Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala

N.º 51, viernes 13 de marzo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
1538
1538

36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua.

DECRETO 36/2020, de 10 de marzo, por el que se regula el Modelo de Gestión de las Tecnologías de la Información y la Comunicación en el Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko konpromiso irmo eta iraunkorrari eutsiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak hainbat ekimen bultzatu ditu erronka garrantzitsu bati erantzuteko, hau da, gizartearekiko –herritar zein enpresekiko– harreman mota berrietara moldatu beharrari teknologiaren zein antolaketaren aldetik. Horrela, informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean gertatzen ari diren aldaketa etengabe eta azkarrei ezin hobeto aurre egiteko moduan egon nahi du, eta zerbitzatzen duen gizartearen eskariak eta beharrizanak fidagarritasun, arintasun eta eraginkortasunez ase nahi ditu.

La Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en su firme y permanente compromiso de innovación y modernización administrativa, ha venido impulsando numerosas iniciativas encaminadas a dar respuesta al importante reto de adaptarse tecnológica y organizativamente a las nuevas formas de relacionarse con la sociedad –ciudadanía y empresas– para estar en disposición de afrontar en condiciones óptimas los constantes y rápidos cambios que se producen en el sector de las tecnologías de la información y la comunicación y de poder atender, con solvencia, agilidad y eficiencia, las demandas y necesidades de la sociedad a la que sirve.

Administrazioa modernizatzeko ahalegin horretan, zenbait arau onartu dira; horien artean, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua nabarmendu behar da, zeinaren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen plangintza, antolaketa, eginkizunen banaketa eta kudeaketa-modalitateak. Dekretu horren xedea izan zen informazioaren eta telekomunikazioaren teknologiak antolatzeko oinarriak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren arlo horretako politika estrategiko bateratua bermatzeko.

En el marco de este esfuerzo de modernización administrativa, se han ido aprobando diversas normas, entre las que destaca el Decreto 35/1997, de 18 de febrero, por el que se regula la planificación, organización, distribución de funciones y modalidades de gestión en materia de sistemas de información y telecomunicaciones, cuyo objeto fue establecer las bases para la ordenación de las tecnologías de la información y la comunicación de forma que se garantizase una política estratégica común en dicha materia para la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Egokitze- eta eboluzio-prozesu etengabe horretan, 2014ko urtarrilaren 14an, Ogasuneko eta Finantzetako sailburuak saileko ekimen baten berri eman zion Gobernu Kontseiluari. Ekimen horren helburua zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan eta sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) arloko bateratze-prozesutik sortutako hobekuntza-aukerak aztertu eta ikertzea. Hobera egiteko aukera guztiak aztertu eta zenbait ondorio atera ziren. Ondoren, egindako lanak eta zegozkien proposamenak formalizatu beharra zegoen, jarraipena egin ahal izateko. Horregatik, Gobernu Kontseiluak proposamen hau onartu zuen 2015eko uztailaren 27an egindako bilkuran: «Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamena, informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloa bateratzeko prozesuari buruzkoa».

En este proceso constante de adaptación y evolución, el 14 de enero de 2014 el Consejero de Hacienda y Finanzas informó al Consejo de Gobierno de una iniciativa departamental para el estudio y análisis de las oportunidades de mejora derivadas del proceso de convergencia en materia de Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) en el seno de la Administración Pública y el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Una vez analizadas las diferentes oportunidades de mejora existentes y haber alcanzado determinadas conclusiones, se hizo preciso formalizar los trabajos realizados y las propuestas correspondientes para su propia prosecución, por lo que el Consejo de Gobierno de 27 de julio de 2015 aprobó la «Propuesta de Acuerdo del Consejo de Gobierno en relación con el proceso de Convergencia en materia de Tecnologías de la Información y la Comunicación».

Hauxe ezarri zen IKTen arloko bateratze-prozesuari buruzko lehen erabaki hartan:

En este primer acuerdo del proceso de convergencia TIC se establece:

a) IKTen arloko bateratze-prozesua egitea, hasiera batean datuak prozesatzeko zentroen (DPZ) azpiegituretara, komunikazioetara, lanpostuetara eta zerbitzu korporatibo bateratuetara (AKLZ) bakarrik mugatuta.

a) Llevar a cabo un proceso de convergencia en materia TIC, en principio únicamente circunscrito a las Infraestructuras CPD, Comunicaciones, Puesto de trabajo y Servicios corporativos unificados (ICPS).

b) Kudeaketa-organo teknologiko baten beharra. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco SA sozietate publikoaren bitartez antolatuko da (EJIE), zeina eraldatu egin beharko baita IKTen kudeaketa-eredu berriaren beharrizanei erantzuteko.

b) La necesidad de un órgano gestor tecnológico, articulado a través de la sociedad pública «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A.» (EJIE), que deberá transformarse para dar respuesta a las necesidades del nuevo modelo de gestión TIC.

c) IKTen kudeaketa-eredu berriaren diseinurako, trantsiziorako eta eraldaketarako behar diren proiektuak planifikatzea.

c) Planificar los proyectos necesarios para el diseño, transición y transformación al nuevo modelo de gestión TIC.

d) Zuzendaritza estrategikorako, IKT-AKLZren arloko batzorde-lantalde bat sortzea, non parte hartuko baitute sare sektorial guztiek, proposatutako eraldaketa bultzatzeko.

d) Crear un Grupo de Trabajo-Comité TIC-ICPS para la dirección estratégica con la participación de todas las redes sectoriales para impulsar la transformación propuesta.

Erabaki horretan agindutako lana egin eta gero, «Bateratze arloan jarduteko Plan Orokorra» izeneko agiri betearazlea aurkeztu zen, IKT-AKLZ eredu berriaren ezarpenerako beharrezkoak ziren mugarri guztiak abian jarri ahal izateko. Horretarako, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu zuen 2016ko ekainaren 21ean: «Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloa bateratzeko prozesuari buruzko erabaki-proposamena»; arestian aipatutako agiri betearazlea onartzen da erabaki-proposamen horretan, eta baimena ematen da, aurkeztutako jarduketa-plan orokorrari jarraituz, bateratze-prozesua inplementatzeko.

Una vez realizado el trabajo encomendado en dicho Acuerdo, fue presentado el documento ejecutivo, denominado «Plan General de actuación en materia de Convergencia», para posibilitar la puesta en marcha de todos los hitos necesarios para la implementación del nuevo Modelo TIC-ICPS, por lo que el Consejo de Gobierno de 21 de junio de 2016 adoptó el Acuerdo presentado como «Propuesta de Acuerdo relativa al proceso de Convergencia en materia de Tecnologías de la Información y la Comunicación» que aprueba el documento ejecutivo mencionado y autoriza la implementación del proceso de convergencia según el plan general de actuación presentado.

Onartutako planaren eduki garrantzitsuen artean hauek daude:

Entre los contenidos relevantes del plan aprobado están:

a) IKT-AKLZ zerbitzu-katalogoaren lehenengo bertsioa (Batera zerbitzu-katalogoa ere deitua). Bertan dago ezarrita zein diren bateratu beharreko lehenengo IKT zerbitzuen betekizunak. Zerbitzuok EJIE sozietate publikoak eskainiko ditu, kudeaketa-organo teknologikoa baita.

a) La primera versión del catálogo de servicios TIC-ICPS (también denominado Catálogo de Servicios Batera), donde se establecen los requisitos de los primeros servicios TIC a converger y que serán ofrecidos por la sociedad pública EJIE como Órgano gestor tecnológico.

b) EJIE sozietate publikoak Batera zerbitzu-katalogoaren beharrizanetara egokitzeko egin behar dituen hornidura-proiektuen zerrenda.

b) La relación de proyectos de provisión a llevar a cabo por la sociedad pública EJIE para su adecuación a las necesidades del Catálogo de Servicios Batera.

c) Tartean sartuta dauden erakundeek bateratze-esparru adostuan sartzeko egin behar dituzten bateratze-proiektuen zerrenda.

c) La relación de proyectos de convergencia a llevar a cabo por las entidades involucradas para su incorporación al marco de convergencia acordado.

d) Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren gaikuntza, bateratze-prozesua behar bezala koordinatzeko behar diren neurriak har ditzan.

d) La habilitación a la Dirección de Informática y Telecomunicaciones para la adopción de las medidas pertinentes para la adecuada y necesaria coordinación del proceso de convergencia.

Xede horrekin, dekretu honek kudeaketa-eredu bat arautzen du IKTen arloan politika komun eta bateratu bat bultzatzeko eta ahalbidetzeko; kudeaketa-eredu hori bat dator Eusko Jaurlaritzaren estrategia eta helburu orokorrekin. Horretarako, antolaketa-mekanismo koordinatuak, eraginkorrak eta iraunkorrak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztiak zerbitzatzeko.

Con esa vocación, el presente Decreto regula un modelo de gestión que impulse y posibilite una política común y convergente en materia TIC, coherente y alineada con la estrategia y objetivos globales del Gobierno Vasco, estableciendo mecanismos organizativos coordinados, eficaces y sostenibles para servir a todas las entidades que integran el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Dekretu hau ona da IKTen esparrua bateratzeko, Administrazio Publikoaren gastuak arrazionalizatzeko aukera ematen duten kudeaketa-elementu batzuk sartzen baititu; izan ere administrazio-jarduera beti efizientzia-printzipioan oinarritu behar den modu berean, egungo egoera ekonomikoan, ezinbestekoa da baliabide publikoei ahalik eta probetxurik onena ateratzea eta horietatik ahalik eta baliorik handiena lortzea. Lehentasunezko erronka hauei heldu nahi zaie:

Este Decreto, que favorece la Convergencia en materia TIC, introduce elementos de gestión que permiten racionalizar los gastos de la Administración Pública, porque si la actuación administrativa debe guiarse en todo momento por el principio de eficiencia, en la actual coyuntura económica es vital optimizar el aprovechamiento y obtener el máximo valor de los recursos públicos. Los retos prioritarios que se pretenden atender son los siguientes:

a) Zerbitzu publiko elektronikoak gizartearen eskura jartzea, administrazio-kudeaketa eta -izapide guztiak Internet bidez egin daitezen, euskaraz zein gaztelaniaz.

a) Poner a disposición de la sociedad los servicios públicos electrónicos, de forma que puedan realizarse todas las gestiones y trámites administrativos a través de Internet, tanto en euskera como en castellano.

b) Antolaketa-aldaketa bultzatzea, elkarlan eta parte-hartze handiagoko antolamendu bat izan dezagun.

b) Promover el cambio organizativo, avanzando hacia una organización más colaborativa y participativa.

c) Zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea.

c) Favorecer la mejora continua en la calidad de los servicios.

d) Informazio-sistema, zerbitzu teknologiko eta komunikazio-zerbitzu modernoak eta eraginkorrak edukitzea, zeinak erakundearen benetako premiekin bat etorriko baitira eta balioa ekarriko baitute kalitatezko zerbitzu publikoak emateari dagokionez.

d) Disponer de unos sistemas de información, servicios tecnológicos y de comunicaciones modernas y eficientes, que estén alineados con las necesidades reales de la organización, y que aporten valor en el marco de la prestación de unos servicios públicos de calidad.

