Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

246. zk., 2019ko abenduaren 27a, ostirala

N.º 246, viernes 27 de diciembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
5887
5887

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia.

RESOLUCIÓN de 11 de diciembre de 2019, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas, para el año 2020, destinadas a la contratación de personas mayores de 30 años en situación de desempleo de larga duración en centros de trabajo de la CAPV.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko abenduaren 11ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko deialdia onartu du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 11 de diciembre de 2019, ha aprobado la convocatoria de ayudas destinadas a la contratación de personas mayores de 30 años en situación de desempleo de larga duración en centros de trabajo de la CAPV. De conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen deialdia argitara ematea. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartu zen, 2019ko abenduaren 11ko bilkuran, eta ebazpen honi erantsi zaio.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria de ayudas destinadas a la contratación de personas mayores de 30 años en situación de desempleo de larga duración en centros de trabajo de la CAPV, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 11 de diciembre de 2019, recogida como Anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak dirulaguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

En Vitoria-Gasteiz, a 11 de diciembre de 2019.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ANEXO
30 URTETIK GORAKO LUZAROKO LANGABEAK EAEKO LANTOKIETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZEN 2020. URTERAKO DEIALDIA
CONVOCATORIA DE AYUDAS, PARA EL AÑO 2020, DESTINADAS A LA CONTRATACIÓN DE PERSONAS MAYORES DE 30 AÑOS EN SITUACIÓN DE DESEMPLEO DE LARGA DURACIÓN EN CENTROS DE TRABAJO DE LA CAPV

EAEko langabezia-tasak behera egin du azken urteotan; eta 2019ko hirugarren hiruhilekoan % 9,7ra iritsi da (Eustaten datuak). Hala ere, erronka izaten jarraitzen du joera positibo horri eusteak. Sexuaren araberako datuak aztertuz gero, ikus dezakegu, oraindik ere, emakumeen langabezia-tasa gizonena baino handiagoa dela (% 10,6 eta % 8,8, hurrenez hurren). Gainera tasa hori handiagoa dela emakumeen artean gizonen artean baino, adina edozein dela ere,

Si bien la tasa de paro en la CAPV ha descendido en los últimos años, alcanzando el 9,7% en el tercer trimestre de 2019 (Datos EUSTAT), continúa siendo un reto mantener esta tendencia positiva. Si se analizan los datos desagregados por sexo, se observa que la tasa de paro en las mujeres sigue siendo superior a la de los hombres (10,6% y 8,8% respectivamente), y que esta tasa se mantiene superior en las mujeres independientemente de la edad.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erregistratutako datuen arabera, langabeen % 50 iraupen luzeko langabezia-egoeran daude. Halaber, iraupen luzeko langabeziak gora egiten du pertsonen adinak gora egin ahala. Izan ere, 30 urtetik beherakoen tasa% 29,6 da; 45 urtetik beherakoena % 38,4; eta azkenik, 45 urtetik gorakoena % 61,3. Arestian esan bezala, iraupen luzeko langabezian ere, gizonen eta emakumeen arteko aldea esanguratsua da: alegia, aipatu tasa % 53,1ekoa da emakumeen artean, eta % 45,8koa gizonen artean. Emakumeen eta gizonen arteko alde hori adin guztietan mantentzen da. Hala ere, nabarmenagoa da 45 urtetik beherako pertsonen artean (% 10) 45 urtetik gorakoen artean baino (% 5,4).

Por otro lado, según datos de paro registrado de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el 50% de las personas desempleadas se encuentran en situación de desempleo de larga duración. El desempleo de larga duración aumenta según se incrementa la edad de las personas; así, la tasa en menores de 30 años es el 29,6%, en menores de 45 años es el 38,4% y en mayores de 45 años es el 61,3%. Las diferencias entre hombres y mujeres son significativas: la tasa de desempleo de larga duración en mujeres es el 53,1% y en hombres el 45,8%. Estas diferencias se mantienen en todas las edades, siendo más acusadas entre las personas menores de 45 años – 10% que entre las mayores de 45 años – 5,4% de diferencia.

Europar Batasunak luzaroko langabeak lan-merkatuan integratzeari buruz emandako Gomendioan (2016/C 67/01) adierazten da luzaroko langabeziak Europar Batasuneko ekonomien hazkunde-ahalmena murrizten duela, eta gizarte-esklusioa eta desberdintasuna izateko arriskuak areagotzen dituela.

La Recomendación del Consejo de la Unión Europea (2016/C 67/01) sobre la integración de las personas desempleadas de larga duración en el mercado laboral, afirma que el desempleo de larga duración, reduce el potencial de crecimiento de las economías de la Unión, aumenta el riesgo de exclusión social y la desigualdad.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren Euskal Estrategia 2020ren irizpideetan, D ardatzean (aukera-berdintasuna), jasotzen da beharrezkoa dela luzaroko langabeentzako aukera espezifikoak sustatzea. Pertsona horientzako neurrien artean, honako hauek daude: arreta pertsonalizatua; pertsona horien birprestakuntza lantzea, gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak barne hartuta, bai eta enplegua eskuratzeko gero eta garrantzitsuagoak diren gaitasun teknologiko eta digitalak barne hartuta ere; eta kontratatzeko pizgarriak mantentzea eta garatzea, bereziki kontratazioa egonkorra bada.

Asimismo, la Estrategia Vasca de Empleo 2020 del Gobierno Vasco recoge entre sus directrices, en el Eje D-Igualdad de Oportunidades, la necesidad de impulsar oportunidades específicas para las personas desempleadas de larga duración. Entre las medidas dirigidas a estas personas están: la atención individualizada, trabajar en su recualificación –que debe abarcar tanto las competencias específicas como otras competencias transversales, incluyendo las competencias tecnológicas y digitales que son cada vez más relevantes para acceder a un empleo–, y el mantenimiento y desarrollo de incentivos a la contratación, especialmente si esta es estable.

