Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala

N.º 242, viernes 20 de diciembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ECONOMÍA
5830
5830

198/2019 DEKRETUA, abenduaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko akordioa, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehazteari buruzkoa.

DECRETO 198/2019, de 17 de diciembre, por el que se aprueba el Acuerdo, de 5 de diciembre de 2019, de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco – Territorio Histórico de Gipuzkoa, sobre determinación de efectos en el Territorio Histórico de Gipuzkoa del traspaso, desde las Instituciones Comunes a los Territorios Históricos, de funciones y servicios en materia de carretera.

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak 2019ko apirilaren 16an adostutako akordioaren bidez, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzu gehiago eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari. Apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen akordio hori.

Mediante Acuerdo de 16 de abril de 2019 de la Comisión Mixta de Transferencias Administración del Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado por Decreto 71/2019, de 30 de abril, y por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril, se procedió a realizar una ampliación de las funciones y servicios traspasados a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de carreteras.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan dago ezarrita ezen, bide eta errepideen arloan lurralde historikoetako foru-aldundiek oso-osorik gordeko dituztela gaur egun dituzten lege-araubidea eta eskumenak edo, hala badagokio, Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratzeko dauzkatenak, Konstituzioaren 148.1.5 artikuluan adierazitako eskumenez gain.

El artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece que en materia de carreteras y caminos, además de las competencias contenidas en el artículo 148.1.5. de la Constitución, que permite asumir competencias sobre las carreteras cuyo itinerario se desarrolla íntegramente en el territorio de la Comunidad Autónoma, las Diputaciones Forales de los Territorios Históricos conservarán íntegramente el régimen jurídico y competencias que ostentan o que, en su caso, hayan de recobrar a tenor del artículo 3 de este Estatuto.

Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 7.a).8 artikuluaren bidez, lurralde historikoei esleitzen die eskumen esklusiboa, bakoitzari bere lurraldean, errepideak eta bideak planifikatzeko, proiektatzeko, eraikitzeko, kontserbatzeko, aldatzeko, erabiltzeko eta ustiatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarean behar den koordinazioa bermatze aldera, erakunde erkideek onartutako plan orokorra jarri beharko da indarrean.

La Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, atribuye a estos últimos, en sus respectivos ámbitos territoriales y a través del artículo 7.a).8, la competencia exclusiva para la planificación, proyecto, construcción, conservación, modificación, uso y explotación de carreteras y caminos, debiendo poner en vigor, al objeto de asegurar la debida coordinación de las redes de carreteras de la Comunidad Autónoma, el Plan General aprobado por las Instituciones Comunes.

Apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez, Autonomia Estatutuaren aurreikuspenak egikaritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak zehaztu zituen eginkizunak eta zerbitzuak, esaterako, AP-68 autobideak lurralde honetan zeharkatzen duen zatiaren titulartasuna (Bilbao-Zaragoza).

Mediante Real Decreto 314/2019, de 26 de abril, se procedió, en ejecución de las previsiones del Estatuto de Autonomía, a traspasar a la Comunidad Autónoma del País Vasco las funciones y servicios concretados por la Comisión Mixta de Transferencias entre la Administración del Estado y la Comunidad Autónoma, la titularidad del tramo de la autopista AP-68 Bilbao-Zaragoza que discurre por este territorio.

Autonomia-erkidegoaren barruan eskualdatze horrek eragiten duen estatutu-gaitasun berriaren barne-translazioak ez du efektu juridiko edo eskumen-efektu zuzenik sortzen Gipuzkoako Lurralde Historikoan; izan ere, ez zaio zerbitzu bat ere eskualdatuko, AP-68 autobidea Arabatik eta Bizkaitik baino igarotzen ez delako.