Helburua da, azken batean, estrategia partekatu bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan batasuna, kalitatea eta efizientzia bultzatzeko, euskal gizarteak eskatzen duen Administrazio irekia eta modernoa lor dadin, arintasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna nagusi.

Se trata de establecer una estrategia compartida para impulsar la convergencia, la calidad y la eficiencia en el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, satisfaciendo la demanda de la sociedad vasca de una Administración abierta y moderna, caracterizada por su agilidad, eficacia y cercanía.

Hala, eredu hori oinarritzat hartuta, asmoa da efizientzia operatibo handiagoa lortzea, eskura dauden baliabideak ustiatu ahal izateko era askotako neurriak hartuta, hala nola: konponbide teknologikoak estandarizatu eta integratzea, teknologia horiek kudeatzea errazagoa eta efikazagoa izan dadin; konponbideak berriz erabiltzeko eta beharrizan komunak identifikatzeko mekanismoak bultzatzea, jasangarritasun ekonomiko handiagoa lortu dadin, eta era guztietako bikoiztasunak desagerraraztea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan egiten den inbertsioaren errendimendua handitzea.

Así, sobre la base de este modelo, se aspira a alcanzar una mayor eficiencia operativa que permita la explotación de los recursos disponibles a través de medidas como la estandarización e integración de soluciones tecnológicas que potencien una gestión más sencilla y eficaz de las mismas, el impulso de mecanismos para la reutilización de soluciones y la identificación de necesidades comunes, de forma que se obtenga una mayor sostenibilidad económica, evitando todo tipo de duplicidades y maximizando el rendimiento de la inversión en tecnologías de la información y la comunicación.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen dekretu honek lau kapitulu dauzka:

El presente Decreto por el que se regula el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi consta de cuatro capítulos:

a) Lehenengo kapituluan xedapen orokorrak datoz, eta, besteak beste, hauek daude adierazita: xedea, aplikazio-eremua eta dekretu honen bitartez arautzen den kudeaketa-ereduaren oinarrian dauden printzipio antolatzaileak.

a) El capítulo primero es el relativo a las disposiciones generales, entre las que se encuentran su objeto, su ámbito de aplicación y los principios ordenadores que inspiran el modelo de gestión que en virtud de este Decreto se regula.

b) Bigarren kapituluan, berriz, plangintza estrategikoari buruzko xedapenak daude jasota. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osorako den IKTen plan estrategikoan dago zehaztuta plangintza hori, zeina Eusko Jaurlaritzaren erabaki baten bidez onetsiko eta zenbait urtetarako izango baita.

b) En el capítulo segundo se recogen todas las disposiciones relativas a la planificación estratégica, concretándose la misma mediante el Plan Estratégico TIC para el conjunto del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que aprueba, mediante Acuerdo, el Gobierno Vasco y que tiene carácter plurianual.

c) Hirugarren kapituluan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduaren egitura organikoa eta funtzionala dago araututa, eta, horretarako, funtsezkoa da IKTen Batzorde Estrategikoa (Informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako batzorde estrategikoa). Organo horrek, bere eskumenen artean, erabakitzeko eskumena izango du eta funtsezko osagaia izango da ereduak funtzionatzeko; izan ere, haren ardura izango da IKTen plan estrategikoa ezartzea eta, halaber, plana gainbegiratzeko eta planari jarraipena egiteko betekizunak zehaztea. Organo hori sortuta, hor zentralizatuko dira ereduaren proposamen estrategikoak, eta, horrela, koordinaziorako eta koherentziarako gaitasuna lortuko da erabakiak hartzeko eta helburuak gainbegiratzeko orduan.

c) El capítulo tercero regula la estructura orgánica y funcional del modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación, en el que resulta capital la Comisión Estratégica para las Tecnologías de la Información y la Comunicación. Este órgano, entre cuyas competencias se encuentran algunas de carácter decisorio, se constituye como un elemento básico de funcionamiento del modelo, en cuanto que será el órgano al que le corresponde establecer el Plan Estratégico TIC, así como determinar los requisitos de supervisión y seguimiento del mismo. Mediante la creación de este órgano, se centralizarán en el mismo las propuestas estratégicas del modelo, consiguiendo –de esta manera– una capacidad de coordinación y coherencia en las decisiones y supervisión de objetivos.

d) Laugarren kapituluan, IKT zerbitzuak eta ondasunak kudeatzeko araubidea dago araututa. Hor daude adierazita IKT zerbitzuen, ondasunen eta azpiegitura teknologikoen kudeaketari buruzko alderdiak; horien artean, nabarmentzekoa da kudeaketa-organo teknologikoa den EJIE sozietate publikoari eman beharreko mandatuaren irudia.

d) En el capítulo cuarto se regula el régimen de gestión de los bienes y servicios TIC, en el cual se recogen aspectos relativos a la gestión de los bienes, infraestructuras tecnológicas y servicios TIC; entre los que destaca la figura del encargo a celebrar con la sociedad pública EJIE como órgano gestor tecnológico.

Azkenik, honako hauek ere badauzka dekretuak: xedapen gehigarri bat, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen.

Finalmente, el Decreto recoge una Disposición Adicional, dos Disposiciones Transitorias, una Disposición Derogatoria y tres Disposiciones Finales.

Funtsean, dekretu honen bitartez informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa eraginkorra, jasangarria, koordinatua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren beharrizanekin koherentea izango dena egin nahi da, eta, era berean, gardentasuna, lankidetza eta gastuaren arrazionalizazioa sustatu nahi dira, jarduera publikoa gidatu behar duten printzipioak errespetatuz.

En definitiva, este Decreto pretende conseguir una gestión de las tecnologías de la información y la comunicación eficiente, sostenible, coordinada y coherente con las necesidades de la Comunidad Autónoma de Euskadi, promoviendo la transparencia, la colaboración y la racionalización en el gasto, respetando los principios que deben presidir toda actuación pública.

Beste alde batetik, dekretuak ondo errespetatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen segurtasun publikorako zerbitzuen informazio- eta telekomunikazio-sistemen berezitasunak, bateratze teknologikoko prozesuaren esparruan.

Por otra parte, el Decreto es respetuoso con las singularidades de los sistemas de información y telecomunicaciones de los servicios de seguridad pública de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el marco del proceso de convergencia tecnológica.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 10eko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 10 de marzo de 2020

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzea (IKT), eta, horretarako, kudeaketa-ereduaren alderdi hauek ezarriko ditu: printzipio antolatzaileak, plangintza estrategikoa, informazioaren eta komunikazioaren teknologien antolaketa, kontratazioa eta erabilera, bai eta erakunde bakoitzak kudeaketa-eredu horretan izango duen eskumen-banaketa eta partaidetza ere.

El presente Decreto tiene por objeto regular el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación (TIC) de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, estableciendo sus principios ordenadores, su planificación estratégica, organización, contratación y utilización de las tecnologías de la información y la comunicación, así como la distribución de competencias y participación de cada entidad en tal modelo de gestión.

2. artikulua.– Non aplikatuko den.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Hauei aplikatuko zaizkie dekretu honetako xedapenak:

Las disposiciones del presente Decreto son de aplicación a:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari.

a) La Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organismo autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio eta partzuergoei.

b) Los organismos autónomos, entes públicos de derecho privado, sociedades públicas, fundaciones y consorcios del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3. artikulua.– Printzipio antolatzaileak.

Artículo 3.– Principios ordenadores.

Dekretu honetan araututako kudeaketa-ereduak printzipio hauek ditu oinarri:

El modelo de gestión regulado en el presente Decreto se basa en los siguientes principios:

a) Koherentziaren printzipioa, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT kudeaketa bat etortzea Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen estrategia eta helburuekin.

a) Principio de coherencia en la gestión TIC del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi con la estrategia y objetivos del Gobierno Vasco en esta materia.

b) Aurrezpen ekonomikoaren printzipioa. IKTetako inbertsioaren eta gastuaren arrazionalizazio handiagoa lortzeko ahalegina egingo da printzipio horri jarraituz.

b) Principio de ahorro económico, mediante el cual se procurará alcanzar una mayor racionalización de la inversión y el gasto en TIC.

c) Efizientzia operatiboaren printzipioa, IKT azpiegituren elkarreragingarritasuna, estandarizazioa eta finkapena ahalbidetzeko.

c) Principio de eficiencia operativa, que posibilite la interoperabilidad, la estandarización y consolidación de infraestructuras TIC.

d) Antolaketarako koordinazioaren printzipioa; horren bitartez antolaketa-sistema koordinatua eta eraginkorra ezarriko da, IKTen arloko eginkizunak argi eta zehatz mugatuta.

d) Principio de coordinación organizativa, a través del cual se establecerá un sistema organizativo coordinado y eficaz, con una delimitación clara y precisa de las funciones en materia TIC.

e) Espezializazioaren printzipioa, hots, ahalegina egitea IKTen esparruan gaikuntzari eusteko eta indartzeko, arlo horretako etengabeko prestakuntza eta ezagutzaren kudeaketa sustatuz.

e) Principio de especialización, por el que se procurará mantener y reforzar la capacitación en el ámbito TIC, fomentando la formación continua y la gestión del conocimiento en esta materia.

f) Arauen egokitasunaren printzipioa; horren arabera, IKTak kudeatzeko ereduari esparru juridiko egokia eman behar zaio, haren helburuak segurtasun juridiko osoarekin lortu ahal izateko.

f) Principio de adecuación normativa, según el cual se dotará al modelo de gestión TIC de un marco jurídico adecuado que permita alcanzar sus objetivos con plena seguridad jurídica.

g) Azpiegitura teknologikoen hobekuntzaren printzipioa; horren arabera, zerbitzu publikoak ematera bideratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen IKTen alorreko inbertsio-estrategia.

g) Principio de mejora de infraestructuras tecnológicas, en virtud del cual la estrategia de inversión TIC de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi debe orientarse a la prestación de los servicios públicos.

h) Neutraltasun teknologikoaren printzipioa eta teknologien aurrerapenera egokitzea, aukera teknologikoen artetik aukera egiteko garaian Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen independentzia bermatzeko, ezertan eragotzi gabe teknologia jakin batzuk erabili behar izatea, hori gomendatzen duen justifikazio objektibo bat badago.

h) Principio de neutralidad tecnológica y adaptación al progreso de las tecnologías, para garantizar la independencia en la elección de las alternativas tecnológicas por las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sin menoscabo del uso de tecnologías determinadas ante la existencia de una justificación objetiva que lo aconseje.

i) Administrazioaren berrikuntzaren eta modernizazioaren printzipioa; horren bitartez kudeaketa aurreratua erraztu eta sustatuko da, IKTen etengabeko aldaketei trebeziaz eta bizkortasunez aurre egin ahal izateko eta, halaber, gizarteari ematen zaizkion zerbitzu publikoen efizientzia eta kalitatea etengabe hobetzeko.

