Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

45. zk., 2020ko martxoaren 5a, osteguna

N.º 45, jueves 5 de marzo de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
1360
1360

AGINDUA, 2020ko otsailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2020ko apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena.

ORDEN de 24 de febrero de 2020, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se dictan normas para que las personas trabajadoras puedan participar, percibiendo sus retribuciones, en las elecciones al Parlamento Vasco a celebrar el día 5 de abril de 2020.

Otsailaren 10eko 2/2020 Dekretuaren bidez, 2020ko apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deia egin denez gero, beharrezkoa da Sailak neurriak ezartzea langileek kontsulta horretan parte hartu ahal izan dezaten, haien ordainsariak jasota.

Habiéndose convocado, mediante Decreto 2/2020, de 10 de febrero, elecciones al Parlamento Vasco a celebrar el día 5 de abril de 2020, se hace preciso que por este Departamento se adopten las medidas necesarias para que las personas trabajadoras puedan participar en dicha consulta percibiendo sus retribuciones.

Horretarako, eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 37.3.d) artikuluan zehazten dena aintzat hartuta, Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluan xedatuaren arabera indarrean dagoen legedia betearaziko da.

A este fin, y habida cuenta de lo que determina el artículo 37.3.d) del texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores aprobado por el Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre, procede llevar a efecto la ejecución de la legislación vigente a tenor de lo dispuesto en el artículo 12.2 del Estatuto de Autonomía.

Ondorioz, honako hau

En su virtud

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Baimena, hauteskundeen egunean legez dagokien nahitaezko asteko atsedena ez duten langileentzat.

Artículo 1.– Permiso para las personas trabajadoras, que el día de las elecciones, no disfruten del preceptivo descanso semanal, que por ley les corresponde.

1.– 2020ko apirilaren 5ean hautesle, hauteskunde-mahaiko kide, kontu-hartzaile edo ahaldun izanik, egun horretan 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren –urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena– 37.1 artikuluan xedaturiko asteko atsedenik hartzerik ez dutenek, eskubidea izango dute egun horretan dagokien lanaldian ordainduriko baimen bat hartzeko, deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzetan.

1.– Las personas trabajadoras que, teniendo la condición de electoras, de miembro de mesa electoral, de interventoras o de apoderadas el día 5 de abril de 2020, no disfruten en dicha fecha del descanso semanal previsto en el artículo 37.1 del Real Decreto Legislativo 2/2015, de 23 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, tendrán derecho a un permiso retribuido durante la jornada laboral que les corresponda ese día para que puedan ejercer su derecho a participar en las elecciones al Parlamento Vasco convocadas, en los términos que se establecen en los artículos siguientes.

2.– Adierazitako baimena ezin da berreskuratu, hauteskunde-kolegioak irekita dauden orduen barruan baliatu behar da, eta langileak zerbitzuak normaltasunez eman balitu bezala jasoko lukeen soldata pagatuta ordaindu behar du enpresak.

2.– El mencionado permiso tiene carácter de no recuperable, a disfrutar dentro de la jornada de apertura de los colegios electorales, y se retribuye por la empresa con el salario que correspondería si hubiera prestado sus servicios normalmente.

3.– Baldin eta prima edo pizgarri batez osatua badago berreskuratu ezin den ordainduriko baimenerako eskubidea duten langileek jaso beharreko soldataren zati bat, aurreko azken sei hilabeteetan adierazitako kontzeptuagatik langileak jaso duen batez bestekoaren arabera kalkulatu behar da aipatutako zatia.

3.– Si el salario a percibir por las personas trabajadoras con derecho al permiso retribuido y no recuperable está constituido en parte por una prima o incentivo, la parte mencionada se debe calcular de acuerdo con la media percibida por la o el trabajador por el concepto mencionado en los seis meses trabajados inmediatamente anteriores.

2. artikulua.– Bozkatzeko eskubideaz balia daitezkeen langileentzako baimenaren iraupena.

Artículo 2.– Duración del permiso para que las personas trabajadoras puedan ejercer su derecho a voto.

1.– 2020ko apirilaren 5ean bozkatzeko eskubideaz baliatu nahi dutenek, baldin eta egun horretan dagokien ohiko lanaldia hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiarekin lau ordutan edo gehiagotan bat badator, lau orduko baimen ordaindua izango dute, hauteskunde-kolegioak irekita dauden ordutegiaren barruan hartzeko.

