Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

242. zk., 2019ko abenduaren 20a, ostirala

N.º 242, viernes 20 de diciembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ECONOMÍA
5829
5829

197/2019 DEKRETUA, abenduaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko akordioa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.

DECRETO 197/2019, de 17 de diciembre, por el que se aprueba el Acuerdo de 5 de diciembre de 2019, de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco – Territorio Histórico de Bizkaia, sobre traspaso de funciones y servicios en materia de carreteras.

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak 2019ko apirilaren 16an adostutako akordioaren bidez, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzu gehiago eskualdatu zitzaizkion Euskal Autonomia Erkidegoari. Apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen akordio hori.

Mediante Acuerdo de 16 de abril de 2019, de la Comisión Mixta de Transferencias Administración del Estado – Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado por Decreto 71/2019, de 30 de abril, y por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril, se acordó una ampliación de las funciones y servicios traspasados a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de carreteras.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan dago ezarrita ezen, bide eta errepideen arloan, lurralde historikoetako foru-aldundiek oso-osorik gordeko dituztela gaur egun dituzten lege-araubidea eta eskumenak edo, hala badagokio, Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratzeko dauzkatenak, Konstituzioaren 148.1.5 artikuluan adierazitako eskumenez gain.

El artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece que en materia de carreteras y caminos, además de las competencias contenidas en el artículo 148.1.5.ª de la Constitución, que permite asumir competencias sobre las carreteras cuyo itinerario se desarrolla íntegramente en el territorio de la Comunidad Autónoma, las Diputaciones Forales de los Territorios Históricos conservarán íntegramente el régimen jurídico y competencias que ostentan o que, en su caso, hayan de recobrar a tenor del artículo 3 de este Estatuto.

Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 7.a.8 artikuluaren bidez, lurralde historikoei esleitzen die eskumen esklusiboa, bakoitzari bere lurraldean, errepideak eta bideak planifikatzeko, proiektatzeko, eraikitzeko, kontserbatzeko, aldatzeko, erabiltzeko eta ustiatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sarean behar den koordinazioa bermatze aldera, erakunde erkideek onartutako plan orokorra jarri beharko da indarrean.

La Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, atribuye a estos últimos, en sus respectivos ámbitos territoriales y a través del artículo 7.a.8, la competencia exclusiva para la planificación, proyecto, construcción, conservación, modificación, uso y explotación de carreteras y caminos, debiendo poner en vigor, al objeto de asegurar la debida coordinación de las redes de carreteras de la Comunidad Autónoma, el Plan General aprobado por las Instituciones Comunes.

Apirilaren 26ko 314/2019Errege Dekretuaren bidez, Autonomia Estatutuaren aurreikuspenak egikaritzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeak zehaztu zituen eginkizunak eta zerbitzuak, esaterako, AP-68 autobideak lurralde honetan zeharkatzen duen zatiaren titulartasuna (Bilbo-Zaragoza).

Mediante Real Decreto 314/2019, de 26 de abril, se procedió, en ejecución de las previsiones del Estatuto de Autonomía, a traspasar a la Comunidad Autónoma del País Vasco las funciones y servicios concretados por la Comisión Mixta de Transferencias entre la Administración del Estado y la Comunidad Autónoma, la titularidad del tramo de la autopista AP-68 Bilbao-Zaragoza que discurre por este territorio.

Esandakoa kontuan hartuta, Bitariko Batzordeak –azaroaren 25eko 27/1983 Legearen lehen xedapen iragankorraren arabera ezarrita– Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko zerbitzuak emateko arauak onartzen dituen ekainaren 19ko 195/1984 Dekretuan xedatutakoaren arabera jardun du errepideen arloan eskualdatu behar diren eginkizunak eta zerbitzuak zehazten, eta, horretarako, behar den akordioa adostu du.