Aipatutako marko programatikoarekin bat, eta Enplegurako Euskal Estrategia 2020rekin duen konpromisoa argi eta garbi adierazteko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 3/2011 Legeak esleitzen dizkion funtzioak baliatuz, luzaroko langabeen kontrataziorako laguntzen programa berri bat martxan jartzea proposatzen du, euskal enpresek pertsona horiek kontratatzea sustatzeko.

En coherencia con el marco programático citado y en claro compromiso con la Estrategia Vasca de Empleo 2020, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en el ejercicio de sus funciones, atribuidas por la Ley 3/2011, plantea la puesta en marcha de un nuevo programa de ayudas a la contratación de personas desempleadas de larga duración para incentivar su contratación por empresas vascas.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11n egindako batzarrean, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia onartu da.

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión del 11 de diciembre de 2019, aprueba la convocatoria de ayudas destinadas a la contratación de personas mayores de 30 años en situación de desempleo de larga duración en centros de trabajo de la CAPV.

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdi honen helburua da 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, pertsona horiek euskal lan-merkatuan laneratzen laguntzeko.

El objeto de la presente convocatoria es establecer las bases y regular las ayudas destinadas a la contratación de personas desempleadas de edad igual o superior a 30 años, en situación de desempleo de larga duración, como medida para favorecer su incorporación en el mercado laboral vasco.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa.

Artículo 2.– Recursos económicos y cofinanciación del Fondo Social Europeo.

1.– Deialdi honetan araututako dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.410.000 eurokoak dira, horietatik 705.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren 2020ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak dira, eta 705.000 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kreditukoak.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas reguladas en la presente convocatoria ascienden a 1.410.000 euros, de los cuales 705.000 euros corresponderán al crédito de pago de 2020 y 705.000 euros al crédito de compromiso de 2021 del Presupuesto del organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Deialdi honen baitan diruz lagundutako kontratuek Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa ere izan dezakete, EGIF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

2.– Los contratos de trabajo subvencionados al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo de FSE-País Vasco 2014-2020.

3.– Emango diren laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako kopurua edo hura handitzetik ateratzen dena, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira (eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen); eta, hala bada, hori guztia argitara eman beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

3.– El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada cantidad o la que resulta de su incremento, en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente, con anterioridad a la terminación del plazo de presentación de solicitudes, circunstancia a la que se dará la oportuna publicidad mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Artículo 3.– Actuaciones subvencionables.

1.– Deialdi honen babespean diruz lagundu ahal izango dira 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin egindako kontratu mugagabeak, 12 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, eta 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, baldin eta haien xedea bada Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan lanpostuak betetzea.

1.– Podrán ser objeto de subvención al amparo de la presente convocatoria los contratos indefinidos, los contratos temporales de duración igual o superior a 12 meses y los contratos temporales de duración igual o superior a 6 meses, cuyo objeto sea el desempeño de puestos de trabajo en centros de trabajo radicados en la Comunidad Autónoma de Euskadi, celebrados con las personas que cumplan con las condiciones previstas en el artículo 5.

Kontratu horiek deialdi hau argitaratzen denetik hasi beharko dira, eta deialdian zehaztutako epeak, baldintzak eta eskakizunak bete beharko dituzte.

Dichos contratos deberán iniciarse a partir de la publicación de la presente convocatoria, ajustándose a los plazos, condiciones y requisitos establecidos en la misma.

Diruz lagundutako gehieneko aldiak honako hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2021eko urriaren 29an amaituko da ezein kasutan.

El periodo máximo subvencionado no podrá superar los 6 meses para contratos cuya duración sea igual o superior a 6 meses e inferior al año, y no podrá superar los 12 meses para contratos cuya duración sea igual o superior al año, indefinidos o temporales, con independencia de la duración total del contrato y finalizará, en todo caso, el 29 de octubre de 2021.

2.– Deialdi honen esparruan diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira, honako hauek izan ezik: prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak; aldizkako lan-kontratu finkoak, eta aldi baterako laneko enpresekin langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak. Kontratuek, aldi baterakoak edo mugagabeak izan, deialdian xedatutako gutxieneko iraupenaren baldintza bete beharko dute, bai eta beste baldintza hauek ere:

2.– Los contratos subvencionables al amparo de esta convocatoria podrán formalizarse en base a cualquier modalidad contractual acorde a la legislación laboral, exceptuando los contratos para la formación y el aprendizaje, los contratos fijo-discontinuos y los contratos celebrados por empresas de trabajo temporal con personas trabajadoras para su cesión a una empresa usuaria, siempre que sean contratos temporales o indefinidos que tengan la duración mínima establecida en la presente convocatoria y que reúnan los siguientes requisitos:

a) Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonen ikasketa-mailetarako egokiak izan beharko dute.

a) La contratación deberá referirse a puestos de trabajo adecuados al perfil de la persona contratada.

b) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia; eta bete beharreko lanpostua.

b) Los contratos deberán formalizarse por escrito en modelo oficial haciendo constar expresamente la formación y/o cualificación profesional de la persona trabajadora, la fecha de inicio y, en su caso, de fin del contrato, la duración del mismo, la jornada laboral, así como el puesto de trabajo a desempeñar.

c) Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

c) Los contratos podrán ser a jornada completa o a jornada parcial; en este último caso, nunca inferior 70% de la jornada laboral establecida.

d) Ordainsariei dagokienez, urteko soldata gordina adierazi beharko da urtebeteko edo hortik gorako iraupeneko kontratuetan, edo hileko ordainsaria, sei hilabeteko edo hortik gorako baina urtebetetik beherako iraupeneko kontratuetan.

d) Deberá constar en los contratos la retribución bruta anual en el caso de los indefinidos y de duración igual o superior a un año, o la retribución mensual en el caso de contratos de duración igual o superior a los 6 meses e inferior al año.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, urteko ordainsari gordina ez da, ezein kasutan, taula honetan azaltzen diren zenbatekoak baino txikiagoa izango:

En ningún caso se subvencionarán contratos cuya retribución bruta anual sea inferior a las cantidades que por dicho concepto figuran en la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

3.– Halaber, diruz lagundutako kontratazioek enplegu-sorrera eragin beharko dute, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteko epean enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen/dituen lantokiko/lantokietako langile kopuruarekin alderatuta. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horren ondorioz, enpresako langileen batez bestekoak gora egin beharko du.

