Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala

N.º 11, viernes 17 de enero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
208
208

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira 2020. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko, eta dirulaguntza horien deialdia egiten baita.

ORDEN de 2 de enero de 2020, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones, en el ejercicio 2020, a programas destinados al fomento de las artes escénicas.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jarduerei dagozkien zereginak eta jardun-arloak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak.

De conformidad al Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, competen al Departamento de Cultura y Política Lingüística las funciones relativas a actividades artísticas y culturales, así como su difusión. Dichas funciones están atribuidas a la Dirección de Promoción de la Cultura a través del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, arte eszenikoen esparruan izaera profesionala duten prestakuntza, sustapen eta erakusketa jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, arte eszenikoen sustapena ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko.

Dicha Dirección de Promoción de la Cultura estima oportuno proceder a arbitrar un cauce que permita la promoción de actividades de formación, promoción o exhibición de carácter profesional en el ámbito de las artes escénicas, actuación encuadrable en su ámbito competencial, mediante la concesión de subvenciones a los diferentes procesos que confluyen en la promoción de las artes escénicas.

Antzerkiko eta dantzako profesionalen prestakuntza bultzatuz, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana erraztuko duen bidea eskainiz eta dantza eta kaleko arteen ikuskizunen erakusketa sustatuz aurrerapausoak eman nahi dira sektorearen profesionalizazioan eta, gainera, herritar guztiei bermatu kalitateko kultura-eskaintza eskuragarri eta kalitatekoa.

Fomentando la formación de profesionales de las artes escénicas, arbitrando un cauce que facilite la colaboración entre el sector público y privado e impulsando la exhibición de espectáculos de danza y de las artes de la calle se pretende avanzar en la profesionalización del sector y asegurar una oferta cultural accesible y de calidad para toda la ciudadanía.

Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartu da.

Asimismo, la presente Orden ha sido incluida en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Cultura y Política Lingüística para los años 2018-2020.

Ondorioz, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da 2020. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta dirulaguntza horien deialdia egitea.

1.– Es objeto de la presente Orden regular y convocar las subvenciones a programas y actividades de formación, promoción o exhibición destinados al fomento de las artes escénicas y que se realicen durante el ejercicio 2020.

2.– Deialdi honek aurreikusten dituen modalitateetako bakoitzari buruzko kapituluan zehazten diren jarduerak lagundu ahal izango dira.

2.– Las actividades subvencionables serán aquellas que se especifican en los capítulos correspondientes a cada una de las modalidades contempladas en esta convocatoria.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

Artículo 2.– Modalidades y recursos económicos.

1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 630.000 euro jarri dira.

1.– El importe global destinado a estas subvenciones es de 630.000 euros.

2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko 4 laguntza-mota desberdinen artean:

2.– El importe global se distribuirá de la siguiente forma entre las cuatro modalidades de ayuda que comprende la presente convocatoria:

a) Prestakuntzarako laguntza-mota bat:

a) Una modalidad de ayudas a la formación:

– 160.000 euro arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako.

– 160.000 euros a la formación permanente de profesionales de las artes escénicas.

b) Sustapenerako laguntza-mota bat:

b) Una modalidad de ayudas a la promoción:

– 160.000 euro arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako.

– 160.000 euros a proyectos de promoción de las artes escénicas.

c) Erakusketarako bi laguntza-mota:

c) Dos modalidades de ayudas a la exhibición:

– 150.000 euro kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko.

– 150.000 euros al desarrollo de programas de exhibición de las artes escénicas en la calle.

– 160.000 euro SAREA Dantza Zirkuitua garatzeko.

– 160.000 euros al desarrollo del Circuito de danza de SAREA.

3.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, balorazio-batzordeak eta, hala badagokio, Kultura sustatzeko Zuzendaritzak, arrazoiak emanez, beste modalitaterako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako sailburuordeari, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago. Horretarako, honako irizpide hauek jarraituko dira: lehentasuna izango du artikulu honen 2. puntuko atalean dagoen laguntzak. Aldaketa hau posible ez den kasuetan, eskatutako diru-kopuru orokorra eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak izango du lehentasuna.

3.– Sin perjuicio de las dotaciones indicadas en cada modalidad, cuando por razón de falta de solicitudes o de incumplimientos de requisitos, o de falta de calidad de las solicitudes presentadas no se agotara la cuantía establecida en una de las modalidades, la Comisión de Valoración o en su caso la Dirección de Promoción de la Cultura, propondrá motivadamente al Viceconsejero de Cultura el incremento de la cantidad establecida en otra, siempre y cuando la modalidad destinataria se encuentre aún sin resolver, siguiendo los siguientes criterios: tendrá prioridad la modalidad que se encuentre en el mismo apartado, en función de la clasificación realizada en el punto 2 de este artículo. El caso de que dicho traspaso no sea posible tendrá prioridad la modalidad en la que el desequilibrio entre cantidad solicitada global y la dotación inicial sea mayor.

Zenbatekoa handitzea onartu dela adierazi beharko da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

De la aprobación del incremento propuesto se dará publicidad mediante resolución del Viceconsejero de Cultura.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuraduna izateko baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

1.– Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, artikulu honetan ezarritako eskakizunez gain, modalitate bakoitzerako ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunak betetzen dituztenek.

1.– Podrán solicitar estas ayudas quienes además de cumplir con los requisitos establecidos en este artículo, cumplan con los que se determinen para cada modalidad de ayuda en los capítulos siguientes.

2.– Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen ote den.

2.– Es requisito para acceder a las subvenciones concedidas al amparo de esta Orden estar al corriente de las obligaciones tributarias, así como en el pago de la Seguridad Social. El cumplimiento de dicho requisito será obligatorio para mantenerse en la condición de beneficiario y, por tanto, se verificará su respectivo cumplimiento en el momento de efectuar la concesión y en el momento de realizar los pagos.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu, automatikoki, dirulaguntza eskatu dutenek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen oniritzirik behar izango, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileek baimen hori berariaz ukatu dezakete, baina, hala egiten badute, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente por el órgano gestor de la presente convocatoria, sin necesidad de consentimiento de los mismos, de conformidad con el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento a que se lleve a cabo dicha verificación, en cuyo caso aportará la certificación correspondiente.

3.– Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso:

3.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en la presente Orden:

a) Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

a) La persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.

b) Las personas o entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias recogidas en el artículo 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Halaber, jasotako dirulaguntza bere diru-sarreren artean berriz sartu ez izana, itzultze-prozedura bat bukatutakoan, berriz ez sartzeko agintzen duen ebazpen bat eman bada, ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.

