Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena

N.º 32, lunes 17 de febrero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
862
862

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 29koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020ko ekitaldian dirulaguntzak emateko araubidea arautzen eta iragartzen duena, kultura-arloko sorkuntza-lanetarako.

ORDEN de 29 de enero de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula y convoca el régimen de concesión de subvenciones durante el ejercicio 2020 a la creación cultural.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira arte eta kultura jarduerei dagozkien zereginak eta jardun-arloak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak.

De conformidad al Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, corresponden al Departamento de Cultura y Política Lingüística las funciones y áreas de actuación relativas a actividades artísticas y culturales y su difusión. Las referidas funciones se atribuyen en el seno del Departamento de Cultura y Política Lingüística, y a través del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística, a la Dirección de Promoción de la Cultura.

Ildo horretan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere jardun-eremuetarako egotzita dauzkan ahalmenen barruan, eta kontuan hartuta zenbateko garrantzia daukan sorkuntzaren sektoreak gaur egungo gizartean eta nolako onurak dakarzkion kultura bultzatzeak gizarteko kulturaren oparotasunari eta ekonomiari, interesgarri iruditu zaigu aurrera jarraitzea lehen urratutako bide beretik, hau da, sorkuntza bultzatzeko laguntza-neurriekin jarraitzea. Honako hauek izango dira jarduera-eremuak: antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak. Dirulaguntza ekonomikoak emango dira sortzaileen euskarazko nahiz gaztelaniazko lana sustatzeko. Deialdi honen helburu nagusia da kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsua eta beharrezkoa den sorkuntzaren sektorea finkatzen laguntzea eta sektore horri bultzada ematea.

En tal sentido, dentro del ámbito de facultades que al Departamento de Cultura y Política Lingüística le vienen señaladas como áreas de actuación, y teniendo en cuenta la importancia del sector creativo en la sociedad actual y de cómo el desarrollo del mismo favorece el enriquecimiento cultural y económico de la comunidad en la que se inserta, se ha considerado de interés seguir con las medidas de apoyo dirigidas a impulsar la creación. Los ámbitos de actuación serán textos teatrales, guiones cinematográficos, composiciones musicales, textos literarios y coreografías, mediante la concesión de ayudas económicas que incentiven la labor de las y los creadores, tanto en euskara como en castellano. El objetivo último es el de potenciar y ayudar a la consolidación del sector creativo tan importante y necesario, desde una perspectiva cultural, en nuestro País.

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) 3.5 eta 25. artikuluek xedatzen dutena betez, honako agindu honetan hainbat neurri espezifiko txertatu ditugu sexuagatiko ezberdinkeriak desagerrarazteko edo murrizteko kultur sormenaren esparruan, eta, aldi berean, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean datozen helburuak betetzeko.

Por otro lado, de conformidad con lo establecido en los artículos 3.5 y 25 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, en la presente Orden se adoptan medidas específicas encaminadas a eliminar o reducir las desigualdades por razón de sexo que existan en el ámbito de la creación cultural, así como a dar cumplimiento a los objetivos del VII Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la CAE.

Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Plan hori Kultura eta Hizkuntza Politikorako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez onartu zen.

Asimismo, la presente Orden ha sido incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística para los años 2018-2020, aprobado mediante Orden de 31 de enero de 2018 del Consejero de Cultura y Política Lingüística.

Horrenbestez, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea, dela antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.

Es objeto de la presente Orden regular y convocar las condiciones de concesión de subvenciones para procesos específicos de creación dirigidos a la realización de textos teatrales, guiones cinematográficos, composiciones musicales, textos literarios y coreografías.

2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Modalidades y Recursos económicos.

1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 354.000 euro daude jarrita.

1.– El importe global destinado a estas subvenciones es de 354.000 euros.

2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-moten artean:

2.– El importe global se distribuirá de la siguiente forma entre las modalidades de ayuda que comprende la presente convocatoria:

a) 52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko.

a) 52.000 euros para la creación de textos teatrales.

b) 104.000 euro, zinemarako gidoiak sortzeko.

b) 104.000 euros para la creación de guiones cinematográficos.

c) 64.000 euro, musika-konposizioak sortzeko.

c) 64.000 euros para la creación de composiciones musicales.

d) 40.000 euro, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko.

d) 40.000 euros para la creación de textos literarios en euskera dirigidos a la juventud.

e) 40.000 euro, euskarazko ipuin eta nobela motzak sortzeko.

e) 40.000 euros para la creación de cuentos y novelas cortas en euskera.

f) 54.000 euro, koreografiak sortzeko.

f) 54.000 euros para la creación de coreografías.

3.– Eskaerarik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik modalitateetako batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, Kultura Sustatzeko zuzendariak proposatu ahal izango dio Kulturako sailaburuordeari soberako kopurua beste modalitate batera eskualdatzeko, oraindik ebatzi gabe badago ere. Kasu horretan, lehentasuna izango du eskatutako zenbateko globalaren eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen modalitateak.

3.– Cuando por falta de solicitudes o incumplimiento de requisitos, no se agotara la cuantía establecida en una de las modalidades, la Directora de Promoción de la Cultura podrá proponer al Viceconsejero de Cultura el traspaso de la cantidad sobrante a otra modalidad aún sin resolver. En este caso, tendrá prioridad la modalidad en la que el desequilibrio entre cantidad solicitada global y la dotación inicial sea mayor.

4.– Proiektuak bertsio originalean aurkeztu beharko dira, eta ezingo dira itzulpenak izan.

4.– Los proyectos deberán presentarse en su versión original y no podrán ser traducciones.

3. artikulua.– Onuradunak izateko bete beharreko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de personas beneficiarias.

1.– Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

1.– Podrán solicitar estas ayudas las personas físicas mayores de 18 años, nacidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco o que a la fecha de publicación de la presente Orden se encuentren empadronadas, con al menos un año de antigüedad, en alguno de los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Testuetarako proiektuak (antzerkirako testuak, gidoiak, gazteentzako literatura eta ipuin eta nobela motzak) euskaraz idatzita aurkeztuko dituzten pertsona fisikoek ez dituzte bete beharko jaiotzari eta erroldari buruz aurreko paragrafoan zehaztu diren baldintzak.

Las personas físicas que presenten proyectos para textos (teatrales, guiones, literatura para jóvenes y cuentos o novelas cortas) que vayan a ser escritos originariamente en euskara, no necesitarán cumplir con las condiciones establecidas en el párrafo anterior relativas a nacimiento y empadronamiento.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

Gainera, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko dira.

Además, se deberán cumplir los requisitos que se establezcan en cada modalidad de ayuda en los capítulos siguientes.

2.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira.

2.– Es requisito para acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden estar al corriente de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social.

3.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

3.– Es requisito para acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden no hallarse la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezkoa denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezkoa denean, ordaintzeko–, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.

4.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asimismo, la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro, se hubiera dictado resolución en tal sentido.

5.– Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko, onuradunek ezin izango dute izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan ezarritako beste debekurik.

5.– Es requisito para acceder a las subvenciones objeto de convocatoria no hallarse incursa en ninguna de las restantes prohibiciones recogidas en el artículo 13.2 y 3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6.– Deialdi honen baitan, eskatzaile berak ezin izango du lortu dirulaguntza bat baino gehiago.

6.– Al amparo de la presente convocatoria no se concederá más de una subvención al mismo solicitante.

7.– Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez, eta deialdi honen modalitate bakarrean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Pertsona berak zenbait modalitatetara aurkezten baditu eskaerak, bakarrik onartuko dira sarrera-erregistroaren arabera aurkeztutako lehenari dagokion modalitatean aurkeztutakoak; gainera, pertsona berak eskaera bat baino gehiago aurkezten badu, modalitate horretan aurkeztutako lehena eta bigarrena bakarrik onartuko dira.

