Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna

N.º 10, jueves 16 de enero de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
173
173

AGINDUA, 2019ko abenduaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2020-2021 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

ORDEN de 11 de diciembre de 2019, de la Consejera de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las Instrucciones para la admisión de alumnos y alumnas para el curso académico 2020-2021, en Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria, en centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en centros privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntzako eskumena duen sailaren agindupeko ikastetxe publikoetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe pribatuetan, baita oinarrizko lanbide heziketa ematen den udalaren ikastetxe publikoetan ere, ikasleak onartzea nahiz eskolatzea arautzeko urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denaren arabera, urtero, hezkuntzako eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez, eskabideak aurkezteko epe komuna irekiko da eta prozedurako hurrengo faseei dagozkien epeak ezarriko dira.

En el artículo 10 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan formación profesional básica, se señala que, anualmente, mediante Orden del Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de educación, deberá abrirse el plazo común de presentación de solicitudes y fijarse los plazos correspondientes a las sucesivas fases del procedimiento.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin ordaindutako ikastetxeetan, 2020-2021 ikasturteko ikasleak onartzeko prozeduran bete beharko diren egutegia eta prozedura-arauak ezarri behar dira. Horrenbestez, honako hau

Por tanto, se debe establecer el calendario y normas de procedimiento a que deberá ajustarse la admisión del alumnado en centros sostenidos con fondos públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el curso académico 2020-2021. En su virtud,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Agindu hau Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan aplikatuko da, hala nola itunpeko ikastetxe pribatuetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Era berean, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako 2 urtekoen geletan eta Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak jaso nahi dituzten itunpeko ikastetxeetan ezarriko da, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.

Artículo 1.– La presente Orden será aplicable a los centros públicos dependientes del Departamento de Educación, así como a los centros privados concertados, en el segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Secundaria Obligatoria. Igualmente, será de aplicación a las aulas de 2 años de centros públicos dependientes del Departamento de Educación y de los centros concertados que quieran acogerse a las subvenciones del Departamento de Educación, según lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera del Decreto 1/2018, de 9 de enero.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan zehaztutako edozein ikastetxetako 2 urtekoen gelan sartu nahi duten ikasleek onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute, baita ikastetxe horietan lehen aldiz sartu nahi dutenek ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Halaber, jada eskolatuta egonda ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek, onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute, aipatutako edozein maila edo etapa ikasteko.

Artículo 2.– Deberán participar en este proceso de admisión los alumnos y alumnas que deseen ser admitidos en un aula de 2 años en cualquiera de los centros especificados en el artículo anterior, así como los que deseen acceder por primera vez a alguno de estos centros en cualquiera de los cursos de segundo ciclo de Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria. Asimismo, deberán también realizar solicitud en este proceso de admisión aquellos alumnos y alumnas que estando escolarizados deseen o deban cambiar de centro escolar o de modelo lingüístico para cursar cualquiera de los niveles o etapas mencionadas.

Automatikoki bermatuko da ikastetxe bereko etapa eta maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea, eta, ondorioz, ez da onartzeko eskaerarik egin beharko, 2 urteko gela batera sartzeko izan ezik. Ikastetxe pribatuetan, 2 urteko ikasleek 3 urteko geletan jarraitzea bermatzeko, ikasleak onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute; horretaz gain, matrikulatutako ikasleak, guztira, ez dira izango ikastetxe horretako 3 urteko geletarako onar daitezkeen plazak baino gehiago (Hezkuntza Sailak planifikatzen ditu horiek).

La continuidad de los estudios en los diferentes niveles y etapas en el mismo centro se garantizará de forma automática y, por tanto, no requerirá solicitud de admisión, salvo cuando se trate de acceder a un aula de 2 años. La continuidad del alumnado de 2 años en aulas de 3 años en centros privados concertados quedará garantizada siempre que participen en este proceso de admisión y que el número total de alumnos y alumnas matriculadas no exceda el número máximo de plazas que pueden admitir las aulas de 3 años planificadas por el Departamento competente en materia de educación en dicho centro para el curso correspondiente.

Beste alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra eta hizkuntza-eredua bera badira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ezin denik onartzeko eskaerarik aurkeztu beste zentro edo hizkuntza-eredu batean. Kasu honetan, ikasleak uko egingo dio zentro eta hizkuntza-eredu atxikian zuzenean sartzeko bermeari, eta 1/2018 Dekretuan eta agindu honetan ezartzen diren sartzeko baldintza orokorren mende jarriko da.

Por otra parte, no es necesario que el alumnado de 6.º curso de Educación Primaria perteneciente a centros públicos de Educación Infantil y Primaria presente solicitud de admisión en 1.º de Educación Secundaria Obligatoria en el Instituto de Educación Secundaria que le corresponda por adscripción, siempre que el centro adscrito sea único y el modelo lingüístico sea el mismo. Ello, sin embargo, no impide que se pueda presentar libremente solicitud de admisión a otro centro o modelo diferente. En este caso, dicho alumnado renunciará a esa garantía de acceso directo al centro y modelo correspondiente por adscripción y se someterá a los criterios generales de admisión regulados en el Decreto 1/2018 y en la presente Orden.

Agindu honen I. eranskinean daude jasota hizkuntza-eredu berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko zentro atxiki bat baino gehiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publiko guztiak. Zentro eta eredu horietako ikasleei ezin zaie zentro atxiki bakar bat zuzenean esleitu ikasketekin jarraitzeko, aukera bat baino gehiago baitute. Horregatik, onartzeko eskaera aurkeztu beharko dute Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara pasatzeko.

En el Anexo I a la presente Orden se relacionan los centros públicos de Educación Infantil y Primaria que para un mismo modelo lingüístico cuentan con más de un centro adscrito para cursar la Educación Secundaria Obligatoria. Al alumnado de dichos centros y modelos, al contar con más de una opción, no se le puede asignar automáticamente la continuidad en un único centro adscrito, por lo que deberá presentar solicitud de admisión en el paso de 6.º de Educación Primaria a 1.º de Educación Secundaria Obligatoria.

3. artikulua.– Egutegi komuna: eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak.

Artículo 3.– Calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako egutegi komun hau ezartzen da, eskabideak aurkezteari eta ikasleak onartzeari dagokienez:

En los centros públicos y concertados de Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria se establece el siguiente calendario común de presentación de solicitudes y plazos del procedimiento de admisión de alumnos y alumnas:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.

a) Entrega de solicitudes y documentación acreditativa: del 27 de enero al 7 de febrero.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 25a.

b) Publicación del listado de solicitantes: 25 de febrero.

c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 17a.

c) Publicación de listas provisionales: 17 de marzo.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 25era arte.

d) Reclamaciones a las listas provisionales: hasta el 25 de marzo.

e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte.

e) Desistimiento de la solicitud: hasta el 25 de marzo.

f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 31.

f) Publicación de las listas definitivas: 31 de marzo.

g) Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 21a.

g) Publicación de las listas de las plazas adjudicadas por los Delegados y las Delegadas Territoriales: 21 de abril.

h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 30era arte.

h) Recursos de Alzada a las listas definitivas: hasta el 30 de abril.

i) Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 5era arte.

i) Renuncia a las plazas adjudicadas por los Delegados y las Delegadas: hasta el 5 de mayo.

j) Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 20tik 27ra arte. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.

j) Grabación de datos estadísticos: del 20 al 27 de abril. Asimismo, en el mes de septiembre, en el plazo que les comuniquen las Unidades de Estadística del Departamento de Educación, deberán validar en dicha aplicación informática los datos estadísticos definitivos de la matrícula.

k) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 18ra arte.

k) Vigencia de la lista de espera: hasta el 18 de septiembre.

4. artikulua.– Onarpen-prozedurari buruzko jarraibideak.

Artículo 4.– Instrucciones sobre el procedimiento de admisión.

Agindu honen II. eranskinean jasotzen diren onarpen-prozedurari buruzko jarraibideak onartzen dira.

Se aprueban las Instrucciones sobre el procedimiento de admisión que figuran como Anexo II a la presente Orden.

5.– Artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

Artículo 5.– Protección de datos de carácter personal.

Aurkeztutako eskabideetan eta dokumentazioan agertzen diren datu pertsonalak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak tratatuko ditu, datuak tratatzeko «arduradun» gisa. Datu pertsonalen tratamendu horren helburua onarpen-prozedura hau kudeatzea eta ebaztea izango da.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada serán tratados por la Dirección de Centros y Planificación en su carácter de «responsable» de tratamiento de los datos. La finalidad de dicho tratamiento de datos personales será la gestión y resolución de este procedimiento de admisión.

Interesdunek beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuok tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubideak ere. Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidali beharko dute Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita en este sentido a la Dirección de Dirección de Centros y Planificación, c/ Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, eskatzaileek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintzako Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

Asimismo, las personas solicitantes autorizan a la Dirección de Centros y Planificación a comprobar en otros Organismos Públicos la veracidad de los documentos presentados.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

En Vitoria-Gasteiz, a 11 de diciembre de 2019.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
ANEXO I
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
II. ERANSKINA
ANEXO II
2020-2021 IKASTURTEAN HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXE PUBLIKO ETA ITUNDUETAN SARTU NAHI DUTEN IKASLEEN ONARTZE-PROZEDURARAKO JARRAIBIDEAK
INSTRUCCIONES SOBRE PROCEDIMIENTO DE ADMISIÓN DEL ALUMNADO PARA EL CURSO 2020-2021 EN CENTROS PÚBLICOS Y PRIVADOS CONCERTADOS DE EDUCACIÓN INFANTIL, PRIMARIA, Y SECUNDARIA OBLIGATORIA DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.

Primera.– Normativa de aplicación.

2020-2021 ikasturterako, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleak onartzea urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren arabera egingo da, baita Hezkuntza sailburuaren Aginduaren arabera, 2020-2021 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikasleak onartzeko jarraibideak ere, ezartzen dituena. Era berean, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako eta Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak jaso nahi dituzten itunpeko ikastetxeetako 2 urteko geletan ezarriko da, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraituz.

La admisión del alumnado en el segundo ciclo de Educación Infantil y en las etapas de Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria, en centros públicos dependientes del Departamento de Educación y en centros privados concertados, para el curso 2020-2021, se realizará de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, así como en la Orden de la Consejera de Educación, por la que se establece el calendario común de presentación de solicitudes y plazos de admisión, y se aprueban las presentes Instrucciones para la admisión del alumnado en el curso académico 2020-2021, Igualmente será de aplicación a las aulas de 2 años de centros públicos dependientes del Departamento de Educación y de los centros concertados que quieran acogerse a las subvenciones del Departamento de Educación, según lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera del Decreto 1/2018, de 9 de enero.

Bigarrena – Onarpen-bermeetarako batzordeak.

Segunda.– Comisiones de Garantías de Admisión.

1.– Ikasleak onartzen direla bermatzeko egun diren lurralde-batzordeek haien egitekoak betetzen jarraituko dute irailaren 7ra arte; izan ere, egun horretan berrituko dira. Hezkuntzako lurralde-ordezkariek beharrezkotzat joz gero, ikasleak onartzen direla bermatzeko beste batzorde batzuk eratu ahal izango dira, maila eta/edo esparru geografiko zehatz batean. Hori erabakiz gero, ikasleak onartzen direla bermatzeko lurralde-batzordeek dagokion batzordearen esku utziko dituzte geografia-eremu eta/edo -maila horietako funtzioak.

1.– Las actuales Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión permanecerán en el ejercicio de sus funciones hasta el próximo 7 de septiembre, momento en que se procederá a su renovación. En aquellos casos en los que los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación lo consideren necesario, podrán constituir otras Comisiones de Garantías de Admisión referidas a una etapa y/o a un ámbito geográfico concreto. En estos casos, las Comisiones Territoriales de Garantías de Admisión delegarán la aplicación de sus funciones en esos niveles y/o ámbitos geográficos en la Comisión correspondiente.

