Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena

N.º 14, miércoles 22 de enero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
279
279

209/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea.

DECRETO 209/2019, de 26 de diciembre, por el que se desarrolla la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak otsailaren 4ko izen bereko aurreko 1/2005 Legea ordezkatu zuen, gizakiaren ekintzen eraginez lurzoruaren ezaugarri kimikoetan sortutako eraldaketari aurrea hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babesteko.

La Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, norma que vino a sustituir a la anterior Ley 1/2005, de 4 de febrero, de idéntica denominación, tiene como finalidad la protección del suelo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, previniendo la alteración de sus características químicas derivada de acciones de origen antrópico.

Horretarako, lurralde-eremu horretan dauden kutsatutako eta eraldatutako lurzoruei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezartzen du, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzeko, eta finkatzen ditu bai berariazko betebeharrak lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioentzat eta bai baimentzeko araubidea ere lurzoruaren kalitatea ikertu eta leheneratzeko ekintzak egiten dituzten entitateentzat.

Con este objetivo se establece el régimen jurídico aplicable a los suelos contaminados y alterados existentes en dicho ámbito territorial, en aras de preservar el medio ambiente y la salud de las personas, fijando obligaciones específicas para las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo y el régimen de acreditación de entidades para la realización de actuaciones de investigación y recuperación de la calidad del suelo.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak administrazioaren esku-hartzea murriztu eta sinplifikatzen du, hura beharrezkoa ez denean, tutoretzarik ezaren printzipioaren pean, baina lurzoruaren kalitatearen ingurumen-estandar zorrotzei eusten die EAEn. Aldaketa horrek ez die inongo kalterik egiten aipatu estandarrei.

La Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo reduce y simplifica la intervención administrativa bajo el principio de no tutela cuando esta no sea necesaria, pero mantiene los estrictos estándares ambientales de la calidad del suelo en la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin que la modificación implique en modo alguno un menoscabo de los mismos.

Hala, bada, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean, sistematikoki definitzen dira lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnak, eta hauexek dira: lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak, lurzoruaren egoera-txostenak eta lurzoruaren azken egoerari buruzko esploratzeko ikerketak eta ikerketa xehatuak. Nolanahi ere, tresna horietako bakoitzaren edukia eta irismena, bai eta lurzoruaren kalitatearen arloko administrazio-prozedurak ere, erregelamendu bidez garatzea aurreikusten du aipatu arauak.

De este modo, la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo define de una forma sistemática los instrumentos necesarios para conocer y controlar la calidad del suelo, que no son otros que los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo, los informes de situación de suelo, las investigaciones exploratorias, detalladas y del estado final del suelo. No obstante, la norma de continua mención prevé un desarrollo reglamentario respecto al contenido y alcance de cada uno de estos instrumentos, así como de los procedimientos administrativos en materia de calidad del suelo.

Azaldutako aurrekariekin bat, dekretu honek Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen du, eta ezartzen ditu, batetik, lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak bideratzen dituzten arauak eta, bestetik, lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnen edukia eta norainokoa. Horren harira, lurzoruaren kalitatearen eta lurzorua erabiltzeko gaitasunaren prozedurak hasteko aurkeztu beharko den dokumentazioa zehazten da, baita EAEko ingurumen-organoak ebazpen ezberdinetan ematen duen edukia ere, prozedura bien esparruan. Horrez gain, nabarmendu egiten dira administrazioen arteko elkarlana eta parte-hartze publikoa.

De acuerdo con los antecedentes expuestos, el presente Decreto desarrolla la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, estableciendo las normas reguladoras de los procedimientos en materia de calidad del suelo y el contenido y alcance de los instrumentos para conocer y controlar su calidad. En este sentido, se detalla la documentación que deberá presentarse para el inicio de los procedimientos de la calidad del suelo y de aptitud de uso del suelo, junto con el contenido de las diferentes resoluciones que emita el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el marco de ambos procedimientos, haciéndose especial hincapié, además, en la colaboración interadministrativa y en la participación pública.

Dekretu honek xehe-xehe arautzen ditu Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuesteko kasuak, bai eta kutsatutzat zein eraldatutzat jotako lurzoruak leheneratzeari dagozkion betebeharrak eta ondoreak ere, EAEko ingurumen-organoak eskatutako neurriak hartu eta lurzoruak ikertu eta leheneratzeko erakunde egiaztatu batek kasuan kasuko txostena egin ostean.

El presente Decreto regula en detalle los supuestos de exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo contemplados en el artículo 25 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo así como las obligaciones y los efectos en relación con la recuperación de los suelos declarados como contaminados o alterados, una vez adoptadas las medidas exigidas por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y elaborado el informe correspondiente por una entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad del suelo.

Arauak, halaber, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 8. artikuluak aurreikusitako lurzoruaren egoerari buruzko txostenen edukia, irismena eta maiztasuna ezartzen ditu, eta jardueren kutsatzeko ahalmenaren arabera egokitzen ditu bere errekerimenduak, aipatu legearen II. eranskinean jasotzen den sailkapenari jarraikiz; era berean, prestatu beharreko oinarrizko txostenaren edukia ezartzen du, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 12.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Asimismo, se establece el contenido, alcance y periodicidad de los informes de situación del suelo que contempla el artículo 8 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo adaptando sus requerimientos al potencial contaminante de las actividades de acuerdo con la clasificación que se recoge en el Anexo II de la citada Ley y el contenido del informe base que se debe elaborar de conformidad con lo dispuesto en el artículo 12.1.f) del Real Decreto Legislativo 1/2016, de 16 de diciembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de prevención y control integrados de la contaminación.

Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioaren osaera eta hura eguneratu eta berrikusteko prozedura ere arautzen ditu dekretuak. Xedatzen da, besteak beste, lurzoru horien kokapena eta mugak GeoEuskadi, EAEko Datu Espazialen Azpiegituraren (EAEko DEA) geoatari erreferentean jasoko direla, hain zuzen ere «lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruak» deritzon atalean.

El Decreto regula también la composición y el procedimiento de actualización y revisión del inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo disponiéndose, entre otras cuestiones, que la localización de dichos suelos y sus límites se recogerán en GeoEuskadi, geoportal de referencia de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi (IDE de Euskadi), en el apartado denominado «suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo».

Era berean, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten eraikinei eta instalazioei ingurumen-kudeaketaren alorrean dagozkien betebeharrak arautzen dira, baita horiek lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedurarekin duten lotura ere.

Igualmente se procede a normar las obligaciones en relación con la gestión ambiental de edificaciones e instalaciones que han albergado actividades potencialmente contaminantes del suelo y su conexión con el procedimiento de declaración de la calidad del suelo.

Araua 23. artikulutan egituratuta dago. Horietan dago jasota lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko araudiaren garapena. Testuak bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile, hiru azken xedapen eta hamabi eranskin ditu.

La norma se estructura en 23 artículos que recogen el desarrollo de la regulación aplicable a la prevención y corrección de la contaminación del suelo. El texto se completa con 2 Disposiciones Adicionales, 1 Disposición Transitoria, 1 Disposición Derogatoria, 3 Disposiciones Finales y 12 Anexos.

Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak hizpide du lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat egon den kokagune bateko material natural induskatuen balorizazioa. Materialoi urriaren 10eko APM/1007/2017 Aginduan (sorburuko eragiketez bestelako betelanetan eta obretan erabiltzeko diren material natural induskatuen balorizazioaren arau orokorrei buruzkoa) xedatzen dena aplikatuko zaie, baldin eta EAEko ingurumen-organoaren aldeko irizpena jaso badute kasuan-kasuan abiarazitako prozeduran edo jarduketan, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoa betetzeko.

La Disposición Adicional Primera del Decreto hace referencia a la valorización de materiales naturales excavados provenientes de emplazamientos que han soportado una actividad potencialmente contaminante del suelo, a los que les será de aplicación lo dispuesto en la Orden APM/1007/2017, de 10 de octubre, sobre normas generales de valorización de materiales naturales excavados para su utilización en operaciones de relleno y obras distintas a aquellas en las que se generaron, siempre y cuando cuenten con un pronunciamiento favorable expreso al respecto realizado por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el seno del correspondiente procedimiento o actuación iniciado para dar cumplimiento a lo dispuesto en la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Bigarren Xedapen Gehigarriak hizpide ditu EAEko ingurumen-organoak lurzoruaren Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatzen diren prozeduretan eta izapideetan esku hartzen duten eragileen esku jarriko dituen eskabide-ereduak eta inprimakiak.

La Disposición Adicional Segunda, se refiere a los modelos de solicitud y formularios que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma pondrá a disposición de los distintos agentes que intervienen en los procedimientos y tramitaciones contemplados en la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, cuyo uso será obligatorio.

Xedapen Iragankorrak hiru hilabeteko epea ezartzen du, dekretua indarrean jartzen denetik hasita, lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazio aktiboen titularrek egoeraren txostena aurkezteko, aurkeztu ez badute.

La Disposición Transitoria establece un plazo de tres meses desde la entrada en vigor del Decreto para que los titulares de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo en activo, que no hayan presentado informe de situación alguno, lo presenten.

Xedapen Indargabetzailearekin, berariaz indargabetuta geratzen dira lehenagoko bi dekretu, hala nola maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, baldin eta dekretu-proiektuan xedatutakoaren kontra egiten badute edo harekin bateraezinak badira.

La Disposición Derogatoria establece la derogación expresa de dos decretos anteriores, así como de cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan, contradigan o resulten incompatibles con lo dispuesto en el presente Decreto.

Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak Gobernuari eranskinak aldatzeko ematen dion eskumenarekin bat, lege horren I. eranskinaren edukia aldatu du, lurzorua kutsa dezaketen jarduerei edo instalazioei buruzkoa, azaroaren 2ko PRA/1080/2017 Agindura egokitzeko helburuz. Agindu horrek aldatzen du Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta kutsatutako lurzoruak deklaratzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina.

La Disposición Final Primera del Decreto, en uso de la facultad que la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo otorga al Gobierno para la modificación de sus anexos, procede a modificar el contenido del Anexo I de la citada Ley, relativo a las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, con el fin de adaptarlo a la Orden PRA/1080/2017, de 2 de noviembre, por la que se modifica el Anexo I del RD 9/2005, de 14 de enero, por el que se establece la relación de actividades potencialmente contaminantes del suelo y los criterios y estándares para la declaración de suelos contaminados.

Azken xedapenetako bigarrenean ahalmena ematen zaio Ingurumenaren arloan eskumenak dituen Sailari dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak eman ditzan, eta agindu bidez, dekretuaren eranskinak egokitu ahal izan ditzan.

La Disposición Final Segunda faculta al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente a dictar cuantas disposiciones e instrucciones técnicas sean necesarias para el desarrollo de lo establecido en el presente Decreto y para que, mediante Orden, pueda adaptar los anexos del mismo.

Azken xedapenetako hirugarrenak legea indarrean noiz jarriko den ezartzen du.

La Disposición Final Tercera regula la entrada en vigor del presente Decreto.

Azkenik, I. eta XII. arteko eranskinek lurzoruaren kalitatea ezagutu, kontrolatu, eta, hala dagokionean, errekuperatzeko instrumentuen edukia eta irismena zehazten dute.

Por último, los anexos I al XII detallan el contenido y alcance de los instrumentos para conocer, controlar y, en su caso, recuperar la calidad del suelo.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, nahitaezko aholku-organoei iritzia eskatuta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 26ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako hau

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y oídos los órganos consultivos preceptivos, a propuesta del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y previa deliberación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de diciembre de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzea. Horretarako, lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak bideratzen dituzten arauak eta lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnen edukia eta norainokoa ezartzen ditu, besteak beste, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian oinarritutako txostena.

1.– El presente Decreto tiene por objeto el desarrollo de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo estableciendo las normas reguladoras de los procedimientos en materia de calidad del suelo y el contenido y alcance de los instrumentos para conocer y controlar su calidad, entre los que se incluye el informe base regulado en la normativa sobre prevención y control integrados de la contaminación.

2.– Era berean, dekretu honen xede da erregulatzea lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak hartzen dituzten lurzoruen inbentarioaren osaera eta inbentarioa eguneratu eta berrikusteko prozedura. Horretarako, kontuan hartuko da Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinak aldatutako azken xedapenetako lehengoan jasotako izaera horretako jarduera eta instalazioen zerrenda.

2.– Asimismo, es objeto de este Decreto regular la composición y el procedimiento de actualización y revisión del inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, tomando en consideración la relación de actividades e instalaciones de tal naturaleza recogidas en la disposición final primera que modifica el Anexo I de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

3.– Azkenik, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten eraikinen eta instalazioen ingurumen-kudeaketa ere arautu behar da.

3.– Por último, es objeto de regulación la gestión ambiental de edificaciones e instalaciones que han albergado actividades potencialmente contaminantes del suelo.

2. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak hastea.

Artículo 2.– Inicio de los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo.

1.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduren mende dauden jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, prozedurok hasteko eskatu beharko diote ingurumen-organoari. Horretarako, hurrengo artikuluetan adierazitakoaz gain, honako informazio hau ere helarazi beharko diote:

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones sujetas a los procedimientos de declaración en materia de calidad del suelo deberán solicitar su inicio al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco remitiendo, junto con la documentación que se señala en los artículos siguientes, la siguiente información:

a) Prozedura hastea eskatzen den lekuaren eraginpeko erregistro-onibarrei buruzko informazio-ohar soila edo, halakorik ezean, inskripziorik ez dagoela ziurtatzen duen ziurtagiria, kasuan kasuko Jabetza Erregistroak igorritakoa.

a) Nota simple informativa correspondiente a la finca o fincas registrales afectadas por el emplazamiento en relación con el cual se solicite el inicio del procedimiento o, en su defecto, certificación de la inexistencia de inscripción expedida por el Registro de la Propiedad que corresponda.

b) Prozeduraren xede den ondasun higiezinaren katastro-informazioa.

b) Información catastral del bien inmueble objeto del procedimiento.

c) Jabea ez bada, ikertuko den lekuaren eta pertsona eskatzailearen arteko harremana.

c) Relación de la persona solicitante con el emplazamiento objeto de investigación en caso de no ser propietaria del mismo.

d) Hala badagokio, tasak ordaintzean hobariak aplikatzeko eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren tasa eta prezio publikoen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera.

d) Documentación que acredite, en su caso, el derecho a aplicar las bonificaciones en el pago de las tasas correspondientes de conformidad con lo que establece el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, de aprobación del texto refundido de la Ley de tasas y precios públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 26. artikuluan, lizentziak eta baimenak deuseztatzeari buruzkoan, xedatutakoaren arabera, jasotzen dituen lurzoruaren kalitatearen eta lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedurak hasteko eskabideak jakinaraziko dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak kasuan kasuko udalei.