4.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada a la finalización de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. Asimismo, la concesión, y en su caso, el pago de la subvención quedará condicionada al reingreso de la subvención recibida cuando, a la finalización de un procedimiento de reintegro, se hubiera dictado resolución en tal sentido.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 4.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskaerak aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

1.– Los plazos de presentación de las solicitudes serán los siguientes:

a) Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-motak: agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 2020ko martxoaren 31n bukatuko da.

a) Modalidad de ayudas al desarrollo de programas de exhibición de las artes escénicas en la calle: comenzará al día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco y concluirá el 31 de marzo de 2020.

b) Gainerako laguntza-motak: agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabetekoa izango da.

b) Resto de modalidades: un mes desde el día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

2.– Las personas físicas podrán presentar sus solicitudes tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre: eskabideak, Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroen eta tokien aurrean aurkeztu ahal izango dira.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los registros o lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, euskadi.eus gunean artikulu honen 4. atalean adierazitako helbidean.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 del presente artículo.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero –aurrez aurrekoa edo elektronikoa–, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren honako izapide hauetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

3.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las solicitudes por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

4.– Eskaerak nola izapidetu –aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz–, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide hauetan daude ikusgai:

4.– Las especificaciones sobre cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en las siguientes sedes electrónicas de euskadi.eus:

– Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247008

– Formación permanente de profesionales de las artes escénicas: www.euskadi.eus/servicios/0247008

– Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095508

– Proyectos de promoción de las artes escénicas: www.euskadi.eus/servicios/0095508

– Arte eszenikoen ikuskizunen programak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095607

– Programas de exhibición de las artes escénicas en la calle: www.euskadi.eus/servicios/0095607

– SAREA Dantza Zirkuitua: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033306

– Circuito de danza de SAREA: www.euskadi.eus/servicios/1033306

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de http://www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

5.– Las personas o entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabideak aurkezteak deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

7.– Eskabidearekin batera, hurrengo kapituluetan modalitate bakoitzerako zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

7.– Dicha solicitud se acompañará con la documentación que se determine para cada modalidad de ayuda en los capítulos siguientes.

8.– Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina eskatzaile bakoitzari modalitate bakoitzean proiektu bakarragatik baino ez zaio emango dirulaguntza. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio, eta gainerakoak ezetsi egingo dira. Halaber, jasotako dirulaguntza bere diru-sarreren artean berriz sartu ez izana, itzultze-prozedura bat bukatutakoan, berriz ez sartzeko agintzen duen ebazpen bat eman bada, ezingo da dirulaguntza onartu, eta, hala badagokio, ordaindu.

8.– Sin perjuicio de la posible presentación en cada modalidad de ayudas de más de un proyecto por cada persona o entidad solicitante, tan solo podrá ser objeto de subvención un proyecto por persona solicitante y modalidad de ayudas. En tal caso, se otorgará a aquella que obtenga una mejor valoración desestimándose el resto de solicitudes que haya efectuado.

5. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Artículo 5.– Declaraciones responsables.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

En aplicación de lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, se acreditarán mediante declaración responsable incluida en la solicitud el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera otras administraciones o entes públicos como privados.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

– Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-motan udalerriko biztanle-kopurua egiaztatu, agindua argitaratzen den egunean indarrean dagoen udaleko biztanle-erroldaren arabera.

– En la modalidad de ayudas al desarrollo de programas de exhibición de las artes escénicas en la calle indicar el número de habitantes del municipio a fecha de la publicación de la Orden, de acuerdo con el Padrón Municipal de habitantes.

– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

– Asimismo, la persona o entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas subvenciones.

6. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketa.

Artículo 6.– Gestión de las ayudas.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko egin beharrekoak burutzea eta erakusketarako bi laguntza motetan ebazpen-proposamena egitea.

Corresponderá a la Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura y Política Lingüística la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria, así como la realizar la propuesta de resolución en las dos modalidades de ayudas a la exhibición.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

1.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

2.– Pertsona juridikoek eskaera aurrez aurre egiten badute aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaie, eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

2.– Si las personas jurídicas presentan su solicitud presencialmente, las Administraciones Públicas requerirán al interesado para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

8. artikulua.– Balorazio-batzordea.

Artículo 8.– Comisión de Valoración.

1.– Deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bana eratuko da modalitate bakoitzeko, erakusketarako bi laguntza motetan izan ezik. Hona kideak:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de Valoración para cada modalidad, a excepción de las modalidades de ayudas a la exhibición, compuesta por los siguientes miembros:

a) Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

a) Presidenta: la Directora de la Dirección de Promoción de la Cultura.

b) Bokalak: Kulturako sailburuordeak agindu honen xedean aditu diren pertsonen eta arte eszenikoekin zerikusia duten profesionalen artean izendatutako 2 edo 3 kide.

b) Vocales: entre 2 y 3 vocales designados por el Viceconsejero de Cultura entre profesionales vinculados a las artes escénicas y personas expertas en la materia objeto de esta Orden.

2.– Idazkaria, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Beste eginkizunen artean, idazkariak balorazio-batzordearen jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du. Ez da balorazio-batzordeko kide izango, eta hitza izango du, baina ez botorik.

2.– Actuará como Secretario/a de la Comisión de Valoración una persona técnica de la Dirección de Promoción de la Cultura designada por la Directora de la misma. Entre otras funciones corresponderá al secretario o secretaria velar por la legalidad formal y material de las actuaciones de la Comisión de Valoración. No será miembro de la Comisión de Valoración, y actuará con voz, pero sin voto.

3.– Balorazio-batzordearen behin betiko osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, batzordea eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

3.– La composición de cada Comisión de Valoración se hará pública en el Boletín Oficial del País Vasco mediante resolución del Viceconsejero de Cultura con carácter previo a su constitución, a fin de que cualquier persona interesada pueda ejercer su derecho a recusación en los supuestos y términos legalmente establecidos.

4.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

4.– Al momento de conformarse las Comisiones de Valoración, se cumplirá con lo establecido en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, adostasunez ebatziko du Kulturako sailburuordeari aurkeztuko dion dirulaguntzak emateko proposamena.

5.– Dichas Comisiones, en base a los criterios de adjudicación establecidos en cada modalidad, elevarán la oportuna propuesta de resolución al Viceconsejero de Cultura.

9. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 9.– Resolución.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako modalitate bakoitzeko dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du balorazio-batzordearen proposamena edo, erakusketarako bi laguntza moten kasuan, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egindako txostena ikusita.

1.– A la vista de la propuesta correspondiente a cada modalidad de ayudas elevada por las comisiones de valoración, o en el caso de las modalidades de ayudas a la exhibición por la Dirección de Promoción de la Cultura, el Viceconsejero de Cultura, dictará las resoluciones de las subvenciones previstas en esta convocatoria para cada una de las modalidades.

2.– Ematen diren ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haien aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, horrela xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

2.– Las resoluciones a la que se refiere el párrafo anterior, no ponen fin a la vía administrativa y contra las mismas cabe interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente de su notificación, de conformidad a lo establecido en los artículos 121 y 122 de Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Hartutako ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona onuradunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Jakinarazpen-datatzat hartuko da lehenik egin zaionarena.

3.– Las resoluciones que se adopten serán notificadas individualmente a las personas interesadas. Independientemente de esta notificación, el contenido de estas resoluciones se hará público en el Boletín Oficial del País Vasco. Se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar.

4.– Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hil iraungo du gehienez, agindu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Ebazteko epea amaituta, inolako jakinarazpenik egin gabe, interesdunek eskabidea errefusatutzat jo dezakete, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las personas interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden de convocatoria transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las personas interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad de las subvenciones.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak, Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-mota izan ezik, eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako laguntzak sarrerak edo bestelako baliabideak batera erabil daitezke helburu berbererako, betiere aginduan aurreikusitako mugak ez badira gainditzen eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion mugaraino.

1.– Las subvenciones previstas en la presente convocatoria, con la excepción de las subvenciones de la modalidad de ayudas al desarrollo de programas de exhibición de las artes escénicas en la calle, son compatibles con aquellas otras subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquier otra entidad pública o privada, siempre que de ello no se derive la superación de los límite previstos en la presente Orden ni sobrefinanciación alguna de la actividad subvencionada. Caso de producirse esta o superarse aquel se reducirá el importe de la subvención concedida hasta el límite máximo que corresponda.

