Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna

N.º 40, jueves 27 de febrero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
1174
1174

AGINDUA, 2020ko otsailaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020. urtean arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

ORDEN de 12 de febrero de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones en el ejercicio 2020 a la producción de las artes escénicas.

Kultura eta Hizkuntza Politikari Sailari dagozkio arte eta kultura alorreko jardueren eta horien zabalkundearen eskumenak, hala jasotzen baitu bere xedapenetan Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari eman zizkion Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak.

De conformidad al Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, competen al Departamento de Cultura y Política Lingüística las funciones relativas a actividades artísticas y culturales, así como su difusión. Dichas funciones están atribuidas a la Dirección de Promoción de la Cultura a través del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten jarduera eszenikoak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, dirulaguntzak emango dira produkzio eszenikoa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko. Neurri horren bitartez, euskal konpainien sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen.

Dicha Dirección de Promoción de la Cultura estima oportuno proceder a arbitrar un cauce que permita la promoción de las actividades escénicas de carácter profesional, actuación encuadrable en su ámbito competencial, mediante la concesión de subvenciones a los diferentes procesos que confluyen en la producción escénica. Con tal medida se pretende obtener una fórmula de promoción de la labor creativa de las compañías vascas y posibilitar, además, que tales grupos obtengan el reconocimiento a su labor y abran los posibles mercados que permitan incrementar la financiación de los mismos.

Era berean, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.

Asimismo, la presente Orden está incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística para el período 2018-2020 aprobado por el Consejero de Cultura y Política Lingüística publicado en la web del citado Departamento.

Horrenbestez, honako hau

En su virtud,

XEDATZEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu horren bitartez, 2020ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen produkzio profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Es objeto de la presente Orden regular las condiciones de concesión de subvenciones a la producción de las artes escénicas (teatro, danza, circo...) de carácter profesional que se realicen o se inicien durante el ejercicio 2020.

2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Modalidades y recursos económicos.

1.– Dirulaguntza horietarako, guztira, 1.580.000 euro erabiliko dira.

1.– El importe global destinado a estas subvenciones es de 1.580.000 euros.

2.– Honako deialdi honek barne hartzen dituen dirulaguntza modalitateen arabera, guztira 1.580.000 euroko banatuko dira, honela:

2.– Atendiendo a las modalidades de ayuda que comprende la presente convocatoria el importe global de 1.580.000 euros se distribuirá de la siguiente forma:

a) Hitzartutako zirkuitua duten produkzioei zuzendutako laguntzak, agindu honetako II. kapituluan ezarritako balditzetan: 280.000 euro.

a) Ayudas a la realización de producciones con circuito concertado en los términos que se establecen en el Capítulo II: 280.000 euros.

b) Produkzio modalitate hauei eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezarritako baldintzetan: 600.000 euro.

b) Ayudas a las siguientes modalidades de realización de producciones y su posterior distribución en los términos que se establecen en el Capítulo III: 600.000 euros.

– Produkzio eszenikoak I eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak: 200.000 euro.

– Ayudas a la realización de producciones escénicas I y a su posterior distribución: 200.000 euros.

– Produkzio eszenikoak II eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak: 400.000 euro.

– Ayudas a la realización de producciones escénicas II y a su posterior distribución: 400.000 euros.

c) Bi urteko jarduera eszenikoariri zuzendutako laguntzak, agindu honetako IV. kapituluan ezarritako balditzetan: 700.000 euro.

c) Ayudas a la actividad escénica bienal en los términos que se establecen en el Capítulo IV: 700.000 euros.

3.– Honako deialdi honek barne hartzen dituen arte-diziplinen arabera, guztira 1.580.000 euro banatuko da, honela:

3.– Atendiendo a las disciplinas artísticas contempladas en la presente convocatoria el importe global de 1.580.000 euros se distribuirá de la siguiente forma:

a) Antzerkirako laguntzak: 977.000 euro.

a) Ayudas en el área teatral: 977.000 euros.

b) Dantzarako laguntzak: 603.000 euro.

b) Ayudas en el área de la danza: 603.000 euros.

4.– Dagokion kapituluan xedatuko da diziplina bakoitzari modalitatearen arabera dagozkion zenbatekoen banaketa.

4.– La distribución de las cantidades destinadas a cada disciplina en las diferentes modalidades se detallará en el correspondiente capítulo.

5.– Zirku-ikuskizunak antzerki- nahiz dantza-eremuetan aurkez daitezke, ikuskizunaren ezaugarrien arabera.

5.– Los espectáculos circenses se podrán presentar en el área teatral o de la danza en función de las características del espectáculo.

6.– Modalitate bakoitzean diziplina bakoitzerako adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako sailburuordeari dagokion ebazpena eman dezan, betiere modalitate hartzailea erabaki gabe badago. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

6.– Sin perjuicio de las dotaciones indicadas para cada disciplina en cada modalidad, cuando por razón de falta de solicitudes o de incumplimientos de requisitos, o de falta de calidad de las solicitudes presentadas no se agotara la cuantía establecida para una disciplina en una de las modalidades, la Comisión de Valoración elevará la propuesta de incremento al Viceconsejero de Cultura para que adopte la oportuna resolución, siempre y cuando la modalidad destinataria se encuentre aún sin resolver. La Resolución será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

Eskualdatzea egongo balitz, diziplina bakoitzaren barnean egingo da, eta horrela ere ezarritako diru-kopurua ez balitz agortuko gehitu ahal izango zaio beste diziplinari. Edozein kasutan lehentasuna izango du eskatutako kopuru orokorren eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen modalitateak.

En caso de traspaso, esta se realizará en primer lugar dentro de cada disciplina y si se diera el caso de que tampoco se agotara la cantidad destinada a cada una de ellas, se podría aumentar la cantidad destinada a la otra disciplina. En cualquiera de los dos casos tendrá prioridad la modalidad en la que el desequilibrio entre cantidad solicitada global y la dotación inicial sea mayor.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

1.– Agindu honetan modalitate bakoitzerako ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Europar Batasuneko estatu kide batean ezarritako pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok, betiere behin dirulaguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu egonkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.

1.– Sin perjuicio de cuantos otros requisitos queden específicamente establecidos en la presente Orden para cada modalidad, podrán solicitar estas subvenciones las personas físicas y jurídicas privadas establecidas en un estado miembro de la Unión Europea o del Espacio Económico Europeo, siempre que se comprometan a abrir un establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi en el caso de concesión de la subvención.

Pertsona juridiko edo erakunde batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 13ko 12/2002 Legeak 21.2 artikuluak dioena hartuko da aintzakotzat.

Para determinar si una persona física o entidad opera mediante establecimiento permanente se estará a lo dispuesto en el artículo 21.2 de la Ley 12/2002, de 13 de mayo, por la que se aprueba el Concierto Económico con la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Gainera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera eszenikoari dagokion epigrafean alta emanda egon behar dute pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezten duten unean. Pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede soziala jarduera eszenikoak garatzea izan beharko da.

2.– Además, las personas o entidades solicitantes deberán estar, en el momento de presentación de la solicitud, dadas de alta en el epígrafe correspondiente a la actividad escénica del Impuesto sobre Actividades Económicas. En el caso de las personas jurídicas, deberán tener social o estatutariamente como objeto o fin social el desarrollo de actividades escénicas.

3.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

3.– Es requisito para acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden estar al corriente de las obligaciones tributarias, así como de las obligaciones para con la Seguridad Social.

4.– Ezin izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak jaso honako hauek:

4.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden:

a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratibo edo penalen bat edo dirulaguntzak jasotzeko legezko debekuren bat duten pertsona edo erakunde eskatzaileak, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

a) La persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak.

b) Las personas o entidades que no se hallen al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

c) Las personas o entidades en quienes concurra alguna de las restantes circunstancias recogidas en el artículo 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

d) Dagokion deialdiaren aurreko bi urteetan diruz lagundutako bi produkzio eszeniko estreinatu dituzten pertsonak edo erakundeak, edo hiru produkzio eszeniko estreinatu dituztenak deialdiaren aurreko lau urteetan, bi urteako jarduera eszenikoaren dirulaguntzen onuradunen kasuan. Artikulu honetan ezarritakoari dagokionez estreinaldiak 2019ko deialditik hasiko dira kontatzen.

d) Las personas o entidades que hayan realizado dos estrenos de producciones escénicas subvencionadas en los dos años anteriores a la convocatoria correspondiente o tres en los cuatro años anteriores en el caso de los beneficiarios de ayudas a la actividad escénica bienal. A los efectos de lo establecido en este artículo los estrenos se contabilizarán a partir de la convocatoria del año 2019.

e) Elkarte edo fundazio izaera juridikoa duten erakunde eskatzaileek ezingo dute antzerki-produkzioetara zuzendutako dirulaguntzarik jaso.

e) Las entidades solicitantes que ostenten la forma jurídica de asociación o fundación no podrán acceder a las subvenciones destinadas a producciones teatrales.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

5.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asimismo, la concesión, y en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro, se hubiera dictado resolución en tal sentido.

4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento de concesión.

1.– Deialdi honen menpean esleitutako dirulaguntzak lehiaketa-prozedura bidez emango dira. Horrenbestez, laguntzak emateko, eskabideak alderatu egingo dira, euren artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasuna laguntza modalitate bakoitzerako ezarritako balioespen-irizpideei jarraituz ezarriko da, eta laguntzak emango dira harik eta laguntzak, edo, hala badagokio, deialdian esleitutako kredituak agortu arte.

1.– Las subvenciones que se otorguen con cargo a la presente convocatoria lo serán mediante el procedimiento de concurso. A estos efectos la concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas a fin de establecer una prelación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración que se fijan para cada modalidad de ayudas y adjudicando las ayudas hasta el agotamiento, en su caso, de los créditos asignados a la convocatoria.