7.– Las personas solicitantes podrán presentar como máximo dos solicitudes de ayuda y únicamente se podrá presentar solicitudes a una de las modalidades de la presente convocatoria. En caso de que la misma persona presente solicitudes a diferentes modalidades, solo se admitirán las presentadas a la modalidad que registre la presentada en primer lugar según registro de entrada; además, si la misma persona presenta varias solicitudes a la modalidad de que se trate solo se admitirán las presentadas en primer y segundo lugar.

8.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 6ko Aginduaren babesean kultura sorkuntzarako deitutako dirulaguntza-modalitateren batean laguntza lortu dutenek ezin izango dute aurtengo deialdi honen dirulaguntza-modalitate berean eskabiderik aurkeztu. Era berean, ezin izango da deialdi honetara aurkeztu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdira aurkezten diren proiektuak.

8.– Quienes hubieran obtenido subvención al amparo de alguna de las modalidades comprendidas en la convocatoria efectuada por la Orden de 6 de febrero de 2019, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, para la concesión de subvenciones durante el ejercicio 2019 a la creación cultural, no podrán acceder a las subvenciones que para la misma línea subvencional son objeto de esta convocatoria. Tampoco podrán presentarse a esta convocatoria proyectos que se presenten a la convocatoria de ayudas al desarrollo de proyectos audiovisuales de este Departamento de Cultura y Política Lingüística correspondiente a 2020.

4. artikulua.– Emateko prozedura.

Artículo 4.– Procedimiento de concesión.

Deialdi hau, 2.2 artikuluan zerrendatutako dirulaguntza-lerroetan, lehiaketa bidez ebatziko denez, soilik lerro bakoitzean finkatu diren irizpideetara ondoen egokitzen diren eskabideek jasoko dute laguntza, eta ezarri den dirulaguntzaren gehienezko mugaren barruan.

La presente convocatoria se resolverá, en cada una de las líneas subvencionales relacionadas en el artículo 2.2, por el procedimiento de concurso, de manera que respetándose el límite máximo de subvención que se establece, solo se concederán subvenciones a las solicitudes que obtengan mayor puntuación en aplicación de los criterios de evaluación respectivamente establecidos.

Bi fasetan baloratuko dira modalitate bakoitzean aurkezten diren proiektuak. Lehenengo fasean, eskaerek 45 puntu lortu beharko dituzte gutxienez 85etik, hurrengo fasera igarotzeko.

La valoración de los proyectos presentados a cada modalidad se hará en dos fases. En la primera fase, las solicitudes deberán alcanzar un mínimo de 45 puntos del máximo de 85 para pasar a la siguiente fase.

5. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 5.– Gestión de las ayudas.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura y Política Lingüística la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes, a partir del día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak aurrez aurre edo bitarteko elektronikoz baliatuta aurkezteko aukera dago:

2.– Dichas solicitudes podrán presentarse tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre: eskabideak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira: Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan, hau da, apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa) adierazitako edozein erregistrotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organo, establezimendu eta dependentzietan.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los órganos, establecimientos y dependencias previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bitarteko elektronikoz: euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, artikulu honetako 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 del presente artículo.

3.– Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta.

3.– El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-en egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:

4.– Las especificaciones sobre cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en las siguientes sedes electrónicas de euskadi.eus:

– Antzerkirako testuak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025006

– Textos teatrales: https://www.euskadi.eus/servicios/1025006

– Zinemarako gidoiak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025106

– Guiones cinematográficos: https://www.euskadi.eus/servicios/1025106

– Musika-konposizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025206

– Composición musical: https://www.euskadi.eus/servicios/1025206

– Gazte literatura: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1044307

– Literatura juvenil: https://www.euskadi.eus/servicios/1044307

– Ipuin eta nobela motzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1044404

– Cuentos y novelas cortas: https://www.euskadi.eus/servicios/1044404

– Koreografia-sorkuntza: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0094810

– Creación coreográfica: https://www.euskadi.eus/servicios/0094810

Eskabidearen osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de https://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko Oinarrizko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establece el artículo 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

7. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta betekizunak egiaztatzea.

Artículo 7.– Acreditación de requisitos y documentación a presentar con la solicitud.

1.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileen nortasunari, jaiolekuari, erroldatzeari eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko informazioa, haien baimenik behar izan gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua aplikatuz. Eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimen horri, eta, hala egiten badu, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

1.– La información relativa a la identidad, el lugar de nacimiento, el empadronamiento y el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, de las personas solicitantes de las subvenciones, se verificará automáticamente, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las mismas, en aplicación del artículo 28 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. La persona solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces las mencionadas acreditaciones.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

2.– Documentación relativa al proyecto:

a) Modalitate bakoitzean zehazten den proiektuari buruzko dokumentazioa, formatu elektronikoan, edozein dela ere eskabidea aurkezteko erabilitako bidea (aurrez aurre edo elektronikoki).

a) La documentación relativa al proyecto que se especifica en cada modalidad deberá presentarse en formato electrónico independientemente del canal empleado (presencial o electrónico) para presentar la solicitud.

b) Aurkeztu beharreko dokumentu elektronikoek honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

b) Los documentos electrónicos a presentar, deberán tener las siguientes características:

– Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira, betiere halakorik bada, eta ahal dela ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.

– Se utilizarán los modelos descargables, y se presentarán, preferentemente, en el mismo formato del modelo.

– Gainerako dokumentazioa, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

– El resto de la documentación se presentará, preferentemente, en formato PDF.

– Dokumentazio elektronikoaren gehieneko tamaina hauxe izango da: 15 Mb.

– El tamaño máximo de toda la documentación electrónica presentada será de 15 Mb.

– Bideoak aurkezteko, web-helbide bat eman ahal izango da, horiek kontsultatzeko.

– Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta.

c) Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa.

c) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

8. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Artículo 8.– Declaraciones responsables.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

En aplicación de lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se acreditarán mediante declaración responsable incluida en la solicitud las siguientes circunstancias:

– Laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean ez egotea, edo horretarako legezko debekurik ez izatea.

– No hallarse la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

– Proiektua originala dela eta orain arte ez dela garatu adieraztea.

– Indicar que se trata de un proyecto original y no desarrollado como tal hasta la fecha.

– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraziko du eskatzaileak.

– La persona solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña.

– Edozein entitate publikok xede berberaz emandako laguntzarik ez jasotzea.

– No estar recibiendo ninguna subvención con este mismo fin concedida por entidades públicas

– Dirulaguntza jaso nahi duen proiektua euskarazko testu bat bada, eskatzaileak adierazten du jatorriz euskaraz idatzita dagoela.

– En los casos en que el proyecto objeto de subvención sea un texto en euskera, la persona solicitante manifiesta que será escrito originariamente en euskara.

9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de defectos.

Eskabidearen izapidetzea onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari, hutsegitea konpondu edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan, eta jakinaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, hartarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

10. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

Artículo 10.– Comisiones de Valoración.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bana eratuko da modalitate bakoitzeko. Hona kideak:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de Valoración por cada modalidad compuesta por las siguientes personas:

– Presidentea: Kultura Sustatzeko zuzendaria. Bertan ez badago, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera jardungo da.

– Presidenta: la Directora de Promoción de la Cultura. En su ausencia se actuará en base a lo previsto en el artículo 19 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

– Bokalak: 3 edo 4 kide, Kulturako sailburuordeak izendatuta agindu honetako gai bakoitzeko adituen artetik.

– Vocales: entre 3 y 4 vocales nombrados por el Viceconsejero de Cultura entre expertos o expertas en la materia objeto de cada modalidad de esta Orden.

Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatua, izango da batzordeko idazkaria, eta hitza izango du baina botorik ez.