2.– Aurreko atalean zehaztutako berme-batzorde guztiak honela osatuko dira:

2.– Cada una de las Comisiones de Garantías de admisión a que se refiere el apartado anterior estará constituida por:

a) Hezkuntza Administrazioko bi ordezkari; horietako bat batzordeko burua izango da, eta bestea idazkaria.

a) Dos personas representantes de la Administración educativa, una de las cuales actuará como Presidente o Presidenta de la Comisión y la otra como Secretario o Secretaria de la misma.

b) Ikastetxe publiko bateko zuzendari bat, dago(z)kion etap(et)akoa, zozketaz hautatua.

b) Un Director o Directora de un centro público de la etapa o etapas correspondientes, elegido o elegida por sorteo.

c) Itunpeko ikastetxe pribatu bateko zuzendari bat, dago(z)kion etap(et)akoa, zozketaz hautatua.

c) Un Director o Directora de un centro privado concertado de la etapa o etapas correspondientes, elegido o elegida por sorteo.

d) Batzordeari dagokion esparru geografikoko udalen ordezkari bat.

d) Una persona representante de los Ayuntamientos del ámbito geográfico de competencias de la Comisión.

e) Lau guraso, bi ikastetxe publikokoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, dago(z)kien etap(et)akoa. Dagokion lurraldean edo etapan ordezkaritza handiena duen Guraso Elkarteen Federazioek proposatuko dituzte guraso horien izenak. Ordezkatuta egoteko eskubidea duten sektoretakoren batean Guraso Elkarteen Federaziorik ez balego, zozketa-bidez hautatutako bi ikastetxetako Eskola Kontseiluko bi guraso izendatuko dute hango gurasoek.

e) Cuatro padres o madres, dos pertenecientes a centros públicos y otros u otras dos a centros concertados, de la etapa o etapas correspondientes, propuestos por las Federaciones de Asociaciones de Padres y Madres más representativas en el territorio y etapas correspondientes. Si no existiera ninguna Federación de Asociaciones de Padres y Madres en alguno de los sectores con derecho a representación, se elegirán dos padres o madres por y entre los y las representantes de este estamento en los Consejos Escolares de dos centros designados por sorteo entre los centros correspondientes.

f) Lau irakasle, bi ikastetxe publikokoak eta beste bi itunpeko ikastetxekoak, dago(z)kien etap(et)akoa. Dagokion lurraldean edo mailan ordezkaritza handiena duten irakasleen ordezkaritzako sindikatuek proposatuko dituzte haien izenak.

f) Cuatro profesores o profesoras, dos pertenecientes a centros públicos y otros u otras dos a centros privados concertados, de la etapa o etapas correspondientes, propuestos por las organizaciones sindicales del profesorado más representativas en el territorio y etapa o etapas correspondientes.

3.– Bermeetarako Batzordeek honako funtzio hauek izango dituzte:

3.– Las Comisiones de Garantías de admisión tendrán las siguientes funciones:

a) Ikasleen onartze-prozesua ikuskatzea, dagokion esparru geografikoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan, eta araudia betetzen dela bermatzea, hezkuntzako ikuskaritzaren eskumenei kalterik egin gabe.

a) Supervisar el proceso de admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados de su ámbito territorial y garantizar el cumplimiento de la normativa que lo regula, sin perjuicio de las funciones y competencias de la Inspección de Educación.

b) Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea, ikastetxe bakoitzaren inguruko eragin-eremua eta haren mugakideak zehazteko.

b) Asesorar a los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación en la delimitación de las áreas de influencia y de las áreas limítrofes de cada centro.

c) Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea, ikasleren batek eskabide bat baino gehiago egin badu eta eskatzaileek aurkeztutako agirien faltsutasuna frogatzen bada, ikasle horien eskolatzeari buruzko erabakiak hartzeko.

c) Asesorar a los Delegados o Delegadas Territoriales de Educación en la decisión sobre la escolarización de los alumnos y alumnas que hayan presentado más de una solicitud y de aquellos y aquellas en cuya solicitud se compruebe falsedad en la documentación aportada por la persona solicitante.

4.– Onarpen-bermeetarako Batzordeak eratzeko, hezkuntzako lurralde-ordezkariak eskatuko die lurralde eta etapa bakoitzean ordezkaritza handiena duten udalen elkarteei, gurasoen elkarteei eta lurraldean eta dagokien etapetan ordezkaritza handiena duten irakasleen sindikatuei haien ordezkariak izenda ditzatela batzorde horietarako. Organizazio horiek hamar eguneko epean jakinarazi beharko dituzte ordezkarien izenak. Hala egingo ez balute, Batzordeak balio osoz eratuko dira, izendatu gabe geratu diren ordezkarien parte-hartzerik gabe.

4.– Para la constitución de las Comisiones de Garantías de Admisión, el Delegado o Delegada Territorial de Educación correspondiente solicitará a las Asociaciones de Ayuntamientos, a las Asociaciones de Padres y Madres y a las organizaciones sindicales del profesorado más representativas en el territorio y etapa o etapas correspondientes, la designación de sus representantes en las Comisiones de Garantías de Admisión. Las organizaciones anteriores deberán comunicar los nombres de sus representantes en el plazo de diez días. Si no lo hicieran, las Comisiones quedarán válidamente constituidas sin la presencia de los y las representantes que faltasen por designar.

5.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek, halaber, hezkuntza-administrazioak Onarpen-bermeetarako Batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatuko dituzte, eta zozketa publikoak egingo dituzte batzorde horietako kide izango diren ikastetxe publikoetako eta itundutako ikastetxe pribatuetako zuzendariak hautatzeko. Denbora nahikoaz jakinaraziko zaie ikastetxe guztiei zozketa horiek noiz eta non egingo diren.

5.– Asimismo, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación designarán a las personas representantes de la Administración educativa en cada una de las Comisiones de Garantías de admisión, y realizarán el sorteo público en el que resulten elegidos los Directores y Directoras de los centros públicos y privados concertados que formarán parte de dichas Comisiones. La fecha y lugar de los diferentes sorteos se hará pública y se comunicará a todos los centros implicados con la suficiente antelación.

Hirugarrena.– Eragin-eremuak.

Tercera.– Áreas de influencia.

1.– Ikastetxeen eragin-eremuak eta eremu mugakideak zehaztuko dituzte, ebazpen baten bidez, hezkuntzako lurralde-ordezkariek; hala, bizileku guztiak sartuko dira gutxienez ikastetxeren baten eragin-eremuan. Mugapen hori egiteko, Onarpen-bermeetarako Batzordeek aztertu beharko dute gaia lehendabizi, eta eragindako ikastetxeei eta udalei entzun beharko zaie; horrez gain, kontuan izan beharko da ikastetxe bakoitzak baimenduta duen edukiera eta haren ingurunean eskolatzeko adinean dagoen biztanleria.

1.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación, previo debate en el seno de las correspondientes Comisiones de Garantías de Admisión y oídos los centros y Municipios afectados, y teniendo en cuenta la capacidad autorizada a cada centro y la población escolar de su entorno, delimitarán, mediante Resolución, las áreas de influencia, así como las áreas limítrofes a las anteriores, de modo que todo domicilio quede comprendido en el área de influencia de al menos un centro determinado.

2.– Eragin-eremuak eta horien mugak zehaztuko dira ikastetxeetan ematen diren etapa bakoitzerako eta hizkuntza-eredu bakoitzerako. Eremuen zehaztapenak jendearentzat eskuragarri egongo dira kasuan kasuko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.

2.– La delimitación de áreas de influencia y limítrofes se realizará para cada etapa y modelo lingüístico que se impartan en los diferentes centros educativos. La definición de estas áreas estará a disposición del público en las correspondientes Delegaciones Territoriales de Educación.

3.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek jarraibide honetan xedatutakoa ezartzeko, udalbatzei laguntza eskatzeko ahalmena dute, eta horiek eskatutako laguntza eman behar dute.

3.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación podrán solicitar de las Corporaciones Locales la colaboración precisa para la aplicación de lo dispuesto en esta Instrucción, estando dichas Corporaciones Locales obligadas a prestar la colaboración solicitada.

4.– Hezkuntzako sailburuordeak lurralde historiko bateko lurralde-eremua gainditzen duten eragin-eremuak ezarri ahal izango ditu, ikastetxeren batean ematen diren irakaskuntzak oso bereziak direnean edo bestelako salbuespen-egoerak tarteko.

4.– La Viceconsejera de Educación podrá fijar áreas de influencia que excedan del ámbito territorial de un Territorio Histórico, cuando la singularidad de las enseñanzas impartidas en algún centro u otras circunstancias excepcionales así lo aconsejen.

Laugarrena.– Eskola-toki kopuruaren zehazpena.

Cuarta.– Determinación del número de puestos escolares.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoei jakinaraziko dizkiete maila eta hizkuntza-eredu bakoitzean matrikula daitezkeen talde kopuruak eta gehieneko ikasle kopuruak.

Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán a cada uno de los centros públicos y privados concertados de Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria el número de grupos y el número máximo de alumnos y alumnas que puede matricular en cada uno de los niveles y modelos lingüísticos del mismo.

Bosgarrena.– Plazak gordetzea.

Quinta.– Reserva de plazas.

1.– Hezkuntza-prozesuan berariazko laguntza behar duten ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan modu orekatuan banatu eta ikasle horiek hezkuntza-sisteman txertatzeko baldintza egokiak sortzeko, hezkuntzako lurralde-ordezkariek xedatu ahal izango dituzte zenbat plaza gorde beharko diren, mailako eta hizkuntza-ereduko, ikasle horiek eskolatzeko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan. Ikastetxeek, berriz, izen-emateen eta matrikulazioen epea amaitu arte gorde beharko dituzte plaza horiek.

1.– Con objeto de conseguir una distribución equilibrada entre los centros públicos y privados concertados de los alumnos y alumnas con necesidades específicas de apoyo educativo, en condiciones que favorezcan su inserción en el sistema educativo, los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación podrán determinar el número de plazas que los centros públicos dependientes del Departamento de Educación y los centros privados concertados tienen la obligación de reservar, hasta el final del periodo de preinscripción y matrícula, en cada curso y modelo lingüístico, para la escolarización de este alumnado.

2.– Hezkuntzako lurralde-ordezkariek eskaerak egiteko epea hasi baino lehen jakinaraziko dizkiete erabaki horiek ikastetxeei.

2.– Los Delegados y Delegadas Territoriales de Educación comunicarán estas decisiones a cada centro afectado, antes del inicio del plazo de solicitudes.

Seigarrena.– Atxikitako ikastetxeetan ikasleak onartzeko lehentasunak.

Sexta.– Prioridad para la admisión en los centros adscritos.

1.– Haur Hezkuntzako lehen zikloa bakarrik ematen duten eta ikasleak urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren arabera onartzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetako ikasleek lehentasuna izango dute beren ikastetxea atxikita dagoen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikastetxean edo ikastetxeetan sartzeko, eta bermatuta izango dute ikastetxe horretarako sarbidea, baldin eta plaza nahikoa badago (1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntzaren eskumena duen sailaren agindupeko ikastetxe publikoetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe pribatuetan, baita oinarrizko lanbide heziketa ematen den udalaren ikastetxe publikoetan ere, ikasleak onartzea nahiz eskolatzea arautzekoa).

1.– Los alumnos y alumnas de los centros privados autorizados que solo impartan primer ciclo de Educación Infantil y admitan a su alumnado ateniéndose a lo dispuesto en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, sobre la admisión y la escolarización del alumnado tanto en centros públicos dependientes del Departamento competente en materia de educación como en centros privados concertados, en Educación Infantil, Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y Formación Profesional Básica, de Grado Medio y de Grado Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como en los centros públicos de titularidad municipal que impartan formación profesional básica, tendrán prioridad para acceder al centro o centros de segundo ciclo de Educación Infantil a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

2.– Haur Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak zein ikastetxetan dabiltzan, ikastetxe horri atxikitako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan izango dute lehentasuna, eta ikastetxe horietan onartuak izango direla bermatuko da baldin eta bertan plaza nahikoa badago.

2.– Los alumnos y alumnas de los centros de Educación Infantil tendrán prioridad para acceder al centro o centros de Educación Primaria a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

3.– Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak zein ikastetxetan dabiltzan, ikastetxe horri atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan izango dute lehentasuna, eta ikastetxe horietan onartuak izango direla bermatuko da baldin eta bertan plaza nahikoa badago.

3.– Los alumnos y alumnas de los centros de Educación Primaria tendrán prioridad para acceder al centro o centros de Educación Secundaria Obligatoria a los que esté adscrito su centro, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes.

4.– Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak batera ikasten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza Sailak zehazten dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta horietan nahikoa plazarik bada. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin. Atal honetan jasotako ikasleek lehentasun-eskubideaz baliatzeko, ikasleentzat aurreko atalean jasotzen diren eskubideak bete behar dira. Paragrafo horretan aipatzen diren zentroak aginduaren III. eranskinean agertzen dira.