2.– Halere, deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez proiektuaren zatiren bat egiteko. Dirulaguntzak, berriz, izendunak edota musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte, liburugintza eta literatura alorretako aginduen babesean emandakoak izan daitezke.

2.– Todas las subvenciones previstas en la presente convocatoria serán incompatibles con aquellas otras subvenciones otorgadas por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco para la realización del mismo proyecto, o de parte o partes del mismo, ya se trate de una subvención nominativa o cualquier otra subvención concedida al amparo de las órdenes de subvenciones en los ámbitos de música, danza, audiovisuales, teatro, artes visuales o libro y literatura.

11. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de las personas o entidades beneficiarias.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

Los beneficiarios de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu, eskabidearekin batera Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko dokumentua, aurkeztu beharko du.

b) Presentar el impreso de alta de tercero interesado del Gobierno Vasco, en el caso de que la persona o entidad beneficiaria de la ayuda no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco.

c) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea.

c) Ejecutar el proyecto subvencionado en los términos presentados a la convocatoria.

d) Dirulaguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

d) Comunicar al órgano concedente la obtención de otras ayudas o subvenciones para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera Administraciones o entes públicos o privados, nacionales o internacionales.

e) Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

e) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las subvenciones.

f) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

f) Realizar expresa mención del patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco en los ejemplares de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico. Dicho material se editará en euskera sin perjuicio del uso de otras lenguas.

g) Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako eskakizunak bete behar dituzte onuradunek.

g) Asimismo, las entidades beneficiarias deberán cumplir las obligaciones recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y a lo dispuesto en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

12. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 12.– Pago de la subvención.

1.– Agindu honen kargura esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

1.– Los pagos de las subvenciones otorgadas se harán efectivos de la siguiente forma:

a) Dirulaguntzaren % 75 ebazpena eman ondoren eta 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.

a) El 75% de la cuantía subvencionada se hará efectivo una vez dictada la Resolución de concesión y transcurrido el plazo establecido en el artículo 11.a).

b) Gainerako % 25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan zehaztutako eran gastuen aurrekontuaren arabera eta, betiere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) El pago del 25% restante, y siempre a partir del 1 de enero de 2021, previa acreditación de la realización de la actividad subvencionada y una vez que haya quedado debidamente justificada, la totalidad de la actividad subvencionada, de conformidad al presupuesto de gastos presentado en los términos señalados en el artículo 13 y en el artículo correspondiente de cada modalidad.

2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz. Jardueraren hasieran aplikatu daitekeen atxikipen-tipoa eskatzea onuradunari dagokio.

2.– Del importe de la ayuda o subvención se detraerán en su caso las retenciones y pagos a cuenta del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) que pudieran corresponder en aplicación de la normativa del Impuesto. En su caso el tipo de retención por inicio de actividad deberá ser solicitado por la persona beneficiaria.

3.– Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta ez baditu, edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

3.– No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la seguridad social o sea deudor por resolución declarativa de procedencia de reintegro.

13. artikulua.– Justifikazioa: modua eta tokia.

Artículo 13.– Justificación: modo y lugar.

1.– Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hileko epean, betiere 2021eko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzean zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

1.– Las personas o entidades beneficiarias de estas subvenciones deberán presentar en los tres meses siguientes a la fecha de finalización de la actividad subvencionada, y siempre antes del 31 de marzo de 2021, la documentación referida en cada una de las modalidades.

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

2.– Las personas físicas podrán presentar las justificaciones tanto de forma presencial como electrónica:

– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroen eta tokien aurrean.

– Las justificaciones podrán presentarse de forma presencial en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos autónomos) o ante los registros o lugares previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

– Asimismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en http://www.euskadi.eus/micarpeta

3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

3.– Las personas jurídicas deberán presentar las justificaciones por medios electrónicos accediendo a la dirección electrónica señalada anteriormente.

4.– Justifikazioak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola izapidetu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en egongo dira ikusgai, agindu honen 4.4 artikuluan adierazitako helbideetan.

4.– Las especificaciones sobre como tramitar las justificaciones, tanto por canal presencial como electrónico están disponibles en la sede electrónica de euskadi.eus en la dirección indicada en el artículo 4.4 de la presente Orden.

14. artikulua.– Aldatzeko ebazpena.

Artículo 14.– Resolución de modificación.

1.– Aldaketak egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y no afecten a la viabilidad económica del proyecto deberán notificarse por escrito al Viceconsejero de Cultura, el cual tendrá un plazo de quince días a partir de la fecha de recepción de la notificación para su aceptación o no. Transcurrido dicho plazo sin notificación expresa, la modificación planteada se entenderá aceptada.

2.– Aldaketa hauek ematen badira edo beste entitate publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

2.– Estas u otras alteraciones y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de las subvenciones. A estos efectos, por el Viceconsejero de Cultura se dictará la oportuna Resolución de liquidación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 15.– Incumplimientos.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

c) La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la subvención, en el plazo para ello establecido.

d) Dirulaguntzekin lotutako xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

d) Cualquier otra que sea de obligado cumplimiento por así establecerlo con carácter general en las disposiciones sobre materia subvencional.

2.– Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ARTE ESZENIKOETAKO PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN PERMANENTE DE PROFESIONALES DE LAS ARTES ESCÉNICAS

16. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 16.– Áreas subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2020. urtean zehar burutuko diren arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza jarduerentzat dira.

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas a apoyar actividades de formación permanente dirigidas a los profesionales de las artes escénicas que se realicen durante el ejercicio 2020.

2.– Modalitate honetan kontuan hartuko diren jarduera zehatzak honako hauek izango dira:

2.– Las actividades concretas que contempla esta modalidad son las siguientes:

a) Etengabeko prestakuntzarako ikastaroak edo tailerrak.

a) Cursos o talleres de formación permanente.

b) Berariazko prestakuntzarako ikastaroak edo tailerrak.

b) Cursos o talleres de formación específica.

c) Ikerketara eta profesionalen etengabeko prestakuntzara zuzendutako laborategiak edo antzeko espazioak.

c) Laboratorios y espacios similares dirigidos a la investigación y formación continua de profesionales.

d) Profesionalen entrenamendu jarraiturako espazioak.

d) Espacios de entrenamiento continuado para profesionales.

3.– Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:

3.– Quedan expresamente excluidas las siguientes actividades:

– Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisia jarduera gisa.

– Práctica o formación escénica como actividad de ocio.

– Berez aurre-profesionalak diren ikastaroak, arautuak izan ala ez.

– Cursos de carácter específicamente pre–profesional, sean estos reglados o no reglados.

– Arte Eszenikoko profesionalei irekita ez dauden ikastaroak edo tailerrak.

– Cursos o talleres cuyo acceso no esté abierto a los profesionales del sector de las artes escénicas.

17. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuraduna izaera lortzeko baldintzak.

Artículo 17.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Podrán solicitar estas ayudas quienes además de cumplir los requisitos establecidos en el artículo 3 cumplan los siguientes a la fecha del cierre del plazo de presentación de solicitudes:

– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

– Sean personas físicas o jurídico-privadas cuyo domicilio o sede social se ubique en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

– Estar dado/a de alta, en el momento de presentación de la solicitud, en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas y, en el caso de las personas jurídicas, tener un objeto o fin social acorde con el desarrollo de actividades escénicas.

18. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

Artículo 18.– Límites de las ayudas.

