Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

245. zk., 2019ko abenduaren 26a, osteguna

N.º 245, jueves 26 de diciembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
5876
5876

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2020an dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntza horiek arautzen dituena.

RESOLUCIÓN de 18 de diciembre de 2019, de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones a organizaciones, asociaciones y fundaciones que impulsen y promuevan actividades de sensibilización y/o de prevención de comportamientos violentos contra las mujeres durante el año 2020.

Emakumeen aurkako indarkeriak giza eskubideak eta emakumeen funtsezko askatasunak urratzen ditu. Horrek galarazten du emakumeek gizartean osotasunez partea hartzea eta gizaki legez duen ahalmena gauzatzea.

La violencia contra las mujeres constituye una violación de los derechos humanos y de las libertades fundamentales de las mujeres, lo que impide la participación plena de estas en la sociedad, así como la realización de su potencial como seres humanos.

Era berean, indarkeria horren tamainak eta izaera ikusezinak horren aldeko gizarte-tolerantzia maila garrantzitsu bat izatea indartzen du, eta hori oinarritzat hartzen du, baita indarkeriazko portaerei eusten dieten balio eta jarreren iraupena ere.

La magnitud de la misma y su invisibilización, refuerzan y se apoyan en la existencia de un importante nivel de tolerancia social hacia la misma y la pervivencia de valores y actitudes que soportan los comportamientos violentos.

Gizonen eta emakumeen berdintasuna lortzeko eta emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko, gizarte-portaera jakin batzuk aldatu behar dira, eta hori ez da gertatuko ez badira balioak, jarrerak eta usteak aldatzen. Oro har, balio-aldaketa hori kontzientzia kolektiboan kokatu behar da, laneko eta etxeko eremuetan esleitutako zereginetan, baita helduaroan nahiz haurtzaroko eta nerabezaroko hezkuntzan berdintasunean hazitako pertsona proaktiboen sustapenean ere. Horregatik, beharrezkoa da herritarren informazioa eta sentsibilizazioa lantzea, batez ere pertsona, gizarte, familia eta lan arloko esparru guztietan berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko neurri eta problematikei loturik.

La consecución de la igualdad de hombres y mujeres, y la erradicación de la violencia contra las mujeres, se debe plasmar en la modificación de ciertas conductas sociales, lo cual no se producirá si no va acompañado de un cambio de valores, actitudes y creencias. En términos generales, el cambio de valores se sitúa en la conciencia colectiva, en los roles asignados en los ámbitos laboral y doméstico, así como en la promoción de personas proactivas en igualdad tanto en la etapa adulta como en la educación a la infancia y la adolescencia. Para ello, es necesario trabajar en la información y sensibilización de la ciudadanía sobre las distintas problemáticas y medidas para la consecución de una igualdad real y efectiva en todas las esferas de la vida personal, social, familiar y laboral.

Ildo horretan, funtsezkoa da sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza ekintzekin jarraitzea, emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinak ikusi ahal izateko eta hori emakumeek jasaten duten desberdintasun- eta diskriminazio-egoera abiapuntutzat hartuz azaldu ahal izateko, egoera horien guztien prebentzioa sustatuz. Xede horrekin, ezinbestekoa da erantzun integrala eta diziplina anitzekoa ematea emakumearen aurkako indarkeriaren aurrean; erantzun horretan, gizarte-eragile guztien jardunak bateratu behar dira, koordinatuta.

En este sentido, resulta fundamental continuar con las acciones de sensibilización, información y formación que visibilicen aún más los distintos tipos de violencia contra las mujeres y la expliquen a partir de esa situación de desigualdad y discriminación sufrida por las mujeres, promoviendo su prevención. A este fin, se requiere una respuesta integral y multidisciplinar frente a la violencia contra las mujeres en la que se aúnen, de forma coordinada, las actuaciones de los todos agentes sociales.

Emakumeen aurkako indarkeriazko portaerez sentsibilizatzeko eta halakoak prebenitzeko abian jarritako programak, erakunde publikoek ez ezik, arlo honetan diharduten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek ere gauzatzen dituzte. Hortaz, egoki da indarkeria horri buruz sentsibilizatzeko eta hura prebenitzeko proiektuak, programak, ekintzak edo estrategiak abiarazten dituzten erakundeei laguntzea.

Los programas puestos en marcha para la sensibilización y prevención de comportamientos violentos en materia de violencia contra las mujeres se llevan a cabo no solo desde instituciones públicas, sino también desde organizaciones y asociaciones sin ánimo de lucro que desarrollan sus actividades en este ámbito. Por ello, resulta oportuno apoyar a aquellas entidades que pongan en marcha proyectos, programas, acciones o estrategias que conduzcan a generar actitudes para la sensibilización y prevención de esta violencia.

Gainera, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.3 artikuluak EAEko herri-administrazioei eskatzen die susta ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak egiten dituzten elkarteak, baita emakumearen autonomia bultzatu eta emakumeen estatus soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea helburu dutenak ere. Ikuspegi horrekin, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 2.2.q) artikuluak aurreikusten du, erakunde horren funtzioetako bat bezala, «nolako xedeak edo eginkizunak dituzten kontuan hartuta, Emakunderen helburuak lortzen lagundu dezaketen elkarte, fundazio eta enteekin harremanak ezartzea, bai eta haiekin lankidetzan aritzeko bideak ere».

Además, el artículo 24.3 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, exige a las administraciones públicas vascas que incentiven a las asociaciones que lleven a cabo actividades dirigidas a la consecución de la igualdad de mujeres y hombres, así como a promover la autonomía y a fortalecer la posición social, económica y política de las mujeres. Con este mismo enfoque, el artículo 2.2.q) del Decreto 214/2006, de 31 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, prevé, como una de las funciones de dicho organismo, «el establecimiento de relaciones y cauces de participación con asociaciones, fundaciones y demás entes y organismos que en razón de sus fines o funciones contribuyan a la consecución de los objetivos del Instituto».

Hori guztia dela medio, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, ebazpen honen bitartez, honako helburua duten dirulaguntzak arautu eta euretarako deialdia egiten du: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizazioa sustatzeko egintzak garatzea.

Por todo ello, Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, mediante la presente Resolución, regula y convoca las subvenciones destinadas al desarrollo de acciones que impulsen y promuevan actividades de sensibilización y/o de prevención de comportamientos violentos contra las mujeres.

Bestetik, deialdi hau 2018ko urriaren 31n onartutako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren babespean egiten da (2019ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez aldatua). Era berean, dirulaguntzetarako honako hauetan araututako araubideari lotuta dago: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, eta lege horren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan.

Por otra parte, la presente convocatoria encuentra su amparo en el vigente Plan Estratégico de Subvenciones de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer aprobado el 31 de octubre de 2018 (modificada mediante Resolución de 12 de agosto de 2019). Asimismo, está sujeta al régimen subvencional regulado en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

Azkenik, deialdi honi, kudeaketa bizkortzeko xedez, gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2020ko Aurrekontu Orokorren kontura.

A fin de agilizar su gestión, esta convocatoria se acoge a la tramitación anticipada de expediente de gasto, con cargo a los Presupuestos Generales de la CAE para 2020.

Hori dela eta, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Ebazpen honen helburua hauxe da: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beherago zehazten diren erakunde, elkarte eta fundazioei –irabazte-asmorik bakoak badira– emateko dirulaguntzak arautzea eta euretarako deialdia egitea: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo egintza konkretuak gauzatzea, 2020. urtean zehar; betiere, aurrekontuan kontsignatutako kredituek ezartzen dituzten mugen barruan, eta Erakundearen xede eta helburuekin bat etorriz; bestek beste: EAEko, bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egiazkoa eta eragingarria lortzea; sexuen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea; berdintasuna osotasuna egitez eta zuzenbidez galarazten duten eragozpenak ezeztatzea, eta Euskadin emakumearekiko diskriminazio-era guztiak kentzea.