4.– Los alumnos y alumnas que cursen simultáneamente enseñanzas regladas de Música y Danza y enseñanzas de Educación Secundaria tendrán prioridad para ser admitidos en los centros que impartan enseñanzas de Educación Secundaria que determine el Departamento de Educación, quedando garantizada su admisión en el mismo en caso de existir plazas suficientes. El mismo tratamiento se aplicará a los alumnos y alumnas que sigan programas deportivos de alto rendimiento. El alumnado incluido en este apartado ejercerá su derecho de prioridad una vez cubiertos los derechos del alumnado recogidos en el apartado anterior. Los centros citados en este párrafo se relacionan en el Anexo III a esta Orden.

5.– Lehentasunak kontuan hartuko dira baldin eta zentro eta eredu atxikiak lehentasunezko eskabideak badira. Ondorioz, eskubide horri uko egingo zaio zentro eta eredu atxikietan egindako eskaeretan, atxiki gabeko zentroetan edo ereduetan egindako eskaerak baino lehentasun-maila txikiagoa dutenean, aurreko apartatuan aipatzen diren ikasleak izan ezik, baldin eta III. eranskinean agertzen diren zentroak eskatzen badituzte.

5.– Estas prioridades serán tenidas en cuenta siempre que los centros y modelos adscritos sean peticiones preferentes. Se renunciará por tanto a este derecho en las peticiones a centros y modelos adscritos que se realicen con menor grado de preferencia a la petición de un centro y/o modelo no adscrito, con excepción del alumnado descrito en el apartado anterior siempre que solicite los centros indicados en el citado Anexo III.

6.– Aurreko ataletan jasotako ikasleek ez dute baremoko atalei buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko. Derrigorrean barematu behar denean, eskatuko diete ikastetxeek dokumentazio hori aurkezteko.

6.– Los alumnos y alumnas incluidos en los apartados anteriores no deberán aportar documentación alguna relativa a los apartados del baremo. Exclusivamente, en los casos en que sea necesario baremar, los centros les solicitarán que aporten dicha documentación.

Zazpigarrena.– Ikasleak onartzeko prozesuari buruzko informazioa.

Séptima.– Información sobre el proceso de admisión.

Onarpen-eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen, ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztiek ondoko informazioa emango diete argibideak eskatzen dituzten ikasleen guraso edo tutoreei, eta ikastetxeko iragarki-taulan ere honako informazio jarriko dute:

Antes del comienzo del periodo de presentación de las solicitudes de admisión, todos los centros públicos y privados concertados facilitarán a los padres, madres, tutores o tutoras que lo soliciten, y expondrán en su tablón de anuncios, la siguiente información:

a) Ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko araudia.

a) Normativa reguladora de la admisión de alumnos y alumnas en centros públicos y privados concertados.

b) Ikastetxearen eragin-eremua eta haren mugakideak.

b) Zonas de influencia y limítrofes del centro.

c) Eskabideak egiteko epeak.

c) Plazo de formalización de solicitudes.

d) Prozesuaren egutegia, eta, horren baitan, besteak beste, onartuta eta baztertutako ikasleen zerrendak argitaratzeko egunak, erreklamazioak jartzeko epeak eta eskabideari uko egiteko epea.

d) Calendario del proceso, incluyendo la fecha de publicación de las relaciones de alumnos y alumnas admitidos y no admitidos, los plazos para la presentación de reclamaciones y el plazo de desistimiento de la solicitud.

e) Ikastetxearen eskola-kontseiluak eta ordezkaritza-organo gorenak puntuazioak emateko finkatutako irizpideak. Eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehenago Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari irizpideok jakinarazteko bidalitako idazkiaren kopia jarriko da iragarki-taulan.

e) Criterios por los que se determina la puntuación otorgada por el Consejo Escolar u Órgano Máximo de Representación del centro mediante la exhibición en el panel de anuncios de copia del escrito remitido a la Delegación Territorial de Educación con anterioridad al inicio del plazo de presentación de solicitudes comunicando dichos criterios.

f) Eskabideak aurkezteko epean ikastetxeko idazkaritzak jendeari erantzuteko duen egutegia eta ordutegia.

f) Calendario y horario de atención al público de la secretaría del centro durante el período de presentación de solicitudes.

g) Onarpen-prozesuari buruzko galdera ohikoenei erantzuteko dokumentua.

g) Documento de respuesta a las preguntas más frecuentes acerca del proceso de admisión.

Zortzigarrena.– Eskatzaileak eta eskabidea bideratzeko erak.

Octava.– Solicitantes y modos de tramitar la solicitud.

1.– Eskabidea ikaslearen aitak, amak, edo tutoreak aurkeztuko du.

1.– La solicitud será presentada por el padre, madre o persona o entidad tutora del alumno o alumna.

2.– Honako bi moduetako batean aurkeztu ahalko dira eskabideak:

2.– La solicitud deberá ser tramitada de una de estas dos formas:

– Online, Hezkuntza Sailak hartarako gaitutako aplikazio informatiko baten bitartez.

– on-line, mediante la aplicación informática habilitada a tal efecto por el Departamento de Educación.

– Hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan lehenik, zeinak aplikazio informatikoan eskatzaileak eskabidean emandako datuak sartzeko ardura izango baitu.

– en la secretaría del centro elegido en primer lugar, que será la encargada de introducir en la aplicación informática los datos incluidos en la solicitud proporcionados por el o la solicitante.

2.1.– Online eskabidea.

2.1.– Solicitud on-line.

– Online eskabidea otsailaren 6ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https://ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.

– Podrá realizarse solicitud on-line hasta las 24:00 horas del 6 de febrero, momento en que la aplicación dejará de estar activa y a la que se podrá acceder desde el portal «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus).

– Eskabidearekin batera, beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira, bai derrigorrezkoak, bai baremazio-prozesuan puntuak egiaztatzen dituztenak.

– Junto con la solicitud se adjuntarán escaneados los documentos requeridos, tanto los obligatorios como los que acrediten puntos en el proceso de baremación.

–. Eskabidea bete eta gorde ondoren, aplikazio informatikoak lehenengoan eskatutako zentroaren eskura jarriko du lehenik, eta horrek bideratuko du. Eskatzaileak nahi duenean jaso ahal izango du eskabidearen frogagiria, eta zirriborrotzat hartuko da ikastetxeak izapideak egin arte.

–. Una vez cumplimentada y guardada la solicitud, la aplicación informática la pondrá a disposición del centro pedido en primer lugar, el cual será el encargado de su tramitación. En todo momento la persona solicitante podrá obtener el resguardo de su solicitud, que tendrá carácter de borrador hasta que el centro haya realizado su tramitación.

– Behin eskabideari alta emanda, eta zentroak hura izapidetzeari ekin baino lehen, eskatzaileek aukera izango dute grabatutako datuak aldatu edo zuzentzeko, aplikazioaren bitartez. Gero ere eskatu ahal izango dute aldaketak egitea, otsailaren 7ra arte –egun hori barne hartuta–, lehen tokian eskatu duten zentrora bertara joanda.

– Una vez dada de alta la solicitud y hasta que el centro no inicie su tramitación, las personas solicitantes podrán modificar o corregir a través del aplicativo los datos grabados. Posteriormente podrán solicitar estas modificaciones hasta el 7 de febrero inclusive, personándose en el centro solicitado en primer lugar.

2.2.– Eskabidea zentroan bertan egitea.

2.2.– Solicitud presencial.

– Eskatzailea lehen tokian eskatutako zentrora joango da, idazkaritza-orduetan, otsailaren 7ra arte –egun hori barne hartuta–, eta aurkeztu nahi duen dokumentazioa eramango du.

– La persona solicitante se dirigirá al centro que figure en su primera petición en horario de secretaría, hasta el 7 de febrero inclusive, con la documentación que desee aportar.

– Eskabidearen datuak sartu eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, zentroak eskatzaileari inprimaki bat erakutsiko dio; bertan, honako datu hauek jasoko dira: datu pertsonalak, egindako eskaerak, baremaziorako argudiatu diren arrazoiak, eta eman diren dokumentuak zeintzuk diren.

– Una vez introducidos los datos de la solicitud y verificada la documentación, el centro mostrará a la persona solicitante un impreso en el que se recogerán sus datos personales, las peticiones realizadas, las circunstancias alegadas para la baremación y la relación de los documentos aportados.

– Eskatzaileak, berriz, sartutako datuak aztertuko ditu, eta, konforme baldin badago, inprimakia sinatuko du. Ikastetxeak, orduan, eskatzaileak sinatutako inprimakia zigilatu eta lehen sartutako datuak balioztatuko ditu. Inprimaki hori, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, eskatzaileak egindako eskaeren frogagiria eta egiaztagiria izango da.

– La persona solicitante examinará los datos introducidos y, si estuviere conforme con los mismos, procederá a firmarlo. El centro sellará el impreso firmado y procederá a validar los datos previamente introducidos. Dicho impreso, una vez firmado y sellado, servirá de resguardo y justificante de las peticiones realizadas.

– Eskatzaileek otsailaren 7ra arte (egun hori barne) izango dute aukera gordetako daturen bat aldatzeko edo zuzentzeko. Eskabidea zer ikastetxetan entregatu, ikastetxe horrek egin beharko ditu aldaketak. Data horretatik aurrera ez da zuzenketarik onartuko.

– Las personas solicitantes tendrán hasta el 7 de febrero, inclusive, para solicitar la modificación o corrección posterior de alguno de los datos grabados. Dichos cambios deberán realizarse en el centro donde se entregó la solicitud. Después de esa fecha no se admitirá ninguna corrección.

– Dagokion zuzenketa egiteko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eman zitzaion jatorrizko inprimakia, sinatuta eta zigilatuta, aurkeztea. Egin beharreko zuzenketak egin ondoren beste inprimaki bat emango zaio, sinatuta eta zigilatuta; orduan zaharra apurtu, eta datu berriak baliozkotuko dira.

– Para efectuar la correspondiente corrección será condición inexcusable la presentación del impreso original firmado y sellado referido anteriormente. Una vez efectuadas las correcciones pertinentes, se le entregará un nuevo impreso firmado y sellado, se destruirá el antiguo y, finalmente, el centro procederá a la validación de los nuevos datos.

3.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo eskatutako derrigorrezko agiriak berekin ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaiola, herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoaren arabera.

3.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación obligatoria exigida, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, de conformidad con lo dispuesto en el la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

4.– Eskabidea sistema informatikoan grabatuta egonez gero, horren tramitazioa bi erara jarraitu ahal izango da: aurkeztu den zentroan, edo online.

4.– Una vez que la solicitud esté grabada en el sistema informático, podrá simultanearse el seguimiento de su tramitación; pudiéndose realizar tanto de forma presencial como on-line.

Bederatzigarrena.– Izapideak egitea.

Novena.– Tramitación.

1.– Onartzeko eskabidea bakarra izango da, eta, bat baino gehiago aurkezten badira zentro batean edo hainbat zentrotan, eskatzailearen aukeratzeko eskubidea galduko da. Dena den, hori gertatuko da interesdunarekin derrigorrezko entzunaldia izan ondoren. Ondorioz, bikoiztutako eskabideak azkenak izango dira izapidetzen, gainerako eskabideei plazak esleitu eta gero.

1.– La solicitud de inscripción será única y la presentación de varias en uno o diferentes centros conllevará la pérdida de los derechos de opción del o la solicitante, que se producirá, en todo caso, tras el preceptivo trámite de audiencia a la persona interesada. En consecuencia, las solicitudes duplicadas serán tramitadas en último lugar, una vez adjudicadas las plazas correspondientes al resto de solicitudes presentadas.

2.– Epetik kanpo ez da eskabiderik onartuko. Zentroek epean aurkezten diren matrikula-eskabide guztiak onartu eta izapidetu beharko dituzte, eskatutako mailan eta ereduan eskola-plaza nahikoak egon ala ez, eta, dagokienean, baremoa ezarriko dute.

2.– No se admitirán solicitudes antes ni después del plazo establecido. Los centros deberán admitir y tramitar todas las solicitudes de matrícula que se presenten durante el plazo independientemente de la existencia o no de puestos escolares disponibles en el nivel y modelo lingüístico solicitados y, en su caso, baremarlas.