3.– Asimismo, las contrataciones deberán suponer creación de empleo sobre la plantilla total existente en los centros de trabajo de la empresa en la Comunidad Autónoma de Euskadi durante el período de los 6 meses inmediatamente anteriores a la incorporación de las personas cuyos contratos se subvencionen. A fecha de contratación, el nuevo contrato ha de suponer un incremento sobre dicha media.

Baldintza hau betetze aldera, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzeagatiko erretretak; lanaldiaren borondatezko murrizketak; ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

A los efectos del cumplimiento de este requisito no se tendrán en consideración los contratos que se hayan extinguido por despidos disciplinarios procedentes, dimisión, discapacidad, jubilación por edad, reducción voluntaria del tiempo de trabajo, incapacidad permanente total, absoluta o gran invalidez de las personas trabajadoras.

4.– Ez dira diruz lagunduko:

4.– No serán objeto de subvención:

a) Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, oinordekoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) edo enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa gorabehera.

a) La contratación del cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o sean miembros de los órganos de administración de la empresas, independientemente de la forma jurídica que ostenten.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagunduak izan direnak.

b) Todos aquellos contratos que pudieran formalizarse vinculados a actividades acogidas a subvención en cualesquiera de las convocatorias realizadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o subvencionados en el marco de las mismas.

c) Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.

c) Los contratos realizados dentro del régimen del hogar familiar.

d) Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.

d) Las contrataciones de personas que hayan finalizado una relación laboral de carácter indefinido con la misma empresa.

e) Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza eskatzen den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

e) Las contrataciones de personas que hayan mantenido una relación laboral previa de duración determinada o temporal con la empresa contratante en los 3 meses anteriores a la contratación para la que se solicita la subvención.

4. artikulua.– Enpresa onuradunak.

Artículo 4.– Empresas beneficiarias.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte bertan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresek edo erakundeek (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoek eta erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Podrán ser beneficiarias de las subvenciones previstas en esta convocatoria las empresas o entidades, independientemente de su forma jurídica, que celebren contratos de trabajo en los términos establecidos en la misma, excepto las Administraciones Públicas, y los Organismos Autónomos, Entes Públicos de Derecho Privado y demás entidades que integran el sector público y que cumplan los siguientes requisitos y condiciones:

a) Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.

a) Tener domicilio social y fiscal en la CAPV o centro de trabajo radicado en la CAPV.

b) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri eman izana, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak eskabidean berariaz adierazi beharko du LLO baduen ala ez.

b) Haber comunicado a la Representación Legal de los Trabajadores (RLT) de la empresa, la intención de contratar al amparo de esta convocatoria con indicación del tipo de contrato, período de contratación y puesto a ocupar. La empresa deberá declarar expresamente en la solicitud si no dispone de RLT.

c) Europar Batasunaren aurretiko erabaki baten ondorioz berreskuratzeko agindu bat ez izatea haren gainean, dirulaguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu komunarekin bateraezintzat jo delako.

c) No estar sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea, que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común.

d) Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrekiko egunean egotea.

d) Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla, bai dirulaguntza emateko garaian, bai ordainketak egiteko unean. Horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra garatzeko Erregelamenduaren 22.4 artikuluak ere (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social se verificará automáticamente por el órgano gestor, tanto en el momento de la concesión de la subvención como en el de realizar los pagos, sin necesidad del consentimiento de los mismos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como en el artículo 22.4 del Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, aprobado por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

Hala ere, eskatzaileak egiaztapenari aurka egin ahal dio, eta, orduan, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, el solicitante podrá oponerse a esta comprobación, debiendo aportar entonces certificados actualizados que acrediten esta condición.

e) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrekin lotutako ordainketekiko egunean egotea.

e) Hallarse al corriente en el pago de obligaciones de reintegro en materia de subvenciones.

f) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, barnean hartuta sexu-diskriminazioarekin loturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat.

f) No estar sancionada ni administrativa ni penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni está incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

g) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluak ezarritako gainerako ezein egoeratan ez egotea.

g) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Deialdi honen babesean kontratatuko pertsonek bete beharreko baldintzak.

Artículo 5.– Requisitos de las personas contratadas al amparo de la presente convocatoria.

30 urte edo gehiago dituzten pertsonak kontratatzeko da deialdia hau, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

Esta convocatoria se dirige a la contratación de personas de edad igual o superior a 30 años que cumplan los siguientes requisitos:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

a) Residir en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

b) Estar desempleada e inscrita como demandante de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la fecha de inicio del contrato y haberlo estado durante, al menos, 360 días en el período de los últimos 540 días previos a tal fecha.

c) Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea.

c) Disponer de un perfil profesional adecuado para el desempeño del puesto a contratar.

6. artikulua.– Kontratatutako pertsonen hautaketa.

Artículo 6.– Selección de las personas contratadas.

