Consulta

Consulta simple

Servicios

Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena

N.º 22, lunes 3 de febrero de 2020

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
509
509

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa.

RESOLUCIÓN de 23 de enero de 2020, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, de corrección de errores de la Resolución de 11 de diciembre de 2019, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas, para el año 2020, destinadas a la contratación de personas jóvenes desempleadas en empresas vascas. Programa Lehen Aukera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

El artículo 18.2.c) del Decreto 217/2008, de 23 de diciembre, del Boletín Oficial del País Vasco, establece que los errores u omisiones en el texto remitido para su publicación que no se deduzcan claramente del contexto y cuya rectificación pueda suponer una real o aparente modificación del contenido o sentido del documento, se subsanarán mediante disposición del mismo rango.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa). Ebazpena 2019ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 245. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

Advertidos errores de dicha índole en la Resolución de 11 de diciembre de 2019, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas, para el año 2020, destinadas a la contratación de personas jóvenes desempleadas en empresas vascas. Programa Lehen Aukera, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 245, de 26 de diciembre de 2019, se procede a su corrección:

– Euskarazko bertsioan, 3.3 artikuluaren azken atalean, 2019/5879 (34/5) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la versión en euskera, en la página 2019/5879 (34/5), en el artículo 3.3 último párrafo, donde dice:

«Ondorio horietarako, adierazitako baldintza ez da betegabetzat hartuko kontratuak arrazoi hauengatik amaitu badira: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, langileen ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Baldintza hau betetze aldera, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzeagatiko erretretak; lanaldiaren borondatezko murrizketak; ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.»

– 5.1.b artikuluan, 2019/5879 (34/5) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (6/35), en el artículo 5.1.b), donde dice:

«Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea».

«Estar inscrita y de alta como demandante de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y desempleada en el momento de la formalización del contrato».

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hastean langabea izatea».

«Estar inscrita y de alta como demandante de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y desempleada en la fecha de inicio del contrato».

– 6 artikuluaren 1. atalean, 2019/5879 (34/6) orrialdean, 12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntzaren lehenengo zenbatekoa zuzentzen da, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (7/35), en el artículo 6.1, se corrige el primero de los importes de la subvención para el contrato en prácticas de al menos 12 meses, de manera que donde dice:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Hau esan behar du:

Debe decir:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

– Euskarazko bertsioan, 7.1.a) artikuluaren lehenengo paragrafoan, 2019/5879 (34/7) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la versión en euskera, en la página 2019/5879 (34/7), en el artículo 7.1.a), en el primer párrafo, donde dice:

«a) Enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2019-2020 ikasturterako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.»

«a) Ikasketak bukatu dituzten prestakuntza-zentroaren bidez, enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2019-2020 ikasturterako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.»

– 10 artikuluan, 2019/5879 (34/10) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (10/35), en el artículo 10, donde dice:

«Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

«El abono de la subvención a las empresas contratantes se efectuará de la siguiente manera:

a) Emandako dirulaguntzaren % 52 ordainduko da, 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura, dirulaguntza ematen den unean.

a) Un primer pago del 52% de la subvención concedida, con cargo al crédito del pago del Presupuesto del ejercicio 2019, en el momento de la concesión de la subvención.

Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela langilea eta plantilla handitu egin dela.

Previamente a la realización del pago, Lanbide verificará el alta del/la trabajador o trabajadora en el Régimen General de la Seguridad Social y el incremento de plantilla.

b) Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da (% 48, edo justifikazioaren ondoren dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2020ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura [...]».

b) Un segundo pago, por el 48% restante o la cantidad que resulte una vez justificadas las actuaciones objeto de subvención de conformidad con lo establecido en el artículo 11, con cargo al crédito de compromiso del ejercicio 2020. [...]»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

«El abono de la subvención a las empresas contratantes se efectuará de la siguiente manera:

a) Emandako dirulaguntzaren % 52 ordainduko da, 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura, dirulaguntza ematen den unean.

a) Un primer pago del 52% de la subvención concedida, con cargo al crédito del pago del Presupuesto del ejercicio 2020, en el momento de la concesión de la subvención.

Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela langilea eta plantilla handitu egin dela.

Previamente a la realización del pago, Lanbide verificará el alta del/la trabajador o trabajadora en el Régimen General de la Seguridad Social y el incremento de plantilla.

b) Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da (% 48, edo justifikazioaren ondoren dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2021eko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura [...].»

b) Un segundo pago, por el 48% restante o la cantidad que resulte una vez justificadas las actuaciones objeto de subvención de conformidad con lo establecido en el artículo 11, con cargo al crédito de compromiso del ejercicio 2021. [...]»