i) Principio de innovación y modernización administrativa, a través del cual se favorezca y promueva una gestión avanzada que permita afrontar con solvencia y agilidad los permanentes cambios en las TIC, así como mejorar continuamente la eficiencia y la calidad de los servicios públicos prestados a la sociedad.

j) Gardentasunaren eta partaidetzaren printzipioa; horren bitartez, IKTen erabilera ahalik eta gehien zabaldu nahi da eta publizitatea egin, bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eremuan, bai eremu horretako administrazio-jarduketetan, eta partaidetzan oinarritutako eredu ireki bat sustatu nahi da.

j) Principio de transparencia y participación, a través del cual se promueva la máxima difusión y publicidad del uso de las TIC en el ámbito del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de las actuaciones administrativas que se lleven a cabo en este ámbito, fomentando un modelo participativo y abierto.

k) Hizkuntza-eskubideekiko errespetuaren printzipioa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak adierazitakoarekin bat etorriz.

k) Principio de respeto a los derechos lingüísticos de conformidad con lo recogido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

l) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa; horren bidez, hauek sustatuko dira: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikuluan adierazitako printzipio orokorrak; hizkuntza ez-sexista erabiltzea; informazio-sistemetan generoaren ikuspegia sartzea; erabakiak hartzeko ordezkaritza orekatua; IKTen sektorean emakumeek parte hartzea, eta, azken helburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan generoaren eten digitala txikitzea.

l) Principio de igualdad de mujeres y hombres, a través del cual se promuevan los principios generales recogidos en el artículo 3 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, así como, el uso no sexista del lenguaje, la inclusión del enfoque de género en los sistemas de información, la representación equilibrada en la toma de decisiones, la participación de las mujeres en el sector TIC y como objetivo final, la reducción de la brecha digital de género en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

m) Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren printzipioa; horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko IKTen enpresa-sektorea bultzatu nahi da eta ekonomikoki garatzen lagundu.

m) Principio de colaboración entre el sector público y el privado, en virtud del cual se procurará el impulso y desarrollo económico del sector TIC empresarial en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

n) Segurtasunaren printzipioa; horren bitartez, sare eta sistemen funtzionamendua balizko arriskuetatik babesten da eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna babesten dira.

n) Principio de seguridad, a través del cual se protege ante posibles riesgos para el funcionamiento de redes y sistemas, garantizando la integridad, la fiabilidad y la confidencialidad de la información.

o) Elkarreragingarritasunaren printzipioa, informazio-sistemek eta sistema horietaz baliatzen diren prozedurek datuak partekatzeko eta informazioa eta ezagutza trukatzeko duten gaitasuna dela kontuan hartuta.

o) Principio de interoperabilidad, entendido como la capacidad de los sistemas de información y de los procedimientos a los que estos dan soporte, de compartir datos y posibilitar el intercambio de información y conocimiento entre ello, a través de la compatibilidad y comunicabilidad.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PLANGINTZA ESTRATEGIKOA
PLANIFICACIÓN ESTRATÉGICA

4. artikulua.– Plangintza estrategikoa.

Artículo 4.– Planificación estratégica.

1.– Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 16. artikuluaren bidez emandako eskudantzien arabera, Eusko Jaurlaritza da organo eskuduna IKTen plan estrategikoa onartzeko. Urte baterako baino gehiagotarako onartuko du; baina, gehienez ere, bost urterako. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osorako izango da plan estrategiko hori; dekretu honetako kudeaketa-eredua hartuko du kontuan, eta gutxieneko eduki hau izango du:

1.– El Gobierno Vasco, de conformidad con las atribuciones otorgadas en el artículo 16 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, de Gobierno, es el órgano competente para la aprobación, con carácter plurianual y duración máxima de cinco años, del Plan Estratégico TIC para el conjunto del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, atendiendo al modelo de gestión contemplado en el presente Decreto, y con el siguiente contenido mínimo:

a) Oinarrizko helburu definituak, epe ertain eta luzerako, IKTen arloan; helburu horietako batek generoaren eten digitala gutxitzea izan behar du.

a) La definición de los objetivos básicos a medio y largo plazo en materia TIC, entre los que deberá incluirse la reducción de la brecha digital de género.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizan lehenetsiak.

b) La priorización de las necesidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) IKTak bateratzeko zerbitzuen katalogoan –Batera zerbitzu-katalogoan– hedatu edo sartu behar diren zerbitzu berriak edo aldatuak.

c) Los servicios nuevos o modificados a desplegar e incorporar en el catálogo de servicios para la convergencia TIC denominado «Catálogo de Servicios Batera».

d) IKT zerbitzuak hornitzeko estrategia.

d) La estrategia de provisión de servicios TIC.

e) Lehentasunezko intereseko proiektuen identifikazioa.

e) La identificación de los proyectos de interés prioritario.

f) Helburu horiek lortzeko ekintza edo proiektuen zerrenda.

f) La relación de acciones o proyectos para la consecución de dichos objetivos.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zer sail edo erakunderi esleitu zaion aipatutako ekintza eta proiektuen ardura.

g) La asignación de las responsabilidades de las acciones y proyectos referidos a los departamentos o las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

h) Ekintzak eta proiektuak amaitzeko bete nahi den egutegia, eta haien mugarri nagusien egutegia.

h) El calendario esperado de finalización de las acciones y proyectos, así como de sus hitos más relevantes.

i) Ekintzak eta proiektuak ezartzeko, gauzatzeko eta jarraipena egiteko kostuen batez besteko proposamena, zeina kontuan hartuko baitute Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta erakundeek euren aurreikuspenak egiteko garaian.

i) La propuesta estimada de los posibles costes para su implantación, ejecución y seguimiento, que será tenida en cuenta tanto por los departamentos como por las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi a la hora de elaborar sus correspondientes previsiones.

j) Ekintzen eta proiektuen jarraipena, ebaluazioa eta berrikuspena egiteko irizpideak; barnean hartuta hauek eguneratzeko irizpideak ere nazioarteko arauekin bat etorriz: kanpoko eta barneko kontuak, alderdi interesdunak, bakoitzaren betekizunak, arriskuak eta aukerak.

j) El establecimiento de criterios para su seguimiento, evaluación y revisión, incluyendo la actualización de las cuestiones externas e internas, de las partes interesadas y sus requisitos, así como de los riesgos y oportunidades, de acuerdo con las normas internacionales.

2.– IKTen arloko sailburu eskudunak proposatuko du plan estrategikoa onestea.

2.– La aprobación del Plan Estratégico se realizará a propuesta del titular del departamento competente en materia TIC.

3.– Segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak ezarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko ekintzetarako informatizazio-planak eta -programak eta komunikazio-sistemak, kontuan hartuta horretarako behar diren ekintza-aurreikuspenak ere. Plan eta programa horiek IKTen plan estrategikoan sartuko dira, eta bat etorri beharko dute dekretu honen printzipio antolatzaileekin eta kudeaketa bateratuaren ereduarekin.

3.– El Departamento competente en seguridad pública establecerá los planes y programas de informatización y sistemas de comunicación destinados a actividades de seguridad pública correspondientes al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que incluirán las previsiones de acción al efecto. Dichos planes y programas se incorporarán al Plan Estratégico TIC y habrán de ser coherentes con los principios ordenadores de este Decreto y el modelo de gestión unificada.

5. artikulua.– IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazioa.

Artículo 5.– Estandarización de bienes y servicios TIC.

1.– IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsiko du IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabaki hori. Eta estandarizaziotzat joko da identifikatzea zer baldintza tekniko uniforme eta betekizun bete behar dituzten zerbitzu eta ondasunok, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek egokiro erabil ditzaten.

1.– La Dirección competente en la materia TIC, aprobará el acuerdo de estandarización de bienes y servicios TIC, entendiéndose por esta, la identificación de las condiciones técnicas uniformes y requisitos que deban satisfacer para su adecuada utilización por los departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– IKT zerbitzu eta ondasunak euskal administrazioen segurtasun publikoko zerbitzuenak badira, segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak IKTen arloan definitu dituen estandarrak bete beharko ditu estandarizazio-erabakiak, datuak transmititu ahal izateko eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta izapidetzeko.

2.– Cuando los bienes y servicios TIC correspondan a servicios de seguridad pública de las administraciones vascas, el acuerdo de estandarización deberá atender a los estándares que en materia TIC haya definido el departamento competente en materia de seguridad pública para permitir la transmisión de datos y la gestión y despacho de incidentes y recursos.

6. artikulua.– IKT zerbitzuen sailkapena.

Artículo 6.– Clasificación de los servicios TIC.

1.– Zerbitzu errepikariak dira etengabeko zerbitzua eman behar duten IKT zerbitzuak, beharrezkoak direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta sektore publikoaren funtzionamendu arrunterako.

1.– Son servicios recurrentes, los servicios TIC que se deben prestar con carácter continuado, necesarios para el normal funcionamiento de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y su sector público.

2.– Ez dira zerbitzu errepikariak noizean behingo zerbitzua eman behar duten IKT zerbitzuak, sortzen diren beharren arabera ematen direnak.

2.– Son servicios no recurrentes, los servicios TIC, que se afronten de forma puntual, según las necesidades que se produzcan.

3.– Zerbitzu konbergenteak dira azpiegitura teknologikoei, komunikazioei, lanpostuei eta korporazio-zerbitzu bateratuei dagozkien zerbitzuak, beharrezkoak direnak gainerako IKT zerbitzuek eta Batera zerbitzu-katalogoan gerora sartutako zerbitzuek egokiro funtzionatzeko.

3.– Son servicios convergentes los referidos a las infraestructuras tecnológicas, comunicaciones, puesto de trabajo y servicios corporativos unificados, necesarios para el correcto funcionamiento del resto de servicios TIC, y todos aquellos incluidos posteriormente en el «Catálogo de Servicios Batera».

4.– Ez dira zerbitzu konbergenteak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Administrazioak eta gainerako erakundeek eskatzen dituzten zerbitzuak, baldin eta ez badaude sartuta Batera zerbitzu-katalogoan.

4.– Son servicios no convergentes el resto de servicios que puedan demandar la Administración y las demás entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, no incluidos en el «Catálogo de Servicios Batera» vigente en cada momento.

5.– IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzak egingo du IKTen sailkapena, sail edo erakunde bakoitzak egin eta bidali beharko duen zerbitzuen deskribapenei buruzko zerrenda oinarritzat hartuta.

5.– La clasificación de los servicios TIC se realizará por la Comisión Estratégica TIC a propuesta de la Dirección competente en materia TIC, a partir de las relaciones descriptivas de servicios que debe elaborar y remitir cada departamento o entidad.

6.– Prozedura bera erabiliko da sailkapena berrikusteko ere. Sailkapena, dena den, IKTen plan estrategiko bakoitza onesteko ezarritako epean eguneratu beharko da gutxienez, hartara eragotzi gabe IKTen Batzorde Estrategikoak beharrezkotzat jotzen dituen bestelako berrikuspen batzuk.