Actuará como secretaria o secretario de la Comisión con voz, pero sin voto, una persona técnica de la Dirección de Promoción de la Cultura designada por la Directora de la misma.

2.– Balorazio-batzordeen behin betiko osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez ezagutaraziko da, eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako termino eta baldintzetan.

2.– El Viceconsejero de Cultura dictará resolución en la que se nombren las y los componentes de la Comisión de Valoración, y, a su vez se ordene publicar la composición de la Comisión de Valoración en el Boletín Oficial del País Vasco. Publicación que se hará con carácter previo a su constitución, a fin de que cualquier persona interesada pueda ejercer su derecho a recusación en los supuestos y términos legalmente establecidos.

3.– Balorazio-batzordeak eratzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan ezarritakoa beteko da.

3.– Al momento de conformarse las Comisiones de Valoración, se cumplirá con lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Batzorde horiek, prozedura bakoitzean eta ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dizkiote ebazpen-proposamen egokiak. Proposamen horietan agertuko dira eman nahi diren dirulaguntzak, onuradunen identitatea, balorazio fasean lortutako puntuazioa eta egin behar den jarduketa, bai eta ukatuko diren dirulaguntzak eta horretarako emandako arrazoiak ere. Era berean, zein eskaera ez diren onartu adieraziko da.

4.– En cada uno de los procedimientos, la Comisión de Valoración, sobre la base de la aplicación de los criterios de adjudicación establecidos, elevará la correspondiente propuesta de resolución al Viceconsejero de Cultura, recogiendo en ella las subvenciones que se propone conceder, con expresión de la identidad de las personas propuestas como beneficiarias, puntuación obtenida en la fase de valoración y actuación para cuya realización se propone la concesión, así como las que se propone denegar, indicando los motivos de la denegación. Así mismo, se indicará qué solicitudes han sido inadmitidas.

5.– Balorazio-batzordeek, beharrezko ikusten dutenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei.

5.– Las Comisiones de Valoración, cuando lo estimen necesario a fin de posibilitar la correcta evaluación de las solicitudes presentadas, podrán requerir a las personas solicitantes cuantas aclaraciones entiendan oportunas.

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako sei dirulaguntza-ildoetako bakoitzerako ebazpenetan datu hauek agertuko dira: onartutako eskaerak eta onartu gabeak, eta, azken horien kasuan, baztertzeko arrazoiak; eta, bestetik, dirulaguntza-eskaeren baliospena edo gaitzespena. Balorazio-batzordeek helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kulturako sailburuordeak ebazpenak emango ditu eta indibidualki jakinaraziko zaizkie interesdunei, 6 hilabeteko epean, deialdia egiteko agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, denen jakingarri.

1.– En las resoluciones de concesión para cada una de las seis líneas de subvenciones previstas en esta convocatoria se relacionarán por un lado las solicitudes admitidas, las inadmitidas y los motivos de exclusión, y, por otro, la estimación o desestimación de las subvenciones solicitadas. Esas resoluciones que serán notificadas individualmente a las personas interesadas, serán dictadas y notificadas, a la vista de las propuestas elevadas por la Comisión de Valoración, por el Viceconsejero de Cultura en el plazo de 6 meses a contar desde la fecha en que surta efectos la presente Orden de convocatoria. Dichas resoluciones serán publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco a los efectos de su general conocimiento.

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta, beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Dichas resoluciones, no ponen fin a la vía administrativa y contra las mismas cabe interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente de su notificación, de conformidad a lo establecido en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Interesdunari lehenik egin zaion jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

2.– Se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

3.– Ebazpen-epea igarota, onuradunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi zaiola ulertu ahalko da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

3.– Si una vez transcurrido el plazo de resolución, la misma no hubiera sido notificada a la persona beneficiaria, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada, a los efectos de lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 12.– Compatibilidad de las subvenciones.

Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak edozein erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.

Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son incompatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier entidad pública.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsonek honako betebehar hauek izango dituzte:

Las personas beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las siguientes obligaciones:

a) Esleitutako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención las personas beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza eman den xede jakinerako erabiltzea.

b) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

c) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.

c) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las subvenciones.

d) Garatutako proiektuan aipatzea Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

d) Realizar mención expresa a la subvención otorgada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco en el proyecto desarrollado.

e) Aurkeztutako proiektuaren edozein aldaketa idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, onuradunak esleipen-ebazpena jaso eta, gehienez ere, hilabete bateko epean. Komunikazio hori jaso ondoren, Zuzendaritzak hamabost lanegun izango ditu erantzuteko. Epe hori amaitutakoan, ez baldin badu horri buruzko ezer adierazi, horrek esan nahiko du zuzendaritzak ontzat hartu duela aldaketa, betiere dirulaguntzen arauak onuraduna izateko gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira.

e) Cualquier cambio respecto al proyecto presentado deberá comunicarse por escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura en el plazo máximo de un mes a partir de la recepción por parte de la persona beneficiaria de la resolución de adjudicación. Una vez recibida dicha comunicación, la citada Dirección dispondrá de un plazo de 15 días hábiles para responder. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación se entenderá aceptada, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser beneficiario de esta.

Gainera, onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Asimismo, las personas beneficiarias deberán cumplir las obligaciones recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Artículo 14.– Pago de la subvención.

Esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

El pago de las subvenciones otorgadas se hará efectivo de la siguiente forma:

a) Dirulaguntzaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

a) El 50% de la cantidad subvencionada una vez dictada la resolución de adjudicación y transcurrido el plazo establecido en el artículo 13.a).

b) Gainerako % 50a 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren. Eta koreografien modalitateko laguntzetan, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak sormen-lana benetan egin den egiaztatuko du.

b) El pago del 50% restante se abonará a partir del 1 de enero de 2021 previa remisión de la creación subvencionada y de la Inscripción de la misma en el Registro de la Propiedad Intelectual. En las ayudas de la modalidad de coreografías, la Dirección de Promoción de la Cultura comprobará la efectiva realización de la creación.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.

Del importe de la ayuda o subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa del Impuesto. En su caso, el tipo de retención por inicio de actividad deberá ser solicitado por el beneficiario.

15. artikulua.– Sormen-lana aurkezteko epea.

Artículo 15.– Plazo para la entrega de la creación.

Esleipen-ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunek, gehienez ere, bederatzi hilabete izango ditu sorkuntza-lana emateko kudeaketa-zuzendaritzari.

Desde el día siguiente a la recepción de la resolución de adjudicación, la persona beneficiaria dispondrá de un plazo máximo de nueve meses para la entrega de la creación definitiva a la dirección gestora.

Telesailen gidoien kasuan, kapitulu pilotua eta hurrengo bi kapituluen sinopsi laburra eman beharko dira epe horretan.

En el caso de guiones de series de televisión, dentro de ese plazo se deberán entregar el guion del capítulo piloto y la sinopsis breve de los siguientes capítulos.

Sorkuntza koreografikoaren modalitatean, 37.3.2 artikuluan ezarritakoa eman beharko da epe horren barruan.

En la modalidad de creación coreográfica, dentro de ese plazo se deberá entregar lo establecido en el artículo 37.3.2.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 16.– Incumplimientos.

1.– Ez-betetzeak izango dira honako hauek:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak.

c) Los recogidos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Ez-betetze horietako edozein eginez gero, jasotako dirua eta dirulaguntzetan aplikagarriak diren berandutze-interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio onuradunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra erregulatzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak diotena bete ondoren eta horien arabera.

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más el interés de demora aplicable en materia de subvenciones.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ANTZERKIRAKO TESTUAK SORTZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA CREACIÓN DE TEXTOS TEATRALES

17. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko arloak.