1.– Es objeto de la presente Resolución la regulación y convocatoria de las subvenciones a conceder por Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer a organizaciones, asociaciones, y fundaciones, sin ánimo de lucro, para la realización, durante 2020, de proyectos, programas y/o actividades concretas cuya finalidad sea la sensibilización y/o la prevención de comportamientos violentos contra las mujeres, dentro de los límites que determinen los créditos consignados en su presupuesto, y de conformidad con los fines y objetivos del Instituto, que son la consecución de la igualdad real y efectiva de mujeres y hombres en todos los ámbitos de la vida política, económica, cultural y social del País Vasco, la promoción de las condiciones que faciliten la igualdad entre los sexos, la remoción de los obstáculos que impidan su plenitud de hecho y de derecho y la eliminación de todas las formas de discriminación de la mujer en Euskadi.

2.– Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira halaber emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 50. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Se entiende por Violencia contra las Mujeres cualquier acto violento por razón del sexo que resulte, o pueda resultar, en daño físico, sexual o psicológico o en el sufrimiento de la mujer, incluyendo las amenazas de realizar tales actos, la coacción o la privación arbitraria de libertad, que se produzcan en la vida pública o privada, de conformidad con lo establecido en el artículo 50 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Ez dira diruz laguntzekoak izango genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzea xedetzat duten proiektu, programa eta jarduerak.

3.– No serán subvencionables los proyectos, programas y actividades cuyo objeto sea la atención a mujeres víctimas de violencia.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedeetara bideratutako baliabide ekonomikoak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira, esleitu den guztizko zenbatekoa berrehun eta berrogei mila (240.000) euro izanik.

1.– Los recursos económicos destinados a las finalidades previstas en el artículo anterior procederán de los correspondientes créditos establecidos al efecto en los presupuestos de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, ascendiendo el importe asignado a doscientos cuarenta mil (240.000) euros.

2.– Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz nola izapidetu arautzen da).

2.– La concesión de ayudas quedará supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para ese objeto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2020, de acuerdo con lo establecido en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades Beneficiarias.

1.– Ebazpen honetan araututako dirulaguntzak honako erakunde, elkarte eta fundazioek –irabazte-asmorik bakoak badira– eska dezakete: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutako betekizunak betetzen dituztenak, EAEn egoitza soziala izanik, euren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen dutenak, eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legeren aplikazio-eremukoak diren fundazioak. Euren izaera juridikoa edozein delarik ere, eskabidea egiten duen orok izan behar du, bere jarduera edo helburuen artean, Erakundearen xede edo helburuetarikoren bat (Ebazpen honen 1.1 artikuluan jasotakoak).

1.– Podrán solicitar las subvenciones reguladas en la presente Resolución aquellas organizaciones, asociaciones y fundaciones de fines generales, sin ánimo de lucro, que cumplan los requisitos dispuestos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que desarrollen su actividad en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y tengan su domicilio social en esta comunidad, así como las fundaciones incluidas en el ámbito de aplicación de la Ley 9/2016, de 2 de junio, de Fundaciones del País Vasco. Todas las entidades solicitantes, independientemente de su naturaleza jurídica, deberán contemplar, entre sus fines o actuaciones, alguno/s de los fines u objetivos del Instituto, recogidos en el artículo 1.1 de esta Resolución.

2.– Ez dira erakunde onuradun izango xede partikularrak dituzten federazio, erakunde eta elkarteak, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 5. artikuluan ezarritako sailkapenarekin bat etorriz.

2.– No podrán tener la consideración de entidades beneficiarias, las federaciones, organizaciones y asociaciones de fines particulares, de acuerdo con la clasificación establecida en el artículo 5 de la Ley 7/2007, de 22 de junio, de Asociaciones de Euskadi.

3.– Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakunde eskatzaileak ezin izango dira deialdi honetan araututako laguntzetara bildu, eta ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3.– No podrán acceder a las ayudas previstas en esta convocatoria aquellas entidades que se encuentren sancionadas administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o se hallen incursas en alguna prohibición legal que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.5 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da dirulaguntzak emateko eta horiek ordaindu ahal izateko.

4.– El pago de las subvenciones y la concesión de estas quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

4. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta diru-zenbatekoaren zehaztapena.

Artículo 4.– Procedimiento de concesión de las ayudas y determinación de su cuantía.

1.– Laguntzen esleipena behingoan egingo da, egintza bakarrean, eta norgehiagokaren lehiaketa-teknika erabiliko da.

1.– La adjudicación de las ayudas se realizará de una sola vez, en un mismo acto, utilizando la técnica concursal de concurrencia competitiva.

Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskaerak aztertuz esleituko dira laguntzak. Artikulu honetan zehaztutako irizpide eta baremoei jarraikiz, onartzen den aurrekontuaren % 100 finantzatu daiteke, baina proiektu eta erakunde bakoitzak 12.000 euro jasoko ditu, gehienez ere. Hor, proiektuaren xede diren jarduera guztiak sartuko dira. Erakunde onuradun bakoitzeko bi jarduera lagundu daitezke, gehienez ere.

A tal efecto, la concesión de las ayudas se realizará mediante el análisis de las solicitudes presentadas en tiempo y forma, pudiéndose financiar hasta el 100% del presupuesto que resulte aprobado, de conformidad con los criterios y baremos fijados en este artículo, y con un tope máximo por proyecto de 12.000 euros que comprenderá el conjunto de las actividades objeto del proyecto. No podrán subvencionarse más de dos proyectos por entidad beneficiaria.

Ildo horretan, onartutako proiektutik ondorioztatzen den zenbatekoari dirulaguntzaren kalkulua aplikatuko zaio, artikulu honetan 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

En este sentido, a la cantidad que resulte como presupuesto aprobado se le aplicará el cálculo de la subvención, conforme a lo establecido en el apartado 5 de este artículo.

2.– Eskabideak behar bezala baloratu ondoren, eskaera horien lehentasuna ezarri ondoren, laguntzak esleituko dira puntuazio-ordenaren arabera, ebazpen honen 2. artikuluan adierazitako zuzkidura ekonomikoa agortu arte, betiere proiektuen balioespen-prozesuan dirulaguntza jasotzeko gutxieneko puntuazioa lortu bada, hau da, 50 puntu edo gehiago.

2.– Una vez establecida la prelación de solicitudes, tras la oportuna valoración de las mismas, se procederá a adjudicar las ayudas por orden de puntuación, hasta la consunción de la dotación económica señalada en el artículo 2 de la presente Resolución, siempre que se haya obtenido en la fase de valoración de los proyectos la puntuación mínima exigible para ser objeto de subvención, esto es, 50 puntos o más.

Bi erakundek edo gehiagok proiektuen balioespen-fasean puntuazio berdina lortu badute, eta betiere dirulaguntzaren onuradun izateko gutxieneko puntuazioa gainditu bada eta erakunde guztientzako aurrekontu-krediturik ez badago, eskabide horiek aurkeztu diren dataren araberako lehentasun-ordenari jarraituko zaio.

En caso de que dos o más entidades obtuviesen igual puntuación en la fase de valoración de los proyectos y no hubiere crédito presupuestario para todas ellas, se seguirá un orden de prelación por fecha de presentación de las solicitudes.