Onuradun batek jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.

La subvención máxima a otorgar a un beneficiario no podrá sobrepasar la cantidad de 20.000 euros.

19. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 19.– Documentación a presentar con la solicitud.

1.– Eskatzaileari buruzko dokumentua k:

1.– Documentación relativa a la persona solicitante.

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

a) Cuando se trate de personas físicas:

– Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko dokumentua k.

– Acreditación de identidad de la persona firmante de la solicitud.

b) Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan den inskribaturik adierazi behar izango dute eta ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

b) Cuando se trate de personas jurídicas: las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de la inscripción.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzeko dokumentua eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritza ahalmena.

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán acreditar escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondiente.

c) Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, euskadi.eus eskuragarri dagoen eredua erabilita erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez jakinaraziko baitute aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unekoan agindu honen lehen xedapen gehigarrian deskribatzen den minimis erregimenari lotutako beste laguntzarik jaso duten ala ez, eta, baiezkoan, haien jatorria, helburua eta zenbatekoa zehaztuta.

c) Tanto en el caso de personas físicas como de personas jurídicas, declaración responsable, conforme a modelo disponible en euskadi.eus, por la que comunicarán si durante los dos ejercicios fiscales anteriores y el presente han obtenido otras ayudas sujetas al régimen de minimis, de acuerdo con la disposición adicional primera de esta Orden, especificando, en caso afirmativo, el origen, el destino y la cuantía de las mismas.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku diren edo beste edozein administraziok egindakoak diren eskatutako dokumentuak. Horrela, Administrazioak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu dokumentu horiek, interesdunak aurka egin ezean.

d) De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por la que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

2.– Documentación relativa al proyecto. Esta documentación deberá presentarse en formato electrónico.

a) Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta.

a) Memoria detallada del proyecto presentado, incluido el formulario disponible en euskadi.eus debidamente cumplimentado.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona/entitatearen ibilbidearen memoria.

b) Memoria de la trayectoria de la entidad/persona solicitante de la subvención.

c) Irakasle taldearen ibilbidearen memoria.

c) Memoria de la trayectoria del equipo docente.

d) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz.

d) Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

e) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren dokumentu gehigarriak.

e) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

3.– Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

3.– Los documentos electrónicos a presentar, independientemente del canal empleado (presencial o electrónico) deberán tener las siguientes características:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.

a) Se utilizarán los modelos descargables, siempre que existan. En caso contrario se presentarán, preferentemente, en formato PDF.

b) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

b) El tamaño máximo de toda la documentación electrónica presentada será de 30 Mb.

c) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

c) Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta, en el documento que corresponda.

20. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 20.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, honako irizpide hauek erabiliko ditu balorazio-batzordeak:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios:

a) Programaren interesa. Kontuan hartuko da bereziki programaren egokitasuna Euskal Autonomia Erkidegoko arte eszenikoetako profesionalen beharrei begira (guztizko puntuazioaren % 25).

a) El interés del programa a valorar atendiendo principalmente a la adecuación del mismo a las necesidades de los profesionales de las artes escénicas de Euskadi (25% de la puntuación total).

b) Programaren zehaztasuna: xedeak, metodologia eta organizazioa (% 20).

b) Grado de concreción del programa: objetivos, metodología y aspectos organizativos (20%).

c) Irakasle-taldearen ibilbide profesionala (% 15).

c) La trayectoria profesional del equipo docente (15%).

d) Era honetako programak egiten entitate eskatzaileak duen esperientzia (% 15).

d) la experiencia de la persona o entidad solicitante en la realización de programas formativos (15%).

e) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 10).

e) La viabilidad económica del proyecto propuesto teniendo en cuenta especialmente la idoneidad del presupuesto, los recursos empresariales implicados (10%).

f) Euskararen erabilera ikastaroetan, materialetan eta dagokion zerbitzuetan (% 10).

f) Utilización del euskera en los cursos, materiales o servicios correspondientes (10%).

g) Emakumearen parte-hartzea aktibitateen arduradunen artean (% 5).

g) Participación de la mujer entre los responsables de las actividades (5%).

2.– Baztertu egingo dira, eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

2.– Quedarán descartados y no podrán incluirse en la selección aquellos proyectos que no obtengan al menos un 50% de puntos del baremo de valoración.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren ondorioz dagokion laguntzak eskatutako kopuruaren % 70 gainditzen badu.

3.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica global establecida se distribuirá en proporción a la puntuación que hubiera obtenido cada proyecto en la fase de valoración conforme a los criterios establecidos, siempre y cuando en función de ese reparto proporcional la ayuda a recibir supere el 70% de la cantidad solicitada.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 21.– Justificación: documentación a aportar.

Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Las personas o entidades beneficiarias de subvenciones deberán presentar en el plazo establecido en el artículo 13 la documentación siguiente:

a) Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.

a) Memoria detallada relativa a la ejecución, grado de cumplimiento y evaluación de la actividad subvencionada.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

b) Mediante declaración responsable presupuesto definitivo de ejecución (gastos e ingresos) lo más desglosado posible de la actividad subvencionada conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

Diru-sarreren atalean, honako datu hauek zehaztu beharko dira, besteak beste:

En la relación de ingresos se deberá incluir, entre otras:

– Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

– La aportación definitiva de la persona o entidad beneficiaria.

– Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publiko nahiz pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Las aportaciones de otras administraciones o entidades ya sean públicas o privadas. En el caso de que la persona o entidad beneficiaria no hubiera recibido subvención alguna diferente a la del Departamento de Cultura y Política Lingüística, se deberá adjuntar declaración responsable efectuada a tal efecto.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

– La subvención otorgada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística.

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

c) Relación comprensiva de todos los documentos justificativos de gasto efectuados con motivo de la ejecución del programa o actividad subvencionada conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

d) Egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

d) Justificantes y facturas, originales o fotocopias compulsadas de las mismas, que justifiquen los gastos realizados.

e) Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

e) Ejemplares de las diversas versiones lingüísticas de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro, donde conste expresamente la mención al patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

22. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 22.– Gastos subvencionables.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastu hauek lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

1.– Se consideran gastos subvencionables aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en esta convocatoria y en la resolución de concesión o sus posibles modificaciones. En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

2.– En todo caso, se consideran gastos subvencionables en el marco de la presente Orden los acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.

3.– No se podrá incluir como gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la persona o entidad beneficiaria esté obligada a realizar declaración del mencionado impuesto. En este supuesto, la cantidad imputable como gasto será la correspondiente a la base imponible de los justificantes.

23. artikulua.– Azpikontratazioa.

Artículo 23.– Subcontratación.

1.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 50era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta.

1.– La entidad beneficiaria podrá concertar con terceros la ejecución de la actividad subvencionada hasta un límite máximo del 50% del importe de la actividad subvencionada, sumando los precios de todos los subcontratos.

2.– Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak prestakuntza-jarduera emateko irakasleak kontratatzea eta dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

2.– Quedan fuera de este concepto la contratación de personal docente para la impartición de la formación por parte del beneficiario y aquellos otros gastos en que tenga que incurrir el promotor para la realización por sí mismo del plan subvencionado.

3.– Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

3.– En todo caso, será de aplicación a los beneficiarios y contratistas los límites y obligaciones establecidos en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ARTE ESZENIKOAK SUSTATZEKO-PROIEKTUAK
PROYECTOS DE PROMOCIÓN DE LAS ARTES ESCÉNICAS

24. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 24.– Áreas subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak, 2020. urtean arte eszenikoetako konpainien eta udal titulartasun publikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko gune eszenikoen arteko lankidetzan egindako arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko zuzenduta daude.