1.– Las personas trabajadoras que deseen ejercer su derecho a voto el día 5 de abril de 2020, y cuya jornada laboral habitual, en ese día, coincida en cuatro o más horas con el horario de apertura de los colegios electorales, disfrutarán de un permiso retribuido de cuatro horas, el cual deberá disfrutarse dentro del horario de apertura de los colegios electorales.

2.– Baldin eta ohiko lanaldiarekiko kointzidentzia lau ordutik beherakoa bada, lanaldiarekin bat datorren denborara mugatuko da baimena, eta hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiaren barruan baliatu beharko da.

2.– Si la coincidencia de la jornada habitual lo fuera en menos de cuatro horas, el permiso se reducirá al tiempo en que coincida con el horario laboral, y deberá disfrutarse dentro del horario de apertura de los colegios electorales.

3.– Baimen horien iraupena proportzionalki txikituko da, baldin eta egun horretan ohiko, legezko edo hitzartutako lanaldia baino lanaldi laburrago bat aitortua baldin badute bozkatzeko eskubidea baliatu nahi duten langileek.

3.– Estos permisos se reducirán proporcionalmente en su duración, si las personas trabajadoras que deseen ejercer su derecho a voto tienen reconocida para ese día una jornada inferior a la habitual, legal o convenida.

3. artikulua.– Baimena erabiltzeko unea zehaztea eta haren erabilera justifikatzea.

Artículo 3.– Determinación del momento de utilización del permiso y justificación de su uso.

1.– Agindu honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetan, enpresaren zuzendaritzak zehaztuko du bozkatzeko eskubidea baliatzeko baimena hartzeko ordutegia, lanaren antolamenduaren arabera; nolanahi ere, hauteskunde-kolegioen irekitzeko ordutegiaren barruan izan beharko da ordutegi hori.

1.– En los supuestos previstos en el artículo 2 de esta Orden, corresponderá a la dirección de la empresa, en base a la organización del trabajo, la determinación del horario del disfrute del permiso para ejercer el derecho a voto, que en cualquier caso habrá de serlo dentro del horario de apertura de los colegios electorales.

2.– Baliatutako baimenaren denboraren soldata ordaintzeko, enpresaren zuzendaritzak eskubidea du bozkatu izanaren egiaztagiria eskatzeko bere langileei, dagokion hauteskunde-mahaiak emana.

2.– A efectos del abono del salario del tiempo del permiso disfrutado, la dirección de la empresa tiene derecho a solicitar a su personal la presentación del justificante de haber votado, expedido por la mesa electoral correspondiente.

4. artikulua.– Hauteskunde-mahaietako kideen eta kontu-hartzaile funtzioak betetzen dituztenen baimena hauteskundeen egunean.

Artículo 4.– Permiso para las personas miembros de las mesas electorales y para las que realicen funciones de intervención el día de las elecciones.

1.– 2020ko apirilaren 5ean lanaldi osoko baimena emango zaie Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37.1 artikuluan aurreikusitako asteko atsedena baliatzen ez duten eta hauteskunde-mahaietako kide direla edo bertan kontu-hartzaile funtzioak bete behar dituztela egiaztatzen duten langileei; bai eta hurrengo eguneko lanaldiaren lehenengo bost orduetako baimen bat ere.

1.– A las personas trabajadoras que el día 5 de abril de 2020 no disfruten del descanso semanal que prevé el artículo 37.1 del Real Decreto legislativo 2/2015, de 23 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de Ley del Estatuto de los Trabajadores, y que acrediten la condición de ser miembros de mesa electoral o ejercer funciones de intervención en ellas, se les concederá el permiso correspondiente a la jornada completa del mencionado día; así como un permiso para las cinco primeras horas de su jornada laboral del día inmediatamente posterior.

2.– Asteko nahitaezko atsedena bozketa-egunean baliatzen duten eta mahaiko kide edo kontu-hartzaile direla egiaztatzen duten langile guztiei aplikatzen zaie aurreko paragrafoan in fine ezartzen den lehenengo bost orduen baimena, adierazitako paragrafoak ezartzen dituen baldintza berberetan.