En atención a las anteriores consideraciones, la Comisión Mixta establecida en la disposición transitoria primera de la mencionada Ley 27/1983, de 25 de noviembre, ha procedido según lo dispuesto en el Decreto 195/1984, de 19 de junio, por el que se aprueban las normas de traspaso de servicios entre las Instituciones Comunes y el Territorio Histórico de Bizkaia, a concretar las funciones y servicios objeto de traspaso en materia de carreteras, adoptando al respecto el oportuno Acuerdo.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 17ko bilkuran onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, y del Consejero de Hacienda y Economía, previa aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 17 de diciembre de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Onartzea Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioa, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa. Batzorde horren Osokoak adostu zuen akordio hori 2019ko abenduaren 5eko bilkuran, eta dekretu honi atxiki zaio.

Artículo 1.– Aprobar el Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco – Territorio Histórico de Bizkaia, sobre traspaso de funciones y servicios en materia de carreteras, adoptado por el pleno de dicha Comisión en su reunión de 5 de diciembre de 2019, que se transcribe como anexo al presente Decreto.

2. artikulua.– Ondorioz, aurrerantzean Bizkaiko Lurralde Historikoaren esku egongo dira akordio horretan zehaztu diren eginkizunak eta zerbitzuak, akordiotik eratorritako moduan eta baldintzetan, bai eta akordioaren testuan nahiz atxikitako zerrendetan agertzen diren ondasun, eskubide eta betebeharrak ere.

Artículo 2.– En consecuencia, quedan traspasados al Territorio Histórico de Bizkaia las funciones y servicios que se relacionan en dicho Acuerdo, en los términos y condiciones resultantes del mismo, y los bienes, derechos y obligaciones señalados en el texto del Acuerdo y relaciones anexas.

3. artikulua.– Bitariko Batzordearen akordioan bertan dago adierazita zer egunetatik aurrera izango dituen ondorioak eskualdatze honek.

Artículo 3.– El presente traspaso surtirá efectos a partir de la fecha establecida en el propio Acuerdo de la Comisión Mixta.

4. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dekretu hau, eta, halaber, dagokion foru-dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko zerbitzuak emateko arauak onartzen dituen ekainaren 19ko 195/1984 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Artículo 4.– Este Decreto será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, insertándose a su vez el oportuno Decreto Foral en el Boletín Oficial del Territorio Histórico de Bizkaia, entrando en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 2 del Decreto 195/1984, de 19 de junio, por el que se aprueban las normas de traspasos de servicios entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y el Territorio Histórico de Bizkaia.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de diciembre de 2019.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

El Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

El Consejero de Hacienda y Economía,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ABENDUAREN 17KO 197/2019 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO AL DECRETO 197/2019, DE 17 DE DICIEMBRE
EUSKO JAURLARITZAREN ETA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN ARTEKO TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN AKORDIOA, ERREPIDEEN ARLOKO EGINKIZUNAK ETA ZERBITZUAK ESKUALDATZEARI BURUZKOA. BATZORDE HORREN OSOKOAK ADOSTU ZUEN AKORDIO HORI 2019KO ABENDUAREN 5EKO BILKURAN
ACUERDO DE LA COMISIÓN MIXTA DE TRANSFERENCIAS GOBIERNO VASCO-TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA, SOBRE TRASPASO DE FUNCIONES Y SERVICIOS EN MATERIA DE CARRETERAS, ADOPTADO POR EL PLENO DE DICHA COMISIÓN EN SU REUNIÓN DE 5 DE DICIEMBRE DE 2019

Begoña Pérez de Eulate González andreak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak, hau

D.ª Begoña Pérez de Eulate González, Secretaria de la Comisión Mixta de Transferencias Gobierno Vasco-Territorio Histórico de Bizkaia.

ZIURTATZEN DU:
CERTIFICA:

Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko abenduaren 5eko Osokoan, errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak autonomia-erkidego osorako erakundeen eskuetatik Bizkaiko Lurralde Historikoaren eskuetara aldatzea hitzartu zen, hauekin bat:

Que en el Pleno de la Comisión Mixta de Transferencias celebrado el 5 de diciembre de 2019, se acordó el traspaso desde las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma a los Órganos Forales del Territorio Histórico de Bizkaia, de funciones y servicios en materia de carreteras, de acuerdo con los términos siguientes:

A) Bizkaiko Lurralde Historikoaren eskumenak.