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas al desarrollo de programas de promoción de las artes escénicas realizadas en colaboración entre las compañías de las artes escénicas y los espacios escénicos de titularidad pública municipal de la Comunidad Autónoma de Euskadi durante el ejercicio 2020.

2.– Lankidetza programa hauek jaso ditzakete:

2.– Estos programas de colaboración podrán incluir:

a) Sentsibilizazio-jarduerak.

a) Actividades de sensibilización.

b) Bitartekaritza-jarduerak ikusleekin.

b) Actividades de mediación con los públicos.

c) Prestakuntza-jarduerak (Profesionalei zuzendutako prestakuntza jarduerak izan ezik).

c) Actividades formativas (quedan excluidas las actividades formativas destinadas a los profesionales).

d) Konpainia egoiliarrek garatutako arte eszenikoen sustapenerako egitasmoak.

d) Programas de promoción de las artes escénicas desarrollados por una compañía residente.

25. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuraduna izaera lortzeko baldintzak.

Artículo 25.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Podrán solicitar estas ayudas quienes además de cumplir los requisitos establecidos en el artículo 3 cumplan los siguientes a la fecha del cierre del plazo de presentación de solicitudes:

– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

– Sean personas físicas o jurídico-privadas cuyo domicilio o sede social se ubique en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

– Estar dado/a de alta, en el momento de presentación de la solicitud, en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas y, en el caso de las personas jurídicas, tener un objeto o fin social acorde con el desarrollo de actividades escénicas.

– Produkzio eszenikoan aritzea eta azken 5 urtetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatzea.

– Dedicarse a la producción escénica habiendo estrenado un mínimo de dos producciones los últimos 5 años.

– Arte eszenikoen sustapenerako egitasmoaren jarduera nagusiak prestakuntza arlokoak baldin badira, eskatzaileak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako arte eszenikoei dagokien epigrafean alta emanda egonez gero, ez du aurreko baldintza bete beharrik izango.

– En aquellos proyectos de promoción de las artes escénicas en los que las actividades formativas sean las principales, los solicitantes que estén dados de alta en un epígrafe del Impuesto de Actividades económicas relacionado con la educación no tendrán que cumplir con la condición anterior.

26. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

Artículo 26.– Límites de las ayudas.

Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa ezingo ditu gainditu honako muga hauek:

El importe máximo concedido a cada proyecto seleccionado no podrá superar los siguientes límites:

– 25.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 eurokoa edo gehiagokoa baldin bada.

– 25.000 euros en aquellos proyectos con un presupuesto igual o superior a 35.000 euros.

– 10.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 euro baino txikiagoa baldin bada.

– 10.000 euros en aquellos presupuestos inferiores a 35.000 euros.

27. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 27.– Documentación a presentar con la solicitud.

1.– Eskatzaileari dagokion dokumentazioa.

1.– Documentación relativa a la persona solicitante.

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

a) Cuando se trate de personas físicas:

– Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko dokumentuak.

– Acreditación de identidad de la persona firmante de la solicitud.

b) Pertsona juridikoak izanez gero: Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako entitateak eskaeran zein erregistrotan den inskribaturik adierazi behar izango dute, eta ez da beharrezkoa izango horren inguruko dokumentaziorik.

b) Cuando se trate de personas jurídicas: las entidades inscritas en los registros correspondientes a esta administración indicarán en la solicitud en que registro se encuentran inscritas, no siendo necesaria la aportación acreditativa de la inscripción.

Beste administrazioetako erregistroetan inskribatutako entitateek egiaztatu beharko dute sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzeko dokumentua eta ordezkaria den pertsonaren identitatea, eta honek daukan legezko ordezkaritza ahalmena.

Las entidades inscritas en registros diferentes a esta administración deberán acreditar escritura de constitución y estatutos, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondiente.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku diren edo beste edozein administraziok egindakoak diren eskatutako dokumentuak. Horrela, Administrazioak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu dokumentu horiek, interesdunak aurka egin ezean.

c) De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre. del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por la que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

2.– Documentación relativa al proyecto. Esta documentación deberá presentarse en formato electrónico.

a) Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta.

a) Memoria detallada del proyecto presentado, incluido el formulario disponible en euskadi.eus debidamente cumplimentado.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona/entitatearen ibilbidearen memoria. Bertan jasoko dira aurreko urteetan entitate eskatzaileak egindako antzeko lankidetza-programak arte eszenikoen sustapenaren arloan.

b) Memoria de la trayectoria de la entidad/persona solicitante de la subvención que recoja los programas de colaboración similares desarrollados en años anteriores por la entidad solicitante en el ámbito de la promoción de las artes escénicas.

c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz.

c) Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

d) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren dokumentu gehigarriak.

d) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

3.– Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

3.– Los documentos electrónicos a presentar deberán tener las siguientes características:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada, PDF formatuan aurkeztuko da dokumentazioa.

a) Se utilizarán los modelos descargables, siempre que existan. El resto de documentos se presentarán, preferentemente, en formato PDF.

b) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

b) Los videos podrán presentarse proporcionando una dirección web para su consulta, en el documento que corresponda.

28. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

Artículo 28.– Criterios de selección y cuantificación.

1.– Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, honako irizpide hauek erabiliko ditu balorazio-batzordeak:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Valoración aplicará los siguientes criterios:

a) Aurkeztutako proiektuaren garrantzia eta interesa. Irizpide hau erabiltzerakoan proiektua bere osotasunean hartuko da, eta honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: erabiliko diren baliabideak, proposatutako jarduerak edo jarduera horien destinatzaileak nortzuk diren (puntuazio osoaren % 40).

a) La magnitud y el interés del proyecto presentado. A estos efectos se considerará el proyecto en su globalidad, teniendo en cuenta aspectos como los recursos implicados, las actividades propuestas o las personas destinatarias de las mismas (40% de la puntuación total).

b) Programaren zehaztasuna: xedeak, metodologia eta organizazioa (% 20).

b) Grado de concreción del programa: objetivos, metodología y aspectos organizativos (20%).

c) Era honetako programak egiten pertsona edo entitate eskatzaileak duen esperientzia (% 15).

c) La experiencia de la persona o entidad solicitante en la realización de programas similares (15%).

d) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 10).

d) La viabilidad económica del proyecto propuesto teniendo en cuenta especialmente la idoneidad del presupuesto, los recursos empresariales implicados (10%).

e) Euskararen erabilera ikastaroetan, materialetan eta dagokion zerbitzuetan (% 10).

e) Utilización del euskera en los cursos, materiales o servicios correspondientes (10%)

f) Emakumearen parte-hartzea aktibitateen arduradunen artean (% 5).

f) Participación de la mujer entre los responsables de las actividades (5%)

2.– Baztertu egingo dira, eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

2.– Quedarán descartados y no podrán incluirse en la selección aquellos proyectos que no obtengan al menos un 50% de puntos del baremo de valoración.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Betiere, banaketa proportzional horren ondorioz dagokion laguntzak eskatutako kopuruaren % 70 gainditzen badu.

3.– Para la determinación del importe de la ayuda que corresponde a cada uno de los proyectos se aplicará un sistema de reparto en virtud del cual la dotación económica global establecida se distribuirá en proporción a la puntuación que hubiera obtenido cada proyecto en la fase de valoración conforme a los criterios establecidos, siempre y cuando en función de ese reparto proporcional la ayuda a recibir supere el 70% de la cantidad solicitada.

29. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 29.– Justificación: documentación a aportar.

Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Las entidades beneficiarias de subvenciones deberán presentar en el plazo establecido en el artículo 13 la documentación siguiente:

a) Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.

a) Memoria detallada relativa a la ejecución, grado de cumplimiento y evaluación de la actividad subvencionada.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

b) Mediante declaración responsable presupuesto definitivo de ejecución (gastos e ingresos) lo más desglosado posible de la actividad subvencionada conforme a modelo disponible en euskadi.eus.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

En la relación de ingresos se deberá incluir, entre otras:

– Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

– La aportación definitiva de la persona o entidad beneficiaria.

– Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Las aportaciones de otras administraciones o entidades ya sean públicas o privadas. En el caso de que la persona o entidad beneficiaria no hubiera recibido subvención alguna diferente a la del Departamento de Cultura y Política Lingüística, se deberá adjuntar declaración responsable efectuada a tal efecto.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

– La subvención otorgada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística.

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

c) Relación comprensiva de todos los documentos justificativos de gasto efectuados con motivo de la ejecución del programa o actividad subvencionada conforme al modelo disponible en euskadi.eus.

d) Egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

d) Justificantes y facturas, originales o fotocopias compulsadas de las mismas, que justifiquen los gastos realizados.

e) Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

e) Ejemplares de las diversas versiones lingüísticas de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro, donde conste expresamente la mención al patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 30.– Gastos subvencionables.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastu hauek lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

1.– Se consideran gastos subvencionables aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en esta convocatoria y en la resolución de concesión o sus posibles modificaciones. En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

2.– En todo caso, se consideran gastos subvencionables en el marco de la presente Orden los acordes al artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.

3.– No se podrá incluir como gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la persona o entidad beneficiaria esté obligada a realizar declaración del mencionado impuesto. En este supuesto, la cantidad imputable como gasto será la correspondiente a la base imponible de los justificantes.

4.– Gune eszenikoa programatzearen ondoriozko gastuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

4.– No se considerarán gastos subvencionables los gastos relacionados con la programación del espacio escénico.

5.– Proiektuari egotzitako erakunde onuraduneko langileen kostuak ezingo du kostu osoaren % 30 gainditu.

5.– El total de los costes de personal propio de la entidad beneficiaria imputados al proyecto no podrá superar el 30% de su coste total.

Proiektuan parte hartzen duten berezko langileen kostua erabakitzeko, kasu bakoitzean orduaren kostua kalkulatuko da, eta aurkeztutako proiektuari eskainitako ordu kopuruari dagokion zatia egotziko zaio.

Para establecer los costes del personal propio participante en el Proyecto, se calculará el coste hora de forma personalizada y se imputará la parte que corresponda al número de horas dedicadas al proyecto presentado.

31. artikulua.– Azpikontratazioa.

Artículo 31.– Subcontratación.

1.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 50era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta.

1.– La entidad beneficiaria podrá concertar con terceros la ejecución de la actividad subvencionada hasta un límite máximo del 50% del importe de la actividad subvencionada, sumando los precios de todos los subcontratos.

2.– Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Tailerrak edo antzeko prestakuntza-saioak sartuz gero, prestakuntza-jarduera emateko irakasleak kontratatzea ere kanpoan geratzen da.

2.– Quedan fuera de este concepto aquellos gastos en que tenga que incurrir el promotor para la realización por sí mismo del plan subvencionado. En el caso de que se incluyan talleres o procesos formativos similares queda también fuera la contratación de personal docente.

3.– Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

3.– En todo caso, será de aplicación a los beneficiarios y contratistas los límites y obligaciones establecidos en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
KALEKO ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNEN PROGRAMA
PROGRAMA DE EXHIBICIÓN DE LAS ARTES ESCÉNICAS EN LA CALLE

32. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 32.– Áreas subvencionables.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2020. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek eskaintzen dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (teatroa, dantza eta zirkua) programen garapenera zuzenduta daude.

1.– Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas al desarrollo de programas de exhibición de las artes escénicas (teatro, danza y circo) representados por compañías vascas en espacios públicos al aire libre durante el año 2020.

2.– Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:

2.– Estos programas de exhibición deben cumplir los siguientes requisitos:

a) Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirku ikuskizunak programatuko dira:

a) Se programará el mínimo de espectáculos de teatro, danza y/o circo establecido para cada tramo poblacional:

– 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.

– Poblaciones de más de 20.000 habitantes: cinco espectáculos.

– 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.

– Poblaciones entre 20.000 y 10.001 habitantes: cuatro espectáculos.

– 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.

– Poblaciones entre 10.000 y 5.001 habitantes: tres espectáculos.

– 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.

– Poblaciones entre 5.000 y 1.001 habitantes: dos espectáculos.

– 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

– Poblaciones de menos de 1.000 habitantes: un espectáculo.

b) Ikuskizunak Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.

b) Los espectáculos a subvencionar serán representados por compañías profesionales con domicilio o sede social en la Comunidad Autónoma de Euskadi. A efectos de cumplir con el número mínimo de espectáculos exigidos en los diferentes procedimientos se podrán incluir espectáculos de compañías de fuera de la Comunidad Autónoma del Euskadi.

c) Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.

c) Se incluirán únicamente espectáculos diseñados específicamente para su exhibición en espacios públicos al aire libre.

d) Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.

d) No se podrá cobrar entrada alguna para poder ver los espectáculos.

e) Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.

e) Se podrán incluir hasta dos espectáculos programados en las fiestas patronales.

3.– Baztertu egingo dira:

3.– Quedarán excluidas:

a) Ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak.

a) Las funciones ligadas a eventos tradicionales.

b) Beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.

b) las producciones que no están diseñadas para ser representadas en otras localidades.

c) Soilik musikalak diren ikuskizunak.

c) las actuaciones exclusivamente musicales.

33. artikulua.– Erakunde onuraduna izaera lortzeko baldintzak.

Artículo 33.– Requisitos para obtener la condición de entidad beneficiaria.

Agindu honen 3. artikuluan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek betetzen dituzten udalek, mankomunitate, kuadrillek eta kontzejuak edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta sozietate publikoak, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa bada:

Podrán solicitar estas ayudas los Ayuntamientos, Cuadrillas, Mancomunidades y concejos o sus Organismos Autónomos locales, Entidades Públicas empresariales locales y Sociedades públicas, cuyo capital social sea de titularidad pública que, además de cumplir los requisitos establecidos en el artículo 3, cumplan los siguientes requisitos a la fecha del cierre del plazo de presentación de solicitudes:

a) Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.

a) Dispongan de espacios de representación apropiados, señalizados y acotados que cumplan todas las medidas de seguridad exigidas por la legislación vigente, así como un seguro de responsabilidad civil para los espectáculos que se programen y locales adecuados para utilizarlos como camerinos y vestuarios.

b) Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.

b) Dispongan de una persona responsable que coordine todos los aspectos técnicos del programa.

34. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

Artículo 34.– Límites de las ayudas.