2.– El permiso de las cinco primeras horas que se establece in fine en el párrafo anterior, se hace extensivo a todas las personas trabajadoras que disfruten del preceptivo descanso semanal el día de la votación y que acrediten su condición de miembro de la mesa o de interventor/a, en iguales condiciones que establece el mencionado párrafo.

3.– Baimen horiek, berreskuratu ezin direnak, enpresak ordaindu behar ditu, hauteskunde-mahaiko kide gisa edo kontu-hartzaile gisa jardun izana justifikatu ondoren.

3.– Estos permisos, de carácter no recuperable, se deben retribuir por la empresa una vez justificada la actuación como miembro de mesa electoral o interventor/a.

5. artikulua.– Hauteskundeen egunean ahaldun funtzioak betetzen dituzten pertsonentzako baimena.

Artículo 5.– Permiso para las personas que realicen funciones de apoderadas el día de las elecciones.

Hauteskundeen egunean ahaldunak direla egiaztatzen duten eta Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37.1 artikuluan aurreikusten den asteko atsedena baliatzerik ez duten langileek berreskuratu ezin den baimen bat baliatuko dute bozketa-egunean, eta enpresak ordaindu egin beharko du, langileek justifikatu ondoren.

Las personas trabajadoras que acrediten su condición de apoderadas el día de las elecciones y no disfruten del descanso semanal que prevé el artículo 37.1 del Real Decreto legislativo 2/2015, de 23 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores, disfrutarán de un permiso no recuperable durante el día de la votación, que debe ser retribuido por la empresa una vez justificado.

6. artikulua.– Txanda-aldaketak.

Artículo 6.– Cambio de turno.

Baldin eta, hauteskunde-egunaren aurreko egunean, gaueko txandan lan egin behar badu agindu honen 4. eta 5. artikuluetan bildutako langileren batek, enpresaren zuzendaritzak gau horretako txanda aldatu beharko du, interesdunak hala eskatuz gero.

Si alguna de las personas comprendidas en los artículos 4 y 5 de esta Orden debiera trabajar en el turno de noche en la fecha inmediatamente anterior a la jornada electoral, la dirección de la empresa, a petición de la persona interesada, deberá cambiar el turno de dicha noche.

7. artikulua.– Posta bidezko botoa emateko ziurtagiriaren eskaera egiteko baimena.

Artículo 7.– Permiso para formular la solicitud de certificación para ejercer el voto por correo.

1.– Berreskuratu ezin den ordainduriko baimen bat eman behar zaie, gehienez ere lau ordu librekoa, dagokien lanaldiaren barruan, beren lana ohiko etxebizitzatik urrun egiten dutenei edo 2020ko apirilaren 5ean botoa emateko eskubidea gauzatzeko zailtasunak dakartzaten bestelako baldintza batzuetan lan egiten dutenei, beren botoa posta bidez eman ahal izateko behar den ziurtagiriaren eskaera pertsonalki egin ahal izan dezaten.

1.– Se debe conceder un permiso, retribuido y de carácter no recuperable, de como máximo cuatro horas libres, dentro de la jornada laboral que les corresponda, a las personas que desarrollen sus trabajos lejos de su domicilio habitual o en otras condiciones de las cuales se deriven dificultades para ejercer el derecho de sufragio el día 5 de abril de 2020, para que puedan formular personalmente la solicitud de certificación necesaria para poder emitir su voto por correo.

2.– Posta bidezko botoa emateko eskubidea gauzatzeko legez gaitzen diren egunetan zehar baliatu ahal izango da adierazitako baimena; kasu horretan, agindu honen 2. eta 3. artikuluetan xedaturikoa aplikatzen da; eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoko probintzia-ordezkaritzek edo Posta Zerbitzuko bulegoek hauteskunde-kolegioei edo hauteskunde-mahaiei egindako erreferentzia guztiak ordeztutzat hartuko dira.

2.– El mencionado permiso se podrá disfrutar durante las fechas que legalmente se habiliten para ejercer el derecho al voto por correo, en cuyo caso es de aplicación lo que disponen los artículos 2 y 3 de esta Orden, y han de entenderse sustituidas todas las referencias a los colegios electorales o mesas electorales por las delegaciones provinciales de la Oficina del Censo Electoral u oficinas del Servicio de Correos.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.

En Vitoria-Gasteiz, a 24 de febrero de 2020.

Lan eta Justiziako sailburua,

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común