3.– Haur Hezkuntzako maila bat egin nahi duten ikasleek ikasturtea hasi den urtean duten adinari dagokion maila eskatu beharko dute. Ikasle eskatzailea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hirugarren maila edo Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bat egiten ari bada, une horretan egiten ari dena baino maila bat gorago onartzeko eskatu behar du. Azken kasu horretan sartzen diren eta Euskal Autonomia Erkidegoa ez den beste leku batetik datozen ikasleek egindako ikasketen ziurtagiria aurkeztu behar dute, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.

3.– Los alumnos y alumnas que deseen cursar cualquier nivel de Educación Infantil deberán solicitar el nivel correspondiente a su edad en el año de inicio del curso escolar solicitado. En el caso de que el alumno o alumna solicitante ya esté cursando el tercer nivel de segundo ciclo de Educación Infantil o un nivel educativo en Educación Primaria o Educación Secundaria Obligatoria, deberá solicitar la admisión en el nivel inmediatamente superior al que cursa actualmente. Aquellos alumnos y alumnas incluidos en este último caso y procedentes de fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberán aportar certificado de los estudios realizados detallando claramente el nivel cursado en la actualidad.

4.– Eskabidean, gehienez, hamabi eskaera egin ahal izango dira, lehentasunaren arabera antolatuta. Eskaera bakoitzean, ikastetxe eta hizkuntza-eredu bana aukeratuko dira, zentroak eredu hori eskaini ala ez.

4.– En la solicitud se podrán realizar, por orden de preferencia, hasta un máximo de doce peticiones. En cada petición se elegirá un centro educativo y un modelo lingüístico, independientemente de que tal modelo sea ofertado o no por el centro.

5.– Ikastetxe batek ez badu eskaintzen eskakizuneko hizkuntza-eredu lehenetsia, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aztertuko du maila eta eredu horretako taldea sortzeko aukerarik baden ikastetxean bertan edo inguruan, beti ere behar adina eskabide badaude eta plangintzak posible egiten badu. Dena den, ikasleak parte hartuko du onartzeko prozesuan, eskaintzen diren ereduetan egin dituen gainerako eskaerekin.

5.– En aquellos casos en que en la primera petición se solicite un modelo lingüístico no ofertado por el centro, la Delegación Territorial de Educación estudiará la posibilidad de formar grupo de dicho modelo y nivel en el propio centro o en la zona siempre que el número de solicitudes sea suficiente y la planificación lo permita. En cualquier caso, el alumno o alumna participará en el proceso de admisión con el resto de sus peticiones que se refieran a modelos ofertados.

6.– Halaber, Lurralde Ordezkaritzek kudeatu beharko dituzte ematen ez diren ikasketak edo hizkuntza-ereduak bakarrik eskatzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskabide horiek erregistratu diren zentroei eskatuko diete eskabide horiek beraiek bidaltzea, eskabidean adierazitako zentroek eskabide bera barematu dutela egiaztatuta aplikazio informatikoan.

6.– De igual forma, las Delegaciones Territoriales serán responsables de la gestión de las solicitudes que demanden únicamente enseñanzas o modelos lingüísticos no impartidos. Para ello, solicitarán a los centros donde se registren estas solicitudes que se las remitan tras verificar en el aplicativo informático que todos los centros indicados en la solicitud han baremado la misma.

7.– Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez:

7.– La documentación obligatoria que acompañará a la solicitud será la siguiente:

– Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.

– Fotocopia de la hoja del libro de familia del alumno o alumna, o certificado de nacimiento.

– Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.

– Fotocopia del libro de familia correspondiente a la persona que cursa la solicitud: padre, madre; o documento acreditativo de que dicha persona es tutora legal del alumno o la alumna.

– Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.

– Fotocopia del DNI o NIE del padre, madre o persona tutora que realiza la solicitud.

– Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.

– Certificación del domicilio familiar (del alumno o alumna, del padre, la madre o la persona tutora), expedido por el Ayuntamiento con una antigüedad máxima de tres meses.

– EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.

– En el caso de alumnado escolarizado fuera de la CAPV, certificado de los estudios realizados, detallando claramente el nivel cursado en la actualidad.

– Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.

– En caso de acogimiento familiar del alumno o alumna, certificado oficial acreditativo de dicha situación.

– Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria, familia banandua edo dibortziatua bada.

Documento acreditativo del cumplimiento del protocolo establecido por el Departamento de Educación en el caso de familias separadas o divorciadas.

Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Asimismo, cuando se solicite puntuación de cualquier apartado del baremo se deberán aportar los respectivos documentos acreditativos.

Aurrez aurreko izapidetzean, dokumentazio guztia (bai derrigorrezkoa bai baremazioan puntuak lortzeko beharrezkoa dena) lehenengo eskatu den zentroan aurkeztuko da, beste edozein zentrok eman behar dituen baremazio-puntuak egiaztatzen duen dokumentazioa izan ezik. Hori zentro bakoitzaren idazkaritzan aurkeztu beharko da, lehenengo eskatu den zentroan eskabidea erregistratu ondoren. Horretarako, eskabidean adierazita egon behar dira puntuazioa eskatzen den zentro bakoitzaren baremoko apartatuak.

En la tramitación presencial, se entregará en el centro pedido en primer lugar la totalidad de la documentación (tanto la obligatoria como aquella destinada a lograr puntos en la baremación), salvo la documentación que acredite puntos por baremación que deba conceder específicamente cualquier otro centro y que deberá entregarse en la secretaría de cada uno de ellos una vez que la solicitud haya sido registrada en el centro pedido en primer lugar. Para ello, en la solicitud deberán haberse consignado los apartados del baremo para los que se pide puntuación en cada uno de los centros.

Familia egoitzari edo lantokiari dagozkion puntuak egiaztatzeko, dagozkion ziurtagiriak lehenengo eskaeran aukeratutako zentroan aurkeztea aski izango da, eta eskaera guztietarako baliagarriak izango dira, puntuazioa guztietan alda daitekeen arren. Aplikazio informatikoak, eskaera bakoitzeko, puntuazio hoberena esleituko du ziurtagiriak kontuan hartuta.

Para la acreditación de los puntos por domicilio familiar o lugar de trabajo es suficiente presentar en el centro elegido en la primera petición los correspondientes certificados, que tendrán validez para todas las peticiones, aunque la puntuación pueda variar en cada una de ellas. El aplicativo informático adjudicará, para cada una de las peticiones, la mejor de las puntuaciones teniendo en cuenta dichos certificados.

Internet bidezko tramitazioan, dokumentazio guztia eskaneatuko da eta, ondoren, eskabidearekin batera bidali beharko da Hezkuntza Sailak abian jarritako aplikazio telematikoaren bitartez.

En la tramitación a través de Internet, el conjunto de la documentación se escaneará y posteriormente deberá adjuntarse a la solicitud mediante la aplicación telemática habilitada por el Departamento de Educación.

Eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren ez da beste agiririk onartuko. Atal edo azpiatal batean puntuatzeko balio duten agirietako bat aurkezten ez bada, batere punturik gabe geratuko da atal edo azpiatal hori. Horrek ez du eskaera baliogabetzen, ez eta gainerako ataletako edo azpiataletako puntuazioak ere.

No se admitirá la aportación de nuevos documentos una vez cerrado el plazo de admisión de solicitudes. La no presentación de alguno de los documentos que dan derecho a puntuación conlleva obtener cero puntos en el apartado o subapartado correspondiente, si bien este hecho no anula la validez de la solicitud ni las puntuaciones de los restantes.

Hezkuntza Administrazioak noiznahi egiaztatu ahal izango du ekarri zaizkion dokumentuen benetakotasuna.

La Administración Educativa podrá verificar en todo momento la autenticidad de los documentos aportados.

8.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, matrikulatzea eta eskolatzea ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztuta dagoena, egoera horren berri eman beharko diote ikastetxeari eskabidea aurkeztean, dagokien plaza eta behar dituzten laguntzak bideratzeko.

8.– El alumnado con necesidades educativas especiales, cuya matriculación y escolarización esté regulada en el artículo 7 del Decreto 118/1998, de 23 de junio, deberá poner esta circunstancia en conocimiento del centro al efectuar la solicitud a efectos de la correspondiente reserva de plazas y de los apoyos que pudieran precisar.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleen onarpena arautzen duen urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren 25. artikuluak, baremazioan egon litezkeen berdinketak hausteko, ausazko prozedura bat egitea agintzen du, hezkuntzako eskumena duen sailak zehaztuko duena.

9.– El artículo 25 del Decreto 1/2018, de 9 de enero, por el que se regula la admisión de alumnado en los centros públicos y privados concertados de la Comunidad Autónoma del País Vasco, establece, como último criterio para deshacer los empates que se produzcan en la baremación, la realización de un procedimiento aleatorio de acuerdo con lo que establezca a tal efecto el Departamento competente en materia de educación.

Xedapen hori betetzeko, eskabidearen datuak balioztatzeko unean, aplikazio informatikoak ausazko hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskabideari: 1 eta 999999ren arteko zenbaki oso bat, alegia. Zenbaki hori erabiliko da egon litezkeen berdinketak hausteko; betiere, gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere berdinketak bere horretan badirau. Kasu horretan, aplikazio informatikoak eskabide guztiak txikienetik nagusienera ordenatu, eta txikienari emango dio lehentasuna.

Con el objeto de dar cumplimiento a esta disposición, en el momento de validar los datos de la solicitud, la aplicación informática asignará a la misma, de modo totalmente aleatorio, un número de orden, que será un número entero comprendido entre 1 y 999999. Dicho número será utilizado para deshacer los empates existentes una vez agotados todos los demás criterios. En este caso, la aplicación informática ordenará las solicitudes, de menor a mayor, dando preferencia al número menor.

Familia berekoak ikastetxe berera joan ahal izatea ez oztopatzeko, bi neba-arreba hezkuntza-maila berean daudenean eta baremo-puntuazio berdina dutenean, ausazko prozeduran emaitza okerragoa lortu duen neba-arreba emaitza hobea atera duenaren ondoan jarriko da zerrendan, hurrengo postuan.

A fin de no obstaculizar el agrupamiento familiar en un mismo centro, en el caso de que dos hermanos o hermanas concurran a un mismo nivel educativo y cuenten con idéntica puntuación de baremo, el hermano o hermana que haya obtenido un peor resultado en el procedimiento aleatorio será colocado en la lista en el puesto inmediatamente siguiente al que corresponda al hermano o hermana con mejor resultado en dicho procedimiento.

Eskabideko datuak aldatuta ere, inoiz ez da aldatuko hurrenkera-zenbaki hori, hots, eskabidea lehenengo aldiz egin zenean ausaz esleitu zitzaiona.

La modificación de los datos de la solicitud no conllevará nunca una modificación del número de orden que se le asignó aleatoriamente en el momento de hacer por primera vez la solicitud.

10.– Otsailaren 24an, argitaratuko dira eskatzaileen zerrendak, etapa, kurtso eta hizkuntza-ereduen arabera antolatua. Zerrenda horretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara pasatzeko bermea duten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak sartuko dira, agindu honen 2. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

10.– El día 24 de febrero se publicarán los listados de solicitantes, clasificado por etapas, cursos y modelos lingüísticos. En este listado se incluirá de oficio al alumnado de 6.º curso de Educación Primaria que tenga garantía de acceso a 1.º curso de Educación Secundaria Obligatoria en virtud de lo dispuesto en el artículo 2, párrafo tercero, de esta Orden.

Gardentasuna eta onartzeko prozesuaren parte-hartzaileen datu pertsonalen babesa batzeko asmoz, zerrenda Hezkuntza Sailaren atarian jakitera emango da, «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus). Bertan, nortasuna egiaztatuta, eskatzaileek eskura izango dituzte eskabidean adierazitako ikastetxe, kurtso eta hizkuntza-ereduen zerrendak.

A fin de conjugar la transparencia y la protección de los datos de carácter personal de quienes participen en el proceso de admisión, tal listado se hará público en el portal del Departamento de Educación en Internet «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus), donde cada solicitante podrá acceder, previa acreditación, al listado correspondiente a los centros, nivel y modelos indicados en su solicitud.

Ikastetxeek ez dute publikoki erakutsiko zerrenda, baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute.

Los centros no expondrán públicamente este listado, pero permitirán el acceso individual al mismo a las personas solicitantes.

11.– Onartzeko prozesuan atzera egin ahal izango da martxoaren 25era arte. Atzera egiteko idazkiak eskaera guztietan izango du eragina. Eskaera online egin bazen, era berean egingo da «Ikasgunea» atarian sartu eta gero. Ikastetxean bertan egin bazen, eskatzaileak egindako atzera egitearen idazkia aurkeztu behar da eskabidea aurkeztu zuen zentroan. Ondoren zentroak idazki hori artxibatuko du, bere garaian egindako eskaerarekin batera.