A) Competencias del Territorio Histórico de Bizkaia.

Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko erlazioei buruzko 27/1983 Legearen 7.a.8 artikuluak xedatutako eskumen-arauen babespean adostu da akordio hau, bai eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan xedatutakoarekin eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat ere.

El presente Acuerdo se realiza al amparo de la regulación competencial que contempla el artículo 7.a.8 de la Ley 27/1983, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, y de acuerdo con lo previsto en el artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco y demás normativa de general aplicación.

B) Bizkaiko Lurralde Historikoak aurrerantzean bere gain izango dituen ondareak eta eginkizunak.

B) Bienes y funciones que asume el Territorio Histórico de Bizkaia.

1.– Bizkaiko Lurralde Historikoaren esku geratzen da 1. zerrendan zehaztutako AP-68 Bilbao-Zaragoza autobidearen zatiaren titulartasuna (zeinaren ibilbidea Bizkaiko Lurralde Historikotik pasatzen baita), eginkizunak eta zerbitzuak ere, akordio honetan zehazten den moduan.

1.– Queda traspasada al Territorio Histórico de Bizkaia la titularidad del tramo de la autopista AP-68 cuyo itinerario discurre por el Territorio Histórico de Bizkaia y que se detalla en la relación número 1, así como las funciones y servicios correspondientes, todo ello en los términos que especifica el presente Acuerdo.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legean xedatutakoarekin bat, Bizkaiko Lurralde Historikoak eginkizun horiek beteko ditu eta, horretarako, indarrean jarriko ditu erakunde erkideek onartzen duten errepideen plan orokorrean ezartzen diren arau teknikoak; halaber egingo ditu plan horretako aurreikuspenak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak, gutxienez.

De conformidad con lo previsto en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, el Territorio Histórico de Bizkaia ejercerá dichas funciones poniendo en vigor las normas técnicas y de señalización que se establezcan en el Plan General de Carreteras que aprueben las Instituciones Comunes, así como realizando como mínimo las previsiones, objetivos, prioridades y mejoras que se establezcan en el citado Plan General de Carreteras.

Horretaz gain, oro har, Estatuak errepideen eraikuntzaren eta kontserbazioaren arloan ezartzen dituen arau teknikoak ere beteko ditu Bizkaiko Lurralde Historikoak, nazioarteko hitzarmen, akordio edo gomendioak betetzeko xedez, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Asimismo, el Territorio Histórico de Bizkaia se sujetará a las normas técnicas que dicte el Estado sobre construcción y conservación de carreteras, con carácter general, en aplicación de convenios, acuerdos o recomendaciones de carácter internacional, de acuerdo con lo establecido en el artículo 20.3 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco.

2.– Eskualdatutako autopista-zatiaren eskualdatzeak errespetatu egingo du ukitutako emakidari aplikatu beharreko araubide juridikoa, Transferentzien Bitariko Batzordeak egin eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onartutako akordioaren B apartatuan ezarritako esparruarekin bat.

2.– El traspaso del tramo transferido de autopista respetará el régimen jurídico aplicable a la concesión afectada de acuerdo con el marco establecido en el apartado B del Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias aprobado por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril.

Emakidari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-organoek, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzan, Batzorde Teknikoan hartuko dute parte, zeina adierazita baitago apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioaren B.5 paragrafoan; halaber, subrogatu egingo dira, Bizkaiko Lurralde Historikorako, Eusko Jaurlaritzak akordio horretan bereganatzen duen jarreran.

En relación a esta concesión, los Órganos Forales del Territorio Histórico de Bizkaia formarán parte, en la delegación de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de la Comisión Técnica prevista en el apartado B) 5 del Acuerdo adoptado por la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco aprobado por Decreto 71/2019, de 30 de abril, y por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril; asimismo, se subrogarán, para el Territorio Histórico de Bizkaia, en la posición que asume el Gobierno Vasco en el Acuerdo mencionado.