Artículo 17.– Áreas subvencionables.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako antzerkirako testu originalak sortzeko lagungarri izan nahi dute laguntza hauek.

Estas ayudas van destinadas al fomento de la creación de textos teatrales originales escritos en cualquiera de los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

18. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 18.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

a) Ondorengo agiri hauen ale bat:

a) Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Idazlearen ibilbide artistikoa.

– Trayectoria artística de la escritora o escritor.

– Proposamenaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

– Ficha resumen de la propuesta, según modelo establecido en euskadi.eus.

b) Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuez gain, proiektuaren izenburua baino adierazten ez duena. Horren edukian ez da jaso behar testuaren egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

b) Un ejemplar anónimo, independiente de los documentos del apartado a), en los que solo debe figurar el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia al autor o autora del texto. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria. Se deberá incluir la siguiente documentación:

– Argumentuaren sinopsia. Gehienez ere, 5 orri, esaldien artean tarte bikoitza utzita.

– Sinopsis argumental contenido en un máximo de 5 folios a doble espacio.

– Tratamendu dramaturgikoa. Gehienez ere, 10 orri.

– Tratamiento dramatúrgico del proyecto en un máximo de 10 folios.

– Azalpen-memoria. Proiektuaren interesa zein den azaldu behar da, eta zer-nolako garapena emango zaion proiektuari.

– Memoria explicativa en la que se especifique el interés del proyecto y el carácter que se espera dar al mismo.

19. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 19.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Antzerkirako testuak sortzen laguntzeko, guztira 52.000 euro daude. 8 laguntza emango dira, bakoitza 6.500 eurokoa, honela banatuta: 4 euskaraz idatzitako antzerki-testuetarako eta beste 4 gaztelaniaz idatzitako antzerki-testuetarako.

1.– La cuantía destinada a las subvenciones para la creación de textos teatrales es de 52.000 euros distribuidas en 8 ayudas de 6.500 euros cada una: 4 ayudas para textos teatrales escritos en euskara y otras tantas para textos escritos en castellano.

2.– Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.

2.– Cuando no se concedieran las ayudas establecidas para uno de los idiomas, por razón de falta de solicitudes o de incumplimientos de requisitos, se incrementará el número de ayudas correspondiente al otro idioma, respetando en todo caso el número total de ayudas.

3.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk emakumeek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat bik 30 urtetik beherakoek idatzitakoak.

3.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos 3 de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por mujeres y 2 por personas menores de 30 años.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

20. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 20.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehenengo balorazio-fasea. Proiektuaren balorazioa:

1.– Primera fase de valoración. Valoración del proyecto:

a) Aurkeztutako testu-proposamenaren tratamenduaren kalitatea. Guztizko puntuazioaren % 35.

a) La calidad del tratamiento que se hace de la propuesta de texto presentado. 35% de la puntuación máxima.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa; proposatutako gaiaren originaltasuna edo gaiari heltzeko modua baloratuko dira nagusiki. Guztizko puntuazioaren % 20.

b) El interés del proyecto presentado valorándose principalmente la originalidad del tema propuesto o de la manera de abordarlo. 20% de la puntuación máxima.

c) Zenbateko aukera daukan proiektuak hainbat agertokitan erakusteko moduko antzerki-muntaketa izateko, bai bere ezaugarriengatik, bai antzerki-ekoizpenaren sektoreak erakutsitako interesagatik (agiriak aurkeztuta behar bezala egiaztatuz). Guztizko puntuazioaren % 20.

c) Las posibilidades que tiene el proyecto de convertirse en un montaje teatral que pueda verse en los diferentes escenarios, tanto por las características del mismo proyecto como por el interés mostrado documentadamente por el sector de la producción teatral. 20% de la puntuación máxima.

d) Genero-ikuspegiaren txertaketa. Guztizko puntuazioaren % 10.

d) La inclusión de la perspectiva de género. 10% de la puntuación máxima.

2.– Bigarren balorazio-fasea. Idazlearen ibilbide artistikoa. Guztizko puntuazioaren % 15.

2.– Segunda fase de valoración. Trayectoria artística de la escritora o escritor. 15% de la puntuación máxima.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ZINEMARAKO GIDOIAK SORTZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA CREACIÓN DE GUIONES CINEMATOGRÁFICOS

21. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko arloak.

Artículo 21.– Áreas subvencionables.

Zinemarako eta telebistarako gidoietarako dira laguntza hauek, direla fikzioa, animazioa edota dokumentalak, eta edozein formatutakoak direla ere. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitakoak izan daitezke.

Estas ayudas van destinadas a la creación de guiones para cine y televisión de ficción, animación y/o documental, en todos los formatos y escritos en cualquiera de los dos idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Gidoi-tratamendu bat aurkeztu beharko da, ez erabat garatuta dagoen gidoi bat; hala eginez gero, baztertu egingo da.

Será causa de exclusión la presentación de un guion totalmente desarrollado, admitiéndose solamente la presentación de un tratamiento de guion.

22. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 22.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

1.– Ondorengo agiri hauen ale bat:

1.– Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Gidoilariaren ibilbide artistikoa.

– Trayectoria artística del guionista.

– Jabetza Intelektualaren Erregistroan gutxienez zinemarako gidoi bat erregistratuta izatea egiaztatzea.

– Acreditación de tener registrado al menos un guion cinematográfico en el Registro de la Propiedad Intelectual.

– Gidoilari gazteentzako (30 urtetik beherakoak): zinema-areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari agertzen den edo ez adierazteko zinpeko adierazpena (filmaren edo filmen izenburuak).

– Para guionistas jóvenes (menores de 30 años): declaración jurada sobre si consta o no como guionista en alguna película de largometraje calificada para su exhibición comercial en salas comerciales (título de la película o películas).

– Gidoi egokitu bat idazteko proiektu bat aurkeztuz gero, lehendik dagoen obraren eskubideen jabearen berariazko baimena.

– En el caso de presentar un proyecto para escribir un guion adaptado, autorización expresa del propietario de los derechos de la obra preexistente.

2.– Ale anonimo bat, 1. apartatuko dokumentuez gain, proiektuaren izenburua baino adierazten ez duena. Horren edukian ez da jaso behar gidoilariaren edo ekoiztetxearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.– Un ejemplar anónimo, independiente de los documentos del apartado 1, en los que solo debe figurar el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia al guionista o productora implicada. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria. Se deberá incluir la siguiente documentación:

a) Aurkeztutako proiektua fikziozko edo animaziozko zinemarako film luze bat baldin bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) En el caso de que el proyecto presentado se trate de un largometraje cinematográfico de ficción o animación se deberá incluir la siguiente documentación:

– Gidoi-proiektuaren argumentuaren sinopsia. Gehienez ere orri 1.

– Sinopsis argumental del proyecto de guion, con una longitud máxima de 1 página.

– Gidoi-proiektuaren tratamendua, sekuentziaka. 15-20 orritan.

– Tratamiento secuenciado del proyecto de guion, con una longitud de entre 15 y 20 páginas.

– Elkarrizketadun sekuentzia bat.

– Una secuencia dialogada.

– Azalpen-memoria. Proiektuaren interesa zein den azaldu behar da, eta zer-nolako garapena emango zaion proiektuari. 1-3 orritan.

– Memoria explicativa del proyecto en la que se especifique el interés del proyecto, el carácter que se espera dar al mismo con una longitud de entre 1 y 3 páginas.

b) Aurkeztutako proiektua telesail bat baldin bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

b) En el caso de que el proyecto presentado se trate de una serie se deberá incluir la siguiente documentación:

– Gidoi-proiektuaren argumentuaren sinopsia. Gehienez ere orri 1.

– Sinopsis argumental del proyecto de guion, con una longitud máxima de 1 página.

– Lehenengo episodioaren tratamendua, sekuentziaka. 10-20 orritan.