6.– El mismo procedimiento se utilizará para proceder a la revisión de la clasificación, la cual será actualizada, como mínimo, en el mismo plazo fijado para la aprobación de cada Plan Estratégico TIC, sin perjuicio de otras revisiones que fueran necesarias a criterio de la Comisión Estratégica TIC.

7.– Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek euren beharrizan eta zerbitzuen sailkapena proposatu diezaiokete IKTen Batzorde Estrategikoari, betiere IKTen plan estrategikoak ezarritako mugen barruan.

7.– Sin perjuicio de lo anterior, las distintas entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrán proponer directamente a la Comisión Estratégica TIC la clasificación de sus necesidades y servicios, todo ello dentro de los límites marcados por el Plan Estratégico TIC.

7. artikulua.– Proiektuak gauzatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

Artículo 7.– Ejecución, seguimiento y control de los proyectos.

1.– Proiektuak gauzatzea sailen edo erakundeen ardura izango da, IKTen plan estrategikoan esleitutakoaren arabera. Horretarako, une oro, IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzaren laguntza teknikoa izango dute, bai eta EJIErena ere, kudeaketa-organo teknologikoa baita.

1.– La ejecución de los distintos proyectos corresponderá al departamento o entidad al que le hayan sido atribuidos en el Plan Estratégico TIC, quien contará en todo momento con la asistencia técnica de la Dirección competente en materia TIC, así como la de la sociedad pública EJIE como Órgano gestor tecnológico.

2.– Aurreko apartatuan adierazitakoa gorabehera, IKTen plan estrategikoak ezarritako esparruan, IKTen Batzorde Estrategikoak ahalmena izango du jarraipena eta kontrola egiteko proiektuak egiten ari diren bitartean.

2.– Sin perjuicio de lo señalado en el apartado anterior, la Comisión Estratégica TIC tendrá facultades de seguimiento y control en la ejecución de los proyectos en el marco establecido por el Plan Estratégico TIC.

3.– Interes komuneko proiektuak badira, IKTen Batzorde Estrategikoak lantaldeak sortu ditzake proiektuok egiteko ardura duten sail eta erakundeekin batera eta EJIE sozietate publikoarekin batera, proiektu horiek IKTen plan estrategikoan ezarritakoaren arabera gauzatzen ari direla gainbegiratzeko eta horrela egin dadin sustatzeko.

3.– En el caso de proyectos de interés común, la Comisión Estratégica TIC podrá crear equipos de trabajo conjuntos con los departamentos y entidades que tengan asignada su ejecución, y con la sociedad pública EJIE, al objeto de impulsar y supervisar su ejecución de conformidad con lo establecido en el Plan Estratégico TIC.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
EGITURA ORGANIKOA ETA FUNTZIONALA
ESTRUCTURA ORGÁNICA Y FUNCIONAL

8. artikulua.– Antolaketa eta eginkizunak.

Artículo 8.– Organización y funciones.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan, IKTen arloko kudeaketa-ereduaren plangintza estrategikoa eta exekuzioa definitzeko eginkizunak honako organo eta erakunde hauei dagozkie, dekretu honetan ezarritako eginkizun-banaketaren arabera:

1.– Las funciones para la definición de la planificación estratégica y la ejecución del modelo de gestión en materia TIC en el ámbito del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi corresponden, de acuerdo con la distribución de funciones establecida en el presente Decreto, a los siguientes órganos y entidades:

a) Eusko Jaurlaritza.

a) Gobierno Vasco.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako batzorde estrategikoa (IKTen Batzorde Estrategikoa).

b) Comisión Estratégica para las Tecnologías de la Información y la Comunicación (Comisión Estratégica TIC).

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten sail eta erakundeak.

c) Departamentos y entidades que integran el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) IKTen arloko zuzendaritza eskuduna, IKTen kudeaketa-organo administratiboa baita.

d) Dirección competente en materia TIC, como Órgano gestor administrativo de las TIC.

2.– Dekretu honen babesean organo eta erakunde horiei esleitzen zaizkien eginkizunak egikaritzeko, bete egin beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren legeek informazio-sistemen, telefoniaren, sare-azpiegituren eta zerbitzuen edo komunikazioen arloan xedatutakoa –komunikabide sozialen arloko euskarri teknikoari dagokiona ere barnean hartuta–, bai eta artikulu hauetan zehaztutako kudeaketa bateratuko ereduari jarraitu ere.

2.– Las funciones que, en virtud de este Decreto, se atribuyen a estos órganos y entidades, serán ejercidas, según lo establecido en la legislación de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de sistemas de información, telefonía, infraestructuras de redes y servicios o comunicaciones, incluida la relativa al soporte técnico en materia de medios de comunicación social, y se llevarán a cabo siguiendo el modelo de gestión unificada que se especifica en los artículos siguientes.

9. artikulua.– Gobernu Kontseilua.

Artículo 9.– Consejo de Gobierno.

Gobernu Kontseiluari dagokio:

Corresponderá al Consejo de Gobierno:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia erabakitzea.

a) Establecer la política y estrategia TIC del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) IKTen Plan Estrategikoari buruzko erabakia hartzea.

b) Aprobar mediante Acuerdo el Plan Estratégico TIC.

c) Erabaki bidez onartzea IKTen zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere.

c) Aprobar mediante Acuerdo el Encargo para la gestión y prestación unificada de los servicios TIC recurrentes, así como sus contraprestaciones económicas.

10. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoa.

Artículo 10.– Comisión Estratégica TIC.

IKTen Batzorde Estrategikoa sortzen da kide anitzeko organo gisa eta IKTen arloko sail eskudunari atxikia; haren ardura izango da IKTei loturiko erabakiak, gidalerroak eta politikak ezartzea, eta emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua izango du.

Se crea la Comisión Estratégica TIC, como órgano colegiado encargado de establecer acuerdos, directrices y políticas en asuntos TIC, adscrito al departamento competente en la materia, cuya representación será equilibrada entre mujeres y hombres.

11. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak.

Artículo 11.– Funciones de la Comisión Estratégica TIC.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoak eginkizun hauek ditu:

1.– Son funciones de la Comisión Estratégica TIC:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia zehazteko laguntza ematea, Gobernu Kontseiluak hala eskatuz gero.

a) Prestar asistencia, a requerimiento del Consejo de Gobierno en la definición de la política y estrategia TIC para el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) IKTen plan estrategikoaren proposamena onestea.

b) Aprobar la propuesta de Plan Estratégico TIC.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeen IKT zerbitzuak sailkatzeko gidalerroak ezartzea, kontuan hartuta zer aukera duten bateratzeko.

c) Establecer las directrices de clasificación de los servicios TIC de los departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi según su oportunidad de convergencia.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT zerbitzuen sailkapena onestea; horrek balio izango du IKTen plan estrategikoan jaso diren bateratze-proiektuak lehenesteko.

d) Aprobar la clasificación de los servicios TIC del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que servirá para priorizar los proyectos de convergencia que se incluyan en el Plan Estratégico TIC.

e) Batera zerbitzu-katalogoa onestea, bai eta haren berrikuspenak ere, eta aldietako bakoitzean zerbitzu berriak edo aldatu direnak diseinatzeko eta garatzeko zer proiektu behar diren zehaztea.

e) Aprobar el «Catálogo de Servicios Batera» y sus revisiones, identificando en cada periodo las necesidades de proyectos para el diseño y desarrollo de servicios nuevos o modificados.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek IKTak hornitzeko izango duten politikaren oinarrizko gidalerroak definitzea IKTak kudeatzeko ereduan.

f) Definir las directrices básicas de la política de provisión de servicios TIC de los departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el modelo de gestión TIC.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzeko prozesuan parte hartzeko oinarri gisa balioko dieten gidalerro orokorrak onartzea.

g) Aprobar las directrices generales que sirvan de base a los departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi para su participación en el proceso de elaboración de la proposición de Plan Estratégico TIC.

h) Nahitaezko irizpena ematea lege-aurreproiektuei eta xedapen orokorretako proiektuei buruz, baldin eta haien bidez arautzen baita nola erabili behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, edo finkatzen badituzte teknologia horiek erabiltzeko gidalerro politikoak.

h) Informar con carácter preceptivo los anteproyectos de Ley y proyectos de disposiciones de carácter general que regulen el uso de tecnologías de la información y la comunicación por el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi o fijen directrices políticas o estratégicas para su utilización.

i) Gobernu Kontseiluak definitutako IKTen politika eta estrategia gauzatzeko moduari jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egitea; horretaz gain, IKTen plan estrategikoa betetzen ari dela gainbegiratzea, eta IKTen kudeaketa-ereduaren aplikazio-eremu osoan egin beharreko ikuskapenen plangintza egitea.

i) Efectuar el seguimiento, evaluación y control de la ejecución de la política y estrategia TIC definida por el Consejo de Gobierno, así como del cumplimiento del Plan Estratégico TIC, incluyendo la planificación de auditorías en todo el ámbito de aplicación del modelo de gestión TIC.

j) Esleitzen edo gomendio uzten zaizkion bestelako eginkizunak.

j) Otras funciones que le fueran atribuidas o encomendadas.

2.– IKTen Batzorde Estrategikoak, bere ildoak markatzeko, hauek hartu behar ditu kontuan: IKTen estrategiako alderdi interesdunak, euren beharrak eta eskakizunak, inporta duten barne- edo kanpo-egoerak, eta espero diren emaitzak lortzeko eta etengabe hobetzeko gainditu beharko diren arriskuak eta izango diren aukerak.

2.– La Comisión Estratégica TIC debe considerar en sus directrices a las partes interesadas en la estrategia TIC, sus necesidades y requerimientos; las circunstancias internas o exógenas pertinentes y los riesgos y oportunidades que es necesario abordar para asegurar el logro y mejora continua de los resultados esperados.

3.– IKTen Batzorde Estrategikoak hartzen dituen erabakiek eta ezartzen dituen gidalerro eta politikek hezkuntza, justizia eta sektore publikoko sare sektorialen arloko eskumenak dituzten sailen berezitasunak errespetatu beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagokion segurtasun publikoko jardueretarako diren informatizazio- eta komunikazio-sistemen arloko plan eta programetan xedatutako berezitasunak ere.

3.– Los acuerdos, directrices y políticas que establezca la Comisión Estratégica TIC respetarán las peculiaridades de aquellos departamentos con competencias en las redes sectoriales educativa, judicial y de seguridad pública, así como las derivadas de lo dispuesto en planes y programas de informatización y sistemas de comunicación destinados a actividades de seguridad pública correspondiente al sector público de la Comunidad Autónoma.

12. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera.