11.– Se podrá desistir del procedimiento de admisión hasta el 25 de marzo. El desestimiento afecta a la totalidad de las peticiones recogidas en la solicitud. Si esta se tramitó on-line se realizará de igual forma, previo acceso al portal Ikasgunea. Si se tramitó de forma presencial, deberá presentarse el escrito de desistimiento, realizado por la persona solicitante, en el centro donde entregó la solicitud. Posteriormente el centro archivará dicho escrito junto a la solicitud que se formuló en su día.

Hamargarrena.– Baremazioa.

Décima.– Baremación.

Ikastetxeak ez ditu eskabideak nahitaez baloratu beharko, horien lehentasun-ordena edozein dela ere, maila eta hizkuntza-eredu jakin batean jasotako eskaeren kopurua plaza eskuragarriena baino handiagoa ez bada.

El centro no tendrá la obligación de baremar las solicitudes si, independientemente de su orden de preferencia, el número de peticiones recibidas para un determinado nivel y modelo lingüístico es igual o menor que el número de plazas disponibles.

Maila eta hizkuntza-eredu jakin batean jasotako eskaeren kopurua, horien lehentasun-ordena edozein dela ere, plaza eskuragarrien kopurua baino handiagoa bada, ordea, ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenak edo itunpeko ikastetxeen titularrak, zentroaren eskola-kontseiluak gainbegiratuta, jaso dituen eskaerak barematuko ditu, urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan aipatzen diren baremoaren eta hori aplikatzeko arauen zein jarraibide hauen arabera.

Por el contrario, si el número de peticiones recibidas para un determinado nivel y modelo, independientemente de su orden de preferencia, es mayor que el número de plazas disponibles, el Órgano Máximo de Representación de los centros públicos o el o la titular de los centros concertados, bajo la supervisión del Consejo Escolar del centro, deberá proceder a la baremación de las peticiones que reciba, de acuerdo con el baremo y normas de aplicación del mismo que figuran en el Decreto 1/2018, de 9 de enero, y en estas Instrucciones.

Lehenengo eskatu den zentroak apartatu guztiak barematu beharko ditu. Bestalde, eskabidean aipatu diren beste zentroek agindu honen IV. eranskinean agertzen diren b), c), g), eta h) apartatuak barematuko dituzte.

El centro pedido en primer lugar deberá baremar todos los apartados. Por su parte, el resto de los centros consignados en la solicitud baremarán los apartados b), c), g) y h) del Anexo IV de esta Orden.

Hamaikagarrena.– Familia-unitatearen urteko errentei dagokien baremoko apartatua aplikatzeko arauak, eta seme-alaben kopuruaren eragina.

Undécima..– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a las rentas anuales de la unidad familiar e incidencia del número de hijos e hijas.

1.– Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuaren eranskinean adierazitako puntuak lortzeko behar diren diru-sarrera konputagarriak izango dira familia-unitateko kide guztiek 2018ko zerga-ekitaldian izandako zerga-oinarri orokorrari eta aurrezkiaren zerga-oinarriari dagozkionak. Baremoko atal honetan punturik lortzeko, zerga-oinarriak ez du 10.302,60 euroko muga gainditu beharko. 2018ko lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokio kopuru hori. Horren ondorioz, puntu horiek lortu nahi dituzten eskatzaileek hezkuntza-administrazioari baimena eman beharko diote dagokion foru-ogasunean hori egiaztatu dezan.

1.– Los ingresos computables para tener derecho a la puntuación señalada en el Anexo del Decreto 1/2018, de 9 de enero, serán los correspondientes a la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro del ejercicio fiscal del año 2018 de todos los miembros que componen la unidad familiar. Para obtener la puntuación correspondiente a este apartado del baremo, dicha base imponible no deberá superar la cantidad de 10.302,60 euros, correspondiente al Salario Mínimo Interprofesional del año 2018. En consecuencia, las personas solicitantes que deseen obtener esta puntuación deberán autorizar a la Administración Educativa la verificación de tal hecho en la Hacienda Foral correspondiente.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez diren eskatzaileek familia-unitateko diru-sarreren puntuak lortzeko eskubidea eskuratu nahi badute, familia-unitateko kide guztien 2018ko banakako errenta-aitorpenen kopia aurkeztu beharko dute edo, hala badagokie, baterako aitorpena. Familia-unitateko kideren batek, zerga-araudiari jarraituz, urte horretan errenta-aitorpena egin ez badu, ogasunak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da aitorpena egin ez dela egiaztatzeko.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco, para tener derecho a la puntuación por ingresos de la unidad familiar, deberán presentar copia de las declaraciones individuales de la renta de todos los y las miembros de la unidad familiar del año 2018 o, en su caso, de la declaración conjunta. En los casos en que, de acuerdo con la normativa fiscal, alguno de los miembros de la unidad familiar no hubiera realizado la declaración de la renta de dicho año, se deberá aportar justificante de la Hacienda correspondiente de no haberla realizado.

3.– Jarraibide honen aurreko ataletan ezarritakoaren ondorioetarako, familia-unitatetzat hartuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten kasuan kasuko foru-arauetan ezarritakoa. Horretaz gainera, familia-unitatetzat hartuko da onarpen-eskaeraren helburu den adingabea, familia-liburuan ageri diren gurasoekin batera, non eta ez den egiaztatzen, hitzarmen arautzaile bidez, adingabearen zaintzaren gaineko ardura banatuta dagoela.

3.– A efectos de lo establecido en los anteriores apartados de esta Instrucción, se entiende por unidad familiar la establecida en las correspondientes normas forales reguladoras del impuesto sobre la renta de las personas físicas. Adicionalmente tendrá la consideración de unidad familiar el o la menor para quien se solicita la admisión junto con los progenitores que figuran en el libro de familia salvo que se acredite mediante convenio regulador una responsabilidad separada sobre la custodia del o de la menor.

Ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero, edo izatezko bikotearen bizikidetza deseginez gero, baremoa aplikatzerakoan, ikaslearen jagoletza ebazpen judizial irmo bidez edo hitzarmen arautzaile bidez esleitua duenaren errenta baino ez da aintzat hartuko. Berdin jokatuko da tutoretza judizialaren, familia-harreraren edo antzeko babes-neurrien kasuan, halakoetan gurasoak ez diren beste pertsona fisiko batzuen esku geratzen baita ikasle adingabearen jagoletza. Edozein administrazio publikok tutoretza badauka, irizpide horretan, gehieneko puntuazioa ezarriko da.

En los casos de nulidad matrimonial, separación, divorcio o disolución de la convivencia en pareja de hecho, para la aplicación del baremo correspondiente se considerarán únicamente las rentas de quien ostente, por resolución judicial firme o convenio regulador, la custodia del alumno o alumna. De igual modo se procederá en los supuestos de tutoría judicial, acogimiento familiar o medidas análogas de protección que conlleven el ejercicio de la custodia del alumno o alumna menor de edad por persona física distinta de sus progenitores o progenitoras. En los supuestos de tutela de alguna Administración pública se aplicará en este criterio la máxima puntuación.

4.– Neba-arreben kopurua familia-liburuaren, jaiotza-agiriaren edo harreman hori egiaztatzen duten bestelako dokumentuen kopiarekin egiaztatuko da. Bakarrik adingabeko neba-arrebak hartuko dira kontuan.

4.– El número de hermanos y hermanas se acreditará mediante copia del libro de familia, certificados de nacimiento u otros documentos acreditativos de tal relación, computándose únicamente los hermanos y hermanas menores de edad.

Hamabigarrena.– Bizitokiaren gertutasunari, edo aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokiaren gertutasunari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Duodécima.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la proximidad del domicilio familiar o del lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa bost azpiapartatuetako batengatik bakarrik emango da. Eskatzaileek azpiapartatu bat aukeratu beharko dute puntuazioa lortu ahal izateko.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará únicamente por uno de los cinco subapartados que lo componen. Las personas solicitantes deberán optar por uno de estos subapartados para obtener la puntuación.

2.– Ikaslea aitarekin, amarekin edo lege-tutorearekin bizi den lekua izango da familiaren bizilekua. Familia-bizilekua egiaztatzeko, ikaslea aitarekin, amarekin edo lege-tutorearekin bizi dela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.– Se entenderá por domicilio familiar aquel en el que resida el alumno o alumna con su padre o madre, o con su tutor o tutora legal. En este caso, el domicilio familiar se acreditará mediante certificado de empadronamiento del alumno o alumna junto con su padre, madre, tutor o tutora legal.

Aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

La condición de padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

Bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak errolda-ziurtagirian ageri den bizilekuari esleituko zaizkio, betiere hezkuntza-administrazioak ebazten ez badu -jarraian adieraziko dena aplikatuta- puntu horiek ez direla eman behar.

Los puntos correspondientes a la proximidad del domicilio se asignarán al domicilio que figure en el certificado de empadronamiento, salvo que en aplicación de lo que se señala a continuación la Administración educativa resuelva declarar la improcedencia de otorgar dicha puntuación.

Errolda-ziurtagiriak, aurkako frogarik ezean, bizilekuaren presuntzio balioa du. Badira froga-elementuak presuntzio hori hutsaldu dezaketenak, hala nola ur-, elektrizitate-, gas- edo telefono-horniduren titulartasuna eta kontsumoak, erroldaren datu historikoak, elkarrekin bizi diren pertsonak, dokumentu fiskalak, adierazitako bizilekua jasotzen duten banketxeetako edo zerbitzu-hornitzaileen dokumentuak, beste etxebizitza batzuk jabetzan izatea eta erabiltzea, eta egiazko bizilekua eta errolda-ziurtagirian adierazitakoa bat ez datozela ondorioztatzera eraman diezaguketen bestelako dokumentu publiko edo pribatuak.

El certificado de empadronamiento tiene valor de presunción, salvo prueba en contra, del domicilio y podrá quedar desvirtuada por otros elementos probatorios como consumos y titularidad de suministros de agua, electricidad, gas o teléfono, datos históricos del Padrón, sujetos convivientes, documentos fiscales, documentos de entidades bancarias o proveedores de servicios que reflejen el domicilio indicado, propiedad de otras viviendas y su uso, y cualesquiera otros documentos públicos o privados de los que se infiera que el domicilio real no coincide con el señalado a efectos de empadronamiento.

Zentro edo maila bateko onartzeko prozesuan parte hartzen duen pertsona batek erreklamazio bat aurkezten badu hezkuntza-administrazioaren aurrean beste parte hartzaileren batek bizitokiaren gertutasunaren apartatuan jasotako puntuazioarengatik, erreklamazioan adieraziko ditu hori jartzeko arrazoiak edo zantzuak. Ondoren, hezkuntza-administrazioak, puntuazioan zalantzak dituenean, eskatzaileari dokumentuak edo bestelako elementuak aurkezteko eskatuko dio, bizitokia egiaztatzeko.

En el caso de que una persona participante en el proceso de admisión a un determinado centro y nivel presente ante la administración educativa una reclamación contra la puntuación concedida en el apartado de proximidad al domicilio a algún otro participante concreto en dicho proceso de admisión a ese centro y nivel, la reclamación expresará los motivos o indicios en que se fundamenta. Posteriormente la administración educativa requerirá a la persona solicitante sobre la que se tienen dudas de la puntuación otorgada la presentación de documentos o elementos adicionales de prueba para la acreditación del domicilio.

Errekerimendua jaso duen pertsonak ez badu aurkezten dokumentazio edo froga-elementu osagarririk horretarako emandako epean, hau da, eskatzailearen frogatze-jarduera osagarririk ez badago, nahikoa arrazoi izango da aipatutako puntuak ez esleitzeko, betiere, errekerimenduaren jakinarazpena jasota geratu bada espedientean. Horrelako egoeretan, edo aurkeztutako dokumentuak ez badira nahikoak froga modura, hezkuntza-administrazioak berariazko ebazpena emango du bizilekuaren gertutasunari dagozkion puntuak ezin direla esleitu adierazteko.

Si la persona requerida no presenta, en el plazo señalado, documentación o elemento probatorio adicional alguno, dicha ausencia total de actividad probatoria adicional, por parte de la persona solicitante, constituirá motivación suficiente a efectos de declarar la improcedencia de asignar la referida puntuación, siempre que conste en el expediente la notificación del requerimiento. En estas circunstancias, así como en el caso de que los documentos presentados no sean considerados suficientes a dichos efectos probatorios, la Administración educativa dictará resolución expresa declarando la improcedencia de otorgar la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio.

