Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena

N.º 19, miércoles 29 de enero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
432
432

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2020. urtea.

RESOLUCIÓN de 17 de enero de 2020, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de ayudas a inversiones en instalaciones de aprovechamiento energético de la biomasa – Año 2020.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

El EVE, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a impulsar el ahorro y la eficiencia energética, los recursos energéticos renovables, la diversificación energética y la promoción de infraestructuras energéticas, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

A este respecto, el EVE viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E-2030). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta promocionar la eficiencia energética y el aprovechamiento de las energías renovables en los diferentes sectores de actividad.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: EAEko energia konbentzionalaren kontsumoa murriztea, biomasa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hartara, energia berriztagarrien parte hartzea areagotzea lortuko da.

En consecuencia, el presente programa de ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de reducir el consumo de energía convencional a través de la promoción de instalaciones de aprovechamiento de la energía de la biomasa dentro de la geografía de la CAPV, aumentando así la participación de las energías renovables.

Era berean, Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2020ko urtarrilaren 3an egindako bileran onartua. Plan hori EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Asimismo, las ayudas convocadas mediante la presente Resolución se encuentran recogidas en el Plan Estratégico de Subvenciones para 2020, aprobado por el Consejo de Dirección del EVE en la reunión celebrada el día 3 de enero de 2020. Este Plan se encuentra publicado en la página web del EVE (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik,

Por lo expuesto,

EBATZI DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– EEE zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2020ko biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Primero.– De conformidad con lo establecido en el Decreto 10/2015, de 3 de febrero, de segunda modificación del Decreto 64/1985, de 5 de marzo, por el que se regulan las funciones de los órganos rectores del EVE, aprobar las bases reguladoras y la convocatoria correspondiente al programa de ayudas a inversiones en instalaciones de aprovechamiento energético de la biomasa – Año 2020, cuyo contenido se adjunta a modo de anexo a la presente Resolución.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2020ko biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Segundo.– De conformidad con el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al programa de ayudas a inversiones en instalaciones de aprovechamiento energético de la biomasa – Año 2020.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Tercero.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse, con carácter potestativo, recurso de reposición ante el Director General del EVE en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o recurso contencioso-administrativo ante los juzgados de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 17a.

En Bilbao, a 17 de enero de 2020.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común