Artículo 12.– Composición de la Comisión Estratégica TIC.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoa honela osatuko da:

1.– La Comisión Estratégica TIC estará compuesta por:

a) Batzordeburua: IKTen arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularra.

a) Presidencia: la persona titular de la Viceconsejería competente en materia TIC.

b) Batzordeburuordea: IKTen Batzorde Estrategikoko kideetako bat izango da, urterik urtera txandakatuta, eta botoa emateko eskubidea izango du.

b) Vicepresidencia: se ejercerá con carácter rotatorio anual por alguna de las personas vocales de la Comisión Estratégica TIC con derecho a voto.

c) Idazkaria: IKTen arloko zuzendari eskuduna izango da, eta hitza eta botoa izango ditu.

c) Secretaría: corresponderá a la persona titular de la Dirección competente en materia TIC, que tendrá voz y voto.

d) Batzordekideak:

d) Vocalías:

– Batzordekide bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa osatzen duen sail bakoitzeko, haren ordezkari gisa; sailburu bakoitzak izendatuko du dagokiona.

– Una vocalía en representación de cada uno de los departamentos que integren la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, designada por la persona titular de cada departamento.

– Batzordekide bat, erakunde hauetako bakoitzeko, haren ordezkari gisa: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI eta Hazi; atxikita dauden saileko titularrak izendatuko ditu.

– Una vocalía en representación de cada una de las siguientes entidades: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI y Hazi, designadas por la persona titular del departamento al que están adscritas.

– Beste batzordekide bat gehiago, ogasunaren, administrazio elektronikoaren eta segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailetako bakoitzeko, haren ordezkari gisa, bai eta hezkuntzako eta epaitegietako sare sektorialekoak ere; sailburu bakoitzak izendatuko du dagokiona.

– Una vocalía adicional en representación de los departamentos competentes en materia de Hacienda, Administración Electrónica y Seguridad Pública, así como en las redes sectoriales educativa y judicial, designada por la persona titular de cada uno de los departamentos citados.

– Bi batzordekide, hitzarekin baina botorik gabe: bata EJIE SAkoa eta bestea Itelazpi SAkoa, zein bere administrazio-kontseiluak izendatua.

– Dos personas vocales, con voz, pero sin voto: de EJIE, S.A y de Itelazpi, S.A, designadas a tal efecto por sus respectivos Consejos de Administración.

2.– IKTen Batzorde Estrategikoaren kideak izendatzeko, kontuan hartuko da zer-nolako hizkuntza-gaitasuna daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan aritzeko, hizkuntza bat edo bestea erabiliko baitira.

2.– Para la designación de las personas integrantes de la Comisión Estratégica TIC se tendrá en cuenta la capacidad lingüística en las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, siendo indistinta la utilización de ambas lenguas.

13. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea.

Artículo 13.– Régimen de funcionamiento de la Comisión Estratégica TIC.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoaren barne-funtzionamendurako, erabakiak hartzeari, akordioak formalizatzeari eta dekretu honetan arautu gabeko gai guztiei dagokienez, bete egingo dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako xedatutakoa eta batzordeak berak onesten dituen barne-araubidearen arauak.

1.– La Comisión Estratégica TIC funcionará internamente, en cuanto al régimen de adopción de decisiones, formalización de acuerdos y cualesquiera otras cuestiones no reguladas en este Decreto, conforme a lo previsto para los órganos colegiados en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público y a las normas de régimen interno que apruebe la propia Comisión.

2.– Urtean bi bilera egingo dira gutxienez, kontuan hartuta IKTen Batzorde Estrategikoak egingo duen lehenengo bileran onartutako berariazko funtzionamendu-arauak.

2.– Las reuniones se celebrarán, al menos, dos veces al año, conforme a las normas específicas de funcionamiento que se aprueben en la primera reunión a celebrar por la Comisión Estratégica TIC.

3.– Izendatutako batzordekideak une zehatzen batean ordeztu ahal izango dira; horretarako, aldez aurretik jakinaraziko zaio deialdi bakoitzeko batzordeburuari.

3.– Las personas vocales designadas podrán ser suplidas puntualmente, notificándoselo con antelación a la Presidencia de la Comisión en cada convocatoria.

4.– Batzordeburuak IKTen Batzorde Estrategikoaren bilkuretan parte hartzeko gonbita egin ahal izango die IKTen arloan ospe edo esperientzia aitortua duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako ordezkariei. Hitza izango dute, baina botorik ez. Horretarako, funtzionamendu-arau espezifikoak bete beharko dituzte.

4.– La Presidencia podrá invitar a incorporarse a las sesiones de la Comisión Estratégica TIC, con voz, pero sin voto, a representantes de otras instituciones públicas o privadas, de reconocido prestigio o experiencia en el campo de las TIC, en los términos que se establezcan en sus normas específicas de funcionamiento.

Halaber, IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak estrategikoak direla ikusita, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa bermatzeko, berdintasunaren arloko adituak ere gonbidatu daitezke batzordearen bileretan parte hartzera.

Asimismo, y dado el carácter estratégico de las funciones de la Comisión Estratégica TIC, y para garantizar el principio de igualdad entre mujeres y hombres, se podrá hacer partícipe de las sesiones de la Comisión a personas expertas en materia de igualdad.

5.– IKTen Batzorde Estrategikoak hala erabakiz gero, batzorde iraunkorrak, komiteak edo lantaldeak eratu ahal izango dira, haren eginkizunetarako beharrezkoak badira.

5.– Por Acuerdo de la Comisión Estratégica TIC se podrán constituir comisiones permanentes, comités o equipos de trabajo que sean necesarios para el desarrollo de sus funciones.

6.– IKTen arloko zuzendaritza eskudunak bere bitarteko pertsonalak eta materialak jarriko ditu IKTen Batzorde Estrategikoa eratzeko eta funtzionamenduan parte hartzeko.

6.– La Dirección competente en materia TIC atenderá con sus medios personales y materiales la constitución y funcionamiento de la Comisión Estratégica TIC.

14. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailak eta erakundeak.

Artículo 14.– Departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei zeregin hauek dagozkie, bakoitzaren jarduera-eremuaren barruan eta Gobernu Kontseiluak eta IKTen Batzorde Estrategikoak ezartzen dituzten gidalerro eta politiken barruan:

1.– Corresponde a los departamentos y las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en sus respectivos ámbitos de actuación, dentro de las directrices y políticas que se establezcan por el Consejo de Gobierno y la Comisión Estratégica TIC:

a) IKTen arloan zer beharrizan duten identifikatzea, aztertzea eta lehenestea.

a) Identificar, estudiar y priorizar sus necesidades TIC.

b) IKTen arloan dituzten eta IKTen plan estrategikoan jasoko diren beharrizanak antolatzeko barne-planak eta -programak lantzea.

b) Elaborar los planes y programas internos tendentes a la ordenación de sus necesidades TIC que vayan a tener reflejo en el Plan Estratégico TIC.

c) IKTen plan estrategikoan esleitutako zerbitzu eta proiektuak kudeatu, zuzendu, gauzatu eta mantentzea.

c) Gestionar, dirigir, ejecutar y mantener aquellos servicios y proyectos que les hayan sido asignados en el Plan Estratégico TIC.

d) Behar diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzea datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, hartara eragotzi ahal izateko datuak aldatu, galdu edo tratatzea edo datuetara baimenik gabe iristea, betiere datu pertsonalen bilketari eta tratamenduari buruzko betebeharrak betez, datu horien jabeen eskubideak errespetatuta, datuen babesari buruzko indarreko arauetan xedatutakoari jarraituz.

d) Adoptar medidas de índole técnica y organizativas necesarias que garanticen la seguridad de los datos de carácter personal, evitando su alteración, pérdida, tratamiento o acceso no autorizado, cumpliendo las obligaciones para la recopilación y tratamiento de datos de carácter personal, con respeto a los derechos de las personas titulares de dichos datos, según lo dispuesto en la normativa vigente de Protección de Datos.

e) IKTen Batzorde Estrategikoari jakinaraztea zer IKT baliabide dauzkaten.

e) Comunicar a la Comisión Estratégica TIC los recursos TIC en su haber.

f) Modu eraginkor batean sinatu aurretik, IKTen Batzorde Estrategikoari jakinaraztea zer akordio, hitzarmen, kontratu edo lankidetza-neurri egingo diren beste administrazio, erakunde edo enpresa publiko zein pribatu batzuekin IKTen arloko zerbitzu eta ikerketa berriak sartzeko, garatzeko eta trukatzeko xedez.

f) Comunicar, con anterioridad a su efectiva suscripción, a la Comisión Estratégica TIC los acuerdos, convenios, contratos y medidas de colaboración con otras Administraciones y entidades, instituciones o empresas públicas o privadas para la introducción, desarrollo e intercambios de nuevos servicios e investigaciones en materia TIC.

g) Teknologia ezinbestean eta etengabe aldatzen dela kontuan hartuta, informazio-sistemen irtenbide alternatiboak bilatzea edo egin beharreko migrazioak egitea, sistema osoak IKTen plan estrategikoarekin bat ez datorren irtenbide zaharkiturik jasan beharrik ez izateko.

g) Buscar soluciones alternativas o efectuar las migraciones de los sistemas de información que correspondan derivadas de la necesaria evolución tecnológica, para que el sistema en su conjunto no tenga que soportar soluciones obsoletas, que no estén alineadas con el Plan Estratégico TIC.

h) Dekretu honetan ezarritako gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

h) El resto de funciones que se establezcan en el presente Decreto y cualesquiera otras que, en su caso, les pudieran ser atribuidas.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzuei dagokienez, segurtasun publikoaren eremuko eskumena duen sailari dagokio Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan ematen zaizkion zereginak betetzea.

2.– Corresponde al departamento competente en materia de seguridad pública en relación a los servicios TIC destinados a actividades de seguridad pública correspondientes al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi el ejercicio de las funciones que le atribuyen los artículos 14, 17 y 18 de la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

15. artikulua.– IKTen arloko zuzendaritza eskuduna.