Ebazpen horrek zer zio konkretutan oinarritzen den adieraziko du, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio.

Esta resolución, que será recurrible en alzada, deberá expresar los concretos motivos en los que se fundamenta.

3.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dagoenean aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, eskabidea aurkeztean, bizitokiaren gertutasunaren ordez, egoera hori baloratzea eskatu ahal izango da.

3.– Si el lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal se encuentra dentro del área de influencia del centro solicitado, podrá optar, al presentar la solicitud, por la valoración de esta circunstancia en lugar de la proximidad del domicilio.

Horrela egiten bada, besteen konturako langileen kasuan, aitak, amak edo legezko tutoreak lan egiten duen enpresako titularrak edo arduradunak ziurtagiria egin beharko du, egoera hori egiaztatzeko.

En este caso el lugar de trabajo se deberá acreditar, en el caso de los trabajadores y trabajadoras por cuenta ajena, mediante una certificación expedida al efecto por el/la titular o por el/la responsable de personal de la empresa en la que trabaje el padre o madre, o el tutor o tutora legal, en la que se haga constar esta circunstancia.

Jarduera norbere kontura egiten bada, lantokia egiaztatuko da Jarduera Ekonomikoen Zergan altan egotearen ziurtagiriaren bidez. Indarreko araudiari jarraikiz, Jarduera Ekonomikoaren Zergan altan egotea derrigorrezkoa ez bada, dagokion udalak egindako irekitze-baimenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

En el caso en que se desarrolle la actividad por cuenta propia, el lugar de trabajo se acreditará mediante una certificación del alta en el Impuesto de Actividades Económicas. En el supuesto en que, de acuerdo con la normativa vigente, no exista obligación legal de estar dado de alta en el Impuesto de Actividades Económicas, se deberá presentar una fotocopia compulsada de la licencia de apertura expedida por el Ayuntamiento correspondiente.

4.– Lantokia ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik ematen den puntuazioa zenbatzean, ikaslearen zaintza guraso bakar batek badu, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen gurasotzat hartuko da.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a la ubicación del lugar de trabajo dentro del área de influencia del centro, en el caso de que la custodia del alumno o alumna esté otorgada a uno o a una solo de sus progenitores, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia.

Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da.

La condición de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho.

5.– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakidean dagoenean aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia, ez da kontuan hartuko.

5.– La ubicación del lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna en una zona de influencia limítrofe a la del centro solicitado no se valorará en ningún caso.

6.– Aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia ikastetxetik gertu egoteagatik lortutako puntuazioa ez da bateragarria izango bizitokiaren gertutasunari dagokionarekin, ez eta ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean lan egiteagatik lortutako puntuazioarekin ere.

6.– La puntuación por proximidad al centro escolar del lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal, es incompatible con la puntuación correspondiente a la proximidad del domicilio y con la puntuación correspondiente al hecho de que el padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna trabaje en el centro solicitado.

7.– Eragin-eremuaren kontzeptu horietako bakar bategatik ere punturik lortu ez dutenek, baldin eta ikastetxea kokatuta dagoen udalerrian bizi badira, atal honetan puntu bat lortzeko eskubidea izango dute. Bizilekua EAEren barruan badute, baina ikastetxea dagoen udalerritik kanpo, puntu erdi emango zaie.

7.– Quienes no obtengan puntuación por ninguno de los conceptos de área de influencia definidos anteriormente, pero sean residentes en el municipio donde esté ubicado el centro, tendrán derecho a un punto en este apartado. Si la residencia se encuentra dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, pero fuera del municipio donde esté ubicado el centro, se otorgará una puntuación de medio punto.

Hamahirugarrena.– Eskatutako zentroan ikasten edo lan egiten duten senideak izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimotercera.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la existencia de familiares que estudian o trabajan en el centro solicitado.

1.– Apartatu horri dagokion puntuazioa emango da aurreikusitako bi aukeretako edozeinengatik: 9 puntu, eskatzailearen neba-arreba bat edo gehiago matrikulatuta badaude eskatutako zentroan edo zentro atxiki batean; eta 7 puntu, eskatzailearen aitak, amak, edo legezko tutoreak lan egiten badu eskatutako zentroan edo zentro atxiki batean. Bi baldintzak betetzen badira, puntuak horietako batengatik bakarrik emango dira; ondorioz, apartatu honetan ezin izango dira eskuratu 9 puntu baino gehiago. Apartatu honetan hartuko dira kontuan Hezkuntza Sailak arautako onarpen-prozesuko mailaren batean matrikulatuta dauden neba-arrebak bakarrik.

1.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por uno cualquiera de los dos supuestos contemplados en el mismo: 9 puntos por el hecho de que el/la solicitante tenga uno o varios hermanos o hermanas matriculadas en el centro solicitado o en un centro adscrito y 7 puntos por el hecho de que su padre o su madre, o su tutor o tutora legal trabaje en el centro solicitado o en un centro adscrito. Aunque concurran ambas circunstancias, la puntuación se otorgará por una sola de ellas; por consiguiente, nunca se podrán obtener más de 9 puntos en este apartado. A los efectos de este apartado se tendrán en cuenta únicamente los hermanos o hermanas matriculadas en un nivel sometido al proceso de admisión regulado por el Departamento de Educación.

2.– Apartatu honetako puntuak lortu ahal izateko, egoera hau 2019-2020 ikasturtean gertatu behar izan da.

2.– Para otorgar la puntuación correspondiente a este apartado será necesario que esta circunstancia se produzca durante el curso 2019-2020.

3.– Anaia edo arreba, aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

3.– La condición de hermano, hermana, padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

4.– Atal honi dagokion puntuazioa ematean, anaia-arrebatzat joko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak.

4.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

5.– Halaber, ikaslearen jagoletza gurasoetako batek bakarrik badauka, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen aitatzat edo amatzat joko da. Pertsona horren seme-alabak ere neba-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

5.– Asimismo, en el caso de que la custodia del alumno o alumna esté otorgada a uno o a una solo de sus progenitores, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

6.– Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

6.– La condición de pareja del progenitor o de la progenitora que tiene la custodia del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hamalaugarrena.– Ikaslearen desgaitasunari, edo aita, ama edo legezko tutorearen, edo anai edo arrebaren baten desgaitasunari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimocuarta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a la concurrencia de discapacidad en el alumno o alumna o en su padre, madre, tutor o tutora legal o de alguno de sus hermanos o hermanas.

1.– Bi puntu emango dira apartatu honetan ikasleak desgaitasuna badauka, eta puntu bat aipatu diren senideetako batek desgaitasuna badauka.

1.– Se otorgarán 2 puntos por este apartado si la persona discapacitada es el propio alumno o alumna y 1 punto si la persona discapacitada es alguno de los familiares anteriormente mencionados.

2.– Atal horri dagokion puntuazioa emango da, baldin eta desgaitasuna % 33koa edo hortik gorakoa baldin badu. Bi pertsona edo gehiago desgaituak badira eta puntuazioa jasotzeko eskubidea badute, puntuak emango dira bakarrik pertsona batengatik. Ondorioz, apartatu honetan ezin dira jaso 2 puntu baino gehiago desgaitasuna ikasleak badu, edo puntu bat baino gehiago lehen aipatu diren senideetako batek desgaitasuna badauka.

2.– La puntuación correspondiente a este apartado se otorgará por la existencia de una discapacidad igual o superior al 33%. Aunque concurra la situación de discapacidad en dos o más de las personas que den derecho a la puntuación por este concepto, la puntuación se otorgará por una sola de ellas; por consiguiente, nunca se podrán obtener más de 2 puntos en este apartado si la persona discapacitada es el propio alumno o alumna y 1 punto si la persona discapacitada es alguno de sus familiares anteriormente mencionados.

3.– Lurralde historikoko foru-aldundiko gizarte-ekintzako departamentuak edo Estatuko organo baliokideak emandako ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna. Bertan legez onartuko da eragindako pertsonak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duela.

3.– La discapacidad se acreditará mediante certificado expedido por el Departamento de Servicios Sociales de la Diputación Foral del Territorio Histórico correspondiente u órgano estatal similar competente, en el que conste el reconocimiento legal de minusvalía de la persona afectada con un grado de discapacidad igual o superior al 33%.

4.– Anaia edo arreba, aita edo ama dela egiaztatzeko, familia-liburuaren kopia aurkeztuko da. Ikaslearen legezko tutorearen izaera egiaztatzeko, berriz, sententziaren kopia edo dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

4.– La condición de hermano, hermana, padre o madre se acreditará mediante fotocopia del libro de familia. La condición de tutor o tutora legal del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia o por medio del certificado oficial correspondiente.

5.– Atal horri dagokion puntuazioa ematean, anaia edo arrebatzat hartuko dira familia-unitatean legezko tutoretza-egoeran edota behin betiko nahiz adopzio aurreko familia-harreran dauden adingabeak.

5.– A efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, tendrán también la consideración de hermanos o hermanas las personas menores de edad que se encuentren en situación de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo legalmente constituido dentro de la misma unidad familiar.

6.– Halaber, atal honetan ematen den puntuazioa zenbatzean, ikaslearen zaintza guraso bakar batek badu, guraso horren legezko bikotekidea ere ikaslearen gurasotzat hartuko da. Pertsona horren seme-alabak ere neba-arrebatzat hartuko dira ikaslearekin batera bizi badira. Egoera hori dagokion errolda-agiriaren bidez egiaztatuko da.

6.– Asimismo, a efectos de la aplicación de la puntuación correspondiente a este apartado, en el caso de que la custodia del alumno o alumna esté otorgada a uno solo de sus progenitores, se considerará también como padre o madre del alumno o alumna a la persona que tenga la condición legal de pareja del progenitor o de la progenitora que tiene la custodia. Los hijos e hijas de esta persona se considerarán también como hermanos o hermanas del alumno o alumna cuando convivan con esta. Esta circunstancia deberá ser acreditada mediante el correspondiente certificado de empadronamiento.

7.– Ikaslearen zaintza duen gurasoaren bikotekidea dela ziurtatzeko, guraso horri zaintza ematen dion epaiaren kopia aurkeztu behar da, eta biak elkarrekin ezkonduta daudela egiaztatzen duen familia-liburua edota izatezko bikote direla adierazten duen ziurtagiri ofiziala ere aurkeztu behar da.

7.– La condición de pareja del progenitor o progenitora que tiene la custodia del alumno o alumna se acreditará mediante copia de la sentencia por la que se otorga la custodia a ese progenitor o progenitora y por fotocopia del libro de familia donde conste su matrimonio con la otra persona, o por certificación oficial donde conste la condición legal de pareja de hecho de la misma.

Hamabosgarrena.– Familia ugariko kide izateari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimoquinta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a familias numerosas.

1.– Eskatzailea EAEn bizi bada eta familia ugaria dela adierazten badu, bere kategoria eskuratuko da, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari kontsulta eginez, eta ondoren dagokion puntuazioa emango zaio. Adierazpena egiaztatzea ezinezkoa bada, eskatzaileak, ezarritako epearen barruan, eta «Ikasgunea» atarian sartu ondoren, egiaztagiria aurkeztu beharko du, eskabidea on-line izapidetu bazen, edo lehen eskatutako ikastetxean, eskabidea aurrez aurre izapidetu bazen.

1.– En el caso de que la persona solicitante resida en la CAPV y declare la condición de familia numerosa se procederá a la obtención de su categoría mediante la correspondiente consulta al Departamento de Empleo y Políticas Sociales, asignándosele posteriormente la puntuación que le corresponda. Cuando la verificación de su declaración no sea posible, la persona solicitante deberá de presentar, dentro del plazo establecido, el documento justificativo previo acceso al portal «Ikasgunea», si la solicitud se tramitó on-line, o en el centro de su primera petición, si la solicitud se tramitó de forma presencial.

2.– EAEn bizi ez diren eskatzaileen kasuan, bizi diren autonomia-erkidegoak emandako titulu ofizialaren bidez egiaztatuko da familia ugariaren izaera.

2.– En el caso de solicitantes que no residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco, la condición de familia numerosa se acreditará mediante el correspondiente título oficial expedido por la Comunidad Autónoma en la que residan.

Hamaseigarrena.– Ordezkaritza Organo Gorenak edo zentroaren eskola-kontseiluak ezarri duen beste edozein egoerari dagokion baremoko apartatua aplikatzeko arauak.