2.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco comunicará a los ayuntamientos correspondientes las solicitudes de inicio de los procedimientos de declaración de la calidad del suelo y de declaración de aptitud de uso del suelo que reciba a efectos de lo dispuesto en el artículo 26 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo relativo a la nulidad de licencias y autorizaciones.

3.– Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren nahiz lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura hasteko eskabidea jasotzen duenean, prozeduraren xede izango den lurzorua dagoen erregistro-onibarren jabariaren eta kargen ziurtagiria igortzeko eskatuko dio kasuan kasuko Jabetza Erregistroari, bitarteko elektronikoak erabiliz horretarako.

3.– Asimismo, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, una vez recibida la solicitud de inicio del procedimiento de declaración de la calidad del suelo o de declaración de aptitud de uso del suelo, solicitará por medios electrónicos al registro de la propiedad que corresponda la expedición de una certificación de dominio y cargas de la finca o fincas registrales dentro de las cuales se halle el suelo que vaya a ser objeto del procedimiento.

Jabariaren eta kargen azken inskripzioan egindako albo-ohar batekin eta aurkeztutako tituluaren oin-oharrean, ziurtagiria eman dela eta prozedura hasi dela zehaztu behar da.

La expedición de la certificación y el inicio del procedimiento se harán constar por nota al margen de la última inscripción de dominio y cargas y en la nota al pie del título presentado.

4.– Lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduretan, pertsona interesduntzat joko dira, izatekotan ere, kasuan kasuko Jabetza Erregistroak igorritako jabariaren eta kargen ziurtagirian edo, halakorik ezean, emandako katastro-informazioan agertzen direnak. Nahitaezko desjabetzeen kasuan, organo desjabetzailea eta pertsona fisiko edo juridiko desjabetua ere hartuko dira pertsona interesduntzat.

4.– En los procedimientos en materia de calidad del suelo se considerarán personas interesadas, en todo caso, aquellas que figuren en el certificado de dominio y cargas emitido por el registro de la propiedad correspondiente o, en su defecto, en la información catastral suministrada. En los casos de expropiaciones forzosas, el órgano expropiante y la persona física o jurídica expropiada serán también consideradas personas interesadas.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak informazio eguneratua izan dezan, ziurtatutako onibarrekin lotutako geroagoko idazpenik izanez gero, Jabetza Erregistroak inskripzioa egin eta hamar egun balioduneko gehieneko epean jakinaraziko dio ingurumen-organoari idazpenon existentzia.

A fin de que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco disponga de información actualizada, el Registro de la Propiedad comunicará a dicho órgano la existencia de asientos posteriores en relación con las fincas certificadas en el plazo máximo de diez días hábiles desde la inscripción.

5.– Prozeduraren xede diren onibarrak Jabetza Erregistroan inskribatuta ez badaude, jendaurreko informazioko izapidea abian jartzea adostuko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak. Horretarako, iragarki bat jarriko du Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, 10 egun baliodunez, aipatu prozedura hasten dela jakinarazte aldera.

5.– Cuando la finca o fincas objeto del procedimiento no estén inscritas en el Registro de la Propiedad el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco acordará la apertura de un trámite de información pública, mediante la inserción de un anuncio en la sede electrónica del Gobierno Vasco por un periodo de tiempo de 10 días hábiles, a los meros efectos de informar sobre el inicio de dicho procedimiento.

3. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura hasteko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 3.– Documentación a presentar para el inicio del procedimiento de declaración de la calidad del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan aipatutako lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduraren mende dauden jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek prozedura hasteko eskatu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Horretarako, dekretu honen 2.1 artikuluan adierazten den informazioaz gain, erakunde egiaztatu batek egindako esploratzeko ikerketaren eta, hala badagokio, ikerketa xehatuaren txostena bidali beharko diote.

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones sujetas al procedimiento de declaración de la calidad del suelo regulado en el artículo 23 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo deberán solicitar el inicio del procedimiento al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco remitiendo, además de la información que se señala en el artículo 2.1 de este Decreto, el informe correspondiente a la investigación exploratoria y, en su caso, investigación detallada, que se haya realizado por una entidad acreditada.

Dekretu honen I. eranskinean zehazten dira lurzoruaren kalitateari buruzko esploratzeko ikerketaren eta ikerketa xehatuaren edukia, norainokoa eta txostena.

El contenido y el alcance del informe comprensivo de las investigaciones exploratoria y detallada de la calidad del suelo se especifica en el Anexo I de este Decreto.

2.– Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa xehatua aurkeztu beharko da baldin eta lurzoruaren kalitatea esploratzeko ikerketaren emaitza aztertu eta lurzoruak duen edo izango duen erabilerarako B ebaluazioko balio adierazleak (B-EBA) gainditu direla ondorioztatzen bada, edo, balio horiek ez dituzten kutsatzaileen kasuan, I. eranskineko irizpideak aplikatuz erdietsitakoak.

2.– Deberá presentarse una investigación detallada de la calidad del suelo cuando del resultado de la investigación exploratoria de la calidad del suelo se dedujera la superación de los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) para el uso al que esté o vaya a estar destinado el suelo o, para los contaminantes que carecen de dichos valores, obtenidos en aplicación de los criterios del Anexo I.

Era berean, lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa xehatua aurkeztu beharko da lurpeko uretan nahiz zirrikituko gasean kutsatzaileak daudela antzematen denean eta I. eta II. eranskinetan hurrenez hurren ezarritako irizpideak betetzen direnean.

Igualmente, se deberá presentar una investigación detallada de la calidad del suelo cuando se detecte la presencia de contaminantes en las aguas subterráneas o en el gas intersticial y se cumplan los criterios establecidos respectivamente en los Anexos I y II.

3.– Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura hastea eragin duen jarduketaren ondorioz ezinbestekoa baldin bada ikertuko den lurzoru guztia edo zati bat induskatzea, lurzoruaren kalitatearen ikerketa xehatuan ez da erabilera berrirako arriskuen analisirik egin beharko induskatu beharreko lurzoruei dagokienez; analisi horren ordez, indusketa selektiboko plan bat egin beharko da, IV. eranskinean xedatutako irizpideei jarraikiz.

3.– En el supuesto de que la actuación que determine el inicio del procedimiento de declaración de calidad del suelo conlleve necesariamente la excavación de todo o parte del suelo objeto de investigación, la investigación detallada de la calidad del suelo no exigirá la realización del análisis de riesgos para el nuevo uso en relación con los suelos a excavar, debiendo sustituirse dicho análisis por un plan de excavación selectiva según los criterios recogidos en el Anexo IV.

4.– Arriskuen analisia aztertuta pertsonen osasunarentzat edo ingurumenarentzat arrisku onartezina dagoela ondorioztatzen bada, V. eranskinak aipatzen duen erremediatze-aukeren azterketa ere aurkeztu beharko da, bai eta hautatutako aukerari dagokion leheneratze-plana ere, VI. eranskinean azaldutakoa. Dena den, baldin eta, lekuaren ezaugarriengatik, gomendagarria bada aukeren azterketaren gainean Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako aldeko erabakia aldez aurretik eskuratzea, hori eskuratu arte atzeratu ahal izango da hautatutako aukerari dagokion leheneratze-plana lantzea.

4.– Si del análisis de riesgos se derivara la existencia de un riesgo inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente se deberá presentar, además, el estudio de alternativas de remediación al que hace referencia el Anexo V, así como el plan de recuperación referido en el Anexo VI correspondiente a la alternativa seleccionada. No obstante, si por las características del emplazamiento resultase aconsejable obtener previamente el pronunciamiento favorable del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre el estudio de alternativas, se podrá posponer hasta entonces la elaboración del plan de recuperación correspondiente a la alternativa seleccionada.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 42. artikuluaren arabera, arrisku onartezinik ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lurzoruaren kalitatearen azterketan zehar aurkitu diren eta gizakiaren ekintzetan jatorria duten hondakinak kendu eta behar bezala kudeatzea exijitu ahal izango du, baita fase libreko egoeran daudenak ere. Aipatutakoa bereziki izan behar da kontuan hondakin arriskutsuen kasuan, hau da, jatorri ez-naturaleko kutsatzaileren baten kontzentrazioak izateagatik arriskutsuak direnak indarreko sektoreko legeriaren arabera. Orobat, aukeren azterketa aurkeztea eskatu ahal izango du.

De conformidad con el artículo 42 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, en ausencia de riesgos inaceptables, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá exigir la retirada y correcta gestión de aquellos residuos de origen antrópico que se hubieran podido detectar durante la investigación de la calidad del suelo, incluyendo la fase libre, especialmente en lo que se refiere a residuos peligrosos, entendiendo como tales aquellos que presenten una concentración de algún contaminante de origen no natural que le confiera una característica de peligrosidad, de conformidad con la normativa sectorial vigente. Asimismo, se podrá requerir la presentación de un estudio de alternativas.

Aipatu hondakin arriskutsuak kentzea exijitu ahal izango da oro har; salbuespena pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak jarduerok aurrera ez eramatea aholkatzen duten arrazoi teknikoak eta ingurumen arloko arrazoiak alegatzea izango da, betiere, alegatutako arloan adituak diren pertsona fisiko edo juridikoek izenpetutakoak.

Con carácter general será exigible la retirada de los citados residuos peligrosos salvo que la persona física o jurídica promotora alegue razones técnicas y ambientales que desaconsejen tales actuaciones, suscritas por personas físicas o jurídicas competentes en la materia alegada.

5.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraldatutako lurzoruak leheneratzeko neurriak hartu behar badira, erremediatze-aukeren azterketa aurkeztu beharko da, bai eta hautatutako aukerari dagokion leheneratze-plana ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak hala eskatzen duenean.

5.– En los casos en los que haya que adoptar medidas de recuperación de suelos alterados de conformidad con lo dispuesto en el artículo 41 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, se deberá presentar un estudio de alternativas de remediación, así como el plan de recuperación correspondiente a la alternativa seleccionada, cuando así lo exija el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6.– Aurkeztuko den dokumentazioak laburpen-formularioa ere jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri den eredua jarraitu beharko duena.

6.– La documentación que se presente irá acompañada del formulario resumen según el modelo que se encontrará disponible en la sede electrónica de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4. artikulua.– Administrazioen arteko elkarlana eta parte-hartze publikoa.

Artículo 4.– Colaboración interadministrativa y participación pública.

1.– Arriskuen analisiak ondorioztatzen badu arriskua onartezina dela pertsonen osasunerako edo ingurumenerako, edo lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanetan frogatu bada analizatutako parametroren batean 100 bider baino gehiagotan gainditzen direla dekretu honen 3.2 artikuluan aipatzen diren balioak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak txostena eskatuko dio osasun-arloan eskudun den Eusko Jaurlaritzako sailari.

1.– Cuando el análisis de riesgos concluya que el riesgo es inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente o se haya constatado en los estudios de investigación de la calidad del suelo que se supera en más de cien veces, en alguno de los parámetros analizados, los valores a los que hace referencia el artículo 3.2 del presente Decreto, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco solicitará informe del departamento de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de salud.

Ingurumen-organoak, era berean, eskumeneko administrazio hidraulikoari txostena eskatuko dio pertsonen osasunarentzat edo ingurumenarentzat lurpeko uren kutsadurak eragindako arrisku onartezinen bat detektatzen duenean.

El órgano ambiental solicitará, asimismo, informe de la Administración Hidráulica Competente, cuando se detecte un riesgo inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente derivado de la contaminación de las aguas subterráneas.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lan-osasunean eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko sailari txostena eskatuko dio egindako arriskuen analisi kuantitatibotik ondorioztatzen denean arrisku onartezin bat ematen dela langileentzat aztertutako kokalekuaren egungo erabileraren ondorioz, baita aipatu arriskuen analisi kuantitatiboetan erabilitako kutsatzaileen kontzentrazioek lan araudia ez betetzea ekar dezaketenean.

Igualmente, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco solicitará informe al departamento de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco competente en materia de salud laboral cuando del análisis cuantitativo de riesgos realizado se derive un riesgo inaceptable para la salud de los trabajadores en el uso actual del emplazamiento investigado, y las concentraciones de contaminantes utilizadas en dicho análisis cuantitativo de riesgos puedan suponer incumplimientos de la normativa laboral.

2.– Aurreko apartatuan aipatutako kasuetan, hilabete bateko epea emango zaie kontsultatutako administrazio publikoei beren txostenak helaraz ditzaten. Artikulu honetako laugarren apartatuan araututako parte-hartze publikoaren izapidearen xede den espedientean erantsiko dira txostenok.

2.– En los casos señalados en el apartado anterior se concederá a las administraciones públicas consultadas un plazo de un mes para emitir sus informes, incluyendo estos en el expediente sometido al trámite de participación pública regulado en el apartado cuarto de este artículo.

Txostena helarazteko epea igarotakoan kontsultatutako administrazioek ez badute berariazko erabakirik eman, prozedurarekin aurrera egingo du ingurumen-organoak.

Transcurrido el plazo para emitir el informe sin el pronunciamiento expreso de las administraciones consultadas el órgano ambiental continuará con el procedimiento.

3.– Arriskuen analisiak arriskua onargarria dela ondorioztatuta ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak administrazio hidrauliko eskudunari jakinaraziko dio lur azpiko urak kutsatuta izatearen adierazleak edo aztarnak daudela edo kaltea eragin dela, zuzenean nahiz kutsatutako lur azpiko ura migratzean, interes hidrogeologikoko lekuetan, jabari publiko hidraulikoan eta itsas-lehorrekoan eta hidrologia-planetako babestutako eremuen erregistroko tokietan, egoeraren berri izan dezan eta egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.