2.– Bi fasetan baloratuko dira modalitate bakoitzean aurkezten diren proiektuak eta lehenengo fasean, lortu daitezkeen puntuen % 40 lortu beharko dute hurrengo fasera igarotzeko.

2.– La valoración de los proyectos presentados a cada modalidad se hará en dos fases y solo pasarán a la segunda las solicitudes que alcancen un mínimo del 40% de los puntos otorgables en la primera fase.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

2.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre: eskabideak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan, hau da, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa) adierazitako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) en los lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa: eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira, artikulu honen 4. zenbakian adierazitako helbideen bidez, bai eta administrazio publikoen gainerako erregistro elektronikoetan ere, 39/2015 Legearen 16.4.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 del presente artículo, así como en los restantes registros electrónicos de las administraciones públicas, de acuerdo con lo establecido en el artículo 16.4 a) de la Ley 39/2015.

Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, aurretik aipatutako helbide elektronikoaren bitartez.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainontzeko ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:

4.– Las especificaciones sobre como tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en las siguientes sedes electrónicas de euskadi.eus:

– Hitzartutako zirkuitua duten Produkzioak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082106

– Producciones con circuito concertado: www.euskadi.eus/servicios/1082106

– Produkzio eszenikoak I eta Banaketa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082107

– Producciones escénicas I: www.euskadi.eus/servicios/1082107

– Produkzio eszenikoak II eta Banaketa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082108

– Producciones escénicas II: www.euskadi.eus/servicios/1082108

– Bi urteko jarduera eszenikoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082109

– Actividad escénica bienal: www.euskadi.eus/servicios/1082109

Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de http://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Las personas o entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

6. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 6.– Documentación a presentar con la solicitud.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.

1.– Documentación relativa a la persona solicitante.

a) Pertsona fisikoen kasuan:

a) Cuando se trate de personas físicas:

– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.

– Acreditación de identidad de la persona firmante de la solicitud.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

b) Cuando se trate de personas jurídicas:

Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeak:

Las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración:

– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez dute inskripzio hori egiaztatzeko agiririk aurkeztu behar.

– Indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de tal inscripción.

Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek haien legezko eratzea egiaztatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea ere; gainera, ordezkaritza-ahalorde nahikoa dutela justifikatu behar dute. Horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte:

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán acreditar la constitución legal de la entidad según su naturaleza jurídica y la identidad de la persona representante, así como justificar poder suficiente de representación, mediante:

– Eratze-eskritura eta estatutuak, eta dagokien Erregistro Publikoetan inskribatuta daudelako egiaztagiria.

– Escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

– Tarjeta acreditativa del número de identificación fiscal.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.

– Acreditación de la identidad del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

c) Pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat:

c) Tanto para personas físicas como jurídicas:

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu baitzen. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas o entidades solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, los solicitantes podrán denegar expresamente el consentimiento a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak aurka egiten ez badu.

d) De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por la que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa. Honako dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

2.– Documentación relativa al proyecto. Esta documentación deberá presentarse en formato electrónico:

a) Garatu nahi den produkzio edo jarduera eszenikoaren proiektu osoa. Zehazki, honako hauek aurkeztu beharko dira: proiektuaren azalpen-memoria; hala badagokio, obraren testuak; proposamen eszenografikoa; trataera dramaturgikoa; egileen identifikazioa eta curriculuma; koreografia; Zuzendaritza; produkzioa; eszenografia; argiztapena eta interpretazioa.

a) Proyecto completo de la producción o actividad escénica que se quiere desarrollar. Deberán presentarse, memoria explicativa del proyecto, en su caso textos de la obra, propuesta escenográfica, tratamiento dramatúrgico, identificación y curriculum de las personas responsables de la autoría, coreografía, dirección, producción, escenografía, iluminación e interpretación.

b) Dirulaguntza modalitate bakoitzari dagokion inprimakia behar bezala beteta (euskadi.eus helbidean eskuragarri dago).

b) El formulario correspondiente a cada modalidad de ayuda disponible en euskadi.eus debidamente cumplimentado.

c) Egile-eskubideak dituelako egiaztagiria.

c) Acreditación de la posesión de los derechos de autor.

d) Koprodukzio kontratuak, hala badagokio.

d) Contratos de coproducción, si ha lugar.

e) Hala dadagokio modalitate bakoitzean eskatzen den dokumentazioa eta ziurtagiriak.

e) Aquellos documentos y justificantes que en su caso se soliciten en cada una de las modalidades.

f) Eskabidea baloratzeko egoki iritzitako dokumentazio osagarria.

f) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

3.– Honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte aurkeztu beharreko dokumentu elektronikoek, erabilitako bidea (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) edozein dela ere:

3.– Los documentos electrónicos a presentar, independientemente del canal empleado (presencial o electrónico) deberán tener las siguientes características:

a) Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira, erabilgarri daudenean. Gainerako dokumentazioa, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

a) Se utilizarán los modelos descargables, siempre que existan. En caso contrario la documentación se presentará, preferentemente, en formato PDF.

b) Dokumentazio elektronikoaren gehieneko tamaina hauxe izango da: 30 Mb.

b) El tamaño máximo de toda la documentación electrónica presentada será de 30 Mb.

c) Bideoak aurkezteko, web-helbide bat eman ahal izango da, horiek kontsultatzeko, dagokion dokumentuan.

c) Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta, en el documento que corresponda.

7. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Artículo 7.– Declaraciones responsables.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskaerarekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

En aplicación de lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se acreditarán mediante declaración responsable incluida en la solicitud el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes públicos como privados.

– Eskabidea egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraziko du pertsona edo erakunde eskatzaileak, eta dirulaguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.

– Asimismo, la persona o entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas subvenciones.

8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 8.– Gestión de las ayudas.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da laguntza horien arduraduna.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria, siendo la Directora de Promoción de la Cultura el órgano responsable de las mismas.

9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos.

1.– Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

1.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

2.– Pertsona juridikoek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, Administrazio Publikoek eskabidea elektronikoki aurkeztuz zuzentzeko eskatuko diote interesdunari. Horretarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

2.– Si las personas jurídicas presentan su solicitud presencialmente, las Administraciones Públicas requerirán al interesado para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

10. artikulua.– Balorazio Batzordea.

Artículo 10.– Comisión de Valoración.

1.– Modalitate honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bakar bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas en cada modalidad se constituirá una única Comisión de Valoración compuesta por los siguientes miembros:

– Presidentea: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

– Presidente: la Directora de Promoción de la Cultura.

– Bokalak: gutxienez 9 kide eta gehienez 12, Kulturako sailburuordeak izendatutakoak, agindu honetako xedean aditu diren pertsonen eta arte eszenikoekin zerikusia duten Euskal Autonomia Erkidegoko programatzaile eta ekoizleen artean.

– Vocales: entre 9 y 12 vocales nombrados por el Viceconsejero de Cultura entre programadores y productores vinculadas a las artes escénicas radicadas en la Comunidad Autónoma del Euskadi y entre otros expertos o expertas en la materia objeto de esta Orden.

2.– Idazkaria, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Beste eginkizunen artean, idazkariak Balorazio Batzordearen jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du. Ez da Balorazio Batzordeko kide izango eta hitza izango du baina ez botorik.

2.– Actuará como Secretario/a de la Comisión de Valoración una persona técnica de la Dirección de Promoción de la Cultura designada por la Directora de la misma. Entre otras funciones corresponderá al secretario o secretaria velar por la legalidad formal y material de las actuaciones de la Comisión de Valoración. No será miembro de la Comisión de Valoración, y actuará con voz, pero sin voto.

3.– Bi azpibatzorde egongo dira. Batak antzerki arloko proiektuak baloratuko ditu eta besteak dantza arlokoak. Azpi batzorde hauek batzordearen osoko bilkurari bidaliko dizkiote proposamenak dagozkion erabakiak har ditzan.

3.– Se constituirán dos subcomisiones de manera que una analizará y valorará los proyectos del ámbito teatral y la otra los proyectos del ámbito de la danza. Dichas subcomisiones elevarán sus propuestas a la comisión en pleno para que esta adopte sus acuerdos.

Batzordearen heren batek antzerki- eta dantza-eremuetako proiektuak baloratuko ditu. Beste heren batek soilik antzerki-eremukoak, eta, azken herenak, soilik dantza-eremukoak.

Un tercio de la comisión participará en la comisión de teatro. Otro tercio en la comisión de danza y el último tercio en ambas comisiones.

4.– Kulturako sailburuordeak ebazpena emango du Balorazio Batzordearen kideak izendatzeko eta bere osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko. Argitalpena batzordea eratu aurretik egingo da, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

4.– El Viceconsejero de Cultura dictará resolución en la que se nombren las y los componentes de la Comisión de Valoración, y, a su vez se ordene publicar la comisión en el Boletín Oficial del País Vasco. Publicación que se hará con carácter previo a su constitución, a fin de que cualquier persona interesada pueda ejercer su derecho a recusación en los supuestos y términos legalmente establecidos.

5.– Balorazio Batzordea eratzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan ezarritakoa beteko da.

5.– Al momento de conformarse la Comisión de Valoración, se cumplirá con lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

6.– Eskaria egin duten pertsona edo erakunde guztiek izango dute aukera, hala eskatzen badute, beren proiektua batzordearen aurrean defendatzeko euskadi.eus helbidean eskuragarri dagoen eredua erabiliz. Proiektu bakoitzari ez zaio 15 minutu baino gehiago eskainiko.