– Euskarazko bertsioan, 2019/5879 (34/10) orrialdean, 11 artikulua zuzentzen da, beraz, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la versión en euskera, en la página 2019/5879 (34/10), se corrige el artículo 11, de manera que, donde dice:

«Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

«Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

Aurkezteko epea:

Aurkezteko epea:

a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da memoria.

Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da memoria.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.»

«Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak zerrenda bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonak eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

«Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak zerrenda bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonak eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

Aurkezteko epea:

Aurkezteko epea:

a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da.

Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.»

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.»

– 12.3 artikuluan, 2019/5879 (34/11) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (11/35), en el artículo 12.3, donde dice:

«13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere».

«Podrán obtener la condición de entidades colaboradoras para las actuaciones de gestión y seguimiento del proceso de transición definidas en el artículo 13.5 las Universidades y los Centros de formación profesional públicos y privados concertados y asociaciones que agrupen a los mismos».

Hau esan behar du:

Debe decir:

«13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak».

«Podrán obtener la condición de entidades colaboradoras para las actuaciones de gestión y seguimiento del proceso de transición definidas en el artículo 13.5 las Universidades y los Centros de formación profesional públicos y privados concertados».

– I Eranskinean, 2019/5879 (34/19) orrialdean, eranskinaren izenburuaren azpian, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (20/35), en el Anexo I, debajo del título del mismo, donde dice:

«Trantsizio-Prozesuaren Kudeaketa eta Jarraipena

«GESTIÓN Y SEGUIMIENTO DEL PROCESO DE TRANSICIÓN

(LHko ikastetxeentzat soilik)»

(SOLO PARA CENTROS DE FP)»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Trantsizio-Prozesuaren Kudeaketa eta Jarraipena

«GESTIÓN Y SEGUIMIENTO DEL PROCESO DE TRANSICIÓN

(Unibertsitateentzat eta LHko ikastetxeentzat soilik)»

(SOLO PARA UNIVERSIDADES Y CENTROS DE FP)»

– I. eranskinean, 2019/5879 (34/19) orrialdean, laugarren atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (20/35), en el Anexo I, en el apartado 4,donde dice:

«Baimenduak Lehen Aukera 2014-2015-2016-2017-2018»

«AUTORIZADOS LEHEN AUKERA 2014-2015-2016-2017-2018»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Baimenduak Lehen Aukera 2014-2015-2016-2017-2018-2019»

«AUTORIZADOS LEHEN AUKERA 2014-2015-2016-2017-2018-2019»

– I. eranskinean, 2019/5879 (34/19), laugarren atalaren azken paragrafoan, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (20/35), en el Anexo I, en el último párrafo del apartado 4, donde dice:

«[...]Eskabide hau euskal enpresan gazte langabeak kontratatzeko laguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdian aurreikusitakoaren barruan dago.[...]»

«[...] Esta solicitud se enmarca en lo previsto en la convocatoria del ejercicio 2019 [...]»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«[...]Eskabide hau euskal enpresan gazte langabeak kontratatzeko laguntzak emateko 2020ko ekitaldiko deialdian aurreikusitakoaren barruan dago.[...]»

«[...] Esta solicitud se enmarca en lo previsto en la convocatoria del ejercicio 2020 [...]»

– Euskarazko bertsioan, II. eranskinean, 2019/5879 (34/21) orrialdean, «Eskabideak aurkezteko epea» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la versión en euskera, en la página 2019/5879 (34/21), en el Anexo II, en el apartado «Eskabideak aurkezteko epea», donde dice:

«Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urriaren 31n amaituko.»

«Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urriaren 31n amaituko.»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2020ko urriaren 30ean amaituko.»

«Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2020ko urriaren 30ean amaituko.»

– III. eranskinean, 2019/5879 (34/29) orrialdean, «Eskabideak aurkezteko epea» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la página 2019/5879 (30/35), en el Anexo III, en el apartado «Plazo de presentación de solicitudes», donde dice:

«Eskabideak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an hasiko da eta 2019ko azaroaren 15ean amaitu.»

«El plazo de presentación de solicitudes se iniciará el día siguiente al de la publicación de la convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 31 de julio de 2020.»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 2an hasiko da eta 2020ko azaroaren 13an amaitu»

«El plazo de presentación de solicitudes se iniciará el día 2 de noviembre de 2020 y finalizará el día 13 de noviembre de 2020.»

– Euskarazko bertsioan, III. eranskinean, 2019/5879 (34/30) orrialdean, «Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

– En la versión en euskera, en la página 2019/5879 (34/30), en el Anexo III, apartado 4 «Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak», donde dice:

«Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko, [...].»

«Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko,[...].»

Hau esan behar du:

Debe decir:

«Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko, [...].»

«Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko,[...].»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

En Vitoria-Gasteiz, a 23 de enero de 2020.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Azterketa dokumentala

Análisis documental