Artículo 15.– Dirección competente en materia TIC.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eginkizun hauek dagozkio:

Las funciones correspondientes a la Dirección competente en materia TIC, serán las siguientes:

a) IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

a) Asistencia y apoyo a la Comisión Estratégica TIC.

b) Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.

b) Elaborar la proposición de Plan Estratégico TIC que deba ser remitida al Consejo de Gobierno conforme a las reglas de elaboración y plazos establecidos por la Comisión Estratégica TIC.

c) Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

c) Recabar las necesidades y expectativas de las diferentes partes interesadas, así como las cuestiones internas y externas pertinentes para la planificación estratégica TIC y realizar su seguimiento y evaluación continuos, realizando el análisis de los riesgos y oportunidades que es necesario abordar para asegurar el logro y mejora continua.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

d) Recabar de los diferentes departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi la relación de servicios TIC utilizados para su clasificación según su oportunidad de convergencia.

e) IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

e) Aprobar un acuerdo de estandarización de bienes y servicios TIC que responda a las necesidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, identificando las condiciones técnicas uniformes y racionalizando la inversión en infraestructuras tecnológicas y servicios.

f) Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.

f) Definir y aprobar la estrategia en cuanto a almacenamiento, gestión, valorización y utilización de los datos.

g) IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua onesten duen erabakia proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.

g) Proponer al Consejo de Gobierno el Acuerdo por el que se aprueba el Encargo para la gestión y prestación unificada de los servicios TIC recurrentes, así como sus contraprestaciones económicas; y gestionar los programas presupuestarios multidepartamentales que se hayan previsto, así como el seguimiento y control de los niveles de servicio requeridos.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.

h) Suscribir los encargos a celebrar con los medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi de cualquier otro servicio TIC de interés estratégico y prioritario de informatización y digitalización de los servicios de la Administración de la Comunidad Autónoma de acuerdo al Plan Estratégico TIC.

i) Dekretu honen bidez gomendio uzten zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

i) El desempeño del resto de funciones que le sean encomendadas en el presente Decreto y cualesquiera otras que, en su caso, le pudieran ser atribuidas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
KUDEAKETA-ARAUBIDEA
RÉGIMEN DE GESTIÓN

16. artikulua.– IKT zerbitzu errepikariak kudeatzeko araubidea.

Artículo 16.– Régimen de gestión de los servicios TIC recurrentes.

1.– Gobernu Kontseiluak erabaki bidez onetsiko du IKTen zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere, IKTen arloko sail eskudunak proposatuta.

1.– El Consejo de Gobierno aprobará a mediante Acuerdo el Encargo para la gestión y prestación unificada de los servicios TIC recurrentes, así como sus contraprestaciones económicas, a propuesta del departamento competente en materia TIC.

2.– Urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen aurrekontu-proiektu orokorretan sartuko dira IKTen zerbitzu errepikarien baterako kudeaketa eta prestazioa ordaintzeko behar diren zuzkidurak, Administrazioko eta sektore publikoko sail bakoitzak hurrengo aurrekontu-ekitaldirako definitu eta lehenetsitako beharrizanak oinarritzat hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontu Orokorren kasuan, aurrekontuen arloko eskumena duen sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak sailarteko programa batean edo batzuetan sartuko ditu zuzkidura horiek.

2.– Anualmente, a partir de las necesidades definidas y priorizadas por cada departamento de la Administración y su sector público para el siguiente ejercicio presupuestario, los proyectos de presupuestos generales de las diferentes entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi contemplarán las dotaciones correspondientes para sufragar la gestión y prestación unificadas de los servicios TIC recurrentes. En el caso de los Presupuestos Generales de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el Consejo de Gobierno, a propuesta del departamento competente en materia de presupuestos, incluirá dichas dotaciones en uno o varios programas multidepartamentales.

17. artikulua.– Errepikariak ez diren IKT zerbitzuak kudeatzeko araubidea.

Artículo 17.– Régimen de gestión de los servicios TIC no recurrentes.

1.– Errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko zuzendari eskudunari dagokio mandatuak sinatzea.

1.– Corresponderá a la persona titular de la Dirección competente en materia TIC la suscripción de los encargos cuando se trate de servicios TIC no recurrentes que tengan carácter convergente.

Errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuetarako mandatuak edo kontratuak egiteko, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita IKTen plan estrategikoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeetako organo eskudunek egingo dituzte.

Los servicios TIC no recurrentes de carácter no convergente podrán ser encargados o contratados por los órganos competentes de los departamentos y de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi según venga establecido en el Plan Estratégico TIC.

2.– Hala ere, efikazia dela eta, edo horretarako bitarteko tekniko egokirik ez badaukate, egoki iritziz gero, Administrazio Publikoko organo eskudunek IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eskuordetu diezaiokete aurreko apartatuan adierazitako prestazioetarako mandatua; baina, aldez aurretik, zuzendaritza horretako zuzendariak onartu beharko du.

2.– Cuando los órganos competentes de la Administración Pública estimen conveniente por razones de eficacia o cuando no se posean los medios técnicos idóneos para ello, podrán delegar en la Dirección competente en materia TIC el encargo de las prestaciones señaladas en el apartado anterior previa aceptación por la persona titular de la referida Dirección.

3.– Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruko kontratazioa eskuordetu ahal izango diote Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari; baina, aldez aurretik, sailburuordetza horretako titularrak onartu beharko du.

3.– Asimismo, podrán delegar la contratación en el ámbito de la gestión unificada de servicios TIC en la Viceconsejería de Administración y Servicios Generales, previa aceptación por la persona titular de la citada Viceconsejería.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeek eskatu ahal izango diote IKTen arloko zuzendari eskudunari sina ditzala lehen apartatuan adierazitako prestazioei buruzko mandatuak.

4.– El resto de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrán solicitar de la persona titular de la Dirección competente en materia TIC, la suscripción de los encargos relativos a las prestaciones señaladas en el apartado primero.

5.– Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruan, eskatu ahal izango dute Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak kontrata ditzala, sailburuordetza horretako titularrak aldez aurretik onartuta, eta, onartutakoan, hitzarmenen bitartez artikulatu ahal izango dituzte.

5.– De igual modo podrán solicitar la contratación en el ámbito de la gestión unificada de servicios TIC, por la Viceconsejería de Administración y Servicios Generales, previa aceptación de la persona titular de la citada Viceconsejería, y que, en caso de aceptarse, podrán articularse por medio de convenios.

18. artikulua.– IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa.

Artículo 18.– Gestión unificada de los servicios TIC convergentes.

1.– IKT zerbitzu konbergenteen kudeaketa bateratua ezartzen da sektore publikoan –azpiegitura teknologiko, komunikazio, lanpostu eta zerbitzu korporatibo bateratuak–. Horretarako, IKT zerbitzu hauek behintzat modu bateratuan kudeatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako, eta Batera zerbitzu-katalogoaren parte izango dira:

1.– Se establece la gestión unificada de los servicios TIC convergentes –Infraestructuras tecnológicas, Comunicaciones, Puestos de trabajo y Servicios corporativos unificados– en el sector público. Para ello, se gestionarán como mínimo los siguientes servicios TIC de forma unificada para el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y formarán parte del «Catálogo de Servicios Batera»:

a) Azpiegitura teknologikoak.

a) Infraestructuras tecnológicas.

– Zerbitzarien lagapena eta etxe-ematea («housing»).

– Cesión Servidores y «Housing».

– Ostatatzea («hosting»).

– «Hosting».

– Azpiegitura teknologikoen zerbitzuak, hau da, azpiegitura zerbitzu gisa («IaaS»).

– Servicios de Infraestructuras tecnológicas como servicio «IaaS».

– Plataforma teknologikoaren zerbitzuak, hau da, plataforma zerbitzu gisa («PaaS»).

– Servicios de Plataforma tecnológica como servicio «PaaS».

b) Komunikazioak.

b) Comunicaciones.

– Konektagarritasunaren kudeaketa.

– Gestión de la conectividad.

– Euskarri espezializatua.

– Soporte especializado.

c) Lanpostua.

c) Puesto de trabajo.

– Erabiltzaileentzako euskarria.

– Soporte a las personas usuarias.

– Postu informatikoaren kudeaketa.

– Gestión del puesto informático.

– Inprimaketa.

– Impresión.

– Hornidura informatikoa.

– Provisión informática.

d) Zerbitzu korporatibo bateratuak.

d) Servicios corporativos unificados.

– Lankidetza eta komunikazioa.

– Colaboración y comunicación.

– Identitateen eta sarbideen kudeaketa.

– Gestión de identidades y accesos.

2.– Horietaz gain, plataforma teknologikoaren zenbait zerbitzu ere sartuko dira Batera zerbitzu-katalogoan, hau da, informazio-sistema korporatiboei euskarria ematen dietenak eta beharrezkoak diren konponbideak osagai teknologiko komunen bidez garatzen laguntzen dutenak, kontuan hartuta, betiere, hezkuntzaren, justiziaren eta segurtasun publikoaren arloko sare propioen berezitasunak.

2.– También formarán parte del «Catálogo de Servicios Batera» aquellos servicios de plataforma tecnológica que den soporte a los sistemas de información corporativos y aquellos que faciliten el desarrollo de las soluciones necesarias mediante el uso de componentes tecnológicos comunes, sin perjuicio de las peculiaridades de las redes propias de educación, justicia y seguridad pública.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzu eta ondasunak Batera zerbitzu-katalogoan sartzeko, kontuan hartu beharko dira Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezarri diren informatikaren eta telekomunikazioen arloko estandarrak.

3.– La inclusión en el «Catálogo de Servicios Batera» de bienes y servicios TIC destinados a actividades de seguridad pública correspondiente al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi deberá responder a los estándares en materia de informática y telecomunicaciones determinados fijados de conformidad con lo dispuesto en los artículos 14, 17 y 18 de la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

19. artikulua.– IKT zerbitzuen mandatuak.

Artículo 19.– Encargos de servicios TIC.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuei egin beharreko mandatuak –ondasunak eta zerbitzuak eskaintzekoak–, erakundeen estatutuen eta arau aplikagarrien eta dekretu honen arabera egingo dira. Gainera, mandatuetan, hauek zehaztuko dira: mandatuko prestazioak, helburuak eta espero diren emaitzak ez ezik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsitako tarifak aplikatu ostean ateratzen den prezioa ere, nahikotasun ekonomiko-finantzarioaren irizpideei jarraikiz eta mandatuaren xedeko jardueretarako bitarteko propioari eragindako kostu efektiboari erreparatuta.

1.– Los encargos a medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi para la prestación de bienes y servicios, se realizarán en los términos fijados en el presente Decreto, en los estatutos de las entidades y en la normativa aplicable; en ellos se especificarán las prestaciones encargadas, los objetivos y resultados pretendidos, así como el precio resultante de la aplicación de las tarifas aprobadas por la Dirección competente en materia TIC, con criterios de suficiencia económico-financiera y atendiendo al coste efectivo soportado por el medio propio para las actividades objeto del encargo.

2.– Mandatuak modu eraginkor batean egiteko, bitarteko propioek hirugarrenekiko prestazio partzialak kontratatu ahal izango dituzte, sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko xedez. Ez dira inola ere prestazio partzialtzat hartuko bitarteko propioak beste enpresa batzuei erositakoak, baldin eta hornidura edo zerbitzu osagarri edo instrumentalak badira, hau da, prestazio nagusitik banatutako zati autonomo eta bereizgarriak ez badira, nahiz eta prestazio hori egin ahal izateko behar den prozesuaren parte izan.

2.– Para la efectiva realización de los encargos, con el fin de garantizar la compatibilidad, la comunicabilidad y la seguridad de redes y sistemas, así como la integridad, fiabilidad y confidencialidad de la información, los medios propios podrán contratar prestaciones parciales con terceros. En ningún caso se considerarán como prestaciones parciales aquellas que el medio propio adquiera a otras empresas cuando se trate de suministros o servicios auxiliares o instrumentales que no constituyen una parte autónoma y diferenciable de la prestación principal, aunque sean parte del proceso necesario para producir dicha prestación.

