicos destinados a su financiación, el plazo de presentación de solicitudes, así como el plazo de justificación de la subvención y la documentación precisa para ello.

Halaber, 168/2019 Dekretuaren 76. artikuluak ezartzen duenez, dekretu horretan araututako laguntzak Europako Gizarte Funtsak lagunduta finantzatzen badira –eta hala gertatzen da laguntza hauetan–, kasuan kasuko deialdia onartzen duen Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakian zehaztuko da zer programa operatibo den Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa babesten duena; erabaki horrek ezarriko ditu, orobat, finantzaketa horretatik eratorritako betekizunak edo baldintza espezifikoak.

Asimismo, el artículo 76 del Decreto 168/2019 establece que, en el supuesto de que las ayudas reguladas en el mismo sean objeto de cofinanciación por parte del Fondo Social Europeo, como es el caso de estas ayudas, el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide que apruebe la respectiva convocatoria determinará el concreto Programa Operativo que respalda tal cofinanciación y establecerá los requisitos o condiciones específicas derivadas de la misma.

Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2019ko azaroaren 13ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa.

Las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo se encuentran previstas en el Plan Estratégico de Subvenciones de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para el ejercicio 2020, aprobado por el Consejo de Administración de este organismo autónomo mediante acuerdo adoptado en su sesión de 13 de noviembre de 2019, dando cumplimiento con ello a lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren, eta, haietan, aurreikusita dago laguntza hauek finantzatzera bideratutako kreditua.

Mediante la Ley 13/2019, de 27 de diciembre, se han aprobado los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2020, en los que se prevé el crédito destinado a financiar estas ayudas.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2020ko otsailaren 25eko batzarrean, onartu egiten du enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdia, urriaren 29ko 198/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión de fecha 25 de febrero de 2020, aprueba la convocatoria, para el año 2020, de las ayudas destinadas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en el Decreto 198/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de centros especiales de empleo, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Deialdi honek xede du Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak ematea; urriaren 29ko 168/2019 Dekretuko II. kapituluko 2. atalean aurreikusitakoak. Dekretu horren bidez, arautu egiten dira bai Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak (2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra garatuko direnak); bai eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa ere.

El objeto de esta convocatoria es la concesión de las ayudas a las actuaciones de Empleo con Apoyo, previstas en la Sección 2.ª del Capítulo II del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, por el que se regulan los programas y servicios relacionados con la empleabilidad de las personas con discapacidad de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Registro Vasco de los Centros Especiales de Empleo, que se desarrollen entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020.

2. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 2.– Plazo de presentación de solicitudes.

Hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

El plazo de presentación de solicitudes de estas ayudas será de un mes, a contar desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.000.000 eurokoak dira guztira; horietatik, 500.000 euro 2020ko ordainketa-kreditukoak dira, eta, 500.000 euro, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 41. ataleko 3211-Enplegurako programaren 2021eko konpromiso-kreditukoak.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas objeto de esta convocatoria ascienden a un total de 1.000.000 euros, de los cuales, 500.000 euros corresponden al crédito de pago de 2020 y 500.000 euros al crédito de compromiso de 2021, del programa 3211-Empleo, Sección 41-Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagunduko jarduketak finantzatzen, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

2.– Las actuaciones de Empleo con Apoyo subvencionadas al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo FSE del País Vasco, 2014-2020.

4. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 4.– Plazo de justificación de la subvención y documentación requerida.

1.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, 2021eko martxoaren 31 baino lehen, dokumentazio hau bilduko duena:

1.– La entidad beneficiaria de la subvención deberá presentar antes del día 31 de marzo de 2021, una Memoria Final que contendrá la siguiente documentación:

a) Memoria deskribatzailea, diruz lagundutako aldian enplegu lagunduko unitateak izandako jarduerari buruzkoa, garatutako jarduketei buruzko informazio kualitatiboa bilduko duena, bai eta egindako jardueratik ateratako ondorio nagusiak ere. Memoriak oinarrizko eduki gisa izan beharko du: pertsona-lanpostua egokitzeko metodologia, banakako txosten laburtua, pertsona lanpostuan sartzeko eta lanpostura egokitzeko prozesuari buruzkoa, aztertutako lanpostu moten zerrenda, prospekzio-jarduketetan oinarrituta eta, azkenik, enpresen gogobetetze-maila, enplegu lagundurako metodologiarekin. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