3.– Sin perjuicio de que el análisis de riesgos concluya que el riesgo es aceptable, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco comunicará a la Administración Hidráulica Competente la existencia de evidencias o indicios de contaminación de las aguas subterráneas o la afección directa o derivada de la migración del agua subterránea contaminada, a los emplazamientos de interés hidrogeológico, al propio dominio público hidráulico y marítimo-terrestre, a las diferentes zonas del registro de zonas protegidas de los planes hidrológicos, para su conocimiento y adopción de las medidas que estime oportunas.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak espedienteko dokumentazio guztiak informazio publikoko izapidea betetzea bermatuko du, 20 egun baliodunez, baldin eta arriskuen analisiak arriskua pertsonen osasunarentzat edo ingurumenarentzat onartezina dela ondorioztatzen badu edo lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanetan frogatu bada analizatutako parametroren batean 100 bider baino gehiagotan gainditzen direla dekretu honen 3.2 artikuluan aipatzen diren balioak.

4.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco someterá la totalidad de la documentación obrante en el expediente a un trámite de información pública, por un periodo de tiempo de 20 días hábiles, cuando el análisis de riesgos concluya que el riesgo es inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente o siempre que se haya constatado en los estudios de investigación de la calidad del suelo que se supera en más de cien veces, en alguno de los parámetros analizados, los valores a los que hace referencia el artículo 3.2 del presente Decreto.

Halaber, espedientean jasotako dokumentazioak jendaurreko informazioaren izapidea betetzea erabaki ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, hori gomendatzen duten arrazoi justifikatuak daudenean.

Igualmente, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá acordar el sometimiento de la documentación obrante en el expediente al trámite de información pública cuando se den razones justificadas que así lo aconsejen.

5.– Aurreko zenbakian aurreikusitako informazio publikoko izapidea egiteko, iragarkia jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan.

5.– El trámite de información pública previsto en el apartado anterior se realizará mediante la inserción del correspondiente anuncio en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

5. artikulua.– Pertsona interesdunei eta beste administrazio publikoei entzutea.

Artículo 5.– Audiencia a las personas interesadas, y a otras administraciones públicas.

1.– Aurreko izapideak bideratuta, hala balegokio, lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egiteko, eraikuntza-zioengatiko indusketa selektiboa baimentzeko edo, hala badagokio, nahita (hots, organoak aurretik eskatu gabe) aurkeztu den leheneratze-plana onartzeko ebazpen-proposamen bat prestatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoaren, 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.– Sustanciados, si fueran procedentes, los trámites anteriores, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco elaborará una propuesta de resolución de declaración de la calidad del suelo o de autorización de excavación selectiva por razones constructivas o, en su caso, de aprobación del plan de recuperación que se haya presentado voluntariamente sin necesidad de requerimiento previo de dicho órgano, de acuerdo con lo que establece el artículo 38 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, relativo a la recuperación voluntaria de suelos.

2.– Leheneratze-proiektua onartzeko ebazpen-proposamena ere prestatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, baldin eta aurretik emandako lurzoruaren kalitatearen deklarazioan eskatutakoa betetzen bazuen aurkeztutako proiektuak, dekretu honen 6.3 artikuluan azaldutakoarekin bat.

2.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco elaborará igualmente una propuesta de resolución aprobando el proyecto de recuperación en aquellos casos en los que el mismo se haya presentado en cumplimiento de lo requerido en la declaración de la calidad del suelo previamente emitida, de conformidad con lo expuesto en el artículo 6.3 del presente Decreto.

3.– Pertsona interesdunei, kontsultatutako administrazioei eta kasuan kasuko udalari helaraziko zaie ebazpen-proposamena, eta entzuteko izapidea izango dute hamabost egun baliodunez.

3.– La propuesta de resolución será remitida a las personas interesadas, a las administraciones consultadas y al ayuntamiento respectivo, otorgándoles un trámite de audiencia de quince días hábiles.

4.– Arrazoibideak aurkezteko epea igarotakoan, arrazoietan oinarritutako berariazko ebazpena emango du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, hurrengo artikuluetan azaldutakoaren araberako edukiarekin.

4.– Transcurrido el plazo para formular alegaciones, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco dictará resolución expresa y motivada con el contenido que proceda de acuerdo con lo señalado en los artículos siguientes.

6. artikulua.– Lurzoruaren kalitatea deklaratzen duen ebazpenaren edukia.

Artículo 6.– Contenido de la resolución que declare la calidad del suelo.

1.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren ebazpenean adieraziko da lurzorua kutsatuta, eraldatuta edo eraldatu gabe dagoen, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritakoaren arabera.

1.– La resolución de declaración de calidad del suelo declarará este como contaminado, alterado o, en su caso, no alterado, de acuerdo con lo que establece la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

2.– Lurzoruaren kalitatea deklaratzen duen ebazpenak alderdi hauek jasoko ditu gutxienez:

2.– La resolución que declare la calidad del suelo incluirá, al menos, los siguientes aspectos:

a) Ebazpenaren oinarri den motibazio juridiko eta teknikoa, bai eta ebazpenaren oinarri gisa erabili den ikerketa-maila ere.

a) Motivación jurídica y técnica en la que se sustenta la resolución incluyendo el nivel de investigación utilizado como base de la declaración.

b) Deklaratuko den lurzoruaren mugaketa, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren erreferentzia ere, edo, halakorik ezean, Katastroarena.

b) Delimitación del suelo objeto de declaración incluyendo la referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo y del Registro de la Propiedad o en su defecto del Catastro.

c) Euskarri grafikoa, non ikertutako lekua, Jabetza Erregistroan nahiz Katastroan agertzen d(ir)en lurzatia(k) eta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan dauden/dagoen lurzatia(k) gainjartzen baitiren.

c) Soporte gráfico en el que se superpongan el emplazamiento investigado, la/s parcela/s que figura/n en el Registro de la Propiedad o Catastro y la/s parcela/s que figure/n en el Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

d) Kutsatutzat jotako lurzoruen kasuan, deklarazio horrekin bateraezinak diren erabilerak.

d) En el caso de suelos declarados contaminados, usos valorados incompatibles con tal declaración.

e) Eraldatutzat edo eraldatu gabetzat jotako lurzoruen kasuan, deklarazio horrekin bateragarriak diren erabilerak.

e) En el caso de suelos declarados alterados o no alterados, usos valorados compatibles con tal declaración.

f) Beharrezkoa izanez gero, hartu beharreko prebentziozko, babesteko eta kontrolatu eta segimendua egiteko neurriak.

f) En caso necesario, medidas preventivas, de defensa y de control y seguimiento que deban adoptarse.

g) Hala badagokio, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren balioari eusteko baldintzak.

g) Condiciones, en su caso, para el mantenimiento de la validez de la declaración de calidad del suelo.

h) Dekretu honen 13.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lurrak mugitzea eskatzen duen jarduera berri bat ezartzeak eragin badu lurzoruaren kalitatearen deklarazioa, indusketa selektiboko plan bat aurkeztu beharko da lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren balioaren eskabidearekin batera.

h) De conformidad con lo dispuesto en el artículo 13.4 del presente Decreto, en el caso de que la declaración de la calidad del suelo venga motivada por la implantación de una nueva actividad que requiera un movimiento de tierras, exigencia, en su caso, de la presentación de un plan de excavación selectiva junto con la solicitud de la validez de la declaración de calidad del suelo.

i) Ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren tasa eta prezio publikoen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak ezarritakoaren arabera.

i) La cuantía de la tasa a liquidar de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/2007, de 11 de septiembre, de aprobación del texto refundido de la Ley de tasas y precios públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 38. artikuluan, kutsatutako lurzoruen borondatezko leheneratzearen gainekoan, xedatutakoa aplikatzekoa ez bada eta leheneratzeko neurriak hartu behar badira, beharrezkoak diren neurriak hartzeko betebeharra ezarriko du lurzoruaren kalitatea deklaratzen duen ebazpenak. Horrez gain, neurriok hartu behar dituzten pertsonen identitatea zehaztuko du, baldin eta ikerketa sustatu dutenak ez badira, bai eta horiek gauzatzeko epeak ere.

3.– Cuando no sea de aplicación lo previsto en el artículo 38 de la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados, sobre recuperación voluntaria de suelos contaminados, y resulte exigible la adopción de medidas de recuperación, la resolución que declare la calidad del suelo impondrá la obligación de adoptar las medidas de recuperación necesarias, estableciendo la identidad de las personas obligadas a su adopción si estas no fueran quienes han promovido la investigación, así como los plazos para su ejecución.

4.– Lurzoruetan zein lurpeko uretan aplikagarri diren erreferentzia-parametroak gainditu badira, lurzoruaren kalitatea ikertzeko edozein fasetan, artikulu honen 2.f apartatuak aipatzen dituen kontrolatu eta segimendua egiteko neurriak ezarri ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak.

4.– En el caso de que se hayan superado los parámetros de referencia aplicables tanto en suelos como en aguas subterráneas en cualquiera de las fases de investigación de la calidad de un suelo, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá establecer las medidas de control y seguimiento a las que hace referencia el apartado 2.f del presente artículo.

5.– Beharrezkotzat joz gero, xede horretarako behar adinako abalak, fidantzak edo beste berme batzuk eratzea eskatu ahal izango da, ezarritako neurriak beteko direla bermatzeko. Edozelan ere, lekuan pertsonen osasunarentzat edo ingurumenarentzat arrisku onartezina denean edo lurzoruan nahiz zorupean hondakin arriskutsuak antzematen direnean leheneratze-plan bat gauzatu behar bada, berme horiek ezarri ahal izango dira. Bermeok Ebazpenean zehaztutako pertsonei ezarriko zaizkie, baita jabeak edo edukitzaileak ez badira ere. Duten izaeragatik beragatik euren gauzatzea denboran luzatzen den kontrol eta jarraipen neurrien kasuan ere horrela egingo da.

5.– En el supuesto de considerarlo necesario, se podrá exigir para garantizar el cumplimiento de las medidas impuestas, la constitución de avales, fianzas u otras garantías en cantidad suficiente a tal fin. En todo caso, se podrán imponer este tipo de garantías cuando resulte necesaria la ejecución de un plan de recuperación por la existencia de un riesgo inaceptable para la salud de las personas o el medio ambiente en el emplazamiento en cuestión o cuando se detecte sobre el suelo o en el subsuelo la presencia de residuos peligrosos. Estas garantías se impondrán a las personas determinadas en la Resolución aun cuando no sean propietarias o poseedoras, incluso en los casos de medidas de control y seguimiento cuya ejecución, por su propia naturaleza, se dilate en el tiempo.

EMAS Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren Erregistroan izena eman duten erakundeek ez dituzte artikulu honetan aipatzen diren bermeak aurkeztu beharko.

Las organizaciones que estén inscritas en el Registro del Sistema Comunitario de Gestión y Auditoría Medioambientales (EMAS) estarán exentas de prestar las garantías a las que hace referencia este artículo.

7. artikulua.– Leheneratze-plana baimentzen duen ebazpenaren edukia.

Artículo 7.– Contenido de la resolución que autoriza el plan de recuperación.

1.– Leheneratze-plana baimentzen duen ebazpenak, gutxienez, alderdi hauek jasoko ditu:

1.– La resolución que autorice el plan de recuperación contendrá, al menos, los siguientes aspectos:

a) Leheneratu behar den eremuaren mugaketa, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren erreferentzia ere, edo, halakorik ezean, Katastroarena.

a) Delimitación de la zona a recuperar incluyendo la referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo y del Registro de la Propiedad o en su defecto del Catastro.

b) Euskarri grafikoa, non ikertutako lekua, Jabetza Erregistroan agertzen d(ir)en lurzatia(k) eta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan dauden/dagoen lurzatia(k) gainjartzen baitiren.

b) Soporte gráfico en el que se superpongan el emplazamiento investigado, la/s parcela/s que figura/n en el Registro de la Propiedad y la/s parcela/s que figure/n en el Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

c) Leheneratzea eragiten duten kutsadura-fokuak, esposizio-bideak eta kutsatzaileak deskribatzea, eta, hala badagokio, kutsatzaileentzat lortu beharreko kontzentrazioak finkatzea.

c) Descripción de los focos de contaminación, vías de exposición y contaminantes que motivan la recuperación, fijando en su caso las concentraciones a alcanzar para los distintos contaminantes.

d) Erabiliko diren teknologia(k) eta neurria(k), aukeren azterketaren emaitzen arabera, hura beharrezkoa balitz.

d) Tecnología/s y medida/s de recuperación a aplicar, de acuerdo a los resultados del estudio de alternativas si este es exigible.

e) Pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak leheneratze-plana gauzatzeko proposatutako kronograma baliozkotzea.

e) Validación del cronograma propuesto por la persona física o jurídica promotora para la ejecución del plan de recuperación.

f) Ingurumen kontrol eta jarraipeneko planari dagozkion baldintzak, ingurunearen afekzioa zaintzea eta beharrezkoa balitz babes neurri gehigarriak hartzea helburu.

f) Condiciones relativas al plan de control y seguimiento ambiental a fin de vigilar la afección al entorno y adoptar en su caso medidas adicionales de protección.

g) Leheneratze-lanetan hartu beharreko neurrien norainokoa, horien eraginkortasuna egiaztatze aldera.

g) Alcance de las medidas a llevar a cabo durante las labores de recuperación con el objeto de acreditar su eficacia.

h) Lurzoruaren azken egoerari buruzko ebazpena ematea ahalbidetuko duen azken deskribapen-txostenaren edukia.

h) Contenido del informe final descriptivo que posibilitará la emisión de la resolución sobre el estado final del suelo.

2.– Beharrezkotzat joz gero, eta leheneratze-plana baimentzen duen ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzearren, xede horretarako behar adinako abalak, fidantzak edo beste berme batzuk eratzea eskatu ahal izango da.

2.– En el caso de considerarlo necesario, para garantizar el cumplimiento de las condiciones impuestas en la resolución que autorice el plan de recuperación, se podrá exigir la constitución de avales, fianzas u otras garantías en cantidad suficiente a tal fin.

EMAS Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren Erregistroan izena eman duten erakundeek ez dituzte artikulu honetan aipatzen diren bermeak aurkeztu beharko.

Las organizaciones que estén inscritas en el Registro del Sistema Comunitario de Gestión y Auditoría Medioambientales (EMAS) estarán exentas de prestar las garantías a las que hace referencia este artículo.

