Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena

N.º 19, miércoles 29 de enero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
429
429

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea.

RESOLUCIÓN de 17 de enero de 2020, del Director General del Ente Vasco de la Energía, por la que se procede a la aprobación, convocatoria y publicación de las bases reguladoras del programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – Año 2020.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dago, eta energiaren aurrezpena eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eremuan.

El EVE, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a impulsar el ahorro y la eficiencia energética, los recursos energéticos renovables, la diversificación energética y la promoción de infraestructuras energéticas, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV).

Ildo horretan, EEE zenbait ekintza garatzen ari da, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

A este respecto, el EVE viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en la Estrategia Energética de Euskadi 2030 (3E-2030). Entre estas actuaciones cabe citar los diversos programas de ayudas a través de los cuales se intenta promocionar la eficiencia energética y el aprovechamiento de las energías renovables en los diferentes sectores de actividad.

Hortaz, laguntza-programa hau batik bat helburu honekin eratu da: EAEn kokatutako hirugarren sektoreko eraikin eta instalazioetan energiaren aurrezkia lortzeari eta energia-eraginkortasuna hobetzeari begirako jarduerak sustatzea, bai eta haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzea.

En consecuencia, el presente programa de ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover acciones que persigan el ahorro y la eficiencia energética, así como el uso de energías renovables, en instalaciones y edificios del sector terciario localizados en el territorio de la CAPV.

Era berean, Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2020ko urtarrilaren 3an egindako bileran onartu da eta EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Asimismo, las ayudas convocadas mediante la presente Resolución se encuentran recogidas en el Plan Estratégico de Subvenciones para 2020, aprobado por el Consejo de Dirección del EVE en la reunión celebrada el día 3 de enero de 2020. Este Plan se encuentra publicado en la página web del EVE (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– EEEren Zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan (martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena) ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Primero.– De conformidad con lo establecido en el Decreto 10/2015, de 3 de febrero, de segunda modificación del Decreto 64/1985, de 5 de marzo, por el que se regulan las funciones de los órganos rectores del EVE, aprobar las bases reguladoras y la convocatoria correspondiente al programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – Año 2020, cuyo contenido se adjunta a modo de anexo a la presente Resolución.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, oso-osorik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2020ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau.

Segundo.– De conformidad con el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al programa de ayudas a inversiones en eficiencia energética y en solar térmica en el sector terciario – Año 2020.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Tercero.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse, con carácter potestativo, recurso de reposición ante el Director General del EVE en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV, o recurso contencioso-administrativo ante los juzgados de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el BOPV.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 17a.

En Bilbao, a 17 de enero de 2020.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

El Director General del Ente Vasco de la Energía,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común