6.– Todas las personas o entidades solicitantes tendrán la opción de defender su proyecto ante la Comisión si así lo solicitaran utilizando el modelo disponible en euskadi.eus. El tiempo dedicado a cada proyecto no excederá de los 15 minutos.

7.– Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkio ebazpen-proposamen egokiak. Bertan azalduko dira erakunde onuradun bakoitzari egokitutako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua, eta baita ezetsitako eskaera guztiak eta horiek ezetsi izanaren arrazoiak.

7.– Dicha Comisión, en base a los criterios de concesión establecidos, elevará las oportunas propuestas de resolución al Viceconsejero de Cultura, las cuales contendrán la cuantía de la subvención por entidad beneficiaria y el destino de la subvención, así como las solicitudes desestimadas y las causas de la desestimación.

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Balorazio Batzordeak dirulaguntza modalitate bakoitzerako igorritako proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak deialdi honetan modalitate bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzen ebazpenak emango ditu.

1.– A la vista de la propuesta correspondiente a cada modalidad de ayudas elevada por la Comisión de Valoración, el Viceconsejero de Cultura dictará las resoluciones de las subvenciones previstas en esta convocatoria para cada una de las modalidades.

2.– Aurreko lerrokadan aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2.– Las resoluciones a las que se refieren el párrafo anterior, no ponen fin a la vía administrativa y contra las mismas cabe interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente de su notificación, de conformidad a lo establecido en los artículos 121 y 122 de Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Ebazpen horietan ordezkoak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera horietako bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen dirulaguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da.

3.– Tales resoluciones podrán incluir suplentes para el caso de que las personas seleccionadas renuncien, no acepten o incumplan las condiciones especificadas en la presente convocatoria. Si se da alguna de estas circunstancias, el importe de la ayuda que recibirá el suplente será la que quede pendiente de abonar al que resultó beneficiario inicialmente.

4.– Hartutako Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona onuradunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Jakinarazpen-datatzat hartuko da lehenik egin zaionarena.

4.– Las resoluciones que se adopten serán notificadas individualmente a las personas interesadas. Independientemente de esta notificación, el contenido de estas resoluciones se hará público en el Boletín Oficial del País Vasco. Se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

5.– Sei hilabetekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, deialdi honen Agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute pertsona interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

5.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las personas interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden de convocatoria transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las personas interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 12.– Compatibilidad de las subvenciones.

1.– Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

1.– Respetando los límites establecidos en la presente convocatoria estas subvenciones son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse esta se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite máximo que corresponda.

2.– Hala ere, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu eta helburu berberarentzat edo proiektu edo helburu horren zati batentzat emandako edozein dirulaguntza izendunekin, edo musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte edo liburu eta literatura alorretako dirulaguntzekin.

2.– No obstante, las subvenciones previstas en la presente convocatoria serán incompatibles con aquellas otras subvenciones otorgadas por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco para la realización del mismo proyecto, o de parte o partes del mismo, ya se trate de una subvención nominativa o cualquier otra ayuda concedida al amparo de las órdenes de subvenciones en los ámbitos de música, danza, audiovisuales, teatro, artes visuales o libro y literatura.

Bateraezintasun hori ez da aplikatuko bi urtean behingo jarduera eszenikorako dirulaguntza jasotzen duten onuradunen kasuan (agindu honetako IV. kapituluan araututa dago), baldin eta arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntza programetako deialdien modalitatearen barnean jabetza publikoko espazio eszenikoren batean urte bateko egoitza-proiektua aurkezten baldin badute. Dirulaguntza modalitate hori Agindu honetan IV. kapituluan araututa dago. Kasu horietan, laguntzak bateragarriak izango dira baldin eta egoitza-programaren kostuak produkzio eszenikoa sustatzeko modalitateko dirulaguntzei soilik egozten bazaizkie.

Esta incompatibilidad no se aplicará en aquellos casos en los que los beneficiarios de las ayudas a la actividad escénica bienal, modalidad de ayuda regulada en el Capítulo IV de la presente Orden, presenten proyectos anuales de residencia en algún espacio escénico de titularidad pública en la modalidad de ayudas a la promoción escénica de la convocatoria de ayudas a programas destinados al fomento de las artes escénicas. En estos casos las ayudas se podrán compatibilizar siempre que los costes del programa de residencia se imputen exclusivamente a la modalidad de ayudas a la promoción escénica.

3.– Agindu honetan araututako modalitate bakoitzean proiektu bakarra lagun daiteke onuradun bakoitzeko.

3.– En cada una de las modalidades reguladas en la presente Orden tan solo podrá ser subvencionado un proyecto por persona beneficiaria.

4.– Lau modalitateetakoren batean dirulaguntzak jaso dituzten pertsonek edo erakundeek ezingo dituzte beste hiru modalitateetan araututako dirulaguntzak jaso. Eskatzaile berak eskabideak modalitate ezberdinetan aurkeztuz gero, laguntzak beti ere orden honetan ebatziko dira: bi urteko jarduerari zuzendutako laguntzak, hitzartutako zirkuitua duten prodiukzioei zuzendutako laguntzak eta produkzio eszenikoak eta ondorengo banaketari zuzendutako laguntzak.

4.– Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones en alguna de las cuatro modalidades no podrán recibir las subvenciones reguladas en las otras tres modalidades. En aquellos casos en que un mismo solicitante haya presentado solicitudes en las diferentes modalidades, la adjudicación de las ayudas que en su caso le correspondan se realizará siguiendo este orden: ayudas a la actividad escénica bienal, ayudas a las producciones con circuito concertado y ayudas a la producción y a su posterior distribución.

5.– Aurreko atalean ezarritako muga ez da aplikatuko kasu hauetan:

5.– La limitación señalada en el apartado anterior no se aplicará en los siguientes casos:

a) Agindu honen 22. artikuluan jasotako koprodukzio publikoetarako dirulaguntzak. Dirulaguntza horiek gainerako modalitateekin bateragarriak izango dira.

a) Las ayudas a las coproducciones públicas recogidas en el artículo 22 de la presente Orden, que serán compatibles con el resto de modalidades.

b) Bi dirulaguntzen batura 60.000 euro baino gutxiagokoa denean. Salbuespen hau hiru urtean behin bakarrik erabili ahal izango da eta 3.4.d) artikuluan ezartzen denari dagokionez estreinaldi bakar bat bezala kontatuko da. Baldin eta III. kapituluan araututako dirulaguntza modalitateak bateratzen badira, banaketarako laguntza dirulaguntza modalitate bakarrean jaso ahalko da.

b) Cuando la suma de las dos subvenciones no superen los 60.000 euros. Dicha excepción solo se podrá aplicar una vez cada tres años y a efectos de lo establecido en el artículo 3.4.d) se contabilizará como un único estreno. En el caso de que las dos subvenciones correspondan a las modalidades reguladas en el Capítulo III solo podrán recibir ayuda a la distribución en una de las dos ayudas.

6.– II. eta III. kapituluetako laguntzen onuradunek ondoz ondoko ekitaldietan jaso ahalko dituzte laguntzak, betiere agindu honen 3.4.d) artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

6.– Los beneficiarios de las ayudas del Capítulo II y III podrán recibir ayudas en ejercicios consecutivos siempre que no superen los límites impuestos en el artículo 3.4 d) de la presente Orden. Los beneficiarios de las ayudas reguladas en el Capítulo IV no podrán presentarse en ningún caso en convocatorias consecutivas de dicha modalidad.

7.– Eskatzaileak ezingo dute proiektu bera III. kapituluan araututako bi laguntza motalitateetan aurkeztu. Hala eginez gero, sarrera-erregistroaren arabera bakarrik onartuko da lehenik aurkeztutakoa.

7.– Las personas solicitantes no podrán presentar el mismo proyecto a las dos modalidades contempladas en el Capítulo III. En el caso de que lo hiciese solo se admitirá la presentada en primer lugar según registro de entrada.

13. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las personas o entidades beneficiarias.

Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las siguientes obligaciones:

a) Esleitutako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona edo entitate onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan gauzatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badiote proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

b) Ejecutar el proyecto subvencionado en los términos presentados a la convocatoria. No obstante, podrán introducirse aquellos cambios que no supongan una modificación sustancial, y no afecten a la viabilidad económica del proyecto. Los mismos, deberán notificarse por escrito al Viceconsejero de Cultura, el cual tendrá un plazo de quince días a partir de la fecha de recepción de la notificación para su aceptación o no. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación planteada se entenderá aceptada.

c) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las subvenciones.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

d) Realizar expresa mención del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco en los ejemplares de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico. Dicho material se editará en euskera sin perjuicio del uso de otras lenguas.

e) Agindu honetan ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntzak eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak ere. Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dira.

e) Las que se establezcan en esta Orden, así como cuantas otras obligaciones y deberes estén establecidos por la percepción de ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Asimismo, incluidas las obligaciones recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Artículo 14.– Pago de la subvención.

Deialdi honetako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

Las subvenciones concedidas con cargo a la presente Orden se abonarán en los términos que a continuación se expresan:

a) Dirulaguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.

a) El primer 50% de la cuantía subvencionada se hará efectivo al comienzo de los trabajos de la actividad subvencionada y previa notificación formal y expresa por parte de la persona o entidad beneficiaria respecto a la fecha de inicio de dichos trabajos.

b) Dirulaguntzaren % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren, betiere 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) El segundo 40% de la ayuda, y siempre a partir del 1 de enero de 2021, se hará efectivo previa justificación de los gastos correspondientes al importe recibido como primera parte de la ayuda concedida (50%).

c) Dirulaguntzaren gainerako % 10a, dirulaguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

c) Un último abono por el 10% restante previa justificación de la subvención, en los términos señalados en el siguiente artículo.

Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.