Diru-kopuru hori honela banatuko da, dirulaguntza modalitate honek hartzen dituen bost biztanleria-tarteen artean:

El importe global se distribuirá de la siguiente forma entre los 5 tramos poblacionales que comprende esta modalidad de ayudas:

a) 40.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.

a) 40.000 euros para la organización de programaciones de artes escénicas de calle en poblaciones de más de 20.000 habitantes.

b) 35.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

b) 35.000 euros para la organización de programaciones de artes escénicas de calle en poblaciones que tengan entre 20.000 y 10.001 habitantes.

c) 25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

c) 25.000 euros para la organización de programaciones de artes escénicas de calle en poblaciones que tengan entre 10.000 y 5.001 habitantes.

d) 45.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

d) 45.000 euros para la organización de programaciones de artes escénicas de calle en poblaciones que tengan entre 5.000 y 1.001 habitantes.

e) 5.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 1.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.

e) 5.000 euros para la organización de programaciones de artes escénicas de calle en poblaciones menores de 1.000 habitantes.

35. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 35.– Documentación a presentar con la solicitud.

Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira:

Dicha solicitud se acompañará de la siguiente documentación:

a) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuen egiaztagiria.

a) Acreditación de identidad del representante legal de la entidad solicitante.

b) Aurkeztutako proiektuaren memoria, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta barne.

b) Memoria del proyecto que se presenta, incluido el formulario disponible en euskadi.eus debidamente cumplimentado.

36. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.

Artículo 36.– Procedimiento de concesión.

1.– Dirulaguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, eta, horrela, 40.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskaera guztiak alderatu egingo dira, hurrenkera jakin batean jartzeko, eskabidean aurkeztutako ikuskizunen kontratazio kostua kontuan harturik.

1.– Las subvenciones se otorgarán por concurso mediante la comparación, en cada uno de los procedimientos relacionados en el artículo 40.2, de las solicitudes presentadas, atendiendo al coste de la contratación de la programación presentada, a fin de establecer una prelación entre las mismas.

2.– Behin eskabideak prozedura bakoitzean ordenatu egin direnean, laguntzak horrela esleituko dira:

2.– Una vez establecida esa prelación en cada uno de los procedimientos se adjudicarán las ayudas de la siguiente manera:

a) Lehen fase batean esleituko dira aurkeztutako programako lehenengo hiru ikuskizunei dagozkien laguntzak, harik eta, hala gertatzen bada, prozedura bakoitzaren zuzkidura agortzen den arte. Ikuskizunen hautaketa aurkezpen-hurrenkeraren arabera egingo da.

a) En una primera fase se irán adjudicando las ayudas que correspondan a las funciones de hasta tres espectáculos incluidos en el programa presentado, hasta el agotamiento, en su caso, de la dotación presupuestaria del respectivo procedimiento. La elección de los espectáculos se hará en función del orden de presentación.

b) Lehen fase horretan deialdiaren zuzkidura agortuko ez balitz, gainditu ahal izango da hiru ikuskizunen muga, puntuazio altuena jaso duen eskabidetik hasita laugarren ikuskizunari dagokion dirulaguntza banatuz eta horrela gainerakoak, deialdiaren zuzkidura agortu arte. Bigarren fase honetan, aurkeztutako eskabideen hurrenkera orokorra hartuko da kontuan.

b) Si en esta primera fase no se agotara el importe global destinado a estas subvenciones se podrá superar el límite de tres funciones subvencionables comenzando por la solicitud que haya obtenido una mayor puntuación y aumentando el límite en una unidad, y así sucesivamente hasta que se subvencionen todas las funciones presentadas o se agote la dotación presupuestaria. En esta segunda fase se tendrá en cuenta la prelación general de las solicitudes presentadas.

37. artikulua.– Dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak eta mugak.

Artículo 37.– Criterios de cuantificación y límites de las subvenciones.

1.– Emanaldi bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira aurkeztutako kaxetak (BEZa barne). Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta.

1.– Las subvenciones que corresponden a cada función se calcularán en función del caché (IVA incluido) de los espectáculos presentados. Se entenderá por caché la contraprestación económica que recibe la parte contratada por su actuación.

a) 2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 35.

a) Ayuda a la representación de espectáculos de menos de 2.000 euros de caché: 35% del caché.

b) 2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 40.

b) Ayuda a la representación de espectáculos de caché comprendido entre 2.000 y 3.500 euros: 40% del caché.

c) 3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 45.

c) Ayuda a la representación de espectáculos de más de 3.500 euros de caché: 45% del caché.

2.– Ez dira muga hauek gaindituko:

2.– En todo caso, no se superarán los siguientes límites:

a) Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.

a) La subvención por espectáculo en ningún caso superará los 3.000 euros.

b) Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 10.000 euro baino handiagoa izango.

b) El importe máximo concedido a cada beneficiario no podrá ser superior a 10.000 euros.

c) Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

c) En el caso de que se realicen varias funciones de un mismo espectáculo solo será subvencionable una de ellas.

38. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 38.– Justificación: documentación a aportar.

Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Las entidades beneficiarias de subvenciones deberán presentar en el plazo establecido en el artículo 13 la documentación siguiente:

a) Dirulaguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

a) Memoria detallada relativa a la ejecución, grado de cumplimiento y evaluación de la actividad presentada junto con la solicitud de subvención.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek jaso beharko dute kontratatutako erakundeak eskuratzen duen betebeharra lege, lan eta zergen arloan.

b) Contratos de todas las funciones realizadas dentro del programa subvencionado. Dichos contratos deberán incluir la obligación que la entidad contratada adquiere de cumplir con sus obligaciones legales, tributarias y laborales.

c) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.

c) Facturas de todas las funciones realizadas dentro del programa subvencionado.

d) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

d) Ejemplares de las diversas versiones lingüísticas de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico o sonoro, donde conste expresamente la mención al patrocinio del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
SAREA DANTZA ZIRKUITUA
CIRCUITO DE DANZA DE SAREA

39. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Artículo 39.– Áreas subvencionables.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2020. urtean SAREA dantza-zirkuitua garatzera zuzenduta daude.

Las ayudas previstas en este capítulo van dirigidas al desarrollo del circuito de danza de SAREA durante el año 2020.

Dantza-zirkuituaren antzokien zerrenda osoa I. eranskinean dago jasota.

La relación completa de teatros del circuito de danza está recogida en el Anexo I.

40. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuraduna izaera lortzeko baldintzak.

Artículo 40.– Requisitos para obtener la condición de persona o entidad beneficiaria.

Agindu honen 3. artikuluan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ditzakete SAREAren antzokien programazioetan ikuskizunen bat emanez parte hartzen eta nortasun juridikoa duten duten dantza-konpainiek. Ikuskizunak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako dantza-zirkuituan sartutako antzokietan eman behar dira, betiere. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Podrán solicitar estas ayudas las compañías de danza con personalidad jurídica propia que, además de cumplir los requisitos establecidos en el artículo 3, participen con alguno de sus espectáculos en las programaciones de los teatros de SAREA incluidos en el Circuito de Danza impulsado por el Gobierno Vasco y cumplan los siguientes requisitos a la fecha del cierre del plazo de presentación de solicitudes:

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda dagoen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea. Pertsona juridikoa izanez gero, dantza-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

– Sean personas físicas o jurídico-privadas que estén dados de alta, en el momento de presentación de la solicitud, en el correspondiente epígrafe del Impuesto de Actividades Económicas y, en el caso de las personas jurídicas, tener un objeto o fin social acorde con el desarrollo de actividades de danza.

41. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 41.– Recursos económicos.

Dirulaguntza hauetarako, guztira, 160.000 euro erabiliko dira.

El importe global destinado a estas subvenciones es de 160.000 euros.

42. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentu ak.

Artículo 42.– Documentación a presentar con la solicitud.