3.– Aurkeztutako aurrekontua onartzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

3.– Para la aprobación del presupuesto presentado se tendrán en cuenta, los siguientes criterios:

Dirulaguntza kalkulatzeko erreferentziatzat hartuko den zenbateko maximoa 12.000 eurokoa izango da proiektuko; edozein delarik proiektuaren guztizko kostua, edo Emakunderi eskatutako zenbatekoa kopuru hartatik gorakoa bada ere.

La cantidad máxima que se tomará como referencia para el cálculo de la subvención será de 12.000 euros por proyecto, independientemente de que el coste total del proyecto o la cantidad solicitada a Emakunde sea de superior cuantía.

Deialdi honetan lehiatuko den entitate bakoitzak eskatutako zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa izan daiteke proiektuko; eta, kasu horretan, hautaketa-batzordeak zenbateko horri egotzitako gastuak onartzen baditu, zifra hori onartutako aurrekontutzat joko da.

La cantidad solicitada por cada entidad que concurra a la presente convocatoria, para cada proyecto o actividad, podrá ser inferior a 12.000 euros, en cuyo caso, si la comisión de selección aprueba los gastos imputados a dicha cantidad, se tomará esta cifra como presupuesto aceptado.

Honako gastu hauek lagun daitezke diruz: aurrekontuaren exekuzioari ezinbestean loturik izanik, entitate eskatzaileak aurkeztu proiektuko aurrekontu zehaztu eta banakatuan jasotzen diren gastu arruntak, baldin eta hura garatzeari argiro lotuak badira. Halakoak dira, esate baterako: materialak, prestakuntza, inprimatze-lana, zabalkundea, laguntza teknikoa, joan-etorriak, aretoen alokairua, diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura duen telefonoa. Hau da, ez dira aintzat hartuko erakunde eskatzailearen funtzionamendu arruntetik eratorritako gastuak, esaterako: argiaren, gasaren eta telefonoaren kontsumoa, altzariak, ordenagailuak, etab. Gastu horiek ezingo dute gainditu proiektuko aurrekontuaren edo 12.000 euroko gehienekoaren % 10, proiektu bakoitzaren guztizko zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa izan arren.

Solo se considerarán gastos subvencionables, los gastos corrientes que necesariamente estén asociados a su ejecución y que aparezcan recogidos en el presupuesto desglosado y detallado del proyecto que presente la entidad solicitante, y que estén vinculados de manera indudable al desarrollo del mismo, como pueden ser: materiales, formación, imprenta, difusión, asistencia técnica, desplazamientos, alquiler de salas, teléfono directamente relacionado con la actividad subvencionada. Es decir, no se tendrán en cuenta los gastos derivados del funcionamiento normal de la entidad solicitante, como el consumo de luz, gas, teléfono, mobiliario, ordenadores, etc. Estos gastos no podrán superar en ningún caso el 10% del presupuesto o del tope máximo de 12.000 euros por proyecto, aunque el importe total de cada proyecto sea superior a dicha cantidad.

Langile-gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantza) soilik barne hartuko dira horiek jasotzen dituzten pertsonek diruz lagundutako proiektuaren garapenean esklusiboki dihardutenean.

Solo se incluirán los gastos de personal (salarios y Seguridad Social) cuando las personas perceptoras de los mismos se dediquen exclusivamente al desarrollo del proyecto subvencionado.

Dietak zehazteko garaian, kontuan hartuko da otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua, Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa.

Las dietas tendrán como referencia el baremo establecido en el decreto 16/1993, de 2 de febrero, de indemnizaciones por razón de servicio.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira zerbitzuak (profesionalak, independenteak...) azpikontratatzekoak, baldin eta proiektuko aurrekontuaren edo 12.000 euroko gehienekoaren % 20 gainditzen ez badute, proiektu bakoitzaren guztizko zenbatekoa kopuru hori baino handiagoa izan arren.

Serán gastos subvencionables los correspondientes a la subcontratación de servicios (profesionales, independientes, etc.), siempre que no excedan del 20% del presupuesto o del tope máximo de 12.000 euros por proyecto, aunque el importe total de cada proyecto sea superior a dicha cantidad.

Errentamendu eta kanonei dagokienez, proiektuaren xede den jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta badaude bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

En cuanto a los arrendamientos y cánones, estos solo serán subvencionables si están directa y exclusivamente relacionados con la actividad objeto del proyecto.

Diruz lagun daitekeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzailea zerga horren deklarazioa egitera behartuta badago. Inbertsio-gastuak ere ez dira lagunduko diruz.

No se podrá incluir como gasto subvencionable el importe del IVA deducible cuando la entidad solicitante esté sujeta a realizar la declaración del mencionado impuesto, asimismo no serán subvencionables los gastos de inversión.

4.– Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagundu ezinak diren gastuak agertzen badira, Hautaketa eta Jarraipen Batzordeak ez ditu zenbatuko diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua zehazterakoan; izan ere, aurrekontu hori hartuko da kontuan ebazpen-proposamenean dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

4.– En el caso de que el presupuesto presentado por la entidad solicitante incluyera gastos considerados como no subvencionables en el presente artículo, la Comisión de Selección y Seguimiento no los computará al objeto de determinar el presupuesto de gastos subvencionables, lo que será tenido en cuenta para la determinación del importe de la subvención que se recoja en la propuesta de Resolución.

5.– Dirulaguntzaren zenbatekoa, baremo hauen arabera kalkulatuko da:

5.– La cuantía de la subvención se calculará atendiendo a los siguientes baremos:

– Onartutako aurrekontuaren % 100 arte, esleipen-irizpideen arabera 91 eta 100 puntu artean lortzen dutenentzat.

– Hasta el 100% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación entre 91 y 100 puntos.

– Onartutako aurrekontuaren % 90 arte, esleipen-irizpideen arabera 81 eta 90 puntu artean lortzen dutenentzat.

– Hasta el 90% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación entre 81 y 90 puntos.

– Onartutako aurrekontuaren % 80 arte, esleipen-irizpideen arabera 71 eta 80 puntu artean lortzen dutenentzat.

– Hasta el 80% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación entre 71 y 80 puntos.

– Onartutako aurrekontuaren % 70 arte, esleipen-irizpideen arabera 61 eta 70 puntu artean lortzen dutenentzat.

– Hasta el 70% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación entre 61 y 70 puntos.

– Onartutako aurrekontuaren % 60 arte, esleipen-irizpideen arabera 51 eta 60 puntu artean lortzen dutenentzat.

– Hasta el 60% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación entre 51 y 60 puntos.

– Onartutako aurrekontuaren % 50 arte, esleipen-irizpideen arabera 50 puntuko puntuazioa lortzen dutenentzat.

– Hasta el 50% del presupuesto aceptado para los proyectos que obtengan, según los criterios de adjudicación, una puntuación de 50 puntos.

6.– Dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa, dagokion proiektuaren onartutako aurrekontuari lortu den puntuazioa aplikatzetik ondorioztatzen dena izango da, harik eta aurrekontua agortu arte.

6.– El montante total de la subvención será el que resulte de la aplicación de la puntuación obtenida sobre el presupuesto aprobado en cada proyecto o actividad de que se trate hasta agotar el presupuesto.

7.– Ebazpen-proposamenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da, eta erakunde bakoitzari diruz lagunduko zaizkion proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoak zehaztuko dira. Horrez gain, ordezko erakunde eskatzaileen zerrenda jasoko da, hurrenkeran, onuradunen batek uko egiten badu ere, betiere balorazioan 50 puntu edo gehiago lortu badituzte. Erakunde horiei dagokienez, ordezkotza-ordenaren arabera zerrendatuta, proiektuak identifikatuko dira, eta uko eginez gero laguntzak izango duen gehieneko zenbatekoa adieraziko da, zeina ez den inola ere uko egin duen erakunde onuradunari esleitutakoa baino handiagoa izango, ezta hautaketa-fasean lortutako puntuazio-irizpidearen aplikazioz eta deialdian behar adinako zuzkidura ekonomikoa izanez gero esleituko zitzaiona baino handiagoa ere.