– Tratamiento secuenciado del primer episodio, con una longitud entre 10 y 20 páginas.

– Elkarrizketadun sekuentzia bat.

– Una secuencia dialogada.

– Azalpen-memoria, honako hauek azaltzeko fitxa bat duena: generoa, kapitulu-kopurua, kapituluen iraupena eta xede targeta.

– Memoria explicativa que incluya una ficha del género, número de capítulos, duración de los mismos y target objetivo.

c) Aurkeztutako proiektua dokumental bat baldin bada, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

c) En el caso de que el proyecto presentado se trate de un documental se deberá incluir la siguiente documentación:

– Gidoi-proiektuaren argumentuaren sinopsia. Gehienez ere orri 1.

– Sinopsis argumental del proyecto de guion, con una longitud máxima de 1 página.

– Eskaleta, sekuentziaka. 10-20 orritan.

– Escaleta secuenciada, con una longitud de entre 10 y 20 páginas.

– Ikerketa-iturrien eta elkarrizketatu beharreko pertsonen zerrenda.

– Relación de fuentes de investigación y personas a entrevistar.

– Elkarrizketadun sekuentzia bat.

– Secuencia dialogada.

23. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 23.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Zinemarako gidoiak sortzen laguntzeko, guztira 104.000 euro daude. 8 laguntza emango dira, bakoitza 13.000 eurokoa, honela banatuta: 4 euskaraz idatzitako gidoietarako eta beste 4 gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

1.– La cuantía destinada a las subvenciones para la creación de guiones es de 104.000 euros distribuidos en 8 ayudas de 13.000 euros cada una: 4 ayudas para guiones escritos en euskara y 4 ayudas para textos escritos en castellano.

2.– Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.

2.– Cuando no se concedieran las ayudas establecidas para uno de los idiomas, por razón de falta de solicitudes o de incumplimientos de requisitos, se incrementará el número de ayudas correspondiente al otro idioma, respetando en todo caso el número total de ayudas.

3.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik zinema-areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari agertzen ez diren 30 urtetik beherako gidoilariek idatzitako gidoietarako izan beharko dute. Eta diruz lagunduko diren proiektuetatik hiruk emakumeek idatzitakoak izan beharko dute.

3.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos 2 de los proyectos subvencionados sean guiones escritos por aquellas y aquellos guionistas menores de 30 años que no consten como tal en alguna película de largometraje calificada para su exhibición comercial en salas cinematográficas, y 3 de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por mujeres.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

24. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 24.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: gidoi-proiektuaren balorazioa.

1.– Primera fase de valoración: Valoración del proyecto de guion:

a) Aurkeztutako proiektuaren originaltasuna (% 20).

a) La originalidad del tratamiento del proyecto presentado (20%).

b) Aurkeztutako proiektuaren tratamenduaren kalitatea (% 35).

b) La calidad del tratamiento del proyecto presentado (35%).

c) Proiektuaren interesa (% 30). Bereziki, ondoko alderdiak hartuko dira aintzat: proiektuaren bideragarritasun komertziala eta hura gauzatzeko benetako aukerak, gai eta geografia aldetik duen interesa eta, azkenik, genero-ikuspegia proiektuan txertatzea.

c) Interés del proyecto (30%), valorándose especialmente la viabilidad comercial del proyecto y sus posibilidades reales de materialización, su interés temático y geográfico, y la integración de la perspectiva de género en el proyecto.

2.– Bigarren balorazio-fasea: gidoilariaren ibilbidearen balorazioa (% 15).

2.– Segunda fase de valoración: Valoración de la trayectoria de la o el guionista (15%).

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
MUSIKA-KONPOSIZIOETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA COMPOSICIÓN MUSICAL

25. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko arloak.

Artículo 25.– Áreas subvencionables.

1.– Laguntza hauek partitura batean (pentagraman edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograman edo interpretazio-planean) irudikatutako musika-konposizio originalak sortzea sustatzeko dira.

1.– Estas ayudas van destinadas al fomento de la creación de composiciones musicales originales plasmadas en una partitura (pentagrama o, en el caso de música electroacústica, cronograma o plan de interpretación).

2.– Diruz lagun daitezkeen konposizio-proiektuak ezin izan dira deialdi honen eskabideen epea itxi baino lehen estreinatu edo erregistratu, ezta eduki ekonomikoko enkargu baten xede izan hura sortzeko ere.

2.– Los proyectos de composición a subvencionar no podrán haber sido estrenados ni registrados con anterioridad al cierre del plazo de solicitudes de esta convocatoria, ni haber sido objeto de un encargo con contenido económico para su creación.

26. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 26.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

a) Ondorengo agiri hauen ale bat:

a) Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Proposamenaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

– Ficha resumen de la propuesta, según modelo establecido en euskadi.eus.

– Konpositorearen curriculuma eta ibilbide artistikoa.

– Curriculum y trayectoria artística del compositor.

– Testuak egile-eskubideak balitu, eskubide horien egiaztagiria.

– En su caso, acreditación derechos de autor del texto.

b) Ale bat, a) apartatuko dokumentuez gain, proiektuaren izenburuarekin bakarrik identifikatzen dena. Horren edukian ez da jaso behar konposizioaren egilearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua.

b) Un ejemplar independiente de los documentos del apartado a), identificado exclusivamente por el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia al autor o autora de la composición. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Se deberá incluir la siguiente documentación:

– Proiektuaren memoria. Konposizioaren planteamendu teknikoa eta artistikoa eta lana estreinatzeko eta zabaltzeko aurreikuspenak izan beharko ditu gutxienez.

– Memoria del proyecto que contendrá como mínimo el planteamiento técnico y artístico de la composición y las previsiones de cara al estreno y la difusión de la obra.

– Eskabidearen xede den proiektuko partituraren lagin partziala. Hori ezean, sormen-lan berriarekin erlazionatutako elementu estilistikoak dituen obra propio baten lagina aurkeztu beharko da.

– Muestra parcial de partitura del proyecto objeto de la solicitud. En su defecto, deberá aportarse muestra de una obra propia, con elementos estilísticos relacionados con la nueva creación.

27. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 27.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzetarako diru-kopurua 64.000 euro da.

1.– La cantidad máxima total para las subvenciones previstas en la presente convocatoria se fija en 64.000 euros.

2.– Deialdi honetan emango diren dirulaguntzak mota hauetakoak izan daitezke:

2.– Las subvenciones concedidas en esta modalidad podrán ser de los siguientes tipos:

a) 2.200 eurobakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira.

a) 2.200 euros, obras para solo o dúo, de una duración inferior a 10 minutos.

b) 3.200 euro bakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira.

b) 3.200 euros, obras para solo o dúo de una duración superior a 10 minutos u obras de trío, cuarteto o coro a capella de una duración inferior a 10 minutos.

c) 4.500 euro hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.

c) 4.500 euros, obras de trío, cuarteto, coro a capella, de una duración superior a 10 minutos u obras para grupo de cámara de entre 5 y 11 intérpretes, de una duración inferior a 15 minutos.

d) 6.000 euro 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.

d) 6.000 euros, obras para grupo de cámara de entre 5 y 11 intérpretes, de una duración superior a 15 minutos u obras para ensemble grande (de 12 o más intérpretes) de una duración inferior a 15 minutos.

e) 7.500 euro 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo orkestra sinfonikorako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira.

e) 7.500 euros, obras para ensemble grande (de 12 o más intérpretes) u ópera de cámara, de una duración superior a 15 minutos, u obras para orquesta sinfónica, de una duración inferior a 15 minutos.

f) 9.000 euro orkestra sinfonikorako lanetarako (bakarlariekin edo gabe), 15 minututik gorakoak badira.

f) 9.000 euros, obras para orquesta sinfónica con o sin solistas, de una duración superior a 15 minutos.