Bizkaiko foru-organoak eta Estatuko Administrazio Orokorrak koordinazio eta lankidetza egokia izango dute, eta aurreko paragrafoetan aipatutako batzorde teknikoan konpondu ahal izango dituzte desadostasunak.

Los Órganos Forales de Bizkaia mantendrán una adecuada coordinación y cooperación con el Estado, pudiendo resolver las discrepancias en el ámbito la Comisión Técnica referida en estos epígrafes.

Akordio honen eraginkortasun-egunetik hilabetera eman eta hartuko dira eskualdatutako zerbitzuen dokumentazioa eta espedienteak, bai eta behar diren aktak sinatu ere.

En el plazo de un mes desde la fecha de efectividad del presente acuerdo se realizará la entrega y recepción de la documentación y expedientes de los servicios traspasados y se firmarán las correspondientes actas.

C) Eskualdatzearen eraginpeko aurrekontu-kredituak.

C) Créditos presupuestarios afectados por el traspaso.

2019ko ekitaldian, errepideen arloan eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa eranskineko 2. zerrendan dago adierazita.

El coste total anual para la Comunidad Autónoma del País Vasco en el ejercicio 2019 de las funciones y servicios que en materia de carreteras se traspasan se recoge en la relación anexa número 2.

D) Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

D) Fecha de efectividad del traspaso.

Akordio honen xede diren eginkizun eta zerbitzuen eskualdaketak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.

El traspaso de las funciones y servicios objeto de este Acuerdo tendrá efectividad desde el 1 de enero de 2020.

1. zerrenda:

Relación número 1:

Bizkaiko Lurralde Historikoari eskualdatutako ondasunen zerrenda

Relación de bienes que se traspasan al Territorio Histórico de Bizkaia

AP-68 (Bilbao-Zaragoza) autobidea

Autopista AP-68 (Bilbao-Zaragoza)

22,383 kilometroko bide-zatia, autobidearen hasieratik (Bilbon), 0+000 kilometro-puntuan, eta Arabako Lurralde Historikoaren mugara, 22+383 kilometro-puntuan.

Tramo de 22,383 kilómetros entre el inicio de la autopista en Bilbao, punto kilométrico 0+000, y el límite con el Territorio Histórico de Álava en el punto kilométrico 22+383.

2. zerrenda:

Relación número 2:

2019ko ekitaldian, lurralde historikoei eskualdatu beharreko errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegorako izango duten urteko kostu osoa.

Coste total anual para la Comunidad Autónoma del País Vasco en el ejercicio 2019 de las funciones y servicios en materia de carreteras objeto de traspaso a los Territorios Históricos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Balorazio hau behin–behinekoa da, apirilaren 30eko 71/2019 Dekretuaren eta apirilaren 26ko 314/2019 Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioaren B apartatuaren 5. puntuan adierazitako batzorde teknikoaren akordioa onetsi arte.

Dicha valoración tiene carácter provisional en tanto se adopte el Acuerdo de la Comisión Técnica al que se hace referencia en el punto 5 del apartado B del Acuerdo de la Comisión Mixta de Transferencias Estado-Comunidad Autónoma del País Vasco aprobado por Decreto 71/2019, de 30 de abril, y por Real Decreto 314/2019, de 26 de abril.

Batzorde Teknikoak adostutako akordioak Euskal Herrirako sortzen dituen ondorio ekonomikoak erakunde komunei edota lurralde historikoei egotziko zaizkie, momentu horretan indarrean dagoen metodologia aplikatuta, baliabideak banatzeko eta ekarpenak zehazteko.

Los efectos económicos que se deriven para el País Vasco del acuerdo que adopte la Comisión Técnica, se imputarán a las Instituciones Comunes o a los Territorios Históricos en aplicación de la Metodología de Distribución de Recursos y de Determinación de las Aportaciones, que esté vigente en dicho momento.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común