1.– Kontratatuko diren pertsonak honako prozedura hauetako baten bidez hautatuko dira:

1.– La selección de las personas contratadas se llevará a cabo mediante uno de los siguientes procedimientos:

a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez.

a) A través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Hautaketa mota horretarako, eskaintza kudeatzeko eskabide bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostu-profil bakoitzeko. Eskabide hori horretarako xedatutako inprimaki normalizatu baten bidez aurkeztu behar da, eta, gutxienez, datu hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak edo enpresaren izen soziala, IFZ, enplegatzailearen kotizazio-kontuaren kodea (halakorik bada), lantokiaren udalerria, lanpostuaren izena eta langintza, lanpostuen kopurua, lanpostuaren deskribapena eta enpresaburuaren, legezko ordezkariaren edo baimena duen pertsonaren sinadura.

Para esta selección deberá presentarse una solicitud de gestión de oferta por cada perfil de puesto de trabajo a cubrir. La solicitud se presentará en impreso normalizado establecido al efecto, y en la misma deberán indicarse, al menos, los siguientes datos: nombre y apellidos o razón social de la empresa, NIF, código de cuenta de cotización de la persona empleadora si existe, municipio del centro de trabajo, nombre del puesto de trabajo y ocupación, número de puestos de trabajo, descripción del puesto de trabajo y firma del empresario, representante legal o persona autorizada.

Eskaintza kudeatzeko eskabide bakoitza hura jasotzen duen bulegoak edo erakunde kolaboratzaileak erregistratuko du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartekaritza-sisteman identifikatuta geratuko da. Eskaintza erregistratu ondoren, enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia.

Cada solicitud de gestión de oferta será registrada por la oficina que la reciba y quedará identificada en el sistema de intermediación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Una vez registrada la oferta, se comunicará a la empresa la referencia de la misma.

Eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren arabera kudeatuko dira. Enpresara bidaliko dira Lanbiden luzaroko langabezia-egoeran inskribatuta dauden hautagaiak, eskatutako profil profesionala eta baldintzak betetzen dituztenak, egingo zaien kontratua deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izateko,

Las ofertas serán gestionadas siguiendo los procedimientos establecidos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Se remitirán a las empresas personas candidatas que estén inscritas en Lanbide en situación de desempleadas de larga duración, que cumplan el perfil profesional solicitado y los requisitos para que su posterior contratación pueda ser subvencionada al amparo de la presente convocatoria.

Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia.

En el proceso de comunicación de cada contrato, la empresa deberá indicar obligatoriamente, la referencia de la oferta a la que corresponde dicho contrato.

b) Enpresak zuzenean hautatzea, Lanbideri enplegu-eskaintza kudeatzeko eskabiderik egin gabe.

b) Directamente por la empresa, sin que medie solicitud de gestión de oferta de empleo a Lanbide.

Kasu horretan, 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko, kontratatuko den pertsonak, kontratazioaren aurretik, luzaroko langabezia-egoeran dagoela egiaztatzen duen txostena eskatu beharko dio Lanbideri, eta txosten hori enpresa kontratatzaileari eman beharko dio, dirulaguntzarako eskabidearekin eta eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera aurkez dezan.

En este caso, tal y como establece el artículo 8, la persona, antes de su contratación, habrá de solicitar a Lanbide un informe que acredite que se encuentra en situación de desempleo de larga duración y facilitar a la empresa contratante dicho informe, para que la empresa lo presente junto a la solicitud de subvención y el resto de la documentación requerida.

2.– Egiten den hautaketa-prozesua dena delakoa izanda ere, kontratatuko diren pertsonek beren enplegu-eskaera alta-egoeran eduki behar dute kontratuaren hasiera-data arte.

2.– Independientemente del proceso de selección realizado, las personas a contratar deberán mantener su demanda de empleo en alta hasta la fecha de inicio del contrato.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía de la subvención.

1.– Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen eta kontratuaren iraupenaren arabera zehaztuko da, taula honekin bat etorriz:

1.– El importe subvencionado por cada contrato se determinará en función de la titulación académica o estudios realizados y de la duración del contrato, de acuerdo a la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Aipatutako dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat gutxienez badu: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea.

2.– Todas las cuantías de subvención señaladas se incrementarán un 15% cuando la persona contratada cumpla, al menos, una de las siguientes características: tener una edad igual o superior a 45 años o ser mujer.

3.– Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2019. edo 2020. urtean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutakoa, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan – Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen du dekretu horrek–, eta formalizatzen den kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

3.– Asimismo, las cuantías de subvención previstas se incrementarán en un 10% cuando la persona contratada haya finalizado en el año 2019 o en el 2020 una acción formativa con compromiso de contratación, subvencionada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el marco del Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la formación profesional para el empleo de Euskadi y el contrato que se formalice sea indefinido o con una duración mínima de 12 meses, y con una jornada laboral de, al menos, el 70% de la jornada laboral establecida.

4.– Kontratatutako pertsonak aurreko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da.

4.– Si la persona contratada cumple las condiciones establecidas en los apartados 2 y 3 anteriores, el incremento del importe de la subvención será del 20%.

Taula hauetan ageri dira dirulaguntzen zenbatekoak, bai eta dirulaguntza gehigarrien ehunekoak ere:

En las tablas siguientes se muestran las cuantías subvencionales con los porcentajes subvencionales adicionales:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

5.– Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

5.– Las cuantías de subvención mencionadas se refieren a contratos a jornada completa. En el supuesto de contratos a tiempo parcial, se ajustarán los importes en proporción a la jornada.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua, epeak, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 8.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Dirulaguntza-eskabideak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, hau da, https://euskadi.eus helbidetik; Lanbideren webgunean, bertara sartzeko lotura bat egongo da.

1.– Las solicitudes de subvención para la contratación de personas mayores de 30 años en situación de desempleo de larga duración deberán presentarse a través de la sede electrónica a la que se accederá desde: https://euskadi.eus y se dispondrá de un enlace de acceso a la misma en la página web de Lanbide.