8. artikulua.– Kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak leheneratu direla egiaztatzea.

Artículo 8.– Acreditación de la recuperación de suelos contaminados o alterados.

1.– Kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak leheneratzeko neurriak hartzen dituztenek txosten bat aurkeztu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Txosten hori lurzoruen kalitatea ikertu eta leheneratzeko erakunde egiaztatu batek prestatuko du, eta VIII. eranskinean zehazten den edukia izan beharko du gutxienez.

1.– Quienes adopten medidas de recuperación de suelos contaminados o alterados estarán obligados a presentar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco un informe elaborado por una entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad del suelo, relativo a la eficacia de la recuperación y que deberá tener el contenido mínimo que se especifica en el Anexo VIII.

2.– Leheneratze-planean ezarriko den metodologia erabiliz leheneratuko da lurzorua, eta lurzorua leheneratzeko neurriak bete osteko ikerketa egingo duen erakunde egiaztatua ez da izango neurri horiek diseinatu, gainbegiratu edo bete dituen erakunde bera.

2.– La investigación tras la adopción de medidas de recuperación se llevará a cabo por una entidad acreditada distinta de la o las que hayan diseñado, supervisado o ejecutado tales medidas y de acuerdo a la metodología que se establezca en el plan de recuperación.

9. artikulua.– Kutsatutako edo eraldatutako lurzoru bat leheneratzearen ondorioak.

Artículo 9.– Efectos de la recuperación de un suelo contaminado o alterado.

1.– Kutsatutzat edo eraldatutzat jotako lurzoru bat leheneratu dela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan egiaztatu ondoren, organo horrek ebazpen bat emango du, gehienez bi hilabeteko epean, pertsona interesdunei 15 eguneko entzunaldia eskaini ondoren.

1.– Acreditada ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la recuperación de un suelo declarado como contaminado o alterado, aquel dictará en el plazo máximo de dos meses la oportuna resolución, previo trámite de audiencia a las personas interesadas por un plazo de 15 días.

2.– Aipatu leheneratzea egiaztatzen duen ebazpenak, gutxienez, alderdi hauek jasoko ditu:

2.– La resolución que acredite la citada recuperación incluirá, al menos, los siguientes aspectos:

a) Leheneratutako lurzoruaren identifikazioa eta mugaketa.

a) Identificación y delimitación del suelo recuperado.

b) Ebazpenaren oinarri den motibazio juridikoa eta teknikoa.

b) Motivación jurídica y técnica en la que se sustenta la resolución.

c) Leheneratzearen pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta bertan esku hartzen duten erakunde egiaztatuen identifikazioa, beren jarduketen norainoko zehatzarekin.

c) Identificación de la persona física o jurídica promotora de la recuperación y de las entidades acreditadas intervinientes con el alcance concreto de sus actuaciones.

d) Leheneratzearen datu espezifikoak: gauzatutako leheneratze-jarduketak, leheneratzea zein epetan egin den, ingurumena zaintzeko programaren emaitza nagusiak sistema martxan egon bitartean eta kaltetutako ingurune guztietako hondar-kontzentrazioak.

d) Datos específicos de la recuperación: actuaciones de recuperación ejecutadas, periodo de tiempo en el que se llevó a cabo, resultados relevantes del programa de vigilancia ambiental durante la operación del sistema y concentraciones residuales en todos los medios afectados.

e) Leheneratzeko neurriak kutsatutzat jotako lurzoru batean hartu direnean, lurzoruak kutsatua izateari utzi diola adieraziko da ebazpenean, eta baimendutako balioetsitako erabilerak aipatuko dira.

e) Cuando las medidas de recuperación se hubieran adoptado en un suelo declarado contaminado, la resolución declarará que el suelo ha dejado de tener tal consideración, señalando los usos valorados permitidos.

f) Leheneratzeko neurriak eraldatutzat jotako lurzoru batean hartu direnean, leheneratu egin dela egiaztatuko du ebazpenak, eta, hala badagokio, lurzorua eraldatu gabe dagoela adieraziko da ebazpenean.

f) Cuando las medidas de recuperación se hayan adoptado en un suelo declarado como alterado, la resolución acreditará tal recuperación declarando, en su caso, el suelo como no alterado.

g) Leheneratzeko neurriak hondakinen alorrean indarrean dagoen sektore-araudiari jarraikiz hartu direnean, lurzorua leheneratu dela egiaztatuko du ebazpenak, eta lurzorua eraldatuta edo eraldatu gabe dagoela adieraziko da ebazpenean, kasuan-kasuan.

g) Cuando las medidas de recuperación se hubieran adoptado en aplicación de la normativa sectorial vigente en materia de residuos, la resolución acreditará tal recuperación declarando el suelo como alterado o no alterado, según corresponda.

h) Beharrezkoa bada, hartu behar diren prebentziozko, babesteko eta kontrolatu eta segimendua egiteko neurriak, eta betebeharra duten pertsona fisikoak edo juridikoak nortzuk diren eta neurriok hartzeko epeak zein diren.

h) En caso necesario, medidas preventivas, de defensa y de control y seguimiento que deban adoptarse, así como las personas físicas o jurídicas obligadas y los plazos para su adopción.

i) Arau honetan xedatutakoaren arabera ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa.

i) La cuantía de la tasa a liquidar de conformidad con lo dispuesto en esta norma.

3.– Kutsatutzat edo eraldatutzat jotako lurzorua leheneratu egin dela egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak Jabetza Erregistroko albo-oharra ezeztatzeko eskabidea egingo du.

3.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco procederá a solicitar la cancelación de la nota marginal en el Registro de la Propiedad una vez acreditada la recuperación de un suelo que hubiera sido declarado contaminado o alterado.

10. artikulua.– Eraikuntza-zioengatiko indusketa baimentzen duen ebazpenaren edukia.

Artículo 10.– Contenido de la resolución que autorice la excavación por razones constructivas.

1.– Eraikuntza-zioengatiko indusketa baimentzen duen ebazpenean, gutxienez, alderdi hauek jasoko dira:

1.– La resolución que autorice la excavación por razones constructivas incluirá, al menos, los siguientes aspectos:

a) Induskatu beharreko eremu(ar)en mugaketa, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren erreferentzia ere, edo, halakorik ezean, Katastroarena, baldin eta lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura baten esparruan ematen bada baimena.

a) Delimitación de la/s zona/s a excavar incluyendo la referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo y del Registro de la Propiedad o en su defecto del Catastro, si la autorización se emite en el marco de un procedimiento de declaración de la calidad del suelo.

b) Induskatutako materialen karakterizazioaren eta xedearen inguruko baldintzak eta, hala badagokio, gelditu den lurzoruaren kalitatearen karakterizazio-planaren ingurukoak.

b) Condiciones relativas a la caracterización y destino de los materiales excavados, y al plan de caracterización de la calidad de suelo remanente, en su caso.

c) Ingurumenaren kontrol eta jarraipen planari buruzko baldintzak.

c) Condiciones relativas al plan de control y seguimiento ambiental.

d) Lurzoruaren azken egoerari buruzko ebazpena ematea ahalbidetuko duen azken deskribapen-txostenaren edukia.

d) Contenido del informe final descriptivo que posibilitará la emisión de la resolución sobre el estado final del suelo.

2.– Indusketa hura baimentzen duen ebazpena eman eta 12 hilabeteko epean hasiko ez balitz, epea luzatzea eskatu ahal izango du pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak, baldin eta atzerapena justifikatzeko arrazoiak badaude. Eskabidearekin batera, indusketa baimendu zuen ebazpena ematean aintzat hartu ziren baldintzak bere horretan daudela egiaztatu beharko da.

2.– Si la excavación no se iniciara en el plazo de doce meses contados a partir de la emisión de la resolución que la autorice, se podrá solicitar por la persona física o jurídica promotora la prórroga de dicho plazo cuando existan razones que lo justifiquen. Junto con la solicitud deberá acreditarse que no se han producido modificaciones en las condiciones que se tomaron en consideración al emitir la resolución que autorizó la excavación.

11. artikulua.– Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura hasteko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 11.– Documentación a presentar para el inicio del procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo.

1.– Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozeduren mende dauden jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek prozedura hastea eskatu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Halaber, dekretu honen 2.1 artikuluan aipatzen denaz gain, honako informazio hau helarazi beharko dute:

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones sujetas al procedimiento de declaración de aptitud de uso del suelo deberán solicitar el inicio del procedimiento al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco remitiendo, además de la información que se señala en el artículo 2.1 de este Decreto, la siguiente información:

a) Erakunde egiaztatu batek egindako egoera-txostena, dekretu honen VII. eranskinean zehaztutako edukiarekin eta norainokoarekin.

a) El informe de situación que se haya realizado por una entidad acreditada con el contenido y alcance que se especifica en el Anexo VII a este Decreto.

b) Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren prozedura aplikatzeko baldintzak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak sinatua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri den eredua jarraitu beharko duena.

b) La declaración responsable, suscrita por persona física o jurídica promotora, relativa al cumplimiento de las condiciones para la aplicación del procedimiento de aptitud de uso del suelo según el modelo que se encontrará disponible en la sede electrónica de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, hala badagokio, aplikatzekoak diren hobariak ezarrita.

c) La acreditación del pago de la tasa correspondiente con aplicación, en su caso, de las bonificaciones que resulten de aplicación.

2.– Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren eskabidea lurzorua kutsa dezakeen jarduerak hartutako lurzati osoari aplikatuko zaio. Horrenbestez, instalazioen multzoa eta enpresak urteetan zehar garatu dituen praktika operatiboak osorik balioetsitakoan, egiaztatu beharko da betetzen direla jarduera osoaren eta hura hartzen duen azalera guztiaren batez besteko kutsatzeko ahalmena zehazten duten baldintza guztiak.

2.– La solicitud de aptitud de uso del suelo será aplicable a la totalidad de la parcela ocupada por la actividad potencialmente contaminante del suelo y exigirá en consecuencia que, tras una valoración integral del conjunto de las instalaciones y de las prácticas operativas desarrolladas por la empresa a lo largo de los años, se demuestre el cumplimiento de todas las condiciones que definen el potencial medio de contaminación para la actividad completa y la totalidad de la superficie ocupada.

3.– Salbuespen gisa, eta kasu bakoitza balioetsi ondoren, lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren eskabide partzialak onartu ahal izango dira, baldin eta, lurzorua kutsa dezakeen jarduera eten ostean –betiere Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean sartu aurretik–, jarduera berriak egin badira lekuan eta eskabidearen xede den eremuaren inguruko eraldatu gabeko lurzoruei buruzko analitikak badaude.

3.– Excepcionalmente y previa valoración caso por caso, se podrán admitir solicitudes de declaración de aptitud de uso del suelo parciales, cuando tras el cese de la actividad potencialmente contaminante del suelo previamente a la entrada en vigor de la Ley 1/2005, de 4 de febrero, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, se hayan desarrollado nuevas actividades en el emplazamiento y se disponga de analíticas de los suelos del entorno de la zona objeto de solicitud que no presenten alteración.

12. artikulua.– Lurzorua erabiltzeko gaitasuna adierazten duen ebazpena.

Artículo 12.– Resolución por la que se declara la aptitud de uso del suelo.

Lurzorua erabiltzeko gaitasuna adierazten duen ebazpenak, gutxienez, eduki hau izango du:

La resolución por la que se declara la aptitud de uso del suelo recogerá, al menos, el contenido siguiente:

a) Ebazpenaren oinarri den motibazio juridikoa eta teknikoa.

a) Motivación jurídica y técnica en la que se sustenta la resolución.

b) Adierazpenaren xede den lurzoruaren mugaketa, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren eta Jabetza Erregistroaren erreferentzia ere, edo, halakorik ezean, Katastroarena.

b) Delimitación del suelo objeto de la declaración incluyendo referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo y del Registro de la Propiedad o en su defecto del Catastro.

c) Euskarri grafikoa, non adierazpenaren xede den lekua, Jabetza Erregistroan nahiz Katastroan agertzen d(ir)en lurzatia(k) eta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan dauden/dagoen lurzatia(k) gainjartzen baitiren.

c) Soporte gráfico en el que se superpongan el emplazamiento declarado, la/s parcela/s que figura/n en el Registro de la Propiedad o Catastro y la/s parcela/s que figure/n en el Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

d) Gaitasunaren deklarazioaren xede den erabileraren zehaztapena, industria-erabileraren berdintsua Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren arabera edo, halakorik ezean, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioarekin bat.

d) Determinación del uso concreto, equiparable a uso industrial de acuerdo con lo previsto en la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo para el cual se emite la declaración de aptitud o, en su defecto, de acuerdo con la calificación urbanística del suelo.

e) Gaitasunaren deklarazioaren balioari eusteko baldintzak, baita erabilera etetean edo erabilera berria ezartzean lekuan lur-mugimendurik ez onartzea ere, hala balegokio.

e) Condiciones para el mantenimiento de la validez de la declaración de aptitud, incluyendo en todo caso, la inadmisibilidad de la realización de movimientos de tierra en el emplazamiento en el cese o en la implantación del nuevo uso.

f) Beharrezkoa bada, hartu behar diren prebentziozko, babesteko eta kontrolatu eta segimendua egiteko neurriak, baita betebeharra duten pertsona fisikoen edo juridikoen nortasuna ere.

f) En caso necesario, medidas preventivas, de defensa y de control y seguimiento que deban adoptarse, así como la identidad de las personas físicas o jurídicas obligadas.

13. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuestea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1.a) artikuluaren arabera.

Artículo 13.– Exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo de acuerdo con el artículo 25.1.a) de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotako jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, aldez aurreko jakinarazpen bat bidali beharko diote ingurumen-organoari. Jakinarazpenean egiaztatu beharko da lurzoruak izan duen jarduera kutsa dezakeen jardueratzat jotzen dela, aipatu Legearen II. eranskinean adierazitakoarekin bat; lurzoruak industria-erabilera edo giza osasuna babesteko B industria-ebaluazioko balio adierazleak (B-EBA) aplikatuko zaizkion erabilera izango duela; eta lekuan ez dela lurra mugitzerik nahiz zolata kentzerik aurreikusten. Aurretiazko jakinarazpenaren gutxieneko edukia dekretu honen XI. eranskinean jasotakoa izango da.