7.– La propuesta de resolución, además de la relación de las entidades beneficiarias respecto de las que se identificarán los proyectos subvencionados y los respectivos importes asignados, recogerá una relación ordenada de otras entidades solicitantes suplentes para el caso de que se produzca alguna renuncia por parte de las beneficiarias, siempre que hayan obtenido una valoración de 50 puntos o más. Respecto de tales entidades, relacionadas por orden de suplencia, se identificarán los proyectos y se expresará el importe máximo que en caso de renuncia podría alcanzar la ayuda, que nunca sería superior a la cantidad asignada a la beneficiaria renunciante ni a la que en aplicación del criterio de puntuación obtenido en la fase de selección le hubiere sido asignada de existir dotación económica suficiente en la convocatoria.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta eskabideak nola aurkeztu eta egin.

Artículo 5.– Plazo, presentación y formalización de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).

1.– El plazo de presentación de solicitudes finalizará el 31 de enero de 2020, incluido.

2.– Eskabideak baliabide elektronikoak erabiliz bakarrik aurkeztu beharko dira, eskabide-ereduaren arabera, oso-osorik beteta, eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa erantsita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezartzen denez. Hortaz, eskabideak euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan aurkeztu beharko dira: http://www.euskadi.eus/2020/elkarteak-vg/web01-tramite/eu edo www.euskadi.eus/zerbitzuak/0082907

2.– Las solicitudes deberán presentarse únicamente a través de medios electrónicos según el modelo de solicitud, debidamente cumplimentado en todos sus términos, y adjuntando la documentación exigida en el artículo siguiente, tal y como señala el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Así, las solicitudes deberán presentarse en la siguiente sede electrónica de euskadi.eus: http://www.euskadi.eus/2020/asociaciones-vg/web01-tramite/es o www.euskadi.eus/servicios/0082907

Erakunde bakoitzeko bi proiektu aurkeztuko balira, bakoitza eskabide batean aurkeztuko beharko litzateke.

Si se presentaran dos proyectos por entidad cada uno de ellos deberá presentarse en solicitud independiente.

3.– Bide elektronikoz egindako eskabidearen ondorengo izapideak, helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Los trámites posteriores a la solicitud por canal electrónico se realizarán a través de: http://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Prozedura honetako izapide guztiak bitarteko telematiko bidez egin ahal izateko, erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartutako edozein egiaztagiri elektroniko erabili ahal izango dute. Onartutako egiaztagiri elektronikoak esteka honen bidez kontsultatu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/informazioa/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/y22-izapide2/eu

4.– Para poder realizar todos los trámites de este procedimiento a través de los medios telemáticos, las entidades solicitantes podrán utilizar cualquiera de los certificados electrónicos admitidos por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Los certificados electrónicos admitidos podrán consultarse a través del siguiente link: https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/certificados_admitidos/es_cert_ele/certificados_electronicos.html

5.– Erakundeek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Las entidades podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad, tal y como se establece en los artículos 5.2.a y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 6.– Solicitudes y documentación a presentar.

1.– Eskabidearekin batera, erakunde interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– Junto con la solicitud, las entidades interesadas deberán aportar la siguiente documentación:

a) Proiektuaren datuak, I. eranskinaren arabera.

a) Datos del proyecto según Anexo I.

b) 2020ko abenduaren 31 bano lehen egin behar diren jardueren proiektua eta programa.

b) Proyecto y programa de actividades a realizar hasta el 31 de diciembre de 2020.

c) Baremazioa egiteko 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak egiaztatzeko aukera ematen duen beste edozein dokumentazio.

c) Cualquier otra documentación que posibilite la acreditación de los criterios de adjudicación previstos en el artículo 9, a efectos de baremación.

2.– Gehienez ere bi proiektu edo bi programa ezberdin aurkeztu ahal izango ditu entitate bakoitzak.

2.– Cada entidad podrá presentar un máximo de dos proyectos o programas distintos.

3.– Laguntza eskatzen duen erakundeak, ondoren zehazten diren betebeharrak betetzen dituela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpena baliatu ahal izango du, eskabidean bertan ageri den ereduaren arabera:

3.– Los requisitos de la entidad solicitante de la ayuda que se especifican a continuación, podrán justificarse a través de una declaración responsable, según el modelo previsto en la propia solicitud:

a) Erakunde eskatzailea legez eratuta eta erregistratuta dagoela elkarteen edo fundazioen erregistroan.

a) Que la entidad solicitante se encuentra legalmente constituida y registrada en el Registro de Asociaciones o Fundaciones, según corresponda.

b) Entitate eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo entitate pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari ote den eta/edo halakorik eskatu duen eta onartu zaion, edo eskabidea artean ebatzi gabe dagoen.

b) Que la entidad solicitante está, o no, percibiendo y/o ha solicitado alguna ayuda que haya sido concedida o esté pendiente de resolución con este mismo objeto y finalidad a cualquier otra administración pública o entidad privada.

c) Erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

c) Que la entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

d) Erakunde eskatzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.

d) Que la entidad solicitante no se encuentra cumpliendo sanción administrativa o penal por incurrir en discriminación por razón de sexo ni está sancionada con la prohibición de acceder a las ayudas previstas en la presente Resolución en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

e) Erakunde eskatzailea ez dagoela itzulketa-edo zehapen-prozeduraren baten baitan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzei dagokienez, artean prozedura izapidetzen ari dela.

e) Si la entidad solicitante se encuentra incursa en procedimientos de reintegro o sancionadores en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

f) Egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako agirietan jasotako datuak, eta deialdi honetan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen dituela.

f) Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que la acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la en la presente convocatoria para obtener la condición de beneficiaria.

g) Eskatzaileak honako hauetarako baimena ematen diola deialdi hau kudeatzen duen organoari: nortasun-datuak eta Datuen alta/Hirugarren Interesdunaren datuak administrazio eskudunean bide elektronikoen bitartez edo aukeran dauden baliabideen bitartez begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko baimena, hain zuzen ere.

g) Que la entidad solicitante autoriza al órgano gestor de esta convocatoria a la comprobación, constancia o verificación en la Administración competente, por medios electrónicos o en su caso por los medios que estén disponibles, de los datos de identidad y del Alta de Datos/Tercero Interesado.

4.– Aurreko paragrafoko a) atalean bilduta dagoen erantzukizunpeko adierazpenean biltzen diren puntuen egiazkotasuna, kasu horietan, dokumentazio ordezkatua aurkeztuta egiaztatu beharko da, eta hori kasuan kasuko laguntza edo dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehenago egin beharko dute entitate onuradun gisa aurkezten direnek.

4.– La veracidad de los extremos contenidos en la declaración responsable recogida en el apartado a del párrafo anterior deberá ser acreditada mediante la aportación de la documentación sustituida con anterioridad a la resolución del procedimiento de concesión de la ayuda o subvención de que se trate, por quienes se propongan como entidades beneficiarias.

5.– Dirulaguntza mota honi buruzko aurreko deialdietan parte hartu ez duten erakundeek edo aurkeztu ziren azken deialdiaz geroztik erakundean aldaketak izan dituztenek honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

5.– Aquellas entidades que no hubieren participado en convocatorias anteriores de este tipo de subvenciones o se hubieren producido modificaciones en la entidad desde la última convocatoria a la que se presentaron deberán adjuntar además la siguiente documentación:

a) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

a) Copia de la tarjeta de Identificación Fiscal.

b) Erakundearen estatutuen kopia.

b) Copia de los Estatutos de la entidad.

c) Egiaztagiria, dagokion foru ogasunak egina, entitate eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

c) Certificado que acredite, en su caso, que la entidad solicitante está exenta del IVA, expedido por la Hacienda Foral que corresponda.