3.– Bitarteko propio pertsonalizatuei egindako mandatuak zenbait urtetarako izan daitezke, baldin eta finantzaketa egokia badute behar diren konpromiso-kredituen bidez; eta, nolanahi ere, urteko aurrekontu-zuzkidurak aldatu ahal izango dira, ekitaldian zehar eman beharreko IKT zerbitzu espezifikoetara egokitzeko.

3.– Los encargos a medios propios personificados podrán tener carácter plurianual, siempre y cuando cuenten con la adecuada financiación mediante los correspondientes créditos de compromiso y sin perjuicio de la eventual modificación de las dotaciones presupuestarias anuales con el fin de su adecuación a los específicos servicios TIC a prestar durante el ejercicio.

4.– Ildo beretik, kontuan hartuta zer-nolako IKT zerbitzu eta ondasunak eman behar diren, bitarteko propioei egindako mandatuek luzapena aurreikusi ahal izango dute mandatu berriak formalizatu arte, baldin eta finantzaketa egokia eta nahikoa badute.

4.– En el mismo sentido, los encargos a medios propios, en función de la naturaleza de los bienes y servicios TIC a prestar, podrán prever la prórroga de los mismos hasta la formalización de los nuevos encargos, siempre y cuando cuenten con la financiación adecuada y suficiente.

5.– Dekretu honen 3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, mandatuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

5.– Con el fin de dar cumplimiento al principio de igualdad previsto en el artículo 3.l) del presente Decreto, los encargos deberán incluir un clausulado en la que se promueva la participación de las mujeres en materia TIC, la inclusión de la perspectiva de género en los sistemas de la información y el uso no sexista del lenguaje.

20. artikulua.– IKT zerbitzu eta ondasunen kontratazioa.

Artículo 20.– Contratación de bienes y servicios TIC.

1.– Informazioaren tratamendurako, IKT zerbitzuen, ondasunen eta azpiegitura teknologikoen kontratazioa dekretu honen bidez arautuko da; hemen jaso ez diren gaiak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren bidez.

1.– La contratación de bienes, infraestructuras tecnológicas y servicios TIC para el tratamiento de la información se regirá por el presente Decreto y, en todo lo no contenido en el mismo, por el Decreto 116/2016, de 27 de julio, sobre régimen de la contratación de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Kontratazio-organoak zehaztapen teknikoen agiriak onetsi aurretik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak nahitaezko txosten loteslea egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta gainerako erakundeek egingo dituzten kontratuen zehaztapen teknikoen agirioi buruz, ondasunen eta zerbitzuen estandarizazio-erabakiekin bat datozen jakiteko. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik hasita.

2.– Desde la Dirección competente en materia TIC se informarán, con carácter preceptivo y vinculante y antes de su aprobación por el órgano de contratación, los pliegos de prescripciones técnicas de los contratos a celebrar por los departamentos y el resto de entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi en relación con su adecuación a los acuerdos de estandarización de bienes y servicios. Dicho informe deberá emitirse en el plazo de quince días hábiles a contar a partir de la recepción de la solicitud.

3.– Halaber, kontratazio-organoak zehaztapen teknikoen agiriak onetsi aurretik, administrazio elektronikoaren arloko zuzendaritza eskudunak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du administrazio-prozedurak kudeatzeko diren informazio-sistemak kontratatzeko zehaztapen teknikoen agiriei buruz. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik hasita.

3.– Asimismo, desde la Dirección competente en materia de Administración Electrónica se informarán, con carácter preceptivo y vinculante y antes de su aprobación por el órgano de contratación, los pliegos de prescripciones técnicas de los contratos de aquellos sistemas de información que tengan por objeto la gestión de procedimientos administrativos. Dicho informe deberá emitirse en el plazo de quince días hábiles a contar a partir de la recepción de la solicitud.

4.– IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzen direnean, kontratazio-mahaiko kide izan beharko du IKTen arloko zuzendaritza eskuduneko pertsona batek, zeina kontratazio-organoak izendatuko baitu zuzendaritza horretako zuzendariak proposatuta.

4.– Cuando se contraten bienes, infraestructuras tecnológicas y servicios TIC, deberá formar parte de la Mesa de Contratación, una persona de la Dirección competente en materia TIC nombrada por el órgano de contratación competente a propuesta del titular de la citada Dirección.

5.– IKTen arloko zuzendaritza eskudunak zainduko du IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabakia betetzen dela aurreko paragrafoetan adierazitako kontraprestazioetan.

5.– La Dirección competente en materia TIC velará por el cumplimiento del acuerdo de estandarización de bienes y servicios TIC, en las contrataciones referidas en los párrafos anteriores.

6.– Dekretu honen 3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, kontratuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

6.– Con el fin de dar cumplimiento al principio de igualdad previsto en el artículo 3.l) del presente Decreto, los contratos deberán incluir un clausulado en la que se promueva la participación de las mujeres en materia TIC, la inclusión de la perspectiva de género en los sistemas de la información y el uso no sexista del lenguaje.

21. artikulua.– Sektore publikoko beste erakunde batzuekiko hitzarmenak.

Artículo 21.– Convenios con otras entidades del sector público.

Aurreko artikuluetan adierazitakoa eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta sektore publikoko erakundeek erabaki ahal izango dute zenbait kontratazio espezifiko sektore publikoko beste erakunde batzuekin egitea; horretarako, aldez aurretik, lankidetza-hitzarmenak egin beharko dituzte, bermatzearren eurei dagozkien zerbitzu publikoak helburu komunak lortzeko moduan ematen direla eta, lankidetza gauzatzeko orduan, ez direla kontuan hartzen interes publikoari loturiko iritziak baino.

Sin perjuicio de lo señalado en los artículos anteriores, la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y las entidades de su sector público podrán acordar la realización conjunta de contrataciones específicas con otras entidades pertenecientes al sector público, previa celebración de los correspondientes convenios de cooperación con la finalidad de garantizar que los servicios públicos que les incumben se prestan de modo que se logren los objetivos que tienen en común y que el desarrollo de la cooperación se guíe únicamente por consideraciones relacionadas con el interés público.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen bitarteko propio pertsonifikatuak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco SA (EJIE), Itelazpi SA eta Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios IZENPE SA Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonifikatuak direnez, zerbitzu informatiko eta teknologikoak emango dizkiete Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeei, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez hauek bermatzearren: sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna, eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vaco, S.A. (EJIE), Itelazpi, S.A., y Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe, S.A., en su condición de medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, realizarán la prestación de los servicios informáticos y tecnológicos a la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y al resto de entidades integrantes de su sector público, con el fin de garantizar la compatibilidad, la comunicabilidad y la seguridad de redes y sistemas, así como la integridad, fiabilidad y confidencialidad de la información, a través de las tecnologías de la información y la comunicación.

Edonola ere, erakunde horiek arduratuko dira azpiegitura teknologiko konbergenteak eta horiekin zerikusia duten zerbitzuak kudeatzeaz, eta, halaber, laguntza eta aholkularitza teknikoa emango diete proiektu komunak gainbegiratzeko eta horien jarraipena egiteko sortzen diren lantaldeei, hartara eragotzi gabe mandatuan sar daitekeen beste edozein eginkizun egin beharra.

En todo caso, dichas entidades se encargarán de la gestión de las infraestructuras tecnológicas convergentes y de los servicios relacionados con las mismas, así como de la prestación de asistencia y asesoramiento técnico en los equipos de trabajo que se creen para el seguimiento y supervisión de los proyectos comunes, sin perjuicio de cualquier otra función que les pueda ser encargada.

Halaber, IKT zerbitzuen hornitzaileak direnez, erakunde horiek sektore publikoko erakundeek izenpetzen dituzten mandatuetan, hitzarmenetan edo lankidetza horizontaleko sistemetan ezarritako segurtasun- eta pribatutasun-neurriak aplikatuko dituzte.

Asimismo, como proveedores de servicios TIC, dichas entidades aplicarán las medidas de seguridad y privacidad establecidas en los encargos, convenios o sistemas de cooperación horizontal suscritos por las distintas entidades del sector público.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidetzen ari diren kontratazio-espedienteak.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Expedientes de contratación en tramitación.

Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasita dauden kontratazio-espedienteak, adjudikatu gabe badaude, abian jarri zituzten organo eta kontratazio-mahaiek izapidetu eta ebatziko dituzte adjudikatzen diren arte.

Los expedientes de contratación iniciados con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto, que no hayan sido objeto de adjudicación, serán tramitados y resueltos hasta la adjudicación por los órganos y mesas de contratación que los hubieran iniciado.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– IKTen lehenengo plan estrategikoa onestea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Aprobación del Primer Plan Estratégico TIC.

Gobernu Kontseiluak, urtebeteko epean, IKTen lehenengo plan estrategikoa onetsiko du dekretu honetan ezarritakoaren arabera. Plan horretan, hasierako Batera zerbitzu-katalogoa ezarriko da, bai eta dekretu honetan ezarritako kudeaketa-eredura pixkanaka egokitzen joateko egutegia ere: gehienez ere, 5 urte.

El Consejo de Gobierno, en el plazo de un año, aprobará el primer Plan estratégico TIC conforme a lo establecido en este Decreto. Este Plan establecerá el inicial «Catálogo de Servicios Batera», y fijará un calendario de adaptación gradual al modelo de gestión establecido en el presente Decreto no superior a 5 años.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratuko dira hauek: Informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua, eta dekretu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Queda derogado el Decreto 35/1997, de 18 de febrero, por el que se regula la planificación, organización, distribución de funciones y modalidades de gestión en materia de sistemas de información y telecomunicaciones y cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 116/2016, de 27 de julio, sobre el régimen de contratación del Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– 8.2 artikuluaren bosgarren paragrafoa honela geratuko da:

1.– El artículo 8.2 párrafo quinto queda redactado en los siguientes términos:

«IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzen direnean, kontratazio-mahaiko kide izan beharko du IKTen arloko zuzendaritza eskuduneko pertsona batek, zeina kontratazio-organoak izendatuko baitu zuzendaritza horretako zuzendariak proposatuta».

«Cuando se contraten bienes, infraestructuras tecnológicas y servicios TIC, deberá formar parte de la Mesa de contratación, una persona de la Dirección competente en materia TIC nombrada por el Órgano de contratación competente, a propuesta del titular de la citada Dirección».

2.– Honela geratuko da idatzita 10.1.b) artikulua:

2.– El artículo 10.1.b) queda redactado del siguiente modo:

«b) Dekretu honen I. tituluaren III. kapituluko 2. atalak arautzen duen hornidura-, obra- eta zerbitzu-kontratazio zentralizatua xede duten kontratuak, salbu eta seigarren xedapen gehigarrian adierazitako ondasun eta zerbitzu informatikoak badira.»

«b) Contratos que tengan por objeto la contratación centralizada de suministros, obras o servicios regulada en la Sección 2.ª del Capítulo III del Título I del presente Decreto, salvo aquellos bienes y servicios informáticos recogidos en la disposición adicional sexta».