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en el artículo 25.1.a) de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo deberán remitir al órgano ambiental una comunicación previa en la que haga constar que la actividad que ha soportado el suelo está clasificada como actividad con potencial contaminante bajo de acuerdo con lo señalado en el Anexo II de dicha Ley, que el nuevo uso del suelo será industrial u otro al que se aplicarán los valores indicativos de evaluación B (VIE-B) industrial para la protección de la salud humana que se recogen en la misma y que en el emplazamiento no se prevén movimientos de tierras o eliminación de la solera. El contenido mínimo de la comunicación previa será el recogido en el Anexo XI del presente Decreto.

2.– Aldez aurreko jakinarazpenari udal-txostena erantsiko zaio. Bertan, aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak jasoko dira, dekretu honen XII. eranskinean jasotako gutxieneko edukiarekin. Txosten hori gehienez ere hilabeteko epean egin beharko du jarduketa sustatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita.

2.– La comunicación previa se acompañará de un informe del Ayuntamiento en el que se hagan constar las condiciones señaladas en el párrafo anterior, con el contenido mínimo recogido en el Anexo XII del presente Decreto. Dicho informe deberá ser emitido en el plazo máximo de un mes desde su solicitud por persona física o jurídica promotora de la actuación.

3.– Udal-txostena, lurzoruak izan duen jardueraren kutsatzeko ahalmen txikiari dagokionez soilik, erakunde egiaztatu batek sinatutako txosten batek ordezkatu ahal izango du. Txosten horrek, egiten duen azterketa historikoa oinarri hartuta, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II.A eranskineko baldintza guztiak betetzen direla baieztatu beharko du.

3.– El informe del Ayuntamiento, en lo relativo exclusivamente al potencial contaminante bajo de la actividad que ha soportado el suelo, podrá ser sustituido por un informe suscrito por una entidad acreditada que, en base al estudio histórico que efectúe, deberá confirmar que se cumplen con todos los condicionantes del Anexo II.A de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

4.– Aurkeztutako obra proiektua oinarri hartuta udal agintaritzak ez badu erabakirik hartzen kokalekuaren erabilera urbanistikoarekin, lekuan lur mugimenduak ez egotearekin edo zolatak kentzearekin lotuta, funtsezko omisio gisa hartuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluak ezarritakoarekin bat. Hori horrela, jakinarazpenak ez du ondoriorik izango, gerta daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak ahaztu gabe.

4.– La falta de pronunciamiento de la autoridad municipal en relación con el uso urbanístico del emplazamiento y con la inexistencia de movimientos de tierras o remoción de soleras en el proyecto de obra presentado, tendrá la consideración de omisión de carácter esencial, de conformidad a lo dispuesto en el artículo 69.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y dará lugar a que la comunicación no surta efectos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas a que hubiera lugar.

5.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 38. artikuluaren arabera, jakinarazpen horrek ez du ingurumen-organoaren erabakirik eskatuko. Nolanahi ere, berariaz erabaki bat ematea eskatuko balitz, ingurumen-organoak salbuespen-ebazpena emateak berekin ekarriko luke Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritako tasa.

5.– De conformidad con el artículo 38 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo dicha comunicación no requerirá pronunciamiento del órgano ambiental. No obstante, si se solicitara expresamente dicho pronunciamiento, la emisión de la resolución de exención por el órgano ambiental conllevará la tasa establecida en la disposición final primera de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

14. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuestea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1 artikuluaren b) eta c) letren arabera.

Artículo 14.– Exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo de acuerdo con el artículo 25.1.b) y c) de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1 artikuluaren b) eta c) letretan jasotako jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek sustatutako jarduketaren ezaugarrien berri eman beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Helburu horrekin helarazten den jakinarazpenak informazio hau izango du beti:

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en el artículo 25.1.b) y c) de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo deberán informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco de las características de la actuación promovida. La comunicación que se remita con este objetivo contendrá en todos los casos la siguiente información:

a) Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

a) Identificación de la persona física o jurídica promotora de la actuación y del contratista que la llevará a cabo.

b) Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

b) Datos de ubicación del emplazamiento al que afectará la actuación incluyendo referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

c) Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

c) Delimitación y superficie de la zona objeto de la actuación. Se incluirán en la comunicación planos que permitan la localización inequívoca de la parcela y de la zona de actuación.

d) Jarduketaren deskribapen xehatua.

d) Descripción detallada de la actuación.

e) Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

e) Volumen de materiales que serán excavados incluyendo las soleras.

f) Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

f) Identificación del responsable de las labores de seguimiento ambiental y de la elaboración del informe final, que deberá ser una entidad acreditada en los supuestos señalados en este artículo.

g) Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

g) Fechas previstas para el inicio de la actuación.

2.– Aipatu jarduketan 500 m3 material baino gehiago induskatzea aurreikusten bada, zolatak barne, edo behin lanok hasita bolumen hori gaindituko dela hautematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiboko plan bat aurkeztea. Plana lurzoruaren ikerketa eta leheneratzean egiaztatutako erakunde batek egingo beharko du, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluan ezarri bezala eta dekretu honen IV. eranskinean deskribatutako edukiarekin. Era berean, salbuespen kausari dagokion tasa ordaindu izana ere egiaztatu beharko da.

2.– Si en dicha actuación se prevé un volumen de materiales a excavar superior a 500 m3, incluyendo las soleras, o se detectara dicha superación en el transcurso de la misma, será preceptiva la presentación de un plan de excavación selectiva elaborado por una entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad del suelo, de conformidad a lo dispuesto en el artículo 13 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo con el contenido descrito en el Anexo IV del presente Decreto, debiendo acreditar el pago de la tasa correspondiente al supuesto de exención.

3.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.1.c) artikuluari dagokionez, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan sartutako instalazio bat aldatzen denean, aurkeztu beharreko informazioak (lehenago egin ez bada eta, hala balitz, erreferentziako espedientean agertu beharko da) aipatu Legegintzako Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoa bete beharko du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari proiektatutako aldaketa funtsezkoa ez dela jakinarazteko betebeharra, eta, xede horretarako, beharrezkoa den dokumentazioa erantsi beharko da.

3.– En el supuesto del artículo 25.1.c) de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo cuando se trate de una modificación de una instalación incluida dentro del ámbito de aplicación del Real Decreto Legislativo 1/2016, de 16 de diciembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de prevención y control integrados de la contaminación, la información a presentar deberá dar cumplimiento asimismo, si no se hubiera hecho con anterioridad, en cuyo caso se deberá identificar el expediente de referencia, a lo dispuesto en el artículo 10.2 de dicho Real Decreto Legislativo, relativo a la obligación de informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco sobre el carácter no sustancial de la modificación proyectada, incorporando la documentación necesaria a tal fin.

Hala ere, ingurumen-organoak aldaketa hori funtsezkoa dela irizten badu, ezin izango da salbuespena aplikatu ingurumen-baimen bateratua aldatzen ez den arte.

No obstante, si el órgano ambiental dictaminase el carácter sustancial de dicha modificación, no será aplicable la exención hasta que la autorización ambiental integrada no sea modificada.

4.– Indusketa selektiboko plana aurkeztea beharrezkoa den indusketa-jarduketetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak artikulu honetan aipatutako kasuekin lotutako eskabideen gaineko erabakia eman beharko du, gehienez ere hilabete bateko naturaleko epean; epe horretan erabakirik ematen ez badu, aldekoa dela ulertuko da.

4.– En las actuaciones de excavación que requieran la presentación de un plan de excavación selectiva, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá emitir un pronunciamiento en relación con las solicitudes formuladas en los supuestos señalados en este artículo en el plazo máximo de un mes, considerándose favorable si no se hubiera emitido en dicho plazo.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan sartutako instalazioen kasuan, epe hori komunikatutako aldaketaren izaera ez-funtsezkoaren gainean ingurumen-organoak emandako berariazko edo isilbidezko erabakitik bertatik hasiko da kontatzen.

En los supuestos de una instalación incluida dentro del ámbito de aplicación del Real Decreto Legislativo 1/2016, de 16 de diciembre, dicho plazo empezará a contar desde el pronunciamiento expreso o tácito del órgano ambiental sobre el carácter no sustancial de la modificación comunicada.

5.– Jarduketak gauzatu eta horien ingurumen-jarraipena egin ondoren, induskatutako materialak (ondo karakterizatu eta gero) behar bezala berrerabili edo kudeatu direla egiaztatzen duen azken txostena aurkeztu beharko da, honako eduki honekin:

5.– Tras la ejecución de las actuaciones y su seguimiento ambiental, deberá presentarse un informe final acreditativo de la correcta reutilización o gestión de los materiales excavados, previa su adecuada caracterización, con el siguiente contenido:

a) Egindako lanen deskribapena.

a) Descripción de los trabajos ejecutados.

b) Material mota ezberdinei buruz bildutako datuak (induskatutako material mota bakoitzaren bolumena guztira, karakterizazioa eta xedeak).

b) Datos recopilatorios de los diferentes tipos de materiales (volumen total de cada uno de los diferentes tipos de materiales excavados, caracterizaciones y destinos).

c) Material mota ezberdinen aurreikusitako bolumenak eta azkenean induskatutakoak eta xede desberdinetara bidalitakoak erkatzeko taula. Gertatutako desbideratzeen justifikazioa.

c) Tabla comparativa, para los diferentes tipos de materiales, de los volúmenes previstos y de los finalmente excavados y enviados a los diferentes destinos. Justificación de las desviaciones producidas.

d) Material betegarrien jatorriari buruzko ziurtagiria, baldin eta kanpoko materialak ekarri behar izan badira.

d) Certificación del origen de los materiales de relleno, en caso de que haya sido necesario el aporte de materiales del exterior.

e) Halakorik eska badaiteke, gelditu den lurzoruaren karakterizazioaren emaitzak.

e) En el caso de que sea exigible, resultados de la caracterización del suelo remanente.

f) Induskatutako eremuak, betegarria, materialen berrerabilera... eskala egokian mugatzen dituzten planoak.

f) Planos a escala adecuada que delimiten las zonas de excavación, relleno, reutilización de materiales, etc.

g) Karakterizazio-laginen eta, hala badagokio, gelditu den lurzoruaren mugaketa grafikoa.

g) Delimitación gráfica de la posición de las muestras de caracterización y, en su caso, suelo remanente.

h) Indusketari eta lurzoruaren azken egoerari buruzko argazki-erreportajea.

h) Reportaje fotográfico de la excavación y del estado final del suelo.

i) Buletin analitikoak.

i) Boletines analíticos.

j) Induskatutako materialak hartu dituzten kudeatzaileek sinatutako identifikazio-dokumentuei buruzko aipamena.

j) Referencia a los documentos de identificación suscritos por los gestores destinatarios de los materiales excavados.

Jarduketan indusketa selektiborako plana prestatu behar izan bada, azken txostena IV. eranskinean zehaztutako edukien araberakoa izango da.

En el caso de que la actuación haya implicado la elaboración de un plan de excavación selectiva, el informe final se ajustará a los contenidos que se especifican en el Anexo IV.

Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipeneko lanak eta txostena.

Las labores de seguimiento ambiental y el informe serán realizados por una entidad acreditada cuando el volumen de la excavación supere los 100 m3.

Induskatu beharreko materialaren karakterizaziotik ondorioztatzen bada aplikagarri diren B-EBA edo TPHen 500 mg/kg gainditzen direla, gelditu den lurzoruaren kanpaina egin beharko da, leku horretarako balio espezifikoak ondorioztatu badira salbu; hala bada, balio horiek gaindituz gero egin beharko da gelditu den lurzoruaren kanpaina.

Se deberá realizar una campaña de suelo remanente cuando de la caracterización del material a excavar se derive la superación de los VIE-B aplicables o los 500 mg/kg de hidrocarburos totales del petróleo (TPH), salvo que se hubieran derivado valores específicos para ese emplazamiento, en cuyo caso se exigirá la campaña de suelo remanente si se superan estos.

6.– Azken txostena aurkeztu ondorengo hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak erabakirik eman ez badu, dituen kontrolatzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko eskumenak gorabehera, aipatu organoaren nahiz beste batzuen aurrean sustatutako gainerako administrazio-jarduketekin jarraitu ahal izango da.

6.– Transcurrido el plazo de un mes desde la presentación del informe final sin que medie pronunciamiento del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sin perjuicio de las facultades de control, inspección y sanción que este tiene reconocidas, se podrá continuar con el resto de las actuaciones administrativas promovidas ante este u otros órganos.

15. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuestea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Artículo 15.– Exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo de acuerdo con el artículo 25.2 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.2 artikuluaren jasotako jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, salbuespena zein jarduketa zehatzerako eskatzen duten jakinarazi beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Edozelan ere, jarraian azaltzen den informazioa bidali beharko da jakinarazpen horrekin batera:

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en el artículo 25.2 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo deberán comunicar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la actuación concreta para la que solicitan la exención. Dicha comunicación deberá acompañarse en todo caso de la información que se describe a continuación:

a) Salbuespenaren eskatzailearen identifikazioa.

a) Identificación de la persona solicitante de la exención.

b) Salbuespena eskatzen den jarduketaren identifikazioa: jardueraren edo instalazioaren zati bat etetea, edo jarduerak garatzeko behin-behineko instalazioa.

b) Identificación de la actuación para la que se solicita la exención: cese parcial de la actividad o la instalación, o instalación provisional para el desarrollo de actividades.

c) Jarduketa gauzatuko den eremuaren mugaketa (etetea nahiz behin-behineko instalazioa), baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

c) Delimitación de la zona sobre la que se proyecta llevar a cabo la actuación (cese o instalación provisional), incluyendo referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

d) Eteten diren jarduera eta instalazioen deskribapena eta lotutako kutsadura fokuen identifikazioa.

d) Descripción de la actividad y de las instalaciones que cesen con identificación de los focos contaminantes asociados.

e) Egiten jarraitzen den jarduerak lurzorua kutsa dezakeen jardueraren izaerari eusten dion ala ez.

e) Información sobre el mantenimiento o no de la condición de actividad potencialmente contaminante del suelo de la actividad que se continúe desarrollando.

f) Jardueraren edo instalazioaren zati bat eteten bada, etete horren partzialtasuna eta lurzoruari emango zaion erabilera justifikatu beharko dira. Horrez gain, eten den jarduerak hartzen zuen eremuko hondakinak ondo kudeatu direla, edo, hala balegokio, nola kudeatuko diren egiaztatu beharko da.

f) En el supuesto de cese parcial de la actividad o instalación deberá justificarse el carácter parcial de dicho cese y el uso al que se prevea destinar el suelo. Asimismo, se deberá acreditar que en la zona ocupada por la actividad que ha cesado se han gestionado correctamente los residuos existentes o, en su caso, el modo en el que serán gestionados.

g) Behin-behineko instalazioen kasuan, garatuko den jardueraren behin-behinekotasuna justifikatu beharko da, baita aurreikusitako hasiera-data eta iraupena ere. Era berean, informazioa eman beharko da pertsonen osasuna babesteko industriako B-EBA balioak aplikatzen zaizkion lurzoruari ematen zaion erabilera motari buruz, izan industriala edo bestelakoa; zehazki, lurzorua babesteko neurriak eta lurzoruaren kalitateari buruzko datuak, baldin eta kokalekuak hartutako lurzorua kutsa zezakeen jarduera potentzial kutsatzaile altukoa bazen.

g) En el supuesto de instalaciones provisionales, deberá justificarse el carácter temporal de la actividad que se vaya a desarrollar, fecha prevista para su inicio y su duración. Deberá suministrarse, así mismo, información sobre el tipo de uso, industrial u otro al que se apliquen los valores VIE-B industrial para la protección de la salud humana, al que se destine el suelo, medidas de protección del suelo, datos sobre la calidad del suelo si la actividad potencialmente contaminante del suelo que soportó el emplazamiento era de potencial contaminante alto.