Del importe de la ayuda o subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa del Impuesto. En su caso el tipo de retención por inicio de actividad deberá ser solicitado por la persona beneficiaria.

15. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta kitapena.

Artículo 15.– Justificación y liquidación de la subvención.

1.– Dirulaguntza jasotzen duten pertsona edo entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, betiere 2021eko abenduaren 31 baino lehen:

1.– Las personas o entidades beneficiarias de estas subvenciones deberán presentar en los tres meses siguientes a la fecha de finalización de la actividad subvencionada, y siempre antes del 31 de diciembre de 2021, la documentación siguiente:

a) Dirulaguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

a) Memoria detallada relativa a la ejecución, grado de cumplimiento y evaluación de la actividad presentada junto con la solicitud de subvención.

b) Diruz lagundutako antzezlana(k) estreinatu d(ir)ela justifikatzeko, erakunde kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.

b) Acreditación de la realización del estreno de la(s) obra(s) subvencionada(s) por medio de certificado expedido por la entidad contratante, contrato u hoja de taquilla.

c) Diruz lagundutako jarduera egikaritzearen emaitza ekonomikoa (diru-sarrerak eta gastuak) ahalik eta bereizien, euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduari jarraikiz.

c) Mediante declaración responsable el resultado económico, lo más desglosado posible, de la ejecución (gastos e ingresos) de la actividad subvencionada conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

En la relación de ingresos se deberá incluir, entre otras:

– Pertsona edo erakunde onuradunaren behin betiko ekarpena.

– La aportación definitiva de la persona o entidad beneficiaria.

– Beste administrazio edo erakundeen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jasoko ez balu, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Las aportaciones de otras administraciones o entidades ya sean públicas o privadas. En el caso de que la persona o entidad beneficiaria no hubiera recibido subvención alguna diferente a la del Departamento de Cultura y Política Lingüística, se deberá adjuntar declaración responsable efectuada a tal efecto.

– Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak emandako dirulaguntza.

– La subvención otorgada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística.

d) Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta egindako gastuen egiaztagiri-zerrenda (nominak, fakturak, tiketak, ordainagiriak...) dituen zerrenda, euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduari jarraituta.

d) Relación clasificada de todos los documentos justificativos de gasto (nóminas, facturas, tiques, recibos...) efectuados con motivo de la ejecución del programa o actividad subvencionada conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak laginketa-teknikak erabiliko ditu bere iritziz diruz lagundutako guztirako zenbatekoaren arabera, dirulaguntzaren aplikazio egokiaren ebidentzia nahikoa emango duten egiaztagiriak konprobatzeko. Horretarako, onuradunari eska diezaioke hasiera batean ez helarazitako egiaztagiriak bidaltzeko.

La Dirección de Promoción de la Cultura procederá a la comprobación, mediante técnicas de muestreo, de los justificantes que estime oportunos respecto del total importe de la actividad subvencionada y que permitan obtener una evidencia razonable sobre la adecuada aplicación de la subvención, pudiendo requerir al beneficiario la entrega de los justificantes no aportados inicialmente.

Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.

No obstante, cuando la Dirección de Promoción de la Cultura así lo requiera, las personas beneficiarias asumen el compromiso de poner a disposición de aquella los justificantes que cubran el importe total del presupuesto presentado.

e) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

e) Ejemplares de las diversas versiones lingüísticas de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro, donde conste expresamente la mención al patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete justifikazioak:

2.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Justifikazioak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira, honako toki hauetan: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Justifikazioak, halaber, bide elektronikoz aurkeztu ahalko dira, gune honetan: http://www.euskadi.net/nirekarpeta

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en http://www.euskadi.eus/micarpeta

3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, aurretik aipatutako helbide elektronikoaren bitartez.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

4.– Justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude euskadi.eus egoitza elektronikoan, agindu honetako 5. artikuluan zehaztutako helbidean.

4.– Las especificaciones sobre como tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en la dirección indicada en el artículo 5 de la presente Orden.

16. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 16.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, ezinbestekoak direnak eta deialdi honetan eta emateko ebazpenean edo hark izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epearen barruan egiten direnak. Inola ere, diruz laguntzeko moduko gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da izan merkatuko balioaren gainetikoa.

1.– Se consideran gastos subvencionables aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en esta convocatoria y en la resolución de concesión o sus posibles modificaciones. En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira jarraian datozenak aurkeztutako proiektutik eratorritako gastu gisa:

2.– Serán subvencionables como gastos derivados del proyecto presentado, los siguientes:

a) Produkzio-gastuak (modalitate guztietan).

a) Gastos de producción (En todas las modalidades).

– Egiletasuna.

– Autorías.

– Interpreteak.

– Intérpretes.

– Talde artistikoa eta teknikoa.

– Equipo artístico y técnico.

– Materialak (ekoiztea, erostea eta alokatzea).

– Materiales (fabricación, compra y alquileres).

– Komunikazioa.

– Comunicación.

– Bidaiak eta garraioak.

– Viajes y transportes.

– Lokalak (gastu orokorretan daudenak ezin izango dira egotzi).

– Locales (No imputables los ya incluidos en gastos generales).

– Bestelako produkzio-gastuak.

– Otros gastos de producción.

– Produkzioari egotz dakizkiokeen gastu orokorrak: egotzitako zeharkako kostuen guztirako zenbatekoa ezingo da diruz lagundutako gastu osoaren ehuneko 25 baino altuagoa izan. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bati ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.

– Gastos generales imputables a la producción: El total de costes indirectos imputados no podrá superar el 25 por ciento del gasto total del proyecto subvencionado. Dentro de los costes indirectos se incluyen tanto las variables que son imputables a varias de las actividades que desarrolla la persona beneficiaria como los costes de estructura que, sin ser imputables a una actividad concreta, son necesarios para que la actividad subvencionada se lleve a cabo.

b) Banaketa-gastuak (III., IV. eta V. kapituluetan araututako modalitateetan).

b) Gastos de distribución (En las modalidades reguladas en el Capítulo III y IV).

– Publizitatea eta komunikazioa.

– Publicidad y comunicación.

– Langileria-gastuak.

– Gastos de personal.

– Bidaiak eta garraioak.

– Viajes y transportes.

– Bestelako banaketa-gastuak.

– Otros gastos de distribución.

c) Egitura-gastuak (IV. kapituluan araututako modalitatean).

c) Gastos de estructura (En la modalidad regulada en el Capítulo IV).

– Langileak.

– Personal.

– Lokalak.

– Locales.

– Telefonoa, Internet eta informatika.

– Telefonía, internet e informática.

– Bidaiak, garraioak eta dietak.

– Viajes, transportes y dietas.

– Gastu arrunta.

– Gasto corriente.

– Enpresako beste gastu orokor batzuk.

– Otros gastos generales de empresa.

d) Beste jarduera batzuetako gastuak (IV. kapituluan araututako modalitatean).

d) Gastos de otras actividades (En la modalidad regulada en el Capítulo IV).

– Bitartekaritza-jarduerak.

– Actividades de mediación.

– Sentsibilizazio-jarduerak.

– Actividades de sensibilización.

– Prestakuntza-jarduerak.

– Actividades de formación.

3.– Edozein kasutan, Agindu honen menpean, diruz lagun daitezkeen gastu kontsideratuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.

3.– En todo caso, se consideran gastos subvencionables en el marco de la presente Orden los acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4.– Ez da inolaz ere diruz lagun daitekeen gastu kontsideratuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

4.– No será en ningún caso gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la persona o entidad beneficiaria esté obligada a realizar declaración del mencionado impuesto. En este supuesto, la cantidad imputable como gasto será la correspondiente a la base imponible de los justificantes.

17. artikulua.– Azpikontratazioa.

Artículo 17.– Subcontratación.

1.– Erakunde onuradunak hirugarrenekin adostu dezake, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren exekuzioaren guztirako zenbatekoaren % 75, azpikontratu guztietako prezioak gehituta.

1.– La entidad beneficiaria podrá concertar con terceros la ejecución de la actividad subvencionada hasta un límite máximo del 75% del importe de la actividad subvencionada, sumando los precios de todos los subcontratos.

Azpikontratazioen kasuan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak, onuradunak, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa hartu aurretik, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

Para el caso de estas subcontrataciones, cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención.

2.– Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira sustatzaileak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.

2.– Quedan fuera de este concepto los gastos en que tenga que incurrir el promotor para la realización por sí mismo del plan subvencionado.

3.– Edozein kasutan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie onuradun eta kontratatzaileei.

3.– En todo caso, será de aplicación a los beneficiarios y contratistas los límites y obligaciones establecidos en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

18. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.

Artículo 18.– Resolución de modificación.

Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzaren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Kulturako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena egingo du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokitzeko.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de las subvenciones. A estos efectos el Viceconsejero de Cultura dictará la oportuna resolución de modificación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

19. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 19.– Incumplimientos.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein partez, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de aquellas para las que se concedieron.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea, hala badagokio, horretarako ezarritako epean.

c) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la resolución de liquidación de la subvención, en el plazo para ello establecido.

d) Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez konplitzea.

d) Cualquier otra que sea de obligado cumplimiento por así establecerlo con carácter general en las disposiciones sobre materia subvencional.

2.– Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena).