Eskabidearen ondorengo izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) egingo dira «Nire karpeta» ataletik.

Los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través del apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica del Gobierno Vasco de: https://euskadi.eus

Bide elektronikoa erabiltzeko jarraibideak hemen daude: https://euskadi.eus

Las especificaciones de cómo tramitar por medios electrónicos están disponibles en la siguiente dirección: https://euskadi.eus

2.– Luzaroko langabezian dauden pertsonak kontratatzeko dirulaguntzetarako eskabidearen inprimakiarekin batera, enpresek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

2.– Junto con el impreso de solicitud de subvención por la contratación de personas desempleadas de larga duración, las empresas deberán presentar la siguiente documentación:

a) NANaren edo AIZaren fotokopia; baldin eta interesdunak aurka egiten badio Lanbidek nortasun-datuak automatikoki egiaztatzeari, eta, hala badagokio, egiaztagiria, non zehazten baita eskabidea sinatzen duen pertsonak pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduten duela.

a) Fotocopia del DNI/NIE en caso de oposición a la comprobación automática por parte de Lanbide de sus datos de identidad y acreditación, en su caso, de la representación legal que ostenta la persona que firma la solicitud en nombre de la persona jurídica solicitante.

b) Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

b) Fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal de la empresa.

c) Egindako kontratuaren edo kontratuen kopia.

c) Fotocopia del contrato o contratos celebrados.

d) Eskabidea langile autonomo batek egiten badu, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko dokumentazioa.

d) Documentación acreditativa de estar de alta en el Impuesto de Actividades Económicas, en el caso de que sea un trabajador autónomo quien efectúa la solicitud.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinean jasoko baita enpresa eskatzaileak jakinarazi diola langileen legezko ordezkaritzari laguntza-deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa duela, bai eta zer lanpostu bete nahi den eta lan-harremanak zenbat iraungo duen ere. Langileen legezko ordezkaritzarik ez badago, enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, zirkunstantzia hori jasotzeko.

e) Declaración responsable de que la empresa solicitante ha comunicado a la representación legal de trabajadores y trabajadoras (RLT) la intención de contratar al amparo de esta convocatoria de ayudas, con indicación del puesto a ocupar y la duración prevista de la relación laboral. En el caso de no disponer de representación legal de los trabajadores, declaración responsable del representante legal indicando dicha circunstancia.

f) Kontratatutako pertsonarekin senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (deialdi honen 3.4.a artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz).

f) Declaración responsable de no existencia de parentesco en los términos previstos en el artículo 3.4.a) de la presente convocatoria.

g) Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz ez duela kontratatutako pertsonarekin aurretik lan-harreman mugagabea izan, ezta iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan dirulaguntza eskatzen den kontratazioaren aurreko 3 hilabetetan ere.

g) Declaración responsable de la empresa de no haber mantenido con la persona contratada una relación laboral previa de carácter indefinido, o una relación laboral previa de duración determinada o temporal en los 3 meses anteriores a la contratación para la que se solicita la subvención.

h) Bi txosten «Alta egoeran dauden langileen plantillaren batez bestekoaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteko epeari dagokiona, eta bestea, kontratazioaren egunari dagokiona.

h) Dos informes denominados «Informe de plantilla media de trabajadores en situación de alta», emitidos por la Tesorería General de la Seguridad Social (obtenidos del sistema RED), de los centros de trabajo de la empresa radicados en la CAE: uno de ellos, correspondiente al periodo de a los seis meses inmediatamente anteriores al día de alta en la empresa de la persona contratada y el otro, correspondiente al día de la contratación.

Baldin eta bi txosten horiek konparatuta plantilla handitzen ez bada, honako hauek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira: aurreko sei hilabeteetan kontratuak iraungi direla bidezko diziplinazko kaleratzeagatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatik, erretiroagatik, lan-denboraren borondatezko murrizketagatik, eta, azkenik, langileen ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik. Horrela zehazten baitu 3.3 artikuluaren bigarren lerrokadak.

En el supuesto de que de la comparación de estos dos informes no resulte un incremento de plantilla, a los efectos de aplicar lo dispuesto en segundo párrafo del artículo 3.3, se deberá presentar documentación que acredite, en su caso, que en el periodo de los seis meses anteriores se han extinguido contratos por despido disciplinario procedente, dimisión, discapacidad, jubilación por edad, reducción voluntaria del tiempo de trabajo, incapacidad permanente total, absoluta o gran invalidez de las personas trabajadoras.

3.– Diruz laguntzeko eskatzen den kontratazioa Lanbideri enplegu-eskaintza egiteko eskatu gabe egin bada, aurreko paragrafoetan xedatutakoaz gain, Lanbidek igorritako txosten bat ere aurkeztu beharko da, indarrean dagoena, pertsona hori kontratazioa egin aurretik luzaroko langabezia-egoeran zegoela egiaztatzeko, deialdiaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Txosten hori diruz laguntzeko eskatu den kontratazioaren xede den pertsonak aurretik eskatu beharko dio Lanbideri.

3.– En el supuesto de que se haya efectuado la contratación para la que se solicita la subvención sin mediar solicitud de oferta de empleo a Lanbide, además de lo establecido en los párrafos anteriores, deberá presentar informe vigente emitido por Lanbide que acredite la situación de desempleo de larga duración de la persona contratada con carácter previo a su contratación, de acuerdo a lo previsto en el artículo 5 de la convocatoria. Dicho informe deberá ser solicitado a Lanbide directamente por la persona por cuya contratación la empresa solicita la subvención.