6.– Eusko Jaurlaritzan dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

6.– No será preceptiva la presentación de aquellos documentos que ya se encuentren en poder del Gobierno Vasco o sus organismos autónomos, siempre que se haga constar en la solicitud la fecha y el órgano o dependencia en que se presentaron, de conformidad con lo establecido en el artículo 53.1.d) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoa dela egiaztatzeko.

7.– La Administración, en cualquier momento, podrá solicitar la entrega de la documentación original con el fin de comprobar su autenticidad.

8.– Hautaketa eta segimendu batzordeak egoki deritzon informazio osagarria eska dezake, hain justu ere entitate eskatzaileek aurkeztutako datuak egiaztatu eta konprobatzeko.

8.– La Comisión de selección y seguimiento podrá recabar la información complementaria que considere necesaria para el conocimiento y comprobación de los datos aportados por las entidades solicitantes.

9.– Laguntzen erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrean bete beharrekoak betetzen dituzten automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, eta erakundeek onarpena eman beharrik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

9.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes se verificará automáticamente, tantas veces como fuere necesario, por el órgano gestor, sin necesidad del consentimiento de aquellas, en aplicación de lo dispuesto por el artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

7. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Dirulaguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 6. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio interesdunari, eta, horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio interesdunari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación señalada en el artículo 6, el Instituto requerirá a la interesada la presentación de la documentación omitida o la subsanación del defecto observado concediendo, a estos efectos, un plazo de diez días, a contar desde el día siguiente al de su notificación con indicación de que, si así no lo hiciera, se tendrá por desistida de su petición, previa resolución dictada en los términos previstos en los artículo 21 y 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8. artikulua.– Hautaketa eta Jarraipen Batzordea.

Artículo 8.– Comisión de selección y seguimiento.

1.– Hautaketa eta Jarraipen Batzordea osatuko da aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko eta emandako dirulaguntzen jarraipena egiteko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du batzordeak, eta ondoren, esleipen-proposamen arrazoitua aurkeztuko dio Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena hartzeko; gero, justifikazioari dagokion jarraipena egingo du.

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas y seguimiento de las subvenciones concedidas, se constituirá una Comisión de selección y seguimiento que verificará el cumplimiento de los requisitos establecidos en la presente convocatoria; dicha Comisión elevará la propuesta de adjudicación motivada a la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer para que dicte resolución de concesión y posteriormente realizará el seguimiento de su justificación.

2.– Hautaketa eta Jarraipen Batzordeko kideak:

2.– La Comisión de selección y seguimiento estará compuesta por las siguientes personas:

Presidentea: Zuriñe Elordi Romero andrea, Idazkari nagusia.

Presidenta: Dña. Zuriñe Elordi Romero, Secretaria General.

Bokalak:

Vocales:

– M.ª Socorro Álvarez Fernández andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko arduraduna.

– Dña. M.ª Socorro Álvarez Fernández, responsable del Área de Violencia contra las Mujeres.

– Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzuen Arloko arduraduna.

– Dña. Izaskun Garaigordobil Garmendia, Responsable del Área de Administración y Servicios.

– Sorne Mirari Etxebarria Arrien andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko teknikaria.

– Dña. Sorne Mirari Etxebarria Arrien, técnica del Área de Violencia contra las Mujeres.

– Izaskun Fernández Otegi andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

– Dña. Izaskun Fernández Otegi, responsable del Área de Asesoría Jurídica.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduradunak beteko du eginkizun hori.

Secretaria: actuará como tal la responsable del Área de Asesoría Jurídica.

3.– Batzorde horrek erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu, ebazpen honen 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/1992 Legeko 17. artikuluan xedatua kontuan izanik.

3.– Dicha Comisión adoptará las decisiones por mayoría simple, de acuerdo con los criterios de adjudicación establecidos en el artículo 9 de la presente Resolución y lo dispuesto en el artículo 17 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

4.– Hautaketa eta Jarraipen Batzordeko kideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak izendatuko ditu, eta izendapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, emate-ebazpena gauzatu aurretik.

4.– El nombramiento de las personas que formen parte de la Comisión de selección y seguimiento se llevará a efecto por la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco antes de la resolución de concesión.

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de valoración.

1.– Proiektu bakoitzak lor dezakeen gehieneko balorazioa ehun (100) puntu dira, ondoren aipatzen diren irizpideen arabera banatzen direnak:

1.– La valoración máxima que puede obtenerse por cada proyecto es de cien (100) puntos, distribuidos de conformidad con los criterios que se citan a continuación:

a) Proiektuaren kalitate teknikoa. 45 puntu, gehienez; honako era honetan banatuta:

a) Calidad técnica del proyecto. Hasta 45 puntos, distribuidos como sigue:

– Intersekzionalitatearen ikuspegia: 5 puntu gehienez.

– Enfoque de interseccionalidad: hasta 5 puntos.

– Helburuak zehaztea, helburu horiek argi azaltzea eta helburuak egin nahi diren jarduerekin bat etortzea. 5 puntu gehienez.

– Formulación de objetivos, claridad en la exposición de los mismos y concordancia con las actividades que se pretende realizar. Hasta 5 puntos.

– Proiektua egiteko eta jarduerak ebaluatzeko erabiliko den metodologia. 5 puntu gehienez.

– Metodología a emplear en la realización del proyecto y evaluación de las actividades. Hasta 5 puntos.

– Proiektua garatu edo/eta inplementetzearen bideragarritasuna: egutegia, aurrekontua. 5 puntu gehienez.

– Viabilidad de la implementación y/o desarrollo del proyecto: calendario, presupuesto. Hasta 5 puntos.

– Proiektuaren originaltasuna eta kreatibitatea. 5 puntu gehienez.

– Originalidad y creatividad del proyecto. Hasta 5 puntos.

– Giza eskubideen alde egindako bidea: 5 puntu gehienez.

– Trayectoria en favor de los derechos humanos: hasta 5 puntos.

– Beste problematika batzuk ere badituzten emakumeekin lan egiten izandako esperientzia: 5 puntu gehienez.

– Experiencia en el trabajo con mujeres con problemáticas asociadas: hasta 5 puntos.

– Entitate eskatzaileen egitura eta kudeatze-gaitasuna, kontuan hartuta baliabide teknikoak, pertsonalak (jarduerak egingo dituen taldeak genero-ikuspegiaz duen prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila) eta materialak. 5 puntu gehienez.

– Estructura y capacidad de gestión de las entidades solicitantes, en cuanto se refiere a medios técnicos, personales (formación teórica en enfoque de género y perfil profesional del equipo encargado de la realización de las actividades) y materiales. Hasta 5 puntos.

– Programako kolektibo onuradunak, askotariko bereizkeria duten kolektiboen artean: 5 puntu gehienez.

– Colectivos beneficiarios con discriminación múltiple en el programa: hasta 5 puntos.

b) Proiektuaren onura soziala. 50 puntu gehienez; honako era honetan banatuta:

b) Beneficio social del proyecto. Hasta 50 puntos, distribuidos como sigue:

– Emakumeen kontrako indarkeria modu guztien biktimen elkarteek aurkeztutako proiektuak: 15 puntu gehienez.

– Proyectos presentados por asociaciones de víctimas de las diferentes manifestaciones de la violencia contra las mujeres: hasta 15 puntos.

– 21 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako emakumeek gauzatutako proiektuak: 5 puntu gehienez.