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
HITZARTUTAKO ZIRKUITUA DUTEN PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A PRODUCCIONES CON CIRCUITO CONCERTADO

20. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 20.– Áreas subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak deialdiaren pertsona edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan 2020ko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten produkzio hauetara bideratuta daude:

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas a las producciones que se desarrollen o inicien durante el ejercicio 2020 en la Comunidad Autónoma de Euskadi por las personas o entidades beneficiarias de la presente convocatoria y que cumplan las siguientes condiciones:

a) 2020ko uztailaren 1etik aurrera eta 2021eko azaroaren 30a baino lehen estreinatutako produkzio-proiektuak. Kalean programatuko diren proiektuen kasuan, 2020ko maiatzaren 14tik aurrera estreinatu ahal izango dira.

a) sean proyectos de producción que se estrenen después del 1 de julio de 2020 y antes del 30 de noviembre de 2021. Los proyectos de producción destinados a ser programados en la calle podrán ser estrenados a partir del 14 de mayo de 2020.

b) Sarea Euskal Antzokien Sarearekin hitzartutako antzerki-bira aurkeztea, estreinaldia egin eta lau hilabeteko epean egitekoa.

b) presenten una gira concertada con teatros de Sarea (Red Vasca de Teatros) a realizarse en los cuatro meses siguientes al estreno de la producción en alguno de los teatros de Sarea.

2.– Lau hilabete horiek kalkulatzeko, honako inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

2.– Para el cálculo de esos cuatro meses se tomarán en cuenta las siguientes circunstancias:

– Baldin eta antzerki-birarako ezarritako lau hilabeteko epeak barne hartzen baditu urteko lehen eta azken astea, 15 egun luzatuko da.

– En caso de que el plazo de cuatro meses establecido para la gira incluya la última y primera semana del año, aquel se prolongará en 15 días.

– Ikuskizunaren aretoko estreinaldia uztailean edo abuztuan egiten bada, antzerki-birarako epea abenduaren 31n bukatuko da.

– En el caso de que el estreno del espectáculo, siempre y cuando sea de sala, se realice en los meses de julio o agosto el plazo establecido para la gira finalizará el 31 de diciembre.

3.– Sarearekin hitzartutako emanaldiak behar bezala egiaztatuta egotea kontratu bidez, aurrekontratu bidez, kontratua egiteko hitzemate bidez edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein behartze-dokumenturen bidez.

3.– Cada función concertada con un teatro de Sarea deberá estar debidamente acreditada mediante contrato, precontrato, promesa de contrato o cualquier otro documento obligacional válido en derecho.

21. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 21.– Cuantías y límites de estas subvenciones.

1.– Hitzartutako zirkuitua duen produkzioetarako dirulaguntzen zenbatekoa 280.000 eurokoa izango da. Zehazki, 200.000 euro antzerki-eremurako eta 80.000 dantza-eremurako.

1.– La cuantía de las subvenciones a producciones con circuito concertado asciende a 280.000 euros. 200.000 euros se destinarán al área teatral y 80.000 euros al área de la danza.

2.– Dirulaguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 50era irits daitezke, gehienez.

2.– Las subvenciones podrán alcanzar, como máximo, hasta un 50% del presupuesto neto aprobado (impuestos excluidos) de cada proyecto o actividad presentada a efectos de la subvención.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

3.– Cuando la ayuda se solicite para una coproducción, el solicitante deberá tener una participación de, al menos, el 33% de la producción resultante. La subvención concedida nunca será superior al 50% de la participación del productor solicitante.

4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

4.– El máximo total de las subvenciones procedentes de las distintas administraciones públicas no podrá, en ningún caso, superar el 70% del coste de la actividad para la que se solicita ayuda.

5.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa hirurogei mila (60.000) eurokoa izango da.

5.– El importe máximo concedido a cada proyecto seleccionado no podrá ser superior a 60.000 euros.

22. artikulua.– Koprodukzio publikoetarako laguntzak.

Artículo 22.– Ayudas a las coproducciones públicas.

Modalitate honetako antzerki-arloko zuzkiduraren 60.000 euro erabiliko dira 20. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain honako hauek betetzen dituzten produkzio-proiektuak diruz laguntzeko:

60.000 euros de la dotación del área teatral de esta modalidad se destinarán a subvencionar proyectos de producción que además de cumplir las condiciones establecidas en el artículo 20 cumplan con las siguientes:

a) Koprodukzio publiko-pribatuko proiektuak baldin badira, eta gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko bi antzokietan parte hartzeaz gain, gutxienez produkzioaren aurrekontuaren % 50eko balioa badute.

a) Sean proyectos de coproducción público-privado en los que participen un mínimo de dos teatros de la Comunidad Autónoma Vasca con una cantidad no inferior al 50% del presupuesto de la producción.

b) 120.000 euro baino gehiagoko aurrekontua duten koprodukzio-proiektuak baldin badira.

b) sean proyectos de coproducción con un presupuesto superior a 120.000 euros.

23. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 23.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones, la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios en la primera fase prevista en el artículo 4.2:

A) Produkzio-proiektuaren balorazioa (35 puntu).

A) La valoración artística del proyecto de producción (35 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan produkzioan eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrá en cuenta los siguientes elementos implicados en la producción y con el peso específico que en los mismos se señala):

A.1.– Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A.1.– Elenco artístico y técnico (22%).

A.2.– Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A.2.– Las autorías: idea original, textos (22%).

A.3.– Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A.3.– Dirección artística: dramaturgia, coreografía (22%).

A.4.– Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

A.4.– Espacios escénicos: Escenografía, luces, vestuario (17%).

A.5.– Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).

A.5.– Innovación artística: desarrollo de nuevos lenguajes (17%).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

B) Interés del proyecto de producción (10 puntos).

Produkzioaren honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan:

Se tendrán en cuenta los siguientes aspectos de la producción:

B.1.– Sustatutako balioen interesa.

B.1.– Interés de los valores promocionados.

B.2.– Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B.2.– Compromiso con la comunidad en sus desafíos sociales.

B.3.– Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B.3.– La intersección de distintas disciplinas artísticas.

B.4.– Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

B.4.– Recuperación del patrimonio escénico vasco y/o aportación al mismo.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

Junto con la puntuación otorgada se señalará(n) explícitamente el/los subcriterio(s) tenido(s) en cuenta a la hora de valorar este criterio.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (5 puntu).

C) Viabilidad del proyecto (5 puntos).

Kontuan hartuko dira aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna.

Se tendrá en cuenta la idoneidad, coherencia y legalidad del proyecto financiero presentado.

2.– Balorazioaren bigarren fasean kontuan hartuko dira lehen fasea gainditu duten eskatzaileek aurkeztutako Sarea antzerki-sareko antzokietan hitzartutako emanaldi kopurua.

2.– En la segunda fase de la valoración se tendrá en cuenta el número de funciones concertados con los teatros de Sarea que los solicitantes que hayan superado la valoración de la primera fase presenten.

Sareako antzoki batekin hitzartutako eta behar bezala egiaztatutako emanaldi bakoitzeko puntu bat emango da.

Cada función concertada y debidamente acreditada con un teatro de Sarea se valorará con un punto.

Aurretik aipatutako irizpidea aplikatzerakoan, ez dira antzoki bakoitzeko 3 emanaldi baino gehiago konputatuko.

A la hora de aplicar el criterio anterior no se computarán más de 3 funciones por teatro.

3.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena lantzeko, lortu dituzten puntuen arabera ordenatuko ditu proiektuak Balorazio Batzordeak.

3.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración ordenará los proyectos presentados atendiendo al número de puntos obtenidos.

4.– Balorazio-baremoaren arabera produkzioaren estreinalditik lau hilabetera egindako emanaldiengatik 12 puntu gutxienez lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

4.– Quedarán descartados y no podrán incluirse en la selección aquellos proyectos que no obtengan un mínimo de 12 puntos obtenidos por las funciones realizadas durante los cuatro meses siguientes al estreno de la producción.

Gutxieneko puntuazio hori 9 puntukoa izango da honako kasuetan:

Dicha puntuación mínima será de 9 puntos en los siguientes casos:

a) Produkzio-proiektuagatik ordaindu beharko ordainsariak 6.000 euroko zenbatekoa gainditzen dutenean.

a) Proyectos en los que el caché de la producción supere los 6.000 euros.

b) Kalean soilik programatuko diren produkzio-proiektuak.

b) Proyectos de producción destinados a ser programados exclusivamente en la calle.

c) Dantza-produkzio proiektuak.

c) Proyectos de producción de danza.

5.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, modalitateari ezarritako diru-kopurua, eskatutakoaren % 100 emanez banatuko da. Hautatutako azken eskabideari dagokion dirulaguntzak ez badu gainditzen egindako eskaeraren % 80, deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.6 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

5.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos seleccionados atendiendo al procedimiento recogido en el artículo 4, se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica establecida para la modalidad se distribuirá adjudicando el 100% de la subvención solicitada. Si la subvención que corresponda a la última solicitud seleccionada no supera el 80% de la solicitud realizada se destinará a otra modalidad de la convocatoria siguiendo el criterio establecido en el artículo 2.6.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PRODUKZIO ESZENIKOEI ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A PRODUCCIONES ESCÉNICAS Y A SU POSTERIOR DISTRIBUCIÓN

24. artikulua.– Laguntzen xedea.

Artículo 24.– Objeto de las ayudas.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak produkzio eszenikoak sortzera nahiz produkzioaren estreinaldia eta geroko banaketa-lanak egitera zuzenduta daude.

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas a apoyar tanto la realización de producciones escénicas como las labores de distribución posteriores al estreno de la producción.

2.– Proiektu horiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

2.– Dichos proyectos deben de cumplir las siguientes condiciones:

a) 2020ko martxoaren 30a baino beranduago eta 2021eko ekainaren 30a baino lehen estreinatutako produkzio- eta sorkuntza-proiektuak izatea.

a) sean proyectos de creación y producción que se estrenen con posterioridad al 30 de marzo de 2020 y antes del 30 de junio de 2021.

b) Diruz lagundutako produkzioaren banaketa-plan bat aurkeztea. Banaketa-plana estreinaldia baino hiru hilabete lehenago hasi ahalko da.

b) presenten un plan de distribución de la producción subvencionada. El plan de distribución podrá comenzar tres meses antes de la realización del estreno.