a) Memoria descriptiva relativa a la actividad de la Unidad de Empleo con Apoyo durante el periodo subvencionado, en la que se incorpore información cualitativa de las actuaciones desarrolladas, así como las principales conclusiones obtenidas de la actividad realizada. La memoria deberá presentar como contenido básico la metodología de adecuación persona-puesto, informes resumen, individualizados, sobre el proceso de inserción y adaptación de la persona al puesto de trabajo, relación de tipos de puestos de trabajo analizados en base a las actuaciones de prospección y grado de satisfacción de las empresas con la metodología del Empleo con Apoyo. A esta memoria se adjuntarán:

1) Enplegu lagunduko jarduketak jaso dituzten eta desgaitasunen bat duten pertsonen zerrenda, laneratu berriak eta aurreko laneratzeen jarraipenak bereizita.

1) Relación nominal de las personas con discapacidad que han recibido las actuaciones de Empleo con Apoyo, diferenciando las nuevas inserciones de los seguimientos de inserciones anteriores.

2) Desgaitasunen bat duten laneratuei egindako lan-kontratuen kopiak. Dena dela, kontratua bera eta iraupena egiaztatzeko, Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren erregistroa kontsultatuko da.

2) Copias de los contratos de trabajo realizados a las personas con discapacidad insertadas. En cualquier caso, la realidad de la contratación y su duración se comprobará mediante consulta del registro de vida laboral de la Seguridad Social.

3) Artatutako pertsonen desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia, dagokion organo eskudunak emana.

3) Copia del certificado de discapacidad de las personas atendidas expedido por el órgano competente correspondiente.

4) Enplegu lagunduko jarduketak gauzatu diren enpresekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak. Laguntze aldera, hitzarmen-eredu bat eskuragarri jarriko da Lanbideren web-orrian: www.lanbide.euskadi.eus.

4) Convenios de colaboración suscritos con las empresas en las que se han realizado las actuaciones de Empleo con Apoyo. A modo orientativo, un modelo de convenio estará disponible en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus.

5) 2020an eta aurreko ekitaldietan egindako laneratzeen prestakuntzari eta jarraipenari buruzko fitxak.

5) Fichas de preparación y seguimiento de las inserciones realizadas en 2020 y ejercicios anteriores.

6) Bisita-orriak eta egindako prospekzio-jarduketen eta kontaktatutako enpresen zerrenda.

6) Hojas de visita y relación de las actuaciones de prospección desarrolladas y de las empresas contactadas.

7) Enplegu lagunduko jarduketetan esku hartu duten prospekziogileen eta lan-prestatzaileen zerrenda.

7) Relación nominal de las personas prospectoras y preparadoras laborales que han intervenido en las actuaciones de Empleo con Apoyo.

8) Enplegu lagunduko jarduketetan esku hartu duten prospekziogileek eta lan-prestatzaileek diruz lagundu daitezkeen jardueretan eman duten denbora jasotzen duten orriak.

8) Hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables de las personas prospectoras y preparadoras laborales que han intervenido en las actuaciones de Empleo con Apoyo.

b) Memoria ekonomikoa, non labur jasoko baitira egindako gastuak, kontzeptuka zehaztuta urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera, eta, halakorik izan bada, zehatz adierazita zer beste diru-sarrera edo dirulaguntza jaso den diruz lagundutako jarduera finantzatzeko. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

b) Memoria económica que contendrá un resumen de los gastos incurridos detallado por cada uno de los conceptos subvencionables establecidos en el artículo 25, apartado 2, del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, así como el detalle de otros posibles ingresos o subvenciones que hayan financiado la actividad subvencionada. A esta memoria se adjuntarán:

1) Diruz lagundu daitezkeen jarduketak gauzatu dituzten enplegu lagunduko unitateko langileen zerrenda, soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak zehaztuz, bai eta justifikatutako jarduketei kontzeptu horiengatik egotzi zaien gastua ere.