– Proyectos ejecutados por mujeres menores de 21 años o por mujeres mayores de 65 años: hasta 5 puntos

– Hartzaileak (kopurua eta kolektiboa), lurralde-eremua eta gauzatzeko egutegia: 5 puntu gehienez.

– Número y colectivo de personas destinatarias, ámbito territorial y calendario de ejecución: hasta 5 puntos.

– Kolektibo hartzaile zehatzean espero den oihartzun-maila: 5 puntu gehienez.

– Grado de repercusión esperado en el colectivo destinatario concreto: hasta 5 puntos.

– Etorkizunean programarekin jarraitzearen egokitasuna: 5 puntu, gehienez.

– Procedencia del mantenimiento del programa a futuro: hasta 5 puntos.

– Beste elkarte/erakunde/fundazio batzuekin sarean lan egitea: 5 puntu gehienez.

– Trabajo en red con otras asociaciones/organizaciones/fundaciones: hasta 5 puntos.

– Proiektuaren aurrekariak eta kolektibo hartzailean izango duen eragina: 5 puntu gehienez.

– Antecedentes del proyecto, y su impacto en el colectivo de personas destinatarias al que va dirigido: hasta 5 puntos.

– Hedapen-tresnak: 5 puntu gehienez.

– Instrumentos de difusión: hasta 5 puntos.

c) Euskara eta gaztelania erabiltzea jardueraren publizitatean edo garapenean. 5 puntu gehienez.

c) Utilización del euskera y castellano en la publicidad y desarrollo de la actividad. Hasta 5 puntos.

3.– Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek berrogeita hamar (50) puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

3.– Para poder ser subvencionados los proyectos, deberán obtener, al menos, un mínimo de cincuenta (50) puntos.

10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitateko prozedura.

Artículo 10.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Deialdian aurkeztutako eskaerak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, prozedura horren ebazpena Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio, Hautaketa eta Jarraipen Batzordearen proposamenaren arabera, eta interesdunek proposatutako arazo guztiak erabakiko dira bertan.

1.– Las solicitudes presentadas en la convocatoria se tramitarán en un único procedimiento cuya resolución, que decidirá todas las cuestiones planteadas por las personas interesadas, corresponde a la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, a propuesta de la Comisión de selección y seguimiento.

2.– Hartzen den ebazpenean, laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, laguntza jaso duen erakundearen izena edo izen soziala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundutako jardun-proiektua zehaztuko dira. Ukatutako eskabideen kasuan, ukatze horren arrazoiak ere adieraziko dira.

2.– La resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras, el nombre o denominación social de las entidades beneficiarias, la cuantía de la subvención concedida y el proyecto de actuación subvencionado. En el caso de las denegadas recogerá también los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Ebazpenean, bestalde, entitateen erreserba-zerrenda jaso da, puntuazioko ordena korrelatiboaren arabera, eta kontuan izanik 4.7 artikuluan aurreikusitakoa.

3.– La citada Resolución recogerá, además, por orden correlativo de puntuación, una lista de reserva de entidades, según lo previsto en el artículo 4.7.

4.– Ebazpena argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, eta iragarki-taula horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Halaber, banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, publikotasun-ondorioak izan ditzan.

4.– La Resolución de adjudicación se publicará en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente al de su publicación en dicho tablón. Asimismo, será comunicada individualmente a las entidades solicitantes y se publicará el Boletín Oficial del País Vasco a efectos de publicidad.

5.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan ebazpenik adierazten ez bada, dirulaguntza eskabideari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las personas interesadas será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la correspondiente resolución de convocatoria, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

11. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 11.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik egonez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

Las subvenciones previstas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas por cualquiera otra institución pública o privada, siempre que de ello no se derive sobrefinanciación. Caso de producirse esta se reducirá el importe de la subvención hasta el límite máximo que corresponda.

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 12.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

De conformidad con lo establecido en los artículos 13 y 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, las Entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Resolución deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazi –hau da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu– eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu egin dutela esan nahiko du. Dirulaguntza onartuz, Ebazpen honetan ezarritako arau guztiak onartzen dira, baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako erlazio-bermeak eta itzulera eta zehapenen erregimena ere.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de la notificación mediante la publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco de la concesión de la subvención, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada. La aceptación de la subvención implica la de todas las normas fijadas en la presente Resolución, así como las garantías relacionales y el régimen de reintegros y sanciones establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

b) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia bidaltzea, baldin eta lehenagoko dirulaguntzetan aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Eranskin hori eskuratzeko: http://www.emakunde.euskadi.eus/emakundeu/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa

b) Remitir el impreso «Alta de Datos/Tercera Parte Interesada» en los supuestos en los que no se hubiera presentado en subvenciones anteriores o haya sufrido modificaciones. Se podrá acceder a dicho impreso en: http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-subemaku/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

c) Dirulaguntza eman izanaren oinarrian dauden jarduerak (proiektuaren eduki nagusia osatzen dutenak) kudeatu eta egitea, deialdi honetan ezarritako modua, baldintzak eta epea betez, dituzten ezaugarriak direla-eta azpikontratatu egin behar direnak izan ezik. Azpikontratatutako gastuek, betiere, ez dute diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren 100eko 20 gaindituko.

c) Gestionar y realizar de forma directa aquellas actividades que fundamente la concesión de la subvención en la forma, condiciones y plazo establecidos en la convocatoria, y que constituyesen el contenido principal del proyecto, a excepción de aquellas actividades que, por su propia naturaleza, debiesen ser subcontratadas, siempre que no excedan del 20 por 100 del coste total del proyecto subvencionado.

d) Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jaso direla xede bereko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

d) Comunicar a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

e) Diruz lagundutako jarduera egin dela justifikatzea, jardueraren memoria xehatua aurkeztuz, eta horri diru-sarreren eta gastuen egikaritutako aurrekontua gaineratuz, ebazpen honen hurrengo artikuluak adierazten duen bezala.

e) Justificar la realización de la actividad subvencionada mediante la presentación de una memoria detallada de la misma, acompañada del presupuesto ejecutado de ingresos y gastos, según dispone el artículo siguiente de la presente Resolución.

f) Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela eskatzen duten informazioa ematea deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzei buruz.

f) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las subvenciones recibidas con cargo a esta convocatoria.

g) Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, idatziz jakinarazi beharko dute, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.

g) Comunicar, por escrito, cualquier variación o modificación que pretendan efectuar en las actividades subvencionadas, requiriéndose la expresa aprobación de la Dirección del Instituto para su realización.

h) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka instituzionala agerraraztea diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan marka inprimatu edo agerrarazi daitekeen guztietan-, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan deskribatutakoaren arabera (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.). Marka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik ateratzen den dokumentuan. Jardueraren edukiak bere gain hartzen dituena elkarte, federazio edo fundazioa dela adierazi behar da jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan.

h) Hacer figurar la marca institucional de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, según se describe en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco (BOPV n.º 205, de 26-10-1999), en toda la publicidad o propaganda de las actividades subvencionadas que permita la impresión o visualización de aquella. La marca podrá ser solicitada en la sede de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. En todo caso, deberá figurar el logotipo de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer en el documento resultante del proyecto subvencionado. En la publicidad de la actividad o en la publicación subvencionada se hará constar que es la asociación, federación o fundación, en su caso, quien asume los contenidos de la citada actividad.

i) Dirulaguntzaren helburu diren proiektuek giza baliabideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte; ondorioz, proiektu horiek ezingo dute herritarrentzat iraingarria den, haien duintasunari kalte egiten dion edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duen ikur edo elementurik erabili.