3.– Musika elektroakustiko soila diren proiektuak iraupenaren arabera sailkatuko dira 2a) edo 2b) kategorietan.

3.– Los proyectos de música exclusivamente electroacústica, serán encuadrados en las categorías 2a) o 2b), en función de su duración.

4.– Dirulaguntzak emateko, zehaztutako lehentasun-ordena jarraituko da, 28. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioa oinarri hartuta; kasu bakoitzean, dagokion kopurua emango da, aurreko apartatuan zehaztutako tipologia aplikatuta.

4.– La concesión de ayudas se realizará atendiendo al orden de prelación establecido a partir de la puntuación conseguida tras aplicar los criterios señalados en el artículo 28, concediéndose en cada caso la cantidad que le corresponda en aplicación de la tipología establecida en el apartado anterior.

Banaketa egitean 2.000 eurotik gorako kopurua sobratuko balitz, kopuru hori hoberen puntuatutako hurrengo proiektuari emango zaio, tipologia gorabehera (nolanahi ere, mota horri dagokion mugara arte); betiere, eskatzaileak onartzen badu eta proiektua egiteko konpromisoa hartzen badu. Bestela, modulu hori hurrengo proiektuei eskainiko zaie, lehentasun-ordenari jarraikiz, esleitu arte.

Si al realizar la distribución se produjera una cantidad sobrante superior a 2.000 euros, este se destinará al siguiente proyecto mejor puntuado independientemente de su tipología (en todo caso hasta el límite correspondiente a dicho tipo), siempre y cuando la persona solicitante acepte y se comprometa a la realización del proyecto. En caso contrario, dicho módulo será ofrecido a los siguientes proyectos, por orden de prelación, hasta su adjudicación.

5.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 35 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak.

5.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos dos de los proyectos subvencionados sean realizados por personas menores de 35 años y cuatro de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por mujeres.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

28. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 28.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektuaren balorazioa.

1.– Primera fase de valoración: Valoración del proyecto.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios:

a) Proiektuaren kalitatea eta interesa kulturaren eta musikaren aldetik (guztizko puntuazioaren % 65).

a) Calidad e interés cultural-musical del proyecto (65% de la puntuación total).

Apartatu honetan, alderdi hauek hartuko dira aintzat, besteak beste: planteamendua eta eduki artistiko eta teknikoak; originaltasuna, eta gaur egungo musika-sorkuntzari dakarkiona; konposizioa sortzeko garaian egindako ikerketak eta harremanak.

En este apartado se considerarán aspectos tales como: planteamiento y contenidos artísticos y técnicos; originalidad y contribución a la creación musical actual; estudios y relaciones externas mantenidos en el proceso de composición.

b) Proiektua estreinatzeko eta hedatzeko plana (guztizko puntuazioaren % 20).

b) Plan de estreno y difusión del proyecto (20% de la puntuación total).

Horretan, gerora estreinatzeko eta hedatzeko aurreikuspenak eta kontaktuak aztertuko dira.

A estos efectos se valorarán las previsiones y contactos realizados de cara a su futuro estreno y difusión.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

2.– Segunda fase de valoración:

Eskatzaileak musikaren arloan izan duen ibilbidea prestakuntzan eta artean (guztizko puntuazioaren % 15).

Trayectoria de formación y artística de la persona solicitante en el campo de la música (15% de la puntuación total).

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZKO LITERATURA-TESTUAK SORTZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA CREACIÓN DE TEXTOS LITERARIOS DIRIGIDOS A LA JUVENTUD EN EUSKERA

29. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko arloak.

Artículo 29.– Áreas subvencionables.

Dirulaguntza hauek 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskaraz idatzitako literatura-testuak sortzea sustatzeko dira. Diruz lagunduko den bukaerako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez.

Estas ayudas van destinadas al fomento de la creación de textos literarios dirigidos a las personas jóvenes entre 12 y 18 años y escritos en euskera. El texto final subvencionado deberá tener un mínimo de 100.000 caracteres.

30. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 30.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

a) Ondorengo agiri hauen ale bat:

a) Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Idazlearen ibilbidea.

– Trayectoria de la escritora o el escritor.

– Proposamenaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

– Ficha resumen de la propuesta, según modelo establecido en euskadi.eus.

b) Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuez gain, proiektuaren izenburua baino adierazten ez duena. Horren edukian ez da jaso behar idazlearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

b) Un ejemplar anónimo, independiente de los documentos del apartado a), en los que solo debe figurar el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia a la escritora o escritor. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria. Se deberá incluir la siguiente documentación:

– Idatzi beharreko testuaren lagina, gutxienez 5.000 karakterekoa.

– Muestra del texto a escribir de un mínimo de 5.000 caracteres.

– Azalpen-memoria. Argumentuaren sinopsia, testuaren egitura, proiektuaren interesa eta horri eman nahi zaion izaera zehaztu beharko dira. Gehienez ere, 5 orri, esaldien artean tarte bikoitza utzita.

– Memoria explicativa en la que se especifique la sinopsis argumental, la estructura del texto, el interés del proyecto y el carácter que se espera dar al mismo, en un máximo de 5 folios a doble espacio.

– Bukaerako testua sustatzeko plana, argitaratzeari begira: itzulpena, hedapena, booktrailer eta beste ekintza batzuk.

– Plan de promoción del texto final de cara a su edición: traducción, difusión, booktrailer y otras posibles acciones.

31. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 31.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 40.000 euro daude. Bost laguntza emango dira, bakoitza 8.000 eurokoa.

1.– La cuantía destinada a las subvenciones para la creación de textos literarios es de 40.000 euros distribuidas en 5 ayudas de 8.000 euros cada una.

2.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izana beharko dute, eta behintzat bik emakumeek idatzitakoak.

2.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos 2 de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por personas menores de 30 años, y 2 por mujeres.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

32. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 32.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektuaren balorazioa.

1.– Primera fase de valoración: Valoración del proyecto

a) Aurkeztutako testuaren idazketa-kalitatea. Guztizko puntuazioaren % 40.

a) La calidad de la escritura del texto presentado. 40% de la puntuación máxima.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa; proposatutako gaiaren interesa eta gaia tratatzeko modua baloratuko dira nagusiki. Guztizko puntuazioaren % 20.

b) El interés del proyecto presentado valorándose principalmente el interés del tema propuesto y el tratamiento que se hace del mismo. 20% de la puntuación máxima.

c) Proiektuak argitaratutako liburu bilakatzeko dituen aukerak, bai proiektuaren ezaugarriak direla eta, bai gazteen artean sor dezakeen interesa dela eta; baita testua nola sustatuko den ere. Guztizko puntuazioaren % 15.

c) Las posibilidades que tiene el proyecto de convertirse en un libro publicado, tanto por las características del mismo proyecto, como por el interés que pueda suscitar en la población joven y la promoción que se propone hacer del texto. 15% de la puntuación máxima.

d) Genero-ikuspegiaren txertaketa. Guztizko puntuazioaren % 10.

d) La inclusión de la perspectiva de género. 10% de la puntuación máxima.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

2.– Segunda fase de valoración:

– Idazlearen ibilbidea. Guztizko puntuazioaren % 15.

– Trayectoria de la escritora o escritor. 15% de la puntuación máxima.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
EUSKARAZKO IPUIN ETA NOBELA MOTZAK SORTZEKO DIRULAGUNTZAK
AYUDAS A LA CREACIÓN DE CUENTOS Y NOVELAS CORTAS EN EUSKERA

33. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko arloak.

Artículo 33.– Áreas subvencionables.

Dirulaguntza hauek gutxienez 100.000 karaktereko euskarazko literatura-testuak –ipuin nahiz nobela motzak– sortzea sustatzeko dira.