I. ATALA
SECCIÓN I
PRODUKZIO ESZENIKOAK I ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A PRODUCCIONES ESCÉNICAS I Y A SU POSTERIOR DISTRIBUCIÓN

25. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 25.– Actividades objeto de ayuda.

1.– Atal honetan aurreikusitako laguntzak 24. artikuluan jasotako baldintzak betetzeaz gain, jarraian datozenak ere betetzen dituzten produkzio- eta banaketa-proiektuei zuzenduta daude:

1.– Las ayudas previstas en esta sección van dirigidas a aquellos proyectos de producción y distribución que además de las condiciones establecidas en el artículo 24 cumplan con alguna de las siguientes condiciones:

a) Izaera profesionaleko lehen proiektuak.

a) primeros proyectos de carácter profesional.

b) Izaera berritzaile esanguratsua duten proiektuak.

b) Proyectos con un significativo carácter innovador.

c) Espezifikoki ikerketara eta esperimentaziora zuzendutako obrak.

c) Obras orientadas de forma específica a la investigación y a la experimentación.

26. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 26.– Cuantías y límite de estas ayudas.

1.– Laguntzen zenbatekoa berrehun mila (200.000) eurokoa izango da. Zehazki, 100.000 euro emango zaizkio antzerki-eremuari eta 100.000 dantza-eremuari.

1.– La cuantía de las ayudas asciende a 200.000 euros. 100.000 euros se destinarán al área teatral y 100.000 euros al área de la danza.

2.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa hogeita hamabost mila (35.000) eurokoa izango da.

2.– El importe máximo concedido a cada proyecto seleccionado no podrá ser superior a 35.000 euros.

a) Produkzioa egitera zuzendutako dirulaguntza ezingo da 25.000 eurotik gorakoa izan, ezta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 70etik gorakoa ere. 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten produkzio elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 75 izango da.

a) La subvención dirigida a la realización de la producción no podrá exceder de los 25.000 euros ni del 70% del presupuesto de la producción presentado. En el caso de las producciones bilingües o exclusivamente en euskara que reciban las primas reguladas en el artículo 28, el límite establecido es del 75%.

b) Diruz lagundutako produkzioaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 10.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da produkzioarei emandako esleipenaren % 50 baino handiagoa izan.

b) La subvención dirigida a la distribución de la producción subvencionada no podrá superar los 10.000 euros y en ningún caso el 50% de la subvención concedida a la producción.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

3.– Cuando la subvención se solicite para una coproducción, la persona o entidad solicitante deberá tener una participación de, al menos, el 33% de la producción resultante. La subvención concedida nunca será superior al 50% de la participación del productor solicitante.

4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

4.– El máximo total de las subvenciones procedentes de las distintas administraciones públicas no podrá, en ningún caso, superar el 70% del coste de la actividad para la que se solicita ayuda.

27. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 27.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones, la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios en la primera fase prevista en el artículo 4.2:

A) Produkzio-proiektuaren balorazioa (45 puntu).

A) La valoración artística del proyecto de producción (45 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan produkzioan eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrá en cuenta los siguientes elementos implicados en la producción y con el peso específico que en los mismos se señala:

A.1.– Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A.1.– Elenco artístico y técnico (22%).

A.2.– Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A.2.– Las autorías: idea original, textos (22%).

A.3.– Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A.3.– Dirección artística: dramaturgia, coreografía (22%).

A.4.– Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

A.4.– Espacios escénicos: Escenografía, luces, vestuario (17%).

A.5.– Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (%17).

A.5.– Innovación artística: desarrollo de nuevos lenguajes (17%).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

B) Interés del proyecto de producción (10 puntos).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

Se tendrán en cuenta los siguientes aspectos:

B.1.– Sustatutako balioen interesa.

B.1.– Interés de los valores promocionados.

B.2.– Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B.2.– Compromiso con la comunidad en sus desafíos sociales.

B.3.– Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B.3.– La intersección de distintas disciplinas artísticas.

B.4.– Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

B.4.– Recuperación del patrimonio escénico vasco y/o aportación al mismo.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

Junto con la puntuación otorgada se señalará(n) explícitamente el/los subcriterio(s) tenido(s) en cuenta a la hora de valorar este criterio.

2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:

2.– En la segunda fase de la valoración la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios a los proyectos que hayan superado la primera fase.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).

C) Viabilidad del proyecto (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

C.1.– Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).

C.1.– Idoneidad, coherencia y legalidad del proyecto financiero presentado (34%).

C.2.– Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).

C.2.– Plan de explotación y amortización propuesto (34%).

C.3.– Banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).

C.3.– Plan de distribución atendiendo fundamentalmente a los recursos humanos implicados (32%).

D) Pertsonaren edo erakundearen ibilbidea baloratzea (gehienez 10 puntu).

D) Valoración de la trayectoria de la persona o entidad solicitante (10 puntos).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

E) Innovación y mejora continua de la actividad (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

E.1.– Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E.1.– Innovación en los procesos de producción y comercialización (34%).

E.2.– Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E.2.– Innovación en las relaciones con los públicos (34%).

E.3.– Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

E.3.– Incorporación de innovación tecnológica (32%).

F) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

F) La utilización del euskera en la actividad propuesta (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

F.1.– Euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).

F.1.– Existencia de versión en euskera (50%).

F.2.– Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

F.2.– Valoración de la utilización del euskera (50%).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: Lortutako puntuazioa X100/90.

Este criterio no será de aplicación en aquellos proyectos no sustentados en un texto por lo que para la valoración total de dichos proyectos se aplicará la siguiente formula: puntuación obtenida X100/90.

G) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

G) Participación de la mujer en el proyecto presentado (5 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

G.1.– Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

G.1.– Presencia de mujeres en las categorías siguientes: autoría, dirección de producción, dirección artística/coreografía, interpretes principales (60%).

G.2.– Emakumeek duten presentzia produkzio-proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).

G.2.– Presencia de mujeres en el total de personas implicadas en el proyecto de producción (40%).

3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren% 80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.6 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

3.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos seleccionados atendiendo al procedimiento recogido en el artículo 4, se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica establecida para la modalidad se distribuirá en proporción a la puntuación que hubiera obtenido cada proyecto seleccionado en la fase de valoración conforme a los criterios establecidos, siempre y cuando en función de ese reparto proporcional la ayuda a recibir supere el 80% de la cantidad solicitada. En caso contrario la cantidad sobrante se destinará a otra modalidad de la convocatoria siguiendo el criterio establecido en el artículo 2.6.

28. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.

Artículo 28.– Ayudas a las producciones en euskara.

1.– Dirulaguntza merezi duten antzerki proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik hogeita 25.000 euro banatuko dira, euskarazko bertsioa duten produkzioetarako pizgarri gisa.

1.– Una vez seleccionados los proyectos merecedores de subvención, de la cuantía total destinada a esta modalidad se repartirán 25.000 euros como incentivo a la realización de producciones teatrales con versión en euskara.

2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrentzako ikuskizuna ez izatea. Horrez gain, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoa ezingo da 4.000 euro baino gehiagokoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz estreinatzen bada, eta 2.000 euroko estreinaldia gaztelaniaz bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago pasatu, eta 2021eko abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko dira.

2.– Será condición imprescindible que no se trate de un espectáculo dirigido al público infantil y las cantidades destinadas a cada proyecto no podrán superar en ningún caso los 4.000 euros si el estreno en la Comunidad Autónoma del Euskadi se realiza primero en euskara, y los 2.000 euros si el estreno se realiza en castellano. En este segundo caso entre los estrenos de las dos versiones no deberá transcurrir un plazo mayor al de seis meses y deberá realizarse antes del 31 de diciembre de 2021.

3.– Edozein kasutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko atalean eta 26. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

3.– En todo caso, a la hora de calcular la cantidad que le corresponde a cada persona beneficiaria se tendrá en cuenta la puntuación obtenida, siempre y cuando no se superen los límites establecidos en el apartado anterior y en el artículo 26.

II. ATALA
SECCIÓN II
PRODUKZIO ESZENIKOAK II ETA ONDORENGO BANAKETARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A PRODUCCIONES ESCÉNICAS II Y A SU POSTERIOR DISTRIBUCIÓN

29. artikulua.– Laguntzaren xede diren jarduerak.

Artículo 29.– Actividades objeto de ayuda.

1.– Atal honetan aurreikusitako laguntzak 24. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten betetzen dituzten produkzio- eta banaketa-proiektuei zuzenduta daude:

Las ayudas previstas en esta sección van dirigidas a aquellos proyectos de producción y distribución que cumplan las condiciones establecidas en el artículo 24.

30. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 30.– Cuantías y límite de estas ayudas.

1.– Laguntzen zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da. Zehazki, 210.000 euro antzerki-eremurako eta 190.000 dantza-eremurako.

1.– La cuantía de las ayudas asciende a 400.000 euros. 210.000 euros se destinarán al área teatral y 190.000 euros al área de la danza.

2.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da.

2.– El importe máximo concedido a cada proyecto seleccionado no podrá ser superior a 80.000 euros.

a) Produkzioa egitera zuzendutako dirulaguntza ezingo da 60.000 eurotik gorakoa izan, ezta aurkeztutako ekoizpenaren aurrekontuaren % 50etik gorakoa ere. 28. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten produkzio elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 55 izango da.

a) La subvención dirigida a la realización de la producción no podrá exceder de los 60.000 euros ni del 50% del presupuesto de la producción presentado. En el caso de las producciones bilingües o exclusivamente en euskara que reciban las primas reguladas en el artículo 28, el límite establecido es del 55%.

b) Diruz lagundutako produkzioaren banaketara zuzendutako dirulaguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan, eta edozein kasutan ezin izango da produkzioari emandako esleipenaren % 50 baino handiagoa izan.

b) La subvención dirigida a la distribución de la producción subvencionada no podrá superar los 20.000 euros y en ningún caso el 50% de la subvención concedida a la producción.