Debe considerarse que la traslación interna en el seno de la Comunidad Autónoma de la nueva capacidad estatutaria que activa el citado traspaso desde la Administración del Estado no produce efectos jurídico-competenciales directos sobre el Territorio Histórico de Gipuzkoa, dado que no recibe traspaso alguno de servicios al discurrir la autopista AP-68 íntegramente por los territorios de Álava y de Bizkaia.

Aurrekoa hala izanik ere, Ekonomia Itunetik datozen baliabideak banatzeko ereduaren izaera integratzailearen ondorioz, eskualdatze horrek efektu ekonomikoak izango ditu hiru lurralde historikoetan.

No obstante, lo anterior, el carácter integrado del modelo de distribución de los recursos procedentes del Concierto Económico hace que la citada transferencia deba producir efectos económicos en los tres Territorios Históricos.

Esandakoa kontuan hartuta, Bitariko Batzordeak –27/1983 Legearen lehen xedapen iragankorraren arabera ezarrita– Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko zerbitzuak emateko arauak onartzen dituen ekainaren 19ko 196/1984 Dekretuan xedatutakoaren arabera jardun du errepideen arloan eskualdatu behar diren eginkizunak eta zerbitzuen ondorioak zehazten, eta, horretarako, behar den akordioa adostu du 2019ko abenduaren 5eko osoko bilkuran.

En atención a las anteriores consideraciones, la Comisión Mixta establecida en la disposición transitoria primera de la mencionada Ley 27/1983 ha procedido según lo dispuesto en el Decreto 196/1984, de 19 de junio, por el que se aprobaron las normas de traspaso de servicios entre las Instituciones Comunes y el Territorio Histórico de Gipuzkoa, a concretar los efectos que en dicho Territorio Histórico debe producir el traspaso a los Territorios Históricos de funciones y servicios en materia de carreteras, adoptando al respecto el oportuno Acuerdo en su sesión del pleno celebrado el 5 de diciembre de 2019.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 17ko bilkuran onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, y del Consejero de Hacienda y Economía, previa aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 17 de diciembre de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Onartzea Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa, zeinaren bidez zehazten baita errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina. Batzorde horren Osokoak adostu zuen akordio hori 2019ko abenduaren 5eko bilkuran, eta dekretu honi atxikitako eranskinean dago transkribatuta.

Artículo 1.– Aprobar el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco – Territorio Histórico de Gipuzkoa, por el que se determinan los efectos que produce en el Territorio Histórico de Gipuzkoa el traspaso, desde las Instituciones Comunes a los Territorios Históricos, de funciones y servicios en materia de carreteras, adoptado por el pleno de dicha Comisión en su reunión de 5 de diciembre de 2019, que se transcribe como anexo al presente Decreto.

2. artikulua.– Zehaztutako efektuak aplikatzeko, Bitariko Batzordearen akordioak berak zehaztutakoa beteko da.

Artículo 2.– Los efectos que se determinan se aplicarán conforme se especifica en el propio Acuerdo de la Comisión Mixta.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dekretu hau, eta, halaber, dagokion foru-dekretua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean, Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko zerbitzuak emateko arauak onartzen dituen ekainaren 19ko 196/1984 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Artículo 3.– Este Decreto será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, insertándose a su vez el oportuno Decreto Foral en el Boletín Oficial del Territorio Histórico de Gipuzkoa, entrando en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 2 del Decreto 196/1984, de 19 de junio, por el que se aprueban las normas de traspasos de servicios entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y el Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de diciembre de 2019.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

El Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

El Consejero de Hacienda y Economía,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ABENDUAREN 17KO 198/2019 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO AL DECRETO 198/2019, DE 17 DE DICIEMBRE
EUSKO JAURLARITZAREN ETA GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN ARTEKO TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ ZEHAZTEN BAITA ERREPIDEEN ARLOKO EGINKIZUN ETA ZERBITZUAK ERAKUNDE ERKIDEETATIK LURRALDE HISTORIKOETARA ESKUALDATZEAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN IZANGO DUEN ERAGINA. BATZORDE HORREN OSOKOAK ADOSTU ZUEN AKORDIO HORI 2019KO ABENDUAREN 5EKO BILKURAN
ACUERDO DE LA COMISIÓN MIXTA DE TRANSFERENCIAS GOBIERNO VASCO-TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA, POR EL QUE SE DETERMINAN LOS EFECTOS QUE PRODUCE EN EL TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA EL TRASPASO, DESDE LAS INSTITUCIONES COMUNES A LOS TERRITORIOS HISTÓRICOS, DE FUNCIONES Y SERVICIOS EN MATERIA DE CARRETERAS, ADOPTADO POR EL PLENO DE DICHA COMISIÓN EN SU REUNIÓN DE 5 DE DICIEMBRE DE 2019

Begoña Pérez de Eulate González andreak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak, hau

D.ª Begoña Pérez de Eulate González, Secretaria de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco-Territorio Histórico de Gipuzkoa

ZIURTATZEN DU:
CERTIFICA:

Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Osokoan, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak (AP-68) autonomia-erkidego osorako erakundeen eskuetatik lurralde historikoen foru-organoen eskuetara aldatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehaztea hitzartu zen, hauekin bat:

En el Pleno de la Comisión Mixta de Transferencias celebrado el 5 de diciembre de 2019, se acordó establecer los efectos que produce en el Territorio Histórico de Gipuzkoa el traspaso, desde las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma a los Órganos Forales de los Territorios Históricos, de funciones y servicios en materia de carreteras (AP-68), de acuerdo con los términos siguientes:

A) Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eskumenak.

A) Competencias del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko 27/1983 Legeak xedatutako eskumen-arauen babespean adostu da akordio hau, bai eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan xedatutakoarekin eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat ere.

El presente Acuerdo se realiza al amparo de la regulación competencial que contempla el artículo 7.a).8 de la Ley 27/1983, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, y de acuerdo con lo previsto en el artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco y demás normativa de general aplicación.

B) Eskualdatzearen eraginpeko aurrekontu-kredituak.

B) Créditos presupuestarios afectados por el traspaso.

2019ko ekitaldian, errepideen arloan eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa eranskin-zerrendan dago adierazita.

El coste total anual para la Comunidad Autónoma del País Vasco en el ejercicio 2019 de las funciones y servicios que en materia de carreteras se traspasan se recoge en la relación anexa.

C) Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

C) Fecha de efectividad del traspaso.

Akordio honen xede diren eginkizun eta zerbitzuen eskualdaketak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.

El traspaso de las funciones y servicios objeto de este Acuerdo tendrá efectividad desde el 1 de enero de 2020.

Erantsitako zerrenda:

Relación anexa:

2019ko ekitaldian, lurralde historikoei eskualdatu beharreko errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa.

Coste total anual para la Comunidad Autónoma del País Vasco en el ejercicio 2019 de las funciones y servicios en materia de carreteras objeto de traspaso a los Territorios Históricos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Balorazio hau behin–behinekoa da, apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioaren B apartatuaren 5. puntuan adierazitako batzorde teknikoaren akordioa onetsi arte.

Dicha valoración tiene carácter provisional en tanto se adopte el Acuerdo de la Comisión Técnica al que se hace referencia en el punto 5 del apartado B del Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco aprobado por Decreto 71/2019, de 30 de abril, y por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril.

Batzorde Teknikoak adostutako akordioak Euskal Herrirako sortzen dituen ondorio ekonomikoak erakunde komunei edota lurralde historikoei egotziko zaizkie, momentu horretan indarrean dagoen metodologia aplikatuta, baliabideak banatzeko eta ekarpenak zehazteko.

Los efectos económicos que se deriven para el País Vasco del acuerdo que adopte la Comisión Técnica, se imputarán a las Instituciones Comunes o a los Territorios Históricos en aplicación de la Metodología de Distribución de Recursos y de Determinación de las Aportaciones, que esté vigente en dicho momento.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común