3.– Hau da 15.1 artikuluaren testua:

3.– El artículo 15.1 queda redactado como sigue:

«1.– 36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzkoa».

«1.– Decreto 36/2020, de 10 de marzo, sobre el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación en el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi».

4.– Seigarren xedapen gehigarria honela geratuko da idatzita:

4.– La disposición adicional sexta queda redactada de la siguiente forma:

«Ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan xedatutakoa bete behar da».

«La contratación de bienes y servicios informáticos se regirá por lo dispuesto en el Decreto 36/2020, de 10 de marzo, sobre el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación en el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Modificación del Decreto 71/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno.

1.– Dekretu horretan, 2.2 artikuluari m) apartatua gehituko zaio, honela idatzita:

1.– Se incluye en el artículo 2.2 el apartado m), el cual queda redactado de la siguiente manera:

«m) IKTen Batzorde Estrategikoa, zeina sortu eta arautu baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 10-13. artikuluetan».

«m) La Comisión Estratégica TIC creada y regulada en los artículos 10-13 del Decreto 36/2020, de 10 de marzo, sobre el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación en el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi».

2.– 6. artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuak aldatu, eta honela geratuko dira idatzita:

2.– Se modifican los apartados tercero, cuarto y quinto del artículo 6 de la siguiente manera:

«3.– Zerbitzu zuzendaria da sailaren kontratazio-organoa, dekretu honen 19.2 artikuluan adierazitako esparruetako kontratazio publikoetan izan ezik.

«3.– El Director o la Directora de Servicios es el órgano de contratación del departamento salvo en las contrataciones públicas de los ámbitos contemplados por el artículo 19.2 de este Decreto.

4.– Zerbitzu zuzendariaren eskumena izango da, halaber, sailaren gastuak baimentzea, dekretu honen 19.2 artikuluan adierazitako esparruetako kontratazio publikoetan izan ezik, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak. Kreditu transferentziak izapidetzea ere berari dagokio.

4.– Igualmente le compete la autorización de los gastos del departamento, salvo en las contrataciones públicas de los ámbitos contemplados por el artículo 19.2 de este Decreto, sin perjuicio de las competencias del Consejo de Gobierno, así como la tramitación de las transferencias de crédito.

5.– Zerbitzu zuzendariari dagokio negozio juridikoak izenpetzeko eskumena, baldin eta negozio juridiko horien bitartez mandatua ematen bazaio erakunderen bati prestazioren bat egiteko, eta erakunde horrek, sektore publikoko kontratazioa arautzen duten arauetan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuaren izaera badu, salbu eta IKTen plan estrategikoan adierazitako IKT zerbitzu konbergenteen mandatuetan».

5.– Corresponderá al Director o Directora de Servicios la competencia para suscribir aquellos negocios jurídicos en cuya virtud se encargue la realización de determinada prestación a una entidad que, de acuerdo con lo establecido en la normativa reguladora de la contratación en el sector público, tenga atribuida la condición de medio propio personificado de las entidades integrantes del Sector Público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, salvo aquellos encargos de servicios TIC convergentes recogidos en el Plan Estratégico TIC».

3.– Honela aldatuko da 19.1 artikulua:

3.– Se modifica el artículo 19.1 de la siguiente manera:

1.– «Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak beteko ditu Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari arlo hauetan emandako eskumenak: sail askotarako zerbitzuak, artxiboak eta argitalpen-jarduera, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; eta, horretaz gain, dekretu honen 4. artikuluan adierazitako eskumenak ere badagozkio sailburuordeari».

1.– «La Viceconsejería de Administración y Servicios Generales, ejercerá las competencias atribuidas al Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno en materia de servicios multidepartamentales, archivos y actividad editorial, y tecnologías de la información y la comunicación, correspondiendo a su titular, además, las competencias señaladas en el artículo 4 del presente Decreto».

4.– Honela aldatuko da 19.2 artikuluaren b) apartatua:

4.– Se modifica el apartado b) del artículo 19.2 de la siguiente manera:

«b) Dekretu honetako IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretua».

«b) Gestión unificada de servicios TIC del Decreto 36/2020, de 10 de marzo, sobre el modelo de gestión de las tecnologías de la información y la comunicación en el sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi».

5.– Honela aldatuko da 19.3 artikuluaren a) apartatua:

5.– Se modifica el apartado a) del artículo 19.3 de la siguiente forma:

«a) Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza».

«a) Dirección de Tecnologías de la Información y la Comunicación».

6.– Honela idatzita geratuko da 20. artikulua:

6.– El artículo 20 queda redactado de la siguiente manera:

«20. artikulua.–– Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza.

«Artículo 20.– Dirección de Tecnologías de la Información y la Comunicación.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzak, kudeaketa-organo administratiboa denez, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, eskumen hauek izango ditu:

La Dirección de Tecnologías de la Información y la Comunicación, como Órgano gestor administrativo de las TIC, ejercerá, además de las competencias señaladas en el artículo 5 del presente Decreto, las siguientes:

a) IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

a) Asistencia y apoyo a la Comisión Estratégica TIC.

b) Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzea IKTen Batzorde Estrategikoak ezarritako arau eta epeen arabera.

b) Elaborar la proposición de Plan Estratégico TIC que deba ser remitida al Consejo de Gobierno conforme a las reglas de elaboración y plazos establecidos por la Comisión Estratégica TIC.

c) Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

c) Recabar las necesidades y expectativas de las diferentes partes interesadas, así como las cuestiones internas y externas pertinentes para la planificación estratégica TIC y realizar su seguimiento y evaluación continuos, realizando el análisis de los riesgos y oportunidades que es necesario abordar para asegurar el logro y mejora continua.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

d) Recabar de los diferentes departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi la relación de servicios TIC utilizados para su clasificación según su oportunidad de convergencia.

e) IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

e) Aprobar un acuerdo de estandarización de bienes y servicios TIC que responda a las necesidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, identificando las condiciones técnicas uniformes y racionalizando la inversión en infraestructuras tecnológicas y servicios.

f) Datuak biltegiratu, kudeatu, balorizatu eta erabiltzeko estrategia definitu eta onestea.

f) Definir y aprobar la estrategia en cuanto a almacenamiento, gestión, valorización y utilización de los datos.

g) Gobernu Kontseiluari proposatzea IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatu eta ematea onesten duen erabakia, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.

g) Proponer al Consejo de Gobierno el Acuerdo por el que se aprueba la gestión y prestación unificada de los servicios TIC recurrentes, así como sus contraprestaciones económicas; y gestionar los programas presupuestarios multidepartamentales que se hayan previsto, así como el seguimiento y control de los niveles de servicio requeridos.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, IKT plan estrategikoarekin bat etorriz.

h) Suscribir los encargos a celebrar con los medios propios personificados de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi de cualquier otro servicio TIC de interés estratégico y prioritario de informatización y digitalización de los servicios de la Administración de la Comunidad Autónoma de acuerdo al Plan Estratégico TIC.

i) Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoko eta lehentasunezko proiektu komunak gauzatzea, IKTen Plan Estrategikoari jarraituz.

i) La ejecución de proyectos comunes de interés estratégico y prioritario de informatización y digitalización de los servicios de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de acuerdo al Plan Estratégico TIC.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak IKTen arloan dituen beharrizanak asetzeko baliabideak eta jarduerak programatzea.

j) La programación de los medios y actividades requeridos para satisfacer las necesidades en materia TIC del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

k) IKTak erabili eta kudeatzeko erabaki, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak prestatzea, genero-ikuspegia barnean hartuta.

k) Elaborar propuestas de acuerdos, normas, estándares y procedimientos de carácter general para el uso y gestión de las TIC con integración de perspectiva de género.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek dituzten datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko gidalerro komunak prestatzea, legeekin bat etorriz, eta bete daitezen zaintzea.

l) Elaborar directrices comunes sobre administración, seguridad y garantía de privacidad de los datos de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de acuerdo con la legislación existente, así como la vigilancia de su cumplimiento.

m) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei aholkuak eta laguntza teknikoa ematea, prozedurak eta zerbitzuak nola informatizatu eta IKTak nola erabili jakin dezaten.

m) Prestar asesoramiento y asistencia técnica a las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi en relación con la solución a sus necesidades de informatización de procedimientos y servicios y uso de las TIC.

n) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen auditoretzak egitea.

n) Realizar auditorías de las TIC del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

o) Kontratazio-organoari dagozkion eskumenak egikaritzea, bai eta gastuak baimentzea ere, IKT zerbitzuak, ondasunak eta azpiegitura teknologikoak kontratatzeko.

o) Ejercer las competencias correspondientes al órgano de contratación, así como la autorización de los gastos, en las contrataciones de bienes, infraestructuras tecnológicas y servicios TIC.

p) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeekin eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, IKTen arloko prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak prestatzea haien langileentzat.

p) La preparación, en colaboración con los departamentos y entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi y el Instituto Vasco de Administración Pública, de planes y programas de formación y perfeccionamiento de su personal en materia TIC.

q) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuaren 32. artikuluan berariaz emandakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek egiten dituzten Interneteko domeinuak kudeatzea, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak eragotzi barik.

q) Las atribuidas específicamente en el artículo 32 del Decreto 108/2004, de 8 de junio, del modelo de presencia de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi en Internet, así como la gestión de los nombres de dominio en Internet que efectúe la Administración General de la Comunidad Autónoma, sus Organismos Autónomos y entes públicos de derecho privado, sin perjuicio de las competencias de la Dirección de Patrimonio y Contratación.

r) Irrati eta telebista bidezko hedapen-zerbitzuen eramaile den zerbitzuaren kudeaketari dagozkionak, bai eta haren euskarri diren azpiegiturak administratzeari eta ustiatzeari dagozkion ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta hark eusten dien zerbitzuekin erlazionatutakoak ere bai.

r) Las relativas a la gestión del servicio portador de los servicios de difusión de radio y televisión, así como aquellas facultades inherentes a la administración y explotación de las infraestructuras soporte del mismo, y las relacionadas con el espectro radioeléctrico y los servicios soportados sobre este.

s) Informazioaren gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoen eta herritarren artean, beren-beregi telekomunikazio azpiegiturekin lotutakoen artean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako kasuan kasuko planean ezarritako helburu gisa, besteak beste, generoaren eten digitala gutxitzea dutenen artean.

s) La promoción de la Sociedad de la Información entre las Administraciones Públicas y ciudadanía de la Comunidad Autónoma de Euskadi, específicamente las relacionadas con las infraestructuras de telecomunicaciones, así como las que se fijen en los planes correspondientes aprobados por el Gobierno, con el objetivo, entre otros, de reducir la brecha digital de género.

t) Dekretu honen bidez gomendio uzten zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

t) El desempeño del resto de funciones que le sean encomendados en el presente Decreto y cualesquiera otras que, en su caso, le pudieran ser atribuidas»

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 10ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de marzo de 2020.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

El Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común