3.– Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak gutxienez produkzioaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Dirulaguntzak ez du inoiz gaindituko ekoizle eskatzailearen parte-hartzearen % 50.

3.– Cuando la subvención se solicite para una coproducción, la persona o entidad solicitante deberá tener una participación de, al menos, el 33% de la producción resultante. La subvención concedida nunca será superior al 50% de la participación del productor solicitante.

4.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

4.– El máximo total de las subvenciones procedentes de las distintas administraciones públicas no podrá, en ningún caso, superar el 70% del coste de la actividad para la que se solicita ayuda.

5.– Nolanahi ere, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urteko epean, 2019ko deialditik kontatzen hasita.

5.– En todo caso un mismo beneficiario no podrá recibir más de 400.000 euros en un periodo de 8 años, a contar desde la convocatoria de 2019.

31. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 31.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones, la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios en la primera fase prevista en el artículo 4.2:

A) produkzio-proiektuaren balorazioa (35 puntu).

A) La valoración artística del proyecto de producción (35 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan produkzioaren eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrá en cuenta los siguientes elementos implicados en la producción y con el peso específico que en los mismos se señala:

A.1.– Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A.1.– Elenco artístico y técnico (22%).

A.2.– Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A.2.– Las autorías: idea original, textos (22%).

A.3.– Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A.3.– Dirección artística: dramaturgia, coreografía (22%).

A.4.– Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

A.4.– Espacios escénicos: Escenografía, luces, vestuario (17%).

A.5.– Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (%17).

A.5.– Innovación artística: desarrollo de nuevos lenguajes (17%).

B) Produkzio-proiektuaren interesa (10 puntu).

B) Interés del proyecto de producción (10 puntos).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

Se tendrán en cuenta los siguientes aspectos:

B.1.– Sustatutako balioen interesa.

B.1.– Interés de los valores promocionados.

B.2.– Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B.2.– Compromiso con la comunidad en sus desafíos sociales.

B.3.– Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B.3.– La intersección de distintas disciplinas artísticas.

B.4.– Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

B.4.– Recuperación del patrimonio escénico vasco y/o aportación al mismo.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

Junto con la puntuación otorgada se señalará(n) explícitamente el/los subcriterio(s) tenido(s) en cuenta a la hora de valorar este criterio.

2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:

2.– En la segunda fase de la valoración la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios a los proyectos que hayan superado la primera fase.

C) Proiektuaren bideragarritasuna (10 puntu).

C) Viabilidad del proyecto (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

C.1.– Aurkeztutako finantza-proiektuaren egokitasuna, koherentzia eta legezkotasuna (% 34).

C.1.– Idoneidad, coherencia y legalidad del proyecto financiero presentado (34%).

C.2.– Proposatutako ustiapen- eta amortizazio-plana (% 34).

C.2.– Plan de explotación y amortización propuesto (34%).

C.3.– Banaketa-plana, batez ere inplikatutako giza baliabideei dagokienez (% 32).

C.3.– Plan de distribución atendiendo fundamentalmente a los recursos humanos implicados (32%).

D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (10 puntu).

D) Trayectoria de la persona o entidad solicitante (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

D.1.– Eskatzaileak egindako produkzio kopurua (% 13).

D.1.– Número de producciones realizadas por el solicitante (13%).

D.2.– Azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 13).

D.2.– Número de funciones realizadas en la CAPV los últimos 3 años (13%).

D.3.– Azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 13).

D.3.– Número de funciones realizadas en España los últimos 3 años (13%).

D.4.– Azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 13).

D.4.– Número de funciones realizadas en el Extranjero los últimos 3 años (13%).

D.5.– Ibilbidearen balorazioa (% 48).

D.5.– Valoración de la trayectoria (48%).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

E) Innovación y mejora continua de la actividad (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

E.1.– Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E.1.– Innovación en los procesos de producción y comercialización (34%).

E.2.– Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E.2.– Innovación en las relaciones con los públicos (34%).

E.3.– Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

E.3.– Incorporación de innovación tecnológica (32%).

F) Enpresaren antolakuntza-egitura (10 puntu).

F) Estructura organizativa de la empresa (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

F.1.– Aurreko ekitaldiko salmenta-bolumena (% 60).

F.1.– Volumen de ventas realizado en el ejercicio anterior (60%).

F.2.– Aurreko ekitaldiko langileria-gastuak (% 40).

F.2.– Gastos de personal contraídos en el ejercicio anterior (40%).

G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

G) La utilización del euskera en la actividad propuesta (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

G.1.– Euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).

G.1.– Existencia de versión en euskera (50%).

G.2.– Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

G.2.– Valoración de la utilización del euskera (50%).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: lortutako puntuazioa X100/90.

Este criterio no será de aplicación en aquellos proyectos no sustentados en un texto por lo que para la valoración total de dichos proyectos se aplicará la siguiente formula: puntuación obtenida X100/90.

H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

H) Participación de la mujer en el proyecto presentado (5 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

H.1.– Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

H.1.– Presencia de mujeres en las categorías siguientes: Autoría, dirección de producción, dirección artística/coreografía, interpretes principales (60%).

H.2.– Emakumeek duten presentzia produkzio-proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).

H.2.– Presencia de mujeres en el total de personas implicadas en el proyecto de producción (40%).

3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren% 80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.6 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

3.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos seleccionados atendiendo al procedimiento recogido en el artículo 4, se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica establecida para la modalidad se distribuirá en proporción a la puntuación que hubiera obtenido cada proyecto seleccionado en la fase de valoración conforme a los criterios establecidos, siempre y cuando en función de ese reparto proporcional la ayuda a recibir supere el 80% de la cantidad solicitada. En caso contrario la cantidad sobrante se destinará a otra modalidad de la convocatoria siguiendo el criterio establecido en el artículo 2.6.

32. artikulua.– Euskarazko produkzioetarako laguntzak.

Artículo 32.– Ayudas a las producciones en euskara.

1.– Dirulaguntza merezi duten antzerki proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik 50.000 euro banatuko dira, euskarazko bertsioa duten produkzioetarako pizgarri gisa.

1.– Una vez seleccionados los proyectos teatrales merecedores de subvención, de la cuantía total destinada a esta modalidad se repartirán 50.000 euros como incentivo a la realización de producciones con versión en euskara.

2.– Ezinbesteko baldintza izango da haurrentzako ikuskizuna ez izatea. Horrez gain, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoa ezingo da 6.000 euro baino gehiagokoa izan Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz estreinatzen bada, eta 3.000 euroko estreinaldia gaztelaniaz bada. Bigarren kasu horretan, bi bertsioen estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago pasatu, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen estreinatu beharko dira.

2.– Será condición imprescindible que no se trate de un espectáculo dirigido al público infantil y las cantidades destinadas a cada proyecto no podrán superar en ningún caso los 6.000 euros si el estreno en la Comunidad Autónoma del Euskadi se realiza primero en euskara, y los 3.000 euros si el estreno se realiza en castellano. En este segundo caso entre los estrenos de las dos versiones no deberá transcurrir un plazo mayor al de seis meses y deberá realizarse antes del 31 de diciembre de 2021.

3.– Edozein kasutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, baldin eta aurreko atalean eta 30. artikuluan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

3.– En todo caso, a la hora de calcular la cantidad que le corresponde a cada persona beneficiaria se tendrá en cuenta la puntuación obtenida, siempre y cuando no se superen los límites establecidos en el apartado anterior y en el artículo 30.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
BI URTEKO JARDUERA ESZENIKORAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA ACTIVIDAD ESCÉNICA BIENAL

33. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 33.– Áreas subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2020-2021 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta daude. Honako hauek izan behako ditu, gutxienez, proposatutako planak:

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas a los proyectos escénicos destinados a desarrollarse durante los años 2020-2021. El plan propuesto deberá contener al menos:

a) 2020-2021 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen produkzio bat. Ez dira diruz lagunduko 2 produkzio baino gehiago.

a) una producción cuyo estreno se verifique durante los años 2020-2021. No se subvencionarán más de 2 producciones.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plan bat.

b) un plan de gira que contemple tanto el mercado de la Comunidad Autónoma del Euskadi como el mercado exterior.

2.– Barne hartuko dira erakunde eskatzailearen zabaltze-, prestakuntza-, sentsibilizazio-, bitartekaritza-jarduerak...

2.– También se incluirán todas aquellas actividades de difusión, formación, sensibilización, mediación... que realice la entidad solicitante.

34. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintzak.

Artículo 34.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, honako hauek ere betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek:

Podrán solicitar estas ayudas quienes además de cumplir los requisitos establecidos en el artículo 3, cumplan con los establecidos en los siguientes apartados:

a) Azken 10 urteotan, etengabe jardun izana arte eszenikoetako ikuskizunak sortzen eta taularatzen.

a) Hayan desarrollado una actividad ininterrumpida de creación y puesta en escena de espectáculos de artes escénicas los últimos 10 años.

Egindako jarduerak konputatzeko orduan, kontuan hartuko dira fusio- edo eraldaketa-prozesuei ekin aurreko ibilbideak, baldin eta izatez edo zuzenbidez erakunde eskatzailea aurreko beste erakunde baten edo batzuen ondorengoa bada.

A los efectos de computar la actividad desarrollada, se tendrán en cuenta las trayectorias previas a procesos de fusión o transformación siempre que de hecho o de derecho la entidad solicitante constituya sucesión de la(s) anteriormente existente(s).

b) Kudeaketa-, produkzio- eta banaketa-talde oinarrizko bat izatea, gutxienez bi pertsonak osatua.

b) Consten de un equipo de gestión, producción y distribución básico compuesto como mínimo por dos personas.

35. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 35.– Cuantías y límites de estas subvenciones.

1.– Bi urteko jarduera eszenikoetarako dirulaguntzen zenbatekoa 700.000 eurokoa izango da. Zehazki, 467.000 euro antzerki-eremurako eta 233.000 dantza-eremurako.

1.– La cuantía de las subvenciones a la actividad escénica bienal asciende a 700.000 euros. 467.000 euros se destinarán al área teatral y 233.000 euros al área de la danza.

2.– Dirulaguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 50era iritsi daitezke, gehienez.

2.– Las subvenciones podrán alcanzar, como máximo, hasta un 50% del presupuesto neto (impuestos excluidos) de cada proyecto o actividad presentada a efectos de la subvención.

3.– Administrazio publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

3.– El máximo total de las subvenciones procedentes de las distintas administraciones públicas no podrá, en ningún caso, superar el 70% del coste de la actividad para la que se solicita ayuda.

4.– Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.

4.– El importe máximo concedido a cada proyecto seleccionado no podrá ser superior a 120.000 euros.

5.– Nolanahi ere, onuradun berak ezingo du 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urteko epean, 2019ko deialditik kontatzen hasita.

5.– En todo caso un mismo beneficiario no podrá recibir más de 400.000 euros en un periodo de 8 años, a contar desde la convocatoria de 2019.

36. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 36.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzen ebazpenaren proposamena prestatzeko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak ezarriko ditu 4.2 artikuluan aurreikusitako I. fasean:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones, la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios en la primera fase prevista en el artículo 4.2:

A) Proiektuaren balorazioa (18 puntu).

A) La valoración artística del proyecto (18 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan eragina dutelako, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrá en cuenta los siguientes elementos implicados y con el peso específico que en los mismos se señala:

A.1.– Langile artistiko eta teknikoen multzoa (% 22).

A.1.– Elenco artístico y técnico (22%).

A.2.– Egiletasunak: jatorrizko ideia, testuak (% 22).

A.2.– Las autorías: idea original, textos (22%).

A.3.– Zuzendaritza artistikoa: dramaturgia, koreografia (% 22).

A.3.– Dirección artística: dramaturgia, coreografía (22%).

A.4.– Espazio eszenikoak: Eszenografia, argiak, jantziak (% 17).

A.4.– Espacios escénicos: Escenografía, luces, vestuario (17%).

A.5.– Berrikuntza artistikoa: hizkera berriak garatzea (% 17).

A.5.– Innovación artística: desarrollo de nuevos lenguajes (17%).

B) Proiektuaren interesa (5 puntu).

B) Interés del proyecto (5 puntos).

Aspektu hauek hartuko dira kontuan:

Se tendrán en cuenta los siguientes aspectos:.

B.1.– Sustatutako balioen interesa.

B.1.– Interés de los valores promocionados.

B.2.– Komunitatearen gizarte-erronkekiko konpromisoa.

B.2.– Compromiso con la comunidad en sus desafíos sociales.

B.3.– Hainbat arte-diziplina uztartzea.

B.3.– La intersección de distintas disciplinas artísticas.

B.4.– Euskal ondare eszenikoa berreskuratzea eta/edo ekarpenak egitea.

B.4.– Recuperación del patrimonio escénico vasco y/o aportación al mismo.

Emandako puntuazioarekin batera, esplizituki adieraziko dira irizpide hori baloratzerakoan kontuan hartutako azpi-irizpideak.

Junto con la puntuación otorgada se señalará(n) explícitamente el/los subcriterio(s) tenido(s) en cuenta a la hora de valorar este criterio.

C) Pertsona edo erakunde eskatzailearen ibilbidea (7 puntu).

C) Valoración de la trayectoria de la persona o entidad solicitante (7 puntos).

2.– Balorazioaren bigarren fasean, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek ezarriko dizkio lehen fasea gainditu duten proiektuei:

2.– En la segunda fase de la valoración la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios a los proyectos que hayan superado la primera fase.

D) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea (15 puntu).

D) Trayectoria de la persona o entidad solicitante (15 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

D.1.– Eskatzaileak egindako produkzio kopurua (% 25).

D.1.– Número de producciones realizadas por el solicitante (25%).

D.2.– Azken 3 urteetan EAEn egindako emanaldi kopurua (% 25).

D.2.– Número de funciones realizadas en la CAPV los últimos 3 años (25%).

D.3.– Azken 3 urteetan Espainian egindako emanaldi kopurua (% 25).

D.3.– Número de funciones realizadas en España los últimos 3 años (25%).

D.4.– Azken 3 urteetan atzerrian egindako emanaldi kopurua (% 25).

D.4.– Número de funciones realizadas en el Extranjero los últimos 3 años (25%).

E) Jardueraren berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (10 puntu).

E) Innovación y mejora continua de la actividad (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

E.1.– Produkzio-prozesuaren eta merkaturatzearen berrikuntza (% 34).

E.1.– Innovación en los procesos de producción y comercialización (34%).

E.2.– Publikoekiko harremanaren berrikuntza (% 34).

E.2.– Innovación en las relaciones con los públicos (34%).

E.3.– Berrikuntza teknologikoa txertatzea (% 32).

E.3.– Incorporación de innovación tecnológica (32%).

F) Enpresaren antolakuntza-egitura (30 puntu).

F) Estructura organizativa de la empresa (30 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

F.1.– Aurreko ekitaldiko salmenta-bolumena (% 60).

F.1.– Volumen de ventas realizado en el ejercicio anterior (60%).

F.2.– Aurreko ekitaldiko langileria-gastuak (% 40).

F.2.– Gastos de personal contraídos en el ejercicio anterior (40%).

G) Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (10 puntu).

G) La utilización del euskera en la actividad propuesta (10 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

G.1.– Euskarazko bertsioan eskuragarri egotea (% 50).

G.1.– Existencia de versión en euskera (50%).

G.2.– Euskararen erabilera baloratzea (% 50).

G.2.– Valoración de la utilización del euskera (50%).

Irizpide hau ez da aplikatuko testu batean oinarriturik ez dauden proiektuetan; beraz, proiektu horien balorazio orokorra egiteko, formula hau erabiliko da: lortutako puntuazioa X100/90.

Este criterio no será de aplicación en aquellos proyectos no sustentados en un texto por lo que para la valoración total de dichos proyectos se aplicará la siguiente formula: puntuación obtenida X100/90.

H) Aurkeztutako proiektuan emakumerik parte hartu duen (5 puntu).

H) Participación de la mujer en el proyecto presentado (5 puntos).

Jarraian datozen elementuak hartuko dira kontuan, eta adierazitako pisu espezifikoa ezarriko zaie:

Se tendrán en cuenta los siguientes elementos y con el peso específico que en los mismos se señala:

H.1.– Emakumeen presentzia honako kategoria hauetan: Egiletasuna, produkzioaren zuzendaritza, zuzendaritza artistikoa/koreografia, interprete nagusiak (% 60).

H.1.– Presencia de mujeres en las categorías siguientes: autoría, dirección de producción, dirección artística/coreografía, interpretes principales (60%).

H.2.– Emakumeek duten presentzia proiektuan parte hartu duten pertsonen artean (% 40).

H.2.– Presencia de mujeres en el total de personas implicadas en el proyecto (40%).

3.– 4. artikuluan jasotako prozeduraren arabera hautatutako proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, modalitateari ezarritako diru-kopurua proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean hautatutako proiektuak ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 80 gainditzen badu. Bestela, soberako kopurua deialdiaren beste modalitate batera bideratuko da, 2.6 artikuluan ezarritako irizpideari jarraituz.

3.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos seleccionados atendiendo al procedimiento recogido en el artículo 4, se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica establecida para la modalidad se distribuirá en proporción a la puntuación que hubiera obtenido cada proyecto seleccionado en la fase de valoración conforme a los criterios establecidos, siempre y cuando en función de ese reparto proporcional la ayuda a recibir supere el 80% de la cantidad solicitada. En caso contrario la cantidad sobrante se destinará a otra modalidad de la convocatoria siguiendo el criterio establecido en el artículo 2.6.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

Responsable: Departamento de Cultura y Política Lingüística; Dirección de Promoción de la Cultura.

Helburua: 2020ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen produkzio profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak kudeatzea.

Finalidad: gestión de las subvenciones destinadas a la producción de las artes escénicas (teatro, danza, circo...) de carácter profesional que se realicen o se inicien durante el ejercicio 2020.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legea).

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley General de Subvenciones y de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: Ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide hauetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago:

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en las siguientes direcciones web:

– Hitzartutako zirkuitua duten Produkzioak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082106

– Producciones con circuito concertado: www.euskadi.eus/servicios/1082106

– Produkzio eszenikoak I eta Banaketa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082107

– Producciones escénicas I: www.euskadi.eus/servicios/1082107

– Produkzio eszenikoak II eta Banaketa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082108

– Producciones escénicas II: www.euskadi.eus/servicios/1082108

– Bi urteko jarduera eszenikoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1082109

– Actividad escénica bienal: www.euskadi.eus/servicios/1082109

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kultura sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako 2.6 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Los importes consignados en el artículo 2 podrán ser incrementados, por Resolución del Viceconsejero de Cultura, teniendo en cuenta la cuantía total de las subvenciones solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas del Departamento de Cultura y Política lingüística, y con carácter previo a la resolución de los mismos. Para ello se aplicará el criterio citado en el artículo 2.3. La mencionada Resolución deberá ser publicada en el BOPV.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La Presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 12 de febrero de 2020.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común