4.– Eskabideak betetzen ez baditu oinarri hauetan eskatzen diren betekizunak, edo osatu gabe badago edo akatsak baditu, interesdunari hamar eguneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, horretarako, aurretiaz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Si la solicitud no reúne los requisitos exigidos por las presentes bases, estuviese incompleta o fuera defectuosa se requerirá al interesado para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, por el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2020ko urriaren 30ean amaituko da.

5.– El plazo de presentación de solicitudes será desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 30 de octubre de 2020.

6.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren hirugarrenen erregistroan agertu beharko du.

6.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en el Registro de Terceros de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Finanzas, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

9. artikulua.– Ebazpena emateko organo eskuduna, eta dirulaguntza emateko eta ebazteko prozedurak.

Artículo 9.– Órgano competente para dictar la resolución y procedimientos de concesión y resolución.

1.– Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será la Directora de Activación Laboral y el órgano competente para resolver el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Kreditua handitzen ez bada, aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2.– Las solicitudes serán estudiadas por orden de presentación y se concederán las subvenciones en el mismo orden a todas aquellas que cumplan los requisitos y condiciones previstos en la convocatoria, hasta el agotamiento de los fondos destinados a su financiación. Dejando al margen eventuales ampliaciones crediticias, una vez agotada la dotación presupuestaria se denegarán las subvenciones a las solicitudes pendientes y se procederá a la publicación de esta circunstancia en el BOPV mediante resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3.– Eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren esanbidezko ebazpen bidez onartu edo ukatuko dira.

3.– La aprobación y, en su caso, la denegación de las solicitudes se realizará mediante Resolución expresa del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Luzaroko langabeak kontratatzeagatik jaso daitezkeen dirulaguntzak emateko ebazpenean datu hauek adieraziko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, ordainketa-modua eta dirulaguntzaren justifikazioa.

La Resolución de concesión de las subvenciones por la contratación de personas desempleadas de larga duración incluirá el importe de la subvención, la forma de pago y de justificación de la subvención.

Ebazpenean berariaz aipatuko da Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu dela, EGIF-Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, eta emandako laguntza «minimis» erakoa dela.

En la resolución se hará mención expresa a la cofinanciación por el Fondo Social Europeo del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020 y al carácter de «minimis» de la subvención concedida.

4.– Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita; eta epe hori amaitutakoan dirulaguntzaren eskabidea onartutzat hartuko da, baldin eta esanbidezko ebazpena ematen ez bada.

4.– El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones es de seis meses a contar desde la fecha de presentación de la solicitud, transcurrido el cual se entenderá estimada la solicitud de subvención, si no recayera resolución expresa.

5.– Onuradunei dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

5.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a las personas beneficiarias quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6.– La Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pone fin a la vía administrativa, y contra ella podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación, o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

7.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta dirulaguntza emateko ebazpena espresuki eta banaka jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, arau honen babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren enpresen zerrenda, eta zer zenbateko jasoko dituzten ere adieraziko da. Halaber, erakunde bati emandako dirulaguntza aldatzea erabaki bada, hori ere adieraziko da.

7.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las Resoluciones de concesión, mediante Resolución del Director General de Lanbide se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las empresas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente convocatoria, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

Enpresa onuradunen zerrenda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatuan adierazitako zerrenda publikoan jasoko da.

La relación de empresas beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre de 2013.

10. artikulua.– Lan-kontratua azkentzea.

Artículo 10.– Extinción del contrato.

1.– Kontratuan xedatutako probaldia ez gainditzeagatik, borondatezko lan-uzteagatik, bidezko kaleratzeagatik, edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo balioezintasunagatik, kontratua azkentzen bada diruz lagundu daitekeen gehieneko aldiaren barruan –aldi baterako kontratuetarako, 3.1 artikuluan xedatutakoa, eta kontratu mugagabeetarako, 15 hilabete–, enpresak horren berri eman beharko dio Lanbideri, idatziz,

1.– En el supuesto de extinción del contrato de trabajo por no superar el período de prueba indicado en el contrato, por cese voluntario, por despido procedente o por muerte o invalidez de la persona contratada durante el período máximo subvencionado que se establece en el artículo 3.1 para los contratos temporales o durante un período de 15 meses para los contratos indefinidos, la empresa deberá comunicar por escrito a Lanbide dicha circunstancia.

Komunikazio hori kontratua azkendu eta hamabost eguneko gehieneko epean egin beharko da, kontrataziorako dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa kontratatutako pertsonak lan egindako aldiaren zati proportzionalera egokitzeko.

Esta comunicación deberá efectuarse en el plazo máximo de quince días desde la extinción del contrato, a efectos de ajustar la subvención final a la contratación a la parte proporcional del periodo trabajado por la persona contratada.

Doikuntza proportzional hori egiteko, artikulu honetako 1. apartatuan xedatutako aldia eta kontratuaren amaiera-data hartuko dira kontuan.

Dicho ajuste proporcional se efectuará considerando el período establecido en el apartado 1 de este artículo y la fecha fin del contrato.

2.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutako aldian lan-harremana azkentzen bada, hor aurreikusi ez den beste kausaren batengatik, kontrataziorako emandako dirulaguntza oso-osorik itzuli beharko da, deialdi honen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.– Si la extinción de la relación laboral durante el período establecido en el apartado 1 de este artículo está motivada por causas distintas a las previstas en el mismo, procederá el reintegro total de la subvención a la contratación, conforme a lo previsto en el artículo 17 de la presente convocatoria.

3.– Enpresak beste pertsona bat edo batzuk kontratatu nahi izanez gero, nahitaez eskatu beharko du berriro dirulaguntza, deialdi honetan ezarritako baldintzetan, deialdian adierazitako epeen barruan baldin badago,

3.– Si la empresa desea contratar a otra u otras personas, deberá presentar obligatoriamente una nueva solicitud de subvención en las condiciones previstas en esta convocatoria, siempre que esté dentro de los plazos indicados en la convocatoria.

11. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Artículo 11.– Pago de la subvención.

Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

El abono de la subvención a las empresas contratantes se efectuará de la siguiente manera:

a) Emandako dirulaguntzaren % 50 ordainduko da lehen ordainketan, dirulaguntza ematea onartzeko unean, 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura.

a) Un primer pago del 50% de la subvención concedida, con cargo al crédito de pago del Presupuesto del ejercicio 2020 en el momento de la concesión de la subvención.

Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du langilea Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela, eta enpresako plantilla handitu egin dela.

Previamente a la realización del pago, Lanbide verificará el alta de la persona trabajadora en el Régimen General de la Seguridad Social y el incremento de plantilla.

b) Bigarren ordainketan gainerako % 50a ordainduko da, 2021eko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatu ondoren, 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Un segundo pago por el 50% restante, o por la cantidad que resulte, una vez sean justificadas las actuaciones objeto de subvención, de conformidad con lo establecido en el artículo 12, con cargo al crédito de compromiso del ejercicio 2021.

12. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta epea.

Artículo 12.– Justificación de la subvención y plazo.

1.– Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak kontratatu dituen pertsona langabeen eta haien kontratuen iraupenen zerrenda aurkeztu beharko du.

1.– Para la justificación de los contratos, la empresa beneficiaria deberá presentar la relación de las personas desempleadas contratadas y duración de los respectivos contratos.

Hori aurkezteko epea hau izango da:

El plazo de presentación será el siguiente:

a) Aldi baterako kontratuen kasuan, hilabete bat, 3.1 artikuluan aipatzen den diruz laguntzeko gehieneko aldia amaitzen denetik.

a) En el supuesto de contratos temporales, 1 mes posterior a la finalización del período máximo subvencionado a que hace referencia el artículo 3.1.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, urtebete, kontratua hasten denetik.

b) En el supuesto de contratos indefinidos, una vez transcurrido 1 año desde su inicio.

Kasu batean zein bestean, zerrenda aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 26a izango da, egun hori barne dela.

En cualquiera de los casos, el último día para su presentación es el 26 de noviembre de 2021, este incluido.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du aldi baterako kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, deialdiaren 13. artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du,

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comprobará de oficio tanto la duración efectiva de los contratos temporales como la pervivencia de los contratos indefinidos durante un periodo de, al menos, 12 meses para la realización del segundo pago. Asimismo verificará el cumplimiento de lo señalado en el artículo 13 de la convocatoria.

2.– Azkenean, enpresari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik –deialdiaren 10.1 artikuluan jasotzen dira arrazoi horiek– kontratuaren iraupena xedatutakoa baino laburragoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa ere gutxitu egingo da, proportzioan.

2.– Si finalmente, por las causas no imputables a la empresa que se expresan en el artículo 10.1 de la presente convocatoria, la duración del contrato fuese inferior a la establecida, el importe de la subvención se reducirá proporcionalmente.

13. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las empresas beneficiarias.

Erakunde onuradunen betebeharrak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritakoak, bai eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

Son obligaciones de las entidades beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular, las siguientes:

a) Hasieran hitzartutako iraupena baino lehenago azkentzen diren kontratuen berri ematea, eta arrazoia jakinaraztea.

a) Comunicar la extinción de los contratos que se produzcan con anterioridad a la duración inicialmente pactada, así como su causa.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko da bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko eskakizunak eta baldintzak.

b) Justificar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el cumplimiento de los requisitos y condiciones que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

c) Someterse a las actuaciones de comprobación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, erakunde onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin, edo kontabilitate-kode egoki batekin.

Con objeto de que los gastos subvencionables cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, en la entidad beneficiaria debe existir registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada, o con un código contable adecuado.

d) Helburu berberarekin administrazio honen bidez edo beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

d) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas para la misma finalidad, procedente de esta o de cualesquiera administraciones públicas o entes, tanto públicos como privados.

e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan izan den edozein baldintzaren aldaketa, baita diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari nabarmenki eragiten dion edozein gorabehera ere.

e) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención, así como cualquier eventualidad que afecte sustancialmente al objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

f) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos se hallen aún en tramitación.

g) Beren-beregi jasotzea edo adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa –EAE-EGIF 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan– deialdi honen babesean diruz lagundutako jarduketen komunikazio, zabaltze, edo argitalpeneko material eta ekintza guztietan.

g) Hacer constar expresamente la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y del Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020, en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas al amparo de la presente convocatoria.

Erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako zerrenda publikoan.

La relación de empresas beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de 17 de diciembre de 2013.

h) Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko betebeharrak:

h) Obligaciones en materia de igualdad de trato y oportunidades de mujeres y hombres:

– Probetan edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako hautaketak egitean tratu- eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea.

– Garantizar la aplicación del principio de igualdad trato y oportunidades y no discriminación entre mujeres y hombres en la realización de pruebas o entrevistas y selección de los puestos de trabajo.

– Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako bereizkeria edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rolen eta genero-identitatearen pluraltasuna sustatzen dutenak.

– Toda la documentación, publicidad, imagen o materiales deberán emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género.

i) Erakunde onuradunek kontratatutako langileei helarazi beharko diete 18. artikuluan aipatzen den datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

i) Las personas beneficiarias deberán trasladar al personal contratado la información sobre protección de datos de carácter personal a que hace referencia el artículo 18.

14. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 14.– Seguimiento y control.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen kontrol-instantziek beharrezkoak diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egingo dituzte, deialdi honen helburuak betetzen direla bermatzeko, eta bereziki egiaztatuko dute betetzen direla enplegua benetan sortzea eta kontratuen iraupena ezartzen duten baldintzak.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, y las instancias de Control de los Fondos Europeos realizarán las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por esta convocatoria, verificando en particular el cumplimiento de los requisitos de creación efectiva de empleo y de duración de las contrataciones efectuadas.