1) Relación nominal del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo que ha llevado a cabo las actuaciones subvencionables, detallando los costes salariales y de Seguridad Social, así como el gasto imputado por estos conceptos a las actuaciones justificadas.

2) Enplegu lagunduko unitateko langileen nominak, 2020. urtekoak; nomina horietan, zigilu batek adierazi beharko du Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko aldirako EGIF programa operatiboaren barruan. Gainera, erakundeak nomina bakoitzari dagokion zenbatekoaren banku-transferentzia egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Bankuko kontu-laburpenaren oharra globala bada eta haren zenbatekoa hainbat langileri badagokio, transferentzia-agindua aurkeztu beharko da laburpen horrekin batera, eta, han, azalduko da zein diren enplegu lagunduko unitateko pertsonak, behar bezala identifikatuta, ordainketa bakoitza zeini dagokion argi ikusteko moduan.

2) Nóminas del personal de la Unidad de Empleo con Apoyo relativas al año 2020 en las deberá constar el sello de cofinanciación por el Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo FSE País Vasco, 2014-2020. Se adjuntará el justificante de transferencia bancaria por parte de la entidad del importe correspondiente a cada una de las nóminas. En caso de que el apunte del extracto bancario sea global y su cuantía corresponda a varias personas trabajadoras, será necesario acompañar a dicho extracto la orden de trasferencia, en la que consten las personas la Unidad de Empleo con Apoyo debidamente identificadas de forma que permita vincular cada pago individualmente.

3) Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuak (kotizazio-likidazioen zerrenda eta langileen zerrenda nominala), 2020koak, ordainagiriekin batera. Halaber, kotizazio-datuen txostena aurkeztuko da (IDC dokumentua), enplegu lagunduko unitateko pertsona bakoitzari buruzkoa.

3) Documentos de cotización a la Seguridad Social (Relación de liquidación de cotizaciones y Relación Nominal de Trabajadores) relativos al año 2020, con sus justificantes de pago. Así como Informe de datos de cotización (documento IDC) relativo a cada persona de la Unidad de Empleo con Apoyo.

4) Erantzukizunpeko adierazpena, enpresaren legezko ordezkariak sinatua, non zerrenda zehatz batean bilduko baitira jasotako edo eskatutako (baina ebazteke) beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuk, deialdi honen babespean diruz lagundutako jarduketetan aritutako langileen kostuak finantzatzera bideratuak.

4) Declaración responsable, firmada por la persona representante legal de la empresa que contenga la relación detallada de otros ingresos o subvenciones percibidas o que hayan sido solicitadas y esté prendientes de resolución, destinadas a la financiación de los costes del personal asignado a las actuaciones subvencionadas al amparo de esta convocatoria.

5) Auditoretza-txosten bat, non egiaztatuko baita azken justifikazio ekonomikoan aitortutako gastuak egozgarriak direla, diruz lagundutako aldiari dagozkiola eta urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako mugei egokitzen zaizkiela. Hain zuzen ere, soldata-kostuei eta gizarte-segurantzakoei dagokienez, jasota geratu beharko da gastu horiek nominekin eta gizarte-aseguruekin egiazta daitezkeela, haietan agertzen diren zenbateko berak dituztela, egiaz ordainduta daudela eta ordainketa gauzatu izana jasota dagoela. Hauek ere jaso beharko ditu: kontzeptu hauengatik justifikatutako gastuaren zenbatekoa dirulaguntzari osorik edo partez egozten zaion, eta, azken kasu horretan, justifikatutako jarduketei egotzitako zenbateko zehatza zein den. Gastua egozteko irizpideak eta kalkuluak behar bezala dokumentatuta daudela ere egiaztatu beharko du, bai eta diruz lagundu daitezkeen jardueretan izan duten dedikazioa jasotzen duten orriekin bat datozela ere. Kalkulu-irizpide horiek xehetasunez azaldu behar dira auditoretza-txostenean.