2.– Ez da lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduretatik salbuespenik izango jardueraren edo instalazioaren zati bat etetean, baldin eta eremu horren gainean beste titular batek garatuko badu jarduera edo sustatutako etete partzialak lurzorua kutsa dezakeen jardueraren izaera galtzea badakar berekin.

2.– No será aplicable la exención de los procedimientos en materia de calidad del suelo en los supuestos de cese parcial de la actividad o instalación, cuando sobre dicha zona vaya a desarrollar su actividad un titular distinto o cuando el cese parcial promovido implique la pérdida del carácter de actividad potencialmente contaminante del suelo.

Behin-behineko instalazioei aplikatzen zaien salbuespena ezingo da aplikatu honako egoeretakoren bat ematen denean:

No será aplicable la exención a instalaciones provisionales cuando concurra alguna de las siguientes circunstancias:

– Behin-behineko jarduera hartu behar duen lurzorua ez badago behar bezala babestuta.

– El suelo que va a alojar la actividad provisional no se encuentre convenientemente protegido.

– Behin-behineko jarduerak bi urte baino gehiagoko iraupena baldin badu.

– La actividad provisional tenga una duración superior a dos años.

– Lurzoruak potentzial kutsatzaile altuko lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat jasan baldin badu eta ez baldin badago lurzoruaren kalitatearen gaineko inolako informaziorik.

– Que el suelo haya soportado una actividad potencialmente contaminante del suelo de potencial contaminante alto y no se disponga de información alguna sobre su calidad.

– Behin-behineko jarduerari ezin bazaio industriako B-EBA aplikatu.

– Si a la actividad provisional no le es de aplicación el VIE-B industrial.

Instalatu nahi den behin-behineko jarduera lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat baldin bada, salbuespenaren aplikazioa kasuan kasu aztertuko da.

Para el supuesto en el que la actividad provisional a instalar sea potencialmente contaminante del suelo la aplicabilidad de la exención se estudiará caso por caso.

3.– Salbuespena aplikagarri den jardueraren zati bat eteten den kasuetan ere, jardueraren zati bat uzten duen eta lurzorua kutsa dezakeen jardueraren titularrak lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura hasteko betebeharra mantenduko du jarduera garatu den lurzati osoan, jarduera behin betiko eta guztiz uzten duenean.

3.– Incluso en los casos de los ceses parciales en los que resulte de aplicación la exención, el titular de la actividad potencialmente contaminante del suelo que cesa parcialmente mantendrá la obligación de iniciar el procedimiento de declaración de la calidad del suelo en la totalidad de la parcela en la que ha desarrollado su actividad cuando se produzca su cese total y definitivo.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak artikulu honetan aipatutako kasuaren harira egindako eskabideen gaineko erabaki bat eman beharko du, gehienez hilabete bateko epean; epe horretan erabakirik ematen ez badu, aldekoa dela ulertuko da.

4.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá emitir un pronunciamiento en relación con las solicitudes formuladas en el supuesto señalado en este artículo en el plazo máximo de un mes, considerándose favorable en el caso de que no haya sido emitido en dicho plazo.

16. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuestea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.3 artikuluaren arabera.

Artículo 16.– Exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo de acuerdo con el artículo 25.3 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.3 artikuluan jasotako jarduketak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek salbuespena zein jarduketa zehatzetarako eskatzen den jakinarazi beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari. Edozelan ere, jarraian azaltzen den informazioa bidali beharko da jakinarazpen horrekin batera:

1.– Las personas físicas o jurídicas promotoras de las actuaciones recogidas en el artículo 25.3 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo deberán comunicar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la actuación concreta para la que se solicita la exención. Dicha comunicación deberá acompañarse en todo caso de la información que se describe a continuación:

a) Salbuespenaren eskatzailearen identifikazioa.

a) Identificación de la persona solicitante de la exención.

b) Jarduketa gauzatuko den eremuaren mugaketa, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

b) Delimitación de la zona sobre la que se proyecta llevar a cabo la actuación, incluyendo referencia del Registro Administrativo de la Calidad del Suelo.

c) Salbuespen-eskabidea eragiten duen jarduketaren deskribapen xehatua.

c) Descripción detallada de la actuación que motiva la solicitud de exención.

d) Landako bisita barne hartzen duen azterketa historikoa, erakunde egiaztatu batek egina, aurreko deklarazioa eman zenetik lurzoruaren gainean garatu diren jarduerei edo instalazioei buruzkoa, dekretu honen I. eranskinean zehazten den edukiarekin.

d) Estudio histórico que incluya una visita de campo, realizado por una entidad acreditada, sobre las actividades o instalaciones desarrolladas sobre el suelo desde la emisión de la declaración anterior, con el contenido que se especifica en el Anexo I a este decreto.

e) Lekuak izango duen erabilera berria aldez aurretik emandako lurzoruaren kalitatearen deklarazioan adierazitako lurzoruaren kalitatearekin bateragarria dela egiaztatzen duen dokumentua.

e) Acreditación de que el nuevo uso que se vaya a desarrollar en el emplazamiento es compatible con la calidad del suelo reflejada en la declaración de la calidad del suelo previamente emitida.

2.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioa eman zenetik lekua jarduerarik gabe egon balitz eta erabilera gauzatzeko indusketa-lanak egin beharko balira horren gainean, indusketa selektiborako plan bat aurkeztu beharko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean, mugitu beharreko material-bolumena gorabehera, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluari eta dekretu honen IV. eranskinari jarraikiz. Deklarazioa emateko lurzoruaren kalitateari buruz egin zen ikerketan egiaztatu balitz A ebaluazioko balio adierazleak (A-EBA) gainditzen zirela, lurzoruarekin ikerketan eta leheneratzean egiaztatutako erakunde batek egin beharko luke ustiaketa plan hori.

2.– Si desde la emisión de la declaración de la calidad del suelo el emplazamiento hubiera estado inactivo y para materializar el uso fuera necesario realizar trabajos de excavación sobre el mismo, independientemente del volumen de materiales a movilizar se deberá presentar ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco un plan de excavación selectiva, de conformidad con el artículo 13 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo y el Anexo IV del presente Decreto. Dicho plan de excavación estará elaborado por una entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad del suelo si en la investigación de la calidad del suelo realizada para emitir aquella declaración se hubiera constatado la superación de los valores indicativos de evaluación A (VIE-A).

Nolanahi ere, egindako ikerketan A ebaluazioko balio adierazleak (A-EBA) gainditzen ez zirela egiaztatu balitz ere, burututako ingurumen-jarraipena eta induskatutako materialak (ondo karakterizatu ondoren) behar bezala berrerabili edo kudeatu direla egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean, erakunde egiaztatu batek egindakoa.

En cualquier caso, incluso si en la investigación realizada se constató que no se superaban los valores indicativos de evaluación A (VIE-A), se deberá presentar a la finalización de los trabajos de excavación, ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, un informe acreditativo del seguimiento ambiental efectuado y de la correcta reutilización o gestión de los materiales excavados previa su adecuada caracterización, realizados por una entidad acreditada.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak artikulu honetan aipatutako kasuaren harira egindako eskabideen gaineko erabaki bat eman beharko du, gehienez hilabete bateko epean; epe horretan erabakirik ematen ez badu, aldekoa dela ulertuko da.

3.– El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco deberá emitir un pronunciamiento en relación con las solicitudes formuladas en el supuesto señalado en este artículo en el plazo máximo de un mes, considerándose favorable en el caso de que no haya sido emitido en dicho plazo.

17. artikulua.– Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozeduretatik salbuestea, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.4 artikuluaren arabera.

Artículo 17.– Exención de los procedimientos de declaración en materia de la calidad del suelo de acuerdo con el artículo 25.4 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.4 artikuluan jasotako salbuespen-kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ofizioz hartuko du salbuespen-deklarazioa, lurzoruaren kalitatea neurtzen duten tresna ezberdinek eta lege horretan zein ingurumen-erantzukizuneko araudian araututako jakinarazpen-prozedurek bildutako informazioa abiapuntu hartuta.

En el supuesto de exención recogido en el artículo 25.4 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo la declaración de exención se adoptará de oficio por parte del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco a partir de la información recibida a través de los distintos instrumentos de la calidad del suelo y procedimientos de comunicación regulados en dicha Ley, y por la normativa de responsabilidad medioambiental.

Aipatu salbuespena aitortzen duen ebazpenean, honako hauek zehaztuko dira: lurzorua berreskuratzeko zein neurri hartuko diren, zein pertsona arduratuko den neurriok betetzeaz, neurriak betetzeko epea zein izango den eta zein agiri aurkeztu beharko diren Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan neurri horiek hartu direla egiaztatzeko.

En la resolución que declare dicha exención se determinarán las medidas de recuperación a adoptar, la persona responsable de su adopción, el plazo para ejecutarlas y la documentación que se deberá presentar ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco para acreditar su adopción.

18. artikulua.– Tasak ordaintzea eta salbuespen-kasuak.

Artículo 18.– Abono de tasas y concurrencia de supuestos de exención.

1.– Salbuespen prozedurak abiatzeko nahitaezkoa izango da dagokion tasak ordaintzea, betiere aplikatu beharreko araudiaren arabera.

1.– El inicio de los procedimientos de exención requerirá de la preceptiva liquidación de la tasa correspondiente, de conformidad con la normativa de aplicación.

2.– Salbuespen-kasu bat baino gehiago gertatuko balitz aldi berean, aplikagarri izango litzateke aurreko artikuluetan haietako bakoitzarentzat ezarritakoa. Hala ere, ez dira kasuan kasuko tasak pilatuko.

2.– Si concurriera más de un supuesto de exención, resultará de aplicación lo dispuesto para cada uno de ellos en los artículos anteriores, sin que ello implique la acumulación de las tasas correspondientes.

19. artikulua.– Lurzoruaren egoeraren txostenak.

Artículo 19.– Informes de situación del suelo.

1.– Lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen titularrek Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 8. artikuluan xedatutako lurzoruaren egoera-txostenak aurkeztu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean, dekretu honen VII. eranskinean deskribatzen diren edukiarekin eta norainokoarekin.

1.– Los titulares de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo deberán presentar ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco los informes de situación del suelo previstos en el artículo 8 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, con el contenido y alcance que se describe en el Anexo VII de este Decreto.

Aipatu Legearen 16.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, kutsaduraren prebentzio eta kontroleko araudi integratua bete behar duten instalazioek, behin indarrean jarrita, bost urtean behin aurkeztu beharko dituzte aipatu txostenok.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 16.2 de la mencionada Ley, para las instalaciones sometidas a la normativa de prevención y control integrados de la contaminación la periodicidad para la presentación de dichos informes será de cinco años a partir de su entrada en vigor.

Gainontzeko jardueren kasuan, aipatu egoera-txostenok aurkezteko maiztasuna, ingurumen-organoak aurreko txostena jasotzen duen datatik kontatzen hasita, honakoa izango da:

Para el resto de actividades, la periodicidad de la presentación de los informes de situación, a computar desde la fecha de recepción por el órgano ambiental del informe inmediatamente anterior, será la que se señala a continuación:

a) Kutsatzeko ahalmen txikia duten jardueren kasuan, 15 urtez behin aurkeztuko da txostena, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. eranskinean ezarritakoarekin bat.

a) Las actividades con potencial contaminante bajo de acuerdo con lo establecido el Anexo II de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, cada quince años.

b) Kutsatzeko ahalmen ertaina duten jardueren kasuan, 10 urtez behin aurkeztuko da txostena, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. eranskinean ezarritakoarekin bat.

b) Las actividades con potencial contaminante medio de acuerdo con lo establecido el Anexo II de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, cada diez años.

c) Kutsatzeko ahalmen handia duten jardueren kasuan, 5 urtez behin aurkeztuko da txostena, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. eranskinean ezarritakoarekin bat.

c) Las actividades con potencial contaminante alto de acuerdo con lo establecido el Anexo II de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, cada cinco años.

Jarduera eta instalazio horiek EMAS Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren Erregistroan badaude, 18, 13 eta 8 urtez behingoa izango da maiztasuna, hurrenez hurren.

En el caso de que dichas actividades e instalaciones estén inscritas en el Registro del Sistema Comunitario de Gestión y Auditoría Medioambientales (EMAS) la periodicidad será de dieciocho, trece y ocho años respectivamente.

2.– Kutsatzeko ahalmen ertaina eta handia duten jardueren lurzoruaren egoera-txostenak lurzoruaren kalitatea ikertu eta leheneratzean egiaztatutako erakunde batek prestatuko ditu. Jardueraren titularraren erantzukizunpeko adierazpena erantsiko da txostenetan, hala badagokio, ingurumenaren zein giza osasunaren aurkako erasanak gutxitzeko edo saihesteko hartu behar izan diren edo hartuko diren neurriei buruz. Azken kasu horretan, proposatutako kronograma adieraziko da.