i) Los proyectos objeto de subvención deberán respetar los derechos humanos y los valores de convivencia entre personas y, en consecuencia, no podrán incorporar símbolos o elementos que puedan resultar ofensivos para la ciudadanía, vulnerar su dignidad o sugerir justificación de la violencia.

j) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek aurkeztutako memoria, proiektu eta gainerako testu idatzietan hizkera ez-sexista erabiliko da. Orobat, bazter utzi beharko dituzte genero-estereotipoak, eta aktiboki sustatu emakumeen eta gizonen berdintasuna, egiten dituzten irudi, jakinarazpen, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan.

j) De conformidad con lo establecido en el artículo 18.4 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, las memorias, proyectos y demás textos aportados por las entidades solicitantes de subvención, deberán adecuar su redacción a un uso no sexista del lenguaje. Asimismo, evitar la reproducción de estereotipos de género y promover activamente la igualdad de mujeres y hombres en todas las imágenes, comunicaciones, publicaciones, programas, cursos, etc. que se realicen.

k) EAEko bi hizkuntza ofizialetan egin beharko dute diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 39.2 eta 38.2 artikuluetan.

k) De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 39.2 en relación con el 38.2 de la Ley 6/2003, de 22 de diciembre, de Estatuto de las Personas Consumidoras y Usuarias, realizar la publicidad que realicen del proyecto y de las actividades subvencionadas en las dos lenguas oficiales de la CAE.

13. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.

Artículo 13.– Justificación y pago de la subvención.

1.– Dirulaguntzaren ordainketa zatika egingo da; dirulaguntzaren ehuneko hirurogeita hamabosta 12.d) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren ez bada ukorik egin, Elkarteen edo Fundazioen erregistroan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Gainerako ehuneko hogeita bosta, diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zaie 2021eko ekitaldiko erakunde onuradunei, betiere 2021eko martxoaren 1era bitartean honako dokumentazio hau aurkezten badute:

1.– El pago de la subvención será fraccionado, abonándose el setenta y cinco por ciento de la misma transcurrido el plazo indicado en el artículo 12.a) sin haber mediado renuncia, previa presentación de la documentación acreditativa de su inscripción en el registro de Asociaciones o Fundaciones. El veinticinco por ciento restante, se abonará a las entidades beneficiarias en el ejercicio 2021, una vez justificados todos los gastos generados por las actividades subvencionadas, mediante la presentación, hasta el 1 de marzo de 2021 inclusive, de la documentación siguiente:

– Jasotako funts publikoak zertan erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda. Halaber, onuradunen kopurua sexuaren arabera xehakatuta jasoko da: zuzenekoak (elkartekoak, federaziokoak edo fundaziokoak direnak eta bertan lan egiten dutenak), bitartekoak (proiektua gauzatzeko kontratatu direnak edo proiektua aurrera eramateko kontratatu den entitate edo enpresakoak direnak eta bertan lanean daudenak) eta azkenak (eginiko proiektuaren onurak jasoko dituztenak) (II. eranskina).

– Memoria justificativa de la aplicación dada a los fondos públicos percibidos. En dicha memoria se describirán las actividades realizadas y los objetivos conseguidos, de acuerdo con el calendario previsto en el proyecto. Asimismo, se recogerá de forma desglosada por sexo el número de las personas beneficiarias directas (quienes componen y trabajan en la organización, asociación o fundación), intermedias (quienes son contratadas para llevar a cabo el proyecto y las que componen y trabajan en la entidad o empresa que es contratada para el diseño o ejecución del proyecto) y últimas (quienes en última instancia hacen uso del proyecto) (Anexo II).

– Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoa, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituztela. Egindako gastutzat joko da erakunde eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean benetan ordaindu duena.

– Balance económico por cada actividad subvencionada, teniendo en cuenta que los gastos subvencionables deberán cumplir los requisitos contenidos en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, entre los que se encuentra que se considerará gasto realizado el que ha sido efectivamente abonado por la entidad solicitante entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2020.

– Diruz lagundu den gastua benetan egin dela egiaztatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Fakturetako edo agirietako gastuaren data 2020ko abenduaren 31 izango da, gehien jota.

– Facturas y justificantes de pago originales que acrediten la efectiva realización del gasto subvencionado. La fecha del gasto de las facturas o documentos al efecto no podrá exceder del 31 de diciembre de 2020.

– Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen –eta ez beste ezertan– diharduten pertsonen soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko agiriak.

– Justificantes de salarios y gastos de Seguridad Social cuando las personas receptoras de los mismos se dediquen exclusivamente al desarrollo del proyecto subvencionado.

– Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu behar dira, eta jardueraren garapenari lotuak egon behar dute ezbairik gabe.

– Justificantes de aquellos gastos corrientes de funcionamiento que aparezcan recogidos en el presupuesto desglosado y detallado de la actividad que presente la entidad solicitante y que estén vinculados de manera indudable al desarrollo de la misma.

– Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarte, erakunde edo fundazioek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten frogagiriak.

– Documentos justificativos de que se ha hecho constar, en cuanta publicidad se efectúe de las actividades subvencionadas, la colaboración de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y la asunción de los contenidos de aquellas por parte de la asociación, organización o fundación.

2.– Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionalaren minorazioa egingo da dirulaguntzaren guztizko zenbatekoan.

2.– En los casos en los que el coste total definitivo del proyecto sufra una minoración respecto de aquel que se tomó en consideración para calcular la subvención, o cuando la cantidad justificada mediante documentos acreditativos del gasto (facturas, recibos, etc.) fuese inferior a la de la ayuda concedida, se efectuará la correspondiente y proporcional minoración en el montante total de la subvención.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 14.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzaren bat aldatzen bada, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira (betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada) eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk aldi berean laguntzarik edo dirulaguntzarik eman badu.

1.– Se deberá poner en conocimiento de la Dirección de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención. Las alteraciones que se produzcan, siempre que se entienda cumplido el objeto de la subvención, así como, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de las subvenciones.

2.– Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko apartatuan aipatutakoa jaso ondoren, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako dirulaguntza aldatu eta/edo likidatuko du; horrez gainera, hala badagokio, dirulaguntzen zenbatekoak egokituko ditu, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko du, eta, hartarako, dirua itzultzeko 15 eguneko epea emango du.

2.– Recibida la documentación señalada en el artículo anterior o, en su caso, la contemplada en el apartado anterior del presente artículo, previo el análisis y evaluación de la misma, la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer procederá, mediante Resolución que pondrá fin a la vía administrativa, a efectuar, según los supuestos, la modificación y/o la liquidación de la subvención concedida en la que se reajustarán, en su caso, los importes de la misma, señalando, si procediera, la cuantía de la misma cuyo reintegro proceda y otorgando, a tal efecto, un plazo de 15 días para efectuarlo.