Horretarako, diruz lagundutako kontratazioei buruzko dokumentazio guztia gorde eta zaindu beharko du enpresak, gutxienez 2026ra arte, deialdi honen ondoriozko konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

A tal fin, la empresa deberá guardar y custodiar, al menos hasta el año 2026, toda la documentación relativa a las contrataciones subvencionadas, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria.

15. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Artículo 15.– Modificación de la Subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatzen den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako dirulaguntza aldatzea, deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la subvención concedida, salvaguardando los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario de las subvenciones. En el supuesto de que de la alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

16. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 16.– Concurrencia con otras ayudas o subvenciones.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde pribatu edo publiko batzuek kontzeptu eta helburu berberetarako emandako dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrerekin, Gizarte Segurantzako kotizazioetan legez ezarritako hobariak edo murrizketak salbu.

Las ayudas previstas en esta convocatoria son incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención, ayuda o ingreso que, por el mismo concepto y finalidad, le sean otorgadas por esta u otras Administraciones o entidades públicas o privadas, excepto con las bonificaciones o reducciones de cuotas en las cotizaciones a la Seguridad Social legalmente establecidas.

17. artikulua.– Ez-betetzeak eta emandako dirulaguntzak itzultzea.

Artículo 17.– Incumplimiento y reintegro de subvenciones concedidas.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, dagokion ebazpena emanda, adieraziko du deialdi honetako onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituztela, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan dirulaguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– En el supuesto de que las personas beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o las previstas con carácter específico en la presente convocatoria, o incurran en alguno de los supuestos de reintegro de la subvención establecidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante la correspondiente resolución, declarará, en su caso, la obligación de reintegrar las cantidades concedidas más los intereses de demora que resultaren de aplicación desde el momento del pago de las ayudas, siguiendo para ello el procedimiento establecido al efecto en la citada disposición y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Diruz lagundutako kontratuak 10.1 artikuluan ezarritako aldia baino lehenago azkentzen badira, artikulu horretan aurreikusi ez den beste arrazoiren batengatik, emandako dirulaguntza osorik itzuli beharko da, eta dagokion prozedura izapidetuko da.

2.– La extinción de los contratos de trabajo subvencionados con anterioridad al término del período establecido en el artículo 10.1, por causas distintas a las previstas en el mismo, supondrá el reintegro total de la subvención concedida por la contratación, tramitándose el correspondiente procedimiento.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, jakinaraziko dio hamabost eguneko epea duela egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

3.– El procedimiento de reintegro se iniciará por el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la persona beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

4.– Alegazioak aurkezteko epea amaitzean, onuradunak halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Dirulaguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilekoa izango da.

4.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que estas se hubieren producido o desestimadas estas, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

5.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta dirulaguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko gehieneko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Borondatezko alditzat joko da epe hori.

5.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento y declarase la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, en todo o en parte, la persona interesada deberá reintegrar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

6.– Borondatezko aldi horretan dirulaguntza itzultzen ez bada, dirulaguntza premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

6.– La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

18. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Artículo 18.– Tratamiento de datos de carácter personal.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera honako bi xedapen hauetan jasotakoa beteko da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren erantzulea Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horren eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

En materia de protección de datos de carácter personal Lanbide-Servicio Vasco de Empleo sujetará su actuación a lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (Reglamento UE 2016/679) y en la Ley Orgánica 3/2018 de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales. Los datos personales recabados formarán parte de la actividad de tratamiento «Subvenciones de empleo y de formación para el empleo», de la que es responsable Lanbide y cuya finalidad es la gestión y control de las subvenciones relacionadas con las diferentes políticas activas de empleo competencia de Lanbide, la persecución del fraude y fines estadísticos. Los datos recabados son necesarios para el ejercicio de poderes públicos conferidos a Lanbide y el cumplimiento de las obligaciones legales y podrán ser comunicados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Los titulares de los datos podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición y limitación del tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi, 1, CP 01009, Vitoria-Gasteiz.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/

19. artikulua.– Lehiari buruzko EBko araudia.

Artículo 19.– Normativa europea sobre la competencia.

1.– Deialdi honetan luzaroko langabeak kontratatzeagatik emateko laguntzek bete egin beharko dute Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako «minimis» araua (Erregelamendua Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da; DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

1.– Las ayudas contempladas en la presente convocatoria por la contratación de personas desempleadas de larga duración quedarán sujetas a la regla de «minimis» establecida en el Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013 (DOUE L352 de 24 de diciembre de 2013), relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de «minimis». A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de «minimis» concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» Erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

Para la aplicación de este límite habrá de estarse a la definición de «única empresa» prevista en el artículo 2.2 del citado reglamento.

2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

2.– El solicitante de la ayuda deberá declarar sobre estas ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el citado Reglamento.

20. artikulua.– Dirulaguntzen arloko arau aplikagarriak.

Artículo 20.– Normativa subvencional de aplicación.

Dirulaguntzen programa honi dirulaguntzen arloko arau hauetan bildutako oinarrizko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. Kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina–, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horretan arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak).

A este programa de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Asimismo, es de aplicación lo dispuesto en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.

Dirulaguntzek, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa dutenez, bete egin beharko dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 Erregelamendua (EB), eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 Erregelamendua (EB), Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzekoa,

Al estar cofinanciadas las ayudas por el Fondo Social Europeo, se sujetan igualmente al Reglamento (UE) 1303/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, y al Reglamento (UE) 1304/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013, relativo al Fondo Social Europeo y por el que se deroga el Reglamento (CE) 1083/2006 del Consejo.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común