5) Informe auditor que deberá constatar que los gastos declarados en la justificación económica final son imputables, se corresponden con el periodo subvencionado y se ajustan a los límites previstos en el artículo 25 del Decreto 168/2019, de 29 de octubre. Específicamente, en lo relativo a los costes salariales y de Seguridad Social deberá constatar que los mismos están contrastados con las nóminas y seguros sociales, se ajustan en sus importes a los mismos, están efectivamente pagados y queda constancia de la materialización del pago. Asimismo, deberá constatar si el importe del gasto justificado por estos conceptos se imputa total o parcialmente a la subvención, indicando, en este último caso, la cantidad exacta imputada a las actuaciones justificadas, y comprobando que se encuentren debidamente documentados los criterios y cálculos para la imputación del gasto y que se corresponden con las hojas de tiempo de dedicación a las actividades subvencionables. Dichos criterios de cálculo deberán ser detalladamente explicados en el informe auditor.

Onuradunak nahi duen auditorea aukeratu eta kontratatuko du, Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako jarduneko auditoreen artean, sektoreko merkatu aske eta lehiakortasunezkoaren batez besteko ordainsariak gainditu gabe.

La designación y contratación del auditor de cuentas la llevará a cabo a su libre elección el beneficiario, entre los profesionales inscritos como ejercientes en el Registro Oficial de Auditores de Cuentas dependiente del Instituto de Contabilidad y Auditoría de Cuentas, según honorarios que no superen el promedio del mercado libre y competencial del sector.

2.– Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus web-orrian eskuragarri dauden eredu eta inprimakien arabera aurkeztuko da lehenagoko a).1, a).5, a).6, a).7, a).8 eta b).1 apartatuetan aipatzen den dokumentazioa.

2.– La documentación a que hacen referencia los apartados a).1, a).5, a).6, a).7, a).8 y b).1 anteriores, se presentarán en los modelos y formularios que estarán disponibles en la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus.

3.– Azken memoria osatzen duten egiaztagirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

3.– El conjunto de la documentación justificativa que compone la Memoria Final deberá ser presentada por los medios electrónicos a través de los que se tramitan estas ayudas.

5. artikulua.– Laguntzak jasotzako baldintzak eta erakunde onuradunen betebeharrak, Europako Gizarte Funtsaren finantzaziotik eratorriak.

Artículo 5.– Condiciones de las ayudas y obligaciones de las entidades beneficiarias derivadas de la cofinanciación por parte del Fondo Social Europeo.

1.– Dirulaguntzei honakoa aplikatu behar zaie, Europako Gizarte Funtsaren finantzazio-laguntza jaso baitute: batetik, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 (EB) Erregelamendua; bestetik, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren, 1083/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzekoa; eta azkenik, ESS/1924/2016 Agindua, abenduaren 13koa, 2014-2020 programazio-aldian Europako Gizarte Funtsak diruz lagun ditzakeen gastuak zehazten dituena.

1.– Al estar cofinanciadas las ayudas por el Fondo Social Europeo, les resulta de aplicación lo dispuesto en el Reglamento (UE) 1303/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, en el Reglamento (UE) 1304/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo al Fondo Social Europeo y por el que se deroga el Reglamento (CE) 1083/2006 del Consejo, así como en la Orden ESS/1924/2016, de 13 de diciembre, por la que se determinan los gastos subvencionables por el Fondo Social Europeo durante el período de programación 2014-2020.

2.– Laguntzen onuradunek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 2. atalean eta 71. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte, eta bereziki honako hauek:

2.– Los beneficiarios de las ayudas deberán cumplir las obligaciones previstas en la sección 2.ª del Capítulo II y en el artículo 71 del Decreto 168/2019, de 29 de octubre, y en particular las siguientes:

a) Berariaz aipatzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketarekin batera, Europako Gizarte Funtsarena, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan gauzatua, diruz lagundutako jarduketak komunikatzeko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan.

a) Hacer constar expresamente, junto a la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la del Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo FSE País Vasco 2014-2020, en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas.

b) Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.

b) Garantizar un registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

c) Gutxienez 2027ra arte gordetzea diruz lagundutako kontratu guztiei buruzko dokumentazioa, badaezpada inoiz egiaztatzen bada deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

c) Conservar toda la documentación relativa a los contratos subvencionados, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria, al menos, hasta el año 2027.

d) Men egitea honako hauek egindako egiaztatze-jarduketei: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

d) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

3.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako zerrenda publikoan.

3.– La relación de entidades beneficiarias de la subvención será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre de 2013.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común