1.– Eskatzaileari buruzko dokumentu ak.

1.– Documentación relativa a la persona solicitante.

a) Pertsona fisikoen kasuan:

a) Cuando se trate de personas físicas:

– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko dokumentu a.

– Acreditación de identidad de la persona firmante de la solicitud.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

b) Cuando se trate de personas jurídicas:

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko dokumentua, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko dokumentua ere.

– Acreditación de la identidad del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

– Tarjeta acreditativa del número de identificación fiscal.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku diren edo beste edozein administraziok egindakoak diren eskatutako dokumentuak. Horrela, Administrazioak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu dokumentu horiek, interesdunak aurka egin ezean.

c) De acuerdo con lo establecido en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, los interesados tienen derecho a no aportar documentos que ya se encuentren en poder de la Administración actuante o hayan sido elaborados por cualquier otra Administración, por la que la Administración podrá consultar o recabar dichos documentos salvo que el interesado se opusiera a ello.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa.

2.– Documentación relativa al proyecto.

a) euskadi.eus-en eskuragarri dagoen inprimakia, aurkeztutako emanaldiei buruzko datuak behar bezala adierazita.

a) El formulario disponible en euskadi.eus debidamente cumplimentado con los datos correspondientes a las funciones presentadas.

b) Dantza-zirkuituko antzokiak kudeatzen dituen erakundeetakoren batekin kontratatutako emanaldien kostua egiaztatzeko, kontratuak, aurrekontratuak, hitzezko kontratuak edo zuzenbidean balioa duen beste edozein betebehar-dokumentu aurkeztu behar da.

b) Contratos, precontratos, promesas de contrato o cualquier otro documento obligacional válido en derecho que acredite el coste de la(s) función(es) contratada(s) con alguna de las entidades que gestionan los teatros incluidos en el circuito de danza.

43. artikulua.– Laguntzak kuantifikatzeko eta mugatzeko irizpideak.

Artículo 43.– Criterios de cuantificación y límites de las subvenciones.

1.– Emanaldi bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, aurkeztutako programan bildutako ikuskizunen kaxeten gainean honako ehuneko hauek aplikatuko dira, BEZa barne. Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta:

1.– Las subvenciones que corresponden a cada función se calculará en función de los siguientes porcentajes del caché de los espectáculos incluidos en el programa presentado, IVA incluido Se entenderá por caché la contraprestación económica que recibe la parte contratada por su actuación:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 55; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 2.500 euro baino gehiago emango.

a) Compañías de la Comunidad Autónoma del País Vasco: hasta el 55% del caché con un máximo de 2.500 euros por función.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 40, betiere dantza-zirkuituan egindako emanaldi-kopuruaren arabera; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 3.000 euro baino gehiago emango.

b) Compañías de fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco: hasta el 40% del caché en función del número de funciones incluidas en el circuito de danza con un máximo de 3.000 euros por función.

– Zirkuituan, emanaldi bakarra: ordainsariaren % 30.

– Una función en el circuito 30% del caché.

– Zirkuituan, bi emanaldi: ordainsariaren % 35.

– Dos funciones en el circuito 35% del caché.

– Zirkuituan, hiru emanaldi edo gehiago: ordainsariaren % 40.

– Tres o más funciones en el circuito 40% del caché.

2.– Antzoki berean ikuskizun baten emanaldi bat baino gehiago eginez gero, bakarra lagunduko da.

2.– En el caso de que en un teatro se realicen varias funciones de un mismo espectáculo solo será subvencionable una de ellas.

3.– Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, laguntzak hainbanatuko dira, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideen arabera eskabide bakoitzari dagokion dirulaguntza oinarri hartuta.

3.– En caso de que no se cuente con disponibilidad económica suficiente para hacer frente a las cantidades establecidas en el punto anterior, las ayudas se prorratearán en base a las subvenciones que a partir de los criterios establecidos en el punto anterior le corresponderían a cada solicitud.

44. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 44.– Justificación: documentación a aportar.

Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Las personas o entidades beneficiarias de subvenciones deberán presentar en el plazo establecido en el artículo 13 la documentación siguiente:

a) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek jaso beharko dute kontratatutako erakundeak eskuratzen duen betebeharra lege, lan eta zergen arloan.

a) Contratos de todas las funciones realizadas dentro del programa subvencionado. Dichos contratos deberán incluir la obligación que la entidad contratada adquiere de cumplir con sus obligaciones legales, tributarias y laborales.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.

b) Facturas de todas las funciones realizadas dentro del programa subvencionado.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Agindu honen II. kapituluan jasotako laguntzek honako hau bete beharko dute: 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (DOUE, L 352/1, 2013-12-24). Laguntza horiek minimis gisa sailkatzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko bati emandako laguntza guztizkoak ez du gainditzen 200.000 euroko zenbatekoa, hiru ekitaldi fiskaleko ezein alditan. Uste da ezen muga horretatik behera laguntzek ez diotela eragiten merkataritzari eta ez dutela lehia faltsutzen; hortaz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan.

Las ayudas contempladas en el Capítulo II de la presente Orden estarán sujetas al Reglamento (CE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado a las ayudas de minimis (DOUE, L n.º 352, de 24-12-2013). Estas ayudas son calificadas de minimis, puesto que ninguna ayuda total concedida a una persona jurídica o física determinadas superará los 200.000 euros, durante cualquier periodo de tres ejercicios fiscales. Se considera que por debajo de este límite las ayudas no afectan al comercio y/o no falsean la competencia y por consiguiente no entran dentro del ámbito de aplicación del 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Agindu honen III, IV. eta V. kapituluetan jasotako laguntzek ez dituzte Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. atalean ezarritako baldintza guztiak betetzen. Horregatik ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea, ez baitira Estatuko laguntzak.

Las ayudas contempladas en los capítulos III, IV y V de la presente Orden no cumplen todos los requisitos establecidos en el apartado 1 del artículo 107 del Tratado de Funcionamiento de la UE y por lo tanto no constituyen ayuda de estado, no siendo necesaria la comunicación a la Comisión Europea.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula.

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

Responsable: Departamento de Cultura y Política Lingüística; Dirección de Promoción de la Cultura.

Helburua: arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak kudeatzea.

Finalidad: gestión de las subvenciones destinadas a programas y actividades de formación, promoción o exhibición destinados al fomento de las artes escénicas.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley General de Subvenciones y de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Derechos: ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio gehigarria: web helbide hauetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago:

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguientes direcciones web:

– Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247008

– Formación permanente de profesionales de las artes escénicas: www.euskadi.eus/servicios/0247008

– Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoa: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095508

– Proyectos de promoción de las artes escénicas: www.euskadi.eus/servicios/0095508

– Arte eszenikoen ikuskizunen programak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095607

– Programas de exhibición de las artes escénicas en la calle: www.euskadi.eus/servicios/0095607

– SAREA Dantza Zirkuitua: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033306

– Circuito de danza de SAREA: www.euskadi.eus/servicios/1033306

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Los importes consignados en el artículo 2 podrán ser incrementados, por Resolución del Viceconsejero de Cultura, teniendo en cuenta la cuantía total de las subvenciones solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas del Departamento de Cultura y Política lingüística, y con carácter previo a la resolución de los mismos. Para ello se aplicará el criterio citado en el artículo 2.3. La mencionada Resolución deberá ser publicada en el BOPV.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sortuko ditu ondorioak.

La Presente Orden surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de enero de 2020.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común