Estas ayudas van destinadas al fomento de la creación de textos literarios en euskera, ya sean cuentos o novelas cortas, con un mínimo de 100.000 caracteres.

34. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 34.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

a) Ondorengo agiri hauen ale bat:

a) Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Idazlearen ibilbidea.

– Trayectoria de la escritora o escritor.

– Proposamenaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

– Ficha resumen de la propuesta, según modelo establecido en euskadi.eus.

b) Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuez gain, proiektuaren izenburua baino adierazten ez duena. Horren edukian ez da jaso behar idazlearen inolako erreferentziarik. Erreferentziarik badago, deialditik kanpo geldituko da proiektua. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

b) Un ejemplar anónimo, independiente de los documentos del apartado a), en los que solo debe figurar el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia a la escritora o escritor. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria. Se deberá incluir la siguiente documentación:

– Idatzi beharreko testuaren lagina, gutxienez 5.000 karakterekoa.

– Muestra del texto a escribir de un mínimo de 5.000 caracteres.

– Azalpen-memoria. Argumentuaren sinopsia, testuaren egitura, proiektuaren interesa eta horri eman nahi zaion izaera zehaztu beharko dira. Gehienez ere, 5 orri, esaldien artean tarte bikoitza utzita.

– Memoria explicativa en la que se especifique la sinopsis argumental, la estructura del texto, el interés del proyecto y el carácter que se espera dar al mismo, en un máximo de 5 folios a doble espacio.

– Bukaerako testua sustatzeko plana, argitaratzeari begira: itzulpena, hedapena, booktrailerra eta beste ekintza batzuk.

– Plan de promoción del texto final de cara a su edición: traducción, difusión, booktrailer y otras posibles acciones.

35. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 35.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 40.000 euro daude. Bost laguntza emango dira, bakoitza 8.000 eurokoa.

1.– La cuantía destinada a las subvenciones para la creación de textos literarios es de 40.000 euros distribuidas en 5 ayudas de 8.000 euros cada una.

2.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat bik emakumeek idatzitakoak.

2.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos 2 de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por personas menores de 30 años y 2 por mujeres.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

La fecha a tener en cuenta para acreditar el requisito de la edad será el último día del plazo de presentación de solicitudes.

36. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 36.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira:

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektuaren balorazioa.

1.– Primera fase de valoración: Valoración del proyecto:

a) Aurkeztutako testuaren idazketa-kalitatea. Guztizko puntuazioaren % 40.

a) La calidad de la escritura del texto presentado. 40% de la puntuación máxima.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa; proposatutako gaiaren interesa eta gaia tratatzeko modua baloratuko dira nagusiki. Guztizko puntuazioaren % 20.

b) El interés del proyecto presentado valorándose principalmente el interés del tema propuesto y el tratamiento que se hace del mismo. 20% de la puntuación máxima.

c) Proiektuak argitaratutako liburu bilakatzeko dituen aukerak, bai proiektuaren ezaugarriak direla-eta, bai populazioaren artean sor dezakeen interesa dela-eta; baita testua nola sustatuko den ere. Guztizko puntuazioaren % 15.

c) Las posibilidades que tiene el proyecto de convertirse en un libro publicado, tanto por las características del mismo proyecto, como por el interés que pueda suscitar en la población y la promoción que se propone hacer del texto. 15% de la puntuación máxima.

d) Genero-ikuspegiaren txertaketa. Guztizko puntuazioaren % 10.

d) La inclusión de la perspectiva de género. 10% de la puntuación máxima.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

2.– Segunda fase de valoración:

– Idazlearen ibilbidea. Guztizko puntuazioaren % 15.

– Trayectoria de la escritora o escritor. 15% de la puntuación máxima.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
KOREOGRAFIA-SORKUNTZARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA CREACIÓN COREOGRÁFICA

37. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen eremuak.

Artículo 37.– Áreas subvencionables.

1.– Laguntza hauek dantza profesionalaren arloko sorkuntza-proiektuei laguntzeko dira.

1.– Estas ayudas van destinadas a apoyar proyectos de creación en el ámbito de la Danza profesional.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntza jaso ahalko dute sorkuntzaren arloko ikerketa teoriko eta praktikoko prozesu, baliabide edo jarduera zehatzak biltzen dituzten proiektuek, baldin eta gogoetak, posizionamenduak eta estrategiak garatzeko badira, baita zuzenean edo zeharka erabil daitezkeen eduki praktiko eta erabakitzaileak ere, etorkizuneko ekoizpen eszenikoko proiektuetan.

2.– A efectos de esta convocatoria podrán ser objeto de subvención aquellos proyectos que contemplen procesos, recursos o actividades concretas de investigación teórica y práctica en el ámbito de la creación, dirigidos a desarrollar reflexiones, posicionamientos y estrategias, así como contenidos prácticos y resolutivos susceptibles de utilización, de forma directa o indirecta, en futuros proyectos de producción escénica.

3.– Proiektu horiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Dichos proyectos deberán cumplir además con los siguientes requisitos:

1) Zuzeneko loturarik ez izatea deialdi honen ekitaldi berean ekoizpen eszenikoko deialdietara aurkezten diren ekoizpen proiektuekin, edo beste edozein egitura profesionalekin edo sorkuntza/produkzio zentrorekin batera ekoizpen edo koprodukzio fasean dauden proiektuekin.

1) No tener conexión directa con proyectos de producción concurrentes a convocatorias de producción escénica en el mismo ejercicio que la presente convocatoria o a proyectos en fase de producción o coproducción con cualquier otra estructura profesional o centro de creación – producción.

2) Helburuez eta garapen planaz gain, proiektuek azken ebaluaziorako erreferentziak zehaztu beharko dituzte, bai eta dirulaguntzaren azken justifikaziorako aurreikusitako elementuen edukiak, formatua eta metodologia ere, dirulaguntza emanez gero. Horien artean, gutxienez, honako hauek egongo dira:

2) Además de los objetivos y el plan de desarrollo, los proyectos deberán concretar las referencias para la evaluación final, así como los contenidos, formato y metodología de los elementos previstos para la justificación final de la subvención, en caso de concesión, y entre los cuales, deberán encontrase al menos los siguientes:

a) Garatutako prozesuaren azken txosten-memoria.

a) Informe-memoria final del proceso desarrollado.

b) Diruz lagundutako prozesuaren dinamikei, ondorioei edo zatiei buruzko aurkezpena edo bestelako jarduera irekiak, erlazionatuta dauden lanbide-eremuetan. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin beharko da.

b) Presentación u otro tipo de actividad abierta en ámbitos profesionales relacionados, relativa a las dinámicas, conclusiones o partes del desarrollo del proceso subvencionado. Esta actividad deberá ser organizada y difundida por la propia persona beneficiaria y realizarse en Euskadi.

38. artikulua.– Onuradunek bete beharreko eskakizunak.

Artículo 38.– Requisitos de las personas beneficiarias.

Laguntza hauek eskatu ahalko dituzte, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, eskakizun hauek betetzen dituztenek:

Podrán solicitar estas ayudas quienes además de cumplir con los requisitos establecidos en el artículo 3, cumplan con los siguientes requisitos:

a) Dantzaren arloko lanbide-jarduera, azken hiru urteetan.

a) Actividad profesional en el ámbito de la Danza, durante los últimos tres años.

Ondorio horietarako, profesionaltzat joko dira produkzio eszenikoa ohiko praktika ordaindutzat duten eragileak, praktika hori denean haien bizimodu nagusia.