2.– Los informes de situación del suelo de las actividades con potencial contaminante medio y alto serán elaborados por una entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad del suelo y se acompañarán de una declaración responsable suscrita por el titular de la actividad sobre las medidas que, en su caso, haya sido preciso o se prevea adoptar para minimizar o evitar las afecciones al medio ambiente y la salud humana, indicando en este último caso el cronograma propuesto.

Kutsatzeko ahalmen txikia duten jardueren lurzoruaren egoera-txostenak ez ditu egiaztatutako erakunde batek egin beharko; hori bai, jardueraren titularraren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, jasotako edukia guztiz egiazkoa dela adieraziz.

Los informes de situación del suelo de actividades con potencial contaminante bajo no precisarán ser elaborados por parte de una entidad acreditada, debiendo acompañarse en todo caso de una declaración responsable suscrita por el titular de la actividad en la que manifieste, bajo su responsabilidad, que su contenido es plenamente veraz.

3.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduera ezarri berriek eskudun den administrazio organoaren aurrean aurkeztu behar duten dokumentazioaren sailkapenaren arabera erantsi beharko dute dagokien lurzoruaren egoera-txostena, hark baimen edo lizentzia eman dezan edo erantzukizunpeko adierazpena edo jakinarazpena jaso dezan.

3.– Las actividades potencialmente contaminantes del suelo de nueva implantación incluirán el informe de situación del suelo que les corresponda de acuerdo con su clasificación en la documentación que deban presentar ante el órgano administrativo competente para el otorgamiento de su autorización o licencia sustantiva o recepción de la declaración responsable o comunicación.

1. zenbakian adierazitako egoera-txostena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean aurkeztutzat joko da, organo horri dagokionean ingurumen baimen integratua ematea edo neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena egitea eta aipatu txostena aipatu izapideok betetzeko bidalitako dokumentazioaren artean dagoenean.

Se dará por presentado ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco el informe de situación referido en el apartado 1 cuando, correspondiendo a este órgano el otorgamiento de la autorización ambiental integrada o la realización del informe de imposición de medidas correctoras, dicho informe se encuentre entre la documentación remitida para la evacuación de dichos pronunciamientos.

Gainontzeko kasu guztietan, lurzoruaren egoera-txostena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan aurkezteko, pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak horretarako gaitutako kanal eta prozedura elektronikoak erabiliko ditu.

En todos los demás supuestos, el informe de situación del suelo se presentará por parte de persona física o jurídica promotora ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco utilizando los canales y procedimientos electrónicos habilitados al efecto.

20. artikulua.– Oinarrizko txostenak.

Artículo 20.– Informes base.

1.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratua onartzen duenaren, aplikazio-eremuaren barruan dauden instalazioen titularrek arau horren 12.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu beharreko oinarrizko txostenek, dekretu honen X. eranskinean ezarritako edukia eta norainokoa izango dute.

1.– Los informes base que los titulares de las instalaciones incluidas dentro del ámbito de aplicación del Real Decreto Legislativo 1/2016, de 16 de diciembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de prevención y control integrados de la contaminación, deben elaborar de acuerdo con el artículo 12.1.f) de dicha norma, tendrán el contenido y alcance que se establece en el Anexo X a este Decreto.

2.– Jarduera ezarri berrietan, oinarrizko txostena ingurumen baimen integratu eskaerarekin batera aurkeztutako oinarrizko proiektuaren parte izango da.

2.– En aquellas actividades de nueva implantación el informe base formará parte del proyecto básico presentado junto a la solicitud de autorización ambiental integrada.

3.– Lehendik zeuden jardueren kasuan, oinarrizko txostena aurkezteko epea mugarriotako lehena noiz betetzen den araberakoa izango da:

3.– Para aquellas actividades existentes, el plazo de presentación del informe base dependerá del momento en el que se cumpla el primero de los siguientes hitos:

a) Baimena berrikustea, jardueraren sektore nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen gaineko ondorioen dokumentua argitaratu ondorengo lau urteko epean. Kasu horretan, ingurumen-baimen bateratuaren baldintzak berrikusten dituen ebazpena eman ondorengo sei hilabeteko epean aurkeztuko da dokumentazioa, ondorioen dokumentura egokitzeko.

a) Revisión de la autorización en el plazo de cuatro años tras la publicación del documento de conclusiones sobre Mejores Técnicas Disponibles (MTD) correspondientes al sector principal al que pertenece la actividad. En este caso la documentación se presentará en el plazo de seis meses tras la emisión de la resolución que revisa las condiciones de la autorización ambiental integrada para su adaptación al documento de conclusiones.

b) Baimena eguneratzea, edozein aldaketa, funtsezkoa edo ez, eskatzearen ondorioz. Oinarrizko txostena, beranduen jota, ingurumen-organoaren berariazko erabakitik sei hilabeteko epean aurkeztuko da.

b) Modificación de la autorización con motivo de cualquier modificación que se solicite, sea o no sustancial. El informe base se presentará, a más tardar, a los seis meses desde la fecha del pronunciamiento expreso del órgano ambiental.

c) Aldizkako lehendabiziko egoera-txostena aurkeztea. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea indarrean jarri eta bost urteko epean aurkeztuko da oinarrizko txostena.

c) Presentación del primer informe periódico de situación. El informe base se presentará por tanto en el plazo de cinco años tras la entrada en vigor de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

4.– Kasu guztietan, aipatu txostenok lurzoruaren kalitatearen ikerketa eta leheneratzean egiaztatutako erakunde batek egin beharko ditu, betiere, ingurumen arloko eskumenak dituen sailak eman ditzakeen jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

4.– En todos los casos dichos informes deberán ser elaborados por entidad acreditada en investigación y recuperación de la calidad de suelos, sujetándose a lo dispuesto en las instrucciones técnicas que, en su caso, pueda dictar el departamento con competencias en materia de medio ambiente.

21. artikulua.– Lurzorua kutsatuta dagoela adierazten duten zantzuen berri emateko betebeharra.

Artículo 21.– Obligación de informar ante la detección de indicios de contaminación del suelo.

1.– Lurzorua kutsatuta dagoela adierazten duten zantzuak antzematea ahalbidetu duten inguruabarrak nahiz kalitatearen arloko prozedura gorabehera, berehala eta berariaz jakinarazi beharko zaio egoera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari.

1.– Con independencia de las circunstancias o del procedimiento en materia de calidad del suelo que hayan permitido detectar la existencia de indicios de contaminación, esta situación será objeto de una comunicación específica al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco informándole de forma inmediata y explícita.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat, substantzia kutsatzaileen eraginpean dauden lurzoruen edukitzaile edo jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek, eragin hori detektatu eta berehala eman beharko diote egoeraren berri Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, bai kutsadura denboran luzatu den kutsatze lauso baten ondorio denean, bai istripu baten ondorio denean, bai bestelako gorabeheraren batek eragindakoa denean. Jakinarazpen horren helburua ingurumen-organoak hartu beharreko neurriak ezarri eta neurriok betetzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak zehaztu ahal izatea da, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen 17. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 22 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, las personas físicas o jurídicas poseedoras o propietarias de suelos afectados por la presencia de sustancias contaminantes, sea esta consecuencia de una contaminación difusa prolongada en el tiempo, sea consecuencia de un accidente o derivada de otra circunstancia, informarán de esta afección al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma inmediatamente a su detección, a fin de que por dicho órgano se establezcan las medidas a adoptar y las personas físicas o jurídicas obligadas a ejecutarlas, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 17 de la Ley 26/2007, de 23 de octubre, de Responsabilidad Medioambiental.

2.– Nolanahi ere, honako hauek kutsaduraren adierazgarritzat joko dira:

2.– En todo caso, se considerarán indicios de contaminación los siguientes:

a) Industria-jatorriko hondakinak egotea.

a) La presencia de niveles de residuos de origen industrial.

b) Fase libreko egoera ematea.

b) La existencia de fase libre.

c) Kutsatzaileak daudela argi uzten duten zantzu organoleptikoak antzematea.

c) La detección de indicios organolépticos inequívocos de la presencia de contaminantes.

d) Kutsatzaile organikoak antzematea, aplikagarri den erabilerari dagokion B ebaluazioko balio adierazlea baino 100 aldiz handiagoko kontzentrazioetan.

d) La detección de contaminantes orgánicos en concentraciones superiores a cien veces el Valor Indicativo de Evaluación B correspondiente al uso aplicable.

e) Materiala hondakin arriskutsutzat jotzea eragin dezaketen substantzien kontzentrazioak neurtzea.

e) La medida de concentraciones de sustancias que puedan significar la clasificación del material como residuo peligroso.

f) Lurpeko uretan I. eranskinean ingurune horrentzat ezarritako balioetatik goragoko kontzentrazioak antzematea.

f) La detección de concentraciones en agua subterránea superiores a los valores establecidos para dicho medio en el Anexo I.

22. artikulua.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa.

Artículo 22.– Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

1.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioan, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 46. artikuluan jasotakoan, sartutako lekuak, bai eta horien kokapena eta mugak ere, GeoEuskadin bilduko dira, hots, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA) erreferentziako geoatarian, hain zuzen ere «kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruak» deritzon atalean.

1.– La relación de emplazamientos incluidos en el Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, contemplado en el artículo 46 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, así como su localización y sus límites se recogerán en GeoEuskadi, geoportal de referencia de la Infraestructura de Datos Espaciales de Euskadi (IDE de Euskadi) en el apartado denominado «suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes».

2.– Inbentarioa administrazio publikoek bidalitako informazioarekin eguneratuko da. Izan ere, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.3 artikulua betez eta dituzten eskumenen testuinguruan, lurzoruarentzat kutsatzailea izan daitekeen jarduera edo instalazio baten ezarpenaren edo etetearen berri dutenean, informazio hori emango dute administrazio publikoek.

2.– El inventario se actualizará con la información remitida por las administraciones públicas que, en cumplimiento del artículo 22.3 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo y en el marco de sus competencias, tengan conocimiento del cese o de la implantación de una actividad o instalación potencialmente contaminante del suelo.

3.– Halaber, inbentarioa eguneratu egingo da lurzoruaren kalitatearen ikerketen, egoera-txostenen eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako lurzoruaren kalitatearen arloko prozeduren eta tresnen esparruan Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean aurkeztutako beste dokumentu batzuen bidez erdietsitako informazioarekin.

3.– Asimismo, el inventario se actualizará como resultado de la información derivada de las investigaciones de la calidad del suelo, informes de situación y otra documentación que se presente ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el marco de los procedimientos e instrumentos en materia de la calidad del suelo regulados en la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak erantsiko ditu lurzoruak inbentarioan, ofizioz, aurreko paragrafoetan aipatutakoari jarraikiz lortutako informazioarekin bat.

4.– La inclusión de un suelo en el inventario se realizará de oficio por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo con la información obtenida en virtud de lo señalado en los dos párrafos anteriores.

Interesdunek eskatzen badute lurzoruren bat erants dadin, eskabidearen xede den kokagunean lurzorua kutsa zezakeen jarduera bat egin izana dudarik gabe frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute ingurumen-organoaren aurrean.

Cuando la inclusión sea solicitada por las personas interesadas deberá presentarse la documentación que acredite fehacientemente que sobre el suelo objeto de solicitud se ha llevado a cabo una actividad potencialmente contaminante del mismo.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ofizioz edo interesdunek eskatuta ezabatuko ditu inbentarioan jasotako lurzoruak, bai eta lurzoru horiei buruz bildutako datuak aldatu ere. Azken kasu horretan, eta oro har, erakunde egiaztatu baten txostena erantsiko zaio eskabideari, inbentarioan jasotako lurzorua ezabatzea edo horren kokapena edo mugak aldatzea justifikatzen duen azterketa historiko eta guzti.

5.– La exclusión de los suelos ya inventariados, así como la modificación de los datos que consten en el inventario en relación con dichos suelos, se realizará de oficio por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco o a petición de las personas interesadas. En este último caso, y con carácter general, deberá acompañarse a la solicitud un informe de una entidad acreditada que incluya un estudio histórico del emplazamiento que justifique la exclusión del suelo del inventario o la modificación de su localización o límites cuando esto sea el objeto de la solicitud.

6.– Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera, sei hilez behin onetsiko da inbentarioan bildutako informazioaren eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren ebazpena bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

6.– La actualización de la información que conste en el inventario de acuerdo con lo señalado en los párrafos anteriores se aprobará con periodicidad semestral por resolución del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que será objeto de publicación en el tablón electrónico de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

7.– Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa bost urtez behin berrikusiko da osoki. Inbentarioa berrikustea ahalbidetuko duen Ingurumen arloko eskumena duen saileko titularraren ebazpenak, hilabete bateko parte-hartze publikoko izapide bat bete beharko du aldez aurretik.

7.– El Inventario de suelos con actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo se revisará globalmente con una periodicidad quinquenal. La resolución del titular del departamento competente en materia de medio ambiente en virtud de la cual se revise el inventario será objeto de un trámite de participación pública previo durante un plazo de un mes.

23. artikulua.– Lurzorua kutsatzeko ahalmena duten jarduerak hartu dituzten instalazioak eta eraikinak.

Artículo 23.– Edificaciones e instalaciones que han soportado actividades potencialmente contaminantes del suelo.

1.– Lurzorua kutsatzeko ahalmen ertaina edo altua duen jarduera bat etendakoan, bertan izandako eraikinei edo instalazioei buruzko saneamendu ikerketa bat aurkeztu beharko da, eraispena egon den gorabehera, dekretu honen IX. eranskinean ezarritako edukiarekin. Eraispenik izanez gero, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aipatutako ikerketa osagarriarekin bat etorriko da ikerketa hori.

1.– Tras el cese de una actividad con potencial contaminante del suelo medio o alto, deberá presentarse en relación con las edificaciones o instalaciones que la hayan albergado, exista o no demolición, el estudio de saneamiento de instalaciones y edificaciones cuyo contenido se establece en el Anexo IX de este Decreto. En el caso de demoliciones, dicho estudio coincide con el denominado estudio adicional en el Decreto 112/2012, de 26 de junio, por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición.