3.– Entitate onuradunak, salbuespen gisa, diruz lagundutako jardueraren edukia aldatzeko eska dezakete, baita jarduera gauzatzeko eta dagozkion gastuak justifikatzeko modua eta epeak ere, jardueraren garapena aldatu eta zailtzen dituzten gorabeherak azaltzen direnean, eta aldaketa horiek baimendu egin ahal izango dira, hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira. Diruz lagundutako jarduera exekutatzeko epea aldatzeari buruzkoa bada eskatutako aldaketa, aldaketa hori baimendu egingo da, baldin eta exekuziorako epe berria 2020ko ekitaldiaren barruan sartuz gero. Aldaketa egiteko eskaeretan behar beste arrazoitu beharko da zergatik aldatzen edo zailtzen den jardueraren garapena, eta eskaera horiek Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aurkeztu beharko zaizkio, aldaketa justifikatzen duten arrazoiak agertu eta berehala eta, betiere, proiektua gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

3.– Las entidades beneficiarias podrán solicitar, con carácter excepcional, la modificación del contenido de la actuación subvencionada, así como de la forma y plazos de su ejecución y justificación de los correspondientes gastos, cuando aparezcan circunstancias que alteren o dificulten el desarrollo de la actuación, que podrán ser autorizadas siempre que no dañen derechos de terceras personas. En el caso de que la modificación solicitada se refiera a la modificación del plazo de ejecución de la actuación subvencionada, esta solo podrá ser concedida si el nuevo plazo de ejecución se desarrolla dentro del ejercicio 2020. Las solicitudes de modificación deberán fundamentar, suficientemente, las circunstancias por las que se altera o dificulta el desarrollo de la actividad y deberán presentarse ante la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer con carácter inmediato a la aparición de las causas que las justifiquen y, en todo caso, con anterioridad al momento en que finalice el plazo de ejecución del proyecto.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak aldaketa baimentzea bidezkoa den ala ez ebatziko du, eskabidea erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan; epe hori igarota ez bada esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da.

La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer resolverá, en el plazo de un mes a contar desde la fecha de entrada en el registro de la solicitud, sobre la procedencia o no de autorización de la modificación; transcurrido el citado plazo sin que se haya dictado y notificado resolución expresa, se entenderá desestimada la citada solicitud.

15. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Artículo 15.– Incumplimientos.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskadiko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan zehaztutakoaz gain, hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, constituyen supuestos de incumplimiento, además de los dispuestos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, los que a continuación se relacionan:

a) Jasotako dirulaguntza hasierako proiektuan azaltzen zen jarduerarako barik beste baterako erabiltzea osorik edo partez.

a) La aplicación total o parcial de la subvención recibida para actividad distinta de la que constaba en el proyecto inicial.

b) Aurkeztutako proiektuan aldaketak sartzea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak baimendutako aldaketen kasuan izan ezik, aurreko artikuluan ezarritakoa dela bide.

b) La introducción de modificaciones en el proyecto presentado, salvo que se hubieren autorizado por la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, en virtud de lo establecido en el artículo precedente.

c) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak onartutako kopurua osorik justifikatuta ez egotea.

c) La falta de justificación del total de la cantidad aprobada por la Dirección de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

d) Aurkeztutako eskaeran edo agirietan jaso eta dirulaguntza emateko balio izan duten datuak benetakoak ez izatea.

d) La falsedad de cualquiera de los datos contenidos en la solicitud o documentación presentada que hubieren dado lugar a la concesión de la subvención.

2.– Dirulaguntzaren onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean edo ebazpen honetan ezarritako baldintzaren bat bete ezean, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotako ez-betetzeren bat izan dela egiaztatzen bada, prozedura-izapide egokiak bideratu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo partzialki galduko du, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak itzuli beharko dizkio, berandutze interesekin, bidezkoak izan daitezkeen gainerako egintzen kalterik gabe. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan –Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautu, eta, era berean, dirulaguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintza, araubide eta betebeharrak ezartzen ditu– eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– El incumplimiento de cualquiera de las condiciones establecidas en la resolución de otorgamiento de la subvención o en la presente Resolución o la constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de los recogidos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, por parte de la entidad beneficiaria, previa substanciación de los trámites procedimentales oportunos, conllevará la pérdida total o parcial del derecho a la percepción de la ayuda y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas con sus intereses de demora, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Todo ello de conformidad con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión, así como en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y con el artículo 37.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Deialdian jasotako betebeharrak partez bakarrik betetzen badira, eta konpromisoak betetzera bideratu badira, jasotako zenbatekoen zati bat itzuli behar izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.n) eta 37.2 artikuluekin bat etorriz. Graduazio-irizpide gisa ezartzen dira ondoren jasotako baldintza osagarrien ez-betetzeak; izan ere, emandako zenbateko osoaren % 20rainoko gutxitzea ekar dezakete, proportzionaltasun printzipioa errespetatuz, betiere:

3.– El cumplimiento parcial de las obligaciones contenidas en la convocatoria, tendentes a la satisfacción de sus compromisos, conllevará la obligación de reintegro de parte de las cantidades percibidas, de acuerdo con los artículos 17.3.n) y 37.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre. Se establecen como criterios de graduación los incumplimientos de condiciones impuestas de tipo accesorio que se recogen a continuación, los cuales supondrán una aminoración de hasta un 20% sobre el total de la cuantía concedida, siempre con respeto del principio de proporcionalidad:

a) Diruz lagundutako jardueretan egin nahi den edozein bariazio edo aldaketa ez jakinaraztea idatziz.

a) No comunicar, por escrito, cualquier variación o modificación que pretendan efectuar en las actividades subvencionadas.

b) Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza ez adieraztea (Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka jarrita).

b) No hacer constar, en cuanta publicidad se efectúe de las actividades subvencionadas, la colaboración de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer mediante la reproducción de la marca de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

c) Hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

c) Hacer un uso sexista del lenguaje.

16. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 16.– Procedimiento de reintegro.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatuarekin bat etorriz (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena), ezarritako baldintzak eta/edo betekizunak betetzen ez direnean, hau izango da emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura:

De conformidad con lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión, el procedimiento para la devolución de la subvención concedida, en el supuesto de incumplimiento de las condiciones y/u obligaciones establecidas, se ajustará a lo siguiente:

a) Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio alegazioak aurkezteko.

a) La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer comunicará a la entidad interesada la iniciación del procedimiento y las causas que lo fundamentan, concediendo un plazo de 15 días hábiles para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubieran realizado, se pondrá fin al procedimiento por Resolución de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. Dicha Resolución pondrá fin a la vía administrativa.

Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas más los intereses legales que resultaren de aplicación, en el plazo máximo de dos meses, a contar desde su notificación. Este plazo se considerará como período voluntario.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

c) La falta de reintegro en el período voluntario será puesta en conocimiento del órgano competente del Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

d) Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik dirulaguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

d) El plazo máximo para resolver y notificar el procedimiento para la resolución de las ayudas concedidas por incumplimiento de las normas aplicables, regulado en el presente artículo, será de seis meses.

17. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Artículo 17.– Tratamiento de datos personales.

Deialdi honetan parte hartzen duten lagunen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen datuen tratamendu batean –Bekak, laguntzak eta dirulaguntzak– sartuko dira. Tratamendu hori Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan araututakora eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakora lotuta dago.

Los datos personales de quienes participen en esta convocatoria serán incorporados para su tratamiento de datos denominado becas, ayudas y subvenciones de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y en el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos).

Erakundeak sustatutako laguntzak kudeatzeko baino ez dira erabiliko datu horiek, botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Hala nahi dutenek, legeak aurreikusten dituen eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, aurka egiteko, zein Erregelamenduan aurreikusitako eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Datuak babestekoari buruzko informazioa: www.euskadi.eus/datuak-babesteko

El uso de dichos datos se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Instituto en el cumplimiento de una misión en ejercicio de Poderes Públicos. Las personas interesadas podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, oposición, así como cualquier otro derecho previsto por el Reglamento. Información de protección de datos: www.euskadi.eus/proteccion-datos

Datu pertsonalak ez dira hirugarren herrialdeetara bidaliko, ezta hirugarren pertsonei emango ere, lege-eginbeharra betetzeko ez bada.

No se cederán los datos a terceros, salvo obligación legal, ni se transferirán a terceros países.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Oinarri hauetan aurreikusi ez diren prozedura-alderdi guztietan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

En todos aquellos aspectos procedimentales no previstos en la presente Resolución, será de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, se podrá interponer recurso potestativo de reposición ante la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, en el plazo de un mes, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o, directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de diciembre de 2019.

La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común