Decimosexta.– Normas de aplicación del apartado del baremo relativo a otras circunstancias determinadas por el Órgano Máximo de Representación o por el Consejo Escolar del centro.

1.– Ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenek eta itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-kontseiluek irizpide bat edo bat baino gehiago ezarri ahal izango dute, hala nahi izanez gero, eskatzaileei gehienez puntu osagarri bat emateko.

1.– Los Órganos Máximos de Representación de los centros públicos y los Consejos Escolares de los centros privados concertados podrán establecer, si así lo desean, uno o varios criterios para otorgar a los y las solicitantes una puntuación adicional de hasta 1 punto como máximo.

2.– Puntuazio osagarria emateko bete behar diren irizpideak objektiboak izan behar dira. Irizpideak eta egiaztatzeko baldintzak zentroaren organo eskudunak onartu, eta jakitera emango dira eskabideak bidaltzeko epea hasi baino lehen.

2.– Los criterios por los que se otorgue en cada caso esta puntuación adicional deberán ser objetivos. Tanto estos como los requisitos para su acreditación serán aprobados por el órgano competente del centro y hechos públicos con anterioridad al comienzo del periodo de entrega de solicitudes.

Era berean, ikastetxe bakoitzak dokumentu bat sartu beharko du aplikazio informatikoan urtarrilaren 24a baino lehen. Dokumentu horretan zehaztuko ditu puntuazioa emateko irizpideak. Hala, eskabidea bide telematikotik egiten dutenek informazio hori eduki ahal izango dute eskura. Dokumentu horren beraren kopia erakutsiko da zentroko iragarki-oholean.

Asimismo, cada centro deberá incluir en la aplicación informática hasta el 24 de enero un documento en el que se detallarán los criterios por los que se otorga la puntuación, de manera que las y los solicitantes que opten por la vía telemática dispongan de dicha información. Una copia de este mismo documento se exhibirá en el tablón de anuncios del centro.

3.– Puntuazioa kontzeptu batengatik edo bat baino gehiagorengatik emango da. Hainbat kontzepturengatik ematen denean, horien artean banatu ahal izango da, edo zuzenean eman horietako bat betetzen bada.

3.– La puntuación podrá otorgarse por uno o por varios conceptos. Cuando se otorgue por varios conceptos podrá repartirse entre los mismos o bien otorgarse si se cumple uno cualquiera de ellos.

4.– Puntuazio osagarri hau emateko irizpideak desberdinak izan daitezke kurtsoko edo hezkuntza-mailako.

4.– Los criterios para otorgar esta puntuación adicional podrán ser diferentes para cada uno de los cursos o niveles educativos.

5.– Apartatu honen puntuazioa emateko bete behar diren irizpideen artean, baremoaren beste apartatuei dagozkien kontzeptu bat edo bat baino gehiago sar daitezke. Horrela, horien puntuazioak gora egingo du nahi den neurrian, kontuan hartuta, guztira, apartatu horrengatik ezin dela puntu osagarri bat baino gehiago eman.

5.– Entre los criterios por los que se otorgue la puntuación correspondiente a este apartado se podrán incluir uno o varios de los conceptos correspondientes a los otros apartados del baremo, cuya puntuación se verá incrementada de esta forma en la cantidad que se determine, teniendo en cuenta que, en total, nunca se podrá conceder más de un punto adicional por este apartado.

6.– Apartatu horretarako onartu diren irizpideen artean ezin dira ezarri jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian, edo beste egoera edo baldintza pertsonal edo sozial batzuetan oinarritutako irizpide baztertzaileak. Gainera, ezingo da puntuaziorik eman horretarako antolatutako proben edo azterketen ondorioz.

6.– Entre los criterios aprobados para este apartado no podrán establecerse, en ningún caso, criterios discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social, ni podrá otorgarse puntuación alguna condicionada al resultado de pruebas o exámenes específicamente convocados al efecto.

7.– Ikastetxe publikoen Ordezkaritza Organo Gorenek eta itunpeko ikastetxe pribatuen eskola-kontseiluek ezarri behar dituzte bete behar diren baldintzak, apartatu honetan ezarri diren irizpide guztiak bete direla onartu ahal izateko.

7.– Corresponde también a los Órganos Máximos de Representación de los centros públicos y a los Consejos Escolares de los centros privados concertados determinar los requisitos exigidos para la acreditación del cumplimiento de cada uno de los criterios que hayan establecido en este apartado.

8.– Instrukzio edo jarraibide honetan ezarritakoa betetzen ez duten zentroek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: zentroko ordezkaritza-organo gorenak edo eskola-kontseiluak zehazteko beste inguruabarrei dagokiena.

8.– Aquellos centros que incumplan lo dispuesto en esta instrucción no podrán aplicar la puntuación del baremo relativa a otras circunstancias determinadas por el Órgano Máximo de Representación o por el Consejo Escolar del centro.

Hamazazpigarrena.– Errentari dagozkion datuen egiaztapena.

Decimoséptima.– Verificación de datos relativos a la renta.

Eskabideak barematu behar dituzten zentroek jaso diren datuak ere egiaztatu behar dituzte. Egiaztapen horren emaitzak lortzean, horrela jokatu beharko da:

En tanto se obtengan los resultados de dicha verificación, se procederá de la manera siguiente:

1.– Eskatzaileen aitorpenak egiaztatu arte, puntuazioa egiaztapena baimendu duten pertsonei dagokiela ulertuko da, baina, egiaztapen hori egin ondoren, onartutako eta baztertutako ikasleen zerrendak osatzeko, aldaketak egin ahal izango dira.

1.– Hasta que no se verifiquen las declaraciones de los o las solicitantes se considerará que corresponde la puntuación a las personas que han autorizado la verificación, sin perjuicio de que, una vez efectuada, se realicen las oportunas modificaciones al objeto de elaborar las listas de admitidos y admitidas y no admitidos y no admitidas.

2.– Egiaztapenen emaitzak jaso ondoren, Ogasunaren ziurtagiriak ontzat emango dira errentaren balioesteko.

2.– Una vez recibido el resultado de las verificaciones, se darán por buenas las certificaciones de Hacienda para la valoración de la renta.

3.– Egiaztapenen emaitzak behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren jasotzen badira, egoera hau kontuan hartuko da behin betiko zerrendak egitean.

3.– Si los resultados de las verificaciones se recibieran una vez publicadas las listas provisionales, tal situación sería tenida en cuenta en la elaboración de las listas definitivas.

Hemezortzigarrena.– Onartutako eta baztertutako ikasleen zerrenden esleipena eta argitalpena.

Decimoctava.– Adjudicación y publicación de listas del alumnado admitido y no admitido.

1.– Barematu behar ziren eskaerei baremoa ezarri ondoren, zentro bakoitzean jaso diren eskaera guztiak horrela ordenatuko dira:

1.– Una vez baremadas las peticiones que así lo requieran, la totalidad de las peticiones recibidas para cada centro se ordenarán de la siguiente forma:

a) Lehenik, agindu honen seigarren jarraibidean ezartzen diren lehentasunak betetzen dituztenak.

a) en primer lugar las peticiones que cumplan las prioridades establecidas en la instrucción sexta de esta Orden.

b) Ondoren, beste eskaera guztiak.

b) posteriormente el resto de peticiones.

Aipatutako bi talde horietako bakoitzaren barruan, eskabideak ordenatuko dira lortutako puntuazioaren arabera eta, berdinketa badago, 1/2018 Dekretuaren 25.5 artikuluan zehazten diren berdinketa hausteko baldintzen arabera.

Dentro de cada uno de los dos grupos anteriores, las solicitudes se ordenarán según la puntuación total obtenida y, en casos de empate, por los criterios de desempate especificados en el artículo 25, punto 5, del Decreto 1/2018.

Antolaketa horri jarraikiz, Hezkuntza Sailak esleipen orokorra egingo du, eta horren arabera esleituko dira plaza eskuragarriak. Esleipen horretan, jasotako eskaera guztiak aztertuko dira, zentro, maila eta hizkuntza-ereduen konbinazio guztietan, eta puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Gehienez plaza bat esleituko da eskatzaile bakoitzeko, eskabidean agertzen diren eskaeren ordena errespetatuz.

En base a esta ordenación, el Departamento de Educación efectuará una adjudicación global, como consecuencia de la cual se asignarán las plazas disponibles. En dicha adjudicación se analizarán, para cada combinación de centro, nivel y modelo lingüístico, todas las peticiones recibidas y se ordenarán por puntuación. Como máximo se adjudicará una plaza por solicitante, respetando el orden de las peticiones indicado en la solicitud.

2.– Esleipena amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako ikasleen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Baremazioa ezartzea beharrezkoa izan den kasuetan, zerrendetan ikasleek baremoaren apartatu eta azpiapartatu guztietan lortu duten puntuazioa agertuko da.

2.– Finalizada la adjudicación se publicarán las listas provisionales y las listas definitivas del alumnado admitido y no admitido. En los casos en que haya sido necesario baremar, los listados incluirán la puntuación obtenida por cada alumno o alumna en todos y cada uno de los apartados y subapartados del baremo.

Zerrenda horiek jakitera emango dira sailaren interneteko atarian, «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus). Bertan, nortasuna egiaztatuta, eskatzaileek eskura izango dituzte eskabideko eskaeretan adierazitako ikastetxeen, kurtsoaren eta hizkuntza ereduen zerrenda. Ikastetxeek ez dute publikoki erakutsiko zerrenda, baina eskatzaileek banako sarbidea izango dute.

Estos listados se harán públicos en el portal del Departamento en Internet «Ikasgunea» (https://ikasgunea.euskadi.eus), donde las personas interesadas en el proceso podrán acceder, previa acreditación, a los listas de los centros, nivel y modelos indicados en las diferentes peticiones de su solicitud. Los centros no expondrán públicamente este listado, pero permitirán el acceso individual al mismo a las personas solicitantes.

3.– Zerrenda horietan ezin dira agertu eskabideak egiteko epearen amaieran argitaratu den eskatzaile-zerrendan agertzen ez diren ikasleen eskabideak.

3.– En dichas listas no podrán aparecer las solicitudes de los alumnos no incluídas en las listas de solicitantes publicadas al final de plazo de presentación de solicitudes.

4.– Onartutako ikasleek zuzenean galduko dute jatorrizko zentroan zeukaten plaza. Egoera hau kontuan hartuko da esleipen-prozesuan.

4.– Los alumnos admitidos y alumnas admitidas perderán automáticamente la plaza que tenían ocupada en el centro de procedencia. Esta situación será tenida en cuenta en el proceso de adjudicación.

5.– Prozesua amaitu ondoren, Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Onarpen-bermeetarako Batzordea entzun eta gero, zentroa ikastetxea esleituko du:

5.– Tras este proceso, el Delegado o Delegada Territorial de Educación, oída la Comisión de Garantías de Admisión, procederá a la adjudicación de centro:

a) Dokumentuen bina ale aurkezteagatik baliogabetutako eskabideak dituzten ikasleentzat.

a) a los alumnos y alumnas cuyas solicitudes, por ser duplicadas, hayan sido invalidadas.

b) 1/2018 Dekretuaren 2. artikuluak eskolatze-bermea ziurtatzen duen mailetan baztertu diren ikasleentzat (Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), eta 2020-2021 ikasturterako ikastetxerik gabe edo haien zentroan jarraitzeko bermerik gabe daudenei.

b) a los alumnos no admitidos y a las alumnas no admitidas en los niveles para los que el artículo 2 del Decreto 1/2018 establece garantía de escolarización (segundo ciclo de Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Secundaria Obligatoria) y que se encuentren en situación de desescolarización o sin garantía de continuidad en su actual centro para el curso 2020-2021.

6.– Maila eta hizkuntza-eredu jakin batean plaza eskuragarririk ez dagoen ikastetxeetan, eskatutako plazarik lortu ez duten ikasleak edo lehentasun gutxiagoko plaza lortu dutenak itxarote-zerrendan sartuko dira. Beraz, plazarik lortu ez dutenek itxarote-zerrendan sartuko dira eskaera guztietarako, eta plaza lortu dutenek lehentasun handiagoko eskaeretan jarritako zentroetako eta ereduetako itxarote-zerrendetan sartuko dira. Itxarote-zerrendaren iraunaldia amaituko da agindu honen 3. artikuluan ezarri den datan.