A estos efectos se entiende por profesionales aquellos agentes que tengan la producción escénica como una práctica habitual y remunerada que constituya su principal modus vivendi.

b) Koreografo edo zuzendari artistiko titular (edo titularkide) gisa agertzea azken 5 urteetan estreinatutako dantzako bi lan eszenikotan gutxienez.

b) Figurar como coreógrafo/a o director/a artístico titular (o cotitular) en al menos dos obras escénicas de danza estrenadas en los últimos 5 años.

c) Ez izatea «Dantzan Bilaka» programaren aurtengo edizioaren onuradun, ez eta iazkoaren onuradun ere.

c) No ser beneficiario del programa «Dantzan Bilaka» de la edición actual ni la del año pasado.

39. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 39.– Documentación relativa al proyecto a presentar junto con la solicitud.

a) Dokumentu hauen ale bana:

a) Un ejemplar de la siguiente documentación:

– Eskatzailearen curriculuma eta ibilbide profesionala praktika koreografikoaren eta mugimenduaren arloan.

– Currículo y trayectoria profesional de la persona solicitante en el campo de la práctica coreográfica y movimiento.

– Eskatzailearen jarduera profesionalari 38. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak.

– Documentos acreditativos de los requisitos establecidos en el artículo 38 a la actividad profesional de la persona solicitante.

– Proiektuaren laburpen-fitxa.

– Ficha resumen del Proyecto.

b) Ale anonimo bat, a) ataleko dokumentuetatik bereizia, non proiektuaren titulua bakarrik agertuko baita. Edukian ez zaio eskatzaileari inongo erreferentziarik egingo. Erreferentziarik egiten bazaio, deialditik kanpo utziko da proiektua. Proiektuaren memoria bat sartuko da, eduki hauek dituena:

b) Un ejemplar anónimo, independiente de los documentos del apartado a), en los que solo debe figurar el título del proyecto. En el contenido del mismo no debe figurar ninguna referencia al solicitante. En caso de existir alguna referencia el proyecto quedará excluido de la convocatoria. Se deberá incluir una memoria del proyecto, con los siguientes contenidos:

a) Helburu orokorrak eta espezifikoak. Metodologia. Egutegia eta non egingo den. Parte-hartzaileak, etab.

a) Objetivos generales y específicos. Metodología. Calendario y lugar o lugares de desarrollo. Personas participantes, etc.

b) Proiektua justifikatzeko egin beharreko jarduerei buruzko aurreikuspenak, 37.3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Previsiones respecto a las actividades a desarrollar para la justificación del proyecto según lo establecido en el artículo 37.3.2.

40. artikulua.– Laguntza hauen zenbatekoak eta mugak.

Artículo 40.– Cuantías y límites de estas ayudas.

1.– Koreografiak sortzeko, 54.000 euroko dirulaguntzak bideratuko dira, 9.000 euroko 6 laguntzatan banatuta.

1.– La cuantía destinada a las subvenciones para la creación de coreografías es de 54.000 euros distribuidos en 6 ayudas de 9.000 euros.

2.– Betiere, 4. artikuluan ezarritakoa aplikatzeak aukera ematen badu, diruz lagundutako proiektuetatik bi gutxienez emakumeek egindako proiektuak izatea bermatuko da.

2.– En todo caso y siempre que la aplicación de lo establecido en el artículo 4 lo permita se garantizará que por lo menos dos de los proyectos subvencionados sean proyectos realizados por mujeres.

41. artikulua.– Esleipen-irizpideak.

Artículo 41.– Criterios de adjudicación.

Dirulaguntzen esleipen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu. Bi balorazio-fase egongo dira.

Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios. Habrá dos fases de valoración.

1.– Lehen balorazio-fasea: proiektuaren balorazioa.

1.– Primera fase de valoración: Valoración del proyecto.

1) Proiektuaren interesa. Puntuazio osoaren % 50.

1) Interés del proyecto. 50% de la puntuación total.

Irizpide hau bi ikuspuntutatik baloratuko da:

La valoración de este criterio se realizará desde dos puntos de vista:

a) Proiektuaren interes orokorra eta kalitatea (% 35).

a) Interés general y calidad del proyecto (35%).

Alderdi horiek eszena- eta dantza-sorkuntzaren ikuspegitik baloratuko dira, oro har, eta Euskadiren testuinguruari dagokionez, bereziki.

Estos aspectos se valorarán desde el punto de vista de la creación escénica y dancística, en general y respecto al contexto de Euskadi en particular.

b) Proiektuaren tesia osatzen duten elementuen arteko koherentzia, garapen-proposamenari dagokionez (% 15).

b) Coherencia entre los elementos que constituyen la tesis del proyecto en relación con su propuesta de desarrollo (15%).

2) Proiektuaren planifikazioa eta garapena. Azken puntuazioaren % 30.

2) Planificación y desarrollo del proyecto. 30% de la puntuación final.

a) Aurkeztutako proiektuaren xehetasuna eta koherentzia: helburuak, metodologia, plangintza- (% 20).

a) Detalle y coherencia del proyecto presentado: objetivos, metodología, planificación- (20%).

b) Justifikatzeko aurreikusten diren elementuak eta jarduerak, 37.3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. (% 10)

b) Elementos y actividades previstas para la justificación según lo previsto en el artículo 37.3.2 (10%)

3) Proiektuan euskara txertatzea. -Azken puntuazioaren % 5.

3) Incorporación del euskera en el proyecto. 5% de la puntuación final.

Proiektuari buruzko dokumentazioa euskaraz sortzea eta sozializatzea baloratuko da.

Se valorará la generación de documentación sobre el proyecto en euskera, así como su socialización.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

2.– Segunda fase de valoración:

Eskatzailearen prestakuntza-curriculuma eta ibilbide eszenikoa praktika koreografikoaren arloan. Azken puntuazioaren % 15.

Currículo de formación y de trayectoria escénica de la persona solicitante en el campo de la práctica coreográfica. 15% de la puntuación final.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Agindu honetan zehazten diren laguntza-modalitateen zuzkidurei dagozkien zenbatekoak handitu ahal izango dira, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi aurretik. Horrelakorik gertatuz gero, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Los importes correspondientes a las dotaciones de las distintas modalidades de ayuda que se determinan en la presente Orden podrán ser incrementados, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas del Departamento de Cultura y Política Lingüística, y con carácter previo a la resolución de las mismas. De producirse dicha circunstancia se dará publicidad de la misma en el Boletín oficial del País Vasco mediante Resolución del Viceconsejero de Cultura.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Arloko Informazio-Klausula

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

Responsable: Departamento de Cultura y Política Lingüística; Dirección de Promoción de la Cultura.

Helburua: kultura-arloko sorkuntzako prozesuak garatzeko laguntzak eta dirulaguntzen eskabideak kudeatzea.

Finalidad: gestión de solicitudes de ayudas y subvenciones en materia de creación cultural.

Lege-oinarria: beharrezko tratamendua, interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko (38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa - 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones – Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: Ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide hauetan aurkitu ahal izango duzu datuen babesari buruzko informazio gehiago:

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en las siguientes direcciones web:

– Antzerkirako testuak: https://www.euskadi.eus/dbao/1025006

– Textos teatrales: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025006

– Zinemarako gidoiak: https://www.euskadi.eus/dbao/1025106

– Guiones cinematográficos: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025106

– Musika-konposizioa: https://www.euskadi.eus/dbao/1025206

– Composición musical: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025206

– Gazte literatura: https://www.euskadi.eus/dbao/1044307

– Literatura juvenil: https://www.euskadi.eus/rgpd/1044307

– Ipuin eta nobela motzak: https://www.euskadi.eus/dbao/1044404

– Cuentos y novelas cortas: https://www.euskadi.eus/rgpd/1044404

– Koreografia-sorkuntza: https://www.euskadi.eus/dbao/0094810

– Creación coreográfica: https://www.euskadi.eus/rgpd/0094810

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La Presente Orden surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 29a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 29 de enero de 2020.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común