Lurzorua kutsatzeko ahalmen txikia duen jarduera bat etendakoan, aurreko paragrafoan aipatutako ikerketa soilik eraispenak egitea aurreikusita dagoenean aurkeztu beharko da nahitaez.

Tras el cese de una actividad de potencial contaminante del suelo bajo, la presentación del estudio mencionado en el párrafo anterior será preceptiva únicamente cuando se prevea realizar demoliciones.

Eraikin eta instalazioen saneamendu ikerketa egiaztatutako lurzoruen ikerketa eta leheneratzeko erakunde batek egin beharko du, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak berak egiaztatutakoa bai hondakinen arloan ENACek egiaztatutako ikuskatze erakunde batek.

El estudio de saneamiento de edificaciones e instalaciones será elaborado bien por una entidad acreditada en materia de investigación y recuperación de la calidad del suelo por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, bien por una entidad de inspección acreditada por ENAC en materia de residuos.

Jarduketa egitera derrigortutako pertsonak, aipatu ikerketaren nahikotasuna ebaluatuko duen txosten bat ere jaso beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organotik. Gehienez hilabeteko epean egin behar da txosten hori, eta aldekoa dela joko da epe hori igarotakoan txostenik izan ezean.

La persona obligada a realizar la actuación recabará del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la emisión de un informe en el que evalúe la suficiencia del estudio mencionado. El citado informe deberá ser emitido en el plazo máximo de un mes, entendiéndose que el mismo es favorable si transcurriera dicho plazo sin haberse emitido.

Aurretik aipatutako ikerketa egitea ez da beharrezkoa izango egiaztatutako erakundeak eraikinetan utzitako materialak edo hondakinak daudela eta kutsadura dagoela baieztatzen duenean. Egiaztatutako erakundeak aipatu egoeraren berri ematen duen ziurtagiria egin eta bidaliko dio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, honek informazioa izan eta beharrezko kontrol neurriak hartzeko. Ez da ingurumen-organoaren bestelako adierazpenen beharrik izango.

No será preciso elaborar el estudio al que se hace referencia anteriormente cuando la entidad acreditada certifique la inexistencia de materiales o residuos abandonados y de contaminación en los edificios. La entidad acreditada remitirá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco el certificado por ella suscrito en estos términos para información y control de dicho órgano, sin que sea preciso en tal caso su pronunciamiento.

2.– Agregakin birziklatuak ekoiztean ezingo dira erabili lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten eraikuntza- eta eraispen-hondakinak. Salbuespena izango da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak hartutako erabakia izatea, lurzorua kutsatzea saihesteko eta kutsatutakoa garbitzeko arloetan dituen eskumenak gauzatuta, industria-aurrien garbiketa- eta saneamendu-lanak zuzen egin direla ziurtatzen duena, edo erakunde egiaztatu batek eraitsitako eraikinetan materialik/hondakinik edota kutsadurarik ez dagoela ziurtatzea.

2.– En la producción de áridos reciclados no podrán utilizarse residuos de construcción y demolición provenientes de edificios industriales que hayan albergado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, salvo que se disponga previamente del correspondiente pronunciamiento emitido bien por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco que certifique, en el ejercicio de las competencias que tiene atribuidas en materia de prevención y corrección de la contaminación del suelo, la correcta realización de las labores de limpieza y saneamiento de la ruina industrial, bien por una entidad acreditada que certifique la inexistencia de materiales o residuos y de contaminación en los edificios a demoler.

3.– Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura ezingo da amaitutzat eman baldin eta bete ez badira hondakinen araudi orokorrean, eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko berariazko araudian eta aplikagarri diren sektoreko beste araudi batzuetan sorburua duten lurzorua kutsa dezaketen eraikinak eta instalazioak kudeatzeari buruzko betebeharrak.

3.– El procedimiento de declaración de la calidad del suelo no podrá culminar sin haberse dado cumplimiento a las obligaciones en relación a la gestión de edificaciones e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo derivadas de la normativa general de residuos, de la específica de residuos de construcción y demolición y de otras normativas sectoriales de aplicación.

Ohiz kanpoko egoeretan, hondakinak kudeatu aurretik deklaratu ahal izango du lurzoruaren kalitatea Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak. Halakoetan, deklarazioa baliozkotu beharko da, hondakinok kudeatu eta gero.

En casos excepcionales el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá declarar la calidad del suelo previamente a la gestión de los residuos, en cuyo caso deberá validarse dicha declaración una vez gestionados los mismos.

4.– Aurreko zenbakian adierazitakoa gorabehera, kutsatzeko ahalmena duten jarduerak izan dituzten eraikinak eta instalazioak dauden lekuen gaineko jarduketek honako lan hauek hartuko dituzte oro har barne, betiere beharrezkoa bada, ordena honetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak behar bezala gauzatzen direla ziurtatuta:

4.– Sin perjuicio de lo indicado en el apartado anterior, las actuaciones en emplazamientos en los que existan edificaciones e instalaciones que han soportado actividades potencialmente contaminantes incluirán, en caso necesario, con carácter general y por este orden, los siguientes trabajos cuya correcta ejecución deberá ser verificada por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Eraikinak eta instalazioak saneatzea:

a) Saneamiento de las edificaciones e instalaciones:

– Hondakinak eta materialak kudeatzea.

– Gestión de los residuos o materiales.

– Instalazioak botatzea, kasuan kasuko garbiketa-prozesuak egin ondoren.

– Desmantelamiento de las instalaciones una vez sometidas a los correspondientes procesos de limpieza.

– Paramentuetan eta zolatetan izan litekeen kutsadura kentzea.

– Eliminación de la posible contaminación en paramentos y soleras.

b) Lurzoruaren kalitatea ikertzea.

b) Investigación de la calidad del suelo.

c) Hala badagokio, eraikinak eta instalazioak eraistea. Eraikinaren edo instalazioaren eraispenaren esparruan kendu ahalko dira fibrozementuzko estalkiak, eskudun den lan-agintaritzak lan-plana onetsitakoan.

c) Demolición de edificaciones e instalaciones, cuando sea el caso. La retirada de las cubiertas de fibrocemento podrá efectuarse en el marco de la demolición de la edificación o instalación, previa aprobación del plan de trabajo por la autoridad laboral competente.

5.– Eraikinen eta instalazioen egituren egoera segurtasunerako arriskua bada soilik baimenduko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eraispena saneamenduaren aurretik egitea.

5.– Solo se autorizará por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la demolición antes del saneamiento de las edificaciones e instalaciones cuando el estado de la estructura de estas constituya un riesgo para la seguridad.

Teknikari adituak sinatutako txostenaren bidez (lanbide-kualifikazioei buruzko arauen arabera) zein toki-administrazioak sinatutako dokumentu ofizialaren bidez justifikatu beharko da inguruabar hori. Kasu bietan, eta ahal den heinean, hondakinak beren izaeraren eta arriskugarritasunaren arabera bereizi beharko dira eraispena egin ondoren.

Esta circunstancia se deberá justificar mediante informe suscrito por personal técnico competente de conformidad con las normas sobre cualificaciones profesionales o mediante documento oficial suscrito por la administración local. En ambos casos, tras la demolición deberá llevarse a cabo, en la medida de lo posible, la segregación de residuos en atención a su naturaleza y peligrosidad.

6.– Hala aholkatzen duten segurtasun- edo intrusismo-zioak daudenean baino ez da baimenduko eraispena lurzoruaren kalitatea aztertu aurretik egitea. Halakoetan, kutsadura foku potentzialak geoerreferentziatu egin beharko dira eraispenari ekin baino lehen.

6.– Únicamente se autorizará la demolición previamente a la investigación de la calidad del suelo cuando existan razones de seguridad, intrusismo, etc. que así lo aconsejen. En tal caso se deberán georreferenciar los focos potenciales de contaminación antes de la demolición.

7.– Era berean, lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren aurretik eraikinak eta instalazioak behar bezala saneatu direla ziurtatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 24. artikuluko kasuak jazoko balira.

7.– Será igualmente necesaria la certificación por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco de la correcta ejecución del saneamiento de las edificaciones e instalaciones previamente a la declaración de aptitud de uso si se dieran los supuestos del artículo 24 de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

8.– Eraikinak eta instalazioak saneatzeko ikerketa zein saneamendu horren ondoriozko hondakinen kudeaketari buruzko azken txostena IX. eranskinean jasotako jarraibideen arabera egingo dira, bai lurzoruaren ikerketa eta leheneratzean Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egiaztatutako erakunde batek, bai hondakinen arloan ENACek egiaztatutako ikuskatze erakunde batek.

8.– Tanto el estudio de saneamiento de edificaciones e instalaciones como el informe final de gestión de los residuos resultantes de dicho saneamiento serán elaborados siguiendo las directrices del Anexo IX bien por una entidad acreditada en materia de investigación y recuperación de la calidad del suelo por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, bien por una entidad de inspección acreditada por ENAC en materia de residuos.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat hartu duten kokalekuetan egindako indusketa lanetako material naturalen balorizazioa.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Valorización de materiales naturales excavados provenientes de emplazamientos que han soportado una actividad potencialmente contaminante del suelo.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean zein Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklaraziorako estandarrak eta irizpideak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan definitutako lurzorua kutsa dezakeen jardueretakoren bat hartu duten kokalekuetan egindako indusketa lanetako material naturalak balorizatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, betiere Sorburuko eragiketez bestelako betelanetan eta obretan erabiltzeko diren material natural induskatuen balorizazioaren arau orokorrei buruzko urriaren 10eko APM/1007/2017 Aginduan ezarritakoaren arabera, eta lurzoru kutsatuen arloko eskumena duen administrazio-organoak balorazioa aipatu arauaren babesean egitea bideragarria dela berariaz esaten duen idatzizko posizionamendua izanik.

En el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, los materiales naturales excavados provenientes de emplazamientos que hayan soportado alguna de las actividades potencialmente contaminantes del suelo definidas en la Ley 4/2015, de 25 de junio, de prevención y corrección de la calidad del suelo y el Real Decreto 9/2005, de 14 de enero, por el que se establece la relación de actividades potencialmente contaminantes del suelo y los criterios y estándares para la declaración de suelos contaminados, podrán valorizarse de conformidad a los dictados de la Orden APM/1007/2017, de 10 de octubre, sobre normas generales de valorización de materiales naturales excavados para su utilización en operaciones de relleno y obras distintas a aquellas en las que se generaron, siempre y cuando se disponga del posicionamiento escrito del órgano administrativo competente en materia de suelos contaminados en el que se determine expresamente la viabilidad de su valorización al amparo de dicha norma.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Derrigor erabili beharreko eskaerak egiteko ereduak eta formularioak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Modelos de solicitud y formularios de uso obligatorio.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak derrigor erabili beharreko eskaerak egiteko ereduak eta formularioak jarriko ditu Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta dekretu honetan aurreikusitako prozeduretan eta izapideetan parte hartzen duten eragileen esku, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan ezarritakoarekin bat. Agiri horiek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri.

El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco pondrá a disposición de los distintos agentes que intervienen en los procedimientos y tramitaciones contemplados en la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo y en el presente Decreto modelos específicos de presentación de solicitudes y formularios que serán de uso obligatorio, conforme a lo dispuesto en el artículo 66.6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Dichos documentos se encontrarán disponibles en la sede electrónica de la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Lurzoruaren atariko egoera-txostenaren aurkezpena.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA.– Presentación del informe preliminar de situación de suelo.

Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio aktiboen titularrek, aurreikusitako epeen barruan egoera-txostenik aurkeztu ez badute, hiru hilabeteko epea izango dute aurkezteko, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

Los titulares de las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo en activo que no hayan presentado informe de situación alguno dentro de los plazos previstos dispondrán de un plazo de tres meses desde la entrada en vigor del presente Decreto para su presentación.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Honako arau hauek indargabetuta geldituko dira:

Quedan derogadas las siguientes normas:

a) 165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa.

a) El Decreto 165/2008, de 30 de septiembre, de inventario de suelos que soportan o han soportado actividades o instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

b) 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena, lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukiarekin eta norainokoarekin lotutako arlo guztietan.

b) El Decreto 199/2006, de 10 de octubre, por el que se establece el sistema de acreditación de entidades de investigación y recuperación de la calidad del suelo y se determina el contenido y alcance de las investigaciones de la calidad del suelo a realizar por dichas entidades, en todos los aspectos relativos al contenido y alcance de las investigaciones de la calidad del suelo.

c) Era berean, indargabetuta geratzen dira maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, baldin eta dekretu-proiektuan xedatutakoaren kontra egiten badute edo harekin bateraezinak badira.

c) Quedan derogadas, asimismo, cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan, contradigan o resulten incompatibles con lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinaren aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Anexo I de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo.

Aldatu egiten da Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskina, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak identifikatzen dituena. Ondorioz, honela idatzita geratzen da:

Se da una nueva redacción al Anexo I de la Ley 4/2015, de 25 de junio, para la prevención y corrección de la contaminación del suelo, que identifica las actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo, que queda redactado de la siguiente forma:

«I. ERANSKINA. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak.

«ANEXO I. ACTIVIDADES E INSTALACIONES POTENCIALMENTE CONTAMINANTES DEL SUELO

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Dekretua garatu eta bertako eranskinak egokitzeko gaikuntza arauemailea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Habilitación normativa para desarrollo del Decreto y la adaptación de sus anexos.

Ingurumenaren arloan eskumenak dituen sailari ahalmena ematen zaio dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapen eta jarraibide tekniko guztiak eman ditzan.

Se faculta al departamento que tiene atribuidas las competencias en materia de medio ambiente a dictar cuantas disposiciones e instrucciones técnicas sean necesarias para el desarrollo de lo establecido en el presente Decreto.

Era berean, aipatu saila ahalduntzen da agindu bidez dekretu honen eranskinak egokitu ditzan beharrezkoa denean, bai lege-xedapenen ondorioz bai arlo zientifiko edo teknologikoan emandako aurrerapausoek horrela eskatzen dutelako.

Asimismo, se faculta a dicho departamento para que, mediante Orden, pueda adaptar los anexos del presente Decreto cuando, por disposición legal o avances en los campos científicos o tecnológicos, sea necesario.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de diciembre de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común