6.– En los centros donde no queden plazas disponibles para un determinado nivel y modelo lingüístico permanecerán en lista de espera los alumnos y alumnas que no hubieran obtenido plaza en ninguna de sus peticiones o la hubieran obtenido en una petición de menor preferencia. Así, las personas que no obtengan plaza permanecerán en lista de espera en todas sus peticiones y quienes obtengan plaza permanecerán en lista de espera de los centros y modelos que figuran en las peticiones preferentes a la concedida. La vigencia de la lista de espera expirará en la fecha establecida en el artículo 3 de la presente Orden.

7.– Geroago egiten den edozein aldaketa Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak baimendu beharko du.

7.– Cualquier modificación posterior deberá ser autorizada por la Delegación Territorial de Educación.

8.– Prozesu horren ondorioz eskola-tokia lortu eta gero, eta ikasturteko lehen egunetan absentzia luzea gertatzen bada, gurasoek edo legezko tutoreek zentroari aurretik jakinarazi eta ziurtatu beharko diote egoera hori.

8.– Una vez obtenido puesto escolar en este proceso y en previsión de una ausencia prolongada durante los primeros días del curso, los padres, madres o tutores deberán notificar este hecho con anterioridad y de forma fehaciente al centro.

Horrela egiten ez badute, eta absentzia luzatzen bada beharrezko den justifikazioa gabe, irailaren 11n zentroak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari horren berri emango dio, eskolatze-beharra betetzen dela egiaztatu ondoren eta eskatzailearekin entzunaldia izan eta gero. Ondoren, zentroak eskola-plaza eskuratuko du, eta hutsik geratuko da ondore guztietarako.

De no actuar así, si se mantiene la inasistencia sin la debida justificación, el día 11 de septiembre, tras la realización de las actuaciones tendentes a verificar el cumplimiento de la obligación de escolarización y previo trámite de audiencia a la persona solicitante, el centro comunicará este hecho a la Delegación Territorial de Educación, que dispondrá del puesto escolar considerándolo vacante a todos los efectos.

9.– Hezkuntzako ordezkariak eskola-plaza bat esleitu ondoren, jaso duen pertsonak horri uko egin diezaioke, agindu honen 3. artikuluan ezartzen den epean.

9.– Las personas a las que el Delegado o la Delegada de Educación adjudique un puesto escolar podrán renunciar al mismo en el plazo establecido en el artículo 3 de la presente Orden.

Hemeretzigarrena.– Erreklamazioak.

Decimonovena.– Reclamaciones.

Behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenari edo eskola-kontseiluari, agindu honetako 3. artikuluan xedatutako epeetan. Erreklamazioa Hezkuntza Sailak abian jarritako plataformaren edo Interneten bidez egingo da, edo aurrez aurre. Aurrez aurreko erreklamazioaren kasuan, izapidea lehenengo eskaeran eskatutako zentroan (baremoaren edozein apartaturako) egin ahal izango da, edo eskatutako beste edozein zentrotan (horri dagozkion baremoko apartatuetarako). Hori horrela izan arren, erreklamazioa justifikatzeko aurkezten den dokumentazioa ebazpena egin den zentroan entregatu beharko da.

Contra las listas provisionales se podrá presentar reclamación ante el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar del centro dentro del plazo establecidos en artículo 3 de la presente Orden. Dicha reclamación podrá realizarse a través de la plataforma habilitada por el Departamento de Educación, en Internet, o de forma presencial. En el caso de reclamación presencial el trámite podrá realizarse bien en el centro solicitado en su primera petición (para cualquier apartado del baremo), bien en otro centro solicitado (exclusivamente para los apartados de baremo relativos al mismo). No obstante lo anterior, la documentación que pudiera presentarse para justificar tal reclamación deberá ser entregada en el centro al que corresponda su resolución.

Behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hezkuntzako lurralde-ordezkariari, zerrendak argitaratu eta hilabeteko epean. Ebazpenak administrazio-bidea agortuko du.

Contra las listas definitivas se podrá presentar recurso de alzada ante el Delegado o Delegada Territorial de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación, cuya Resolución pondrá fin a la vía administrativa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak bildu ahalko ditu Administrazioak.

La Administración podrá recabar la documentación que estime necesaria para la resolución de las reclamaciones que se presenten.

Prozesu hauek amaitu ondoren, ikasleak esleitu zaizkien ikastetxe, etapa, maila eta ereduan matrikulatuta egongo dira.

Una vez concluidos estos procesos, los alumnos y alumnas estarán matriculados y matriculadas en el centro, etapa, nivel y modelo adjudicado.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikaslea behar bezala eskola daitekeela bermatzeko moduko epean eman beharko du ebazpena, eta azken horrek amaiera emango dio administrazio-bideari.

La Resolución del Delegado o Delegada Territorial de Educación deberá producirse en un plazo que garantice la adecuada escolarización del alumno o alumna y pondrá fin a la vía administrativa.

Hogeigarrena.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

Vigésima.– Alumnado con necesidades educativas especiales.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen onarpena dagokien mailako ikastetxeetarako ezarri diren prozeduraren eta egutegiaren mende egongo da, eta lurralde-ordezkaritzak izango dira horiek gauzatzen eta betetzen diren ziurtatuko dutenak.

La admisión de alumnado con necesidades educativas especiales se sujetará al procedimiento y calendario común establecido para los centros del correspondiente nivel, siendo las Delegaciones Territoriales las responsables de su ejecución y cumplimiento.

Hogeita batgarrena.– Ezarpena.

Vigesimoprimera.– Aplicación.

Jarraibide hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango dituzte ondorioak.

Las presentes Instrucciones serán de aplicación a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

III. ERANSKINA
ANEXO III
MUSIKAKO IKASKETA ARAUTUAK IKASTEN DITUZTEN IKASLEEK SARTZEKO LEHENTASUNA DUTEN ZENTROAK
RELACION DE CENTROS CON PRIORIDAD DE ACCESO PARA LOS ALUMNOS Y ALUMNAS QUE CURSAN ENSEÑANZAS REGLADAS DE MÚSICA
ARABA
ARABA/ÁLAVA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
GIPUZKOA
GIPUZKOA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
BIZKAIA
bizkaia
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
DANTZAKO IKASKETA ARAUTUAK IKASTEN DITUZTEN IKASLEEK SARTZEKO LEHENTASUNA DUTEN ZENTROAK
RELACION DE CENTROS CON PRIORIDAD DE ACCESO PARA LOS ALUMNOS Y ALUMNAS QUE CURSAN ENSEÑANZAS REGLADAS DE DANZA
ARABA
ARABA/ÁLAVA
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
IV. ERANSKINA
ANEXO IV
IRIZPIDEAK ETA BAREMOA
CRITERIOS Y BAREMO

a) Familia-unitatearen urteko errenta (kontzeptu metagarriak dira, harik eta ataleko gehieneko puntuazioa lortu arte).

a) Renta anual de la unidad familiar (conceptos acumulables hasta la puntuación máxima del apartado).

– 2018ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak ez badu 10.302,60 euro gainditzen: 0,5 puntu.

– Si la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2018 no supera los 10.302,60 euros: 0,5 puntos.

– 2018ko errenta-aitorpenaren zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren baturak zenbateko hori gainditzen badu: 0 puntu.

– Si la suma de la base imponible general y la base imponible del ahorro de la Declaración de la Renta del año 2018 supera esta cantidad: 0 puntos.

– Horrez gain, aurreko kasuetan, 0,25 puntu gehituko dira eskatzailea ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko.

– Además, en los supuestos anteriores, se sumarán 0,25 puntos por cada hijo o hija menor de edad distinto del o de la solicitante.

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 1,5 puntu.

– Puntuación máxima de este apartado: 1,5 puntos.

b) Bizilekuaren gertutasuna (kontzeptu hauek ez dira metagarriak).

b) Proximidad del domicilio (conceptos no acumulables).

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en el área de influencia del centro solicitado: 5 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakide batean dago ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en área de influencia limítrofe a la del centro solicitado: 2 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen udalerrian dago ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: 1 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en el municipio en el que se encuentre ubicado el centro, pero fuera de las áreas de influencia y limítrofes: 1 punto.

– Ikasleak bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, baina ikastetxea kokatuta dagoen udalerritik eta eragin-eremu zein eremu mugakideetatik kanpo. 0,5 puntu.

– Domicilio del alumno o alumna en la Comunidad Autónoma del País Vasco, pero fuera de las zonas de influencia y limítrofes y del municipio en el que se encuentre ubicado el centro: 0,5 puntos.

– Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan dago aitaren, amaren edo legezko tutorearen lantokia: 2 puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

– Lugar de trabajo del padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna en el área de influencia del centro solicitado: 2 puntos (esta puntuación es incompatible con la que se otorga por el hecho de que el padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna trabaje en el centro solicitado o en un centro adscrito).

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 5 puntu.

– Puntuación máxima de este apartado: 5 puntos.

c) Ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak izatea (kontzeptu hauek ez dira metagarriak).

c) Existencia de familiares que estudian o trabajan en el centro (conceptos no acumulables).

– Neba-arreba bat edo gehiago daude matrikulatuta eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeren batean: 9 puntu.

– Uno o más hermanas o hermanos matriculados en el centro solicitado o en un centro adscrito: 9 puntos.

– Eskatutako ikastetxean edo ikastetxe atxiki batean lan egiten dute aitak, amak edo legezko tutoreak: 7 puntu (puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatu den ikastetxearen eragin-eremuan lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

– El padre, madre, tutor o tutora legal trabaja en el centro solicitado o en un centro adscrito: 7 puntos (esta puntuación es incompatible con la que se otorga por el hecho de que el padre, madre, tutor o tutora legal del alumno o alumna trabaje en el área de influencia del centro solicitado).

– Atal honetako puntuazioa, gehienez ere: 9 puntu.

– Puntuación máxima de este apartado: 9 puntos.

d) Familia ugariko kide izatea.

d) Pertenencia a familia numerosa.

– Maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik: 1 puntu.

– Por pertenecer a una familia numerosa de categoría general: 1 punto.

– Maila bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.

– Por pertenecer a una familia numerosa de categoría especial: 1,5 puntos.

e) Familia-harrerako egoera.

e) Situación de acogimiento familiar.

– Ikasle eskatzailea familia-harreran egoteagatik: 1 puntu.

– Por situación de acogimiento familiar del alumno o alumna solicitante: 1 punto.

f) Desgaitasuna (kontzeptu honengatik gehienez jaso daitezkeen puntuak: 2 puntu):

f) Discapacidad (puntuación máxima por este concepto: 2 puntos):

– Ikasle eskatzailearena baldin bada: 2 puntu.

– Del alumno o alumna solicitante: 2 puntos.

– Aitarena, amarena, legezko tutorearena edo neba-arrebaren batena baldin bada: 1 puntu.

– De su padre o de su madre o de su tutor o tutora legal o de alguno de sus hermanos o hermanas: 1 punto.

g) Kooperatiba-bazkide izatea.

g) Condición de socio o socia cooperativista.

– Familia unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateagatik: 0,5 puntu.

– Por condición de socio o socia cooperativista del centro solicitado de alguno de los miembros de la unidad familiar: 0,5 puntos.

h) Ordezkaritza Organo Gorenaren edo eskola-kontseiluaren ustez garrantzitsuak diren bestelako arrazoiak.

h) Otras circunstancias relevantes apreciadas por el Órgano Máximo de Representación o Consejo Escolar del centro.

– Ikastetxeko eskola-kontseiluak edota Ordezkaritza Organo Gorenak ezarritako baldintzengatik, aurretik esandakoak izan daitezkeenak. Horiek irizpide publiko eta objektiboei jarraikiz eta jaiotza-, arraza-, sexu-, erlijio-, iritzi-arrazoiengatik edo beste edozein egoera edo baldintza pertsonal edo sozialengatik inor baztertu gabe ezarri dira: 1 puntu gehienez (baldintzak jakitera eman beharko dira, eta dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen).

– Por criterios determinados por el Consejo Escolar u Órgano Máximo de Representación del centro, que podrán ser también alguno o algunos de los expresados anteriormente, establecidos de acuerdo con criterios públicos, objetivos y no discriminatorios por razón de nacimiento, raza, sexo, religión, opinión o cualquier otra condición o circunstancia personal o social: hasta 1 punto (los criterios deberán ser hechos públicos y comunicados al correspondiente Delegado o Delegada Territorial de Educación con anterioridad al comienzo del plazo de presentación de solicitudes).


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común